ZUMAIAKO HILABETEKARIA
BALEIKE 227. ZENBAKIA. EURO BAT 2013ko ABENDUA
www.baleike.com
Lehen diskoko ia ale guztiak saldu dituzte eta Euskal Herriko banda gazteen lehiaketan bigarren gelditu dira.
isekak ez dauka mugarik
Posterra erdiko orrietan e r r e p o r ta j e a : “ h a u r r a l a p u r t u z u t e l a u k a e z i n a d a ”
BALEIKE +
Kalitatezko produktuak
Juanjo Larra単aga harategia
Gipuzkoako Okelaren Ziurtagiria: GI-OKELA
ZUMAIA Basadi auzategia, 4. Tel./Faxa: 943 860 621 ZARAUTZ Salegi kalea, 14. Tel./Faxa: 943 890 215
Banku hobea
4 Aholkularitza finantzario pertsonalizatua 4 Munduko kutxazain guztiak eskuragarri komisiorik gabe 4 Komisiorik gabeko banku zerbitzuak (Transferentziak, kreditu txartelak...) 4 Segurtasuna Informazio gehiago: Tel. 653 019 681 emayasori@bancomediolanum.es www.bancomediolanum.es
Bertendona Kalea 6 Pk 48001, Bilbo Telf. 944 790 022
AZALA A. Rubio Aprea
BALEIKE227 herri aldizkaria Foronda Kultur Etxea Odieta, 2 tel.: 943 86 15 45 e-maila: aldizkaria@baleike.com Argitaratzailea Baleike Kultur Elkartea e-maila: elkartea@baleike.com Administrazio batzordea: Agustin Zubimendi eta Xabier Azkue. Erredakzio taldea: Imanol Azkue, Ainara Lozano Lasa, Aitor Manterola, Juan Luis Romatet, Miriam Romatet, Peio Romatet, Arnaitz Rubio, Jon Urbieta, Izaskun Urbieta eta Gorka Zabaleta Diseinua eta maketazioa: Roberto Gutierrez Hizkuntz zuzenketa: Imanol Azkue Publizitatea
13
baleike +
Iseka, arrakastaren gozoa
4
29
“Haurra lapurtu zutela ukaezina da, baina inork ez du ikertu nahi�
ABENDUAURTARRILA
erreportajea
23
elkarrizketa
Santa Klaratik munduari begirA
azubimendi@baleike.com Inprimategia Antza Inprimategia (Lasarte-Oria) Tirada
Lege gordailua: SS-405/94 ISSN: 1136-8594 Baleikek ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.
30
bertso xorta
Agur eta ohore, Manu! Zuzenketa Azaroko Baleike aldizkarian akatsa egin genuen San Pedro Abesbatzak eta Musika Bandak egindako diskoari buruzko erreportajean. Testuaren sarrera Ludotekari buruzko erreportajearena zen.
tel. 943 86 15 45
800 ale
agenda
Argitalpen honen edizioko laguntzaile:
PUBLIZITATEA IRITZIA BALEIKE + 4
B A L EIKE 2 0 1 3 A B ENDUA
lapurtutako haur baten ahizpa
“Haurra lapurtu zutela ukaezina da, baina inork ez du ikertu nahi”
Duela bi urte eman zigun ezagutzera bere kasua: ama Juana erditu berriari haurra lapurtu zioten 1963an, Donostiako Arantzazuko Ama erietxean. 2011n itxaropentsu agertu zitzaigun, ahizpa galduaren kasua argitzeko nahikoa oinarri zuelakoan. Orain haserre eta minduta dago, “inork ez duelako egia ikertu nahi”. Bere kasa ari da, eta datu berriak lortu ditu.
ERREPORTAJEA
Ana Carlota Dominguez
TESTUA eta argazkiak: gorka zabaleta
“Denek kale egin didate. Poliziak, fiskalak, epaileek, politiko guztiek, Elizak... Denek. Lagunduko zigutela esan ziguten, baina gezurra zen. Bakarrik utzi gaituzte”. Txostenez eta agiriz betetako karpeta bat du mahai gainean. Lapurtutako haurren beste hamaika kasutan ez bezala, berak dokumentazioa lortu du: besteak beste, erditu aurretik erizainek egunez egun bete zituzten txostenak (amaren eta umearen taupadak, kontrakzioak, tenperatura eta beste), erditu ondorengo agiria, Polloeko hilerriko agiria… Kontraesanak begi bistakoak dira, eta asko norbaitek erantzun beharreko galderak.
Erietxeko egunak Ana Carlotaren ama Juanak haurra bazetorrela sumatu zuen 1963ko otsailaren 27an. Zumarragan bizi ziren orduan, eta, denborarik galdu gabe, Donostiarantz abiatu ziren aita Jose eta biak. Artatu bezain pronto ohartu ziren zerbait arraroa ari zela gertatzen. “Korridore luze batean aurrera eraman zuten ama, eta gela ilun batean sartu zuten, bakarrik. Iritsi eta ia berehala, aitari esan zioten “ama edo alaba” aukeratzeko, bietako bat hil egingo zela erditzean”, hasi da kontatzen Ana Carlota Dominguez, Juana eta Joseren B A L EIKE 2 0 1 3 A B ENDUA
5
ERREPORTAJEA 6
sei seme-alabetatik hirugarrena. “Ama segituan lasaigarriekin lokartu zuten, eta ez zegoen hura bisitatzeko modurik. Moja bat egoten zen gelan atezain, gogoratzen du aitak, eta ez omen zion inori sartzen uzten. Aitak bitan baino ez zuen ikusi emaztea, bost-hamar minutuz”. Ahizpa Juana Maria zen moja hura. Erdi lo eduki zuten arren, amari gogoan gelditu zitzaion, izen berbera zuten eta. Egun haietan erizainek amari eta umekiari hartutako datuen –tenperatura, taupadak eta abar– txostenak lortu ditu Ana Carlotak. Adituekin kontsultatu du eta denak normalak dira. Ez dago larrialdia adierazten duen ezer. Erietxean egin zituen lehen egun haien inguruan hamaika galdera sortu zaizkio Ana Carlotari: datu guztiak ondo bazeuden, zergatik esan zioten aitari ama edo alaba aukeratzeko? Non eduki zuten ama lau egunez bakartuta eta lokartuta? Nor zen moja hura? “Egun batean erietxera joan nintzen, lagun batekin. Bera ere senide baten bila dabil. Sartu eta bertako langile beteranoenei galdetzea zen gure intentzioa. Gutxi gorabehera bagenekien non zeuden lehen erditze gelak. Hara joan ginen. Korridore baten amaieran ate batekin egin genuen topo: medikuen bulegoa jartzen zuen. Handik gertu langile bat ikusi genuen, emakume edadetu bat: —Korridorearen amaieran, medikuen bulegoa jartzen duen ate hartan, beti hala izan al da? —galdetu nion—. —Ez, lehen gela bat zen, biltegi modura erabiltzen zen. Gurasoek beti esan dute ama eduki zuten gelak gehiago zuela trasteleku itxura, apalak, burdinak eta beste zeudela. Poliziaren aurrean ere hala deklaratu zuten. Erditze geletara gerturatu ginen jarraian. Han erizain batekin egin genuen topo, hura ere adinean aurrera joandakoa: —Laguntza behar dugu —esan nion—. Jakin nahi dut lehen erietxean ba ote zeuden erditzeko gela txikiak, pertsona batekoak. Ama non sartu zuten jakin nahian gabiltza. —Ez, ez, inondik ere ez. Erditze gelak handiak ziren, zabalak. Bakarkakorik ez zegoen. Ez nuen erizain hura engainatu nahi eta egia esan nion: —Gurasoei haur bat lapurtu zioten, eta informazio bila nabil. —Bada, gusturago lagunduko dizut–hark erantzun–. Bere izena ere eman zidan, eta azalpen gehiago: —Haur bat hiltzen zenean hiru koloretako orriak bete behar izaten ziren, eta haietako bat gurasoentzat zen –gure gurasoei ez zieten ezer eman–. —Eta ezagutu al zenuen 1960-1970eko hamarkadetan hemen zebilen moja bat, ahizpa Juana Maria?
