olagarrozaleak

Page 1

Javier Carballo


Claudio Etxabe “Pikote”


OLAGARROZALEAK

OLAGARROZALEAK

OLAGARROA HARRAPATZEKO MODUEI BURUZKO AURREKARIAK

Gaur egun, arraste ontziek sareez baliatzen dira olagarro kopuru handiak harrapatzeko; hala ere, oraindik ere olagarroak harrapatzeko hainbat eta hainbat artisau moduk irauten dute mundu guztian, eta arrantzaleak modu horietaz baliatzen dira beren ontzi txikietan itsasora ateratzen direnean edo arroka artean oinez ibiltzen direnean. Jose Mari Merino ikerlariak, La Pesca izeneko bere liburuan, ontzietatik hondo leunetan eta areatsuetan olagarroak harrapatzeko erabiltzen diren hainbat sistema azaltzen ditu. Antzinako zenbait arrantza modu oso bitxiak dira; esaterako, greziarrek tipulak, olibondo adarrak eta erramua erabiltzen zuten. Espainiako kostaldean, berriz, buruxken sistema erabiltzen zuten, arto buruez baliatuz: izan ere, olagarroak arto buruetara hurbildu eta horiei atxikita geratzen ziren, ontziaren bizkarrera erortzen ziren arte. Kantauriko itsasertzean eta Galizia aldeko Atlantikoan iruzur aparailu ugari erabili izan dituzte; hau da, harriei, makilei edo hagaxkei lotutako amuak eta kizkiak, eta, kasu batzuetan, amuzkiak ere eransten zituzten –karramarro bat, sardina bat edo molusku bat–. Beste sistema eraginkor bat mira fondoa zen: arrantzaleak gailu horretaz baliatzen ziren olagarroak hautemateko eta, ondoren, kanabera luze baten muturrari lotutako hortz ugariko sardearekin harrapatzen zituzten.

Luis Udabe “Andresenea”

Aparailu horien izen arrunta al robo bada ere, izen desberdinak dituzte itxuraren eta eskualdearen arabera; esaterako, Meditarraneo inguruan guadañetas izenez ezagutzen dira eta Atlantikoan eta Kantauri itsaso aldean, berriz, garabetas, garbines, rañas, rañeiros, garrapotas eta cotelos deitzen zaie. Argazkiak: Javier Carballo BALEIKE

1

•2005ko

UZTAILA


OLAGARROZALEAK

Hondo leunetan olagarroak harrapatzeko egun erabiltzen den artisau sistemarik ohikoena egiptoarrek asmatu zuten antzinaroan: izan ere, zeramikazko anforak erabiltzen zituzten eta olagarroak horietan sartzen ziren. Sistema hori Tunisian, Marokon, Portugalen, Galizian hedatu zen, baita beste hainbat lekutan ere, eta gaur egun plastikozko ontziak erabiltzen dira buztinezkoen ordez. Salbuespenak salbuespen, Zumaian olagarroak arroka artean harrapatu izan ohi dira, itsasbeheretan. Zumaiarrek olagarrotarako bi modu erabiltzen dituzte: marketan eta kañaberakin. Algorri eta Portu txiki arteko zabalgunean olagarroak marketan harrapatzen dituzte, eskuarki. Sistema hori belaunaldiz belaunaldi erabili izan dute zumaiarrek. Kañaberakin, berriz Itzurunen, Inpernupen, Paol atzean, Orruan eta Planeixan harrapatzen dira olagarroak. Izan ere, leku horietako markak ez dira hain nabarmenak, harrizko bloke handiak baitaude eta olagarroek harri horien azpiko zuloetan baitituzte beren gordelekuak.

