186 (2010eko martxoa)

Page 1

ZUMAIAKO HILABETEKARIA

BALEIKE 186. ZENBAKIA. EURO BAT 2010eko MARTXOA

www.baleike.com

MOJAK KOMENTURA ITZULI DIRA Film labur bat grabatu dute komentuan zine eta antzerki ikastaroetako ikasleek

Telebista aldatu nahi? eskaintza berezia BALEIKEko irakurleentzat!

Begiratu 21. orrialdean

H A I T I KO H O N DA M E N D I A Z U M A I A R B AT E N B E G I E TA N



AZALA g. zabaleta

BALEIKE186 6

baleike+

TRAVELLING BAT ZINEAREN BIHOTZERA

herri aldizkaria Foronda Kultur Etxea Odieta, 2 tel.: 943 86 15 45 e-maila: aldizkaria@baleike.com Argitaratzailea Baleike Kultur Elkartea e-maila: elkartea@baleike.com Administrazio batzordea: Xabier Azkue, Gurenda Serrano Erredakzio taldea: Xabier Aizpurua, Imanol Azkue, Abelin Linazisoro, Ainara Lozano Lasa, Aitor Manterola, Juan Luis Romatet, Miriam Romatet, Peio Romatet, Arnaitz Rubio eta Gorka Zabaleta Diseinua eta maketazioa: Roberto Gutierrez Hizkuntz zuzenketa: Imanol Azkue Publizitatea tel. 943 86 15 45 gurenda@baleike.com Inprimategia Antza Inprimategia (Lasarte-Oria) Tirada 800 ale Lege gordailua: SS-405/94 ISSN: 1136-8594 Baleikek ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

4

19

helena albizu: “oso matxista da futbola oraindik ere”

itzalaldirako prest al zaude?

hitz-tantak

16

izpiak eta hizkiak

CARLOS CALLEJO

erreportajea

23

elkarrizketa

arantxa waliño: “lurrikararen aurretik ere miseria gorrian bizi ziren haitin”

Argitalpen honen edizioko laguntzaile:

B A L E I K E 2 0 1 0 M A RT X OA

3


HITZ-TANTAK

Helena ALBIZU

Realzaleen Algorri Taldeko presidentea

"OSO MATXISTA DA FUTBOLA ORAINDIK ERE"

:

zelaian. Hitzordua, nola ez, futbol rtu du hasieran Herrikoan. Kazetariak ha a Albizu atzean jokoaren ekimena. Helen jokatzeko, sartu da. Kontraerasoan da. Elkar ezagutu badaezpada ere. Normala arrizketak aurrera arteko jarrera. Baina elk laira igarotzen egin ahala, kazetariaren ze Ausart. Lehia hasi da. Konfiantzarekin. kia. Joko garbia da bizia da bien artekoa. Ire argarria. nagusi. Oso partida erak

TESTUA eta argazkiak aitor manterola

Zenbat emakume zarete presidente Realeko zaleen elkarteetan? Ez dakit. Begiratu dut, baina ez dut datu hori aurkitu. Asko ez, ziurrenik. Pentsatzen dut ezetz. Futbola matxista al da? Nahiko matxista. Lehen orain baino gehiago? Gero eta emakume gehiago joaten gara zelaietara, baina oraindik ere oso matxista da. Realean badira emakumezkoen taldeak, futbolean eta belar hockeyan. Horien peĂąa ere izango al da Algorri Taldea? Bai, bai, jakina. Zergatik Realzaleen elkartea Zumaian? Herri guztietan daude, eta hemen ez zegoen. Horrekin harrituta zegoen jendea. Batzuk hasi ziren mugitzen. Bigarren Mailan gaude, 4

B A L E I K E 2 0 1 0 M A RT X OA

eta orain animatu behar dela zioten. Ea datorren denboraldian Lehen Mailara igotzen garen, eta Lehen Mailako elkartea bihurtzen garen. Halako elkarte askok jokalari batzuen izena edukitzen dute. Norena jarriko zenioke zuk Algorriri? Inorena ez. Zergatik? Jokalari zumaiarrik balego Realean, bere izena jarriko genioke. Baina ez dagoenez, ez dauka zentzurik besteren baten izena jartzeak. Kide bakoitzak bere gustuko jokalaria dauka, eta nor aukeratu? Zenbat kide ditu Algorri Taldeak? Hogeita zortzi. Emakumeak zenbat? Orain momentuan ez dakit, baina zuzendaritzan bi gaude, eta Zumaian Realeko

“Lehengo futbola ezberdina zen: potentzia gehiagokoa, eta indar eta gogo gehiago zuten�

Realeko bazkide al zara? Eta akzionista? Bazkidea naiz.

zaleen artean, asko dira emakumezkoak.

Baina ez bada igotzen zer egingo duzu? Pena handia hartuko dut, aurreko bi urteetan bezala. Baina jarraitu egingo dut Realaren alde.

Futbolzalea ala futbolari ohia ere bai? Biak. Futbolari izan nintzen, Zumaiakon, emakumeen hasierako talde hartan. Baina segituan lesionatu nintzen, eta akabo. Futbolari izan zinelako futbolzale ala futbolzale zarelako futbolari? Beti izan naiz futbolzalea, eta futbolari izan nintzen futbolzalea naizelako.

Aurten bai? Bai. Nola ospatuko duzu? Espero dut Liga amaitu aurretik igotzea, eta hiru partida falta direla, Cadizera joatea astebete pasatzera oporretan. Han jokatuko du orduan Realak, eta partida ere ikusiko nuke.

Etxeko balkoian Realeko bandera al daukazu? Ez. Ez daukat balkoirik. Eta leihoan ezin dut, haizeak behera botatzen didalako. Noiz izan zenuen Realeko lehen elastikoa? Behin ere ez dut eduki, duela bi denboraldi


arte. Gasteizko partida hartarako laga zidan Javi Leitzak, eta gero oparitu egin zidan. Alavesek azken segundoan irabazi zigun, eta igotzeko aukera galdu genuen egun hartan.

Reala eta...? Osasuna. Bueno, Zumaiako! Lehenen Zumaiako, gero Reala, eta gero Osasuna. Anoeta eta...? Ez dakit.

Futbola, telebistan ikusteko ala zelaian bertan? Zelaian.

Gordeta daukazu edo egun hartan gertatu zena eta gero, zakarretara bota zenuen? Ez, ez. Gordeta daukat!

Txuria, urdina eta...? Gorria.

Ze txarrak diren epaileak... Nahiko txarrak.

Noiz joan zinen aurrenekoz Reala ikustera? Ez dakit. Atotxan zela badakit, baina noiz ez. Garai hartakoa beste Real bat al zen? Bai. Zergatik? Beste xarma bat zeukan. Beste era batera jokatzen zuten. Lehengo futbola ezberdina zen: potentzia gehiagokoa, eta indar edo gogo gehiago zuten jokalariek.

Realeko jokalari onena orain? Xabi Prieto. Txarrena? Esan lasai bat, berak ez du hau irakurriko eta. Ez dakit. Umetako idoloa? Lopez Ufarte. Noiz egingo du Algorri Taldeak lehen bidaia Europako lehiaketaren bat ikustera? Realarekin hemendik bizpahiru urtera. Bestela, ondo egongo litzateke beste talderen bat ikustera joatea, baina hori zaila da.

Athletic, akaso? Ez dut uste (barrezka).

Baina denboraldi honetan, miraria! Onak ematen dute denek. Ez pentsa! Ondo goaz, eta ez da hainbeste sufritzen, baina txarrak dira.

“Zumaiako jende ezberdina biltzea nahi dugu, koadrilla askotakoak, adin guztietakoak�

HITZ-TANTAK

Izena: Helena Albizu. Jaioterria: Zumaia Jaioteguna: 1971ko urtarrilaren 14a. Lanbidea: Dietista-nutrizionista ospitale batean.

