Ehureka 40: testu elebidunak

Page 1

EHUREKA AHOLKUAK www.ehu.es/ azpidazki

NOLA DISEINATU TESTU ELEBIDUNAK? (II)

40


Zelan nabarmendu euskarazko testua? 1

Kokapena Elkarren ondoan doazen hitzak: euskarazkoa aurrean edo gainean jarriko dugu nabarmentzeko.

Zutabeka idatziz gero, ezkerrekoa da nabarmentzen dena: beraz, euskarazkoa ezkerrera.

Orrialdeak: bi orrialde baldin baditugu, bakoitia (eskuina) da nabarmentzen dena. Beraz, ezkerrean erdaraz eta eskuinean euskaraz.


Zelan nabarmendu euskarazko testua? 2

Tipografia Neurria erabil dezakegu: zenbat eta handiagoa, orduan eta garrantzi gehiago.

Letra-mota ere balia dezakegu: lodia, zuzena eta etzana. Lodia da nabarmenena eta etzana irakurtzeko gaiztoena. Beraz, euskarazko letra lodiarekin jarriko dugu.


Zelan nabarmendu euskarazko testua? 3

Bi testuetako osagai komunak

Zutabeka idazten dugunean, badira testu bietan errepikatzen diren elementuak: hartzailearen datuak, igorlearenak, data, tokiizenak, ehunekoak, ‌

Euskarazkoa nabarmentzeko osagai komun horiek euskara hutsean jarri ahal ditugu.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.