zumaia eta euskara

Page 1

GEHIGARRIYA MARTXOA

24/5/04

16:42

G E H I G A R R I

PĂĄgina 1

B E R E Z I A

2003ko MARTXOA, 109. ZENB.

ZUMAIA ETA EUSKARA

H

itzordua iritsita, zoritxarrez espero genuen egoera bilatu genuen: mahai ingurura jende gutxi joan zen. Egoera hori ikusita, bertaratu ginen guztion arteko mahai ingurua egitea erabaki genuen. Denok izan ginen hizlari. Eta ordubete pasatxoko hitz-aspertu interesgarria izan genuen. Orain bi urte Siadeco-k egindako azterketa soziolinguistikoan agertzen diren pare bat datu nahiko kezkagarriak dira. Erabilera aztertzen duten datu horien arabera, 15 eta 24 urte bitartean dituzten biztanleen % 93,7k euskaraz jakin arren, % 52k bakarrik erabiltzen du. 25 eta 39 urte bitarteko biztanleen %72,2k daki euskaraz, baina erabili %39,7k bakarrik erabiltzen du. Ihintz Linazisoro: Euskara dakitenek beraien etxeetan ez diote behar adinako garrantzirik ematen. Ez gara konturatzen euskara dela gure Herriaren oinarri nagusiena, eta aurrera egin nahi badugu hizkuntzari heldu behar diogula. Etxeetan hasi behar da euskarari garrantzia ematen. Badirudi gaztelera inportanteagoa dela. Abelin Linazisoro: Gazteen artean euskararen erabilera eskasa da. Zergatiak? Nik uste dut ez zaiola presti-

“Zumaia eta euskara� gaitzat hartu eta mahai ingurua antolatu genuen. Gure herrian euskararen erabileraren zenbatekoak aztertu, eta etorkizunean euskararen erabilera ziurtatzeko zer egin. Horietaz guztietaz hitz egiteko euskararen munduan diharduten zumaiarretako batzuk gonbidatu genituen: Belen Golmaio, Udaleko euskara teknikaria; Xabier Azkue, Elhuyar Aholkularitzako euskara teknikaria; Ihintz Linazisoro, soziologoa eta AEK-ko irakasle izana; Uxua Albizu eta Olatz Uranga, Maria eta Jose ikastetxeko irakasleak; eta Uxua Sorazu eta Itziar Uranga, Herri Eskolako irakasleak.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
zumaia eta euskara by Baleike Aldizkaria - Issuu