ZUMAIAKO HILABETEKARIA
BALEIKE 175. ZENBAKIA. EURO BAT 2009ko MARTXOA
www.baleike.com
MUGIKORTASUNERAKO
ZUBIA 23 proiektu aurkeztu dira zubi mugikorraren ideia lehiaketara
I
N
A
U
T
E
R
I
A
K
0
9
A
R
G
A
Z
K
I
T
A
N
BALEIKE175 AZALA g. zabaleta
4
baleike+
Zubi mugikorra: Posible ote?
herri aldizkaria Foronda Kultur Etxea Odieta, 2 tel.: 943 86 15 45 e-maila: aldizkaria@baleike.com
13
24
Argitaratzailea Baleike Kultur Elkartea e-maila: elkartea@baleike.com
UNAI MERINO
biotopoa: aldundiaren txanda
Administrazio batzordea: Xabier Azkue, Gurenda Serrano Erredakzio taldea: Xabier Aizpurua, Imanol Azkue, Abelin Linazisoro, Ainara Lozano Lasa, Aitor Manterola, Juan Luis Romatet, Miriam Romatet, Peio Romatet, Arnaitz Rubio eta Gorka Zabaleta Diseinua eta maketazioa: Roberto Gutierrez Hizkuntz zuzenketa: Imanol Azkue Publizitatea tel. 943 86 15 45 gurenda@baleike.com Inprimategia Antza Inprimategia (Lasarte-Oria) Tirada 800 ale Lege gordailua: SS-405/94 ISSN: 1136-8594
erretratua
16
baleike.com
HERRI LASTERKETA
erreportajea
30
zumaiegi
KERETXUDI ETA ORROAGA
19
33
INAUTERIAK 09
ALBERTO URANGA LINAZISORO
argazkitan
gure zumai zarra
Baleikek ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.
Argitalpen honen edizioko laguntzaile:
B A L E I K E 2 0 0 9 M A RT X OA
Zubi mugikorra: posible ote?
B A L E I K E 2 0 0 9 M A RT X OA
TESTUA eta ARGAZKIAK: juan luis romatet
2007ko hauteskunde kanpainan zubi mugikorraren deia be rreskuratu zuen Eusko Alkartasuna alderdi politikoak. “Ideia zoro” hark, baina, hasiera batean askok uste baino ibilbide lu zeagoa izan du. “Hauteskundetarako programa prestatzen ari ginenean herriak pairatzen zituen arazoak jarri genituen mahai gainean: trafikoaren hazkundea, aparkaleku falta… Alderdiko norbaitek proiektu honen berri eman zigun. Gure artean ez tabaidatu genuen eta programan sartzea erabaki genuen”, dio Zumaiako alkate Iñaki Agirrezabalagak. “Hasieran ez geunden oso konbentzituta; handinahikeria iruditzen zitzaigun. Baina gaia sakonago aztertuta, zentzua bazuela ikusi genuen”. Zabalgunea eta Txomin Agirre kaia lotzeko zubi mugikorra ren ideiak, baina, baditu dagoeneko zenbait urte. “10 bat urte baino gehiago izango dira orduko alkate Ricardo Peñarekin hitz egin nuela gai honi buruz”, dio Protecnologica enpresako injineru Bernard Caporossik. “Kirol portua amaitu eta bere hala gurekin harremanetan jarri zen. Kirol portua bultzatzeko gogoa zuen eta gure ideietako bat hirigunea eta kirol portua zubi baten bidez lotzea zen. Betiere Astilleros Balenciagaren jarduera baldintzatu gabe, noski. Diseinu batzuk erakutsi geni zkion, zertzelada batzuk besterik ez, baina, nahiz eta gustukoak zituen, asmoa ezerezean geratu zen”. Urte batzuk geroago, Ma ria Eugenia Arrizabalaga alkate zela, zubiaren gaia azaleratu zen berriro. “Berekin bildu ginen eta gure proiektuen berri eman genion. Interesgarriak iruditu zitzaizkion, baina orduan ere kaxoi batean gordeta geratu ziren”. Legealdi bat geroago, hiru garren alkate batek atera du berriro zubi mugikorraren gaia. Baina, beharrezkoa al da beste zubi bat herrian? Alkatearen ustetan bai, “arazoei aurre egiteko herriak irtenbide bat behar du eta. Zubi mugikorra izan, edo beste zerbait izan”. Trafikoaren etengabeko hazkundea eta herriak jasaten duen aparkalekuen falta izango dira Agirrezabalagarentzat Zumaiak etorkizunean pairatu beharko dituen arazo larrienetakoak. “Zenbat jende bizi dira Zubitxikitik Parolbidea artean? 4.000? 5.000? Pentsa ora in zer arazo dauden eta imajina ezazu etorkizunean nolakoak izango diren arazoak Ardantzabideko etxeak (200 guztira)
BALEIKE+
Egunen batean gauzatzen bada, ez du izango Indiana Jonesek pelikuletan zeharkatzen dituen sokazko zubien tankerarik, ezta Londresen, Tamesis ibaiaren gainean, ikus daitekeen zubi zahar bezain dotorearen antzik. Alondegiko erakusketan eman dira ezagutzera zubi mugikorra aukeratzeko abian jarritako lehiaketaren emaitzak. 23 lehiakide, 23 diseinu zubi berri baterako. Epaimahaiaren erabakiaren zain, prozesuaren lehen zatia amaitutzat emango da hemendik egun gutxira. Baina Zumaiak izango al du zubi berririk?
amaitzen direnean.Auto kopurua asko igoko dela aurreikusi behar da. Zubitxikitik aurrera igarobi de bakarra dago, gainera: Moila. Eta nahikoa da ikustea zer nolako auto ilarak eta iskanbilak sortzen diren gidari batek autoa bigarren ilaran bikoitzean aparkatzen badu. Denok nahi dugu autoen kopurua jaistea, baina aldi berean Etxetik ahalik eta gertuen aparkatzea nahi dugu. Bi ideia horiek modu batera edo bestera uztartu behar dira”, dio alkateak. Agintariaren ustetan, Sarauneko zabalgunea izan daite ke soluzioa. “Zergatik ez aprobe txatu leku hori autoak aparkatzeko?” 2006ko udan, Maria Eugenia Arrizabalaga (EAJ) buru zuen gobernu taldeak izan zuen gune hori aparkaleku bihurtzeko as moa. Gobernu taldeak Kaiogune deitu zion garai hartan zabal guneari. Esperientziak, baina, ez zuen erantzun onik izan. Za balgunea moilatik 90 metro eskasera badago ere, oinez kilome tro eta erdiko ibilaldia dakar. Bi puntuen arteko tartea txalupaz betetzeko aukera ere jarri zen, baina ez zuen arrakastarik izan. Bisitariek nahiago zuten hirigunean aparkaleku bila mila eta bat buelta eman, hurbil, baina aldi berean urrun zegoen zabalgu ne hartan aparkatu baino. Sarauneko zabalgunean aparkaleku bihurtzea, baina, ez zen alde batera utzi. Gobernu talde berria horren aldeko apustua egin du, hirigunearekin lotzeko beste so luzio batekin: zubi mugikorra. “Oinezkoen pasagune bat jarriz gero, zabalguneari aprobetxamendua emango genioke eta, bide batez, arazoa zerbait arindu ere bai”. Lehen pausoa, ideien lehiaketa abian jartzea izan da. Guztira 23 enpresa eta bakarkakok hartu dute parte. Alkateak ez zuen es pero hainbesteko parte hartzea: “Krisi garaian, bereziki eraikun tzaren arloan, lehiaketetara aurkezten diren enpresa edo estu
“Mugikortasun arazoei aurre egiteko herriak irtenbide bat behar du. Zubi mugikorra izan edo beste bat izan”
B A L E I K E 2 0 0 9 M A RT X OA
dioen kopurua handitu egiten da. Baina, egia esan, ez nuen halako kopurua espero, eta sorpresa are handiagoa da jakin baitugu Eusko Jaurlaritzako Portuen Zuzendaritzak ozto poak jarri dituela: enpresa batzuekin harremanetan jarri dira eta lehiaketa honetan ez parte hartzeko eskatu diete”. Dirudienez –“frogek agerian uzten dute”, dio alkateak–, Portu Zuzendaritzarekin tupust egin du berriro ere Zu maiako Udalak. 2008ko uda aurretik hesi bat jarri Eusko Jaurlaritzaren erakunde horrek. Sarauneko zabalgunerako sarreran autoek bertan ez aparkatzeko. Orain egun gutxi, otsailaren amaieran, barrarako bidea itxi zuten bi giltzarra porekin; egun gutxira, ordea, berriz ireki behar izan zuten, herritarren eta Udalaren kritikak zirela eta. Zubi mu gikorra jartzeko asmoekin ere ez dago ados Gasteizko departamentua: “Badakigu zubi hau egiteko erreze loak dituztela eta uste dutela beraienak diren konpe tentzia batzuk zapaldu nahi ditugula. Beraiek arau bat dute portu guztietarako, baina portu denak ez dira berdinak, herri denak berdinak ez diren bezala. He rri bakoitzak, portu bakoitzak, fisonomia berezia du, baita arazoak ere. Guk arazo hau dugu eta zumaiarrak garen eta Zumaian bizi garen neurrian, salbuespen bat egitea eskatzen diegu. Portuen konpetentzia beraiena izango da, baina arazoa geuk dugu”.