B A L EIKE 2 0 1 3 A B ENDUA
—Ezagutu? Arazo asko izan nituen berekin. Eskerrak joan egin zen, bestela neuk alde egingo nuen. Berriketan ari ginela, mediku bat etorri zitzaion erizainari, ohe batzuk mugitu behar zirela: —Segituan noa —erizainak medikuari—. —Mila esker. Lasai, ez dugu zure izena aipatuko —jakinarazi nion nik—. —Nahi baduzue, erabili. Jakin ezazue erietxea banatuta dagoela. Batzuek pentsatzen dute ezinezkoa dela eta beste batzuek pentsatu dugu gauzak gertatu direla”. Ospitalera joan eta lau egunera3,3 kiloko neskatoaz erditu zen Juana. 1963ko martxoaren 2a zen, goizeko 11:15ak. Erditze agiria ere lortu du Ana Carlotak. Azalpenetan ez da aparteko larritasuna duen ezer aipatzen. “Kirats handia” aipatzen da, “erditzea oso luzea izan delako”, eta bentosa batekin lagundu behar izan diotela –normala, ama erdi lo zeukaten eta–. Umeari buruz horrela dio: “Respira pero tarda bastante en llorar”. Horrez gain, tanta batzuk eman zizkiotela begietan infekzioa saihesteko. Gainontzean, amaren egoerari buruzko kontu batzuk. “Respira pero tarda bastante en llorar”. Ukaezina da umea bizirik jaio zela. Arnas hartzen zuela dio txostenak. Negar egin ote zuen zalantzan jarri dio, ordea, Osakidetzak haur lapurtuen kasuetako zalantzak argitzeko jarritako mediku batek. “Nik ulertzen dut kostata baina negar egin zuela”, dio Carlotak; “bestela, gehiago zehaztuko zuen agirian, jarriko zuen umea gaizki zegoela edo zerbait. Baina ez. Bakarrik begietarako tanta batzuk eman zizkiotela”. Erditu ondoren haurrarekin zer gertatu zen ez dakite. Ama lokartuta zeukaten, eta aitari ez zioten ikusten utzi, behin eta berriro eskatu zuen arren. “Ordu batzuetara, esan zieten haurra hil egin zela. Bizirik edo hilda, haurra ikusi nahi zuen aitak. Ezetz. Hamaika aldiz ezetz. Beraiek arduratuko zirela guztiaz. Erietxeak lorategian zuen hilerrian ehortziko zutela, eta ez zutela ezer ordaindu behar. Aitak ezetz, Zumarragara eraman nahi zuela. Azkenean, mehatxu egin zioten, Guardia Zibilari deituko ziotela. Burua makurtu eta esku hutsik bueltatu behar izan zuten etxera”.
Kontraesan susmagarriak Ana Carlotak dauzkan erietxeko agirietan badaude zenbait kontraesan datuen artean. Esate baterako, agiri batean garbi jasotzen da erditzea martxoaren 2an izan zela, goizez, eta goizean bertan hil zela adierazten da gurutze batekin. Baina, hori kontraesanean sartzen da beste agiri batean jasotako informazioarekin: “Martxoaren 2an haurrari bi aldiz hartu zioten tenperatura. Jaio eta berehala 36,5 inguru; ondoren,
Erizainek 1963ko martxoaren 2an amari eta umekiari erditu aurretik hartutako tenperatura, taupadak eta beste datuak normalak dira, ondo daude. Agiri honen arabera, ama 112B ohean zeukaten.
ERREPORTAJEA
Erizainen txostenak
Erditze agiria Erditzearen gorabeherak eta datuak jasotzen ditu. Haurrari dagokionez, hau dio: “Extracción del feto con ventosa [ama erdi lo zeukaten]. Niño con gran fetidez debido a parto prolongado [hirugarren eguna zuen]. Respira, pero tarda bastante en llorar”. Bizirik jaio zen, beraz. Eta ez da bestelako larrialdirik zehazten. Begietan tanta batzuk bota zizkiotela jasotzen du. Agiriaren behealdean, “particularidades” atalean, 128A irakur daiteke. Zer esan nahi du? Ama ez al zegoen 117B ohean?
Agiri misteriotsua Ana Carlotari eman zioten agiri honek ez du ez sinadurarik ez zigilurik. Edonork edonoiz idatzia izan daiteke. Eta harrigarriena: haurrak 1960an hil zela dio. Hau da, jaio baino hiru urte lehenago, artean erietxea bera eraiki gabe zegoenean.
B A L EIKE 2 0 1 3 A B ENDUA
7
8
B A L EIKE 2 0 1 3 A B ENDUA
ERREPORTAJEA Hilotza berotzen Bi agiri hauen artean kontraesana dago. Lehenean uler daiteke haurra erditzean hil zela, edo erditu eta berehala: martxoaren 2ko goizean gurutze bat dago markatuta. Bigarren agirian, baina, haurrari tenperatura goizean eta arratsaldean hartu ziotela ageri da. Eta arratsaldean gradu bat altuago eman zuen. Hilotza bero-bero zegoen, nonbait.
Polloera eraman al zuten? Polloeko ehorzketa liburuan ageri da ezezagun batek eraman zuela haurraren hilotza, kutxatxo batean sartuta, 1963ko martxoaren 8an, jaio eta sei egunera. Gurasoei, ordea, esan zieten erietxeko lorategian ehortzi zutela. Polloeren berri 2012an izan dute, 49 urte pasa eta gero. Gorpuzkinak han ote dauden ezin da konprobatu, gaur egun errausketa-labea baitago justu hilerriaren inguru hartan.
B A L EIKE 2 0 1 3 A B ENDUA
9
PUBLIZITATEA BALEIKE + 10
B A L EIKE 2 0 1 3 A B ENDUA
Polloeko agiria Alaba erietxeak lorategian omen zeukan hilerrian –zalantzan dago hilerria esistitzen zenik– ehortzi zutelakoan joan ziren etxera, lur jota, Juana eta Jose. Harik eta 49 urte geroago, 2012an, Polloeko hilerrian egon zitekeela esan zieten arte. “Lehen saioan anaia bat eta biok joan ginen Polloera, baina esan ziguten guri ezin zigutela ehorzketa liburua erakutsi. Amak joan behar zuela. Bizitzako momentu latzenetako bat pasarazi zioten. Han jartzen zuenez, gure amarena zen haur baten hilotza eraman zuen ezezagun batek, kutxatxo batean. 2013ko martxoaren 8an. Hau da, jaio eta ustez hil eta sei egunera. Non eduki zuten hainbeste denbora? Zergatik ez zioten aitari erakutsi? Horrez gain, jartzen du hilerriko 3. lerroan, 11. lekuan eta bigarren zenbakian ehortzi zutela, hilobi komun batean. Besterik ez. Gaur egun, ordea, hilobi haien arrastorik ez da geratzen, justu hantxe eraiki baitzuten duela urte batzuk errausketa-labea. Gainera, inoiz hondakinak atera bazituzten, guri ez ziguten ezer jakinarazi”. Ama Juanak eta aita Josek zalantzarik ez dute umea bizirik lapurtu zietela. Ana Carlotak zalantza gehiago ditu. “Baina gauza bat garbi dago, ukaezina da haurra lapurtu zutela, esku hutsik bueltatu baitziren, baina inork ez du ikertu nahi. Hilda lapurtu bazuten, oraindik ere higuingarriago iruditzen zait. Zertarako? Beste guraso batzuk engainatzeko?”.
