Gazte-mail.com
2012 IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Gazte Pastoralgintza suspertzearen inguruko esperientziak
4 zenb. 2012ko Maiatza
Ospakizuna
ORATORIOA Jesusegaz ba egitearen esperientzia
José Luis Ortiz de Guinea Askartza Claret Pastoral Taldea
Delegación Diocesana de Apostolado Seglar Barria Diócesis de Bibao Plaza Nueva, 4 2º 48006 BILBAO 944795613 946790080 das1@barria.net / admin1@barria.net
IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Ospakizuna
Gazte-mail.com OSPAKIZUN ESPERIENTZIA
ORATORIOA, JESUSEGAZ BAT EGITEAREN ESPERIENTZIA
José Luis Ortiz de Guinea Askartza Claret Pastoral Taldea
1
IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Ospakizuna
ORATORIA, Jesusegaz bat egitearen esperientzia Orain dala urte batzuetako pasadizua: Behin batean, ume batek, bere atzamar txikiaz gelako kurutzea seinalatuz, “zer da hau?”, galdetu eutsala entzun neutsan ikastetxeko irakasle bati. Alarmaren soinuaren antzekoa izan zan niretzat. “Zer gertatzen da? Mobidu beharra dago!”... “Ardo barria zahagi barrietan”...
AURKEZPENA 2001eko urtarrilaren amaieran, Euskal Herriko Klaratar Misiolariok lehenengo batzarra izan genduan A. Gonzalo Carbó eskolapio eta Oratorioaren esperientziaren sortzaileagaz. Haur eta Gazte pastoralgintzako bokazino arloko koordinatzailea dan A. Jose Luis Ortiz de Guinearen eskutik, Oratorioari buruzko lau ikastaro antolatu ziran eta leku honeetan garatu: Iruñeako Larraona ikastetxean, Leioako Askartza Claret ikastetxean, Donostiako Mariaren Bihotza ikastetxean eta Gasteizko San Paulo parrokian. Gaur egun, Oratorioaren esperientzia Probintziako hiru ikastetxeetan eta Bilbao eta Donostiako parrokietan gauzatzen da. Gure plataforma guztien artean, Askartza Claret Ikastetxea izan da bere tamainagaitik (2.400 ikasle) pastoral apusturik handiena esperientzia martxan jarterakoan eta jarraipena emoterakoan. Gaur egun, esperientziari 4 urteko ikasleekin ekiten deutsagu eta 16 urteko ikasleenganaino heldu gara; aurrerantzean, nagusiagoekin jarraitzea da gure asmoa.
2
IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Ospakizuna 1.- JESUSEN INGURUKO GERTAERA Oratorioa, Jesusegaz bat egitearen esperientzia da. Ebanjelioko testu baten baino gehiagotan esaten jaku Jesusek gustukoen ebazanak ume-gazteak zirala, baina ondorengo testu honetan aurkituko dogu esperientzia honen oinarria: «Itzi umetxoei nigana etorten, ez eiezue galarazo: Jaungoikoaren erreinua horrelakoxeak diranena da-ta. Benetan dinotsuet: Jaungoikoaren Erreinua umetxo batek lez hartzen ez dauana, ez da han sartuko.» (Mc 10,14-15) Jesusengandik beragandik entzun dogu eskari hau eta dei honi, bokazino honi erantzun egin gura deutsagu eta ume eta gazteak Hitzaren iturrira hurreratu gura doguz, edan eta euren bihotzean grabatuta daroen egiaren egarria ase daien. Egiteko gozoa ume eta gazteak Hitzerantz gidatzea, klaratar karismagaitik, geure burua Hitzaren Zerbitzaritzat daukagunontzat. Ziur gagoz ume eta gazteak Misterioagazko hartu-emon zuzena izateko gauza diranaz. Ez hori bakarrik, gure ustez, horretarako gauza izateaz ganera, beharrezkoa dabe Bizia dan Ha ezagutzea. Beste esperientzia batzuek ziurtatzen dabe Jesusi, Jaungoikoaren aitatasunari, sakramentuei, Elizeari buruzko ezagueren transmisinoa; eta danak dira funtsezkoak. Baina Oratorioaren helburua ez da hainbeste jakintzak transmititzea, salbamenera hurreratzen gaituan Barri On horren esperientzia bizi izatea baino. Oratorioan Jesusen izenean batzen gara, jakin badakigulako “bi edo hiru lagun neure izenean batuta dagozan tokian, neu be erdian nago-ta” (Mt 18, 20). Ume/gaztetxoekin errezatzen dogun lehenengo Hitza da, eta zein ulergarria! Geure artean dago, erdi-erdian!
2. IBILBIDEA Batzuek galdetzen dabe ia zer ikasten daben ume/gazteek Oratorioan, ze gai garatzen dogun, ze programazino daukagun. Lehen aitatu dogunez, Oratorioa ez
3
IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Ospakizuna da gaiak ikasteko katekesia; halan da guztiz be, gai desbardinez osatutako ibilbide bakun bat proposatzen dogu. Jesusen Agerpenak ezagutzea, berrestea, sinistea eta autortzea da Oratorioaren esperientziaren oinarria. Jesusegaz eta, bere bitartez, Aitagaz Espirituagan bat egiteko benetako lekuak dira. Jesusen Agerpen honeek bereizten doguz: • Sagrarioan (Eukaristian) • Biblian: Jesusek hitz egiten deusku irakurten dogunean • gure artean, “berei zenean batuta gagozanean” • “Hirutasunaren bizilekua dan” gure bihotzean • “Jesusengan” jarduten dauan Abadeagan • ume pobreengan • gaixoengan, gosetiengan, kanpotarrengan... (ik. Mt 25) • txiki guztiengan • batzarraren edo alkartearen otoitzean • Jesusen izenean batzartzen diran eta Espiritu Santua hartzen daben personen taldea dan Elizan. Agerpenekin batera, Jesusegaz bat egiten laguntzen deuskuen oroipenak edo zeinuak aurkezten doguz. Honeek dira funtsezkoenak: • Bere bizia gure alde emoteraino maite izan ginduzalako, Jesus hil zan kurutzea. • Jesus berbiztu dala eta betirako bizi dala gogoratzen deuskun andela edo azko-zuzia. • Umea besoetan dauan Mariaren Bihotzaren irudia: Jesus umea zanekoa, amak zaintzen, hezten ebanekoa, otoitz egiten irakasten eutsanekoa gogoratzen deusku. Agerpenekin eta oroipenekin otoitz egiteko era desbardinetan murgiltzen gara, beti be ebanjelioko berbak abiapuntutzat hartuta. Apurka-apurka, otoitz egiteko era desbardinak garatzen doguz: • eskaera • eskerrona • gurtza • bedeinkapena, gorespena eta laudorioa • otoitz jarraitua Fedearen Misterio desbardinak ezagutzen doguz, horreetako bakotxarentzat beren-beregi prestatutako batzarrekin: • Jaungoikoaren Aitatasuna • Espiritu Santuarenganako babes-erregutzea • Maria, gure ama eta hezitzailea • Elizea: Hitza entzuten eta beteten dabenen alkartea
4
IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Ospakizuna Ibilide hau, liturgi urtearen bidez agertzera emoten jakuzan Misterioak errespetatuz eta jarraituz gauzatzen da eta horri Nazareteko Familiaren inguruko batzarren aparteko zikloa gehitzen deutsagu. Batez be, honeek nabarmentzen doguz: • Abendu aldia: Salbatzailea itxaron eta iragarri • Gabon aldia: Jesus – Emmanuelen jaiotza • Epifania: gurtza eta gure oparirik onena emotea • Garizuma aldia: nor da sendatzen eta salbatzen dauan hau? • Aste Santua: kurutzearen gurtza • Pazko aldia: agerraldien, Igokundearen eta Mendekosteko kontakizunak. Lerro guzti honeek ehuntzen dabe harmonikoki Oratorioko otoitz esperientzia. Horreetako bakotxa pedagogiaz aurkeztu gura dogunez, ez doguz esperientzia guztiak Oratorioko lehenengo urtean agortzen. Nukleo honeek, urteetan zehar kurutzatu eta garatu egiten dira, kursoan bizi dan unearen arabera eta umeen heldutasuna, gaitasuna eta beharrizanak kontuan hartuta. Kurso bakotxean aurkezten da batzarren programazinoa. Astero batzarra egiten da Hitz egoki batean oinarrituta; batzuetan, errepikatu egiten da, umeak sakontasun handiagora eroateko Misterioan. Liturgi urtearen erritmoak zehazten dau programazinoa eta prestaketarako batzarrak, eta honi ospakizunak gehitzen jakoz, gainerako nukleoak libre dagozan gainerako asteetan garatzen diralarik. Kurso bakotxaren ezaugarriak zehaztea erraza ez bada be, kontuan hartu beharreko azpimarra batzuk ezarri daikeguz: lehenengo kurso bietan, hastapenak otoitzean eta salbamenaren misterioan Jesusen agerpenetan; hirugarrenean, Jaungoiko Aitagazko hartu-emona kreatura lez, “Jaungoikoaren seme-alaba” lez; laugarren eta bosgarrenean, ikasle eta otoizlari, hastapenak Sakramentuetan eta Liturgian (bizitza eta ospakizuna); seigarren kursoan, hastapenak Ebanjelioaren irakurketa eta hausnarketa pertsonalean, gorputz-sena Jesusengan; hurrengo kursoetan (bigarren hezkuntza), nukleo beretan sakontzen da, Jesusegazko adiskidetasuna, bokazino deia azpimarratzen da. Misiolari bialketa, kristinau alkartea, konpromiso solidarioa...
3.- BATZARLEKUA Oratorioaren batzarrak egiteko lekua ondo zaindutako eta beren-beregi otoitzerako prestatutako lekua izango da. Batzarrerako leku ideala deskribatuko dogu orain, baina, beti be, ideal guztiek euren muga daukiela jakinda. Batzuetan, lekuaren baldintza fisikoak deskribatzeaz batera, oinarrizko osagarririk ez daukiela-ta, eurek ezin dabela esperientzia hori garatu pentsatzen dabe batzuek. Ez da holan. Idealaren eta errealidadearen artean, beti dago bide bat. Kontua izan daigun dalako bide hori amildegi ez bihurtzeko eta nahikoa da.
5
IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Ospakizuna Leku nasaia izango da, eta ahal izan ezkero, isila, kanpoko zaratek trabarik eta enbarazurik egingo ez deuskuen lekua. Egia da, batzarrean zelanbaiteko esperientzia mailan sartzen garanean, kanpoko zaratak ez dirala deigarriak, umeen bihotza Jaungoikoaren bihotzera kateatuta dagoalako. Eta ondotxo dakigu hori, ikastetxeetan beti ez dogulako eskola-bizitzatik aldendutako lekurik aurkitzen... Eta normala da! Bestela, pentsatuko geunke otoitz egiteko errealidadetik hainbeste aldendu behar dogula non gatxa, edo ezinezkoa, izango litzateken, esperientzia hori ikastetxeko umeekin egitea. Ez da zeinu eta sinbolorik errepikatuta egongo. Egoki eta zuzenak. Leku hori, gainera, ez da gehiegi apainduta egongo, horrek arretea erakartea ez ezik galtzea dakarrelako. Moketatuta egon daiteken otoiztegi edo kaperaren erdian, ALFONBRA ipiniko dogu, Jaungoikoak eroan gura gaituan agindutako lurraren sinbolo lez. Alfonbra honek espazioa mugatzearen adiera pedagogikoa be badau. Otoiztegira sartzen garan lehenengo egunean esango deutsegu, bertara sartzen garanean, espazio hori beti inguratuta egongo dala baina sekula ez zapalduta. Argibide honek –beti errespetatzen dabe- lekua mugatzen laguntzen deutse; holan, otoiztegira sartzen diranean, ordenan egiten dabe eta ez doaz arineketan beste inor baino lehen jarteko grinagaz. Batzuetan, zuzenean sartuko gara alfonbran. Gurtzarako, gorespenerako, bedeinkapenerako, eskerronerako, eskaintzarako, otoitz kontenplalarirako uneak izango dira. Orduan, Jaungoikoak beragazko aparteko hartu-emonera deitzen gaitu, agindutako lurrean, Beragaz bat egiteko lekuan, sartzeko konbitea egiten deusku.
1. SAGRARIOA Hartu-emon espiritualerako funtsezko elementua dala egiaztatu dogu; federako deia da eta baita Biziaren Ogi egindako Jesus bertan zain dogula eta egunen batean jateko emongo jakula sinisteko deia be. Sagrarioa agurtzea, aparteko unea da batzarra egiteko otoiztegian sartzen garan bakotxean.
2. BIBLIA. Liburu Santua, Jaungoikoaren Berbea. Alfonbran egongo da, kuxin handi baten gainean, otoitza zuzentzen dauanaren aurrean,
6
IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Ospakizuna beti be erdian eta Hitza hots egingo dauanak erraz eskuratzeko moduan. Jesusen benetako presentzietako bat da, bere Hitza jasoten daualako.
3. KURUTZEA. Otoiztegiaren erdian egongo da, baina atzekaldeko partean, batzarraren atzean. Kurutze goratua da, Kurutziltzatuaren gorputzagaz eta ondo ikusiko da otoiztegiko edozein lekutatik. Jesusen azkena zelakoa izan zan gogoratzeko era da: gure pekatuengaitik kurutzean josi eben, Aita Jaungoikoaren izenean guri salbamena oparitzeko. Aparteko ospakizun edo uneetarako kurutze hori alfonbraren erdira eroan eta Bibliaren ondoan ipiniko dogu. Gaur egun ez dogu ezertaz izutu behar, edo ia ezertaz. Bitxia egin jakun hasieratik belaunaldi barriek dakarren “kultura” erlijioso urria ikustea. Kurutziltzatuaren inguruan galdetuta, hari buruz ezer gitxi esateko gauza ziran. Hasieran, gainera, ez genduan oinazearen, saminaren, kurutzearen... inguruko aitamenik egiten, haurrak ez “traumatizatzearren”. Halanda be, bitxia bada be, A. Clareten jaia zala-ta klaratarroi marrazki batzuk egin euskuezan lehenengo urtean, danetan agertzen zan kurutzea, eta gure harridurarako, odol tanta handiekin. Umeengan “frustrazioa” eragiten dauana, euren bizitzetan hain ohikoa dan oinazearen eta saminaren esperientzia ez ezik esperientzia hori bizitzeko erreferentziarik ez izatea dala ulertu dogu. Euren bizitza laburretan, zoritxarrez, makina bat zauri, bildur, samin, oinaze, ulertezintasun pilatu jake barruan; eta askotan daukie kontsolamendu egarri hori adierazoteko beharrizana. Otoiztegian, Kurutziltzatuari begiratuz, bere bizia gu salbatzeko emon eban haren bakea eta nasaitasuna aurkitzen dabez.
