±18 57 may16

Page 1

¹18 ¡ presta ezazu zure etorkizuna

Hezkuntza Apunteak paperean ala ordenagailuan? PISA proba berria KiVa metodoa bullyingaren kontra

www.etorkizuna.eus

Gazteria

Gazte gutxi Euskadiko lan merkatuan Estatuko biztanleriaren heren bat pobrezia arriskuan da

maiatza 2016

... eta gehiago Giza Eskubideak IGazte BGazte

57



maiatza 2016

57

±18 • presta ezazu zure etorkizuna hezkuntza

±18 presta ezazu zure etorkizuna www.etorkizuna.eus

4

Coca-Cola narrazio laburren lehiaketako irabazleak

5

Askartzak ‘Design Thinking’ delako metodoa erabiliko du

7

Atzerrian trebatzeko aukera Global training bekei esker

8

Apunteak paperean ala ordenagailuan?

9

VI. On Zientzia bideo lehiaketako irabazleak

10

PISAk beste kultur eta generoko pertsonekiko tolerantzia aztertuko du

12

52 ikastolatan ezarriko dute eskola jazarpenaren kontrako KiVa metodoa

giza eskubideak 16

koordinatzailea: Jon Mikel Zabalegi erredakzioa: Ana Belén Sánchez, José Poza, Jon Lasa, Patricia Aldama, Amaia García, Naiara Pardo, Cristina Domínguez. Diseinua: JP Argazkiak: Markel Redondo / Artxiboa Erredakzioa eta publizitatea: Iparragirre 17, 1.Esk. 48009 BILBO. Tfnoa.: 94 424 75 94. Posta-e: info@etorkizuna.eus Lege Gordailua: BI - 716 - 09

Bizikidetza arloko lankidetza eredu berriak aztertuko dituzte EAEk eta Nafarroak

10

12

gazteria 20 22

Gazte gutxi Euskadiko lan merkatuan

26 28

Igazte.

Estatuko biztanleriaren heren bat pobrezia arriskuan da

BGazte.

20

Argitaratzailea

LAGUNTZAILEAK

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO HEZKUNTZA, HIZKUNTZA ETA POLITIKARAKO ETA KULTURA SAILEKO HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZAREN LAGUNTZA JASO DU

Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren Laguntza jaso du


hezkuntza

Abian da ‘Eginez ikasi’ programaren IV. edizioa

± 18 //etorkizuna.eus 2016 maiatza

4

‘Eginez ikasi’ gazteen gaitasun profesionalak hobetzea helburu duen ekimena da. Ekimena Ahalbidetu Elkarteak sustatzen du eta Bilboko Udalaren laguntza jasotzen du. Aurtengo edizioan, 48 gazte izango dira bere gaitasun profesionalak hobetzeko aukera izango dituztenak. Izena emateko epea uztailaren 15era arte izango da zabalik eta gazteak hautatzeko kontuan hartuko da programan parte hartuko duten diziplina anitzeko bi taldeetako batean sartzeko egokiak diren ala ez. Hamabost asteko programa iraila eta abenduaren bitartean gauzatuko da eta ekimenean parte hartzen duten gazteek benetako lanetan gertatzen diren egoerak bizitzeko aukera izango dute. Epe horretan, profesional desberdinen laguntza ere jasoko dute. Gazteek, ondoren, enpresa horietan praktikak burutzeko aukera izan dezakete.

Coca-Cola narrazio laburren lehiaketak baditu irabazleak Ane Insausti euskarazko atalean eta Leire Vázquez atal orokorrean Barakaldoko San Vicente de Paul ikastetxeko Leire Vázquez Astorkiza izan da Coca-Cola Narrazio Laburren Lehiaketaren 56. edizioko irabazlea Euskadin. Sari horri esker, ikasle bizkaitarrak Madrilen izango den jaialdira joateko aukera izango du. Leire Vázquezekin batera, finalean Vitoria-Gasteizko La Inmaculada Ikastetxeko Ainhoa Beiztegui eta Hernani BHIko Marta Bermejo izan ziren. Idatzizko probak apirilean burutu ziren eta ikasleek aldez aurretik emandako esaldi batean oinarritu behar izan zuten bere lana. Bestalde, Alegiako Aralar BHI-ko Ane Insausti Caballero izan da euskarazko ataleko irabazlea. Kasu honetan,

