Protocolo actuacion accidente laboral (Euskera)

Page 1

ZELAN JOKATU, LAN EZBEHARREAN NORBAIT HILTEN DANEAN? JARRAITU BEHARREKO PROTOKOLOA

Secretariado Diocesano de Pastoral Obrera Langile Pastoraltzarako Elizbarrutiko Idazkaritza Bilbao. Enero 2012. Urtarrila. 1


AURKIBIDEA

1.-Sarrera

.-3

2.-Izapideak enpresan

.-5

3.-Laneko agintaritzaren eta Lan Ikuskaritzaren aurrean .-7 4.-Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalaren aurrean .-9 5.-Guardiako Epaitegiaren aurrean

.-11

6.-Oinordetza

.-12

7.-Beste lotura batzuk

.-14

8.-Laguntza familiari

.-14

9.-Erakunde interesgarriak

.-15

10.-Arreta biktimei eta euren senideei

.-19

‘Lana bizigai / El trabajo es para la vida’ batzordetik eta Langile Pastoraltzarako Bilboko Elizbarrutiko Idazkaritzatik eskerrak emon gura deutseguz batez be laneko auzietan aditu diran abokatuen taldeak eskaini izan deuskun laguntzagaitik. Euren esperientzia eta jakintzari esker, agiri hau eratu ahali zan dogu. Eskerri kasko.

Langile Pastoraltzako elizbarrutiko Idazkaritza Barria. Plaza Nueva nÂş4. 48005 Bilbao Email:pobrera@barria.net; www.bizkeliza/pobrera

2


“Eginahalak egin behar doguz laneko heriotza eta ezbeharren katea eteteko”. Benedikto XVI.a.

1.- Sarrera 2009-2010 ekiturtean, kristinau erakunde eta mobimentu desberdinek “El trabajo es para la vida – Lana bizigai” kanpaina martxan jarri genduanean, zera nabarmendu gura genduan: laneko ezbehar-kopuruak ezin gaituala axolagabe itzi. Lanean ezbeharrak eta gaixotasunak egotea gizarte osoa arduratu behar dauan dei etikoa da. Gizakien bizia eta duintasuna jarri behar doguz lan jardueraren erdian. Laneko ezbeharrean hiltea, giza zoritxarra da. Eta zoritxar hori gitxitan autortzen da, familien barruan bizi izaten da. Gizon edo emakume behargin bakotxaren atzean bere familia, bere adiskideak, bere lankideak... behin baino gehiagotan, errealidade barri honi beharrezko laguntza eta babes barik aurre egin behar izaten deutsan hainbeste lagun dago. Eta senide edo adiskideren bat galtzea, berez, zoritxar handia bada be, ezin dogu ahaztu gertaera honek dakarzan eta ezinbestez egin behar izaten diran izapide eta gestino administratiboak, judizialak,... Horreetako asko benetako oztopo da sarritan amaituezin egiten dan iraupeneko ibilbide luzean. Laneko heriotzaren ostean, oztopolasterketa datorrela esan geinke. Ez distantzia ertaineko proba, ez. Benetako maratoia! Eta helmuga, zuzentasuna jadestea eta familiaren eskubideak gauzatzea baino ez da.

3


Gure ekarpena mugatua dala jakinda, jarduera nagusiak jasoten dituan gida hau argitaratu gura dogu, egoera larri hau jasaten dabenei argibide batzuk eskaintzeko eta gizartea ezbeharraren osteko izapideek dakarren sufrimentu gehigarriaz jaubetuarazoteko. Jarduera horreekaz batera, kontuan hartu beharrekoak dira heriotza gertatu eta berehala datozanak: beila, hileta eta, jagokonean, lur emotea edo errausketa. Baliagarriak izango ahal dira.

‘Lana bizigai’ batzordea Langile Pastoraltzarako Elizbarrutiko Idazkaritza. Bilbao

4


2.- Izapideak enpresan Enpresa, helbidea, telefonoa... ahalik eta ondoen ezagutzea komeni da. Hildakoaren lankideakaz hartu-emonean jarri, euren izenak eta telefono zenbakiak idatzita euki. Enpresa batzordeagaz edo Ordezkari sindikalagaz harremanetan jarri. Hitzarmen kolektibo aplikagarriaren testua eskuratzea be gomendagarria da. Enpresari eskatuko jako: a) Lan ezbeharraren parte ofiziala emotera derrigortuta dago).

