221 (2013ko maiatza)

Page 1

ZUMAIAKO HILABETEKARIA

BALEIKE www.baleike.com

221. ZENBAKIA. EURO BAT 2013ko MAIATZA

AMETSETAKO BELAUNALDIA E G O I T Z E T A K O

L A N G I L E A K

Maiatzaren 10etik 12ra Pulpoko kadeteek Espainako txapelketaren lehenengo fasea jokatuko dute Zumaian.

B O R R O K A N


Kalitatezko produktuak Gipuzkoako Okelaren Ziurtagiria: GI-OKELA

ZUMAIA Basadi auzategia, 4. Tel./Faxa: 943 860 621 ZARAUTZ Salegi kalea, 14. Tel./Faxa: 943 890 215

Juanjo Larra単aga harategia


AZALA A. Rubio Aprea

BALEIKE221 13

baleike +

Umiltasunaren garaipena

herri aldizkaria Foronda Kultur Etxea Odieta, 2 tel.: 943 86 15 45 e-maila: aldizkaria@baleike.com Argitaratzailea Baleike Kultur Elkartea e-maila: elkartea@baleike.com Administrazio batzordea: Agustin Zubimendi eta Xabier Azkue. Erredakzio taldea: Imanol Azkue, Ainara Lozano Lasa, Aitor Manterola, Juan Luis Romatet, Miriam Romatet, Peio Romatet, Arnaitz Rubio, Jon Urbieta, Izaskun Urbieta eta Gorka Zabaleta Diseinua eta maketazioa: Roberto Gutierrez Hizkuntz zuzenketa: Imanol Azkue Publizitatea tel. 943 86 15 45 azubimendi@baleike.com Inprimategia Antza Inprimategia

4

23

KEPA AIZPURUA

Edadetuen egoitzak

hitz-tantak

7

caf-elhuyar saria

gorka zabaleta

8

hondakinak

Teknologian oinarritutako kontrola

(Lasarte-Oria) Tirada 800 ale Lege gordailua: SS-405/94 ISSN: 1136-8594 Baleikek ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

Argitalpen honen edizioko laguntzaile:

erreportajea

26

gizartea

MUGI txartela, guztiona!

30

bertso xorta

JOKIN GIJARRO


HITZ-TANTAK

Kepa AIZPURUA

Kabi tabernako nagusia

“Tertuliak berak hartuko du bere bidea” Kabi tabernan, astelehenetan, ingelesez tertulian aritzeko aukera dago; frantsesez, berriz, asteazkenetan. 19:00etatik aurrera. Aspaldian buruan zuen ideia gauzatu du, eta harrera ona izaten ari da. TESTUA: aitor Manterola

Nondik nora sortu zaizu ideia hau? Irakurri nuen Zarautzen egiten dutela, eta Miriami [Miriam Romateti, Kultura teknikariari] esan nion. Zarauzkoaren berri bazuela esan zidan, eta galdetuko zuela. Urte hasieran edo akaso lehenago aipatu nion. Denbora pasatu zen, eta orain heldu diogu berriz. Zarauzkoa Udalak kudeatzen du, eta jubilatuak biltzen omen dira asko. Zurea beste asmo batekin sortu da? Edozeinentzat dago irekita. Baina neure adin bueltakoak nituen gogoan hau bururatu zitzaidanean. Erasmus programarekin nazioartean ikasi dutenak, esaterako, hona itzultzean, 4

B A L E I K E 2 0 1 3 M A I AT Z A

“Akademietara joan nahi ez duenak aukera ona dauka gurera etorri eta atzerriko hizkuntza batean hitz egiteko”

kanpoko hizkuntza hori hitz egin ezinda geratzen dira, eta halakoentzat egokia da ekimen hau. Gero, tabernari bizitasun pixka bat eman nahi diot, arra-

tsaldeetan ez delako mugimendu handirik izaten. Lehen, saltsa handiagoa egoten zen, billarra zela, bestea zela, eta orain, lasailasai egoten gara. Lekua ere egokia da ekimen honetarako. Bilera irekia egin zenuten duela aste pare bat, eta hor hasi zen dena. Oxforden egin genuen, eta jende dezente bildu ginen. Gustatu zitzaien ideia. Frantsesez antzeko zerbait egiten dutela esan zigun batek, Helduen Eskolan. Hemen bizi den ingeles bat ere etorri zen, eta lagunduko digula. Aurreneko bi tertuliak egin dituzue. Zer moduz? Bakoitzetik bat egin dugu,


HITZ-TANTAK ARNAITZ RUBIO APREA

eta tira, ondo atera ziren. Nahiz eta lehen egunak hotzak izan, elkarrenganako konfiantza faltagatik eta. Adin ezberdineko jendea bildu zen, eta gustura aritu ziren. Hala esan didate, behintzat. Azken batean, akademietara joan nahi ez duenak aukera ona dauka gurera etorri eta atzerriko hizkuntza batean hitz egiteko; gure kasuan, ingelesez edota frantsesez. Gero, hemen bizi diren ingeles eta frantses hiztunak etor daitezke, eta horientzat ere aukera ona da.

Uste nuen gutxiago izango zirela, baina gehiago bildu ziren.

Zenbat jende bildu zen ingelesekoan? Hamabost bat lagun izango ziren.

Antolaketaren bat izango al dute tertuliek, ala hitz egitea izango da, besterik gabe? Oraindik ez dakigu. Lehen egunean, aurkezpenekin eta

Eta frantsesekoan?

Zumaiarrak gehienak? Bai, denak uste dut. Zuk lekua jartzen duzu bakarrik, ala arduradun ere bazaude? Lekua jartzen dut nik. Azken batean, frantsesez ez dakit, eta ingelesez oso gutxi. Ideia hau bururatu zitzaidanean, ingurukoei aipatu nien, eta ondo iruditu zitzaien, eta aurrera egin nuen.

“Lekua jartzen dut nik. Azken batean, frantsesez ez dakit, eta ingelesez oso gutxi�

pelikularen bat jatorrizko bertsioan... jar daiteke, ez dakit. Tertuliak berak hartuko du, hortaz, bere martxa? Bai, uste dut baietz. Zarauzkoetara joan den batek esan zigun berehala hartzen duela jendeak konfiantza. Edozertaz hitz egiten dela azkenean, Realaren partidaz edo edozer gairen inguruan. Taldeka banatu al ziren lehen egunean? Bai, hiru taldetan bezala jarri ziren.

osatu genuen. Agian, dinamizatzaile bat jarri beharko dugu. Hasieran gaude, eta ez daukagu zehaztuta. Egunen batean aurkezpen bat, bideo emanaldiren bat,

Elena Irureta ere hemen izan omen zen aurreneko tertulia egunean. Bai, eta giro ona berehala jarri zuen. Tentsioak hausten lagundu zuen. B A L E I K E 2 0 1 3 M A I AT Z A

5


6

B A L E I K E 2 0 1 3 M A I AT Z A


Baleikeko kide Gorka Zabaletak bigarren aldiz jarraian irabazi du CAF-Elhuyar saria, zientzia kazetaritzaren arloan. Bost urtez CERNen lan egin duen eta gaur egun CSICeko fisikaria den Angel Mari Uranga zumaiarrari egindako elkarrizketa batengatik jaso du Gorka Zabaletak sari hau. 2012ko urriko Baleike aldizkarian argitaratu zen elkarrizketa,“Ikaragarri bero zegoen zopa moduko bat zen hasieran unibertsoa” izenburuarekin. Epaimahaia hauek osatu zuten: Joxe Mari Rodriguez ingeniari eta Elhuyar Fundazioko lehendakari ohia; Txema Ramirez kazetari eta EHUko Kazetaritza Fakultateko irakaslea kazetaritza espezializatuaren arloan; Arturo Elosegi ekologo eta EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko ikertzaile eta zientziaren dibulgatzailea; Marian Iriarte kimikari eta EHUko Kimika Fakultateko ikertzailea eta zientziaren dibulgatzailea; Josu Rekalde Artea eta Teknologia saileko zuzendaria EHUko Arte Ederren Fakultatean; Koldo Almandoz Debalde aldizkariaren zuzendari, ikus-entzunezkoen arloko aditu eta zinema zuzendaria; eta Elhuyarren izenean, Leire Cancio Elhuyarreko zuzendari nagusia eta Maria Gil Elhuyar Zientzia Unitatearen arduraduna. Epaimahaikideek aurkeztutako lan bakarra aukeratu zuten; beraien ustetan, aipagarria da “gaurkotasunari erantzuteko egindako ahalegina, protagonista egokia aukeratzean erakutsitako zorroztasuna eta herri aldizkari batek zientzia gaiak zabal lantzea”. Saria jasotzerakoan honako hitz hauek esan zituen Gorka Zabaletak: “Arratsalde on. Gure umetako eskola garaian, bazen ikasle bat gu baino urte batzuk zaharragoa, Espainia mailako ikasle onenaren saria irabazi zuena. Eta orduan akordatzen naiz guretzat hura zela gure Einstein partikularra. Lehengo urtean, 2012an, gogoratuko zarete Higgsen partikula haren inguruko albistea zabaldu zenean mundu osoan, lagun batek, Alberto Gorritiberea zinemagileak, komentatu zidan berak koadrilan bazuela lagun bat, fisikaria, saltsa hartan zebilena. Eta zein izango eta Angel Mari Uranga, gure txikitako Einstein partikularra.

