±18 42 Urria 2012

Page 1

±18 · presta ezazu zure etorkizuna

www.etorkizuna.eu

urria 2012

Hezkuntza

Gazteria

... eta gehiago

Ikasle gehiago, ingeles gehiago eta ordenagailu gehiago

Sexu-erasoen prebentzioan trebatzeko komikiak

IGazte

Prestik enplegu azoka

Xtraclub programa Gasteizen

First Lego League Euskadi ’12

Gazteek kotxea uzten dute

Giza Eskubideak BGazte

42



urria 2012

42

±18 • presta ezazu zure etorkizuna hezkuntza

koordinatzailea: Jon Mikel Zabalegi erredakzioa: Ana Belén Sánchez, José Poza Azala: Nissma De Benito Diseinua: JP Argazkiak: Markel Redondo / Eduardo Urdangaray / Chema Barroso / José Luis Cuesta / Artxiboa Erredakzioa eta publizitatea: Iparragirre 17, 1.Esk. 48009 BILBO. Tfnoa.: 94 424 75 94. Posta-e: info@etorkizuna.eu Lege Gordailua: BI - 716 - 09

Zero zabor programa Gipuzkoako eskoletan

5

Ikusmen arazo larriak dituzten 171 ikasle eskolara bueltatu dira

6 7

Liburu Gaztea Saria

8 10

Lego First League Euskadi 2012

14

Prestik enplegu eta trebakuntza azoka

Zientzilariak ikasgeletan Training Caravanen eskutik

10

Ikasle gehiago, ingeles gehiago eta ordenagailu gehiago

giza eskubideak 16

Euskadin inoiz izan den antzerki euskaldun handiena

18

Haurrak gerratean

gazteria 20 22

Gazteek kotxea uzten dute

24

Sexu-erasoen prebentzioan trebatzeko komikiak

26

Igazte. Gero eta intoleranteagoak al gara?

28

BGazte. Bilblogari blog lehiaketa

16

Ekiozu! Gazte Txartelak antolaturiko argazki lehiaketa

24

ArgitaratzaileaK

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA SAILEKO HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZAREN LAGUNTZA JASO DU

Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren Laguntza jaso du

3 ± 18 //etorkizuna.eu 2012 urria

±18 presta ezazu zure etorkizuna www.etorkizuna.eu

4


hezkuntza

Zero Zabor programa Gipuzkoako eskoletan

± 18 //etorkizuna.eu 2012 urria

4

Gipuzkoako Diputazioak, Ikastolen Elkarteak, Kristau Eskolek eta Aranzadik Gipuzkoako hondakinen kudeaketak etorkizun oparoa izatea helburu duen hitzarmena sinatu dute. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kristau Eskolek, Ikastolen Elkarteak eta Aranzadi zientzia elkarteak Zero Zabor programa bat eskoletan lantzeko hitzarmena sinatu dute. Gipuzkoako Diputazioan elkartu ziren lau aldeetako ordezkariak hitzarmena ixteko. Aldundiaren aldetik Martin Garitano ahaldun nagusia izan zen; Kristau Eskolaren aldetik Mikel Ormazabal elkarteko zuzendariordea; Ikastolen Elkartetik Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakaria eta Aranzadiren aldetik Francisco Etxeberria Aranzadiko lehendakaria. Hitzartutako programaren xede nagusia Gipuzkoako hondakinen kudeaketak

etorkizun oparoa izatea da. Garitano Ahaldun Nagusiak adierazi zuenez, ”Hitzarmenak agerian uzten du jendarteak gero eta kontzientzia handiagoa daukala hondakinen arazoari irtenbidea emateko, eta lanean segi behar dugu”. Hitzarmenak funtsezko arlo bati eragiten diola nabarmendu du ahaldun nagusiak: hezkuntzari. Bost zeregin zehatz izango ditu programak: hezkuntza eragileekin harremana izatea, sekuentzia didaktikoa eta hezkuntza materiala osatzea, eskoletan jarduerak eta tailerrak egitea, eskoletan esperientzia pilotuak gauzatzea eta sentsibilizazio jarduera planak osatzea. Aranzadi zientzia elkarteak zuzendu eta kudeatuko du programa, eta gainontzeko elkarteak lankidetza estuan arituko dira.

Europar Batzordeko Etengabeko Ikaskuntzako Programaren 2013. urteko deialdia Europar Batasuneko garapenean laguntzea helburu duten Europar Batzordeko Etengabeko Ikaskuntzako (EIP) 2013. urteko edizioa jada abian da. Esan bezala, programa honen xedea ezagutzaren gizarte aurreratu bat bezala, hazkunde ekonomiko sostengarri batekin, lanpostu gehiago eta hobeagoekin eta gizarte kohesio handiagoarekin Europar Batasuneko garapenean laguntzea da eta, aldi berean, etorkizuneko belaunaldien onurarako ingurumenaren babes egokia ziurtatzea bilatzen du programak. Horretarako, bereziki, Europar Batasuneko hezkuntza eta prestakuntza sistemen arteko elkartrukea, elkarlana eta mugikortasuna sustatu nahi da, mundu mailan kalitatezko erreferentzia bihurtu daitezen. Proposamenak aurkezteko epea desberdina da programaren arabera, dena den, 2013. urteko lehen hiruhilekoan kontzentratzen dira gehienak. EIPa hezkuntza eta prestakuntzan inplikatuta

dagoen edozein pertsona eta erakundera zuzentzen da eta 1.276 milioi eurotako aurrekontua du. Etengabeko Ikaskuntzaren Programak ondorengo azpipuntuak ditu: • Lau sektore programa ondorengo mailetan: eskola hezkuntza (Comenius), goi mailako hezkuntza (Erasmus), hezkuntza profesionala (Leonardo da

Vinci) eta pertsona helduen hezkuntza (Grundtvig), hurrenez hurren. • Elkarerlazionatuta dauden gaiei zuzendutako zeharkako programa eta Europako integrazioaren eta Europar instituzioen inguruko hezkuntza, ikerketa eta hausnarketa babesten dituen programa (Jean Monnet Programa).


Ikusmen arazo larriak dituzten 171 ikasle eskolara bueltatu dira ONCEren laguntzari esker, ikusmen arazo larriak dituzten euskal 171 ikasle ohiko eskoletara bueltatuko dira. Hauetatik, 18 Haur Hezkuntzan arituko dira, 51 Lehen Hezkuntzan, 22 Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, 6 Batxilergoan, 6 Lanbide Heziketan, 18 Unibertsitatean eta azken 50ak bestelako ikasketetan. Euskadin ONCEk zuzen-zuzenean egiten du lan Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko CRI delako lan taldea osatzen duten profesionalekin. Ikusmen desgaitasuna duen ikasle bakoitzeko Arreta Egitasmo berezia eratzen da, bere beharren araberakoa, eta maisu batek jarraitzen du bere lana, eta besteak beste zentroari aholkuak emateaz gain senitartekoekin

eta ikaslearekin ere aritzen da. Lan horrek esparru ugari jotzen ditu: ikusmen estimulazioa; norbanakoaren autonomia; orientazioa eta mugikortasuna; irakurketa eta idazketa sistemak (brailleraz edo tintaz); tifloteknologia (teknologia egokitua); orientazio akademikoa eta profesionala; aisialdia; eskola kurrikuloa; hezkuntza baliabideen egokitasuna; informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, etabar. Barneratze akademikoa eta soziala lortzeko ikasleek gainontzekoek bezala ikasi behar du autonomoa izaten, orientatzeko eta mugitzeko teknikak erabiltzen, bere ikusmen patologia ezagutzen eta barneratzen, bere limitazioak, etabar.

5 ± 18 //etorkizuna.eu 2012 urria

Donostiako Sustapenak eta Banesto Fundazioak sinatu duten kolaborazio hitzarmenari esker hiriburu gipuzkoarrak ‘Yuzz’ errendimendu altuko zentro bat izango du. ‘Yuzz’ delakoa heziketa-mintegi bat da eta izaera teknologikoko proiektuak dituzten 18-30 urteko gazteak aholkatuko ditu ditu. 2009an hasi zen programa bi heziketazentrorekin, bat Bartzelonan eta beste bat Madrilen. ‘Yuzz’ programaren hiru edizio hauetan 400 enpresa teknologiko osatu dira. 2012-2013 edizio berrian, Estatuko 35 hiritara helduko da. Estatuko hiru proiekturik onenek dirulaguntza bat jasoko dute bere negozioa martxan jartzeko. Halaber, parte-hartzailerik onenek Silicon Valley-ra joateko aukera izango dute. 18-30 urteen arteko 20 parte-hartzaile hautatuko dira Donostian. Urriaren 31ra arte aurkez daitezke hautagaitzak eta parte hartzeko, gazteek bere datuak bidali behar izango dituzte www.yuzz.org webgunean dagoen formulario baten bidez.

hezkuntza

Donostiako Sustapenak eta Banesto Fundazioak ‘Yuzz’ gazte ekintzaileak laguntzeko programan kolaboratuko dute


hezkuntza Âą 18 //etorkizuna.eu 2012 urria

6

Mila ikasletik gora Galtzagorrik antolatutako Liburu Gaztea Sarian Abian da jada Galtzagorri Elkarteak antolatzen duen Liburu Gaztea Sariaren 2012-2013 ikasturteko edizioa. Aurten 22 ikastetxek eta 1.000 ikasle baino gehiagok hartuko du parte booktrailer lehiaketan. Izan ere, zenbait aldaketa izan dira aurtengo edizioan. Horrela, lehiaketan parte hartuko duten ikasleek irakurtzen duten liburuari buruzko booktrailerra egin beharko dute eta horiek izango dira lehian sartuko direnak. Ikasleek martxoaren 15etik aurrera onenak hautatu beharko dituzte. Botazio bidez hautatuko dituzte booktrailerrik onenak bi modalitatetan: ikastetxeka aurkeztu diren lanen artean eta norbanakoka aurkeztu direnean artean. Azaroaren 19tik otsailaren 24ra, bereziki ikasleei zuzendutako beste formazio saio bat jasotzeko aukera izango dute parte hartzaileek euren ikastetxean bertan. Horretarako izena eman beharko dute azaroaren 12a baino lehen. 2000. urtetik ari da Galtzagorri Elkartea Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin Liburu Gaztea Saria lehiaketa antolatzen, euskarazko Gazte Literatura sustatzeko helburuarekin.

Basque Culinary Centerrek handitu egin du gastronomiaren zaleei zuzendutako ikastaro praktikoen eskaintza Basque Culinary Centerrek, aurreko urteetako esperientziari jarraiki, sukaldaritzaren zaleei bideratutako 15 ikastaro praktiko antolatu ditu urritik urtarrilera bitartean. Aurreko edizioetan, BCulinary Club izenarekin, 40 ikastaro antolatu eta ia plaza guztiak bete ziren: 600 lagun inguru aritu ziren ikastaroetan. Aurtengoa eskaintza zabala izango da eta bereziki, 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzako ikastaroa azpimarra daiteke. Ikastaroak hiru ikastaro monografikotan banatu dira: Ausartu sukaldean; Chef profesio-

nalen sekretuak ezagutzen eta Low cost sukaldea. Ikastaro guztiak 14-18 laguneko taldeetan egingo dira, Basque Culinary Centerren, eta parte-hartzaileek bakarkako postua izango dute sukaldean, ikasitakoa praktikan jartzeko. Basque Culinary Centerren helburuetako bat profesionalen esperientziak sukaldeko eta gastronomiako zaleei hurbiltzea izan da hasiera-hasieratik. Culinary Cluben bitartez hasi zen ibilbidea, 2011ko maiatzean, 10 ikastarorekin.

