Ehureka 3: Aurrez aurre

Page 1

EHUREKA AHOLKUAK www.ehu.es/ azpidazki

AURREZ AURRE, AHOZ

3


Gomendioak Ez dakit niregana datorrenak euskaraz dakien, badaezpada gaztelaniaz egingo diot. Guregana hurbiltzen diren askok badakite, batez ere ikasleek. Eurek ere askotan ez dakite euskaraz dakigun. Beraz, lehen berba egiozu euskaraz. Baldin badaki, euskaraz egingo du eta ez badaki, gaztelaniaz lasai asko.


Gomendioak Euskara ikasi dut, baina ez dakit kapaza naizen batzuek hitz egiten duten euskara horiek ulertzeko. Normalean elkarrizketak laburrak izaten dira, ez oso sakonak, eta nahiko estandarrak. Beraz, ez izan beldurrik. Dena den, beti esan ahal diozu datorrenari mantsoago hitz egiteko. Gainera, horrela asko gozatuko duzu hizkera horien aberastasunarekin.


Gomendio batzuk Ez naiz eroso sentitzen, besteek zer pentsatzen duten beldur naiz. Euskara politikarekin, moderno edo antzinako izatearekin eta abarrekin lotzen dute. Aurreiritzi asko daude, bakoitzak ditu bereak eta denekin asmatzea oso zaila da. Hortaz, ez sentitu deseroso. Esfortzu handia egin duzu euskara ikasten eta lana bi hizkuntzatan egiteko kapaza zara. Eta hori ez da gutxi.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.