Pentsatu nuen aukera ona zela gaiari buruz erreportaje bat egiteko. Baina aitortu behar dut zalantza pare bat izan nituela: batetik, hain unibertsala zen gai bat herri aldizkari batera ekartzeak enkajatzen zuen ala ez, zentzurik ba ote zuen ala ez; bestetik, klaro, Angel Marik emandako azalpenak ulertuko ote nituen eta gero gai izango ote nintzen esplikatzeko, herritarrak ulertzeko moduan. Zorionez, Angel Marik oso ondo esplikatzen ditu gehienontzat ulergaitzak diren kontzeptu abstraktu horiek. Bera fisikari teorikoa da, mugako zientzia da azken finean hori, esperimentuen bitartez oraindik esplikatu ezin daitekeena beraiek maila teorikoan esplikatu nahi dute, edo, behintzat, proposamen teorikoak egin. Pentsatzen dut gehienok ikusiko zenutela Alejandro Amenabarren Agora pelikula. Hor, momentu batean, Ipatia astronomoak esaten dio apezpikuari “Zuk sinesten duzuna ez duzu zalantzan jartzen, ezin duzu zalantzan jarri. Niretzat, berriz, hori da nire egitekoa, nire eginbeharra”. Eta uste dut dogmak zalantzan jartzea eta etengabe galderak egitea dela zientziaren eta kazetaritzaren muinean dagoen ezaugarri bat. Badago beste gauza bat zientziatik kazetariok ikasi beharko genukeena, eta da sarean lan egitea. Jadanik ez dago Newton, Darwin edo Einsteinik. Zientzia gaur egun sarean egiten da; mundu osoko ehunka zientzialari biltzen dira, horrela egiten du aurrera zientziak, eta uste dut kazetaritzak ere hemendik aurrera horrela egin beharko duela aurrera, sarean lan eginda, beste kazetariekin, herritarrekin, eta TESTUA: erredakzioauste dut euskarazko hedabideak hasi ARGAZKIAK: ELHUYARdirela bide horretan, tokiko elkarteen bidez, eta uste dut bidea emankorra izango dela. Besterik gabe, eskerrik asko sariengatik, eta zorionak Baleikeko kideei eta Baleikezaleei”. Zorionak Gorka, Baleikeko kide denon izenean!

CAF-ELHUYAR SARIA

Unibertsoaren sorreratik CAF-Elhuyar saria

Gaurkotasunari erantzuteko egindako ahalegina, protagonista egokia aukeratzean erakutsitako zorroztasuna eta herri aldizkari batek zientzia gaiak zabal lantzea txalotu du epaimahaiak

Bideoa

B A L E I K E 2 0 1 3 M A I AT Z A

7


Teknologian oinarritutako kontrola

TESTUA: gorka zabaleta

Hondakinen mahaia osatzen duten eragileek begi onez ikusi dute Zero Zabor taldeak egindako proposamena: edukiontziak txartel elektronikoarekin. Urrun ziruditen jarrerak hurreratzeko balio izan du, baina ez da azken erabakirik hartuko kostuaren eta eraginkortasunaren gaineko hainbat zalantza argitu arte. 8

B A L E I K E 2 0 1 3 M A I AT Z A

Apirileko Baleike aldizkarian luze eta sakon azaldu genituen eragile bakoitzak hondakinen mahaira eramandako proposamenak eta jarrerak. Orduan aurreratu genuen atez ate eta bosgarren edukiontziaren artean badela tarteko hirugarren aukera bat, Zero Zabor taldeak aurkeztutakoa, teknologian oinarritzen dena. Berez, atez ateko sistemaren alde dauden arren, adostasuna lortze aldera landutako bidea da Zero Zaborrek aurkeztutakoa, alde batek zein besteak jarritako marra gorriak gainditzen dituena. “Alde batetik, zintzilikarioak eta ordutegiak diraâ€?, azaldu zigun Zero Zabor taldeko kide MendigaĂąa Gorostiagak; “besteonak ziren, batez ere, bilketaren tasa: % 80 edo gehiago. Gure iritziz, hondakinen arazoari konponbidea emateko gaikako bilketa egin behar da, eta denok egin behar dugu. Zentzu horretan, adostasuna bazegoen kontrolaren beharraren gainean; EAJk ere onartzen du hondakinen bilketak kontrolatua izan behar duela. Hori guztia kontuan


eta bileraren amaieran denon jarrera positiboagoa zela. Baina, horrek ez du esan nahi aurre-akordio batera heldu garenik”. Plataforma ausartago mintzatu zen apirilaren 26an plazaratutako oharrean: “Atez ate ez da izango Zumaiako hondakinak biltzeko sistema berria. Denok zerbait utzi behar izan dugu, inork ez du galdu, garaipena Zumaiak eta zumaiarrok lortu dugu, elkarrizketaren bidez”. Hala ere, oharreko azken esaldiak garbi adierazten du artean akordiorik ez zegoela hitzartuta: “Zumaiarrei eskatzen diegu balkoietako poltsak txintxilik mantentzea, behin betiko akordioa sinatu arte”. Mahaiko eragile bakoitzak bere ikuspegi propioa publiko egiteak azken akordioaren bidean mesede baino oztopo izan daitekeela jabetuta, guztien artean mezu bateratua adostea izan da azken urratsa –erredakzioa ixterako adostua zegoen, baina artean publiko egin gabe–. Udala dagoeneko harremanetan jarri da Dorlet enpresarekin –sistemaren sortzailearekin– eta hasi dira aztertzen hondakinen mahaian sistemarekiko sortu diren zalantzak eta galderak. Bideragarritasun ekonomikoa da argitu beharreko lehen puntua. Teknologian oinarritutako sistema da, inbertsio berriak eskatuko dituena, eta Udal Gobernuak neurtu behar du gaur egun daukan ahalmenaren barruan sartzen den. Bestetik, sistema bere osotasunean ez da oraindik inon ezarri. Lazkaon eta Itsasondon, esate baterako, teknologia hau daukaten edukiontziak jarri zituzten duela urte batzuk, baina ez bilketa prozesu osoari erantzuteko.

Zero Zabor: “Saiatu ginen bilketa sistema bat proposatzen, guztiok onartzeko modukoa”

HONDAKINAK BALEIKE +

hartuta, saiatu ginen bilketa sistema bat proposatzen, guztiok onartzeko modukoa: zintzilikariorik gabea, ordutegirik gabea; baina, era berean, derrigortasuna eta kontrola emango dizkiguna. Ibili ginen hamaika kontu ikusten eta edukiontzi elektronikoetara iritsi ginen”. Zero Zaborrek martxoan egin zuen proposamena eta ordutik mahai gainean egon da –eta ez Legazpiko galdeketaren ondorioz, zenbait hedabidetan zabaldu den bezala–. Hasieran ezustekoan harrapatu zituen gainontzeko eragileak, eta hitz onak ere jaso zituen. Udal Gobernua eta Natur Taldea sistema aztertzeko prest agertu ziren, baina hurrengo bileran EAJk ezezkoa eman zuen, inbertsio handia eskatzen zuelako eta txartela zailtasuna izan zitekeelako edadeko jendearentzat. Plataformak ez zuen erantzunik eman, aztertzeko denbora gehiago behar zutela argudiatuta. Horraino iritsi ginen aurreko erreportajean. Santelmoen bueltan, apirilaren 16an bildu zen berriro hondakinen mahaia. Konponbiderako zirrikitu handirik ez zuten ikusten parte hartzaileek bileraren aurretik, baina Plataformak oniritzia eman zion Zero Zaborren proposamenari eta EAJk ere bere erabakia aldatzeko borondatea erakutsi zuen. Hurrengo bileran, apirilaren 23an, sistemaren bideragarritasuna aztertzeko adostasuna lortu zuten alde guztiek. Berria laster zabaldu zen hedabideetara, eta batzuek sistema berria ezartzeko erabateko akordioaz ere hitz egin zuten. Iñaki Agirrezabalaga alkateak, ordea, zuhurtzia eskatu zuen: “Egia da hurreratze bat izan dela

TCP-IP SAREA

TXA

RTE L

TXA

A

HONDAKIN ORGANIKOEN EDUKIONTZIA

RTE L

A TXA

RTE L

POLTSEN SALTZAILEA HONDAKIN ORGANIKOAK EDO ERREFUSA

POLTSAK

A

ERREFUSAREN EDUKIONTZIA

ERABILERA Diagrama honetan sistemaren erabilera azaltzen da.

B A L E I K E 2 0 1 3 M A I AT Z A

9


PUBLIZITATEA IRITZIA BALEIKE + 10

B A L E I K E 2 0 1 3 M A I AT Z A


HONDAKINAK

Sistemaren ezaugarriak Dorlet enpresa da gaikako bilketa kontrolatua ahalbidetzen duen teknologiaren sortzailea. 1989an sortu zuten unibertsitateko proiektu bati jarraipena emanez, eta Arabako Parke Teknologikoan du egoitza nagusia. Txip elektronikoetan oinarritzen da proposatzen duten sistema osoa. Sasietako Mankomunitatean ezarri zen lehen aldiz, baina ez modu integralean. Esate baterako, Lazkaon organikoa biltzeko edukiontziak jarri zituzten sistema elektronikoarekin, baina herritarraren parte hartzea borondatezkoa zen. Zumaian bilketa sistema osoa kudeatu nahi da sistema honekin, eta parte hartzea ez da hautazkoa izango. 1.-Txip elektronikodun edukiontziak Irekitzeko sistema elektronikoa dute edukiontziek, txip baten bitartez. Sistema honi esker, informazio erabilgarri asko gorde daiteke: nork zabaldu duen, zer ordutan, zenbait aldiz‌ Irekitzeko baimenak ere kudea daitezke: soilik ordu jakin batzuetan zabaldu, gaizki erabiltzen ari denari ukatu‌ Joko handia ematen duen sistema da. 2.-Erabiltzailearen txartela Erabiltzaile bakoitzak txartel pertsonalizatua du. Edukiontziak zabaltzeko txartela gerturatu besterik ez da egin behar. Txartelak programa daitezke soilik etxetik gertuen dauden edukiontziak zabaltzeko. Horrela, edukiontzi bakoitzak erabiltzaile kopuru mugatu eta finkoa du, eta hobeto kontrola daiteke nork erabiltzen duen ondo eta nork ez. 3.-Barra kode pertsonalizatua duten poltsak Hondakinak edukiontzietara botatzeko poltsa pertsonalizatuak erabiltzeko aukera eskaintzen du sistemak. Poltsa hauek eskuratzeko herrian zehar zenbait makina jartzeko aukera eskaintzen du enpresak. Poltsa batzuk konpostagarriak, materia organikorako; eta besteak gainontzeko hondakinentzat. Edukiontziak zabaltzeko erabiltzen den txartel berberarekin eskuratzen dirapoltsak makinetatik. Gainera, txarteleko informazioarekin makinak barra kode pertsonalizatua inprima dezake poltsetan. Horrela, gaizki sailkatutako poltsaren bat topatuz gero, arduraduna identifikatzeko aukera dago.