lehiaketaren 13. edizioa izan da. Kasu honetan ere, irabazleak ekainaren 24an izango den jaialdian parte hartzeko eskubidea irabazi du. Bertan, ‘La Casa de las Letras’ delakoa ezagutzeko aukera izango dute eta baita idazle desberdinak ezagutzeko aukera. Coca-Cola Narrazio Laburren Lehiaketa 1961. urtean sortu zen eta, guztira, hamar milioi gazte baino gehiagok hartu du parte. Aurtengo edizioan, 12 400 ikasle inguru izan dira Estatu osoan eta, horietatik, 800 Euskal Autonomia Erkidegokoak izan dira. Gainera, aurreko urtean bezala, aurten ere lehiaketak RAE-ren babesa izan du.


Instagram sare soziala pentsamendu eredu horretan oinarrituta sortu zen Askartza Claret eskolak ‘Design Thinking’ delako metodologia ezarriko duela iragarri du. Metodologia hiri bost fase edo urratsetan garatzen da: ulertu, behatu, laburtu, bururatu eta prototipoa egin. Metodologia honek aintzatespen handia du munduan zehar eta bertan oinarritzen dira, besteak beste, Instagram sare soziala edota AirBnB web gunea. Metodologia hori Estatu Batuetako Stanford unibertsitatean garatu da eta berriki hezkuntza esparrurako egokitu da.

Eskolako zuzendari pedagogiko Rodolfo Agirretxuk azaldu duenez, metodologia horrek ikasleen sormena garatzen laguntzen du eta baita arazoak konpontzeko irtenbideak bilatzen ere. Funtsean, beste modu batera pentsatzen ikasten dute, taldean partekatzen dute eta, ondoren, emaitzak komunikatzen dituzte. Ildo berean, Askartza Design Lab delakoa ere sortuko dute. Datorren ikasturtera begira, Lehen Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailan ezarriko da.

1000 ikasle gehiago espero dira datorren ikasturterako LH Dualean Lanbide Heziketa Dualak gazteen enplegagarritasuna sustatzea du helburu nagusia eta, horretarako, lanaren bitartez ikaskuntza sustatzen da. Duela lau urte abian jarri zenetik 1000 enpresek eta 1500 ikaslek bat egin dute programarekin. Azken urteotan, Eusko Jaurlaritzak, Confebaskek eta Euskadiko zentroek ekimen ugari abiarazi dituzte eredu hori sustatzeko. Gero eta gehiago dira eredu horren alde egiten duten ikasleek eta, datorren ikasturteari begira, 1000 lagunek programarekin bat egitea espero da.

5 ± 18 //etorkizuna.eus 2016 maiatza

Askartzak ‘Design Thinking’ delako metodologia erabiliko du

Maiatzaren 24 eta 25 bitartean eta ‘Gizarte-konpromisoa eta bestelako Zeharkako Gaitasunak’ lelopean hezkun– tza berrikuntzaren inguruko hausnarketa burutuko da Bilboko Bizkaia Aretoan. Topaketa URBAN ELIKA-Elikagaiak Denontzat-ek antolatu du. Topaketan irakaskuntza eta ikaskuntzako estrategia eta esperientziak elkarbanatu nahi dira. Horietan guztietan, gizarte-konpromiso gaitasunak garrantzi berezia izango du. Egitarauari dagokionez, nazioarte mailako ehun aditu baino gehiago izango dira.

hezkuntza

Hezkuntza berrikuntza eztabaidagai Bilbon


hezkuntza

Maria eta Jose eta Azkorri Ikastetxeak izan dira Safer Internet Day 2016 sarietako irabazleak

