Ehureka 9: mezu elektronikoak

Page 1

EHUREKA AHOLKUAK www.ehu.es/ azpidazki

MEZU ELEKTRONIKOAK

9


AHOLKU BATZUK

Adierazi aurretik zein den mezuaren helburua. Instrukzio eta antzekoetan, jarri aditza aurretik. Letra xehea erabili. Irakurtzeko errazagoa da eta, gainera, letra larria oihu egitearen parekoa da. Ez erabili letra etzana. Irakurtzeko zailagoa da. Erabili kolore beltza letratan. Koloreetako letrak irakurtzeko zailagoak dira.


HONELA EZ

HONELA BAI


AHOLKU BATZUK

Igorlea mezuan bertan agertu arren, komeni da amaieran sinatzea. Hurbiltasuna adierazten du. Gaia atala ondo zehaztu. Gero eta mezu gehiago jasotzen ditugu. Garrantzitsua da gaia atala zehatza eta, zenbait kasutan, erakargarria izatea. Hartzailea zein den kontuan hartuta, estilo formala edo informala erabiliko dugu. Lagunartean ere komeni da kortesiazko formulak erabiltzea: bidali mesedez, ahal duzunean erantzun, ‌


HONELA EZ Gaia zehaztu behar da. Kontuz Birusekin !! Estilo formala eta informala nahastuta

Sinadurarik ez


HONELA BAI

Gaia zehaztuta dago

Estilo informala

Sinadura


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.