SISTEMA ELEKTRONIKOA Edukiontzi berri hauek txipa izango dute erabilera egokia ziurtatzeko.

Sistema honekin rabiltzaileak ondoen datorkion egunean eta orduan bota ditzake hondakinak edukiontzira

4.-Informazio sistema zentralizatua Sistemako osagai elektronikoek sortzen duen informazioa modu zentralizatuan kudeatzen da. Edukiontzietako txipetan gordetako datuak jasotzeko bi aukera daude: langile batek egin dezake edukiontziak banaka errepasatuz, gailu elektronikoekin lagunduta; edo, bestela, hondakinak biltzera datorren kamioia presta daiteke informazioa automatikoki jaso dezan.

Sistema honekin erabiltzaileak ondoen datorkion egunean eta orduan bota ditzake hondakinak edukiontzira. Hori bai, gaika ongi sailkatuta, sistemak kontrolerako aukera zorrotzak aurreikusten baititu. Horrela, egunero ausaz hautatutako hamar edukiontzi beste guztietatik aparte bildu eta hondakinak ondo sailkatu diren aztertzeko proposatzen du Zero Zaborrek. Edukiontziak txipean gordetako informazioarekin eta poltsetako barra kodeen bitartez, erraz identifikatu ahal izango da gaizki sailkatutako hondakinaren jabea. Koderik gabeko poltsa anonimoak azalduz gero, edukiontzia nortzuek ireki duten ikus daiteke txipeko informazioan, eta noren poltsa falta den ondorioztatu. Bilketa sistema berriarekin batera, epe jakin batez kale hezitzaileak jartzeko proposamena egin du Zero Zaborrek, zailtasunak izan ditzaketen herritarrei laguntzeko. Behin ikasketa epea gaindituta, udal ordenantzan jasotako isun sistema indarrean jartzea eskatzen da. Aldi berean, sistemak aukera ematen du ondo sailkatzen dutenak saritzeko. B A L E I K E 2 0 1 3 M A I AT Z A

11


PUBLIZITATEA BALEIKE + 12

B A L E I K E 2 0 1 3 M A I AT Z A


Pulporen kadete mailako taldeak Euskadiko Txapelketa irabazi zuen pasa den santemoetan. Orain beste erronka bat dute aurrez aurre: Espainiako Txapelketa. Lehen fasea Zumaian bertan jokatuko da, maiatzaren 10etik 12ra bitartean. Denboraldi ahaztezin honi buruz hitz egin dugu taldekideekin.

BALEIKE +

Umiltasunaren garaipena

testua: IZASKUN urbieta esnal ARGAZKIAK: ARNAITZ RUBIO APREA

TESTUA: erredakzioa ARGAZKIAK: ELHUYAR

B A L E I K E 2 0 1 3 M A I AT Z A

13


BALEIKE + IÑAKI GOGOAN Euskadiko Txapelketa irabazi ondoren, Iñaki Espilla laguna izan zuten gogoan.

Pulpo eskubaloi taldea historikoa dugu herrian, 1968. urtetik errotuta dagoena. Neska-mutil asko pasa dira kiroldegiko pistatik herriaren izena goiko puntan ikusteko lanean jo eta su. Izerdi asko bota dute, nekatu egin dira, haserretu, min hartu… eta esfortzu horrek askorako balio izan du. Ikusleak ere badituzte, zaleen oihuak eta animoak askotan entzun dira pista kanpotik ere. Azken urtean, aldiz, animo, oihu eta txalo zaparrada handienak jaso dituena kadete mailako mutil taldea izan da. Euskal ligan jokatzen dute. Partida guztiak irabazita, Euskadiko txapelketa ere lortu zuten, hain zuzen, Zumaian santelmoetako bigarren asteburuan jokatu zen ligaxkan. Hurrengo erronka ere Zumaian izango dute maiatzaren 10etik aurrera; Espainiako Txapelketako lehen faseko ligaxka etxean jokatzea suertatu zaie. Bartzelona taldea izango dute aurkari zailenetakoa, baina ilusioz beterik daude, eta lan ona egitea eta hurrengo fasera pasatzea dute helburu. Azken urteetako talderik ausartena, onena, sendoena, helduena eta eraginkorrena osatzen dute kadete mailako gazte hauek. Ilusioa berpiztu dute kiroldegiko harmailetan eta, oro har, herriko eskubaloizaleengan. Baina ilusio hau ez da iragankorra. Berezkoa dute. Gaitasuna da euren ezaugarria, eta lanketa, berriz, osagarri funtsezkoenetakoa. Horren errudun dugu Pablo Gutierrez entrenatzailea, hots, belaunaldi honi zukua atera dion pertsona. “Orain dela 5 urte hartu nuen talde hau entrenatzeko ardura. Alebin, infantil bi urte eta kadete mailan beste bi urte 14

B A L E I K E 2 0 1 3 M A I AT Z A

entrenatu ditut. Hurrengo urtean jubeniletara igoko dira”, esan du Pablo Gutierrezek. Beraz, argi dago haur zirenetik ezagutzen duela taldea, eta horrek, noski, abantaila izan da. “Aspalditik ezagutzeak eta eurekin entrenatzeak oraingo emaitza onak izatea eragin du, jakina, baina ez guztia, hala ere”. Normalean, Pablok talde txikienak entrenatu izan ditu, alebin mailakoak. “Talde bat hartu eta urtea amaitzean utzi egiten nituen berriro hurrengo belaunaldia hartzeko”. Baina hauekin salbuespena egin zuen. “Bereziak ziren, txikitatik zerbait polita egingo zutela ikusten zen, giro ezin hobea eta talde osaketa ona izan zen hasieratik eta beraiekin jarraitzea erabaki nuen. Gurasoen partetik ere izugarrizko laguntza jaso dut”. Infantilak direnean aukeratzen da zein kirol egiten jarraitu nahi den, eta belaunaldi honekin zerbait berezia gertatu zen. “Zumaian gehienbat futbola edo eskubaloia dira neskamutikoek aukeratzen dituzten bi kirol nagusiak. Batean ongi ibiltzen dena, bestean ere iaioa izan ohi da, eta, orokorrean, futbola aukeratzen du % 80k. Hauekin, ordea, kontrakoa gertatu zen. Asko eskubaloira etorri ziren”. Horrek, jakina, lana erraztu dio entrenatzaileari. Txikitatik konpromisoa, ilusioa, lan egiteko gogoa eta emaitza onak lortzeko nahia ikusi du talde honetan. “Alebin mailako helburua eskubaloiarekin disfrutatzea izaten da, kirola ezagutzea, arauak jakitea, taldean jokatzen ikastea…”. Hurrengo urteetan hasten dira serioago lehiatzen.


Eibarrek ez zuen aukerarik izan: Pulpok hasieratik puskatu zuen partida eta 44-26ko emaitza izan zen amaieran. Azken oztopoa Zarauzko taldea izan zen eta horiei ere aise irabazi zieten: 36-24. Goleatzaile porrokatuak dira eta orokorrean denean moldatzen dira bikain. Baina akatsik ateratzekotan, defentsako lanean dute hobetu beharra. “Ez zaie defenditzea gustatzen; golak sartu, korrika egin, kontraerasoak antolatu… horrek betetzen ditu gehien. Noski, defenditu ere egiten dute, bestela ez genituen partidak irabaziko. Gainera, gol gutxien jaso dugun taldea gara. Baina bai, behin eta berriz esan behar zaie defentsako lana ere beharrezkoa dela”. Defentsa lantzeko, iaz Ibon Enbilen laguntza izan zuten. “Orain ezin du etorri Bilbon bizi delako, baina iaz batik bat defentsako lana harekin landu genuen. Eskubaloian asko jokatutakoa da, hainbat taldetan ibilitakoa, eta bere teknikak, estrategiak eta esperientziak azaldu zizkigun”. Taldeko lanaz gain, bakarka ere jokalari onak dituzte. “Teknika oso oneko jendea dugu, bakarka bikainak, eta taldean ere jokatzen badakitenak”. Horren isla da, adibidez, horietako batzuek Euskadiko selekzioan parte hartzea. “Pulpotik ia urtero joan izan da jokalariren bat selekziora, baina hauetatik 4-5 iritsi dira bertara. Iaz, urtebete gazteagoak izanik ere, selekzioan parte hartu zuten orain beraien adina zutenekin. Hauetako bat gainera, Kauldi Odriozola, Espainiako selekzioarekin ere ibiltzen da”.