Egin ezazu propaganda pixka bat, jendea taldera erakartzeko. Adin guztietako jendea gustura hartuko dugu. Nahi dugu Zumaiako jende ezberdina biltzea, koadrilla askotakoak biltzea. Umeek kalean Bartzelona, Liverpool eta beste talde batzuetako elastikoak janzten dituzte. Eta Realekoak? Hori aldatu egin behar da. Realarekiko zaletasuna landu beharra daukagu, eta Algorri Taldearekin hori egingo dugu. Aizu, Zumaian kalera irtendakoan, gero eta jende gutxiago ezagutzen al duzu? Adinagatik bada, bai. Gazteak ez ditut ezagutzen. Bestela, ez horrenbeste. Gerta daiteke Zumaian beste nonbait lan egiten duen jende gehiago bizitzea orain, eta kalean apenas ezagutzea, baina beste herri batzuetan gehiago direla uste dut. B A L E I K E 2 0 1 0 M A RT X OA

5


Travelling bat zinearen bihotzera TESTUA: JUAN LUIS ROMATET ARGAZKIAK: GORKA ZABALETA

6

B A L E I K E 2 0 1 0 M A RT X OA


Eskaileraren barandan etzanda, beheko solairuan hizketan ari direnei oihuka ari zaie Eneko Dorronsoro: “Isiltasuna eskatzen dudanean, denontzat da, zuentzat ere bai!”. Deia ez da behean daudenen belarrietara heldu eta umoretsu hizketan jarraitu dute. Zuzendariak are eta ozenago hitz egin die: “Isiltzeko!”. Gauzatzen ez den isilune horren zain dago errodajeko taldea, film laburrerako plano bat grabatzeko esperoan eta zurrumurru txikiena ere hartzen du Roberto Gutierrezek eskutan daraman mikrofonoak. Beheko solairuan daudenek azkenean entzun dute Enekoren eskaria; ez da txintik entzuten eta denak prest daude planoa grabatzeko. “Grabatzen… hasi!” Zikloiak herria hankaz gora jarri behar zuen asteburuan, Mojaxarren Komentua zineko platoa bihurtu da. Film laburrak egiteko ikastaroaren zazpigarren asteburua zen; filmatzeko unea. Aurreko asteetan paper gainean egin zuten lan. Istorio bat sortu zuten, gidoi teknikoa marraztuta zegoen eta pertsonaiak eta lekuak girotzeko lanak eginda. Asteburu hura, baina, desberdina zen; paperean idatzita eta marraztuta zuten abentura hura gauzatuko zen, azkenean. Parte hartzaileen artean ilusioa nabari zen, baita lana egiteko gogoa ere. Bakoitzak bazekien zein den bere lana eta gogotsu ekin zioten erronkari. Victor Erice zuzendariak emandako kurtso batean parte hartu ondoren eta Zumaian zinearen inguruan mugimendua zegoela ikusita izan zuen Eneko Dorronsorok ikastaro hau emateko ideia: “Nire asmoa zen film labur bat egiteko egin behar den prozesua zerotik irakastea, gidoi bat sortzen duzunetik, muntatzen amaitzen duzun arte. Helburuak ez zuen izan behar azken produktua sortzea, hau da, film laburra bera, prozesua erakustea baizik”. Hamar asteburu iraungo zuen abentura urtarrilean abiatu zen bagaje desberdineko 11 ikaslerekin. Batzuek ikus-entzunezkoen alorreko ikasketak eginak zituzten, nahiz eta gero zine munduan aritu ez; beste batzuek kuriositateagatik eman zuten izena ikastaroan. “Beti gustatu izan zait zinea eta interesa ere izan dut, baina ez dut inongo ikasketarik egin, ezta etxeko bideorik grabatu ere. Baina kuriositatea nuen”, zioen Jon Fernandezek.

BALEIKE +

Zumaian gauzatzen ari diren bi ikastaroek bat egin zuten orain gutxi Komentuan, film labur baten errodajean. Kameraren aurrean antzerki tailerreko emakumeak zeuden; atzealdean, film laburren ikastaroko parte hartzaileak. Zineaz, antzerkiaz eta ilusioaz hitz egingo dugu ondorengo orrietan.

B A L E I K E 2 0 1 0 M A RT X OA

7


BALEIKE + Film labur batzuk ikusi eta aztertuz hasi zuten ikastaroa. “Pelikulen alderdi teknikoak aipatzen ziren, baina baita haren atzean zeuden istorio txikiak ere. Horiek entzunda ohartzen dira zenbat gauza izan behar diren kontuan pelikula bat egiterakoan”, argitu du irakasleak. Parte hartzaile guztiak bat zetozen esatean zailtasun dezente izan zituztela gidoia idazteko unean. Ane Azkueren ustetan, ikastaroko une “gogorrena” izan zen; Iñaki Urreistiren esanetan, berriz, “pixka bat kaotikoa izan zen, bakoitzak bere ideiak zituen eta”. Irakaslearen lana izan zen ideia horiek guztiak gidoi batean biltzea. “Beharrezkoa zen denen iritziak kontuan hartzeko, denek sentitu behar zuten eta zerbait ematen ari zirela. Hamaika lagunen artean egin da gidoia eta ez da batere erraza izan guztien ideiak istorio batean biltzea. Lortu genuenean asko poztu nintzen. Egun horretan estres handiarekin eta ia ahotsik gabe bukatu nuen, baina polita izan zen”, onartu du irakasleak. Behin gidoia amaituta, eta grabazioari ekin aurretik, departamentu desberdinak sortu ziren. Ane Azkueri gidoi teknikoa eta storyboarda (plano bakoitza azaltzeko marrazten den komiki antzerakoa) egitea egokitu zitzaion; Iñaki Urreistik eta Jose Luis Tote Elosuak arte taldea osatu zuten eta aktoreentzako jantziak bilatzeaz gain, Komentuko gelak egokitu zituzten pelikulako garaira; Jon Fernandezek kamera bat maneiatu du lehen aldiz eta Roberto Gutierrez soinu departamentuaz arduratu da. “Sekulako ilusioa dute”, dio txundituta Enekok. “Arte taldekoak Donostian aritu ziren mojen jantzi bila eta aurkitu 8

B A L E I K E 2 0 1 0 M A RT X OA

“Arte taldekoak Hondarribiko komentura joan ziren hemengo mojekin hitz egitera”

ez zituztenean, Hondarribiko komentura joan ziren hemen egondako mojekin hitz egitera. Produkzioaz arduratzen denak negoziaketak egin behar izan ditu tabernetan bazkariak lortzeko. Zuzendari laguntzaileak planing guztia egin du… dena ari dira egiten”. “Inoiz ez dut gozatu errodaje batean hemen bezala”, dio irakasleak. “Erabaki asko beraien esku utzi ditut, nahiz eta agian nire iritzia beste bat izango litzatekeen. Batek esan zidan orain pelikulak beste era batera ikusi dituztela. Hori ere bazen nire asmoa; azaltzea bi plano segidan daudenean zer dagoen horren atzetik, gauzak nola egiten diren eta erabakiak hartzeak zer dakarren. Egiten ari diren film laburra ikusten dutenean ez dute pelikula bakarrik ikusiko; plano bat errodatzean zer egin behar izan zuten eta beste hainbat istorio gogoratuko dituzte”. Horren jakitun dira ikasleak beraiek ere. Jon Fernandezek esan bezala, “uste baino lan gehiago ematen du honek. Plano labur bat grabatzeko ere gauza asko izan behar dira kontuan. Rec botoiari ematea soilik ez da gauza”. Roberto Gutierrezentzat “oso berezia” da prozesua. “Zinean ikusten dugun fantasia horrek sekulako lana du atzetik. Jende askok mugitu


BALEIKE + behar du pantailan ikusten dugun magia edo hari narratibo hori lortzeko”. Mojak heldu dira Laburmetraiaren errodajeak aurrera dirau eta travelling bat grabatzeko unea heldu da. Jon gurpildun aulki batean eseri da eskuan kamera duela. Alboan Roberto kokatu da mikrofonoarekin. Planoak erraza dirudi: pasilloan aurrera doan moja baten irudia grabatu behar da. Lehen hartualdia grabatu da, baina Jon ez dago pozik: gurpildun aulkia alfonbra baten gainetik doa eta horren azpian zerbait dago. Ondorioz, aulkiak salto txiki bat egiten du eta harekin batera koadroa mugitu egiten da. Bitan probatu dute, hirutan, lautan… saltoa egiten jarraitzen du eta kexu da. Azkenean, alfonbra zertxobait mugitu dute eta harekin batera arazoa desagertu da. Planoa primeran geratu da. “Ikusi duzuenez, travellingak egitean arazo dezente izan daitezke. Historian beharrezkoak ez badira, ez itzazue erabili”, gomendatu die Enekok ikasleei. Zuzendari laguntzaileak eskutan duen planingaren arabera, aktoreak goizeko 11etarako heldu behar dute Komentura. Eta ez dute hutsik egin. Luisa Mari Aristondo dagoeneko jantzita dago eta gela txiki batera gidatzen ditu taldeko beste emakumeak. Berriketari ez diote uzten janzten ari diren bitartean. Bide batez, goizean grabatu behar duten plano bateko latinezko kanta entseatzen dute. Errodaje taldeko kideek bideokamera digital txikien bitartez grabatu dute azken entsegu inprobisatu hau.