Erantzun eske, minduta 2011n kasuaren berri eman zigunean –2011ko azaroko Baleike aldizkarian– itxaropentsu zegoen Ana Carlota. Ustez, haurren lapurretak azken muturreraino ikertzearen aldekoa zen giroa, eta erakundeek konpromisoa hartu zuten publikoki. “Kalparsoro fiskal nagusiak behin eta berriro esan du baliabide guztiak jarri dituela ikerketak aurrera eramateko, baina ohartu gara aurpegira barre egiten ari zaizkigula. Gure kasuaren berri eman nienean, ikerketa egin behar zuten poliziek esan ziguten ia dena ikertua neukala, informazio asko eman niela. Emaitzak lortuko zituztela pentsatu genuen. Zain egon ginen. Halako batean, 2012an, esan ziguten kasua behinbehinean ixtea erabaki zuela epaileak, datu berriak agertu arte ez zegoela aurrera egiterik. Ezin nuen sinetsi. Ez zuten ezer egin. Ama artatu zuten lau medikuen izenak lortu zituzten, besterik ez, eta laurak hilda daude”. Hori ikusirik, berriro bere kasa ikertzeari ekin zioten Ana Carlotak eta ama Juanak. Baita datu berriak lortu ere. “Ama artatu zuten hiru erizain edo emaginen izenak lortu genituen. Eta, onena, gutxienez haietako bat bizirik dago. Eta ez hori bakarrik. Badakigu non bizi den”. Emakume haren lekukotzak ikerketa argitzen lagunduko zuelakoan, Ertzaintzarengana jo zuen Ana Carlotak. “Zarauzko polizia etxera joan nintzen. Idatzi bat egin nuen, eskuz, esanez datu berriak neuzkala eta ikertzaileekin bildu nahi nuela. Eskatu behar izan nien idatzizko orriari sarrera ofiziala emateko, zigilatzeko, alegia. Ikusirik ez zirela nirekin harremanetan jartzen, idatzizko mezua bidali nuen ikerlariek lehendik emana zidaten telefono zenbaki batera. Urtebete pasa da. Oraindik zain nago”. Gipuzkoako fiskalarekin ere saiatu zen. “2013ko urtarrilaren 25ean deitu nuen. Behin eta berriro saiatu behar izan nuen eta azkenean idazkariarekin hitz egitea lortu nuen. Handik pare bat egunera deitzeko esan zidan. Azkenean erantzuna izan zen agenda beteta zuela, ez zuela ni hartzeko astirik. Kito”. Haserre dago Ana Carlota. Duela bi urte laguntzeko prest agertu zirenek bizkarra eman dietela sentitzen du. Eta mina darien hitzak dauzka haientzat: “Ikertzaileei esan nahi diet ea ez al dien lotsarik ematen bi etxekoandrek egin behar izana beraien lana; Kalparsorori, ea noiz arte gutxietsi behar gaituen; lapurtutako haurren globoa hustu egin dela diotenei, gure kasuak airez beteta jarraitzen duela esan nahi diet; eta garbi gera dadila: oraingoz, zorionez, gure gurasoak buruz eta osasunez oso ondo daude, eta inork ez dezala iradoki seme-alabok ari garela gure gurasoak manipulatzen eta nahasten kontu zaharrekin; gaur egungo lehendakariari galdetu nahi diot zer pentsatzen duen honetaz guztiaz; lehengoak garbi esan zuen antolatutako sare bat egon zela, baina Urkullu jaunaren iritzia ez dugu ezagutzen. EAJk oso ondo hartu gintuen duela pare bat urte, baina orain desagertu egin da; beste politikoak ere berdin. Guk dagoeneko ez dugu ezer espero inorengandik. Gure kabuz ikertzen jarraituko dugu, ahal dugun neurrian, egunen batean egia jakingo den esperantzarekin. Gurasoek diote: bizirik badago, non dago? Nik diot: hilda badago, non dago? Nora eraman behar dizkiogu loreak?”.
ERREPORTAJEA
arratsaldean, 37,5 –datu normala da, kontuan hartuta ipurdian hartzen zaiela–. Nola da posible hilda bazegoen? Hilotza berotu egin al zen goizetik arratsaldera?”. Juana artatuta egon zeneko txostenetan bada beste datu nahaste deigarri bat. Bere ohea zehaztean, batzuetan 117B ageri da eta beste batzuetan 128A –kasu batean, gainean berridatzita ere bai–. Eta erditze agirian, behean, berezitasunen atalean –“particularidades”–, hau baino ez du jartzen: “E” edo “5” eta jarraian 128A. “Ez dakigu hau nola interpretatu, baina deigarria egin zaigu. Batetik, nola nahasten dituzten 117B eta 128A oheak; bestetik, erditze agirian, berezitasun modura aipatzea 128A ohea. Beste erditze agiri batzuk ikusi ditugu eta ez da ohikoa ohea aipatzea berezitasunen artean. Susmagarria bada, behintzat. Zer esan nahi du? Han zegoen emakumeari entregatu behar zitzaiola haurra? Ez dakigu, baina bada ikertzeko modukoa. Baina ez dute egin. Erditzeen liburua ere ez dute kontsultatu”. Bada Osakidetzan lortu duen azken agiri bat, erabat harrigarria. “Harrigarria edo lotsagarria, ez dakit nola deitu. Hasteko ez du inolako sinadurarik edo zigilurik. Edonork edonoiz egindakoa izan daiteke. Agiri horrek dio gure ahizpa 1960ko martxoaren 2an jaio eta 3an hil zela. 1960an. Hau da, ama erditzera joan baino hiru urte lehenago. Arantzazuko Ama erietxea bera eraiki baino lehen… Agiria ikertzaileen esku utzi nuen eta haiek emandako azalpena are harrigarriagoa da: 63 jartzen omen du denok 60 irakurtzen dugun lekuan. Guk dakigula, behintzat, inolako kaligrafia probarik egin gabe. Hortik, Ertzaintzak ondorioztatu du haurra 1963ko martxoaren 3an izan zela. Beraz, gaur egun, hiru data dauzkagu: 1960ko martxoaren 3a, 1963ko martxoaren 2a eta 1963ko martxoaren 3a. Erotzeko modukoa”.
B A L EIKE 2 0 1 3 A B ENDUA
11
12
B A L EIKE 2 0 1 3 A B ENDUA
PUBLIZITATEA ERRETRATUA ELKARRIZKETA BALEIKE +
arrakastaren gozoa
Zerbait berezia ari da gertatzen Zumaiako musika giroan Iseka taldearekin. Orain pare bat urte sortutako laukoteak, atera duen lehen diskoaren 400dik gora ale saldu ditu udaberri amaieratik hona. Ez hori bakarrik: azaroaren amaieran Bilbon jokatutako Banden Lehian bigarren izan da. Bertan izan ginen beraiekin eta nabari da Isekarena ez dela broma bat.
BALEIKE +
Iseka,
TESTUA: JUAN LUIS ROMATET argazkiak: ARNAITZ RUBIO APREA
B A L EIKE 2 0 1 3 A B ENDUA
13
BALEIKE +
“Utzi telefonoak eta goazen zerbait hartzera!”, zioen Julen Garciak, Iseka taldeko bateria-joleak. Irribarrea sumatzen zitzaion aurpegian. Lasai ikusten zitzaion. Beste taldekideak baino lasaiago bai, behintzat. Beste hiru taldekideak, Mikel Larrañaga (ahotsak eta gitarra), Abel Armendariz (gitarra eta koroak) eta Iosu Alberdi (baxua) sakelako telefonoen botoiak astintzen ziharduten. Minutu gutxi batzuk lehenago bosgarren Banden Lehiako finalean entzuleen aldeko deiak jasotzeko telefono zenbaki bat eman zieten eta whatsapp eta sare sozialen bitartez familiarteko, lagun eta ezagun guztiei bidaltzen ari ziren zumaiarren aldeko deia egin zezaten. Eguzkia ezkutatu zen ordurako Bilbon, lanbroak kaleak eta teilatuak busti zituen, eta hotza eta hezetasuna barreneraino sartzen zen. Nerbioi ibaiaren alboan zegoen La Merced-eko eliza zahar, desakralizatu eta eraberritutakoan kokatzen da Bilborock aretoa. Bertan jokatuko zen ordu gutxi batzuk geroago Azkue fundazioak antolatzen duen Banden Lehiako finala eta urduri, isilik zeuden zumaiar gazteak. Julen izan ezik. Hori, edo bestela ondo ezkutatzen
zituen nerbioak. “Gero jarraituko duzue mezuak bidaltzen! Goazen taberna batera!”. Sailkapeneko fasean, Internet bidez boto gehien jaso zituen taldea zen Iseka, 3.472 botorekin. Horrek, baina, ez zuen ezer esan nahi, finalera heldutako lau taldeak zerotik hasiko baitziren. Aurkariak Uribe Kostako Ukan taldea (euskal ska-rock), Arratiako Eskean Kristö (rock’n’rolla) eta Bermeoko Urgatz (punk ukituak dituen rock gogorra) zituzten. Talde bakoitzak hogei minutu izan zituen bere musika Bilborockera joan zirenen eta epaimahaiaren aurrean erakusteko. Entzuleen (eta ez entzuleen) botoek eta epaimahaikideen iritziek garrantzi bera izango zuten talde irabazlea aukeratzeko orduan. Arratsaldeko 6etan, kontzertua hasi baino bi ordu lehenago, egin zen zozketan erabaki zen zer txandatan igoko ziren lau taldeak eszenatokira. Isekari hirugarren postua tokatu zitzaion. 21:10ean zen hastekoa beraien kontzertua, baina denborak ez ziren behar bezala errespetatu. Zumaiatik etorritako jarraitzaile taldea esandako orduan sartu zen aretoan, ogitartekoak oraindik eskuetan, baina ordurako
“Ikusten da gure musika jarraitzaileei heldu zaiela, gustatu zaiela eta hori da garrantzitsua”
batzuk pozik, besteak ez hainbeste Finalean parte hartu zuten musikari guztiak igo ziren eszenatokira eta han eman zen aditzera erabakia. Arratiakoak ezin pozago zeuden sariarekin.
14
B A L EIKE 2 0 1 3 A B ENDUA
BALEIKE +
beraien laugarren eta azken kanta jotzen ari ziren Isekakoak.
Eta masadera batek irabazi balu?
Hasteko, aipatu behar dugu Eskean KristÜ taldeak ondo merezita irabazi zuela Banden Lehia. Kanten kalitateaz gain, eszenatoki gainean erakutsitako jarrera txundigarria izan zen eta zalantzarik ez da saria Arratiako rock taldearentzako izan behar zuela. Hala eta guztiz ere, finala erabakitzeko erabilitako sistemak zalantza bat baino gehiago sortzen ditu. Irabazlea erabakitzerako orduan indar bera zuen epaimahaiaren iritziak eta jasotako dei kopuruak. Kontuan hartuta zer nolako sariak zeuden jokoan (disko bat grabatzea eta datorren udako BBK Liven jotzea), ez al zen izango bidezkoagoa erabakia aditu batzuen eskutan uztea? Pentsa dezagun finalera heldutako talde batek masadera bat igotzen duela eszenatokira. Hogei minutuan bueltak eman eta bueltak eman egon daiteke masa egiten. Demagun tresna hori taula gainera igo duen finalistak jarraitzaile kopuru handi bat duela sare sozialetan, denek egiten dutela dei beraien alde eta bigarren sailkatuari sekulako aldea ateratzen diola. Bai, noski, epaimahaiak beste finalista baten alde egingo zuen eta ziur aski hark irabaziko zuen lehiaketa. Baina‌ Zertara datorren hau galdetuko duzue. Gau hartan Bilbon bizitakoak hainbat zalantza sortarazten ditu. Lau taldeak beraien musika jotzen ari ziren bitartean, aretoaren barruan eta kanpoaldean zegoen jende asko (taldekideen gurasoak kasu askotan) telefono deiak egin eta egin ziharduen, bozgorailuetatik ateratzen zen musikari kasu minimorik egin gabe. Gauza bera gertatzen zen inguruko tabernetan ere. Dei bat, bi, hiru, hamar, hogei. Zenbaki berarekin bost minutuan behin dei zitekeen. Musikarena baino, sakelako telefonoen gaua zen hura. Eta Bilbon hala bazen, zer esan Uribe Kostan, Arratian, Bermeon edota Zumaian. Mikel Larraùagak dioen bezala, badirudi talde onenak baino, lagun eta jarraitzaile gehien duen taldeak zuela irabazteko aukera. Kasu honetan ez da hala gertatu; onenek irabazi zuten. Baina‌ eta masadera batek irabazi izan balu?
TESTUA: erredakzioa ARGAZKIAK: ELHUYAR
B A L EIKE 2 0 1 3 A B ENDUA
15
16
B A L EIKE 2 0 1 3 A B ENDUA
BALEIKE +
BALEIKE B A L EIKE 2 0 1 3 A B ENDUA
17
BALEIKE +
txikitako lagunak Ezkerretik eskubira, Julen Garcia (bateria eta koroak), Mikel Larrañaga (gitarra eta ahotsa), Iosu Alberdi (baxua) eta Abel Armendariz (gitarra eta koroak).
Beste hiru taldeetako jarraitzaileekin konparatuta –kontuan hartu behar da beste hiru lehiakideak bizkaitarrak zirela– txikia zen Zumaiako fanen kopurua finalean, baina, hala ere, esfortzua egin zuten Bilbora joaten eta Isekari bultzada emateko. Izan ere, badu Isekak kontzertuz kontzertu laguntzen dien jarraitzaile taldea. Eskolako, entsegu lokaleko edo Zumaiako kale eta plazetako lagunak izanda, ulergarria izan daiteke. Bitxia da, ordea, jarraitzaileek kanta guztiak buruz dakizkitela. Ozen eta pasioarekin abestu zituzten lau kantak Bilbora joandako lagunek. Agerian geratu zen hori taldeak Iñaki Espilla lagunari eskainitako Zuregatik kanta jo zuenean: elkarren artean besarkatu eta bizitza kanta horretan joango bazitzaien bezala kantatu zituzten Julen Garciak idatzitako letrak. Hau sinatzen duenak 2009. urtean egin zuen topo lehen aldiz Iseka osatzen duten lau kideetatik hirurekin. Julenek, Mikelek, Iosuk eta une hartan bateria jole zen Iban Gorritik osatutako taldeak –Julenek saxofoia jotzen zuen laukote hartan, orain Zumaiako Udal Musika Bandan egiten duen bezala– urte hartan Elgoibarren egin zen talde instrumentalen argazkiak: Peio Romatet lehiaketa batean hirugarren saria jaso zuen Chuck Berryren Johnny B. Goode abesti ezagunaren bertsioarekin. Umemoko batzuk ziren garai hartan (“Orain ere hala jarraitzen dugu izaten!”, dio umoretsu Abel Armendarizek istorio hori gogorarazten zaienean), 13-14 urte besterik ez zituzten izango eta kontzentrazioa mantendu nahian, seriotasun osoarekin heltzen zieten instrumentuei. Lau urte eta erdi geroago, orain18
B A L EIKE 2 0 1 3 A B ENDUA
dik oso gazteak badira ere (Iosu da gazteena, 17 urterekin; besteek 18 urte dituzte), egoera erabat desberdina da: taldeak sendotasuna eta konfiantza erakusten du eszenatoki gainean. Nabari da beraien indarrean eta gaitasunean sinesten dutela. Arazo tekniko txiki batzuk izan bazituzten ere, itxura ona erakutsi zuten zumaiarrek kontzertu labur horretan. Lau izan ziren finalean jotako kantak: Esnobismoa, Zuregatik, Nire zeruan eta Errudunak. Hala izanda ere, ez zen nahikoa izan Banden Lehia irabazteko. Bai telefono deien kopuruan (Eskean Kristören alde 3.309 dei jaso ziren hiru orduko tartean; Isekaren alde, berriz, 2.804) eta bai epaimahaiaren iritziz, Arratiako taldea hobea izan zen eta merezimendu osoz irabazi zuen lehiaketa. Saria Baga Biga diskoetxearen bitartez disko bat grabatzea eta datorren urteko BBK Live jaialdian jotzea izango dute bizkaitarrek. Epaimahaikideen ustetan, Iseka izan zen gaueko bigarren talde onena, eta urrun, oso urrun, geratu ziren beste bi lehiakideak. Egindakoarekin pozik zeuden lau gazteak. “Beste taldeetako jendea animoak ematen egon zaizkigu amaieran, eszenarioan. Pixka bat harrituta gaude, gu oso gustura gaude-eta egindakoarekin!”, zioen Abelek. Bilboko gauak sortzen dituen eraginak iraganean galduta, bi egun geroago egin dugu topo taldekideekin, beheko plazako hogarrean. Xabier Irureta, Pecharroman eta konpainia billarrera jokatzen ari diren bitartean, bolen kolpeak soinu banda ditugula, mahaiaren inguruan eseri gara musikari gazteen gogoetak jaso eta taldearen berri izateko.
Nondik dator Iseka izena? (Julen): “Nahikoa arazo izan genituen izenarekin. Gaztetxean, lehen kontzertua eman genuenean, ez genuen izenik ere. Izen bat behar genuen eta Zeiteyu izena jarri genion. Ez genekien zer egin, zer izen jarri, “zeiteyu?”, eta horixe jarri genion. Hurrengo kontzerturako dilema bera genuen eta No Limit izena hartu genuen. Hori orain pare bat urte izango zen. Ikusten genuen zentzurik ez zuela guk euskaraz kantatuta, gure kantak euskaraz izanda, ingeleseko izen bat edukitzeak. Orduan Iseka izena jarri genion, eta orain arte”. (Mikel): “Orain arte ingelesezko kanta batzuk abestu ditugu, baina gehienbat bertsioak ziren”. (Abel): “Kanta bat ere ingelesez atera genuen, baina azkenean, diskoa grabatzerakoan, euskarara pasa genuen, Damuan galduta bihurtu dena”.
