176 (2009ko apirila)

Page 1

ZUMAIAKO HILABETEKARIA

BALEIKE 176. ZENBAKIA. EURO BAT 2009ko APIRILA

www.baleike.com

KAPERA EDERRENA Estalaktitaz jositako kobazulo bat dago parrokiaren azpian

H A I Z E

G A L A R R A G A

U I G U R R E N

L U R R A L D E A N



BALEIKE176 AZALA g. zabaleta

4

baleike+

Kobazulo bat herriaren bihotzean

herri aldizkaria Foronda Kultur Etxea Odieta, 2 tel.: 943 86 15 45 e-maila: aldizkaria@baleike.com

12

Argitaratzailea Baleike Kultur Elkartea e-maila: elkartea@baleike.com

DARAHLI 2009

SANTELMOETAKO EGITARAUA

15

28

20 egun Uigurren lurraldean

Usurbiribillaga eta Garate

Administrazio batzordea: Xabier Azkue, Gurenda Serrano Erredakzio taldea: Xabier Aizpurua, Imanol Azkue, Abelin Linazisoro, Ainara Lozano Lasa, Aitor Manterola, Juan Luis Romatet, Miriam Romatet, Peio Romatet, Arnaitz Rubio eta Gorka Zabaleta Diseinua eta maketazioa: Roberto Gutierrez Hizkuntz zuzenketa: Imanol Azkue Publizitatea tel. 943 86 15 45 gurenda@baleike.com Inprimategia Antza Inprimategia (Lasarte-Oria) Tirada 800 ale Lege gordailua: SS-405/94 ISSN: 1136-8594

elkartasuna

erreportajea

23

erretratua

Francisco Flores

26

zumaiegi

33

gure zumai zarra

Abelin Linazisoro Azkue

Baleikek ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

Argitalpen honen edizioko laguntzaile:

BALEIKE 2009 APIRILA


Kobazulo bat herriaren bihotzean Ez sinestekoa da: herriaren erdian, parrokiaren azpian, estalaktitaz jositako kobazulo eder bat. Duela 23 urte aurkitu zuten, Erribera kaleko atari batean egiten ari ziren lan batzuk medio. Urte guzti hauetan gutxi batzuk izan dute ikusteko aukera. Baleikek sartzeko pribilejioa izan du. testua eta argazkiak: gorka zabaleta

BALEIKE 2009 APIRILA


BALEIKE+ BALEIKE 2009 APIRILA


BALEIKE+

2009ko otsaila. Buzoneko etxea, Erribera 17. FotoGar dendaren atzean du ataria, Parrokiarako eskaileren ondoan, erdi ezkutuan. Zain dugu Juan Jose Manzisidor. Atari ondoan dagoen trastelekura eraman gaitu. Katikuskak eta arropa zaharrak ekarri ditugu, bere aholkuari jarraituz. “Hasieran ez dago zutik egoteko arazorik, baina barrurago sartzeko makurtuta joan behar da eta zorua buztinezkoa da. Gainera, itsasgorarekin ura sartu eta putzuak sortzen dira”, ohartarazi du. Ate zuri txiki bat ireki du giltzarekin. Argiari eman dio. Pare bat metro beherantz egiten duen burdinezko eskailera bat ikusten da. Kontuz jaisteko. Behin behean, lehen estalaktitak ikus daitezke. Zorua ordekan dago eta ez dago erortzeko arriskurik. Pasabide moduko bat ere prestatua du, helduleku eta guzti. Metro batzuk aurrera eginda, kobazuloak eskuinerantz egiten du eta metro bat inguruko koxka gainditu behar da. “Hemendik aurrera makurtuta joan behar da”. Aurrera egin dugu, politena zain dugula jakitun. Argazkiak nola edo hala egin ditugu, ez baita leku erosoa. Baina ikusmira txundigarria da: neurri ezberdinetako estalaktitak, estalagmitak, zutabe lodiak… Horman margotutako zaldiak baino ez dira falta… “Hor eskuinean zulo bat ikusten da. Itsasoko ura hortik sartzen da. Behin tinta bota genuen ikusteko ea nonbaitetik ateratzen ote zen, baina ez genuen topatu. Baina garbi dago marearekin sartzen den ura dela”.

1986ko iraila. Buzoneko etxean, Erribera 17. Hezetasunak agertu dira atari ondoko trastelekuan eta han dabiltza lanean igeltseroak jatorria aurkitu nahian. Ur zikinen tutua zulatuta egongo dela eta handik sortu dela hezetasuna. Horman lanean hasi dira: “ Halako batean zulo bat agertu zen horman. Jesus Martinen semeetako bat, mutikoa orduan, zulotik sartu eta hogei bat minutu egin zituen han barruan. Zeharo harrituta etorri zen, dena estalaktitaz beteta zegoela eta oso polita zela esanez. Hura entzunda, ni neu sartu nintzen ondoren, arrastaka. Denok ahoa bete hortz gelditu ginen, txundituta, halakorik ezin baikenuen espero”. Orduz geroztik, harribitxi bat bezala zaindu du kobazuloa Juan Jose Manzisidorrek, etxearen jabeak. Ez da gutxiagorako. “Bitxiena da herriaren erdian dagoela, Parrokia zeharkatzen duela azpitik eta sarrera etxe partikular batetik duela; gero, ikusteko ederra da, estalaktitak-eta asko dituelako oso espazio txikian”. Gizakiaren arrastorik ez Kobazuloa ez zela nolanahikoa ohartuta, zientzialariei eta agintariei aurkikuntzaren berri ematea erabaki zuen. “Kontu hauei errespetu handia diet, eta hurrengo egunean Jesus Altuna ekarri nuen badaezpada. Lagun handia dut bera. Goizeko zortzietarako hemen zegoen. Altunak ere jakinmin handia zuen, Etxeko trastelekuko horman irekitako zuloan ate txiki bat jarri dute. Gutxik ezagutzen dute bestaldean gordetzen den altxorra.

Buzonekoa “Gure aitona, mutrikuarra bera, igeltseroa eta urpekaria zen eta hemengo moila egin zuen. Nire aita, Jose Manzisidor, hemen Zumaian jaio zen, Mari kalean. Aitaren bideari jarraitu zion berak ere eta urpekaria izan zen. Moilak egiteneta egin zuen lan. Duela 50 urte, urriaren 6an edo 7an, 105 metro luze zen itsasontzi bat sartu zuten Zumaiako portuan, nire aita eta beste bi lagunen artean. Gaur egun hori ezinezkoa litzateke. Huelvatik ekarri zuen txatarra egiteko. Urtebete egon zen hemen. Itsasgoran sartu zuten eta hego haizearekin –marea biziagoa da orduan–. Adams Challenge ateratzeko ingeniariak ibili dira, baina orduan Jose Tximin-ek, Santos Irigoienek eta aitak sartu zuten, hiruren artean, mundu guztia kontra zuten arren”.

BALEIKE 2009 APIRILA


pentsatu baitzuen Ekaingo kobazuloarekin harremana izan zezakeela honek. Azpeitiko Antxieta Elkarteko laupabost lagun ekarri zituen laguntzaile, kata bat egiteko asmoarekin”. Emaitza, ordea, ez zen esperotakoa izan, ez baitzuten inolako arrastorik aurkitu. “Oso polita da eta nahiko nuke neuk ere horrelako bat eduki nire etxean gordeta ditudan gauzak jartzeko, baina ez dugu inolako aztarnarik topatu”, esan omen zion Altunak Manzisdorri. Horretan gelditu zen. “Gero Jesus Areso etorri zen, eta honek ere berdin, oso polita zela, eta herrigunean egoteko eta hain txikia izateko oso aberatsa zela estalaktita aldetik”. Udaletxera eta Aldundira ere deitu zuen Manzisidorrek: “Alkateari ere deitu nion, Castor Agirrezabalaga zen orduan, eta hura ere etorri eta barruraino sartu ginen. Aldunditik Esther

BALEIKE+

“Bitxiena da herriaren erdian dagoela, parrokia zeharkatzen duela azpitik, eta sarrera etxe partikular batetik duela”


PUBLIZITATEA

BALEIKE 2009 APIRILA


Ardantzako paisaia karstikoa Kobazuloa nola sortu zen azaltzen du Txomin Ugalde zientzialariak 1988an kobazuloaren aurkikuntzaren harira idatzi zuen txostenean

Txomin Ugalderen txostenean ikus daiteke goiko marrazkia. Itzurungo kobazuloekin harreman zuzena omen du parrokia azpikoak: denak Ardantzako paisaia karstikoaren emaitza dira.

Txomin Ugaldek azaltzen duenez, parrokia azpiko kobazuloak eta Ardantzako bailarak harreman zuzena dute, biak dira fenomeno karstikoaren parte dira. Paisaia karstikoak kareharria dagoen lekuan osatzen dira. Urak pixkanaka harria jan egiten du, eta bailara itxiak, kobazuloak eta antzekoak sortzen ditu. Hori da, hain zuzen ere, Zumaian gertatu dena. Ugalderen iritziz, Ardantzako bailara itxia eta parrokia azpiko kobazuloa beste garai klimatiko batean sortu ziren, itsasoaren maila orain baino askoz beherago zegoenean. Garai hartan, behin bailara osatuta, lurazpian bildutako urak gaur egun kobazuloa den horretatik agertuko lirateke berriro azalera. Horko ur sistemaren iturburuetako bat izan zen kobazuloa. Baina urak kareharria etengabe zulatzen jarraitzen zuenez, lurazpiko erreka horiek gero eta beheragotik egiten zuten bidea, eta kobazuloa lehortu egin zen, iturburuak beherago sortuz. Kontuan izan behar da orduan itsasoaren maila ehun bat metro beherago zegoela, eta ez zuela inolako eraginik ibaiarengan. Behin urak beste bide batzuk hartu zituenean hasi ziren kobazuloko estalaktitak eta estalagmitak sortzen. Milioika urte batzuk aurrerago, itsasoak gora egin zuen, gaur egun duen mailatik hiru bat metro gora. Garai hartan itsasoak Ardantzako bailara itxia eta kobazuloa hartu zituen. Urola ibaiak zekartzan limoak pixkanaka kobazuloan pilatuz joan ziren, buztin geruza lodi bat osatu eta ia erabat bete arte. Horrek esplikatzen du buztin geruzaren azpian estalagmitak agertu izana. Itsasoak berriro atzera egin zuenean, limoaren pilaketa eten egin zen. BALEIKE 2009 APIRILA


BALEIKE+

Jesus Altuna: “Ez du interes arkeologikorik” Kobazuloa ikuskatu ondoren idatzitako txostenean Aranzadiko antropologoak zioen interes didaktikoa izan dezakeela “eskola garaian dauden haurrentzat”.