± 18 //etorkizuna.eus 2016 maiatza

6

Teknologia berrien erabilera segurua eta arduratsua sustatu nahi du lehiaketa horrek Safer Internet Day lehiaketa Eusko Jaurlaritzak sustatzen duen ekimena da eta bere xede nagusia gazteen artean teknologia berrien erabilera segurua eta arduratsua sustatzea da. Sari banaketa Eusko Jaurlaritzaren egoitzan bertan burutu da. LHko 3. eta 6. maila bitarteko haurrei zuzendutako atalean irabazlea Zumaiako Maria eta Jose Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek aurkeztutako ‘Klik’ lana izan da. DBHko 1. eta 4. mailako ikasleei zuzendutako atalean, berriz, irabazleak Getxoko Azkorri Ikastetxeko 3. mailako ikasleak izan dira ‘Argazki erruduna’ lanarekin. Lehiaketaren lehendabiziko edizio honetan guztira 42 ikastetxek eta

teknologia berriak eta Internet modu arduratsuak erabiltzea sustatzeko aisialdiko taldek parte hartu dute. Hain zuzen, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak hainbat ekimen jarri ditu abian

azken urteetan, adin txikikoak babesteko Interneteko mehatxuen aurrean. Alde horretatik, honako gidaliburu hau ere argitaratu du aurten ere: Internet eta teknologia berriak, hitz egingo dugu familiartean?. Horren bitartez, oinarrizko jarraibideak ematen zaizkie gurasoei seme-alabak teknologia berrien erabilera arduratsu eta seguruan hezi ditzaten. Aurten, halaber, kontsulta-zerbitzu bat gaitu du Sailak, gurasoen eta irakasleen zalantzei erantzuteko xedez. Gainera, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritzak egON LINE pedagogia-gida argitaratu du, teknologia berrien hezkuntza lantzeko DBHko 1. eta 2. mailetan.


Prestakuntza praktikoa lortzeko aukera ematen dute beka horiek

7

na izango dute eta onuradunek, batez beste, 1358 euro jasoko dituzte hilero. Kopuru horrekin, onuradunak helmugako lurraldera joateko gastuak, haien mantenua, ostatua eta Gizarte Segurantzako kotizazioa beteko dira. Orobat, bekak osasun-aseguru bat eta erantzukizun zibileko beste bat hartzen ditu barne praktikaldian zehar. Euskaditik irten aurretik, bekadunek 50 orduko prestakuntza jasoko dute. Horretan, praktikari ekiteko modua ez ezik, kultura arteko negoziazioa, komunikazio-teknikak, elkarlana, adimen

emozionala, berrikuntza eta beste batzuk ere landuko dituzte. Hautatuak azarotik aurrera abiatuko dira helmugara, honako herrialde hauetara: Alemania, Belgika, Brasil, Txile, Amerikako Estatu Batuak, Frantzia, Grezia, Herbehereak, Hungaria, India, Indonesia, Irlanda, Israel, Mexiko, Panama, Polonia, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Errumania eta Sri Lanka. Global Training bekak eskatzeko epea ekainaren 30ean amaituko da. Beka eskuratu edo horri buruzko informazioa jaso nahi dutenek honako webgune honetara jo dezakete: www.global-go.net.

Âą 18 //etorkizuna.eus 2016 maiatza

HETEL, Confebask, Politeknika Ikastegia Txorierri eta ADEGIk Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak atzerrian praktikak egiteko abian jarri dituen Global Training programaren barruan 60 beka kudeatuko dituzte. Programa horren xede nagusia euskal gazteriaren nazioarteko mugikortasuna sustatzea da eta, horrela, beka lortzen duten gazteek mundu osoko enpresa eta erakunde desberdinetan euren prestakuntzaren araberako jarduera eta ekimenak gauzatzeko aukera izango dute. Bekak kudeatuko dituzten aipatu lau erakundeen arteko hitzarmenaren arabera, haien arteko lankidetza ere sustatuko da. Lau erakunde horiek esperientzia handia dute nazioarteko mugikortasunean eta aurreko urteetan Erasmus eta Leonardo da Vinci mugikortasun programetan ere aritu dira. Mugikortasun ekimen horien guztien xedea gazteen enplegagarritasuna hobetzea da. Global Training bekei dagokionez, hautagaiek praktikak egiteko enpresa edo erakundeak eskatzen duen profilera egokitu beharko dute, dagokion prestakuntza izanik eta lan-programan parte hartzeko hizkuntza maila eta motibazioa izanik. Bekek, gutxienez, sei hilabeteko iraupe-