Bizkaiko Aldundiak 150.000 euro bideratuko ditu ikasleak lan-merkatuan sartzen laguntzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak 150.000 euro bideratuko ditu unibertsitateko ikasleak eta Lanbide Heziketako ikasketak bukatzen dituzten gazteak lan-merkatuan sartzen laguntzeko. Laguntza hau euskal enpresariekin eta bigarren hezkuntzako ikastetxeekin sinatutako hitzarmen baten barruan kokatzen da. Laguntza honen bidez erraztasunak eman nahi zaizkie unibertsitatean ikasten duten gazteei edo LH araututako

ikasketak bukatzen dituzten ikasleei praktikaldi bat egiteko Europako herrialderen batean. Hizkuntzak hobeto ikasteaz eta enpresa-kulturaz jabetzeaz gain, errazago izango dute lan-merkaturako sarbidea. Imanol Pradales Bizkaiko Aldundiko Ekonomia Sustatzeko diputatuak sinatu du hitzarmena, Confebask Euskal Enpresarien Konfederazioarekin eta Ikaslan Bizkaia Bizkaiko Lanbide Heziketako Ikastegi Publikoen Elkartearekin.


izen handia dutenak, hezkuntza zentroetara gerturatuko dira bere lanaren nondik norakoak azaltzeko eta lan hauen emaitzak datuen bidez ilustratuz. Nerabeen artean zientziarekiko zaletasuna pizteaz gain, programa honek ikertzaile karrera ezagutarazi nahi du, zientzia munduaren inguruan izan daitezkeen aurreiritzi negatiboak alde batera utziz.

Pasa den irailaren hasieran, Harvardeko irakasle bik, irakasleen prestakuntzan adituak, Bilboko Begoñazpi Ikastolan izan ziren hiru eguneko ”master class” mintegia eskeini zuten. Mintegi hau Begoñazpi Ikastola eta Harvard Unibertsitearen artean sinatutako lan hitzarmenaren ondorioa da eta eta honi esker irakasleek ikuspegi pedagogiko berri baten ”Ulermenerako irakaskuntzan” sakondu ahal izan dute. Ikuspegi honek, ikasleen trebakuntza prozesua hobetzeko xedea du, besteak beste, ikasleek ikasgaien ulermen teknikak lantzeaz gain, ikasgelako lanaren eraketa ere berrantolatuko baita.

hezkuntza

2012-13 ikasturtean ere nazioarte mailan aintzatetsiak diren izen handiko ikerlariak izango dira Euskadiko Batxilergoko ikasgeletan Training Caravanaren edizio berriari esker (Ikertzaileak gelan). Hau, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza Sailaren eta Aldaketa Klimatikorako BC3 (Basque Centre for Climate Change) ikerketa zentroaren ekimena da eta bere xedea euskal nerabeen artean zientzia-bokazioa sustatzea da zientziaren inguruko ikuspegi gertuago bat emanez. Horrela, Training Caravanaren (Ikertzaileak gelan) helburua unibertsitate ikasketak hastear diren ikasleei ikertzaile izateko zein bide jarraitu behar duten azaltzea da eta, era berean, Euskadin bertan karrera zientifiko osoa garatzeko aukera dutela azaltzea. Jada BC3n lan egiten duten ikertzaileak, ikerketa esperientzia zabalarekin eta nazioarte mailan

Begoñazpi Ikastola, bere irakaskuntza hobetzeko asmoz, Harvardeko Unibertsitatearekin bildu da

7 ± 18 //etorkizuna.eu 2012 urria

Training Caravanak zientzilari eta ikerlariak euskal institutuetara gerturatu ditu


hezkuntza Âą 18 //etorkizuna.eu 2012 urria

8

Lego piezak ez dira inoiz zahartzen First Lego League Euskadi 9 eta 16 urte bitarteko eskola-ikasleei zuzendutako lehiaketa da eta berrikuntza, sormena, zientzia eta teknologiako bokazioak sustatzeko asmoa du Laugarren urtez jarraian, Innobasquek First Lego Leagueren (FLL Euskadi) euskal edizioa antolatu du. FLL Euskadi robotika, zientzia eta teknologiako torneo bat da, kirol-gertaldi baten formatua duena, 9 eta 16 urte bitarteko eskola-ikasleei zuzendua, mundu guztian jokatzen, berrikuntza, sormena, talde-lana eta zientzia eta teknologiako bokazioak sustatzeko asmoarekin. Partaideek datorren abenduaren 1ean, Euskaltelen egoitzan aurre egin beharko dioten erronka, zahartzea da. FLL Euskadin 330 gaztek, 34 taldetan, eta 100 boluntario baino gehiagok parte hartzen dute. Ekimen hau berrikuntzaeskolaren eredu aitortu bihurtu da, torneoko heziketa-helburu eta metodologia berritzailearekiko konpromiso sakona erakusten duten eragile askoren partaidetzari esker. Aurtengo erronka zahartzea da,

mundu guztiko gizarte garatuek aurre egin beharreko erronketako bat da, eta Eusko Jaurlaritzak funtsezko arlotzat dauka Euskadi gozatzen ari den ongizate eta bizi-kalitatearen mailak bermatu eta haietan aurrera egiteko, zeren eta ahalbideak baititu merkatu-aukerak sortzeko. Zientzian, teknologian eta berrikuntzan oinarritutako hazkuntza-eredu berri bat sustatzearen bitartez. Edizio honetako berritasun gisara, taldeek senior bat izan behar dute taldekide (60 urte baino gehiagoko pertsona bat) beren lerroetan, aktiboa, interkonektatua eta konprometitua izango dena. FLL Euskadiren beste ezaugarrietako bat honako hau da: taldeek eta boluntarioek, parte hartzeaz gain, aldez aurretik prestakuntza hartzea da eta horrekin heziketa ikasgelatik irtetea lortzen da eta kanal ez konbentzionaletatik hedatzea. Bestalde, esperientzia horrek honako hau

esan nahi du: ikertzaileek beren ezagutza adituak ez diren entzuleen aurrean zabaldu behar dutela. Torneoaren dinamika Lehiaketak taldeek garatu beharreko lau ikaskuntza-barruti eskaintzen ditu. Lehena proiektu zientifikoa da eta bertan partaideek arazo erreal bat identifikatzen dute erronkako, gaiarekin zerikusia duena, eta konponbide berritzaile bat eskaintzen dute, gainera, beren erkidegoarekin partekatu behar dutena. Bigarrenik, talde bakoitzak epai-mahaiaren aurrean robot-diseinua defendatu beharko du, eta bertan robota diseinatzeeta programatze-fasean aurkitu dituzten zailtasunak jaso eta dokumentatzen dira. Robot-lehiaketan robot bat eraiki behar dute “Lego Mindstorm� kitetik abiaturik eta erronkarekin zerikusia duten 14 misio osatzeko. Azkenik, balioen barrutian


Emaitzak Txapelketaren irabazleek espainiar finaletan parte hartzen dute eta horrek aukera ematen die Open European Championshipen edo Estatu Batuetako World Festivalen parte hartzeko.

hezkuntza • Aurten, datorren abenduaren 1ean, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko Euskaltelen egoitzan izango den euskal finalean Euskadi guztiko 330 gaztek parte hartuko dute, 34 ekipotan taldekaturik. • FLL Euskadi robotika, zientzia eta teknologiako torneo bat da, kirol-gertaldi baten formatua duena, 9 eta 16 urte bitarteko eskola-ikasleei zuzendua eta mundu guztian jokatuko dena berrikuntza, sormena, talde-lana eta zientzia eta teknologiako bokazioak sustatzeko asmoarekin.

Prepárate para las pruebas de acceso a los ciclos de Formación Profesional Vías de acceso a la FP En 1997 se establecen estas pruebas de acceso a los grados Medio y Superior de Formación Profesional. Tras varias adaptaciones en estos últimos años, en la actualidad se configuran como una vía rápida y práctica de acceso para aquellos alumn@s que no tienen el graduado en ESO para acceder a Grado Medio o Bachillerato para Grado Superior; el único requisito para presentarse es la edad, 17 y 19 años respectivamente. Estructura de las pruebas Los exámenes evalúan los conocimientos mínimos establecidos para poder cursar dichos ciclos. Así para Grado Superior hay dos asignaturas obligatorias (Matemáticas y Lenguaje) y dos optativas, excepto alumn@s con convalidaciones. Y para Grado Medio se establecen tres áreas: Socio-lingüística, Matemática y Cientifico-técnica. Cursos de preparación En el Grupo Edison, con centros abiertos en Bilbao, Barakaldo y Getxo, se imparten cursos específicos de preparación para superar estos exámenes. Partiendo del nivel de conocimiento inicial de los alumn@s en las asignaturas a preparar, se establece una preparación individualizada para cada alumn@ adaptada a sus diferentes circunstancias: fecha de inicio, nivel de partida, horarios disponibles,… Contando con la ayuda y atención de profesores especialistas en las diferentes

asignaturas, el alumn@ obtiene el máximo rendimiento de su esfuerzo, así lo avala el porcentaje de aprobados de los alumn@s preparados el año pasado, que se sitúa en el 90%, cuando este nivel se reduce al 60% en la convocatoria general. GRUPO EDISON: APOYO INTEGRAL AL ESTUDIANTE Desde 1981 el Grupo Edison ayuda a los estudiantes a mejorar su rendimiento y a alcanzar sus objetivos. Sus profesores están especializados en el asesoramiento personal del alumno. El objetivo fundamental es descubrir la metodología y la planificación que ha de utilizar en su estudio, para adquirir por fin hábitos de trabajo, mejorar sus actitudes, recuperar la falta de base y poder lograr buenos resultados académicos de forma progresiva. Sus cursos de apoyo y técnicas de estudio van dirigidos a alumnos de Primaria, ESO y Bachillerato, trabajando todas las asignaturas, tanto en euskara como en castellano, de manera individualizada. Para aquellos alumnos que tienen que preparar el examen de acceso a los Grados Medio y Superior de Formación Profesional o para entrar a la universidad a través del examen de mayores de 25, el grupo EDISON les ofrece una preparación eficaz y personalizada, adaptada a sus circunstancias. Llamando al teléfono 944440047 pueden obtener una información más detallada.

