223 (2013ko uztaila-abuztua)

Page 1

ZUMAIAKO HILABETEKARIA

BALEIKE 223. ZENBAKIA. EURO BAT 2013ko UZTAILA-ABUZTUA

www.baleike.com

BERTIL LAGERSTRÖM

Abuztuan ‘Hurrengo Tabernarte, Bertil’ ekimena burutuko da, Suediako laguna gogoratzeko.

H A I Z E GA LA R R AGA : ON G I E TO R R I I PA R KO R E A R A



AZALA B. Lagerström

BALEIKE223 herri aldizkaria Foronda Kultur Etxea Odieta, 2 tel.: 943 86 15 45 e-maila: aldizkaria@baleike.com Argitaratzailea Baleike Kultur Elkartea e-maila: elkartea@baleike.com Administrazio batzordea: Agustin Zubimendi eta Xabier Azkue. Erredakzio taldea: Imanol Azkue, Ainara Lozano Lasa, Aitor Manterola, Juan Luis Romatet, Miriam Romatet, Peio Romatet, Arnaitz Rubio, Jon Urbieta, Izaskun Urbieta eta Gorka Zabaleta Diseinua eta maketazioa: Roberto Gutierrez Hizkuntz zuzenketa: Imanol Azkue Publizitatea tel. 943 86 15 45 azubimendi@baleike.com Inprimategia

15

baleike +

BERTIL LAGERSTRÖM

4

32

OSCAR SOLAS

BOSCO GARITANO

8

37

“OntzioLEN ETORKIZUNA”

UZTAILA-ABUZTUA

hitz-tantak

erreportajea

25

argazkitan

HAIZE GALARRAGA IPAR KOREAN

Antza Inprimategia (Lasarte-Oria) Tirada 800 ale Lege gordailua: SS-405/94 ISSN: 1136-8594 Baleikek ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

Argitalpen honen edizioko laguntzaile:

Flysch Trail

agenda

38

bertso xorta

XABIER AZKUE


HITZ-TANTAK

Oscar SOLAS

ZISKE Zumaiako Itzurun Surf Kirol Elkarteko kidea

“Gure kirolak ez dira udakoak bakarrik” Ikastaroak ematen ditu ZISKEk, surfean, bodyboarden eta paddlen ibiltzen ikasteko. Egun osoan dago aukera Itzurun hondartzan. Ekainean hasi eta iraila barne. Baina nahi, urte osokoak izatea nahi. Hori du asmo nagusitzat ikastaroen koordinatzaileak. TESTUA: aitor Manterola argazkiak: arnaitz rubio aprea

Surfean eta bodyboarden ibiltzen ikasi nahi dut, eta nora jo behar dut? Zumaiako Itzurun Surf Kirol Elkarteak ikastaroak ematen ditu, egunero, astelehenetik ostiralera, ordu eta erdikoak. Surfekoa eta bodyboardekoa; baita paddlekoa ere. Irakasle bakoitzak lau ikasle dauzka gehienez, hobeto delako ikasteko, eta segurtasunagatik ere bai. Zenbat irakasle zarete? Lau irakasle gaude, eta talde handiren bat etortzen bada, elkartean beti dago jendea laguntzeko. Zenbat ikasle dituzue orain? 4

B A L E I K E 2 0 1 3 U Z TA I L A - A B U Z T U A

“Gure asmoa da surfa eta bodyboarda sustatzea. Ez dugu nahi udako kirola bakarrik izatea” Uztailean asko dauzkagu: berrogeita hamarren bat. Gehienak zumaiarrak dira. Zer adinetakoak dituzue? Gehienek zortzi eta hamahiru urte dituzte. Gero, badira salbuespenak; esaterako, egun hauetan 34

urteko bat eta 56 urteko beste bat etorri dira. Egun batetik bestera eman daiteke izena? Bai. Taldean astebetekoa har dezakezu, edo irakasle bat zuretzat bakarrik; aukera hau garestiagoa da.

Egunetik egunera ere eman daiteke izena. Zenbatgarren urtea da ikastaroak antolatzen dituzuena? Sei urte daramagu, eta azken bietan, neu naiz koordinatzailea. Saiatzen ari naiz ‘profesionalizatzen’, nolabait esateko. Ez naiz ari diruaz, bizimodua ateratzeko ez delako. Gure asmoa da surfa eta bodyboarda sustatzea. Ez dugu nahi udako kirola bakarrik izatea. Udazken, udaberri eta neguko kirola izatea ere nahi dugu. Zarautzen horrela funtzionatzen dute. Ez dakit zer duten, baina han lortu badute, guk zergatik ez.


HITZ-TANTAK ARNAITZ RUBIO APREA

Zer behar da hori lortzeko? Hasteko, jendeak ikusi egin behar du urte guztian egin daitekeen kirola dela, futbola egiten den bezala. Ez da udakoa bakarrik. Gero, jendeak animatu behar du, eta guk eskaintza egin ondoren. Zaila da neguan uretan sartzea, baina lor dezakegu. Irakasleak zumaiarrak dira? Bai, denok gara herrikoak. Zer behar da irakasle izateko? Esperientzia behar da. Titulaziorik ez da behar berez, baina daukana lehenago sartuko da irakasle

lanetan ez daukan bat baino. Zenbat urtetik zabiltza kirol hauetan? Hamar urte nituenetik. Bodyboarda egiten dut nik. 35 urte dauzkat, eta badira batzuk uretan nabilela. Zer da irakasten zailena? Bodyboarda surfa baino errazagoa da. Azkenean, gainean etzan, eta olatua hartu egiten duzu. Surfean, zutik jarri behar duzu, eta zailagoa da. Haurrak bi klase hartu eta gero gai dira taularen gainean zutik jartzeko. Helduei gehixeago kostatzen zaie, baina ikastaroa bukatzerako gai da zutik jartzeko.

“Haurrak bi klase hartu eta gero gai dira taularen gainean zutik jartzeko. Helduei gehixeago kostatzen zaie”

Zer egin behar da izena emateko? ZISKEren web orrian dago informazioa, Turismo Bulegoan ere bai,

kiroldegian, kalean ere jarrita dauzkagu kartelak... Asko zabaldu dugu informazioa, eta aukera zabala dago izena emateko. Gustura al zaudete ikastaroa izaten ari den harrerarekin? Bai. Gehiago gustatuko litzaiguke, baina konpetentzia ere bertan daukagu. ‘Gato’-k ere ematen ditu klaseak. Autonomoa da, eta hori da bere bizimodua. Gure asmoa ez da dirua ateratzea; guk nahi dugu jendea animatzea surf egitera, elkarteko bazkideak egitea... Ondo konpontzen gara, hala ere, elkarrekin. Ez dago inongo arazorik. Pikea bai, baina sanoa. B A L E I K E 2 0 1 3 U Z TA I L A - A B U Z T U A

5


PUBLIZITATEA IRITZIA BALEIKE + 6

B A L E I K E 2 0 1 3 U Z TA I L A - A B U Z T U A


Salmenta, bide onetik Sukiak Ardantzabiden egingo dituen etxebizitzen salmenta bide onetik doa. Maiatzaren 29an egin zen zozketa Zumaiako udaletxeko areto nagusian, eta orduz geroztik enpresa eraikitzailea banan-banan ari da biltzen zerrenda osatzen duten balizko erosleekin, Etxezarreta kalean zabaldu duten bulegoan. Zozketak emandako ordena ari dira jarraitzen, eta bezero bakoitzari erabakiak hartzeko behar duen denbora eskaintzen dio. “Horrek prozesua luzatzen du, baina etxebizitza bat erostea erabaki garrantzitsua da eta ez dugu bezeroa estutu nahi”. Bezeroekin biltzeko, bulegoa zabaldu dute Etxezarreta kalean. “Ez gaude egun osoan bertan; hitzordua aurrez lotzen da bezeroarekin, telefonoz”. Etxebizitza aukeratzeko bildu aurretik, finantziazioa lotuta edukitzea gomendatzen du Sukiak. “Komenigarria da bezeroak garbi izatea etxebizitza erosteko gaitasunik izango duen edo ez aukeratzen hasi baino lehen. Bide batez, jakinarazi nahi dugu Rural Kutxarekin harreman zuzena daukagula eta sustapen honetarako operazioak bideratzeko prestutasun osoa agertu duela”.

eskasagoa izango denik, denak oso-oso antzekoak baitira. Ez dago produktu txarrik”.

Oraingoz, zerrenda osatzen dutenen artean gehiago dira aurrera egin eta etxebizitza erosteko konpromisoa hartu dutenak uko egin behar izan diotenak baino. “Itxaropentsu gaude. Jendeari asko gustatu zaizkio etxebizitzak. Batzuek uko egin behar izan diote baldintzak ez dituztelako betetzen ozta-ozta”. Zerrendan atzerago daudenei lasaitasun mezua zabaldu nahi die Sukiak. “Inork ez dezala pentsa azkenak izateagatik aukeran izango duen etxebizitza

PUBLIERREPORTAJEA

Ardantzabideko etxebizitza sustapen berria

Berme guztiekin Garai zailak dira etxegintzaren sektorearentzat, eta erosleek ere ahalegin handia egin behar dute etxebizitza bat eskuratzeko. Berme guztiak edukitzea ezinbestekoa da, eta hori ezin dute sustapen guztiek eskaini. “Gaur egun jendeak jakin nahi du bere inbertsioa segurua dela; alde horretatik, Sukiak finantza entitateekin lortutako diru bermeak eta Udalarekin egindako hitzarmenak konfiantza osoa eskaintzen dio bezeroari. Gainera, Administrazioaren ikuspegitik egin beharreko urrats guztiak bete ditugu, baimen guztiak dauzkagu, eta eman ditugun epeak benetakoak dira. Finantziazioa lortu dugu, eta hori izaten da gaur egun arazo handienetako bat. Beraz, gutxieneko salmenta kopurura iritsi bezain pronto eraikitzen hasteko prest gaude. Hori ezin dute denek ziurtatu”. Gogoan izan Ardantzabideko sustapen honek aurrera egin bezain pronto udal pilotaleku berria eraikitzen hasiko direla; hala jasotzen du Udalak eta Sukiak sinatutako hitzarmenak.

B A L E I K E 2 0 1 3 U Z TA I L A - A B U Z T U A

7


“Ontziolak etorkizun oparoa du ebazpena aldekoa bada� Espainiak ontziolei emandako diru laguntza batzuen ebazpenaren zain daude Astilleros Balenciagan. Kontrako erabakiak kinka larrian jarriko luke sektore osoa. Auziaren nondik norakoak ulertzen lagundu digu Balenciagako gerente Vicente Galdeanok.

TESTUA eta argazkiak: Gorka Zabaleta

8

B A L E I K E 2 0 1 3 U Z TA I L A - A B U Z T U A


Diru laguntzen auzia Joan den ekainaren 27an Lehia komisario Joaquin Almuniak jendaurreko ekitaldi batean baieztatu zuen Espainiako ontziolek 2005etik 2011ra jasotako diru laguntzak (2.800 milioi euro) itzuli beharko direla, Europako Batasuneko arauen kontrakoak direlakoan. 1.000 milioi euro inguru jaso zituzten Bizkaiko eta Gipuzkoako ontziolek . “Duela hilabete batzuk ez genuen halakorik espero, itxaropentsu geunden”, dio Galdeanok, “baina azken asteotan egoera erabat irauli da eta orain kinka larrian gaude. Almuniak zehaztu du dirua ez dutela ontziolek itzuli behar, ontzi jabeek eta inbertitzaileek baizik, baina horrek bezerorik gabe utziko gintuzke. Sektorearen amaiera izango litzateke”. Uztailaren 17an emango du behin betiko erabakia Europako Batzordeak. Ontzigintza sektorea ahalegin betean dabil arduradun politikoen babesa lortu, Europari presio egin eta azken erabakia aldekoa izan dadin. “Nik oraindik ez dut itxaropena galdu, hau guztia sekulako zentzugabekeria da eta. Europak bide honetatik jarraitzen badu, urte gutxiren buruan ontziolarik gabe geldituko da, diru laguntza hauek herrialde guztiek dauzkatelako. Bere buruaren kontra ari da Europako Batasuna, eta Txinaren mesedetan”. Mundu mailako lehia Auzia ez dago ondo ulertzerik ikuspegia mundu mailara zabaldu gabe. Duela 15 urte, munduko ontzien % 25 Europan egiten ziren. Ordurako, Hego Koreak eta Japoniak indarra zuten, baina artean Txina eta India ez ziren ageri lehiakideen artean. Gaur egun, Txinak dauka merkatuaren

% 35 eta Europa ez da % 5era iristen. “Txinak, Japoniak edota Indiak bultzatu beharreko sektore estrategikotzat hartu dute ontzigintza, lanpostuak sortu eta teknologia eta ekonomia garatzeko. Herrialde horietan ontziolek diru laguntza zuzenak jasotzen dituzte, estatuek diru asko inbertitu dute. Diru laguntza horiek bertan behera uzteko eskatu zuen Europako Batasunak OCDEn –mundu mailako ekonomia arautzen duen batzordean–, baina ez zuen lortu”. Egoera horren aurrean, desabantailari nolabait aurre egiteko, ontziolak dauzkaten Europako herrialdeek zenbait babes neurri hartu zituzten. Horien artean, nazioarteko merkatuan lehiakor izateko diru laguntzak. Horixe da egunotan ezaguna egin zaigun tax lease formula. “Diru laguntza mota hau ez da soilik Espainian erabili. Frantziak, Ingalaterrak, Herbehereek, Poloniak, Maltak, Ziprek… Denek sortu eta erabili dituzte tax lease formulak, eta denak oso-oso antzekoak dira”.

