197 (2011ko martxoa)

Page 1

ZUMAIAKO HILABETEKARIA

BALEIKE 197. ZENBAKIA. EURO BAT 2011ko MARTXOA

www.baleike.com

be単at lizeagari elkarrizketa E R R E P O R TA J E A : G U R E I T S A S O KO I Z U R D E E TA B A L E A K


4 Ogitartekoak 4 Plater konbinatuak 4 Txerri-ukondoak (kodilloa) 4 Saltxitxak, oilaskoak... 4 Garagardoak aukeran


AZALA g. zabaleta

BALEIKE197 herri aldizkaria Foronda Kultur Etxea Odieta, 2 tel.: 943 86 15 45 e-maila: aldizkaria@baleike.com Argitaratzailea Baleike Kultur Elkartea e-maila: elkartea@baleike.com Administrazio batzordea: Xabier Azkue, Gurenda Serrano Erredakzio taldea: Xabier Aizpurua, Imanol Azkue, Abelin Linazisoro, Ainara Lozano Lasa, Aitor Manterola, Juan Luis Romatet, Miriam Romatet, Peio Romatet, Arnaitz Rubio eta Gorka Zabaleta Diseinua eta maketazioa: Roberto Gutierrez Hizkuntz zuzenketa: Imanol Azkue Publizitatea tel. 943 86 15 45 gurenda@baleike.com Inprimategia Antza Inprimategia (Lasarte-Oria) Tirada 800 ale Lege gordailua: SS-405/94 ISSN: 1136-8594 Baleikek ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

9

baleike +

ELKARRIZKETA BEĂ‘AT LIZEAGARI

4

hitz-tantak

SONIA ALBAREZ

7

bertso xorta

ENEKO DORRONSORO

14

erreportajea

18

www.baleike.com

inauterietako argazkiak

21

erreportajea

artxibategiko altxorrak

27

izurdeak eta baleak Izpiak eta hizkiak rocio cardoso

18

www.baleike.com

inauterietako argazkiak

30

ipuina

deseroso

Argitalpen honen edizioko laguntzaile:

BALEIKE 2 0 1 1 M ART X O A

3


HITZ-TANTAK

SONIA ALBAREZ

Korrikalaria

“Inoiz ez naiz ateratzen irabaztera” ...baina azken hiru urteetan, bera izan da zumaiar onena Herri Lasterketan. Dena dela, ez du korrika egiten lehiatzeko gosea asetzeko. Beharrezkoa duela dio, on egiten diolako, lagunekin elkartzeko aukera ematen diolako. Kirola lehia baino zerbait gehiago dela erakusteko adibide egokia. TESTUA: aitor manterola argazkiak: baleike

43 minutu eta 16 segundo. Bueno, nire helburua horixe zen, 43 minutuan egitea. Asko prestatu dut, ondo, eta lortu dut. Helburua lortzeko 4.316 kilometro egin dituzu entrenatzen gutxi asko? Uste dut poliki-poliki lortu dudala. Azken urteetan jaisten joan naiz denbora. Behin erresistentziarako gaitasuna landuta, serie motzak egiten aritu naiz. Lehen ez nituen egiten. Ez duzu lehen aldia zumaiar onena izaten herriko lasterketan. Ohitura? Ez dakit, azkeneko hiru urteetan lortu dut emaitza bera. Erraz irabazi zenien bigarrenari eta hirugarrenari. Bai. Bueno, erraz, erraz... ez pentsa. Minutua pasa atera nien, baina Itzurungo aldapako bi igoeretan badago aukera denbora ateratzeko. Aldapa gora, hortaz, egu4

BALEIKE 2 0 1 1 M ART X O A

baina gero eta gehiago sartzen zaren neurrian, zeure burua ere gehiago estutzen duzu. Baina hori norberaren izaeraren barruan dago. Oso lehikorra naiz ni.

rrean? Bai, indartsu joan behar da hor, eta gero, eutsi. Irabaztera atera zinen? Irabaztera? Inoiz ez naiz ateratzen irabaztera. Denbora bat egitera joaten naiz beti. Buruan dudan erronka betetzea izaten dut asmoa. Gai nintzela uste nuen, eta lortu nuen. Gizarte honetan, zerbait izateko irabazi egin behar al da? Ez. Guretzat zaletasuna besterik ez da korrika egitea. Gozatu egiten dugu,

Taldean entrenatzen duzu. Zer esan nahi du talde horrek zuretzat? Deskonektatzeko aukera ematen dit. Elkartzeko irrikan egoten naiz, ordua noiz helduko. Batzuetan parre asko egiten dugu, besteetan sufritu. Ondoan behar ditut. Noiztik zabiltza seriotasun horrekin korrika egiten? Serio hasi nintzenean, hirugarren umea izan nuen, eta utzi behar izan nuen. Gero, duela bizpahiru urte ekin nion berriz ere. Duela bi urte flyschen lasterketa izan nuen mugarria. Bukatzeko prestatu nintzen, eta lortu nuen. Konfiantza handia eman zidan horrek. Noiz hasi zinen korrika? Piraguismoan hasi nintzen 1985ean. Bost urte jardun

“Guretzat zaletasuna besterik ez da korrika egitea. Gozatu egiten dugu” nuen. Hor erakutsi zidaten lehiatzea zer den. Handik pixka batera hasi nintzen korrika, Mariano Sanchez De La Florrekin eta beste lagun batzuekin. Donostiko Atletikon egon nintzen 1994ra arte, federatuta. Igandero joaten ginen lehiatzera. Zein izan zenuen lehen lasterketa? Behobia-Donostia. Gero, utzi egin zenuen. Bai, hamar bat urtez egon nintzen ezer egin gabe, negozioa zela, umeak zirela.


Lasterketa bat: Zumaiako denak: herri lasterketa, flyscha eta Zakila Bira. Herrian hazi egiten naiz, oso pozik aritzen naiz. Korrikako lagun bat: Eguneroko taldekoak: Villar eta Etxabe. Entrenatzeko leku bat: Santiagoko dunak. Markaren bat bai buruan? Beti hobetzen joatea. Badakit egunen batean mugara helduko naizela, baina hobetzeko tartea dudala esaten didate. Gaztelerazko esamolde batek dio koldarrek egiten dutela korrika. Askok esaten didate, bai. Parre egiten dut.

Eta orain berriz hasi zara. Beharrezkoa duzulako? Bai. Buruak eskatzen dit korrika egiteko. Egunero entrenatzen? Ez. Astean bost aldiz joaten gara. Ostegunetan eta igandetan, jai. Norbaitek prestatzen al dizkizue entrenamenduak? Ez, ez. Gorputzak agintzen du. Taldean bada guk baino gehiago dakien bat, eta hark zehazten du zerbait, baina loturarik gabe. Azkeneko urte hauetan parte hartu al duzu Zumaiatik kanpoko lasterketetan? Iaz, Larrun igotzeko mendi lasterketan izan nintzen Ezin izan nuen flyscharen proban atera, eta neure buruarekin ernegatu samar nenbilen. Nahi nuen aldapan gora korrika egin, eta Aitor senarrak aurkitu zuen Interneten Larrungo probaren berri. Umeak hartu,

“Hamar urtez egon nintzen ezer egin gabe, negozioa zela, umeak zirela� eta astebukaera han igaro genuen, kanpin dendan. Hurrengo erronka? Zestoan aterako naiz martxoaren 19an. Gogorra da, gorabehera handikoa delako. Eta gero, flyscharena prestatzen hasiko naiz. Buruan sartuta daukat, eta denbora zehatz bat egitera aterako naiz. Bukatu aurretik hau esan nahi dut: senarrari eskerrak eman nahi dizkiot. Bera dut psikologo onena, asko laguntzen dit. Minen bat dudanean, masajeak ere ematen dizkit. Bera dago beti atzetik, eta egundoko laguntza da.

Jaioteguna: 1974ko abenduaren 17a. Jaioterria: Zumaia. Lanbidea: Narrondoko tabernan. Ikasketak: Administrazio laguntzailea. BALEIKE 2 0 1 1 M ART X O A

5


PUBLIZITATEA IRITZIA 6

BALEIKE 2 0 1 1 M ART X O A


Antxumea eta otsoa Doinua: “Frantses euskaldun bat etorri zait”

1. Irindutako hanka zuritan otso beltzaren gisara inauteritan mozorrotu dut nere kanpoko fatxada ispiluaren isladak barrez itzuli dit begirada “bejondeizula, karetapetik behingoz atera baitzara”.

2. Ipuin hark ere “bazen behin” dio agian gaur da behin hori baina mundua nik ez nioke deskubritu nahi inori badauka zertaz jantzi otsoak mozorro aina istori nere kareta kendu dudanez jantzi nahi badezu tori.

3. Antxume ahul babesgabea mozorroari begira irin hankazko lorratz txuriak lurrean nahastu dira harat ustetan honat hurrena beti jira eta bira aratusteak luzatu dira hauteskundeen harira.

4. Nik ez nioke otso deituko berez otso ez den hari baina badira eman ez arren otso badiren ugari ispiluaren barre algara ez al duzue nabari? “Hau hala bazen, ala ez bazen” muxu bat antxumeari.

BERTSO XORTA

Eneko dorronsoro

BALEIKE 2 0 1 1 M ART X O A

7


PUBLIZITATEA 8

BALEIKE 2 0 1 1 M ART X O A


“Torturen beldur ginelako egin genuen ihes”

BALEIKE +

Beñat Lizeaga

testua: Gorka Zabaleta argazkiak: gorka zabaleta

Urriaren 22an Espainiako Poliziak jo zuen Beñat Lizeagaren etxeko atea, hura atxilotzeko aginduarekin. Beñat ez zegoen etxean, ordea. Ihes egitea lor tu zuen, eta lau hilabete egin zituen ezkutuan. Otsailaren 21ean Segiko beste zazpi gazterekin batera agertu zen publikoki Izpuran (Nafarroa Beherea), beraien egoera salatzeko. Astebetera, Frantziako Poliziak atxilotu eta epaileak Tolosako (Frantzia) kar tzelara bidali zuen. Atxilotu baino lau egun lehenago elkarrizketa hau egiteko aukera eman zigun.

BALEIKE 2 0 1 1 M ART X O A

9


BALEIKE +

Segi gazte erakundearen kontrako operazioaren barruan agindu zuen Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando GrandeMarlaskak Beñat Lizeagaren (Zumaia, 1989) atxilotzea. Zehazki, erakundearen “Urola Kostako arduradun nagusia” izatea leporatzen dio bere aurkako autoan. Agindua betearaztekotan azaldu ziren poliziak Beñat Lizeagaren etxean joan den urriaren 22an, baina ordurako gaztea ihes eginda zegoen, bezperan sumatu baitzuen segika zituela. Operazio hartan Segiko 14 gazte atxilotu zituzten, eta beste zortzik, Lizeaga tartean, ihes egitea lortu zuten. Haien berririk ez da izan, harik eta otsailaren 21ean, ihes egin eta lau hilabetera, Izpura herrian agerraldi publikoa egin zuten arte. Prentsaurreko hartan Iparraldeko hainbat kargu publikoren babesa jaso zuten, eta Espainiak eta Frantziak egiten duten atxilotzeko eta entregatzeko euroaginduaren erabilera okerra salatu. Era berean, iragarri zuten aste osoan itxialdia egingo zutela Izpurako Fauxti Berri gelan, protesta ekintza modura. Aukera baliatuta, otsailaren 24an, ondoko lerroetan datorren elkarrizketa egin ahal izan genion, Izpuran bertan. Elkarrizketa egin eta lau egun geroago, otsailaren 28an, Frantziako Poliziak Donibane Garazin atxilotu zuen, Aitziber Plazaolarekin batera. Martxoaren 1ean, Paueko epaile batek bera atxilotzeko eta entregatzeko euroagindu bat zegoela jakinarazi eta Seyssesko espetxera bidali zuen. Euro aginduaren bista martxoaren 8an egin eta hilaren 15ean jakinaraziko diote erabakia.

Psikologiako lehen maila ari zen ikasten, Donostian, urriaren 22ko polizia operazioak bizitza errotik aldarazi zion arte. “Lehendik magisteritzako heziketa berezia ikasi nuen, eta arratsaldeetan Zumaiako Herri Eskolan egiten nuen lan, DBHko gazteei klaseak ematen, astean bost orduz”. Azken urteotan Zumaiako gazte mugimenduan parte hartze handia izan du Beñatek. “16 urterekin hasi zen nire militantzia politikoa, eta sei urte hauetan gazte mugimenduko hainbat erakundetan militatu dut: ikasle mugimenduan, gaztetxean, gazte asanbladan, bertso eskolan, Euskararen Aholku Batzordean eta Segin”. Egindako lana “guztiz publikoa” izan dela azpimarratu nahi du. “Herriko gazteekin hamaika ekimen atera ditugu aurrera: etxebizitza eskubidea aldarrikatu, gaztetxeko jarduera diferenteak Segiren aurkako polizia operazioan gurasoen etxea hankaz gora jarri eta bilatze eta atxilotze aginduan nengoela esan zieten arte”. Urriaren 22an, goiz partean, Espainiako Polizia zu atxilotzeko aginduarekin agertu zen etxean, baina zu ez zeunden han. Zer gogoratzen duzu ordu haietaz? Bezperan, goizean ez nuen ezer arrarorik sumatu. Jaiki eta normal joan nintzen eskolara. Gero arratsaldean, Herri Eskolatik atera nintzenean ikusi nuen jendea nuela atzetik segika. Inguruko jendeak esanda, banekien segimenduak areagotzen ari zirela. Normaltasunaren barruan hartu nuen. Eskolatik gaztetxera joan nintzen, eta handik atera ginenean Aizarnabalera, kotxez. Orduan ere segika nituela ikusi nuen. Aizarnazabaldik bueltatu ginenean eta kotxea aparkatu genuenean, ikusi genuen etxe parean beste pertsona bat zegoela zelatan. Orduan erabaki nuen gurasoen etxera joan beharrean, badaezpada ere lagun baten etxera joan eta han lo egitea. Eta hurrengo goizean? Goizean Interneten sartu eta Baleiken ikusi nuen nola jar10

BALEIKE 2 0 1 1 M ART X O A

tzen zuen sarekada bat egon zela eta nire gurasoen etxean sartu zirela. Momentu haietan gurasoekin hitz egiteko aukerarik izan al zenuen? Izpurako agerraldira arte ez –otsailak 21–, lau hilabete pasa eta gero. Abokatuarekin harremanetan jartzeko ere arazoak izan ditut. Baina azkenean lortu genuen nik eta beste zazpi lagunek kontaktuan jarri eta puntu komun batzuk adostea Izpurako itxialdia antolatzeko. Zer da epaileak leporatzen dizuena? Guri leporatzen digute Segiko militanteak izatea. Ez dakigu benetan zer kargu dagoen gure kontra, baina gure operazioa Segiren aurkakoa izan zen. Espainiako Estatuak esaten du Segi dela ETAren gazte talde bat, harrobia. Kontu xelebrea da. Duela 30 urte Jarrai sortu zen eta 20 urtez bizitza politiko publikoa egin ahal izan du, legez kanpo jarri zuten arte. Gero Haika ilegalizatu zuten, eta ondoren Segi; eta legez kanpo utzi ondoren, talde terrorista bihurtu. Harrezkero, hainbat sarekadatan jende asko atxilotu dute, 50 bat lagun. Beraz, zuri ez dizute ekintza konkretu bat leporatzen, haientzat terrorista den talde bateko kide izatea baizik. Hori da. Ez dago delitu konkreturik. Urriaren 22an, zergatik erabaki zenuen ihes egitea? Gu prest geunden Grande-Marlaska epailearengana joan eta hitz egiteko, arazoren bat baldin bazegoen haren aurrean argitzeko. Baina duela urtebete, gurea bezalako beste sarekada batetik ihes egindako lagun batzuek erabaki zuten zuzenean Auzitegi Nazionalera joatea epailearengana, eta atarian zeudela poliziek atxilotu, komisaldegira eraman eta torturatu egin zituzten. Eta, gainera, beraien testigantza sinatzera behartu zituzten. Sinatu ondoren, epailearengana eraman zituzten. Gurekin ere berdin jokatuko zuten beldur ginen. Horregatik erabaki genuen Hego Euskal Herritik atera eta Ipar Euskal Herrira etortzea. Torturen beldur ginelako egin genuen ihes. Otsailaren 21a arte ezkutuan egon zarete. Lau hilabete horiek nola pasa dituzue? Lagun batzuen etxean sartuta egon behar izan dugu, kalera atera gabe. Tartean behin egunkaria irakurri, telebista ikusi edo ordenagailuan sartzen zara, baina lagun eta senideekin inolako komunikaziorik gabe, abokatuarekin izan ezik. Eta lau hilabete ezkutuan pasa eta gero, zergatik erabaki duzue aurpegia eman eta publikoki agertzea? Azken urteotan Frantzian 13 euroagindu egon dira, 13


BALEIKE + Martxoaren 8an izan zen euroaginduaren bista, Pauen. Gazteek ehun bat lagunen babesa izan zuten epaitegiaren atarian, tartean Zumaiatik joandako 25 bat lagun.

Zer da euroagindua? Euroagindua Europako Batasuneko estatu batek hartzen duen justizia erabaki bat da. EBko kide den beste estatu bati bilatze agindua duen edo kartzela zigor bat bete behar duen pertsona bat atxilotzeko eta bere esku uzteko eskatzen dio. Euroagindua 2002ko ekainaren 13an onartu zen EBko Kontseiluaren erabakiz. Euroagindua, estradizioa ez bezala, prozedura administratiboa da, auziko txostenen mamia taxuz ikertu behar ez duena eta, ondorioz, akusatuen berme juridikorik eza dakarrena. Begira zer dioen Guardia Zibilen ASIGC elkarteak: “Estradizioak sortzen dituen arazoak arintzeko hartutako neurri interesgarrienetakoa da euroaginduarena. Estradizioaren bide alternatibo bat da (estradizioa bera desagerrarazten duena nazioarteko eremu horretatik), prozedura nabarmen errazten duelako. Estradizioarekin ez bezala, euroaginduaren exekuzioa ia automatikoa da. Estradizioa askotan ez da eraginkorra, hainbat baldintza bete behar direlako, adibidez, bi estatuen legeak bat etortzea delitu baten aurrean”. Horrela, estradizioak jasotzen duen “inkriminazio bikoitzaren” printzipioa desagertzen da: pertsonaren bilatzea eragin duten ekintzak, pertsona aurkitzen den lekuan ere delitu izatea jadanik ez da beharrezkoa.

Estradizioaren kasuan ez bezala, euroaginduarekin aginte judizialaren kontrola oso murritza da. Euroagindu bat onartzeko erabakia prokuradoreak hartzen du, justizia ministroaren erabakia da, azken finean. Aurore Martinen aurrekaria Joan den abenduaren 16an, Frantziako hiritartasuna duen Aurore Martin Espainiako Justiziaren esku uztea onartu zuen Frantziak, euroagindu bati men eginez. Batasuneko kide izatea leporatzen zaio, Hego Euskal Herrian bilkura eta prentsaurreko batzuk burutzea. Espainian debekatua baina Frantzian legezkoa den erakunde politiko bateko kide izateagatik epaitu nahi dute. Hau da, ekintza bera, oinarrizko eskubideen barruan kokatzen da Frantzian, eta ekintza terrorista da Espainian. Eta dikotomia horren aurrean, euroaginduak lege murriztaileena hobesten du. Gogoratu behar da, Batasuna bezala, Segi ere legezkoa dela Frantzian. Kargu publikoen babesa Aurore Martinen kasuaren ondotik, euroaginduaren kontrako kolektibo sendoa sortu da Ipar Euskal Herrian. Bestetik, azpimarratzekoa da Izpurako itxialdian zortzi gazteek Iparraldeko hainbat kargu publikoren babesa, tartean Ipar Euskal Herriko Alderdi Sozialistaren buru Frantxoa Maitiarena edota EAJ-PNBren hautagai Donibane

Garazin Pako Arizmendirena. Izpurara joan ziren batzuk aipatzearren: • Alice Leizagezahar, Europe Ecologie alderdiaren hautetsia Nafarroa Beherean. • Christine Bessonart, Senpereko auzapeza eta Euskal Herriko Auzapezen Biltzarreko lehendakaria. • Christian Harluxet eta Panpi Sainte Marie (ELB sindikatua) • Annick Coupet, Sud Solidaires sindikatuko idazkari nagusia. • Daniel Olzomendi, Dominique Bacho et Peio Menta, EHBai-ko hautagaiak. • Pako Arizmendi, EAJ-PNBren hautagaia Donibane Garazin. • Jean Marie Mailharro, Forces 64 talde zentristaren hautagaia Garazin. • Marc Leroy eta Françoise Carrasquedo, NPA alderdi ezkertiarraren hautagaiak Atharratzen. • Jean-Paul Bire, Front de Gauche alderdiaren hautagaia Hazparnen. • Frantxoa Maitia, PSren hautagaia Garaziko kantonamenduan. • Frantxoa Lambert, Izpurako auzapeza. Azpimarratzekoa da Irati Tobar gazteari Hendaiako Alderdi Sozialistako zinegotziek emandako babesa –Kotte Ezenarro alkate ohia tartean–, hitzezko elkartasunaz gain haietako batek etxean hartu baitzuen. BALEIKE 2 0 1 1 M ART X O A

11


PUBLIZITATEA BALEIKE + 12

El Mami amar salem Torturaren aurkako elkartearen presidentea

“Setio egoera mugagabean bizi gara”

BALEIKE 2 0 1 1 M ART X O A


BALEIKE +

lagun bidali dituzte Espainiara, eta pentsatu genuen egoera horrekin amaitzeko zerbait egin behar genuela, harresi bat jarri eta nahikoa dela esan. Espainiako eta Frantziako estatuei esan nahi diegu hemen gaudela, ez dugula nahi ezkutuan egon, eta gure eskubideak borrokatuko ditugula azkenera arte. Gure iritziz hau ez da Segiren kontrako eraso bat. Guk uste dugu Euskal Herrian daukagun arazo bati heldu nahi ez zaiolako kaleetatik ezabatu nahi gaituztela, errepresioaren bidez. Baina guk gure militantziarekin jarraitu nahi dugu, Hego Euskal Herrian ezin bada, behintzat Ipar Euskal Herrian. Bestetik, Espainiako Estatuak azken 30 urteotan gazteekiko izan duen jarrera salatu nahi dugu, kriminalizatu nahi izan gaituztelako, torturatu gaituztelako eta mehatxatu gaituztelako. Horrez gain, Frantziako Gobernuak jakin arren hemen gauden gehienon izenak aurreko sarekadetan harrapatutako gazteei tortura bidez ateratako testigantzetan oinarrituta daudela, bestaldera begiratu eta euroagindua beti onartzen du, froga sendorik egon gabe. Soilik pertsona batzuek torturapean egindako salaketak. Urrats hau egiteko ez zarete bakarrik egon. Babes handia jaso duzue Iparraldeko hainbat sektoretatik. Aurore Martinen aurkako euroagindua aurrekari garrantzitsua da. Frantziako nazionalitatea daukan arren, Espainiaratzeko agindua onartu zuen Frantziak. Horren ondorioz, euroaginduaren aurka lerrokatu dira Frantzia mailako giza eskubideen aldeko zenbait talde, eta Ipar Euskal Herriko zenbait sindikatutako ordezkariak eta alderditako hautetsiak. Kolektibo bat sortu zuten eta haiei esker antolatu ahal izan dugu Izpurako itxialdi hau. Eta nola joan da itxialdia? Hemen daramatzagun lau egun hauetan [elkarrizketa otsailaren 24an egin genuen] 200 edo 300 bat lagun pasa dira areto honetatik. Lagunekin eta senideekin egoteko aukera izan dugu, baita Ipar Euskal Herriko zenbait hautetsi eta kargu publikorekin ere. Adibidez, PNVkoak, Alderdi Sozialistakoak, Solidarite sindikatukoak… Komunikabide askok ere eman digute babesa, elkarrizketa asko izan ditugu. Zuek atxilotzeko aginduan emanda al dago? Ez dakigu. Berez, legez, Espainian bilatze eta atxilotze agindua dagoen unetik Europa osora zabaltzen da. Baina ez dakigu Marlaska epaileak bidali ote duen gu atxilotzeko agindua edo ez. Eta orain, bizitza publikora atera ondoren, ez al daukazue atxilotuak izateko beldurra? Bai. Ikusirik lehen gertatu diren kasuak, badakigu guri berdin gertatzeko aukera handia dagoela. Itxialdiari amaiera jartzeko jaialdia antolatu duzue Kanbon… Bai, aste osoan hitzaldiak, mahainguruak eta bestelako ekimenak egin ditugu hemen Izpurako itxialdian. Larunbatean, itxialdia amaitzeko, jaialdia egingo dugu. Eta jaialdia amaitutakoan? Nora joango zarete? Hemengo kargu publiko batzuek beren etxeak eskaini dizkigute, eta haiekin bizitzera joango gara. Eta beraiekin bizitza normala egiten hasiko gara. Kalera irten, lagunekin egon, frontoira joan... Kargu publiko horiek nortzuk diren ba al dakizue? Oraindik ez zehazki, baina Ipar Euskal Herriko osokoak dira. Ezker Abertzalekoak batzuk, PNVkoak ere bai. Senpe-

Izpuran itxialdia egin zuten Segiko zortzi gazteak.

