1 minute read

Geu be bagara itsasoa Enpakadoreak

Cuando arriban a puerto los barcos las empacadoras se encargan de pesar, clasificar y ordenar las cajas de pescado descargadas de la flota. Primero quitan el plástico y el hielo con las que se cubren las cajas •

“1986an Ondarroan 140 bat txalupa baino gehiago egoazan. Ni 14 urtegaz hasi nintzan eta lehenengo deskargea 1.100 peseta zan eta 2.500 kaja arrain ekarri eben. Sei edo zazpi ordu egin genduzan lanean. Negar baten ailegau nintzan etxera. Eta hurrengoko egunien be bai, eta hurrengokoan be bai... Gaur arte” Isaura Piñeiro, Ondarroa

Gu A

“Arrain klase asko dago baina egin ahala, ikasi dot. 40 urte daroadaz berton. Hogeta urte askotan egunero etorten izan naz. Domeka eguerdiz hasten ginan eta astelehen goizean amaitu eta hiru txalupa edo lau deskargetan genduzan. Astelehen gabaz joaten ginan barriro hurrengo goizeko laurak arte, eta barriro martitzenean eta eguaztenean...”

Amaia Diz, enpakadorea, Ondarroa

“Hasi nintzanien 17 urte neukazan. Amaren gurasoak txalupak eukiezan. Hor hasi nintzan bajatzen porture, enpakadore modura, amagaz da izekoekin da... eta oraindino jarraitzen dot ze gusta egiten jat” Amaia Diz, enpakadorea, Ondarroa

“Gure pisuak eskuak dira. Badakigu pieza bat hartzen badogu edo bestea zer dan. Eta zalantza badaukagu, pisua daukagu ondoan eta pisetera joaten gara. Ez dau balio bardine kilo biko lebatzak edo hirutik gorakoak. Baina gehienetan ez dogu hutsik egiten”

Isaura Piñeiro, Ondarroa

“Gu be bagara Itsasoa” Bideoa

This article is from: