Ehureka 22: orduak

Page 1

EHUREKA AHOLKUAK www.ehu.es/ azpidazki

ORDUAK

22


ETA ERDIAK

Lehen t’erdi idazten genuena orain eta erdiak da. Orain arte zenbakiekin ere erabili izan da apostrofoa (adib.: Batzarrak hiru ordu t'erdi iraun zuen; ordu bi t'erdietan itxiko dugu...); baina Euskaltzaindiak kasu horietan "eta erdi" idazteko proposamena egin du. Orduez ari garela: eta erdiak idatzi behar da (adib.: Lau eta erdiak dira; ordu bi eta erdietan itxiko dugu...).


ZIFRAZ ZELAN EMAN

ISOk (International Standarization Organization) emandakoaren arabera: orduak, minutuak eta segundoak bina digituz eta bi puntuz bereizita. Bulego-orduak, adibidez: 08:00 - 14:00 08:00etatik 14:00ak arte (etara) 15:30 - 17:30 15:30etik 17:30 arte (era) Eta deklinatuz gero? Orduei plurala eta minutuei singularra erantsi: 17:00etan (bostetan) 17:25ean (bostak eta hogeita bostean) 17:15ean (bostak eta hamabostean) 17:45ean (bostak eta berrogeita bostean)


EGITARAU, KARTEL ETA ANTZEKOETAN

Erdibide hau ere ontzat ematen da: Arratsaldeko 5etan (bostetan) Goizeko 11,30etan (hamaika eta erdietan) Iluntzeko 8etatik 11k arte (zortzietatik hamaikak arte)

Informazio gehiagorako, jo hona.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.