reko alkatea tartean dela, uste dut. Horiek oraingoz onartu dutenak. Baina jende gehiagorekin hitz egin dugu eta haien erantzunaren zain gaude. Abertzaleak eta ez abertzaleak. Euskal Herria aro berri baten aurrean dago. Zuek, Gazte Independentistak, Gernikako Akordioaren alde zaudete, sinatu ere sinatu duzue, baina begira zer egoeratan zaudeten. Nola bizi duzue? Gogorra da. Baina positiboki ikusten ditut Sortu alderdiarekin-eta egiten ari diren urratsak. Espainiako Estatua argudiorik gabe ari da gelditzen. Lehen terrorismoaren aitzakia zeukaten autodeterminazio eskubidea eta independentzia ukatzeko, alderdi terrorista baten agindua zelako. Orain, terrorismoa desagertu denean, garbi gelditu da ez dagoela benetako borondatea herri honek duen arazoa konpontzeko. Eta Katalunian ere garbi ikusi zen. Zer esango zenieke zumaiarrei? Zumaiarrei orokorrean, bai koadrilakoei eta familiakoei, eskerrak eman etxekoek jaso duten babesagatik; mobilizazioetan parte hartu duen jende guztiari ere eskerrak eman, eta aurrera jarraitzeko nahi dugun bidegurutze horretara iritsi ahal izateko. Elkarrizketa hau egin eta lau egunera atxilotu zuten. Itxialdiari amaiera emateko Kanbon larunbatean egin zen jaialdiaren ondoren, Iparraldeko zenbait kargu publikok euren etxeetan hartu zituzten zortzi gazteak. Europe Ecologie-Les Verts alderdiaren hautetsi Alice Leizagezaharrek hartu zituen Beñat Lizeaga eta Aitziber Plazaola, Uharte Garazin. Beñatek elkarrizketan azaldu bezala, handik aurrera bizitza publikoa berreskuratzea zuten helburu, baina apenas izan zuten ezertarako astirik. Astelehen goizean, Bergoi Madernaz eta Aiala Zaldibar atxilotu zituzten Baionan. Bazkalondoren, Frantziako Poliziaren deia jaso zuten Beñaten gurasoek, semea atxilotu zutela jakinarazteko, Donibane Garazin, Aitziber Plazaolarekin batera. Atxiloketaren ondoren, honela mintzatu zen Alice Leizagezahar: “Terrorismoa edo gaizkile handiak tartean badira, ez nago euroaginduaren aurka, baina ez da erabili behar ideia politikoen aurka. Beren etorkizunaz erabaki nahi duten gazte hauek mirestera iritsi naiz ia. Ez dut bat egiten haien ideiekin, baina beren etorkizunagatik adierazteko eskubide osoa dute” BALEIKE 2 0 1 1 M ART X O A

13


Badiren seinale Otsailean dozena bat izurde hilda agertu izanak oihartzun handia izan zuen komunikabideetan. Ez ohiko kopurua zen eta adituak ere erne jarri zituen, heriotza haiek zerk eragin ote zituen. Baina behin animaliak aztertuta, ez omen dago kezkatzeko arrazoirik, “gaixo edo ahulduta” zeudelako hil omen ziren. Argi gorriak itzalita, ohartu gara ezer gutxi dakigula gure itsasoan bizi diren izurde eta baleez. TESTUA: gorka zabaleta ARGAZKIAK: AMBAR ELKARTEA

14

BALEIKE 2 0 1 1 M ART X O A

Nik hamar urte daramatzat lan hauetan eta begia ere egin egiten zaizu. Nire esperientzia pertsonala da urte horietan itsasora egindako irteeratan agian bitan bakarrik bueltatu garela izurderik edo balearik ikusi gabe. Jendeak uste duena baino gehiago dago. Ni ez naiz Kanadara joan, ez naiz Argentinara joan, eta dagoeneko ia 20 espezie ikusi ditut hemen”. Ilazki Goenaga (Azpeitia, 1982) biologoa Ambar elkarteko kide da, eta ederki ezagutzen ditu euskal kostaldean bizi diren zetazeoak. Bere eskutik, etxe ondoan ditugun animalia eder hauek pixka bat ezagutzeko aukera izan dugu.

Izurdeak “Izurde mota bat baino gehiago bizi da gure itsasoan. Egin ditugun ikerketen arabera, esan dezakegu badagoela izurde populazio bat bertakoa dena eta urte osoan bertan bizi dena, eta beste izurde multzo bat migratzailea dena. Izurde handi, izurde arrunt eta izurde marradun talde batzuk, behintzat, bertakoak dira. Mazopak ere badaudela pentsatzen dugu, baina orain arte hemen hilda bakarrik ikusi ditugu. Otsaileko lehorreratze horietan, adibidez, bat agertu zen Getarian. Bizirik ikusteko oso baldintza bereziak behar dira, oso denbora gutxi egiten baitu ur azalean. Baina egon badaude, bestela ez lirateke hilda agertuko”. Kalderoiak “Kalderoien kasuan, badira talde handi batzuk migratzaileak direnak eta urtean bitan etortzen direnak gure kostara. Apirilean agertzen dira, adibidez. Oso talde handitan etortzen dira, kume piloarekin; ehunka kidez osaturiko taldeak dira. Matxitxako ingurura etortzen dira, jatekoak bultzatuta eta batez ere leku egokia delako kume horiek pixka bat gogortzeko. “Haurtzaindegi” moduko bat da, azken finean. Ez dakigu nondik datozen, baina hor ere zerbait aurreratzeko moduan gaudela uste dut. Norvegiako Lofoten uharteetan besteak beste kalderoiak ikertzen dituen zientzialari


Kaxaloteak, orkak, zere arruntak… “Animalia handiagoak, kaxalotea adibidez, pentsatzen da migratzailea direla. Janari kopuru handiagoak behar dituztenez, askoz ere itsas eremu zabalagoan mugitzen dira. Kilometro askotan bizi dira. Baina erabateko ziurtasunik ez daukagu, informazioa falta zaigulako. Adibidez, iaz arte pentsatzen genuen orkak hegaluzearekin batera sartu eta alde egiten zutela. Arrantzaleek ikusten dituzte tarteka hegaluzearen kanpaina denean. Baina joan den azaro amaieran, ia abenduan, orka talde bat ikusi zen Matxitxakotik. Beraz, ohartzen ari gara informazioa falta zaigula eta ikerketan sakondu ahala gauza berriak aterako direla. Zere arrunta balea mota ere ikusgarria da. Horiek ere tarteka, baina orkak baino errazago ikusten dira, talde handietan etortzen direlako eta arnasaren zorrotada ere bizpahiru kilometrora ikus daitekeelako. Gerturatzen utziz gero, oso ondo ikus daitezke. Orkak biziagoak dira. Dena den, animalia handi hauek oso eremu zabalean ibiltzen dira eta oso zaila da jakitea zehazki nondik nora ibiltzen diren. Balea urdinarekin gertatzen da. 30 metroko animalia puska da, baina munduko ozeano guztietan bizi da eta oso zaila da haren berri izatea”.

Balea mokoduna “Balea mokodunak oso animalia ezezagunak dira. Mundu mailan lau toki daude ezagunak balea mokodunak daudelako: Hawaaii, Zeelanda Berria, Kanariar Uharteetako Hierro, eta Bizkaiko Golkoa. Animalian hauen biologiari buruz ia ezer ez dakigu. Zientziak dituen datu gehienak kostaldera iritsitako hildako aleetatik lortutakoak dira. Hierron ari dira orain ikertzen, irrati transmisore batzuekin. Soinua ere grabatu diete. Jakin dute sekulako sakoneretan ibiltzen direla txibiak ehizatzen. Sekulako animaliak dira”. Non topa daitezke? “Azken finean, bizirik irauteak mugiarazten ditu animalia hauek. Hau da, jatekoaren bila eta ugaltzeko mugitzen dira. Jatekoa kostan baldin badago, kostara hurbilduko dira. Hori ahaztu gabe, egia da gero habitatak bereizten direla. Plataforma kontinentalean, sakonera gutxiko eremuan, animalia txikienak bizi dira, izurdeak batik bat: izurde arrunta, marradunak –nahiz eta hauek oso sakonera handietan ibiltzen ere jakin…–. Hortik aurrera, sakonerarekin batera animaliaren tamaina ere handitzen doa. Pentsatu behar dugu poloetatik datorren ur hotza azpitik datorrela, dentsitate handiagoa duelako. Ur horiek dira janaritan aberatsenak. Itsaso zabaletik datoz eta une jakin batean kontinentearen plataformaren hormaren kontra jotzen dute. Talka horretan gorago dagoen ur epelagoarekin nahasten da eta, eguzki izpien lanarekin, hor elikagaien eztanda moduko bat gertatzen da: fitoplanktona sortzen da, zooplanktona, krilla, krillaren atzetik arrain txikiak datoz, haien ehizatzera arrain handiagoak, eta azkenik izurdeak eta baleak. Kate trofikoa sortzen da. Izurdeak eta baleak, beraz, elikagaia sortzen den leku horien atzetik ibiltzen dira, plataforma kontinentala hausten den puntu horietan. Animalia hauek zergatik daude hemen kostatik hain gertu? Plataforma kontinentala berez nahikoa estua delako. Getaria parean eta Matxitxako parean amaitzen da plataforma

ERREPORTAJEA

batekin jarri gara harremanetan. Zetazeoen soinuak ikertzen ditu. Familia bakoitzak bere soinua, bere hizkuntza propioa du; helburua da, hain zuzen ere, familiak bereiztea soinuen arabera. Gauza asko ari da deskubritzen. Kontatu genionean hona urtean bitan kalderoi multzo handiak etortzen direla, oso interesatuta agertu zen. Erabaki genuen aurten kalderoien soinuak grabatuko ditugula Norvegiara bidali eta hango datuekin konpara ditzan, ea Matxitxako inguruan bisitan izaten ditugun ale horiek norvegiarrak diren… Eta soinuekin batera, aurten hasiko gara ADN laginak hartzen. Aurrena hildako animaliena, baina irteerekin hasten garenean, bizirik daudenena ere bai. Horrela, ADN konparaketak egin ditzakegu”.

BALEIKE 2 0 1 1 M ART X O A

15


ERREPORTAJEA testua: xXX

“Matxitxako eta Getaria aurrean errazago aurki daitezke animalia hauek”

kostatik gertuen. Horregatik dago animaliak ikusteko aukera gehiago Matxitxakotik eta Getariatik itsasorantz zuzen joanda. Eta ez da oso urrutira joan behar. Matxitxako aurrean, adibidez, 1.000-1.500 metrora jaisten da itsas hondoa, eta Bilbo parean aurrera joanez gero, 5.000 metroko sakonerara iristen da. Koska modukoak egiten ditu, gero eta sakonago. Beraz, itsas hondoaren erlieberekin jokatzen dugu nora joan erabakitzeko. Normalean, ibilbide jakin bat egiten dugu, elikagaiak sortzen diren leku horietara joaten gara”. 16

BALEIKE 2 0 1 1 M ART X O A

Euskal balea? “Oso ondo dago katalogoan galzorian dagoen animalien zerrendan jartzea, baina iruditzen zaigu pauso hori oso txikia dela eta berandu datorrela. Ez dugu uste espezie bat 300 edo 400 ale izatera iritsi behar denik neurriak hartzen hasteko. Oso tristea da mundu mailan 300 ale bakarrik egotea. Egia da faktore asko dituela aurka, batzuk naturalak. Animalia makala da, ur azpian babestea asko kostatzen zaio daukan gantz kopuruagatik. Kumeak egitea asko kostatzen zaio, aniztasun genetiko eskasa duelako: asko antzuak dira. Kostatik oso gertu bizi dira, sakonera txikiko uretan, eta eremu horietan trafiko handia dago kutsadura ere bai, kimikoa, akustikoa, zaborra… Eta gehiegi ehizatu da. Notiziak ditugu hemen ikusi ote diren, baina ez daukagu horren segurantzarik. Galizia aldean pare bat ale ikusi omen dituzte, baina ez dakit zenbat urtetan. Atlantikoan populazio bat dago eta Pazifikoan beste bat. Kanadako Fundyko badian gelditzen dira gehienak”.


“Normala da garai hauetan hildako animaliak agertzea kostaldean” katxaloteak Noizean behin katxaloteak eta zere arruntak ikus daitezke. Animalia ikaragarri handiak dira, eta itsaso zabalean ibiltzen dira.

izurdeak Izurdeak ikustea nahikoa ohikoa da gure itsasoan. Askotan, gainera, ontzietara hurbiltzen dira.

Arriskuak eta premiak “Gaur egun gure itsasoan bizi diren zetazeoek berez mehatxu zuzenik ez dute, hemen ez dira normalean ehizatzen, baina mehatxu ez zuzenak gehiegi dira: kutsadura, trafikoa, arrantza teknikak… animalia hauen bizitzeko baldintzak ez dira batere onak. Badirudi hondamendia behar dugula egoeraz jabetzeko, baina ez gara konturatzen haien habitata hondatzen ari garela. Behingoagatik konturatu beharko gara planeta ez dela gurea eta itsasoa ere zaindu behar dugula. Ambar elkarteko kideak oso bakarrik sentitzen gara. Norbanakoen, enpresa pribatuen eta erakunde publikoen laguntza behar dugu. Hezkuntza oso inportantea da daukagunaz jabetzeko, baina zoritxarrez itsasora ezin dugu eraman guk nahiko genukeen jende guztia. Horregatik, saiatzen gara lehorreratze bat gertatzen denean aukera hori aprobetxatzen jendeari azalpenak emateko. Kostan zehar zentro batzuk eduki nahiko genituzke. Gaur egun autopsia bat egiteko ez daukagu lekurik, zabortegira joan eta han aztertu behar izaten ditugu askotan gorpuak. Zarautzen edo Zumaian lokalen bat lortzea da helburua, autopsiak bertan egin eta jendeak animaliak ezagutzeko aukera izan dezan. Herri batek lehorreratze zentro bat edukitzea oso interesgarria izan daiteke, nazioarte mailari begira ere bai. Guk harreman asko ditugu kanpoko zientzialariekin eta haientzat hemen erreferentzia bat izatea interesgarria izango litzateke. Gustatuko litzaiguke jendeak jakitea itsasoan zer dagoen eta gu zer lan egiten ari garen. Baina oraingoz babesik ez dugu sentitzen. Adibidez, izurdeen hezurdurak berreskuratzen ari gara egunen batean jendeari erakusteko, baina lan hori gure kontura ari gara egiten, gure baliabideekin”

Ilazki Goenagak aitortu digu ohi baino erneago egon zirela izurdeak hilda agertu ziren otsaileko egun haietan, baina ez omen dago kezkatzeko arrazoirik. “Garai hauetan normala da hildako animaliak agertzea kostaldean. Faktore asko batzen direlako: ipar haizea, tenperatura hotza, itsaso txarra… Azken finean, animaliei ere luze egiten zaie negua, eta ahulduta, gaixo, zahartuta edota galduta gelditu direnak, elementu ahulenak, hil egiten dira. Gero, neguan, hilotz horiek kostaraino ekartzen ditu ipar haizeak edo itsaso zakarrak. Udan ere hiltzen dira, irteerak egiten ditugunean ikusten ditugu tarteka, flotatzen; baina normalean itsasoan bertan gelditzen dira gorpuak”. Gogoan du, hala ere, egun berean lau hilotz agertu zireneko eguna: “Egun bakarrean bi gorpu agertu ziren Getarian goiz partean, eta gero arratsaldean beste bi… Orduan larritu egin ginen, agian sareren batean kateatu eta itota hil zirela pentsatu ere bai. Baina ez zen halakorik gertatu. Arrazoi naturalengatik hil dira. Salbuespen bat badago, hala ere. Izurdeetako bat ehizatua izan zela pentsatzen dugu, bizkarraldean haragi puska handi bat falta zaio eta. Garbi ikusten da xerrak atera zizkiotela”. Izurdeen haragia jatea arriskutsua dela ohartarazi nahi du Goenagak, gaixotasunak kutsa ditzakeelako: “Jakin badakigu inguru honetan izurdeak ehizatzen direla, jateko oso preziatua dela. Ezkutuan egiten da, animalia horiek babestuta daudelako, baina badago ohitura. Ohartarazi nahi dugu haragi hori jatea ez dela osasuntsua, metal astunen kontzentrazio handia dutelako. Gainera, kontuan izan ugaztunak direla eta oso erraz kutsa diezaguketela birusen bat, gaixotasunen bat edota parasitoak. Hilda agertzen diren animaliek askotan arnas aparatuko gaixotasunak dituzte, pneumoniak, adibidez… Guregana oso erraz pasa daitezke”. Baldintza egokiak daudenean eta interesgarria dela iruditzen zaienean, animaliari autopsia egiten diote. Otsailean hildako gorpu batzuk aztertu zituzten, baina ez duten ezer arrarorik aurkitu. Dena den, laginak hartzen dituzte ikerketa zabalago baterako: “Bartzelonako proiektu batekin ari gara kolaboratzen. Hildako animalien barne belarriaren laginak bidaltzen dizkiegu. Barne belarria oso garrantzitsua da animalia hauentzat, komunikatzeko, nabigatzeko…, sonar moduko bat dute, azken finean. Hildako momentuan barne belarria minduta baldin badute, oso litekeena da hori izatea heriotzaren arrazoia, sonar hori gabe ezin dutelako ehizatu, orientazioa galtzen dutelako… Proiektuaren helburua da jakitea zer nolako kutsadura akustikoa daukagun itsasoan eta horren ondorioak”. BALEIKE 2 0 1 1 M ART X O A

17


Inauteriak Urtetik urtera indarra hartzen ari dira inauteriak Zumaian. Webgunean ikus dezakezue argazki bilduma, eta bideo berezi samar bat ere bai...

