ZUMAIAKO HILABETEKARIA
BALEIKE 181. ZENBAKIA. EURO BAT 2009ko IRAILA
www.baleike.com
Alondegia eraberritzeko lanak hasi dira hamar urteren ondoren. Eraikinaren hainbat erabiltzaileren oroitzapenak bildu ditugu
oroitzapenen alondegia Z U M A I A
KO RT S A R I OA K
E TA
I T S A S L A P U R R A K
AZALA g. zabaleta
BALEIKE181 herri aldizkaria Foronda Kultur Etxea Odieta, 2 tel.: 943 86 15 45 e-maila: aldizkaria@baleike.com Argitaratzailea Baleike Kultur Elkartea e-maila: elkartea@baleike.com Administrazio batzordea: Xabier Azkue, Gurenda Serrano Erredakzio taldea: Xabier Aizpurua, Imanol Azkue, Abelin Linazisoro, Ainara Lozano Lasa, Aitor Manterola, Juan Luis Romatet, Miriam Romatet, Peio Romatet, Arnaitz Rubio eta Gorka Zabaleta Diseinua eta maketazioa: Roberto Gutierrez Hizkuntz zuzenketa: Imanol Azkue Publizitatea tel. 943 86 15 45 gurenda@baleike.com Inprimategia Antza Inprimategia (Lasarte-Oria) Tirada 800 ale Lege gordailua: SS-405/94 ISSN: 1136-8594 Baleikek ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.
4
baleike+
Alondegia: hamar urteren ondoren 19
24
Euskararen mintzalagunak
Komentua: Zumaiarentzat, zumaiarrontzat
erreportajea
23
baleike.com
Lotsaren murrutzarra
kultura
26
kontakizunak
ZUMAIA KORTSARIOAK eta ITSASLAPURRAK
Argitalpen honen edizioko laguntzaile:
B ALEI K E 2 0 0 9 U RRIA
3
alondegia:
Hamar urteren ondoren testua: JUAN LUIS ROMATET argazkiak: gorka zabaleta eta JUAN LUIS ROMATET
4
B ALEI K E 2 0 0 9 U RRIA
Zer egin Alondegiarekin? Hori izan da agintarien eta kultur eragileen ardura azken legealdietan. Hamar urte igaro dira udal ordezkariek eraikina eraberritzearen beharra azaldu zutenetik. Zenbait proposamen eta hainbat bileraren ondoren, udal liburutegia joango da Oxford zaharrean. Albistea, baina, obrak hasi direla da.
1892. urtean amaitu ziren Alondegia egiteko lanak. Ismael Manterola historialariak aipatzen duenez, etxea Uriarte familiaren eta Udalaren arteko akordio bati esker eraiki zen. “Uriarte familiak lursail bat zuen Alondegia altxa zen lekuan eta Pulpo elkartea dagoen etxeko solairu batengatik trukatu zuen Udalarekin”. Erabilpen desberdinak izan ditu ordutik eraikinak: janari eta edarien herriko biltegia eta eskola profesionala, besteak beste, azken urteetan kulturara bideratu den arte. Denborak, baina, ez du barkatzen eta eraikinak eraberritze lanak oihuka eskatzen zituen. Zer egin etxearekin? Alondegian etxebizitzak egingo ziren zurrumurrua zabaldu zen orain 10 urte. “Ez dakit asmoa bazegoen edo ideiak zer nolako harrera izango zuen jakiteko politikoek botatzen dituzten ‘bonben’ pareko bat izan zen. Baina hori entzun zen: Udalak eraikina salduko zuela etxebizitzak egiteko. Arbillagako fabrika zaharrarekin gertatu zenaren parekoa. Eraikinaren garrantzia ikusita, zenbait lagun, Ismael Manterola buru zela, asmo horren aurka agertu ginen, Oxford kulturarako bideratu behar zen etxea zela esanaz”, gogoratzen du Daniel Carballo arkitektoak. Etxebizitzak egitearen ideia edo asmoa soinu handirik gabe ahaztua izan eta gero, zazpi urteko hibernazio luzea bizi izan zuen eraikinak 2006an berriro gaiari heldu zitzaion arte. “Etxeak berritze lanak behar zituela eta, Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Gaztedia sailekin harremanetan jarri ginen, diru laguntza batzuk jaso ahal izateko. Behin ikusi genuenean proiektua egiteko gai izango ginela, asmoak herrira eraman genituen”, gogoan du Lide Amilibia kultura zinegotzi ohiak. “Etxebizitzak egiteko hainbat promozio martxan ziren garai hartan eta argi genuen herriarentzako zerbitzu publiko bat egin nahi genuela Alondegian. Herriko eragileekin bilera batzuk antolatu genituen eta Alondegiaren eraberritzea nola ikusten genuen azaldu genien”. Planteamendua egiterakoan, “ekipamendu berriak egitearen aldeko apustua” egiten saiatu zirela aldarrikatzen du. “Liburutegia aurretik bazegoen eta hura berritzeko lanak ere egin ziren Forondan. Herria handitzen ari zen eta ikusten genuen bazeudela gabezia batzuk eta hutsune horiek betetzea izan zen gure asmoa”. EAJk aurkeztuko proiektuak rock taldeentzako entsegu lokalak, grabazio areto bat, tamaina txikiko ekitaldietarako aretoa eta tailerrak edota ikastaroak emateB ALEI K E 2 0 0 9 U RRRIA
5
BALEIKE+
ko gelak jasotzen zituen. Proiektuaren zutabe handienetakoa igogailua zen. “Mari kalean adin handiko jendea bizi da eta irtenbide bat eman behar zaie. Eraikin barruko igogailuaren bitartez Mari kaleko irisgarritasun arazoak hein handi batean konpontzen baziren, lan hori egitea beharrezkoa zen; ez genuen horrekin negoziatzeko asmorik”, adierazi du. Udal ordezkariek eta eragileek egindako bilera gehienetan minutu asko eman zitzaion igogailuaren gaiari. “Uste dut prozesu guztia hor enkistatu zela”. 2007ko maiatzeko hauteskundeen ondoren, EA eta Ezker Abertzaleak osatutako koalizioa heldu zen alkatetzara. Gobernarien aldaketarekin batera, Alondegiaren eraberritze
proiektua goitik behera aldatu zen: udal liburutegia Oxfordera eramango zen. “Hauteskundeen ondoren proiektu estrategiko gehienak aldatu egin ziren. Torreberrirekin gertatu zen, haurreskolarekin ere bai. Argi genuen Alondegiarekin ere berdina pasako zela, ez zutela onartuko gure proiektua. Nolabait aurreko agintariak oraingoekin diferentziatu behar zuten”, salatzen du Amilibiak. Hirigintza zinegotzi Andoni Etxanizek beste arrazoi batzuk erabiltzen ditu proiektuaren aldaketa azaltzeko: “Liburutegia Alondegira eramatea begi onez ikusten genuen; eragile beraiek hala eskatu zigutelako. Azken finean, Foronda urruti sentitzen zuen herriak. Egin diren azken azterketek erakusten dute kultura kontsumitzeko orduan Euskal Herria Europako mailaren parean edo gorago dagoela musika, zinea edo antzerkiari dagokionez. Baina liburutegi publikoak erabiltzerako orduan nabarmen azpitik gaude. Saiatu behar dugu liburutegiak jendearengana eramaten. Erribera kalean
Andoni Etxaniz: “Liburutegia Alondegira eramatea begi onez ikusi genuen; eragile beraiek hala eskatu zigutelako”
6
B ALEI K E 2 0 0 9 U RRIA
Etxe berritua, izaera bera Eraikinaren izaera mantenduko dela azpimarratzen du Etxanizek: “Barrutik hustu egingo da eta erabat berrituko da jarraian; kanpoaldea berritu egingo da, aldatu gabe, baina bere onena agerraraziko da”. Eraikinaren solairu kopurua mantendu egingo da, baina eraikinaren altuera zertxobait handituko da (1,7 metro), teilatupean areto berri bat egokituko da eta”. Obrek 2,2 milioi euroko aurrekontua izango dute eta Antzibar enpresa eraikitzaileak egingo ditu lanak. Obren zuzendaritza LKS injinerutza enpresak eramango du. Arazorik ezean, lanak 12 hilabetean amaituta egon behar dute. Liburutegiak 2., 3. eta 4. solairuak hartuko ditu, teilatupekoa barne; lehen solairuan, berriz, bulegoak eta artxibategiak izango dira. Beheko solairuan erabilera anitzeko aretoa joango da. 136 metro koadroko azalera izango du eta, aurrekoak ez bezala, ez du posterik izango erdian. “Abuztuan egin ziren azterketa geoteknikoek erakutsi zuten eraikinaren zimenduak ondo daudela, eta proiektuan aldaketa txiki batzuk egin eta gero aurreko aretoan hainbesteko eragozpenak sortzen zituzten
BALEIKE +
beste eskaintza dotore bat izango da eta jende askok orain arte izan ez duen ohitura hori sustatzeko aukera izango du”. Eraikin dotore eta “potentea” batzuentzat, galdutako aukera besteentzat. “Herriak aurrera egin behar du, gauza berriak behar ditu. Orain liburutegia joango da; lehen ematen zen zerbitzua emango da leku berri batean. Ekipamendu berriak sortzearen aldekoak ginen gu, baina ez da posible izan”, aipatzen du Lide Amilibiak.