(arautegiaren

arabera,

b) Enpresa ziurtagiria Gizarte Segurantzaren aldeko hildakoaren kotizazinoekin, alarguntza-pentsinoa eskatzeko. c) Heriotza-ziurtagiri eskaini badeutso.

medikua,

enpresako

medikuak

arreta

d) Soldataren kitapena, hau da, lan egindako hileko egunei jagokena, ezbeharraren eguna barru, gehi aparteko ordainsarien eta oporren zati proportzionala, bidezkoa bada. e) Hitzarmenak heriotzagaitik edo ezintasun iraunkorragaitik ezarten dauan kalte-ordaina, holan jasoten bada bertan. Kalteordain honi zerga ezarten jako eta urtebeteko epea dago eskatzeko. f) Enpresak berak edo beharginak honen bitartez hitzartutako heriotza-asegururik edo aurreikuspen erakunderik dagoan jakinarazo eta oinordekoei jagokezan eskubideak gauzatzeko bideen inguruko informazinoa emon. g) Hildako beharginak enpresan daukazan gauzak.

5


h) Hartu-emonetarako persona, enpresaren ordezkari lez, beharrezkoak diran gestinoetarako. Bere izena, kargua, telefonoa eta helbide elektronikoa.

Eskaera hau senideren batek zuzenean egin daike, konfiantzazko norbaiten esku itzi daiteke edo idatziz egin. Egokia litzateke, hildako pertsonagazko senidetasuna zein ordezkaritza, bidezkoa bada, idatziz ziurtatzea.

-Erantzukizun zibila Ezbeharra segurtasun neurririk ez egoteagaitik, enpresariak segurtasun-araudia ez beteteagaitik gertatu bada, honek kalteordaina ordaindu beharko dau eragindako kalte eta galerengaitik. Diru-kopuru esanguratsua izaten da eta, normalean, derrigorrezkoa ez bada be, Aseguruen Zuzendaritza Nagusiak zirkulazinoistripuetarako urtero ezarten dauan baremoa ezarriz lortzen da. Ohikoa da enpresak gertakizun hori aseguru-etxe bategaz aseguruan sartuta eukitea..

Ordain-kalte hau eskatzeko epea urtebetekoa da heriotza gertatzen danetik Enpresak ordaintzerik gura ez badau, auzitara eroango da Sozialeko Epaitegira edo penaleko jurisdikzinora, aukeran, gertaera delitu edo hutsegite izan ezkero. Garrantzitsua da ezbeharraren datuak, lekukoak, e.a., batzea eta Lan-ikuskaritzak esku hartzea ikerketan. Kalte-ordain honengaitik zergak ordaindu behar dira haziendan.

6


-Prestazioen gainordaina Erantzukizun zibilaz ganera, enpresa, arriskuen prebentzinorako araudia hautsiko baleu, Gizarte Segurantzak beharginari (hil ez bada) eta, hil ezkero, senideei ordainduko deutsezan prestazio guztien %30etik %50era bitarteko gainordaina ordaintzera derrigortuta egongo da.

3.- Laneko agintaritzaren (Enplegu eta Gizarte Auzietarako lurralde Ordezkaritza – Eusko Jaurlaritza) eta Lan Ikuskaritzaren eta Gizarte Segurantzaren aurrean Ezbehar larria, oso larria edo heriotza dakarren ezbeharra gertatzen danean, enpresak derrigorrez jakinarazo behar deutso 24 orduko epean laneko agintaritzari eta honek Lan Ikuskaritzari; azken honek ezbeharra ikertu eta horren inguruko txostena egingo dau. Txosten hau, nahiz eta teorian epailea ez lotetsi, guztiz garrantzitsua da praktikan, neurri batean, ikuskatzaileak gertaeren notario lanak egiten ditualako. Honek gertatutakoa egiaztatuko dau eta laneko segurtasun eta osasunerako arautegia hautsi dala ikusten badau, arau-haustearen larritasunaren arabera, enpresariari zigorra edo segurtasun-neurriak ez beteteagaitik gertatutako ezbeharretik eratorritako prestazioen %30 eta %50 bitarteko gainordaina ezartea proposatu daike. Batzuetan, enpresario batzuek ez deutse abisurik emoten laneko agintaritzari, edo berandu egiten dabe, ezbeharrean daukien erantzukizuna agertzera emongo leukien balizko probak ezabatzen saiatuz. Garrantzitsua da bizkor ibiltea. Azkenaldian, beste honek be funtzionatzen dau: ‘SOS Deiak’ zerbitzuak, beronek mobilizatzen dituan baliabideak –esate baterako, anbulantzia- eskatzen jakozanean, lan ezbehar baten barri daukanean, Osalani (Laneko Segurtasun eta Osasunerako Institutua –Eusko Jaurlaritza) abisua emotea. Osalan edo Lan Ikuskaritza 7