BALEIKE +

Talde oparoa lehenengo urratsetatik Betidanik izan da talde antzekoa, edo kasik berdina. Alebinetatik hasi eta orain arte, talde uniformea osatu dute, eta oraingo aro honetan ikusi izan da atzetik egin izan duten lan hori. Hala ere, ez dira soilik azken urte honetan nabarmendu. Infantiletan ere oso ongi moldatu ziren, eta iaz ere lan ederra egin zuten nahiz eta azken momentuan kale egin. “Iaz, kadete mailako lehen urtea zen guretzat, eta, hala ere, ligako partida guztiak irabazi genituen bat izan ezik. Euskadiko txapelketa irabazteko fasera joan ginen gogo askorekin, baina Kauldi Odriozolak, taldeko jokalaririk garrantzitsuenetako batek, behatz bat apurtuta zuen eta ezin izan zuen jokatu. Azkenean laugarren geratu ginen”. Talde lehiakorra izateko, Pablo Gutierrezek argi du lana dela lehenengo printzipioa. “Batzuek berezkoa dute kirolean ongi ibiltzea, baina hori ere landu egin behar da. Fisikoa garrantzitsua da, indarra eta abiadura, baina burua bere tokian izatea ere bai”. Ildo horretatik, aipatzen du egun badagoela infantil mailako neska talde bat oso onak datozenak. “Onak izatearekin ez da nahikoa, lanketa egin behar da beraiekin, animatu, gogoa piztu eta ondoren emaitzak etorriko dira. Hurrengo belaunaldi polita neska horiena izango da”. Kadete mutilengana bueltatuta, Euskal Ligan jokatzen dute. Beraien mailan bi liga bereizten dira. Alde batetik, Gipuzkoako lurraldekoa, eta, beste aldetik, Euskadi mailakoa. Zumaiarrek azken horretan hartzen dute parte. Euskadiko txapelketaren azken fasea hiru egunez jokatzen dute, eta aurten Zumaian jokatu da, Eibar, Zarautz eta Bilboko Indautxu taldeen aurka. “Iazko penak ahaztuta, dena ematera atera ginen. Ligako partida guztiak irabazita, aurten txapelketak gurea izan behar zuen eta helburu hori lortzera atera ginen”. Lehenengo partida izan zen, beharbada, lehiatuena, Indautxuko Loiolaren aurka. Hala ere, 32-21 irabazi zuten zumaiarrek. Bigarren partidan,

Heldutasuna Mutil hauei lotzen zaien beste ezaugarri garrantzitsua heldutasuna da. 15 eta 16 urte dituzte eta entrenatzaileak badaki adin zail xamarra izan daitekeela. “Nik beti maila hau edo gazteagoko jendea entrenatu izan dut, eta izan ditut belaunaldi konplexuak eta beste batzuk ez hainbestekoak; denetarik, alegia. Baina hauek oso serioak eta helduak dira beraien adinerako”. Bitxikeria modura kontatu digu infantiletan eskolako notak ekartzeko eskatu ziela, eta hara Pabloren sorpresa: denek ekarri zituzten. “Begiratzen hasi nintzen eta ia denek 4 edo 5 bikain zituzten. Beste urte batzuetan, beste pertsona batzuekin, nota horiek gutxiegiak izaten ziren. Belaunaldi hau berezia da eta zentzuduna arlo askotan”. Horren erakusle da, baita ere, Euskadiko Txapelketa irabazi ondoren denek Iñakiren kamiseta jantzi zutenean. “Ez zen beraien adinekoa, baina asko ezagutzen zuten elkar entrenamenduetatik eta partidetatik. Klubaren baitan kolpe gogorra izan zen guztiontzat, eta orduan kamisetak egin genituen. Txapelketa amaieran omenaldia egin genion horrela”.

Azken urteetako talderik ausartena, onena, sendoena, helduena eta eraginkorrena osatzen dute

Jarraipena 21. orrialdean B A L E I K E 2 0 1 3 M A I AT Z A

15


BALEIKE +

Bi altxor,

Kauldi Odriozola eta Ander Torriko Taldeko piezarik garrantzitsuenetakoak dira biak. Bakarka itzelak, talde jokoan ere ederki moldatzen dira. Gainera, taldearentzat egiten dute lan, ez dute soilik onespen indibiduala bilatzen. Fisikoa dute, argi dago, baina burua ere badutela erakutsi dute. Harrokeriarik gabekoak, umiltasunez, serio eta heldutasunez erantzun diete galderei. Talde bateko liderrak behar duen ezaugarri bereizgarrienetako bat betetzen dute biek: karisma. Zenbat urte zabiltzate eskubaloian? Kauldi Odriozola: Eskolan 3. mailan geundenean hasi ginen eskola kirolean partidak jokatzen, baina, berez, txikiagoak ginenetik ere ibiltzen ginen. Biok kale berean bizi gara eta nire anaia eta lehengusuarekin batera jolasten ginen kalean. Baina, beno, ez soilik eskubaloia. Baita futbolean eta beste hainbatean ere. Ander Torriko: Bai, horrela da. Baina beti eskubaloian gehiago ibiltzen ginen. Nire aitak ere askotan erakutsi egiten zigun nola jokatu. k.o.: Eta behin eskola kirola amaituta, Pulpon hasi ginen biok. Hasieratik ibili zarete eskubaloian edo beste kirol batzuk probatu dituzue? k.o.: Futbola eta eskubaloia, bietan ibili izan gara biok. Baina hasieratik argi izan genuen eskubaloiarekin geratuko ginela. Gehiago gustatzen zitzaigun. Aukeratu egin behar zenean, eskubaloia hartu genuen. a.t.: Alebinen lehenengo urtean futbolean hasi ginen biok, Pulpon oraindik ezin baitzara hasi. Baina gero, alebinen bigarren urtean, eskubaloira pasa ginen eta urte batez biak bateratu genituen. Garai horretan txapelketa txiki batzuk egiten dira eskubaloian eta han ibiltzen ginen alde batetik bestera, futbola eta eskubaloiko partidetara ezin iritsi. k.o.: Baina guri, esan bezala, kirol hau gehiago gustatzen zitzaigun. Pentsa, kiroldegira etortzen ginen zaharragoen partidak ikustera. a.t.: Nire aitari ere asko gustatu izan zaio, eta orain ere bai, eskubaloia, eta hori erakutsi izan dit txikitatik. Zer da gehien gustatzen zaizuena? k.o.: Kirol osoa da. Azkenean defenditu egiten duzu, erasora jo, golak sartu, paseak eman‌ Futbolean esaterako, defentsa bazara normalean beti postu berean egongo zara.

Hemen, gainera, gol asko egoten dira. Denbora osoan tentsioan zaude, bizitasuna du, azkartasuna. Ez da aspergarria. k.o.: Gogorra da baita ere, kontaktu fisiko handia dago. Nola laburtuko zenukete orain arte eginiko denboraldia? k.o.: Aurten egia esan, nahiko erraz joan da. Partida ia guztiak eroso irabazi ditugu. a.t.: Kauldik partida asko jubenilekin jokatu ditu, eta, hala ere, gure aurkariak erraz menperatu ditugu. k.o.: Partida gehienak 10 gol baino gehiagogatik irabazi dira. Euskadiko Txapelketan ere 11, 18 eta 12 gol gehiago sartu genituen hiru partidetan. a.t.: Erraztasun horrek intentsitatea jaistea ere ekarri du askotan eta horrek partida beste modu batean hartzea ere ekarri du. Kauldi, eta zer moduzko esperientzia jubenilekin? Oso ondo. Saltoa igartzen da, egia esan. Indar gehiago dago, fisikoki mutil handiagoak dira, borroka eta kontaktu fisikoa ere handiagoa da‌ Lehiakortasuna dago partidetan. Ander, zuk ere aukera izan duzu zaharragoekin. Bai. Nik partida bakarra jokatu dut beraiekin eta gogorragoa da. Igartzen da zaharragoak direla. Gu baino bi urte zaharragoak dira, 18 urtekoak, eta, ondorioz, saltoa handia da. Nola zaudete Espainiako Txapelketa jokatzeko, urduri? k.o.: Urduri baino gehiago, gogoarekin gaude. Iaz ligako partida denak irabazita, bat izan ezik, Euskadiko Txapelketan huts egin genuen, lesioak zirela medio, eta Espainiako fasea jokatu gabe geratu ginen. Horregatik, aurten gogo handia dugu lan ona egiteko eta lehen zortzietan sailkatzeko. a.t.: Desilusio pixka bat hartu dugu. Aurkari errazagoak tokatzea espero genuen, horrela fase hau pasa eta zortzi lehenengoetan geratzeko. Bartzelonak talde izugarria du, eta Anaitasuna ere hor dago. Ez da erraza izango, baina orain ilusioz eta gogoz lan egingo dugu eta dena ematera aterako gara. Zumaian jokatuko duzue. k.o.: Bai, eta oso pozik. Euskadikoan ere jende pila bat egon zen, giro oso ona izan genuen. a.t.: Eta hori saltemoetako errepetizioak zirela! a.t.:

Kauldi: “Espainiako Txapelketarako urduri baino gehiago, gogoarekin gaude�

16

B A L E I K E 2 0 1 3 M A I AT Z A


k.o.:

BALEIKE +

Bai, gogorra joaten da. Baloi gutxi ukitzen dugu, gainera. Taldeko goleatzaile nagusiak dira Kauldi Odriozola eta Ander a.t.: Abuztu erdialdean hasten Torriko gazteak. gara eta astuna egiten da. Oso fisikoa izaten da eta udara guztia hondartzan botata egon ondoren, are gehiago. Zaila da, baina etorkizunean talde profesional batean jokatzeko ilusioa duzue? k.o.: Bai, noski. Oso zaila da, baina… a.t.: Jakina, azkenean guri asko gustatzen zaigun kirolean profesionala edo behintzat zerbait gehiago izateko aukera badago, oso pozik. Orain ez dago diru askorik eskubaloian, baina, beno. k.o.: Helduen mailan Bartzelona eta Madrileko Atletiko dira diru gehien duten taldeak. a.t.: Gaztela eta Leongo Ademar, esaterako, hirugarren doa ligan, baina ez dute dirurik, eta egoera horretatik ateratzeko ekintzak egiten Familiak, lagunak… Zer esaten dituzte. dizuete? Biok ibiltzen zarete Euskadiko k.o.: Orain kontuz ibiltzeko eta selekzioan. ez minik hartzeko. Biok ere lesiok.o.: Bai, lautan konbokatu naute. natuta gaude-eta. a.t.: Ni hirutan izan naiz. a.t.: Nik, adibidez, eskuko hatz k.o.: Kontzentrazioetarako deibat puskatuta daukat. Bera Betzen digute eta gero txapelketa rako nesken aurka lagun arteko batzuk jokatzen ditugu urtean partida bat jokatu genuen orain zehar. Ekainean autonomia erkidegoen artean Espainiako txabi aste, eta hatza apurtu nuen. pelketa izango dugu Zamoran. k.o.: Animoak ematen dizkigute eta ea zortea dugun. a.t.: Infantil mailan ni ez nintzen aukeratutako bat izan, baiZein da zuen taldearen sekretua? na ordutik jarraian joan naiz hiru urtetan. Aurten gainera talk.o.: Gogotsu eta gogor entrenatzea. Saiatu egiten gara. de oso ona daukagu eta ea zer egiten dugun txapelketan. a.t.: Aurten elkartu gara guztiok lehen aldiz. Infantil mailan asko ginenez, bi taldetan banatu gintuzten, eta iaz ere ez Espainiarako selekziora joaten zaren bakarra Euskadi genuen gaur egungo guztiak batera jokatu beti. Hasieran go- osotik zu zara, Kauldi. rabehera txiki batzuk izan bagenituen ere, ez da inoiz giro Bai, gustura nago. Lagun hobeagoak ditut hemengo selekzioan, konfiantza gehiago dut hemengo taldekideekin baina txarrik egon, eta orain ere ederki moldatzen gara. -Ikasketekin eta denbora librean egiten dituzuen gauze- beno, ondo moldatzen naiz Espainiakoan ere. Hori bai gogorragoa da eta presioa handiagoa dago. Entrenamendu oro, kin, ondo daramatzazue entrenamenduak eta partidak? dena ahalik eta ondoen egiten saiatu behar zara, akatsik gabe. k.o.: Bai, bai. Ez dugu inongo arazorik. Ez dugu hainbeste ere Egun txarrak ere tokatu ahal zaizkizu eta bakarrik sentitu, ez entrenatzen, hiru egun besterik ez astean, eta ordu eta erdiz. baitituzu betiko lagunak eta taldekideak zurekin animatzeko. a.t.: Konparatuta beste talde batzuekin, gurea ez da asko. Baina han ere egin ditut lagunak, bai. Ondo pasatzen dut ere Bartzelonakoek, esaterako, egunero entrenatzen dute. eta esperientzia bezala oso ona da. k.o.: Blume eskolan daude, errendimendu altuko egoitzan, eta goiz eta arratsaldez entrenatzen dute. Han, gero profesio- Janaria zaintzen duzue, edo aparteko zerbait egin? nalak izango diren jokalariak prestatzen dituzte. k.o.: Ez. Batzuetan gimnasiora joaten gara edo korrika egitera a.t.: (Barrez) Lau entrenamendu ere ez ziren gaizki egongo! baina gogoa daukagulako egiten dugu, besterik gabe. EspaiPista ez dago libre eta… niako selekzioan beharbada gehiago begiratzen die janariari. Zer egiten zaizue gogorren, denboraldiaurrea, beharbada? Gozokiak ez jateko esaten digute, freskagarririk ere ez eta

goleatzaileak

Ander: “Adinean aurrera goazen bezala, lehiakortasuna handitzen doa”

B A L E I K E 2 0 1 3 M A I AT Z A

17


PUBLIZITATEA ERRETRATUA ELKARRIZKETA 18

B A L E I K E 2 0 1 3 M A I AT Z A


Infantiletan hasi zen Pablo eskubaloian. “Berez, futbolerako zaletasun handiagoa nuen, baina eskubaloia probatu eta bertan geratu nintzen”. Hala ere, aitortu du uztekotan ere egon zela. “Txikia eta potoloa nintzen, eta jokatzen ere ez oso ona, baina, begira, oraindik ere hemen nabil”. Izan ere, kadete eta alebin mutilen entrenatzailea izateaz gain, oraindik helduen taldean ere jokatzen du. Jokalari moduan 22 urte daramatza Pulpon, eta entrenatzaile 17 bat. “Helduen taldera iritsi nintzenean, entrenatzaile ere hasi nintzen”. Miguel Zubimendik konbentzitu zuen neska kadeteen taldea hartzeko. Hori izan zen bere lehenengo belaunaldia, eta horiekin ibilbide osoa egin zuen. “Maila horretatik, helduetaraino beraien entrenatzaile izan nintzen”. Gero, mutilak entrenatzen hasi zen, gehienetan txikiak. Neska eta mutilak entrenatzea ezberdina dela kontatu du. “Eskubaloian fenomeno arraro bat gertatzen da generoaren kontuan. Zumaian, esaterako, mutilek gehiago irauten dute kirol hau egiten neskek baino. Elgoibarren, aldiz, nesken eskubaloiak indar handiago du mutilenak baino. Zarautzen, berriz, antzekoa da eragina. Orduan, hemengo kasuan txikiak direnean, beharbada taldea aurkitzen duzu, baina adinean aurrera doazen heinean, errazago uzten dute eta zailagoa da beraiekin jarraitzea. Ez dakit zein den arazoa, baina egia da hor dagoela”. Hala ere,

orain infantil mailako neska batzuk omen daude oso gogotsu ikusten direnak, eta Pabloren esanetan, hurrengo urtetik aurrera zeresana emango dute. Pablok beti izan du norbait alboan laguntzeko. “Lanagatik edo nire partidengatik, alboan laguntza handia izan dut beti. Eneko “Belmon”, “Txoatxu” eta orain Centeno eta Torriko izan dira nire entrenatzaile ibilbidean lagun”. Entrenatzaile gisa nola definitzen den galdetutakoan, ez daki oso ondo zer erantzun. “Nire partidetan, esaterako, urduriagoa naiz hauen partidetan baino. Partidak eta partidak daude, egoerak… baldintza asko. Baina egia esan, aurtengo urtean lasaiago ibili naiz. Hauekin erraza izan da”. Hainbeste urteren ondoren, berak aspaldi entrenatutako jokalari batzuekin aldagela banatzen du orain, talde nagusian. “Bai, gauza kuriosoa da. Baina nik esaten dudan bezala, oraindik ni kalera botatzera ez da hauetako inor etorri”, barrez. Etorkizunera begira, beste urtebetez jokatzea aurreikusten du. Entrenatzaile gisa, aldiz, ez daki talde berarekin jubeniletara igoko den edo zer egingo duen. “Urte asko dira jokatzen eta entrenatzen, ez dut oraindik ezer erabakita, baina ikusiko dugu. Azkenean denak nekatzen du, eta ea zer gertatzen den”.

BALEIKE +

Pablo Gutierrez: harrobiaren zaindaria

Jokalari moduan 22 urte daramatza Pulpon, eta entrenatzaile 17 bat

hotelean bazkaltzeko barazkiak jartzen dizkigute. Salbuespen bezala egunen batean uzten digute pizza bat jaten. Gogorrago egiten zait beharbada siesta egitera derrigortzen gaituztenean. Deskantsuko ordua da baina siesta egin behar dugu, ezin dugu adibidez telebista ikusi. Baina beno, horiek selekzioko kontuak dira. Zuen taldeak ilusioa piztu du Pulporen barruan eta baita herrian ere. k.o.: Pozik gaude baina egia esan oraindik ez dugu ezer erakutsi. Onak garela diote baina erakutsi egin beharko dugu

baita ere. Euskadiko Txapelketa irabazi dugu, bai baina oraindik Espainia mailan gure maila erakusteko gaude. a.t.: Adinean aurrera goazen bezala, lehiakortasuna handitzen doa. Gorputzak parekatzen eta zailagoa da nabarmentzen. Orain bi urte, infantilak ginenean, talde polita ginen baita ere eta Espainiako Txapelketan paper on bat egiteko aukera genuen. Baina ez ziguten utzi. Oraindik txikiegiak ginela, eskola kirola bezala kontsideratzen zela… Okerrena da, Espainia osoko autonomia erkidegoko talde guztiei ematen zaiela aukera adin horretan hemen ezik. k.o.: Orain dugu aukera eta ea zer egiten dugun. B A L E I K E 2 0 1 3 M A I AT Z A

19


BALEIKE + TALDE SENDOA TXIKITATIK Txikitatik nabarmendu da talde hau. Eskubaloian hasi zirenetik batera egin dute bidea bai jokalariek zein entrenatzaileek.

ustekaberik ez

IBA / Specker

IBA / Specker

Ligan lehenengo postuan amaitu ondoren, Euskadiko Txapelketa erraz irabazi zuten Zumaian jokatu zen ligaxkan.