Kañaberakin

Bi sistema horietan, bai marketan, bai kañaberakin, artisau eran egindako kizkiak edo kakoak erabiltzen dituzte olagarroak harrapatzeko. Kako hori 8 milimetroko diametroa eta 1,30 eta 1,50 arteko luzera duen altzairuzko hagaxka batez egiten da; hagaxkaren muturretako bat okertuta dago eta bestean, berriz, egurrezko kirten bat eransten zio eskuarekin heldu ahal izateko. Arrantzale batzuen arabera, kakoak gogorra izan behar du, tratatutako altzairuzkoa, arroketatik ibiltzeko makulu gisa erabili ahal izateko; beste batzuek, berriz, altzairu herdoilgaitzez egindako kakoak erabiltzen dituzte, azken horiek malguagoak. Olagarroak marketan harrapatzen dituzten arrantzaleek bi kako erabiltzen dituzte, oro har. Marketan delako arrantza sisteman, olagarroek beren gordelekuen sarreretan utzitako markak edo arrastoak bilatzen dira. Gordeleku horien aurrean olagarroak berak hondarra edo harri koskorrak pilatzen ditu, bere gordelekuan sartu ahal izateko. Gordelekutik hurbil, karramarroen oskolak eta lapen nahiz gainerako itsaskien maskorrak daude, olagarroak jan ez dituenak eta olagarroa hurbil dela adierazten dutenak. Arrantzaleek kakoa kobazuloan sartu eta barruan olagarrorik ba ote den egiaztatzen dute; hala balitz, kako batez edo bi kakoz harrapatu eta gordelekutik ateratzen dute. Ondoren, olagarroa akabatu eta zakuan sartzen dute.

Julian Aizpurua “Andika Berri” (Berak utzitako argazkia)

Kañaberakin delako arrantza sisteman, berriz, apeu bat jartzen da olagarroaren gordelekuaren sarreran: olagarroa amua bere tentakuluetako batekin harrapatzen saiatuko da eta, orduan, arrantzaleak kakoaz heldu eta uretatik ateratzen du. Oro har, apeu edo amu hori karramarro bat, arrain buru bat, oilasko hanka bat edo, besterik gabe, trapu zuri bat izaten da. Amua 1,80 metro luze den makila edo kanabera baten muturrera lotzen da. Olagarroa uretatik kanpo dagoenean, arrantzaleak eskuarekin heldu beharko du, bestela ihes egin bailezake. Zefalopodoa akabatzeko, berriz, badira zenbait sistema: batzuek indarrez jaurtitzen dute behin eta berriz arroka baten kontra; beste batzuek, berriz, kosk egiten diote begi artean duen nerbio bati; beste kasu batzuetan indarrez zapaltzen dute eta besteetan, berriz, erraien poltsa irauliz akabatzen dute olagarroa.

BALEIKE

2

•2005ko

UZTAILA


OLAGARROZALEAK

Gaueko arrantza –gabarrantza– haitzetan eta itsasbeheretan egiten da eta, garai batean, karburozko kriseilu batez argitzen zuten arrantza eremua. Gaur egun, berriz, kanpin gaseko lanparak erabiltzen dituzte. Karburozko kriseilu gehienak “etxean eginak” ziren, eta bi atalez osatuta zeuden: behekoa edukiera handiko ontzia zen, bertan karburozko harriak sartu ahal izateko. Goiko atala, berriz, ur biltegi bat zen, kanila eta guzti; gasa bizpahiru pitaren zuloetatik ateratzen zen eta, pizten zenean, sugar distiratsua ematen zuen. Itsasaldia jaistean putzuetan geratzen ziren olagarroak, kabrarrokak, lupiak eta bestelako arrainak harrapatzeko, arrantzaleek kakoa (kakua) eta hiru, lau edo bost eztenez osatutako arpoia (arrankazia) erabiltzen zuten. Izkirak, nekorak eta txangurruak harrapatzeko, berriz, salabardoaz baliatzen ziren. Gaur egun, gabarrantza debekatuta dago.

Marketan

BALEIKE

3

•2005ko

UZTAILA


OLAGARROZALEAK

PROTAGONISTAK

Zumaiako etxe gehienetan olagarroa ohiko jakia izan da; izan ere, zumaiarrentzat beste herrikoentzat baino errazagoa izan da molusku horiek harrapatzea. Beraz, zumaiar gehienak olagarro arrantzan jardunak dira, eta garai batean, olagarroa elikagai garrantzitsua izan zen etxe apaletan, familia buruak irabazten zuen soldata ez baitzen nahikoa izaten senitarteko guztiei jaten emateko.