IBernard Caporossi
Industri zuzendaria eta Protecnologica enpresako bazkide sortzailea
"Zubia da soluzio bakarra" “Jendeak ez luke beldurrik izan behar; makina bat zubi mugikor daude munduan zehar. Orain 150 urtetik gaur arte egin izan ohi dira eta esan liteke ia portu guztietan zegoela bat; bereziki portu horiek ibai baten erriberan edo handik hurbil bazeuden”. Bernard Caporossi zumaiarrak ondo ezagutzen du errioaren gainean zubi mugikor bat jartzearen asmoa, ideiaren sorreratik izan baitu ahotsa. Bere enpresa, Protecnologica (Proyectos de Ingenieria Tecnológica), zubi mugikorrerako ideien lehiaketan parte hartu dutenetako bat ere bada. Donostian kokatutako ingeniaritzako enpresa honek bi arlotan egiten du lan: “arlo mekanikoa, baita arkitekturari zuzendutakoa ere. Azken horri dagokionez, egitura arinetan espezializatu gara. Gaur egun, heliportuetarako zenbait proiektu egiten ari gara. Hiriburuen erdigunetan heliportuak egiteko arazoak di-
B A L E I K E 2 0 0 9 M A RT X OA
Ideien lehiaketa honetan parte hartu duten lanak mar txoaren 8a arte ikus daitezke Alondegian. Herritarrek beraien gogokoena aukeratu izango dute; baita iritziak eta iradoki zunak eman ere. Emandako botoen arabera, bozka gehien jaso duen proiektuak herritarren saria jasoko du. Diseinuak erakutsi aurretik, zubi mugikorraren ideia plazaratu eta bere hala, era guztietako iritziak altxa ziren: batzuk aldekoak, beste batzuk kritikoak. Behin erakusketan proiektuak ikusi ondo ren, gauzak pareko jarraitzen dute: komertzioa eta ostalaritza indartzeko baliagarria izan litekeen egitura da batzuentzat; alferrikako tramankulu galanta besteentzat. Hainbat bisitari,
tuzten hainbat ospitale edo eraikin daude. Arkitektonikoki ederrak dira, baina ezin dituzte 100-200 tonako egiturak jasan. 900 metro koadro eta 40 tona besterik ez dituzten produktu arinak diseinatu ditugu. Parisen Marie Lannelongue ospitalean jarri dugu bat eta Baujon hirian (Frantzia) ere bai beste bat; Tbilisin, Georgiako hiriburuan ere heliportu handi bat egin genuen. Gaur egun Bilboko Gurutzeta ospitalerako eta Donostiako ospitalerako proiektu bana ditugu esku artean”. Zubi mugikorrerako proiektu hau, baina, berezitzat jotzen du: “Hasieratik tartean sartuta egon naiz eta. Orain 10-12 urte, kirol portua amaitu zenean, bilera batera deitu zidan garai hartako alkate Ricardo Peñak. Proiektu hura bultzatu nahian zebilen eta iritzia eskatu zidan. Zenbait proiektu aurkeztu nizkion. Bata, Portugaleteko Zubi Esekiaren antzekoa zen –ondo ezagutzen dugu zubi hura, berriztatu zenean kabina berria guk egin genuen eta–, baina horretarako 50 metroko garaiera izan behar zuen. Gainera, XXI. mendean orain bi mendeko teknologia erabiltzea zekarren. Astakeria hutsa zen eta asmo hura berehala utzi genuen alde batera. Bigarren diseinua orain aurkezten dugunaren antzekoa zen. Ulertarazteko esan nion: ‘Ricardo, pentsa obretan erabiltzen diren garabi dorre handi horietako batean. Imajina ezazu garabi hori ibaiaren gainean eta zati bertikala ken iezaiozu. Hor duzu zubia’. Txundigarria iruditu zitzaion, baina asmoak kaxoi batean gordeta geratu ziren”.
BALEIKE+
Iñaki Agirrezabalaga: “Badakigu zubi hau egiteko errezeloak dituela Portu Zuzendaritzak, eta uste dutela beraienak diren konpetentzia batzuk zapaldu nahi ditugula” beste hainbat iritzi. Bozkatzeko orduan logika minimo bat eskatu duenik ere egonda. Jesus Arrizabalaga, motorzaleak Alondegian bertan aipatzen zuenez, “ez dakit egingo den edo ez, ezta beharrezkoa den edo ez. Baina egiten bada gau za bat eskatzen dut: ibaia bera eta ibaiertzak ez ukitzea. Hor dugu Zubiaundiaren kasua: irla modukoak ari dira sortzen zubiaren oinen inguruan. Horrelako beste zubi bat eginez gero, antzeko zerbait gertatuko litzateke. Diseinu bat polita iruditu zaielako haien aldeko botoa eman duten haurrak ikusi ditut. Honelako gaietan zentzu pixka bat erabili beharko li tzatekeelakoan nago”.
Ondorengo legealdietan ere behin baino gehiagotan hitz egin du gai berberaz. Azkena orain urtebete: “Iñaki Agirrezabalagak deitu zidan eta aurreko alkateekin bezala, gure diseinuen berri eman nion. Proiektua berrindartu nahi zuela adierazi zidan. Lehiaketa abian jarri zenean, noski, parte hartu genuen, proiektua nahiko aurreratua baikenuen”. “Hasierako ideia hura mantenduz zerbait xumea aurkezten saiatu gara”, dio Bernardek. “Oso egitura xumea da: 100 metroko luzera badu ere, 80 tona besterik ez ditu pisatzen. Luma eta kontrapisua ditu; biraketa puntuaren inguruan metalezko koroi bat joango da eta sistema hidrauliko batzuen bitartez egingo ditu birak. Ireki behar denean, eskoilerari lerrokatuta egongo da; bestela sistema mekaniko batekin lotuko zaio Moilari”, azaltzen du. Diseinua egiterako orduan ibaiaren zabalera ez ukitzea erabaki zela azpimarratzen du: “Ontziolan egiten dituzten ontziek nahikoa lan izaten dute maniobrak egiteko. Horregatik, errioaren zabalera ez ukitzea erabaki dugu, ontzien maniobrak oraindik gehiago ez zailtzeko”. Diseinua prestatzeko orduan ez zekiten Udala zenbateko diru kopurua gastatzeko prest egongo litzatekeen. “Hori oztopo bat izan da”, dio. “Zubi bat beti da lan enblematikoa eta Zumaia berarentzat ere adierazgarria izango litzateke. Horregatik, agian aurrerapauso bat eman beharko litzateke eta zertxobait gehiago gastatuta, zerbait deigarriagoa egin”.
B A L E I K E 2 0 0 9 M A RT X OA
BALEIKE+
“Eztabaida dezagun eta aurki dezagun soluzio bat. Gurea zubi mugikorra da”
Kritikak entzuteko prest dagoela dio alkateak, “edozer gauza aurkezten denean, beti daude aldeko eta kontrako iritziak. Per tsonalki ondo iruditzen zait, eztabaida sortzen da eta. Arazoa zein den esaten dugu. Eztabaida dezagun eta aurki dezagun soluzio bat. Gurea zubi mugikorra da. Herritarrek gogoko ez badute, alternatiba bat aurkeztea proposatzen dugu. Etorki zunean areagotzen joango den arazo baten aurrean gaude eta horren aurrean ezin dugu besoak gurutzatuta egon”. Jasotako kritika batzuk ulertzen dituela dio: “Herriaren fisonomia alda tuko delako beldur izatea normala da. Hori ukaezina da . Baina zer gertatu zen Zubiaundia egin zenean? Eta kirol portua egin zenean? Ez al zen orduan herriaren fisonomia aldatu? Jakina baietz. Zubi berri bat egiteak bere alde onak eta txarrak ditu, baina baloratu behar dena da zubia zertarako den, eta estetikak halako garrantzia duen edo ez”.
Zubi mugikorra egitearen aldekoa da Bernard Caporossi. “Aspalditik diot kirol portua hirigunetik urrutiegi dagoela. Behar al da zubi berri bat? Hori kirol portuko erabiltzaileei eta udan Sarauneko zabalgunean autoak uzten dituztenei galdetu beharko zaie. Esan daiteke Zumaian daudela, baina ez dakigu benetan herrira heltzen diren eta herriak beraien etorreraz probetxua ateratzen duen. Ni ezezkoan nago, hau da, ez direla herrira inguratzen erosketak egitera. Gaua hemen pasatzen uzten badiegu, eta utzi behar diegu, noski, baina, ordainetan kirol portuan eta zabalgunean sortzen den mugimendu horrek onurak utzi beharko lituzke herrian. Kilometro eta erdi hori nahikoa izan liteke hori ez gertatzeko. Nire ustetan, zubia da soluzio bakarra, ingurune hori herrian txertatzen baitu”. Bestalde, zabalgunea aparkaleku bihurtzea beharrezko ikusteko du: “sekulako lekua dugu aparkalekuak sortzeko eta gainera inongo obrarik egin gabe. Leku horri ez diogu probetxurik ateratzen; hori ez zait buruan sartzen”. Zubia egiteko, Portu Zuzendaritzaren baimena beharko da.
B A L E I K E 2 0 0 9 M A RT X OA
“Europan nahikoa diru badago honelako proiektuak finantzatzeko”
Baina, agian beste oztopo bat izan dezake Udalak: proiektua gauzatzeko diru falta. Ingeniaria ez da horren beldur, “Europan nahikoa diru badago honelako proiektuak finantzatzeko eta besoak zabalik izaten ditu honelako proiektuetarako. Saiatu beharko genuke laguntza hauek eskura tzen, baina presa handirik gabe, hori bai”. Espainiako gobernuak hainbat proiektu lagundu ditu aurten krisiari aurre egiteko fondoen bitartez. “Proiektu honek erraz jasoko lituzke horrelako laguntzak. Uste dut garai egokia dela eta laguntza publikoak izango direla zubi mugikorraren proiek tua gauzatzeko”. Bernard errealista da: “23 enpresak hartu dugu parte ideien lehiaketan. Batzuek diseinu zoragarriak aurkeztuko zituzten. Baina kontuan hartu behar da proiekturako lehiaketa egiten bada, askoz gehiago izango direla bertan parte hartuko duten enpresak”. Desio batekin agurtzen da: “Nahiko nuke Protecnologicak zubia egitearen ardura jasoko balu, ideiaren sorreratik egon naiz eta tartean”.
Zubi mugikorraren proiektuekin Alondegian antolatutako erakusketa bertan behera uzteko eskatu du Txinparta Euskara Taldeak www.baleike.com-en, “gaztelera hutsean” dagoelako. “Zoritxarrez, beste behin ere ahaztu egin du herritarren gehiengoa euskalduna den herri batentzat egiten duela lan. Inolako lotsarik gabe, ia panel guztiak gaztelania hutsean jarri ditu (proiektu bat euskara hutsean dago, eta bi, ele bietan), euskaldunon hizkuntza-eskubideak zapaldu eta euskara hutsean bizi nahi dugun herritarron asmoa zapuztuz”. Hirigintzako batzordeburu Andoni Etxanizek akatsa onartuz erantzun du: “Ohar honekin alde batetik barkamena eskatu nahi diet herritarrei beraien hizkuntza eskubideekiko izan dugun begirune faltagatik, eta bestetik, konpromisoa hartzen dut aurrerantzean ahalegin berezia egingo dugula horiek estu bete daitezen”.
BALEIKE+
Txinpartaren kexa
B A L E I K E 2 0 0 9 M A RT X OA
10
B A L E I K E 2 0 0 9 M A RT X OA
“Udalak ezin du bere kabuz tamaina honetako proiektu bat bere gain hartu. Laguntzak bilatu beharko genituzke zubia egiteko”
BALEIKE+
Hirigintza Batzordeko kideek osatutako epaimahaiak hiru sari banatuko ditu (5.000, 3.000 eta 2.000 eurokoak). Eraba kia erakusketa itxi eta astebete ingurura hartuko da. Saritutako diseinuak eskutan (“proiektuak izatera ere ez dira heltzen”, ar gitzen du Iñaki Agirrezabalagak), Portu Zuzendaritzako buru Andoni Idoiagari bilera eskatuko diote. “Orain arte bizpahiru bilera izan ditugu, baina ezin izan dugu ezer argirik adierazi, esku hutsik joan gara eta. Behin lehiaketa amaituta, zerbait erakusteko gai izango gara”. Jakitun da ez dela erraza izango zubi hau egun batetik bes tera gauzatzea: “Udalak ezin du bere kabuz tamaina honetako proiektu bat bere gain hartu. Laguntzak bilatu beharko geni tuzke zubia egiteko. Europan, adibidez, honelako proiektuak bultzatu ohi dituzte. Errealista izanda, badakit datorren ur tean ez garela hasiko zubi horrekin, ezta hemendik bi urtera ere. Portu Zuzendaritzak bere onespena eman beharko du, finantziazioa bilatu beharko da eta hainbat gestio egin behar ko dira. Posible izango al da zubi mugikorra jartzea? Oraindik hastapenetan gaude, ikusiko dugu proiektua gauzatzen den edo ez”
Baleike.com-en inkesta Ondorengo galdera egin genuen joan den hilean www.baleike.com-eko erabiltzaileen artean: moila eta kirol portua lotuko lituzkeen zubi mugikorra beharrezkoa dela uste al duzu? Ia 300 lagunek hartu zuten parte, eta gehiengo handi batek ez du zubiaren premiarik ikusten.