ARGAZKITAN ERREPORTAJEA

Gutxi dira azken bost urteotan krisi ekonomikoaren ondorioak pairatu ez dituzten enpresak. Astilleros Balenciaga da horietako bat. 1990eko hamarkadan ekin zion azpiegiturak berritzeari eta duela 15 urtetik konplexutasun teknologiko handiko itsasontziak egiten ditu, petrolio plataformei laguntzeko itsasontziak batik bat. Bezero garrantzitsuen konfiantza eskuratu du –23 itsasontzi egin ditu jadanik Eskoziako Craig taldearentzat–; 300dik gora langilerentzako lana sortu du, eta urtero hiru milioi euroko inbertsioak egin ditu azpiegiturak egokitu eta produktibitatea areagotzeko. Etorkizun oparoa ziurtatzeko oinarri guztiak jarri ditu Balenciagak; baina, hala ere, azken asteotan kopetilun dabil Vicente Galdeano gerentea: “Europatik etorri den diru laguntzen auzian ontziola bera dago jokoan”.

Frantziaren aurrekaria “Arazoa da Europak ez duela estrategia bateratua eraiki Asiako ontziolekin lehiatzeko. Estatu bakoitza bere kabuz ari da; eta okerrena: borroka Europako ontziolen artean ari da gertatzen, eta auzokoari bezeroak nola edo hala kentzeko salaketen bidea hartu dute batzuek”. Hain zuzen ere, Herbehereetako ontziolen salaketak jarri ditu kinka larrian Galizia, Asturias eta Euskal Herriko ontziolak. Baina ez da lehen kasua. “1999an Frantziak jakinarazi zion Europako Batasunari tax lease moduko diru laguntzak zeuzkala ontziolentzat. Eskaintzen dituzten diru laguntzen berri ematera derrigortuta daude EBko kideak. Europatik ez zen inolako erantzunik egon, 2005era arte: ez ziren bateragarriak Europako legediarekin. 2007an, azken erabakia: diru laguntzak itzuli egin behar zituzten. Baina Frantziak 1999an jakinarazi arren, Lehia Batzordeak ez zuenez neurririk hartu 2005era arte, denbora gehiegi pasa zela arrazoituta, azkenean ez zituzten behartu dirua bueltatzera”. Hau da, egoera bertsuan, 2007an Frantziako ontziolek ez zuten dirurik itzuli behar izan. “Irizpide berbera eskatzen dugu guretzat”. Bada, ordea, Lehia Batzordearentzat garrantzitsua izan daitekeen ñabardura bat Espainiaren utzikeria Espainiak ere diru laguntza guztien berri emateko betebeharra dauka 1986an Europako B A L E I K E 2 0 1 3 U Z TA I L A - A B U Z T U A

9


Kalitatezko produktuak Gipuzkoako Okelaren Ziurtagiria: GI-OKELA

ZUMAIA Basadi auzategia, 4. Tel./Faxa: 943 860 621 10

ZARAUTZ B A L E I K E 2 0 1 3 U Z TA I L A - A B U Z T U A Salegi kalea, 14. Tel./Faxa: 943 890 215

Juanjo Larra単aga harategia


Gehienontzat ez da erraza tax lease diru laguntzen funtzionamendua ulertzea, “Formula ulergaitz eta ilun hau sortu behar izan da Europan debekaturik dagoelako industriari diru laguntzak zuzenean ematea. Zeharkako bide korapilatsuak sortu behar izan dira”. Kostu ekonomiko handia duten gaiak erosteko erabiltzen da (hegazkinak, trenak, filmak…). Beraz, ontzigintzarako oso egokia da. Azken helburua da erosleak berez dagokiona baino zerga gutxiago ordaintzea, produktuaren kostua merkatu eta Asiako ontziolen aurrean lehiakorrago izateko. Nola egiten da? Laguntza zuzenak legez kanpokoak direnez, ontziolaren eta eroslearen artean bitartekariak sortzen dira. Ontzia eraikitzen ari direla, ontzi jabeak finantza erakundeen esku uzten du kontratua, leasing formula baten bidez –alokairuan, erosteko aukerarekin–. Ondoren, Interes Ekonomikoko Taldeek barkua eskuratzen dute hauek ere leasing kontratu baten bidez. Talde hauetan inbertitzaile handiak biltzen dira (banketxeak, Inditex, El Corte Inglés ). Hiruzpalau urteren buruan, azken ordainketa egin ondoren, ontzi jabeak eskuratzen du berriro itsasontziaren jabetza. Non dago diru laguntza? Zergetan. Inbertsioen bidez zergak gutxitzeko aukera ematen du araudiak, kenkarien bidez. Azken emaitza da ontzi jabeak ontziaren kostu errealaren % 80 baino ez duela ordaintzen. Falta den % 20 Altxor Publikoaren kontura doa.

Batasuneko kide egin zenetik. Baina Frantziak ez bezala, Espainiak ez zuen 2002an indarrean jarri zituen diru laguntzen jakinarazpen ofizialik egin. “2002an egin behar zuen legez… Baina 2005ean egin zezakeen, Frantziaren kontrako lehen erabakia egon zenean. Baina Gobernuak ez zuen ezer esan. Dena den, Europako Batasunak 2004tik bazuen Espainiak ematen zituen laguntza hauen berri, Herbehereetako ontziolek jarritako salaketen ondorioz, eta EBk ere ez zuen ezer egin. 2006an, Herbehereetatik beste salaketa bat jarri zen. Eta orduan bai, azalpenak eskatu zitzaizkion Espainiari. Erantzuna: diru laguntza guztiak arauzkoak zirela, gehiago zehaztu gabe. 2006tik 2011ra ez dago inolako mugimendurik gaiaren inguruan”. Bistakoa da Espainiako Gobernuaren utzikeriak baduela zerikusirik auzian, baina Europako Batasunak ere arazoa loditzen utzi du 2011ra arte neurririk hartu gabe. “Azkenean, erakunde publikoen arduragabekeria geuk ordainduko dugu. Tax leasea aplikatu den bakoitzean Espainiako Ogasun Ministerioaren baimena izan dugu. Txosten horietan jasotzen dira detaile guztiak, eta banketxeek ez dute ordaintzen Ministerioaren sinadurarik gabe. Guk araua bete dugu beti”.

ERREPORTAJEA

Zer da tax lease-a?

Erabakiaren ondorioak Uztailaren 17an Lehia Batzordeak emango duen behin betiko ebazpenaren ondorioak larriak izan daitezke oso. Diru laguntzak bueltatu behar badira, ontziolek diote sektorearen heriotza ekarriko duela. “Almunia komisarioa behin eta berriro ari da azpimarratzen diru laguntza ez dutela ontziolek itzuli behar, ontzi jabeek eta inbertitzaileek baizik. Ohartu da erabakiak hondamendia ekarriko duela, 90.000 lanpostu daudela jokoan eta industria sektore oso bat galduko dela, eta bere burua zuritu nahi du. Baina bere argudioak ez du balio. Ontzi jabeak eta inbertitzaileak 2.800 milioi euro itzultzera behartzen badituzte, bezerorik gabe geldituko gara. Ontzi jabeak Asiara joango dira ontziak eraikitzera, eta inbertitzaileek beste leku batera eramango dute dirua. Gainera, erreklamazio piloa jasoko dugu eta epaitegietan ikaragarri luza daitezke auziak. Gureak egingo du”. Ondorioak, gainera, ari dira dagoeneko pairatzen. Ziurgabetasun egoerak bezeroak uxatu ditu eta 2011tik kontratazioak behera egin du nabarmen. “Herbehereentzat oso errentagarria izan da gu salatzea. Gure bezero asko bereganatu dituzte, salaketak sortu duen konfiantza ezagatik. Ontzigintzak konfiantza funtsezkoa da, inbertsio handiak direlako eta epeak luzeak direlako. Egoera honetan, nor etorriko zaigu itsasontzi bat kontratatzera? Nork emango digu finantziazioa? Zer hornitzailek egingo du gurekin lan ezin badugu ziurtatu gure etorkizuna? Baina Herbehereetako ontziolek arazo berbera izan dezakete laster, apirilean haien kontrako salaketa jarri genuen eta. Azkenean ondorioa zein da? Ontzi jabeak –munduko ontzi jabeen erdiak baino gehiago europarrak dira– Asiara joango dira kontratatzera Europan dagoen ziurgabetasun juridikoak uxatuta”. Balenciagaren 405. ontzia, kolokan Azken ebazpenaren zain egon gabe, dagoeneko borroka juridikoak ondorio larriak ekarri dizkio Balenciagari. Ontziolak B A L E I K E 2 0 1 3 U Z TA I L A - A B U Z T U A

11


PUBLIZITATEA BALEIKE + 12

B A L E I K E 2 0 1 3 U Z TA I L A - A B U Z T U A


lanustea Balenciaga langileek ordubeteko lanustea egin zuten uztailaren 9an arazoari konponbidea eskatzeko

ren kasuan aplikatutako irizpideak –Administrazioaren neurri ezak ematen duen babes juridikoa– balio beharko luke kasu honetan ere. Eta badute beste argudio bat: “2009an Norvegiako ontzi jabeek gutun bat bidali zioten orduko Lehia komisarioari Espainiako tax lease diru laguntzen inguruan kontsulta egiteko. Komisarioak erantzun zuen diru laguntzak ez zirela diskriminatzaileak. Erantzun horren ondorioz, Norvegiako ontzijabeek hainbat kontratu sinatu zituzten Espainiako ontziolekin. Orain dirua itzularaziko al diete?”. Aldiz, ebazpena aldekoa bada, Balenciagak eta Euskal Herriko gainontzeko ontziolek etorkizun oparoa dute Galdeanoren iritziz. “Bizkai eta Gipuzkoako ontziolak dira, dudarik gabe, Estatuko ontziolarik modernoenak eta sendoenak. Etorkizun oparoa dugu ebazpena aldekoa bada eta lan egiten uzten badigute. Gainera, Europako Batasunari tax lease sistema berri bat –aurrekoaren oso antzekoa, ñabardura batzukin– onartzeko eskatu zitzaion. 2013aren hasieratik dago indarrean, EBren bedeinkapenarenarekin. Gu geu azpiegituretan inbertsio handiak ari gara egiten, epe luzerako etorkizuna bermatu nahi dugulako. Korta industriagunean 2.800 metro koadroko lantokia prestatu dugu, ontziolan lekua irabazteko. Gainera, dena estaltzen ari gara, euri egunetan ere ehuneko ehunean lan egin ahal izateko. Produktibitatea hobetzeko neurriak ari gara hartzen”. Balenciagak 320-350 lagunentzako lana sortzen du zuzenean –98 dira lantaldekoak, gainontzekoak azpikontratatuak–, askok herriko jatetxeetan bazkaltzen dute egunero; itsasontzi baten kostuaren %70 ekipamenduak dira eta inguruko enpresetan erosten ditugu (Azcue, Guascor, Mendiola, Pasai…), eta beste hainbat lanposturi eusten laguntzen dugularik. Zumaia sortu zenetik egiten dira ontziak Urolaren itsasadarrean. Tradizio horren azken ikurra da Balenciaga. Garrantzitsuegia bulegoetako borroka batek betirako hondoratzeko.

