ZUMAIAKO HILABETEKARIA
BALEIKE 168. ZENBAKIA. DOHAINIK 2008ko UZTAILA-ABUZTUA
www.baleike.com
ATLETAK
3
Zumaiako triatloia, euripean ere ikusgarria
E R R E T R A T U A :
R O B E R T O
F U E N T E S
BALEIKE168 AZALA p. romatet
8
herri aldizkaria Juan Belmonte, 29 behea tel.: 943 86 15 45 e-maila: aldizkaria@baleike.com Argitaratzailea Baleike Kultur Elkartea e-maila: elkartea@baleike.com Administrazio batzordea: Xabier Azkue, Gurenda Serrano Erredakzio taldea: Xabier Aizpurua, Imanol Azkue, Abelin Linazisoro, Ainara Lozano Lasa, Aitor Manterola, Juan Luis Romatet, Miriam Romatet, Peio Romatet eta Gorka Zabaleta Diseinua eta maketazioa: Roberto Gutierrez Hizkuntz zuzenketa: Imanol Azkue Publizitatea tel. 943 86 15 45 gurenda@baleike.com Inprimategia Antza Inprimategia (Lasarte-Oria) Tirada 1.000 ale Lege gordailua: SS-405/94 ISSN: 1136-8594 Baleikek ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.
baleike+
Hiru proba, kirol bakarra 4
iritzia ETXEBIZITZA ARAZOA EZTABAIDAGAI
22
txokorik txoko
SANTIAGO ALDEAN
16
26
SANJUANAK, SANPEDROAK ETA IZURDEA
ESPERIENTZIAREN AHOTSA
19
33
ROBERTO FUENTES
ALIZIA PEREZ ETXABE (2)
baleike.com
erretratua
erreportajea
gure zumai zarra
Argitalpen honen edizioko laguntzaile:
B A L E I K E 2 0 0 8 U Z TA I L A - A B U Z T U A
IRITZIA
ETXEBIZITZA ARAZOA EZTABAIDAGAI Ekainaren 19an zozkatu ziren babes ofizialeko 46 etxebizitzetarako 806 lagunek eman zuten izena. Zumaian etxebizitza eskubidea gauzatzeko dagoen arazoaren adierazle. Egun haietan Ezker Abertzalearen eta EAJ-PNVren idatzi bana argitaratu ziren www.baleike.comen. ZUGAk ere eman zuen bere iritzia zozketaren egunean. Hiru artikuloak bildu ditugu. Ezker Abertzalea
Babes Ofizialeko etxeen zozketa dela eta Gure herrian Babes Ofizialeko Etxebizitzak zozketatuko direla eta, Zumaiako Ezker Abertzaleak honakoa helarazi nahi die herritarrei: Lehenik eta behin, argi dugu honelako zozketekin, eta Babes Ofizialeko Etxebizitzen ereduari jarraituz, ez dela etxebizitzaren arazoa era integralean eta benetan konpontzeko aurrerapausorik egiten. Zortea duten gutxi batzuentzat bada irtenbidea, baina arazoak, funtsean, bere horretan jarraitzen du. Horregatik, Ezker Abertzalearen apustua bestelako alternatibak bultzatzea da, aurrera begira benetako soluzioak benetan gauzatzeko. Alternatiba erreal eta egingarriak badaude eta horiek aurrera eramateko borondatea dugu, ikuspuntu sozialistatik lan eginda, eta alternatiba horiek bultzatzeko konpromiso argia dugu. Urte luzetan, Zumaiako etxebizitzapolitika etengabeko eraikitze basatian oinarritu da, eta horren adibide ugari dauzkagu herrian. Eredu horrek espekulazioa bultzatzen du eta gutxi batzuen poltsikoak betetzen ditu. Orain arte, Udalean agintean egon direnak Babes Ofizialeko Etxebizi tzen gaiarekin itxurakerian ibili dira, guztion eskubideen konturako negozio kapitalista odoltsua ezkutatu nahian. Soluzio-
ak bultzatzen dituztela esanez, honelako irtenbide faltsuekin eskuak garbitu dituzte eta herritarren aurrean irudi ona ematen ahalegindu dira. Horren aurrean, argi eta garbi esan nahi dugu hemen egingo diren zozketa hauek aurreko Udal Gobernutik jasotako herentzia dela. Etorkizunean ez daukagu asmorik honelako ekimenak bultzatzeko, eta beste erremediorik ezean aurreko legegintzaldian onartutako erabakiak eta konpromisoak betetzea besterik ez zaigu geratzen. Aurrera begira, Zumaian orain arte izan den etxebizitzapolitika errotik aldatzea dugu helburu, gaiari eta arazoari benetan heltzeko: beti eraikitze hutsean oinarritu beharrean, hemendik aurrera lehentasuna izango da benetako beharrei erantzutea eta hutsik dauden etxeei irtenbideren bat ematea. Horrela, etxebizitzaren gaiari dagokionez, gure asmoa da hau inflexiopuntu bat izatea eta aurrera begira gure borondatea gauzatzen joatea. Orain arte era batera jokatu izan da; hemendik aurrera, beste era batera jokatuko da. Zumaiako Ezker Abertzaleak benetako borondatea du Zumaian etxebizitzaren arazoari adarretatik heltzeko, eta gogotsu lan egingo dugu aurrera begira alternatibak gauzatzeko. Horrela, lan egingo dugu zumaiarrak -eta batez ere gazteak- Zumaian bertan gera daitezen bizitzen, kanpora joan beharrik izan ez dezaten. Bide luze horretan, urrats txikiak eginez baina gelditu gabe, ilusioz ekingo diogu lanari, arazoari benetan konponbidea emateko, soluzio errealen bidez.
“Alternatiba erreal eta egingarriak badaude eta horiek aurrera eramateko borondatea dugu�
Ezker Abertzalearen oharraren aurrean Zumaiako Ezker Abertzaleak, beste behin ere, harri eta zur uzten gaitu bere adierazpenekin. Urte bete oso-osoa behar izan dute Ardantzabideko eta Oikiako Etxe Babestuak zozketatzeko. Ez beste ezertarako, zozketa bera antolatzeko baizik. Nonbait beren idatzian esaten duten bezala “urrats txikiak” ematea da atsegin dutena. Gure ustez, eta zumaiarren gehiengo haundienaren ustetan, benetan txikiak. Zozketa soil bat antolatzeko zenbat denbora behar izan dutenaz aparte, eta zozketa bera nola antolatu dutenaren balorazioetatik haratago Zumaiako ezker abertzalea noraezean dabil, EA bidelagun, Zumaiako herritarrek dituzten benetako beharrei erantzuterakoan. Arlo guztietan. Aurrekontuak ez dituzte ejekutatzen, udal-ekonomia arduragabetasunez tratatzen dute, ez dituzte proiektuak gauzatzen (ez lehendik prestatuta iritsi zaizkienak ez honezkero beraiengandik sortuak beharko luketenak), herriaren garapenak ezinbesteko dituen erabakiak hartzeko ahalmenik ez dute demostratzen, eta denborak esku artetik nola ihes egiten dien ikustera mugatzen dira.
Diagnostiko larria eta oso kezkagarria. Egoera horri nola aurre egin asmatu ezinik dabiltzanez, hitz hutsetan eta erretorika antzuetan babesten dira, munduan izan diren leninista gogorrenen diskurtsoak motz utziz, hala nola EAJkoak “itxurakerietan ibili” garela diote, “guztion eskubideen konturako negozio kapitalista odoltsua ezkutatu nahian”. Zer esan esaldi honen aurrean?. Zeresan ugari bururatzen zaigu, baina Zumaiako ezker abertzalearen baitan norbaitek XX. mendeko literatura iraultzailea berpiztu nahi duela eta EAJren mamuak bere ametsgaiztoak nonbait betetzen dituela esatera mugatuko gara. Bestalde beren buruaren zuriketarako erabiltzen dituzten argudioen kalitatea bazterrean utziz, inflexio puntuarenarekin geratzen gara. Eman dadila, behingoz, inflexio puntu bedeinkatua. Ea nola demontre moldatzen diren, Babes Ofizialeko Etxe bizitzarik gabe, gehiago eraiki gabe, zozketarik gabe... etxebizitzaren arazoari irtenbidea ematen. Eta utz diezaiotela, behingoz –urte bete pasa ondoren bada eta garaia– erruduna beti EAJ dela esateari. Badute eta honezkero lema beren eskutan dutela ikasteko garaia. Hurbiletik jarraituko diegu eman asmo dituzten pauso txiki horiei, hurbiletik eta arretaz. Ea norainoko irtenbideak asmatzeko gai diren. Eta zain geratzen garenak ez gara EAJ-koak bakarrik, Zumaiako herritar guztiak baizik.
“Ea nola demontre moldatzen diren, BOErik gabe, gehiago eraiki gabe... etxebizitzaren arazoari irtenbidea ematen”
IRITZIA
EAJ-PNV
BALEIKE+ BALEIKE+ BALEIKE+ BALEIKE+
PUBLIZITATEA
B A L E I K E 2 0 0 8 U Z TA I L A - A B U Z T U A
Horrela dio ZUGAk banatutako idatziak: Gaurkoan burutuko den zozketa hau, farsa ikaragarri bat da. Etxebizitza eskubidea gizabanako orori zor zaigun eskubidea izaki, ezin dugu onartu sari edo opari bat bailitzan zozketatzea. Gaurkoan, gutxiengo bat irrifarre batekin irtengo da areto honetatik. Irrifarrea ahoan, eta bizitza erdia hipotekatuta, soka lepoan ondo estu dutela. Gaurkoan saritzat zozketatzen dena eskubide baten ukapena besterik ez da, gazteon bizitza espekulatzaile kateari lotzen behartzen duena. Gehiengo bat berriz, kopetilun aterako da hemendik gaurkoan. Haientzat ez da sari-irtenbiderik izango, kale gorria bakarrik. Zor zaien eskubidea ukatu diete beste behin ere. Baina gaurkoan, argi eduki behar du jende guztiak, etxebizitza egokitu zaioonak nahiz etxera esku hutsik bueltatu denak, fartsa honetan eskubideak boletoak
tonbolan bezala jokatzen direla. Babes ofizialeko etxebizi tzak zozketatzea ez dela arazo honen konponbide integrala bultzatzen duen irtenbidea. Badira benetako alternatibak, eta gaurkoan egingo den zozketa hau alternatiba errealei bizkarra eman eta arazoari partxe faltsu bat jartzea besterik ez da. Argi dugu zein diren egoera honen erantzuleak, baita gaurko antzerki honen bultzatzaileak ere. Zumaiako Udalak urteetan zehar eraman duen eraikitze politika basatiaren ondorio da gaurko fartsa hau ere, eta eskubideak ukatzen jarraitzen besterik ez du balioko jarrera horrek. Alta, etxebizitza politikak urteetan Zumaian jarraitu duen eredua albo batera utzi eta benetako alternatiba errealetan sakontzeko exijitzen diogu Udalari, beraiek baitira arazoa herrian bertan kudeatzen dutenak, eta eurek baitute alternatibak eraikitzeko giltza. Borondatea da falta dena. Euren borondate faltak eraman zaitu zor zaizuna zeure lelo aurpegiaren aurrean zozketatzea normaltzat ikustera. Alternatiba errealak badaudelako, iruzurrik ez, etxebizitza politika berria orain!