Jesus Altuna, Ekainberrin.

Erribera 17ko etxean aurkitutako kobazuloari buruzko txostena 1986ko irailean, Jose Manzisidorrena den Zumaiako Erribera 17ko etxeko atarian egindako lan batzuk medio, zazpi metro zabal eta 40 metro luze den kobazulo bat agertu zen, zeinaren sarrera etxearen atarian bertan zabaltzen den.

10

Jabearen seme Juan Jose Manzisidor jaunak berehala eman zion aurkikuntzaren berri Aranzadiko Zientzia Elkarteko Historiaurreko Sailari. Txosten hau izenpetzen duenak, aipatutako saileko presidente, kobazuloa bisitatu zuen Juan Jose Manzisidorrek lagunduta; kata bat egitea erabaki zen, 1986ko abenduan burutu zena.

ez du interes arkeologikorik ez paleontologikorik. Hala ere, kobazuloak egitura trabernitiko, estalagmita eta estalaktita ugari ditu, eta interes didaktikoa du eskola garaian dauden haurrentzat. Bisitak egiteko egokitzeko aukera ikusten dugu, sarrera oztopatzen duen buztina kentzeko lanek ez baitute inolako arazorik eragiten ondare arkeologiaren ikuspuntutik.

Arkeologiaren eta palentologiaren ikuspegitik erabat an­tzua da kobazuloan pilatutako buztina. Buztin hau urak ekarri du, eta, irteera zaila duenez, azkenean hondoan pilatuz joan da geruza bat sortzeraino. Beraz, kobazuloak

Donostia, 1987ko apirilaren 8an

BALEIKE 2009 APIRILA


“Jesus Martinen semeetako bat, zulotik sartu eta hogei minutu egin zituen han barruan” Larrañaga etorri zen bere garaian”. Denak txundituta gelditu ziren kobazuloaren edertasunarekin, baina arazo berbera ikusten zioten: txikiegia zela hura jendeari irekitzeko. Kobazuloa aurkitu eta bost bat urtera erabaki zuen Juan Jose Manzisidorrek hura pixka bat txukuntzea. “Kontuan hartu behar da guk aurkitu genuenean makurtuta sartu behar zela, buztinezko geruza lodi bat zuelako pilatuta. Orduan, lehenengo lana izan zen buztin hori kentzea. Donostiatik lagun koadrila bat ekarri nuen eta haiek lagundu zidaten. Lokatza pixka bat atera genuen, batez ere sarrera libratzeko. Edukinontzietara botatzen genuen lokatza eta gauean jendea etortzen zen buztin horren bila. Batzuek aprobetxatu zuten, bai. Proba bat ere egin genuen: labea daukan lagun batek buztina eraman eta 1.200 gradutara gogortzen dela konprobatu zuen. Baina ez du keramikarako balio, itsasoko urak gatza erantsi baitio”. Duela urte batzuk argiak ere jartzea erabaki zuten: “Ikusita noizean behin norbait etortzen zela bisitan, pentsatu genuen argiak jartzea. Hor egindako lan guztiak gure kontura izan dira gainera. Guk badakigu hori ez dela gurea, baina hor agertu da. Kontuan hartu behar da sarrera etxe partikular bateko ataritik duela. Horrelako kobazuloak asko daude Euskal Herrian, baina honek duen berezitasuna da herriaren erdian dagoela, parrokiaren azpian. Parrokiaren erditik pasatzen da, gaur egun Xanti Altzariak dagoen pare hartarantz”. Manzisidorrek dioenez, “Itzurunen dauden kobazuloetako beste bat da parrokia azpikoa. “Itxita egon denez, berotasunarekin hezetasuna kondensatu egin da eta estalaktikak sortu dira. Tenperatura beti 14-15 gradu artean mantentzen da. Aresok esan zigunez, haitz geruza hau Bermeon agertzen da, gero hemen Zumaian, Meagaraino; eta han ezkutatu egiten da Donostiako Loretoperaino. Geruza Herreraraino doa –han harrobia dago–, eta jarraitzen du Beraraino eta Elizondoraino”. Zumaiako parrokia eta Donostia parte handi bat geruza horretako harriekin omen dago egina. Galdera bat airean Galdera bat gelditu zaigu erantzun gabe: 1986ko irailean izan al zuten lehen aldiz zumaiarrek kobazuloaren berri? Juan Jose Manzisidorrek azaldu digunez, eraikina XVII. edo XVIII mendekoa da. “Martinez Kleisserrek idatzi zuen liburuan aipatzen da etxe hau. Ospital bat izan zen. Sarreran ikusten den harria XVII. edo XVIII. mende ingurukoa da. Eraikina oso zaharra da, beraz. Bere garaian beste hiru solairu eraiki zituzten jatorriz­ko bien gainean, dena egurrean eginda”. Lehen eraikina egin zenean, edo haren aurretik, ez al zuten zumaiarrek zulo horren berri izan?

Kobazuloa aurkitu eta ondorengo egunetan ez zen beste konturik herrian. Asentxio Elustondo orduko parrokoak ondorengo bertsoak idatzi zituen.

Zumaiako harzuloa (“Nere Etxea”-ren doinuan)

-1Aurtengo urri-hilean, Gure herriko kalean, Hots bat dabil zabalean. Zulo bereizi bat dagoela “Buzo”neko portalean, elizarako aldean, harriaren bihotzean… Zer ote dauka gordean? -2Zumaiko kaia-gaina, Hango eliza liraina Harkaitz sendoan du oina. Haren azpian zulo haundia –inork ez zekien baina– luze eta ezberdina, ia eliza adina, beste barrunpe bikaina.

-5Zoluko buztin gogorrak eta harkaitzen muturrak… hartutzen gaitu beldurrak. Hor ote daude lurperatuak lehen gizonen hezurrak, haizkora eta haitzurrak laneko baliadurak denak estalirik lurrak?

-3Berrogei bat metro luzez, gorakoa beste biez, pasatu liteke oinez. Sapaia txukun apaindurikan estalaktita ederrez, ur-isuri eta gatzez, piskana menderen mendez hantxe moldatuak berez.

-6Gure asaba zaharren bizileku ta babespen harzuloak ziren lehen. Gure euskaldun arraza zaharra haietanxe mamitu zen. Hau dugunean ikusten buruak digu ematen halakoren bat ote den.

-4Zabaluneetan gela, jauregietan bezela, gero jarraituz tunela. Argia piztuz gero dirudi beste munduan gaudela hainbat gatzezji kandela, esegirikan daudela giro isil ta epela.

-7Jakintsuak dira sartu, barru hori begiratu eta zeharo harritu. Miragari hau hemen zegonik nork behar zuen pentsatu, taju bereizia bait du, nola ote da moldatu? Ongi behar da aztertu.

Asentxio Elustondo Zumaia, 1986ko urria.

BALEIKE 2009 APIRILA

11


ELKARTASUNA

DARAHLI 2009

ZUMAIAKO GAZTEAK BERRIZ SAHARARA ELKARLANEAN 2006ko urtea urte berezi izan zen Zumaiako 80 ikasleentzat. Urte guztian Mendebaldeko Sahararen alde lan asko egin ondoren, azkenean Tindufeko errefuxiatu kanpamentuetara bidaiatzeko aukera izan zuten. Sekulako esperientzia izan zen, Zumaiako 80 ikasle haiek Mendebaldeko Saharako herriaren enbaxadore bihurtu ziren. Orain, apirilaren 3tik 10era beste 60 gaztek izango dute hango berri bertatik bertara ezagutzeko aukera. SAMUEL RUIZ DARAHLI elkartea

Esperientzia honen ondorioz, ikasleek beraiek bultzatutako DARAHLI elkartasun taldea sortu genuen. Geroztik, gazte hauen inplikazioa geroz eta handiagoa izan da eta indar horri esker Sahararen alde hainbat proiektu bideratzeko aukera izan dugu. Ereindako haziak horrelako fruituak emanik (ikasleez osaturiko elkartasun talde bat sortzeaz gain, ikastetxetatik ikasleen hainbat eskaera jaso dugu esperientzi hau errepikatzeko helburuarekin), aurtengo ikasturtean esperientzi hau errepikatzea gustatuko litzaiguke. Zumaiako herria Sahara Mendebaldeko Zug herriarekin senidetuta egonik, behar beharrezkotzat jotzen dugu Mendebaldeko Saharak bizi duen giza tragedia honen aurrean, Zumaiako ikastetxe desberdinetako ikasleak giza eskubideek duten garrantziaz sentsibilizatu eta oinarrizko Giza eskubideak errespetatzen ez zaizkien Tindufeko errefuxiatuei elkartasun proiektuak bideratzea. 2008-2009 ikasturtean, aurten, Mendebaldeko Sahararen errealitatea hobeto ulertzen lagunduko dien sentsibilizazio lan bat egiten ari gara Zumaiako Ikastetxeko Bigarren Hezkuntzako ikasleekin (material didaktikoa, elkartasun astea, janari bilketa, laguntza humanitarioa). Ondoren, gure gazteek Mendebaldeko Saharak bizi duen 12

BALEIKE 2009 APIRILA

errealitatea zuzenean ezagutzeko helburuarekin, elkartasunean oinarritutako bidai bat egingo dute Tindufeko Errefuxiatu kanpamentura eta han, Zug-eko ikastetxearekin elkarlanean, auzolandegi bat antolatu da Zumaiako eta Zug-eko ikasleekin. Proiektuaren alderdi teorikoa eta didaktikoa (sentsibilizazioa) Zumaian burutuko da, Zumaiako Herri Eskola eta Maria eta Jose Ikastetxeetan. Alderdi praktikoa Tindufeko errefuxiatu kanpamentuetan izango da, Auserd probintzian kokatuta dagoen Zug herrian eta bertako ikastetxean Escuela de Soweton izenekoa. Proiektua nondik nora Proiektu honek nortasun handiko bi herri uztartu nahi ditu, senide diren bi herri: Euskal Herria eta Mendebaldeko Sahara, Zumaia eta Zug. Bi herriak uztartzeko Uztarria hamabost eta hamasei urte bitarteko gazteak izango dira, beren esku baitago bi herri horien geroa. Proiektuaren izena darahli 2009 - zubiak eraikitzen, zumaia eta zugeko gazteak da. Izan ere, horixe da proiektu honen helburu nagusia: hain urrun eta hain hurbil dauden bi herri, eta hizkuntzaz eta pentsaeraz hain desberdin diren bi


ZUMAIA ETA ZUG, ELKARREN SENIDE Zumaia eta Zug (errefuxiatu kanpamenduetako herria) senidetuta daudenez, bertan 2009. urtean proiektu hauek bideratu nahi ditugu: • Hogei familiari eguzki plakak bidaltzea: Tindufeko errefuxiatu kanpamentuetan ez dago argi indarrik eta beharrezkoak dira eguzki plakak. Zugeko concejoak aukeratutako benetan beharra handia dituzten 20 familiari plaka bana bidaliko zaio. Horretarako gure ikasleek ikasturtean zehar jasotako formazioaren ondoren 20 eguzki plaka lortu, muntatuko dituzte.

