hauteskundeak95

Page 1

Udal hauteskundeak _

95

_ _

Felipe Gutierrez : "Herriko auzo guztien artean integrazioa eman behar da" Legealdi honetako balantze labur bat egin ezazu . Obra haundiak egin dira, Itzurun hondartzakoak, barraren luzapena etab. Kirol portua egiteko ere administrazio kontseilu bat sortu da, gaur egun martxan dagoena . Eusko Jaurlaritzak bidea irekita utzi diezagun zain gaude, proiektu honekin aurrera egiteko . Zumaia Lantzen-en sorkuntza Babw Ofizialeko Etxebizitzak potenziatzeko ere pauso garrantzitsua izan da. Zein da zure ustez Zumaiak duen arazorik larriena? Arazo larriena niretzat kirol portuaren ondorioz herritarren artean sortu den zatiketa nabaria da. Oso gai kezkagarria da hau. Zubi txikiak ezartzen duen "muga" hori Zumaiako alde bat eta bestearen artean beste arazo bat degu . Ezberdintasun haundiak daude bien artean, eta lortu behar duguna biak bat egitea da, integrazio osoa lortuz . Gazteenganako politikan aldaketarik egin beharra al dago?

Gazteenganako politika bat eraman da, gertatzen dena da hasiera batean aurreikusirik zeuden programa batzuk ez zirela bete; baina orokorrean, gazteei begira gauza politak egin dira. Gainera, ikusi behar dugu gaztea nori deitzen dugun . Niretzat urte batetik 25-30 urte bitartekoa gazte bezala ulertzen det, eta adin zehatz bateko gazteari programa zehatz bat aplikatu behar zaio, eta hau oso zaila da. Bestalde, udalarekin parte hartzea eskatu zaio gaztediari, eta zentzu honetan zerbait egin degula uste det. Zer berrikuntza eskeintzen ditu zure alderdiak Legealdi berrirako? Erakunde publikoak herritar guztiei euskeraz eta erderaz zuzentzea eskatzen degu, adibidez jende bat kexatu izan da uraren erreziboa euskeraz soilikbidaltzendutela, eta ez dutela ulertzen bertan dioena . Pertsona honek kexatzeko eskubide guztia du, Udalak zerbitzu hauei erantzuna eman behar dielarik. Promozio publiko eta alokairu baxuko etxebizitzak

egitea da aurkezten degun beste berritasun bat. Orain eraikitzen ari diren Babes Ofizialeko Etxebizitzen salneurriak ezdira batere erosoak gazte edo hain gazte ez diren herritarrentzat . Hau dela eta, saiatzen ari gera Eusko Jaurlaritzak diru gehiago inbertitzea etxebizitza hauetan, horrela prezioak baxuagoak izanik . Ahal den neurrian poltsiko guztietara egokitzen saiatu behar gara etxebizitza hauek . Sektore industriala berrindartzea ere oinarrizkoa da, batez ere enpresa txikia eta auto-enplegua, Zumaian egondako industria astunaren porrota ikusirik. Zerrenda 1 .- Felipe Gutierrez

2.- Enrique Rubio 3.- Jose 1,uis Elosua 4.- Baltasar Calderon 5 .- Francisco Jimenez 6.- Catalina Galeano 7 .- Vitoriano Rodriguez 8.- Pascual Urbieta 9.- Miguel Marti3a 10.- Manuel Galiano 11 .- Ramon Jimenez 12.- Ricardo Amado 13.- Teresa San Vicente

r

Baleike Hauteskundeak `


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.