“Benetako alternatiba errealetan sakontzeko exijitzen diogu Udalari�
IRITZIA
ZUGA
B A L E I K E 2 0 0 8 U Z TA I L A - A B U Z T U A
Zumaiako triatloia jokatu zen joan den larunbatean, bosgarrenez. Ia 400 kirolari bildu ziren 1,5 kilometro igeri, 45 kilometro bizikletan eta beste hamar kilometro korrika egiteko. Javier Felix Martinez eta Ana Casares izan ziren irabazleak. Azken partean euria egin zuen arren, irudiek garbi erakusten dute kirol ikusgarria dela.
BALEIKE+
Hiru proba, kirol bakarra TESTUA: gorka zabaleta ARGAZKIAK: peio romatet eta gorka zabaleta
B A L E I K E 2 0 0 8 U Z TA I L A - A B U Z T U A
BALEIKE+ Triatletak Arbustaingo Arranplan, igeriketa probari ekiteko zain.
Triatloia lehen pertsonan Hamahiru urte daramatza Erlantz Esteibarrek tria tloietan lehiatzen. Larunbatean 21. postuan amaitu zuen eta bera izan zen zumaiar onena. Igande goi zean elkartu ginen, bezperako probaz eta oro har triatloiaz hitz egiteko. Laranja zukua aurrena; gero, ogi xigortua gurina eta mermeladarekin –kolorearengatik marrubiena dirudi– eta kafe ebakia, bustitzeko. “Indarrak lehenbailehen berreskuratzen hasi behar da”. Normalean triatloi baten ondoren ez omen du oso ondo lo egiten, nekearen eraginez, baina oraingoan goxo-goxo egin omen du. “Eta gero, arratsaldean, Tolosara joango gara neskalaguna eta biok –Nerea Ubeda, triatleta bera ere; 14. egin zuen larunbatean–. Zumaiako kiroldegia eta hangoa enpresa berberak kudeatzen duenez, hemengo txartelarekin doan sar zaitezke. Igerian pixka bat egin eta gero babarrunak bezala beratzen jarriko gara. Denetik dago han: spa, sauna hidromasajea…”. Pozik dagoela nabari zaio, gainetik karga bat kendu balu bezala. “Egia esan, giharretako minez jaiki naiz eta sorbalda ere kargatuta sentitzen dut. Baina normala da triatloi baten ondoren. Eta bai, karga bat kendu dut gainetik”. Izan ere, Zumaiako triatloian beti kale egin du aurten arte; askotan entzun behar izan ditu jendearen adar jotzeak. “Zumaian beti gaizki. Bat bera ere ez dut
10
B A L E I K E 2 0 0 8 U Z TA I L A - A B U Z T U A
BALEIKE+ Jon Unanue izan zen azkarrena igeriketako 1,5 kilometroak osatzen.
amaitu ondo. Batean ez nuen amaitu, hankautsik nindoala, harri bat zapaldu eta min hartu nuelako. Korrikako bosgarren kilometroan utzi egin behar izan nuen, minez. Lehengo urtean, Azpeitira iristen gurpila zulatu nuen… Gero sekulakoak entzun behar izaten ditut. ‘Horretarako hainbeste prestatu!?, herrian lotsagarri ibiltzeko!?’”. Baina larunbatean zama hori kendu zuen gainetik. “Helmugara iritsi eta lehenengo gauza Larburu non zegoen –laguna du– begiratu nuen. Eskuak altxa eta ‘aurtengoan bai, behintzat!’ esan zidan, ‘zerbait naturala egin duk!’ ; ama ere han nuen zain, eta musu handi bat eman zidan. Aitarekin iluntzean egon nintzen. Hura beti zain egoten da, gertatutakoa komentatzeko. Kontentu nago, bai”. Larunbateko triatloiaren aurretik Pare bat aste lehenago Ondarroako triatloian bizikletatik erori zenetik belauneko minez dabil. “Masajeak eman, izotza jarri, buztina… Horrela nabil oraindik ere. Zumaiako triatloiaren aurretik gertatu behar hori ere. Entrenamenduak ezin izan ditut egin nahi bezala, belaunaren kezkarekin, baina aurrera egin behar. Normalean, triatloi baten bezperan pixka bat entrenatzea gustatzen zait: ordu erdi bizikletan eta 500 metro igeri. Bi egun lehenago hartzen dut atseden”. Probaren egunean ez omen du ezer berezirik egiten. “Larunbatean, esate baterako, jaiki eta tabernako lan batzuk egin nituen aurrena; gero, hondartzako kantinan kafe bat hartu eta buelta bat eman nuen herrian. Triatloia baino lau ordu lehenago bazkaltzeko ohitura daukat. Lehengoan,
pasta oliba olioarekin eta gereziak. Gero ordubete egon nintzen sofan, telebistari begira, eta hiru eta erdietarako Gernikako parkean nintzen”. Triatloia 17:30ean zen hastekoa. Garaiz ibiltzea gustatzen zaio. “Ez zait gustatzen presaka ibiltzea, eta, gainera, probaren aurretik egoten den giroa gozatu nahi izaten dut. Han izan nintzen, Bernar eta besteekin”. Proba bere begietatik “Gauza bat du txarra Zumaiako triatloiak: igeriketako probaren irteera. 400 lagun Arbustaingo Arranplan bilduta, ia bata bestearen gainean. Gero, irteera uretatik ematen denez, epaileak abisua ematen duenean bizi-bizi joan behar da irteerako soka dagoen lekuraino. Irteera eman eta artean asko oraindik Arranplan daude. Eta lekua norberak hartu behar du, han ez dago faboritoentzako begirunerik. Gero, marea gora zetorrenez, denek ertza nahi igeri egiteko… Muturrekoak eta ostikadak barra-barra. Buian buelta eman genuen arte ez zen giro. Gero bai, gero korrontea alde, errioaren erdialdera joan ginen denak, bakoitza bere lekua hartuta, eta oso azkar iritsi ginen itsas kiroldegira. Nahikoa aurrean ailegatu nintzen, lehen 15en artean –13. iritsi zen, 20.53 denborarekin–”. Bizikletan, maila handiko lagunak omen zituen tropelean. “Getariara bidean ondo joan nintzen, baina behin Garaten gora hasi ginenean, haiek ni baino askoz gehiago ziren. Ni topera joanda, haiei oraindik beste bi martxa gelditzen zitzaizkien”. Bere erritmoan igo zuen Garate. Atzetik Iñaki Gabarain aizarnazabaldarra
B A L E I K E 2 0 0 8 U Z TA I L A - A B U Z T U A
11
PUBLIZITATEA
BALEIKE+ Garateko aldapek erabat hautsi zuten lasterketa. Handik aurrera taldetxoak osatu ziren. Mikel Elgezabal iritsi zen lehena Zumaiara.
iritsi zen bere parera. “Meagako jaitsiera elkarrekin egin genuen, eta gero erabaki genuen atzetik zetorren tropelaren zain gelditzea”. Haiekin Zumaiaraino. “Azpeititik bueltan, Zestoan euria hasi zuen. Jaitsieretan larri ibili nintzen: batetik, euria ari zuelako; bestetik, aurrekoen zipriztinak, eta gero bizikletan munduko bigarren txarrena naizelako… Baina osorik iritsi ginen eta horixe garrantzitsuena. Korrika egiteko zapatilak janzteko irrikaz nengoen”. Guztien artetik, 33. denborarik onena egin zuen txirrindularitzako zatian: 1.17.10. Eta euriarekin korrika fresko-fresko egiteko aukera. “Lehen kilometroa lasai samar hartu nuen, bestela luze egiten delako. Gero dena eman nuen, azkenerako indarrik gabe nengoen, baina oso kontentu, amaitu nuelako eta ondo, gainera”. Korrikako saioan, 54. izan zen: 39.13. Hiru probak kontuan hartuta, 21. amaitu zuen: 2.17.16. Hamahiru urte triatloian 1995ean egin zuen bere lehen triatloia. Arrauna utzi eta banakako kirol bat probatu nahi zuen.“Azkenean, beste kirolak bezalakoa da, egunerokoari ihes egiteko modu bat da, lana atzean laga eta libre daukazun denbora gustuko zerbaitekin betetzeko. Asteburuetarako beste plan bat. Ni lehen arraunean ibiltzen nintzen. Taldeko kirola da, eta hura utzi nuenean, banakako zerbait probatu nahi nuen. Triatloiak hori eskaintzen du, eta gainera oso konpletoa da. Hasi aurretik ere oso erakargarria iruditzen zitzaidan”.
B A L E I K E 2 0 0 8 U Z TA I L A - A B U Z T U A
13
BALEIKE+
Baleikek segimendu berezia egin du Zumaiako Triatloi Taldearekin akordioa eginda, Baleikek ahalegin handia egin du triatloiari merezi duen segimendu informatiboa egiteko. Aurretik egindako lanketaz gain, egunean bertan eskura dituen baliabide guztiak jarri zituen lanean: Baleikeko bi kazetariek bideo kameraz jaso zuten proban gertatutakoa –batek motoan jarraitu ahal izan zuen txirrindularitzako proba osoa, Imanol Azkue gidari–; Peio Romatet eta Julian Azkune argazkilarien laguntza ere izan genuen argazki erreportajea osatzeko. Lan horren emaitza aldizkari honetan eta batez ere www.baleike.com webgunean ikus dezakezue: kronika, sailkapenak, argazki erreportajea eta triatloiaren bideo-laburpena. Horrez gain, bideo-erreportaje zabal bat ari gara prestatzen. Garaiz jakinaraziko dugu non eta noiz ikusi ahal izango den. Ana Casares, zubia gainditu eta helmugara bidean.
