Ehureka 34: Euskararen kalitatea

Page 1

EHUREKA AHOLKUAK www.ehu.es/ azpidazki

34

EUSKARAREN KALITATEA (I)


KANTITATETIK KALITATERA

Orain arte euskarak izan duen kezka nagusiena kantitatea izan da: euskararentzako hiztun, eskualde eta alor berriak eskuratzea, alegia. Nahiz eta oraindik kantitatea kezka-iturri izan, azken urteotan euskararen kalitateari buruzko kezka handitu egin da, kezka hori aspalditik datorren arren.


ZER DA KALITATEA?

Hizkuntza kalitatea ezin da gramatikatik bakarrik aztertu. Kalitatea eraginkortasunetik aztertu behar da. Izan ere, hizkuntza tresna bat baino ez da. Ez badu balio norberarengan zein besteengan eragiteko, beste ikuspegi guztiak soberan daude. Baina eraginkorra izateak ez du esan nahi kalitatearen beste parametroak bazterrean utzi behar direnik. Izan ere, eraginkorraz gain, zuzena eta jatorra bada, hobe!

KALITATE INTEGRALA: zuzena, jatorra eta egokia dena.


ZUZENTASUNA

Euskaltzaindiaren arauak jarraitzen dituen euskara zuzena da, ortografian, joskeran, hiztegian zein ahoskeran.


JATORTASUNA

Euskararen senaren edo usadioaren araberakoa da euskara jatorra.

Adibidez: Entrenatzailea zirkunstantzia aurpegiarekin irten zen aldagelatik: zuzena izan daitekeen arren, ez da jatorra. Entrenatzailea mozolo aurpegiagaz urten eban bestuarixotik: jatorra bada, baina ez da zuzena jardun formaletarako.


EGOKITASUNA

Bere xederako egokia dena da euskara egokia. Hizkuntzaren xede nagusia eragitea dela gogoratu behar dugu, eragitea besteengan zein norberarengan.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.