11. orrialdean jarraitzen du.
B ALEI K E 2 0 0 9 U RRRIA
7
PUBLIZITATEA
Jesus Olaizola eta Joxe Etxeberriak ondo ezagutzen dute Alondegia eta haren historia. Jesus 28 urtez bizi izan zen eraikinaren goiko solairuetan egokitutako etxebizitza batean; Joxe, berriz, Alondegian egon zen eskola profesionaleko zuzendari izan zen Eduardo Zubiaren alabarekin ezkondu zen: “1962an ezkondu ginen eta ordutik Mari kalean, miradorea duen etxean bizi izan gara, Alondegiaren alboan”. Goialdean sei etxebizitza zituen Alondegiak; hiru etxebizitza pisu bakoitzeko. “Maisu-maestrentzako pare bat etxebizitza gordetzen ziren, idazkariarentzat bat izaten zen, eta beste hiruak banatu egiten ziren”. Jesus 1970ean joan zen hara bizitzera. “Ezkondu nintzenean Mataderia zaharreko etxera joan ginen bizitzera, libre zegoen eta. Han urte batzuk igaro genituen, baina Alondegiko pisu bat libre geratu zenean, hara joatea proposatu zidan garaiko alkateak. Eskolako makinak beheko pisuan zeuden eta gure etxetik ez ziren entzun ere egiten. Alondegian igarotako urteetan hiru idazkari eta bizpahiru maisu pasa ziren. Udaletxean egiten nuen lan eta normala den bezala harreman handiagoa nuen idazkariekin maisuekin baino. Baina, orokorrean, harreman onak genituen denekin”. Urte askotan Zumaiako alondegia eraikin honetan egon zen. “Esan liteke herriko biltegia zela. Ardoa eta likoreak denda eta tabernetan banatu aurretik, bertatik pasatzen ziren. Udalak zerga bat jartzen zion handik pasatzen zen genero guztiari; botila bakoitzari zigilu bat jartzen zitzaion eta gero handik taberna edo dendetara banatzen zen”, gogoratzen du Jesusek. “Zumaian sartzen zen material guztia Alondegitik pasatzen zen. 1936ko Gerraren ondoren izan zen errazionamendu garaian ere bertan gordetzen ziren
edari eta janariak”, gogoratzen du Joxek. “Errazionamenduko zigilatzea udaletxe azpian egiten zen. Dendek taloi antzerakoak izaten zituzten eta han azaltzen zen bakoitzak zenbat bezero zituen. Haren arabera, hainbeste kilo arroz edo litro olio hartzen zituen Alondegitik”, gaineratzen du Jesusek. Herriko biltegia izanik, udaleko langile batek eramaten zituen bertako kontuak. Hainbat lagunek izan zuten horren ardura, horien artean Luis Beltza izengoitiarekin ezagun izan zen Luis Alvarez Rodrigo. “Urte askotan izan zen bera Alondegiko administratzailea”. Guda ondoreneko errazionamendua amaitu ondoren ere biltegi lanak bete zituen Alondegiak. 1950eko hamarkada hasieran, baina, beste jarduera bati hasiera eman zitzaion. 1951. urtean, Eduardo Zubia zuzendari zela, zabaldu zen Escuela Sindical de Formación Profesional ‘Virgen de Arritokieta’ sindikala bertan. “Zumaiako zenbait lantegi izan ziren eskola haren bultzatzaileak: Otto Holke, Yereguinekoak, Balenziaganeko garajea, etab. Enpresetako gazteei mekanikako ikasgaiak erakusteko asmoarekin sortu zen. Gazteak gauez joaten ziren eskolara, lanorduak bukatu eta gero”, gogoratzen du Joxek. Eskola indarra hartzen joan zen. Zituen baliabideak behar adinakoak ez zirenez, probintzia mailako Sindikatoaren delegazioarekin jarri ziren harremanetan eta 1953-54 ikasturtetik, hark hartu zuen eskolaren ardura. Lehen neurria eguneko eskola jartzea izan zen. “Eskolak beste maila bat hartu zuen Sindicato Unicok haren ardura hartu zuenean. Dirua gobernutik etortzen hasi zen eta ekartzen zituzten makinak hobeagok ziren. mertzedarioek hartu zuten eskolaren
“Zumaian sartzen zen material guztia Alondegitik pasatzen zen”
Bi orrialde hauetan Alondegiko jatorrizko planoak ikus daitezke. Plano hauek Udal Artxibategian daude gordeta.
BALEIKE +
Biltegia, eskola eta zerbait gehiago
BALEIKE+ Joxe Etxeberria eta Jesus Olaizola (ezkerretik laugarrena eta bosgarrena), lagun artean Pulpo elkartean.
zuzendaritza, Rafael Bragado buru zela. Inguruko herrietan izen handia hartu zuen Eskola profesionalak eta mekanika eta marrazketa ikastera eskualdeko ikasle ugari etortzen ziren”, dio Jesusek. Urteak aurrera joan ahala, Alondegiko eskola profesionalak beherakada nabarmena izan zuen. “Ikasteko balio ez zuena eskola profesionalera bidaltzen zuten”, aipatzen du Joxek. “Begira orain: enpresek lanbide profesionala ikasitako jendea eskatzen dute. Gaur egun tontoena injinerua da, eta langilerik ez dago!” Erakusketa aretoa eta Zumaiako zenbait talderen egoitza izan da Alondegia azken urteetan. Aurretik, biltegi eta eskola profesionalaz gain, beste jarduera batzuen gune ere izan zen Erribera kaleko eraikina. “Natur Taldearen lokala izan den horretan haur txikientzako eskola egon zen. Mari kalerako eskailera estuetatik sartzen den lokala, berriz, luistarren egoitza izan zen Beobideren etxetik joan ondoren. Antzerkiak eta beste hainbat jarduera egiten ziren bertan”, dio Joxek. Lehen solairuan bake epaitegia ere izan zen urte batzuetan eta behekoan gizonezkoen ile-apaindegia, Juan Olaizolak eramaten zuena. Azken horren familiak ere etxea zuen Alondegian.
Hamar urte baino gehiago igaro dira Alondegia eraberritu behar zela iragarri zenetik eta obrak hasi diren arte. “1990eko hamarkadaren amaieran hasi zen Udala etxean obrak egin behar zirela esaten, baina oraindik ez zegoen proiekturik. Ordurako, baina, zenbait lan egin zituzten. Adibidez, ganbara zena egokitu zen tratu txarrak jasotako emakumeentzako leku bezala. Erdiko posteak kendu zituzten, baina gero ez zen ezer ere egin”, du gogoan Jesusek. 1998. urtera arte bizi izan zen Jesus eta bere familia Alondegian. “Ricardo Peña etorri zitzaidan egun batean eta esan zidan, ‘Jesus, presarik ez dizut emango, baina etxe bat bila ezazu, obrekin hasi behar dugu eta’. Hura esan eta handik denbora gutxira irten genuen etxetik, baina hamar urte baino gehiago pasa behar izan dira lanak hasteko”. Jesusek Alondegia aspaldi utzi zuen; Joxek, berriz, aldameneko etxean bizitzen jarraitzen du. Egoki ikusten du liburutegia Alondegian jartzea, “edadetuentzako urruti geratzen zen-eta Foronda”. Ez da obrek sortuko dituzten eragozpenen beldur. “Okerrago da asteburuero Erribera kalean sortzen den zarata”, dio irribarretsu. “Orduan, erabakita al dago liburutegia egingo dela?”, galdetzen du Jesusek. “Ondo. Lanak has daitezela, behintzat”.