“1995ean egin nuen nire lehen triatloia, Frantzian. Beldur pixka bat ematen zuen, egia esan. Garai haietan, esate baterako, Donostian 200 bat lagun irteten ginen; orain, 500dik gora, eta jende asko irten ezinda. Triatloia lehen astakeriatzat zuen jendeak, normalean; orain izugarri zabaldu da, oso popularra eginda. Bakoitza bere mailan, jendea ohartu da triatloia egiteko ez dela izugarrizko kirolaria izan behar. Orain lehenak bi ordutan egiten du; azkenak, berriz, hiru ordu eta erdi behar ditu. Lehen ez zegoen horrelakoa alderik. Nik lehen triatloia egin nuenean, ikusi nuen egitea posible zela, bakoitzak bere neurria aurkituz gero, triatloia egin daitekeela”. “Garbi dago entrenatu egin behar dela, baina hori ere norberak bere buruari eskatzen dionaren arabera. Aurrean ibiltzeko bai, sakrifizio handiak egin behar dira, baina triatloi bat bukatzeko ez da hainbesterako. Triatloi bat ikusi besterik ez dago: lehenak ziztu bizian ikusiko dituzu, material onenarekin… Atzean dabiltzanak berriz, lasai-lasai, beren erritmoan, bizikleta arruntekin, trantsizioetan denbora hartuz toallarekin gorputza lehortzeko… Lehenak hamabost segundoan egingo du trantsizioa; atzekoek, berriz, hamar minutuan”. Obsesio bihurtzeraino Hasieran ondo pasatzeko aukeratutako kirola karga ere bihur daitekeela onartzen du Erlantzek. Berari ere gertatu zitzaiola duela sei bat urte.“Hasieran bai, hasieran konforme nintzen triatloia amaitzearekin. Baina behin neurria hartzen diozunean, gehiago
14
B A L E I K E 2 0 0 8 U Z TA I L A - A B U Z T U A
nahi duzu, eta ahalik eta posturik onena lortzen saiatzen zara. Nik asko eskatu diot neure buruari. Gero, denborak esaten dizu zein den zure lekua, baina nire helburua ez da izaten triatloia amai tzea, ahalik eta postu onena lortzea baizik. Entrenatzaile batekin ere ibili nintzen garai batean, Lazkaoko Kemen zentroan. Horrek sekulako saltoa ekartzen du: dena planifikatuta daukazu, dedikazio osoa eskatzen du, inbertsio handia da diru aldetik; zaindu ere normalean baino gehiago zaindu behar duzu zeure burua. Eta ordu asko entrenatu. Ordu asko, hiru proba direlako eta askotan ez da erraza izaten denbora ateratzea. Nik zortea izan dut alde horretatik, tabernako lanak aukera ematen didalako, baina ba tzuetan aspertu egiten zara hainbeste entrenatu beharrarekin”. Hiru urte egin nituen prestatzaile fisiko batekin. “Entrenatzaileak jarritako planak esaten bazuen bi orduko bizikleta saioa egin behar zela, bete egin behar, sekulako euri zaparrada botata ere. Azkenean nazkatu egiten zara. Kirolari profesional baten bizimodua egin behar duzu, izan gabe: entrenamendu gogorrak, elikadura zaindu behar, atseden hartu, masajeak direla, bitaminak eta bestelako osagarriak direla… Azkenean, obsesio bilakatzen da, zure denbora guztia eskaintzen diozu eta gauza asko galtzen dituzu: lagun arteko giroa, harremanak… Txarra da puntu horretara iristea. Urtebete egin nuen maila horretan, duela sei bat urte. Emaitzak iristen dira, baina gauza asko utzi behar dituzu albo batera eta ez nuen halakorik nahi. Ez du merezi. Gustuko kirola izan behar zuena obligazio bihurtu zen, eta erabat erreta bukatu nuen”.
Korrikako saioan, helmugarako pare bat kilometro falta zirela aurreratu zuen Felix Javier Martinezek Mikel Elgezabal. Emakumeen artean Ana Casaresek alde handiarekin irabazi zuen.
Orain gauzak beste modu batera ikusten ditu. Ez du entrenatzailearen beharrik. “Entrenatzen ikasi egiten duzu, badakizu garai bakoitzean zer egin behar duzun eta gainera zeuk jartzen dizkiozu helburuak zeure buruari. Prestatzaile fisiko batekin lan eginez gero, hark jarritako lana bete behar da. Orain, nik dudan denboraren arabera antolatzen naiz. Presio gutxiagorekin. Lehen beste kontu bat zen”.
“Eta gero, oso garestia dela hori guztia: bizikleta bat, 3.000 eurotik gora; igeri egiteko traje on bat, 500 euro; zapatilak, beste 100 euro; eta beste ekipamendu guztia; prestatzailearekin nenbilenean, hilean 70 euro ordaintzen nituen; gero masajeak direla, gelak direla, elikadura berezia, egunero hartu behar diren osagarriak: burdina dela, bitaminak direla… Gastu handia da”.
Hiru asteko atsedena urtean Deboraldia abuztu erdialdean amaitu eta irailean hasten dira berriro entrenatzen, ia atseden hartzeko astirik gabe. “Gogorra egiten da hasieran, baina, aldi berean, gorputzak eskatu egiten dizu. Astean atseden egun bat izaten dut. Egun batean bizikletan ibiltzen naiz eta hurrengoan korrika eta igeri. Pare bat orduko entrenamenduak dira. Azarotik aurrera krosak egiten ditugu, martxora arte. Martxoan duatloiak hasten dira –bizikleta eta korrika–. Aurten sei egin ditut. Eta triatloien denboraldia maiatzean hasten da, amaiera aldera. Nik distantzia laburrekoak egiten ditut, esprintak –750m/20km/5km– eta olinpiarrak –1,5km/40km/10km–. Esprinteko distantzian, hirugarren izan nintzen Senperen, 10. Donostian eta 14. Lekeition; olinpiarrean, Ondarroan istripua izan genuen bizikletan, gero Donostian lehertuta ibili nintzen, eta azkena Zumaiakoa izan da. Baina oraindik beste lauzpabost gelditzen zaizkit aurretik: Barakaldo, Bermeo, Asturias, Kantabria… Abuztu erdialderaino. Bizpahiru astez jai eta hasi berriro kontu berberarekin. Tontoena da gurea…”
B A L E I K E 2 0 0 8 U Z TA I L A - A B U Z T U A
15
Sanjuanak, sanpedroak eta izurdea Ekainak ere hamaika irudi utzi dizkigu. San Juan suaren bideoa eta Sanpedroetako argazkiak ikus ditzakezue webgunean. Ez ohiko bisitaria ere izan genuen: ekainaren 14an izurde bat agertu zen errioan. Olarro Subeko urpekarien laguntzarekin itsaso zabalera ateratzea lortu zuten, baina handik egun gutxitara hilda agertu zen Deba inguruan. Baleikek grabatutako irudiek ere ez ohiko oihartzuna izan zuten, Espainiako Telecinco telebista katean eman baitzituzten.
16
B A L E I K E 2 0 0 8 U Z TA I L A - A B U Z T U A
BALEIKE.COM Eguraldiari buruzko blog berria Laino guztien gainetik bloga zabaldu du Joseba Egaùa meteorologoak. Zumaian egingo duen eguraldiari buruzko iragarpenak, fenomeno meteorologikoei buruz azalpenak, Zumaiako datuak... Blogen plataforma erabat berritu dugu eta laster izango dira blog gehiago –Darahlirena, esate baterako–. Gogoratu edonork zabal dezakeela bere bloga.
Inkesta Udal gobernu berriak urtebete egin du. Zer iruditzen zaizu orain arte egin duten lana? Jasotako botoak: 181
oso ona %11,60 ona %28,73 balekoa %17,68 eskasa %17,13 oso txarra %23,20 berdin zait %1,66
B A L E I K E 2 0 0 8 U Z TA I L A - A B U Z T U A
17
18
B A L E I K E 2 0 0 8 U Z TA I L A - A B U Z T U A
Surflaria, besteak beste
ERRETRATUA
Roberto Fuentes
OLATUAK JARRI DIRA Itzurun hondartzara iritsi orduko hasi zaio lagun bat aholku eske: “Lehenago etorri behar zenuen, esan diot nire mutil lagunari ez zegoela olaturik, ezta? Baina sartu da dagoeneko!”. Aski ezaguna da herrian Popeto izengoitiz ezagunagoa den Roberto Fuentes surfa maite dutenen artean, eta horrekin konturatzeko berarekin solasean aritzeko geratzea besterik ez dago. Surfa “bizimodua” dela dio Donostiako Surfilm Festibalen Jarriko da obrarekin saria jaso duen artistak. testua: ainara lozano lasa argazkiak: gorka zabaleta
Gaztetxoa zela, 13 urterekin, hasi zen lagun koadrilarekin elkartu eta surf egi ten. Ordutik ia ez da “olatuen gainetik jaitsi” eta neguan hotza egiten badu ere, traje luzea, txanoa, eskularruak eta txapinak jantzi eta uretan sartzen da. “Bost bat lagun elkartzen ginen kor txo pusketa batekin surfa egiteko, eta ondoren taula zaharrak eskuratu geni tuen. Pixkanaka, taula berriak eroste ko aukera ere izan genuen”. Roberto Fuentesek dio lehen surfari lotutako askoz ere mugimendu gutxiago zego ela: “Ez ginen horrenbeste jende ari tzen surfean, nahiz eta lagun dezente elkartzen ginen. Lehen ez zen txape lketarik, ezta kluba ere, zaletasun hori bultzatzeko”. Gero, Zarautzen mundu mailako surf txapelketa antolatzen hasi ziren eta Roberto lagunekin hara joaten zen bere idoloak ikustera. “Hawaiiko surflariek txunditzen gintuzten eta ho
rren ondorioz bideoak ikusten hasi gi nen. Ibon Amatriain ere beti izan dugu gustuko, maila handia duelako. Gaur egun askoz ere jende gehiago dabil surfean. Oso gazte hasten dira ikasten, 7 edo 8 urterekin. Gure garaian ez ze goen eskolarik eta kirol garestia zen. Gainera, materiala lortzeko ere arazoak izaten genituen. Zarauzko Pukasera edo Donostiara joaten ginen”. Bere gaztaroko surflarien bizimoduak xar ma bazuela nabarmendu du kirolariak: “Garai haietan jende gutxiago izaten zen uretan eta olatu guztiak guretzat izaten ziren. Orain batzuetan gehiegi elkartzen gara”. LEHEN ALDIA “Lehenengo aldia surfean aritzen zarenean eta olatuaren gainean tente jartzea lortzen duzunean sentitzen duzuna ezin da hitzekin adie razi. Gainera, beti natura duzu alboan
BI HITZETAN Jaio: Zumaia, 1974 Zaletasunak: Surfzalea txikitatik, azken urteotan bideogintzan murgildu da. Jarriko da lanarekin saria lortu du Donostiako Surfilm festibalen B A L E I K E 2 0 0 8 U Z TA I L A - A B U Z T U A
19
ERRETRATUA
"Bizitzako segundo bakoitzarekin gozatzen dut. Duzuna baloratzen ikasi behar da" eta bidaiak egiteko aukera ere ematen dizu”. Roberto Portugalen, Frantzian, Balin, Marokon, Costa Rican, Suma tran eta beste hainbat herrialdetan izan da surf egiten. “Indonesia paradisua da surf egiteko. Beti dituzu olatu garbiak eta politak. Tubo ugari egiteko auke ra izaten duzu eta gainera, ura bero dago”. Baina Zumaia eta inguruko parajeak ez ditu sekula ahaztu. Ongi asko ezagutzen ditu Itzurun, Zarautz eta Orroagako urak. “Lehen, Santiago hondartzan ere ibiltzen ginen surfean. Barra egin aurretik olatua sartzen zen, baina orain olatua sartzeko itsaso oso handia behar da. Hala ere, Orroaga da guretzat surfean aritzeko lekurik apro posena, inguruko lekurik onena da”. Gaur egun Interneti esker infor mazio ugari dute eskura surflariek. Zenbat eskola dauden, zein denda, bi daiatzeko lekuak…, web orrietan begi ratuta aurkitzen dute behar duten guz tia. Lehen hondartzara gerturatu arte ez zuten jakiten olatuak izango ziren ala ez. “Karretedun kamerarekin gerta tzen zen bezala, sorpresa izaten zen eta xarmangarria zen. Orain aldiz, hondar tzara gerturatu aurretik badakizu ura nola egongo den, zein haize izango den, baita mundu guztian olatuak nola dauden ere. Gaur egun uretara sartu aurretik badakigu kirolari ugari egongo dela bertan. Hiru edo lau egunetarako aurreikuspenak ere aurki ditzakezu In terneten”. IRUDIEN BILA Surfa egiten ez due nean irudiak grabatzera joaten da Ro berto. “Afizio gisa egiten dut eta ez dira bideo guztiak surfaren ingurukoak. Lehenengoa egin nuena baso batean grabatu genuen. Orain, azkena, Jarriko da, surfarekin erlazionatutakoa da eta gustura egin dut. Lehen Kanarietara