ELKARTASUNA

Tindufeko errefuxiatu kanpamenduetan gauzatzeko proiektuak

• Zumaiako hogei familia Zugeko beste hainbesterekin senidetzea (100 euro + idatzia): Oinarri-oinarrizko premia larriak dituzten familiak izango dira. Iaz lan asko egin ondoren 20 familia lortu genituen. Aurten haiek mantentzea eta beste 20 lortzea da helburu. Beraz Zumaiako herriaren inplikazioa beharrezkoa izango da proiektua aurrera ateratzeko. Animatzen bazatete gurekin kontaktuan jarri.

kulturetako gazteekin zubiak eraiki eta elkar laguntza bideak sortu. Euskal Herria aspalditik dugu elkartasun erreferentea, baina Saharako herriarekin izan duen lotura berezia izan da. Biak ala biak nortasun, kultura eta hizkuntza propioa duten herriak izateaz gain, sufrimenduzko historia bizitzea tokatu zaie. Milaka euskaldunek gerra zibilaren ondorioz Euskal Herria utzi eta erbestean errefuxiatu ziren, eta, era berean, gaur egun 200 mila errefuxiatu saharar bizi dira Tindufeko errefuxiatu kanpamenduetan, eta beste milaka daude askatasunik gabe lurralde okupatuetan, Marokoren menpe. Euskal herriaren elkartasuna Saharako Herriarekin modu askotara gauzatzen joan da, Oporrak pakean programa, udalen senidetza programak, elikagai kanpainak eta abar. Zumaiako herria aspalditik dago Zug izeneko saharar herriarekin senideturik eta azken urte hauetan bi herrien arteko harremana sakontzen ahalegindu gara. Testuinguru honetan kokatu behar da honako proiektu hau. Proiektu honen ideia gure ikasleei zor diegu: berak nahi izan dute parte hartu proiektu honetan, Mendebaldeko Sahararen errealitatea ezagutu ondoren.

• Zumaiako eskolen eta Zugekoaren arteko harremana sendotzea eta Escuela de Soweto ikastetxean berritzelanak eta margolanak egitea: herriko ikastetxe honetan konponketa lanak eta margotzeko proiektua gauzatuko da. Horretarako ikasleek behar diren materialak lortu eta eramango dituzte. • Saharako gazteekin topaketak: antzerkia, musika... • Zumaiako osasun-etxea eta Zugeko dispentsarioaren arteko lotura sendotzea. Sendagile, erizain eta farmazien laguntzarekin, botikak, material kirurgikoa eta beste zenbait material bildu eta bidaliko da. • Bideoa grabatzeko proiektua: Bertako esperientzia jasoko duen bideoaren grabazioa egingo da. Ondoren, Euskal Herriko ikastetxeetan emango litzateke bideo horren berri. Maiatzaren 23 eta 24an egingo den Baleikeren Liburu azokan lortuko den dirua bideo hori egitera bideratuko da.

BALEIKE 2009 APIRILA

13


PUBLIZITATEA

14

BALEIKE 2009 APIRILA


Kashgar “Alde Zaharrean zehar buelta bat ematerakoan haurrak inguratu eta argazkiak ateratzeko eskatu zidaten. Pozik zeuden eta joaterakoan hox, hox (agur, agur) esanaz agurtu ziren�.

Asko dira oporretan atzerrira joaten diren zumaiarrak. Horietatik gutxi batzuek Txina aukeratuko zuten turismoa egiteko. Haize Galarragaren kasua, ordea, desberdina da: lan kontuengatik joan da hirutan Ekialde Urruneko herrialde horretara. 2008ko udaran egin zuen bidaian, ordea, estatu erraldoi horretara egindako bigarrenean, lana alde batera utzi eta Txinaren erraietan sartuta, mendebaldean kokatutako Xinjiang probintzia ezagutzeko aukera izan zuen. Uigur etniako herritarrekin nahastu zen 20 eguneko bidaia batean. testua: JUAN LUIS ROMATET argazkiak: HAIZE GALARRAGA

20 egun Uigurren lurraldean BALEIKE 2009 APIRILA

15


ERREPORTAJEA

Donostiako Miramon parke teknologikoan kokatutako Inasmet Teknalia enpresan egiten du lan Haize Galarragak, bertako ez-burdinazko (kobrea, aluminioa, etb.) galdaketa departamentuan. Lanak hirutan eraman du Txinara, azkena iazko gabonetan. “Hebei probintzian dagoen Handan hirira joan ohi naiz. Hiri hau Txinako hiriburu Beijingen hegoaldean dago, 450 kilometro ingurura”. (Laneko bidaien berri eta hiri hartan bizitakoak 2008ko otsaileko Baleike aldizkarian irakur daitezke). Txinarako bigarren bidaia, baina, desberdina izan zen: “Lanerako bidaia zela eta, udako oporrak galtzeko arriskua nuen. Orduan pentsatu nuen Txinan nengoenez, herrialdean barrena bidaia bat egitea”. Esan eta egin. Lonely Planet bildumako Txinari buruzko liburua eskutan, Xinjiang urruneko argazkiekin liluratuta geratu zen. Bazuen nora joan oporretan. Xinjiang Txinako mendebaldean kokatuta dagoen probintzia erraldoia da. Tien Shan, Pamir, Hindukush, Karakorum eta Himalaia mendikateez inguratuta dago eta horien erdian Takla-Maklan basamortua dago. 1.660.000 km2-ko azalera du Xinjiangek eta azken erroldaren arabera, 20 milioi bizilagun

Ahaztutako ofizioak Xinjiangeko hirietan hemen ia ahaztuta ditugun ofizio batzuekin egin zuen topo Haizek: bizarginak, erremintariak, etab. “Kuqa herriko alde zaharrean bueltaka perrazale bat ikusi nuen. Asto bati perrak jartzen ari zitzaion eta prozesu guztia jaso nuen argazkitan. Lastima, handik pixka batera argazki kamera lapurtu zidaten bazar batean eta argazki horiek eta beste asko -desertuan eta autobusetan ateratakoak, besteak beste- galdu nituen”. Eskerrak hemengo hauek aurrez gordeta zituela.

16

BALEIKE 2009 APIRILA

inguru bizi dira. Tibeten antzera, probintzia autonomoa da Txinaren barruan. Bizilagunei dagokienez, etnia ugari bizi dira probintzia horretan; horietatik ugarienak Uigurrak dira. “Etnia hau turkiar jatorrikoa da, Asia Zentraleko gehienen antzera, eta fede aldetik musulmanak dira”. Uigurren nagusitasuna, baina, arriskuan egon daiteke, azken urteetan Han arrazako txinatarrak gero eta ugariagoak direlako eskualde horretan. “Kolonizazioa izaten ari da Xinjiangen. Orain 50 urte % 80 inguru ziren uigurrak; orain % 50 edo gutxiago izango dira. Urumqi hiriburuan, berriz, % 80 inguru txinatarrak dira. Tibeten gertatu den bezala, zapalkuntza gertatzen ari da eskualde horretan”. Iritzi berekoak dira Amnesty International eta Human Rights Now erakundeak: Han arrazakoak ez diren kulturen aurkako errepresioak salatu dituzte azken urteetan. Horren aurrean, Xinjiangen independentzia eskatzen duten taldeak ere sortu dira probintzian. Azken hamarkadetan zehar hainbat tentsio une bizi izan dira; azkena 2008ko abuztuan. “Abuztuan olinpiar jokoak hastekoak ziren Beijingen. Bidaia hasi baino egun batzuk lehenago jakin nuen 16 polizia txinatar hil zituztela Kashgarren, Xinjiangeko hiri


ERREPORTAJEA

Ebinur lakua

Urumqi Tien Shan

Turpan Bosten lakua

Xinjiang eskualde autonomoa Eskualde honek Tibeten estatus politiko berbera du. Mugimendu independentista bat ere sortu da azken hamarkadetan. Ondorioz, zenbait tentsio une ere izan dira. Azkenekoetakoa, 2008ko abuztuaren 4an izan zen, Olinpiar Jokoen bezperan: Kashgar hirian 16 polizia txinatar hil zituzten.

Karakul lakua Karakorumeko errepidea

Kashgar

Tashkurgan

Ta k l a - M a k l a

Hotan

basamortua

Ayakkum lakua Aqqikkol lakua

K2 (8.611 m)

garrantzitsuenetako batean. ‘Jode, horra joan behar al dut?’, pentsatu nuen hasieran; erreparo pixka bat ematen zidan. Baina, hala ere bidaia egitea erabaki nuen”. Lantokian asaldatuta zeuden: “Xinjiangera joateko asmoa nuela esan nienean, harrituta begiratu zidaten. Leku arriskutsua zela, terroristak zeudela eta halakoak esan zizkidaten. Beldur handia zuten. Espainiako leku askotan Euskal Herrira etortzeari buruz duten iritzi berbera zuten”. Kontrastez betetako lurraldea Bidaia hegazkinez egitea badago, baina trena erabiltzea erabaki zuen Haizek: “horrela jendea ezagutzeko aukera gehiago dago”. Bidaia luzea izaki (Handan eta Xinjiangeko hiriburu Urumqi artean 3.200 kilometroko tartea dago), egun bakarrean egin beharrean, hiru etapatan egitea erabaki zuen. Lehen eskala (1.062 kilometro) Tianshui izeneko herrian amaitu zuen eta bigarrena (1.015 kilometro) Jiayuguan herrian. “Gansu probintzian dago hiri hau eta Txina tradizionalaren azkena da. Bertan amaitzen da, gainera, Txinako Harresia. Haren ondoren hasten da Xinjiang”. Hirugarren etapak (1.005 kilometro) probintziako lehen hirira eraman zuen: Turpanera. Trenean bertan uigurrak lehen aldiz ikusteko aukera izan zuen: “Kartetan jokatzen ari ziren bidaiari batzuk ikusi nituen. Beste arraza batekoak ziren eta txinatarrez dakizkidan

lau hitzekin galdetu nien ea uigurrak ziren. Baiezkoa esan zidatenean, uigurreraz zenbait hitz nola esaten ziren galdetu nien: agur (hox), eskerrik asko (rehmet), etab. Nahiko aluzinatuta zeuden, beraien hizkuntzarekiko halako interesa izatea arraroa egiten baitzaie”. Uigurrera grafia arabiarrean idazten da, nahiz eta hizkuntzak arabiarrarekin zerikusirik ez duen. Izatez, turkopamir familiako da, uzbekoa, kirgiza eta kazakhiarraren antzerakoak. “Kartelak bi hizkuntzatan daude, mandarinean eta uigurrez. Txinatarrek, nahiz eta Xinjiangen bizi, uigurreraz ez dakizkite hitz errazenak ere. Horrek harritu egin ninduen”. Xinjiang kontrastez betetako lurraldea dela esan daiteke. Munduko leku garaienetakoak ditu (“Karakorumeko errepidea 4.500 metroko garaiera duen mendi-portu batetik pasatzen da”), baina baita sakonune handienetakoak ere. Turpan hiria, adibidez, munduko bigarren sakonune handienean dago, lehena Itsaso Hila izanik. “Hiria oasi batean dago, basamortu baten erdian eta mahastiz josita dago. Jakin nuenez, mahats horiek mahaspasak egiteko erabiltzen dituzte. Basamortuaren ertzean egindako adreiluzko txabola handietan zintzilikatzen dituzte; zirrikituetatik basamortuko haizea sartzen da eta BALEIKE 2009 APIRILA