Denis Elola ere taldekide bat gehiago da mutil hauen artean. Berez helduen bigarren taldearekin jokatzen badu ere, hauekin ordezkari gisa joaten da partida guztietara. Partidaetara ez ezik, entrenamendu ia denetan ere han izaten dute. Beraien zalerik finena eta konprometituena da. Pabloren hitzetan oso integraturik dago taldean, “badira lau urte hasi zena gurekin etortzen entrenamenduetara eta partidaetara, eta jokalariak eta ni oso gustura gaude berarekin”. Bere taldearekin amaitu du liga eta bosgarren postuan geratu dira. “Aurten 9 gol sartu ditut” esan du Denisek. Kadete hauekin taldeko ordezkari funtzioa du eta oso pozik dago lan horretan. Taldekideei edozein laguntza emateko prest izaten da. Horregatik, bere lekua jokalarien ondoan egotea da; eserlekuan, eta ez harmailetan. Baina tarteka haserretzeko beta ere hartzen du. “Akatsen bat egi-

Zortzi onenen artean egotea helburu Euskadiko lehenak geratu ondoren, Espainiako lehen fase hau etxean jokatzeko aukera handiagoa dago. “Federazioari edonork eskatu ahal dio fasea bere etxean jokatzea, baina normalean lehenengo geratu direnek izaten dute lehentasuna”. Hala, Zumaian jokatzeko aukera eman diote, eta pozik dira. Aurkariak, aldiz, gertutasunagatik aukeratzen ditu Federazioak. “Normalean, Kantabria, Errioxa, Nafarroa eta gertuko autonomia erkidegoetako taldeak izaten dira guretzat. Andaluziako bat ere posible da, esaterako; izan ere, banaketa ez da hain erraza izaten…, baina zailagoa da”. Aurtengo kasuan, Bartzelona, Errioxako Calasancio eta Nafarroako Anaitasuna izango dituzte aurkari. “Errioxako eta Nafarroako taldeak lehenengo postuan geratu dira beraien erkidegoan eta Bartzelona bigarren, baina lehenengo geratu den Granollersen aurka gol bategatik galduta”. Oso multzo konplikatua tokatu zaiela aitortu du. “Garrantzitsua izaten da norbere erkidegoan lehenengoa geratzea gero aurkari ez oso zailak izateko, baina ez da kasua izan. Zer egingo diogu… Orain txapelketa prestatzea eta mutilak motibatzea besterik ez zaigu geratzen”. Ekitaldi garrantzitsu honetarako, orain dela hilabete eta erditik, atezain berria dute. Elgoibartik ekarri dute, han amaituta baitute liga. “Espainiako zortzi onenetan sartu nahi badugu, atezain baten beharra zegoela ikusi genuen eta horregatik ekarri dugu hau. Pare bat partida bakarrik jokatu ditu, min hartuta egon baita. Baina oraingo lehiarako prest izango da”.

ten dutenean haserretu egiten naiz beraiekin, baina gutxitan izaten da hori oso onak baitira”. Orain arte egin duten denboraldiarekin oso harro eta pozik dago Denis. Euskadiko Txapelketa osoan kiroldegian egon zen taldea animatzen eta laguntzen. San Telmoak ziren baina ez zitzaion axola izan herriko festak galtzea. “Jende pila bat etorri zen animatzera eta gu oso gustura jarri ginen. Gainera irabazi eta gero bazkaria izan genuen”. Espainiako Txapelketa zaila ikusten du Bartzelona multzo berean izanda, baina gogotik saiatuko direla abisatu du. Bere laguntza, animoak eta oihuak ez zaizkie faltako. Ezta harmailetan egongo diren zaleenak ere!

BALEIKE +

Denis Elola, 19. jokalaria

Euskadiko Txapelketa amaituta, beste jokalari batzuk ere min hartuta daudela aipatu du Pablok. Baina guztiak hobetzeko denbora eta denak osatuta eta prest egotea espero dute. Aurkariak zeintzuk diren jakin bezain laster, Ander Torriko jokalariak adierazi du desilusio pixka bat hartu dutela. “Aurkari errazagoak tokatzea zen gure ametsa, horrela fase hau pasa eta zortzi lehenengoetan geratzeko. Bartzelonak talde izugarria du, eta Anaitasuna ere hor dago. Ez da erraza izango, baina orain ilusioz eta gogoz lan egingo dugu eta dena ematera aterako gara”. Indarra kasta, adorea, gogoa, esfortzua, ausardia eta batez ere ilusioa dute taldekide guztiek. Jokalariez gain, entrenatzaileei eta delegatuei ere begietan antzematen zaie zenbat gozatu duten talde honen jokoaz eta abileziaz. Orain borrokatzea tokatzen zaie, ilusio hori pikutara joan ez dadin lan egitea. Harmailak ere ilusioz eta sentimenduz beteko dira hurrengo asteburuan. Gorria denen artean nabarmenduko da! Aspaldian ahaztuko ez den belaunaldi hau osatzen dute: Xabi Aranzabal, Iñaki Agirrezabalaga, Eneko Tena, Koldo Errasti, Manu Centeno, Ander Torriko, Kauldi Odriozola, David Hernandez, Ander Olaizola, Mikel Martinez, Paulo Gontain, Iñigo Arakistain, Iñigo Garaizabal, Ander Eizagirre, Ignacio Amundarain, Gorka Iribar, Iñigo Alday eta Iker Lopezek. Bigarren entrenatzailea: Xabier Centeno; ordezkariak: Andres Torriko eta Denis Elola.

Bartzelona, Calasancio eta Anaitasuna izango ditu Pulpok aurkari

B A L E I K E 2 0 1 3 M A I AT Z A

21


PUBLIZITATEA 22

B A L E I K E 2 0 1 3 M A I AT Z A


TESTUA eta argazkiak: juan luis romatet

hitzarmen duinaren aldeko borrokan

ERREPORTAJEA

Edadetuen egoitzak

Laneko sektore askotan bezala, giro gorabeheratsua bizi da edadetuen egoitzetan ere. Lan hitzarmen berria sinatzeko negoziazioek fruiturik ematen ez eta Foru Aldundiak ere bere proposamena aurkeztu du. Hitzarmen zaharra bukatzeko bi hilabete eskas geratzen direnean, mobilizazioak hasi dituzte langileek: bost eguneko greba egin berri dute eta lanuzte mugagabea egitea ez dute baztertzen.

Aurtengo San Fermin eguna gipuzkoar askorentzat ez da festa eta alaitasunaren sinonimoa izango. Bi hilabete hauetan egoera asko aldatzen ez bada, behintzat, uztailaren 7an laneko sektore askotako hitzarmenak zaharkituta geratuko dira. Bi hilabeteko epe labur honetan hitzarmen berriak sinatu ezean, sektore horietako langileei Estatu mailako hitzarmena ezarriko zaie. Urte hauetan guztietan irabazitako eskubideak galtzea ekarriko du horrek. Beste sektore askotan bezala, adinekoen egoitzetako langileak ere hitzarmen duin baten aldeko borrokan murgildu dira azken hilabeteetan. Gipuzkoa osoan, 4.000 langile inguruk egiten du lan sektore honetan; Zumaian ia ehun dira herriko hiru egoitzetan lan egiten dutenak: 50 Otezurin, 35 San Juan Egoitzan eta 10 inguru Eguneko Zentroan. San Juan Egoitza

eta Eguneko Zentroa egoitza publikoak dira; Otezuri, aldiz, pribatua. Hala ere, hirurak enpresa pribatuek kudeatzen dituzte: Otezuri Gerozerlanek, San Juan Egoitza Auzolagunek eta Eguneko Zentroa Eulenek. Gipuzkoako egoitzak kudeatzen dituzten enpresak bi patronaletan biltzen dira: Adegik irabazi asmoak dituzten enpresak biltzen ditu; Laresek, aldiz, irabazi asmorik ez dutenak. Zumaiako egoitzak kudeatzen dituzten hiru enpresek irabazi asmoak dituzte. Iazko urrian osatu zen hitzarmen berria negoziatzeko mahaia, baina sindikatuek aditzera eman dutenez, ordutik ez da aurrerapauso bat bera ere izan. Kontzentrazioetan banatutako komunikatuan, ELA sindikatuak normaltzat jotzen zuen patronalaren jokaera hori, “ondo baitaki 2013ko uztailaren 8an soldatak jaitsi eta lanorduak gehitu ditzakeela, eta B A L E I K E 2 0 1 3 M A I AT Z A

23


ERREPORTAJEA

dena edo ezer ere ez Azken unera arte borroka egiteko prest daude langileak. “Galtzen badugu, borrokatzen izango da”.

hemen sinatutako hitzarmenak eta paktuak deuseztatu eta Espainiako hitzarmena aplikatzera pasa daitekeela”. Negoziazio mahaian mugimendurik ez zegoela ikusita, Gipuzkoako Foru Aldundiak proposamen bat aurkeztu zuen otsailaren 6an: 8,2 milioi euro jarriko zituen enpresen eskura azken Lan Erreformak urratzen dituen langileen lan baldintzak bermatzeko. Sektoreko lau sindikatuek (ELA, LAB, UGT eta CCOO) proposamena onartu zuten; patronalak ez, ordea. “Patronalaren batasuna haren ondoren hautsi zen. Adegi negoziazioaren aurka agertu da sei hilabete hauetan eta Diputazioa epaitegietan salatu du negoziazioan sartzeagatik. Adegik dio negoziazioa sindikatuen eta patronalen artean egin behar dela, eta Foru Aldundiak ez duela horretan zertan sartu. Lares, berriz, beti agertu da negoziatzeko prest, eta proposamen bat ere aurkeztu zuen. Hori bai, Foru Aldundiarena baino eskasagoa zen”, zioen Matildek, San Juan Egoitzako langile batek. Sektoreak bizi dituen arazoez hitz egiteko elkartu gara langile talde batekin. Pilik, Idoiak eta Patriciak Otezurin egiten dute lan; Soniak eta Matildek, berriz, San Juan Egoitzan. Guztiek oso garrantzitsutzat jotzen dute Foru Aldundiak egindako proposamena, eta aldi berean ez dute ulertzen enpresek sinatzeari uko egitea. (Matilde): “Pentsatzen dugu sektoreko enpresa guztiek sina dezaketela proposamen hori. Batzuek dagoeneko sinatu dute. Biharkok, adibidez, sektoreko enpresa garrantzitsuenetakoa denak”. (Patricia): “Ez dakigu gure enpresek zergatik ez duten sinatzen. Esaten dute galerak izango dituztela eta itxi beharko dutela. Baina ez dakigu egia den; ez dizkigute zenbakiak erakutsi. Esaten dute ez garela bideragarriak, ez dugula irabazirik”. (Pili): “Baina hori enpresaren aitzakia besterik ez da. Dirua Foru Aldundiak jartzen du eta pentsatzen dut diru hori emateko prest badago, aurretik kalkuluak egingo zituela. Ez dela itzuli beharrik gabeko dirua izango, ezeren truke ematen duten zerbait”. (Ma24