4. KANDELA – PAZKO-ZUZIA. Bibliaren ondoan, alfonbraren barruan ipinita, Jesusen berbizkundearen oroimena da. Kandelea bizten dogun bakotxean, gure jomuga ez dala heriotza gogoratzen dogu, berbizkundeaganako itxaropenaren bitartez jadetsiko dogun bizi osoa baino.
5. MARIAREN BIHOTZA, Jesus besoetan dauala. Mariaren Bihotzaren irudirik euki ezik, nahikoa da, adierazkorra izateaz batera, umea erakusten dauan beste irudi bat. Irudia leku diskretuan ipiniko da, bigarren planoan, batzarraren atzean. Aparteko otoitz batzuetarako ipiniko dogu erdian, alfonbraren barruan, Bibliaren ondoan. Jesusek, bere amaren altzoan eserita, honen bihotzaren samurtasuna sentitzen dau. Maria ama eta hezitzaileak ardura eta erantzukizuna hartzen dau semea “jakinduriaz eta gorputzez eta graziaz Jaungoikoaren eta gizonen aurrean” (Lk 2, 52) hazi daiten.
7
IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Ospakizuna Umeek erraz bat egiten dabe irudi honegaz, deigarria dalako eurentzat bere hurkotasunagaitik; ez da hainbeste denpora pasatu eurak be amaren altzoaren babesean egon diranetik.
6. SAN ANTONIO MARIA CLARETEN KOADROA; santua misiolari jarreran dago, makulu eta fardelagaz: Barri Ona iragarriz eta salbamenaren mezua danei eroanez, Jesusen antzeko izan nahi eban gizona dakarsku gogora. Mariaren Bihotza gure Ama eta Hezitzailearen eta San Antonio Maria Claret gure fundatzailearen eskuetan izten dogu umeen oratorioaren esperientzia. Batzar bakotxean, egunez egun otoitz egiteko grazia eskatzen dogu eta, bigarren urtetik aurrera, A. Clareten otoitz apostolikoa gehitzen dogu: Nire Jaun eta Aita, ezagutu eta ezagutarazo zaidazala, maite eta maitearazo zaidazala, zerbitzatu eta zerbitzarazo zaidazala, goratu eta kreatura guztien aldetik gorarazo zaidazala.
4. BATZARRAREN NUKLEOAK Oratorioko otoitz bakotxa hiru une nagusi edo nukleotan banatuta dago; naturaltasunez garatzen dira, bata bestearen ostean, eta iraupena umeek eurek jarten daben eta saio bakotxarentzat jarri dogun denporearen araberakoa izango da. Beraz, honeek bereizten doguz: A) Bihotzaren otoitza: Jesusegaz bakarka bat egin, isiltasunean otoitz eginez. B) Hitza entzun: aldez aurreko prestaketeagaz, hots egin, hausnartu eta bizitzara eroan. C) Ahozko otoitzak: hausnartutako testuaren haritik, eskariak, eskerroneko otoitzak, bedeinkapenak, e.a., izaten dira. Hausnarketa-kantu baten bidez igaroten gara une batetik bestera. Hiru nukleo nagusi honeez gainera, hasiera eta sarrerako une labur bat dago eta, azkenean, beste tarte labur bat batzarrari amaierea emoteko eta partaideek alkara gurtu daien. Horixe litzateke garapen osoa. Batzar bakotxa, eskema erara, Oratorioaren saioari batasuna emoteko balio deuskun fitxa-gidan jasoten da. Ikusi daitekenez, fitxan makina bat zenbaki agertzen da eta batzar bakotxagaz lortu gura dogunari segida logikoa emoten deutse. Honek ez dau esan gura eskema zorrotz eta mobitu ezina danik; zenbaki
8
IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Ospakizuna horreek zati bakotxa hobeto aurkitzeko eta, ostean, oharrak eta komentarioak jasoteko lagungarri doguz.
5.- FITXA-GIDAREN EREDUA DOERIK ONENA, ESPIRITU SANTUA Lehen hezkuntza, 1.go maila
(107)
1. Batzarrerako grazia • Espiritu Santuagan sinistu. Eskatu daikeguzan gauza on guztien artean onena da, ziurtasun bategaz: Jaungoiko Aitak eskatzen deutsanari emon egiten deutsala. • Espiritu Santuaganako babes-erreguan sartu. 2. Aurretiko prestaketa • Bidean pentsatzeko: zer da Jaungoikoari eskatuko zeunskion gauzarik garrantzitsuena? Pentsatu bakarrik Jaungoikoak emon daiken gauza baten. 3. Sarrera eta banaketa • Sagrarioan Jesus agurtu ondoren, isilpean, Jaungoikoagandik zer gura daben pentsatzen jarraitu daikie eta, batez be, eskatzen hasi. 4. Hasierako otoitza • Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean. Amen. • Batzarrerako grazia eskatzeko otoitza. 5. Aurreko batzarraren gomuta • Aurreko batzarra gogoratu. • Jaungoikoagaz hitz egiteko bide bi: eskatu..., eskerrak emon... • Jesusek otoitz egiten irakasten deusku. Guk beragandik ikasiko dogu. Orain, Jesusegaz hitz egingo dogu. 6. Bihotzaren otoitza • Eskerroneko otoitza: “Jauna, garrantzitsua dana eskatzen”.
irakatsi
7. Hausnarketa-kantua • QUIERO ESTAR A TU LADO.
9
otoitz
egiten”,
“...