20
B A L E I K E 2 0 0 8 U Z TA I L A - A B U Z T U A
bidaiatzean edo, muntaia txikiak egiten nituen, lagunekin barre pixka bat egite ko. Baina gero serioago hartu nuen eta ideia bururatzen zaidanean egiten ditut bideoak”. Esnatu obra ikusteko aukera izan genuen herrian, “paranoia” beza la deskribatu du egileak. “Irudi azka rrak dira eta amesgaizto bat irudikatu nuen”. Ekainean izan den Donostiako Surfilm Festibalean aurkezteko sur farekin zerikusia zeukan lehen film laburra egin du eta euskarazko labur
metraia onenaren saria jaso du Jarriko da obrarekin. “Surfean aritzen garenok ordu asko igarotzen ditugu olatuak noiz jarriko diren zain. Itsasoari begira jarriko da esaten diogu elkarri. Egun batean, egoera hori plasmatu behar ge nuela pentsatu genuen eta festibalera aurkeztea erabaki genuen. Egun ba tean grabatu genuen eta neska bat fal ta zitzaigunez, Itzurunen hondartzari begira zegoen bati bost minutuko fa borea egiteko eskatu nion eta baiezkoa
eman zidan. Guztiek oso ongi egin zi tuzten aktore lanak eta obra polita eta dibertigarria sortu genuen”. Donostian saria emango ziotela esan ziotenean emozioa sentitu zuen Robertok. An tzoki Zaharra proiektatu zuten bere lana. “Egindako lana pantaila handian ikustea ikaragarria izan zen eta lagu nekin ikustea oraindik hobea”. Ari da dagoeneko hurrengo urtean beste lan bat grabatzeko ideiak biltzen. Aurretik, hilaren 19an, Itzurunen ospatuko den
surf festan Kanarietako irudiak eraku tsiko ditu. GARAI LATZAK Baina Robertok badu bere bizitzan garrantzia handia izan duen gertaera larri bat ere. Itsasoak eskaintzen zion askatasuna galdu zuen 19 urte besterik ez zituela. Minbizia detektatu zioten eta urtebete ospita lean igaro behar izan zuen. Gustukoen zuen kirola utzi, kimioa jaso, ilea erori zitzaion eta 20 kilo argaldu zen. Gaur
egun gorputzean dituen 100 grapak eta urtean behin egin behar dituen fro gak dira garai latz haien seinale. “Ezin izan nuen lagunekin egon, parrandan edo surf egiten”. Hala ere, gaixotasun larri hura pasa eta gero bizitza orain dik gehiago maitatzen ikasi duela dio. “Orain berdin zait euria egiten duen, kazkabarra ari duen, olatuak dauden ala ez… bizitzako segundo bakoitzare kin gozatzen dut. Duzuna baloratzen ikasi behar da”. B A L E I K E 2 0 0 8 U Z TA I L A - A B U Z T U A
21
TXOKORIK TXOKO
16. ibilbidea
Santiago aldean Aurreko Txokorik txoko atalari “Abentura hemen” izenburua eman eta jolas moduan planteatu genuen. Denetarik entzun behar izan dugu, aldekoen eta aurkakoen iritziak: batzuei ikaragarri gustatu zitzaien, eta katiuskak erosteko asmotan ere badira, hara joateko; beste batzuentzat, berriz, oso ariketa zaila (nola jakin maparik gabe?) edo nekagarria izan da (hainbes-
te zenbaki eta a, b, c…). Ez da erraza guztien gustua egitea, ez horixe, baina zorionduz edo kexatuz gero, txoko hau norbaitek irakurtzen duen seinale! Gaurkoan ohiko ibilbideetara bueltatuko gara, eta Zubiaunditik abiatuta, Santiago hondartzara joan eta bueltan etorriko gara, inguruko leku izenei ohi baino gehiago erreparatuta.
XABIER eta IMANOL AZKUE
Itsasaldetik Urola ibaian gora etorriz gero, Zubiaundia dugu lehen zubia, eta izen hori dauka Zubitxikitik be reizteko, XX. mendearen hasieran Zumaiako herri gunean bi horiek baitziren zubi nagusiak, “handia” eta “txikia”. Kostako errepideak ekarri zuen Zubiaundia, 1884an, eta berrikuntzak be rrikuntza, hasierako itxurari eutsi dio, zorionez. Zubia egin aurretik, ibaian gora itsasontzi asko igotzen ziren Beduako lonjara, eta zubia egiteak izugarrizko kaltea eragin zezakeela jakitun, Udalak es katu zion Probintziako Batzordeari zubiaren begietako bat bi rakaria izateko, itsasontzien joan-etorria ez eragozteko; baina, bistan denez, arduradunek ez zioten kasu handirik egin. 1960ko hamarkadatik aurrera, Kostako errepideko trafikoa izugarri are agotu eta aldatu zen: auto gehiago eta azkarragoak, gero eta jende gehiagoren eskura; ibilgailu handiagoak eta zama han diagoak eramateko gauza… Horregatik, beste zubi bat eraiki zuten ondoan, Zubi berria, 70eko hamarkadan, eta horri esker iritsi zaigu hain osorik Zubiaundia gaur egun arte. 22
B A L E I K E 2 0 0 8 U Z TA I L A - A B U Z T U A
Zubia zeharkatuta, ikusiko dugu ontziola dagoela ezke rraldean, txatarrazaleen insta lazioekin batera, Floreskoa izeneko parajean. Arrizaba laga eta Olasagasti enpresak 1934an eraman zuen lanto kia hara, Arrangoletatik, eta ordutik, enpresen izenak al datuta bada ere, etenik gabe egin dira itsasontziak hemen, hasieran egurrezkoak, gaur egun metalikoak. Astilleroaren ondotik aurrera eginda, kirol portuaren paretik pasako gara. Santiagoko padura handi hartatik gauza gutxi geratzen zaigu, eta hor, kirol portuko egurrezko ibiltokiaren ondotik ibairatzen da Santiagoerreka, beste erreka batzuen (Iruerreketa, Karaka serreka, Arteagaerreka…) urak ere hartuta. Errekaren ondoan, errepideaz beste aldera, Jardineroetxea dago, Zuloagak erai kiarazia, mendean zeuzkan langileentzat. Jardineroetxearen pare horretan, bide bat doa ezkerraldera, ibai aldera, Zuloagaren ondasunen albo-albotik, eta gu ere hor tik joango gara. Paretaren gainetik, ederki ikusten da Zuloagaetxea, inguruko eraikin nagusia, 1912-1914 artean eraikia eta 1
TXOKORIK TXOKO
1. Zubiaundia. Lehen trafikoa hemendik zihoan. Gaur egun gurutzatuko al lirateke bi kamioi? Nahikoa lan‌ 2. Floreskoa. Instalazioak eta enpresen izenak aldatu dira, baina 1934tik itsasontziak egiten dira inguru honetan. 3. Santiagoerreka. Santiagoko padurara irteten da, Karakasko erriberan beste hainbat errekaren urak jasota. 4. Jardineroetxea. Zuloaga pintoreak eraikiarazi zuen, mendeko langileentzat. 5. Zuloagaetxea. Baserri itxurakoa, estilo erregionalistakoa. 6. Santiago. Etxe honen beste izen bat Santa Luzia da, santu horren irudia baitauka fatxadan. 7. Argi egitekoa. Ondo fijatuz gero, gauza politak aurki daitezke inguru honetan.
2
5
4 3
6 7
3
2 1
4
5
6
TXOKORIK TXOKO
7
Galdera: Noiz bukatu zuten eraikitzen Zuloagaetxea? Txapartegik emandako tarta eder bat zozketatuko dugu. Erantzunak elkartea@baleike.com helbidera bidali. Erantzunekin batera, izen abizenak eta telefono zenbakia adierazi.
Maiatzeko zenbakiko erantzuna: Azuerreka eta Erdoitzaerreka 24
B A L E I K E 2 0 0 8 U Z TA I L A - A B U Z T U A
estilo erregionalistakoa, baserri itxurakoa. Hori eraiki aurretik, or dea, Zuloagak lurrak erosi behar izan zituen enkantean 1910ean. Garai hartan, Santiago baserria eta Santiago ermita besterik ez zegoen han, azken hori oso-oso antzinakoa; adibidez, hauxe da 1416ko zita bat: “en el Arenal de cerca de la Yglesia ermita de Santtiago, que es cerca dela Villa de Zumaia”; nolanahi ere, ermita izaera 1771n galdu zuen eraikinak, Santa Klarakoarekin batera; halaber, XVI. mendean ontziola bat ere izan zen inguru honetan. Garai hartan, eta Zubiaundia egin arte, Getaria alde tik Zumaiako herrigunera joateko (edo kontrako bidea egiteko) itsasontzia (“barco de pasaje”) hartu beharra zegoen, eta San tiagotik Moilara ibiltzen zen joan-etorrian; bidaiariak Santiagora ilunduta iritsiz gero, han pasatzen zuten gaua. Halaber, paduran oraindik ikus daitezke antzina itsasontzi izandakoen egurrezko aztarnak, mareak, pazientziaz, noiz desegingo. Bidetik aurrera jarraituta, Eskoilerara iritsi aurretik, Ondarmuturra izeneko parajera iritsiko gara. Begira nola definitzen den parajea 1911ko udal agiri batean, Zuloaga lurren jabe egin zenean: “que al tomar posesión de dicho terreno, se le obligó a dejar para la zona marítima o de servicio cien metros de ex tensión en “Ondar-muturra” desde la altura que alcanzan las maréas vivas”. Eskoileraren ondoan gaude, gaur egun “pasa rela” edo “Zibeles” deitzen dioten horretan; kirol portua egi teko obretan eman zioten oraingo itxura, baina oinarria askoz ere lehenagokoa da, XX. mendearen erdialdekoa, Harraldetik (Katuplaza eta Inpernupetik) ekarritako harriekin. Eskoilerak eragin nabarmena izan du Santiago hondartzan, izugarri handitu baita hondar eremua; lehen, garai batean, olatuak Zuloagaren lurretako paretaraino iristen ziren, eta gaur egun lekutan gera tzen da itsasoa! Paretaren hondoan, hondarra zen lekuan, landa redia zabaldu da, eta pinu artetik egingo dugu aurrera, edozein bidexka hartuta, lehen Putetxea egon zen inguru aldera, han baitaude hondartzatik irteteko eskailerak. Santiago hondartzaren lehen aipamenak oso antzinakoak dira. Olaetxeak dioenez, inguru honek Zumaiena zuen lehen izena (1346an), baina pixkanaka ermitaren izena nagusitu egin zitzaion. Zumaiarrek getariarrekin lurren jabetzaren inguruko akordioa sinatu zutenean, 1416an, honelaxe ageri da hondartza: “en el Arenal de cerca de la Yglesia ermita de Santtiago, que es cerca dela Villa de Zumaia”. Akordio horri esker, zumaiarrok ibaiaren gaineko nagusitasuna eskuratu genuen, eta garai hartan ez ziren gutxi Santiago ondotik ibaian gora egiten zuten itsason tziak… Beste zita berezi hau 1876koa da, Udalekoa: “Se acordó que el día de Santiago se establezca romería en el parage que lleva el mismo nombre situado en el arenal de esta villa”. Eskaileretatik errepidera irten eta atzera Zubiaundi aldera har tuko dugu. Eskuinaldean, Zuloagatarren ondasunak, eta erre pideaz beste aldera Santiago etxea (edo Santa Luzia) ikusiko dugu. Etxe hau ere Zuloagak eginarazi zuen, 1920an, ermitaren ondoan bizi ziren baserritarrentzat. Pixkanaka--pixkanaka, atzera Zubiaundira itzuliko gara, bue lta ederra emanda.
