ZUMAIAKO HILABETEKARIA
BALEIKE www.baleike.com
217. ZENBAKIA. EURO BAT 2013ko URTARRILA
SAN JOSE KALEA: HOBETO BIZI, HOBETO IRITSI Auzoa berrurbanizatzeko plan berezia prestatu du Udalak
e r r e p o r t a j e a :
N E G U K O
F E S TA K
Kalitatezko produktuak Gipuzkoako Okelaren Ziurtagiria: GI-OKELA
ZUMAIA Basadi auzategia, 4. Tel./Faxa: 943 860 621 ZARAUTZ Salegi kalea, 14. Tel./Faxa: 943 890 215
Juanjo Larra単aga harategia
AZALA J. L. Romatet
BALEIKE217
6
baleike +
auzo bat etorkizunaren bidea ireki nahian
herri aldizkaria Foronda Kultur Etxea Odieta, 2 tel.: 943 86 15 45 e-maila: aldizkaria@baleike.com Argitaratzailea Baleike Kultur Elkartea e-maila: elkartea@baleike.com Administrazio batzordea: Agustin Zubimendi eta Xabier Azkue. Erredakzio taldea: Imanol Azkue, Ainara Lozano Lasa, Aitor Manterola, Juan Luis Romatet, Miriam Romatet, Peio Romatet, Arnaitz Rubio, Jon Urbieta eta Gorka Zabaleta Diseinua eta maketazioa: Roberto Gutierrez Hizkuntz zuzenketa: Imanol Azkue
4
27
Josu ASTIGARRAGA, Txakur hezitzailea
GABONAK ETA URREZKO PERTXA
hitz-tantak
16
29
“Eskean egiteko aitzakia dira neguko festak�
URTARRILA-OTSAILA
erreportajea
tel. 943 86 15 45
Inprimategia Antza Inprimategia (Lasarte-Oria) Tirada
ISSN: 1136-8594 Baleikek ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.
30
BOTA BERTSO BAT LEHIAKETA
azubimendi@baleike.com
Lege gordailua: SS-405/94
agenda
bertso xorta
Publizitatea
800 ale
baleike.com
Argitalpen honen edizioko laguntzaile:
HITZ-TANTAK
Josu ASTIGARRAGA
Txakur hezitzailea
“Umetan beldurra ematen zidaten txakurrek” TESTUA: aitor Manterola ARGAZKIA: ARNAITZ RUBIO APREA
Oinarrizko ikasgaiak ematen hasiko al zara ikastaroan? Bai. Joan zen urtean egin zen aurrenekoa, eta aurtengoa da bigarren ikastaroa. Iaz ere oinarrizkoa eman nuen. Datorren urtean, akaso, iazko eta aurtengo taldea batu, eta bigarren mailakoa antolatzeko aukera egon daiteke. Zein da ikastaroaren funtsa? Ez da txakurrak haztea edo trebatzea bakarrik, oinarrizkoa erakustea baizik: txakurrak nola moldatzen diren, nola pentsatzen duten... Txakurren arazoak nola konpon daitezkeen erakustea da asmoa. Aurreko urtekoak harrera ona izan al zuen? Bai, bai. Dozenatik gora lagun elkartzen ginen. Asteazkenetan teoria ematen genuen Zumaian, eta larunbatetan, hona etortzen ginen, Presaldera, klase praktikoak ematera. Gustura ibili zen jendea. Bakoitzak bere txakurraren inguruan dituen zalantzak 4
B A L E I K E 2 0 1 3 U R TA R R I L A
Ikastaroa emango du hil honen 16tik martxoaren 20ra. Nondik ote datoz txakurrak? Taldean direnean nola egituratzen dira? Pertsonen eta txakurren arteko harremanean ondo hazten al ditugu? Galdera horiei eta beste batzuei eman die erantzuna Zumaian bizi den eibartarrak.
“Txakurren arazoak nola konpon daitezkeen erakustea da asmoa”
eta galdetzen zituen, eta polita izan zen. Teoria aipatu duzu. Zertan sakonduko duzu? Ordu eta erdiko klasea izaten da. Gai asko lantzen ditugu: txakurren sustraiak, nondik datozen, eta horren arabera, nola hazi behar diren, ez baitira berdin hazi eta hezi behar arraza ezberdinetakoak; txakurrak nola pentsatzen duen ere jorratuko dugu, ezberdinak gara pertsonak
eta txakurrak, eta hala ere, txakurra gizakia bezala tratatzen dugu, egundoko hanka sartzea eginez; txakur etologia ere lantzen dugu, nola funtzionatzen duen, nola egituratzen diren taldeka, ierarkiak...; beste gai bat da legearena, araudiena, eta garrantzia handia emango diogu, jendea pixka bat erreta dagoelako txakur jabeekin; gero, txakurrek hitz egiten duten edo ez aztertuko dugu, asko hitz egiten baitute, baina ez zaunkaren bidez bakarrik, isilik edota gorputzaren jarrerarekin ere asko adierazten dute. Teoria hori dena emango dugu.
Orduan, txakurrak ez dira gizakiak bezala hazi behar? Ez. Adibide bat jarriko dizut: txakurra beldurtuta negarrez ari bada, besotan hartzeko joera dago, haurrekn egiten dugun bezala. Haurra lasaitu egiten da besoetan, baina txakurrari estimulatzen ari gatzaizkio bere jarrera hori; hau da, berak pentsatuko du ondo ari dela. Teoriaren atzetik praktika, hemen Presalden. Nolako lana egingo duzue? Leku polita daukagu hemen jarrita. Poliki-poliki atontzen joan gara. Txakurrentzat kaiola batzuk jarri ditugu, lau daude. Bezeroren bat txakur askorekin etortzen bada, batekin lanean ari garen bitartean, besteak kaioletan uzten ditugu. Txakurren zentroa da, eta txakur ezberdinekin egiten dugu lan; adibidez, doberman batekin kirol heziketa lantzen dugu, defentsaren alorrean. Beste batzuk ‘agility’ delakoa lantzera etortzen dira (txakurrak eta jabeak elkarrekin egiten duten kirola).
Herria: Eibar Urtea: 1987 Lanbidea: txakur hezitzailea. Harremanetarako: 645724397 adiestradorjosu@gmail.com Facebook: http://www.facebook. com/adiestramientocanino. heldu?fref=ts
Hau dena non ikasi duzu zuk? Hermuan, Araban, Lazako urtegiaren alboan, herri txiki batean. Txapeldun izeneko zentroa dago, eta hantxe ikasi nuen txakurren inguruko dena. Eusko Jaurlaritzak homologatutako zentroa da. Zenbat urte daramatzazu txakurrekin munduan sartuta? Serio, serio hasi nintzela pare bat urte izango dira. Eskualdeko beste batzuekin elkartzen hasi nintzen, eta han piztu zitzaidan gogoa. Lanbide bihurtua duzu txakur hezitzailearena. Ematen al du bizimodua ateratzeko? Saiatzen ari naiz. Momentuak izaten dira. Batzuetan, beste lan batzuk ere egin behar izaten ditut. Negua oso garai txarra da, esaterako. Udaberria ona da, udan behera egiten du, udazkena ona izaten da, eta horrela, gorabeherak izaten dira. Ikastaroez gain, zerbitzu pertsonala ere eskaintzen duzu?