benetan
IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Ospakizuna 8. Sarrera Hitzari • Galdera: - zer egiten dozue, etxean zerbait behar dozuenean? – ESKATU. - zer egiten dabe gurasoek etxean zerbait behar dozunean? – EMON. - zergaitik? – MAITE GAITUELAKO. - (adibide batzuk jarri daitekez: umeek esan daiezala eskatzearen eta jasotearen esperientziak...) • Aita bat dogu, Jaungoikoa, munduko aitarik onena. Entzun daigun ia zer dinoskun Jesusek Hari buruz... 9. Hitza entzun • Lukas 11, 9-13 (Mateo 7, 7-11) 10. Hitza komentatu 1. Errepikatu daiela, zatika..., gitxienez guk hasitako esaldia eurek amaituz: Eskatu... ETA JASOKO DOZUE / Bilatu... ETA AURKITUKO DOZUE / Deitu... ETA ZABALDUKO DEUTSUE (Guztiz pedagogiko eta ebanjelikoak dira bitan banatutako esaldiok; umeei asko gustatzen jakez eta ondo sartzen dira irakurgaian). 2. Guztiz garrantzitsuak dira ogia, jatekoa, edaria... Jantziak, etxea, jostailuak... Bizia, osasuna, urte asko bizitzea... (ik. Mt 6, 25-34) Baina garrantzitsuena, “gauza ona, gauzarik onena” ESPIRITU SANTUA da... - JESUSEN ANTZEKO IZATEKO - JESUSEN ANTZERA HAZTEKO 3. Zeruko Aitak, Jesusek aitak emongo deutso eskatzen dauanari... Zeinek eskatu gura dau GAUR?... Zertarako? (Umeek erantzun egingo dabe, eta eurek esandakoetatik, Jesusegazko hartuemonaren ingurukoak –Bere antzeko izan, bere hitzak ikasi- eta Gure Aita otoitzean jasoten diranak nabarmenduko doguz... Beharrezkoa bada, “zure borondatea bada”... jarrerara bideratu). 4. Eskatzen ikasiko dogu: azaldu egingo deutsegu eta eurek ikasi egingo dabe: ABBA, AITA, Jesusen izenean, bialdu eiguzu zure Espiritua! (Isilpean errezatuko dabe eta abestu egingo dogu) 11. Funtsezko txatala • Zeruko Aitak eskatzen deutsenei emongo deutse Espiritu Santua. 12. Bizitzara eroan • Etxean komentatzeko eta guraso eta eskatzeko erea irakasteko esango deutsegu.
10
anai-arrebei
Espiritu
Santua
IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Ospakizuna • Aholku bat emoten deutsegu: otoitz hau errepikatu daiela behin edo behin egunean zehar, bakarka edo gainerako kideekin edo senideekin batera. 13. Baterako otoitzak • Banan-banan altxatu eta hauxe esango dabe: “Abba, Aita, Jesusen izenean, bialdu eidazu zure Espiritua ...-rako (zertarako adiearzo daiela). Abestuz erantzungo deutsagu eskariari. 14. Azken otoitza • GURE AITA. 15Bedeinkapena, agurra eta urteera • Bedeinkapen hirukoiztarra. • Sagrariora begiratu eta Jesus agurtuko dogu. • Astiro urtengo gara, alfonbra zapaldu barik, ordenan eta errespetuz. 16. Oharrak • Irakurgaian, Mt 7, 9 esaldia sartu: “OGIA eskatzen badeutso, harria emongo deutso”. Ebanjelioa hiru zatitan hots egin daiteke, hobeto gogoratu eta errepikatu daien: 9-10 / 11-12 / 13. • Hirugarren hiruhilekoan, Pazko aldian, Espiritu Santuaganako babeserregua egiten da barriro, Igokundea eta Mendekoste aitatuz. Batzar harek, Jesusek Espiritu Santua bialtzen deuskula gogoratzen deusku, holan, gure barruan bizi daiten eta bere antzeko izan gaitezan. Batzar hau orain egiterik ez badogu, Mendekoste aldian edo bien sintesia egin daikegu.
OTOITZERAKO TESTUAK Oratorioaren esperientziaren aurkezpenerako atalean, batzar desbardinak alkarren artean lotzen dabezan gai-ardatz nagusiak zeintzuk diran aitatu da labur-labur. Irakurle askok galdetuko dau, seguruenez, zeintzuk izan ete daitekezan testurik egokienak neskato eta mutikoekin otoitz egiteko. Erantzuna erraza da: edozein testu da egokia. Ez dogu ahaztu behar Jaungoikoaren Berbeak gizakiaren bihotza poztu eta eraldatu egiten dauala. Beraz, Biblian, eta batez be Ebanjelioetan, aurkitu daikegun edozein berbak lagundu deikegu fededun esperientziari ekiten eta horretan sakontzen. Dana dala, eta laguntzearren eta zehatzago izatearren, gure saioetan erabilten doguzan testu aukeratuen zerrenda aurkeztuko dogu ondoren. Testuen banaketa edo sailkapena nahiko orokorra da eta, horregaitik, testu batzuk, alderdi eta ikuspuntu desbardinetatik erabili daitekez, zer azpimarratu gura dan kontuan hartuta.
11
IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Ospakizuna OTOITZ EGITEKO ERAK Testu honeek urteko edozein unetan erabili daitekez. Komenigarria da, zenbat eta txikiagoak izan umeak, noiz edo noiz errepikatzea. Honan, otoitz egiteko era desbardinak gauzatzea ahalbideratzen da. Eskari-otoitza Mateo 18, 19 • Eskari-otoitza aurkeztu. Mundu honetan eskatzen daben lagun bik, ados jarrita, Aitagandik jaso egiten dabe. Eskerroneko otoitza Lukas 17, 11-19 • Jaungoikoagandik jasoten dogun guztiagaitik eskerrak emoteko otoitza aurkeztu. Bedeinkapen eta gorespenerako otoitza Lukas 17, 11-19 • Sendatu dan lepradunaren itzuleran arretea jarriz, gorespenerako otoitzean hastapenak emon. Lukas 2, 20 pasartea be erabili daiteke. Gurtza eta eskerroneko otoitza Lukas 17, 11-19 • Jesusen oinetan sendatuta agertzen dan lepradunaren jarrerea ikusi eta gurtzarako otoitza aurkeztu. Otoitz jarraitua Lukas 18, 1-5 • Makaldu barik otoitz egin, etenbarik. Otoizlaburren estiloa irakatsi. Lukas 11, 5-8 testua be erabili daiteke. Bedeinkapena kreaturen sorreragaitik Mateo 11, 25ab • Jesusengandik Jaungoiko Aita bere kreazinoagaitik bedeinkatzen ikasi. Bedeinkapena gizakiaren sorreragaitik Mateo 6, 25-33 • Jaungoiko Aita bedeinkatzen ikasi, gizakia sortu daualako eta maitasunez arduratzen dalako berataz. 8. salmoa be erabili daiteke. Bedeinkapena Jaungoikoari bere Lukas 10, 21 errebelazinoagaitik • Ikasi Jesusengandik Jaungoikoa bedeinkatzen, bere sekretuak txikiei agertzera emoten deutsazuzalako. Isilpean otoitz egin Mateo 6, 5-6 • Otoitz pertsonala etxean egiteko deia jaso. Otoitzaren indarra Lucas 22,39-46 • Otoitzaren bitartez, Aitaren borondatea onartzen ikasi. JESUSEN AGERPENAK Oratorioaren esperientzian gehien erabilten diran alderdietako bat Jesusen agerpenak eta oroitzapenak gogora ekartea da. Mutiko eta neskatoek atseginez entzuten dabez pasarte honeek, Jesusen agintzaria gure bizitzetan egia bihurtzen dala ikusten daben bitartean.
12
IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Ospakizuna Euren artean Mateo 18, 20 • Jesusek “Biblian” eta “gure artean” dituan agerpenek aurkezpena. Jaungoikoa gugan bizi dala Joan 14, 23bc • Jaungoikoaren Hitza gure barruan gordetzen dogunean, Aita eta Jesus gure barruan bizi dira. Jaungoikoaren etxe gara. Jesus bizirik agertzen da Eukaristian Lukas 22, 7-8. 1416. 19 • Jesus, beti Sagrarioan aurkituko dogun Eukaristiaren sakramentuan agertzen da. Aurkezpen hau Gabon aldian edo Pazko aldian egin daiteke. Jesusek besarkatu eta bedeinkatu egiten dau Markos 10, 13-16 • Jesusen presentzia abadeagan. Jesus umeengan agertzen da Markos 9, 36-37 • Jesusek ume bakotxarengan dauan presentzia aurkeztu. Jesusen agerpen eta oroitzapenak Mateo 28, 20b • Jesusek, bere agintzariaren arabera eta agerpen eta oroitzapenen bidez, gure artean jarraitzen dau. LITURGI ALDIAK: Gabonak, Epifania eta Pazkoa Pasarte guzti honeek urtez urte errepikatu daitekez eta agertzera emoten deuskuen fedezko misterioan sakondu. Mutiko eta neskatoak hazi ahala, hasieran oharkabean joan jakezan alderdi barriak aurkitzen dabez txatal horreetan. Testu batzuetan, kontakizun erara egitea proposatzen da; horretarako, kontakizun hori egiten lagunduko deuskun eskema txiki bat egitea komeni da. Gabon aldia I: Salbatzailearen zain Kontakizuna • Salbamenaren Historiaren aurkezpena: Jaungoikoak behin eta barriro gizateriari erakutsi deutsan maitasuna. Orain Salbatzaile bat be behar dogu. Gabon aldia II: Salbatzailearen deikundea Kontakizuna • Jaungoikoak bere semea, Salbatzailea bialtzen deusku, eta Maria eta Joseri iragarten deutso. Gabon aldia III: Jesusen jaiotza - Emmanuel Kontakizuna • Salbatzailearen –“Jaungoikoa gugaz”- jaiotza ospatu. Gabon aldia IV: Gabonen memoria Lukas 2, (16-19) 20a • Izandako esperientzia guztiak adierazo eta Salbatzaileaz dogun bizipenagaz lotu. Epifania I: Jesusen adiskide izan Mateo 2, 1-12 • Jesus autortu eta gurtu, gure oparirik onenak emonez. Epifania II: opariak emotea ospatu Mateo 25, 31-40 • Jaso dogun oparirik onena eskainiko deutsegu anai-arreba txikienei. Jesusen Pazkoa I: azken afariaren kontakizuna Lukas 22 eta Joan 13
13
IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Ospakizuna • Jesusen maitasuna autortu eta miretsi, eskerrona adierazo eta Beragaz bat egin, bere Pazkoaren kontakizuna entzutean eta begiestean: bakotxak azpimarratu daiala hunkigarri gertatu jakon zeinua eta berbea. Jesusen Pazkoa II: Kurutzearen gurtza Kontakizuna • Jesusen azken egunak, bere zeinu eta berbak gogoratu, dagoeneko bere berbizkundea iragarriz. Jesusen Pazkoa III: Maria Magdalenari agertu Joan 20, 11-18 • Hilobi hutsaren kontakizuna (Markos 16, 1-8) abiapuntutzat hartuz, Maria Magdalenari agertu jakonekoa eta bere izena ahoskatzean zelan ezagutu eban gogoratu. Jesusen Pazkoa IV: Emausekoei agertu Lukas 24, 13-34 • Ogia zatitzean ezagutu eben berbiztua. Jesusen Pazkoa V: Hamabiei eta Tomasi agertu Joan 20, 19-29 • Bere zauriak erakutsi eutsezanean ezagutu eben berbiztua eta Tomasek bere fedea autortu eban: “Neure Jaun eta Jaungoikoa”. Jesusen Pazkoa VI: Misinoa Mateo 28, 18-20 • Herri guztiak ikasle egiteko misino unibersala hartu. Jesusen Pazkoa VII: Igokundea Lukas 24, 50-53 • Jesusek Aitaganako bidea erakusten deusku. Jesusen Pazkoa VIII: Mendekoste Eginak 2, 1-4 • Espiritu Santuaren etorrera ospatu, Apostoluen Eginetako 1, 12-14 kontakizuna abiapuntutzat hartuz. NAZARETEKO FAMILIA Familiaz dogun bizipenean sakontzen familiaren bizitzari buruzko ziklo osoa da.
laguntzen
deuskun
Nazareteko
Nazareteko familia I: Nazareteko etxea Lukas 2, 39 • Nazareteko familiaren bizitza azaldu eta gure familien alde eskatu. Nazareteko familia II: Jesus hazten joian Lukas 2, 40 • Jesusen hazkuntzaren barri izan: sendotasuna, jakituria eta grazia. Nazareteko familia III: Jesusek otoitz egiten ikasi Markos 12, 28-31 eban • “Shemâ” dalako otoitza ikasi eban Jesusen Maria eta Joserengandik eta praktikara eroan eban. Nazareteko familia IV: gurasoen esana eginez bizi Lukas 2, 51-52 • Gurasoei esana eginez bizi izan zan Jesusen bizitzako lehenengo urteei begiratu. Nazareteko familia V: Jesusen oinazearen Lukas 2, 34-35 iragarpena • Jesusen oinazearen iragarpena, kontraesanaren seinale lez; eta Mariaren saminarena, jarraipen leialaren zeinu lez.