BALEIKE +
Pasa dira pare bat egun lehiaketatik. Nola gogoratzen duzue? (Abel): “Hasieran arazo bat izan genuen [botoak jasotzeko] eman ziguten zenbakiarekin, baina gero markagailua zerotik hasi zen berriz eta ez zuen eraginik izan. Momentuan morala zertxobait jaitsi zigun, baina…” (Mikel): “Hasieratik eman ziguten zenbaki hori zabaldu genuen eta gero esan ziguten ez zela gure zenbakia. Gero, berriz, esan zuten hasierako zenbakia ona zela, hura zela gurea. Jendea ari zitzaigun esaten ea brometan ari ginen”. (Julen): “Momentu batean, Isekarenak ziren botok Eskean Kristörentzat joan ziren, eta alderantziz”. (Mikel): “Momentuaz disfrutatu beharrean urduri jarri ginen”. (Abel): “Gure artean hitz egin genuen eta elkarri esan genion hura ahaztu behar zela eta dena ematera atera behar genuela”.
“Datorren guztia jasotzen dugu gustura. Orain bertan ez dugu mugarik”
Entzulegoaren botoekin nahiko zalantzak izan ziren. Irabazlea erabakitzerakoan entzuleen botoak %50 balio izatea ez al zen gehiegitxo? (Julen): “Nik uste dut sailkatzerakoan jendeak nahiko lan egin zuela Internet bidez eta finalean epaimahaiaren iritziak %100 balio beharko zuela”. (Mikel): “Azkenean ematen du ez zela talde onena edo gehien gustatu zena botatzen, baizik eta lagun gehien zituenak zuela irabazteko aukera gehien”. Nire ustetan irabazleek ondo irabazi zuten. (Denek): “Bai, bai, bai”. (Mikel): “Lehenengoa argi zegoen. Besteekin agian ez ziren [epaimahaikideak] hainbeste busti… baina gu gustura gaude!” (Abel): “Amaieran denon eszenatokira igo ginenen eta aurkezlea hasi zenean esaten “Zeinek irabaziko du? Eskean Kristö-Iseka, Iseka-Eskean Kristö”, urduritasun puntu hori izan genuen, baina garbi geneukan Eskean Kristök irabaziko zuela. Maila handia zuten”.
Zuekin geratzerakoan, gogoratu dut orain lau urte eta erdi bideo bat grabatu nizuela Ubillosen. Abel izan ezik beste hirurok zeundeten laukote hartan. Asko aldatu dira gauzak denbora honetan. (Julen): “Hasi ginenean ez genuen imajinatzen disko bat grabatuko genuenik, Azkoitiko plaza beteko genuenik [azaroaren 16an Gatiburen aurretik emandako kontzertuan] edo Banden Lehiako finalera helduko ginenik. Ez genuen imajinatu ere egiten hau dena lortuko genuenik”. (Mikel): “Atera dugun diskoa asko zabaldu da. (Iosu): Irratian, Gaztean, ere gure kantak eskatzen hasi dira”. (Abel): “Gauza gehiago egiteko eta aurrera egiteko gogoa ematen digu horrek”. Zenbat denbora zabiltzate elkarrekin taldean? (Julen): “Talde bezala bi urte daramagu, baina aurretik elkarrekin ibiltzen ginen entseatzen”. (Mikel): “Hasiera hartan, arratsalde pasa joaten ginen Musika Eskolako lokaletara”.
Gitarrak nagusi dira zuen musikan. Foo Fighters edo Berri Txarrak taldeak aipatzen dituzue gogokoenak bezala. (Julen): “Bai, gitarrak hor daude, baina batzuetan melodiarekin ere jokatzen dugu. Koroak sartu nahi izan ditugu, harmoniak egin”. (Mikel): “Ahotsen kontu hori pixka bat landu nahi izan dugu. Hirurok kantatzen dugu eta hiruron artean koroak egiten saiatzen gara”. (Abel): “Askotan saiatu gara honi esaten [Iosuri] kantatzeko, baina alferrik izan da!”
Kontzertuan abesti bat akustikoan jo zenuten. Kontzertu akustiko batzuk ere eskaini dituzue. Hori ez da oso ohikoa, eta gutxiago zuen adina kontuan hartuta. (Abel): “Ideia polita iruditu zitzaigun. Taberna batek kontzertu bat emateko proposatu zigun. Taberna barruan ezin genuen jo besteetan jotzen dugun bezala eta akustikoan egitea ideia polita iruditu zitzaigun. Kanta denak akustikora pasa genituen, bertsio batzuk sartuta, eta bizpahiru kontzertu eman ditugu horrela tabernetan. Abenduaren 27an Zumaian emango dugu horrelako bat, Algorri tabernan”. (Mikel): “Azkenean atrebitzea da kontua. Kantatzerakoan ere zailagoa da. Normalean builaka ez, baina ozen abesten da. Akustikoan, berriz, dena entzuten da”. (Abel): “Entsegu batzuk egin genituen eta ikusi genuen horrela zerbait egin genezakeela”. (Mikel): “Akustikoan ere kanta martxosoak egin daitezke”. Salto handia eman duzue denbora gutxian. Nerbioak ez al dituzue sumatzen? (Abel): “Gatiburen kontzertuaren aurretik oso urduri nengoen. Tila hartzen egon nintzen! [algarak]. Beti berdin izaten da: jendaurrera atera, kanta bat jo eta listo! Jendea motibatuta ikusten duzu eta beldur guztiak galtzen dituzu”. (Mikel): “Azkoitikoa jende gehien egon den kontzertua izango zen. Baina agian lasaien egon naizen kontzertua ere izan da”. (Julen): “Hainbeste jende ikusten duzu ez zara bakoitzaren aurpegietan fijatzen”. (Mikel): “Gaztetxe batean, adibidez, jende B A L EIKE 2 0 1 3 A B ENDUA
19
BALEIKE +
gutxi dagoenean, oso zaila egiten da. Betea dagoenean berotasuna jasotzen duzu. Baina bestela…” (Julen): “Azkoitian jendea lehen kantatik oso entregatuta ikusi nituen; kantak buruz zekizkiten, abesten ikusten genituen eta orduan konturatzen zara egiten ari zarenak merezi duela. Une horretan hasten zara kontzertuarekin disfrutatzen”. Lagunek zuen kantak buruz dakizkite. Bilborocken lehen ilaran zeuden, abesten. (Julen): “Eta lagunak ez direnak ere bai!” (Mikel): “Lagunen bultzada oso garrantzitsua da”. (Abel): “Ikusten da heldu zaiela, gustatu zaiela eta hori da garrantzitsua. Azken finean guk egiten dugun musika guri gustatzen zaiguna da, ez dugu egiten besteei gustatuko zaielakoan, baina ikusten duzunean zuk egiten duzun musika hori hainbeste jenderi heltzen zaiola eta gero eta gehiago gustatzen dela, animatu egiten zaitu kanta gehiago egitera”. Uda bezperan atera zenuten diskoa. Salmentak izugarriak dira: 400 aletik gora saldu dituzue denbora gutxian. (Abel): “500eko tirada bat atera genuen eta ez dira ia geratzen”. (Mikel): “Diskoa atera eta gutxira kurtso amaierako bidaiara joan ginen, Maltara, eta Internetetik irakurtzen genituen komentarioak. Baina bueltatu ginenean ikusi genuen tabernetan ale pila bat saldu zirela. Sanpedrotan kontzertua eman genuen Amaiako plazan. Ordura arte lasai geunden, baina kontzertu horretan ikusi genuenean jendea gure kantak abesten, geratu ginen…” (Abel): “Harrituta”. (Mikel): “Bai”. (Julen): “Teknikariak esaten zigun benetan ez ginela ohartzen zer ari ginen lortzen. Jijasek [Igor Gutierrezek] Parolbidean duen estudioan grabatu genuen diskoa, eta hark esan zigun bigarren tirada atera beharko genuela bai ala bai. Hori hasieran izan zen, ikusi zenean asko saldu genuela. Baina ez ginen ausartu. Orain ikusi dugu ez zaigula ia alerik geratzen”. (Abel): “Diskoko sei kantez gain, orain beste lau kanta ditugu. Disko berri batean pentsatzen ari gara dagoeneko”.
Kanta bat Iñaki Espillari dedikatzen diozue. (Julen): “Gure txikitako laguna zen, koadrilakoa. Beti gurekin egon zen, eta momentu hori heldu zenean esan genuen kanta bat eskaini behar geniola bai ala bai. Kantako estribilloa ateratzeko hilabeteak egon ginen. Estrofa bagenuen, baina ez genuen ondo lotuko zuen estribilloa lortzen. Halako batean atera zen. Melodia ere bagenuen eta halaxe geratu zen”. (Mikel): “Guretzat hain inportantea izanda, beldurra ematen zigun. Hain da pertsonala, hain da gurea, ondo ateratzea nahi genuen. Buelta asko eman genizkion, baina uste dut azkenean ondo geratu zela”. Kantak nola konposatzen dituzue? (Julen): “Letrak nik egiten ditut eta musika taldean sortzen dugu”. (Mikel): “Gitarrarekin ideia bat egiten dugu eta lokalean ikusten dugu letrak zein diren. Pixkanaka, lauron artean egiten ditugu kantak”. (Julen): “Normalean Mikelek edo Abelek melodiak eginda izaten dituzte etxean eta lokalean, bakoitzaren ideiekin, musika eta letrak juntatzen ditugu”.
“Diskoko sei kantez gain, orain beste lau kanta ditugu. Disko berri batean pentsatzen ari gara dagoeneko”
Diskorako kantak aukeratzea erraza egin al zitzaizuen? (Mikel): “Elkartu eta berehala hasi ginen kantak egiten, baina denborarekin batzuk jotzeari utzi genion. Diskoa grabatzera sartu ginenean hauek ziren zuzenean jotzen genituen TESTUA: gureIZASKUN kantak”.URBIETA 20
B A L EIKE 2 0 1 3 A B ENDUA
Denbora honetan emandako kontzertu kopuruarekin gustura al zaudete? (Julen): “Gustura gaude. Orain, Gabonetan, 20an Bergaran dugu kontzertua eta 27an hemen, Algorri tabernan”.
Julen, zu Salamancan zaude ikasketak egiten. Horrek eragina ba al du taldean? (Julen): “Nahiz eta Salamancan egon, kanta berriak sortzeko arazorik ez dugu. Bakoitzak dagoen tokitik bere gauzak sortzen ditu eta etortzen naizenean dena juntatzen dugu”. (Abel): “Bera joan denetik lau kanta sortu ditugu! Udarako denbora ematen badigu, pentsatuko dugu beste disko bat atera edo ez”. Arrakasta handia ari zarete lortzen gazteen artean. (Mikel): “Zumaian azken finean denok ezagutzen gara. Denok gara txikitako lagunak”. (Julen): “Datorren guztia jasotzen dugu gustura. Orain bertan ez dugu mugarik. Ahal dugun dena ari gara lortzen, inoiz pentsatuko ez genituen gauzak. Horrek esperantzak ematen dizkigu ahalik eta gauza handienak lortzeko eta jarraitzeko. Hasi garenetik momentu onenean gaude eta aprobetxatu behar da”.
Jarraipena 21. orrialdean
B A L EIKE 2 0 1 3 A B ENDUA
21
22
B A L EIKE 2 0 1 3 A B ENDUA
PUBLIZITATEA ERRETRATUA ERREPORTAJEA BALEIKE +
ELKARRIZKETA
Santa Klaratik munduari begira Emakume Garapen sortzaileak izeneko jardunaldiak izan ziren Zumaian duela bi hilabete, eta mundu osoko hizlariak etorri ziren. Santa Klara nekazaetxeko Ana Eizagirrek antolakuntzan hartu zuen parte, Hitzez Gipuzkoako Baserriko Emakumeen Elkarteko idazkaria ere baden aldetik. Hainbat gogoeta plazaratu zen jardunaldietan, eta bereak osatu ditu harrezkero. “Munduan bizi dutenarekin, hemen oso ondo bizi gara�, esan du, besteak beste. testua: aitor manterola argazkiak: arnaitz rubio aprea eta gorka zabaleta B A L EIKE 2 0 1 3 A B ENDUA
23
ELKARRIZKETA
JARDUNALDIAK Emakume garapen sortzaileen biltzarrean hartu zuen parte Ana Eizagirrek, Gipuzkoako Baserriko Emakumeen Elkarteko idazkari modura.
Leku paregabean dago Santa Klara baserria eta nekazaritzaetxea ere badena. Zumaiaren goialdean, behean gertatzen denaren lekuko pribilegiatu. Hantxe egoten da Ana Eizagirre, etxea gobernatzen, ganadua zaintzen, eta nola ez, bezeroei behar bezalako arreta ematen ere bai. Duela urte batzuk erabaki zuten etxean urteetako bideari beste bat gehitzea, eta baserri soila zena nekazaritzaetxe ere bilakatu zen. Azken batean, baserrietan beti ibili izan da jendea, berak esaten duen bezala, “ingurukoak elkarrekin ibiltzen ginen, batean ez bazen, bestearenean”, eta bezeroei baserriko ateak irekitzea ez zitzaion arrotza izango. Jendea etxean bueltaka, lehengo moduan, baina beste era batera. Bereziak izan zituen gonbidatuak duela pare bat hilabete. Mundu osotik etorritako jendea. Emakumeak eta garapen sortzaileak, izen bereko jardunaldietan parte hartzera. Zumaian izan zen, hainbat gobernuz kanpoko erakundek eta Hitzez Baserriko Emakumeen Elkarteak antolatuta. Bazter askotako emakumeak izan ziren hizlari: Bolivia, Txile, Costa Rica, Burkina Faso... Eta horiek guztiek Santa Klaran hartu zuten ostatu jardunaldiek iraun zuten lau egunetan. Bistan da Alondegian hizketagai izandako kontuak Santa Klaren ere aipagai izan zirela. Joan da hilabete parea jardunaldiak izan zirenetik, eta etxeko egongelan lasai eserita, Eizagirrek hainbat konturi buruzko iritzia eman du. Jardunaldietan aipatutakoa oinarri bezala hartuta, erpin asko ukitu dute bere gogoetek. Munduko emakume garapen sortzaileak entzun eta gero, berehala atera zuen ondorio hau: “Konturatu nintzen gu oso ondo bizi garela hemen. Baditugula arazoak bai, baserritar izatea eta emakume izatea ez dela erosoa, baina ez da ezer munduko bazterretan pairatzen dutenarekin”. Munduan zeharreko arazoen berri ematen hasi 24
B A L EIKE 2 0 1 3 A B ENDUA
orduko, ez zaizkio hitz atseginak atera ahotik: hildakoak, lanerako lurrak eskuratu ezina, prostituzioa...
“Boliviako hizlariari alaba hil zioten” “Gehien jo ninduena jardunaldietan entzundakoen artetik horixe izan zen, hain zuzen. Neskak eta emakumeak bahitzen dituzte Amerikan, organo salerosketa egiteko eta prostituzio sareetan erabiltzeko”. Horrek hotzikara handia eragin bazion, atera kontuak zer sentitu zuen hau jakitean: “Boliviatik etorri zen hizlariari alaba hil zioten. Beldurgarria benetan”. Amerikatik Afrikara joanda, Burkina Fasoko testigantzak ez zion gorputzaldi hobea utzi: “Gobernuak sekulako lurrak dauzka utzita, baina gizonezkoek ezin dute eskatu lantzeko; emakumezkoak eskatu behar du baimena, baina taldea behar du izan emakumezkoena”. Alegia, laguntza eman beharrean, babesa luzatu ordez, oztopoak baino ez: “Hango jendeak ez du behar hemendik bidalitako dirua. Behar dutena da hango gobernuek halako politikak aldatzera behartzea hemendik. Hori litzateke benetako laguntza”. Emakumeei bakarrik lurrak lagatze horrek berehala sortzen du galdera: eta gizonezkoak? “Boliviako kasua esanguratsua da oso. Oso goianbizi den neska bat dago, Bolivian, eta negutegia jarri du hemengo laguntzarekin. Beste bat jarri nahi dute, eta lurra oso lehorra da. Udan bakarrik landatu daiteke han. Hori arazoa izanik, beste hau ere badute: gizonezkoak negutegiak jartzen hasteko konbentzitu egin behar dituztela; izan ere, gizonezkoek ganaduarekin lantzen dituzte lurrak”. Arazoak eta oztopoak baino ez. Jardunaldien helburua munduko esperientziak eta hemengoak partekatzea zen, informazioa trukatzea: “Munduan zehar zer behar dituzten jakin nahi genuen”. Afrikako eta
“Emakumeak beti egin izan du lan hemen. Ez da orain hasi lanean” Emakumeen egoera gizartean, lan munduan... gai horiek denak hizpide izan zituzten Emakume Garapensortzaileak jardunaldietan. Gaia gure gizartera ekarrita, iritzi zorrotza dauka Ana Eizaguirrek: “Entzuten dudanean ‘gaur egungo emakumeek lan egiten dute’, gaixotu egiten naiz. Izan ere, emakumezkoak beti egin izan du lan hemen, eta orain baino baldintza txarragoetan, gainera”. Baserriko emakumea bereizi egin du: “Beti egon izan da aldea baserrietako eta kaleetako emakumeen artean. Baserrikoa oso lotuta dago baserriari, baina kalean ere badira bestelako arazo batzuk, ikusten ez direnak...”. Euskal gizartean, historikoki, emakumeek indar handia izan dutela dio: “Gizarte matriarkala izan zen euskal gizartea. Edadetuek esaten dute gizonak feriara joaten zirela, andreak mezatara, eta txintxo bueltatzen ziren baserrira emakumeak... Ekonomia emakumeek eramaten zuten baserrian, eta uste dut kalean ere antzeko dela, ezta?”. Amerikako esperientziez gain, Espainiako jendea ere izan zen solasean baita Gobernuz Kanpoko Erakundeen inguruan dabilen jendea ere. Munduan zeharreko esperientziak entzunda asaldatu zen bezala Eizagirre, kontrako norabidean bidali beharreko informazioa askoz tentu handiz kontatu beharrekoa izan zen: “Gauza txikiak erakutsi dizkiegu. Txakolindegi handi bat erakutsiko bagenie, hondoratuta itzuliko liratekeeta”, mintzo da argi eta garbi. Erakutsi dieten horretan daude, esaterako, proiektu hauek: “Erakutsi diegu Beizaman nola egiten den ogia eskuz, nola landatzen den lurretan hemen, nola hemengo hazi zaharrak edo iraunkorrak berreskuratzen ari diren...”.
“Europak eta Amerikak gerrak sortzen dituzte Afrikan” Burkina Fasoko adibidea etorri zaio gogora, haziena aipatzean, hango lur emankorrekin gertatzen dena azaltzeko: “Burkina Fasoko ordezkariak esaten zuen oso lur emankorrak dituztela, eta adibide hau jarri zuen: ‘hazi bat erori lurrera eta aurten ez bada, datorren urtean emango dizu’. Baina herria goseak hiltzen ari da. Zergatik?”. Berak eman dio erantzuna galderari: zergatik ari dira hori uzten Amerika eta Europa? Afrika da lurralde aberatsena eta miseria handiena han dago... zergatik? Europa eta Amerika ari dira gerrak sortzen han, eta beste hainbat gauza egiten”. Egoera horien eta beste batzuen ondorioa da, besteak beste, etorkinen arazoa. Eizagirrek hausnarketa hau utzi du gai horren bueltan: “Gobernuek lana egingo balute hangoei lurrak emateko eta uzteko, zuk uste duzu hainbeste jende etorriko zela hona?”.
ELKARRIZKETA
Hazi zaharren baitan ere ezin lanean lasai ibili Bolivia aldean: “Hori esan ziguten hangoek, ezin dutela kanpotik eramandako hazirik sartu herrialdean, ezta atera ere. Hala ere, eraman zuten hemendik, eta ea zer egiten dutenberen herrialdeko mugan hazia sartzeko”. Haziari tiraka hasita, etsipenezko esaldi hau utzi du: “Ibili egin behar da horrela! Ezin seme-alabei jaten eman. Oso larria da hori”.
“Pertsonak pertsonaren beharra dauka” Pertsonak elkartzea izan da, azken batean, Garapen sortzaile diren Emakumeen jardunaldiak, eta hor ikusten du mamiaren funtsa Eizagirrek: “Pertsonak pertsonaren beharra dauka”. Lehengo aldean, horretan atzera egin du gizarteak bee ustez. Mundu mailako adibideak azaldu ziren jardunaldietan, eta hain urrutira jo gabekoak gehitu dizkio Santa Klarakoak: “Hemen ere badira arazo potoloak. Landa guneetan pairatzen den bazterketa hor dago, esaterako”. Adibide honekin zehaztu du esan berri duena: “Aramaion hil zen txirrindulari gutxitu hura, Joseba Larrinaga zela uste dut... Bada, ia-ia hiru ume ere harrapatu zituen txirrindularia hil zuen autoak. Legeak behartuta, autobusak ez ditu ume horiek jasotzen, eskolatik x km-ra bizi direlako... zer gertatzen da? Oinez joaten dira eskolara errepide bazterretik, eta, gainera, ez daukate eskubiderik jangelan geratzeko ere. Bizitza jokatzen dute egunero-egunero... Hori hemen bertan!! Ez dago urrutira joan beharrik”. Arazo horri Hitzez elkartearen izenean heldu zioten, beste batzuen artean; Landa Eremuko Emakumeen Batzordean planteatuta dago, baina “itxura denez dirurik ez dago honetarako, eta autobusak erdi hutsik igarotzen dira herri horietatik”. . Zumaian bertan ere autobusaren inguruko arazoa badela kontatu du: “Eskolako autobusak bi geltoki dauzka herri barruan, baina hemen gora ez da etortzen. Oikira joaten da, baina adin batzuetako umeak gurasoek ekartzen dituzte eskolako ordutegiagatik; ze ordutegi dauzkagu eskoletan? Dirua kostua al da? Autobusa badabil eta!!”. B A L EIKE 2 0 1 3 A B ENDUA
25
PUBLIZITATEA 26
Johan Perez de Çumaya piratak ekintza ugari egin zituen XV. mende amaieran
B A L EIKE 2 0 1 3 A B ENDUA
PUBLIZITATEA
Ardantzabideko etxebizitza sustapen berria
Eraikitzen hasteko prest
Ardantzabideko etxebizitzak eraikitzen hasteko prest dago Sukia, jakinarazi duenez salmenta “arrakastatsua” izan baita. Eraikitzen hasi ahal izateko saldu beharreko etxebizitza kopurua gainditu dute dagoeneko, eta, horrela, bete dira eskatutako berme guztiak. Hala ere, oraindik lauzpabost etxebizitza gelditzen dira eta interesdunak animatu nahi dituzte, “azken aukera” izango baita. “Azpimarratu nahi dugu azkenak izanagatik ez direla txikiagoak edo kalitate eskasagokoak. Sustapen honetan etxebizitza guztiak kalitate maila handikoak dira eta neurrian ere apenas dagoen alderik. Beraz, interesa duenak, ez dezala horren kezkarik izan”.
Etxebizitza erosteko interesa edukiz gero, Sukiak zabalik dauka Etxezarreta kaleko bulegoa –deitu 943 316 868 telefonora hitzordua jartzeko–, eta udaletxean ere izena eman daiteke, astegunetan 09:00etatik 13:00etara. “Bide batez, gogorarazi nahi dugu Rural Kutxarekin harreman zuzena daukagula eta sustapen honetarako operazioak bideratzeko prestutasun osoa agertu duela”. Egin beharreko urrats guztiak egin dira, eta lanean hasteko prest daude. Beraz, dena ondo bidean, 2014ko urtarrilean pilotalekua eta etxebizitzak eraikitzen hasiko dira. “Udalarekin kontratua
sinatzear gaude, eta hortik aurrera 18 hilabete dauzkagu frontoia amaitzeko eta 28 hilabete etxebizitzak eraikitzeko, baina asmoa lehenago amaitzea da. Hasteko gogotsu gaude”. Aurrera doa Garai hauetan erraza ez bada ere, Sukian pozik daude helburua lortu dutelako: “Sustapen hau aurrera aterako da. Finantziazioa lortu dugu, administrazioaren ikuspegitik egin beharreko urrats guztiak bete ditugu, baimen guztiak dauzkagu, eta lanean hasteko ezinbestekoa zen gutxieneko salmenta kopurua gainditu dugu. Berme guztiak dauzkagu”.