Bai. Oinarrizko hezkuntza ematen dugu hemen, Presaldeko zentroan. Jarrera aldaketak ere lantzen ditugu, portaera txarrak hobetzeko. Defentsa ere jorratzen dugu. Gero, tarteka, etorri izan dira ehiza txakurrak prestatzera, artzai txakurrak ere bai. Ahalik eta arlo gehienak jorratzen saiatzen gara. Betidanik izango duzu afizioa, ezta? Bai, baina umetan beldurra eta errespetua nien txakurrei. Gustatzen zitzaizkidan, eta banuen bat, baina maitasun-gorroto harremana zen. Txakurra omen da pertsonarekin harreman hurbilekoena duena. Zergatik? Txakurren sustraien gaian jorratzen dugu gai hau. Txakur talde oso handiak herrixken inguruan pilatzen ziren aintzina. Jendea nomada zen orduan, eta jatekoen arrastoak uzten zituen herrixketan, hezurrak eta. Txakurrak inguruan ibiltzen ziren, jatekoaren atzetik. Txakur
“Txakurra ez da berez ona edo txarra jaiotzen, eraiki egin behar da. Nola eraikitzen den da kontua�
haiek txakalak ziren lehen, eta tigreak eta antzekoak azaltzen zirenean uluka hasten ziren. Orduan, harremana sortu zen pertsonekin, jatean eta arriskuaren aurrean aditzera ematean oinarrituta. Gero, pixkanaka, gaur egun dagoen harremanean bilakatu da. Txakur arriskutsuen gaiaren inguruan zer daukazu esateko? Potentzialki arriskutsuak diren txakurrak bezala
HITZ-TANTAK
Josu Astigarraga
izendatzen ditu legediak. Lotuta, muturrekoa ahoan jarrita eraman behar direla... hala zehazten du araudiak. Gai sakona da, eta Baleike osoa ere beteko genuke horretaz hitz egiten hasita. Baina, labur esanda: batetik, legea dago, baina ez dira legeak berdinak leku guzietan. Adibidez, Euskal Herrian arriskutsutzat hartua dagoen txakurra Katalunian ez dago hala izendatua. Gero, oso txakur indartsuak dira, eta hainbat arraza daude halakoak. Jendeak ez ditu arau guztiak betetzen, eta egia da hori. Baina txakurrak txakurrak dira, indartsuagoa direla? Bai. Baina ez dute zertan txakur txarrak izan. Kontuan eduki behar dena da zeinen eskuetan dauden txakur horiek. Txakur horiek xaxatzen badituzte jabeek, arriskutsuak bihurtzen dira. Txakurra ez berez ona edo txarra jaiotzen, eraiki egin behar da. Nola eraikitzen den da kontua. Arraza batzuei fama txarra jarri zaie, eta hori ere aipatu egin behar da. B A L E I K E 2 0 1 3 U R TA R R I L A
5
auzo bat etorkizunaren bidea ireki nahian Jadarreko lanak amaitzeko azken fasea falta denean, Zumaiako beste auzo degradatu baten txanda heldu da, San Jose kalearena, hain zuzen ere. Irisgarritasun arazo handiak dituen auzoa izanik, hura berritzeko plan berezia aurkeztu zien Udalak auzotarrei iragan udan. Baina zer arazo ditu San Josek? Eta zertan datza plana? Ia mende erdian Odieta frontoi zaharraren atzealdean ezkutatuta egon den auzoaren erretratua egin nahi izan dugu ondorengo orrietan. TESTUA: JUAN LUIS ROMATET ARGAZKIAK: arnaitz rubio aprea eta juan luis romatet
6
B A L E I K E 2 0 1 3 U R TA R R I L A
BALEIKE + Izaskunek sarritan igo behar izaten ditu San Jose kaleko behealdea eta goiko eraikinak lotzen dituzten 45 eskailera mailak. Goiko eraikin batean bizi da eta erosketetatik, paseatzetik edo zaborra botatzetik bueltan, 45 mailak igo behar izaten ditu. Adinean aurrera doa eta etxerako bidea gero eta gogorragoa egiten zaio. Bizi osoa darama San Jose kalean: bertan ezkondu zen eta bertan hazi ditu bere hiru seme-alabak. Eta beste ehundik gora auzotar bezala, Udaletxeko Pleno Aretora joan zen Udalak auzorako prestatutako plan nagusiaren berri izatera. Adi-adi jarraitu zituen teknikari eta politikarien azalpenak. Jenio biziko emakumea izanik, ez zen batere konbentzituta atera bileratik: “Nik ez ditut obra hauek amaituta ikusiko!”. Izaskunek, Rosariok, Santiagak eta Ignaciok bezala, hauteskunde garaian ate joka etorritako politikariengandik hitz polit asko entzun ditu. Baina jada ez du ezer sinesten. “Gure auzoan ez dute ezer egiten. Akaso guk ez al ditugu zergak ordaintzen beste herritarrek bezala?”, dio auzotar batek besteari eskailera pikeak igotzen hasten diren bitartean. Derrepente marru bat entzun da: “JOZEEEEEE!”. Julia da. Eskaileren behealdean dago, erosketak garraia-
tzen, Jose semeari deika poltsak igotzen laguntzeko. Denak ere goiko eraikinetan bizi dira eta ondo ezagutzen dute porlanezko eskailera hau. “Jar ezazu 120 maila igo behar izaten ditudala! Eskailera hauek eta portalekoak, laugarrenean bizi naiz-eta. Ez ahaztu, e?”, adierazi dio Rosariok kazetari auzokideari. San Jose kalea Foruen enparantzan hasten bada ere, arazo urbanistiko larrienak goialdeko etxeetan daude, Arritokieta azpialdekoetan, 1960ko hamarkadan Iturri baserriko Azkue familiarenak ziren lursail maldatsuetan eraiki ziren etxebizitza sozialen inguruan. Gorka Arregi udal arkitektoak plan nagusiaren aurkezpeneko bileran azaldu zuen bezala, “garai hartan ez zegoen gaur egungo sentsibilitaterik, eta ez ziren igogailurik jarri. Aldapa eta eskailera asko, sarbide zailak… arazoak denborarekin areagotzen joan dira eta ezer gutxi egin da gabezia horiek konpontzeko”. Horren jakitun da Juani Castillo. Auzotar askok bezala, honek ere bizitza osoa darama auzoan. Bertan ezkondu zen eta bertan izan ditu bi semeak. “Orain 20 bat urte menditik jaisten zen erreka estali zen, eta ordutik ezer gutxi egin da gure auzoan, ezer ez esateagatik”, dio. Elgoibarren jaio baina da-
B A L E I K E 2 0 1 3 U R TA R R I L A
7
BALEIKE +
goeneko hamar urte San Jose kalean bizitzen daraman Jon Arrizabalagarekin batera hainbat bilera izan ditu udal ordezkariekin auzoko gabeziak direla eta. “Ez dugu espaloirik oinezkoentzat. Autoak ezker-eskuin aparkatzen dituzte, baita debekatuta dauden lekuetan ere. Kotxe bat pasatzen denean oinezkoek alde batera egin behar izaten dute. Eta horrela, beste mila gauza”. Surfak elkartu zituen bi auzotar hauek. “Nire seme Gorka eta Jon surfean aritzen ziren, eta pixkanaka auzoaren egoeraren inguruan hitz egiten hasi ginen. Biok ados geunden zerbait egin behar zela”. Kanpainari hasiera emateko, sinadurak bildu zituzten. “Ez dizut ziur esango zenbat jaso genituen, baina milatik gora izango ziren. Ia auzotar guztiek sinatu zuten”, gogoratu du Juanik. “Gerora, bilera bat egin genuen atari bakoitzeko administratzaileekin. Azaldutako kexa guztiekin zerrenda bat egin genuen eta lehen bilera adostu genuen alkatearekin”, gaineratu du Jonek. “Sinadura guztiak eskutan izan zituenean ohartu zen alkatea bazegoela auzoan egonezina eta jendea mugitzen ari zela”, nabarmendu du Juanik. Udalarekin desadostasunak aspalditik datozela aipatu du. “Adibide bezala, orain hamar bat urte eraikitzaileak gure etxea [San Juan egoitzarako bide ertzean dagon urdin koloreko eraikina] amaitu gabe utzi eta alde egin zuenean, garai hartako udalbatzak esan zigun urbanizazio lanak jabekideek ordaindu beharko genituela. Udal ordezkariekin hainbat bilera izan genituen konbentzitzeko gu ez ginela errudunak eta ez genuela zergatik guk ordaindu. San Juan egoitzara autoz joateko bidea egokitzen zelako onartu zuen Udalak bere garaian etxe hauek egitea. Kalbario hutsa izan zen”. Gaur egun udal ordezkariekin duten egoera erabat desberdina dela nabarmendu nahi dute. “Hasieran, agian, muturra zertxobait okertu zuten, baina handik aurrera beti izan
