iraila 2011 – ekaina 2012
Sarrera Gure Elizaren ibilbidea eta zereginak IV. Ebanjelizatze Egitasmoaren argitan bete nahi ditugu. MUNDUARENTZAT ARGIA izenburupean, hauxe da helburu nagusia: gure alkarteak suspertu, Jaungoikoaren Berbeari arretatsu, gizadiari deutson maitasunaren lekuko izateko. Orain, 2011-12 kurtso pastoralaren atarian, Egitasmoa gureganatzen jarraitu nahi dogu. Ondoren datozan argibideon bidez, Plana ulertzeko, norbereganatzeko eta betetzeko bidea erraztu nahi da. Orain arte betetako ibilbideari begiratuz, gogoratu Planaren hasieran egindakoa: 2009ko irailetik abendura bitartean, Egitasmoa ezagutzera emon zan, elizbarrutiko pastoral barruti, ikastetxe, alkarte, mugimendu, kuriako zerbitzu eta erakundeetan. Ondoren, 2010eko urtarriletik ekainera arte, lehen irakurketa egin zan, bakoitzak bere helburuak eta ekintzak aukeratuz. Irakurketa hori soseguz, errealismoz eta gogoz egiteko argibideak eskaini ziran, bakoitzak bere egoera eta ingurua ezagutuz, erronkak zehaztu eta aukerak konkretatu egizan. Horrela landu zan ibilbide honen lehenengo etapa. Orduan aukeratu ziran helburuak eta ekintzak aurrean izanik, argi ikusten zan ez zirala urte beterako bakarrik. Epe luzeagorako aukeratuak izan ziran eta horretan dabiltza hainbat parrokia eta alkarte. Orain urte bete, hari nagusi hau proposatu zan ondorengo hilabeteetarako: bizibarritzea – erabarritzea (Egitasmoko lehenengo helburu berezia). Urteko programazioa horri lotuta egitea eskatu zan. Uda aurretik egindako ebaluaketan, aurrera pausoak, ezinak eta bide-erdi gelditutako asmoak aztertu ziran. Ondo legoke, orain hori ere gogoan izatea, aurtengo programa egiterakoan. Gure IV. Ebanjelizatze Egitasmoaren izenburuko testuak – Munduarentzat argia – Mateoren ebanjelioan agertzen diran Jesusen berbak gogoratzen deuskuz, Elizaren misioa bideratzeko. Euron argitan, Egitasmoaren bigarren etapan sartzen gara orain: argi biztu eta mahai gainean jarri ondoren (lehenengo etapa), argi egin nahi deutsegu etxekoei. Hori dala eta, gure alkarteak bizibarritu nahi doguz, Jainkoaren esperientzia sakonean oinarrituz, bere argia hartuz.
"Zuek zarie munduarentzat argia. Ezin daiteke ezkutatu mendi gainean dagoan hiria. Kriseilua ere ez da bizten ontzipean ipintzeko, argimutilaren gainean baino, etxeko guztiei egiteko. Era berean, zuen argiak danen aurrean egin behar dau argi, zuen egintza onak ikusiz, zeruko zuen Aita goretsi dagien" (Mt 5, 14-16)
Egitasmoarekin aurrera egiteko, urte honetan ondorengo arlo hau izan gura dogu aurrez aurre: gazteen pastoraltza bizibarritzea (=aztertzea, gaurkotzea, indartzea). Elizbarrutiko Pastoral Kontseiluan aurkeztua eta onartua izan zan, joan dan ekainean. Egitasmoan agertzen dan hirugarren helburu bereziarekin lotuta dago: “Kristau Sarbiderako proposamena gaurkotu�. Azpimarra nagusi honen inguruan, aurtengo ekintza nagusiak eratu, baliabideak prestatu, alkarrizketa eta eztabaidarako gaiak landu eta helburuak zehaztu nahi dutugu.