hezkuntza

Atzerrian trebatzeko aukera Global Training bekei esker


hezkuntza Âą 18 //etorkizuna.eus 2016 maiatza

8

Apunteak paperean ala ordenagailuan? Estatu Batuetan egindako ikerketa baten arabera, apunteak eskuz hartzen dituzten ikasleek nota hobeak ateratzen dituzte IKTak gure gizarteko esparru guztietara hedatzen ari dira, baita hezkuntzara ere. Horrela, gero eta gehiago dira ikasteko bere ordenagailu eramangarriez balia– tzen diren ikasleak. Baina zein puntutaraino da ordenagailuen erabilera egokia ikasteko? Estatu Batuetako Princeton eta UCLA unibertsitateek egindako ikerketa baten arabera, apunteak orrialdeetan hartzen dituzten ikasleek nota hobeak

ateratzen ohi dituzte. Ikerketa horren arabera, apunteak ordenagailuz hartzen dituztenek azkarrago idazten badute ere, eskuz hartzen dituzten horiek ideiak hobeto memorizatzen dituzte. Apunteak ordenagailuak hartzen dituzten ikasleek azaleko ideiak soilik gogoratzeko joera azaltzen ohi dute. Asko dira eskuz idaztearen abantailak azpimarratzen dituzten adituak. Horien ustez, eskuz

idazteak, kontzeptuak hobeto memorizatzeko aukera emateaz gain, memoria eta irakurmena garatzeko aukera ere ematen du. Ildo berean, beste ikerketa batek haur txikien artean eskuz idaztearen abantailak azaldu ditu. Ikerketa horren arabera, paperean idazten duten gaztetxoen garunean aktibitate gehiago izaten da ordenagailuan idazten dutenean baino.


Sari banaketa ekitaldia DSS2016ren egoitzako auditorioan burutu da

9 ± 18 //etorkizuna.eus 2016 maiatza

Aniztasuna saritutako lanetan izan da Elhuyarrek eta Donostia International Physics Center-ek antolatzen duten On Zientzia bideo-lehiaketaren VI. edizioaren ezaugarri nagusienetako bat. Teknopolis telebista-saioaren barruan burutzen den lehiaketa horren helburu nagusia zientzia eta teknologiari buruzko bideo laburrak eta originalak ekoiztea eta hedatzea da. Sei ediziotan jada 270 bideorekin osatutako kontsulta-base zabala eratu da. Donostian burututako sari banaketa ekitaldian, hiru kategorietako sariez gain, hiru aipamen berezi ere banatu ziren. Aipatu ekitaldian, gainera, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa sailburuorde Adolfo Morais izan zen. Aurtengo edizioan 53 izan dira aurkeztutako lanak. Horietatik, 26 Gazte Saria atalekoak ziren. Euskaraz aurkeztutako lanak 19 izan dira. Honakoak izan dira irabazleak: z Dibulgazio bideo onenaren saria: ‘Soy una bacteria que vive en tu intestino’. Julio Ruiz Montegaudo. z Euskarazko bideo onenaren saria: ‘Teleskopioak’. Mikel Ramírez. z Gazte saria: ‘El mecanismo de la vida’. Leonel Virosta. z Aipamen bereziak: ‘El mito de Arquí-

hezkuntza

Elhuyarrek antolatutako VI. On Zientzia bideo lehiaketaren irabazleak

medes’, Eneko Amezaga; ‘Asiar Liztorra’, Elorrio BHIko DBH1eko ikasleak; eta, Guillermo Ordasi (17 urterekin lau bideo erabat desberdin aurkezteko egindako ahaleginagatik).