Jabier Azpillaga eta Josu Alvarez

Jaso ditugun testigantzen bidez jakin dugunaren arabera, XIX. mendearen bukaeratik XX. mendearen erdialderaino baserria kostatik hurbil zuten baserritar gehienak itsaski eta olagarro arrantzan aritzen ziren. Zumaiako kaletar ugari ere betidanik joan izan dira haitzetara. Hala ere, Espainiako gerra zibilaren ostean, “mundu guzti-guztia hasi zen haitzetara joaten, gosea nolabait asetzeko janari bila”. Edonola ere, harrigarria dirudien arren, oso arrantzale gutxik txandakatzen zuten beren itsasoko jarduera haitzetako itsaski arrantzarekin. Gaur egun, oso olagarro arrantzale gutxi geratzen dira gure herrian eta, arrantzara joatekotan ere, ez dute beharragatik egiten, garai batean gure aurrekoek egin zuten bezala; egun olagarro arrantza denbora pasa gisa egiten da, baita gurasoen eta aitona-amonen eskutik jasotako ohiturari eusteko ere.

OLAGARRO ARRANTZALEEN LEKUKOTASUNAK Ramon Mugica Martija –Erramun beltza– gazte-gazte hasi zen olagarroak harrapatzen eta jarduera horri eutsi dio 72 urte bete arte. Gaztetan, Elorrixatik Erreketa aldera jaisten zen bide zidor maldatsu batetik; nagusitzean, berriz, Baratzazarretako arroketarainoko bidetik barna. Bere bizitzan harrapatu zuen olagarrorik handienak 4,800 kiloko pisua zuen, eta 1 edo 2 kiloko olagarroak harrapatzen zituen normalean: “olagarro ugari zegoenean, 30 edo 40 harrapatzen genituen itsasaldi bakoitzean”. Gau askotan Hilario, Jose Joaquin eta Juan Jose anaiekin jaisten zen gabarrantzan egitera. Kriseilu bakar batekin aritzen ziren, eta, behin baino gehiagotan, karburorik gabe geratu eta ilunpean jarraitu zutela gogoratzen du. Hilario anaia Mutrikuraino joaten zen bizikletaz, arrantza egitera.

Erramun Mugika

Erramun Lekeitioko Ispasterreraino ere joaten zen arrantza egitera, Ossa markako motor batean; motor horrek 30 urte baino gehiago iraun zuen. Behin baino gehiagotan, lekeitiarren batek honela galdetu omen zion: “Zertarako harrapatzen dituzu amarratzak?”; antza, Lekeitio aldean ez zuten olagarrorik jaten garai hartan. Bizkaia aldean olagarroari amaratza edo amarratea

BALEIKE

4

•2005ko

UZTAILA


OLAGARROZALEAK

deitzen diote, agian oraindik ez baitira konturatu zortzi tentakulu baino ez dituztela. Arratsalde batez, Ispasterretik etxera zihoala, olagarroz betetako 27 kiloko zaku bat erori zitzaion motorretik; kilometro batzuk aurrerago konturatu eta atzera egin zuen oinez, zakua bide bazterrean aurkitu zuen arte. Igande goizetan Arroara jaitsi eta olagarro freskoa saltzen zien Marduetxeberri tabernako Anita Urbietari eta Jose Zumetari, Tellendin. Hirurogeita hamarreko hamarkadan olagarro freskoa kiloko 6 edo 7 pezetaren truke saltzen zen. Olagarro lehorra, berriz, etxean jan eta Zumaian eta Zarautzen saltzen zuten, kiloko 200 edo 300 pezetaren truke. Erramunek dio Mari Carmen alaba ere “joaten zela batzuetan olagarroak harrapatzera”, baina ez omen zekien horiek akabatzen, nazka handia ematen baitzion begi artean kosk egitea. Erramuni kontatu ziotenez, “inguruan harrapatu den olagarrorik handienak 12 kilo pisatzen omen zuen” eta Getariako Errota Igarategi baserriko Ambrosio Garrastazuk harrapatu omen zuen, Getariako San Prudentzioko bidegurutzearen azpian.

