EHUREKA AHOLKUAK www.ehu.es/ azpidazki
ZERBITZUA EUSKARAZ, ZERGATIK EZ?
50
Zerbitzua eman nahi dugu euskaraz, baina askotan zailtasunak ditugu. Batzuetan komeni da jakitea zer arrazoi egon daitezkeen “bezeroei� arreta euskaraz eskaintzeko, ezta?
Arrazoiak 1
Kalitatea Guregana datorrenari zerbitzua berak nahi duen hizkuntzan ematen badiogu, kalitate handiagoko zerbitzua izango da. Ez baitugu inor behartuko berak nahi ez duen hizkuntzan zerbitzua jasotzera.
Arrazoiak 2
Tratu pertsonalizatua Kalitate handiagokoa ez ezik, pertsonalizatuagoa izango da zerbitzua, baldin eta “bezeroak� nahi duen hizkuntzan ematen bazaio.
Arrazoiak 3
Administrazioaren betebeharra Administrazioak beharra du herritarrei zerbitzua herritarrak eskatzen duen hizkuntza ofizialean emateko. Euskaldunari zerbitzua euskaraz emanez, administrazioari dagokion betebeharra betetzen arituko gara.
Arrazoiak 4
“Bezeroaren� nahia hobeto bete Aurreko guztiak laburbiltzen du honek: euskaldunari zerbitzua euskaraz emanik, haren nahia hobeto betetzen arituko gara. Eta horrek berez balio handia du.