Lan horiek guztiak www.onzientzia.tv web orrialdean daude ikusgai. Bestalde, lehiaketaren inguruko saio berezia izango da Teknopolis telebista-saioan.


hezkuntza Âą 18 //etorkizuna.eus 2016 maiatza

10

PISAk beste kultur eta generoko pertsonekiko tolerantzia aztertuko du Ohiko matematika, irakurmena eta zientzia azterketez gain, gaitasun sozialak ere ebaluatu nahi dira 2018. urtetik aurrera PISA proba aldatuko da. Horixe da, behintzat, Ekonomiako Lankidetza eta garapenerako Erakundeko (ELGA) kideen asmoa. Aipatu erakundeko Kabinete buru Gabriela Ramosek azaldu duenez, �gaitasun orokorrak indartzea funtsezkoa da oso modu azkarrean aldatzen den mundu batean garatu ahal izateko eta inor atzean utzi gabe garatu nahi duten gizarteentzat�. Horrela, orain arte Pisa proba izenarekin ezagutu izan dena Mundu Inklusibo baterako Gaitasun Globala izena izatera pasa daiteke. Japoniako Kurashiki hirian

izandako bileran, G7 Taldea osatzen duten Alemania, Amerikako Estatu Batuak, Britania Handia, Frantzia, Italia, Japonia eta Kanadako Hezkuntza ministroek azterketa eredu berri horren xehetasunak eztabaidatu dituzte. Lehen aldiz, akademikoak ez diren gaitasunak aztertzearen beharraz eztabaidatu da. Orain arte ziren matematika, irakurmena eta zientzia probak mantenduko lirateke baina horiei egungo mundua ulertzeko eta desberdina dena (hizkun– tza, sinesmen, ohitura, kultura, sexu...)

onartzeko gaitasuna neurtzen duen proba gehitu nahi zaio. Modu horretan, ikasleek pertsona desberdinekin lan egiteko duten gaitasuna edo aurretiko joera ikusi nahi da. Printzipioz, proba berria 2018. urtean burutuko den azterketan estreinatuko litzateke. ELGAko hezkuntza zuzendari Andreas Schleicher-ek azaldu duenez, ikasleek beste jatorri, sinismen, ohitura edota arraza duten pertsonekin lan egiten ikasi behar dute. Schleicher-en ustez, azterketa mundu digitalera egokitu den bezala, etorkizunean nagusi


Irakasleak ere PISA azterketa berriak irakasleen lana ere ebaluatuko du. Esan bezala, diseinatzen ari diren PISA proba berrian ikasleek gero eta globalizatuagoa den mundu batean barneratzeko nahikoa ezagutza eta gaitasun dituzten ebaluatu nahi da. Baina urrats hori arrakastaz eman dadin, lehenik eta behin irakasleen prestakuntza maila ere ezagutu behar da. Zentzu horretan, kultur aniztasunaren inguruko balore positiboak sustatzeko irakasleek zein estrategia jarraitu behar dituzten ezagutu nahi da. Beraz, PISAk irakasleek aipatu baloreak sustatzeko egiten duten lana ebaluatuko du.

❚ Gai globalen inguruko ezagutza eta ulermena. ❚ Kultur desberdinen ezagutza eta ulermena.

❚ Beste pertsona eta kulturetara irekia. ❚ Norberarena ez den kulturekin errespetutsu izatea. ❚ Kontzientzia Globala. ❚ Ardura.

❚ Modu kognitiboan ebaluatuak. ❚ Autoebaluazio galdetegian ebaluatuak.

ITURRIA: Ekonomiako Lankidetza eta garapenerako Erakundea

hezkuntza

❚ Pentsamendu kritiko eta analitikoa. ❚ Errespetuz eta modu zuzen eta eraginkorrean elkarri eragiteko gaitasuna. ❚ Enpatia. ❚ Malgutasuna.

11 ± 18 //etorkizuna.eus 2016 maiatza

izango den aniztasun desberdinetara ere egokitu behar da. Horrela, ekimen horretan parte hartzen duten Estatu desberdinetan gai horien inguruan ematen den garapena ikusi nahi dute. Izan ere, hainbat Estatutan kurrikuluak proba horretara begira egituratzen dira. Zentzu horretan, lehen proba horretan zentratu beharrean, herrialde bakoitzean ematen den garapenari emango zaio garrantzia. Ramosen ustez, hezkuntza arduradunek XXI. mendeko hezkuntzak zein ekarpen ekarri behar dituen aztertu behar dute eta, hausnarketa horren barruan, ebaluatu nahi diren gaitasun sozialek garrantzi handia izan dezakete. Izan ere, gure gizarteek izango dituzten erronkei arrakastaz erantzun ahal izateko pertsonek modu etiko eta sortzailean aritzeko gaitasuna izan beharko dutela azpimarratu du Ramosek. Kabinete buruaren ustez, globalizazioarena jada hor dagoen fenomenoa da; orain, berriz, mundu global bat ez ezik, mundu zuzen bat ere lortu beharra dago. ELGAk proposatzen duen azterketa berriak osagai kognitibo desberdinak izango ditu. Horien barruan aurkitu lirateke, adibidez, pentsatzeko era desberdinen azterketa kritikoa, beste pertsonekin errespetuz elkar eragiteko gaitasuna, besteekiko enpatia, munduan diren arazoen inguruko ezagutza, kultur desberdinen ezagutza... Funtsean, beste norbanako edo kulturekiko ikasleek duten errespetu maila, giza duintasunaren balioa edo ardura maila bezalako kontzeptuak ebaluatuko dira.