Pruebas de Acceso a Formación Profesional En Edison, desde 1997, estamos especializados en la preparación de este examen (Grado Medio y Grado Superior). Te Ofrecemos: • Atención personalizada • Flexibilidad de Horarios • Gran eficacia: 90% de aprobados • Profesorado especializado y con gran experiencia. Clases de apoyo • Primaria · ESO · Bachillerato · Universidad • Ciclos Formativos · Selectividad • Alumnos CEBAD - IBD Pruebas de acceso • Universidad + 25 años y Ciclos Formativos

Infórmate en nuestros centros BILBAO. Gordóniz, 6-Ext. Dpto. 2. (OOO Indautxu). Tfno.: 94 444 00 47 Getxo. Torrene, 9-Bis, Oficinas Dpto. 5. (OOO Algorta). Tfno.: 94 491 46 41 BARAKALDO. Elcano, 11 - 2º (OOO Barakaldo). Tfno.: 94 478 12 72

9 ± 18 //etorkizuna.eu 2012 urria

gazteek honako hau azaltzen dute: taldelana nola garatu den, beren burua nola antolatu duten, bai eta rol desberdinak nola hartu dituzten, beren trebatzaileekiko harremana eta aurkitu dituzten zailtasunetarako konponbideak bilatzeko modua. Kontua honako hau da: taldeek loturak ezartzea robotaren misioen artean, erronkaren izaera zientifikoa ulertu eta garatzea, eta haiek planteatutako arazoei konponbide berritzaileak ematea. Torneo hau urtero egiten da, 1998tik hasita. Edizio honetan 200.000 eskolaikasle baino gehiagok parte hartzen dute, 60 herrialdetakoek, 16.000 bat taldetan. Erakundeak 33.000 boluntarioko sare bat mobilizatzen du nazioartean mundu guztian dauden 400 torneoetan.


hezkuntza Âą 18 //etorkizuna.eu 2012 urria

10

Ikasle gehiago, ingeles gehiago eta ordenagailu gehiago Ikasturte berria 6.831 ikasle gehiagorekin hasi da, hauetako 3.767 eskola publikoan


bizkaia

haur hezkuntza - 0-2 urte: haur hezkuntza - 3-5 urte: Lehen hezkuntza - 6-11 urte: DBh - 12-15 urte: Batx eta Lh - 16 urte: Guztira:

gipuzkoa

haur hezkuntza - 0-2 urte: haur hezkuntza - 3-5 urte: Lehen hezkuntza - 6-11 urte: DBh - 12-15 urte: Batx eta Lh - 16 urte: Guztira:

5.096 9.801 18.293 11.649 9.686 54.525

(%2,60+) (%1,69+) (%2,61+) (%5,27+) (%5,03+) (%3,42+)

15.045 32.511 63.290 38.776 30.601 180.223

(%0,23+) (%1,14+) (%1,82+) (%2,54+) (%2,45+) (%1,82+)

11.122 21.752 41.787 ( 26.194 20.818 121.673

(%3,47-) (%0,06+) %2,29+) (%2,00+) (%3,67+) (%1,50+)

2012-13 Ikasturteko aurrematrikula datuak eta aurreko ikasturteko datuekin aldakuntza Bigarren Hezkuntzako bigarren mailara iritsiko da bi hezkuntza sareetan diren ikasle guztientzako 20.000 ordenagailu gehiagorekin. Hezkuntza Sailak adierazitakoaren arabera, ekipo berriak jada prest eta ins-

talatuta daude bere erabilerarako euskal eskola guztietan eta jada 80.000 ordenagailu banatu dira lau maila desberdinetan. Guztira, 3.600 ikasgela digitalizatu dira eta horretarako, 48 milioi eurotik gorako inbertsioa burutu da.

Gazteak pozik Euskadiko hezkuntza-sistemarekin Ikasturte berriaren hasierarekin batera, Gazteen Euskal Behatokiak Euskal Autonomia Erkidegoko gazteek Euskadiko hezkuntza-sistemaren inguruan duten iritziaren inguruko ikerlanaren emaitzak kaleratu ditu. Horrela, 2012an 15 eta 29 urte bitarteko gazteen %59ak euskal hezkuntzasistemaren inguruan iritzi ona edo oso ona duela azpimarra daiteke. Iritzi garbia ez duten gazteen kopurua %30ekoa da eta %8k, berriz, sistemaren inguruan iritzi txarra edo oso txarra azaldu du. Sistemaren inguruko iritzirik onena, gutxigatik bada ere, Lanbide Heziketako ikasleek eman dute. Ikasle hauen %61k balorazio ona edo oso ona du euskal hezkuntza sistemaren inguruan. Jarraian, unibertsitateko ikasleak (%59), Derrigorrezko ikasketen ondorengo Bigarren hezkuntzako ikasleak (%59) eta Derrigorrezkoak (%57) aurkitzen dira. Gainera, EAEko ikasleen hiru laurdenak ikastetxean lanbide orientazioa jaso duela baieztatzen du. Haudatu positiboa bada ere, 2008an egindako ikerlanarekin alderatuta bi puntutan jatsi da (%76 orduan eta %74 orain).

hezkuntza

araba

haur hezkuntza - 0-2 urte: haur hezkuntza - 3-5 urte: Lehen hezkuntza - 6-11 urte: DBh - 12-15 urte: Batx eta Lh - 16 urte: Guztira:

11 ± 18 //etorkizuna.eu 2012 urria

2012-13 ikasturtea unibertsitatez kanpoko ikasketetan 356.421 ikaslerekin hasi da Euskadin. Beraz, aurreko urteko datuekin alderatuta, 6.831 ikasle gehiago dira euskal eskoletan, hots, %1,95 gehiago. Hau, aurreko urtean eman zen hazkundea baino bost dezima txikiagoa da. Ikasle hazkunderik garrantzitsuena Lehen Hezkuntzan eman da, 2.534 ikaslerekin (%2,10). Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Derrigorrezko bigarren hezkuntzaren ondoko ikasketetan, berriz, hazkundea 2.058 (%2,76) eta 1.932koa (%3,27) izan da hurrenez hurren. Hala ere, 0-2 urteko matrikulazioan 236 haurretako jaitsiera eman da, nolabait ere, Euskadin izan den jaiotze-tasaren beherakadarekin zuzenki erlazionatuta dagoena, alegia. Aurreko ikasturtean bezala, ikasle hazkunderik handiena Araban izan da %3,42ko hazkundearekin hain zuzen ere. Hirugarren urtez jarraian, sare publikoak pribatuak baino ikasle gehiago izango ditu. Hezkuntza sistemako ikasleen %50,7 eskola publikoetan izango da baina, ikus daitekeen bezala, ikasleria ia proportzio berean banatuta dago hezkuntza sistemaren bi sareetan. Durangoko Landako ikastetxean burutu zen ikasturtearen hasiera ekitaldian, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza Sailburua Isabel Celaák, euskal eskola funtsezko modernizazio prozesu baten barruan aurkitzen den une garrantzitsu honetan, “ikasturte berria murrizketarik gabe hasiko dela” azpimarratu zuen. Alde batetik, Hezkuntza Marko Hirueledunak (HMH) hirugarren urtea bete du lehen deialdian bertara gehitu ziren zentroetan. Ikasturte honetan hezkuntza hirueleanitza jasoko duten ikasleen kopurua 7.300 ikasletan haziko da eta 12.000 ikasleetatik gora joango da. “Ingelesaren eransketa, euskara eta gaztelaniarekin batera, trebakuntza hizkuntza gisa ez du atzera bueltarik. Bizi ditugun uneek eta euskal familiek hala eskatzen dute, bere seme-alaben trebakuntzarako ezinbesteko elementutzat jotzen dutelako” adierazi du sailburuak. Bestalde, euskal ikasgelen modernizazio teknologikoa, hots, Eskola 2.0, ikasturte honetan Derrigorrezko


publizitatea ± 18 //etorkizuna.eu 2012 urria

12

Txorierri a la búsqueda de nuevos mercados En una economía global como la actual, se viene observando una progresiva eliminación de "barreras" que dificultan el intercambio de servicios a través de las fronteras. Y esta situación, no es exclusiva de los servicios financieros, telecomunicaciones, deportivos, de salud, …, también educativos. En este contexto, hay quienes alertan sobre la amenaza que puede significar para la enseñanza transformar el conocimiento "en una mercancía" intercambiable. Por otra parte, algunos sostienen que el escenario mundial abre una oportunidad para que nuestro sistema educativo aproveche el prestigio del que goza y atraiga recursos de otros países, o se asocie con otros centros como una estrategia para exportar su conocimiento, modelo de gestión, métodos de aprendizaje,…..; facilitando de esta manera que nuestros centros puedan diversificar sus fuentes de financiación con objeto de hacerlos menos dependientes de las subvenciones recibidas desde las instituciones públicas estatales o de la CCAA, las cuales se encuentran en un proceso de reducción nunca visto hasta ahora. Politeknika Txorierri hace años que no es ajena a este escenario, por lo que viene colaborando de forma activa en el desarrollo de proyectos de ámbito internacional. PROYECTOS EUROPEOS: Primer proyecto europeo el año 1998 con el centro IPSIA L.Montini (Campobasso-Italia). Este proyecto nos permitió participar en el Diseño y Programación de una aplicación informática destinada a la simulación de circuitos neumáticos. Segundo proyecto europeo el año 2000 (Matrifor) junto a la Federación Vizcaína de Empresas del Metal, las Fundaciones SOM (Holanda) y EUROIDEA (Grecia), ambas dedicadas a la formación en el sector metal, la empresa Matrici S.Coop. y el Fondo de Formación. Este proyecto facilitó un conocimiento en profundidad de las empresas de matricería de Bizkaia, detectando sus necesidades de formación y las soluciones al respecto en puestos clave de las mismas : Proyectistas, Técnicos

en CAD/CAM, Maquinistas CNC y Técnicos en ajuste y puesta a punto. A partir del año 2007, Politeknika Txorierri se centra en la transferencia de innovación mediante la definición y desarrollo de proyectos bienales financiados a través del programa europeo “Leonardo da Vinci”. Dichas innovaciones han sido de carácter tecnológico, lingüístico, cultural y de productos/procesos. Período 2007-2009: • CATIT (Cultural Awareness in Technical and Industrial Vocational Training): Diseño de un curso de formación para profesores de FP, capacitándoles para reconocer y entender las necesidades y dificultades de los alumno/as inmigrantes y así ayudarles a integrarse en el aula. Período 2009-2011: • CATEL (Cultural Awareness in Vocational Education through E-learning): Desarrollo de un curso de formación online (continuación de CATIT). Esta acción formativa

ha sido incluida en el catálogo de cursos de formación del profesorado ofrecido por el Gobierno Vasco. • IOA2 (International Operation Agent) : Desarrollo de un curso de formación en Internacionalización. Esta acción formativa ha sido incluida en el catálogo de cursos de formación del profesorado (Grundtvig) ofrecido por la Comunidad Europea . Período 2010-2012: • INtheMC (Internationalisation and Mobility in the students Curricula): Formación y sensibilización de profesores y equipos directivos con objeto de aumentar el número de alumnos implicados con éxito en programas de internacionalización . • IESTEK (International Educational System for Transferring Entrepreneurial Kowledge): Desarrollo de un curso de formación para que los profesores refuercen sus destrezas empresariales y las incorporen en sus métodos pedagógicos.