17


ERREPORTAJEA

ederki lehortzen dituzte mahats aleak”. Xinjiangeko ekonomiaren ardatzak fruituak (mahatsa eta meloiak), zeta, kotoia, garia, intxaurrak eta abeltzaintza dira, mineralak eta petrolioa ahaztu gabe. “Komertzioak ere garrantzi handia du; esan daiteke munduko merkataritza zaharrena hemen sortu zela: Zetaren Bidea (Ruta de la Seda) Xinjiangetik pasatzen zen, Kashgar hiritik bereziki. Hiri handi guztietan mantentzen dira bazar handiak”. Komunitate desberdinetako jendea nahasteko toki egokiak izan daitezke bazarrak, baina Haizeren esanetan Xinjiangen ez da halakorik gertatzen: “Bazarren inguruan uigurrak besterik ez dira ibiltzen. Esan daiteke bi komunitateak, uigurrak eta hanak ez direla nahasten”. Bien artean ezinikusia edo gorrotoa dagoela ere aipatzen du. “Gorputza orbainez josita zuen 1617 urteko dantzari uigur bat ezagutu nuen. Polizia txinatarrek jipoitu omen zuten. Bidaia batean izan genuen taxilari uigur bat, berriz, harro zegoen abuztuko atentatu hartan hamasei polizia hil zituztelako. Komunikatzeko arazoak banituen ere, saiatzen nintzen herritarrei galderak egiten. Gidariei galderak egiten nizkien, eta nahiz eta txinatarrei buruz ezer txarrik esaten ez zidaten, ziur nago ez zirela ausartzen nahi zuten gauza guztiak esaten”. Tentsio unerik ikusi ez bazuen ere, mesfidantza giroa sumatu zuen han igaro zituen egunetan. Laku zoragarrien ertzetan edo Karakorumeko errepidearen inguruko mendien magalean jarritako yurtetan (kanpin antzerako dendak) egin zuen lo; Kashgarreko Alde Zaharrean edota Urumqiko Bazarrean pasean aritu zen; Turpaneko mahastien fruituak ere jan zituen. Uigurren jatortasunak txundituta utzi zuen: “Uigurreraz hitz gutxi batzuk egitea nahikoa izaten zen askotan bertakoen etxeetan sartzeko. Jende ona ezagutu nuen bidaia honetan”. Xinjiangen ondoren, oraindik harantzago joateko asmoa du Haizek hurrengo oporretan: “Datorrenean Kirgizistanera joatekoa naiz”. Bitartean, rehmet eta hox (eskerrik asko eta gero arte), Xinjiang.

Karakorumeko errepidea “Tashkurganera joateko 4.500 metroko mendi-portua pasa behar da. Polizien kontrol bat eta militarren beste bi igaro behar izan nituen. Bidaia egiteko beharrezkoa zen taxian gidari batekin joatea. Garraiobide publikoan joateko, beharrezkoa zen Pakistaneko bisatuarekin joatea, horrek frogatzen baitzuen Pakistanera zindoazela”.

Tashkurgan “Tadjikoek jatorri pertsiarra dute.Txinatik datozen bidaiariak harritu egiten dira sudur luzeekin, begi argiekinta ileetako kolore nahasketekin. Arropa aldetik ere nahiko era xelebrean janzten dira”. 18

BALEIKE 2009 APIRILA


Kashgar “Azokaren inguruek zoroetxe baten tankera hartzen dute ilunabarrean Ramadan garaian. Jendea janaria erostera edota afaltzera inguratzen da.Txitxi burruntzi erraldoiak (pintxo morunoak), poloa (arroza eta arkumearekin egindako paella antzerakoa) eta uigurren sinboloa den nan izeneko ogia jan ohi dute”.

ARGAZKITAN

TURPAN “Ohitura bitxia dute uigurrek. Ohe bat jartzen dute etxe aurrean eta bertan egiten dute bizitza: jan, lo, berriketaldiak, etab. Hiri honetan egin nuen lehen aldiz topo emakume uigurrekin”.

Urumqi “Bazarra hemen ere. Hortzetako eskuila natural bat erosi nion saltzaile honi. Nahiko eskasa zen, egia esan. Bazar honetan argazki kamera ere lapurtu zidaten, itzulerako egunean”. BALEIKE 2009 APIRILA

19


Kashgar “Bizarginak kalean lanean. Aspaldiko lanbideak oraindik mantentzen dira hemen. Arotzak, errementariak, okinak, harakinak, etab. ikus daitezke kalean lanean. Baita sendagile bat ere: autoaren atzeko eserlekua erabiltzen zuen kontsulta pasatzeko”. “Gizon uigurrak egonean eta berriketan. Aurrean mahats saltzaile bat dago. Denek daramate Kashgariako txapel tipikoa”. “Belaunaldi gazteek ohiko janzkerak eraman ohi dituzte oraindik ere. Emakume gehienek zapia eramaten dute buruan, baina beste askoek lasai erakusten dute beraien ile ederra. Musulmanak dira, baina ez oso zorrotzak”. “Bertatik ateratzen dira Kirgizistan,Tadjikistan eta Pakistanerako bideak. Zetako Bidearen hiri garrantzitsuenetakoa izan zen, Samarkandekin batera. Gaur egun,Turkestango mugimendu independentistaren sinboloa da Kashgar. Ondorioz, bertan aurki daiteke Maok Txina osoan duen estatuarik handiena. Errepublika popularraren oparia da!”.

Karakul lakua “Gau bat igaro genuen hango yurta batean. Hauek alboko yurtan bizi ziren ume kirgizdarrak dira. Bere amak yaka jaisten zuen bitartean, gurekin jolasean aritu ziren”. “Zaldun kirgiza eta atzealdean Kongur mendia, 7.719 metroko garaiera duena. Pamir-Karakorum mendikatean aurkitzen da mendi hori. Kirgizak betidanik izan dira zaldun apartak”.

20

BALEIKE 2009 APIRILA


ARGAZKITAN BALEIKE 2009 APIRILA

21


PUBLIZITATEA

22

BALEIKE 2009 APIRILA


Arrantzale ohia

ITSASGIZON LEIALAREN OHOREA

ERRETRATUA

Francisco Flores

Francisco Floresek Kofradiako bandera igoko du San Telmo jaietan. Herriak 35 urte luzetan itsasoan egindako lana eskertuko dio egun horretan. 2002an erretiratu zen, 59 urterekin, eta gaur egun angulatara eta txipiroitara joaten da, hobby gisa. Orain, ordea, bere beste pasioarekin ere igarotzen ditu orduak Patxi bezala ezagutzen duten arrantzale ohiak: bi biloba maiteak zaintzen. Kofradia bertan elkartu gara apirilaren 19ko gauean sentituko duena irudikatu nahian. testua: aiNARA LOZANO LASA argazkiak: ARNAITZ RUBIO APREA

1964an iritsi zen Zumaiara. Aitaginarreba eta haren alabak aurretik iritsi ziren eta Badajoz aldean “lan gutxi zegoenez”, hona etortzea erabaki zuen. Oso pozik agertu da aurten bandera igotzea tokatzen zaiolako: “Anaia zaharrenak igo zuen bandera urte batean, baita nirekin itsasoan ibilitako beste batzuek ere. Pentsatu izan dut niri ere tokatuko zitzaidala eta azkenean iri­tsi da eguna. Beraiek igotzen ikustean emozioa sentitu banuen, pentsa nola egongo naizen nik egiterakoan”, azaldu du irribarre batekin. San Telmoak herriko jairik gustukoenak ditu eta ohore bezala hartzen du. “Familiarentzat egun bereziak dira. Lehen egunetik janzten gara urdinez eta amaitu arte ez dugu arrantzale jantzia kentzen. Itsasoa gustatzen zaigunen­ tzako oraindik eta festa bereziagoak dira. Gazteagotan ere egun horien zain izaten ginen, etxera itzultzen ginen eta. San Pedro jaiak ez dira horren bereziak arrantzaleontzat; justu kontrakoa

gertatzen zen: itsasoan izan gara beti ekainean. Uste dut herritar guztiek bizi dituztela gehiago San Telmo jaiak”. Lehengo eta egungo jaiak ezberdinak direla dio: “Gaur egun, kanpoko jende pila elkartzen da herrian, izugarria da, ikustekoa. Lehen ez zen horrela izaten. Larunbatean batez ere herria beteta egoten da. Igandean ezberdina izaten da. Hala ere, Erribera kalea herritarrez josita egongo da. Goxoki bat kalera botaz gero, ez litzateke lurrera eroriko”. Igande gaueko “zoramenaren” aurrean pixka bat urduri dagoela ere aitortu du. “Aurretik egin behar dudan guztia azalduko didatela espero dut. Bandera igotzen hasterakoan trabarik ez izatea espero dut; bestela, akabo!”. Gaur egun berdela arrantzatzen dabiltza arrantzaleak, baina Franciscok bestelako urteak bizi izan ditu itsasoan: “Lehen antxoa bila joaten ginen udaberrian eta ondoren hegaluzea harrapatzera. Batzuetan Mediterraneo aldera

BI HITZETAN Jaio: Bancarrota (Badajoz), 1943an. Zumaiara etorri: 1964an. Lanbidea: arrantzalea, 35 urtean.