18 18

BALEIKE 22000191 MMART ARTXXOOAA BALEIKE


BALEIKE.COM BALEIKE+ Istripua barran Otsailaren 5ean, olatu handi bat gainditu ezinda, itsasoaren menpe gelditu zen astialdiko ontzi bat. Webean ikus ditzakezue Sebastian Lazkanok istripuaren unean ateratako argazkiak eta olatuek ontzia nola txikitu zuten jasotzen duen bideoa.

Errekorra Herri Lasterketan Herri Lasterketako marka ondu du aurten Abdelhak Sabhi marokoarra. Webean dituzue 300 argazki, sailkapenak eta informazio guztia.

BALEIKE BALEIKE 22001019 MMART ARTXXOOAA

19 19


PUBLIZITATEA BALEIKE + 20

BALEIKE 2 0 1 1 M ART X O A


ERREPORTAJEA

Altxorren ganbarak zabaldu ditu ateak

Erdi Aroko ehundik gora dokumentu gordetzen dira Zumaiako Udal Artxibategian. Zumaia udalerri bezala oraindik eratu gabe zegoen garaitik Aro Modernoa hasi bitarteko historia luzea jasotzen da pergamino eta orri zaharkitu horietan. Gertakizun horiek Zumaiako Udal Artxibategia (1256-1520) liburuan bildu ditu orain Eusko Ikaskuntzak. Altxorren kutxa zabaldu da eta denon eskutan utzi digu herriaren historia zaharra bezain interesgarria.

Pribilegio errodatua Artxibategia zabaldu zenean, 2007an, bertan gordetzen ziren dokumentu batzuen erakusketa egin zen. Horien artean 1292. urteko Pribilegio Errodatua zegoen.

MIRIAM ROMATET

testua: JUAN LUIS ROMATET

BALEIKE 2 0 1 1 M ART X O A

21


Historia gorde beharra Zumaiako Artxibategiari dagokion liburua Fuentes documentales medievales del País Vasco bildumako 139.a da eta dagoeneko 140.a ere argitaratu dute. Eusko Ikaskuntzak bultzatutako ekimen honekin, Euskal Herriko eta harantzagoko artxibategiei orrazia pasa nahi die. “Gipuzkoa osoa ia eginda dugu, Bizkaia ere inbentariatuta dago eta Araban ere ari gara lanean”, zioen bildumaren zuzendari Rosa Aierbek. Arazoak ere badituzte lanak burutzeko. “Iparraldea falta da, hizkeragatik arazoak ditugu eta transkribatzeko. Nafarroan, berriz, aurrerapenak egin dira, baina talde bat falta zaigu lana egiteko”. Laguntza ekonomikoekin ere arazo bat edo beste izan dutela adierazi zuen: “Instituzio batzuetatik esan zaigu azkarregi ari garela lanean, ez dutela behar adina diru”. Egiten ari diren lana Euskal Herrira ez dela mugatzen adierazi zuen Aierbek 22

BALEIKE 2 0 1 1 M ART X O A

JAVIER CARBALLO

Rosa Aierbe eta Javier Elorza Maiztegi liburuaren aurkezpenean.

JUAN LUIS ROMATET

ERREPORTAJEA

Urte eta erdi. Denbora hori behar izan du Javier Elorza Maiztegi historialariak Zumaiako Udal Artxibategian gordetzen diren Erdi Aroko dokumentuak transkribatzeko. “Artxibategi honetan bildutako izkribuak jasotzea pentsatu zenean, gauza handirik ez aurkitzea espero genuen, baina segituan ikusi zen bazegoela non begiratua”, zioen liburuaren egileak otsailaren 24an Foronda kultur etxean egindako aurkezpen ekitaldian. Guztira 112 dokumentu aurkitu zituen, zaharrena 1256. urtekoa, Mutrikuko pribilegioaren kopia, eta berriena 1520ko izkribu bat. “Gipuzkoan ez da toki askorik Zumaian adina dokumentazio duenik”, gaineratu zuen. Agiriak transkribatu baino ez ditu egin. Garai hartako gaztelania eta idazkerak bere horretan errespetatu dira. Zailtasunak ez ziren falta izan lana egitean, dokumentu batzuk oso egoera txarrean aurkitzen baitziren. “Pure eginda zeudela esan daiteke”. Teknologia berriak erabili behar izan zituzten kasu batzuetan pergamino zahar haietan ziotena deszifratu ahal izateko.

eta dagoeneko Simancas eta Valladolideko artxibategietan lanean ari direla aipatu zuen. Erdi Aroko historia jasotzea beharrezkotzat jo zuen. “Herria ezin da ulertu sustrairik gabe eta erroak ez baditugu ezagutzen, herriak ez du etorkizunik. Kasu honetan gure erroak Erdi Aroan sartuta daude”. Zumaiako Artxiboa bere horretan gorde izana txalotzekoa dela esanaz amaitu zuen: “Beste herri askok artxiboak galdu dituzte; Zumaiakoa, berriz, egoera onean dago eta hori herriak jarritako interesari esker izan da”.

AGIRIEN DORRETXEA Zumaiako Artxibategia udaletxe berriaren atzean eraikitako dorretxe moduko etxean gordetzen da. Bost solairuz osatzen da eraikina eta, harrigarria badirudi ere, igogailurik ez du. Irisgarritasuna ez da modu horretan betetzen. Hori bai, artxibategiko giroa egokituta dago eta gordetzen diren dokumentuen biziraupena bermatuta dago.

“Artxibategian Erdi Aroko gauza handirik ez aurkitzea espero genuen, baina segituan ikusi zen bazegoela non begiratua”


Artxiboak Internetera salto egingo du

Burutu berri den Zumaian Kultura 2020 foroaren lehen bileran, ZIIZ (Zumaiako industri ondarearen informazio zentroa) taldeko koordinatzaile Pedro Etxabek Udal Artxibategia izan zuen hizpide: “altxor” hura ikuskatzeko baliabideak jartzea eskatu zion Udalari. Altxorra da artxibategiaz hitz egiterakoan behin eta berriz errepikatzen den hitza. Baina zer da benetan dorretxe moduko eraikin berri horretako baldetan gordetzen dena? Josu Egaña liburuzainaren esanetan, udalaren bizitzaren konstantzia da artxibategia. “Udalaren barne bizitza jasotzeaz gain, herritarrok instituzioekin dugun harremana ere biltzen du. Maila guztietako dokumentuak jasotzen dira: oso garrantzitsuak direnak eta huskeriak ere bai. Erdi Aroko pergaminoak gordetzen dira; baita etxebizitza bateko komuna berritzeko eskaera eta baimena ere”. Baina batzuek hala pentsatu arren, artxibategia ez da hemeroteka antzerako bat non herrian izandako istripu edo gertakizunen berri gordetzen den. “Herrian gertatutako ia guztiaren trazak aurki daitezke, baina ziur aski horrelako gertaeren informazio gehiago eskura daiteke hemeroteka batean artxibategian bertan baino”. Artxiboa urte askotan udaletxeko pleno aretoan egon zen gordeta eta handik Forondara eraman zuten. Hasieran, liburutegiaren alboko gela batean sartu ziren

kaxak, baina paper eta espediente kopurua etengabe handitzen zela ikusita, kultur etxeko sotoa egokitu behar izan zen herriko historiaren lekuko diren pergamino eta dokumentuak gordetzeko. 2007tik aurrera, udaletxe berrituaren atzealdean eraiki zen dorretxe moduko eraikinera mugitu zen. Espazioa sobran dago kokapen berrian, behar du eta. Izan ere, liburuzainak aipatzen duen bezala, dokumentu edo paper kopurua ikaragarri handitu da azken hamarkadetan. “Historiari begiratzen badiogu, udalek orain dute eskumen politiko edo ekonomiko handiena eta azken 20 urteotan artxibora bideratu den dokumentazioak handitze esponentziala izan du. Pentsa, 1900. urtearen buelta arte dokumentazio guztia 250 kaxatan gordeta egongo zen; orain 4.000tik gora kaxa izango ditugu, eta horietatik gehienak 80ko hamarkadatik hona produzitu dira”. Dokumentu baten bizitzak hiru fase izaten dituela dio: lehen bost urteak bulegoko artxiboan igarotzen ditu; ondoren, artxibo administratiboan zentralizatzen da 15-20 urte inguruan eta jarraian artxibo historikoan biltzen da. “Hor erabaki behar izaten da zer gorde behar den eta zer ez, kasu askotan dokumentu beraren kopia ugari izaten baitira. Gordetzen diren agiriei signatura bat jartzen zaie jakiteko zehazki non kokatzen diren”.