Karakasko inguru honetara hurrengo ibilbidean iritsiko gara, iraileko zenbakian, baina hainbesteko amorrazioa daukat, ezin ordura arte zain egon eta salatu beharra daukat: berriz ere gure ondarearen zati bat desegin dute, galdu dugu betiko. Karakas baserrietatik gora bidea doa, golf zelaiaren ezkerraldetik, Sillao mendiaren maldan, Orrolloaga eta Otaolagaùa aldera, Getariako lurretan. Inguruko beste lur askotan bezala, hemen ere terrazak egin dituzte mahastiak landatzeko, eta lehen zelaia edo ordeka zen lekuan lurra kendu dute, baina baita erdi--erdian zegoen ur depositua ere! (ikusi bi argazkiak) Garai batean, inguru hau oso garrantzitsua zen Zumaiaren tzat, urez hornitzeko, eta, zorionez, oraindik eraikin bitxiak aur ki daitezke inguru honetan, batez ere ur hartune eta deposituak. Argazkian ikus daitekeenez, horietako bat kendu dute, mahatsondoak landatzeko. Zer zen kendu zuten hori, inork ba al daki? Noiz egina zen? Eta zertarako? Noiz arte egon zen
2005-08-14
martxan? Beharrezkoa al zen kentzea? Ez al zen komeni iraunaraztea? Behar bezain ondo zainduta al zegoen? Norbaitek baimenik eman al du kentzeko?... Bat-batean beste batzuk datozkit burura: Parolbideko kanoiak, Arbustaingo garabia, Moilaberriko karga-deskargako garabia (eskerrak trenbideak han jarraitzen duen!), Goiko eta Beheko albergak, Goiko kaleko adokinak, iturriak‌ Badira gauzak balio material ekonomiko handirik gabeak, baina gure izana gogorarazten digutenak, balio sentimental eta historiko izugarrikoak. Zoritxarrez, depositu honena ez da azkena izango, baina neurriak hartu ezean, hurrengoan ere kexatze hutsa alferrik izango da. Bada ordua zumaiarron ondare historiko eta sentimentala babesteko. Nola? Beharrezkoa da inporta zaigun edo maite dugun hori guztia katalogatzea, zer daukagun ondo jakin eta behar bezala zaintzea, babesteko neurriak ezartzea, gure ondorengoei ere uzteko.
TXOKORIK TXOKO
Txakolinaren indarra, gure ondarearen galera
2008-06-22
B A L E I K E 2 0 0 8 U Z TA I L A - A B U Z T U A
25
ERREPORTAJEA
Esperientziaren ahotsa
TESTUA: juan luis romatet ARGAZKIAK: GORKA ZABALETA eta artxiboa
Ayra Durex enpresaren atzean dagoen zabalgunean aspaldi batean futbol ze laia zegoen eta haren arrastoak suma daitezke oraindik. Hartxintxarrezko eremu hartan herriko hainbat belau naldi aritu dira futbolean. Gogotsu, zoru latzean min hartzeko beldurrik gabe. Aita Mariren anexoa aukeratu dugu argazkiak ateratzeko. Oraindik zutik dagoen atea ikusi eta Luis Zea rretari aspaldiko oroitzapenak bor borka datozkio burura: “Gogoratzen dut faltak ateratakoan, baloia behin 26
B A L E I K E 2 0 0 8 U Z TA I L A - A B U Z T U A
baino gehiagotan joan zela Narruon do errekara. Hala ere, gu beste zelaian, Aita Marikoan, gehiago aritu gara”. Argazki saioaren ondoren klubaren bulegora joan gara. Mahai inguruan eseri, grabagailua martxan jarri eta be rehala hasi dira hiru lagunak hizketan. 2006-2007 denboraldiaren ondoren, futbola uztekotan izan ziren Joseba Amilibia eta Luis Zearreta. “Denboral di horretan preferentera igotzea lortu genuen eta badakizu zer dioten, behin helburua lortu ondoren, kasu hone
tan igoera, polita izaten dela uztea”, dio Josebak. “Hala ere, taldeari beste urte bat eman genion. Zelai gainean ez bazen, zeharka egingo genuke lan, al dagelan, gazteei dakiguna erakusten”, gaineratu du. Hainbat urtetan erregionaletako le hen mailan aritu ondoren, preferen tean jokatzea zerbait estra izan zen futbolarientzat: “Guk ez dugu jarraitu taldea maila honetan zegoelako baka rrik, baina egia da goiko mailan joka tzeak satisfazioa eman digula. Baina
Maiatzaren 24a egun berezia izan zen Joseba Amilibia, Luis Zearreta eta Juan Luis Alberdirentzat. Eibartarrak taldearen aurka Aita Mari futbol zelaian jokatutakoa Zumaiakorekin jokatzen zuten azken partidua zen. Une gozoak eta tristeak bizi izan dituzte jokatu dituzten ehunka partiduetan. Eta nahiz eta oraindik denboraldi bat edo beste jokatzeko gai izan, erretiratzea erabaki dute. Beraiekin izan gara zelaian, futbolaren inguruan hitz egiteko.
are gustuago gaude taldea osasuntsu ikusteagatik. Inplikazio handiko talde batean aritu gara eta gure helburua izan da talde hau sendotzen laguntzea. Alde horretatik, azken denboraldia oso polita izan da.”, dio Josebak. 13 urte zituela jokatu zuen Joseba Amilibiak lehen partidua Zumaiako rekin. Guztira 17 denboraldi bete ditu taldean. Oraindik ere gogoan du en trenamenduetara ia ezkutuan etortzen zeneko garai hura. “Txikitan, pilotan aritzen nintzen aitak hala nahi zuelako.
Baina nire benetako irrika futboleko entrenamenduetara etortzea zen. As kotan mehatxu edo kastigu bezala ez zidaten uzten entrenatzera etortzen; hain nuen gogoko!”. Futbol munduan hasi berriak, le hen taldeko jokalariak futbolariak baino gehiago ziren gazte hauentzat. “Ez genituen errespetuarekin bakarrik ikusten; guretzat idoloak ziren”, gogo ratzen du Luis Zearretak. Futbolean aritzea ametsa zen 15 denboralditan Zumaiakoren atezaina izan denaren tzat: “Txikitatik jokatu nahi izan nuen futbolean eta taldean sartu nintzen le hen urtean partidu bat bera ere ez nuen jokatu. Baina, hala ere, haluzinatu egin nuen. Zumaiakorekin jokatzea niretzat izugarria zen”. Juan Luis Alberdi ere 13-14 urterekin sartu zen Zumaiakon. Honen ibilbidea ez da beste bi lagunena bezain opa roa izan, 18 urte zituela taldetik kan po ikusi baitzuen bere burua: “Garai hartako entrenatzaileak goian ibiltzeko taldea egin nahi zuen eta kanpoko jo kalariak ekarri zituen. Jubenil mailatik nentorren ni eta ez nuen tokirik aur kitu lehen ekipoan. Aita zen taldeko lehendakari urte haietan eta entrena tzailearen erabakia gogokoa izan ez
bazuen ere, onartu behar izan zuen”. Pare bat urtean plaierotan aritu ondo ren, 23 urterekin itzuli zen Zumaikora, erregionaletako bigarren mailako tal dera. Guztira 11 denboralditan jantzi du kamiseta gorria. Gazteentzat eredu Josebaren ustetan, gazteentzat eredu izan daiteke Juan Luis. “Oraingo zen bait jokalari kexu edo beldur dira lehen taldera heltzen diren urtean ez dute lako asko jokatzen. Begira Juan Luisi. 20 urterekin eman ez zuena gero eman du eta urte garrantzitsuenetan minutu gehien jokatu duen jokalaria izan da. Gazteei pasatzeko moduko mezua da hori, futbola ez dela amaitzen lehen urtean”. Luisek ere denboraldi batean Zu maiako utzi egin zuen, “nire aurretik beste atezain batzuk zeudelako eta jokatzeko aukerarik ez nuelako. Urte hartan plaierotan aritu nintzen eta gero, Zumaiakon jokatzeko aukera izan nuenean, itzuli egin nintzen. Jo kalariak onartu egin behar du zein den bere lekua taldean”. Josebaren esanetan, herriko jokalari guztiek dute lekua taldean, baina titular izateko borroka egin behar da. “Jube
B A L E I K E 2 0 0 8 U Z TA I L A - A B U Z T U A
27
ERREPORTAJEA
“Herriko jokalari guztiek dute lekua taldean, baina titular izateko borroka egin behar da”
Joseba Amilibia, goian, laugarrena eskuinetik hasita (1991ko maiatza). Lehen denboraldia zuen Zumaiakon eta Gipuzkoako Kopa irabazi zuten.
