bkbb091

Page 1

Argazkia: Luis Llavori

Zumaiako flora

Kuletoa, Gorringoa Izen zientifikoa: Amanita Caesarea Izen arrunta: Kuletoa

Jateko BIKAINA, askorentzat perretxikorik onena. Perretxiko zaleak etengabe ibiltzen dira bila, baina ale gutxi batzuk baino ez dira jasotzen. Udan eta udazkenean hazten da, intxaurrondo, haritz edo pagoen basoetan. Txapela 20 cm bitarteko diametrokoa izan daiteke eta haragitsua. Hasieran hemisferio itxurakoa, gero konbexua eta azkenean zapala. Kutikula laranja edo gorri-laranja kolorekoa da, gutxi batzuetan bolbaren arrastoez beteta. Orriak horiak--urre kolorekoak dira, askeak, eta estu-estu jarrita. Hanka urre kolorekoa, 8-15 cm garai eta 2 cm lodi, haragitsua, kotoi itxurako batez betea. Eraztun zabala, hauskorra, hankaren kolore berekoa. Bolba zabala, gotorra, altua, zuria. AMANITA MUSCARIA edo KULETO FALTSUArekin eta AUREOLArekin nahas daiteke (guztiak ere pozoitsuak), nahiz eta bi horietan txapela gorri kolorekoa izan, bolbako ezkatatxo zuriekin. Pozoitsuen orriak eta hanka erabat zuriak dira; AMANITA CAESAREAn (KULETOA), berriz, hori--urre kolorekoak dira.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
bkbb091 by Baleike Aldizkaria - Issuu