B A L E I K E 2 0 1 3 M A I AT Z A

tilde): “Zentzurik ez duena da 400 langile dituen Biharko bezalako enpresa batentzat bideragarria izatea, eta beste enpresa batzuentzat, aldiz, ez izatea”. Egoerari eta enpresen jarrerari buelta eman nahian, presioa handitu dute langileek. Azkenaldian kontzentrazioak egin dituzte beraien arazoa herrian gizarteratzeko asmoz. Apirilaren amaieran eta maiatzaren hasieran neurri gogorragoak hartu dituzte eta bost eguneko greba deitu. Presioa, baina, ez da horretan geratzen: aldaketarik ez bada, maiatzaren 13tik aurrera greba mugagabea egingo dute edadetuen egoitzetan. “Langileok egindako presioari esker sinatu du Biharko enpresak proposamen hau eta zenbait udalek akordioetara heltzeko proposamenak aztertu dituzte. Zumaiako Udaletik ez zaigu ezer heldu. Alkatearekin biltzea eskatu dugu [apirilaren 30ean bildu ziren] eta egoitzetako zuzendaritzei eta enpresei ere informatu diegu. Baina oraingoz ez digute ezer esan. Ez dugu ulertzen Udala nola ez den akordio batera heltzen saiatu. Teorian arazo dezente gutxiago izan beharko genituzke, bai Foru Aldundia, bai Udala Bilduren esku daudelako. Dirua Foru Aldundiak ematen badu, non dago arazoa? Foru Aldundiak Udalarekin hitzartu beharko luke eta honek enpresari erakutsi bidea”, gaineratu du Matildek. Egoitzetako langileak beldur dira enpresak azken Lan Erreformaz baliatuko direla langileen egoera okertzeko. Soldaten igoeran eta kaleratzeetan baino, lan baldintzen galeran kokatzen dute langileek beraien borroka. “Foru Aldundiaren proposamenak ez du soldaten igoera adierazgarria jasotzen. Garrantzitsuena da kontrarreforma bat eskaintzen duela, hau da, ez dela Rajoyren Lan Erreforma aplikatuko”. Gaur egungo hitzarmenak berritzen ez badira, Estatu mailako hitzarmena aplikatuko zaie langileei. Lan baldintzak galtzeaz gain, lanpostu asko galduko direlakoan daude egoitzetako langileak. “Urtean 200 ordu gehiago sartu beharko genituzke, eta horrek lanpostu berriak ez sortzea bakarrik ez, gaur egungo asko


ondo egongo litzateke egutegi bat osatzea lana eta familia kontziliatzeko”. Aldizkari hau eskuetan duzuenerako, amaituta egongo da bost eguneko greba. Baina, egoerak langileen interesen aldera egiten ez badu datozen egunetan, greba mugagabea hasiko dute Zumaiako egoitzetan maiatzaren 13tik aurrera. Hori kontuan hartuta, nola ikusten dute egoitzetako langileek etorkizuna? (Matilde): “Gaur, entzun dudanean ‘Biharkoek’ hitzarmena sinatu dutela eta beste egoitza batzuk ere mugitzen ari direla eta akordioak egon daitezkeela, pentsatu dut zerbait positiboa egon daitekeela denontzat. Baina, hala ere, uste dut oraindik borroka luzea espero dugula. Itxaropentsu nago, baina…”. (Pili): “Oso garrantzitsua da langile ia guztien babesa dugula. Sektoreak bat egin du eta enpresak mugitzen ez badira, arazoak izan ditzakete”. (Patricia): “Inoiz izan ez dugun zerbait dugu orain eta da Foru Aldundia gurekin dagoela. Lehen patronalaren eta Diputazioaren aurka egin behar genuen, baina orain Foru Aldundia gurekin dago”. (Matilde): “Eta Foru Aldundiak behartu behar ditu bere mendekoak diren egoitzak”. Maiatzaren 13ra bitartean aldaketarik ez bada, patronalak ez badira hitzarmen berria negoziatzen hasten, egoitzetako langileak grebara joango dira. Zerbitzu minimoak errespetatuko dituztela adierazten dute. Baina, noiz arte jarraituko dute borrokarekin? (Patricia): “Dena edo ezer ere ez. Hori da kontua. Eta galtzen badugu, borrokatzen izango da”.

“Lan handia egin duen zentroak daude eta gauza asko lortu dituztenak, baina hori borroka eginda; inork ez dizu ezer erregalatzen”

ERREPORTAJEA

arriskuan jartzea ere ekarriko luke. Laguntzaile bakoitzak 200 ordu gehiago sartuko bagenitu, zenbat lagunek galduko lituzkete beraien lanpostuak?”. Sektorearen gaur egungo egoera desberdina dela diote. “Sektorerako hitzarmen bakarra dugu, baina zentro bakoitzean baldintzak ezberdinak dira. Ez da gauza bera San Juan Egoitzan edo Otezurin lan egitea, Eguneko Zentroan edo ‘Biharko’ batean egitea. Azken 40 urte hauetan lan handia egin duten zentroak daude eta gauza asko lortu dituztenak. Baina hori borroka eginda; inork ez dizu ezer erregalatzen. Gaur egun dugun hitzarmena borroka komun bati esker lortu dugu, baina gero zentro bakoitzean modu batera edo bestera mugitu dira eta horri esker zenbait hobekuntza lortu dituzte. San Juan Egoitzan mobilizazioak egin ditugu azken urteetan eta Otezurin ez dituzten hobekuntzak ditugu. Orain, egoitza guztiei aplikatuko zaien hitzarmen orokor bat lortu behar dugu, baina gaur egun aplikatuta dauden hobekuntza horiek mantentzea ere lortu behar dugu”. Beste sektore batzuetan ez bezala, langile gehienak emakumeak dira egoitzetan. “Bat edo beste izan ezik, guztiak emakumeak gara Zumaian”. Familiako kontziliazioan hobekuntzak egotea ere eskatzen dute langileek. “Politikariei ahoa betetzen zaie emakumeen kontziliazioarekin. Baina egia da asko dagoela hobetzeko, guk ere familiak ditugu eta. Txandaka egiten dugu lan, aste batzuetan goizez, hurrengoan gauez, igandetan, jaiegunetan, Gabonetan, Aste Santuan… Badakigu egun horiek ere bete behar direla, baina

hiru egoitza Ehun langile inguruk egiten dute lan Eguneko Zentroan, Otezuri Zentroan eta San Juan Egoitzan.

B A L E I K E 2 0 1 3 M A I AT Z A

25


GIZARTEA

MUGI txartela, guztiona! Badira bi hilabete Mugi sistema abian dagoena. Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak martxan jarritako tarifa sistema bateratu berria da. Hala, txartel honen bidez Gipuzkoako garraio publikoaren ohiko erabiltzaileek hainbat abantaila dituzte. Horrela, garraio publiko guztietan euskarri bakarrarekin bidaiatzeko aukera ematen du. testua: IZASKUN urbieta esnal ARGAZKIA: juan luis romatet

Txartel bakar honek abantaila handiak ditu eta erabat erosoa da erabiltzaileentzat. Hala, onuren artean hauek aipa genitzake: • Ordaintzeko modu komuna: txartel bakarra garraio guztietarako. • Tarifa sistema eta eremuak bereizteko sistema komunak: kostu berbera garraiobide ezberdinetan egindako bidaietarako, eta tarifa bateratuak ibilbide guztietarako. • Erabileraren araberako deskontuak: garraio publikoa zenbat eta gehiago erabili, deskontua handiagoa izango da. • Garraio aldaketak baldintza onetan: garraiatzaile berarekin egindako bidaietan garraio aldaketak doan izango dira, eta deskontuak aplikatuko dira garraiatzaile ezberdinekin egindakoetan. • Talde bereziak: talde bereziei zuzendutako hobariak daude. Mugi sistemak bost talde bereizi ditu, eta talde horiek hobariak aldez aurretik jasoko dituzte; hau da, txartela kargatzeko unean bertan diru kopuru bat gehituko zaie. Horrela, familia ugariko talde orokorreko partaideek % 25eko hobaria jasoko dute, eta aldiz, familia ugariko talde bereziak % 100ekoa. Bigarren talde bat 25 urtetik beherako gazteek osatzen dute. Horiei % 14ko saria emango zaie. 65 urtetik gorakoek hirugarren taldea osatzen dute. Horiek % 108ko hobaria izango dute eta % 65eko edo gehiagoko ezintasuna dutenek eta talde sozialek ere hobari berbera jasoko dute. Hobariez gain, garraio publikoaren erabilerak deskontuak izango ditu. Hala, zenbat eta gehiago erabili,

deskontua handiagoa izango da. Mugi sistemak hiru erabilera tarte ezarri ditu eta tarte bakoitzari deskontu jakin bat dagokio: 1-20 bidaia: % 45eko deskontua. 21-50 bidaia: % 56ko deskontua. 51 bidaia edo gehiago: % 90ko deskontua. Bidaia kopurua hilabete naturalaren barruan zenbatzen da eta bidaia kontagailua hutsetik hasiko da hilero. Txartel bakarraren eredu hau Gipuzkoako garraio publiko guztietan ezarri da, udal zerbitzu batzuetako salbuespena kenduta. Baina, bestela, trenbide sarean eta autobus zerbitzuetan erabil daiteke. Euskotrenen nahiz Renfen, trenen kasuan, eta Lurraldebusen eta Donostia, Errenteria, Irun, Arrasate eta Hernaniko hiri autobusetan. Txartela eskuratzeko, dokumentu batzuk utzi behar dira horretarako egokituta dauden lekuetan. Zumaiaren kasuan, turismo bulegoa da txartela tramitatzeko leku bakarra. Bertara honako dokumentu hauek eraman behar dira: behar bezala betetako eta sinatutako formularioa (bulegoan bertan dago), erroldaren agiria, NANaren edo pasaportearen fotokopia eta argazki bat (karnet tamainakoa). Ondoren, 5 euro ordaindu behar dira kreditu txartelaren bidez. Gutxi gorabehera bi aste pasa ondoren txartela turismo bulegoan jasotzeko aukera dago. Hortik aurrera erabili daiteke, baina horretarako diruz hornitu behar da. Gure herriaren kasuan, hainbat puntutan kargatu daiteke. Diruz ordaindu nahi bada, Otaño liburu dendara eta postako bulegora jo behar da. Aldiz, kreditu txartelarekin hornitzeko, turismo bulegora joan beharko da. Kutxabank-eko edota tren geltokietako kutxazainetan ere kargatu daiteke..