“Antzerkiak mundu logiko eta kronologiko bat du atzetik. Zinea, berriz, puzzle bat da”

Inazio Tolosa ematen ari den antzerki tailerreko ikasleen laguntza dute zinegile gazteek laburmetraia honetan. “Hasieran lau aktore behar zituzten pelikula egiteko, baina azkenean tailerrean parte hartzen ari diren zazpiak apuntatu ziren”, gogoratu du Inazio Tolosak. “Lehen errodajea izanik, beraientzat oso esperientzia polita izango da”. Polita, baina baita bitxia ere, Inaziok dioen bezala, “zinea eta antzerkia erabat desberdinak” direlako. “Antzerkian aktoreak kontrolatzen du bere lana; zinean produktu baten pieza bat da, argazkia, musika eta gidoia den bezala”. Eneko Dorronsoro iritzi berekoa da: “Antzerkiak mundu logiko eta kronologiko bat du atzetik. Zinea, berriz, puzzle bat da”. San Telmo jaietako errepetizioetarako prestatzen ari diren antzezlana une batez alde batera utzi dute, eta film laburraren errodajean murgildu dira zazpi emakumeak. “Hasieran pixka bat arraroa egin zitzaidan proiektu honetan parte hartzea, baina gazte hauek gure laguntza behar zuten eta azkenean denok apuntatu ginen”, zioen Ixabel Dorronsorok irribarretsu moja jantziaren azpian. Beraien hitzak entzunda, ez dirudi 15. orrialdean jarraitzen du. B A L E I K E 2 0 1 0 M A RT X OA

9


BALEIKE +

Eneko Dorronsoro Film laburren ikastaroaren irakaslea

“Zinean curriculumak ezer gutxirako balio du; jendea ezagutzea da garrantzitsua”

Bartzelonan ikasketak egin ondoren, Eutsi! izan zen bere lehen pelikula. “Beno, nire lehen esperientzia ikusentzunezkoan Pletorexia: Baleike egitearen artea bideoan izan zen, baina han agintzen zidatena egiten nuen”, dio irribarretsu. Film laburren ikastaroa emateaz gain, Hitzetik hortzera saioaren etapa berrian erredaktore eta aurkezle lanak egiten ditu eta buru-belarri murgilduta dago arraunari buruzko dokumental baten muntaketa lanetan. Zine munduan ari zara lanean azken urteetan. Nolakoak izan ziren lehen pausoak? Behin karrera amaitu ondoren, eta jakinda bide horretatik ez nuela jarraituko, zine ikasketak egitea erabaki nuen. Aurretik Albertok (Gorritiberea) film luze baten gidoia egiteko ikastaro bat 10

B A L E I K E 2 0 1 0 M A RT X OA

eman zuen eta parte hartu nuen. Ordurako banuen zinean zerbait egiteko gogoa. Lehen asmoa Urnietako Saroben egitea nuen asmo, baina ezin izan zen, eta Bartzelonara joan nintzen zinea ikastera. Behin ikasketak amaitu ondoren, zenbait proiektutan hartu dut parte, baina lehenengo luzemetraia Eutsi! izan da, Albertoren pelikula. Zinea mundu ezezaguna dela esan daiteke. Zuzendariak eta aktoreak ditugu gogoan, baina ez atzean dagoen jende guztia. Zinearen ikuspegi okerra dago. Zinea ikasten dugunok pelikulak zuzendu nahi ditugu, baina hasiberri bati ez zaio pelikula bat errodatzeko aukera inoiz ematen. Eskailera kontu bat da. Adibidez, argazki-zuzendari izateko eskailera logiko bat dago eta da argiketari bezala hastea. Behin nozio batzuk dituzunean,

argazki zuzendari izatera pasa zaitezke. Zuzendaria izateko nondik joan behar da? Ni zuzendari laguntzaile lanak egiteko hasi nintzen. Baina horrek ez du esan nahi pelikula baten zuzendaria izatera helduko zarenik. Pelikula bat zuzentzeko norbaitek zugan konfiantza izan behar du, eta fidatu ahal izateko jendea ezagutu behar da. Jende hori ezagutzeko modu onena lan egitea da. Eta, bide batez, bagaje bat lortzen duzu horrela. Lehen postu ‘meritorioak’ zeuden eta jakitun baten alboan lan eginda ikasten zenuen; orain, figura hori desagertu egin da eta esan daiteke oso gutxi ikas dezakezula. Ez dakit teknologia digitala sartu delako izan daitekeen, baina orain kamera bat duen edonor izan daiteke zine zuzendaria. Zein da zine munduan sartzeko modu egokiena? Kontaktuen bitartez. Zinea kontaktu bidezko mundua da. Inor ezagutzen ez nuenean Albertok lagunduta sartu nintzen Eutsi!-ren errodajean, zuzendari laguntzailearen laguntzaile, laguntzaile, laguntzaile… postuan. Errodaje horretan Mikel Mendizabal zuzendari laguntzailea ezagutu nuen eta harekin Pilotari telesaila eta anuntzioren bat egin genituen. Brinkola telesailean script lanak egin ditut eta hutsune bat zegoela aprobetxatuaz, La maquina de pintar nubes pelikulan ere aritu nintzen lanean. Mundu honetan, horretatik bizi ahal izateko askotan nahi ez den lan batean edo proiekturen batean egin behar da lan. Adibidez, ez dut batere gogoko produkzio lanak egitea (tokiak bilatu, baimenak lortu, etab.), eta zortea izan dut, oraindik ez dut eta lan hori egin behar izan. Baina, eskaintza bat izango banu, hartu egin beharko nuke, hurrengo proiektu batean kontuan hartua izateko edo lantalde bateko kide izateko aukera emango lidakeelako. Lantalde bateko norbait ezagutzeak, agian balioko luke beste proiektu batean lana lortzeko edo proiektu propio baterako kontaktuak izateko. Euskal Herriko industria oso txikia da. Horrek zailtasunak areagotzen al ditu? Ez dakit zailagoa den hemen. Behin Madrileko ekoizle batekin hitz egin


BALEIKE + nuen eta esan zidan han lan egin nahi banuen, ostegun, ostiral eta larunbatetan anbienteko lekutan irteten hasi beharko nuela. Curriculumak ezer gutxirako balio du; jendea ezagutzea da garrantzitsua. Ezagutu, ezagutu, ezagutu da dena. Zein dira zure helburuak etorkizunera begira? Mundu horretan egin nahi dut lan. Bitartean, denbora librea, nire gauzak egiten ditut; ez naiz telefono deiaren zain egongo lan bat jasotzeko, inork ez dizu eta ezer enkargatuko zu zeu mugitzen ez bazara. Hitzetik hortzera saioak duen abantaila handienetakoa lanordu erdiko lana dela da. Niretzat ideala da, nire proiektutan lan egiteko aukera ematen dit eta. Argi daukat egiten ditudan lanak pretentsio handirik gabekoak direla. Irteera badute, ondo, eta bestela‌ Zure lan propioak diozu. Laburmetraiak eta dokumentalak egin dituzu. Egindako lan guztiekin esperientzia lortzen duzu eta ondo etortzen dira eskaileran gora egiteko. Ematen ari naizen ikastaro hau ere aberasgarria da, asko ikasten ari naiz eta. Nonbaiten