1. Proposamenaren arrazoiak 2. Guztiontzako ekintzak eta horretarako laguntzak 3. Beste ekintza batzuk 4. Laguntzak 5. Elizbarrutiko Alkartasun Zeinua 6. Guztiontzako Egutegia 7. Programatzeko argibideak 8. Gotzain Kontseiluaren ekintzak
Etxekoei argi egin Alumbrar a los de casa
Proposamenaren arrazoiak Gazteen pastoraltzan argitasuna behar dogu. Ebanjelioaren argia hartu, gure egoera argitzeko et agure Elizaren ebanjelizatze lanari bide barriak urratzeko. Gazteen pastoraltzan ikusi daitekez oso argi ebanjelizazioak gaur egun gure artean dituen erronkak eta aukerak. Era guztietako kristau alkarteen ardura bizia dala esan daiteke. Ereiteko sasoia da. Ebanjelizazioa da, izan ere, Elizaren izaera eta zeregina beti. Hori dala eta, merezi dau gazteen pastoraltzan ekiteak. Gazteen pastoraltza bizibarritzeko ardura, era askotako eliz taldeak dabe (parrokiak, ikastetxeak, familiak, mugimenduak, kristau alkarte txikiak), gazteak dituelako edo gazterik apenas daukelako edo gazteen pastoraltza zelan eratu edo gaurkotu ez dakielako. Era berean, elizbarrutiko hainbat zerbitzuk dabe zerikusia gazteen ebanjelizatzearekin. Gazteen Pastoraltzarako Idazkaritza eta Hezkuntza Ordezkaritza agertzen dira zuzen-zuzenean ardura honekin lotuta, jakina. Baina gai honek badau zerikusia, esate baterako, Katekesi, Gizarte Pastoraltza edo Liturgia Ordezkaritzekin eta Osasun, Langile, Unibertsitario edo Kartzela Pastoraltzarako Idazkaritzekin. Munduko Gazteen Topaketak eragin onuragarria izan dau, bai bertan parte hartu dabenengan, bai gure artean izan diran gazteen harreran lagundu dabenengan. Elkar ezagutzeko eta alkarrengandik ikasteko aukera izan da. Era berean, fedea sendotzeko eta kristau alkartean parte hartzeko aukera izan da. Horren bultzada ere aprobetxatu daiteke orain, gazteen artean Ebanjelioa zabaltzeko asmoa indartuz.
Guztiontzako ekintzak eta horretarako laguntzak Lehenengo hiruhilabetean, hauxe izango dogu helburu: egoeraz jabetzea. Horretarako, datuak jasotzeko itaunketatxo bat bialduko jake pastoraltzako arduradunei (talde ministerial, parroko, gazteen arduradun, Kristau Eskolako eta elizbarrutietako ikastetxeetako pastoral taldeei). Sasoi berean, Pastoral Kontseiluei argibide batzuk bialduko jakez, bakoitzak bere inguruko egoeraren aurrean, gogoeta bat egin dagien. Era berean, asanblada bat egiteko argibideak ere bialduko jakez, egoki ikusten badabe, gazteen pastoraltzarako ekintzak zehaztu eta erabagi ahal izan dagiezan. Domeketako Mezetan ardura hau zabaltzeko lagungarriak ere eskeiniko dira. 2012aren hasieran, danok egindakoaren laburpena bialduko da. Hau da, danok jakingo ahal izango dogu zer egin dan aurreko hiruhilabetean. Horrela, alkarren barri izateko aukera izango da, bigarren hiruhilabetean, bakoitzak bere lekuan egokien ikusten dauana martxan jarri edo indartu ahal izan daian. Honen ardura, talde ministerialen edo talde pastoralen eskuetan geldituko da (parrokia, ikastetxe, alkarte edo pastoral barrutietan). Ondorengo eskema egokia izan daiteke proposamena zehazteko:
Noiz?
Zertarako?
Nork?
• Pastoral Barrutiak/ Ikastetxeak/ alkarteak… Irailetik
•Egoeraz jabetzeko
•Datuak batu eta Kontseiluan landu
•Argibideak bilatzeko
•Asanblada edo topaketa Pastoral Barrutian
•Domekako Mezetan honen ardura hartzeko
Abendura
• Elizbarrutia (GEI, Ordezkaritzak,...)