niletan ona delako lehen taldean pos tua ziurtatuta izan behar al du? Ez dut uste. Hori merezitzeko lana egin behar da, aurretik beste jokalari mordoa dau de eta”. Jokalari ohiak pazientzia eska tzen die gazteei. “Gora heltzen diren lehen urte horretan lasai egon behar ko lukete eta ikusten dutenarekin ika si, hurrengo urtean jokatzeko aukera izango dute eta…, edo lehen urte ber tan, denboraldia luzea da eta. Onartu behar da, ordea, pazientzia hori izatea nahikoa zaila dela”. Lehen urte zail horretan jokatze ko aukerarik ez duten futbolarientzat aukera izan ohi da inguruko klubetara joatea, han jokatzeko. Lehen taldean lekurik ez zuen urte hartan Zestoaren bigarren taldearekin aritzeko aukera eman zioten Juan Luisi. Irtenbide hori, baina, ez zen gustukoa: “18 urte nituen garai hartan eta astero bizpahiru aldiz Zestoara entrenatzera joateko gogo handirik ez nuen”. “Zumaiakoren ka suan burua puskatzen da behetik dato zen jokalariei irteeraren bat emateko”, jarraitzen du Josebak. “Adibidez, joka 28
B A L E I K E 2 0 0 8 U Z TA I L A - A B U Z T U A
lari batzuk Azpeitian, Lagun Onaken, aritu dira futbolean denboraldi hone tan. Bere momentuan ez zuten lekurik lehen taldean, baina horrek ez du esan nahi beraiekin ahazten direnik. Seguru nago aurre-denboraldia egiteko dei tuko diela entrenatzaileak”. Harrobia vs. talde handiak Futbolari gazteez hizketan ari garela, azkenaldian hainbat hika-mika sortu dituen gai batera heldu gara: harrobiko futbolaren politika. Azken denboraldi hauetan Zumaiakoren (eta beste klube tako) uretan bota dituzte sareak talde handiek eta ondorioz zenbait jokalarik Real, Antiguoko, Eibar edo beste klub batzuetarako bidea hartu dute. Josebaren ustetan, beheko mailen eraketan aurki daiteke “ihesaldi” ho rren arrazoia: “Realak eta Antiguokok maila bakoitzean hiru talde dituzte. Le hen 25 jokalari behar zituzten; orain, berriz, 90 edo 100 behar dituzte eta Gipuzkoa osoan ibiltzen dira jokalari bila. Haur hauen gurasoengana joan eta belarria ondo berotzen diete esanaz
beraien semea oso ona dela eta jokala ri hobea izateko talde handietatik pasa behar duela. Guraso horiek itsu-itsuan eramaten dituzte haurrak, bi aldiz pentsatu gabe. Gehientsuenak denbo ra gutxira bota egiten dituzte, eta haur horiek, jokalari horiek, gehienetan al ferrik galtzen dira”. Josebak eta Luisek (baita Zumaiakon aritutako Juan Karlos Aizpuruak eta Gaspar Azkuek ere) beste talde ba tzuetara joateko eskaintzak izan zituz ten, baina nahiago izan zuten herriko klubean jarraitu. “Azken aldiz prefe rentetik jaitsi ginen urtean gertatu zen. Jokalari batzuek futbola utzi zuten eta beldur ginen guk alde egiten bagenuen taldea oraindik egoera kaxkarragoan utziko genuela. Gainera, gure garaian harro geunden Zumaiakon aritzeare kin eta inork ez zuen pentsatzen Reale ra helduko zenik”, dio Luisek. “Orain, berriz, gurasoak harro daude Reala rekin entrenatzen dutelako. Badirudi Zumaiakon aritzea ez dela nahikoa”. “Gaur egungo gurasoak ez ditut uler tzen”, jarraitzen du Josebak. “Hankak
Luis Zearreta
Juan Luis Alberdi
Joseba Amilibia
32 urte bete nituen egunean erretiratu nintzen, klubean 15 denboraldi egin eta gero. Denboraldi oso batean 20 minutu besterik ez nituen jokatu: 20. minuturako epaileak kalera bota ninduen. Partidu haren ondoren Ingalaterrara joan nintzen. Urte hauen guztien ondoren geratzen zaidan irudia positiboa da, inongo zalantzarik gabe. Egia da azken urteetan presio dezente jasan dudala, ordezkorik ez zegoen eta taldean. Preferentera igo ondoren erabakita nuen futbola uztea, baina Josebak eta Zuzendaritzakoek urtebetez jarraitzeko konbentzitu ninduten. Proiektu bat aurkeztu zidaten eta nirekin kontatzen zutela esan zidaten. Ez noa gezurrik esatera, gustura hartu nituen hitz haiek. Denboraldiko azken aurreko partiduaren ondoren, maila mantendu genuela jakitean, Josebak galdetu zidan: “Merezi izan al du urtebetez jarraitzeak?”. Ez nuen zalantzarik izan: “Bai, merezi izan du”. Garaipenak: Afizionatuetan: 2003an, Lehendakari Txapelketako bi lasterketa. 2005ean, Gipuzkoako Txapelketa 23 urtez azpikoetan. 2005ean, Kantabriako lasterketa bat.
29 urte ditut eta 11 denboraldi egin ditut Zumaiakon. Antonio Menayorekin gauza asko ikasi nituen, horien artean futboleko botak garbitzen –oraingo gazteek ez dakite zer den hori–. 18 urte nituela taldea utzi nuen eta 23 urterekin bueltatu nintzen. Talde jator eta gaztea aurkitu dut eta oso urte onak izan dira azken hauek. Egia esan, ez nuen espero halakoak izango zirenik. Gainera, nire azkeneko partiduan, azken minutuan, gol bat sartzeko aukera izan nuen Josebari esker. Zeinek pentsatuko zuen nik gol bat sartuko nuela, plaierotan ere inoiz sartu ez badut! Denboraldia hasieran esan nuen: ‘gol bat sartzen badut lanean hasiko naiz’. Eta sartu nuen, baina nire atean! Urte hauetako guztietako ibilbidea benetan positiboa izan da, bai kirol aldetik, baita zelai gainean eta kanpoan ezagutu dudan jendearengatik ere.
31 urte ditut eta 17 urte igaro ditut klubean. Niri Zumaiakok aurreneko urteetan bizitza eman zidan. Horregatik sentitu izan dut hain neurea eta beti zorretan sentitu izan naiz talde honekin, kanpora joateko aukera guztiak inongo dudarik gabe baztertzeko adinakoa. 13 urterekin hasi nintzen. Aurreneko urte hartan, hiru hilabetera, gaixotasun bat zela medio bederatzi urteko anaia galdu nuen. Argi eta garbi dago momentu ilun horietan familiak ateratzen zaituela zulotik, baina Zumaiako laguntza estra izan zen. Ez ditut inoiz ahaztuko orduan jaso nuen babesa, bai Antonio Menayo eta Gonzalo Madrazo entrenatzaileena, baita orduko nire taldekideena ere (gaur egun nire koadrila denarena). Hiletaren hurrengo egunean partidua jokatzea erabaki nuen, entrenatzaileen eta familiaren animuen indarrez. Egun hartan gola sartu nuenean eta taldekideak eta entrenatzaileak, alegia ingurukoak, ni baino gehiago poztu zirela ikusteak eta momenturo jasotzen nuen bultzada hark asko lagundu zidan noraezean nengoen momentu hartan. B A L E I K E 2 0 0 8 U Z TA I L A - A B U Z T U A
29
ERREPORTAJEA
Joseba Esnal Zumaiako Futbol Taldeko lehendakaria
30
Konpromisoa, sakrifizioa eta ahalegina 1977ko irailean Zumaiako Futbol Taldea jaio zen, Urola ibaiaren ertzean. Ibaia izan zen, hain zuzen, lehen korrikaldien eta baloiari emandako ostikaden lekuko isila, hartxintxar gogorrezko futbol zelai batean. Han jokatu zituzten lehen partiduak gazte batzuek; haietatik, gutxi ziren abilak, baina guztiak aritzen ziren gogotsu, herri eta kolore baten izenean, futbolzale gazte batzuek (klubeko lehen arduradunek) helarazi zieten filosofia batekin: futbol afizionatuan jokatuz, balio jakin batzuetan trebatu eta hezi. Urte hauetan guztietan aldaketa handiak izan dira futbolean, baita gure herrian ere: jokalarien prestaketa fisiko eta teknikoa hobetu egin da, instalazioak ere hobeak dira, kirol materiala modernoa da, instituzioen laguntza… Hori guztia mesedegarria izan da kirolarentzat, baina futbol afizionatuan gabezia nabarmen batzuk egon badaude; adibidez, alderdi ekonomikoak garrantzi handiagoa dauka konpromisoak baino, edo lehia garrantzitsuagoa da parte hartzea baino. 2007-2008 denboraldia amaitu berritan, gure jokalarietako hiruk erretiroa hartzea erabaki dute, Zumaiako Futbol Taldean egin duten futbol karrera buka tzea. Klub honetan hurrenez hurren egin dituzten 17, 15 eta 11 urteetan, Joseba Amilibiak, Luis Zearretak eta Juan Luis Alberdik argi erakutsi dute leialtasuna, konpromisoa, sakrifizioa eta ahalegina; hirurak ere eredugarri dira etorkizuneko belaunaldientzat. Horrela izango da, eta ez bestela. Guztiok jarraitu behar diogu Joseba, Luis eta Juan Luisen ereduari, eta 1977ko iraila hartako filosofiari eutsi. Joseba, Luis eta Juan Luis, Zumaiako Futbol Taldea osatzen dugun guztion aldetik, eskerrik asko. B A L E I K E 2 0 0 8 U Z TA I L A - A B U Z T U A
1992-1993 denboraldia. Lehen lerroan makurtuta, Luis Zearreta bigarrena ezkerretik eta Joseba Amilibia bigarrena eskuinetik.
lurrean izan behar dituzten pertsonek, gurasoek, hala pentsatzen badute, ho rien seme-alabek zer pentsatuko ote dute… Maradona baino hobeak direla. Gazte hauen helburua kirola egitea izan beharko luke eta ez hortik erretiroa ziurtatzea. Figura bat ateratzen dela? Ondo, joango da. Baina besteek goza dezatela futbolean herriko taldean. Futbola beste gauza bat ere bada”. Hor balioen beharra aldarrikatzen du. “Zumaiakotik pasa garenok balio ba tzuk jaso ditugu: talde lana, errespetua, etab. Balio horiek ez dituen pertsonak, azkenean sufritu egiten du”. Taldearen etorkizuna Erregionaleko lehen mailan aritu ondoren, iaz lortu zuten zumaiarrek preferentera igotzea eta aurten, zailta sun dezenterekin bada ere, mantentzea lortu dute. “Zumaiako preferente mai lan aritzeko kluba dela diote, baina nik uste hori baino gehiago dela; herriko jokalariak futbolean aritzeko taldea da. Azken urteetan lan ona egin da eta ho rri esker preferente mailan gaude gaur egun. Baina jarraipena eman behar zaio lanari eta horretarako laguntza be harrezkoa da”, dio Josebak. Bulegoan
lanean dabilen Andoni Tapiari begira tu dio eta hark entzuteko moduan bota du: “Badago monumentua baino ge hiago merezi duen jendea. Ekipo pila bat daude, ume mordoa eta oso esku gutxi hori dena maneiatzeko”. Tapiak mezua jaso du: “Ni futbol partidu bat ikustera etorri nintzen. Oscarrek (Cas trok) galdetu zidan ea delegatua izan nahi nuen. Ordu gutxirako kontua zen, baina hemen geratu naiz ez dakit zenbat urtetan”. Josebaren iritzitan, “klubean jen dea behar da lan egiteko. Jokalarien fitxak betetzeko, lagunarteko batean epaile lanak egiteko, jokalari gazteak partiduetara autoan eramateko, futbo lari batek min hartzen badu ospitale ra eramateko… Orain dauden gutxi hauek egunen batean uzten badute, nire irudipena da kluba pikutara joan go dela. Jendeak dio Zumaiako talde ‘itxi’ bat dela eta gurasoak lan egiteko prest daudela. Hala entzun dut kalean. Beno, ba nik neuk irekiko diet atea be har bada!” Erretiroa “Lagatzeko ordua dela uste dut”, dio Josebak. “Beheranzko bidea hasita
1993-1994 denboraldia. Juan Luis Alberdi, eserita daudenetatik eskuinekoa.
zegoen eta. Urte eta erdi ibili naiz li gamenduetako arazoekin eta, hala ere, beste urtebetez jokatzera arriskatu nintzen. Baina beste denboraldi bat, 32 urterekin eta egoera fisiko ez oso onean… Inork ez daki nolakoa izan daitekeen. Gainera, badakit aurten baino askoz gu txiago emango diodala taldeari”. Luisen kasuan, Josebarenean bezala, alderdi fisikoak zerikusi handia izan du erabakia hartzeko unean. “Orain bi urte edo iaz bertan, aurten baino askoz hobeto sentitzen nintzen fisikoki. Aurten denboraldi erdia pasa dut bajan belauneko lesio ba tengatik eta amaieran mi nak izan ditut. Preferente maila gogorragoa da. 90 minutuan tentsioa manten du behar da eta deseatzen ere egon naiz bost parti dutik bat ez jokatzeko. Er loju biologikoa izango da; uzteko unea dela ikusten dut. Gainera, ikusten dut badagoela nik baino hobe to lana egin dezakeena”. Juan Luisen egoera desberdina da: fa
igarriko da. “Beterania beharrezkoa da eta are gehiago maila hauetan. Jokalari gazte hauek, baina, urtebete pasa dute mailan eta horrek dezente emango dio taldeari”. Eta orain? Atsedenaren beharra aldarrika tzen dute hirurek. “Aurtengo denboraldiaren ondoren deskant sua behar dugu”, dio Luisek. Urte sabatiko baten beharra zuela adie razi zion Josebak taldeko lehendakari Joseba Esnali. “Badakit hemen bueltaka ibiliko naizela, baina go goarekin egin nahi dut lan. Entrenatzera etorriko naiz eta baliteke egunen batean Zuzendaritzan ere sartzea. Hiru hilabetean behin afa riak antolatzeko bada ere”, dio umoretsu. “Hori da jokalariok jasotzen dugun soldata bakarra. Baina orain atsedena behar dut”. Luisen hitzek emango diote amaiera hizke taldiari: “Josebak dioen bezala, urte sabatiko bat hartuko dugu. Gero ge rokoak”.