Boto kopurua: 292 BAI
55 207
EZ 30 BERDIN ZAIT 0
40
80
120
160
200
B A L E I K E 2 0 0 9 M A RT X OA
11
PUBLIZITATEA
12
B A L E I K E 2 0 0 9 M A RT X OA
Epsilon Euskadiko mekanikaria
ERRETRATUA
Unai Merino
Gidaria bezain azkar Unai Merino Epsilon Euskadiko mekanikarietako bat da, eta laster ekingo dio denboraldiari. Azaroa artean zirkuituz zirkuituz ibiliko da, ikusten ez den baina funtsezkoa den lana egiten. testua: aitor manterola argazkiak: gorka zabaleta
Auto lasterketetan, boxeetako irudie tan soilik izaten da mekanikarien be rri. Azkar batean egiten dituzte lanak. Azkar bezain ondo. Bizi bezain zehatz. Denbora gutxiko lana da, eta lasterke ta ikustera esertzera dira gero. Horrela kontatuta eta telebistan ikusita lan samu rra ematen du. Baina ezkutuko lana da. Lan eskerga. Funtsezkoa. Mekanikarien lanik gabe ez legoke autorik. Ordu pi loa igarotzen dituzte lanean, telebista kameren testigantzarik gabe. Horretaz badaki zerbait Unai Merinok. Epsilon Euskadin dabil lanean. Bertan hartu du kazetaria, eta bere lanaren berri lanto kian bertan eman du. Hirugarren denboraldia du taldean. Eskolak lotu zuen egun ofizio duen lanbidearekin: “Bisitan etorri ginen, eta pentsatu nuen hemen praktikak egin ni tzakeela; gustatzen bazitzaidan ondo, eta bestela, beste zerbait aurkitzen hasiko nintzen”. Eta gustatu egin zitzaion. Ar duradunei ere bai bere lana. Horrela sar
tu zen, eta bertan jarraitzen du. Baina au toekiko zaletasuna ez zitzaion bat-batean sortu. Umetatik zeukan harra barrenean iltzatuta: “Aita ikusten nuen lanean, au toak eta gustatzen zitzaizkidan…. Gero, nere kabuz joan naiz bidean aurrera”. Ez du mugarik aurkitu. Hain ondo konpontzen eta zaintzen dituen autoak bezala dabil, ibili eta ibili. Aurrerantz beti. Bigarren mekaniko lanetan aritzen da, lehenengoaren laguntzaile. Horretaz gain, karbono fibrarekin egiten diren la nen arduradun da. Horiek guztiak azaldu eta gero eman die errematea bere zere gin guztiei: “Karrozeriko kontu guztiak nire ardura dira”. Aurrerantz joan behar horretan, hurrengo helburua hastear den denboraldia izango du: “Formula Renault 2 litrokoetan aritzen gara, eta bi txapelketatan hartzen dugu parte. Bat Eurocup da, eta bestea WEC. Bi txapel ketak aldi berean egiten dituzte”. Ha maika zirkuitu eta herrialde ezagutzeko aukera izango du autoen atzetik: Alema
BI HITZETAN Jaio: Zumaia, 1987 Ikasketak: Autogintzako goi mailako zikloa. Lanbidea: Epsilon Euskadin ari da lanean 2007ko martxotik. Iaz 150 egun pasa zituen etxetik kanpo, lasterketaz lasteketa. “Eskerrak eman nahi dizkiet familiari eta neskalagunari, hainbeste egun etxetik pasata ere haien babesa beti dudalako”. Zaletasunak: Hamar bat urte egin zituen piraguan, Itxas-Gainen, lanean hasi eta utzi egin behar izan zuen arte.
B A L E I K E 2 0 0 9 M A RT X OA
13
ERRETRATUA
"Beste talde batek hobekuntza handia izan badu, saiatzen gara zertan izan den jakiten" nia, Ingalaterra, Belgika, Italia, Frantzia, Espainia, Hungaria… Oraintxe ekingo diote denboraldiari: “Martxoan testak egiten hasiko gara, entrenamendu libreak. Aste Santuan abiatuko da WEC-eko lehen proba, No garon (Frantzia), eta gero Bartzelonara (Herrialde Katalanak) joango gara”. Ba tera eta bestera ibiliko da azaroa hasiera bitartean. Baina tartean atseden egunak ere izango ditu; “ahal ditugunak”, aitortu du: “Udan hilebeteko oporrak hartzeko aukera izaten dugu, txapelketak zazpi astez gelditzen direlako, eta neguan bes te hilabete bat ere hartzen dugu”. Baina bien bitartean jo eta su ibili behar. Fur gonetan ibiltzen dira handik hona eta hemendik hara. Egin kilometroak eta egin kilometroak. “Beno, hegazkinez joaten gara Hungariara eta Ingalaterra ra”, zuzendu du aurreko kontakizuna. Autoak eta piezak, aldiz, kamioietan mugitzen dituzte. Lasterketa egun bat Jakina da mekanikariek zer egiten du ten lasterketek irauten duten bitartean. Baina egunak hogeita lau ordu dauzka. Merinok kontatu du nolakoa den egun horietako bat: “07:00etan jaikitzen gara beranduenez. 08:00etako zirkuitura joaten gara autoak prestatzera, txukun tzera. Gero, entrenamenduak hasten dira, eta guk arretaz jarraitu behar dugu autoaren ibilia. Berriro ere autoak az tertzen ditugu, arratsaldean izaten bai tira lasterketak. Lanean aritzen gara afal tzeko ordura arte, eta bazkaltzeko bost minutu ere ez ditugu izaten. Gainera, autoek kolperen bat hartu badute, gauez ere lan egin behar izaten dugu 02:00ak aldera arte edo”. Sei autorekin lehiatzen da Epsilon Euskadi Formula Renault 2 litrokoetan.
14
B A L E I K E 2 0 0 9 M A RT X OA
Haietakoren batek arazo mekanikoren bat izatea omen da gauzarik eskasena, Merinoren iritzian: “Pilotua boxeetara etortzen deneko une hori benetan eskasa izaten da. Autoaren akatsa bada, piezaren batek huts egin duelako, ez da inoren ara zoa. Baina gure hanka-sartzea izan baldin bada, hurrengoan ez egiten saiatu behar dugu. Gurea lan metodikoa da, zehatza”. Zehaztasun horretan espioitza sartzen dela aitortu du: “Beste talderen batek hobekuntza handia izan badu, saiatzen gara zergatik izan den jakiten”. Hortaz, ia-ia, Bat Formulakoen antzera ibiltzen dira. Mekanikaria eta autoen jarraitzailea izanik, galdetu beharra zegoen zer iritzi duen hastear den denboraldiaz: “Autoak asko aldatu dira, berdindu, baina gero, dirua da garrantzitsuena, eta gehien dutenak ibiliko dira aurrean. Betikoak. Mundu hau honelakoa da. Gurean ere gauza bera gertatzen da”. Onartu du bere taldean Robert Kubicaren zaleak direla. Ez zen alferrik izan Epsilon Eus kadiko gidaria: “Ni ez nengoen hemen orduan, baina oso jatorra dela diote… euskaraz eta dena ikasi omen zuen. Itzu liko balitz ateak irekita izango lituzke”, azaldu du. Hura itzultzeko baina Bat Formulako taldea behar luke izan Epsilonek. Tra tutan ari dira AEBetako talderen bate kin, Europan instalakuntzak-eta behar dituelako, baina urrutiko kontua da. Nahikoa badute egitasmoa sendotzen: “Oraintxe gaude larri. Aurrera egiten badugu, erabat sendotuko da, Gastei zen egiten ari garen plantarekin. Han dauden gauza batzuk Bat Formulako zenbait taldek ere ez dituzte”, kontatu du Merinok. Izan ere, Epsilon egitas moaren ardatzetako bat hauxe da: I+G planaren baitan gauzak berriak garatzea, kaleko autoei edota beste askori ezar
tzeko gero. Enplegua sortzeko helburua ere badauka. Teknologia berriak garatze horretan sartzen da iazko Le Manseko 24 or duetan parte hartzeko bi auto egin iza na. Merinok aukera izan zuen proban egoteko, “eraman egin ninduten”, eta
sekulako esperientzia bizi izan zuen. Bi autoak gelditu egin ziren: “Oso gogo rra izan zen. Batzuek negar ere egin zu ten, ordu pila sartzen direlako lanean”. Ofizio berezia da mekanikariena, “lan pertsonala, zuk egin eta zuk sortutako gauzak daudelako autoan”.
Merinok lanbide berezi horretan segi tzeko asmoa dauka: “Oso gustura nago, gaztea naiz, eta ikasi egin nahi dut. Jende asko ezagutzen duzu, eta denek erakus ten dizute zerbait. Hizkuntzak ere ikas ten dira. Epsilonek jarraitzen badu, ber tan segituko dut”. Gogoko du lanbidea.
Lan ikusezina izan arren. Gidariak be zain azkar ibili behar duela jakin arren. Azkar eta zehatz, ia-ia denborarik gabe. Baina horixe da mekanikariaren ofizioa, kameren begietatik kanpo gelditzen den ezkutukoa lan isila. Ezinbestekoa geo autoek zarata ateratzeko. B A L E I K E 2 0 0 9 M A RT X OA
15
Herri lasterketako sailkapenak eta argazkiak Otsailaren 28an jokatu zen Zumaiako Herri Lasterketa. Marka guztiak hautsiz ospatu da 25. urteurrena, inoiz baino korrikalari gehiago izan direlako (645), eta markak ondu direlako bai gizonezkoetan (Yuunnes Aithadi, 30:21) zein emakumezkoetan (Ainhoa Murua, 36:44). Baleike.comen aurkituko dituzue lasterketaren kronika, sailkapenak eta argazki galeria.
Bideoak aukeran Hamaika bideo ikus daitezke web gunean: inauterietakoak, Zu足 maiako arraunlariek egindako gizo proba, Santa Ageda, Oikiako arraunlariak1930eko Kontxako estropa足 detan.
16
B A L E I K E 2 0 0 9 M A RT X OA
Hirigintzako kontuak albiste izan dira azken aldian herrian, eta, horrenbestez, protagonismoa izan dute web gunean. I単aki Agirrezabalaga alkateak eta Andoni Etxaniz Hirigintzako batzordeburuak Zumaia Lantzenen kudeaketa eredu berriaz, eta Odietan zein Alondegian aurreko Udal Gobernuak egindako us足 tezko irregulartasunetaz emandako prentsaurrekoak hautsak harrotu ditu, eta EAJren erantzuna etorri da ondotik. Informazio guztia web gunean duzue. Bestetik, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako emaitzak ere hizpide izan dira erabiltzaileen artean. Webgunea tresna paregabea da iritzia eman eta ez足 tabaidatzeko.