berehala joango da ezbeharra gertatu dan lekura, jagokon ikerkuntza egiteko. Lan Ikuskaritzari edo Osalani ezbeharraren ikerkuntzaren txostena eskatuko jako (ikusi kontaktuen datuak azkenean).

“Egoera honeen aurrean, ezinbestekoa da

ekonomia, lan edo gizarte jarduera guztietan gizakiaren duintasunak nagusi izan behar dauala gogoratzea. Garrantzitsua da, tartean dagozan erakundeek eta, orokorrean, gizarteak, ahalegin ekonomiko, profesional eta gizatiarrik ez aurreztea lan ezbeharretako biktimei, horreen ondorenak jasaten dabezanei eta euren familiei arretea eskaintzerakoan�. (On Mario Izeta gotzaina, laneko segurtasun eta osasunaren aldeko 2011.eko apirilaren 28ko jardunaldirako)

8


4.- Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalaren aurrean Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak emoten ditu jaso daitekezan prestazio ekonomikoak eta prestazio honeek gehitu egin daitekez %30etik %50era, enpresak segurtasun-arautegia hautsi badau, eta enpresaren kontura izango dira bakarrik.

a) Laguntza heriotzagaitik. Ezkontideak edo izatezko bikotetik bizirik dirauenak, baldintzak bete ezkero, ehorzketagaitik 30,05 ₏ kobratzeko eskubidea dauka. Jakinarazoten danetik urtebetera amaitzen da epea. b) Alarguntza-pentsinoa. Ezkontideak edo izatezko bikotetik bizirik dirauenak, baldintzak bete ezkero, oinarri erregulatzailearen %52ko pentsinoa kobratzeko eskubidea dauka eta inguruabar batzuetan %70a be izan daiteke kobratzekoa. Heriotzaren aurreko 15 urteren barruan aldekoenak diran 24 hileko soldata jarraituetako kotizazino oinarrien batuketatik ateraten dan kopurua 28ren artean zatituz kalkulatzen da oinarri erregulatzailea. Bizirik dirauen ezkontideak urte bete ezkonduta eroiela edo alkarregaz seme-alabak eukiezala egiaztatzerik ez badau, 24 hilabetez alarguntza-pentsinoaren baliokidea dan prestazioa kobratzeko eskubidea eukiko dau. c) Zurztasun-pentsinoa. Hildakoaren eta bere ezkontidearen (kasu honetan, baldintza batzuk beteten badira) 18 urtetik beherako seme-alabek oinarri erregulatzailearen (alarguntzapentsinorako balio dauan bera) %20ko pentsinoa kobratu ahal izango dabe. Alarguntza eta zurztasun pentsinoen batuketak ezin dabe gainditu oinarri erregulatzailea. d) Senideen aldeko prestazioak. Senideek –22 urtetik beherako bilobak, anai-arrebak (baldintza batzuk beteten badabez), 9