gara ondo hartuak. Teknikariak eta aparejadoreak auzora etorri direnean ere beraiekin egon izan gara dauden gabeziak azaltzeko. Alde horretatik, kexarik ez dugu”. Denbora honetan “gauza txikiak” lortu dituztela azpimarratu dute. “Arritokietara doan aldapan baranda batzuk jarri ziren haurren kotxearekin edo erosketa-karroarekin zetozenentzat pasabidea egokitzeko, inguru horretan autoak sekulako abiaduran pasatzen dira-eta. Amaitu gabe utzi ziren eskailera batzuk ere konpondu ziren bederatzi urte pasa eta gero. Norbaitek muturra puskatzeko arrisku handia zegoen aurretik, mailarik gabeko porlanezko arrapala bat zen eta. Batzuek pentsatuko dute huskeria dela, baina obra handiak hasi aurretik bada zerbait, hemen ez da-eta inoiz ezer egin”. Hori da auzotarren kexa nagusia eta urte hauetan guztietan sarri entzun dena: “Udalak hemen ez du ezer egiten”. “Egia da-eta!”, altxatu du ahotsa Juanik. “Niri primeran iruditzen zait Jadarren obrak egitea. Oso gaizki zegoen eta behar zituen hobekuntzak. Primeran iruditzen zait Erribera kalean lanak egitea. Baina hemen ere egin dezatela zerbait. Hobetu dezatela auzoa. Akaso guk ez al ditugu zergak ordaintzen?”. San Josen jende heldua bizi delako inpresioa dago. 1960ko eta 70eko hamarkadetan auzora etorritakoek gaztetasuna aspaldi utzi zuten atzean, eta adinaren ajeak direla medio, gero eta gogorrago egiten zaie aldapak eta eskailerak igotzea. Baina azken urte hauetan jende gazte ugari etorri da auzora bizitzera. Jon da horren adibide. “Iratxe eta bioi herria gustatzen zitzaigun, eta etxea non hartu erabakitzen ari ginenean auzo hau egoki ikusi genuen. Eta guk bezala, familia gazte askok, hirigunearekin alderatuta prezioak merkeagoak direlako. Hori bai, ikusten genuen bazituela gabezia batzuk. Gaur egun jasangarriak dira guretzat, baina zerbait egin beharra dago he-
irisgarritasunaren arazoa Leku maldatsu batean eraiki zen auzoa. Gaur egungo irisgarritasun araudiak betetzen ez dituen aldapak, eskailerak eta sarbideak ditu.
8
B A L E I K E 2 0 1 3 U R TA R R I L A
BALEIKE +
men bizi den jendearentzat, edadetu asko dago eta”. Irisgarritasuna da bi auzotar hauentzat San Josek pairatzen duen gabeziarik handiena. Aldapak, inongo araudirik betetzen ez dituzten eskailerak edo auzoa zeharkatzen duen etengabeko trafikoa dira auzoak bizi dituen arazoetako batzuk. “Goiko eraikinetako atarietara ezin dira anbulantziak heldu, adibidez. Gurpildun aulkiekin ibiltzen direnek ere sekulako zailtasunak dituzte”, aipatu du Jonek. “Bestalde, sinetsi al dezakezu ez dugula espaloi bat bera ere? Oinezkoen eta autoen bizikidetza oso zaila da hemen. Erosketekin kargatuta zatozenean aparkatutako kotxeen artean sartu behar izaten dugu auto bat datorrenean, espaloirik ez dugulako”. Arazoak areagotu egiten dira arratsalde eta iluntzeetan gurasoak Musika Eskolara kotxez etortzen direnean beraien haurren bila. “Auzoa zeharkatzen duten autoen kopurua biderkatu egiten da. Haurrek kontuz ibili behar izaten dute. Auzo osoan ez dute jolasteko tokirik. Errepidea dute baloiarekin jolasteko toki bakarra eta ezinezkoa eta arriskutsua da igarotzen den trafikoarekin”. Hori da azaltzen duten beste kexa bat: haurrentzat azpiegitura minimorik ere ez izatea. “Bikote gazte dezente etorri da azken urteetan San Josera. Ume txikiak dituzte eta jolasteko tokirik ez dute auzoan. Ez dugu esaten Amaiako plazako parke baten antzekoa jarri behar denik, baina din-dan batzuk jartzea ez legoke gaizki”, dio Juanik. Irisgarritasuna da elkarrizketan behin eta berriro ateratzen den hitza, “irisgarritasuna bai auzoan bertan, baita hirigunetik auzora eta auzotik hirigunera ere”. Izan ere, Zumaiako Alde Zaharreko errebal bat izanda ere, eta nahiz eta hirigunetik urruti egotearen itxura izan, oinez hiruzpalau minutura dago San Jose Erribera kaletik. Garai batean ‘Arroakalekoak’ bezala ziren ezagunak bertako bizilagunak. Batzuek zentzu peioratiboan erabiltzen zuten hitz hori. Odieta frontoi zaharrak muga ezartzen zuen eta haren atzealdean gertatzen zena Beheko plaza edo Erribera kaleko ikuspuntutik kanpo geratzen zen. “Orain hamarkada batzuk bazuen halako fama txarra auzo honek. Lagunekin nengoenean esaten nienean etxera nindoala, esaten zuten ‘han gora?’. Nola han gora? Behin apustua egin nion lagun bati, ea zein helduko zen lehenago Erribera kalera, ni San Josetik edo bera Alaiko dorreetatik. Noski, ni heldu nintzen lehenago”, gogoan du Juanik. Frontoia eraitsi zutenean, Odieta-San Jose eta GurrutxaXxxxxxxx ga plaza banatzen zituen barrera fisikoa desagertu egin zen
“Trafikoarenak baino, irisgarritasun gabeziak konpontzea lehenetsi beharko litzateke” eta auzoa agerian geratu zen herritar guztien aurrean. “Hor ikusi zen auzoa bertan dagoela. Aldi berean, bertan dauden gabeziak agerian geratu zitzaizkien herritar askori ere”. Irisgarritasun arazok konpontzea hain zaila ez dela uste du Jonek. “Noski, dirua behar da, baina ez dut uste kopuru handiez hitz egin beharko genukeenik. Igogailurako dorrea eginda dago [Odietako etxe berrietan] eta oinezkoentzako espaloi bat egiteko aukera izango balitz, sekulako onura ekarriko lioke auzoari”. Zentzu horretan, Udalak auzorako prestatu duen proiektua interesgarritzat jotzen du Jonek. “Lehentasunak ezarri behar dira eta buru argiarekin pentsatu. Txikikeriak eta atariaren alboan jarri nahiko nukeen gauzatxoak alde batera utzi beharko genituzke. Trafikoarenak baino, irisgarritasun gabeziak konpontzea lehenetsi beharko litzateke. Igogailuaren proiektua oso interesgarria da auzotar guztientzat: altuera desberdinetan geratzeko aukera du eta zerbitzua emango lioke beheko eta goiko bizilagunei. Hirigunetik etxera di-da batean helduko ginateke”. ... B A L E I K E 2 0 1 3 U R TA R R I L A
9
BALEIKE +
Berrurbanizazio bat 11 jarduketatan
1. Igogailua Eusebio Gurrutxaga eta San Juan Egoitza artean. Odietako etxebizitza berrietan dagoeneko eraikia dagoen egitura erabiliko da igogailu publikoa jartzeko. Beharrezkoak izango diren geldiuneak antolatu beharko dira.
4. Ibilgailuen sarrera-irteera bermatzeko Odieta kalea zabaltzea. Egun auzorako sarrera osatzen duen errepidearen zabaltzea hartuko du, bi zirkulazio zentzu ahalbideratzeko gutxieneko dimentsioa lortu eta aparkaleku berriak antolatzeko. Ibilgailuentzako auzorako sarrera eta irteera ardatz berria bihurtuko da.
6. Atarien arteko konexioa gauzatu, irisgarritasun araudira egokituta. 25, 29, 30, 31 eta 33. atarietarako oinezko irisgarritasuna bermatzea hartuko du. Indarrean aurkitzen den araudia betetzen duten arrapala eta eskailera sistema berriak eraikiko dira.