BECAS GLOBAL-TRAINING: El Departamento de Industria, Innovación, Comercio y Turismo del Gobierno Vasco, ha

jóvenes que hayan finalizado sus estudios de Formación Profesional. La duración de las becas será de 6 meses y su cuantía oscila entre 1.256 euros y 1.648 euros al mes, dependiendo del país de destino. La beca también incluye el pago de un seguro médico y de responsabilidad civil durante el período de la práctica, y comenzará con un período de formación previa que se impartirá a las personas seleccionadas con anterioridad a su incorporación en la empresa de destino. La formación será en aspectos relacionados con Técnicas de Comunicación, Inteligencia Emocional, Negociación Intercultural, Negocios y ética, Trabajo en Equipo, Economía Vasca en el exterior,…. Finalmente, nuestros 32 becarios y becarias partirán el 15 de Noviembre a sus respectivos destinos (Holanda, Alemania, Reino Unido, Chequia, Chile, Canada,…..). www.txorierri.net Juan Angel San Vicente. Director

publizitatea

puesto en marcha en marcha el programa “Becas de Prácticas en el Extranjero”, denominado “Global Training”, que potencia la movilidad transnacional de los jóvenes de la CAPV para realizar actividades y proyectos relacionados con su perfil académico y profesional en empresas/organizaciones de países extranjeros, con un plan de formación práctica previamente planificado. Los/as destinatarios/ as serán tanto jóvenes que hayan cursado estudios universitarios como de Formación Profesional. La gestión de dichas becas se realizará mediante la homologación de diversas instituciones con experiencia probada en proyectos internacionales. Este es el caso de la UPV, Universidades de Deusto y Mondragon, las tres Cámaras de Comercio, la Fundación Novia Salcedo, Kutxabank y las tres cajas de ahorro. Politeknika Ikastegia Txorierri ha sido el único centro de FP de la CCAA reconocido para la gestión de 32 becas dirigidas a

13 ± 18 //etorkizuna.eu 2012 urria

• ENTRE-COACH (Coaching Skills for Teachers to foster Entrepreneurship) Favorecer el emprendizaje dando formación a los profesores en destrezas de coaching, innovación y empresariales Período 2011-2013: • EURIAC (European Class in Industrial Automation) : Desarrollar un sistema de reconocimiento de competencias europeo que permita la libre circulación de estudiantes de automatización. • FROJOL (Freestyle Montessori on the Job Learning) : Adaptar la metodología Montessori a la FP, presencial y online. Período 2012-2014: • EMPLOY: Estrategias para fomentar las competencias que mejoren el acceso al mercado laboral de nuestros jóvenes .


hezkuntza

Euskalduna Jauregian, Azaroaren 5 eta 6an

Azokak erakusketa gune bat izango du, beste bat tailer eta hitzaldietarako eta beste hainbat eremu berritzaile enplegua eskaintzen eta eskatzen dutenen arteko topaketa errazteko

± 18 //etorkizuna.eu 2012 urria

14

Prestik’12, enplegu eta trebakuntza azoka

Bizkaiko Foru Aldundiak, BBK Fundazioaren laguntzarekin, Prestik’12 aurkeztu du. Aurtengoa azoka honen hirugarren edizioa izango da eta, batez ere, lehen lan aukera edo lana aldatu nahi duten gazte bizkaitarrei zuzenduta dago. Prestik’12 Bilboko Euskalduna Jauregian burutuko da azaroaren 5 eta 6 bitartean. Azokak bere ateak goizeko 10etan zabalduko ditu eta arratsaldeko 7ak arte irekita egongo da. Esan bezala, Prestik’12 Bizkaian erroldatuta dauden eta Batxilergoa, Lanbide Heziketa edota unibertsitate zikloren bat burutzen ari diren 16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzentzen da nagusiki. Azokan, bere lehen lana bilatzen ari diren gazteek, edota duten lanpostua hobetu nahi duten gazteek, aukera ezin hobea aurkituko dute. Era berean, enpresa ideiaren bat garatzeko ideia duten gazteek ere behar duten laguntza aurkituko dute.

Hau guztia burutzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK Fundazioak 4.000 metro koadro jarriko ditu gazteen eskura. Bertan, 38 erakustoki izango dira eta hauetan, enpresa eta erakunde desberdinek lan eta trebakuntza eskaintzak azaltzeaz gain ekintzailetzarako orientazioa ere eskainiko dute. Sustapen Ekonomikoko foru diputatua den Imanol Pradalesen esanetan, Prestik “topaketa gune bat da, non bere etorkizun profesionalean pentsatzen ari den gazteriak aukera desberdinak aurkituko dituen. Lan aukerak ezagutzeko aukera ezin hobea izango da”. Prestik’12 erakusketak gune zabala izango du eta, bertan, Bizkaiko gazteriak egun diren garapen profesionalerako aukera desberdinak ezagutzeko parada izango du. Gainera, gurre berritzaileak, praktikoak eta dinamikoak ere izango dira. Hauetan, bere lehen lan aukeraren bila diren gazteek enplegu, trebakuntza

eta ekintzailetza sektoreetako profesionalekin topo egiteko aukera izango dute. Horrela, besteak beste, denbora errealean diren lan eskaintzekin osatutako lanpoltsa bat, kurrikuluak uzteko postontzi elektroniko bat, lan elkarrizketetarako gune bat edota ekintzaile eta inbertsoreek topo egin dezaten gune bat izango dira. Era berean, Prestik’12n Donna Pace bezalako nazioarteko hizlari entzutetsuenen presentzia ere izango du. Hauen artean, berrikuntza eta eintzailetzan aditua den Pep Torresek emango duen tailerra azpimarra daiteke. Sormena sustatuz Hirugarren edizio honetan, Prestik’12ren gai nagusia sormena izango da. Horrela, azokaren barruan burutuko diren ekintza gehienak gazteen sormena sustatzea izango dute helburu. Modu honetan, sormena sustatu nahi da trebakuntzan,


Zer sustatuko da edizio honetan? • Sormenaren sustapena trebakuntzan; jarrera sortzailea enpleguan; sormena ekintzailetzan eta ideia berriak sortzeko.

izaera sortzailea zabaldu nahi da enpleguan eta ideia sortzaileak sustatu nahi dira etorkizunean enpresa ekimenak garatu ahal izateko. Azokaren barruan, Bizkaia Sortzailea izeneko gune bat ere izango da eta bertan, Bizkaian etorkizun handia duten lau sektoree sortzaile nagusietako modelo, diseinu eta prototipoak azalduko dira: moda, bideojokoak, industria-diseinua eta ikusentzutezkoa.

Zer nagusituko da azokan? • Linkedin, mundu mailan lider den gizarte sare profesionala, lehen aldiz izango da Espainian horrelako azoka batean. Linkedineko aholkulariak zuzenean izango dira hala nahi duten gazteei bere profil profesionalaren inguruan aholkuak ematen. • Eures sarea. Hau Europa mailan langileen mugikortasuna sustatzea helburu duen sare europarra da. Informazio, aholkularitza eta kontratazio zerbitzuak eskaintzen ditu. • Sormena Donna Paceren ikuspegitik. Donna Pace, Edward de Bono Thinking Systems USAren Espainia, Portugal eta Maltarako Master Trainner ziurtagiria duen pertsona bakarra da. Pacek egun bizi dugun testuinguruaren inguruko hitzaldia emango du. Bere ustez, enpleguaren inguruko paradigma aldaketa bizi dugu eta pentsamendu sortzailea bizitzarekiko jarrera bat bilakatu behar da egun

hezkuntza

bizi ditugun gertaerei aurre egin ahal izateko. UNESCO. Erakunde honetako zenbait arduradun izango dira (Gretchen Kalonji) gazteei eta hezkuntzako profesionalei zuzendutako hitzaldi bi ematen. Hitzaldi hauetan, besteak beste, hezkuntza eraldaketan mundu mailan izan diren azken berrikuntzak azalduko dira eta baita mundu mailan gazte, trebakuntza eta enpleguaren inguruan burututako ikerlan baten emaitzarik esanguratsuenak ere. Sukaldaritza zuzenean. Artxandako Ostalaritza Eskolak sukaldaritza erakustaldiak eskainiko ditu zuzenean. Sektore sortzaileak: ba al zenekien Bizkaian bideojoko diseinua ikasteko aukera duzula? Ba al dakizu nola diseinatzen den bideojoko bat? Euskadin ekoiztutako bideojokoak probatu nahi dituzu? Ba al dakizu nola diseinatzen den moda kolekzio bat? Eta nola diseinatzen den produktu bat? Ba al dakizu nola ekoizten den telebista serie bat? Ba al dakizu zein irtenbide profesional diren sektore hauetan? Bizkaia Sortzailea gunean Bizkaian diren industria sortzaileen inguruko informazio hau guztia aurkituko duzu. Elevator Pitch lehiaketa. Igogailuaren hitzaldia jendeaurrean ekimenak aurkezteko teknika bat da eta estatubatuetako ekintzaile batzuk garatutako ideia da. Funtsean, ekintzaile hauek inbertsoreen eraikinetan sartzen dira finantziazio bila eta igogailuaren ibilbide laburrean bere ekimena aurkezten dute. Prestiken antolatu den Elevator Pitch lehiaketan partehartzaileek 10 minutu izango dituzte bere negozio ideia epaimahai baten aurrean aurkezteko. Irabazleek Silicon Valleyra bidaiatzeko aukera izango dute. Meeting Gunea. Gune honetan, lan bila diren gazteek giza baliabideetako profesionalekin izateko aukera izango dute. Lan poltsa. Ordenagailu gune honetan, azokan diren enpresek eskaintzen dituzten lan aukerak azalduko dira.

15 ± 18 //etorkizuna.eu 2012 urria

Zeintzuk ezin dute azoka galdu? • Bizkaian diren lan eta garapen profesionalerako aukerak ezagutu nahi dituzten gazteek. • Bere sektorean diren berrikuntzekin eguneratuta egon nahi duten enplegu, trebakuntza eta ekintzailetza sektoreetako profesionalek. • Bere negozio ideia garatzeko orientazioa edo bere enpresa proiektua martxan jartzeko laguntza behar duten pertsona ekintzaileak.


giza eskubideak ± 18 //etorkizuna.eu 2012 urria

16

Euskadin inoiz antolatu den antzerki euskaldun handiena Proiektuan 45 pertsonek eta 55 gaztez osatutako Gernikako Gaudeamus Korala abesbatzak esku hartuko dute, zuzenean. Bestalde, “Tambores de Paz” izeneko perkusio-ikuskizuna ere garatuko da, Ttukunak txalapartarien zuzendaritzari esker Aurten ‘2012 Euskadi, Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea’ ospatzen denez, eta Gernika eta beste herri batzuk bonbardatu zituztela 75 urte bete direnez, ibilbide luzea duten Euskadiko hiru antzerki konpainia (Traspasos Kultur, Gaitzerdi Teatro eta Hortzmuga Teatroa) elkartu egin dira hitz egitetik eta eztabaidatzetik sortu den proiektu bati ekiteko, diziplina anitz uztartuko dituen arte proposamen bat elkarrekin eraikitzearen ondoriozkoa. Apokalipsiko 4 zaldunetan oinarritutako lau kontakizunek osatzen dute ikuskizunaren ardatz nagusia, indarkeriazko egoeran -indarkeria zuzena nahiz estrukturala- ematen diren 4 kontzeptu gisa ulertuta, hala nola: gerra, garaipena, gosea eta heriotza. Kontakizun egituratzaile horietatik

abiatuta formatu berriko proposamena eratuko da, eta protagonismoa bereganatuko duen eszenatoki batean arte-diziplina ezberdinak bateratuko dira. Proiektuaren funtsezko zati bereizgarria gerra-erreportarien presentzia da. Gerra-erreportari horiek, kontalariak, lekuko gisa bizi izan duten errealitatea ezagutzen duten irudiak dira. Ikuspegi objektiboa emango dute, kazetaritzaarlokoa, gertakariak kontatzeko ekintzan inplikatuta dagoen zuzeneko ikuslearena. Gertakariak ezagutzetik sortuko dira kontakizunak. Proiektuan antzerki- eta dantzaekintzak bateratzen dira, ikuskizunerako apropos sortutako musika-konposizio batekin eta Gernikako Gaudeamus Korala gazte abesbatzaren parte-hartzearekin batera. Aldi berean, eszena- eta musika-

ekintza horiek eszenatokia osatzen duen kuboaren gainean proiektatutako ikus-entzunezko eta argazkigintzako sorkuntza-lanarekin osatzen dira. Parte-hartzaileak: Proiektuan 45 pertsonak eta 55 gaztez osatutako abesbatzak esku hartuko dute, zuzenean. 45 pertsona horien artean, talde tekniko eta artistikoa, 4 gerraerreportari eta koordinatzaile bat, zein 20 aktorez osatutako taldea barne hartzen dira. Bestalde, “Tambores de Paz” izeneko perkusio-ikuskizuna ere garatuko da, Ttukunak txalapartariek zuzendaritzari esker. Horiez gain, hainbat zerbitzu-enpresa daude proiektuan inplikatuta, azkenean ehun pertsona baino gehiagoko taldea osatuz.