“Ez dakit teknologia digitala sartu delako izan daitekeen, baina orain kamera bat duen edonor izan daiteke zine zuzendaria�

irakurri nuen zerbait irakastea ikasteko modu onena dela. Olarru laburmetraia Victor Ericek eman zuen ikastaro baterako egin nuen. Karidadeko Bentari buruzko dokumentala (Lehengo munduaren azkena) ere esperientzia polita izan zen. Orain arrauneko proiektuan ari naiz lanean. Nire proiektu bitala da [irribarrea]. 2007ko denboraldia grabatu nuen, urtarriletik irailera eta 110 ordu ditut grabatuta. Dagoeneko ordu

eta 38 minutuko lehen muntaia eginda daukat eta bertan denboraldi horretako historia eta arrauna nondik nora doan ere kontatzen dut. Orain 70 minutu ingurura jaitsi nahi dut eta horretan, berriro ere, Albertoren laguntza daukat. Pentsatu nahi dut udarako amaituko dudala. Bai nik, bai inguruko askok ere poz galanta hartuko dute hori gertatzen denean. Denbora asko eman diozu proiektu honi. Zer irteera eman nahi diozu? Arraunlariekin dut hor zorrik handiena eta bakoitzari dokumentalaren kopia bat emanda, beraiekin zorra kitatuko nuke. Uste dut telebistan botatzeko moduko produktua dela, baina horretarako 50 minutura jaitsi behar dut [telebistako iraupen estandarrera]. Ilusio askorekin egiten ari naizen proiektua da: nire denbora librean egindako lana da eta Udaletik jasotako diru-laguntza bat izan ezik (erdia ordaindu dit), beste gastu guztiak nire poltsikotik ordaindu ditut. Onura ekonomikoa izateko filtro batzuetatik pasa behar badut, 50 minutu horietara heltzeko proiektua mugatu behar badut edo ezingo badut kontatu nik nahi dudana, ez zait interesatuko. B A L E I K E 2 0 1 0 M A RT X OA

11


PUBLIZITATEA 12

B A L E I K E 2 0 1 0 M A RT X OA


“Askatzailea izango da beraien burua zenbait egoeratan ikustea”

dez, Luisa Mari, baina baita hasiberri bat ere, Loli. Baina uste dut azkenean taldea orekatu egingo dela. Igarriko da zeinek duen esperientzia gehien eta nork ez duen. Baina ez da hain nabarmena izango. Txirrindularitzan gertatu bezala, behin taldeak martxa hartzen duenean, denak tropelean joango dira”. Antzezlanaren eskema korala izateak lagunduko du horretan. “Ez dago protagonismorik; dena denen artean kontatzen da, eta horrek beste lasaitasun bat ematen du lana egiterakoan, denak parte sentitzen dira eta taldean”.

BALEIKE +

Inazio Tolosa Antzerki tailerreko irakaslea

“Aktoreen beraien bizipenetatik abiatu gara istorio dibertigarri eta kritiko hau sortzeko”

Entsegua hasteko ordu erdi falta da eta pozik ageri da Inazio Tolosa. “Aspalditik nuen gogoa honela lan egiteko, baina ez nuen aukerarik bilatzen. Orain oso gustura nago prozesu hau aurrera doalako”. 2009ko udazkenetik antzerki tailerra ematen ari da Eusebio Gurrutxaga plazako zahar-etxean, astean bi egunetan, astelehen eta ostiraletan. Ikastaroaren amaiera eta ekimen honen egun handia apirilaren 17a izango da. Denen artean prestatzen ari diren antzezlana eramango dute egun horretan Aita Mariko oholtzara. Zazpi zumaiar ari dira parte hartzen ikastaroan, denak emakumeak. Ondo-

rioz, prestatzen ari diren lanean emakumeak dira protagonista nagusiak. “Emakumeen munduak azken 50 urte hauetan eman dituen aldaketak kontatzen dira bertan. Prozesu berezia ari gara ematen, obra oraindik ez dago eta idatzita; inprobisazio bidez ari gara garatzen. Aktoreen beraien bizipenetatik abiatu gara istorio dibertigarri eta aldi berean kritiko hau sortzeko. Askorentzat sorpresa izango da antzezlan hau”. Taldea ibilbide desberdineko emakumeek osatuko badute ere, Tolosa ez da horren beldur. “Interpretazioan esperientzia duen jendea dago, adibi-

Hitz egiten ari garela aktoreak sartzen hasi dira gelan. Beraien artean sortu den harremana azpimarratu nahi dute: “Lehen justu-justu kasu egiten genion elkarri, baina orain elkartasuna eta adiskidetasuna sortu da gu denon artean”. Aktoreen arteko harremanak hizpide, kapitulu fuerte bat geratzen dela dio Inaziok: estreinaldia. “Orain oso lasai ari gara lan egiten. Lana baino gehiago, barre egiten dugu. Baina, behin estreinaldiko eguna hurbiltzen denean, nerbioak sumatzen hasiko dira. Erditzea bezala da eta elkarrekin bizitzeko une oso indartsua izango da. Esperientzia polita da eta kasu honetan are eta politagoa”. Etorkizunera begira proiektuak jarraipena izango duelakoan da irakaslea. “Taldea dagoeneko eratuta dago eta aurrera begira lanean arituko direlakoan nago, hau da, ez dela Zumaiako emanaldirako prestatutako zerbait izango. Konbentzituta nago prestatzen ari garen lan honekin herriz herri ibiliko garela. Gainera, istorio hau ez da asko ikusi; nik ez dut ikusi inoiz honelako historia bat emakumeen ikuspegitik kontatuta”. B A L E I K E 2 0 1 0 M A RT X OA

13


PUBLIZITATEA 14

B A L E I K E 2 0 1 0 M A RT X OA


hartutako erabakiaz damutu direnik. “Dibertitzera etorri gara eta oso ondo ari gara pasatzen”, zioen Mari Karmen Etxabek. Iritzi berbera zuen Luisa Mari Aristondok: “Oso giro ona dago. Igartzen da beraiek ere oso elkartuta daudela eta gustura ari direla lanean. Elkartasun hori transmititu egiten digute”. “Gozamena da!”, dio azkar Enekok aktore hauen parte hartzea komentatu zaionean. “Errodaje batean aktoreei ordutegi bat ematen zaie, eta hor azaltzen da zer egunetan eta ordutan agertu behar duten. Zuzendari laguntzaileari exijitu nion aktore hauei ere ordutegi hauek jartzeko. Behin lana bukatu zutenean, emakume batzuei esan genien libre zeudela eta igandean ez zutela etorri beharrik. Hala ere, hurrengo egunean kafea hartzeko geratu eta denak agertu ziren. Baita laguntzen ibili den Pili Egiguren ere. Hura ere asteburu osoan izan da errodajean”. Argia ikusiko ote? Korridorez aldatu dute, baina horko argiarekin ez daude gustura. Produkzioaz arduratzen den Ainitzek lasterka batean jaitsi ditu eskailerak beheko solairutik lanpara bat igotzeko. Argi gehiagorekin probak egin ondoren, Enekok galdera luzatu die: “Zer duzue nahiago? Argi gehiagorekin edo gutxiagorekin?”. Lanpara berri horrek itzalak sortzen ditu hormetan eta ez dira zinegile gazteen gogokoak. Argi gutxiagoko aukerak irabazi du. Egun gutxi barru bukatuko da ikastaroa eta horrekin batera amaitutzat emango dute film laburra. Enekoren esanetan, “denak du hasiera eta bukaera. Proiektu honen asmoa ez da ezer zoragarria sortzea. Agian norbaitek hartu eta biribilduko du, baina ez dut uste hala izango denik; ziur aski, landu gabe geratuko den zerbait izango da”. Baina pelikula hau ikusteko aukerarik izango al da? “Taldean Azpeitia eta Azkoitiko jendea dago eta badakit hango zine klubetan emango dela. Dudarik gabe, proiektuan parte hartu duten guztiei erakutsiko zaie. Bestela izango ote den ikusteko aukerarik? Ez dakit”. “Zumaian erakutsiko den? Ikusi beharko da zer ateratzen den. Lotsatzeko moduko zerbait ez bada, agian”, esanaz agurtu da Tote.