2. San Joan Egoitzarainoko oinezkoen konexioa gauzatzea. 31, 32 eta 33. zenbakidun etxebizitza blokearen atzealdetik 26 zenbakidun blokera gaur egun dagoen oinezko ibilbidea eraberrituko da. Ibilgailuan sarbidea bermatzeko bidea 3,5 metro zabalduko da. Gaur egun bertan dauden atarietan emergentzia, lekualdatzeak, zamalanak, etab. egiteko aukera emango zaie.
5. San Jose eta Arritokieta kaleen, eta hilerrirako bidearen artean biribilgunea jartzea. 4. jarduketaren osagarri, San Jose eta Arritokieta kalearen arteko bidegurutzean biribilgunea antolatzea hartuko du. Inguruko dimentsio gabeziak kontuan hartuta, gutxienez 10 metroko ibilgailuen zirkulazioa bermatu beharko da.
3. Igogailua San Juan Egoitza eta Usategia artean. 1. jarduketan zehaztutako igogailuari jarraipena emango dion bigarren igogailua jarri eta geldiuneen ingurua antolatu nahi da. Goraino iritsi gabe, hilerrirako oinezko komunikazioa erraztuko du.
8. San Jose kalea eta San Juan Egoitza arteko eskailera eta plataforma bidezko konexioa gauzatu. San Jose kaletik abiatuta, San Juan Egoitzaren lorategiaren eta Ubillos jauretxearen artean eskailera bidezko konexio berria antolatzea hartuko du, eta plataforma berriak eraikiko dira.
BALEIKE +
9. Arritokieta kalea urbanizatu. 5. jarduketan definitutako biribilgunetik, San Juan Egoitzaraino errail bakarreko, luzetarako aparkaleku eta espaloiarekin, izaera mistoko kalea antolatuko da. Ibilgailuen sarrera-irteera: auzokoen eta zamalanetarako trafikoa.
10. Hilerrirako eskailerak eraberritu irisgarritasun araudira egokitzeko. Gaur egun hilerrira abiatzen den eskailera eraberritzea hartuko du, indarrean aurkitzen den irisgarritasun araudira moldatzeko eta eskailera tramuen banaketa erregularizatzeko. Inguruko orografiara egokituko den eskailera berria eraikiko da.
7. San Jose kalea urbanizatu. Oinezko kale izaera hartuko du eta oztopo arkitektonikoak gaur egun indarrean dagoen irisgarritasun araudira moldatuko dira. Honetara mugatuko da: ibilgailuen sarrera-irteera: auzokoen eta zamalanetarako trafikoa.
11. Usategia eta ingurua urbanizatzea. Arritokieta eta San Juan Egoitzaren artean aurkitzen diren ekipamendu publikoen eta inguruaren zaharberritzea hartuko du. Egungo eskaileren eraldaketa, proposatutako bi igogailuko geldiunea eta bi ekipamenduen arteko hiri espazio berriaren eraikuntza proposatzen da. B A L E I K E 2 0 1 3 U R TA R R I L A 11
BALEIKE +
Hurrengo geldiunea: Estazioa? San Jose kaleko berrurbanizazioa amaitzen denean, Estazioko auzoaren txanda izango dela uste du Iñaki Agirrezabalaga alkateak. Estaziokoek, baina, zain egon beharko dute, Udalak pairatzen duen egoera ekonomikoak ez baitu uzten bi plan urbanistiko hauek batera egitea. “Denari ezingo diogu batera aurre egin eta garbi hitz eginda, bi jarduketa urbanistikoak ezingo ditugu batera egin”, zioen alkateak 2012ko azaroan. Estazioko auzoak jasaten dituen arazoak ezagunak dira zumaiar askorentzakt. Auzoa Urola ibaiko mailaren azpian eraiki zen eta garai hartako kanalizazio eskasak zirela medio, makina bat uholde jasan behar izan dituzte bertako bizilagunek. Arazo horiek hein batean konponduta daudela dio Julian Rubio auzotarrak. “Orain urte batzuk hodi berriak jarri ziren, baita ur punpa ere. Ordutik gauzak hobetu egin dira, baina euri askoko egunetan, marea goian bada, izaten dira oraindik uholdeak, errioak ez baitu hodiek daramaten ura hartzen”. Txepetxa elkarteko bazkideei galdetzea besterik ez dago. Estazioko auzotarren bozeramaile ofiziosoa bihurtu da Julian Rubio. Orain 77 urte Alde Zaharrean, Arritokieta kalean, jaioa, Estazioko bizilaguna da aspalditik eta gaur egun Nafarroan duen baserria eta Zumaia artean egiten du bizitza. Telefono kabinaren parean egin dugu topo. Makina bat paper
darama eskutan: gutunak, planoak, argazkiak… “Egun guztia beharko dugu hemen dauden arazoak azaltzeko”, dio. 2008. urtean hasi zuen Julianek bere kanpaina. Auzoak dituen arazoak Udalean jakinaraztea eta konponbideak eskatzea zuen helburu. “Bere garaian auzotar batzuek gutunak bidali zituzten egunkarietara auzoan zeuden gabezia batzuen berri emateko, baina ezer gutxi lortu zen, ez zietelako kasurik egin. Ondoren gauzak baretu egin ziren. Ez auzotarrek kontzientziarik ez zutelako, kasurik egin ez eta nekatu egin zirelako baizik”. Julianek aurrez besteek zabaldutako bidearekin jarraitu zuen, “segi egin behar zelako. Politikariei behin eta berriro atera behar zaizkie gai hauek, horrela jendea konturatuko delako zer nolako arazoak ditugun hemen. Berean jarraitzen badute, beraiek, agintariak geratzen dira lotsagarri, ez ni”. Aski ezaguna da Julian Udaletxean. Hainbat gutun bidali ditu eta hainbat bileratan hartu du parte. Emaitza batzuk ere eman ditu presio honek. “Abisuak, eskelak eta bandoak jartzeko postea Telefonica zaharreko eraikinaren alboan zegoen lehen. Horrek ez zuen zentzurik, oharrak ikusteko jendeak errepidea zeharkatu behar zuelako, horrek duen arriskuarekin. Bidearen bestaldera pasatzea lortu genuen”. Estazioko kalea, auzoa Aitzuri kalearekin lotzen duen bidea, bi zentzutakoa izatetik bakarrekora pasatzea ere lortu zen.
Zumaiako puntu beltza Estazioko auzoko 12. atariaren aurrean kokatzen da Estazioko puntu beltza. Espaloirik ez, eta bidertzetik pasatzen dira tren erabiltzaile ugari. Inguru horretatik pasatzen den trafikoa etengabea dela dio Julian Rubiok.
