Margotu Historia

Page 1

MARGOTU

HISTORIA Arkeolan Fundazioa

ilustrazioak: Aitziber Alonso Pikabea



Jaio garen lurrari, bizi garen tokiari eta bizitzea egokitu zaigun uneari lotuta gaude. Gizakiak Lurra populatu duen milaka urte hauetan guztietan, gertaera asko pasa dira, eta sekulako aurkikuntzak egin ditugu, horregatik gure bizimodua aldatzen joan da. Glaziar garaiak egon dira, non hotz handia egiten zuen, baina eguraldi hobeagoko garaiak ere egon dira. Kobazuloetan bizitzetik, etxe orratzak eraikitzera pasatu gara. Ehizarako harrizko tresnak asmatzetik, beti aldean dugun mugikorra asmatzera iritsi gara. Gu Homo Sapiens espeziekoak gara, baina badakigu beste giza espezie batzuk ere egon direla, adibidez, Neanderthalgo gizakia. Gure 3


Margotu historia espeziearen lehen aztarnak duela 200.000 urtekoak dira. Gure historiaren norabidea aldatu duten zibilizazioak egon dira, eta ekarri dizkiguten aldaketa handiak eta ohituren bilakaera erakutsiko dizuegu. Baina, liburu honetan kabitzen ez badira ere, milaka eta milioika istorio gehiago daude, zuk zeuk imajinatu ahal dituzunak. Ausartzen zara etorkizunerako zure historia idazten, hemendik 2.000 edo 20.000 urte barru biziko diren neska-mutilentzat? Guk pertsonaia horietako batzuk aurkeztuko dizkizugu, eta zuk bizia eman ahal diezu, zer-nolako ingurunean bizi ziren edo zein kolore janzten zuten irudikatuz. Jolasten hasi nahi?...

4



Margotu historia

PALEOLITOA 1- Aise dut izena. Nire taldearekin gune menditsu batean bizi naiz. Han kobazulo itzel batzuk daude, galeria handi eta luzeekin. Haitzulo baten sarreran bizi gara gu. Bertan, animalien arriskuetatik salbu gaude, eta, batez ere, elurte handietatik babestuta. Gauero, sutondoan, amonaren inguruan biltzen gara, abestiak kantatu eta bera txikia zeneko kontuak kontatzen dizkigu.

6



Margotu historia

PALEOLITOA 2- Mutiko hau nire anaia da, animalien hezurrekin lanerako tresnak egitea gustatzen zaio. Baina aitonak suharrizko tresnak nola egin ere erakutsi zigun. Hara, oso modu zehatzean jo behar da harria, ertzak puskatu arte, eta horrela tresna puntazorrotz bat sortu. Trebetasun handia behar da ondo egiteko! Eta nire anaia taldeko onena da tresna hauek sortzen. Oso beharrezkoak ditugu ehizarako edo larruak mozteko.

8



Arte y crea

Gurekin Historian zehar bidaiatzea proposatzen dizugu. Liburu honekin kolorea eman ahal izango diezu Historiari eta, zu bezala, Lurra garai ezberdinetan populatu duten pertsonei eta gure planeta jokoz eta bizitzaz bete duten guztiei. Haien bizitzak ezagutzea nahi dugu, eta, batez ere, historian barrena gertatu diren gauza guztiengatik eta

urteetan

zehar

egin

diren

aurkikuntza

guztiengatik, garai bakoitzeko ohiturak nola aldatu diren jakitea nahi dugu. Zatoz bidaiatzera gure protagonistekin eta haien familiekin, ezusteko on ugari biziko dituzu. A, eta kolorea zure esku!

ISBN 978-84-18297-34-2

9 788418

297342


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.