amak, amonak, aitak, aitonak- be oinarri erregulatzailearen %20ko pentsinoa jasoteko eskubidea eukiko dabe, baldintza batzuk beteten diranean. Hogeta bi urtetik gorako seme-alaba eta anai-arrebek, baldintza jakin batzuetan, oinarri arautzailearen %20ko laguntza kobratu ahal izango dabe 12 hilabetez. e) Aparteko kalte-ordaina heriotzagaitik. Ezkontideak edo izatezko bikotetik bizirik dirauenak, baldintzak bete ezkero, oinarri erregulatzailearen araberako sei hilabete hainbesteko kalte-ordaina jasoteko eskubidea dauka. Umezurtz bakotxak hileko soldata bat kobratu behar dau. Heriotzagaitik pentsinoa jasoteko eskubidea daukan beste seniderik ez badago, aitak eta amak be eskubidea izango leukie oinarri erregulatzailearen araberako 9 hilabete hainbesteko kopurua kobratzeko, onuradun bakarra bizi bada edo 12 hilabete hainbestekoa, biak bizi badira. Urtebeteko epea dago kalte-ordain hau eskatzeko. -Beharrezko agiriak NANa edo atzerritarren egoitza-txartela, heriotza-agiria (heriotza gertatu dan lekuko Erregistro Zibila) eta enpresa ziurtagiria kotizazino guztiekin, hipotesi guztietan eta, gainera, pentsino zehatzaren arabera: familia-liburua, ezkontza-agiria eta seme-alaben jaiotza-agiria (Erregistro Zibila), bizikidetasun-ziurtagiria eta erregistrokoa izatezko bikoteetan, banantze, dibortzio eta baliogabetasun sententzia, jagokonean, errentarik ez izatearen 10


ziurtagiria alarguntza-pentsinoaren %70erako, senidetasunlaburpenaren ziurtagiria senideen aldeko prestazioetan eta urritasun ekonomikoarena eta lan ezbeharraren parte administratiboa. 5.- Guardiako epaitegiaren aurrean Baleiteke Ertzaintzak ezbeharraren atestatua jasotea eta guardiako epaitegira bialtzea, gertaeretan delitua edo hutsegitea egon dala ikusi ezkero. Lan Ikuskaritzak delitu edo hutsegitetzat dituen ezbeharren txostenak fiskaltzara bialtzea be ohikoa da. Prozesu honetan zera ebazten da: enpresaria, edo jagokona, arau-hauste penala egin izanaren erantzule dan eta ezarri behar jakon zigorra. Bertan planteatu daiteke, ganera, eragindako kalte-galeren ordaina emotea (erantzukizun zibila) edo, bestela, sozialeko epaitegian egin daiteke. Ertzaintzak esku-hartu ez badau, Lan Ikuskaritzak fiskaltzara txostenik bialdu ez badau edo aurrez eginbideak zabaltzea aintzakotzat hartu ez bada eta senideek delitu edo hutsegitea dagoala uste badabe, salaketa aurkeztu beharko dabe, fiskalak, arau-hauste penala dagoala ikusten badau, prozesuagaz jarraitu daian, edo auzitara joango dira abokatu eta prokuradoreagaz, bidezkoa danean. Laneko ezbeharretan espezializatuta dagoan Ministerio Fiskalera be jotea be badago, honek zuzenean esku-hartu daian.

11


6.- Oinordetza Hildakoa ondasunen –etxebizitza, dirua, automobila, e.a.- jaube bada, betekizun bakarra, ondasun honen zerrenda Haziendan aurkeztea da, egiaztatzen dabezan agiriak (eskriturak, kontuen saldoa, e.a.) aurkeztuz, urtebeteko epean. Autonomia Erkidegoan ez dabe ondorengotza zergarik ordaintzen ez ezkontideak, ez aurrekoek ezta ondorengoek be. Dana dala, egoerea legeztatzea komeni da, ondasunak banatzeko izapideei ekinez. Horretarako, testamenturik dagoan ala ez jakin behar da. Testamentua egin bada Notarioarengana joan behar da, oinordetza onartzeko eta ondasunen banaketa egiteko. Horretarako, testamentua eta dagozan ondasunak egiaztatzeko dokumentazinoa emongo jako: kontuen saldoak, eskriturak, e.a., eta, gainera, azken borondateen ziurtagiria (Bilbon Justizia Ministerioan lortzen da, Rodríguez Arias, 23-6.a) eta heriotza-agiriak, ezkontza-agiriak, seme-alaben jaiotzaagiriak, familia-liburua, IBIren azken ordainagiriak eta hildakoaren eta oinordekoen NANaren fotokopiak. Notarioak Haziendan aurkeztuko dau banaketaren eskritura eta ondasunei jagokezanak eta gero Jabetza-Erregistroan, titular barria izango danaren izenean erregistratzeko. Testamenturik egin ez bada Lehenengo eta behin, oinordekoen deklarazinoa egin beharko da, hau da, testamentuaren baliokide izango dana. Jarraitu beharreko prozedura desbardina izango da, oinordekoak ezkontidea eta senide zuzenak badira: seme-alabak, bilobak, gurasoak, aitita-amamak, edo zeharkakoak badira: anai-arrebak, osabaizekoak, lobak, e.a. 12