B A L EIKE 2 0 1 3 A B ENDUA
27
28 28
EIKE 22000193 APIRI A B ENDUA BBAALLEIKE LA
DEIALDIAK Gizarte Zerbitzuek antolatutako ikastaroak: 943-862200 - Abenduaren 9tik 13ra: Adineko pertsona ezinduak zaintzen dituzten familientzat prestakuntza - Familientzat aholkularitza saioa taldeka: “Banantzeek haurrengan duten eragina”. Abenduaren 9an. “Seme-alaben heziketarako oinarriak”(2. saioa). Urtarrilaren 13an eta 27an. Gabonetako XIV. Erakusleiho lehiaketa Informazioa,Turismo bulegoan 943-14 33 96.
ERAKUSKETAK OXFORD ARETOAN Abenduaren 14tik 31ra: ZURIÑE GREDILLA: Egur-lanak.
ABENDUA 13, ostirala 19:30ean Foronda kultur etxean, Gune taldearen otoitz-meditazio saioa.
Ordu berean, 19:30ean kiroldegian, Fitbox ezagutzeko ate irekiak 22:00etan Aita Mari aretoan, antzerkia: “Hiru” 17, asteartea 17:00etan Otezurin, Beheko Plaza abesbatzaren kontzertua 18:30ean Aita Mari aretoan Musika eta Dantza Eskolako entzunaldia. 19, osteguna 17:00etan San Juan egoitzan, Beheko Plaza abesbatzaren kontzertua 17:30ean Otezurin Musika eta Dantza Eskolako entzunaldia. Ostirala, 20 21:00etan Komentuan, Gabon koruaren entsegu orokorra. 21, larunbata Egun osoan zehar, Alai auzategian SANTO TOMAS jai egitaraua. 22, igandea 12:30ean Maria eta Jose aretoan, Udal Musika Bandaren Gabonetako kontzertua.
16:30ean Aita Mari aretoan, haur antzerkia: “On egin!” Astelehena, 24 9:00ean Lubaki kiroldegian, areto futbol azkar txapelketa. Eguerdia bitartean, “Niño Jesusen Eskean”. 12:30ean Institutu parean hasita, “Olentzerorekin kantuan”. 15:30ean Gabon Koruaren saioa kalez kale. 18:00etan Alai auzategian hasi eta herrian zehar, Olentzero eta Gomezagoren etorrera. 17:00etan Aita Mari aretoan, Gabon Abestien lehiaketa Erkibe kultur elkarteak antolatuta. 18:30ean Eusebio Gurrutxaga plazan, Jaiotza ikuskizuna. 26, osteguna 18:00etan Aita Mari aretoan, haur antzerkia ingelesez Kids&Us eskolaren eskutik: “Santa´s elves”. 27, ostirala 11:00etan Gabonetako apaingarri iraunkorrak
egiteko birziklapentailerra, Algorri Interpretazio Zentroan. 18:00etan Beheko plaza elkartean xake txapelketa. 22:30ean Torreberri gaztetxean, Bi bala ikuskizuna. Aitzol Barandiaran eta Iñaki Gurrutxagaren bertsoak, musikaz lagunduta. 31, asteartea 12:00etan San Silbestre IV. Biko lasterketa mistoa. (12:00etan gazteak. 12:30ean helduak).
URTARRILA 3, ostirala 22:00etan, bertsolari gazteen saioa Alondegiko Oxford aretoan. Bota bertso bat lehiaketako sariak banatuko dira bertan. 4, Larunbata 18:30ean Errege Magoentzat eskutitzak jasotzea. 5, Igandea 18:00etan hasita, Errege Kabalgata.
9, osteguna 22:00etan Aita Mari aretoan, zine forum saioa “Antes del anochecer”. 10, ostirala 19:30ean Foronda kultur etxean, Gune taldearen otoitz-meditazio saioa. 12, Igandea 12:00etan Aita Mari aretoan, haur antzerkia: “Bedartxoa”. 17, ostirala 22:00etan Aita Mari aretoan, antzerkia: ”Terapiak”. 23, osteguna 22:00etan Aita Mari aretoan, zine forum saioa: Prisioneros (Prisoners). 24, ostirala 19:30ean Foronda kultur etxean, Gune taldearen solasaldia: “Nire espiritualtasun ekologikoa” - Amaia Elosegi, Gorputz heziketako irakaslea, mendi gidarien trebatzailea eta Yoga irakaslea.
AGENDA
abendua-urtarrila
Txiotu kopla bat, “maite zaitut” gaiarekin Zumaiako Bertso eskola k Txiotu kopla bat! lehiak eta antolatu du lehenbiziko aldiz, Baleikerekin elkarl ane an. Manu Garate saria izango da, orain gutxi zendutak o lagunaren omenez. Herri mailan antolatzen den Bota bertso bat pap ereko lehiaketaren osagarria da. Gaia bera da, “maite zaitut ”, eta berezitasuna da edonork har dezakeela parte, mu nd uko edozein txokotatik. Twitterren sareratu behar ko dira koplak, bakoitza txio banatan, eta #maitezaitu t traola edo etiketa jarri be har da amaieran. Koplak bi edo hiru puntukoak izan daitez ke, eta neurri txikikoak edo han dikoak, denak onartuko dir a. Parte hartzeko epe bat jarri da, abenduaren 25era
bitartekoa, eta saria beste lehiaketaren parekoa da: afaria 2 lagunentzat Talaipe jatetx ean. Saria urtarrilaren 3an jak inaraziko da, Zumaiako Alondegiko Oxford aretoa n bertsolari gazteekin egi ngo den saioan. Koplak jaso ahala baleike.c om webgunean jarriko dir a dira ikusgai.
B A L EIKE 2 0 1 3 A B ENDUA
29
BERTSO XORTA
Agur eta ohore, Manu! Egurra lantzen zure eginahala ta zizelkatzen harri zabala maitasun handiz landu dituzu hurbilekoak bezala (bis). Lagunen lagun apala goxo mami ta azala bistan da zure itzala. Jabetu zaitez zu agurtzera danak etorri dirala. Egurra landu duen pertsonak beti uzten du ezpala. Josu Garate “Apolo” Doinua: Itsaso hori dago zatarra (naufragoarena)
ander hormazuri
Bizitza honen bide latzetan ibili haiz zizelkari laguntasuna eskainiz beti herorren inguruari honta ezkero olatuena izango haiz Manuel Mari lehen bezain goxo segitu ezak itsasoan bidaiari baina tarteka heure txokora berriro etorri hadi Amets Arzallus Doinua: Gure aurreko guraso zaharrak
30
B A L EIKE 2 0 1 3 A B ENDUA
Heriotzan aurrean malkoak ugari, erreparo eginaz falta denari. Gorputza errautsetan aireratu bedi. Arima, zergatik ez gurekin kantari..? Erdi bertsolari, euskaran gudari, lagun maitagarri, denon zerbitzari. Agur eta ohore Manuel Mari (bis) Jexux Iribar “Olalde” Doinua: Betroiarena Zer entzuten da bidean, Manu? jendea koplak kantari Zuhaitzak eta harriak deika zure amets zizelari Zenbat arnas on eman diozun herri honen hauspoari Zurekin goaz, gurekin zatoz beti gugan Manuel Mari Jon Maia Doinua: Ihes betea zilegi balitz
Eguberri Otna e Urte Berri On!!
ROOMBA 620
319€
SAMSUNG TABLETA GTP 5210 • 10’’
LG Led-a 19MN43
159€
349€ SUSTECH
22MN43
179€
109€
OREGON
ROWENTA
44,90 €
SF4412 ILEKO PLANTXAK • 2300
39,90 €
UE40F5000 • 100 Hz • 40’’
20 J 14 as k o de o e Ez nd gu az an te u gi a
39,90 €
PHD9760 ILEKO LEHORGAILUA • 2.000 W • AC Motorra’
SAMSUNG Led-a
449€
BAR206 KLIMA NEURGAILUA
BOSCH
TABLETA TAB900 • 9’’
ENDAÑETA ZUMAIA ELEKTROGAILUAK Erribera, 8 Tel. 943 861 694 www.endanetazumaia.com B A L EIKE 2 0 1 3 A B ENDUA 31