“Inguruko herrietatik ikasle ugari etortzen zen eskolara”
10
B ALEI K E 2 0 0 9 U RRIA
zutabeak kentzeko gai izan gara”, zioen Etxanizek. Zenbait kultur eragilek aurretik izandako bileretan eskatu bezala, aretoak orain arte zuen ate handia mantenduko da. “Eraikinak bi ate izango ditu: goiko solairuetara eta igogailura eramango duen atea, eta aretoaren ate independentea. Horrela, etxea itxita badago ere, aretoa erabiltzeko aukera izango da”. Bileretan hainbesteko zalaparta sortu zuen igogailua mantentzea erabaki da. “Behin horrelako aukera bat izanda, ez zitzaigun bideragarria iruditzen Mari kaleari zerbitzua emango liokeen azpiegitura hau ez egitea”, dio Etxanizek. Erabilera erregulatzeko sistema bat abian jarriko dela azaltzen du hirigintza zinegotziak, Jadarren gertatzen denaren antzera: “Igogailua erabilera mugikortasun arazoak dituztenek edota adin handiko pertsonek erabiliko dute. Horiei txartel bana banatuko zaie eraikina itxita dagoenean igogailua erabili ahal izateko, baina denbora baten barruan”. Exijentzia maila Jadarrekoa baino handiagoa izango dela dio, “dagoen tokian egonda erabilera desegokiak emateko arrisku handia dago eta”. 17. orrialdean jarraitzen du.
Iñigo Odriozola Zumaiako Natur Taldea
BALEIKE +
Igogailua erabiltzeko exijentzia maila Jadarrekoa baino handiagoa izango da
Orain lau urte mugitu ginen Oxfordeko lokalera. Aurrez Forondako goialdean egon ginen eta gero Harategiko kalean, Solfeo zaharreko etxean. Esan zigutenean lokala utzi beharko genuela udaletxe berria egin behar zutelako, leku bat eskatu genuen Oxforden. Telefono kabinaren gainean zegoen gela hartu genuen. Zumaiako leku onenean zegoen eta sekulako bistak zituen. Gauza bat zuen txarra: leihoak oso altu zeuden. Tarima antzerako bat jarri genuen eta horri esker leihoaren parean egoten ginen. Taldeko bilerak bertan egin genituen astelehenero, gure gauzen biltegia ere bazen; txalupen arraunak ere bertan gordetzen genituen; hain leku egokian zegoen! Oso gustura egon gara denbora honetan, baina bagenekien probisional geundela bertan, eraikina berritzeko asmoa zegoelako. Orain Forondara itzuli gara; bertako sotoan dugu lokal berria. Ondo dago, baina ezin da konparatu Oxforden genuenarekin: hura bezalakoa ez dugu aurrez izan eta ez dut uste berriro izango dugunik. Hura luxua zen. Oxforden erabilera zehazteko antolatu ziren bilera edo foroetan parte hartu du taldeak. Ez dakit askotarako balio izan duten bilera hauek; Oxfordekoa bezalako gaietarako bilera mota hauek arrakasta izatea oso zaila iruditzen zait, norberak beti bere interesen alde egingo duelako. Pertsonalki, oso ondo iruditzen zait liburutegia Oxfordera eramatea. Foronda hortxe dago, ez dago urruti, baina bertara propio joan behar da; Oxfordetik, berriz, egunean bitan pasatzen zara gutxienez
B ALEI K E 2 0 0 9 U RRRIA
11
PUBLIZITATEA
Belaunaldi berriek Oxford izenarekin izendatu dute Alondegi zaharra. Baina nondik datorkio izen berezi hori? Imanol Azkuek galdera horri erantzuna eman zion 2009ko otsailaren 15eko Urola Kostako Hitzan. “Garai batean, alondegiak ziren biltegi publikoak, aleak edo jangaiak gordetzekoak. Zumaian badugu adibide eder bat, 1892koa, hasieran alondegia izana, baina gero beste erabilera batzuk ere izan dituena: telegrafoen bulego, luistarren lokal, irakasle eta funtzionarioen bizileku, eskola… Gaur egun ere oso erabilia da (erakusketa, bilera… egiteko) eta aurten berritzeko asmotan dira, udal liburutegia hor jartzeko. Askok eta askok –batez ere gazteek– leku horri, ordea, ez diote Alondegia deitzen, Oxfor(d) baizik. Azalpena erraza da: garai batean Zarautzera (Antonianoetara) joaten ez ziren gazteek hor ikasten zuten profesionala; gazte horietako asko ez ziren izango argiak ikasteko, baina bai bizitzari aurre egiteko, bizitzan lizentziatzeko modukoak… Hortik Oxfor izena, eskola xume hari unibertsitate titulua eman ziona. Alondegia eta Oxfor, bi izen eraikin berarentzat, bi izenen arteko lehia baino gehiago ere bada: bi belaunaldiren (edo gehiagoren) arteko norgehiagoka eta ikuspegi aldaketa, beste hainbat alderditan ere adierazten dena”.
BALEIKE+
Eraikin bat, bi izen
Iñigo Erkiaga Zumaiako Gazte Asanblada
ZUGA orain lau urte sortu zen Oxforden. Hasieran beheko lokalean elkartzen ginen, baina gero, artistek leku hori behar zutela eta, goiko tarteko solairura pasa ginen. Pixka bat makurtuta ibili behar izaten genuen, baina guretzat nahikoa zen biltzeko, eskulanak egiteko edota biltegi bezala erabiltzeko. Baina bertan ezin genituen kontzertuak edo beste mota batzuetako ekitaldiak prestatu. Horren ondorioz erabaki genuen Erkibeko etxea okupatzea. Jakinik, gainera, obrak egitekoak zirela Oxforden eta lokalaren biziraupena mugatuta zegoela. Urtebetez mundial egon ginen Gaztetxean, udan kaleratu gintuzten arte. Une honetan ez dugu txilibitu bat gordetzeko lekurik ere. Genituen traste guztiak barruan geratu dira eta une honetan Amaiako plazan, Torreberriko arkupetan edo ahal dugun lekuan elkartzen gara. Torreberrira mugitzeko gestioak nahiko aurreratuta daude. Kontzertuak eman nahi baditugu etxean intsonorizazio lanak egin beharko ditugu, baina bitartean Oxfordi ematen genion erabilpen berbera eman diezaiokegu. Jendeak Gaztetxea kontzertuekin identifikatzen du, baina askoz gehiago da: antzerkiak, hitzaldiak, tailerrak eta beste hainbat ekitaldi antolatu nahi ditugu. Bileratan lokalik ez genuen eskatzen; argi genuen Oxfordetik ateratzen bagintuzten Gaztetxe batean sartzeko zela. Liburutegia egitearen alde egon gara hasieratik. Eraikin bati herriaren aldeko erabilera ematearen alde gaude, betiere, herriaren onerako bada. Gainera, bazegoen horren beharra.