Zuzenak badira, hildakoa erroldatuta egoan lekuko notarioarengana joan behar da, honek oinordekoen deklarazioaren akta idatzi daian. Gero, oinordetza onartu eta banatu egingo da, notaritza horretan bertan ala beste notaritza batean. Oinordekoak zeharkako senideak badira, hildakoa erroldatuta egoan lekuko lehen instantziako epaitegira jo behar da, abokatu batek sinatu behar daualarik nahitaez eskaria. Kasu honetan, hildako behargina ezagutzen daben hiru lekukoren adierazpena eskatzen da eta, goian aitatutako dokumentazinoaz ganera, senidetasuna egiaztatzen dauan dokumentazinoa aurkeztuko da. Epaileak auto bidez adierazoko dau oinordekoak zeintzuk diran eta auto honegaz gura dan notaritzara joan behar da oinordetza onartu eta banatzeko. Kasu honetan, ordaindu egin behar da ondorengotza zerga.

“Arazo larri honek ezin gaitu axolagabe utzi. Lehen mailako dei etikoa da, gizarte osoaren ardura eragin beharko lukeena eta, gainera, arazo moral sakonagoa azaleratzen duena: inbertsioen ekonomia errentagarritasuna lan segurtasunaren gainetik jartzeko tentaldi gero eta handiagoa. Joan Paulo II.ak, gizakia eta bere funtsezko eskubideak diruaren gainetik jarriz, tentaldi hori gainditzeko egiten digun deia dakargu gogora, azken batean, hauxe bermatu behar delako: “lanaren lehentasuna kapitalaren gainetik” (“Laborem exercens” 12. zk.a). (Gasteiz, Donostia eta Bilboko Gizarte eta Langile Pastoraltzarako Idazkaritzen baterako oharra, langileen Segurtasun eta Osasunerako Nazioarteko 9. Jardunaldiaren inguruan eta biktimen oroitzapenerako.2004)

13


7.- Beste lotura batzuk Hildakoak, bat-batean apurtzen diran beste lotura batzuk izan daikez. Gatxa izango da horreek epe laburrera desegitea edo bideratzea. Enpresa, alkarte, talde,... batzuekin hartu-emonak (telefonoa, horniketa,...) izan eikezan; beste batzuetako kide (bazkidea, harpideduna,...) izan eitekean... Honeekin be hartuemonean jarri beharra dago dalako persona horren heriotzaren barri emoteko eta harreman hori eten behar dan ala beste batzuen alde bideratu behar dan erabagi ahal izateko. Lotura horreen zerrenda egitea komeniko litzateke, posta elektronikoko kontuak edo alkarte birtualak lako beste pertsonalago batzuk ahaztu barik.

8.- Laguntza familiari Laneko ezbeharrean heriotza gertatzen danean egin behar diran izapide guztiez ganera, familiak ezusteko kolpe gogorra jasaten dau. Honek beharrizan garrantzitsu batzuk sortzen ditu: konpainia, maitasuna, hurkotasuna edo laguntza, oinarrizko egitekoei aurre egiteko. Ez da zalantzarik izan behar, gizarteak eskura jarten deuskuzan baliabideetara joteko: osasun laguntza, laguntza psikologikoa, soziala, e.a. beharrezkoa bada behintzat. Bilboko Elizbarrutiak laneko ezbeharretako biktimen eskura jarten dituan zerbitzua: LAGUNGO Fundazinoa, Familia Biderapenerako Zentroa. Bertan, egoera honeek jasaten dabezanei laguntza eskaini deikieen profesionalak dagoz.