Hainbat urtetan paperak kontrolik gabe gehitzen joan ondoren, 1995. urtean artxibategia ordenatzeko erronkari heldu zitzaion. “XX. mendearen hasieran, Foru Aldundiak eskatuta, Gipuzkoako udaletxeetako artxiboetan gordetzen zenaren inbentario bat egin zuen Serapio Mujikak. Baina hura ez zen nahikoa, ez genekien eta han aipatzen ziren espediente edo dokumentu asko non zeuden. Artxiboa pleno aretoan denen eskura egon zen kaxa bat edo beste falta da”. Joseba Esnalek egindako ikerketa batean aditzera eman zen Renoko Unibertsitateak (Ameriketako Estatu Batuak) Zumaiako artxiboko zenbait agiri eta espediente gordetzen dituela. Horietakoren bat izango ote da? 1995ean enpresa bat kontratatu zuten inbentario zahar hartaz baliatuta dokumentuak kokatu eta falta zirenak izendatzeko. 1950a arteko dokumentazioa informatizatu zen une hartan. Lauzpabost urte geroago bigarren faseari ekin zioten eta espediente bat bulegoko artxibotik artxibo administratibora eramateko pausoak izendatu ziren. Orain pare bat urte, eraikin berriaren irekierarekin batera, sistema berria ezarri zen: “bulegoan dokumentua sortzen denetik langileak baditu kodigo jakin batzuk eta horrek lana asko erraztu dezake”. Bilaketak Interneten Zumaiako artxiboan ziberespaziora egingo du orain salto. “Artxiboak jakitera emateko modu egokiena da Internet. Zerbitzu honekin etxean kontsulta egin dezakezu, signatura lortu eta harekin espedientea eskatu udaletxean”. www.zumaiakoartxiboa.net da Interneteko helbidea-eta martxoaren amaierarako martxan egotea espero da. Espedientearen fitxa eta laburpen batez gain, kasu batzuetan artxiboak itsatsita izango ditu; aktak edota planoak, adibidez. “Eskaeretako bat izan zen. Plano originalak ahalik eta gutxien ukitzea da helburu, kaltetu ez daitezen. Azken finean dokumentuak informazioa dira, ez gauza estetikoak eta ez ditugu mugitu behar kapritxoz. Lehen ez zegoen beste erremediorik, baina behin digitalizatuta daudenean zentzurik ez du originala erakusteak. Hori izango da webgunearen abantailetako bat; dokumentuak etxeko ordenagailuan kontsultatzeko aukera izatea”. BALEIKE 2 0 1 1 M ART X O A

23


ERREPORTAJEA

Sei harribitxi

Eliza eta lurrak Orreagarentzat Udal artxibategian gordetzen den dokumentu zaharrenetakoa 1292. urteko Pribilegio Errodatua da. “Gaztelako errege Santxo IV.ak emandako pribilegioa da. Garai hartako eliza [Santa Maria bezala izendatzen da dokumentuan] eta inguruko lurrak Orreagako ospitale eta komentuari ematen zitzaizkion dokumentu haren bitartez. Baita lur haietan zeuden errotak, iturriak, mendiak eta abar eta abar ere bai. Zumaia 1347. urtean sortu bazen ere, izkribu horrek agerian uzten du XIII. mende amaierarako herria bazegoela kokaleku horretan”.

Kopia bat Valladoliden Artxiboan gordetzen diren altxorren artean aipagarrienak, Elorzaren ustetan, XV. mendeko bi pergamino dira. “Izugarriak dira, baina egoera nahiko txarrean daude. Tolestuta egon dira eta toki batzuetan tolesduraren bi alboetako tinta nahastu edo galdu egin da”. Ez hori bakarrik, pergaminoetako baten zati handi bat ere falta da. “80x80 zentimetro ingurukoa da, baina 18 zentimetroko tira oso bat falta zaio. Ondorioz, ezinezkoa zen dokumentu hori transkribatzea, ulertezina zelako”. Zortea alde izan zuen, Valladolideko Chancillerian izkribu horren kopia bat aurkitu zuen eta hutsuneak bete ahal izan zituen.

Errentak auzi bihurtzen direnean Herrien arteko mugek hainbat arazo sortu izan dituzte historian zehar. Zumaiari dagokionez, Erdi Aroan Getaria eta Zestoarekin zenbait auzi izan zituen. Getariarekin izandakoa ez zen asko luzatu eta 1416. urtean zigilatutako hitzarmen batekin konpondu zen. Bertan ageri da bi udalerrien arteko 24

BALEIKE 2 0 1 1 M ART X O A

muga non kokatzen den. “Santiagoko hareatzan kokatzen du muga eta Zumaiegi ingurutik gora egiten du. Bi herrien artean izan ziren zenbait iskanbila, bakoitzak ahalik eta lursail gehien hartu nahi zituelako beretzat”. Toponimiaren aldetik, gaur egun ezagunak diren zenbait izen jasotzen dira dokumentu honetan. Zestoaren izandako auziak buruhauste handiagoak ekarri zituen. Gipuzkoako Batzar Nagusiak ere deituak izan ziren arazoari konponbide bat emateko. Seaz (gaur egun Saiatz bezala ezagutzen dena) izeneko auzoan zegoen arazoa. XIV. mende erditik aurrera, Zumaiaren parte zen eta hala jasotzen zen herriko Carta Pueblan. “Herria sortu nahi izan zutenean, garaiko agintariak Orreagako ospitale eta komentuarekin jarri ziren harremanetan, hura zelako parrokia eta inguruko lursailen jabe. Orduko zumaiarrek komentu honi errenta ordaindu behar izaten zioten, eta Seaz auzoa Zumaiaren parte zenez, haiek ere errenta hori ordaintzera behartuta zeuden. Auzoa bazuen bere parrokia propioa, Aizarnazabalgo San Migel eliza, eta bertan ordaintzen zituzten Elizari eman beharreko errentak. Dirua bitan emateko gogorik ez, eta Zumaiatik banandu eta Zestoaren parte izan nahi zuten. Eliza politikoak baino azkarrago ibili zen mugak edo limiteak jartzen eta horrek hainbat arazo ekarri zituen, eratu berriak ziren herri batzuk Elizaren limiteetatik kanpo geratzen zirelako”. Arazoari konponbiderik aurkitzen ez eta Batzar Nagusiak deitu ziren 1399. urtean Beaingo San Lorente (gaurko Saloente) elizan. “Batzarrak Zumaiari eman zion arrazoia. Baina alferrik izan zen: Seazko auzotarrek ez zuten agindua bete; Batzar Nagusiaren aginduei ez zioten jaramonik egin eta errenta ordaintzeari uko egiten jarraitu zuten”. Historialariaren esanetan, arazo bera errepikatu zen Oikian.


elorriaga familiaren erretaula. san pedro parrokia

british library. londres pieter brueghel. kunsthistorisches museum, viena

Zumaiako txakolina

Parrokiako erretaulen auzia

Getarikoa txakolina dugu, baita Bizkaikoa ere, eta baliteke etorkizunean Burgosko chacolina ere izatea. Eta Zumaian? Ba al da txakolinik Zumaian? Erdi Aroan izango zelakoan dago liburuaren egilea. Mahastiak ez ziren falta, behintzat. Edo susmo hori hartzen da XV. mende amaierako dokumentu bat irakurrita. “Ofizioen tasa delako informe horretan, lanbide bakoitzean aritzen zirenek ordaindu beharreko zergen berri ematen da, baita orduko Zumaian zer lanbide zeuden ere. “Herritar asko itsasoari lotutako lanbideetan aritzen ziren. Jostunak ere ez ziren falta. Baina harrigarria da zenbat podavin eta zulatzaile zeuden. Podavinak, izenak dioen bezala, mahastiak kimatzen zituztenak ziren eta horrek adierazten du Zumaian mahasti ugari izan zirela eta ziur aski txakolina edota beste ardo mota batzuk ere bai. Zulatzaileak, berriz, sagarrondoak sartzen aritzen ziren. Hori irakurrita, argi geratzen da sagarrondo dezente zirela Zumaian eta, seguruenez, sagardoa ere egiten zela”.