ERREPORTAJEA

egin dezakeen ontzirik handiena eraikitzeko enkargua jaso du, baina orain dena geldirik dago. “Balenciagaren 405. itsasontzia da. Gure azpiegiturengatik, egin dezakegun handiena: 92 metro luze. 60 milioi euro balio du. Abu Dahbiko ontzi jabe estatalarentzat da. Haientzat egingo genukeen bosgarren ontzia da hau, harreman bikaina daukagu eta konfiantza dute guregan. Kontratua sinatuta dago, finantziazioa lortuta, milioi bat euro ere aurreratu dute harmailetan lekua gordetzeko… Orain dena airean dago”. Urrian ziren hastekoak ontzi berriaren lehen lanekin, eta 2014 osorako lana ziurtatzen zien arabiarren kontratuak. “Edozein dela ere Europaren erabakia, kasurik onenean, jadanik ezingo ditugu epeak bete. Eta ebazpena gure kontrakoa bada, ezinezkoa izango da kontratuari eustea. Nola esango diegu arabiarrei duela urte batzuk egin genien ontzi batengatik beste hamar milioi euro gehiago ordaindu behar dituztela orain?”. Aberdeengo (Eskozia) Craig taldea da Balenciagak azken urteotan izan duen bezerorik garrantzitsuena. Gaur arte, 23 itsasontzi egin dituzte eskoziarrentzat –azkena amaitzen ari dira–, eta beste sei egiteko harremanak nahikoa aurreratuta zituzten. “Craig taldearentzat 23 itsasontzi egin ditugu, eta tax lease diru laguntzak jaso dituzte. Zer aurpegirekin esango diegu orain ehun milioi euro bueltatu behar dituztela. Ez du zentzurik. Diru laguntza hauekin lortzen dugun bakarra da Asiak dumping-aren bidez (diru laguntza publikoak, finantziazio merkea, soldata oso baxuak, lan eta ingurumen baldintza onartezinak Europan…) jartzen dituen prezioetan lehiakor izatea. Azkenean, ontzi jabeak, merkatuko prezioa ordaintzen du”. Azken urteotan eraikitako zenbait ontziren argazkien artean, lan kargaren egutegia dauka itsatsita Galdeanok bulegoko horma batean. Azarotik aurrera amildegia dauka marraztuta. “Langile Batzordearekin hitz egin behar dut. Egoera ez bada aldatzen, neurriak hartu beharko ditugu”. Craigentzat amaitzen ari diren ontzia eta arrantza ontzi bat, oraingoz ez daukate beste lanik aurreikusita.

“Bizi dugun krisi ekonomikoarekin, zer zentzu du 90.000 lanpostu sortzen dituen sektorea osorik hondoratzea”

Itxaropenari eutsi Egoera larria izanik ere, Galdeanok ez du itxaropena galtzen. Garbi du bidegabekeria izugarria litzatekeela sektorea zigortzea eta uste du Lehia Batzordearen erabakia aldarazteko aukera badagoela. “Bizi dugun krisi ekonomikoarekin, dagoen langabeziarekin, zer zentzu du 90.000 lanpostu sortzen dituen sektorea osorik hondoratzea eta beste aldetik milaka milioi euroko diru laguntzak ematea, hain zuzen ere, gazteentzat lana sortzeko. Non egingo dute lan gazte horiek industriarik ez badago?”. Bestalde, Espainiako Gobernuak ez zuen zuzen jokatu diru laguntzen berri eman ez zuenean, baina demostratu da Europako Batasunak 2004tik bazuela diru laguntza horien berri eta ez du inolako erabakirik hartu 2011ra arte. Frantzia-

B A L E I K E 2 0 1 3 U Z TA I L A - A B U Z T U A

13


14

B A L E I K E 2 0 1 3 U Z TA I L A - A B U Z T U A


...

BALEIKE +

TABERNETAN BertilekiN Argazkilaria, margolaria, bideogilea, musikazalea, zine aditua, kultura handiko pertsona, entziklopedia humanoa, bizitza maite zuena eta aldi berean pertsona autodestruktiboa. Hori dena eta gehiago, askoz gehiago zen Bertil Lagerström, TESTUA: romatet Suedianjuan jaioaluis baina bere bihotza Euskal Herrian zuen argazkiak: arnaitz rubio aprea iparraldeko laguna. Bere obra ikusteko aukera izango da abuztuan zehar Zumaian, non hobeto berak hain maite zituen tabernetan baino. TESTUA: JUAN LUIS ROMATET

1982. urtean etorri zen lehen aldiz Zumaiara eta urte askotan udaro izan zen gure artean. Bere kamerarekin ia desagertuta dagoen Zumaia bateko irudiak jaso zituen. 1980ko hamarkada erdiko Zumaiaren ispilua dira bere argazkiak. Bertan bizitzen geratzeko saiakera bat egin zuen, baina ez zuen hemengo bizimodura egokitzerik izan. 2010. urtean etorri zen azken aldiz, bere 50. urtebetetzea lagunen artean pasatzera. Bertil Lagerström Suediako Örebro herrian jaio zen 1960. urtean eta 52 urte geroago hil zen herri berean, 2012ko azaroaren erdialdera, bihotzeko gaixotasun bat zela medio. “Shock handia izan zen guretzat. Bere lagun Per-en bidez jakin genuen hil zela. Ez genuen inola ere espero, baina Bertilekin edozer gauza espero genezakeen. Depresio handiak izaten zituen, bizimodua ere gogorra zuen. Bazegoen halako zerbait gertatzearen aukera, baina espero, ez genuen espero”, dio Roberto Gutierrezek. Hainbat udatan Zumaiara etorritako lagun B A L E I K E 2 0 1 3 U Z TA I L A - A B U Z T U A

15


BALEIKE +

suediarra gogoratuko dute abuztuan zehar espresuki berreskuratutako ‘Hurrengo tabernarte’ ekimenarekin. Bertil hobekien ezagutzen zuten lau lagun elkartu ditugu beraien hitzen bitartez, pertsona polifazetiko haren erretratu bat egiteko: Inaxio Manterola Manta, Ander Hormazuri, Keixeta eta Roberto Gutierrez. Udako iluntze epel batean jarri dugu hitzordua Inpernupe tabernan. [Ander]: “Hauxe gustatzen zitzaion, lagunen artean egotea”. [Roberto]: “Baina terrazetan egotea ez zuen gogoko”. [Inaxio]: “Ez, hark nahiago zuen taberna batetik bestera mugitzea”.

guez, LKIko (Liga Komunista Iraultzailea) militantea zen eta poliziek hil zuten 1978ko sanferminetan, Iruñeko zezen plazan] bera Iruñean zegoela. Ander: German hil zutenean han zen. Ez dakit argazki horiek Iruñean erakutsi zituen. M: Trikornioen argazkia atera zuen, behintzat. A: Hori bai. Badakit akuarelak erakutsi zituela Iruñean, baina ez dakit argazkiak inoiz erakutsi zituen. M: Argazki tako handi bat utzi zuen Iruñean eta badakit galdu zituela.

“Lehenbizi sanferminetara joaten zen eta gero Zumaiara etortzen zen” Manta: San Juan gau batean egin genuen topo. Gure Txokoako inguru horretan geunden su festak ikustera joateko. Eta han zegoen. Berekin hitz egiten hasi ginen eta kontatu zigun lehenbizi sanferminetara etorri zela. Kasualitatea, Getarian agertu zen eta han Jexux Barbero ezagutu zuen. Hemen atoiontzi batean egiten zuen lo. Panamako bandera zuen itsasontzia zen eta ondoren jakin genuen Hanburgon arazo batzuk izan zituela. Patxi [Aristi], Burge eta laurok lagun egin ginen. Atoiontzitik atera genuen eta uda horretan Patxiren etxean egin zuen lo. Gero, urtero etorri zen. Udaro. Lehenbizi sanferminetara joaten zen eta gero Zumaiara etortzen zen, eta hemen denera apuntatzen zen. Lagun handiak egin zituen hemen eta urtero erakusketaren bat prestatzen genion. Lehenbizi argazkiekin etortzen zen eta gero Forondan egin zen erakusketa baterako oleo batzuk ekarri zituen.

“Tenperatura 35 gradu zero azpitik eta bizikletan aritzen zen egunkariak banatzen, mukiak izoztuta zituela” A: Suedian abantaila handiak zituen. Sei hilabete eskas egiten zituen lan han. K: Garai batean Volvon egin zuen lan, sindikalista ere bazen. Ez dakit horregatik esaten zuen opor luzeagoak izaten zituela. Diru kontua oso desberdina zen orduan. Suedian aurreratzen zuenarekin hemen bizpahiru hilabetez primeran bizi zen. Aurreratutako diru batekin Mexikon ere egon zen urtebetez, argazki interesgarri mordoa atera zuen, eta erakusketan ikusi ahal izango dira. A: Bazekien Suediara itzuliko zenean lana aurkituko zuela. Etxea ere ziurtatuta izaten zuen. K: Guk ezagutu genuenetik era guztietako lanak egin zituen. Lehenengo Volvon egon zen. Ikasten ari zela egunkari banatzailea izan zen etxez etxe. Tenperatura 35 gradu zero azpitik eta bizikletan aritzen zen egunkariak banatzen, mukiak izoztuta zituela. Telebista batean ere egin zuen lan dekoratuak, attrezzoa prestatzen eta kamera lanetan. Prentsa munduan argazkilari bezala aritu zen lanean eta Egin egunkariko kolaboratzailea ere izan zen. Hondartza nudista batean zaintzaile bezala ere egin zuen lan. M: Soldaduska zerbitzu sozialetan egin zuen, zaharren egoitza batean, hemen halako aukerarik oraindik ez zegoenean. Umeen kolonia batean ere aritu zen. K: Azken garaian lana eskoletan egiten zuen, Örebroko Udalak ordainduta, muralak egiten. R: Udalak eskatuta pare bat mural egin zituen, baina enkarguak ere jaso zituen. Sekulako muralak egiten zituen. Umeekin pintura tailerrak ere egiten zituen.

Ander: “Nik nire curriculuma galdu dut; berak zuen oso osorik bere buruan. Noiz izan nuen erakusketa bat, den-dena”

“Egun guztian kamera zintzilik zuen” M: Bista handia zuen. Hemengo gauza askok atentzioa ematen zioten eta egun guztia kamera zintzilik zuen. Urtero galtzen zuen kamera bat sanferminetan. Salaketa jartzen zuen Iruñeko udaltzaingoan eta aseguru etxeak emandako diruarekin berri bat erosten zuen! Roberto: Ez dut uste kamerak urtero galduko zituenik… M: Aseguru etxearena bitan edo egingo zuen gehienez. Bestela, harrapatuko zuten. R: Mantak beti esan ohi du zerbait nahiko adierazgarria dena. Dio Bertilek ateratako argazki batzuetan bera han zegoela berekin, baina ez zela konturatu argazkian agertzen den hori gertatu zenik; berak hori ez zuela ikusi. M: Bere Canon bat uzten zidan eta elkarrekin joaten ginen argazkiak ateratzera. Egun osoa argazkiak ateratzen egon, etxera bueltatu eta argazki on puta bat bera ere ez nik; berak, berriz, kristoren argazkiak. Keixeta: Bertil ez zen autodidakta; argazkigintza ikasi zuen. Hona iritsi zenean bazekien ofizioa. Karrera amaierako bidaia batean etorri zen Iruñera lehen aldiz. R: Komentatzen zuen Germanen hilketan [German Rodri16

B A L E I K E 2 0 1 3 U Z TA I L A - A B U Z T U A

“Momentua harrapatzea gustatzen zitzaion eta kamera digitalekin ez zuen lortzen” M: Ateratzen zuen argazki mota aldatu zuen eta ekartzen zituen kamerak txikiak ziren. A: Erabili eta botatzeko moduko horietakoak erabiltzen zituen, eta ez lehenago ekartzen zituen bezalakoak. R: Argazkigintzarekin eta sorkuntzarekin krisialdi pare bat


“Momentu guztiak magikoak ziren harentzat” K: Bere margoak ez dira kolore erakargarrietara bakarrik mugatu behar. Bere garaian biolentzia bezalako gaiak ukitzen zituen. Pertsonaien aurpegiak islatzea asko gustatzen zitzaion, baita bere munduak lantzea ere. Polita? Polita baino gehiago zen. R: Niretzat, oso lirikoa zen bere obra. Oso poetikoa. Bizikletak, txakurrak, giroa, sexua agertzen zen bere lanetan. A: Jende asko agertzen zen bere lanetan. Horrek bazuen zer ikusia aldaketarekin. Hona etortzean ikusten zuenarekin egiten zituen han lanak. Koadro onenak han egindakoak dira. Hemen zurgatzen zuenarekin egiten zituen han lanak. K: Han existitzen ez diren gaiak margotzen zituen. Ander: Ezin zuen momentu bat jaso gabe utzi, eta ez argazkitan bakarrik. Momentu guztiak magikoak ziren harentzat, han ez zituelako.