14
IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Ospakizuna JESUSEN BIZITZA Hona hemen kontakizun batzuk; dana dala, Jesusen edozein berba eta zeinu erabili daiteke otoitz saioetarako. Jesusek umeak maite ditu Mateo 18, 1-5 • Umeak onartzen ikasi eta eurotako bat egin. Markos 9, 33. 37 testua be erabili daiteke. Nor da sendatzen eta salbatzen dauan hau? Markos 4, 35-41 • Jesusen maitasuna, Bizia emoten daben egintza zehatzetan gauzatzen da. Beste kontakizun batzuk: Markos 10, 46-52; Lukas 7, 11-17; Markos 5, 21-24. 35-43; Markos 5, 25-34. Jesusen bateoa Lukas 3, 21-22 • Bateoaren bitartez, Aitaren seme-alaba, Semearen anai-arreba eta Espiritu Santuaren etxe gara. Jesus Aitaren gauzetan jardunez Markos 1, 35-39 • Jesusek Aitaren borondatea bete gura dau, bere Barri Ona danei iragarriz. Jesusen oinetan Lukas 10, 38-42 • Beti alde ona aukeratzen ikasi, Jesusen oinetan egon eta bere Hitzaz bete. Jesus, Artzain Ona Joan 10, 27-30 • Bere ardiak ezagutzen eta deitzen ditu, eurek jarraitu egiten deutse eta Beragan konfiantza dabe. Jesusen irudira sortuta Mateo 17, 1-8 • Jesusen irudia ikusi Itxuraldaketan, geurearen aurrerapen lez. FEDEZKO MISTERIOAK Gure fedearen funtsezko misterioen aurkezpenean laguntzen deuskun kontakizun asko dago. Urtean zehar aurkeztuko dira, eta umeen heldutasuna hazi ahala, otoitz sakonagoak izango dira. Doerik onena, Espiritu Santua Lukas 11, 9-13 • Jaungoikoak eskatzen deutsanari emoten deutsan Espiritu Santua erregutzeko otoitza egiten hasi. Mateo 7, 7-11 testua be erabili daiteke. Jesusek bere eta gure Aitaz hitz egiten deusku Lukas 11, 1-2ab • Jaungoikoari Abbâ deitzen ikasi, Jesusek, konfiantza osoaz, egiten eban lez. Poztu zaiteze… Lukas 10, 17-20 • Barri on honen poztasuna alkarbanatu: gure izenak Jaungoikoaren bihotzean idatzita. Eliza: Jesusen familia barria Lukas 8, 19-21
15
IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Ospakizuna • Jaungoikoaren Hitza entzun eta bete. Maria, Jesusen ama eta laguntzailea Lukas 1, 46-48 • Jesusen jarraitzaile leiala dan Mariaren bizitzan hastapenak emon. Mariaren ikustaldia Lukas 1, 39-44 • Mariari ikustaldiaren bide honetan lagun egitearen poza sentitu. Zorionekoak sinisteagaitik. Maria, seme-alabez arduratzen dan ama Joan 2, 1-8 • Bere ingurukoen beharrizanaz arduratzen dan eta Jesusi laguntasuna eskatzen deutsan Mariaz jaubetu. Gorespenik onena Mateo 21, 12-17 • Jaungoikoak umil eta apalengandik hartzen dau gorespeni konena. Gure Aita Mateo 6, 7-8. 9-15 • Jesusek irakasten deuskun otoitzaren adiera azaldu. Benetako zoriona Lukas 11, 27-28 • Jaungoikoaren Hitza entzun eta gorde. Samuelen bokazinoa 1Samuel 1, 1-4, 1 • Jaungoikoak bere ahotsa ezagutzeko eta Bera zerbitzatzeko dei egiten deusku. Maitasunaren agindua Lukas 10, 25-28 • Benetako zoriona Jaungoikoaganako eta hurkoaganako maitasunetik jatorku. Lagunurkoa norbere burua lez maitatu Lukas 10, 29-37 • Samariar onaren parabolan ikusiko dogu lagunurkoa maitatzea zer dan eta bardin jokatzeko deia. Adiskidetzea prestatu Lukas 15, 11-24 • Beragana bueltatzen garan bakotxean harrerea egiten deuskun Aita onaren besarkada sentitu. Adiskidetzea ospatu Lukas 15, 4-7 • Adiskidetzearen sakramentuak dakarskun barritasunak eragindako poza ospatu.
6. EKINTZAILEAK: SUSTATZAILEA ETA LAGUNTZAILEA Esperientzia honetako protagonista nagusiak ume eta gazteak badira be, egoki garatzeko ezinbestekoa da helduak egotea be. Honeen funtsezko misinoa, Jesusen eta partaideen arteko topaketa eragitea da. Esperientzia eder honen arduradunari Oratorioko sustatzaile deitzen deutsagu: otoitza zuzentzen dau, urratsak markatzen ditu, komentarioak zuzentzen ditu, Hitza hots egiten dau eta ume eta gazte guztien partaidetzari arretaz jarraitzen deutso.
16
IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Ospakizuna Persona honek maizko bizipen espirituala eta otoitza izango dau; izan be, ume eta gazteekin otoitz egingo badogu, geuk be sarri otoitz egin beharko dogu. Beste alde batetik, aitatutako pertsona horrek oinarrizko eta etenbako heziketa bibliko, teologiko, kateketiko eta psikologikoa izango dau. Oratorioko sustatzaileak beste heldu baten, hau da laguntzailearen, laguntza eta partaidetza izango dau. Ume eta gazteak nasai egon daitezala eta otoitza arretaz jarraitu daiela da bere egiteko nagusia. Sustatzailearen oharpenekin bat etorriko da beti eta arretaz jarraituko dau ume eta gazteen jokaera. Holan, sustatzaileak otoitzean jarriko dau arreta osoa eta laguntzaileak jarreretan. Oratorioan, irakaskuntzako beste alderdi batzuetan lez, helduok ezin dogu ahaztu, hezkuntzarako lehenengo bidea geuk emon daikegun eredua dala. Alperrekoa izango litzateke Oratorioko sustatzailea ume eta gazteekin otoitz egiten saiatzea, hartu-emon pertsonalean dituan berba eta jarrerak adierazoten dauanagaz bat ez badatoz.
7. UMEEN ORATORIOKO SUSTATZAILEA Idazki honetan zehar argi geratu da esperientzia honetako protagonistak partaideak eurak dirana. Baina, egokitasunez garatu ahal izateko, ezinbestekoa da bertan helduak egotea, honeen misino nagusia Jesusegazko topaketa eragitea izango dalarik. Esperientzia eder honetako arduradunari zuzendaria deituko deutsagu. Orrialde honetaraino iritsi dan irakurle adoretsuak ulertu izango eban honezkero zuzendariaren eginkizun nagusia, bere nortasuna, ezaugarriak, prestaketa, e.a., zein diran. Dana dala, egokia izango litzateke, irudi hori zehazten lagunduko deuskuen ohar batzuk eskaintzea. Hemen prestaketa modu bi bereiztuko doguz:
a) AURREKO prestaketa, ohikoa, bat-batean egin ezin daitekena. Jesusegazko hartu-emon pertsonala da, gure fede bizitza osoa eta beren beregi otoitz pertsonalaz dogun esperientzia. Guk normalean otoitz egiten badogu egingo dogu otoitz umeekin.
17
IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Ospakizuna b) BEREHALAKO prestaketa adiera bikotxean: materiala eta espirituala. Lehenengoan, batzarraren erritmoa, atalak eta elementuak kontuan hartuko doguz eta baita batzarraren prestaketa be. Espiritualean, umeei hots egingo deutsegun Hitzagaz otoitz egingo dogu, Oratorioan bizi gura dogun grazia bera eskatuz. Oinarrizko eta etenbako heziketa bibliko, teologiko, kateketiko eta psikologikoa be beharrezkoa dala esan gura dogu. Ume txikiekin jarduteak, jarduera zehatz eta kontuzkoa eskatzen deusku. Txikiek galdera batzuk edo asko egingo deuskuez eta horreek gure gaitasun pedagogikoak jokoan jarriko dabez, egia eurek ulertzeko moduan azaltzeko eta geroa zalduko deutseguna jasoteko. Oratorioan, irakaskuntzako beste alderdi batzuetan lez, helduok ezin dogu ahaztu, hezkuntzarako lehenengo bidea geuk emon daikegun eredua dala. Alperrekoa izango litzateke Oratorioko zuzendaria ume eta gazteekin otoitz egiten saiatzea, hartu-emon pertsonalean dituan berba eta jarrerak adierazoten dauanagaz bat ez badatoz. Umeen heldutasun mailaren arabera, landu beharreko jarreretan eboluzionatuko dogu, beti be, jarrera guzti horreek otoitzaren bidez fedearen bizipen pertsonal eta komunitarioagaz lotuz. a) b) c) d) e) f) g) h) i) j) k)
Ume bakotxagaz banan-banako hartu-emona izan. Umeekin otoitz egin. Pazientzia gauzatu, presa eta estutasun barik. Bedeinkatu, ondo-esan. Molde, zeinu eta jarrerak zehaztu. Errealidadean arreta jarri. Errespetua eta entzutea. Kontatzen eta adierazoten dabena berretsi. Hitz egiten itzi. Autonomian lagundu. Euren galderei erantzun.