Elkarrizketan Eneko Dorronsorok adieraz duenez, herrian zinearen inguruan sumatu duen mugimendua izan da ikastaroa ematera bultzatu duen faktore bat. Horren adibide dira zenbait zine jaialditan sarituak izan diren Iñigo Garcia (Clark eta Boris eta Berde –azken hau Jose Luis Barredorekin batera zuzendutakoa–) edota Roberto Fuentes (Jarriko da eta Aleluia!), besteak beste. Herritarrei dagokienez, ikus-entzunezkoen munduan pauso handienak Alberto J. Gorritibereak eman ditu. Eutsi! film luzearen zuzendariak argi dauka zaila dela mundu honetan sartzea eta bidea oztopoz beteta dagoela. “Zinerako ditudan proiektuak ateratzea oso zaila egin zait eta bitartean toki askotan lan egin behar izan dut bizi ahal izateko: publizitatean, telebistan edota zine jaialdiak antolatzen. Oso zaila da mundu horretan egotea, asko gara eta amets berberak ditugunak eta gutxi aurrera ateratzen diren proiektuak”. Orain urte batzuk bere ametsetako bat betetzeko aukera izan zuen Eutsi! pelikula zuzentzea eskaini ziotenean. “Telebistatik etorritako enkargu bat zen eta aukera eman zidan zine munduan lan egin eta ikasteko”. Lehen luzemetraia egin eta gero, bi dokumental errodatu ditu, azkena Asier Hilario geologoarekin batera: Flysch: haitzen hitza. “Ikusentzunezkoen munduan genero guztiak ditut gogoko eta une horretan zerbaitetan sartzeko beharra nuen”. Aurretik Jorge Oteiza artistari buruzko beste film bat grabatu zuen: 1908-2008 y sigo, Guggenheim museoak antolatu duen ziklo baterako aukeratua izan dena.

BALEIKE +

Oztopoz betetako mundua

Ezkerretik eskubira, goitik behera, Berde, Eutsi!, Aleluia! eta Clark eta Boris filmen fotogramakj

Abenduan estreinatu eta gero, bere ibilbidea ari da egiten flyschari buruzko pelikula. Albertok beste proiektu batzuk ditu orain esku artean. “Baditut harriak alde batera uzteko gogoa. Une honetan proiektu batzuekin ari naiz lanean, baina oraindik goizegi da iragartzeko. Hori bai, zinean zerbait egiteko itxaropena badut eta sortu dugun Tuntuxa irudi fabrika honetan proiektu berriak gauzatzeko”. B A L E I K E 2 0 1 0 M A RT X OA

15


16

B A L E I K E 2 0 1 0 M A RT X OA


Izpiak eta hizkiak

argazkia eta testua Carlos Callejo

Eguraldi txarra egiten duenerako Batez ere kanpoaldean argazkiak ateratzea gustatzen zaigunontzat eguraldi euritsua arazo handi samarra da, urak dezente mugatzen gaituelako. Eguraldi txarra den horietan, etxean egonez gero eta argazkiak egin nahi izanez gero, onena da irudimena eta etxeko traste batzuk erabiltzea. Argazki honi dagokionez, kamera eta tripodea hartu, muntatu eta behar bezala jarri nituen; gainerako guztirako, hauek erabili nituen: kristal berde zeharrargitsuko mahai bat, kristalezko lau kopa, flexo bat eta krema koloreko tela bat. Atzealdeko kopetan esnea eta laranja zukua jarri nituen, eta tarte batera beste bi kopa jarri nituen, erdiraino urez beteta eta lerrokatuta. Ikus dezakezuenez, atzeko kopak alderantzikatuta geratzen dira eta efektu polita egiten dute. Telarekin eta flexoarekin argi beroagoa lortu nuen. Ez da argazki bikaina, baina bai desberdina, eta zuen gustukoa izatea espero dut. Etxean zaudetenean honelako argazkiak egitera animatu nahi zaituztet.

ZUMAIAKO ARGAZKI ELKARTEA


PUBLIZITATEA 18

B A L E I K E 2 0 1 0 M A RT X OA


ERREPORTAJEA Izpiak eta hizkiak

ItzalaLdirako prest al Zaude?

Telebistaren aro berri baten atarian gaude. Martxoaren 22an betiko itzaliko da seinale analogikoa, orain arteko ohikoa, eta aro digitalean murgilduko gara bete-betean. Lurreko Telebista Digitala (LTD) deitu diote. Antena eta telebistetan egin beharreko egokitzapenak direla medio, aldaketak hainbat galdera eta zalantza eragin ditu herritarren artean. Itzalaldiari argi pixka bat jartzen ahalegindu gara, Enda単eta elektrogailu dendako Joxe Agirre eta Ekin SLko I単igo Berastegiren laguntzarekin.

B A L E I K E 2 0 1 0 M A RT X OA

19


ERREPORTAJEA

Ezjakintasun handia dago Lurreko Telebista Digitalaren inguruan (LTD), eta jende asko etortzen da galdezka. Hasteko, jendeak galdetzen du deskodegailua jarri behar ote duen edo ez. Beste asko Euskaltelekin dutela eta zerbait egin behar ote duten�. Jendeak oraindik zalantza asko dituela dio Joxe Agirrek. Hona hemen Agirrek berak eta Iùigo Berastegik eman dizkiguten argibideak. Zer da LTD? Telebista estudioek urteak daramatzate era digitalean lan egiten, baina gero gure etxeetara seinale hori modu analogikoan iritsi da orain arte. Teknologia berriarekin sortu arren, gurera betiko moduan iritsi da seinalea eta horrek erabat mugatu du digitalak dituen aukerak. Hemendik aurrera seinalea modu digitalean iritsiko da gure etxeko telebistaraino, eta horrek mundu berri bat irekitzen du etorkizunari begira. Zer egokitzapen eskatzen ditu? Esan dugu estudioek aspaldi egiten dutela lan digitalean. Orduan, emisio kate osoan egin behar dira egokitzapenak,

argazkia eta testua Imanol Manterola

20

B A L E I K E 2 0 1 0 M A RT X OA

hasi seinalea bidaltzen duten errepikagailuetatik, segi eraikinetako antenekin eta telebista aparailuetaraino. Zumaiari dagokionez, Endoiako (Zestoa) errepikagailua 2008ko abendutik egokituta dago seinale digitala emititzeko. Beraz, antenak eta telebista aparailuak egokitu behar dira. Etxeetako antenak Lehenik eta behin, azpimarratzekoa da etxebizitza bloke guztiek telebista ikusteko azpiegitura eduki behar dutela legeak hala aginduta, igogailua edota beste azpiegitura komun batzuk bezala. Hori legeak agintzen du, telebista eskubide unibertsala kontsideratzen duelako. Seinale digitala jasotzeko ere bai. Zer egokitzapen egin behar dira? Azalpen teknikoetan gehiegi sartu gabe, esan genezake frekuentzia kontua dela. Analogikoa frekuentzia jakin batzuetan emititu izan da, eta orain digitalak beste frekuentzia batzuk ditu. Beraz, frekuentzia berri horiek hartzeko moduan jarri behar dira etxebizitzetako antenak. Lan hori antenazale homologatu batek egin behar du, gero administrazio publikoari

jakinarazi behar baitio antena hori egokituta dagoela. Batez beste, etxebizitza bloke bateko antena egokitzea 1.000 euro inguru kostatzen da. Telebista aparailua Behin antena nagusia egokituta, etxebizitza bakoitzeko telebista aparailua prestatzea falta da. Eta hor sortzen dira zalantzak. Nire telebista prestatuta al dago? Deskodegailua behar al du? Euskaltelekin gaudenok zer egin behar dugu? Seinalea betiko antenatik jasotzen dutenek derrigor behar dute deskodegailua. Telebistak berak ez badu deskodegailurik barnean, orduan bat jarri beharko zaio. Azken bi urteetan egin diren telebista aparailu gehien gehienek badute, baina zaharragoei jarri egin behar zaie. Prezio askotakoak daude, baina 30-40 euroan aurki daitezke. Zalantzak deskodegailuaren erabilerarekin Lehengo telebista ondo egonez gero, logikoena da deskodegailu bat jartzea. Baina arazo asko izaten ari dira jende helduarekin. Izan ere, ez da aparailu


