Zumaiako L U D OT E K Are n ezinbesteko laguntzarekin egina.
Aznar Arnaitz Rubio. 9 urte
Otsokume Asier Elzo. 9 urte
Pikatxu Mikel Gazta単aga. 6 urte
Jon txikia Jon txikia nazkatuta zegoen ikastolako ipotxa izateaz. Hala deitzen zioten, ipotxa, eta baita gauza okerragoak ere: txindurri, zapaburu, kakalardo eta antzekoak esaten zizkioten ikastolako haur guztiek, zergatik eta bera baino handiagoak zirelako. Horregatik, bere etxeko gelan egoten zen ezkutatuta Jon, ohe gainean etzanda ia-ia etxetik irten gabe eta Superman, Batman edo Spiderman bezalako super-heroi ausarta zela amets eginez: orduan ikusiko zuten ikastolan jipoitzen zuten Inixio eta Imanolek, belarrietako menbrilloak ere aterako zizkien zaplada bakarrarekin! Spiderman zen heroirik gustukoena, armiarma-gizona, paretetan gora eta behera ibiltzen zena soken beharrik gabe! Horregatik, armiarma txiki bat zeukan Jonek maskota gisa. Jonen leihoaren ondoan egin zuen bere amarauna eta hor ibiltzen zen gora eta behera egunero. Joni armiarma bera eta Spiderman-en arteko nahasketa zela iruditzen zitzaion: txikitxikia eta paretan gora eta behera zebilena. Egun batean, txori baten txioak entzun zituen Jonek. Leihoaren kanpoaldetik zetozen eta burua atera zuen txoria ikusi nahian. Armiarmaren amaraunean harrapatuta geratu zen txantxangorri bat zen txioka ari zena. "Honenak egin du", pentsatu zuen Jonek, eta txoriaren azken orduak ikusteko asmoz leihotik begira geratu zen. Horretan ari zela, armiarma txikia agertu zen amaraunaren txoko batetik. Txantxangorria zegoen tokiraino zuzenzuzen joan eta berehala amaraunetik askatzen hasi zen. Jonek ezin zuen sinetsi ikusten ari zena. "Zergatik askatuko ote du?", galdetu zion bere buruari txantxangorria aske geratu eta pozez kantari airean ziztu bizian joaten zen bitartean. Orduan konturatu zen Jon txikietan txikienak beste inor baino handiagoa izatea bazeukala.
eskulana Olentzero txintxiliskario
eskutitzak K arrera ziklista.
Kaixo alkate jauna: Zer moduz zaude? Bizikleta karrera bat antolatzea nahi nuke. Ibilbidea honakoa: Eusebio Gurrutxaga plazatik Egurko pareko rotondaraino, eta handik Amaiako plazara. Hori bai Udaltzaingoak zaindu beharko luke trafikoa eta Anbulantzia bat ere beharko litzateke. Neri asko gustatzen zaizkit bizikletak eta komunioan bat oparitu zidaten. Beno, espero dut desioa errealitate bihurtzea. Agur eta eskerrik asko. Anartz Rubio. 8 urte.
Olentzerori
Txakurra nahiko nuke etxean jolasteko eta denbora pasatzeko. Aitzakiak bilatzeko ere balio du: eskolara berandu bazoaz txakurra galduta ibili dela esan eta ez dizute bronkarik botatzen. Lapur eta hiltzaileengandik defendatzeko ere oso onak dira txakurrak. I単aki Antxustegi. 9 urte.
K ex a
U bat behar dugu herrian, jende asko bait gaude monopatinarekin ibiltzen garenak. Garbera moduko zentru komertzial handi bat erosketak egiteko, hospital bat gaixoentzako eta etxe gehiago jendea bizitzeko. Gauzak hobeto organizatuta egon beharko lukete aurten oso desordenatuta egon dira eta. Xabier Centeno. 9 urte.
1
Olentzeroren bi marrazki egingo ditugu. Bat betikoa, hau da, aurreko aldetik ikusita, eta bestea originalagoa, atzealdea (kokotea, bizkarra eta abar). Oso garrantzitsua da biak tamaina berdinekoak izatea. Behin marraztutakoan txukun-txukun pintatu.
2
Marrazkiak moztu, baina ez justu ertzetatik. Tarte bat utzi behar da. Behin moztutakoan bi marrazkiak elkarren kontra ezarri eta ertzetan egon daitezkeen diferentziak guraziarekin berdindu.
3
Pintatu gabe dagoen aldea kolarekin busti eta algodoi mordoxka bat itsatsi. Buruaren parean hari mutur bat ezarri bi dobletan. Gero bi marrazkiak, ertzetan kolarekin busti eta elkarri itsatsi. Listo, Olentzero txintxiliskarioa eginda dago. Etxeko atean edo gabonetako zuhaitzean ezar dezakezue apaindura gisa. Gabon zoriontsuak pasa eta turroi asko jan!!!
4
zeri buruz ari dira lagun hauek?
lehiaketa Asmatzen duzuenon artean TXAPARTEGI gozotegiak emandako tarta eder eta goxo zozketatuko dugu. Parte hartzeko nahikoa duzu erantzuna, Baleikeren lokalean eta Aizpurua liburudendan uztea, otsailak 1a baino lehen. Zorte on!!
Aitor Olaziregi. 5 urte Eskolako jan gelan ikusi nuen. Asko hitz egiten zuen.
Oier Zeberio.7 urte Iratiko basoan bizi da. Arbolan azpian, sutondoan egoten da denbora gehienean, gaztainak jaten eta ardoa edaten. Magikoa da eta laguntzaile bat dauka. Ikusiko banu nola bizi den galdetuko nioke.
Julen Garcia. 5 urte. Behin etxean ikusi nuen. Pixkat sustoa hartu nuen, baina segituan aldegin zuen eta etzuen hitzik ere egin.
Mikel Uranga. 6 urte. Lagun baten arreba gauean esnatu eta etxean topatu zuen. Ikusiko banu galdetuko nion ea nola izena duen bere laguntzaileak.
Sara T x apartegi. 8 urte. 65 urte dauzka eta pixkat zaharturik dago. Egunero etorri beharko luke. Horrela hobeto biziko ginan.
Arnaitz Rubio.9 urte. Urtean behin bakarrik egiten du lana eta hori ere kobratu gabe.