“Zumaiakotik pasa garenok balio batzuk jaso ditugu: talde lana, errespetua, etab. Balio horiek ez dituen pertsonak, azkenean sufritu egiten du” milia espero du. “Beste urte batzuetan gustura jokatuko nuke, baina bizitzak beste gauza batzuk eskatzen ditu”. Josebaren ustetan, hiru jokalarien bajak gehienbat beterania kontuetan
B A L E I K E 2 0 0 8 U Z TA I L A - A B U Z T U A
31
PUBLIZITATEA
32
B A L E I K E 2 0 0 8 U Z TA I L A - A B U Z T U A
ALIZIA PEREZ ETXABE (2)
Jarraitu. Hala, egun hauetako batian, agintean ze benak deitu ixue andre batzuei, gure izeko ere tartian zan, eta galdetu zixuen: Nahi al dezue zuen gizonak herrira etortzia? Bai, andre danak. -Ederki, ba, abixua pasa eta esan beaixen armakin etortzeko honea. Tarari!, esango zixuen hori andriak! Ezta zoauta ere! Gure izekok esan men zun: Ni behintzat desiatzen natxion hemen dikan gure amarena juteko! Geo, halaxe jun giñan, bai. Ez zan giro egun hartan! Goizeko seiretan… Oaindikan ere nega rrak ertentzen dit. Itxoin, itxoin, zuek kamioetan herritik bidaliak izan zineten egun hartaz ari zera. Noiz jaso zenuten abisua? Ez nax ondo akordatzen, danak nearrez ai zian-eta… Bezperan jasoko gendun. Nik gauza bakarra dakit: Goizeko seirak ziala, euri txikixa ari zala, danak negarrez… Laguntza behar zuten amamak itxian geatu zian eta etxeko bat geatu zan haixek zaitzeko. Alda menian, Portenian, ez dakit zein gelditu zan, Manuela-edo, ze, Joakiña eta Karmen-eta, gurekin zian kamioian. Kilkirritonekuak, Pakanekuak, Xendokuak… Ize ko Erramuna eta ni ere bai… Asko sartu giñan kamioetan. Zubi txikitik, Fielato aurretik ir ten gendun. Hartan, gure izekok kamioira sartu aurretik tope ein du A.kin eta esan dixo: A.!, nei ume hau hiltzen baldin bazat, etorri eta hil eingo haut! Hala jun giñan, danok negarrez. Bai, ba, . Listak egiten zituzten zumaiarretako bat zen hau: Ilea zero mozteko, herritik bidaliak izateko, fusilatzeko…
“Han ixa egunero bonbardeoa zan. Nondik zetorren abioia, bonbak noa bota behar zitun igarri eiten gendun. Hura Barakaldora, hura… pentsa zazu nola ikasi gendun!”
ume txiki asko zian, Pakanekuak besuan eraman zun bat hil ein zitzakon. Bonbar deo batian, uste det. Danok han giñan… Lekeitiorako bidian parada Deban ein gendun, ze, ja aurrea ez zeon juteikan. Aurrea mendiz jun behar gendun. Deban falangeko aurrian geatu zian kamioiak, eta handik A.ren anaixak erten zun, Debako falangeko jefia zan hau, eta ikusi zunian zumaiarrak giñala, Jesus, Maria eta José!, baina nola leike zumaiarrak horrela!, bai na hoixek zoatu ein al dia!? -Hau izekok kontatu zian- Zorua ematen ziñan. Zo ruen mouan ibili men zan. Baina nola leike hau!? Baina hark ezin zun ezer ein. Hala, Zumaixan eon dako falangistak ikusi dute gure izeko: Pero… usted tambien!? Traíganos la maleta y le ayuda remos monte arriba. Han goixan alanbradak zeben, falangistak ja behera jatxita zian, katiatu da gure izeko eta erori da, maletak eta da nak bueltaka beheraino jun zian eta ni atzetik saltaka nearrez: Ize ko! Izeko! Hura paraerua! Ailega tu giñan halako batian behintzat.
GURE ZUMAI ZARRA
ABELIN LINAZISORO
Nik uste nuen Ondarruraino joan zinetela kamioetan. Ez, det uste. Debatik Ondarrura mendiz jungo giñan seguruena. Ondarrutik Lekeitiora nola jun giñan ez nax akordatzen. Akor datzen nax Lekietion nola sartu ziguen hospital batian. Karmen eta danok hantxe lurrian… Eman ziguen jaten eta hantxe eon giñan. Egun batian, gaberdixan-edo: Erramuna Etxaben bila datoz te! Zein izango eta, gure aitta eta osaba Pedro zian! Nik hartu nun poza! Haixek Bilbotik etorri zian gure bila. Co breros izeneko txalet bat zeola Bilbotik B A L E I K E 2 0 0 8 U Z TA I L A - A B U Z T U A
33
GURE ZUMAI ZARRA gora mendixan eta han jende pila zeola, Donostikuak eta toki askotakoak. Hala, txalet hartaino eaman ziguen, Donos tiko amama ere han zeon. Refujiatuak danak. Bizimoua hantxe eiten gendun. Jende aberatsen txaleta zan, jardinak, ulariak… danetik zekan. Han ixa egu nero bonbardeoa zan. Nondik zetorren abioia, bonbak noa bota behar zitun iga rri eiten gendun. Hura Barakaldoa, hura hara… Pentsa zazu nola ikasi gendun! Refujixoa behin bakarrik jun giñan gu. Behe-beheian zeon, hainbeste terreno pasa eta han tunel haundi bat zeon. Sartu bagiñan, sartu giñan, dana jendez beteta zeon eta ezin gendun arnasik hartu ere. Gure anaixa Leontxo izeko Erramuna ren besoetan zeon eta ez zan itto, por un rayo! Gehixo ez giñan jun. Handik aurre ra arbola azpita juten giñan. Egun batian tokatu zako asto bat aldamenian gure amamari, akabatu dia ametralamientoak eta danak, eta gure amamak: Neska, asto 34
B A L E I K E 2 0 0 8 U Z TA I L A - A B U Z T U A
gixajo honek zikan ona, dana bildurtuta zeon, bildurren bildurrez puzkerra bota eta puzkerra bota ai dun!
Jarraitu gerrakin. Gerra galtzen ari giñan. Gauzak estutzen ai zian. Eta hala Santander aldera, puer tua zeukan herri batera jun behar gendu la, Frantzira juteko. Hala, ailegatu giñan, puerto haundixa han zeon. Gure aitta ez zan gurekin. Gure aitta-eta aurretik jun da zaben. Donostiko amama ere ez zan gurekin. Gu andriak eta umiak bakarrik giñan. Ailegatu gea puertoa eta han barko haundi bat zeon. Marion Müller zeukan izena. Txinuak zezkan kubiertan. Ai nes ka!, gure izekok, gu ez goaz hoixekin! Gu ez goaz horrea!, Badakizu, bildurra. Sar tu giñan barrura, baina… kristonak pasa genduzen han!
Familia dena al zineten txaletean? Bai, danok giñan. Bitor, Aurori, Leontxo, amama, amandria, ama eta izeko Erra muna.
Bodegan joan al ziñeten? Bai, baina gure izeko nola mariatu eiten zan, gora ixo zuen. Eta han banko batian eon giñan bixok mantakin bilduta. Jatekua
“Galdetu zixuen: nahi al dezue zuen gizonak herrira etortzia? Bai, andre danak. –ederki, ba, abixua pasa eta esan beaixen armakin etortzeko honea. Tarari!”
zinkan (5) ekartzen ziguen, haragixa bata bestien gainean dana nahastuta. Eskuakin ematen ziguen, eskuakin hartu eta jan. Egun batian izugarrizko denboralia etorri zan, eta gu bixok han manta azpixan. Ha lako batian, txino txiki bat etorri zitzakun, gure izeko mariatuta zeon, hartu zian txi no hark eta eraman dit. Noa eramango eta behera, bere kamarotea. Han ohien gainean jarri, lehortu niñun eta te eman zian, bero-beroa. Bitartian izeko gajua kubiertan eon behar iza zun. Zuek biok bakarrik zineten kubiertan, beraz. Bai, beste danak bodegan zian. Eta bo degan askoz okerro eon zian. Gezurrak ateatzen zittuen, barkuaren motorra erre tzen ai zala… alarma jotzen.. barkuak hondotu ein behar zula… eta horrela. Umiak amai konfesixuak eiten… danak bildurtuta… Frantzira bigarren eguneako ailegatu beharrian, zortzi egun ein giñu zen bueltaka. Barkuak aurrea eiten zun eta “Almirante Cervera” gerrako barkua azaltzen zitzakun eta atzea buelta eitera behartzen zun. Ixa Igeldoraino. Gerrako barko honek zuzenian guri eskoltatu be . Zinkezko baldea.
harrian horrela ibiliazi ziun. Eta horrela ibili giñan aurrera eta atzea zortzi egu nian. Nik entzuna nuen itsasoan minak zeudelako ibili zela horrela barku bat. Nik horrelako ezer ez nun entzun. “Cer vera” apropos ibiliko zan horrela. Gure artian gizonak ere bazeben, eta mediku batek barkoko radixua nahi zun harra patu sokorro eskatzeko, baina ezin zun, beti batenbat zeon guardixan. Barko hura seguru “Cervera”kin konpintxatuta zeo la. Barkua galdu zala ahotsa zebilen Fran tzixan… Harrigarria jokabide hori. Barko hark Frantzira ez zula nahi jun ematen zun, ze, Frantzira juteko egun bat nahiko zan eta zortzi egun ein gi ñuzen, e? Zortzi egun! Periodiko danak Marion Müller galdu zala ekartzan men zuen. Radixotik sokorro eskatu nahi zun medikua desesperatuta zeon. Ile beltza kin sartu zan barkora eta ile zurixakin erten. Andriak umiakin gosiak… bode gan ixa argirik pe… zikinkeria…kaos bat izan zan hura. Kaosa. Azkenian, ez dakit nola, baina radixua lortu zun medikuak.