BALEIKE.COM BALEIKE+
Zumaia Lantzen, ustezko irregulartasunak eta EAJren erantzuna
arnaitz rubio
Natur Taldearen bloga Natur Taldeak bloga zabaldu du Baleikeren blog komunitatean. Lubaki Guraso Elkarteak eta Pulpo Eskubaloi Elkarteak ere beste horrenbeste egin dute.
B A L E I K E 2 0 0 9 M A RT X OA
17
PUBLIZITATEA
18
B A L E I K E 2 0 0 9 M A RT X OA
ARGAZKITAN
INAUTERIAK 09 argazkitan ARGAZKIAK: arnaitz rubio eta gorka zabaleta B A L E I K E 2 0 0 9 M A RT X OA
19
Festa giro ederra izan da aurten inauterietan. Ostiral eguerdian hasi zen mozorroaldia, eta asteburu osoan iraun zuen. Azpimarratzekoa ostiral iluntzeko Akelarrea ikusgarria.
20
B A L E I K E 2 0 0 9 M A RT X OA
ARGAZKITAN B A L E I K E 2 0 0 9 M A RT X OA
21
Batzuk lehiaketarako moduko mozorroekin, beste batzuk koadrila giroan ondo pasatzeko aitzaki bila, larunbatean kolore guztietako jantziak ikusi ziren herriko kaleetan.
22
B A L E I K E 2 0 0 9 M A RT X OA
PUBLIZITATEA
ERREPORTAJEA
Biotopo babestua:
Aldundiaren txanda da Bi urte eta erdi joan dira Eusko Jaurlaritzak Zumaia eta Deba arteko kosta lerroa biotopo babestu izendatzeko prozedura martxan jarri zuenetik. Joan den otsailaren 10ean eman zion behin betiko bedeinkapena, eta hurrengo egunean aurkeztu zuen kazetarien aurrean, Zelai hotelean. Jaurlaritzak bere lanak amaituta, Aldundiari dagokio orain lekukoa hartzea, bere ardura baita legez onartutakoa betearaztea, biotopo babestua kudeatzea. TESTUA eta ARGAZKIAK: GORKA ZABALETA
Otsailaren 24an egin zuen Aldundiak agerraldi publikoa, batik bat, biotopo babestuaren zuzendari zientifikoaren aurkezpena egiteko: Asier Hilario geologian doktorea, Zumaian aski ezagu na, duela gutxi arte Algorri Interpretazio Zentroko zuzendari izan delako. Jaurlaritzako Arrantza Sailarekin eta Aztirekin hi tzarmen bana sinatzekoak direla ere aurreratu zen prentsau rreko hartan, arrantza kontrolatzeko eta jarraipen zientifikoa egiteko, hurrenez hurren. Eta hurrengo urteari begira dituzten asmoak ere aurreratu zituen Asier Arrese mendi eta ingurumen zuzendariak: biotopo babestua Aldundiaren natur parkeen sa rean sartzea. Eta plangintza horren barruan Algorri Interpre tazio Zentroak zer nolako papera jokatuko duen galdetuta, ho rrela erantzun zuen Arresek: “Bere garaian Zumaiako Udalak aurrea hartu zuen ingurune hark dituen balioak gizarteratzeko orduan, eta Algorri Interpretazio Zentroa sortu zuen. Algorrik jadanik erreferentzialtasun hori lortu du eta hala aitortzen zaio idatziz araudian. Gure nahia izango litzateke modu batera edo bestera Aldundiaren natur parkeen sarean sartzea, eta hori da hemendik aurrera Udala eta Aldundiaren artean adostu eta ze haztu beharko duguna”. Udaleko Ingurumen batzordeburu Andoni Etxanizek eta Eli Larrañaga teknikariak azaldu dutenez, Udalaren asmoak ere bide beretik doaz. Garbi dute biotopo babestuaren izendape narekin aro berri bat zabaltzen dela, eta Aldundiarekin elkarla 24
B A L E I K E 2 0 0 9 M A RT X OA
na ezinbestekoa izango dela beha rrei aurre egiteko. Eta, aldi berean, Zumaiak lan handia aurreratuta duela Algorri Interpretazio Zen troarekin. “Biotopo babestuaren zatirik handiena Debako lurretan dagoen arren, naturak nahi izan du sarrera naturala Algorritik izatea. Interpretazio Zentroak oso ondo funtzionatu du azken urteotan, lan asko egin da, eta hori Aldundiak ere badaki. Orain arte gure asmoen berri modu informalean helarazi dizkiogu Asier Arreseri, baina jada nik aste honetan bertan lehen lan bilera egiteko gelditu gara”. Udalaren asmoa ez da inola ere Zentroa Aldundiaren esku uztea erabat: “Garbi daukaguna da Udalak zentro horren par te izaten jarraitu nahi duela, Aldundiarekin batera. Elkarlana nahi dugu. Gure asmoa ez da dena haien esku utzi, 90.000 euro aurreztu eta kezka bat gutxiago. Ez. Parte hartu nahi dugu, Al dundiarekin batera. Ikusi behar dena da nolako formula erabil tzen den bi erakundeak koordinatzeko eta bakoitzak zer aporta dezakeen. Udalak apustu handia egin du Algorri Zentroarekin,
Biotopo babestua natur parkeen sarean sartu nahi du Gipuzkoako Foru Aldundiak
ERREPORTAJEA B A L E I K E 2 0 0 9 M A RT X OA
25
Biotopo babestuaren zuzendari zientifikoa
“Ikerketa guztiaren koordinatzaile eta dinamizatzaile izateko aukera izango dut” Algorri Interpretazio Zentroan egin du lan azken urteotan Asier Hilariok, 2008ko abendura arte. Otsailean, berriz, biotopo babestuaren zuzendari zientifiko izendatu du Aldundiak.
Aldundiak biotopo babestuaren zuzendari zientifiko izendatu berri zaitu, zenbait proiektu aurrera eramateko. Zeintzuk dira proiektu hauek eta zein izango da zehazki zure lana? Oraingoz martxan dauden dibulgazio proiektu nagusiak hiru dira. Lehena, Javier Carballo, Aitor Leiza, Inaxio Manterola eta Javier Elorzarekin batera egiten ari garen liburu ikusgarri bat izango da. Bertan, inguruko argazki ikusgarri eta harrigarriez gain, biotopoaren balio biologiko eta geologiko nagusiak era ulerterrazean azalduko dira, bertako eta kanpoko jendeak inguruko altxorrak ulertu eta baloratu ditzan. Bigarrena, Alberto J. Gorritiberea zinegilearekin egiten ari garen mundu mailako dokumentala da. Munduko zientzialari ospetsuenetariko batzuen elkarrizketak izango ditugu, inguru honen balio geologikoa ulertuz, gaur egungo ingurumenaren egoera beste era batean ikusten laguntzeko. Hirugarren proiektu nagusia biotopoa ezagutzeko ibilbide autogidatuen proposamena izango da. Garrantzitsua iruditzen zait, halaber, proiektu gehienetan ingurua hobekien ezagutzen duten zumaiarren partaidetza zuzena dagoela, eta etxekoa etxean gelditzen dela. Nire betebeharra proiektu hauek guztiak koordinatu eta aurrera ateratzea izango da.
Biotopo honen ezaugarri nagusia da nazioarte mailako interes zientifikoa duela, dudarik gabe. Duela 70 urtetik hona Zumaiako haitzak geologiaren Meka txiki bat izan dira eta bertan egiten den ikerketa guztiaren koordinatzaile eta dinamizatzaile izateko aukera izango dut. Dagoeneko bizpahiru ikerketa proiektutan murgildua nago Londres, Kalifornia eta Madrilgo zenbait zientzialarirekin. Etortzen diren geologoei zerbitzua emateaz gain, beraiek gordetzen duten jakituria hori guztia bildu eta Gipuzkoarako patrimonializatzea da helburua, aurrerantzean jakiturian oinarritutako dibulgazio programak garatu ahal izateko.
“Oraingoz 2009an dauden proiektuak aurrera ateratzeko pentsatu dugu ardura hau”
Horrez gain, zientzialariekin sortutako harreman sareari eutsi nahi zaiola aipatu zen zure aurkezpenaren egunean.
Aldundiak epe jakin baterako eman al dizu ardura hau? Oraingoz 2009an dauden proiektuak aurrera ateratzeko pentsatu dugu ardura hau, baina etorkizunean ere biotopoak hor jarraituko du, eta Aldundiaren papera organo kudeatzaile bezala ere bertan egongo da. Orain arte Algorri udal ekimena izan da eta hau eskertzekoa da, dudarik gabe, baina azken hiru urteetan leku honek hartu duen oihar tzunak eta biotopoaren izendapenak markoa aldatzen du, eta zentzu honetan instituzioen inplikazioa osoa dela esango nuke. Guztion borondatez aurrera egiteko garaia da. Udala eta Aldundiak etorkizunerako markoa sendotu behar dute poliki-poliki, ontzi berean goazelako. Gero ikusiko da nortzuk diren marinelak, baina denok norabide berean egin behar dugu arraunean. Azken finean, Udalak eta Aldundiak helburu berberak dituzte.
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
ERREPORTAJEA
Asier Hilario
BALEIKE+ ERREPORTAJEA GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Rafael Uribarren landa garapenerako diputatua, Asier Arrese mendi eta ingurumen zuzendaria eta Asier Hilario biotopo babestuaren zuzendari zientifikoa.
Udala: “Aldundiak kontuan hartu beharko du benetako inbertsioa egina dagoela: interpretazio zentroa” Udaleko ingurumen teknikari Eli Larrañaga eta ingurumen batzordeburu Andoni Etxaniz.
merezi duelako, baina bere bilakaera ikusirik oraindik ere aha legin handiagoa egin beharko da eta hor Aldundiaren figura ezinbestekoa da”. Bi erakundeen elkarlanerako formularik egokiena bilatzen saiatuko dira. Patronatuarena da aukeretako bat, interesa izan dezaketen beste hainbat talderen parte-hartzea ahalbi detzen duelako –araudiak dio hori bultzatu behar dela–, eta finantzatzeko beste aukera batzuk ematen dituelako, babes leen bidez. “Inbertsio handiena egina dago” Beste natur parke gehienetan ez bezala, kasu honetan au rrena azpiegitura eraiki da –interpretazio zentroa–, eta gero etorri da ingurunearen babesa. Hori abantaila handia da Al
dundiarentzat, egin beharreko inbertsio handiena egina dago elako. Kontuan hartu behar da Udalak bost urtean egindako inbertsioa horrelako zentro bat martxan jartzeko. Aldundiak kontuan hartu beharko du lan hori aurreratuta dagoela. Lehen harria aspaldi jarri zen. Benetako inbertsioa interpretazio zen troa bera da”. Bi aldeen arteko adostasuna iritsi bitartean, Udalak garbi du ingurumen heziketarako zentroa izango dela Algorri: “Udala ezin da sartu ikerketa zientifikoan. Aldundiak ere garbi utzi du ikerketarena bere konpetentzia dela. Asier Hilarioren lan berria hor txertatzen dela ulertzen dugu. Gero, bat egiten ba dugu eta Algorri biotopo babestuaren interpretazio zentro bihurtzen bada, orduan logikoena izango da funtzio guztiak batera egitea”. B A L E I K E 2 0 0 9 M A RT X OA
27
ERREPORTAJEA
Izaskun Isasti
Araziko arduraduna Algorri Interpretazio Zentroan
“Aurreko ibilbidean izan ditugun gabeziak betetzen saiatuko gara” Algorri Interpretazio Zentroa zabaldu zenetik kudeaketa Arazi enpresak eraman du, Kastore-Gest enpresarekin batera. Abenduan lehiaketa berriro irabazi eta gutxienez urtebeterako jarraituko dute.