San Pedro parrokiaren alboetan bi kapera daude eta bakoitzak Erdi Aroko erretaula bana gordetzen du. Aldarera begira ezkerraldean San Anton kapera dago eta bertan Sasiola familiak ordaindutako erretaula dago; eskuinaldera begira, San Bernabe kaperan, Elorriaga familiaren artelana. Azken hau monumentu bezala katalogatu zuen iaz Eusko Jaurlaritzak. XVI. mendeko dokumentu batek honen berri ematen du. “Garai hartan arraroa zen norbanako batek erretaula propioa izatea elizan, eta horrek erakusten du Elizak diru behar handia zuela. Familia hauek dirudunak ziren, armadoreak, eta Elorriaga Gaztelako gorteko enbaxadore izatera heldu zen Ingalaterran”. Paperetan agertzen denez, urrezko 200 dukat ordaindu zituen familia bakoitzak erretaulak jarri ahal izateko. “Ordainetan horma eta zoruaren zati bat jasotzen zuten. Garai hartan dirutza zen hori, baserri eder bat erosteko adinakoa”. Erretaulen historiak izan zuen jarraipena; bitxia, gainera: “Familiek auzia jarri zioten herriko Kontseiluari. Dirudienez, orduko agintariek aulkiak jarri zituzten kaperetan herritarrak bertan eser zitezen. Baina hori ez zen familien gustukoa. ‘Nola egongo da jendilaje hori gure familiartekoen irudiei begira?’, oihukatuko zuten ziur aski. Auzia, baina, Kontseiluak irabazi zuen”.

Salmentak, doteak, etab. Protokoloen liburua ere gordetzen da Udal Artxibategian. “1518. urtean hasten da eta partikularrek eskribau edo notarioekin egindako hitzarmenen berri ematen du”. Salmenten informazioez gain, ezkontzen berri ere jasotzen da orri hauetan. “Adibidez, ezkonsariei buruzko informazioa ematen du. Alde horretatik oso informazio polita da”. Liburuki hau aurkitu izanak harritu egin zuen Elorza. “Orain 60 urte agindu bat eman zen non probintziako protokoloko liburu guztiak Oñatiko Gipuzkoar Protokolo Artxibategian gorde behar ziren. Agian norbaiti ahaztu egingo zitzaion edo ez zuen jakingo eskutan zer zuen. Orain beldur naiz ez diren Oñatitik liburuki honen bila etorriko!”. BALEIKE 2 0 1 1 M ART X O A

25


PUBLIZITATEA

Johan Perez de Çumaya piratak ekintza ugari egin zituen XV. mende amaieran

26

BALEIKE 2 0 1 1 M ART X O A


Jendez gainezka zegoen txalupa baten nihoan. Argi gutxi zegoen eta tripoderik gabe nengoen, beraz, dardararik gabeko argazki bat ateratzea mirari bat iruditzen zitzaidan. Arnasa sakon hartu nuen eta pazientziaz beteta argazki kamara txaluparen baranda gainean jarri nuen. Flash-a desaktibatu, ISO-a igo eta ahal izan nituen argazki guztiak atera nituen. Enkoadraketa aldatzen saiatzen nintzen konposizio desberdinak lortu ahal izateko. Argazki horietatik hauxe aukeratu dut. Bere konposizioa gustatzen zait, “argi ukitu bat gau ilunean�. Hiriko argazkiak gustatzen zaizkit, bizi garen mundua islatzeko era bat dela iruditzen zait. Zuen gustokoa ere izatea espero dut.

argazkia eta testua Rocio Cardoso

ZUMAIAKO BALEIKE BALEIKE 2 20 01 11 1ARGAZKI URTARRILA M ARTELKARTEA X O A 27

Izpiak eta hizkiak

Shanghaiko dorreak gauaren erdian


28

BALEIKE 2 0 1 1 M ART X O A


MARTXOA

Ostirala, 11 22:00etan, Aita Marin, MIREN kontzertuan: “Laztantzen nauen eskua” Astelehena, 21 19:30ean Mendi Astearen zikloaren hasiera. Osteguna, 24 21:45ean zine forum “GAINSBOURG” Osteguna , 31 19:00etan Forondan, NABARRALDE elkartearen esku, “Gipuzkoaren jatorria” dvd-aren aurkezpena.

APIRILA

Ostirala, 1 22:00etan GLU GLU taldearen “NIcK MARITXU, NIcK BARTOLO” IIgandea, 3 AITONA MATIAS – Teatro NU Larunbata, 9 Bandaren kontzertua, emakume konpositoreak. 15etik 17ra KORRIKA KULTURALA

AGENDA

otsaila-martxoa GAZTEGUNEA - Kantauri 13 MARTXOA Ostirala, 18 18:30etan SUKALDARITZA TAILERRA Ostirala, 25 eta Astelehena, 28 17:00etan ZINE FORUM

MENDI ASTEA

Foronda Kultur Etxean, 19:30ean Astelehena 21 Muturreko eskia Pirineotan. Fidel Mendia (Kutxaren babesean) Asteartea 22 Pumoriko trekina. Benancio Irureta eta Jose Maria Gurrutxaga. Asteazkena 23 Eskaladak Perun. Aitor Abendaño eta Mikel Bonilla. Osteguna 24 Greziako ibilerak. Mikel Odriozola.

Korrika kulturala Apirilaren 14an “Apaizac obeto” Aita Marin, Jon Maiak aurkeztuta. Apirilaren 15ean Korrika Txikia goizez. Ordutegia eta ibilbidea zehaztu behar dira. Arratsaldeko 19:30ean Torreberrin (edo Forondan?) bertso emanaldia. Xabier Amuriza eta Anjel Mari Peñagarikano: Otaño, atzerriko oroi-mina Apirilaren 16an Korrika Eguna. Arratsaldean pailazoak. Ordua zehaztu behar da. Arratsaldean Zumaiako kantuzaleak. Ordua zehaztu behar da. Poteoa. Gauean luntxa eta kontzertuak gaztetxean.


MIKROIPUINA ILUSTRAZIOA: ANDER HORMAZURI http://baleike.com/blogak/mikroipuinak/ testua: JOSU WALIÑO 30

Deseroso Zakarrontzia

Leihoa

Deseroso sentitzen zen.

Deseroso sentitzen zen.

Ez zuen inoiz atxikimendurik sentitu kalean dirua eskatzen zutenekiko, edo zabor artean janaria bilatzen zutenekiko. Baina oraingoa desberdina zen. Eta horrek, deseroso sentiarazten zuen.

Ez zuen inoiz atxikimendurik sentitu gizartearekiko, edo egunean zortzi ordu tailer batean egoten zirenekiko. Baina oraingoa desberdina zen. Eta horrek, deseroso sentiarazten zuen.

Bere etxeko leihotik berriz begiratu zuen kalearen bestaldean zegoen zakarrontzira: mutil gaztea zen han ikusten zuena, janari bila. Normalean kanpokoak ziren zakarrontzian janari bila aritzen zirenak, baina hau bertakoa zen. Bere herrikidea zen.

Janari bila ari zen zakarrontzi barrutik berriz begiratu zuen kalearen bestaldean zegoen etxerantz: mutil gaztea zen han ikusten zuena, leihotik begira. Normalean aurpegi ezezagunak ziren begira izaten zituenak, baina hau bertakoa zen. Bere herrikidea zen.

Bere ikaskidea zen.

Bere ikaskidea zen.

Eta horrek, deseroso sentiarazten zuen.

Eta horrek, deseroso sentiarazten zuen.

Mutilak, une batez, zakarrontzitik atera zuen gorputza, eta bat-batean, elkarren begiradak gurutzatu ziren. Bere deserosotasunean zer egin ongi jakin gabe leihotik aldendu eta etxe barrurantz sartu zen.

Mutilak, une batez, leihotik zuzenean begiratu zion, eta bat-batean, elkarren begiradak gurutzatu ziren. Bere deserosotasunean zer egin ongi jakin gabe buelta eman eta zakarrontzi barrura sartu zen.

“Ez nau ezagutu” pentsatu zuen jateko zerbaiten bila hozkailua zabaltzen zuen bitartean.

“Ez nau ezagutu” pentsatu zuen jateko zerbaiten bila zaborpoltsak zabaltzen zituen bitartean.

Baina janariak ez zion barrena betetzen.

Baina zabor arteko janariak ez zion barrena betetzen.

Deseroso sentitzen zen.

Deseroso sentitzen zen.

BALEIKE 2 0 1 1 M ART X O A


BALEIKE 2 0 1 1 M ART X O A

31



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.