Radixua lortu dula! Radixua lortu dula!, zabaldu zan barkuan. Segituan etorri zian inglesak. Gerrako barko haundi bat. Har tu zun gure barkua, eraman zun puerto ra, eta tripulazixua kartzela eaman zuen. Marion Müller-koak zeoze nahi zuen, ez dakit zer, baina zeoze. Gure aitta-eta desesperatuta zaben. Han hartu ziguen, bazkeixak-eta eman, eta handikan Cler mont-Ferrand-era. Han kuartel batian sartu ziguen. Atian, garitan, soldau bat zeon fusilakin.
GURE ZUMAI ZARRA
“Radixotik sokorro es katu nahi zun medikua desesperatuta zeon. Ile beltzakin sartu zan bar kura eta ile zurixakin erten. Andriak umiakin gosiak… bodegan ixa argirik pe… zikinkeria… kaos bat izan zan hura. Kaosa.”
Zenbat zineten zumaiarrak Clermont-Ferrand-en? Gu bakarrik. Ez dakit zer ein zuen bes teak, baina han ja ez gendun zumaia rrikan. Barkuan zumaiar asko al zineten? Bai, barkuan asko. Txakano-nekuaketa, Aperribaienekuak-eta, asko giñan. Geo, danok sakabanatuak izan giñan. Danoi han puertuan mahai haundi ba tian eman ziguen jaten eta handikan gu Clermont-Ferrand-ea. Kuartelian per misua behar gendun ertentzeko. Lotu ta xamar, baina ondo eon giñan. Gure aitta ez zeon han, baina beste denok, bai. Amandria, izeko Erramuna, León B A L E I K E 2 0 0 8 U Z TA I L A - A B U Z T U A
35
PUBLIZITATEA
36
B A L E I K E 2 0 0 78 U Z TA I L A - A B U Z T U A
Clermont-Ferrand-eko kuartel horretan zenbat denbora egin zenuten? Eta nola bizi zineten? Urte bete-edo. Hantxe komedorietan ja ten gendun eta lo lurrian, koltxoi zahar gainetan, erretratua badaukat horrena. Herrira ertentzeko permisua eskatu be har zan. Ematen zizuen eta konprak ei tea juten ziñan. Gure mutil hoixek edade txarra zeken eta harrapatu ittue melo kotoiak. Melokotoi pare batetik kuar tela gendarmez bete zan. Gure Bitorrei juizixua ein zixuen, izan ere, bueno hau ez dizut esan: Guk jasota gendukan Luis hori, Asturiasen umezurtz gelditu zan, aitta hil ein zixuen, minerua zan, eta bere ama hainbeste umekin geatu zan. Orduan Luis hori gure aittak eta amak jaso ein zuen, eta gerra guztixan gurekin ibili zan. Bueno, ba, Luis kuartelan goixan bigetan ixkutatu ein zan eta haren bila hainbeste egunian ibili zian. Bitor harrapatu zuen, baina hura ez. Ez dakit zenbat egunian eon zan han ixkutatuta. Dana pasa zanian azaldu zan.
“Francon kuadrua lorez inguratzen zuten eta “el angel bajado del cielo” deitzen zixuen. Eta “cara al sol” besoa gora altxata kantatzen gendun.” Zer zigor izan zuen Bitorrek? Egun batzuetan kalea erten gabe uste det. Erosketak egiteko dirua nondik lortzen zenuten? Ez dakit. Gu zaitzen egoten zian gizonakedo. Almazen haundi batea juten giñan. Txokolatiak eta danak zaben. Eta hara nun ikuste dun gure izekok espilutik Bitor eta Luis txokolatia kolkuan sartzen! Lehen melokotoiak eta oain txokolatia? Baina ez zixuen harrapatu. Han gaudela Valentzira juteko abixua jaso gendun. Aitta Bartze lonan zeola, baina ez zuela etxerik bilatu, ze, hura gobiernuakin ibiltzen zan. Sozia lista zan, ministro baten txoferra, eta oso laguna gainera. Clermont-Ferrand-etik Valentzira trenian jun giñan.
Nola lortu zenuten kuarteletik irten eta trenerako dirua egitea? Gu handikan ateatzeko ordena re publikanuak, espainolak, jaso zuten. Kuartel hartan Frantses bat ere bazan, monsieur Culote, oso gaiztua zan, txi ki-txikixa, bibotiakin. Beti errietan gure kontra zeon. Hura azaltzen zanian gu umiak ixkutatu eiten giñan. Republika no hauen laguntzakin trena hartu, fron tera pasa eta Valentziraino jun giñan. Tartian parada bat ein gendun Bartze lonako herri batian. Gaua han pasatu gendun, estazixuan. Llevad, llevad a estos a casa del obispo!, esaten zun andre batek. Obispuaren etxea? -gure amandriak- Nik nahixo diñat behin tzat estazixuan jarrita eotia obispuaren etxean baino. Hala, han estazixuan go siak gabela, boniatoa eman ziguten ja teko. Goxo-goxua zeon. Handikan Va lentzira. Han jarri ein behar nuneonun bizitzen, eta barraka valentzianetan plaian eon giñan. Malvarrosan. Han, onduan, txalet haundi bat zeon eskrito re batena. Eta gu barraka txiki batian. Egun batian etorri da haize haundixa eta teilatua eraman zun! Han bastante denbora ein gendun. Urtia-edo. Aitta gauetan Bartzelonatik gurena lota etor tzen zan.
GURE ZUMAI ZARRA
txikixa, Aurora, Bitor eta… gurekin ibili zan beste bat, Luis izena zun. Co breros txaletian juntatu giñanak. Osaba Leon ere, aittaren anaixa, txaletea etor tzen zan. Frentian hil zan.
Jarraituko du.
B A L E I K E 2 0 0 8 U Z TA I L A - A B U Z T U A
37
AGENDA
uztaila-iraila Erakusketak Alondegia aretoan Uztailaren 9tik 20ra Argazki Lehiaketako lanak Uztailaren 24tik 31ra Bidasoako Folklore Jaialdia Argazki Rallya Abuztuak 1-15 TREKU- Oleo lanak. Abuztuak 16-31 Zumaiako Pintura Lehiaketako lanak Irailaren 5etik 21era Ander Hormazuri
19:30ean CHAMUYO musika taldearen tangoak Eusebio Gurrutxaga plazan. 27, igandea Haur Folklore jaialdia 31, osteguna 13:00etan arranplan, BURDINAREN ITSASBIDEA asmoaren lurreratzea. 23:00etan plazan, Kale antzerkia: MARKELIÑE “CARBON CLUB”
B A L E I K E 2 0 0 8 U Z TA I L A - A B U Z T U A
Irantzu Bartolomé, sopranoa Marta Velasco, sopranoa Miguel N´Dong, pianojolea 9, larunbata 22:30ean Eusebio Gurrutxaga plazan Alcañizeko Musika Banda 10, igandea 22:00etan Maria eta Jose Aretoan Bilboko Udal Txistulari Banda “Hala ere” diskoa
Udako zinea (22:30ean)
2, larunbata BERBENA GAUA 20:00etan CHERRY BOPPERS jazz taldea 24:30ean GEISER BAND 3, igandea Zumaiako Ikurrina: Traineru Estropada 8, ostirala EUSKAL JAIA Azoka, bertso saioak, bazkari herrikoia, sagardo dastaketa eta erromeria.
18, astelehena Expiación. 19, asteartea Adiós pequeña, adiós 20, asteazkena Los perros dormidos mienten 21, osteguna En el valle de Elah 22, ostirala Honeydripper
Uztaila
38
1, ostirala 20:00etan Mari Kalean Pablo Claveren Klarinete Laukotea 22:00etan Parrokian San Pedro abesbatza-disko aurkezpena 2, larunbata 20:00etan kofradian The Cherry Boppers
Abuztua
LAIA Aretoan Uztailaren 25etik aurrera Zumaiako Artistak: ZULOAGAren Inguruan
UZTAILAK 10ETIK AURRERA, NARRONDOKO JAIAK 12, larunbata 22:00etan Mari kaleko kontzertua: San Pedro eta Beheko plaza abesbatzak 13, igandea 19:00etan, plazan, Haur Festa: XURDIN KONTZERTUAN 20, igandea 13:00etan Itzurun hondartzan, Antzerkia KUNKA taldearekin 25, ostirala 10:00etatik aurrera eta asteburuan zehar, HERRIKO MERKATARIEN OUT LET AZOKA 26, larunbata
Zumaiako musika jaialdia
15, ostirala 9:00etan Kaleko Pintura Topaketa 16:30ean Haurrentzat Pintura Tailerra 18tik 22ra 22:30ean Aita Mari zineman, Udako zinema zikloa 23, larunbata ITALIAKO FOLKLORE JAIALDIA 4tik 28ra OIKIAKO JAIAK 30, larunbata KUADRILA EGUNA
3, igandea 19:00etan Eusebio Gurrutxaga plazan MusikaTresnen fabrika 22:30ean Ondartxo plazan Musika kalean: Zinea eta zuzeneko musika: “The Silent Band” 4, astelehena 22:00etan Parrokian Arkaitz Mendoza Rodríguez “Gizon armatua: bakerako meza” 5, asteartea 22:00etan Komentuko aretoan Hristina Taneva, piano Velislava Taneva, violín Ainis Kasperavicius, viola Diego Hernández Suárez, violonchelo “Cuarteto Et Arsis” 6, asteazkena 22:00etan Maria eta Jose aretoan Ara Malikian Ensemble Homenaje a Sarasate, 1844-1908 7, osteguna 22:00etan Komentuko Aretoan “Jose Maria Beobideren omenez, Euskal Kantu Liriko Berriak”
Alkoholiko Anonimoak Bilerak: asteartetan 20:00etan eta larunbatetan 19:00etan, Udaltzaingoaren ondoan. Telefonoak: 629141874 / 943248474 Alkoholikoen Senideak (Al-Anon) bilerak: asteazkenetan 20:30ean eta larunbatetan1 9:00etan,parrokiako etxean. Telefonoa: 650265963
B A L E I K E 2 0 0 8 U Z TA I L A - A B U Z T U A
39
Zure argazkientzat teknologia aurreratuenak erabiliz kalitatezko errebelatuak egin nahi badituzu, edo mota guztietako “argazki-opari” (egutegi, puzzle, kamiseta, eta abar…) edo tamainu eta formatu desberdinetako albumak sortu nahi badituzu, gure dendatik pasa eta gure softwarea dohainik jasotzeko aukera duzu, horrela zure etxean lasai-lasai prestatu dezakezu eta ondoren guk imprimatuko dizugularik.
Dekoraziorako argazkiren baten bila bazabiltza, kalitate altuko argazki-paperean, texturizatuan, ehunean (mihisez) edo… Argazkilaritzako zerbitzuren baten bila bazabiltza, ezkontzak, jaunartzeak, “book” pertsonalizatuak edo beste lan bereziren bat…. Ez izan zalantzarik, jar zaitez gurekin harremanetan eta egin kontsulta.