Beldur Barik 2012 instituzio arteko programaren helburuei jarraiki, programaren mezuak modu arin eta errazean igortzen dituen eta dagoeneko www. beldurbarik.org webgunean deskargatu daitekeen sexu indarkeriaren prebentziorako gida didaktikoa prestatu da. Aipatu gida, besteak beste, irakasle, begirale, Berdintasunerako udal-sailetako teknikari, gazteak dinamizatzeko eragile eta gizarte-hezitzaileei zuzenduta dago. Gidan azaltzen diren edukiak Ianire Estebanezek landu ditu, gaian aditua dena eta gazteekin ere esperientzia handia duena. Gida pasa den irailaren 11an aurkeztu zen Eudelek Bilbon duen egoitzan. Aurkezpen hau bereziki Berdintasun arloko teknikariei zuzendu zen. Bigarren aurkezpena, irailaren 21ean burutu zen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Errekalden duen Berritzegune Nagusian eta irakasleei eta begiraleei zuzendu zen. Gida didaktikoaren edukia Beldur Barik programaren mezuak oinarritzat hartuta, gidak gaur egun dauden desberdintasun batzuen jatorria eta zenbait adierazpen erakutsi nahi dizkie neska-mutilei. Era horretan, neska-mutilek errazago sumatu ahal izango dituzte jarrera sexistak, aurre egin ahal izango diete, eta beren bizitzatik baztertu ahal izango dituzte, eskuratutako jokabideak direla ikusita. Aztertzen diren gai desberdinen artean honakoak aurki daitezke: Itxura fisikoa edo moda, eredu ideal bat lortzeko presio gisa, edertasuneko estereotipoak eta historian barrena izan duten bilakaera, osasuna vs dietak; elikatze osasuntsurako ereduak, emakumezkoen rolean zeregin aldetik dagoen gehiegizko zama eta eskakizunak edota bikoteko harremanetan eta sexualitatean dauden mitoak, aurreiritziak eta estereotipoak.

giza eskubideak

Gaian aditua den Ianire Estebanez psikologoak prestatutako edukiei esker neskamutilek errazago somatu ahal izango dituzte jarrera sexistak

17 Âą 18 //etorkizuna.eu 2012 urria

Sexu indarkeriaren prebentziorako gida irakasle eta begiraleentzat


giza eskubideak ± 18 //etorkizuna.eu 2012 urria

18

© José Luis Cuesta

Haurrak gerrateetan Hegan egin debekatuta: Haurtzaroa eta Gatazka Armatuak erakusketa Gernikako Bakearen Museoan ikusgai izango da datorren martxora arte

16 argazkilari ospetsuk (Gervasio Sanchez —2009ko Argazki Sari Nazionala—, Corinne Dufka, Jorge Zapata, Kim Manresa, José Luis de la Cuesta edo Miguel Berrocal, besteak beste) egindako 36 argazkiek gerra munduko hainbat txokotan (El Salvador, Ruanda, Angola, Kolonbia, India, Peru, Iran…) gerra jasaten duten umeen barne dramak erakusten dituzte. Gaur egun, 300.000 bat neska-mutil soldadutzat erreklutatzen dituzte planetan zehar piztuta dauden ia hogei gatazka armatutan. Erakusketa Save the Children gobernuz kanpoko erakundearena da, eta Gernikako Bakearen Museoan egongo da ikusgai 2012ko irailaren 21etik 2013ko

martxoaren 17ra. Irudi ziragarriekin batera, erakusketak datuak eta azalpenak eskaintzen ditu gerrak era indarkeriaren kulturak populazio sektorerik zaurgarrienetan, haurrengan, dituzten ondorioei buruz. Hala, gerran dagoen herri bateko ume batek nolako egoerak bizi behar izaten dituen erakusten ditu: familiengandik urrun erbesteraturiko haurrak; umezurtzak; neskamutil elbarrituak; gerra irakasten eta egitera behartutako txikiak…, bakea bizikidetzaren eta tolerantziaren bidez ikastea eta bizitzea gauza eskuragarria dela irakatsi beharreko umeak. Berriro jolastea eta barre egitea posible dela. Erakusketa osatzeko, bi film labur egongo

© Eduardo Urdangaray


giza eskubideak ± 18 //etorkizuna.eu 2012 urria

19

© Chema Barroso

dira ikusgai, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiko Lehiaketan ikusiak: Sejong Park-en Birthday Boy (2004) eta Alberto Doradoren Lost (2009). Erakusketa lau hizkuntzatan (euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa) ekoiztu dute Gernikako Bakearen Museoa Fundazioak eta Bakearen eta Giza Eskubideen Etxeak. Donostian egon ondoren (2011an) Gernika-Lumora , Bakearen Museora, heltzen da erakusketa eta hemen 2012ko irailaren 21etik (bakearen nazioarteko eguna) 2013ko martxoaren 17rarte izango da ikusgai.

• Gerra modernoetako biktimen %90 zibilak dira. Horien erdiak haurrak dira. Gehienak gosearen eta gaixotasunaren ondorioz hilzen dira. • Azken hamar urteetan 2 milioi haur baino gehiago hil dira gatazka armatuen zuzeneko eraginagatik eta gutxienez 6 milioi larriki zauritu dira. • Gaur egun 20 milio errefuxiatu eta dezplazatuak daude. Ia erdiak haurrak dira. • 2000 urtera arte, nazioarteko legealdiak baimentzen zuen 15 urteko haurrak soldaduzka egitera behartzea.

GIZA ESKUBIDEAK ATALA EUSKO JAURLARITZAKO herrizaingo, JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIOKO GIZA ESKUBIDEEN ZUZENDARITZA ETA KULTURA SAILEKO GAZTERIA ZUZENDARITZAREN LAGUNTZAREKIN BURUTZEN DA

herrizaingo, JUSTIZIA eta herri administrazio saila

Departamento de INTERIOR, JUSTICIA y administración pública

kultura saila

Departamento de cultura


Gazteek kotxea uzten dute gazteria

Euskal gazteriaren %37ak garraio publiko kolektiboa erabiltzen ohi du eta %10ak bizikleta erabiltzen du bere joan-etorrietarako

Âą 18 //etorkizuna.eu 2012 urria

20

Gero eta gehiago dira, bere joan-etorrietarako, garraiobide publikoak eta bizikleta erabiltzen dituzten gazteak. Era berean, gero eta gutxiago dira joan-etorri horietarako kotxea erabiltzen dituzten gazteak. Horrela, euskal gazteriaren %37ak egunero garraiobide publiko kolektiboak erabiltzen ohi ditu eta %10ak, berriz, bizikleta erabiltzen ohi du ia egunero. Hauexek dira, pasa den irailaren 16 eta 22 bitartean burututako Mugikortasunaren aldeko Europar Astea dela eta Gazteen Euskal Behatokiak mugikortasun jasangarriaren inguruan burututako inkestaren emaitzarik esanguratsuenetako batzuk.

Horrela, 2008ko datuekin alderatuta, 15 eta 29 urte bitarteko gero eta gazte gehiagok erabiltzen ohi du egunero edozein garraiobide publiko kolektibo. Duela lau urte portzentaje hau %33koa zen eta, orain, berriz, %37koa. Era berean, gero eta gutxiago dira bere eguneroko joan-etorrietarako kotxea erabiltzen duten gazteak. Lau urtetan ehuneko hori %32tik %27ra pasa da. Garriobide publikoen eta kotxearen eguneroko erabilera alderatuz momentu honetan gehiago dira garraiobide publikoaren alde egiten duten gazteak (%37-%27). Duela lau urte egindako ikelanan, berriz, portzentaje horiek oso antzekoak ziren. Sexu banaketari dagokionez, emakumezkoak dira, gehienbat garraiobide publiko kolektiboa erabiltzen dituztenak (%42) eta neurri baxuagoan gizonezkoak (%33). Garraiobide publikoaren eguneroko erabilera ohikoagoa da adin gazteenetan, hots 25 urtetik beharekoen artean (%42,5). 25 urtetik gorako gazteen artean garraiobide publiko kolektiboak egunero erabiltzen dutenen ehunekoa %30ekoa da. Herrialdeka, alde nabariak antzeman daitezke EAE osatzen duten hiru lurraldeen artean garraiobide publikoaren erabilerari dagokionez. Horrela, Bizkaia da gazteen artean garraiobide publikoen eguneroko erabilerarik altuena agertzen duen herrialdea (%44). Gipuzkoan berriz, erabilera hau %33koa da eta, azkenik, Araban, %22koa.

Inkesta honen arabera, herri edo hiriaren tamainak ez du eragin zuzenik garraiobide publikoaren erabileran. Bizikleta gehiago Bestalde, Gazteen Euskal Behatokiak egindako beste ikerlan baten arabera, gero eta gehiago dira bere egunero joanetorrietarako bizikleta erabiltzen duten gazteak. Horrela, 15 eta 29 urte bitarteko euskal gazteriaren %10ak bizikleta erabiltzen ohi du ia egunero. Astean

Gazteek, bere joan-etorrietarako, erabiltzen duten garraiobidea

2012

%16 %10 2004

2012

%37 %33 2008

2012

%27 %32 2008


%33 %25 %22

bizikleta gutxienenez behin erabiltzen duten gazteen ehunekoa ere kontutan hartzen bada, bizikleta astean behin edo gehiago erabiltzen duten gazteen kopurua %16raino hazten da. Aurreko urteetako datuekin alderatuta, aurtengo datuak positibotzat jo daitezke, izan ere, azken 8 urteetan bizikleta gutxienez astean behin erabiltzen duten gazteen kopurua 6 puntutan hazi da. Kasu honetan, gizonezkoak dira bizikletaren erabilera handiagoa egiten

%29 dutenak. Mutilen %22ak erabiltzen ohi du bizikleta gutxienez astean behin eta nesken kasuan, berriz, kopurua %9raino murrizten da. Bizikletaren erabilera normalagoa da gazteenen artean; 15 eta 19 urte bitarteko gazteen artean %19 eta 20 urtetik gorakoen artean %14-15. Herrialdeka, Araba da daturik positiboenak azaltzen dituena arabar gazteen %29ak erabiltzen baitu bizikleta gutxienez astean behin. Ondoren, Gipuzkoa (%25) eta Bizkaia (%6) azaltzen dira.