B ALEI K E 2 0 0 9 U RRIA
13
PUBLIZITATEA
BALEIKE+
liokeen hau ez egitea”, dio Etxanizek. Erabilera Arritxuazpiegitura Aginagalde erregulatzeko BiArri sistema bat abian jarriko dela azaltzen du hirigintza zinegotziak, Jadarren gertatzen denaren antzera: “Igogailua Goiko erabilera botikaren mugikortasun ondoko lokalean arazoak hasi dituztenek ginen ikasgaiak edota adin emahandiko pertsonek erabiliko txartel banaegin banatuten Arritxu Goikoetxea etadute. biok.Horiei Bertan hiru urte geniko zaie itxita dagoenean igogailua erabili ahalizugarriak izateko, tuen,eraikina baina utzi beharrean aurkitu ginen, gastuak baina denbora baten genuen barruan”. Exijentzia Jadarrekoa zirelako. Pentsatu aukera bakarramaila zela Udalari lokal baino izango delaedo dio,tailerrak “dagoen tokian egonda bathandiagoa eskatzea ikastaroak emateko. Udalak eralokal bilera emateko arrisku dago eta”. batdesegokiak utzi zigun Alondegian, Mari handia kalera igotzen den eskaileAtzerapena ra estutik sartzen dena. Oso egoera txarrean zegoen, baina Obren hasiera uste baino gehiago atzeratu da. Otsailaren bion senarrek konponketa batzuk egin zituzten eta Udalak amaieran Iñakieta Agirrezabalaga alkateak eta Andoniaritutakoei Etxaniargindarra ura sartu zituen. Ikastaroetan zekesan egindako prentsahara agerraldi batean, beste salaketa batzuen genienean mugitzera gindoazela, pozik geratu artean, azken izandako “irregulartasun” ziren.EAJren Lau urte egin gobernuan genituen bertan, eta,egia esan, ez gebatzuk zituzten Alondegiko lanen atzerapenak nuenaipatu pentsatzen hainbeste iraungo genuenik. Albokojustilokafikatzeko. Obrak Gaztetxolako irailaren 10ean egindako ez ohiko plenoan letan zegoen haur batzuekin izandako arazo onartu ziren–komun behin betiko, alderdi guztien aldeko botoarekin. bat ezik bera erabiltzen genuen eta gazte batzuek Hitzordu hartan, zikindu obren atzerapena aurpegiratu zion EAJko goitik behera zuten– ez genuen bestelakorik izan. bozeramaile Maria Eugenia Udal Gobernuari. Tokia fenomenoa zen, etaArrizabalagak argitasun handiarekin. Agirrezabalaga alkateak, berriz, gogorarazi zionhasi oposizioko Garai horretan bilera irekiak antolatzen ziren eta buruari atzerapen hura zergatik Arrizabalaga bera alkahaietan parte hartzea erabakizen: genuen. Azken bileretarako, te zenean izandako “irregulartasunen” ondoren Gipuzkoako jarduera uzteko erabakia hartua genuen, baina ez genuen Arkitektoen jarritako helegitea. jarduera Kolegioak hau gurekin amaitzerik nahi; eskulanen tailerrak “Lehiaketako pleguak genituen egunlekukoa bereanhartzen sartu jarraipena izan behar atera zuen eta norbaitek zuen helegitea Pleguetan arkitektoaren esperienbazuen lokalkolegioak. bat edukitzearen alde geunden. Gu joan ontziadoren, baloratu izana salatzen Lehiaketa prestatzerakoan gurekin aritutakozuten. Esperanza Otaño hasi zen ikaspleguen modelo bat erabil zen, aurrez inongo arazorik gabe ibili izan zena. Baina denbora horretan Europatik sententzia bat heldu zen, non esaten zen esperientzia ezin zela baloratu. Akatsa izan zen. Hori erabili zuten gu akusatzeko”, dio Lide Amilibiak. “Ekainean atera ginen gobernutik eta jakitun ginen helegitea sartuta zegoela. Hala ere, beraiek sei hilabeteko atzerapenarekin erantzun zioten helegiteari. Hori al da bi urteko atzerapena justifikatzeko arrazoia? Ez dut uste. Nahi dutena esango dute, baina lanek 2007ko amaierarako hasita egon behar zuten”, azpimarratzen du. “Egia da lanak dezenteko atzerapenarekin hasten direla eta geuk ere badugula zer ikusia”, zioen Gobernu batzordeko kide batek. “Baina EAJk atzerapen horretan badu ardura eta erru handia”. Kontuak kontu, Alondegiko lanak abian dira dagoeneko askoren pozerako. BiArriko kide Arritxu Aginagaldek gogo
gaiak ematen. Hasieran denbora gutxirako zen: hilabete gutxi batzuk besterik ez, obrak hastekoak ziren eta. Baina azkenean kurtso osoa bete zuen. Orain ez dakit non egingo diren eskulan ikastaroak. Pena izango litzateke hau dena galtzea.
BALEIKE+ 16
Bitxikeriak IMANOL AZKUE Alondegian bitxikeria asko gertatuko ziren, seguru, eta horietako batzuk, behintzat, udal agirietan zintzo jasota daude. Hilero-hilero, administratzaileak gora-beheren berri ematen zion Udalari, beti hitz berberekin: “comunicación del Sr. Administrador de la Alhóndiga Dn. XXX con la que acompaña la relación del despacho habido en la Ahóndiga de su cargo durante el pasado mes de…”, eta Udalak onartu egiten zuen. Tarteka, ordea, badaude bitxikeriak, batez ere konfiskazioekin zerikusia daukatenak; izan ere, orduan ere, salgaiek udal zerga ordaindu beharra zeukaten eta batzuek egiten zituzten ahaleginak ez ordaintzeko: batzuetan olioa, beste batzuetan pattarra, askotan ardoa…, txaperoak beti erne ibiltzen ziren eta konfiskazioen berri ematen zioten Udalari. Adibidez, 1902ko urrian, “el dueño de la cantina situada en la estación Dn. XXX ha introducido una caja de aguardiente habiendo declarado al miquelete y guarda de servicio en la Estación que dicha caja contenía 12 botellas de jarabe zarza-parrilla”, baina salaketa jarri zioten adierazitakoa eta benetan sartu zuena ez zetozelako bat. Handik egun batzuetara, “(…) instancia suscripta por Dn. XXX por la que expone que acata y respeta los fallos del Tribunal Administrativo que han caído contra él respecto al comiso de doce botellas de ‘Anís Zorrilla’ y un garrafón de aguardiente; pero que le es imposible pagar de una vez las multas que se le ha impuesto, motivo por el que suplica se le admita pagar una peseta al día hasta total extinción de la deuda”; Udalak onartu egin zion: “acceder a lo solicitado por dicho Sr. XXX, o sea, a que pague las pesetas 416’28 que le corresponde de multa administrativa municipal a razón de una peseta al día”. Garai hartan dirutza zen, gero! Beste agiri batean, 1903an, Udalak hauxe dio, Alondegiko administratzailearen zerrenda begiratuta: “Se advierte en la relación de la venta de aguardientes que XXX que tiene dos establecimientos, no ha introducido nada más que diez litros de dicho género durante los meses de Junio y Julio, dando con esto sospechas de que ha introducido fraudulentamente alguna partida; acuerdan se le manifieste al Sr. Administrador de la Alhóndiga se proceda quincenalmente a tomar las existencias de dicho establecimientos como así bien a una vigilancia especial por parte de los agentes”.
B ALEI K E 2 0 0 9 U RRIA
Orain hamar bat urte entzun nuen zurrumurru batek zioenez, Udalak Oxford salduko zuen bertan etxebizitzak egiteko. Eraikinak zuen garrantziaz ohartuta, artikulua idatzi genuen Baleike aldizkarian, eraikinaren izaera publikoa mantentzea eskatzeko. Artikulu hartan Zumaiako adibide batzuk kanpoko beste batzuekin konparatzen nituen; Alondegia Donostiako Koldo Mitxelenarekin parekatzen nuen, biak ere eskolak izan ziren eta; bat injinerutzakoa eta bestea profesionala. Artikulu hartan azaltzen genuen logikoena zela erabilera kultural bat ematea eraikinari. Horrek kultur planaren beharrera eramaten nau. Hirigintza mailan plan orokor bat egiten den bezala, plan estrategiko horren baitan kulturari zuzendutako plana beharrezkoa da. Herriak dituen baliabideak (eraikinak), kultur jarduerak, horien beharrak eta garrantzia aztertu eta horiek denak kontuan hartuta estruktura bat osatu beharko litzateke. Jendearen ekarpenak biltzea ere beharrezkoa da. Behin plana idatzita eta hausnartuta, debatitzeko ordua etorriko da. Horren guztiaren atzetik programa ekonomiko bat etorriko litzateke, non plan hori guztia gauzatzeko aurrekontuak azalduko liratekeen, zer baliabide dauden eta zer behar den, etab. Nire ustez, beharrezkoa da, orain arte egin den guztia inprobizazio hutsa izan da eta.