Zenbat eta gehiago erabili, deskontua handiagoa da

26

B A L E I K E 2 0 1 3 M A I AT Z A


denon eskura Adin guztietako jendeak erabiltzen du txartel elektronikoa beraien bidaietan..

Larraitz Ugarte: “Herritarrek begi onez ikusi dute Mugi sistema berria; harrera ona egin diote”

Txartel motak Sistema berriak Lurraldebus txartela barne hartzen du. Hala, aurretik Lurraldebus txartela zuten pertsonek ez dute zertan berria egin. Txartel arruntak, familia ugariaren txartelak, txartel sozialak eta Gazteak txartelak (18 urtetik beherakoenak) zuzenean erabili ahalko dira sistema berri honen baitan. Aldiz, talde berezietako Lurraldebus txartela dutenek (adinekoek, ezinduek eta 18 urtetik 25 arteko gazteek) egiaztatu egin beharko dute errenta txikia daukatela, zehazki, ez dela 2,5 aldiz handiagoa IPREM adierazlea (15.975,32 €). Errenta eskakizun hori betetzen duten Lurraldebus txartelaren jabeek txartel horrekin jarrai dezakete. Betetzen ez dutenek, berriz, Mugi txartel berria eskatu beharko dute. Hiru txartel mota bereizten dira: -Arrunta: txartelak titularraren argazkia eta datu pertsonalak ditu, Mugi sistemak eskaintzen dituen onurez gozatzeko aukera du eta soilik txartelaren jabeak erabili dezake. -Taldeak: titularra talde jakin batekoa dela ziurtatzen duen txartel pertsonalizatua da, titularraren argazkia eta datu pertsonalak izango ditu, jabeak bakarrik erabili dezake eta deskontu espezifikoak aplikatu zaizkio. -Anonimoa: titularrik gabeko txartela da, eta deskontuak eskaintzen ditu Mugi sistemako lehen erabilera tartetik aurrera (1-20 bidaia). Horretaz gain, hainbat pertsonaren bidaiak balioztatu daitezke. Gehienez ere 9 bidaia Lurraldebusen (gidariaren laguntzarekin) eta bidaia mugagabeak Donostiako hiri autobusean.

“Herritarrek begi onez ikusi dute Mugi sistema berria; harrera ona egin diote, gehien bat, tarifa sistema berriak eskaintzen dizkien onurengatik” adierazi du Larraitz Ugartek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Azpiegitura eta Mugikortasun arduradunak. Horren isla da sistema hau martxan jarri denetik txartelak izan duen arrakasta. Zumaian turismo bulegoan tramitatzen da, eta urte hasieratik hona, kopurua hazten ari da. Urtarrilean 107 txartel tramitatu ziren, otsailean 384, martxoan 392 eta apirilean (25 arte), 137. Txartela tramitatzea turismo bulegoan egiten hasi direnetik, bulegotik pasa diren herritar kopurua izugarri handitu da. 2012ko urtarrilean 285 herritar joan ziren; aurten, aldiz 668. Iazko otsailean, 124, eta, aurtengoan, 1.010. Martxoko datua are eta harrigarriagoa da: iaz 832 joan ziren turismo bulegora; aurten, berriz, 1.636 izan dira. Apirilean ere gauza bera: 2012an, 415; aurten, berriz, 1.156. Jone Esnalek, bertako langileak, esan duenez “herritar guztiak ez dira Mugi txartela tramitatzera edo hornitzera etortzen, baina % 99 baietz esango nuke. Txartela egiten hasi garenetik, herritar asko etorri dira”. Datu orokorrei begiratuta, 35.000 txartel berri baino gehiago inprimatu eta bidali dira, horietako 15.396 taldeetakoak eta 12.227 arruntak. Lan horri esker, dagoeneko 180.000 txartel baino gehiago erabili dira Mugi sistema berrian. B A L E I K E 2 0 1 3 M A I AT Z A

27


PUBLIZITATEA 28

Johan Perez de Çumaya piratak ekintza ugari egin zituen XV. mende amaieran

B A L E I K E 2 0 1 3 M A I AT Z A


maiatza DEIALDIAK

URTARRILA

Maiatzaren 3tik 5era, Musika Eskolak eta ZUMB-Musika Bandak antolatuta, METAL TOPAKETAK 2013 MAIATZA DANTZAN: Herriko dantza eskaintzen erakustaldia. Maiatzeko asteburuetan: euskal dantza, free dance, sabel dantza, klasikoa, capoeira,.. eta gehiago! (ikusi egitaraua)

9, osteguna: 15:30ean Brankan, Sendian laguntza taldea. 10, ostirala: 19:00etan Oxford aretoan, hitzaldia, FELIX URKIZU “Triunidade Esentzien erabilera terapeutikoa” 19:30ean Forondan GUNEk antolatuta, otoitz-meditazio saioa. 16, osteguna: 22:00etan Aita Marin, zine foruma: “Una pistola en cada mano”. 17, ostirala: 22:00etan Aita Marin, antzerkia “Bejondaigula”. 19, igandea: 12:00etan Aita Marin, haur antzerkia “Maddi Pirata”. 20, astelehena: Maria eta Jose ikastetxean, “Gu ere bertsotan” jaialdia. 23, osteguna: 15:30ean Brankan, Sendian laguntza taldea.

OXFORD ARETOAN OXFORD ARETOAN Maiatzaren 23tik ekainaren 9ra: Forondako Pintura tailerraren ikasturteko lanak ALGORRI INTERPRETAZIO ZENTROAN Maiatzaren 28tik ekainaren 4ra: IBAIALDE erakusketa.

24tik 26ra: ESTAZIOKO JAIAK. 25, larunbata: Marearteko eremura doako irteera (Informazioa, Algorri Interpretazio zentroa 943143100). 19:00etan Komentuan, Eskifaia (Hondarribi) eta herriko San Pedro abesbatzaren kontzertua. 22:30ean Erribera kalean eta Torreberri inguruan : BROADWAY IKUSKIZUNA. 30, osteguna: 22:00etan r sugar man Searching fo Aita Marin, zine forum saioa. arin, zine forum saioa: “Searching for :00etan Aita M 22 : na gu te 30, os ren irabazlea. sugar man”. enaren Oscarra Dokumental on

B A L E I K E 2 0 1 3 M A I AT Z A

29


BERTSO XORTA

Jokin GIJARRO

Errepasoa Doinua: “Agur sagar beltzaran”

2. Hamabiak San Telmon

3. Igandeko kontuak

oporren kutsuaz Santelmoak badatoz jendia goguaz ostirala heldu zen hain egun freskuaz nola tradizio den hastea kantuaz lehen txupinazoa bertsoaren suaz.

kanpaiak tarteko aurpegi alaiz edo makarrak kentzeko, eguna zirt-zart joan zen ta gaua antzeko Bide Batez kofraian listo zen jotzeko bide bat hartu ezin etxera joateko.

utzita gordean, Felix bandera igoz herrian aurrean danborrekin santua esnatu ostean kaleak zeharkatuz bizkarren gainean berak ere ajea zuen barrenean.

ander hormazuri

1. Bijilia bukatu

30

B A L E I K E 2 0 1 3 M A I AT Z A

4. Bertsio ta bertso jai

5. Larunbata segidan

batzun pasioa batean zein bestean nahiko akzioa hiru talde bertsotan bazen sesioa berriz Zokormazoek demostrazioa hau bai izan genula repetizioa.

nahiz jaiki hain herren hego haize beroa zerbeza bat arren igandean estropa motxa zen bederen hamabitan bandera jeitsi ta ondoren “pobre de mi”-a edo eskerrak joan diren.


UDABERRIKO -KO INDESIT HOZKAILUA • No frost • 187 x 60 x 60

399€

INDESIT HOZKAILUA • No frost • 200 x 60 x 60

479€

RENOVE PLANA 249€ TEKA HE 621 LABEA

TEKA MW1906 MIKROUHIN LABEA

64€

SIEMENS ZANUSSI GARBIGAILUA • 6 kg • 1.000 bira/min

279€

WM12Q488EE GARBIGAILUA • 8 kg • 1.200 bira/min

479€

ZANUSSI GARBIGAILUA • 7 kg • 1.000 bira/min

299€

ENDAÑETA ZUMAIA ELEKTROGAILUAK Erribera, 8 Tel. 943 861 694 www.endanetazumaia.com B A L E I K E 2 0 1 3 M A I AT Z A

31



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.