Garraiobide publiko kolektiboen eta bizikletaren erabilera generoaren baitan

%42 %9 %33 %22

• Gazteen eguneroko kotxearen erabilera %32tik %27ra murriztu da azken lau urteetan • Garraiobide publiko kolektiboen eguneroko erabilera ohikoagoa da 25 urtetik beherako gazteen artean • Bizkaia da gazteen artean garraiobide publiko kolektiboen eguneroko erabilera handiena duen herrialdea (%44) • Euskal gazteriaren %16ak gutxienenez astean behin erabiltzen du bizikleta • Mutilen %22ak gutxienenez astean behin erabiltzen du bizikleta; nesken artean ehuneko hau %9koa da. • Araba da bizikletaren erabilera hedatuen duen herrialdea (%29)

gazteria

%44 %6

• Gazteriaren %37ak egunero garraiobide publiko kolektiboak erabiltzen ditu

21 ± 18 //etorkizuna.eu 2012 urria

Garraiobide publiko kolektiboen eta bizikletaren erabilera lurralde historikoen baitan


gazteria

Ekiozu! Gazte Txartelak antolaturiko argazki lehiaketa

± 18 //etorkizuna.eu 2012 urria

22

Gazte-txartelaren Ekiozu! Programak, Kutxabank erakundearekin lankidetzan, Foto GT Argazkia izeneko lehiaketaren lehen edizioa antolatu. Lehiaketaren xedea gazteek gizarte- eta kultura-intereseko proiektuetan parte har dezaten sustatzea, gazteen sormena bultzatzea eta gazteek gizarte-konpromisoaren inguruan dituzten kezkak bideratzea da. Lehiaketak “Gazte konprometituak” gaiaren inguruko bi argazki originalenak sarituko ditu. Gazte-txartelaren titularrak diren eta argazkilari profesionalak ez diren pertsona guztiek har dezakete parte lehiaketa honetan. Horretarako, lehiaketaren gaiaren inguruko argazki argitaragabe bat aurkeztu beharko dute. Argazkiak aurkezteko epea azaroaren 15era bitarte izango da eta argazkiak izan behar dituen ezaugarriak http://

ekiozu.blog.euskadi.net estekan ikus daitezke. Epaimahaiak hautatutako irabazleak argazki kamara profesionala irabaziko du eta herri–sariaren irabazleak, berriz, Karibera bidaia.

‘Globalizazioa eta lan eskubideak’ komik lehiaketa Euskadi Bakea eta Elkartasuna Fundazioak ‘Globalizazioa eta lan eskubideak’ komik lehiaketa antolatu du 16 eta 35 urte bitarteko euskal komiki egile-berriei zuzenduta. Lehiaketaren xedea lan eskubideak sustatzea da eta horretarako komikaren munduan oinarritu dira. Egileek bere lanak euskaraz zein gazteleraz aurkez ditzakete azaroaren 30a baino lehen. Sariak 1000 eta 500 eurotakoak izango dira.

Egin zaitez harpide! Izena Abizenak Helbidea Posta Kodea Telefonoa E-maila Urteko 4 aleak: 6€ 94 470 22 94 ±18 Presta Ezazu Zure Etorkizuna Iparragirre, 17 48009 • Bilbao


antzerkia, hiri-dantza, manga edo bideojokoak bezalako diziplinetan sakontzeko. Xtra Kirola: Skate, parkour, padel, urpean igeri egiteko hastapenak bezalako kirol proposamenen hasiera. Hiri Irteerak: Gasteiz inguruko proposamenak: gynkana, hiri-txakurtegia, Gamarra parkea, shoper pertsonala, Alde Zaharra, Buesa Arena. Kirol abentura, bidaia kulturalak eta irteerak: egun bakarreko eta astebukaeretarako proposamenak hiri eta natur guneak ezagutzeko eta kirol abentura praktikatzeko: arroilajaitsiera, zuhaitz-zirkuitua, bideberdea, ur-espeleologia, Halloween astebukaera, Arnedillo, Donostia eta La Perla, Burgos eta Atapuerca, Iruñea eta Rocópolis. Xtra Navidad: aisialdi eta dibertimen-

Xtraclub. Surfa eta hondartza, 2012 udaberria.

dua oporretan partekatzeko: Xtra festi, futbito, aquagym, herri kirolak, izotz pista, green umorea eta mendia. Abenduaren 22an Aldabe Gizarte Etxeako antzokian Xtra Festi jaia ospatuko da Xtra Club tailerretan parte hartu duten guztiekin. Informazio gehiago: www.vitoriagasteiz.org/xtraclub.

23 ± 18 //etorkizuna.eu 2012 urria

12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dagoen Gasteizko Xtraclub programak 52 jarduera eskainiko ditu udazkenerako. Abenduaren 31ra arte luzatuko den programa hau, Gazteria Atala eta Gizarte Etxeen Zerbitzuaren elkarlanarekin indartu da. Xtraclubaren eskaintzaren %48a euskaraz eskainiko da eta bestelako %52, beraz, gaztelaniaz. Jarduera multzoak hauexek dira: • Xpress tailerra: 1 eta 4 saio artean. Kultur, aisialdi eta denbora tarte libre jardueren hastapena: bizikleta, argazkilaritza, ortua, sukaldaritza, berziklapena, furoshiki, eleberri grafikoa, txontxongiloa, fimo, graffiti, kamisetak, henna, perkusioa, afari erromantikoa, body painting, makillaje. • Xtra Tailerrak: hiru hileko jarduerak, 8 eta 9 saio artean, komiki, kantua,

gazteria

Xtraclubek 52 jarduera eskaini ditu udazkenerako


gazteria Âą 18 //etorkizuna.eu 2012 urria

24

Sexu-erasoen prebentzioan trebatzeko komikiak


gazteria

25 Âą 18 //etorkizuna.eu 2012 urria

Euskadiko Genero Indarkeriaren Biktimen Arretarako Zuzendaritzak argitaratutako hiru komikik genero indarkeria eta sexu-erasoen inguruan sentsibilizatu nahi dute gazteria. Aipatu komikiek, emakumeen askatasuna, segurtasuna eta mugikortasuna mugatzen duten eguneroko bizitzan ematen diren zenbait jarrera oldarkorretan jartzen dute arreta. Jarrera hauek, sarritan, izaera sexuala izaten dute. Aipatu hiru komiki hauen xedea, hiruretan pertsonaia berberak azaltzen dira batasun eta jarraipen bat emanez istorioei, sexu-indarkeriaren adierazpen partikular hauen osagarriak azaltzea da, gazteek hauek antzematen ikas dezaten, zein testuinguruetan ematen diren jakin dezaten eta egun hauek ulertzeko diren moduak alda ditzaten. Azken helburua, beraz, biolentzia adierazpen hauekin amaitzea litzateke. Lehen komikiaren izenburua “Nor zara zu? Bilatu zeure IDa� da eta 14 eta 16 urte bitarteko nerabeei zuzenduta dago. Lehen komiki hau ohiko roletan zentratzen da sexu-erasoen arrisku faktore nagusienetako bat izanagatik. Era berean, lehen sexu-amodio harremanak zein gakoetan oinarritzen diren aztertzen da et, honekin batera, nerebeek gorputzarekin erlazionatzeko duten arazoak eta sexu-guraren agerpena ere lantzen dira. Honek guztiak nerabeek kontrako sexuko nerabeekin harremanak izateko zailtasunetan inziditzen du. Komikiaren banaketa eskola zentroetan zein aisialdi guneetan egingo da. Hedaben elektronikoaz gain, 5000 ale banatuko dira bai euskaraz zein gazteleraz. Gaur gauean geldituko gara? izenburupean, 17 eta 22 urteko gazteentzat da bigarren komikia, eta espazio publikoa tradizioz agertoki maskulinoa izatea jorratzen du; horrez gain, hizpide ditu gauetako aisialdia, ongi pasatzeko eta sexuen arteko harremanetarako espazio gisa, nesken beldurra eta horren ondorioak, eta harreman seguruetarako neurriak. Komikia institutu eta unibertsitateetan banatzea aurrez ikusi da, baita gaueko aisialdi espazioetan ere; modu elektronikoan hedatzeaz gain, 5.000 ale banatuko dira euskaraz eta gaztelaniaz. Hirugarren komikiaren izenburua Ez

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa. Herrizaingo Saila

Komikiak Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren webgunean daude eskuragai: www.euskadi.net/ezisildu zaitez nahasi sarean da, eta sare sozialak erabiltzen dituzten haurrentzat prestatu da; lantzen dituen gaien artean daude, besteak beste, espazio birtuala harremanak izateko ingurune gisa erabiltzea, eta eskaintzen dituen abantailak eta eragozpenak, sexu eraso birtualak?, sarea sexu erasoak prebenitzeko erabiltzea, eta funtsezko segurtasun neurriak. Komikia bertsio elektronikoan baino ez da banatuko, sare sozialen bitartez.

Ertzaintzak 2012ko lehenengo seihilekoan erregistratutako emakumeen aurkako indarkeria matxistaren datuen arabera, Euskadin 101 emakume sexu askatasunaren aurkako delituetako biktima izan ziren. Horietatik, 31 emakume 18 urtetik beherakoak ziren; 33 emakume, berriz, 18 eta 30 urte artekoak ziren. Datuek gogorarazi digute berariaz gazteei zuzendutako prebentzio zehatzean lan egin behar dugula.


gazteria ± 18 //etorkizuna.eu 2012 urria

26

Gero eta intoleranteagoak al gara? Bere ideiak, sinismenak edota baloreak partekatzen ez dituztenekin gustura sentitzen ez diren gazteen kopurua hazi da EAEko 15 eta 29 urte bitarteko biztanleriaren %17a bere ideia, sinismen edo baloreak partekatzen ez dituzten pertsonekin “oso edo nahiko gustura ez” dagoela baieztatzen du. Aurreko urteetako datuekin alderatuta, azken datu hauek gustura ez dagoen jende kopurua hazi egin dela egiaztatzen dute eta horek, etorkizunean gazteen arteko elkarrizketa interkulturala sustatzeko arazo bat izan daiteke. Aipatu datu hauek guztiak Gazteen Euskal Behatokiak aurkeztu zituen pasa den irailaren 27 eta 28an “Gazteak gizarte heterogeneoan: nola jokatzen dute?” izenburupean burututako ikastaroan. Baina nortzuk dira bere ideia edo baloreak partekatzen ez dituztenekin disgustura?

Aurkeztutako datuen arabera, mutilek neskek baino portzentaje handiagoa azaltzen dute; %19 eta %16 hurrenez hurren. 20 urtetik beherako gazteek ere bestelako gazteek baino ehuneko altuagoak azaltzen dituzte: %19 15 eta 19 urte bitartekoen artean, %16 20 eta 24 urte bitartekoen artean eta %17 25 urte baino gehiago dituztenen artean. Lurralde historikoei dagokionez, bizkaitar gazteek arazo gehiago omen dituzte ideia eta sinismen desberdineko pertsonekin (%29 disgustura sentitzen dela adierazten du). Araban zein Gipuzkoan, portzentaje hori erdira jaisten da, %14ra hain zuzen ere bi herrialdeetan. Bestalde, zenbat eta herri txikiagoa

izan orduan eta ideia eta balore desberdina duten pertsonekiko gazteen errefus handiagoa. Horrela, 10.000 biztanle baino gutxiagoko herrietan bizi diren gazteen laurdena ez da gustura sentitzen bere sinismen edo baloreak partekatzen ez dituzten beste pertsonekin. Intolerantzia ideologiko sentimendu hau ez da norabide bakarrekoa. izan ere, bereideia edo baloreak partekatzen ez dituzten pertsonekin gustira sentitzen ez diren EAEn bizi diren atzarritar gazteen kopurua %16koa da, euskal gazteriaren antzeko mailan (%17). Datu hauek guztiak aurtengo martxoan EAEko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen artean egindako inkesta baten ondoriorik nagusienak dira.