14


9.- Erakunde interesgarriak • ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETARAKO LURRALDE ORDEZKARITZA Eskumenekoa da prestazioen gainordaina eskatzeko eta enpresa zigortzeko, segurtasun neurriak hautsi badira. Eskumena dauka, ganera, izatezko bikoteak erregistratzeko Helbidea: Gran Vía 85, 48011 Bilbao

Tf.a. 94 4031216 – 012

Web orrialdea: www.euskadi.net http://www.gizartelan.ejgv.euskadi.net/r45-trabajo/es/ e-maila: m-amo@ej-gv.es • LAN IKUSKARITZA ETA GIZARTE SEGURANTZA Ezbeharrari buruzko txostena egiten dau eta prestazioen gainordaina eta zigorrak proposatzen ditu, segurtasun neurriak hautsi badira. Helbidea: Gran Vía 50, 48011 Bilbao Zeb orrialdea: www.mtin.es/itss/;

Tf.a: 94 4398016 e-maila: itvizcaya@mtin.es

• OSALAN Ezbeharrari buruzko txosten teknikoa egiten Ikuskaritzagazko hartu-emonean jarduten dau.

dau

eta

Lan

Helbidea: Dinamitaren bidea z/g ( Basatxu mendia) 48903 Gurutzeta-Barakaldo

Tf.a. 94 40321 69- 2171-2176

Web orrialdea: www.osalan.euskadi.net; e-maila: osalansc@ej-gv.es

15


• GIZARTE SEGURANTZAREN INSTITUTU NAZIONALA Eskumena dauka alarguntza, zurztasun prestazioak, heriotzasorospena eta senideen aldeko prestazioak autortzeko. Helbidea: Gran Vía 89 , etxabehea - 48011 Bilbao Tf.a: 94 4284517 Web orrialdea: http://www.segsocial.es/Internet_1/LaSeguridadSocial/Quienessomos/InstitutoNaci onalde29413/index.htm Baita Zabilbiden, Deustu eta Zorrotzan (Bilbao), Balmasedan, Barakaldon, Basaurin, Durangon, Gernikan, Getxon, Portugaleten eta Sestaon be. • FORU HAZIENDA Ondasunen inbentarioa eta herentziaren banaketa ikuskatzen dau. Urtebeteren barruan aurkeztu behar dira. Ez da ondorengotza zergarik ordaintzen, oinordekoak ezkontidea, aurreko edo ondorengo zuzenak diranean; ordaindu egin behar da zeharkakoak diranean. Helbidea: Basurtuko Kaputxinoak, 2–48013 Bilbao Tf.a: 901 50 2000 Web orrialdea: www.bizkaia.net/ogasuna/ca_index.asp Baita Balmasedan, Barakaldon, Basaurin, Durangon, Gernikan, Getxon, Mungian eta Portugaleten. • JABETZA-ERREGISTROA Oinordetzan itzitako ondasunak oinordeen alde erregistratzen ditu. Helbidea: Madariaga etorb., 24, Deustu 48014 – Bilbao 94 4764249

Tf.a:

Web orrialdea: www.registropropiedad.com 16


Beste bulego batzuk dagoz Balmasedan, Barakaldon, Zornotzan, Durangon, Portugaleten, Gernikan eta Markinan. • ERREGISTRO ZIBILA Heriotza, ezkontza eta jaiotza agiriak egiten ditu. Helbidea: Barroeta Aldamar, 10 (epaitegiak) - 48001 Bilbao Tf.a: 94 4016710 Web orrialdea: www.justicia.net/registro-civil e-maila: 480424001@aju.ej-gv.es Balmasedan, Barakaldon, Durangon, Getxon eta Gernikan be epaitegiak dagoz.

• SOZIALEKO EPAITEGIAK Eskumena dauka Gizarte Segurantzaren prestazioak, zigorrak eta segurtasun neurriak hausteagaitik jarri daitekezan gainordainak autortzeko. Helbidea: Barroeta Aldamar, 10. 48001 Bilbao Informazinorako tf.a: 94 4016650 • INSTRUKZIOZKO EPAITEGIAK (PENALA) ETA GUARDIAKO EPAITEGIA Arau-hauste penala dagoanean izapideak egiteko, eta falta egon ezkero, epaitzeko eskumena daukie. Helbidea: Buenos Aires, 6. 48001 Bilbao. Informazinorako tf.a: 94 4016450. Ondorengo herriotan be badagoz: Barakaldo, Balmaseda, Getxo, Durango eta Gernika. 17


• 1.go INSTANTZIAKO EPAITEGIAK Zeharkako senideak diranean, oinordekoak izendatzeko eskumena daukie. Bilboko Barroeta Aldamar kaleko 10. zenbakian eta aitatu barri doguzan herrietan dagoz.