• Pastoral Barrutiak/ Ikastetxeak/ Urtarriletik
alkarteak…
Zer?
•Egoeraz jabetzeko •Guztioi gogoetan laguntzeko
•Domeketako Mezetan gai hau erabili
•PBetako, ikastetxeetako... datuak batu.
(GEI, Ordezkaritzak,... )
•Itaunketa •Gogoeta eta asanbladarako argibideak •Laguntza asanblada edo topaketa eratzeko •Diptikoa, txostena •Liturgiarako lagungarriak
•Sustapenerako taldean parte hartu.
• Argibideak eta ekintzak zehazteko
• Ekintza/ekimena ezagutu, martxan jarteko.
• Programa bat egiteko
• Ekintza martxan jarri.
• Elizbarrutiko gainerako errealidadeetan aditzera emondakoaren laburpena • Ekimenak martxan jarteko talde laguntzailea.
Apirilera
• Elizbarrutia
Baliabideak
• Ekintzak bideratzen laguntzeko • Gazteen Asanblada prestatzeko
• Pastoral errealidade guztiek aditzera emondakoaren laburpena egin. • Sustapenerako taldean parte hartu.
Beste ekintza batzuk Gazteen pastoraltza indartzeko, hainbat ekimen martxan jarri edo bultzatu daitekez. Hona hemen batzuk:
• •
Ikastetxeetako pastoraltza koordinatu parrokia eta pastoral barrutietakoekin. Aurreko urteetan edo aspaldian Sendotza hartu ebenei deitu, alkarrizketa izateko eta loturak sendotzeko.
•
Ikastetxeetako, parrokietako eta pastoral barrutietako gazteen pastoraltzan diharduenen dedikazioa indartu.
• •
Ikastetxeen nortasuna kontuan izanik, irakaslegoaren formazioa zaindu. Gaztetxo eta gazteen pastoraltza umeenarekin koordinatu (etapa guztietako katekisten topaketak).
•
Behartsuei laguntzen diharduen erakundeekin (Caritas edota beste instituzio batzuekin) harremanetan jarri gazteak.
•
Familia pastoraltzan dabiltzan heldu gazteekin topaketak (otoitzaldiak, jaiak, behartsuen laguntzarako ekimenak…)
Laguntzak Lehen hiruhilabetean:
• • • • •
Itaunketa, egoera jasotzeko Gogoeta eta gidoia Asanbladarako Pablo Santamariaren hitzaldia: “Gazteen pastoraltza erabarritzeko giltzarriak” (azaroaren 4an) Diptikoa edo txostena domeketako Mezetan erabiltzeko Elizbarrutiaren Eguneko liturgiarako lagungarriak
Bigarrenean:
• • • •
Elizbarruti osoko hausnarketaren laburpena Barri emotea Alkarren Barri aldizkarian Garizumako topaketetarako argibideak Esperientzia interesgarrien barri emotea
Hirugarrenean:
• • •
Elizbarrutiko Zeinua prestatzeko lagungarriak Formazio eskeintzak: arduradunentzat…
bai
gazteentzat,
bai
Pentekoste ospatzeko argibidea keta lagungarriak
gaztetxo
eta
gazteen
Aurtengo azpimarrarekin bat datozan ekintzak zehazten eta bultzatzen laguntzeko, batzorde bat dago. Berarekin bat egiteko, zuen Bikarioarengana jo daikezue edo zuzenean jo batzordera, 7. puntuan esaten dan zuzenbidera, hain zuzen.
Elizbarrutiko Alkartasun Zeinua Maiatzaren 11n izango da, barikuz. Oraingoan, beraz, Pazko aldian egingo da. Era berean, Pazkoetan bialduko dira Zeinua prestatzeko lagungarriak. Zeinu honek gogoan izan nahi ditu urtero krisiak gehien astindutako pertsonak eta taldeak. Argi dago, ba, oraingoak izan daikeen lotura gazteen egoerarekin. Izan ere, hainbat eta hainbat gazte langabeziak, prekarietateak edo aukeren desbardintasunak gogor jota bizi dira, etorkizuna ilun dabela.