KULTURA Saila

Departamento de Cultura

Gazteria eta Gizarte Ekintza Zuzendaritza

Dirección de Juventud y Acción Comunitaria


Arabako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Probintzia plaza 13, behea 01001 Gasteiz • 945 181700 • www.alava. net/ifj • www.gazteinformazioa.net • www. facebook/infogaztea.araba • informazioa@ ifj.alava.net Gasteizko Udala. Gazte Informazioko Udal Bulegoa. Espainia plaza behea. 01001 Gasteiz • 945 161330 • www.vitoria-gasteiz. org/omij • www.vitoria-gasteiz.org/gazteria • coordinaomij@vitoria-gasteiz.org

Txorierriko Gazte Informazio Bulegoa. Txorierri etorbidea, 9, behea 48160 Derio • 688 629965 • www.txorierrikogazteak.com • oij@e-txorierri.com

Gazte Informazio Zentroa. Santa Clara Kultura Zentroa. Martín Fernández Villarán, z/g 48920 Portugalete • 94 4729313 • www.juventudportugalete.org • juventud@ portugalete.org • gaztegela@gmail.com

Ermuako Gazte Informazio Bulegoa. Lobiano Kultur Gunea. Goienkale, 10 48260 Ermua • 943 708700 • oij-gib@udalermua.net

Galdameseko Gazte Informazio Gunea. San Pedro, 6 48191 Galdames • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org

Bizkaia

Gernika-Lumoko Gazte Informazio Bulegoa. Foru Plaza, nº 2 48300 Gernika-Lumo • 94 6270215 • gazteger@sarenet.es

Zornotzako Gazte Informazio Bulegoa. Zelaieta Parkea, s/n 48340 AmorebietaEtxano • 94 6300649/50 • www. ametxgazteria.net • gazteinfo@ametx.net Arrigorriagako Gazte Informazio Bulegoa. Gaztegune. Ugertza bidea, 1 48480 Arrigorriaga • 94 6001876 • gaztegunea@ arrigokultura.org Artzentaleseko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Aguirre, 23 48870 Artzentales • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gaztezer Balmasedako Gazte Informazio Gunea.Pio Bermejillo, 19 48800 Balmaseda • 94 6800240 • www.balmabegi.com • www. balmaseda.net • gaztezer@balmaseda.net Barakaldoko Gazte Informazio Zentrua. San Juan, 17 48901 Barakaldo • 94 4789596 / 94 4789599 •www.gaztebulegoa.net • gaztebulegoa@barakaldo.org Gurutzetako Gazte Informazio Gunea. Balejo, 4 48903 Barakaldo • 94 4789487 • www.gaztebulegoa.net • gaztebulegoa@ barakaldo.org Zirtzart Gazte Informazioko Udal-Bulegoa. Basozelai, 11 48970 Basauri • 94 4666430 • www.facebook.com/basaurion • zirtzart@ basauri.net Bermeoko Gazte Informazio Bulegoa. Gizarte-Kultura Etxea Irakaskintza, 14-16 48370 Bermeo • 94 6179158 •www.giz. bermeo.org • giz@bermeo.org BIZ Bilbao Informazio Zerbitzua. Zabalguneko Eraikina. Zabalguneko Plaza, 11 48009 Bilbao • 94 4204488 • bilbaoiz@ ayto.bilbao.net

Koldo Mitxelena kulturunea. Infoteka. Gazte Informazio Gunea. Koldo Mitxelena Kulturunea. Urdaneta kalea, 9 20006 Donostia • 900 110 111 • www. gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa.net

Erandioko Gazte Informazioa Bulegoa. Irailaren 23 enparantza 48950 Erandio • 94 6025891 • gazteinfo@erandioko-udala.net

Laudioko Lamuza Gazte Informazio Gunea. Lamuza 13 01400 Laudio • 94 4034921 • infogazte@laudiokoudala.net

Ikusi Makusi Baliabide Zentroa. Areitzo, 2 48810 Alonsotegi • 94 4980807 • ikusimakusi@alonsotegi.net

Induma Informazio Bulegoa. Zubieta, 16 48410 Orozko • 94 6339945 • infoinduma@ yahoo.es Plentziako Gazte Informazio Gunea. Goenkale, 25n 48620 Plentzia • 94 6770989 • gazteinfo.plentzia@bizkaia.org

Mugarri Gazte Informazio Gunea. Mugarri Gazte Etxea. Elizarako Sarbidearen Kalea, 2 48450 Etxebarri • 94 4261861 • www. mugarri.net • mugarri@mugarri.net, mugarri.gazte@gmail.com

Abanto -Zierbenako Gazte Informazio Bulegoa.Bizkaia Plaza, 3 (Atzealdea) 48500 Abanto-Zierbena • 94 6363769 • gazteria@ abanto-zierbena.org

Gipuzkoako Campuseko Gazte Informazio Bulegoa.Ignacio M. Barriola eraikina. Elhuyar enparantza, z/g 20018 Donostia • 943 018135 / 943 018138 • svrgazte@ sv.ehu.es. svrbegaz@sv.ehu.es

Durangoko Gazte Informazio Bulegoa. Pinondo Plaza, 1 48200 Durango • 94 6030030 • informazioa@durango-udala.net

Arabako Kampuseko Gazteentzako Informazio Bulegoa. Apraiztarrak 1Unibertsitate-Pabiloia 01006 Gasteiz • 945 014336 • www.ehu.es • www. gazteinformazioa.net • oij-ar@ehu.es

Bizkaiko Gazteriaren Informaziorako Lurralde-Zentrua. Rekalde Zumarkalea, 30 - 1, 48009 Bilbao • 94 6083926 /94 6083920/94 6083934 • www.bizkaia.net/ gazteria • gazteinformazioa@bizkaia.net

Busturialdeko Gazte Bulegoa. Zubietaerrota Eraikina, Kurtzero auzoa 48392 Muxika • 670 509752 • www.busturialdekogazteplana. com • gaztebulegoa@ busturialdekogazteplana.com

Getxoko Gazte Informazio Bulegoa. Tangora Etxea. Algortako Etorbidea, 98 48991 Getxo • 94 4910114 • gaztebulegoa@getxo.net Gordexolako Gazte Informazio Gunea. Molinar Plaza, 11 48192 Gordexola • 638 050 762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Gorlizko Gazte Informazio Gunea. Krutzeta, 5 48630 Gorliz • 94 6774000 • gazteria@ gorliz.net Gueñeseko Gazte Informazio Gunea. Enkarterri, 2 48840 Güeñes • 94 6690877• www.gugaz.org • info@gugaz.org Arratiako Gazte Informazio Bulegoa. Igorreko Kultur Etxea. Elexalde, 8 48140 Igorre • 639 018133 • gib-arratia@ gorbeialdea.com Karrantzako Gazte Informazio Gunea. Concha Enparantza, 1 48895 Karrantza • 638 050762 • gazteplana1@enkarterrialde. org Lanestosako Gazte Informazio Gunea. Manuela Sainz de Rozas, 1 48895 Lanestosa • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde. org Euskal Herriko Unibertsitatearen Bizkaiko Campuseko Gazte Informazio Bulegoa. Sarriena auzoa, z/g, Apia Bidea (Gizarte eta komunikazio behealdea) 48940 LEIOA • 94 6015100 • oij-bi@ehu.es Aterpe Leioa Gazte Informazio Zentroa. Aldapabarrena, 2 48940 Leioa • 94 4055850 • gazte@leioa.net Lekeitioko Gazte Informazio Bulegoa. Eliz Atea, 12 48280 Lekeitio • 94 6243591 • gazte-bulegoa@lekeitio.com Mañariko Gazte Informazio Gunea. Herriko plaza, z/g 48212 Mañaria • 94 6818998 • kultura.manaria@bizkaia.org Mungiako Gazte Informazio Bulegoa. Arana Goiri´tar Sabin, 13 48100 Mungia • 94 6553353 • mungia.gib-oij@astiune.com Muskizko Gaztegune. Meatzari Plaza, 2 48550 Muskiz • 94 6708037 • www. muskizkogaztegunea.blogspot.com • gaztebulegoa@muskiz.com

Portugaleteko Gazte Informazio Gunea Gazte Gela. Zubeldia Maisua, z/g 48920 Portugalete • 94 4616638 • www. juventudportugalete.org • aulajoven@ portugalete.org Gaztebox Santurtziko Gazte Informazio Bulegoa. Santurtzi Parkea, z/g 48980 Santurtzi • 94 4836110 • gib-oij@santurtzi.net Sopelanako Gazte Bulegoa. Kurtzio Kultur Etxea, Mendieta, 11 48600 Sopelana • 94 4065505 • www.sopelanagaztea.blogspot. com • www.sopelana.net • oij@sopelana.net Turtziozko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Agirre, 61 48880 Turtzioz • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gazte Info Gazte Informazio Bulegoa. Udiarraga, 39 48490 Ugao-Miraballes • 94 6322014 • gazteinfo.ugao@ortzadar.es Urduñako Gazte Informazio Gunea. Kultur Etxea. Andra Mari, z/g 48460 Urduña • 945 384884 • xarteaga@urduna.com Sestaoko Gazte Informazio Zentroa. La Iberia, z/g 48910 Sestao • 94 4956127 • cijsestao@infonegocio.com Zallako Gazte Informazio Bulegoa. Madres Irlandesas, 4 48860 Zalla • 94 6391396 • www.ibilimunduan.com • oij@zalla.org • infogazte@zalla.org

Gipuzkoa Andoaingo Gazte Informazio Bulegoa. Ambrosia Olabide Zentroa. Pio Baroja kalea, 1. 20140 Andoain • 943 593911 • gibandoain@euskalnet.net Arrasateko Gazte Informazio Bulegoa. Garibai Etxea. Biteri etorbidea, 3 20500 Arrasate • 943 252065 • www. gaztebulegoa.com • gaztebulegoa@ arrasate-mondragon.net Astigarragako Gazte Informazio Puntua. Kultur Etxea. Kale Nagusia, 48. 20115 Astigarraga • 943 331067 • www. astigarraga.net • gazteinfor@astigarraga.net Azkoitiako Gazte Informazio Bulegoa. Aita Madinabeitia plaza z/g 20720 Azkoitia • 943 026027 • www.artxamendi.net • gib@ euskalnet.net Azpeitiako Gazte Informazio Bulegoa. Plaza Txikia z/g 20730 Azpeitia • 943 157160 • gib@azpeitia.net Gipuzkoako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Gaztegunea. Anoeta, 28 20014 DonostiaSan Sebastián • 900 110111 / 943 472617 • www.gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa. net