Evaristo Osa “Ardantza”

Evaristo Osa Aristondok kontatu digu bere aita Jose Mari itsasaldiak uzten zion guztietan joaten zela arrantza egitera. Gabarrantzan aritzen zenean nekorak, txangurruak, kabratxoak, olagarroak eta arrankaziaren eta kakuaren parean suertatzen zen edozein itsaski harrapatzen omen zuen. Zahartu zenean ere arrantza ugari egiten omen zuen, betiere semeren batek lagunduta: “gau batzuetan joan-etorri ugari egin behar genituen haitzetatik baserriraino, zakua itsaskiz beteta genuela”. Harrapatutako gehiena etxean jaten zuten, baina batzuetan olagarroak Zarauzko frantziskotarrei saltzen zizkieten. Evaristoren ustez, kakurik onenak altzairuzkoak dira, eta erabili zituen azkenak Pedro Barinagak egin zizkion, diesel motore baten kulatako balbulen malgukiak zuzenduz. Altzairu herdoilgaitzezko kakoak, berriz, malguegiak iruditzen zaizkio makulu gisa erabiltzeko. Francisca Aizpurua Arrizabalaga, Pantxika, Jose Vicente Aizpurua Alberdi Etxenagusia-ren alaba da, eta aitak eta Alejo eta Jose Mari anaiek harrapatutako olagarroak garbitzen eta lehortzen zituen, Teresa ahizparekin batera. Gero, Zarautzera joaten zen ondutako olagarro fardela buruan zeramala, bertako azokan saltzeko. Pantxika Jose Vicente Calparsoro Antiarekin ezkondu zen eta Jose Ramon eta Sebastian –azken hori gutxiago– ere olagarro arrantzaleak izan ziren. Jose Ramon Calparsoro Aizpurua Pastorenekuak kontatzen digunez, aurreko mendeko hogeita hamarreko hamarkadan “50 olagarro arrantzale aritzen ginen itsasaldi bakoitzean, Algorri eta Portu Txiki artean”. Olagarro ugari zegoenean “itsasaldi batean olagarroa zegoen zulo berberean beste olagarro bat sartzen zen hurrengo itsasaldia etorri aurretik”. 82 urte beteak zituenean ere, Jose Ramon arrantzara jaisten zen noizean behin Itzurungo haitzetara. Pio Elosua Echavek gaztetan ikasi zuen olagarroak harrapatzen Pikote baserriko lehengusuekin: “itsasaldi ona zegoen egun gehienetan jaisten gi-

BALEIKE

5

•2005ko

UZTAILA

Jose Ramon Kalparsoro “Pastorenekua”


OLAGARROZALEAK

nen haitzetara”. Garai hartan ez zuten asko ibili beharrik bakoitzak 20 edo 25 olagarro harrapatzeko: “haitzetara jaitsi eta berehala Pikoteko aldapa lasai asko igotzeko adina olagarro harrapatzen genituen”. Portu Txikira ere joaten ziren, bai egunez, bai gabarrantzan aritzeko, betiere itsasbeheren arabera. Pio beste leku batzuetara ere joaten zen arrantzara, Claudio lehengusua lagun zuela: “menditik joaten ginen Pikotetik Errotaberriraino; gero, trenbidetik ibiltzen ginen Debara iritsi arte eta, azkenik, errepidetik Mutrikuraino. Mutriku eta Deba artean aritzen ginen arrantzan eta, ondoren, trenez itzultzen ginen Debatik Arroaraino. Arroatik Pikoterainoko bidea, berriz, oinez egiten genuen”. Claudioren iloba Jose Manuel Echavek autoa erosi zuenean, Ispasterreraino ere joaten ziren batzuetan, Lekeitiotik hurbil. 23 urte bete zituenean, Pio Zumaiara etorri zen bizitzera eta Carmelo Unanueren galdategian hasi zen lanean. Maria Osa Arrizabalaga Añezkoarekin ezkondu zen, eta hark lagundu zion olagarroak lehortzen eta ontzen. Pio Elosua