12
B A L E I K E 2 0 1 3 U R TA R R I L A
da. (Julian): “Alaiko etxe berriak oso hurbil daude eta haurkotxearekin etortzen den jende gazte asko dago. Dezente kostatzen zaie aldapa igotzea”. (Maria): “Otezuri zentroa ere ez dago urruti eta gurpil aulkia bultzatzen jendea ibiltzen da hemen pasean”. (Julian): “Osatarrena ez al da, adibidez, gurpil aulkian ibiltzen?”. (Maria): “Uda garaian bere baratzeari begira egon nahi izaten du goialdean, eta bi lagunen artean igotzen dute. Nahikoa arazo izaten dute igotzeko”. Autoen eta aparkalekuen arazoa ere ateratzen du Mariak. “Ez dute ezer errespetatzen. Autoak nonahi aparkatzen dituzte: taberna aurrean, gure etxe aurrean…”. Julianen ustetan arazoa ez da hain larria. “Egia da asteburutan kotxe gehiago izaten dela Txepetxa elkartera etortzen den jendearekin, baina bestela ez dago hainbesteko arazorik”. ‘Antxume bidea’ deitzen diona, auzoaren atzealdetik saihesbidearen magalean doan bidezidorra hobetzea ere komenigarria dela dio Julianek. “Aldapa handia ekiditeko erabiltzen dugun bidea da, baina euria egiten duenean basa sortzen eta arriskutsua jartzen da. Ez dut espaloi bat egitea eskatzen, baina bai bi kamioika altxerri ekarri eta txukuntzea. Badakit pribatua dela, baina hitz egin dezatela jabeekin eta konpondu dezatela! Utzikeria asko dago hemen”. “Nik neure buruari galdetzen diodana zera da: alkateak eta politikariek ba al dakite zer arazo dauden hemen? Ez dut uste auzoa urruti dagoelako denik; gogo falta dela uste dut. Bestela, zergatik ez dute konpontzen Zumaiako puntu beltz hau? Noizko? Noizko? Artadin txalet pribatuak egiteko milaka euro eman ditu Udalak. Hemen goiz batean egin daitekeen konponketa bat dago egiteko, eta oraindik zain gaude. Hirugarren munduko auzo bat da hau! Halaxe idatzi nion alkateari. Zer gehiago egin behar da?”, dio etsipen puntu batekin, baina borroka uzteko inongo asmorik gabe. “Herri aurrekontuak osatzeko prozesuan parte hartu dut. Aurreko bi urteetan bilera guztietara joan naiz auzoko beharrak azaltzera. Iaz, azken prozesua hasi aurretik, Udalaren deia jaso nuen; bileretara joateko gonbitea luzatu zidaten. Esan nion, ‘Maitane [Agirre, parte hartzeko zinegotzia], aspertuta nago hainbeste bileratara joaten. Hemendik aurrera papera eta boligrafoa erabili beharrean, sprayak eta brotxak erabiliko ditugu. Hori da presioa egiteko ezagutzen dudan metodo onena. Efektua egiten du eta erantzunik ez badugu, horretara joango gara”.
BALEIKE +
“Asko kostatu zen, baina aldatu zuten azkenean, eta hobekuntzak nabariak dira auzoan”. Hizketan ari garela Lagun Artea tabernako Joseba Esnal inguratu da. “Jarri, jarri paperean hemen zer gertatzen den!”, dio. “Orain hilabete batzuk urik gabe geratu zen [tren estazioaren sarreran dagoen] iturria. Alkateari arazoa azaldu nion eta zein izan zen bere erantzuna? Goian beste iturri bat badagoela eta hara joateko! 100 urte baino gehiago darama iturri honek hor eta hainbeste kostatzen al da ura jartzea? Hainbeste arazo daude, eta hitz egiten jarriko bagina…”, dio. Baina zein dira Estazioko auzoak pairatzen dituen arazo larrienak? Galdera luzatu eta berehala telefono kabinaren justu aurrean dagoen puntua seinalatzen digu Julianek. “Hau Zumaiako puntu beltza da. Herrian konpondu beharko litekeen lehen gauza da 12. atariaren aurrean dagoen puntu hau. Tren erabiltzaile ia denak pasatzen dira bertatik. Ehunka egunero. Espaloirik ez dago eta bidearen ertzetik joan behar izaten dute. Ba al dakizu zenbat autobus eta kamioi pasatzen diren egunero hemendik? Etengabea da. Hemendik doazenek sekulako arriskua pasatzen dute. Aurrekontua izan edo ez, hau konpondu beharko luke udalak. Zer gaude, norbait zapalduta hil zain?”. Agerian geratu da gaiak berotu egiten duela Julian. Maria, edadetutako emakume bat, doa une horretan Estazioko kalean behera poltsa batzuk garraiatzen eta Julianen atentzioa bereganatu du. “Zer moduzko aldapa da hau, Maria?”, galdetu dio. Mariak ez du asko pentsatu beharrik, egunero sufritu behar izaten baitu pendiza. “Gogorra, bai beherakoan, baita gorakoan ere. Eta bustia dagoenean oraindik gehiago. Barandarik ez du eta ibiltzeko arazo batzuk ditugunontzako zaila egiten da. Ez naiz inoiz erori hemen, baina eskapada batzuk egin ditut. Hemen baranda bat jarri beharko litzateke”. “Baranda bakarrik ez, espaloia ere jarri beharko litzateke!”, erantzun dio Julianek. “Hasteko, baranda bat ez da txarra, baina gehiago egin behar da hemen. Hemen, gainera, ura maldan behera joaten da euria egiten duenean. Nahiko arriskutsua jartzen da”, gaineratzen du. Aldaparen desnibela jaitsita auzoaren egoera hobetuko litzatekeela uste dute. “Egokiena izango litzateke aldapa suabe-suabe jaisten joatea. Eta espaloi bat jarriko balute, hobe, bai bizilagunentzat, baita hemendik pasatzen direnentzat ere”. Estazioko kaletik beste auzoetako jende asko pasatzen omen
“Alkateak eta politikariek ba al dakite zer arazo dauden hemen? Ez dut uste auzoa urruti dagoelako denik; gogo falta dela uste dut”
B A L E I K E 2 0 1 3 U R TA R R I L A
13
PUBLIZITATEA IRITZIA
Baina zer iritzi dute auzotarrek planaren inguruan? “Jende dezenterekin hitz egin dut eta era denetako iritziak daude. Batzuen jarrera positiboa da. Egoki ikusi dute Udalak pleno aretoa ireki izana gure iritziak jasotzeko. Beste batzuei, aldiz, dena berdin zaie; ez dute sinesten ezer egingo dutenik. Uler dezaket helduak pesimistak izatea, bete ez diren gauza asko agindu zaizkie-eta. Baina gazteak? Horrek harritu egiten nau. Lanak egun batetik bestera egingo direlako ideiak ahaztu behar ditugu. Prozesua luzea izango da eta lanak pixkanaka egingo dira. Gauzek orain bezala jarraitzen badute, egoerak onera egingo duela espero dugu. Hori bai, ikusten badugu ez dela ezer egiten, orduan izango da presionatzeko garaia”. San Jose auzoko lanak legealdi honetan egingo direla ziurtatu zien alkateak auzotarrei udan egin zen bileran. Urte erdi bat geroago, iritzia berresten du Iñaki Agirrezabalagak. “Lanak legealdi honetan egiteko asmoa dugu. Ez dakigu 2013an izango den edo 2014an. Pauso guztiak ari gara ematen eta tramitazio guztiak betetzen goaz. Egoera ekonomiko honekin, ohiko gastuetatik aparte egingo dugun apustu berezi bakarra izango da San Josekoa, ez digu eta gehiagorako ematen”. Plana gauzatu bitartean, auzotarren bizi kalitatea hobetzeko lan txikiak egitea ez du alde batera uzten alkateak. “Badira gauza batzuk auzotarrentzat egokiak izan daitezkeenak. Bat, behar-beharrezkoa eta urte hasieran egingo dena, San Juan Egoitza eta San Joseko 26. zenbakiaren artean dagoen horma bat botatzea eta oinezkoentzako bide bat zabaltzea izango da. Horrek egoitzako aldapak erabiltzeko eta, bide batez, es-
BALEIKE +
...
kailerak ekiditeko aukera emango diote. Auzotar askori oinez ibiltzeko lasaitasuna eta erosotasuna ekarriko dio. Ikusi behar dugu irisgarritasun aldetik nola geratzen den, baina jarduketa txikia izanda ere, auzotarrei onura berezia egingo die”. “Nik uste oraindik borroka egin beharko dugula, baina hala ere itxaropentsua naiz”, dio Juanik. “Bizitza osoa daramat auzo honetan, eta pozik eta lasai bizi naiz hemen. Arazorik ez dugu izaten hemen; ez dago tabernarik, ezta zalapartarik ere. Baina bai nahi dudala nire auzoan zerbait egitea. Joan egin behar al dut hemendik? Auzoan ezer egiten ez dutelako? Aukera dutenak joaten ari dira, baina nik hemen jarraitu nahi dut. Ez dut joan nahi, gustura nago eta hemen. Goizetan balkoira atera eta mendia dut aurrean. Hori da gustatzen zaidana”.