Lide Amilibia: “Nahi dutena esango dute, baina lanek 2007ko amaierarako hasita egon behar zuten”
BALEIKE+
Daniel Carballo arkitektoa
Atzerapena Obren hasiera uste baino gehiago atzeratu da. Otsailaren amaieran Iñaki Agirrezabalaga alkateak eta Andoni Etxanizek egindako prentsa agerraldi batean, beste salaketa batzuen artean, EAJren azken gobernuan izandako “irregulartasun” batzuk aipatu zituzten Alondegiko lanen atzerapenak justifikatzeko. Obrak irailaren 10ean egindako ez ohiko plenoan onartu ziren behin betiko, alderdi guztien aldeko botoarekin. Hitzordu hartan, obren atzerapena aurpegiratu zion EAJko bozeramaile Maria Eugenia Arrizabalagak Udal Gobernuari. Agirrezabalaga alkateak, berriz, gogorarazi zion oposizioko buruari atzerapen hura zergatik zen: Arrizabalaga bera alkate zenean izandako “irregulartasunen” ondoren Gipuzkoako Arkitektoen Kolegioak jarritako helegitea. “Lehiaketako pleguak atera genituen egun berean sartu zuen helegitea kolegioak. Pleguetan arkitektoaren esperientzia baloratu izana salatzen zuten. Lehiaketa prestatzerakoan pleguen modelo bat erabil zen, aurrez inongo arazorik gabe ibili izan zena. Baina denbora horretan Europatik sententzia bat heldu zen, non esaten zen esperientzia ezin zela baloratu. Akatsa izan zen. Hori erabili zuten gu akusatzeko”, dio Lide Amilibiak. “Ekainean atera ginen gobernutik eta jakitun ginen helegitea sartuta zegoela. Hala ere, beraiek sei hilabeteko atzerapenarekin erantzun zioten helegiteari. Hori al da bi urteko atzerapena justifikatzeko arrazoia? Ez dut uste. Nahi dutena esango dute, baina lanek 2007ko amaierarako hasita egon behar zuten”, azpimarratzen du. Gobernuko kideek adierazi dutenez, “lanak atzeratu egin dira, hori egia da, baina horren ardura eta errua, batez ere, EAJrena da”. Kontuak kontu, Alondegiko lanak abian dira dagoeneko askoren pozerako. BiArriko kide Arritxu Aginagaldek gogoratzen zuen bezala, “Enpresa eraikitzailearen kartela Alondegiko horman ikusi nuenean poztu egin nintzen, obrak hastekoak ziren seinale zen eta”. Hasi dira, bai, hamar urteren ondoren. B ALEI K E 2 0 0 9 U RRRIA
17
PUBLIZITATEA 18
B ALEI K E 2 0 0 9 U RRRIA
Euskararen mintzalagunak Euskaraz hitz egiteko zailtasunak dituenarentzat jarri zuten iaz martxan Mintzalagun egitasmoa Urola Kostako Udal Elkarteak eta AEK-k. Peru Fernandez Arroiaberi, Jaione Garciari eta Ivan Villarri eskatu diegu aurreko ikasturteko esperientzia kontatzeko. TESTUA ETA ARGAZKIAK: GORKA ZABALETA
Asteazkenero, iluntzeko zortzietan, Nikol tabernaren atarian. Hala dute jarria hitzordua. Edozein lagun talde bezalaxe, solasean egiteko, asteko gorabeherak lagunekin komentatzeko. Ă‘abardura batekin: euskara praktikatzea dute helburu. Udako oporraldia pasata, Peru Fernandez Arroiabe, Jaione Garcia eta Ivan Villar mahai baten inguruan bildu dira berriro. Lagun zaharren modura, lotsa handirik gabe hasi dira berriketan. Euskararen mintzalagunak dira. Taldeko gidaria da Peru Fernandez Arroiabe. Euskaldun zaharra bera, euskara praktikatu nahi dutenei laguntzea ideia ona iruditu zitzaion. “Niri e-mail bat iritsi zitzaidan egitasmo honen gainean, eta ideia ona iruditu zitzaidan. Euskara ikasteko gogoa daukan jendeari laguntzea B ALEI K E 2 0 0 9 U RRRIA
19
oso polita da”. Beroaldian, galdetu egin zuen ea nola zen kontua, izena emateko asmoarekin. “Gero, pentsatzen hasi nintzen saltsa gehiegitan sartuta nengoela, eta ez ote zen gehiegi izango... Baina atzera egiteko aukerarik ez zidaten eman: beste mezu bat jaso nuen esanez taldea egina zegoela, martxan hasteko prest. Aurrera egin nuen, beraz, eta ez naiz damutu”. Jaione Garciak eta Ivan Villarrek euskaraz jakin bai, baina zailtasunak zituzten hitz egiteko. Batetik, kanpokoak izanik, ez zutelako jende asko ezagutzen Zumaian; bestetik, ez zirelako gai sentitzen. “Zumaian bederatzi urte damaratzat bizitzen, baina jende gutxi ezagutzen dut” azaldu du Jaionek. “Bilbotarra naiz, ikasketak Donostian egin nituen eta lan ere Donostian egiten dut orain. Eta lagunekin beti gaztelaniaz hitz egiten dudanez, Mintzalagun egitasmoak aukera ematen dit euskara praktikatzeko”. Batxillergora arte ikasketak euskaraz egin zituen, baina gero albo batera utzi eta kosta egin omen zaio hitz egiteko erraztasuna berreskuratzea. Orain AEKn dago, aurten EGA ateratzeko asmoarekin. Ivan Villar elgoibartarra da. Berak ere euskara pixka bat ahaztuta omen zeukan. “Euskaltegian komentatu zidaten Mintzalagun programan parte hartzeko aukera nuela, praktikatzeko, hitz egiteko. Eta jendea ezagutzeko aukera ona ere bada, neuk ere ia inor ez baitut ezagutzen Zumaian”. Iaz lehenengo aldiz jarri zen martxan Mintzalagun egitasmoa eta beraien taldea berandu samar hasi zen, martxo aldera. Normalean ikasturte oso bat izaten da. Aurten hirurek dute errepikatzeko asmoa. “Mesede egiten du, zalantzarik
"Nire gertukoenek ez dakite euskaraz eta niretzat Mintzalagun egitasmoa aukera bikaina izan da euskara praktikatzeko" 20
B ALEI K E 2 0 0 9 U RRRIA
Mintzalagun egitasmoa Urola Kosta Udal Elkarteak eta AEK-k martxan jarritako egitasmoa da, premia dutenek euskaraz hitz egiteko aukera izan dezaten ikasgeletatik kanpo. Informazio gehiago: Txomin Agirre aek euskaltegia (Bidasoa 1, behea) Telefono zenbakia: 943 860 248. Posta helbide elektronikoa: urolakosta@aek.org
gabe”, dio Jaionek. “Nire gertukoenek ez dakite euskaraz eta niretzat Mintzalagun egitasmoa aukera bikaina izan da euskara praktikatzeko, beldur hori kentzeko. Jakin arren, askotan ez zara hitz egiteko gai sentitzen, eta hesi hori gainditzen lagundu dit”. Ivani ere oso ondo etorri omen zaio lotsa kentzeko: “Euskaltegian euskaraz egiten duzu dena, hitzak ikasi eta beste, baina gero etxera zoazenean dena gaztelaniaz egiten duzu. Lagunekin, lantokian eta ogia erosteko ere, dena gaztelaniaz. Askotan, erosoago zaizulako gaztelaniaz egitea. Lotsa hori kentzeko oso ona da programa hau”. Eta berriketan jarraitu dugu… Jaione, zu orduan, bilbotar petoa, baina Donostian lanean… Bai, Bilbo bertakoa naiz bai, eta Athletic zalea. Hezitzaile lanak egiten ditut Donostian, arazoak dituzten familiekin. Psikologia ikasketak lagungarria izango zaizkizu, ezta? Bai, askotan seme-alaben eta gurasoen arteko gatazkak konpontzeko gauzak ulertarazi behar zaizkie. Donostian lan, baina Zumaian bizi. Bilbotik etorri zinenean aldaketa sumatuko zenuen, ezta? Duela zortzi urte etorri nintzen, Donostian ikasketak egitera. Zumaian osaba eta izeko ditudanez, hemen gelditu nintzen bizitzen. Eta bai, hasieran kostatu zitzaidan, baina orain Bilbon pasatzen dut txarto, estres gehiegi dago han. Auto
gehiegi, zarata gehiegi‌ Baina gutxi egoten naiz han. Ivan, zu elgoibartarra zara. Nolatan etorri zinen Zumaiara bizitzera? Ba, duela hiru edo lau urte etxea erosi genuen neskalagunak eta biok. Hementxe topatu genuen etxebizitza nahikoa merkea, eta hona etorri ginen.
ERREPORTAJEA
"Euskaraz jakin arren, askotan ez zara hitz egiteko gai sentitzen, eta hesi hori gainditzen laguntzen du"
Eta Itziarren egiten duzu lan. Bai, ingeniari teknikoa naiz eta Itziarko enpresa batean egiten dut lan. Eta krisi ekonomikoa nabaritu al duzue? Nabaritzen da, bai. Hortxe gaude, zer gertatuko den zain. Jaione, zure lanean nabaritzen al da krisia? Familietan gatazka gehiago al daude orain? Bai, behar gehiago dago, baina Donostiako Udalak dio ez duela diru gehiagorik eta zerbitzua murriztu egin da. Iturria itxi egin dute eta ez dituzte kasu gehiago ematen. Eta oporretan bidaiarik egiteko aukera izan al duzue aurten, edo etxean gelditu zarete dirua aurrezteko? Jaione: Nik oraindik ez dut oporrik izan, orain hartuko ditut, urrian. Ez dut kanporako asmorik. Baionara joango naiz pare bat egun lagun batzuengana. Ivan: Gu bai, gu Belgika eta Holanda aldean izan gara, motxila bizkarrean hartuta. Sekulako oporrak egin ditugu. Zer da gehien gustatu zaizuna? Belgikako hiriak, batez ere. ... B ALEI K E 2 0 0 9 U RRRIA
21
PUBLIZITATEA 22
B ALEI K E 2 0 0 9 U RRRIA RRIA
‘Lotsaren murrutzarra’ Saihesbideko trafikoak sortzen duen zarata murrizteko jarri ziren pantaila gardenen kontra kolpea hartuta hegazti asko ari direla hiltzen salatu du Natur Taldeak bere blogean. Europan debekaturik omen daude, eta Espainian ere hamar urte daramatzate errepide eta trenbide saretik kentzen. Argazkietan ere erakutsi dituzte pantailen ondorioak.