Guztiontzako egutegia Hona hemen guztiontzako egun seinalatuak: •
Irailaren 26a: Hasierako elizkizuna katedralean, arratsaldeko 7,30etan
•
Azaroaren 4a: Hitzaldia (arratsaldean eta iluntzean) “Gazteen pastoraltza erabarritzeko giltzarriak” izenburupean, Indautxuko Karmengo parrokiaren aretoan. Hizlaria: Pablo Santamaria.
•
Azaroaren 13a: Elizbarrutiaren Eguna.
•
Maiatzaren 11: Elizbarrutiko Alkartasun Zeinua.
Programatzeko argibideak Programazioa egiten daben talde edo batzordeei laguntzeko, gidoi bat eskeintzen deutsuegu ondoren. Egoera bakoitzaren arabera aldatu daiteke, jakina. Batzar bat ez da nahikoa izango, behar bada. Sintesia talde ministerialak eta kontseiluak (edo beste partaidetzako erakunderen batek) beteko dabe. Otoitz giroan hasteak omeni da, Mateoren testua (5,14-16) gogora ekarriz. Horren ondoren: 1. 2.
Aurreko programazioa gogoratu edo, egin ez bazan, egin. Zeintzuk dira Egitasmoko hirugarren helburu bereziari (aurtengo proposamenari, hain zuzen) begira dagozan ekintzak?
3. 4. 5.
Aurrekoetatik zeintzuk bideratu daikeguz? Arduradunak, epea keta baliabideak zehaztu. Zer laguntza eskatu nahi deutsagu IV. Egitasmorako Batzordeari?
Egitasmoa nork bere egiteko irakurketan azaldutakoa jasoteko orrialdea bialtzen deutsuegu. Bialdu eiozue, mesedez, kopia bat, urriaren 25a baino lehenago bikarioari edo IV. Egitasmorako Batzordeari, ondorengo zuzenbideren batera: Bilboko Gotzaitegia Virgen de Begoña, 38 48006 Bilbao
BARRIA Plaza Barria, 4, 2º 48005 Bilbao
E-mail: pde4@bizkeliza.org
Gotzain Kontseiluaren ekintzak Egitasmoa betetzeko ekintzen artean, batzuk zuzen-zuzenean dabe Gotzain Kontseilua arduraduntzat. Hara nabarmenenak: •
Pastoral Barrutiak eratu et atalde ministerialak izendatu (1.1., 1.2. eta 1.3.)
•
Elizbarrutiko Kuria eta erakundeak erabarritu (1.8.)
•
Elizbarrutiko Kontseiluak kontsultan eta erantzukidetasunean inplikatu (1.10.)
•
Batzorde bat izendatu Kristau Sarbidea gaurkotzeko (3.1.)
Joan dan urtean (2010-11), lehenengo pastoral barrutiak eratu dira eta elizbarrutiko kontseiluak (Pastorala, Abadeena eta Gotzain Kontseilua) barriztatu dira. Gure kultur erakundeak alkarren artean landutako programa bat eskaini dabe, elizbarrutiaren 60. urteurrena dala eta. Horrez ganera, euren helburuak gaurkotzen dihardue (hau, Egitasmoko 5.10. ekintzarekin lotuta). Orain, Gotzain Kontseiluak, pastoral barruti barriak eratzen jarraituaz ganera, ondorengo ekintzak bultzatu nahi ditu: •
Pastoral erreferentearen izaera zehaztu eta eskeini (1.4.)
•
Kuriako arduradunak inplikatu bere erabarritzean (1.8.)
•
Kristau Sarbidea gaurkotzeko proposamena landu eta agertu (3.1.)
•
Inmigrazioaren Pastoraltzarako Idazkaritza eratu (5.12.)
Bilbao, 2011ko Irailaren 26an