Azaldu digunez, uda ondoko garaia da olagarroak harrapatzeko onena “garai batean, San Migel egun inguruan, olagarro ugari eta handiak harrapatzen ziren; gaur egun, ordea, gutxi eta txikiak”. Piok ez du inoiz olagarrorik saldu, harrapatzen zuen guztia etxean jaten baitzen. Pioren ustez, “inor gutxietsi gabe”, honako hauek izan dira olagarro arrantzale onenak: Jose Mari Ardantza, Nicolas Kurrillua, Alejo Etxenagusia, Claudio Pikote, Tomas Galarretakoa eta Jose Ramon Pastorenekoa, Claudio Echave Udabe, Pikote, kostaldeko baserritar gehienak bezalaxe, gazte-gaztetatik hasi zen olagarroak harrapatzen: “9 edo 10 urteko mutil koskorra nintzela, bakarrik jaisten nintzen Haitz-zaharretik barna, eta haitzetan ibiltzen nintzen itsasbeheran. 15 edo 20 olagarrorekin itzultzen nintzen etxera beti eta, batzuetan, bi joan-etorri egin behar izaten nituen harrapatutako guztia eramatekoî. Hazten zihoan heinean, harrapatutako olagarro kopurua ere areagotu egin zen: behin, 120 olagarro harrapatu zituen egun bakar batean. Claudiok azaldu digu marketan aritu izan dela, altzairu gogorraz egindako bi kakoekin. Bera izan omen zen bi kako erabiltzen hasi zen lehena: izan ere, “bi kakoekin hobeto harrapatzen dira olagarro handiak eta, gainera, lagungarriak dira haitz artean ibiltzeko”.

Klaudio Etxabe “Pikote”

Baserriko lanak alde batera utzi gabe, Claudio urte askotan aritu zen zamalanetan Zumaiako portuan: “auskalo zenbat Portlan zaku jasoko nitun bizkarrean”. Edonola ere, itsasbehera ona zenean, nola edo hala moldatzen zen beti olagarrotara joateko. Arrantzan ez omen du inoiz estutasunik izan, baina behin baino gehiagotan aritu omen da borrokan, burua ur azpian zuela “...eta igeri egiten jakin gabe”. Claudiok harrapatu duen olagarrorik handienak 7,200 kilo pisatu zuen eta, hori harrapatzea baino zailagoa izan omen zen olagarroa akabatzea; izan ere “...ez zitzaidan ahoan sartzen begi artean zuen nerbioari hoska egiteko”.

BALEIKE

6

•2005ko

UZTAILA


OLAGARROZALEAK

Claudiok itsasontzi bat baino gehiago ikusi du hondoratzen, olatuek kostaldera bultzatzen zituela. Horrez gain, itsasoak hildako hainbat izurde pilotu eta kaxalote ekartzen omen zituen: “behin, itsasoak 40 kiloko pota bota zuen arroketara. Pota hark sekulako erroak zeuzkan! ”. Deba eta Zumaia arteko auzotarren artean eztabaida ugari sortu ziren garai batean, kostaldeko bi olagarro arrantzale ospetsuenen trebetasuna zela eta: hau da, Debako Arronamendi baserriko Pedro Gorritiberea eta Zumaiako Pikote baserriko Claudio Echave. Claudiok gogoan du lagun talde batek desafioa antolatu nahi izan zuela, baina azkenean ez omen zen inoiz egin, oso zaila baitzen, antza: “Oso zaila zen desafiyu hura jokatzia”. Claudiok honako olagarro arrantzale hauek nabarmentzen ditu: “besteak beste, Alejo Etxenagusia, Erramun beltza, Jose Agustin Agerre bekoa, Evaristo Akebarro, Pako Andresene, Pio Elosua...” Martin Echave Osak, Praxku Pikote-ren semeak, Claudio, Jose Manuel, Jose Saskate eta Pio Elosua osabekin ikasi zuen olagarroak harrapatzen. Olagarro ugari harrapatu zituen haiekin, baita Jose Manuel anaia zenarekin ere. Gogoan du Ispaster eta Ondarroa arteko errepide estuan anaiaren Renault-6arekin izandako istripua. Nahigabe handiz kontatzen digu anaiaren heriotza ere, Caceresko igerileku batean “soldadutza egitera joan eta egun gutxira”. Martinek 48 olagarro harrapatu zituen behin itsasaldi bakar batean, eta inoiz harrapatu duen olagarrorik handienak 5,500 kilo pisatzen zuen; horrez gain, 3 eta 4 kiloko olagarro ugari ere harrapatu izan ditu.