BALEIKE +

izan zituen. Argazkigintzaren kasuan, nire ustez, krisialdi zehatz bat izan zuen, eta izan zen digitalizazioa. Argazkilari klasikoa zen. Laborategiko lana oso ondo dominatzen zuen. Argia bazekien neurtzen, bazekien argazkia nola hartu irudia ondo ateratzeko. Guzti hori ondo menperatzen zuen. Hori dena aldatu zenean pixka bat galduta egon zen. Argazki kamera digital nahiko on bat erosi zuen, baina zioen kaka zaharra zela. Kexatzen zen kamerak ez zuela argazkia ateratzen momentuan. Momentua harrapatzea gustatzen zitzaion eta kamera digitalekin ez zitzaion ateratzen. A: Berak antizipazio hori zuen. M: Horrekin batera izan zituen bost urte kristoren lana egin zuela akuarelan. Egun guztia pasatzen zuen margotzen. K: Pintura beti egin izan du. Nik Arroan ezagutu nuen Bertil, nire festa batean, Arroan egin nuen lehen erakusketan, goizeko 6etan. Burge eta Patxirekin etorri zen eta erakusketa ikustera joan ginen, orain dela 30 urteko Karmen batzuetan, goizeko 6etan. Ordurako pintatzen zuen. Gogoan dut orduan ikusi nituela bere akuarelak. Hona etortzen zenean ez zuen margotzen; kamera beti gainean eramaten zuen eta argazkiak egiten aritzen zen. Hona karpeta bete lan ekartzen zuen, neguan Suedian margotutako akuarelak ziren. R: Margoak egiteko espazio bat behar da eta horretarako Txikirekin harremanetan jartzea baliagarria izango zitzaion hemen lanean hasteko. K: Hemen gutxi egiten zuen. Gehiago egindakoak ekartzen zituen. Bertilen pintura serioa handik ekarritakoa da. Hemen bere pinturen zale asko zituen, bai Iruñean, bai hemen. Donostian erakusketa izan zuen, Usurbilen ere bai, Iruñean bitan baino gehiago. Harrera ona izan zuen. Etekinak ateratzeko modu bat erakusketen bidez zuen. Hemengo bizimodua hala ordaintzen zuen.

lagunekin margotzen Bertil, Ander, Keixeta eta Roberto, Mutrikuko pintura lehiaketan.

“Harentzat hau zen Hegoaldea, guretzako Andaluzia izan daitekeena” K: Urtero etortzen zen udan, hasieran Sanferminetara eta gero Zumaiara. Urte eta erdi batean izan ezik: Mexikora joan zen argazkiak ateratzera Volvon eszedentzia eskatuta. M: Bere dinamika zen San Juan inguruan etorri eta irailaren hasieran joatea. Beldurra ematen zion hara bueltatzeak; ez zuen joan nahi izaten. Hemengo epeltasuna gustatzen zitzaion… A: Argia, kaleko giroa… Hauxe galtzeak kristoren pena ematen zion, baita goizean pare bat txikito ez edateak ere. K: Harentzat hau zen Hegoaldea, guretzako Andaluzia izan daitekeena. Gure bizitzaren inbidia zuen. Festetarako iristen zen, ez zuen gure neguko bizimodua ezagutzen. Hara itzultzea Iparraldera bueltatzea zen. Izaera, tenperatura… argia bera. Argazkilari batentzat argia oso garrantzitsua zen. M: Hemen lagunak aurkitu zituen, eta han ez zituen. Bere lagun minarekin urtean bitan hitz egingo zuen gehienez. “Entziklopedia humanoa, dokumentazio zentro bat zen” A: Musikaz ikaragarri zekien, entziklopedia bat zen. Nik nire curriculuma galdu dut; berak zuen oso osorik bere buruan. Noiz izan nuen erakusketa bat, den-dena. K: Memoria fotografikoa zuen. M: Hemen ateratako argazkiak han errebelatzen zituen eta horrela asimilatu egiten zituen. K: Momentu bati data jartzen zion. M: Kultura handiko gizona zen; Europako historia, bikingoak, Napoleon, nahi duzuna, dena zekien. Entziklopedia humano bat, dokumentazio zentro bat zen. K: Euskal Herriko ekimen sozial denetan parte hartu zuen. Zentzu horretan, guztiz integratu zen. Ekarpenak egiten ziTESTUA: tuen beti. erredakzioa Euskararen aldeko mobida denetarako obra utzi ARGAZKIAK: ELHUYAR zuen, protesta ekologikoetan parte hartzen zuen, festetan tabernetan lan egiten zuen. Kalean izaten ziren historia sozial denetan izaten zen. R: Urte batean bizikletan etorri zen Suediatik Zumaiara. M: Urte hura ederra izan zuen. Txirrinkako kamiseta ere berak egin zuen, baita Ihintza tabernako logoa ere. B A L E I K E 2 0 1 3 U Z TA I L A - A B U Z T U A

17


BALEIKE + 18

Erakusketa eta katalogazioa R: Hasieran atera zen ideia. Jakin genuenean hil zela lagunak afari batean bildu ginen hiletaren antzekoa egiteko. Berriketan atera zen erakusketa bat egitearen ideia, eta ez dakit Txikik edo nork, Hurrengo Tabernarte berreskuratzea proposatu zen. Garai batean egiten zen eta bera hain taberna zalea zela ikusita, ikusi genuen egokia izango zela berreskuratzea Bertili buruzko monografiko batekin. Momentuan ez genuen egin, azkarregi zelako; mamitu behar zen, ondo pentsatu. Udaberrian hitz egiten hasi ginen berriro eta egoki ikusi genuen udan martxan jartzea. Hurrengo Tabernarte udan egiten zen, bera udan etortzen zen eta bere urtebetetzea ere udan zen. A: Gainera urtero parte hartzen zuen. K: Eta bere lana hemen dago. Ez dago eskatu beharrik. Ander: Ikusi nahi dugu, baita ere, Zumaiako etxeetan zer dagoen. Azken finean etxe askotan daude bere lanak. Hasieran Oxforden egitea pentsatu zen, baina tabernetakoa atera zenean, bai argazkiak, bai margoak Erribera osoan eta beste tabernetan erakutsiko dira. R: Taberna bakoitzean erakusketa tinko bat egin nahi genuke. Erakusketa bakoitzak zentzu eta tinkotasuna izatea nahi dugu. Eta gero, guretzato hau bezain garrantzitsua da bere obraren katalogazioa egitea. Obra mordoa du bai marrazkigintzan, bai argazkigintzan, eta hori nolabait bildu nahiko genuke. Lan bakoitzari argazkia atera eta ahal izanez gero bere garaian kokatu nahiko genuke. Argazkiak ere bai, eta horrekin katalogo bat egin bere obra erregistratuta gera dadin. Erakusketa abuztuaren 4an inauguratuko da, eta hilaren amaiera arte egongo da. Norbaitek bere lanak utzi nahi badizkigu, uztailaren 15etik 27ra eraman ditzake Alondegira. Printzipioz, erakusketarako uztea izango litzateke onena, baina norbaitek ez badu horretarako utzi nahi, eskertuko genioke ekartzea, katalogatzeko. B A L E I K E 2 0 1 3 U Z TA I L A - A B U Z T U A

R: 1996an berritu zenean, Ander eta Txikik egin zituzten muralak eta Bertilek egin zuen logoa. M: Asko miresten zuena bere aitona bat zen, anarkista bat, Karl Marxen antzerako bizar handi bat zuena. R: Bere aitona 1911ko aldizkarietan ateratzen zen anarkismoko ideologo bezala. Berak asko hitz egiten zuen aitonaz. Gehiegi, batzuetan. Edozein momentutan ateratzen zuen bere aitona berriketaldietan. Ama poloniarra zuen eta hura ere askotan aipatzen zuen. K: Zineaz ere asko zekien. R: Emir Kusturicaren zale handia zen. M: Finlandiako zinegile hura ere, nola zen? Kaurismäki. Aki Kaurismäki ere elkarrizketatu zuen. R: Esaten zuen whisky botila bat astindu zutela bien artean. Ez dakit noiz, non eta nola argitaratu zen elkarrizketa hori. M: Etxean baditut oraindik berak ekarritako bideo batzuk. Gauza denak hona ekarri zituen bizitza hemen egiteko, baina ez zuen lortu. Ez zen egokitu. “Gaizki zegoenean ere bazen Bertil. Duintasun handia zuen” M: 1999an bere bizitza hona ekarri zuen. Zerbitzari, sukaldari, denetik egin zuen. Baina bakarrik geratzen zen. Gero eta okerrago zegoen eta azkenean etxera bidali behar izaten genuen. Hirutan bidali genuen etxera, Suediara. Nahiz eta gero eta okerrago egon, ez zuen hara itzuli nahi. K: Lagundu egin genion joaten. R: Hemengo egunerokotasunera ez zen ondo egokitu. Agian pentsatuko zuen hemen beti festan geundela. Edo hala izatea nahi zuen. A: Berak udan bizi zuen historia urte guztira luzatzea nahi zuen. Neguak hemen ere oso tristeak dira eta ez zuen hemengo erritmoa hartzen. K: Denboraren aldetik ere ez zen egokitu. Gu zahartzen joan garen bezala, bera lehen aldiz etorri zen urte haietan geratu zen. Festatik festara, guk 18 urterekin eramaten genuen bizimoduan. R: Ez zen egokitzen. Parrandan ibiltzen zen, berandu heltzen zen denera… Lanez lan ibiltzen zen. Ikusten genuen hemen gaizki zebilela. M: Alkoholak duena. K: Dependentzia bat zuen. A: Gaixo zegoen. Bertilek zera zuen… Nik eguerdian bi ardo hartuko ditut eta etxera joango naiz, bazkaldu, siesta egin, lana, paseatu edo tokatzen dena. Bertilek ez zuen horrela ikusten. Jendearekin egon nahi zuen, bizi nahi zuen. Hain tristea zen bere bizitza, jendea, jendearekin egotea behar zuen. M: Azken garaian gertatu zen inork ez zuela hura zaintzen. Eta hark norbait behar zuen bera zaintzeko. K: Komunikazio arazoak ere bazituen. M: Eta gogor egin behar zitzaion, eta inor ez zegoen prest. Eta horregatik behin bere familia ekarri genuen. Segada bat izan zen. R: Bidali baino, gauza zen diskurtso bat bota behar zitzaiola bere bizitza bideratzeko. [familia ekartzea] Ez zitzaidan ideia ona iruditu, baina parte hartu nuen.


Iparraldeko laguna ISMAEL MANTEROLA

Orain dela urte asko ezagutu nuen. Itsasontzi berezi batean etorri omen zen, moilan lotuta urteak egin zituen erremolkadore zahar beltz batean. Panamako bandera ote zuen ez dut oso ondo gogoratzen. Bertatik tipo arraro batek irten zuen, argazki kamera eskuetan edo lepotik zintzilik, antiojo borobilak, ile gutxi eta argia, azal zuri-zurikoa. Euskaraz hitzik ez, gaztelaniaz oso gutxi, ahal zuen bezala komunikatzeko ahaleginak egiten zituen. “Suekua� ezizenarekin izendatu genuen berehala. Nire anaiaren koadrilarekin irteten hasi eta udako pertsonaia bihurtu zen egun gutxitan. Argazki onak ateratzen omen zituen, zeraman kamera ikusi besterik ez zegoen garai hartako argazkigintza analogikoa maite zuela konturatzeko. Festak eta jendearen erritmoa interesatzen zitzaizkion; argazki kamera beti prest, konturatu orduko klik batean harrapatzen zuen gertakizun xume baina errepika ezin hura. Hemendik Sanferminetara joan omen zen, festatik festara ibiltzeko. Txundituta geratu zela ezin da zalantzan jarri, ordutik ia urtero egiten zigun-eta udako bisitaldia ipar hotzetatik etorritako mutil (Bertil beti izango da mutil, inoiz ez gizon) flako ilehoria. Komunikatzeko zailtasunekin, hizkuntza eta beste arazo batzuek zirela tarteko, artisten mitoak betetzen zituen gure lagun nordikoak: hobeto espresatzen omen zen argazki edo ur margoen bidez, bizitza bohemio edo, hobeto esanda, autodestruktiboa bizitzea gustatzen zitzaion (parranda, alkohola, utzikeria jantzi eta apainketarako), lagunak, musikak, poesiak, arteak eta kaleak asebetetzen zituen bera. Agian bere herrian lortzen ez zuen epeltasunaren espejismoa bilatzen zuen gure artean. Agian jendearenganako berotasun faltak eragin zuen bere argazkietan eta akuareletan irudikatzen zituen harremanak eta psikologia hain ondo harrapatzea. Argazkietan harrapatutako festetako giro alaia eta jenderen poza edo egoerak harrigarriak egin zaizkit beti, berak zituen komunikazio arazoak jakinda. Kameren bitartekaritzak, literalak eta artistikoak, errazten zion jendearekin harremana. Ez zen ahozkotasuna

bere alderdirik indartsuena, eta agian horregatik, jendearen lasaitasuna eta naturaltasuna kamera atzean ezkutatzen zen pertsonaia arraro haren aurrean. Era berean, kalean ikusitakoa, ikasitakoa eta jasotakoa esperientzia bisual eta humano horrek inspiratzen zituen ia batbatean sortutako akuarelak. Abiapuntua kolore orbain kasuala izaten zen; paper orri zurian pintzelaren bidez botatako ur koloreko tantak. Hortik koloreek giza formak eraikitzen zituzten ia beti: gizakiak kalean, aurpegi berezikoak, ia beti espresio handikoak, hainbeste, ezen beti Europa erdialdekoa edo iparrekoa espresionismoa gogorarazi didana. Kolore biziek espresio hori indartu besterik ez dute egiten. Bertil LagerstrĂśmek bere lana gure artean laga zuen. Agian hemen hobeto estimatzen genuelako berak egindako artea, agian Suedian artea saltzea ez zelako erraza berarentzat, ez dakigu oso ondo zergatik, baina egun batean gure artean itsasontzi zahar eta beltz batean azaldu zena, gure artean geratu da betirako. Han egongo da Suedia hotzean negua pasatzen, baina udan, urtero-urtero, San Fermin bueltan gure artean izango da. B A L E I K E 2 0 1 3 U Z TA I L A - A B U Z T U A