BALEIKE 2009 APIRILA

23


24

BALEIKE 2009 APIRILA


eta ez ginen etxera etortzen lo egitera. Lehen 20 milia nabigatu eta gero itsasontzia antxoaz betetzen zenuen, baina azken urteetan 100 milia egin behar izaten genituen zerbait lortzeko. Astelehen batean 08:00etan irteten ginen, eta ostiral arratsaldean itzuli”. Hegaluzea harrapatzera joaten zirenean, berriz, orduan eta gogorragoa izaten zen: 15, 18 edo egun gehiago igarotzen zituzten kanpoan, arrainak arrantzatu arte. Lanbide berria: Telmo eta Jon Ohore handia da Glorioso San Telmo itsasontzian lan egin izana; berezia ere bai, bere anaia Manolo eta Clementerekin (Anacleto) aritu zelako bertan. Hala ere, argi utzi du atzera itzuliko balitz ez lukeela lanbide hau aukeratuko. Egun egin du aukeraketa eta lanbide berria du: bere bi bilobak, Telmo (lau urte) eta Jon (bi) zaintzea. “Bilobekin ari naiz goza­tzen nire seme-alabekin ezin izan nuena gozatu. Primeran igarotzen ditut egunak bi txikiekin”. Franciscok ez zuen bere seme-alaben jaiotza ikusteko aukera izan arrantzan zebilelako: “Zaharrena 22 egunekin ezagutu nuen. Alaba jaio zenean Pasaian nengoen eta emaztea ospitalean zegoela esan zidaten, baina iritsi nintzenerako jaioa zen. Gazteena jaio zenean, berriz, Zumaiara iritsi berria nintzen eta bertan eman zidaten albistea. Biloben jaiotzak, behintzat, ez ditut galdu”. Biloba gazteenarekin igarotzen ditu goizak. “Kiko deitzen dit, emazteak hala deitzen didalako. Hori bai, kasurik egiten ez diodanean aitona oihukatzen dit”. Emaztearekin ere bizitza berria edukitzea bezala izan da, ez baitzeuden elkarrekin bizitzearekin ohituta. “Seme gazteenak beti galdetzen zidan ea noiz itzuli behar nuen lanera eta triste jartzen zen segituan izango zela esaten nionean”. Baratzea zaintzen ere egoten da, baina ez du itsasoa albo batera utzi eta motorrarekin angulak eta txipiroiak arran­ tzatzera joaten da maiz. “hobbya dut egun arrantza. Ezingo nuke itsasoa alde batera utzi sekula”.

ERRETRATUA

ere joaten ginen”. Ondarroan hasi zuen itsasoan 35 urtez egingo zuen ibilbidea, 1968an. Lau urteren ondoren, Orioko Aingeru Guardakoan igaro zituen beste lau urte eta 1974an hasi zen Zumaiako Glorioso San Telmo itsasontzian 1979ra arte lanean. Urte gehienak (25) Getariako San Prudentzion igaro zituen. “Itsaso ugari ezagutu ditut eta gogoan dut duela hamabi urte Azore irletan (Portugal) izan nuen susto bat ere. Tronbosi txiki bat izan nuen eta sei egun egon nintzen bertan ospitaleratuta, gatzik gabeko berdurak jaten… Eskerrak portuan izan nuen sustoa, eta ez itsasoan. Baina, egun berean Azores-Lisboa, Lisboa-Bilbo eta Bilbo-Donostia ibilbidea egin behar izan nuen”. Denborale ugari ere jasan behar izan ditu: “1972an Kantauri itsasoan denborale galantak harrapatu gintuen eta Pasaian sartu behar izan genuen. Gela barruan sartuta iritsi ginen, olatuek egurrezko itsasontzia zeharkatzen zutelako alde batetik bestera. Beldur handia pasa genuen”. Arrantzalearen bizitza “gogorra eta aldi berean erakargarria” dela dio. “Arrantzatzen duenaren araberakoa du bizitza, horrek emango diolako soldata; ez dago ordainsari finkorik. Presio handia da hori eta erretiroa hartzean konturatu naiz horrekin. Gainera, arrantza munduan ere egun txarrak eta onak daude. Egun batean barrezka zabiltza ontziko beste kideekin eta beste egun batean eztabaida gogor bat izan dezakezu. Hamasei gizon hogei egun edo gehiago elkarrekin egoteak ondorio horiek dakartza”. Lan egiten zuenean ez zeuden sakelako telefonoak eta denbora ugari igarotzen zuen familiarekin hitz egin gabe. “Inkomunikatuta egoten ginen eta hori oso gogorra da, batez ere hamabost egun baino gehiago igarotzen direnean familiaren babesa sentitu gabe”. Aspaldi, goizean joaten ziren lanera eta arratsaldean portura itzultzen ziren, baina azken urteetan egoera aldatu zen: “Arraina geroz eta urrutiago zegoen

BALEIKE 2009 APIRILA

25


SANTELMOAK 2009

EGITARAUA OSTIRALA 17 19:00etan Aita Mari aretoan, San Pedro Txiki eta Txikienak eta L´Espiguet abesbatzen kontzertua 22:30ean Aita Mari aretoan, Santelmotako bertso jaialdia. Bertsolariak: Amaieran Txosna eremuan, Jaietarako Irekiera ekitaldia: Malabaristak, batukada eta Aritz Sound System. LARUNBATA 18 09:00etatik 12.00etara Herri mailako Arrantza Lehiaketa, Talaipetik Parolmuturrera bitartean. (Heriotzarik gabeko proba) 11:00etan Udal Txistulari Bandaren kalejira 12:00etan San Telmo ermita bertan, Txupinazoa jaiei hasiera emateko. Jarraian Musika Eskolako Trikitilariek lagunduta, Jaitsiera. Ondoren Itxas Gain elkarteak antolatuta, Hamaiketakoa. Tartea alaitzeko, Bertso Eskolako ikasleen eta Trikitilarien saioak. 12:30ean Gazte koadrilen kalejira herrian zehar ZÓZONGO taldeak lagunduta. 13:00etan Ondartxo plazan, Musika Eskolako dantzako haurren eskutik, Euskal Dantza ikuskizuna. 14:30ean Txosna eremuan, herri Bazkaria

17:00etan Itzurun hondartzan, ZALDI LASTERKETA 18:30ean Aita Mari aretoan, POXPOLO ETA MOKOLO “Mekatxis Mariatxi” Ordu berean Amaiako plazan hasita SUGARRI txarangaren saioa 22:00etan Txosna eremuan, Kontzertua: Disorders.+... Jarraian erromeria Oxabirekin. 22:30ean Kofradian LUHARTZ taldearekin dantzaldia. IGANDEA 19 11:00etan Alondegia aretoan, Arbustain Motorzale elkarteak antolatuta, Udalak eta Kutxak babestuta, Hamaiketakoa herriko itsasgizon zaharrentzat. 11:00etatik 14:00etara Gaztetxolako lokaletan, Santelmotako XIII. Scalextric txapelketa 12:00etan Haurren Danborrada 17:00etan Buruhandi eta Erraldoien kalejira. Irteera: Udaletxean. 17:00etatik 19.00etara Scalextric saio gehiago. 18:00etan Haurrentzat, Kantauri plazan, GORRITIren saioa 18:30ean PASAI Txaranga kaleetan zehar. 22:00etan Txosna eremuan, Ska Gaua Skastirekin eta Karaokea. 22:30etan Danborrada Berezia Gauerdian Kofradian Bandera Igotzea, Francisco Flores arrantzale ohiaren eskutik. Bertan Arbustain Motor elkarteak bere txapel oroigarria oparituko dio. Jarraian LA RUSTIC ARLANZON BAND


ASTEARTEA 21 08:00etan Hildakoen aldeko meza OSTIRALA 24 21:00etan Algorri Sagardotegian, Afaria, eta jarraian, ZUMAIAKO XI. BERTSOLARI TXAPELKETA. Aurkezlea: Partaideak: 22:30ean txosna eremuan, Kontzertua Kasik + Sexplotion + Nuevo Catecismo Catolico

LARUNBATA 25 10:00etan Itzurun hondartzan Plaiero Txapelketaren barne: Kopa eta Ligako Finalak 11:30ean Haur Jolasak Ondartxo plazan. 11:30ean Eusebio Gurrutxaga plazan,VIII. Olarro-zopa Lehiaketa eta Rana eta Poto Txapelketak Ekitaldia alaitzeko ELUSTONDO ANAI-ARREBAK trikitilarien saioa. 12:00etan herriko kaleetan BEHEKO PLAZA eta GORATZAR ABESBATZA taldeen saioa Erribera kalean zehar. 14:00etan Txosna eremuan, Bazkaria eta Sunbillako Kantu herrikoiak. 17:00etan Getariko pelotalekuan Xistera Eskolako Santelmotako Txapelketa 18:30ean KOXEGUY TXARANGAren kalejira. 20:00etan Amaiako plazan, DJONekin, Gaztetxoentzat Diskoteka 22:00etan txosna eremuan, Rock Kontzertua: Impekables + Neguri gorriak + Urarterekin erromeria. 22:30ean KOXEGUY TXARANGAren kalejira

SANTELMOAK 2009

ASTELEHENA 20, SAN TELMO EGUNA 10:15ean Ohiturazko Prozesioa San Telmo ermitara 10:30ean Meza Nagusia, itsasoaren aurrean otoitza eta Parrokiara itzulera. San Telmoren erlikia gurtzea. Ondoren, agintari eta gonbidatuei hamaiketako bat eskainiko zaie Kofradian 12:00etan INCANSABLES txarangaren kalejirak. 17:00etan Haur festa Kantauri plazan ARRANTZALEEN JOLAS ETA JOKOAK. 18:00etan INCANSABLES txarangaren ekitaldia plazan, eta jarraian herriko kaleetan zehar. 19:00etan Kofradiako plazatxoan, erromeria KUPELA taldearekin. Ordu berean, SARDINA-JANA 22:30etan KUPELA taldearekin erromeria.

IGANDEA 26 12:00etan Victoriano Arrate kalean, URREZKO AIZKORA Ordu berean TRIKITXAS bikotearen doinuak kaleetan zehar. 17:00etan Trainerillen estropada, XXVII. San Telmo Saria. 18:00etan Haurrentzat kalejira TXIRLA BELTZAREN PIRATAK 18:30ean TRIKITXAS bikotearen doinuak kaleetan zehar. Ordu berean TALO-JANA, Txinparta elkartearen eskutik 19:00etan Kofradian, erromeria BIDE BATEZ taldearekin. 22:30ean BIDE BATEZ taldearen bigarren saioa. Gauerdian Bandera jaistea eta santelmoei agurra.

