Zumaiako L U D OT E K Are n ezinbesteko laguntzarekin egina.
Takolo Arantzazu Etxeberria
George Bush Arnaitz Rubio
Pirrirtx Julen Garcia. 6 urte
Porrotx Irati Aldalur
Sintxan Amaia Pe単alba. 8 urte
Asto alferra Pello baserri batean bizi zen. Nekazaria zen eta asto bat behar zuen lanerako. Larunbatean azokara joan zen bat erostera. Ijito batengana hurbildu zen eta esan zion: –Egun on, asto hau salgai al dago? –Bai, txikia da, baina bizkorra benetan. Eurotan ordaintzea eskertuko nizuke. Horrela, Pello etxera itzuli zen bere astoarekin. Astelehenean, lanera zihoala konturatu zenean arrantzaka hasi zen astoa: –A, a, a, a, a, a, a, a, a. Pellok esan zion: –Zer arraio gertatzen zaizu? Ixo, ixo, zer duzu? Eta astoak: –A, a, a, a, a, a, a, a, a. Azkenean aspertuta, ukuiluan sartu zuen berriro eta astoa isildu egin zen. Pello gizajoak belarra bizkar gainean eraman behar izan zuen. Hurrengo egunean, berriz atera zuen astotxoa lanera joateko. Eta berriro arrantzaka hasi zen: –Kuña, a, a, a, a, a, a, a, a, a, a, o. –Baina zer arraio duzu? –Eske Jaurlaritzako bileratxo bat daukat oraintxe. Seeeko ahaztuta neukan!. Estresarekin burua kargatu egiten zait. Badakizu CCC kurtsoa, neskalaguna... Bihar bertan Patricia Gaztañagaren programara noa ‘ni naiz alferrena’ gaiaren inguruan hitz egitera, a ze apurua!. Egia esan, ez dakit asto lanerako eginda nagoen. Pello harrituta zegoen eta ukuilura eraman zuen. Etxera joan zen talo bat jatera. Biharamunean ukuilura berriro. ‘Asteazkena da eta gaur lan egingo du, ba’, pentsatzen zuen haserre. Atea ireki orduko, ordea, astoa nerbiotatik jota eta sudurzuloetatik sua zeriola topatu zuen. –Haber Pello, ez al dek harrapatzen A-L-F-E-R-R-A naizela. Ez al dek OHO bukatu? Ez al dik inork asto alferraren ipuina inoiz kontatu? Ze izen klase dek Pello? Madre de dios!, kuñaaaaaaao! Orduan Pello konturatu zen astoa alferra zela eta ijitoak iruzur egin ziola.
eskulana Marrazkiak josten
eskutitzak 2002 urtean
Hondartzara joango naiz eta etxera itzultzean marrazkiak egingo ditut. Telebistan marrazki bizidunak eta Goenkale ikusiko ditut. Jolasean ere ibiliko naiz askotan. Azkenik afaldu eta lo egingo dut. Ane Uranga. 6 urte.
Nire gustuak
Gustatzen zaizkit kaneloiak, arroza, arrautza, arraia, purea, jolastea eta eskolara joatea. Baita ere gustatzen zaizkit xerra, bainak, espagetiak, makarroiak eta bokadiloa. Ludotekara joatea, telebista ikustea, lo egitea, jolastea, marrazkiak egitea, zinera joatea eta igerian egitea.
1
Marrazki bat egingo dugu kartulina baten gainean. Kasu honetan irribarrez dagoen aurpegi bat txapela eta pajaritarekin. Arkatzarekin marraztu, errotulagailu beltzarekin gainetik pasa, eta pintatu.
2
Listo dagoenean guraizeekin ingurutik moztu eta gero zuloak egin behar zaizkio orratzarekin. Orratzak plastikozkoa izan behar du, argazkian ikusten den bezalakoa. Bestela arriskutsua da. Zuloak tartean tartean egin. Bat lepo ondoan, bestea belarri ondoan, beste bat txapelaren alde batean, bestea beste aldean‌
Amaia Uranga. 6 urte.
Aspertuta nago
Ez zait gustatzen eskolara joatea. Espagetiak jatea, txamarra janztea, soinekoa janztea, eskuak garbitzea, nire ahizpak margoak puskatzea, pelikula beldurgarriak ikustea eta azkenik igerian egitea. Amaia Lopez. 6 urte.
Orratzari aria sartu. Ahal bada kolore polit batetakoa. Eta zuloetan barrena pasatuaz josi. Hasi aurretik ariari muturrean korapilo bat egin eta bukatutakoan beste muturrean beste korapilo bat. Bestela ihes egingo du eta alferrik ari zara lanean.
3
4
Listo, eginda dago. Polita ezta?
zeri buruz ari dira lagun hauek?
lehiaketa Asmatzen duzuenon artean TXAPARTEGI gozotegiak emandako tarta eder eta goxoa zozketatuko dugu. Parte hartzeko nahikoa duzu erantzuna, Baleikeren lokalean uztea, apirilaren 5a baino lehen. Zorte on!!
I aki Antxustegi. 9 urte. Tipo batek jarraitzen ninduen. Etxera iritsi eta poliziari deitu genion. Tipoa behean zegoen eta polizia iritsi zenean korrika hasi zen ihesi. Poliziak atzetik, "geldi, Ertzantza, Ertzantza!!!" esaten zion. Tipoak etxe artetik ihes egin nahi zuen baina harrapatu eta kartzelara eraman zuten.
Aurreko lehiaketako irabazlea Idoia Uranga (argazkiaren ezkerraldean) izan da, erantzuna Olentzero zela asmatzeagatik. Zorionak!!!
Ion Ega a. 9 urte Ni txintxua nintzan baina beste tipo bat atzetik zetorkidan traktore batekin. Gurpilekin zapaldu egin nahi ninduen.
Julen Espilla. 7 urte. Dinosaurio bat tiropitxonea joan zen eta dena puskatzen hasi zen. Bertako gizonak errieta egin zion, baina ez zion kasurik egiten. Azkenean bultza egin eta erriora bota zuen.
Ainara Iribar.7 urte. Egun batean hondartzara joan nintzen eta lagunekin ibili nintzen jolasten. Uretara sartu ginen eta bale bat azaldu zen. Oso polita zen baina berekin ibili ginen jolasten. Ez zigun beldurrik ematen.
Hodei Garcia. 6 urte. Egun batean sorgina nire etxera etorri zen. Oso zatarra zen eta txapel urdin bat zeukan. Opari bat utzi zidan, futbolina.
Ainhoa Aranzabal. 10 urte. Bost txakur neuzkan. Batek Laki zeukan izena baina gainontzekoena ez naiz gogoratzen. Egunero bat ezberdina ateratzen nuen kalera. Batean ordea bostak batera atera nituen eta piszinara joan ginen.