Eta Euskaltel dutenek? Gaur egungo kateak ikusten jarraitzeko Euskaltel duenak ez du ezer egin behar. LTDk eskaintzen dituen kate berriak ikusi nahi izanez gero, orduan deskodegailua jarri beharko du. Bi aukera ditu: Euskaltelekoa jarri eta orduan LTDko kate guztiak Euskaltelen kablearen bidez ikusi; edo bestela telebista etxeko antenari konektatu eta deskodegailu arrunt bat jarri. Euskaltelekin autonomikoak eta eskualdetako telebistak ere ikus daitezke (Goiena telebista, Bilbo telebista‌); bestearekin ez. Hori da alde bakarra. Baina garbi izan desko-

degailurik gabe betiko telebista ikusiko dugula, ez LTDa. Zer abantailak ditu LTDk? Oraingoz, garrantzitsuenak bi: batetik, irudiaren kalitatea; bestetik, kate kopurua, eskaintza zabaldu egin dela. Aurrera begira, digitalak aukera asko eskaintzen ditu: azpitituluak, hainbat hizkuntza, interaktibitatea‌ Aro berri baten atarian gaude. Desabantailaren bat? Digitala izatean, LTDk badu berezitasun bat. Seinalearen indarra maila batetik gora badago, oso ondo ikusiko da. Juxtu mugan badago, irudia pixelatuta ikusiko da. Mugatik behera badago, ez da ezer ikusiko. Dena edo ezer ez. Analogikoarekin berriz, seinalea eskasa bada ere zerbait ikus daiteke, elur askorekin baina ikus daiteke. Digitalarekin ez. Eta horrek estaldura arazoak sortzen ditu seinalea ahul samarra den lekuetan. Estaldura Zumaian Zumaian seinalea ondo jasotzen da orohar, baina badira itzalune batzuk.

Esate baterako, San Josen ez da ondo ikusten. Zer gertatzen da? Seinalea Endoiatik etortzean Amezmendik oztopo egiten diola, eta telebista ez da ondo ikusten. Lehen analogikoarekin seinalea ahul iritsita ere ikusi egiten zen, elur pixka batekin, baina ikusten zen. Orain digitalarekin seinalea indartsu iristen ez bada ez da ezer ikusten. Narruondon ere antzeko arazoa dago, Zumaiako partean, eta Oikian ere bai, zenbait lekutan. Eta baliteke Amaiako plazara ematen duten parrokia atzeko etxebizitza batzuek ere arazoak izatea, parrokiak berak oztopo egiten dielako. Dena den, errepikagailuen sarea oraindik erabat osatzeko dago. Oinarrizkoak jarrita daude, baina baliteke beste txikiago batzuk jartzea itzalune batzuk konpontzeko. Orduan, horiek jarri arte ez dugu jakingo gaur egungo itzaluneak betiko izango diren edo ez. Beraz, oraingoz zain egon behar da. Beste aukera da satelite bidez jasotzea. Gertatzen dena da ETBk oraindik ez duela emititzen satelite bidez. Eta kostuak ere handitu egiten dira.

ERREPORTAJEA

berri bat jartzea bakarrik, telebistaren mandoaz gain beste bat erabili behar da. Jende askori zaila egiten zaio ulertzea hemendik aurrera ia dena deskodegailuaren mandoaren bidez egin behar dela, telebistaren mandoak bakarrik balio duela piztu eta itzali eta bolumena aldatzeko. Eta horiei gehitu DVDaren mandoa, bideoarena‌ Saltsa handia sortzen ari da. Horregatik jendea asko ari da une hau aprobetxatzen deskodegailua barruan duen telebista berria erosteko.

! BALEIKEko irakurleentzako eskaintza berezia! Kupoi honekin

%10eko deskontua edozein telebista erostean Martxoaren 31 arte balio du.

B A L E I K E 2 0 1 0 M A RT X OA

21


PUBLIZITATEA 22

B A L E I K E 2 0 1 0 M A RT X OA


ELKARRIZKETA ARANTXA WALIÑO

“Lurrikararen aurretik ere miseria gorrian bizi ziren Haitin” Ederren guztiak eman nahi eta ezin. Bere urtebetetze testua: GORKA festako ZABALETAgozoki zorroa izango dena gurasoen eskuetan duen haurrari menua Urtarrilaren 12an lurrikara bortitz batek aukeratzea eskatuz gero, denboraldia beharHaiti astindu aspaldiko giza izaten dueta pentsatzeko, eta hondamendirik ziurrenik kabitzen handienetakoa eragin zuen. Lurrikara gertatu eta hamabost egunera iritsi zen Arantxa

direnak baino gehiago nahi eta damu aurpegiaz zorroratzen ditu. Antzera ibili naiz nire oroimen gozoen poltsatik kontatu beharrekoa Waliño erizain zumaiarra aukeratzerakoan, baina betiPort-au-Prince egongo da hor hiriburura, Haurralde fundazioarekin eskutik, hitzen dendara itzultzeko aukera... hango ospitalean laguntzera. Hilabete egin zuen Haitin.

testua eta argazkiak: Imanol sesma

B A L E I K E 2 0 1 0 M A RT X OA

23


ELKARRIZKETA

Aspalditik nuen horrelako egoera batean laguntzeko gogoa, baina inoiz ez zitzaidan aukerarik sortu. Haitiko lurrikararen berri izan nuenean, laguntzeko moduren baten bila hasi nintzen interneten. Baina ohartu nintzen aurkitzen nuen gehiena iruzur hutsa zela, tamalez. Ia etsita nengoenean, lagun baten bidez jakin nuen Haurralde Fundazioaren berri. Haitira joatekoak ziren. Deitu egin nuen informazio eske, eta lehen dei hartan bertan esan zidaten nahi banuen lekua bazegoela niretzat. Ez nuen bi aldiz pentsatu eta baietz esan nien. Handik egun gutxira Haitin nengoen�. Zuek bazenekiten muturreko egoera batekin egingo zenutela topo Haitira iritsitakoan. Horri nola egiten zaio aurre? Haitira joan aurretik psikologo baten laguntza izan genuen bidaiarako prestatuta joan gintezen. Hark esaten zigun infernura gindoazela, gizakiaren aurpegirik ilunenarekin egingo genuela topo. Nolabait, okerrenean jarri gintuen. Baina Haitira iritsi eta han zegoena ikusi genuenean, pentsatu genuen ez zela hainbesterako eta aurre egiteko gai izango ginela. Zein zen zehazki zuen helburua Haitin? Sei erizain eta lau gizarte langile joan ginen, hango bi elkarteren eskutik elkarlana egiteko helburuarekin. Gizarte langileak umezurztegi batera, eta erizainok errefuxiatuen kanpalekuetara. Hasieran Jakmelera joatekoak ginen, ondorio latzenak han eragin zituelako lurrikarak, baina ezinezkoa zela esan ziguten eta Port-au-Princera joan ginen, Haitiko hiriburura. Zer dela eta ezin izan zineten Jakmelera joan? Iritsi ginen egunean bertan esan ziguten Bostondik mezu bat

jaso zutela: 8,1 graduko lurrikara bat espero zutela handik bi egunera [Hondamendia eragin zuena 7,1 gradukoa izan zen]. Jakmelera errepidez joatea oso arriskutsua zela esan ziguten, bazterretan haitz handiak zeudelako erortzeko zorian. Ez gintuzten eraman nahi izan. Gero, zorionez, lurrikara hori ez zen gertatu, baina tentsio handiko egunak izan ziren. Orduan, zuen zeregina errefuxiatuen kanpalekuetan zegoen. Bai, hori zen hasieran gure zeregina. Gehienek etxea galdu dute eta errefuxiatuak bezala bizi dira, kanpalekuetan, egoera penagarrian. Batzuk kanpin dendak badituzte, baina asko lau oholekin, izarekin edota plastiko zatiekin egindako txabola modukoetan bizi dira, ia elkarren gainean. Han lan egiten duten medikuei laguntzea zen lehen asmoa, zauriak sendatzea eta beste. Baina segituan ohartu ginen han seirontzako lanik ez zegoela, boluntario asko ere bazegoelako. Orduan arduradunei esan genien zerbait gehiago egin nahi genuela eta ospitalera eraman gintuzten. Han gogo biziz hartu gintuzten. Handik aurrera batik bat ospitalean egin genuen lan. Ospitalean zer nolako egoerarekin egin zenuten topo? Lurrikaran zutik iraun zuen bakarrenetakoa zen ospitale hura. Pribatua, baina oso egoera kaskarrean zegoen. Gu iritsi ginenean dena zaborrez gainezka zegoen. Gaixoak korridoreetan etzanda, lurrean botata. Ospitalearen kanpoaldean ere gaixo asko zeuden, eta han bertan artatzen zituzten, kanpin dendetan. Medikuek kalean pasatzen zuten kontsulta. Gero, hirugarren asterako, hark beste itxura bat hartu zuen, dena garbitu eta hobeto antolatu zelako. Baina hasieran ikusi genuena ez sinestekoa zen. Gogoan dut, zikinkeria hura ikusita, gure lehen

ospitalea Ospitale atarian artatu behar izan dute jende asko. Argazkian, medikuak kontsulta pasatzen.