BALEIKE 2009 APIRILA

27


ZUMAIEGI

TESTUA: XABIER AZKUE ARGAZKIAK: IMANOL ETA XABIER AZKUE

Usurbiribillaga

Artadi aldetik ederki ikusten dira irlak, eta ikuspegia asko aldatzen da marearen arabera.

Zer da? Ibaiko irlak, ingurua. Non dago? Urola ibaiaren zabalune batean, Basustagaña eta Sanmigelmendi artean (mapa toponimikoan F4 eta G4 koadranteetan

Azalpenak: ez du esanahi garbirik. Egia da OSIN edo USUN osagaia duten oso antzeko erak daudela beste herri batzuetan, eta Nafarroako Iratxen ere Ossin birivila era jaso zuten 1258ko agiri batean. Hala ere, zaila da USUNetik USURerako bilakaera azaltzea, beste erreferentziarik

Nola idatzi izan da? Los juncales de Usurbiribillaga

ez dagoelako. Ibaietan ohikoak dira osinak, sakonera

(1709), Usurbirivillaga (1769), Usurbil-basadi-zarra (1840)

handiko zuloguneak, anguletarako espezialak. Esanahiak

eta paraje Usurbiribil (1939)

urarekin zerikusia izan lezake; aintzat hartu behar da UBIL

Nola esaten da? Usúrbilla, Usúrbilgo zulúa.

‘vórtice’; hori ere osinekin zerikusia duena, kasualitatea

(ur-bil) hitzak ‘zurrunbilo’ esan nahi duela, gaztelaniazko

Lotutako izenak Zumaian: Usurbiribilgo zuloa.

ote? Amaierako –AGA hori lehenago ere azaldu izan dugu

Antzekoak beste herrietan: Osinbiribillaga iturria

bai.

lekua adierazten duela, eta batzuetan ‘ugaritasuna’ ere

(Ordizia), Osinbiribil (Irun), Usurbidegi (Goizueta), Usurbil,

Irla horiei Ieta(k) ere deitu izan zaie. ‘Ihi’ landare ugari

Usurburu (Leaburu), Usurbe mendia (Beasain), Usungorri

dago paraje horretan, eta ahozko erabilerak sortzen ditu

(Baztan), Usunberde (Espartza), Usunbeltz (Ezporogi) eta

horrelako erak: “Ihietan harrapatu det angula; goazen

Osinbeltz (Zestoa eta Leitza).

ihietara”.


Garate Aldapa pikea dago mendian dago Andikaraerrekatik gora. Arriaundia, Duela gutxi berritu bidearen ondute baserria, baina doan. Zulo edo oraindik ere ikusiko marka bitxiak ditugu alagarroak dituen harri lehortzen. berezia da.

Zer da? Mendia, baserria eta gaina. Non dago? Mendia Getariako lurretan dago, gain luze bat da, Larramendi baserritik gora hasi eta Sillao, Otaolagaña,

triku), Idogarate (Asteasu), Largarate lepoa (Beasain), Lizargarate (Azpeitia), Errezkarate (Beasain), Urrizkarategi (Oñati), Ollargarate (Erronkari) eta Zimizgarate (Arano).

Orrolloagatik Meagatik gorako gaineraino (mapan H2, I3

Azalpenak: Mitxelenak azaldu zuenez, GARA- horrek

eta J3 koadranteetan). Baserria eta gaina Arteagatik hurbil

‘goiko aldea, altuera edo garaiera’ adierazten du, eta –ATE

daude, Soburutzen parean goian (H3 koadrantean).

osagaiak ‘bailara baten estugunea, haitzartea’. GARA-

Nola idatzi izan da? Casería Garate (1845), Garate-gai-

TE edo KARATE osagaiak dituzten izen gehienak mendi

ña (1872), Garatemendi (1886) eta Alto de Garate (1939).

gainetan kokatuta daude, eta horren adibide dira Zumaia

Nola esaten da? Gaáte, Garáte. Lotutako izenak Zumaian: Garategaña, Garateko gaina, Garatemendi, Saskarate eta Azkarate.

ZUMAIEGI

Garate

Bidali oharrak helbide honetara: zumaiegi@baleike.com Hurrengo izenak: USURBIRIBILLAGA eta GARATE

inguruko beste batzuk ere: Azkarate eta Saskarate baserriak. Aipagarria da aurretik zuhaitz edo landareen izenak hartzen dituzten izen bat baino gehiago agertzen direla: Lizargarte, Pikokarate, Saskarate (isats, Cytisus scoparius

Antzekoak beste herrietan: Aizkarate (Araitz), Arga-

zuhaixka), Urrizkarate eta Zimizgarate (zumitz edo zume,

rate baserria (Errezil), Garategi (Bakio), Garatenea (Mu-

Salix generoko zuhaixka)..

BALEIKE 2009 APIRILA

29


PUBLIZITATEA

30

BALEIKE 2009 APIRILA


GURE ZUMAI ZARRA Abelin Linazisoro Azkue (1) TESTUA: IMANOL AZKUE

Gure Zumai zarra atal honen barruan, Abelinek orain arte 18 lagun elkarrizketatu ditu, eta amaiera emateko, Abelin bera gonbidatu dugu hitz egitera, bere Zumaia zaharra nolakoa zen kontatzera. Abelinekin hitz egin genezake gai askori buruz: zinemaz (azken 50 urteotan ikusi dituen pelikula guztien fitxak eginda omen dauzka, banan--banan, eta bere etxeko salak gehiago dirudi zinemateka!), literaturaz (3 nobela idatzi eta argitaratu ditu), telebistaz eta antzerkiaz (Goenkalen egindako lanarengatik oso ezaguna egin zen Euskal Herria osoan), abestiez, politikaz‌ Baina atal honen izaerari eutsita, gaurkoan eta hurrengo zenbakietan txikitako kontuak izango ditugu mintzagai, garai bateko Zumaia eta zumaiarrak. BALEIKE 2009 APIRILA

31


GURE ZUMAI ZARRA

Hire ama… Patxi Barranderoneko Irene, txikixena. Beatzi senide hitxuan, ta txikixena huan.

Elkarrizketa hau egitea proposatu zidatenean, animatze aldera, neure buruari esan nion erraza zela, Abelinek berak hainbeste elkarrizketa eginda, ia ez nuela galderarik egin beharrik ere izango, eta halaxe izan da. Kontalari ona da Abelin, espresibitate eta bizitasun handikoa, istorioak erraz josi eta biziarazten dituena, eta eskutik helduta, txikitako kontuetatik abiatuta soldaduska garaikoetara joango gara, hiru ataletan. Non jaio hintzen? Jadxo, Zumaian. Orduan jadxotzen gintxuan danok Zumaian, itxian bertan. Donostira ez huan inor juten, itxian bertan jadxotzen gintuan. Nere jaiotza nahikua xelebria izan huan. Ez zien espero ni jaiotzia urrian 15-16 arte, ta abuztuan 4an jaio niñun, 1942an, sei hillabete t’erdirekin. Jaiotzekotan neonian, uste diat gure amama ta izeko bat han ziala, bixitan, ta uste diat saltaka ospa egin zutela kalea, emagiñen bila. Gure atta bakarrik geratu omen huan, amakin. Denda ireki behar zian, ta gure atta huan praktikante, sasipraktikante edo hola afizio handiya zekana gauza hoieta. Libruak bazizkian, ta zilbor hestia ebaki ta behar zen guztixa inda, Felisa Arruabarrenekoa etorri zanian, hiruroi beiratuta, esan omen zian: “Amabirjiña ta San Jose ematen dezue!”. Gure amak esaten zian konturatu zaneako kanpoan nitxala, ez zala akordatu ere egin.

32

BALEIKE 2009 APIRILA

“ Jadxotakuan, nik uste diat herri osoa pasau zala ni ikustea” "Etorri huan abixo hori, ta gure ama jun huan don Wenceslaona, parrokuena, ia papela ingo zion, ta bestia ukatu in huan"

Eta zein etxetan? Hemen, Erribera kalian. Nola Benantxioneko pelukedxia ziok? Nere anadxa bizi dan etxe hortan [Anade elkartearen goiko etxean]. Jadxotakuan, nik uste diat herri osoa pasau zala ni ikustea. Kilo t’erdikin jaio, uste diat kilo ta hirurehunekin geratu nitxala. Gure aitak kontatzen dik zapata kaja baten barruan egoten hintzela, sua­ ren aurrean… Bai, zapata-kaja batian, barruan goatakin, ta sutonduan, abuztuan.

Eta aita… Aita huan Zanbuxonekoa, Abeliño. Hadxek zazpi hitxuan ta seigarrena huan. Hadxek bizi hitxuan San Telmon, Zanbuxoneko itxian [San Telmo txikiaren parean], ta geo jun hitxuan Mari kalea. Ta gero gure attaitta huan kupelagillia, ta lan iten zian Sansinenean, Arruan. Dirua aurreratuta eo zeoze eukiko zien, ta gure atta zanak ere bai, ta lehenbizi egon huan botikadxoneko laguntzaile, Otañokin, ta geo, bere kontura, drogei bat jarri zian. Nola Sanjuaniturritik eskubira, Eroskik euki zian, ba, denda bat? Ba, han denda bat zeoan, gure attena. Errekisatu egin zien erreketiak, errekete zumaiarrak. Orduan, gure attaitta zanak lortu zian behe hori, hor nola dao Ajurianeko farmazixa? Ba, behe hori alkilerrian hartzia. Hori huan Mujikatarrena. Eta hor eduki zian drogeidxa. Istorio politta ziok horrekin’e. Drogeriarekin esaten dek? Bai. Drogeri zarrian, itxi ziuen, ezta? Eta, ez zekiat nola, baña Patxi Barranderok lortu zian, behintzat, drogeri zarreko mostradoriak, armaidxuak, danak, hartu, atea ta izkutatzia txalet baten garajian. Barranderua huan, baña bere kontaktuak eukiko zizkian… Nere ama geau huan dendan kargu, atta alde inda ziuan-da frentea, ta konfiantza in zian sarjento batekin, napar batekin, ta halako konfiantza egin zien elkarrekin, sarjentuak aitortu zian bea abertzalia zala, ta bere atta, ama ta anai danak fusilatu in zittuztela, ta bea bildurratikan, falangistetan apuntatu, ta frentiakin Zumaira etorri huan. Gure amai lagundu iten zioan hark izkutatzen dendako gauzaik garestixenak. Gauzaik garestixenak kapazo batian sartu, gañian beste gauza batzuk ipiñi ta gure amai laguntzen zitxion Patxi Barranderuenea, ta Patxi Barranderok uste diat ixkutatuta euki zittula hadxek ez zekiat zenbat denbora, batzan eo ez zekiat non.