Zer nolako balorazioa egiten duzue hiru urte eta erdi horretan egindako lanaz? Lehiaketara aurkeztu ginen 1998tik gaudelako Zumaian ingurumen zerbitzuekin erlazionatutako jarduerak egiten, eta gehien bat ingurumen hezkuntza bultzatzen. 2005ean zentro hau kudeatzeko lehiaketa atera zenean, dudarik gabe, Arazik interes handia izan zuen, bere jarduerarekin aurrera egiteko azpiegitura bat zelako. Baina ikusten genuen lehiakortasun aldetik, horrelako zentro batek ez zuela soilik hezkuntzarako izan behar, turismo arloa ere bete behar zuela. Horregatik egin genuen bat ordurako turismo mailan lanean ari zen Kastore enpresarekin, eta aldi baterako enpresa sortu genuen: Arazi-Kastore UTE. Lanean hasteko bi langile kontratatu ziren. Emaitzak, bisitari aldetik-eta oso onak izan dira. Helburuak, berriz, ez dira guk nahi genituen guztiak bete. Zer helburu ez dira bete? Udalak izan zitzakeen helburuak uste dut bete direla, baina enpresarenak ez hainbeste: bideragarritasun ekonomikoa –azken urtean galerak izan ditu enpresak–, hasieran egitekoak ziren hainbat ekintza… Dibulgazio mailan bai lortu da oihartzuna, zientzialariekin ere lan egin da, baina iruditzen zaigu Zentroa ez dela gizarteratu guk nahi bezala. Ingurumen hezkuntzarekin zerikusia zeukaten askoz ekintza gehiago planteatzen ziren hasieran, jende multzo orori zuzendutakoak. Hor ez da espero zen lana egin. 2008ko abenduan amaitu zen aurreko kontratua. Lehiaketara berriro aurkeztu eta irabazi egin duzue. Gutxienez, urtebeterako jarraituko du Arazik Algorri Interpretazio
Zentroa kudeatzen. Zein dira zuen plangintzaren helburu nagusiak 2009rako? Aurreko ibilbide horretan izan ditugun gabeziak betetzen saiatuko gara. Zumaiako natur baliabideen zentroa da Algorri, eta horren inguruko hezkuntza programa osatu bat garatzea izango da gure ardatza. Baina ez soilik ikastetxeei bideratuta, adin eta profil ezberdineko jendeari bideratutako jarduerak egin nahi ditugu. Horrekin lortu nahi duguna da herritarrek bere sentitzea zentroa, orain arte ez bezala. Eta dibulgazio mailan saiatuko gara ahalik eta urrunen iristen. Baina hor Foru Aldundiak du asko esateko. Guri gustatuko litzaiguke zentro hau biotopo babestuaren interpretazio zentroa bilakatzea. Horretarako Udalaren eta Aldundiaren arteko adostasuna lortu beharko da. Ez zaigu zentzuzkoa iruditzen erakunde bakoitza bere aldetik jardutea. Lantalde berria nola dago osatuta? Ni neu izango naiz Zentroa eta Udalaren arteko lotura eta Zentroko lantaldearen zuzendaria. Koordinatzaile bat egongo da, Nerea Ibañez, proiektuaren plangintza betetzen dela bermatuko duena; Josu Castillo eta Alazne Puyol geologoak eta Naiara Rey ingurumen zientzietan lizentziatua. Gero, behar denean laguntzeko, Laiene Aramaio biologoa ere taldean izango da. Zerbitzua ere zabaldu egin duzue. Igandetan ere zabalik egongo da Zentroa. Bai, urte osoan egongo da zabalik –lehen bi hilabetez ixten zen– goiz eta arratsaldez, egunean zazpi orduz. Igande goizetan ere zabalduko da, eta astelehena izango da atseden eguna. Uda partean egunero zabalduko da zentroa.
2005eko ekainean ireki zituen ateak Algorri Interpretazio
enpresak bakoitzak bere aldetik aurkeztea erabaki zuten.
Zentroak, Udalaren ekimenez. Gerora, biotopo babestuaren
Alde guztiek ahalegin berezia egin zuten kontratua amaitu
prozedura guztia martxan jarri denean, behin baino gehia-
arte lan harremanari eusteko, baina behin amaierara
gotan entzun edo irakurri diegu Aldundiko zein Jaurlaritzako
iritsita, bakoitzak bere proiektua aurkeztu zuen. “Lantal-
agintariei erabaki estrategikoa izan zela, Udalak aurrea hartu
dearen partetik, ez zen azken unean hartutako erabakia
zuela, eta gaur egun eta etorkizunean ezinbestean kontuan
izan. Aspalditik oso garbi genuen gure proiektu propioa
hartu beharreko baliabidea dela biotopo babestuaren tes-
aurkeztuko genuela, gure irizpideekin, onena kudeaketa
tuinguruan. Loreak, beraz, ez zaizkio falta proiektuari.
eredu zuzena zelako”, azaldu du Asier Hilariok. Lehiaketara aurkeztu ziren, beraz, Arazi enpresa alde batetik eta haien
Kanpotik ikusita, inork ez luke zalantzan jarriko orain arte eki-
langile ohiak bestetik. Araziren proposamenak lortu zuen
menak emaitza bikainak eman dituenik: bisitari asko erakarri
puntuaketa altuena. Ondorioz, aurreko lantaldea kanpoan
ditu eta haien balorazioak oso onak dira; zientzialariekin sare
gelditu zen, Asier Hilario buru: “Bizitzan gauzak ez dira
bat osatu da; dibulgazio lan handia egin da, eta komunikabi-
beti batek uste duen bezala ateratzen eta kasu honetan
deetan presentzia nabarmena lortu da. Zentroaren ateetatik
balorazio tekniko baten iritziz gure proiektua kanpoan ge-
barrura, ordea, gauzak ez dira hain gustagarriak izan. Eta
ratu da. Onartu behar dut balorazio horren zenbait irizpide
hori zuzenean inplikatuta dauden alde guztiek onartzen dute:
ez ditugula ulertzen, baina erabakia bere horretan onartu
langileek, enpresak eta Udalak. Eta arazoak hasieratik sortu
behar da”. Aurreko lantaldeak lehiaketa galdu eta Algorritik
zirela. “Zorionez, Zentroak ondo funtzionatu du kanpora
kanpo gelditu ondoren, Aldundiak biotopo babestuaren
begira, baina barne arazoak izan ditugu enpresa eta langi-
zuzendari zientifiko izendatu du Asier Hilario –otsailaren
leen artean”, onartu du Izaskun Isasti Araziko arduradunak.
25ean aurkeztu zuten–.
ERREPORTAJEA
Arantzadun loreak
“Irizpideetan eta kudeatzeko moduetan” ez zeudela ados dio Asier Hilariok. “Komunikazio falta” ere aipatu dute Udaletik.
Aurrera begira, eta eguneroko kudeaketan berriro barne ara-
Abiapuntu horrekin, denek onartzen dute kudeaketa ez dela
zoak gerta ez daitezen, Zentroaren jarraipen zorrotza egingo
izan behar bezalakoa. Eta aitortzen dute hiru urte eta erdiko
du Udalak. “Etengabeko komunikazioan oinarrituko da Uda-
lan harreman zailek arantza bat baino gehiago utzi diela.
laren eta Zentroaren kudeatzaileen arteko harremana, bilerak sarri egingo ditugu, egindako lana baloratzeko eta aurrera
Horregatik, 2008ko abenduan kontratua amaitu eta Uda-
begirako proiektuak eta lan ildoak gainbegiratzeko”, azaldu
lak lehiaketa berria deitu zuenean, lantaldeak eta Arazi
du Eli Larrañaga ingurumen teknikariak.
B A L E I K E 2 0 0 9 M A RT X OA
29
ZUMAIEGI
Keretxudi
Mendiaren bestaldean dago Keretxudipe, ibai aldera.
Zer da? Mendi-magala. Non dago? Basustagañetik Kanteragaña bitartean, Narruondo alderako magalean (mapa toponimikoan F3 koadrantean).
Amaierako –di hori –doi/-dui atzizkiaren aldaera bat da, ‘taldea’ adierazten duena. Ondorioz, izenak adierazten duena da ‘keretxu landare ugari dagoen tokia’. Beste izen ugari daude bukaerako osagaitzat atzizki horiek hartzen dituztenak: Lertxundi, Urkidi, Ilarduia, Lizardoia,
Nola idatzi izan da? Querechui (eskritura zahar ba
etab. Gauza bera esan nahiko luke Keretxueta izenak
tzuetan), Keitxope (1988) eta Keitxupe (1993).
ere. Azken hori ez genuke nahastu behar Kerexeta edo
Nola esaten da? Kéitxui, Kerétxudi.
Keixeta izenekin, horiek duten osagai nagusia ‘gerezi’
Lotutako izenak Zumaian: Keretxudipe (ahoz Keitxupe, ibai alderako malda), Keretxueta (lur-saila).
delako. Azkueren hiztegian gehiegi zehaztu gabeko definizioak ematen ditu: geretxu, ‘cierto arbusto’, eta gartxu, ‘un
Antzekoak beste herrietan: Keretxuri (kobazuloa,
arbusto que parece es el enebro’. Telesforo Aranzadik
Lastur).
artikulu batean aipatzen du botanikaz zertxobait dakien
Azalpenak: idatziz ez dago agiri asko, eta mapa topo-
edonork bereizten dituela ipuruak eta gartxuak; Deban,
nimikoa osatzeko orduan inguruko Keretxueta/Geretxueta
30
TESTUA: XABIER AZKUE ARGAZKIAK: IMANOL AZKUE
Sasiola aldean, keretxu esaten omen zitzaion, Kortezubin
izena hartu eta antzeko jatorria izan zezaketela interpretatu
gartxu eta Ataun aldean zinurri.
genuen. Keretxua zuhaixka mota bat da, beste toki batzue-
Azken bitxikeria bat: gure herrian kétxu deitzen zaio
tan ‘gartxu(a)’ deitutakoa (gaztelaniaz ‘labiérnago’ edo ‘oli-
baita ere gaztelaniazko ‘navaja’ delako moluskuari (Ensis
villo’), Phillyrea generokoa. Lurzoru karetsuetan hazten da,
silicua, euskaraz datil), eta Azkueren hiztegian keretxu-ren
eguteran bereziki, hosto iraunkorrak eta gogorrak ditu, eta
tzat, ‘un marisco’ esanahia dakar, Zumaian jasotako forma
fruituak beltzak dira heldutakoan. Hostozabalak (P. latifolia)
dela zehaztuta. Badakizue zein zen jakia zulotik ateratzeko
eta hostoestuak (P. angostifolia) bereizten dira.
trikimailua? Marka zegoen tokian gatza botatzea.