• DOAKO JUSTIZIA ETA OFIZIOKO ABOKATUA Barroeta Aldamar kaleko 10. zenbakian dagoan epaitegiaren eraikinean Abokatuen Kolegioaren bulegoa dago eta bertan eskatu daiteke doako justizia. Hau eskatzen dauanak abokatua eta prokuradorea izateko eskubidea dauka eta doan jardungo dabe familia unitatearen baliabide eta sarrera ekonomikoak gitxieneko soldataren bikotxaren azpitik dagozanean; ofizioko abokatua be eskatu daiteke eta honek jagokona kobratuko dau.

Hauxe jasoten da Giza Eskubideen Adierazpeneko 23. artikuluan: “gizon eta emakume guztiek lana izateko, lana askatasunez aukeratzeko, lan baldintza bidezko eta zuzenak eukiteko eta desenpleguaren aurka babesa jasotzeko eskubidea dabe”.

18


10.- Arreta biktimei eta euren familiei • BIKTIMAREN ARRETARAKO ZERBITZUA (Eusko Jaurlaritza) Delituren bat jasan daben biktimak doako zerbitzu honetara jo daikie. Zera eskaintzen da: orientazinoa, informazinoa, sorospena eta laguntza prozesu judizialetan. Helbidea: Ibáñez de Bilbao, 3-5 (Justizia Jauregia), 48001 Bilbao Tf.akl 944 016 487- 900 400 028 (doakoa) Helbidea: Bide Onera plaza z/g (Justizia Jauregia), 48901 Barakaldo Tf.ak: 944 001 031 - 900 400 028 (doakoa) Web orrialdea: http://www.gizartelan.ejgv.euskadi.net/r4519243/es/contenidos/informacion/sav/es_sav/sav.html http://www.justizia.net/asistencia-victima

• LAGUNGO Fundazinoa, Familia Biderapenerako Zentroa. Bilboko Elizbarrutiak suspertutako zentroa, familia laguntasun eta sustapenerako. Zerbitzu espezializatuak eskaintzen ditu arlo honeetan: orientazinoa, aholkularitza eta terapia familia esparruan. Helbidea: Sabino Arana etorb., 34-1. 48013 Bilbao Tf.a: 94 441 06 76 e-maila: cof.lagungo@euskalnet.net

19


EMON BEHARREKO URRATSAK 1. Enpresa (lehenengo gestinoa) - Ezbeharraren partea - Pentsinoetarako kotizazinoen ziurtagiria - EPSVrik, hitzartutako asegururik, e.a., dagoan ala ez jakin 2. Lan Ikuskaritza - Ezbeharrari buruzko txostena 3. Erregistro Zibila - Heriotza, ezkontza eta jaiotza agiriak 4. Justizia Ministerioaren Unidade Administratiboa - Azken borondatearen inguruko jardueren ziurtagiria 5. Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionala - Lan bizitza eskatu - Gizarte Segurantzako prestazioak eskatu: heriotzasorospena, kalte-ordaina heriotzagaitik, alarguntza-, zurztasun-pentsinoak edo senideen aldekoak... 6. Aurreikuspen erakunde pribatuak eta aseguru-etxeak - EPSVren prestazioak - Bizitza, ezbehar aseguruak, e.a., enpresak hitzartuta edo beharginarenak, hau da, pribatuak 7. Enpresa (ondorengo gestinoa) - Ondasunen likidazioa - Balizko prestazioak heriotzagaitik enpresaren kontura - Jarduerak, enpresak ezbeharrean erantzukizuna daukanean: - Lan Ikuskaritza: salaketa, laneko segurtasun eta osasunerako neurriak hausteagaitik - Prestazioen gainordainen eskaria neurriak ez beteteagaitik - Jarduera bide penaletik (arduraduna salatzea edo auzitara eroatea) - Balizko jarduera bide zibiletik 8. Ondarearen inguruko operazinoak - Testamentua egitea edo oinordekoen deklarazinoa (notaritza) - Oinordekoen deklarazinoa, zuzeneko seniderik ez badago (epaitegia) - Irabazpidezko soziedadearen likidazinoa eta oinordetza banatzeko operazinoak 9. Ondorengotza zergaren likidazinoa (Foru Hazienda)

Ez da aholkularitza profesionalik behar

Aholkularitza profesionala behar da: -

-

Afiliatuta egoan sindikatuaren aholkularitza juridikoa Doako justizia eta ofizioko abokatua eskatzea jarduera judizialetarako

20


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.