hezkuntza

52 ikastolatan ezarriko dute eskola jazarpenaren kontrako KiVa metodoa

Âą 18 //etorkizuna.eus 2016 maiatza

12

KiVa metodoa Finlandian sortu zen 2009an. Oso emaitza onak lortu dituzte. Ikastolen Elkarteak Finlandian oso emaitza onak lortu dituen eskola jazarpenaren kontrako metodoa ezarriko du 52 ikastolatan datorren ikasturtetik aurrera. Printzipioz, metodoa Lehen Hezkuntzan ezarriko da. Horretarako, Ikastolen Elkarteko hezitzaile talde bat aipatu metodoa garatu duen Finlandiako Turkuko unibertsitatera joango da metodoaren inguruko prestakuntza jasotzera. Talde horren ardura izango da ikastoletako beste irakasleak metodo horren gainean trabatzea. KiVa metodoa 2009. urtean jarri zen abian eta urte hauetan guztietan oso emaitza onak lortu ditu. Finlandian, adibidez, erasotzaileen kopurua erdira murriztea lortu dute eta, horrekin batera, baita biktimena ere. Gure artean ezagutzen diren bestelako metodoekin alderatuta, metodo honek ez du arreta biktima edo erasotzailearengan ipintzen. Metodoaren ardatza talde osoa bera da eta bertan diren arauetan eraginez kide guztietan eragitea lortzen da. Eskola jazarpena hezkuntza esparruan den arazorik handienetako bat da. Ikastolen Elkarteak emandako datuen arabera, mundu osoan, ikasleen % 10 inguruk jazarpen mota hau pairatzen du.


eskola jazarpen kasuetan esku-hartzeko “KiVa taldea� deritzona osatzea proposatzen du. Gutxienez, hiru irakaslez osatutako taldea litzateke KiVa taldea; eta talde horretan zuzendaria edota arduradun pedagogikoa inplikatzea oso garrantzitsutzat jotzen du. Talde berezi horiez gain, irakasle eta langile guztiak programan engaiatzea bilatzen du KiVak. Gurasoak ere bai, haientzako egindako eskuliburuen bitartez. Horrela, KiVak eskola komunitate osoa inplikatzen du eskola jazarpenaren aurkako programan. Eskola komunitate osoa inplikatuz, eskola jazarpenarekiko sentikorrago egiten dira denak, bai ikasle, bai irakasle eta langile eta baita gurasoak ere. Horrek eskola jazarpen kasu asko eragozteaz gainera, prebentzioa asko lantzen baita, gertatuz gero, haiek azkarrago detektatzea errazten du, baita kasu bakoitza konpontzeko hartu beharreko bidea eta egin beharreko urratsak erabakitzea ere.

hezkuntza

helduen babesa eta laguntza dituela, eta entzun egingo diotela. Eta, noski, erasotzaileari ere aurrez aurre jarri behar zaio bere jokabide onartezina. Alegia, prebentzioarekin batera, esku-hartzea egon behar du. Mahai baten hirugarren hanka gisa, berriz, ekinbide horiei guztiei jarraipena egin behar zaie. Hori planteatzen du KiVak. Prebentzioa lantzeko ikasmaterial jakin batzuk ekoitzi ditu (testu-liburuak, baliabide digitalak eta webgune bat, besteak beste) programa garatu duen Turkuko Unibertsitateak. Material horren bitartez, gelan lantzen dira hainbat balio, eta balio horiek landuz iristen dira eskola jazarpena bera ere jorratzera. Bullying kasuen aurrean jokabide jakin bat, hura salatzea eta biktimaren alde jartzea, bultzatzen da. Eskola jazarpena detektatzeko baliabideak ere jartzen ditu KiVak irakasleen esku, ikasleek bullying kasuak modu anonimoan salatzeko aukera barne, eta