B A L E I K E 2 0 0 9 M A RT X OA
Orroaga
Orroaga inguAldapa pikea dago rua, Askizutik. Andikaraerrekatik gora. Itsasoaren Duela gutxi berritu orroak haraino dute baserria, baina iristen dira. oraindik ere ikusiko ditugu alagarroak lehortzen.
Zer da? Baserria, erreka eta badia (hondartza ere bai,
Antzagatik esan genezake Orreaga izenaren aldaera
hondarra baduenean)..
bat izan daitekeela, esanahi aldetik Orradi/Orredi izenen
Non dago? Arranaitz eta Izustarri bitartean dago badia;
parekoa: ipurudia, gaztelaniaz ‘enebral’ (edo ‘ginebral’,
baserria eta erreka hortik Askizu aldera hartuta daude (de-
Aragoi aldean), ipuru (Juniperus communis) landare ugari
nak mapa toponimikoan G1 koadrantean).
dagoen tokia.
Nola idatzi izan da? La primera punta que es fastta
Nafarroa aldean sarri agertzen dira “Urrua” izenekoak:
Orroaga (1416), Orroaga (1790), Playa de Orrua (1888),
Zaraitzu ibarrean ‘gaina, gailurra’ esanahia du, eta
punta saliente de Orroaga (1889).
beste izen batzuekin azaltzen dira askotan: Urrua de
Nola esaten da? Orrúa, Orróaga.
ZUMAIEGI
Bidali oharrak helbide honetara: zumaiegi@baleike.com Hurrengo izenak: USURBIRIBILLAGA eta GARATE
Laiana, Urrua de Xubri, Urrua de Askidoia... Azken hori Espartzan dago, eta ez al da deigarria gure Orroaga
Lotutako izenak Zumaian: Orrolloaga (mendia, gaina).
(ahozko Orrua) ere Askizu baten ondoan egotea? Askia
Antzekoak beste herrietan: Orroaga erreka eta base-
(askiluzea eta askimotza) landare bat da, gaztelaniaz
rria (Arrieta, Bizkaia), Orroa (Imotz), Orrota (Eratsun), Urroa
‘grama’ izenekoa (Cynodon dactylon). Askizu eta As-
(Jaurrieta), Urrobi (Auritz), Orrobi tontorra (Gasteiz), Urrua
kidoi, biak ere aski landarea ugari duten tokiak izango
(Otsagabia), Urrube (Erro, Nafarroa), Orreadi (Ezkabarte),
lirateke.
Orreaga (Nafarroa), El Orreal (Aranguren, Nafarroa) eta
Azken bitxikeria, Azkueren hiztegian jasotakoa hau ere.
Orrotegi auzoa (Orozko).
Orro: “’estruendo del mar’. Paraje horretan jotzen duten
Azalpenak: amaierako –aga atzizkiak tokia adierazten
olatu erraldoiak ikusita, izena ondo jarrita duela dirudi,
du, eta ugaritasuna ere bai batzuetan. Landare eta zuhai-
ezta? Ea surflariek eta haien berri ematen duten hedabi-
tzekin azaltzen da behin baino gehiagotan: Pagoaga, Sa-
deek, denok bezala, izena ondo eta osorik idazten ikasten
hatsaga, Astigarraga, Ezkiaga...
duten.
B A L E I K E 2 0 0 9 M A RT X OA
31
PUBLIZITATEA
32
B A L E I K E 2 0 0 9 M A RT X OA
ALBERTO URANGA LINAZISORO (eta 3) ABELIN LINAZISORO
Eta zaldiak edo mandoak? A: Zaldixak eta manduak ez. K: Atxurren manduari azkazalak moz tu, Atxurra zalako, baina bestela be hixak eta irixak. A: Zaldixa beti os tikoka haste dek-eta. Zaldixa ekarri gurea eta kosta eiten huan hari hanka lotzen perra-tokixan, e! Dar, dar, dar eoten huan-da. Kauen diola! Beti os tikoka. Rafael Atxurrak maina haun dixa zian, manduai jatekua muturrea eman eta haren aitzakixan: Iñaxio moztu ixkok oain azazkalak. Tailerretik zuzenean etxera beti, orduan. A: Saltaka etxea. K: Meriendatu, tai lerrian sua piztuta euki aitta etortzen zaneako, mutilak eta aittak lana eiten zue neako, afaixa listo euki, afaldu eta danok ohera. Egun batian gure aittak Zestuatik txarri txiki bat ekarri zian eta han goixan zeon txabolan ixkutuan hazi dik txarrixa. Negurako txarri hura behar, gosia ta… Gure aitta hori jun dek Paxkualena: Hi, Paxkual, etorriko al hitxake faborez, nik hiri atxurrak-eta txorrozten ixkiat-eta, hilko al diak txarrixa? Hura berez karni zerua huan, ba. Paxkualek: Sua piztuta eta dana listo euki zazue. A: Han barruan kandila piztuta euki eta ixil-ixilikan danea beitu eta… oaintxe! K: Kamixua zaintzen bi, beste bik txarrixai muturra estututa euki marrua ez eiteko, txarrixa hil, odo la hartu eta saltaka odolakin Bonbiloko goiko sukaldera. Pentsa zak ze bildur zeon, beheian nola odol usaixa kamixotik aitu eingo zan, goiko sukaldian ein hittuan olkixak. Zer dek eta, ekarri diu Paxkual hori etxea, zer hartuko zun, ba, eta, kafia. Ai dek berriketan da berriketan, eta gure amak eman ziok katiluan kafia koñaka botata gustatzen zekon bezela, hartu dik katilua kertenetik eta ahora eramaten hasi zanian, kolakin peatuta zekan kertena
Txerria gose garaian, ezta? K: Gu beheian bizi gitxuan, baina gure amak goixan eukitzen zitian ixkutuan eukitzekuak. Gosia galanta ginien garai hartan, eta txarrixa behar bezela jarri dik gure amak, urdaxak gatzetan eta urdaiazpikoa, atziak bixak baten bat etortzen bazan-eo, jarri itxik txintxi lika kuartu batian. Kanpoko baten bat etorri dek gurera, jun dek gure ama ur daiazpiko bila, eta… hezurretan! Ha ragi dana janda! Mutil hauek dana jan zien! A: Bai! Kantoiko Migel Angelek ere parte hartu zian!
“Maitena zineak bi sarrera zeuzkan: Bat moila aldera gora joateko eta bestea ezkerreko horman Etxabe IV taberna aldera behera joateko. Gora joateko sarreran Benito Manterola egoten zen atezain eta behera joatekoan bere anaia bikia Joxe Manuel.” soltatu zikok, katilua lurrea eta kertena eskuan zula geatu huan! (Danok barrez) Sekula ez zikak ahaztuko! A: Geo, gurena etortzen zanian esaten zian: Sekula pasatu ez zatena hamen pasatu zikan, milagrua! Kertenakin honela geatu!
Eta razionamentua? K: Razionamentua? Akordatzen al hax artua bezelako ogi haxekin? Hare kin jo baten bati begi onduan eta… A: Begixa kentzeko mouan. Goorra!? Jode! K: Razionamentuan kartillakin jun be har huan. Normalian gure amak Alberto eta Felixakin zian amistade haundixena. Arruarrenekua. Jun dek gure ama eta Albertok: Hemen al hax Bonbillo? Ea, zenbat kupoi ekarri hittun? Sei eo zazpi. Gehixo ekarriko hunan. Ixo gure ama. Ekarri al den neskazaharrena?
GURE ZUMAI ZARRA
‘Alberto Bonbilo’
Zergatik neskazaharra aipatu? K: Gure izeko Juanita neskazaharrak nola ez zun sekula porratu, harentzat beti buztana izaten huan. Neskazahar dane ntzat. Ni behin etxea jun nitxan batian, amari: Ama, gaur ere Juanitentzat buztana
. Hau Juanita Aldamusu zen. Orain Kalari taberna dagoen lekuan denda bat zeukan eta hemen fruituaz gain abeliñak, urrak, patxak, gozokiak, erregalizak, paperezko mozorroak, kromoak, komikiak, globoak, zigarroak banaka eta abar saltzen zituen. Juanita Kiriki bezala zen ezaguna, zine aurrera otar batekin joaten zenean: Alimento kiriki! deitzen ziolako otarreko salgaiei. B A L E I K E 2 0 0 9 M A RT X OA
33
GURE ZUMAI ZARRA
eman dit. Ixilik eon hai! Buztanai haragi dana kendu, papel batian bildu eta: Hoa, emaion Juanitari. Gosia pasa orduan?! Orduan Karmelonetikan Iñakik-eta sal taka ihesi eite zien, jun Elorriagenea, eta Pollollok eiten zitun arto borobil hoixek atzeko aldetik junda harrapatu eiten zitien. Batian ogi jaten harrapatu txik Karmelok eta tailerretik kanpo bialduko zitula esan ziuen. A: Nei, Ottonian haundixak bialdu eiten zien Pollollonea ogi bila tailerreko denboran. Baina zuek baratza zenutela, ez zineten hain larri ibiliko. A: Ez, baina edade horrekin apetitua galanta, eta behar aina jateko sekula ez. Patata-eta baginien. K: Baita Izeko Juana eta Osaba Juanei etxea eraman ere. Nola ez ziuen emango, ba, gure amak? Abixua jaso zuenian haixen semia, Abeliño, de tenituta eta kartzelan mou txarrian zeo la, etxekoak eta Irene bere andregaixak ahaleginak egin zitien hura lehenbailehen ekartzeko, denbora pasatu huan, baina Zumaira ekartzea konsegitu zuenerako hark hanka kangrenatuta zian. Orduan gure aitta Azpeitira juan huan, Truku manena. Etorri huan, ikusi zian eta esan ziuan gure aittari: Iñaxio, hamen jai zeok. Trukumanek esan zer ein behar zitzakon eta gure ama egunian bi aldiz Bonbilo tikan Irenekin juten huan hankan kura eitea. Trukumanek esandakoa ein bai, baina gaitza ezin sendatu. Gutxienez urte betian ibili huan gure ama kurak eiten. Trukumanek esan men ziuan gure amari, eaman zazue gizon hau amistadia dauka zuen klinika on batea. Eta klinika San Inaziora eman zien. Han ein beharrekoak ein ziuen, eta… bueno, gutxienez lau urte luzatu ziuen bizia. Baina klinika eaman bitartian Trukumanek gaitza ez gora al tzatzia konsegitu zian. Gure amak asko maitte zian Abeliño, eta lagunduko ez ziuan, ba! Es ke, haixek ez hittuan lehen gusuak, haixek senidiak hittuan. Abeliñoi kristonak ein zizkiuen gerran preso zeola eta gure amak ere asko sufritu zian. Jarrai dezagun razionamentuakin. Haragia razionamentokua bakarrik jaten al zenuten?