Australiako berriak
Zakila Biraren argazki-erreportajea ikus dezakezue web gunean, ehundik gora argazkiz osatutkao bilduma.
Imanol Sesma eta Maialen Galarraga hilabete batzutako bidaia egitera joan dira Australiara. Bidaiaren berri ematen digute Dinky-di blogean.
B ALEI K E 2 0 0 9 U RRRIA
23
KULTURA
Komentua: Zumaiarentzat, zumaiarrontzat Imanol Azkue Urte eta erdi baino gehiago pasa da Komentua Zumaiako Udalaren esku geratu zenetik. Orduan, Komentuko ateak zabaldu eta bisitatzeko aukera ematearekin batera, Udalak dei egin zien herritarrei Komentuaren erabileraren gaineko proposamenak egiteko, ideiak emateko. Komentua etorkizunean guretzat zeinen garrantzitsua izan daitekeen konturatuta, lagun talde bat elkartu, proposamen zehatz hau gauzatu eta Udalari aurkeztu genion. Gure proposamenaren mamia hauxe da: Komentuko ateak Zumaiari eta zumaiarrei zabaltzea eta hemendik aurrera, etorkizunean, Zumaia eta zumaiarrak Komentuaz baliatzea. Hemendik aurrera, gure proposamena ezagutarazi nahi dugu, eta hainbat lagunen ekarpen eta iradokizunekin are gehiago osatu. Zer egin Komentuarekin? Zertarako erabiliko dugu etorkizunean? Galdera horiek eta beste hainbat egin genituen, eta horien erantzunak aurkitzen ahalegindu ginen. Askok eta askok duela gutxi arte ez genuen ezagutzen zer zegoen Komentuaren barrualdean, nolakoa zen, eta bisitatzeko aukera izan genuenean benetan txundituta geratu ginen nolako tamainako eraikina zen, eta berehala hasi ginen galdera horiek erantzun nahian. Proposamen zehatza egiten hasi aurretik, ordea, gure artean zenbait irizpide adostu genituen, gure proposamenaren oinarri izango zirenak. Lehenik eta behin, garbi geneukan Komentuak Zumaiaren eta zumaiarren interesei, beharrei eta nahiei erantzun behar ziela, Komentuak Zumaiaren eta zumaiarren nahiak bete behar zituela, gabeziak ase behar zituela; izenburuan jarri dugun bezala, Komentuak izan behar duela Zumaiarentzat eta zumaiarrontzat. Ideia nagusi horrez gain, beste printzipio batzuk ere ezarri genituen: Komentuak etorkizunean izan behar du Goiko kalearen bizi berritzailea; Komentuak zumaiar guztientzat izan behar du eta ez da pribatizatuko, ez da
24
B ALEI K E 2 0 0 9 U RRIA
jarriko gutxi batzuen eskutan; Komentuan egiten denak egon behar du inguru fisikoan integratuta; Komentuak balio behar digu zumaiartasunean sakontzeko, herrigintzarako; Komentuak izan behar du eredugarri hainbat alderditatik: ener-
gi kontsumoa, ekipamendua eta instalazioak, zaborren kudeaketa… Printzipioei dagokienez, bat egiten dugu Dani Carballok bere proposamenean adierazitakoarekin. Behin horiek guztiak ondo finkatuta, gure proposamenaren ardatzak ezarri genituen. Hain zuzen ere, 5 dira: • Aterpetxea • Herri-museoa • Areto funtzioanitza • Jatetxea/Taberna/kafetegia • Herri-lorategia/-baratzea
Gure ustez, bostak dira bateragarriak eta elkarren osagarriak, eta bat datoz arestian azaldutako irizpide orokorrekin. Bere garaian, Komentua bisitatu genuenean, ikusi genuen horietako bakoitzak zer leku hartuko lukeen eraikinean, baina oraingoz ez dugu nahi sartu horrelako zehaztapenetan edo detaileetan. Iruditzen zaigu lehenengo erabaki behar dela zer egin nahi dugun Komentuan, zer erabilera izango duen etorkizunean, eta gero, behin hori argi izanda, etorriko da horiek zehazteko momentua. Bost ardatzei helduta, nahita ez dugu jarri zenbakirik edo ordenarik, guretzat guztiak direlako garrantzitsuak; baina horiek abian jarri edo gauzatzeko orduan alde handia dago batetik bestera: batzuk martxan jar daitezke ahalegin txikiarekin eta oso epe labur batean, nahikoa errazak direlako gauzatzen; beste batzuk, berriz, ahalegin eta lan handigoa eskatuko dute eta gehiago luzatuko dira denboran. Hori adieraztearekin batera, garbi daukagu ez dagoela zertan proposamena dena batera jarri martxan, mailakatuta ere egin daitekeela: erraza dena eta ahalegin txikia eskatzen duena lehenengo egin, eta etorkizunean besteak. Hauexek dira, ba, gure proposamenaren ardatzak:
KULTURA Ismael Manterola, Imanol Azkue, Jon Maia eta Ander Hormazuri.
Aterpetxea Iruditzen zaigu Zumaiak behar duela horrelako eskaintza bat, batez ere Zumaia bisitatzen duten askoren perfila kontuan hartuta: eskoletako ikasleak, turismo berdearekin zerikusia daukatenak (Algorri Interpretazio Zentroaren osagarri), Santiago Bidea egiten ari diren erromesak, gizarte baztertuak…. Iruditzen zaigu nahikoa erraza dela gauzatzen aterpetxea, azpiegituretako asko dagoeneko hor daudelako: sukaldea, jangela, logelak… Aterpetxea publikoa izango da, herritar guztien eskura, eta funtsean komentu izaerari eutsiko dio, garai batean zer izan zen gogorarazteko. Aterpetxea dela eta, Rakel Verak proposamen zehatzagoa egin zion Udalari, oso egoki landuta, eta bat egiten dugu bertan proposatzen dituen ideiekin. Herri museoa Hauxe da gure proposamenaren erronka nagusia, agian gauzatzen zailena, baina aldi berean Zumaiaren iraganari eta etorkizunari begira garrantzitsuena edo estrategikoena ere bai. Gure ustez, herri museoak balio behar du Zumaiaren izaera, nortasuna eta ondasuna gordetzeko, erakusteko, zaintzeko, sakontzeko… Museo bizia planteatzen dugu, dinamikoa, herritarrek mugiarazia, zumaiarrok egina eta elikatua; inola ere ez genuke nahi izatea biltegi hutsa, trasteak edo eduki zaharkituak gordetzen dituena. Herri museoak
"Hemendik aurrera hainbat bilera egiteko asmotan gara herriko elkarte, talde eta pertsona adierazgarrirekin" izan behar du Zumaiako herri entziklopedia (edo wikipedia) osatzeko leku fisikoa, herri jakinduria gordeko duena. Zumaiako talde edo elkarte guztiena izango da, eta hainbat ikerketa gai izango ditu: historia, ohiturak, antropologia, musika, argazkiak eta irudiak, toponimia, bertsolaritza… Museoa izango da barrura begira (guretzat, zumaiarrontzat, eta batez ere eskoletako ikasleentzat) eta kanpora begira (bisitarientzat). Bukatzeko, herri museoa beste zentro batzuen osagarria izango da (Algorri, beste museoak…). Areto funtzioanitza Orain dela gutxi arte mojaxarren eliza izan dena. Hainbat erabileratarako egokia: musika eta antzerki emanaldiak, hitzaldiak, aurkezpenak, prentsaurrekoak… Zabalik egongo da herriko talde eta elkarte guztiei. Moldaketa txiki batzuk eginez gero, leku bikaina izan daiteke, epe laburrean egingarria, eta ondo legoke horretarako diru- kopuru bat izendatzea 2010eko aurrekontuetarako.
Jatetxea/Taberna/Kafetegia Iruditzen zaigu honelako zerbitzu batek balioko lukeela Goiko kaleari bizia emateko. Halaber, uste dugu aterpetxeari lotuta egon daitekeela, hark eman beharreko oinarrizko zerbitzu batzuk (gosaria eta afaria, batik bat) emateko. Gastronomiari dagokionez, ahalegin berezia egin beharko litzateke gure berezko produktuak eskaintzeko: olagarroa, Zumaiako baratzeetako produktuak, Zumaian arrantzatutako arrainak… Herri-lorategia/-baratzea Mojaxarren baratzea pareta batek itxi digu orain arte eta uste dugu badela ordua hori zabaltzekoa, zumaiar guztiok sarbidea izatekoa, guztiok erabiltzeko eta gozatzeko, are gehiago kontuan izanik Goiko kalean ez dagoela berdegunerik. Ez dugu uste, ordea, horma bota behar denik, horri eutsi egin beharko litzaioke eta: harresian ate batzuk zabalduta nahikoa litzateke. Horra hor gure proposamenaren ardatzak, laburbilduta. Orain, hemendik aurrera, hainbat bilera egiteko asmotan gara Zumaiako elkarte, talde eta pertsona adierazgarrirekin, gure proiektuaren berri emateko, ideiak eta hobekuntzak jasotzeko eta are gehiago osatzeko. Norbaitek gure proiektuaren gaineko interesik izanez gero, zuzenean jo dezake egileongana, edo helbide elektroniko honetara idatzi: komentua@gmail.com. B ALEI K E 2 0 0 9 U RRIA
25
ZUMAIA KORTSARIOAK eta ITSASLAPURRAK TESTUA: InazIO TOLOSA ILUSTRAZIOAK: ANDER HORMAZURI
26
B ALEI K E 2 0 0 9 U RRRIA
gaia dugu pirata eta itsaslapurrena, abenturekin eta askatasunarekin lotzen duguna. Bestalde, sarritan entzun dugu nola antzinatik piraten beldur bizi ziren kostaldeko biztanleak. Gutxitan, ordea, jaso izan ditugu horien berri zehatzak. Bazirudien historiagileek abentura eta ipuinaren eremura baztertzen zutela
Johan Perez de Çumaya piratak ekintza ugari egin zituen XV. mende amaieran
filibustero eta kortsarioen atal
mairuak, turkiarrak (azken horiek, nonbait, bortitzenak)… Inguru askotako itsaslapurrak, gaizkileak bezain trebeak, oldartzen ziren bertako itsasontzien aurka, eta hemengo ekonomiari kalte handiak sortzen zizkieten. Egun, piratak badaude; azkenaldian Somaliakoek hartu dute sona handia, baina Filipinetan, Hego Amerikan eta Txinako itsasoan ere aurkitzen ditugu. Beren erasoaldiak azkarrak, bortitzak, maltzurrak, gordinak eta beldurgarriak dira, eta halakoxeak ziren garai batekoak ere, ondoren ikusiko dugun bezala.
“ Z U M A I A ” I Z E N E K O P I R ATA K
hau, eta historia ofizialak ez zuela denbora galtzen abenturetako mundu fantastikoarekin zeriku-
Johan Perez de Çumaya: corssari.
sia zuen gaiarekin. Baina ez da horrela; hasieran era anekdotiko
Lehen aipamena 1487koa dugu, Frantziako Probentza itsasaldean.
batean ikertzen hasi baziren ere, gero eta gehiago dakigu itsas-
Han, pirata euskaldun batek, Mallorcako pirata bat lagun zuela,
lapurrei buruz, eta eragin handia izan zuten garaiko ekonomian
Montpelierko merkatari batzuei babesa emango zietela hitzartu
eta politikan, hau da, hain garrantzitsua zen eta den itsasoko bide
ondoren, eraso egin eta dena lapurtu zieten. Lapurretari amarru
komertzialen kontrolpean.
itsusia gehitu behar zaio, babesteko hitza eman ondoren oldartu
XIV-XV. mendeetan zehar, euskal piratak (garai hartan “viz-
baitzitzaien. Pirata horien izenak ez dira agertzen, baina bat Zu-
caynos”, hau da, bizkaitarrak deitzen zieten) ezagunak ziren, bai
maiakoa zela aipatzen da, eta dirudienez Perez de Çumaya zen
Ingalaterrako kostaldean, baita Mediterraneo itsasaldean ere. Uste
berau. Garai hartan ekintza ugari egin baitzituen.
dugun baino euskaldun gehiago ibiltzen ziren zeregin horietan,
Fernandok, Aragoiko erregeak, Napoliko erregeari eskatu zion
Aragoiko Koroan, Probentzan, Napolin, Sizilian, Genoan…,
bere lurraldeetan bi pirata horiek agertuz gero atxilotzeko, eta la-
baita musulman eta turkiarren artean ere. Aita santuak berak ere
purtutako merkantziez jabetzeko. Enrique infanteak, Katalunian
musulmanekin harreman komertzialetan sartzeko debekua eman
erregearen ordezkari militarra zenak, antzeko agindua jaso zuen.
zuen, eta erregeek akordioak hartzen zituzten piratak menderatu
Urte bereko urrian, Juan Perez Çumaya bere hiru itsasontzie-
nahian; piratek, berriz, entzungor, lotsagabe, agerian, beldurrik
kin Mallorcako hirian zegoen, Jaume Marc merkatariaren zain, eta
gabe eta gupidarik gabe erasotzen zuten.
azken horrek bere bidaiarekin jarraitzeko babesa eskatu zionean,
1498an hogeita bi euskal pirata urkatu zituzten Capo Pachinon (Sizilian), ezustean preso hartu ondoren (ez ditugu haien izenak
Çumayak erantzun zion, harrokeria osoz, ontziaren jabe egiten zela, eta 5.000 dukat baino gutxiagotik ez ziola itzuliko. 1488an Çumayak une txarrak ere izan zituen. Berberiatik zeto-
ezagutzen). Aurpegi asko ditu piraten gai honek. Erasoak egin bai, baina
rren Veneziako muda –ontzi flota– Sirakusan (Sizilia) Çumayaren
jaso ere egiten zituzten marinelek eta herrialdeek. Han euskal pi-
bi ontziz jabetu zen; baina, urte berean, bere galeoi handiaren po-
ratak, eta hemen, berriz, gure artean ingelesak, flandiarrak, fran-
derioz, Çumayak hiru ontzi veneziar hartu zituen.
tziarrak,
KONTAKIZUNAK
Betidanik erakargarria izan den
portugaldarrak,
Beste batean, Tommaso Loredan Berberiako mudaren kapitain veneziarrak ihes egin behar izan zion, eta Sirakusako portuan gorde. 1494ko dokumentu batean Fernando Katolikoak (Aragoiko Erregeak) valentziar kutsua duen katalanez azaltzen dio Deniako (Alakant) alkateari nola Deniakoportuan dagoen Çumaya izeneko kortsarioak hiru nao veneziar lapurtu dituela, bat gariz betea. Hona hemen gutunaren zati bat: «Yo el Rey. Batlle. Per part del Ilustrisimo Dux de Venecia nostre molt amat et molt car compare et de la Comuna nos es feta relacio dient que en dies
ilustrazioa J.R. Guevara-rena
B ALEI K E 2 0 0 9 U RRIA
27
KONTAKIZUNAK 28
passats hu nomenat Johan Perez de Çumaya, corssari, ha pres
Juan Martines de Çumaya
tres naus de subdits e naturals nostres e que la una d`àquelles
Aurrekoaren senitartekoa izango zen, eta Sevillako kapitain baten
ha portat carregada de forment e altres mercaderies en auqeix
menpe jarduten zuen. Oso bitxia da nola Konstantinoplako prin-
port de Denia,
tzearekin, hau da, Mediterraneoko jaun eta jabearekin, eta, beraz,
-Datum en Medina de Campo lo primer dia de Abril de
Errege Katolikoen etsai nagusiarekin, elkartu ziren Cadizko ba-
mil CCCCLXXXXIIII. Yo el Rey.-Dirigitur Bajuilo ville
dian ontzi bati eraso egiteko.
Denie.-L.Gonzalez,secretº.»
1484ean Errege Katolikoek agindu zioten Lope Rodriguez de
Sigillum Secretum izeneko liburuan azaltzen denez, beste
Logroño Bizkaiko korrejidoreari Juan Martines de Çumaya itsa-
gutun batean, Aragoiko Fernando erregeak honelaxe aipatzen
sontziko maestrea atxilotzeko. Cadizko badian Sevillako Alfonso
du Sumaya:
Beltran kapitainaren agindupean, Konstantinoplako printzearen
“…infame pirata del demonio, no temeroso de Dios ni de la
ontzia lagun zutela, Madeiratik zetorren ontzi bati eraso egin eta
Real Autoridad…”
lapurtzeagatik.