19


BALEIKE +

“Bertil 1977an ezagutu nuen...” Per T. Eriksson

Biok 17 urte genituen, eta ni Kalmarretik Örebrora joan nintzen bizitzera. Bigarren urtea hasi genuen gimnasioan, lau urteko hezkuntza-ziklo bat. Biok antzeko umore-sena genuen, bioi gustatzen zitzaigun MAD aldizkari estatubatuarra. Halaber, bioi gustatzen zitzaigun argazkigintza eta biok egiten genuen ardoa etxean. Gimnasioaren ondoren, soldadutza egin genuen, nik zerbitzu tekniko bat (Gotemburgon) eta Bertilek armarik gabeko zerbitzua. Gero, ni Gotemburgora joan nintzen bizitzera eta Ericssonen hasi nintzen lanean (eta hantxe jarraitzen dut gaur egun); urtebete geroago, Bertil ere Gotemburgora joan zen eta ikasten hasi zen Argazkigintza Eskolan. Hurrengo 18 urteetan sarri-sarri elkartzen ginen. 1994 eta 1997 artean elkarrekin bizi izan ginen, pisu berean. 2001ean ni Stockholmera joan nintzen bizitzera, eta Bertil Zumaiara. Azken 12 urteotan 5 edo 6 aldiz baino ez genuen ikusi elkar. Bertilek bidaia asko egin zituen. 70ko hamarkadan, 26 urtetik beherako gazteentzat, interrail zen bidaiatzeko era nagusia. Bertil eta bi lagun (uste dut bat Leif Holm zela) lehen bidaia interrailen oso gazterik egin zuten, 16 urterekin. Urte batzuetan, Bertil udara bakoitzean hilabete (eta 1980an bi hilabete) joan zen Europa osoan zehar, batetik bestera, trenez. Bidaia horietan ezagutu zituen Iruñea, Sanferminak eta Euskal Herria. 1979an bidaiatu nuen lehen aldiz interrailen, Bertilekin eta bi lagunekin. Egun batzuk Ingalaterran pasa ondoren, Iruñera joan ginen: Bertil zeruan bezala zegoen, poz-pozik. Lau egun geratzea lortu genuen. Hurrengo urteetan neuk ere lortu nuen ia urtero Sanferminetara joatea. 80ko hamarkadan, Zumaia ezagutu zuen, eta errotzen hasi zen, bertan geratzen. Oporretan batetik bestera bidaiatu beharrean, Zumaiara joaten zen, eta han geratzen zen. Argazkigintza Eskolan hiru urte egin ondoren, Bertil lana aurkitzen ahalegindu zen, argazkilari, baina inoiz ez zen izan hiztun ona, erraz hitz egitekoa. Agian, argazkigintzaren bidez errazago adierazten zuen nahi zuena. Lan egin nahi zuen eta orduan hasi zen lanean Volvon. Volvon sindikatu batean zegoen, sozialdemokraten alternatiba erradikala zen batean, eta han hasi zen militante eta lanean Bertil. Aisialdian, pintatzen pasatzen zuen denbora luze. Argazkigintza eta pintura tartekatzen zituen, eta argazkiak erabilTESTUA: URBIETA tzenIZASKUN zituen pintatzeko ideiak hartzeko. Argazkiak beti ziren

“Egun batzuk Ingalaterran pasa ondoren, Iruñera joan ginen. Bertil zeruan bezala zegoen, poz-pozik”

20

B A L E I K E 2 0 1 3 U Z TA I L A - A B U Z T U A

mugimenduan, eta koadroak ere halakoak izaten ziren. Bertilek Anna Bergstrom ezagutu zuen eta bikote izan ziren urte batzuetan, 1991n bost hilabeteko bidaia egin zuten elkarrekin Mexikora eta Erdialdeko Amerikara. Denboraldi horretan, ni beraien pisuan bizi izan nintzen. Anna oso neska berezia zen, oso bizia, eta Bertil oso harro zegoen harekin. Bilatu nuen Bertilen hiletetaratako, baina ez nuen aurkitu. 1994an, bidaia bat prestatzen hasi nintzen, Hego Amerikara joateko. Bertil bakarrik bizi zen eta elkarrekin bizitzera joan ginen, dirua aurrezteko. Ordu estra asko sartzen zituen normalean Volvon, gero udako oporrak luzatu eta Zumaian egoteko. Orduan, Zumaian pintatu ere egin zuen, baita koadroak saldu ere, eta ohi baino denbora gehiago geratu zen. Inoiz ez zidan deitu, eta nik ez neukan harekin kontaktatzeko modurik. Abenduaren hasieran azaldu zen, ezer gertatu ez balitz bezala. 1995ean Hego Amerikara joan nintzen udaberrian, eta etxera bueltatu nintzenean, Bertil beti bezala Zumaiara joan zen. 1996an erabaki nuen Espainiara joatea eta bi aste iragan nituen Bertilekin Zumaian. Esperientzia bizia izan zen, hainbat alderditatik begiratuta. Pribilegio handia izan zen zenbat lagun zeuzkan ikustea eta haiek ezagutzea. Iruñean geunden, Sanferminetan. Gauaren erdian, Bertili bururatu zitzaion buelta bat matera joatea; esnatu egin ninduen, eta galdetu ea nahi nuen; baina ni ez nengoen ondo, eta


M: Hilabetez egon behar zuen lanean eta edan gabe. K: Gu ezin ginen bere kargu egin. Orduan, eskatu genion familiari, bere anaiari, etxera eramateko. Egoera sozioekonomikoa han desberdina da eta han agian aukera gehiago izango zituen. Familiak esan zigun beraiek ere arazoak zituztela eta ezin zutela eraman. Hemen geratzen zenez, erabaki genuen neurri batzuk hartzea: lanean dena emanda jartzea Zelai Azpin genuen tailerrean. M: Konpromisoa hartu zuen obra egiteko eta erakusketa bat egiteko urte horretan. Eta hilabete batean txukun egon zen. R: Eta egin zuen egin beharrekoa. Baleiken ere elkarrizketatxo bat egin genion. Lagun talde batek mezenas antzeko funtzioa hartu zuen. M: Erakusketa egin zuen, eta kitto. K: Nik alde positibotik begiratu nahi dut. Egin zituen gauzak. Alde txarretik begiratzen badugu, esan daiteke egunero mozkorra zegoela. M: Baina hala zen! K: Bai, baina nik ez dut hori esan nahi. R: Baina, beno! Gaizki zegoenean ere bazen Bertil. Duintasun handia zuen.

BALEIKE + ERREPORTAJEA

ezetz erantzun nion. Hurrengo egunean Zumaiara bueltatu nintzen; lagunak ikusi nituen eta galdetu zidaten non zegoen Bertil. Azaldu nahi nien haserre nengoela harekin, alde egin zidalako, baina ezin nuen behar bezala azaldu. Orduan, egun bat geroago Bertil etxera beltatu zenean, errietan egin zioten lagunek. Egunotan beste Bertil bat ezagutu nuen. Zaunka egiten zidan, haserre, bat zela edo bestea zela. Inoiz ez nuen horrela ikusi, baina apartamentuan elkarrekin egon ginen bitartean pare bat aldiz gertatu zen. Egun batzuk geroago, Iruñera joan ginen elkarrekin, baina ni ez nengoen festetarako. Baziren hamaika urte lehen aldiz Sanferminetara joan nintzenetik. Gaztea heldu bihurtzen da. Bertilek utzi egin zuen Volvo eta pinturan murgildu zen buru-belarri. Lanik gabe, harremanetan jarri zen telebista batekin eta hantxe hasi zen lanean, tokiko telebista egiten. Langabetuentzako programa batean ibili zen sei hilabetean. 1997an Euskal Herrira etorri nintzen, “bidaian”. Udaberrian, gaztelania ikasi nuen Euskal Herriko Unibertsitatean, Bilbon. Aste Santuan Bertil eta biok Zumaian elkartu ginen eta Santelmoak ospatu genituen. 2001ean Stockholmera joan nintzen bizitzera, Ericssoneko beste lan batera, eta aldi berean Bertil Zumaiara joan zen bizitzera, sukaldari aritzera lanean. Azken zerbeza hartzeko elkartu ginen. Iritsi nintzenean, Bertil mozkortuta zegoen. Ez genuen askorik hitz egin, aurrez aurre eserita denbora luze egon baginen ere. Orduan, tristura sentitu nuen. Hurrengo urteetan hainbat aldiz elkartu ginen. 2003an, Jeanettek eta biok hamar eguneko bidaia egin genuen Euskal Herrira, eta bi egun pasa genituen Zumaian. Bertil oso ondo zegoen, aste batzuk batere edan gabe pasa ondoren, eta erakusketa baterako ere pintatu zuen. Erakusketan asko saldu zuen, eta hortxe amaitu zen lehorraldia, edana ez egoteko denboraldia. 2004an, Bertil Suediara eta Örebrora bueltatu zen. 2006an, Roberto Suediara etorri zen, bisitan. Bertil Stockholma etorri zen eta egun batzuk pasa genituen elkarrekin, zoragarri. Gure itsasontzian txangoa ere egin genuen, uhartez uharte. Egun batzuk geroago, Kalmar FF futbol taldeko zaletu batzuekin Örebrora joan nintzen, futbola ikustera. Bertili gustatzen zitzaion futbola ikustea, baina ez zen inoiz animatu talderen bateko zale izateko. Bertil azken aldiz Jeanettek eta biok antolatutako nire 50. urtebetetze-festan izan zen. Egun hartan Bertil alboan izan nahi nuen. Hasieran ez nuen harrapatu, baina astebete lehenago azaldu zen. Zumaian izan zen, noski, eta bere 50. urteurrena ospatzen, gainera, ederki. Festa alaia eta dibertigarria izan zen, familiarekin eta lagunekin, eta Bertilek oso ondo pasa zuen, gero ere festa horretaz asko hitz egiten zuen eta. Horixe da Bertilez akordatu nahi dudan azken gauza.