B A L E I K E 2 0 1 3 U R TA R R I L A
15
Antropologoa
BALEIKE +
Oier Araolaza
“Eskean egiteko aitzakia dira neguko festak� Gure aiton-amonek Halloween ospatzen zuten; Segurako Nikolas txiki eta Santa Klaus pertsonaia berbera dira; mozorrotzea ez da disfrazatzea; Olentzero emakumezkoa zen zenbait herritan. Neguko festei buruzko ez ohiko ikuspegia erakutsi digu Oier Araolaza antropologoak Zumaian emandako hitzaldian. TESTUA: Gorka Zabaleta ARGAZKIAK: GORKA ZABALETA ETA OIER ARAOLAZAK UTZITAKOAK
16
B A L E I K E 2 0 1 3 U R TA R R I L A
“Halloween euskal jaia da” Ameriketako Estatu Batuetatik datorkigun festatzat daukagu Halloween. Hollywoodek ekoiztutako hamaika pelikularen eraginez, ezagunak zaizkigu kandelek argitutako kalabaza hustuen begi eta irribarre beldurgarriak; eta badakigu haur estatubatuarrek mozorroa jantzi eta etxez etxe eskean joateko ohitura dutela. “Baina Halloween euskal jaia da. Gazteek ez dute hemen ezagutu, baina gure aiton-amonek bai. Domu Santuaren inguruko ospakizunak oso ohikoak ziren Europa osoan bezala Euskal Herrian ere. Arimen Gaua ospatzen zuten –horixe esan nahi du Halloweeen hitzak: all hallows evenning (santu guztien gaua)–.Gazteek kalabazak edota arbiak osten zituzten
baratzeetatik, hustu, zuloak egin, kandelak sartu, piztu eta gaua iristean bidegurutzeetan eta txoko ilunetan jartzen zituzten, jendea izutzeko”. Duela mende erdira arte oso zabaldua zegoen Euskal Herrian; zenbait lekutan 1980ko hamarkada arte eutsi zitzaion ohiturari –Mutrikun Gaba Baltza berreskuratu dute azken urteotan–. Zumaian ere ba omen zegoen Arimen Gaua ospatzeko ohitura. Abelin Linazisorok gogoan du nola egiten zuten: “Goiko kaleetan, Goiko plazan eta San Telmo kalean zegoen ohitura. Lehen argirik ez zegoen kaleetan eta etxe atariak ilunak izaten ziren oso. Kalabaza edo arbia ate parean jartzen zen, barruan kandela piztuta. Etxeko atea jo eta ospa egiten zuten gazteek. Etxekoek atea zabaltzen zutenean sekulako sustoa hartzen zuten”. Europatik AEBetara irlandarrek eraman zuten, eta orain bueltan etorri zaigu kontsumo festa bihurtuta. “Merkataritza industriak ikusi du negoziorako aukera dagoela eta sekulako kanpaina ari dira egiten dendak plastikozko kalabazez eta mozorroez betetzeko. Baina festaren sustraietara joanez gero, ikusiko dugu eskea dagoela oinarrian. Eta ezaugarri hori behin eta berriro errepikatzen da neguko festetan, inauteriak arte. Nafarroako zenbait herritan, adibidez, azaroaren 1ean gaztainak eskatzeko ohitura daukate”. Inauteria izango denaren lehen adibidea da Halloween: gazte talde bat, mozorrotuta, eta etxez etxe eskean dabilena.
ERREPORTAJEA BALEIKE +
Domu Santuen egunetik (azaroak 1) Garizumara dauden hainbat ospakizun Neguko festen zakuan sartzen ditu Oier Araolazak. Gehienontzat, elkarren artean zerikusi gutxi dute Halloween-ek, Nikolas Txikik, Olentzerok, Santa Eskeak edota Inauteriek; baina nahikoa da Araolazaren azalpenak entzutea ohartzeko muinean ez direla hain ezberdinak, guztiek badutela helburu komuna: eskea. “Festa hauetan lagun koadrilak biltzen dira eta etxez etxe, baserriz baserri doaz, puska biltzen, eskean. Festa bakoitzak bere aldaera du, baina oinarrian hori dago. Praktikan, eskean egiteko aitzakia dira neguko festak”. Eskean ibiltzeak, etekin materialaz gain, beste onura batzuk dakarzkio komunitateari. “Komunitateko harremanak sendotzeko estrategia ere badira; haurrak eta gazteak baserriz baserri ibiltzean, belaunaldien arteko ezagutza bermatzen da, nor den etxe honetakoa edo hartakoa, herriaren mugak zein diren, ohituren transmisioa... Gizarte harremanak artikulatzeko balio du”.
Nikolas Txiki, Santa Klaus eta Coca Cola Arimen Gauaren ondoren, hurrengo neguko festa San Martin da, azaroaren 11n. Herri eta auzo askotan puska biltzeko, eskea egiteko ohitura dute. Esate baterako, Villabonako Amasa auzoan oilasko biltzea izan da ohitura
B A L E I K E 2 0 1 3 U R TA R R I L A
17
PUBLIZITATEA 18
B A L E I K E 2 0 1 3 U R TA R R I L A
duela gutxi arte –orain arrautzak biltzen dituzte animalien eskubideen aldeko taldeen presioagatik–. Oilaskoak bildu ondoren, plazan bildu eta han oilasko jokoa egiten zuten: aurpegia mozorrotuta, oilaskoari lepoa mozten zioten. Gogoratu behar da oilasko biltzea eta oilasko jokoa Oikiako ohitura ere badirela, kasu honetan uda partekoa, San Bartolome jaietan. Eta San Martin egunaren ondoren, San Nikolas, abenduaren 6an. Gipuzkoako herri askotan ospatzen da (Segura, Lazkao, Zegama, Legazpi, Arrasate...), eta jai honek ere eskea du oinarri. “Segurako Nikolas Txiki pertsonaia, esate baterako. Gaztetxo bat aukeratzen dute, eta, San Nikolas apezpikuaz jantzita, etxez etxe joaten da asto gainean, herriko haurrek lagunduta, eskean. Mendebaldeko Europan oso zabalduta dago ohitura hau. Adibidez, Belgikan, Cindy Klas deitzen diote. Gizonezko batek egiten du apezpikuarena, baina oinarri berbera du, eskean ibiltzen dira. San Nikolas,
azken finean, Santa Klaus da, Papa Noel: Mendebaldeko Europan Gabon bezperan umeentzat eskean ibiltzeko erabili izan den pertsonaia”. XX. mendearen hasieran erabat itxuraldatu zen Santa Klausen pertsonaia. Erlijio kutsua galdu eta kontsumo ikur bihurtu zen, Coca Colaren eskutik. “Coca Colak ikusi zuen oso pertsonaia egokia izan zitekeela freskagarri gehiago saltzeko, eta bere publizitatean erabiltzen hasi zen”. Gotzainaren kapela kendu, lodiarazi, bizarra zuritu eta gorri kolorez jantzi eta hala sortu zen gaur egun mundu osoan Gabonetako ikur bilakatu den pertsonaia. Baina gogoratu: zenbait etxetako balkoietan zintzilik ikusten dugun panpin gorri hori Segurako Nikolas Txikiren oinordekoa baino ez da.
Olentzero ere itxuraldatua Neguko festekin aurrera jarraituz, Olentzerorekin egingo dugu topo Gabon garaian. Hamaika izen eta aldaera ditu –Zumaian Gomezago daukagu–, “baina, berriro ere, gazteak eskean ibiltzeko beste aukera bat da”, Oier Araolazaren iritziz. “Halloweenen eskema berbera erabiltzen da: gazte koadrila bat, etxez etxe, eskean. Leitzan, adibidez, kalabazak erabiltzen dituzte Olentzeroren panpina egiteko”. Halloweenen bezala, kalabaza hustu eta kandelak jartzen dizkiote barruan, argia egiteko –hortik ote dator “olentzero begi gorri”?–. Olentzeroren pertsonaia ere erabat itxuraldatu da azken hamarkadetan. Pertsonaiaren irudi zaharrak ez zuen xarma handirik: mozkortia, tripaundia, erretzailea, zikina, ikazkina... “Lehen, Olentzeroren pertsonaiak leku askotan beldurra eragiten zuen; mehatxu egiten zioten umeari Olentzero ...