34
B A L E I K E 2 0 0 9 M A RT X OA
ta amorratzen. A: Bueno, gu gustoa! K: Bai, ba, amak ondo-ondo erretzen zian eta gixaua-eo prestatzen zian. Hauen tzako dana ona. A: Noski! Oaindik bizi gaittuk behintzat-eta! K: Baina nei… Hor Bittarte, Xarrondo, San Martin, Endañe ta, Xoxokuak, Itturrikoak… eta gure aitta behi batekin baere hermandade horretan sartu eite huan. Kooperatiba bat bezela.
“Maitena zineak bi sarrera zeuzkan: Bat moila aldera gora joateko eta bestea ezkerreko horman Etxabe IV taberna aldera behera joateko. Gora joateko sarreran Benito Manterola egoten zen atezain eta behera joatekoan bere anaia bikia Joxe Manuel.” A: Razionamentuan noizian behin halako moukoa ematen zien, baina guk itxian oilaskuak-eta, oilua, txarrixa hiltzea ekar tzen zuenak… jaten ginien. Eta geo guk mataixan behixa edo txahala atea eta gure aittak handik beti ere puxketa bat eo bes te ekartzen zian etxea. K: Geo hamengo baserritarrak ganauen elkarte bat zien (Terrama deitzen zioten) eta gure aitta ere hor barruan ziuan eta baten batei ganaua hiltzen bazekon, hortikan partiketa eiten zien eta hermandadeko danen artian pa atzen zien. Haragi hura etxea aileatzean zanian, nik ez nula jango eta mutilak jo
Jai egunean zer plan izaten zenuten? A: Ni bizikeletan ibili. Amorratua ni txuan bizikeletakin, baina jende gehixena pelotan. Eta txandaka frontoian. Prailean (frontoi txikia) mutil koskorrak txanden zai eoten gitxuan eta frontoi haundixan mutil haundixak. K: Geo, gerra akabatuta, zine Maitena berriro zabaldu zanian, mu til hauek salbatu hittuan. Joxe Manuel eta Benito zapaterua porteruak hittuan eta hauen ama Patruxi nola beti gure itxian izaten zan eta beti zeoze eamaten zuen etxea, Benito hauekin akordamena iza ten zian eta patrikan pesetik gabe, barroa. Neskak ez ginien libre etxetik ertentzea, baina mutilak bai, eta hauek beti debalde gallineroa. Ez al hintzanan Zumaiara joaten? K: Ezta pentsatu ere! Nik itxian eon be har. Gure etxea etortzen hittxuan: Patruxi, izeko Juana, osaba Juan, Luisa Torera, Prexenta, Aperribaieneko ama, Errexile neko ama, Platikoeneko amama… Jaiero, jaiero. Sukaldian 7, 8, 9, edo 10 lagun. Haixek danai kafesnia eman behar… A: Nola behixa gendukan itxian, ba, esnia seguru ziuan. Eta kafea? K: Ba… Kontatu eingo al deu? A: Kon tatu, kontatu. K: Bueno, gure ama jun dek Bilboa, eta bueltan bazitorrek tre nian, bazitorrek, jendia ertentzen bidian, Deban gelditu dek bakar-bakarrikan eta… maleta bat hantxe aurrian! Baka . Maitena zineak bi sarrera zeuzkan: Bat moila aldera gora joateko eta bestea ezkerreko horman Etxabe IV taberna aldera behera joateko. Gora joateko sarreran Benito Manterola egoten zen atezain eta behera joatekoan bere anaia bikia Joxe Manuel.
rrik natxion… hartu eingo iñat, gure amak. Nahiko ein zian gure amak! Zer dek eta, etxea etorri dek maletakin, eta… ireki ein behar zala, parte eman be har baldin bazan-eo. Ireki diau eta: Maleta kafez betia! A: Jode! Eerra erregalua! K: Igo gabe ziuan. Artua igotzekua eta kafia igotzekua baginien, hura dana igo eta Prexentak: Ai, Manoli ta! Bonbilloa etortzen geanian bizi eiten gaittun! Itxian malta zahar hori eta hamen kafe eerra! Gero, ogi-irina hemendikan eta handikan nola konsegitzen gendun, talo txiki batzuek etxeko esnien nata kin eta azukre pixka-pixkatekin ein eta haixek ere jateko. Geo, gure izeko Juanak bat edo beste hartu eta: Hauek gure Joxe Manuelentzako, eta osaba Juanek ixil-ixi likan: Beonek jango ixkin bidian. A: Nola behixak esne asko ematen zuen, ba… K: Eta behin ere ez ginien saldu. Ezta litro bat ere. Gure ama beti emateko. A: Bai. Beti. Eta arbolatikan ere, ularia eo, beti bazian hark zeoze emateko. Orduan, Alberto, hi jai egunean ia beti bizikeletan, ezta? A: Bai, beti. K: Honek lagun haundi bat zian, Txitxarieneko Anjel. A: Lagun oso ona nian eta gainea alkarrekin egiten gi nien lana Hotto Holkenian. Gaur noa jungo gaittuk bizikeletan? Eta honea edo hara, beti hor zehar ibiltzen gitxuan. Jaie ro. Geruo motor baten jabe ein nitxuan. Hasieran derlan txiki bat eta geo kurpil haundixa eukitzen zuen hoixetakua. Gero zuek aittak errementaldegia zeukan lekuan tailerra egin eta anaia denok han egiten zenuten lana, ezta? A: Bai, Pablo Xaguak Azpeitixan Tornos Lafayette zian eta guri eman ziun lana ha rako. Klaudio Esnalen kamioakin bialtzen geixkian piezak Azpeitirako. Nahiko pa rre eiten ginien! Hark kamioi txiki zahar bat zian, piezak kargatu, danok kamioiai atzetik eusten jarri, hura ez huan akorda tzen eta aurrea ein ezinik ibiltzen huan. Bajatu eiten huan eta: Kauendio! Kamio ia abeixatu zikak! Gu danok parrez, es aten gitxuan: Bota zazu kamioi zahar hau
eta erosi berrixa. -Bai, zea! Hik diru asko al dakak! Dana kabreatzen huan. Soldadutza non egin huan? A: Ferrolen. Almirante Valdés barkuan. Gure amena lore bila Aud-enekuak etor tzen hitxuan eta haixetako bat Ferrolen marinan jefazo bat huan. Etorri dek Aud bat lore bila eta gure amak: Tenemos un hijo que va a Ferrol, tenemos una carta y no sabemos a quién mandar. Geo nei esan zian: Esa carta no le dés a nadie, le das a mi hermano a la mano. Aileatu nauk kuartelea eta brigadari esan nitxuan: Quiero tener un pase para salir. -¿Para qué? -Tengo una carta para un señor… ¡Ni pensar! Baina geo jakin zunian zei nentzako zan: Yo mismo le daré. -No. He hablado con él y tengo orden de darle a la mano. Nik hori bildurtzeko esan ni txuan. Barroa jun huan eta pasia ein zian. Jun nauk karta harekin da: ¡Hombre! ¡Zu maia! ¡De Bonbillo! Eta nik nire artian: Aiba la órdiga! Hau dek gizon jatorra! -Ya sé que tienes un brigada de mucho cuida do. -Si. No me quería dejar salir. -¡¡Que!! ¡Si no te deja salir le meto en un penal! Geo galdetu zian ea nun nahi nun lana ein. Automobilismua eskatu nitxuan. Eso está hecho. Baina aurrena barkuan des tinatuko ziala eta geo lana garaje batian. ¿Qué oficio tienes? -Mecánico. -Estupen do. Pasia emanda hasi nitxuan ertentzen eta lagunak: Hi ekarri zak botella bat ardo, ekarri zak honelako eta panaeruak nola kalea ertentzen ikusten zian: Me vas a ayudar tú, esan eta amistadia ein ginien denda batekin eta kriston bokadilluak eamaten nitian kuartelea. Bandeja juratu ta geo euskaldunak mordua juntatzen gi txuan. Politta pasa zikun batian. Irten diu barkutikan eta gurekin bi anai hitxuan,
mutrikuarrak, kantu batzuk eiten zizkien, eerki! Sartu gaitxuk taber na batian, kantuan segi diu kalian, azaldu dek jefazo baten automobila, geatu, han dik txupatintas bat jetxi huan eta danok ospa! Bat alde batea, bestia bestea. Baina mutrikuar bati gorruan galdu ein ziuan. ¿De quién es este gorro? Ikusi zien Almi rante Valdes-ekua zala eta jefazuak honei: Muy bien. Usted no se va a reir de mí! Eta mutila penalea eaman zian. Hark kale erdixan kantatzen ari ginala ikusi zian… eta euskeraz! Ba al dakik zer zan orduan hori! Hurrengo egunian Aud-ei esan ni txuan. ¡Mekauen diez! Ese tío es un de monio! ¡No puede ver un vasco! Bueno, bueno, Uranga, tranquilo. Ya arreglare mos esto. Hiru urteko pena eman ziuen mutrikuarrai. Gu Auzena jun eta esan ziun: Tranquilos, cuando a vosotros os den la cartilla, ese va ha salir el mismo dia que vosotros. Soldautzako denbora dana penalian ein zian hark. Nik geo automo bilismuan. Bezperan Auz-ek deitu zian eta esan: Mañana vais a coger la licenzia y hoy vais ha ir al penal, ixa jaiero juten gitxuan, ba, penalea barkuan mutrikuarrai bixita eitea, y darle ánimos al muchacho y decirle que vais ha ir a casa juntos. Eta halaxe ein zian. Goizian goiz mutrikuarra kuartelea ekarri zien eta danok batea jaso ginien lizentzixa. Hura poza! Eta neskatan? A: Ez. Ni ez nitxuan neskaena arrimatu ere eiten. Lotsatu eiten nitxuan. B A L E I K E 2 0 0 9 M A RT X OA
35
PUBLIZITATEA
36
MZ A TA R T IXL O B A L E I K E 2 0 0 79 U AA
zun ikurrin bat eta aberri egun bezperan ikurrin hura jarri ein behar zula. Alberto hartu laguntzeko, Kantoiko Teresitai Fo rondako giltzak eskatu eta gauez hirurak ikurrina jartzea. A: Eskailea luze bat era bili ginien eta Teresita balientia huan, joe, mutil bat bezelakua! Forondako goixan jarri ginien ikurrina. Oain eoten dan toki bertan. K: Hori ba aldakik zer zan garai hartan? Aberri Egunian ikurriña Foron dan! Hau kontu zaharra dek, e, Alberto soldautza jun baino lehenokua. 1.946. urtekua-eo. Garai hartan jende honek fusilatu ere egingo zinenan ikurrina jartzeagatik. K: Guk “Leku Zaharra” Donostiko tabernako Joxe Ramun ixkutauta euki ginien. Honek Buen Pastorren ikurri ña jarri zian eta batenbatek salatu ein zian. Mutila ihesika Arruara etorri huan, beaixen tabernako neskamien baserrira. Baserrixan ixkutatuta dagola, hango amai okurritu zikok Arruara jutea konfesatzea eta abariari esan ziok ikurrinen kontu hori dana. Abare honek berriz esan ziok hurrengo goizian Zestuara eo Zumaira juteko eta guardia zibilai parte emateko. Gau hartan etorri hittuk semiak, jarri hi ttuk afaitako eta Joxe Ramun hau ataixaneo men ziuan. Ama honek bere semiai esan ziok apaizak zer esan dixon. Seme
GURE ZUMAI ZARRA
K: Neskatan ona, Iñaki huan. Aldekoane ko neskamiakin… Getaiko festetan ere behin neska baten jertsia ekarri zian etxea. Baita neska bea bere amakin hurrengo egunian Bonbiloa jertse bila etorri ere. Iñakik behin Anjelen anaixai, hau jatorra zan bezela anaixa oso bestelakua huan, muturrekua eman eta Hotel Zumaiako kristala puskatu eta kalle Riberaino bota zian aidian. Oesteko pelikuletan bezela. Hamar duroko multa eman ziuan aiun tamentuak. Geo, ja itxian taillerra jarrita zeonian, lehengusu bat etorri huan papel batekin. Han 300 apaizek Euskal Herria zapalduta zeola, torturatu eiten zala, eus kera hil nahi zutela, eta hori dana salatzen dokumento bat ein zien eta lau obispoei eman, hauek postura hartzeko. “Los vas cos somos victimas de un genocidio”, izena zian dokumentu hark. Obispuak dokumento hartan dana gezurra jartzen zula azaldu huan periodiko danetan, “Fal sedades evidentes” Orduan dokumentu haren kopiak atera eta herriz herri firma bilketa ein huan apaizen alde. Iñakiri eman zixon papel haundi bat dana firmez bete zian hark. Etxetik hasi eta ez zekiat non dik ibili zan hura firma bila. Iñaki pixko rra huan, sufritu ere hark asko sufritu zian gerra garaixan amai beti laguntzen batea eta bestea... Geo, mendixan ibiltzen-eta hasi huan eta ez zekiat nundik konsegitu
batek: Baina ama, nola eingo dezu, ba, hori! Bestiak, berriz: apaizak esan baldin baizu, hori ein behar dezu. Mutil honek dana aitu dik, hartu dik bizikeleta zahar bat eta etorri dek Bonbiloa, baiba, Joxe Ramun hau oso noizian behin Karme lo eta gure Joxekin-eta ertentzen zian jai egunian, atzea berriz Arruara juteko. Jo dik Bonbiloko atia, Joxek erten zian atea eta amai deitu ziuan. -Etxekoandre! Le kua behar det! -Zer pasatzen zazu, ba? Esplikatu ziok dana eta Bonbiloko gora eaman zian. Hura han go-goixan urtebe tian eon huan eta gauetan ertentzen zian, haizia hartzea. A: Arnasa hartzea, gizajua. K: Abelino Goiko eta andria etortzen hittuan galdezka ea mutila gurian zeon, bere amak hil ein behar zula eta esate ko. Gure amak esan ziuen leku seguruan zeola eta eoteko lasai. Hauek esan ziuen jestixuan eiten ai ziala Frantzira pasatzeko eta abixatuko zuela. Etorri dek eguna eta trenian jun behar zian Irunera. Nik bere maleta hartu nian, billetia hartu eta mutil hau Kanteatik barruna trenbidea jetxi eta hantxe eon huan. Estazixua baino leheno trena gelditu eiten huan depositotik ura hartzeko. Trena aileatu huan, han geldi tu, nik billetia eta maleta eman nitxuan, eta ospa. Frantzitik Ingalaterra jun huan hura. Dana pasatu zanian, handik urte askota, gure etxea etorri huan eskerrak ematea. Neska nola egin huen? K: Honek neska ezautu zian Legazpin ikusita. Eta bearekin ezkondu. Legazpira jun nitxuan Alberton andrien lagun baten etxea, Alberto nei laguntzen. Kalian gau dela ikusi ixkiu eta: Hi, Alberto, goazen, ahor zumaiarrak. -Ez, hoixena ez naun jungo, hoixek ez dine nahi gu bezelakua kin hitz egin. -Hi, nahikua iu, e! Nik bai behintzat! Bi ahizpak, Begoña, Mari Tere, eta Mirentxu Artia hittuan, honek gonak gora altxata zezenen aurrian zapata pus katu zunian. Ba, nire lagunaren anaixa eta Alberto, bixak jun hittuan bi ahizpena dantza eske. Lehenbiziko aldiz dantzan ein eta bearekin ezkondu! Ederra kontua Alberto! A: Eta gustoa e!
B A L E I K E 2 0 0 9 M A RT X OA
37
AGENDA
otsaila-martxoa Deialdiak - SANTELMOAK: Bilera irekia: otsailaren 13an, ostirala, 19:00etan udaletxean.
Irteerak:
Turismo bulegoak antolatuta (943-143396) - Txangoa: txangoa martxoaren 14an izango da. Urdaibai-Bermeo - Oharra: urte guztiko txangoetan izena eman nahi dutenentzat izena emateko datak: otsailaren 15etik 28ra. Herrian irteerak: - Martxoak 15, 20 eta 29: Txalupa Zumaia-DebaZumaia (11:30-12:45) - Martxoak 7, 14 eta 21: Geologikoa + txalupa (10:00-13:30) - Martxoak 8: Trekking DebaZumaia (9:00-16:00)
- Martxoak 20: Zuloagakulturala (16:30-19:15) - Martxoak 28: Rasa (10:00-14:00)
Ikastaroak
Ikasturtean zehar matrikula zabalik: Informazioa 943-861056 foronda@zumaia.net - PINTURA TAILERRA: Astelehenetik ostegunera. - YOGA: astearte eta ostegunetan 18:30ean - HAUR ANTZERKIA:
Ostegunetan 17:30ean. - KZ Gunea: ikastaro eta mintegiak: Firma elektronikoa, Etxearen bila, IT txartela,.. 943-862866 - KUTXA GELAK (902 540040): Tai chi chuan I, Tai chi chuan II, Golfa ezagutzen, Bainika lanak eta sukaldaritza onttoekin.
kontzertua Ondarroako Unanue Kamara Korala- Komentuan Osteguna, 12 22:15ean zine forum: “Hace mucho que te quiero”
Korrika kulturala
AGENDA Martxoa eta apirila Larunbata, 14 “ZUHAITZ EGUNA” (Ikusi egitaraua)
Osteguna, 26 22:15ean zine forum: “La boda de Rachel” Igandea, 29 12:00etan Aita Marin haur antzerkia La Baldufa “Baserriko saltsa” Apirilak 3 22:00etan Aita MarinTXALO “Ate Joka” Apirilak 18 POXPOLO ETA MOKOLO “Gora Mariatxi!” (Santelmo jaien barne, 18:30ean)
Emakumearen eguna Ostirala, 6 22:00etan Emakumearen eguna dela eta antzerkia “La edad de la ciruela” Larunbata, 7 19:00etan Emakume eguna dela eta
DIFICULTAD EN PIRINEOS Y ALPES” Mikel Zabala Martxoak 11, asteazkena: “HIMALAIARA FAMILIAREKIN” Josu Bereziartua Martxoak 12, osteguna: “BEGIZ BEGI” Alberto Iñurrategi
Ostirala, 13 22:00etan Aita Mari aretoan, Kantaldia : Maddi Oihenart Igandea, 15: 19:00etan Komentuan, Kontzertua: txeloa, klarinetea eta pianoa: DUO IN CRESCENDO Y MARIXI SESMA Erakusketa Forondan martxoaren 3tik 9ra: Ludotekako umeen marrazkiak: “Haurrek Nola ikusten dute EMAKUMEA” Tailerrak informarzioa Gizarte Zerbitzuetan (943-862200) SEXUALITATEA ETA KOMUNIKAZIOARI BURUZKO TAILERRA 18-25 urte bitarteko neskamutilei zuzendua. Apirilamaiatza bitartean 12 ordu. AUTODEFENTSA IKASTAROA Emakumeei zuzendua. Maiatza-ekainean 12 ordu.
Mendi Astea Martxoak 9tik 12ra, 19:30ean Foronda Kultur Etxean zenbait bideo jarriko dira. Martxoak 9, astelehena: “TREKING EN LA PATAGONIA” Iñaki Zuza Martxoak 10, asteartea: “ESCALADAS DE
Martxoaren 27an “Piano bat bertsotan”, 22:00etan, Aita Marin. Martxoaren 28an: Afaria Alondegian, bertsolari eta trikitilariekin Apirilaren 1ean: Film laburren Zirkuitua, 19:30ean, Aita marin. Gauean, 22:00etan, “Bidaia intimoak” dokumentala, Aita Marin, Jon Maia zuzendariak aurkeztuta.
Apirilaren 2an: Korrika Zumaiatik igaroko da, eta ondoren erromeria Kofradian
Foronda kultur etxea. 943-861056 Agenda zure e-postan jaso nahi baduzu, eskatu helbide honetara. “agenda etxera” foronda@zumaia.net
BALEIKE KULTUR ELKARTEA Helbidez aldatu gara:
Foronda Kultur Etxea Odieta 2
38
B A L E I K E 2 0 0 9 M A RT X OA
4 Eguneko albisteak. 4 Multimedia atal berritua: bideoak, argazkiak... 4 Blog komunitatea: zure bloga sortzeko aukera. 4 Gida komertziala, iragarki laburrak... 4 500 erabiltzaile erregistratu. 4 500 bisitari egunean.
Eta zure publizitatearentzat...
t a b o h i e L dura mun
Iragar zaitez baleike.com-en.
ZUMAIAKO HILABETEKARIA
BALEIKE 175. ZENBAKIA. EURO BAT 2009ko MARTXOA
www.baleike.com
EURO BATEN TRUKE! SALMENTA PUNTUAK:
4 Foto Gar 4 Arkupe 4 Errota
4 Otaño liburu-denda 4 Aizpurua liburu-denda 4 Brakys
4 Egin zaitez bazkide Gaur egun 300dik gora bazkide ditu Baleike Kultur Elkarteak. Urtean 40 euroko kuota ordainduta, aldizkaria etxean jasotzen dute hilero. Horrez gain, Baleikek sortutako produktuak doan jasotzen dituzte –Karidadeko Bentaren DVDa eta 2009ko mahairako egutegia aurten–, hainbat zozketatan parte hartzeko aukera dute –liburuak,
diskoak...–, deskontuak dituzte –talasoterapia–, eta Baleikek antolatzen dituen kultur emanaldietan sarrera doan edo merkeago izaten dute. Baina horren gainetik, Zumaiak komunikazio proiektu sendo baten parte dira. Bazkiderik gabe, ez leudeke ez aldizkaririk, ez web gunerik. Egin zaitez bazkide!
B A L E I K E 2 0 0 9 M A RT X OA
39