“Proiektu batzuk aurrera eramateko esperantza zuen. Bazituen hainbat proiektu…” R: Bera 2004an joan zen hemendik. Handik bi urtera joan nintzen bisitan, 2006an. Orduan berriro ere egunkariak banatzen egiten zuen lan. Gaueko ordu batean jaikitzen zen eta bizikletan banatzen zituen egunkariak. Han egon nintzen berekin eta esango nuke bere bizitza han ordenatuagoa zela hemen baino. Hala behar zuen, ez zuen beste aukerarik. Nik han oso ondo ikusi nuen. K: Anfitrioi oso ona zen hemendik joaten zen jendearentzat. R: Han egon nintzenean zoragarri pasa genuen. Nirekin jaitsi zen Stockholma eta Goteborga. K: Kimikaria ere ba zen. Asko zekien kimikaz. Argazkigintzarako eta margoetarako kimika asko erabiltzen zuen. Alkohola ere etxean egiten zuen. R: Per-ek esaten zigun garagardoa etxean egiten zutela. M: Eta likoreak ere bai. K: Han garestiak ziren likoreak egiten zituen, baina bazeukan bereziki kimikaren kontrola. M: Jan kontuetan moko finekoa zen. Dena kontrolatzen zuen. Izokin keztatuav nola egiten zen, zer ongailu jartzen zitzaion. Izugarri gustatzen zitzaizkion bizitzako plazer horiek guztiak. K: Arrain kontuekin ere haluzinatu egiten zuen. Hara arrandegira joaten zenean kokotxak eskatzen zituen. Han ez dira jaten eta katuari ematen dizkiote. Hemen ezagutu zituen kokotxak eta hara joaten zenean esaten zuen katuarentzat zirela, baina berak jaten zituen. Lotsa ematen zion kokotxak eskatzeak. M: Bakailaoaren arrainburuak, txibiak… Esaten zuen oso merke jaten zuela han. K: Berak hemen ezagutu zituen zenbait janari. Perretxikoen kasuan, han jendeak ez zituen ezagutzen eta bera herriko parkera edo etxe aurreko parkera joaten zen eta onddoak eta halakoak biltzen zituen. Hango jendeak ez zuen jakiten zertan ari zen. Jarraipena 21. orrialdean

B A L E I K E 2 0 1 3 U Z TA I L A - A B U Z T U A

21


PUBLIZITATEA ERRETRATUA ELKARRIZKETA BALEIKE + 22

B A L E I K E 2 0 1 3 U Z TA I L A - A B U Z T U A


BALEIKE +

R: Gauza horiek guztiengatik uste dut maitemindu zela Euskal Herriarekin. Maitemin horrek ekarri zizkion gauza onak eta txarrak. Han goian zuen ordena hemen desordenatu egiten zen. Ni han egon nintzenean ondo zegoen. 2010ean hitz egin genuenean bazuen itzultzeko asmoa. Proiektu batzuk aurrera eramateko esperantza zuen. Bazituen hainbat proiektu… K: Bertili aldatu zitzaiona ekonomia izan zen. Lehenengo urteetan suediar baten eta euskaldun baten ekonomiak oso bestelakoak ziren. Hango diru apur batekin hemen jauntxo bat bezala bizi zen. Gaur egun parekatu egin dira, eta zaila egiten zitzaion dirua aurreratzea. R: Hala ere, ekonomia aldetik hobeto joanda ere ez dut uste hemen hobeto joango zitzaionik. Uste dut gauza berberak egingo zituela. K: Arazoa, nire ustetan, adinean dago. Festatik festarako ideia horretaz maitemindu zen, eta ez zuen heldutasunerako pausorik eman. M: Esango nuke hemen presa balu bezala bizi zela, bukatu egiten zelako. Hemen hainbeste gauza zeuden beretzat, egunero disfrutatu nahi zituen. Ezin izan zion horri buelta eman. Eta hori aspergarria izan daiteke azkenean. “Bere oparia bidaia egitea izan zen eta bere herrira itzultzea, bere herria Zumaia zen eta” K: 2010. urtean, 50 urte bete zituen urtean etorri zen azken aldiz. 50 urte betetzea Suedian oso-oso garrantzitsua da. Suediarrek familian, lagunartean ospatzen dute. Esan zuenean hona, Euskal Herrira, etorri behar zuela, inguruko jendea harrituta geratu zen. “Nola hara joan behar dekela!”. Urteurren hori opariak egiten diren garaia da eta bere oparia bidaia egitea izan zen eta bere herrira itzultzea, bere herria Zumaia zen eta. Gurekin egon edo ez, ez zen inportantea; garrantzitsua herria zen. Hilabete eta erdi egin zituen hemen. Joan-etorriko txartela eta diru kopuru bat zuen. Besterik ez. R: Sanferminetara ere ez zen joan urte horretan. Azken urteetan oso gutxi joan zen Sanferminetara. K: Anaden egin genuen 50. urteurreneko afaria. Astegun bat izango zen eta jende gehiena etxera itzuliko zen, baina berak Getarian jarraituko zuen ospakizuna, festetan. R: 2008an ere etorri zen. Bilbora joan ginen jasotzera. Zumaiara bidean kontatu zigun zer proiektu zituen. Euskal Herrian zehar buelta bat eman nahi zuen, argazki erreportaje bat egin gero hango aldizkariei saltzeko, freelance batek bezala. Indarrarekin etorri zen. Heldu ginen, Tomas apartamentuan laga zituen gauzak, taberna batean sartu ginen… M: Eta akabo. K: Akabo. R: Ez zuen gehiago hitz egin proiektu horietaz. Tabernaz taberna ibili ginen, ni etxera joan nintzen eta hurrengo egunean oso gaizki zegoen. Antsietate handia zuen. Uste dut astebete egon zela etengabe edaten, ia begi bat lehertu zitzaion: gorrigorria jarri zitzaion. Ez dakit, hemen galdu egin zen. K: Guk ulertzen ez dugun zerbait da eta hango kulturan dagoena. Iparraldean jendeak erori arte edaten du.

Denbora batean Egin egunkarian kolaboratu zuen argazkilario bezala. Argazkian, Igandegin gehiagarriaren azalean, Bertil eta Inaxio.

A: Nahiz eta lana izan, Bertili hona etortzen zenean gauzak ahazten zitzaizkion. K: Dirurik ez zuenean Arroara joaten zen lanera. Durorik ez zuenean zuloan sartzen zen lanera. Bestela, festarik festa ibiltzen zen. Zumaian garai bateko jende askoren laguna izandakoa da. Euskal Herriko festa guztietara heltzen zen eta festan joateko lagunik onena zen. A: Edo okerrena [barreak]. K: Euskal Herrian oso ezaguna zen. Iruñea aldean bereziki, lan ona egiten zuelako argazkilaritzan, baina baita oso pertsona herrikoia zelako. Festetako erregea zen. “Bohemio bat zen ikuspuntu zabal batetik begiratuta” R: Askotan bohemiotasuna aipatzen da eta nik uste dagoeneko zentzua galduta duela. Baina zentzu duinik badu, Bertil hori izango litzateke. Bohemio bat zen ikuspuntu zabal batetik begiratuta. Artea, kalea, hitz egitea, politika, ideologia, hori guztia biltzen zuen pertsonaia poetikoa. M: Artista. A: Rockero zaharra. K: Euskal Herriaz maitemindu zena eta bere tokia aurkitu ez zuena. B A L E I K E 2 0 1 3 U Z TA I L A - A B U Z T U A

23


PUBLIZITATEA ERREPORTAJEA BALEIKE +


...

Haize Galarraga,

Ipar Korea ezezaguna hurbiletik ezagutzen testua: IZASKUN urbieta esnal argazkiak: HAIZE GALARRAGA

lider maiteak Piongyanggo Mansudae menditxoan daude hiriburuko monumentu garrantzitsu hauek. Pasa dituzten gerrak omentzeko eraikiak dira. Ezkerrekoa, japoniarren aurkako gerran ibili ziren korearrak omentzeko jarritakoa da, eta eskuinekoa, aldiz, Ipar Amerika eta Hego Korearen aurka egin zuten gerra oroitzeko. Bi monumentu hauen artean, liderren figurak aurki daitezke urre kolorean eta tamaina handian.

B A L E I K E 2 0 1 3 U Z TA I L A - A B U Z T U A

25


Bederatzi hilabetez lanean jardun du Haize Galarragak Beijingen, Txinan. Ekaina bukaeratik etxean da, baina bueltatu baino lehenago Ipar Koreara bidaiatzeko aukera izan du. “Herrialdeari buruzko albisteak irakurri eta ikusten nituen Txinan, eta gainera hara jende gutxik bidaiatzen zuela jakin nuen. Hori nahikoa izan zen niri Ipar Korea ezagutzeko gogoa pizteko”. Herrialde ezezagun eta arrotz hori bere begiekin ikusi, aztertu eta ezagutu nahi zuen, eta, hala, lau eguneko antolaturiko taldeko bidaia batean ekin zion abenturari. Kuriositateak bultzaturik, “debekuz” betetako herrialde honi xarma aurkitu dio. “Ezin da beste ezerekin konparatu eta guztiz gomendagarria iruditzen zait bisitatzeko”.

ezkontza, edo... Ipar Koreako ezkontza tipiko bat ikusteko aukera ere izan zuen. “Argazkian jartzeko eskatu genien eta ez ziguten inongo arazorik jarri”, aipatu du Haizek. “Hala ere, beti geratzen zara benetako ezkontza zen edo aktoreak izango ziren zalantzarekin.Txinako lagun batek aipatu zidan dena gezurrezkoa dela, eta aktoreek egiten dituztela horrelako antzerki hauek”. Gauza da inork ez dakiela egia den edo ez, “eta batzuetan hobeto da, grazia ematen dizu eta bakoitzak bere pelikula egiten du”.

kim dinastia Piongyangera (Ipar Koreako hiriburura) iritsi eta tren geltokian erraz antzeman daitezke herrialdeko liderrek duten indarra. Kim Il Sung eta Kim Jong-il haren semea dira uneoro, hiriburu nahiz Estatu osoko edozein txokotan, agertzen diren pertsonak. Biak hilda daude, eta orain, bigarrenaren semea, Kim Jong-un, da Errepublikaren burua. Juche izeneko ideologian oinarritzen da herrialdea; sozialismoaren interpretazio bat da, eta Kim Il Sung izan zen Koreako Herri Errepublika Demokratikoaren sortzailea.

piramidea hiriburu erdian Eraikinak sobietar itxurakoak dira batez ere Ipar Korean, eta horietatik bereizgarri, argazkian dagoen piramide itxurako hotela aurki dezake bisitariak. Ryugyong hotela 1987an hasi ziren eraikitzen, baina oraindik zabaltzeke dago. Itxura guztien arabera, aurten irekitzea espero dute eta munduko bigarren hotelik garaiena izango da.

26

B A L E I K E 2 0 1 3 U Z TA I L A - A B U Z T U A


lehenengo debekua Maiatzaren 1ean abiatu zen Haize Beijingetik Dandongera (Txina eta Ipar Korearen arteko mugako hiria). Lau eguneko bidaia ezberdin eta ezezagun baten atarian aurkitzen zen. Pare bat hilabete lehenago, gainera, Koreako Herri Errepublika Demokratikoak, hau da, Ipar Koreak, arma nuklearren inguruan duen garapena deuseztatzeko asmoz, Nazio Batuen Erakundeak zigor ekonomikoak gogortu zizkion. Martxoaren 7an gertatu zen hori, eta hurrengo egunean, Ipar Koreak ere bere neurriak hartu zituen. 1953an sinatu zuen armistizioa baliogabetu zuen, eta, horrela, Hego Korea eta Amerikako Estatu Batuak erasotzeko eskumena hartu zuen. Bidaia, beraz, egoera horretan hasi zuen Haizek. Hala ere, aurretik bidaia agentziak bisita egingo zela ziurtatu zion, eta, hala, maiatzaren 1ean joan zen alboko herrialdera. Dandongera iritsitakoan, trenez aldatu eta Ipar Koreara eramango zuena hartu zuen. Soilik Txinatik dago sartzeko aukera eta trenez edo hegazkinez egin daiteke. Lehenengo aukera baliatuta, Ipar Koreako tren berdea hartu eta lehenengo debekuak bertan harrapatu zuen gure bidaiaria.Turista guztiak bagoi berean jarri zituzten eta handik ezin ziren mugitu. Jatetxea beste bagoi batean zegoen eta hara baino ez zitezkeen joan. Gainerakoan, bakoitza bere eserlekuan.

erromesaldian Kim Il Sungen jaioterria ikustera joan eta bertan jende askorekin topatu zen Haize. “Parke txukun eta polit bat dago, eta erromes modura joaten dira herritarrak hara. Putzu moduko bat ere badago eta hango ura edatea da ohitura”. Argazki honetan ez da askorik igartzen beharbada, baina ipar korearrek antzeko orrazkera daramate; bai gizonezko, bai emakumezkoek. “Orrazteko modu batzuk bakarrik daude onartuta”.

turista guztiak batera Piongyang hiriburutik Taedong ibaia igarotzen da eta horren erdian irla bat . “Turista guztiak irla horretan dagoen hotelera eramaten dituzte eta handik ez urruntzeko gomendatzen dute gidariek”. Antolaturiko bidaia batean hartu zuen parte Haizek, eta, egia esan, bakarrik ibili nahi bai, baina ezin izan zuen.