OLENTZERO Eskuineko argazkian, Olentzeroren kalejira 1931n, Donostian.
B A L E I K E 2 0 1 3 U R TA R R I L A
19
Inauteri tradizionalen jatorriaz Inauteri tradizionalen jatorria misterioa da antropologoentzat. Araolazak azaldu duenez, George Frazer antropologo eskoziarrak emandako emankortasunaren teoriak indar handia izan du luzaroan (Urrezko adarra, 1890). “Zer bilatzen du Europako nekazariak bere festak antolatzean?, galdetzen zuen Frazerrek. Bere iritziz, lurraren oparotasuna eta ganaduaren babesa, haiek baitziren bere lehentasunak. Ikuspuntu horretatik interpretatu dira luzaroan Europako festa guztiak. Dantzari batek makilarekin lurra kolpatzen badu, horrek esan nahi du lurra esnatzen ari dela loratu dadin, edo lurra lantzen ari da... Interpretazio lerro hori oso indartsua izan da eta asko landu da”.
20
B A L E I K E 2 0 1 3 U R TA R R I L A
Beste batzuek, historiazaleagoek, tokian tokiko ohiturei azalpen historikoa bilatu nahi izan diote. “Marxismotik ere egin da ekarpena: klase borrokaren ikuspegitik, botereak langileriari ematen dion arnasaldia baino ez da inauteria, barrakaskeria batzuk egiten utziz eta sosa batzuk emanez amorrua baretu eta etenaldiaren ondoren lan sistematizatura bueltatu dadin...”. Gaur egungo eskolentzat ez omen du zentzu handirik duela bi mila urte abiatutako festa baten sinboloak interpretatzen saiatzeak, nahikoa ezagutzarik ez daukagulako. “Gaur egun jaso duguna etengabe aldatu da denboran zehar. Zer geratzen da kristautasunaren aurrekotik? Oso zaila da zehazten”.
“Mari Domingi hanka sartzea da genero ikuspegitik”
B A L E I K E 2 0 1 3 U R TA R R I L A
21
ander hormazuri
Oier Araolazaren iritziz, Mari Domingi pertsonaiaren sorrera hanka sartzea izan da genero ikuspegitik. Horrela arrazoitzen du: “Olentzero, leku batzuetan, emakumezkoa ere izaten zen. Leitzan, adibidez, duela ez hainbeste urte, Olentzaro izeneko panpina ateratzen zuten kalera, eta emakumezkoa zen. Halabeharrez genero markarik ez zeukan pertsonaiari betirako lotu diogu gizonezkoarena. Mari Domingi sortu dugunez, bere estereotipo guztiekin, aurrerantzean Olentzero beti gizonezkoa izango da. Mutila bazara Olentzero, emakumea bazara, Mari Domingi... Hanka sartzea. Baina olatu horri zeinek egingo dio aurre? Hogei urte barru Olentzero Mari Domingirekin aterako da kalera”.
PUBLIZITATEA
“Mozorrotzea ez da disfrazatzea” Hiztegientzat sinonimoak dira mozorrotzea eta disfrazatzea, baina bi kontzeptuak bereiztea proposatzen digu Oier Araolazak. Disfrazatzea zer den Inauteria, gaur egungo gizartean, zerbaitez disfrazatzea da: pirataz, indioz... Garrantzitsua da zer disfraz jantzi nahi dugun, baina oso garrantzitsua da, baita ere, nor disfrazatzen den. Kalera indioz ateratzen denak jendearen miresmena bilatzen du, nolabait. Zer ondo dagoen indioz entzun nahi du. Horregatik, garrantzitsua da nortasunari, nitasunari eustea. Indioz disfrazatuta, baina ni izaten jarraitzen dut. Joera horrekin batera, hedabideetatik behin eta berriro iristen ari zaigun inauteri eredua Brasilgoa da. Benetan harrigarria da nola sustraitzen ari den Rio Janeiroko karnabal eredua, han uda izanik eta hemen negua... Baina berdin zaigu. Edertasunaren goi mailara iristea da eredu horren helburua, eta disfrazak ere halakoxeak dira: urre kolorea, lumak, distira, gorputz ederrak bistan. Geure burua zenbat eta gehiago erakutsi, orduan eta hobeto”. Mozorrotzea zen den Baina badaude beste inauteri eredu batzuk. Adibidez, Europako inauteri tradizionalak ez du zerikusirik Brasilgoarekin. Ez da edertasuna bilatzen, ez da material liluragarririk erabiltzen, ez da pertsonaren nitasuna goraipatzen... Mozorroa da gehiago. Nortasuna ezkutatzea, nitasuna ezabatzea du helburu. Hortik aurrera, kontua ez da honetaz edo hartaz mozorrotzea. Beste zerbait da. Ez da inor; ez da ezertaz mozorrotu. Ez du besterik behar. Nola eraikitzen da mozorroa? Lehenik eta behin, aurpegia estaliz, inork ez ezagutzeko. Baina badira beste hainbat ezaugarri helburu berbera dutenak. Zer beste modu dago pertsona ezagutzeko? Ahotsagatik. Nahiz eta aurpegia estalia eduki, ahotsarengatik identifika dezakegu jendea. Horregatik, Europako inauteri tradizionalean oso ohikoa da honelako mozorroak mutuak izatea. Beste ezaugarri bereizagarri bat usaina da. Pertsona batzuk ezagutu ditzakegu usainagatik. Europako inauteri tradizionaletan oso ohikoa da usain oso fuertea daukaten mozorroak erabiltzea, animalien larruak adibidez. Larru horien usaina norberarena estaltzeko erabiltzen da. Adibidez, Altsasuko momoxorroek odolez margotzen dute aurpegia. Aurpegia estaltzeaz gain, odolaren usainak norberarena ezabatzen du.
Birziklapena Birziklapena da mozorro tradizionalaren oinarria. Etxean, baserrian, edozer gauzak balio du gure mozorroa eraikitzeko. Hasteko, amaren edo amonaren armairu zaharra da daukagun mozorro dendarik onena. Edozerk balio du. Baserrietan, ardi larruak, adarrak, tresnak... Etxean dauzkagun lau gauza harrapatu eta mozorrotu. Hau da, desagertu. Jadanik ez naiz ni. Hori izan da inauteria Europan: -Zertaz mozorrotu zara? -Ezertaz ez. Mozorroa naiz.
Mozorro, zomorro Euskal Herrian azken urteotan Juan Antonio Urbeltzen interpretazioa entzun da asko. “Funtsean, Frazerren planteamenduari beste buelta bat ematen dio, emankortasunaren ideiatik abiatuta. Zein da nekazarien arazorik handiena? Etsai handia non dauka? Zomorro munduan: uzta gal dezake, abereak gaixotu... Horri aurre egiteko, mozorrotu egingo gara, zomorro bihurtuko gara, eta joango gara etxez etxe, eta kobratuko dugu zerga. Baserritarrari aukera emango diogu eskean ordaintzeko gero zomorroa udan etor ez dadin. Sorginkeria moduko bat egiten du bere uztak eta ganadua babesteko. Hortik etor daiteke mozorro askoren izena: mamotxorro, zomorro, mozorro, koko, zamarratxe... Eta itxura aldetik ere zomorroen mundua irudikatuko lukete. Hori da Urbeltzek planteatu duena. Bitxia bada, behintzat”.
B A L E I K E 2 0 1 3 U R TA R R I L A
23
PUBLIZITATEA 24
B A L E I K E 2 0 1 3 U R TA R R I L A
ERREPORTAJEA
Santa eskea Zumaiako inguruko baserrietan Santa Eskea egiteko ohitura dago; baita Oikian ere.
joaldunak Euskal Herrian bezala, Europako bazter askotan daude joaldunak.