Donostiako Gazte Informazio Bulegoa. Goikoa jauregia. Mari kalea, 1. 20003 Donostia • 943 481435 • www. donostiagaztea.org/gazteinfo • gazteinfo@ donostia.org Eibarko Gazte Informazio Bulegoa. Portaela Kultur Etxea, Bista Eder 10. 20600 Eibar • 943 708435 • infojuven.ei@eibar.net Elgoibarreko Gazte Informazio Bulegoa. Foruen Plaza z/g, 20870 Elgoibar • 943 257986 • www.elgoibar.org/webb/ gazteriazalag.htm • gazteinformazioa@ elgoibar.net Errenteriako Gazte Informazio Bulegoa. Merkatuzar. Pablo Iglesias, 3 20100 Errenteria • 943 449640 • www. gaztebulegoa.errenteria.net •gazteria@ errenteria.net Hernaniko Gazte Informazio Bulegoa. Hernaniko Udal Kiroldegia, Elkano z/g. 20120 Hernani • 943 552185 • www. hernani.net • kirola@hernani.net Hondarribiako Gazte Informazio Bulegoa. Javier Ugarte 6. 20280 Hondarribia • 943 644752 • gip@hondarribia.org Irungo Gazte Informazio Bulegoa. Foruen Karrika, 2 behea. 20302 Irun • 943 505444 / 943 505643 • www.irun.org/igazte • infojuvenil@irun.org Lasarte-Oriako Gazte Informazio Bulegoa. Manuel Lekuona Kultura Etxea. Geltoki kalea, 18. 20160 Lasarte-Oria • 943 376181 • www.lasarte-oria.org • gazteinfo@lasarteoria.org Legazpiko Gazte Informazio Bulegoa.Kultur Etxea, Latxartegi, 3. 20230 Legazpi • 943 737203 • gazteria.le@legazpi.net Oiartzungo Gazte Informazio Puntua. Mendiburu 5, behea. 20180 Oiartzun • 943 491105 • www.gazteoiartzun.net • gazteinfo@oiartzun.org Oñatiko Gazte Informazio Puntua. Foruen Enparantza, 4 – behea. 20560 Oñati • 943 718257 • www.oinati.org • gazteinformazioa@oinati.net Ordiziako Gazte Informazio Puntua. Barrena Jauregia Kultur Etxea, 2º - 3 20240 Ordizia • 943 805634 • www.ordizia.org • gazteria@ ordizia.org Tolosako Gazte Informazio Bulegoa. Antonio Maria Labaien Kultur Etxea, Triángulo 1. 20400 Tolosa • 943 670383 • www. zazpitantriangulon.com • gazteria@ tolosakoudala.net Urnietako Gazte Informazio Bulegoa. Idiazabal 13 20130 Urnieta • 943 333973 • www.urnieta.org • gazteinformazioa@ urnieta.org Villabonako Gazte Informazio Bulegoa. Katea Etxea. Kale Nagusia, 79 20150 Villabona • 943 694787 • gazteria@villabona.net Zarautzeko Gazte Informazio Bulegoa. Zinema Pilotalekua. Zigordia Kalea, 34 20800 Zarautz • 943 005122 • www.zarautz. org • gazteinformazioa@zarautz.org

gazteria

Eusko Gazteen Informazio eta Dokumentazio Zentro Koordinatzailea. Donostia kalea, 1 01010 Gasteiz. • 945 019539 • www. gazteinformazioa.net •gazteinformazioa@ ej-gv.es • gazteinfoeuskadi@gmail.com

EDEko Gazte Informazio Bulegoa. Simón Bolívar, 8 B –behea 48010 Bilbao • 94 4029090 • www.fundacionede.org • gazteinformazioa@fundacionede.org

27 ± 18 //etorkizuna.eu 2012 urria

Araba


gazteria ± 18 //etorkizuna.eu 2012 urria

28 Abian da ”Bilblogari” euskarazko blogen lehiaketa Helburua gazteen artean, Interneten eta euskarri digitaletan euskarazko erabilera indartzea da Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak, Interneteko Nontzeberri.com kultura atariarekin elkarlanean, “Bilblogari” euskarazko blogen lehiaketa abian jarri du aurten ere. Ekimenaren xedea, gazteon euskararen erabilera Interneten eta euskarri digitaletan indartzea da eta euskarri digitaletan ez galtzea. Horrela bada, 15 eta 35 urte bitarteko Bilboko gazte euskaldunek bere bloga euskaraz sortu nahi izanez gero, bere lana sarituta edukitzeko aukera izango dute. Blogak aurkezteko epea urriaren lehenan hasi zen eta interesdunek sarrera berriak eskegi ahalko dituzte blogetan azaroaren 23ra arte. Parte hartu nahi dutenek www.bilblogari.net webgunean izena emateko dagoen orria bete eta blogaren adierazgarria izango den irudia,bidali behar dute. Hiru kategoria ditu lehiaketak: blog pertsonalak, taldeko blogak, eta blog

Agenda Azaroak 6 • 19.30 Zinema: II. Mundubat Zine Dokumental Zikloa ”Nekazarien borrokak, biodibertsitatea, lurraldea eta elikadura burujabetza”: Sucumbios. Tierra Sin Mal + Atitlán nuestra fuente de vida. Sarrera: Gonbidapen. Bilborock. • Azaroak 7 • 19.30. Zinema: II. Mundubat Zine Dokumental Zikloa ”Nekazarien borrokak, biodibertsitatea, lurraldea eta elikadura burujabetza”: Afectadas por represas en lucha + Defensoras de la tierra / Emakumeak lurraren defentsan. Sarrera: Gonbidapen. Bilborock. • Azaroak 8 20.00. Musika: 24. Bilbao Hiria Pop Rock: Bestelako tendentziak finala. Sarrera dohainik. Bilborock.

tematikoak. Azaroaren amaieran epaimahaiak erabakia hartuko du. Hiru kategorietako bakoitzean bitakorarik onena aukeratuko dute saritua izateko. Horretarako epaimahaiak irudimena bloga sortzeko eta elikatzeko orduan, atarietako euskararen maila, kalitate literarioa, diseinua, gaurkotze maila eta originaltasuna baloratuko ditu. Hauek dira sariak: Blog pertsonal onenarentzat 200 euro, taldeko blog onenarentzat 200 euro eta blog tematiko onenarentzat 200 euro.

Wi-Fi guneak Bilbon • Deusto: Plaza Levante, Plaza Ibarrekolanda, Cruce C/ Ganeta-Jata,

Parque de la bombeadora, Parque Botica Vieja. • Uribarri: Plaza Iturriondo, Zabalbide 75, Plaza Tomás Zubiria Ybarra, Plaza Funicular, Plaza Moraza, P. Celso Negueruela. • Otxarkoaga-Txurdinaga: Plaza Kepa Enbeita, Parque Europa. • Begoña: Virgen de Begoña, Plaza del Carmen, Plaza Basarrate. • Ibaiondo: Plaza Nueva, Plaza La Cantera, P. Bilbao la Vieja, Jardín la Floresta, Jardines de Gernika, Plaza Doctor Fleming, Parque Ibaieder, Plaza Zumarraga Polideportivo, P. Santo Tomas Meabe. • Abando: Jardines de Albia, Plaza Indautxu. • Rekalde: Iralabarri, Plaza Kirikiño, Parque Errekalde, P. Media Luna, Parking Residentes, Parque Amezola, Plaza acceso colegio S. Corazón. • Basurto-Zorroza: Plaza Aita Donosti, Parque C. Astillero, Frontón, Parque Lezeaga, Plaza Ermita San Nikolas.

Azaroak 9 • 20.00. Musika: 24. Bilbao Hiria Pop Rock: Metal finala. Sarrera dohainik. Bilborock. Azaroak 10 • 20.00. Musika: 24. Bilbao Hiria Pop Rock: Pop Rock finala. Sarrera dohainik. Bilborock. Azaroak 13 • 20.00. Musika: Everytime I Die + Clouds Over Normandy. Bilborock. Azaroak 15 • 20.00. Musika: Barrutirock: Yellow Big Machine + Satellite (Turín-Itailia) + Minuta H. (Varesse-Italia). Sarrera dohainik. Bilborock. Azaroak 24 • 21.00. Musika: Mem 2012: On The Rocks + Vdrey Feat Schultz. Sarrera dohainik. Bilborock. Azaroak 29 • 20.00. Musika: Barrutirock: Run Banana + Nora?. Sarrera dohainik. Bilborock. Azaroak 30 • 20.00. Musika: Banden Lehia Finala. Sarrera dohainik. Bilborock.


gazteria

Bilborock Aretoa eraberritua Aretoa gazteen topaketa-leku bihurtuko da, biltzeko, iritziak trukatzeko, musika entzuteko, antzerkia ikusteko, liburu bat irakurtzeko edo lan egiteko

Hamabost urteko ibilbidearen ondoren, Bilborock aretoak orain arte eskaintzen zituen jarduerak eta zerbitzuak eguneratu egin ditu. Eraberritze honen xedea Bilborock gazteen topaleku bihurtzea da. Bilborock aretoak 1997ko udaberrian zabaldu zituen bere ateak eta urte hauetan guztietan abangoardian izateko lan egin du. Hori dela-eta, eta bere kokapen estrategikoa eta espazioa egokitzeko erraztasuna kontuan hartuta, aretoak 180 gradutako bira eman du. Hemendik aurrera, Bilborock topaleku izango da, gazteak biltzeko, bere iritziak partekatzeko, musika entzuteko, antzerkia ikusteko, liburu bat irakurtzeko, lan egiteko eta beste hainbat gauza egiteko. Karel espazioa Bilborockeko jarduera era askotakoa izan da bere sorreratik: kontzertuak, antzerkia, solasaldiak-hitzaldiak-biltzarrak, zinea... Hori guztia eraikineko gela nagusian egin izan da. Hemendik aurrera, gune hori Karel espazioa izenarekin ezagutuko da. Karel Espazioa ez da soilik gazteen topalekua izango, bertan jarduera desberdinak egingo baitira gazteen kultura eta sormena sustatzeko:

± 18 //etorkizuna.eu 2012 urria

29

• Munduko hizkuntzak: Hizkuntzak trukatzeko topaketak, gazteen ahozko adierazpena eta ulermena bultzatzeko, giro erosoan. • Lana aurkitzeko lana: Helburua gazteengan jarrera aktiboagoa sortzea da lana bilatzen ari direnean. • Bakarrizketak eta ipuin-kontalariak. • Arte-erakusketak. • Jo ezazu entseatutakoa: Aretoetan entseatzen duten musika taldeen kontzertu akustikoak. • Gazteekin eta gazteentzat: Gazteek eurek hitz egin eta proposatuko dituzte Bilborocken egiteko ekintzak. Entseguetako aretoak Musikaren munduan hasten ari diren gazteei behar bezala entseatzeko aukera emateko asmoz, Bilborock-ek zazpi areto dauzka eraikinaren goiko solairuan, intsonorizatuta eta beharrezkoak diren elementuekin hornituta. Hemendik aurrera, entseguetako aretoak taldeentzat zarratuta daudenean, jarduera hauek egin ahal izango dira: • Mikrokontzertuak: Ikusle-kopuru murriztuentzako kontzertu laburrak, Bilborocken entseatzen diren taldeek

euren kantak frogatzeko eta ikusleek benetan gustuko dituzten ikusteko. • Musika-ikastaroak: Instrumentuak, kantua, harmonia… Bilborocken entseatzen duten taldeek hobetzen jarraitzeko eta teknika berriak ikasteko aukera izan dezaten. • Ipuin-kontalariak: Areto bakoitzean istorio baten zati bat kontatuko da eta umeek erabaki ahal izango dute amaiera, zein aretotan sartuko diren aukeratuz. Areto horiek orduka alokatuko dira eta musika talde berrien bizitzaren abiadurara egokitzeko daude pentsatuta. Aretoak zabalik egongo dira astelehenetik barikura, 18:00etatik 22:00etara, eta 17:00etatik 18:00etara aldez aurretik erreserbatuz gero. Esperientziak partekatzea Lab aretoa lehen solairuan dago eta gazteek eta gazteentzat proposatutako ekimenei irekitako espazioa da. Coworking modalitaterako ere erabili ahal izango da, 35 urtetik beherakoek euren enpresaproiektuetan lan egin dezaten. Lab aretoa erabiltzea doakoa da eta Bilboko gazte guztientzat dago zabalik.





Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.