B A L E I K E 2 0 1 3 U Z TA I L A - A B U Z T U A

27


eskaintza Liderren monumentuei lore eskaintza egin behar zaie. “Guk geuk ere lore batzuk erosi eta eskaintza egin behar izan genuen”. Argazkian ikus daiteke gazte talde bat bakoitza bere lorearekin liderrei eskaintza egiteko zain. “Guztiek, gainera, liderren pinak dituzte soinean”. Pin horiek bertakoek bakarrik erosi ahal dituzte. “Atzerritarrek Ipar Koreako banderaren pinak eros ditzakegu, baina ez liderraren aurpegiarekin”.

sinadurak Mendi inguruan kokatuta zegoen museo bat bisitatu zuen Haizek. “Mundu guztiko herrialdeetatik liderrari oparitutako gauzak ikus zitezkeen bertan”. Barruan ezin izan zuen argazkirik atera, baina kontatu digunez, era guztietako opariak zeuden. “Ongi begiratuta, konturatu nintzen agintari edo estatuen opariak baino, enpresa pribatuek bidalitako gauzak zeudela bertan”. Denetarik aurkitu omen zitekeen bertan: gauza eskasetatik hasita, ordenagailuak, argazki kamerak, urrea, diamanteak… eta Stalinen kotxea ere. Bertako liburuan sinadura utzi zuen Haizek. “Horrez gain, komunean gertatu zitzaidan anekdotarekin ere, nire beste sinadura bat utzi nuen bertan. Izan ere, pixa egitera joan eta nire pixatoki eta paretaren arteko hodiak zuloa zuela konturatu zen nire albokoa. Oinetakoak zeharo bustita jarri zitzaizkidan eta badaezpada segurtasun kamerarik ez zegoela ziurtatu eta irribarre handi batekin, komunetik joan nintzen, lurra oraindik eta distiratsuago utzita”.

bi ipar korea

28 28

“Oso ezberdina da turistentzat eginiko Ipar Korea edo bertakoentzat”. Hala, turistek ezin izaten dute bertako dendetan sartu, adibidez. “Hango dirua ere ezin dugu aldatu”. Horregatik, Txinako monetarekin ordaintzen zituen erosketak Haizek. Non erosi, baina? “Guretzat propio zeuden dendak, jatetxeak, hotelak… Eta kalean jartzen zituzten postuak ere turistentzat bakarrik jartzen zituzten”. Denetarik saltzen omen dute bertan: artisautza, oroigarriak, janaria, edaria… BBAALLEEI KI KEE 22000193 AUP ZI RTIAL IAL A - A B U Z T U A


ARGAZKITAN militarrak edonon Piongyanggo plazarik garrantzitsuena da hau; izan ere, desfile militarrak egiten den tokia da. “Nahiko ikusgarria da�. Militar asko daude kaleetan. Edonon ikus daitezke, bai gizonezkoak, bai emakumezkoak. Ipar Koreak mundu mailako soldadu indizerik handiena du; 45 soldadu 1.000 biztanleko.


PUBLIZITATEA 30

Johan Perez de Çumaya piratak ekintza ugari egin zituen XV. mende amaieran

B A L E I K E 2 0 1 3 U Z TA I L A - A B U Z T U A


MUNDUKO METRORIK SAKONENA Pionyangeko metroa munduko sakonena eta babesleku antinuklearra da. “Turista ginen guztiok geltoki batetik bestera ibili ginen, hori baita egiten uzten diguten bidai bakarra. Gainerako garraio publikoetan sartu ere ezin gara egin, adibidez”. Txinako bere lagunak kasu honetan ere esan zion metroan zeuden ipar korear guztiak aktoreak zirela. “Gainera, lur azpira sartzeko bidea luzea denez, jende asko irakurtzen joaten da eskaileretan. Gehiegikeria da, benetan ez du-eta hainbeste denbora irauten. Dena pixka bat arraroa da”.

ARGAZKITAN

zatitu gabe Ipar Korean ez da sekula agertzen zatitutako Korearen maparik. Horren adibide da ere argazki honetan agertzen den marrazkia.

liderrak nonahi Antzoki batean ere izan zen gure bidaiaria eta bertan, umeek eginiko ikuskizun batez gozatzeko aukera izan zuen. “Batzuek abestu egiten zuten, beste batzuek malabarismoak egin, musika instrumentuak jotzen zituzten… eta nola ez, bi liderren argazkia beti atzean zutelarik”. Izugarrizko show-a izan zela gaineratu du.

ez trafikorik, ez publizitaterik Erregai oso gutxi dago Ipar Korean. Hori dela eta, kotxe gutxi ikus daiteke eta apenas dagoen trafikorik. “Baina trafikoa kontrolatzen nonahi ikus daitezke poliziak”. Gauza bitxia benetan! Garraio publikoari dagokionez, tranbia, autobusa, trolebusa eta metroa dira herritarrek erabil ditzaketen garraio motak, baina oso urriak dira. “Aire garbia arnastu daiteke han, eta Beijingetik joanda, oraindik eta garbiago iruditzen zitzaidan”. Kaleko beste ezaugarri garrantzitsua publizitate komertzialik ez egotea da. Egon daitezkeen kartel, hitz edo marrazki guztiak liderraren eta ideologiaren ingurukoak dira.

komunikabideak Komunikabideei dagokienez, telebistako kate bakarra dute ipar korearrek. “Nahiko xelebrea da, gainera, oso tonu altuan hitz egiten dute albisteak ematen dituzten kazetariek”. Hala eta guztiz, Haizek hotelean 7 telebista kate ikusi ahal zituen turista zelako: 4 txinatar, errusiar bat, BBC eta bertakoa, jakina. Horrez gain, metroan egunkaria irakurtzeko aukera dute, horretarako propio jarritako lekuetan. Baina desinformazioan bizi dira ipar korearrak, eta beste herrialdeetan beraiei buruz esaten denaz kezkatzen dira: “Jakin nuen gure gidariak taldeko txinatar bati galdetu egin ziola ea zer esaten zen Ipar Koreari buruz Txinako albistegietan”.

muga Desmilitarizatutako eremua bisitatu zuen eta argazkian bi Koreen arteko muga ikus dezakegu. Bide estua zen haraino iristeko eta ertzetan hormigoizko bloke handi batzuk ikus zitezkeen egurrezko xafla batzuekin eutsita. “Prebenitzeko modu bat da, hau da, Hego Korea inbaditzen hasten bada, egurrezko xaflak kendu eta blokeak bidera erortzen dira, pasabidea ixteko”. Eremu berean, Koreako gerra bukatzeko egin zituzten bileren tokira ere eraman zituzten. Armistizioa deitzen dena sinatu zuten. Bertan su-etena sinatu zuten Ipar Korearrek eta Ipar Amerikarrek Nazio Batuen Erakundearen izenean joanda. B A L E I K E 2 0 1 3 U Z TA I L A - A B U Z T U A

31


ELKARRIZKETA

Bosco Garitano

Flysch Traileko antolaketa taldeko kidea

“Datorren urtean Europako Kopako lasterketa izan daiteke Flysch Trail-a” testua: gorka zabaleta

Zergatik erabaki zenuten duela bost urte mendi lasterketa bat antolatzea Zumaian? Batez ere, herriaren alde zerbait egiteko gogoak bultzatuta hasi ginen duela bost urte flysch trailarekin. Zegama-Aizkorriko erreferentzia genuen eta ikusi genuen kostaldeko inguru honek bazuela berezitasunik, beste laterketekin alderatuta itsasoa eta mendia uztartzen zituela eta leku paregabea izan zitekeela lasterketa bat antolatzeko. Flyscha bera ezagutzera emateko aukera ona iruditzen zitzaigun. Horrekin batera, Aspanogiri laguntzeko bultzada hori ere hasieratik izan dugu. Laukote bat zaudete antolakuntza lanetan. Lanak ondo banatuta dauzkazue… Txolok ezagutzen zuen ondoen mundu hau, korrikalaria da eta. Ibilbide batek behar dituen ezaugarriak eta mundu horretako harremanak dauzka. Txiki Gorostola berriz, lasterketa antolatzeko behar diren 220 boluntarioak lortu eta antolatzeko sekulako lana egiten du, eta ez da batere lan erraza. Fran Aizpuruak esperientzia handia du herriko beste lasterketak eta kirol ekitaldiak antolatzen: izen-emateak, arauak, federazioak, Udalaren babesa… Eta azkenik, neuk ZegamaAizkorriko antolatzaileak ezagutzen nituen, babesleen mundua… Finantziazioa lortzeaz, gure arteko antolaketa eta las32

Bost urte beteko ditu aurten Zumaia Flysch Trail mendi lasterketak. Jaio zenetik urrats sendoak egin ditu urtetik urtera, eta Europako Kopako lasterketa bat antolatzea da hurrengoa erronka.

B A L E I K E 2 0 1 3 U Z TA I L A - A B U Z T U A

terketaren kudeaketaz arduratzen naiz batik bat. Laurok osagarriak gara eta bakoitzak bere ekarpena egin dio proiektuari. Zegama-Aizkorri ispilua izan al da zuentzat? Niretzat bai. Zegama-Aizkorrik hamar urte egin ditu aurten. Zegamako herria ezagutzera emateko sortu zen. Hainbat ideia eta proposamen atera ziren bere garaian: eztiaren eguna, artzain eguna… Eta norbaitek proposatu zuen Europan indarra hartzen ari zirela mendi lasterketak eta Zegamak bazuela aukera Aizkorrirekin. Gaur egun Munduko Kopako proba da –Europan lau bakarrik daude–, mundu osoan ezaguna. Ikusirik Zumaian zer mugimendu sortzen ari zen Flyscharen inguruan, ikusi genuen hori bultzatzeko modua

izan zitekeela lasterketa. Hasieratik ahalegin berezia egin duzue antolaketan nabarmentzeko. Ez zarete helmugako pankarta soil bat jartzera mugatu… Guk badakigu ingurune ikusgarria daukagula baina egia da Europa edo mundu mailako probetan dabiltzan korrikalarientzat agian altuera, mendi handiak, falta zaizkigula. Hori gainditzeko, gure indargunea da antolaketaren maila. Paisaiarekin gozatzeaz gain, antolaketa bikainaren sentsazioarekin joan daitezela etxera. Azken batean, helburua ez da soilik lasterketa antolatzea; lasterketa parte bat da. Lasterketak zentzua du Zumaiaren izena zabaltzeko balio badu. Adibidez, mendiari lotutako punta-puntako kirolariak omendu ditugu urtero: Pasaban, Bereziartu, Iñurrategi, Txikon, Usobiaga . Lasterketa horrela antolatzeko finantziazioa behar da, eta Flysch Trail krisi ekonomiko baten erdian jaio zen… Hala da, baina esan beharra dago lau urtetan jadanik 15.000 euro eman dizkiogula Aspanogiri, lasterketako aurrekontutik. Finantziazioan parte hartzen dute Zumaiako hainbat enpresek, Udalak, Aldundiak, Kutxabankek, Skodak eta beste hainbat babesle eta laguntzaile txikik. Zumaiako herriak ere


ELKARRIZKETA

hartzen du parte, zozketekin. Eta azkenik izen-emateetako diruarekin osatzen da aurrekontua. Horrekin gastu guztiei egin behar zaie aurre eta, hala ere, Aspanogirentzat dirua biltzeko gai izan gara. Ondo antolatzeaz gain, urtetik urtera lasterketaren maila hobetzea da zuen erronka. Hasieran Euskadiko Koparako puntuagarria izan zen, ondoren Espainiako Kopakoa izatea lortu duzue, baina hori urrats bat baino ez da. Europa da zuen helburua. Bai, eta hasieratik gainera. Garbi genuen ez genuela herri mailako lasterketa soil bat egin nahi, horrek bizitza motza duelako. Kanpoko jendea erakarri nahi genuen, eta hasieratik jarri genion gure buruari erronka: Europako Kopako proba izatea. Zegama Munduko Kopakoa da eta gu horra ezin gara iritsi, besteak beste, mendi garairik ez daukagulako; baina Europakoa bai. Orain arte egindako urratsak horri begira izan dira. Eta noiz lor daiteke helburu hori? 2014an ez bada, 2015ean. Baina ea 2014rako lortzen dugun… Baina benetako aukerak al daude? Hau da, gutxieneko baldintzak betetzen al ditu lasterketak, ibilbideari dagokionez? Mendi lasterketen barruan badaude modalitate batzuk mendi garairik eskatzen ez dutenak. Frantziako Tourrean ere denetarik dago: mendiko etapak, ordekakoak eta erlojupekoak. Zumaiako lasterketa ezagutzen dutenek esan digute hemen irabazteko korrika asko egin behar dela. Mendi garaiak daudenean gehiago neurtzen dituzte indarrak, aldapan gora askotan oinez doaz eta behera egiten dute korrika asko; hemen ez, hemen hasi eta bukatu korrika egin behar da, oso azkar. Lanean ari gara ezaugarri horiek aintzat har daitezen Europan. Zer urrats egin behar dira hori lortzeko? Estatuetako federazioek dute hautagaiak proposatzeko eskumena. Beraz, lehenango lana da Espainiako Federazioa konbentzitzea. Hori lortzeko, Espainiako Kopan sartzea beste aukerarik ez dago, eta lana oso ondo egin. Iaz egin genuen urrats hori eta aurten berriro. Emaitza oso ona izan da. Espainiako Federazioko presidente Joan Garrigos bi probetara bakarrik joaten da urtean zehar: Zegamara eta Zumaiara. Zumaiara etortzen da asko gustatzen zaiolako eta oso ondo antolatuta dagoelako. Bere esku dago hautagaitza aurkeztea. Eta ezin dut ahaztu Pako Iriondo gure alde egiten ari den lana. Garrigosen aholkularia da eta sekulako lana egiten ari da gure alde. Elkartzen diren bakoitzean galdetzen dio nola dagoen gure hautagaitza Europako Koparako Federazioko lehendakariorde Goio Larrañaga ere asko ari zaigu laguntzen. Eta antolaketari dagokionez zer suposatuko luke? Lan berbera, ez litzateke aldatuko.