8.- ESPERIENTZIAK Gizakiaren bizitza aurkikuntza, hazkuntza eta heldutasunerako prozesua litzateke personaren alderdi guztietan, baita fedearen arloan be. Ezinbestekoa da txiki-txikitatik esperientzia erlijioso horren oinarriak jartea, “erlijino esnatzea� deitzen danaren bitartez.
18
IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Ospakizuna Egia da hezkuntza jarduera guztiek laguntzen deutsela gizakiei heldutasuna jadesten baina, sarritan, ez jako jaramonik egiten alderdi transzendenteari. Fedearen sarbidean, eta esparru desbardinetatik, lagungarriak dira erlijinoko eskolak, giza balioei buruzko kanpainak eta Oratorioa, fedearen hezkuntzan esperientzia zehatz eta berariazkoa emoten dauan esperientzia nagusia. Urteen buruan, fedearen bizipenean heldutasuna jadesteko prozesua finkatzen laguntzen daben esperientzia desbardinak gertatzen dira. Kontzeptuzko gaiek hazkuntzan laguntzen dabe baina benetako esperientziarik ez badago, gaiak bihotzetik igaroten ez badira, denporeak eta inguruko gorabeherek erraz itzali daikie aurkitzeko, hazteko eta heldutasuna jadesteko aukerea. Oratorioan eragiten nabarmenduko geunkez: 1.
2.
3.
4. 5.
6.
7.
doguzan
esperientzien
barruan,
ondorengoak
Jaungoiko Aitaren esperientzia hasibarria eta hazkorra. Umeak, Jaungoikoa bidelagun dan Aita lez ezagutzen dabe eta Beragazko hartu-emonari ekiten deutse. Jaungoiko Aitaren eta umearen arteko harreman pertsonala ezartzen da. Jesukristo adiskideagaz bat egitearen esperientzia. Jesukristo bere Semearen bitartez heltzen gara Jaungoiko Aitaren esperientziara. Bizitzarako eredua aurkitzen dabe Jesusengan, zelan bizi eta jardun erakusten deuskun espiluaren antzekoa da. Miresmen, harridura eta gorespen esperientzia. Oratorioara hurreratzen diran lehenengo egunetik. Aparteko lekua da, leku eder eta harmoniatsua, bakea eta nasaitasuna emoten dauan lekua. Apurkaapurka, Jaungoikoak jakitera emoten deutsezan “sekretuak” antzemango dabez. Bedeinkapen (ondo-esan) esperientzia. Hartu-emon pertsonala arretatsua eta adeitsua da. Ez dago gaitzespen edo zentsurarik. Umeak onartu, maitatu, entzun, bedeinkatu egiten dabela sentitzen dau. Komunikazio esperientzia. Oratorioak nasaitasunez hitz egiteko lekua eta denporea emoten deuskuz. Gure bizipen eta esperientziak alkarri kontatzeko batzen gara. Gune horretan, euren bildurrak, zalantzak, poztasunak, itxaropenak,... adierazo daikiez. “Oinarrizko konfiantza” eta adiskidetasun esperientzia. Badakie alkarri entzuten deutsiena eta euren adierazpen eta buruak berresten dirana. Inork ez dau huts egiten hitz egiten dauanean. Umeak berresten dabezan jarrerek konfiantza eta segurtasunean haztarazoten dabez. Jesusen izenean batutako taldearen adiskidetasuna bizi dabe. Alkartea-eliza esperientzia. Hitza entzuten eta gordeten dabenek Jaungoikoaren familia barriko kide izateko deia entzuten dabe. Dagoeneko ez gara adiskide deitzen, anai-arrebak gara.
19
IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Ospakizuna 8.
Otoitz esperientzia. Otoitz adierazpen desbardinetan –eskaera, eskerrona, bedeinkapena, gorespena, gurtza, e.a.- sarbidea egiten dabe. 9. Bihozbarritze eta adiskidetzearen sakramentu-sarbide esperientzia. Hitzak gure jarrerak eraldatzen ditu eta Jesusen agerpen eta oroimenen mailakako bizipenak sakramentu-esperientzian sartzen gaitu. 10. Bokazino esperientzia. Jaungoikoak bakotxa bere izenez deitzen eta batzen dau. Txikiek bizitzarako ereduak behar dabez eta Jesusengan aurkitzen dabe Aitaren seme kutuna. 11. Konpromiso esperientzia. Saio guztietan daroagu entzundako Hitza bizitza zehatzera eta gero eta handiagoa da bihotzean gordeten dana egia bihurtzeko nahia eta gozamena. 12. Misiolari esperientzia. Oratorioan bizi izandakoa familiara, adiskideen taldera, gelara, e.a., eroan behar dogu. Jesusek apostoluen misinoa luzatzera bialtzen gaitu. Azaldutako esperientzia guzti honeek ehuntzen dabe Oratorioaren esperientzia. Otoitzaren, adinaren eta unearen arabera, bata ala bestea nabarmentzen da. Urteak aurrera egin ahala, entzundako eta bihotzean gordetako Hitza hazi eta umatu egiten da. Esperientzia partzial honeen adierazpen lez, ikasturtearen amaieran esperientzia estruktural deitzen doguzan emote esanguratsuen ospakizunak egiten doguz. Aurrera pausua da fede esperientziaren inguruko aurkikuntza, hazkunde eta umatze prozesuan. Neska-mutikoek ondo prestatutako eta sakon sentitutako ospakizunak dira eta pausu bat dira hazkuntzan.
9.- EMOTEAK, ESPERIENTZIA ETA IGAROTE ZEINUA (OSPAKIZUNA) Emotearen ospakizuna egin aurretik, oratorioko zuzendari eta laguntzaileek ebaluazio sakona egiten dabe. Nagusiekin (Lehen eta Bigarren Hezkuntzako azken kursoak), solasean jarduten dabe bakarka, ebaluazio pertsonala egiten dabe urtean behin baino gehiagotan, batez be azken etapan, emoteen ospakizunaren aurretik.