B ALEI K E 2 0 0 9 U RRRIA
ondoren, Borralla ontzia-
Don Fernando e doña Ysabel, (……) a vos, el liçençia-
ri su eman zioten. Itsasla-
do Lope Rodrigues de Logroño, nuestro corregidor del nuestro noble e leal condado e señorío de Bisca-ya, salud e graçia. Sepades que (……….) Andrea de Caçana con una nao cargada de açúcar e otras mercadurías que traía de la ysla de la Madera,(……) e que a la entrada a la baýa de Cáliz que acodieron contra él dos naos de armada e que en la una dellas yba el prínçipe de Costantino-pla e que la otra era de çiertos vezinos dese condado e que en ella venía por capitán Alfón Beltrán, vezino de la çibdad de Seuilla, e por maestre della Juan Martines de Çumaya, vezino de la villa de Çumaya, e que por fuerça e contra su voluntad le en-traron e tomaron todas las merca-
1480an Domingo de Ganboari ontzia lapurtu zioten Ingalaterrako Portland hirian
purretako ekintza honetan Zumaya ontziko maestreaeta hamar marinel hil ziren. Zumaiarrei erasoak 1480an Domingo de Ganboa zumaiarrari San Pedro ontzia (180 tonakoa) lapurtu zioten Ingalaterrako Portland hirian. J. Arred kortsarioak lapurtu zuen, bi karabela armaturekin. 1570an San Bartolomé naoa
durías e cosas que en ella traýa, que podían valer
(120 tonakoa) Galiziako uretan
a justa estimaçión […] marauedís e [….] la dicha carauela.
itsaslapur luteranoen eskuetan
Lo qual visto en el nuestro Consejo (………)., vos mandamos
geratu zen.
que doquier e en qualquier logar que al dicho Juan Martines
Santa María ontzia, Lazaro Areizti eta Martín de Elcano zu-
de Çumaya pudierdes aver, le prendades el cuerpo e así preso,
maiarrena, 1574an Arroxeleko kortsario luteranoek hartu zuten
llamadas e oýdas las partes a quien atañe, fagades e adminis-
Llanes inguruan, Andaluziarako bidean zihoalarik.
tredes sobre ello todo conplimiento de Justiçia.
Zumaiako Trinidad naoa (130 tonakoa) 1585eko irailean hartu
………………………………………….
zuten kortsario ingelesek Finisterre aldean Ternuatik zetorrenean
Dada en la çibdad de Taraçona a quinze días de hebrero año
(makailutik).
del nasçimien-to de Nuestro Señor Ihesu Christo de mill e
Iñigo de Elorriaga, Nuestra Señora de Arridoquieta (200 tona-
quatroçientos e ochenta e quatro años. Yo el rey. Yo la reyna.
koa) ontziaren jabea, erail egin zuten Mexikotik Sevillara bitar-
Yo Fernand Áluares de Toledo, secretario del rei e de la reina
tean, bere ontzia kortsario ingelesak eraso egin ondoren 1589an.
nuestros se-ñores, la fiz escreuir por su mandado .
KONTAKIZUNAK
Comisión al corregidor de Viscaya.
Zumaiako portuak 1585 eta 1597 bitartean sei ontzi galdu zituen kortsario etsaien eskutik, 1588, Santiago Zabra herriko mai-
Zumaya izeneko nao bat. Mosén Diego de Valera, Gaztelako koroaren kortsario gaietarako aholkulariak, Portugalekin guda zegoela aprobetxatuz, Gibraltar
ruek hartu zuten Sanlucar inguruan (Andaluzia) 1590ean Zumaiako Madalena naoaz (500 tonakoa) jabetu ziren pirata ingelesak, Gipuzkoatik Sevillara zihoanean
inguruan portugaldar ontziak erasotuz eta lapurtuz sekulako dirutza egin zuen. 1482an eskuadra bat osatu zuen, bere bi karabela,
Esteban Echaniz Kapitaina
zenbait galera eta gure herriko neurri handiko Zumaya izeneko
Zumaiako Torreberriko jabea zen Esteban Echaniz itsas kapitai-
nao batekin. Italiatik aberastasunez beteta zetorren Borralla be-
nak 1631n Santo Domingo ontziarekin eraso bitartez lapurtu zuen
laontzi handiari eraso egiteko prestatu ziren, baina nao handi hori
irudiko ontzi holandarra. Artilleriako hamar pieza, oihal garestiz
ondo babestuta zetorren, Portugalgo armadako nao nagusiarekin,
eta azukre ogiz betea zuen sotoa. Garai hartan dirutza zen 12.000
beste zenbait karabelekin eta Genoako karraka batekin. Varela-
dukategatik saldu zuen, eta horren berri dugu Echanizek ez zue-
ren indarra baino handiagoa zen portugaldarrena. Erasoan, ordea,
lako tripulazioaren gogoko banaketa egin, eta auzia auzitara era-
Portugalgo armadako nao nagusia, bi karabela eta Genoako ka-
man zuten.
rraka, eta horietako tripulazioa eta aberastasunak hartu zituzten;
(Hondarribiko Artxiboa, erref. E-7-I-8-Exp.15).
B ALEI K E 2 0 0 9 U RRIA
29
AGENDA
urria
eta
ERAKUSKETAK
URRIA
Irailak 18-urriak17: OLARRO EGUNA 2008 – Argazki fallyko sariak Urriak 19-31: +TUren eskutik “Emakume eta Gizon Homosexualak historian zehar”
Igandea, 18 12:00etan Aita Mari aretoan Deabru beltzak “ Nora zoaz txano gorritxu” Osteguna, 22: 22:15ean zine forum: “Génova”. Ostirala, 23: 22:00etan, Baleike kultur elkarteak antolatuta ZURA taldearen kontzertua komentuan Ostirala, 30 20:00etan eta 22:00etan “EL club de los caballeros” antzezlana Larunbata, 31 19:00etan Aita Marin Euskal Kantagintza saioa
DEIALDIAK - Urriaren 1etik aurrera: Ludotekan Ate Irekiak (943-143264) - urriaren 9tik 12ra, Eusebio Gurrutxaga plazan, Elikagaien Azoka. - Urriak 26- 29 21:30ean Aita Mari zinean, Zinema Sozialeko Zikloa. - ASTEBURU MIKOLOGIKOA: urriaren 23tik 25era. - Azaroaren 17tik 22ra Xixili Egunaren aitzakian, MUSIKA ASTEA - MUSIKA MAKETENTZAT DIRULAGUNTZAK: oinarriak kultur etxean. Dirulaguntza eskaerak aurkezteko epea: azaroaren 24a.
30
azaroa
B ALEI K E 2 0 0 9 U RRIA
AZAROA Igandea,1 19:00etan Parrokian Tolosako Abesbatza topaketen barne kontzertua: SWEDBANK
CHAMBER CHOIR (Letonia Osteguna, 5: 22:15ean zine forum: “Cerezos en flor”. Ostirala, 13 22:00etan Aita Marin, antzerkia “Hector” Asteartea, 17 18:00etan Musika Eskolan, XIXILI EGUNAREN AITZAKIAN Entzunaldiak Osteguna, 19: 18:30ean Maria eta Josen, Musika Eskolaren Xixili eguneko Jaialdia. 22:15ean zine forum: “Still walking”. Larunbata, 21: 18:30ean San Pedro abesbatzaren Xixili eguneko Kalejira 19:00etan Zumaiako Musika Bandaren Xixili eguneko kontzertua Igandea, 22 12:00etan Aita Marin LURBIRA OPERArekin “Euskal Ipuin bat”
Ostirala, 27: 19: 30ean, Forondan, Baleike kultur elkarteak antolatuta Literatur emanaldia: Patzi Zubizarretaren “Zikoinaren hegaldia” (Pello Ramirez laguntzaile) Larunbata, 28 19:30ean parrokian, organo kontzertua: ALESSANDRO BIANCHI. Igandea, 29 12:00etan Aita Marin MacJearas Band “Bourbonetik Broadwayra” kontzertu didaktikoa
Udazkenean
Aita Mari aretoan Urriak 18 12:00etan Deabru beltzak Nora zoaz txano gorritxu
Azaroak 29 12:00etan MacJearas Band Bourbonetik Broadwayra
Urriak 30 20:00etan eta 22:00etan TXALO El club de los caballeros
Abenduak 3 19:00etan Internet Kafe Julene Azpeitia sari banaketa
Azaroak 13 22:00etan TXALO Ni naiz Hector, ni bakarrik
Abenduak 13 12:00etan GORAKADA Cirano
Azaroak 22 12:00etan LURBIRA OPERA Euskal ipuin bat
Abenduak 18 22:00etan GLU GLU Cocidito madrile単o
B ALEI K E 2 0 0 9 U RRIA
31