Eta ibilbidea? Hori hitz egiteko dago. Mendi gehiago sartzeko aukera aipatzen digute, Andutz hor dagoela… Baina guk ez dugu Flysch Trailaren izaera desitxuratu nahi. Eta ez dugu nahi lasterketa gogortu, korrikalari herrikoiak nahi ditugulako. Ezin dugu ahaztu eliteko korrikalariekin batera, gehienak herrikoiak direla. Lasterketak bost urtean bere nortasuna lortu du, bere ibilbidea, errekorrak… Erronka da Europa mailako lasterketa lortzea ibilbideari eutsiz. Aurten bada berrikuntza bat lasterketan: ibilbide motza egiteko aukera izango dute korrikalari herrikoiek. Aurreko urteotan korrikalari askok proposatu digute, 31 kilometro jende askorentzat gehiegi delako. Gaztetxoentzat motzagoa jarri behar izaten dugunez, pentsatu dugu aurten aukera ematea herrikoei ere. Udalaren babesa du eta izan du hasieratik lasterketak, baina ingurumen zinegotziak lasterketa eremu babestuan egitearen kontra idatzi berri du udal aldizkarian. Aldundia da biotopo babestuaren kudeatzailea eta hark jarritako baldintza eta betebehar guztiak bete ditugu. Hasiera hasietik haien eskutik joan gara, ibilbidea bera egokitu dugu inolako arazorik ez sortzeko, eta boluntarioek ahalegin handia egiten dute dena txukun txukun gera dadin. Askotan, lehendik zeuden zakarrak ere biltzen ditugu. Lasterketa amaitzen denean, Aldundiak urtero bere azterketa egiten du, neurtzen du kalterik sortzen ote duen. Eta ez da inoiz arazorik izan. Ingurunea maite dugu, zaindu beharreko altxorra da, jendeak ezagutzea, errespetatzea eta gozatzea nahi dugu. Hortik aurrera, ez daukagu askoz gehiago esateko. Iritzi guztiak errespetagarriak dira.

“Mendi gehiago sartzeko aukera aipatzen digute. Guk ez dugu nahi Flysch Trailaren izaera desitxuratu nahi”

B A L E I K E 2 0 1 3 U Z TA I L A - A B U Z T U A

33


PUBLIERREPORTAJEA

Idoia ardotegia

Edaritegia eta bertako produktuen saltokia, espazio berean

Garai bateko Idoia kafetegia berreskuratu dute Krux Ugartemendia eta Ana Luján ostalariek. Orain ardotegi bihurtuta, ehunka ardoz gozatzeko aukera dago bertan. Eskualdeko produktuak erosteko aukera ere izango da; guztia, leku berean. Bihotzari kasu eginez 22 urtez egin zuen lan Kruxek Idoia kafetegian, eta, orain, Kresala tabernarekin batera, Idoia berriro zabaltzea pentsatu du. “Oroitzapen asko dituen lekua da niretzat, eta lokala hutsa zegoela ikusita, hartzea pentsatu dut, bizitza ematea”.

Ardoaren kultura Bezeroen artean ardoaren kultura asko zabaldu da. Horren ondorioz, ardotegien hedapena ere nahiko handia izan da. Azkenaldian, gainera, inguruko herrietan zabaltzen joan dira horrelako saltokiak. Zumaian horren falta sumaturik, irekitzea pentsatu dute, eta hala, bezeroek ardoaren eskaintza oparo bat eskuragarri izatea. “Ardoaren jakintzak eta ezagutzak ez du adinik. Ohartu gara gero eta jende gehiagok dakiela ardoaren inguruan, eta gazteen artean ere, esaterako, lehen baino gehiago edaten da”.

34

B A L E I K E 2 0 1 3 U Z TA I L A - A B U Z T U A


PUBLIERREPORTAJEA Espazioaren berrikuntza Ardotegiak bi txoko nagusi ditu. Alde batetik taberna dena, eta beste aldetik, denda txiki bat. “Ohiko taberna batek eskaintzen duen zerbitzua emango dugu, eta horrekin batera, erosketak egin nahi dituenak aukera izango du. Gehienbat eskualdeko produktuak daude salgai: kontserbak, itsaskiak, enbutidoak, olioak, esnea, gaztak…”.

Ardo aukera zabala Ardoan izango da bereizgarri Idoia edaritegia eta horregatik, karta oparo eta zabal bat osatu dute. Guztira, 400 ardo beltz inguru dituzte, 15 bat gorri eta zuriak 55 inguru. Txakolin aukera zabala ere badago. Munduko hainbat txokotatik ekarri dituzte ardoak: Australia, Argentina, Txile, Italia, Frantzia… Gehienak, hala ere, Errioxa eta Duerokoak dira. Prezioari dagokionez, “denetarik dago, botila 6-7 eurotik hasi eta hortik gora”.

Edatearen kontzeptu aldaketa Jendearen edateko ohiturak aldatu egin dira. “Orain nahiago dute ardo botila bat lagun artean edan eta horrekin batera zerbait jan, lasai antzera”. Bi astetik behin, ardo ezberdinak, 20 bat, nabarmenduko dituzte arbel batean “jendeak proba ditzan”. Horrekin batera, errazioak, pintxoak eta pikatzeko aukera egongo da. “Ondoren, bigarren plater moduan, egunero pare bat jaki ezberdin eskainiko ditugu”.

Karta digitala Gipuzkoan lehenengoak izango dira ardo karta digitala izango dutenak. Tablet batean, beraiek dituzten ardoen inguruko bilaketak egin ahalko dira. “Herrialdearen arabera, prezioaren arabera… Behin bilaketa eginda, ardo horrek dituen ezaugarrien azalpen bat irakurri ahalko da, eta euskaraz, jakina”. Horrekin batera, edarien eta janarien arteko lotura egokienak zeintzuk diren esango dute. “Kartan bertan plater jakin bati zein ardo datorkion ondoen aholkatuko dugu”.

B A L E I K E 2 0 1 3 U Z TA I L A - A B U Z T U A

35


36

B A L E I K E 2 0 1 3 U Z TA I L A - A B U Z T U A


uztaila-abuztua DEIALDIAK

ZUMAIAKO XXV. ARGAZKI LEHIAKETA:Txuri beltzekoa, gaia “Ura”. Lanak aurkezteko epea: uztailaren 12an. Informazioa: Alondegia kultur etxean 943861056 kultura@ zumaiakoudala.net Ekainaren 3tik uztailaren bukaerara 7KO FUTBOL TXAPELKETA.

ERAKUSKETAK OXFORD ARETOAN Uztailak 5tik 21era PABLO SORALUZE “IXILTASUNETIK Uztailaren 24tik abuztuaren 15era ANDER HORMAZURI

UZTAILA 12tik 14ra Amaiako plazan, Kultur arteko azoka eta ekitaldiak 19, ostirala 22:30ean Aita Marin, Telmo Deun arraun elkarteak antolatuta Bertso Jaialdia. 20, larunbata 19:00etan hasita, SURF FESTA: Kalejira, parrilada eta DJ saioak. 22:00etan ZUMB Musika bandaren kontzertua 21, igandea 10:00etan V. FLYSCH TRAIL mendi lasterketa 27 eta 28an Amaiako plazan Zumaiako merkatarien “Merke Azoka” 26, ostirala 19:30ean Torreberrin, KIDS&US school of english Zarautz-en eskutik, ipuin kontaketa ingelesez CIRCUS STORYTIME 27, larunbata 20:00etan D´ZANGA taldearekin samba kontzertua 28, igandea 12:00etan TKE Ligaren barne, traineru estropadak 19:30ean Amaiako plazan HORIZONTE LATINO taldearekin latinoamerikar musika kontzertua

30, asteartea Gazteguneko ikasturte amaiera festa: merienda, kontzertua,.. 31, asteazkena 19:00etan Erribera kalean, TRAPU ZAHARRArekin kale antzerkia

17, larunbata KUADRILA EGUNA Abuztuak 23tik 27ra, Oikiko Jaiak 31, larunbata 18:00etan Eusebio Gurrutxaga plazan eta Odieta inguruan, ZIRKO TAILERRAK haurrentzat.

ABUZTUA 11etik 11ra ZUMAIAKO MUSIKA JAIALDIA 3, larunbata GALA GAUA 19:30ean hasita Erriberan, Gala eguneko Photocalla 23:00etan Eusebio Gurrutxagan Jazz eta bolero doinuak 23:30ean hasita plazan, GALA DISKOTEKA 8, osteguna 07:30etik 12:00etara, XXXVIII. Kabra eta Dontzeilen arrantza lehiaketa 9, ostirala EUSKAL JAI EGUNA 10:00etan hasita, Baserriko gaien azoka. Ordu berean: alboka, txistu eta trikiti doinuak. 11:00etan Inpernupeko Joareen ekitaldia 12:00ean Sanjuan iturri parean, balkoitik balkoirako bertso saioa: Amets Arzallus eta Unai Iturriaga. 14:30ean herri bazkaria 19:00etan Sagardo dastaketa 23:00etan kofradian, erromeria Bide Batez taldearekin 10, igandea 10:00etatik 13:00etara Arrain Txikien XXXIX. Arrantza Lehiaketa arratsaldean, egingo dute Urola ibaiaren XXXVII. Igoera-jaitsiera, Euskadiko XV. Kopa. Abuztuak 15 9:00etan hasita, ZUMAIAKO KALEKO PINTURA LEHIAKETA Abuztuak 14 23:00etan plazan, “Antonio Lizana De Viento” taldearen kontzertua B A L E I K E 2 0 1 3 U Z TA I L A - A B U Z T U A

37


BERTSO XORTA

Xabier Azkue Ibarbia

Zumaiami, umeen udaleku Doinua: “Agur sagar beltzaran�

2. Ludoteka hasi zen

ez da egon erraza haurrekin egitea arratsalde pasa euria sarri-sarri eta hutsik plaza ea ez dugun galtzen kaleko jolasa hori delako herri txikion arnasa

orain hogei urte hezitzaileen lana eskertu nahi nuke Kurkux eta lagunek merezia dute urteroko kuota txiki baten truke herritarroi mesede egiten digute

ander hormazuri

1. Ikasturte honetan

38

B A L E I K E 2 0 1 3 U Z TA I L A - A B U Z T U A

3. Udalekuetako

4. Zumaiamiko klima

400 neska-mutil jolasean oihuka batzuetan isil gurasoak goizetan ibiltzeko trankil begirale piloa lanpetuta dabil eguna joan dadin denentzat borobil

berezi honetan eguzki gosez zeuden umeak benetan bainua hartzeko prest Arranplan uretan edota Itzurungo potzuzuloetan udaleku ederra baitaukagu bertan


ZURIA• 200 x 60 22”

199€

Zuria

499€ 469€

28” 100 Hz

319€ 100 Hz

i-Fi W integratuta

40”

46”

699€

32” 100 Hz

32”

399€ 499€ 529€

50”

39”

46”

i-Fi W integratuta

699€

599€

100 Hz 42”

649€ 799€ 46”

BANATZAILE OFIZIALA Prezioa guztiek etxeratzea eta muntatzea barne dute.

899€ 32”

46”

1.499€ 1.999€

949€

42”

40”

40”

Beltza

40”

579€

Wi-atFutia integr

i-Fi W integratuta

3d ue40f8000 Full HD, 1.000 Hz CMR, Wi-Fi integratua, 3D Full HD, Micro Dimming Ultimate, 2 sintonizatzaile, Kamera barnean

46”

749€ 999€ 1.249€ 50”

3d

200 Hz

ENDAÑETA ZUMAIA ELEKTROGAILUAK Erribera, 8 Tel. 943 861 694 www.endanetazumaia.com

5

BALEIKE Baleikeko irakurleentzat Samsung produktuAK

%

2 0 1 3eko U Z TAbeherapena I L A - A B U Z T U A 39

uztailean



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.