Ama, berriz, beti etxekoandre… Lana in zian hark hiru urte, Bilbon, Negurin ibili huan hura neskame. Neskame eon huan, bere ahizpakin, gure izeko Manolitakin. Baña uste diat gure izekok kriston bildurra zixola telefonuai, jotzen zunian beste aldea ospa iten zula! Beste batek hartu bihar telefonua! Eta zein dek hire lehenengo oroitza­ pena, txikitakoa? Akordatzen nauk siaskan esnatu, erdi illunpian ziuan kuartua, ta aurrian, bi ohien tartian ziuan irudi hori bat, amabirjiñan arpegiakin, ta harei begira esnatu nitxuan, ta aurrian ziuan neskamia. Gure atta zanak neskame bat hartu zian, gu zaitzeko. Zauztarra huan, Mikela, ta haren arpexakin akordatzen nauk nei beira. Txikia izango hintzen, ba? Txikixa bai, baña zarra igual! Nola hain txikixa jaio nitxan! Igual eukiko nixkian bi urte. Eta etxean? Zer errekuerdo dauz­ kak? Itxian? Attaittakin ta amamakin ta, elkarrekin eoten gitxuan. Gure ama alargun geatu huan, 1944an. Nik bi urte in ta handik bost egunea hil huan gure atta. Hil huan gerran eman zixuen jipoyen ondorioz. Hura zauritu in zien, ta eman ziuen pena de muerte, ta hiltzea eraman

denda itxi ta kalea bialdu zian, kasuik in gabe. Azkenian lortu zian beste zumaiar batek, hau jefe de falange huan, zertifikao hau egitia, ta heriotz zigorra kendu in ziuen. Kartzelian eduki zien uretan sartuta, ta oso gaxki ziuan. Ta heriotz zigorra eman ziuen hemen, Zumadxan. Lista de fusilamiento in zien, ta gure atten koadrillako batek in zian, bere garaian, lagun haundidxa izandakuak; gero politika zala ta ez zala haserratu hitxuan, ta hark indako listan, Abeliño ziuan. Han jun huan heriotz zigorrea.

“Nik hoiek danak jakin nixkian umetatikan, amak kontauta. Pentsazak orduan nola izango giñan gu sisteman aldekuak” "Tuntuxak beti esaten zian: “Zeñek hil zun Jesukristo? Gorridxak!”, ta hori ikasi giñien guk" zien Vigoa. Han, hemengo, Ibañarrietako apaiz batek ospitalian ikusi zian oso gaizki zeolako, ta esan omen zioan hemen lortzen bazun católico, apostólico y romano zan zertifikau bat, heriotz zigorra kendu ingo ziyotela. Etorri huan abixo hori, ta gure ama jun huan don Wenceslaona, parrokuena, ia papela ingo zion, ta bestia ukatu in huan; jende askoi in ziaon hori, ukatzia. Kalte haundidxa in zian. ta orduan jun huan gure amama Otañona, gure attan jefia huan ta, ta Agapito Otañok euki zian gure amama goiz osuan exerita han, dendan, ta itxitzeko ordua etorri zanian,

Ederra laguna, orduan… Bai. Hori izan huan, beno… bildurgarrixa. Nik hoiek danak jakin nixkian umetatikan, amak kontauta. Pentsazak orduan nola izango giñan gu sisteman aldekuak. Ta geo, eskolan, kontatzen zigutenian ipui españolistak eo, nola sinistuko genizkian, ba, guk... Umetakuak… Akordatzen nauk nola ibiltzen giñan jolasian, Tuntuxenian. Hura huan eskola txikidxa, sei urte artekua eo.

GURE ZUMAI ZARRA

Patxi Barranderonean esaten dua­ nean duk… Jaungoikotxikixeneko aldamenekuan [Udaletxetik gora, Arridokieta aldera lehen etxea]. Han godxan, baratzan eo, txabolan bat eukiko zian, ta han ixkutauta euki zian. Gure atta etorri zanian frentetikan, ya gaixki etorri huan, nahikua izorrauta etorri huan, denda ireki, attaitta Zanbuxon laguntzakin, ta mostradore danak ta gauza danak ekarri, ta material on asko ere bai, ta denda martxan jarri zian. Bea drogero bezela eon huan farmadziyan, Otañonian, ta geo afiziyua bazian gauza hodxetako, indiziyuak eman’e ematen zizkian… Danetik diru pixkat ateatzen zian.

Non huan? Ziuan Konpitteozarreneko kalian, Nagusiyan, exkerreta, etxe batian… Pisu normal batean? Bai. Sala handi-handi-handi bat huan, pupitriakin, bere arbelakin ta bere gauzakin, ta maestra Axuntxion Tuntuxa huan. Zuek jarritako ezizena? Ez, herri osuak. Eta zergatik edo? Gizena zalako. Tuntuxak baakik nolakuak dian, ezta? Ta, guk han… Nire anadxak letzen ta idazten’e zerbait ikasi zian, baña gu, umiak, han ibiltzen gitxuan jolasian, pupitrian artian, lau hankian ta jolasian, neskak ta mutillak elkarrekin, 2 urtetik sei urte arte eo horrela. Ta Tuntuxak beti . Tuntuxa: txongil edo potina, gaztelaniazko botijoari esaten zaio Zumaian. Helduleku biribila, ura sartzeko aho zabal samarra eta edateko mutur estua dituen buztin egosizko ontzi sabel handia BALEIKE 2009 APIRILA

33


PUBLIZITATEA

34

B A L E I K E 2 0 0 7 U Z TA I L A


Han ibili hintzen sei urte arte… Ni akordatzen nauk oso txikixak giñala, beti jolasian. Pentsazak: behin etorri dek gure osaba Manuel, Patxi Barranderonekua, Bilbon bizi zana, ta gure Juanitok, badakik, lehen nola pizarrinak izaten zian, “Barcelona” eskribitu dik, ta “Joño!”, gure osabak, “Eskribitzen badakik ta, ez hai makala!”. Ni kabreauta, ta ttaka-ttaka-ttaka, dibujatu nian burua, bi hanka, bi beso, arpegi bat, ta eraku­ tsi osabai ta, “Zer da hori, Abelintxo?”, “Bartzelonako alkatia!”. Ez nitxikian idazten, baña… Aitona-amonak elizkoiak hituan… Attaitta, Juan, elizkoia huan, baña gure amama Juana Kalbarios huan. Attaittak eramaten giñuztean Juanito ta biok no-

“Amama Juana Kalbarios huan. Eleiza jun ta ikusten baldin bazun 3 edo 4 lagun bazebela eleizan, hartu danak ta kalbaidxuak inazi iten zixkien, eleizen barruan, geldialdixak iten ta.” "Makil bat zian, ta ematen zian makillakin, tanborra nola jotzen dek, takatakatakataka, ba, berdin, buruan, danga, ta eozein txorradagatikan jotzen zian"

GURE ZUMAI ZARRA

esaten zian: “Zeñek hil zun Jesukristo? Gorridxak!”, ta hori ikasi giñien guk. Ta behin, Anjel Aperribai uste diat zala, galdetu ziok Malutoneko Elbirak, Mari kalian, “Zer ikasi dek, Anjelito?”, hau ta hau, “Gorridxak hil zuela Jesukristo”, ta Elbirak: “Hori ez dek horrela! Hori hurrena galdetzen dikenian esaiok Altxerri Pototok hil zula Jesukristo”. Altxerri Pototo huan Tuntuxen gizona. Ta hurrena Tuntuxak “Zeñek hil zun Jesukristo?”, ta “Altxerri Pototok!”, Anjelek. Belauniko ta dana eduki zian…

bena daneta, funtzio daneta. Akordatzen nauk lepoaiño neola eleizetatik, nazkauta. Ta mendekua hartu nahi izan nian egun batian, ta hartu diat Erramuntxo, lengusua, ta “Goazen eleiza!”, ta “Eleiza zerta?”, “Etorri, etorri, nerekin”, ta aurrea jun gintxuan, ta ni jun nitxuan hara, eleizan nola ezin zan hitzein, ta ez jolasian in, ta ezerre in, jun nitxuan diarra eitea. Eleizan inorre ez zitxuan, ta nik: “In diarra, Erramuntxo!”, ta hark “Ez!”. Ta nik: “Nik iten badet ingo al dezu?”, “Ba… bai!”, ta orduan “OOOOaaaa” diarka nik, ta hark “A!”, ta nik “Benga, fuertio!”, ta azkenian animatu huan, ta biyok diarka hasi gitxuan, ta etorri huan monagillua, Joxe Leon Aizpurua huan, orduan Pepito, ta astindu batzuk hartu ta ospa egin giñien. Amama Juana Kalbarios huan. Eleiza jun ta ikusten baldin bazun 3 edo 4 lagun bazebela eleizan, hartu danak ta kalbaidxuak inazi iten zixkien, eleizen barruan, geldialdixak iten ta. 5-6 urte arte bitartian, akordatzen nauk zoriontsu ta ondo bizi nitxala, oso ondo. Arazoak etorri hitxuan alde batetikan hasi giñanian Mertzedaiotan. Akordatzen nauk… Aurrenengo egunetako kontu bat izango huan, euskeraz hitzeiten harrapatu niñun… Ordura arte Tuntuxenean normal euskaraz? Ez genekin guk erderaz! Tuntuxenean euskeraz hitz egiten giñien. Ta han [Mertzedarioetan] euskeraz berriketan ai ni­tzala hartu, ta akordatzen nauk nola hartu niñun belarritatikan, esku banakin helduta, altxa, ta horrela eduki niñun txintxilika, eskerrak txikixa ta flakua nitxan, ta oaindikan akordatzen nauk ze soñu ateatzen zun belarriyak, kla-kla-kla, ta hark nahi zian ni nearrez jartzia, baña pentsau nian, ez zuat gustu hori emango, ta ba al dakik zer esan nun? “Earki, bai!” esan nian, ta danak parrez hasi ituan, ume danak. Amorrua hartuko zian. Laga niñun lurrian ta segi pupitrea. Hori euskeraz hitz egiteagatik. Bai­ na orduan erderaz ez huen jakin ere egingo, ez?

BALEIKE 2009 APIRILA

35


GURE ZUMAI ZARRA

Eta eskola egun bat nola izaten huan? Anaiarekin joango hintzen, nola sartzen zineten barrura… Sartzeko, kanpaia huan. Kanpaia jotzen zien, eskuakin, tan-tan-tan, kanpai txiki bat, eskolako listilluak, begi onez ikusita zebenak. Jo ta barroa juten gitxuan.