20
IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Ospakizuna Maila
Hitza
Entrega
Lmh1
Vuestros nombres están POSTAL de las escritos en el cielo. presencias del Oratorio
Lmh 2
“Poztu zuen izenak Kandela+ zeruan idatzirik daudelako” izena (Lk 10,20)
Lmh 3
“Zu zaitut neure semea, Jesusen Irudia Jordan neure maitea, zu zaitut ibaian atsegin”(Mc 1,11)
Lmh 4
“Ogia zatitzean ezagutu zuten”
(Lk 24,35)
Emausko irudia
Lmh 5
“Hauxe dut nire Semea, nik hautatua. Entzun berari”
umearen
afariaren
(Lk 9,35). “Este es mi hijo amado, mi elegido. Escuchadle (Lc 9,35).
sandaliak
“Zoriontasunak” pergamino batean idatzita, atletismoan errelebu lehiaketetan moduan testigu hartu eta eraman
Lmh 6
“Betiko bizitza dute zure irakatsiek (Hitzek)”= Tu tienes palabras de vida eterna” (Jn 6,68); “Zu Mesias zara” = Tu eres el Mesías” (Mt 16,16)
DBH 1
Texto del profeta “como El alfarero:+Klaret el barro en manos del aitaren otoitza alfarero”
DBH2
Jn 15: zarete
DBH3- DEIALDI 1
“He nacido para algo y merece la pena”. Mi vida tiene sentido.
nire
Jauna, norengan joango gara? Betiko bizia dute zure irakatsiek(Jn 6,68)
21
lagunak
Jesus (J eta txaluparen irudia)+
IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Ospakizuna Señor, ¿a quién iremos? Tus palabras son palabras que dan vida eterna (Jn 6,68) Iparrorratza (irudia): Jesusek zure bizitza gidatzen dau (Zu barik ezin dogu (Jn 15), zuk betiko bizirako hitzak dozuz bakarrik (Jn 6, 68); hilkorrak gara (Mt 8, 2327, Mk 4, 35 Lk 8, 22-25), Beragan bizi gara, mobitzen gara...)
Gaztearen beraren argazkia (otoitz edo slogan originalagaz) / edo jaiobarri baten argazkia / edo haziak / edo lorontzi txikia erneten ari dan arbolagaz.
DBH4- DEIALDI 2
“Eskerrak bizitzari”. Maitasun, doakotasun esperientzia. Gazteak “grazia” lez antzematen dau bizitza, “doan” jaso dauala, “zorionekoa” dala. Sentimentu hau sakontasunez sentitzen hasi da: Jaungoikoak zaran lez maite zaitu.
BATX 1- DEIALDI 3
Badago beste “Ontzia eta areak” bizimodu bat eta merezi (kurutze erako haga). dau. Gazteak beste era CES logotipoa izan bateko bizimodu bat daiteke (Lk 5, 1-11). ezagutzen dau eta horren esperientzia dau. Jesusen estilora, bizi diranena da. Kristinau alkartea.
BATX 2- DEIALDI 4
“Maisu, non bizi zara?”. Jesusegaz bat egitearen esperientzia: jarraitzaile izatearen lehen konpromiso serioa. Bokazinoa. Kristinau sarbiderako urratsa metodologia arduratsuagoagaz.
22
Jesusen irudia (Ikonoa), Hirutasun Santuaren ikonoa izan daiteke (Jn 14, 23-26), baita “bialketaren” irudia (Mt 28, 19).
IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Ospakizuna 10. GRAZIA DAN ESPERIENTZIA Astero Hitzagaz hartu-emona izateak fede esperientziako sarbidea eta hazkundea ahalbideratzen dau, ez bakarrik ikastetxeko ume eta gazteen artean, baita Oratorioan sustatzaile eta laguntzaile lez parte hartzen dogunon artean be. Horregaitik, kurso bakotxaren amaieran igarotea, lortutako esperientzia ospatzen dogu “emoteen” ospakizunean. Aita Clareten Otoitz Apostolikoa nortasun-ezaugarri bihurtu da Oratoriorako. Gure batzarren hasieran egiten dogu otoitz hau eta otoitzaldi bakotxerako aparteko grazia eskatzeko balio deusku. Otoitz honek, sinfonia onaren erara, lau mobimentu ditu: EZAGUTU, MAITATU, ZERBITZATU eta GORATU. Lau mobimentu honeen garapenean eskaintzen da garatzen dihardugun esperientzia espiritualaren bidea: ez norberak Jaungoiko Aita ezagutu, maitatu, zerbitzatu eta goratu bakarrik; ezagutza, maitasun, zerbitzu eta gorespen horrek eroan naiela nire ingurukoei Jaungoikoa ezagutzen, maitatzen, zerbitzatzen eta goratzen laguntzera. Hauxe da Oratorioaren misinoa: Jesusen esperientzia izan. Hitza entzun eta buruan eta bihotzean gorde, Jaungoikoaren misinoa eta bialketa poztasunez jasoteko. Danok gara MISIOLARIAK. Hau bai poza ume eta gazteentzat! Eta eurek etxera, familiara, adiskideengana... daroe Jesusen esperientzia. Arrazoi batzuk hausnartzen jarraitzeko 1. Haurtzaroko kristinau sarbidearen inguruko kezka eta arduratik jarri zan martxan Oratorioa. Gonzalo Carbógaz izandako hurrengo ikastaroek proposamen bikaintzat jotea ekarri eben. Hamabi urteko jarduerak apustu honetan finkatu gaitu. 2. Oratorioa ikastetxeko ume-gazte guztiei eskaintzen jake. Familia guztiek dabe eskaintza honen barri. Orain arte, ez dogu arazorik izan onarpenari jagokonez. Bateatu bako umeak aurkitu doguz, katekesian ez dagozan umeak, eta oratorioaren esperientzia bizi ondoren, Bateoa bizitzeko eta lehenengo jaunartzea egiteko nahia adierazo dabe. 3. Oratorioa, nahiz eta ohiko katekesiaren alternatiba ez izan, berez, bada, Hitzean, Eukaristian eta bihozbarritzean eta bizitza espiritualean oinarritutako sarbideko ibilbidea deskribatzen daualako. Esperientzia erara, kristinau esperientziaren nukleo nagusiak lantzen dira, nukleo eta gaien deskribapenean ikusi daiteken lez.
23
IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Ospakizuna 4. Oratorioko (ikastetxeko) ikasle askorentzat, hauxe da bizi daben eliz esperientzia bakarra, ez daukielako hartu-emonik gainerako elizekin. Penagarria litzateke gure aldetik ahalik eta baliabide guztiak ez jartea, esperientzia hau hazi, umatu eta finkatu daiten. Sortzaile izan behar dogu eta aukera desbardinak bilatu. 5. Oratorioa ez da haurtzarora mugatzen; fede hazkunderako eta, batez be, esperientzia erlijiosoa lantzeko, zaintzeko eta bizitzeko bide barria da, haurtzaroan zein hurrengo adinetan eta helduaroan. Horregaitik, lehenengo etapa honetan, hurrengo etapetarako eta deialdiko eta kristinau sarbideko taldeetarako aukerak eta bideak hausnartzen eta ikusten hasten gara. 6. Hain zuzen be, gurasoak –familia- deitzen doguz umeekin egiten doguzan ospakizunetara, garrantzitsua deritxagulako hareek euren seme-alabek bizi dabena ezagutu eta bizitzeari. Euren seme-alabentzat lagungarria dana, lagungarri izan daiteke eurentzat be. Izan be, familia gitxi batzuek be ez dabe otoitz egiten etxean, umeak proposatuta. 7. Beste alde batetik, umeak ez leuke parrokiako katekesia ikastetxean egiten danaren errepikapen lez bizi behar; horretarako, lankidetza eta koordinazino egokirako bideak bilatu behar doguz. Askartza Claret Pastoral Taldea
24