Jatekoa “Bazkaltzeko eta afaltzeko egunero arroza babarrunekin genuen�. Argazkian, ospitaleko bazkaria prestatzen.

24

B A L E I K E 2 0 1 0 M A RT X OA


Umezurztegiko erreskatea

Arantxa Waliño Haitiko bi haurrekin.

lana izan zela haurrak eta edadetuak garbitzea. Komun batean dutxa bat aurkitu genuen. Oraindik ur zorrotada bat ematen zuen eta hara eramaten genituen. Bada, dutxa hura zaborrez, giza erraiez eta karenez beteta zegoen. Higuingarria zen. Arduradunari abisua eman eta segituan garbitu zuten. Baina egin kontu: ospitalean hiru komun baino ez zeuden. Eta geletako ohe gehienak hautsita, izararik ez, senitartekoak lurrean kartoien gainean… Egoera hartan lan egitea ez zen samurra izango. Nola moldatu zineten? Nolakoa zen zuen egunerokoa? Sindikatu baten egoitzan eman ziguten ostatu. Atzealdean bazuen patio moduko bat eta han jarri zuten gure kanpalekua. Haitiar errefuxiatuak ere bazeuden bertan. Ospitalean hasieran lau gela utzi zizkiguten gure ardurapean. Ikusi zutenean ondo

Haitin egindako hilabetean denetarik bizitzea egokitu zaio Arantxa Waliñori. Baina umezurztegi bateko haurren istorio lazgarriak hunkitu du bereziki.Horrela kontatu digu. “Gure ospitalean bazen gela bat haur jaioberrientzat, sehaska batzukin. Lankide bat eta biok ia egunero joaten ginen haurtxoei bisita egitera. Bazen kalean aurkitu zuten neskato bat, ondo elikatu gabea. Eta harekin batera mutiko bat, zortzi bat hilabetekoa. Egun batean, mediku bat agertu zen gelara eta esan zigun mutikoa umezurztegi batetik ekarri zutela ospitalera, eta umezurztegi hartan haurrak tratu txarrak eta sexu erasoak jasaten ari zirela. Mutiko hark ere jasan zituela. Eta, beldurgarriena: hurrengo egunean mutikoa eta ospitalean zeuden beste hiru haur berriro umezurztegira itzultzekoak zirela. Gurekin elkarlanean ari zen Muda elkarteko gizarte langileekin harremanetan jarri ginen jakinaren gainean jartzeko. Haiek esan ziguten ahal zuten guztia egingo zutela ume haiek ez zitezen umezurztegira itzuli. Are gehiago, beraien asmoa zela haur guztiak umezurztegi hartatik ateratzea. 40tik gora ziren. Ospitalean ere ados zeuden eta astebeteko epea eman ziguten dena antolatzeko. Horrela, erabaki genuen umezurztegira autobus batean joatea. Erizain taldekoak eta ospitaleko segurtasun arduradunak. Han aurkeztu ginen aitzakia batekin: umezurztegi hartatik ospitalera eramandako haurrek infekzio bat zutela eta, gure ustez, umezurztegiko haur guztiak zeudela kutsatuta. Ospitalera eramango genituela han proba batzuk egin ahal izateko. Horrela, hogei txikienak hartu eta autobusean sartu genituen. Denak urtebete ingurukoak ziren. Umezurztegi hura txakurtegi hutsa zen. Kiratsa jasanezina zen, haur guztiak lurrean, negar batean, beherakoak jota, sabelak puztuta gaizki elikatzeagatik… Behin lehen hogei umeak ospitalera eraman genituenean, gure asmoa zen egunean bertan ­–larunbata zen– besteen bila joatea. Baina dena astelehenera arte atzeratu zela esan ziguten. Ministroari eskatu nahi genion umezurztegia ixteko, baina ez zuen telefonoa hartzen. Aitzakiak baino ez zizkiguten jartzen: lo zegoela, gosaltzen ari zela… Azkenean astelehenean ere ezin izan ginen joan. Asteazkenean baietz. Baina asteazkenean ere ez. Azkenean, haur haiek han utzita bueltatu ginen Haititik. Gure taldeko bi gizarte langile han gelditu dira gaiaren segimendua egiteko, baina ez dugu haien berririk. Haur haien egoera ezin konpondu izana da bidaiak utzi didan arantza bakarra”.

B A L E I K E 2 0 1 0 M A RT X OA

25


ELKARRIZKETA 26

“Medikuek kontatu zigutenez, lehen egunetan anputazioak kale erdian egin behar izan zituzten, anestesiarik gabeâ€? moldatzen ginela, ospitalearen zati baten kargu utzi gintuzten. Eta handik gutxira esan ziguten ospital osoan egingo genuela lan. Ospitaleko sendaketa taldea ginen, nolabait. Han egon garen hilabetean atseden egun bat ere ez dugu hartu. Goizeko seietan jaiki, kafe bat gosaldu du opil batekin eta lanera. Arratsaldeko bostak harte egiten genuen lan. Horrela hilabete osoan. Urarekin eta jatekoarekin nola moldatu zineten? Edateko ura behar adina genuen. Jatekoarekin, okerrago. Lehen egunetan geuk eraman behar izan genuen bazkaria ospitalera, gailetak eta horrelakoak. Gero bai, gero eman ziguten jaten. Eta jan jaten genuen: jatordu guztietan arroza babarrunekin. Beherakoak jota pasa genituen egun asko, baina hori gutxienekoa da; bagenekien nora gindoazen. Ospitale hartan denetarik ikustea egokituko zitzaizuen. Giza zorigaitzaren aurpegi gordinena. Bai, denetarik tokatu zitzaigun. Besoetan ere hil zitzaigun jendea‌ Gehienak ziren anputazioak, gaizki sendatutako hezur hausturak eta gihar-injertoak. Gu lurrikara gertatu eta hamabost egunera iritsi ginen, eta ez genuen okerrena ikusi. Medikuek kontatu zigutenez, lehen egunetan anputazioak kale erdian egin behar izan zituzten, anestesiarik gabe. Kontatu zigutena beldurtzekoa zen. Moztutako hankak eta besoak ospitale atarian pilatu behar izan zituztela; zaindariak jarri behar izan zituztela haragiaren usainera hurbiltzen ziren txakurrak harrikadez urrunarazteko‌ Guk hori ez dugu ikusi. Guk bai ikusi ditugu bigarrenez egin beharrekoa anputazioak, lehenengoa gaizki egina zegoelako. Segurtasun arazoak izan direla kontatu digute komunikabideek. Zuek halakorik nabaritu al duzue? Gure kanpalekutik ospitalera oinez joaten ginen egunero. Hamar minutuko bidea zegoen. Erizain uniformearekin joaten ginen, inolako babesik gabe. Kalean topatzen genuen jendeak eskerrak ematen zizkigun etengabe. Guk ez dugu segurtasun falta hori nabaritu. Kotxez batera eta bestera joaten ginenean jendea bere bizimodua egiten ikusten genuen. Gizonezkoak dominon jokatzen, eta emakumezkoan gauzak saltzen. Gauez bai, entzuten genituen tiroak. Baina egunez jendeak bere ohiko bizimodua egiten zuen, ez zegoen borrokarik. Eta han izan ginen azken egunetan are nabariagoa zen egunerokotasunera bueltatzen ari zela jendea. Mundu guztiak zuen zerbait saltzeko. Duela gutxi beste lurrikara bat izan da Txilen. Haiti jadanik desagertu da komunikabideetako lerroburuetatik. Bai, eta albisteekin batera amaitzen dira normalean giza laguntzak. Eta Haitik laguntza handia behar du. Begira, egia da lurrikararen ondorioak izugarriak izan direla, baina horrek B A L E I K E 2 0 1 0 M A RT X OA

TRAGEDIA Urtarrilaren 12an astindu zuen Haiti lurrikara bortitz batek. Lehen egunetako anabasaren ondoren, giza laguntza pixkanaka iritsi zen Amerikako herrialderik pobreenera.


baino gehiago larritu nau han ikusi dudan miseriak. Lurrikara gertatu aurretik ere miseria gorrian bizi ziren Haitin. Tamalgarria da nola bizi diren. Kaletik zoaz eta dena da zaborra. Zaborra pilaturik bazter guztietan. Batzutan, kotxearekin gindoazenean, errepidea ere zabor piloek oztopatuta aurkitzen genuen. Eta jendea zabor horren gainean zebilen, oinutsik; emakumeak lurrean etzanda manta soil batekin, zaborraren gainean, fruta saltzen. Eta ingurua txakurrez eta txerriz beteta, denak zaborretik jaten. Kale bazterretako ur zikina, beltza, erabiltzen zuten gorputza edota fruta bera garbitzeko. Gure kanpalekuan bertan bagenuen zaborra biltzeaz arduratzen zen gizon bat. Bada, hautsitako eskailera batetik igo eta hormaren bestaldera, kalera, botatzen zuen kanpalekuan sortzen genuen zaborra. Atzealde hartan ibiltzen ziren txakur, txerri eta ahuntzek aprobetxatzen zuten. Jendeak etxeetan ez du argindarrik, ezta urik ere. Eta txarrena da horretara ohituta daudela, etsita bizi direla. Hondamendira ohituta bizi direla diozu, etsita daudela… Bai, eta horrek sekulako ezina eragiten zidan neuri. Hori da min gehien egin didana. Hango gizartea oso pasiboa da. Gu geu, kanpotik laguntzera joan ginenok, edozer egiteko prest geunden, baina bertako jendea erabat geldirik ikusten genuen. Agian psikologikoki lurrikarari buelta eman ezinik zeuden artean, edo baliteke arrazoi kulturalak ere izatea. Erlijioari erabat lotuta bizi dira han. Dena erlijioarekin azaltzen dute. Lurrikara ere Jainkoaren zigorra zen, merezitakoa. Etengabe barkamen eske entzuten genituen, errua beraiena zela… Otsailaren 12an dolu eguna izendatu zuten. Bada, hiru egun pasa zituzten barkatzeko eta barkatzeko esanez. Pentsaera horrekin oso zaila da aurrera egitea. Begira, zigarro bat erretzen ikusten gintuztenean ere esaten ziguten Jainkoak ez zuela nahi guk erretzea… Lurrikarak arrasto psikologikoa utzi diela aipatu duzu. Zuek han zinetela pare bat lurrikara bizitzea tokatu zitzaizuen. Nola erantzun zuten haitiarrek? Han izan ginen azkenengo astean bi lurrikara gertatu ziren, bai, biak gauez. Lehenegoak 4,7ko indarra izan zuen eta bigarrenak 5,1ekoa. Egia esan, une zailak izan ziren. Etxe batzuk erori egin ziren, eta ospitalea ere behera etorriko ote zen bel-

“Albisteekin batera amaitzen dira normalean giza laguntzak. Eta Haitik laguntza handia behar du. Tamalgarria da nola bizi diren” dur ginen. Lurrikara sentitu eta berehala gaixoak arrastaka irten ziren kalera, ikarak jota. Ospitala hustu egin zen. Lehen solairuan genituen haur guztiak kalera atera behar izan genituen. Bi lurrikaretatik nik bigarrena bakarrik sumatu nuen. Lehenengo gauekoak lo harrapatu ninduen. Egia esan, zirrara eragiten du. Lehenik zarata handi bat entzun genuen, gero indar handiarekin astindu zuen dena, eta ondoren, denbora luzez, lurra dardarka sentitu genuen, eta tarteka kolpe bortitzagoak. Eta hiriko txakur guztiak zaunkaka. Haitin bizi izan duzun esperientzia gordinetik zerbait ona ere ekarriko zenuen zure barnean. Ospitalean lanean ari ginenon artean izan dugun giroa izan da onena. Hunkigarria izan da. Herrialde askotako jendea geunden ospitale hartan: alemaniarrak, estatubatuarrak, argentinarrak, bangladeshtarrak… Guztion artean elkartasun ikaragarria zegoen. Korridoreetan topatzen ginen bakoitzean elkarri musuak eman eta eman ibiltzen ginen. Uste dut inoiz ez ditudala hainbeste musu eman… Zoritxarrez aurrerantzean ere gertatuko dira antzeko hondamendiak. Lehen esperientzia honen ondoren, berriro laguntzeko prest al zaude? Dudarik gabe. Bueltatzeko eskatu izan baligute, han izango ginateke berriro. Hemendik joan ginen guztiok uste dut indartuta bueltatu garela esperientzia hartatik. Eta hango pobrezia ikusita, etxera bueltatzean zer sentitzen da? Bizitza ikusteko modua aldatu egiten al da? Egia da bueltatzen zarenean daukazuna gehiago baloratzen duzula, baina mundua ez zaizu iraultzen egun batetik bestera. Azken finean, gu denetik izaten ohitu gara txikitatik, eta handik bueltan ere segituan egiten zara hemengo bizimodura. B A L E I K E 2 0 1 0 M A RT X OA

27


PUBLIZITATEA

Johan Perez de Çumaya piratak ekintza ugari egin zituen XV. mende amaieran

28

B A L E I K E 2 0 1 0 M A RT X OA


Hotza

Hotz egiten ari da aurtengo neguan. Lertxun txiki hau aurkitu genuen goiz batean Zubihaundiaren azpian, babes bila.

Inauterien albuma

Inauterietako argazkien albuma ikus dezakezue webgunean. Ana Igualek irabazi zuen lehiaketako saria.

Hawaiitik zuzenean

Alex Urangak eta Jon Lopezek Hawaiiko txapelketaren berri eman digute Facebook bidez. Inkesta Zer erabilera emango zenioke Moilaberriko tren geltoki ohiaren eraikinari?

Jasotako botoak: 169

Itsasora

Martxoaren 1ean itsasoratu zuten Grampian Endurance itsasontzia. Webgunean duzue bideoa.

% 8,28

Kirolaren etxea

% 14,79 Herri museoa % 21,3

Turismo bulegoa

% 27,81

Euskararen etxea

% 27,81

Beste aukera bat

B A L E I K E 2 0 1 0 M A RT X OA

29


AGENDA

martxoa DEIALDIAK Dantza afrikar ikastaroa Martxoaren 13an Torre Berri eraikinean. Informazioa: Ttakunpa taldea: Anne 688658240 / bienekin@yahoo.es Afrika mendebaldeko dantzak (Ginea) Ikastaro trinkoa Irakaslea: marie toure Ordutegia: 10:30-13:30 eta 16:00-18:00

Larunbata 20 Energiaren Eguna egunean zehar egitarau zabala Osteguna, 25: 22:15ean zine forum “Man on wire”” Ostirala, 26: 22:00etan Aita Mari aretoan, Kontzertua: Galatea taldearen “Eskorpioiaren ametsa. Eta apirilaren 9tik aurrera, SAN TELMO JAIAK 2010!

MENDI ASTEA 2010 MARTXOA Osteguna, 11: 22:15ean zine forum “(500) días juntos” Larunbata, 13 12:00etan Inazio Zuloaga plazatik irtenda, Zuhaitz Eguna ospatzera 19:00etan Ondartxo plazan, Ermuako eta Zumaiako Musika Banden kontzertua

30

B A L E I K E 2 0 1 0 M A RT X OA

Martxoaren 22tik 26ra Torreberri eraikinean 19:30ean Astelehena, 22 “Pamir - Alai, Aksu dorreak. Kirgistan” 6 Eskalada, non stop. Igor Mendizabal “Goxerri” Asteartea, 23 “Koskulak 7028m. XinJiang” Felipe Uriarte

Asteazkena, 24 “Boulder Usa’08” Bishop eta Veko Tanks Bittor Ramal eta Xabi Uribeondo Osteguna, 25 “Los dos rostros del

Chogori. K2” Alberto Zerain Ostirala, 26 “Dolpo, Biziaren muturrean” Joxe Ramon Agirre Marron


B A L E I K E 2 0 1 0 M A RT X OA

31



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.