Ez, idearik ez. Txixalarrixa euki ta nik jakin ez eskatzen kumuna non dan, ta aldameneko iñork’e ez zekien, ta idearikan ez nola esan bihar zan, ta txixalarrixak-txixalarrixak eon, ta geo eramaten zien kapilla, errezatzea, ta kapillan txixa in nian, alfonbra gañian, ta dana hondatu nian.

PUBLIZITATEA

36

B A L E I K E 2 0 0 97 A R I LI LAA U PZITA

Denok batera? Edadeka klase dife­ renteak edo nola? Zebian haur eskola bat bezela eskola txiki bat ziuan, 6 urtekoentzat, ta geo handikan berehala jun gitxuan primera sekzion (zazpi urtekuak edo horrela), segunda (zortzi urtekuak) ta terzera (beatzi urtetik aurrea). Baña eonda natxiok ni baño lau urte zarrauakin pupitre berian. Ez ziuan oaingo kontrolikan. Aurrenengo sekzioan geundela, pralle bat homosexuala huan, ta batei eskua sartzen ziuan. Denen aurrean? Danen aurrian! Ikusten giñien eskua sartzen zixola galtzetatik barrena, ipurdia ikutzen ta aurria ikutzen ta, bere aldamenian ipinita. Hark ematen zian…!

“Hik ba al dakik zer dan, nola juten zian heriotz zigorrea, gillotina? Ni pelikula haxekin akordatzen nitxuan. Gu’re halaxe juten gitxuan eskola.” Makil bat zian, ta ematen zian makillakin, tanborra nola jotzen dek, takatakatakataka, ba, berdin, buruan, danga, ta eozein txorradagatikan jotzen zian. Akordatzen nauk behin esan zula: “Ahora vamos a cambiar de puestos”. Eskola bakoitzak zixkian hiru illara pupitrianak, ta gu gibixtian aurreneko sekziyuan, baña atzian, azkena, Sebastian Ixkiña ta bidxok, ta kla-kla, txalo jo zian ta “¡Cambio de pupitre!”. Aurrena ipini huan Antonio Romatet, bigarren Felix Aizpurua, hirugarren Sebastian ta laugarrena ni, berez zegokiun bezela, ta gu


“Giltza harekin eman zian osti bat, ta oaindikan hamen zeukat trongollua. Horrelakuak hitxuan.”

Gustura ez, orduan. Gustoa ez! Bildurrez! Hik ba al dakik zer dan, nola juten zian heriotz zigorrea, gillotina? Ni pelikula haxekin akordatzen nitxuan. Gu’re halaxe juten gitxuan eskola. Bildurra? Kristona. Beti nundikan izorratzeko dispuesto hitxuan. Hik in tzak kontu, matematiketako lezio bat ta arbelea ateatzen zien o bildurtiena o gutxiena zekina o horrela, ezta? Ni bildurrez eoten nitxuan beti. ta “A ver. Que salga al encerado…”, ta ni txikia nola nitxan, hantxe makurtuta, ta pentsatzen “Ez natxik ikusten, ez natxik ikusten”, los cojones, hi, “¡Avelino!”. Ta hasten huan “Un casero que ha comprado ta, ta, ta, ¿cuanto ta,ta,ta?” ta nik “No entiendo”, ta hark, “¡Así me gusta! Cuando no se entiende hay que decir ‘no entiendo’, y si hace falta repetiré cien veces”, ta bigarren aldiz “No entiendo” esaten bahuan, danba!, baña lurrea, ematen zian masallekuakin! Ta soñua? Belarriyan soñua, piiiiiiiiiii. Ta baita ere kastiguak eozein txorradatikan. “Cabeza en tierra” deitzen ziuen. Zumia ekarriarazten ziuen baserritarrei, lurrian belauniko jarri, burua lurrian, galtzak ipurdixai pea-pea inda geatzen hitxuan, ta dale, ipurdian. Markauta geatzen gitxuan. Guk eamaten genixkian kuleruak (orduan galtzontzilluik ez ziuan), telazko galtzak, ta panazko galtzak, ta halare, kriston miña ematen zian, e?

“Gure amak iten zian tortilla patatena, gabero-gabero, arrautza batekin, sei lagunentzako.” ba, “Gaur’e hartu ber dixkiat”, bildur horrekin. Ta arimetikan ateatzen baniñun entzeraura, banekian egurra nekala. Pentsazak, akordatzen nauk batian, bigarren klasian, zortzi urte o eukiko genizkian, Sebastian ta bidxok dividir ikasten, zatiketa, ta orduan zenbaki batekin zatitzen ikasita giñian, ta atea giñuztian biok entzeraura, ta bitikan zatitu behar, ipini lau numero ta, bitikan, ta ez zien esplikatzen nola iten zan! Guk nola jakingo giñien nola zan hori? Ez zian esaten, ta gu hasten giñan iten, opera-

zioa, ta ezin. Gaixki iten giñun bakoitzian masalleko bat, batian exkerrakin, bestian eskubixakin. Akordatzen nauk aldein in zula momentu batian, kanpoa, ta Xebastianei esan nitxuan: “Xebastian”, “Zer?”, “Eskerrak osteguna dan gaur. Arratsaldia jai!”. Hamabidxak arte egon gitxuan zartak hartu ta hartu. Ta horrelakuak… Buf! Jende gaixtua huan. Adibidez, ertentzeakuan formatu in behar izaten giñun filetan ta Viva españa kantatu, o Gibraltar o holako kantak, ta akordatzen nauk txixalarrixak nola neon, ta jun nitxuan txixa itea, kumunea, ta bueltau nitxanian jendia formauta zeon kantuan hasteko, bukatzen ai hitxuan formaziyua, ta giltza haundi hodxek izaten txuk, ba? Giltza harekin eman zian osti bat, ta oaindikan hamen zeukat trongollua. Horrelakuak hitxuan. Baña uste diat gorrotua zutela bai euskerari, bai euskaldunai. Orduan, zergatik zeuden, ba, he­ men? Hadxek ekarri zizkian Zumaiko alkate frankistak. Maristak zeudean lehen, Zumadxan, ta bialdu in zizkian. Gerra garaixan eskolan behealdian eon huan kartzela, montau zien Batzokikuak, han izkutatzeko karlistak, reketiak. Ta hori in zuelako eo, bialdu zizkian.

GURE ZUMAI ZARRA

gustoa, “Itxian esaten deunian ez due sinistuko!”. Aurrena zeona azkena ipini zien. Hura nearrez hasi huan, ta “¿Qué te pasa?”, “Nada”, ta “¿Qué te pasa?”, “Nada”, ta, “¿Es porque hemos cambiado de puestos?”, ta, “Siiiii”. Kla-kla, txalo jo zian berriz ta “¡Ponéos como antes!”. Bost minutuko gloria! Baña bildurrez juten gintxuan eskola.

Eta kastigu hori egiteko, zer arrazoi? Eozein txorrada. Berriketan harrapatu… Eske, ez zekiat, ze egiten giñun guk, ba? Kastigatzia normala huan. Gu juten gitxuan, BALEIKE 2009 APIRILA

37


GURE ZUMAI ZARRA Bazkaritara etxera joaten zineten? Bai, ta bazkaldu ta segituan, frontoira, pelotan itea. Ordu bata t’erditatik ordu bik t’erdita, egunero-egunero. Eta zer bazkari izaten huan? Gosea ezagutu al zenuten? Izaten huan potajia, babagorridxa, babazuridxa, ta ziuan arradxa asko, hemengo batelak ta motorrak harrapautakua, arrai freskua. Oain baño askoze klase gedxo, merkia huan. Ta arrautza… Pentsatzak nola geben. Atta hil ta geo ama geatu huan dendakin, ta bi osaba, attaitta ta amama, ta gu bi, zazpi. Gure amak iten zian tortilla patatena, gabero-gabero, arrautza batekin, sei lagunentzako. Iten zian arrautza batitu, esne pixkat bota, patata prejitu ta pataten gañea bota arrautza, baña buelta ezin eman, bestela arrautza desagertu ingo huan! Orduan, oso-osoik atea, hantxe, gañea. Ta bestela, zopa: fideuena, bautzizopa... Gosia 38

BALEIKE 2009 APIRILA

“ Jadxotakuan, nik uste diat herri osoa pasau zala ni ikustea” "Etorri huan abixo hori, ta gure ama jun huan don Wenceslaona, parrokuena, ia papela ingo zion, ta bestia ukatu in huan"

ez, baña gedxo jango bai. Gero, gure amamak iten zizkian taluak. Artairina ekartzen zian ta… Akordatzen nauk udan lengusuak etortzen ziala gure etxea, Bilbotik. Hiru hilabete. Osabak estraperlotik diru asko irabazi zian, ta Donostira juten hasi hitxuan, baña diruak aitu iten ttuk, ta hodxek aitzen jun zianian, berriz’e Zumaira, gurea, etortzen hasi hitxuan. Hadxek zien ordua bazkaltzeko ordu bi t’erditan, ta guk hamabi t’erditan, baña igandetan, nola familiartekuak giñan, elkarrekin ematen zigutean. Ta hadxek arrautza bana, ta guk bat seientzat! Ta hadxen umiak: “¡No quiero!”, ta “¿Porqué no quieres?”, ta “¡Porque tiene puntillas!”, ta Joanito ta bidxok, amai, bajo-bajo, “Ama! Zer da puntillas?”, ta ama gure esplikatzen: “Nola arrautzen zuringuak daka gauza marroi hori?”… Hadxek gogoik gabe jaten, hi, ta guk dana jango!

Jarraituko du.


ZUMAIAKO HILABETEKARIA

BALEIKE 175. ZENBAKIA. EURO BAT 2009ko MARTXOA

www.baleike.com

EURO BATEN TRUKE! SALMENTA PUNTUAK:

4 Foto Gar 4 Arkupe 4 Errota

4 Otaño liburu-denda 4 Aizpurua liburu-denda 4 Brakys

4 Egin zaitez bazkide Gaur egun 300dik gora bazkide ditu Baleike Kultur Elkarteak. Urtean 40 euroko kuota ordainduta, aldizkaria etxean jasotzen dute hilero. Horrez gain, Baleikek sortutako produktuak doan jasotzen dituzte –Karidadeko Bentaren DVDa eta 2009ko mahairako egutegia aurten–, hainbat zozketatan parte hartzeko aukera dute –liburuak,

diskoak...–, deskontuak dituzte –talasoterapia–, eta Baleikek antolatzen dituen kultur emanaldietan sarrera doan edo merkeago izaten dute. Baina horren gainetik, Zumaiak komunikazio proiektu sendo baten parte dira. Bazkiderik gabe, ez leudeke ez aldizkaririk, ez web gunerik. Egin zaitez bazkide!

BALEIKE 2009 APIRILA

39



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.