EHUREKA AHOLKUAK www.ehu.es/ azpidazki
45
TESTUAK NOLA ZUZENDU? (II)
5
6
Testua luzea bada, hobe paperean zuzendu (begiek eskertuko dizute).
Batzuetan komeni da testua ahoz gora irakurtzea. “Ikusi” ez ditugun akatsak, askotan “entzun” ahal ditugu.
7
Eutsi koherentziari. Irizpide bat aukeratu baduzu, irizpide horri eutsi testuan barrena, irizpideak behin eta berriro aldatu gabe.
8
Normalean, begiek txikikerietara jotzen dute maiz, begi bistakoak izan beharko luketen okerrei erreparatu gabe. Ez begirik kendu izenburuei, ez tamaina handiko hitzei, ez zenbakiei, eta horrelakoei. Normalean, hor ostentzen baitira hanka-sartzerik potoloenak.