... etorriko zela tximiniatik behera. Hori errotik aldatu da. Orain Eguberrietako pertsonaia mirestuena da”. Olentzeroren itxuraldatze horretan Ikastolen Elkarteak egin zuen lehen urratsa. Gero, ETBk eta merkartaritza industriak zerikusi handia izan dute. “Olentzerok erretzeari utzi dio, mozkortia denik ez dugu dagoeneko entzuten, tripa arintzen ari zaio eta bizar zuria du. Hori da gure haurrek ezagutzen duten Olentzero; hori da telebistan agertzen dena. Pertsonaia maitagarria. Hori jada ez da Olentzero. Bizarzuri edo Santa Klaus da. Politikoki zuzena”. Gainera, pertsonaiari funtzioak ere aldatu omen dizkiogu: “Lehen, eskean laguntzen zigun panpina zen; orain opari guztiak ekartzen dizkigun pertsonaia miresgarria”. Itxuraldatzeak sakoneko aldaketa bat ere eragin duela deritzo Araolazak: “Lehen jarrera aktiboa behar zen,
kalabazak harrapatu, etxez etxe eskean joan zerbait lortzeko; orain ez, orain gutun bat idatzi eta txintxoa izan naizenez nire etxeraino ekarriko dizkit nik eskatutako opari guztiak”.
Santa Eskea eta Inauteriak Santa Ageda bezperako ospakizunetan eskeak duen protagonismoa begi bistakoa da. Euskal Herri osoan zabaldu eta errotu den jaia da. Arraroago egingo zaigu Inauteriak eskearekin lotzea, baina inauteri tradizionaletan funtsezko elementua da, mozorroarekin batera. “Herri askotan dago inauterietan baserriz baserri ibiltzeko ohitura. Amezketan, adibidez, dantzariek bi edo hiru egun egiten dituzte baserriz baserri, dantza eginez. Lizartzan berdin. Baita Abaltzisketako txantxoek ere. Eta Inauterietako ikur bihurtu diren Ituren eta B A L E I K E 2 0 1 3 U R TA R R I L A
25
PUBLIZITATEA 26
Johan Perez de Çumaya piratak ekintza ugari egin zituen XV. mende amaieran
B A L E I K E 2 0 1 3 U R TA R R I L A
Gaztetxeko laburmetraia rallya
Abenduaren 27an egin zen lehiaketa eta bederatzi lan aurkeztu ziren. Saria urrezko pertxa izan da. Baleike. comen ikus ditzakezue laburmetraia hauek.
Argazki erreportajeak
Olentzeroren etorrera, Makilele ikuskizuna, Erregeen zamalkada... hainbat ekitaldi izan dira Gabonetan eta horien guztien argazkiak igo ditugu web gunera.
BALEB I KAEL E2 I0K1E3 2U0R1 TA 2 UR RR RI LI A
27
28
B A L E I K E 2 0 1 3 U R TA R R I L A
urtarrila-otsaila DEIALDIAK Gabonetako XIII. Erakusleiho lehiaketa Informazioa, Turismo bulegoan 94314 33 96. Abenduaren 10etik 16ra Elkartasun Topaketak 2012
ERAKUSKETAK Abenduaren 18tik aurrera: AMIGOS DE LOS CAMINOS DE SANTIAGO elkartearen erakusketa. Abenduak 18tik urtarrilak 8ra: Azterkosta erakusketa Algorri Interpretazio zentroan.
URTARRILA Ostirala, 18 Alondegia Kultur Etxeko OXFORD aretoan, antzerkia: Patxi Santamaria “AKTIBO TOXIKOA” antzezlanean. Igandea, 20 12:00etan Aita Mari antzokian, haur antzerkia, TXALO taldearen “Jon Bildurgabea”. Osteguna, 24 22:00etan Aita Marin, zine forum: “Elefante blanco”
2013”. - Zumaiarrei dago zuzendua; bakoitzak gehienez 3 lan aurkez ditzake. - Teknika / neurria: marrazkia (era digitalean aurkeztuak ere ontzat ematen dira). DinA 3 neurria (297x420mm). - Egilearen izena eta datuak kartazal itxi batean ekarriko dira. - Aurkezteko epea eta lekua: Alondegia kultur etxea, urtarrilaren 21 baino lehen. - Kartelak ikusgai izango dira Alondegia kultur etxean urtarrilaren 29tik otsailaren 13ra. - Epaimahaia Festa Batzordeak osatuko du eta 2 sari izango dira: Kartel irabazlea: 380 euroko saria. Kartel irabazlea Udalaren esku geratuko da eta Inauterietako festa egitaraua kaleratzeko erabiliko da. - Herritarren saria: erakusketan jasotzen diren botoek hautatuko dute. Saria herriko jatetxe batean bi lagunentzat afaria izango da. - Irabazi ez duten kartelak erakusketa itxi eta hurrengo 15 egunen barnean jasoko dira.
SENTITU, PENTSATU, EKIN Otsailak 11, astelehena 15:00etan eta 17:30ean Maria eta Jose aretoan: Pirritx, Porrotx eta Marimototsen eskutik “SENTITU, PENTSATU, EKIN”.
OTSAILA Otsailak 11, astelehena 15:00etan eta 17:30ean Maria eta Jose aretoan: Pirritx, Porrotx eta Marimototsen eskutik “SENTITU, PENTSATU, EKIN”. Sarrerak Alondegia kultur etxean salgai egongo dira Otsailaren 4 eta 5ean. (17:30etik 19:00era bitartean) Sarrerak: Haurrak 4€ - Helduak 7€ Otsailak 22, ostirala 22:00etan Aita Mari aretoan Txalo taldearen “POTTOLA”
INAUTERIETAKO KARTEL LEHIAKETAREN OINARRIAK Inauterietako kartel lehiaketa deitu du Udalak. Lanak urtarrilaren 21a baino lehen aurkeztu behar dira Alondegian. Hemen dauzkazue oinarriak:- Gaia eta karteleko testua: “Zumaiako Inauteriak
B A L E I K E 2 0 1 3 U R TA R R I L A
29
BERTSO XORTA
Xabier DOMINGUEZ “Piru”
Iritsi da Bota bertso bat! lehiaketako irabazlea Doinua: “Aizak hi mutil mainontzi”
ander hormazuri
Lege berriak ugari estutasuna nabari garai gogor bat iritsi da ta geu gaitu janari atzo milioka eskari aurrezki kutxen opari gaur ostatua eskatu diot etxean amari.
30
B A L E I K E 2 0 1 3 U R TA R R I L A
Aipagarriak Ander Urbieta Doinua: Betroiarena
Xan-Bi Doinua: Motibo bat nigana
Iritsi da garaia krisiaz ahazteko semeekin margotu ta jolasteko amatxo asko maite zaitut esateko neska gerritik heldu eta dantzatzeko dutxan kantatzeko elkar laguntzeko parre egiteko negarrak tarteko Bizitza hori dela konturatzeko (bis)
Egokia diagu aurtengoan gaia iritsi omen zaiguk laneko garaia eskatu zak papera hemen zegok mahaia hik bertsoa asmatu ni idazten saia ona egiten badek biontzat afaia
2013-an aldatu sukaldea edo bainugela inoiz baino merkeago
Inoiz izan diren prezio onenetan. 4 Gremio guztiak ditugu eta geuk koordinatzen ditugu. 4 Konpromiso gabeko aurrekontua: 4 eskatu beldurrik gabe. 4 40 urtetik gorako ibilbidea bezeroen nahia betetzen.
ENDAĂ‘ETA ZUMAIA ELEKTROGAILUAK Erribera, 8 Tel. 943 861 694 www.endanetazumaia.com
Gogoratu! EndaĂąeta: aurrena arreta, gero salmenta. B A L E I K E 2 0 1 3 U R TA R R I L A
31
1. Dendariak bizilagun ditugulako. 2. Gertu ditugulako. 3. Zumaiako jardueratan parte hartzen dutelako (festetan, herriko komunikabideetan, kirol elkarteetan...) 4. Herria dinamizatzen dutelako. 5. Zergekin gero eta zama handiagoa jasaten dutelako. 6. Dendarik gabe herri aspergarria litzatekeelako. 7. Herriko dendek sekulako berotasuna ematen diotelako herriari eta herritarren arteko harremanari. 8. Dendariek eskaintzen dutelako zerbitzu profesional onena eta goxoena. 9. Dendek hainbat lanpostu sortzen dituztelako. 10. Zumaia duin batean bizi nahi dugulako.