Martin Etxabe “Pikote”

Jakin minak jota, Pikote toponimoaren esanahia zein den galdetu genion Martin Etxaberi; hau da, gurasoen baserriaren izenaren esanahia. Azaldu zigunez, baserriaren jatorrizko izena Pikabe zen. Uste dugu izen horrek etimologikoki amildegiko erlaitzarekin duela zerikusia. Alejo Aizpurua Aguirrezabalagak –Alejoren semea eta Jose Vicente Aizpurua Etxenagusia-ren biloba–, aitarekin ikasi zuen olagarroak marketan harrapatzen. Mutil koskorra zela haitzetara bakarrik joaten hasi zen, baita Jose Mari eta Ignacio anaiekin ere, baina olagarro arrantzale zaharrak haserretu eta marmarrean aritzen ziren: “gu haiek baino gehiago ibiltzen ginelako eta olagarroak azkarrago harrapatzen genituelako, arrokak bereak zirela uste zuten! î. Maria Aguirrezabalaga Arrona, Kastorenekua, (1908-1996) –Alejo Aizpurua Arrizabalaga Etxenagusia-ren emaztea eta Alejoren, Jose Mariren eta Ignacioren ama–, senarrak eta semeek harrapatutako olagarroak garbitzeaz eta ontzeaz arduratzen zen, baita horiek Zarautzen saltzeaz ere. Teresa Aizpurua Arrizabalagak azaldu digunez, itsasbehera edo ilargialdi batean Alejo anaiak “500 kilo olagarro harrapatu zituen; lehortu ondoren, 100 kilotan geratu ziren”. Xabier Arranz Irigoyen –Joseren eta Maiteren semea eta Teresa Aizpuruaren eta Antonio Irigoyen Xoxua-ren biloba– 9 urterekin hasi zen gabarrantzan, aitarekin: “Gehien erakutsi didan pertsonetako bat aita izan da, baita Inaxio Aizpurua ere, amaren lehengusua”.

BALEIKE

7

•2005ko

UZTAILA

Alejo Aizpurua “Etxenagusia”


OLAGARROZALEAK

Xabierrek gogoan du “Teresa amamaren poza bilobaren olagarro zaletasuna ikustean, Jose Vicente Aizpurua aitaren zaletasun berbera”. Teresak andarikote deitzen zien nekora handiei. Xabierrek Nafarroako lagun batzuekin gertatutako pasadizo bat kontatu digu: “Olagarro lehor batzuk oparitu nizkien zopa egiteko. Horiek usaindu zituztenean, ustelduta zeudela pentsatu zuten eta zaborretara bota zituzten”.

Teresa Aizpurua eta biloba, Xabier Arranz (Familiak utzitako argazkia)

Oso ugariak dira egundoko olagarroei buruzko kondairak, arrantzaleek amets egiteko duten berezko joeraren ondorioz zabalduak. Edonola ere, badirudi egia dela Ibon Gainza Arakistainek (1973), 2001eko irailean, Mariantongo kanaletik hurbil kanaberaz eta kakoz harrapatu zuen olagarroak 5 kilo pisatu zuela. Olagarroak marketan eta kañaberakin harrapatzeaz gain, badira beste zenbait modu ere. Esaterako, Jose Luis Doval, Pepe, asturiarrak soka bati lotutako sareak botatzen zituen olagarroak zeuden lekura; sare horien barruan jakiak jartzen zituenez, olagarroak bertara hurbildu eta sareei heltzen zieten, askatu gabe, itsasertzera heldu arte. Orduan Pepek olagarroak harrapatzen zituen.

Ibon Gainza (Argazkia: Igor Uranga)

BALEIKE

8

•2005ko

UZTAILA


Evaristo Osa “Ardantza”



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.