13 Âą 18 //etorkizuna.eus 2016 maiatza

Kasu gehienetan, erasotzailea ikaskide bat izaten da eta jazarpen horren lekuko izanik ezer egiten ez dutenak ikasleak ere izaten dira. KiVa metodoaren xedea, batez ere, lekuko horietan eragitea da, kasu gehienetan, isiltasunaren legea inposatzen baita haien artean. Fenomeno globala izateaz gainera, beraz, fenomeno sozial edo taldeko fenomenoa ere bada eskola jazarpena. Eta hori da, hain zuzen ere, KiVa programak azpimarratzen duen puntuetako bat. Bullyinga erauzi nahi bada, erasotzailearekin eta biktimarekin bezala, taldearekin ere lan egin beharko da, taldearen jokabidean eragiten bada, erasotzaileari lagundu edo babesa ematetik biktimarekiko enpatia lortzera igarotzen badira taldean, horrek erasotzailearen jokabidean ere eragina izango du. Horregatik indarra jartzen du KiVa egitasmoak prebentzioko proposamenetan. Era berean, ordea, biktimari jakinarazi behar zaio, beharra du-eta hori jakiteko,


publizitatea ± 18 //etorkizuna.eus 2016 maiatza

14

P.I Txorierri, centro de capacitación en Fabricación Avanzada en la Basque Industry 4.0 Basque Industry 4.0, es una estrategia promovida por el Departamento de Desarrollo Económico y Competitividad del Gobierno Vasco, que tiene como objetivo lograr que las empresas vascas se adapten a lo que se ha dado en llamar la Cuarta Revolución Industrial, integrando las nuevas tecnologías de la información en los procesos productivos e incrementando los niveles de automatización en la producción; en definitiva, favoreciendo una industria más inteligente. Este modelo de industria inteligente se fundamenta en la implantación de tecnologías de fabricación avanzada: z FABRICACIÓN ADITIVA Fabricación de un cuerpo sólido a partir de la deposición de finas capas sucesivas de un material, normalmente en polvo, hasta conformar la figura y forma deseada. z ROBÓTICA COLABORATIVA Los robots industriales ya no estarán en entornos cerrados de trabajo y aislados unos de otros, sino que lo harán próximos a los trabajadores, compartirán su espacio y colaborarán entre ellos.

z SISTEMAS CIBERFÍSICOS Tecnologías informáticas y de la comunicación incorporadas en todo tipo de dispositivos, dotándolos de “inteligencia”, los harán más eficientes. Se encuentran en nuestros sistemas de transporte, automóviles, fábricas, procesos industriales, hospitales, oficinas, hogares, ciudades y dispositivos personales, configurando una nueva generación de elementos interconectados.

z BIG DATA Comprende el análisis, administración y manipulación de una gran cantidad de datos de manera inteligente a través de modelos de descripción, predicción y optimización con el objetivo de tomar decisiones mejores y más efectivas. La explotación inteligente de los datos industriales son la vía para una mejor gestión de todos los recursos disponibles.

z REALIDAD AUMENTADA Incorporando en tiempo real información virtual a la información física disponible sobre cualquier elemento u objeto, se crea un efecto mixto capaz de incrementar la percepción que disponemos de dicho elemento u objeto.

z VISION ARTIFICIAL-REALIDAD VIRTUAL La visión artificial permite que, mediante el reconocimiento de patrones y el aprendizaje, un ordenador sea capaz de detectar las características de una imagen. La realidad virtual permite al usuario introducirse por completo en un entorno de apariencia real pero generado por ordenador.

z CLOUD COMPUTING La nube es una plataforma compartida de recursos computacionales tales como servidores, almacenamiento y aplicaciones, que pueden ser utilizados a medida que se van necesitando y cuyo acceso será posible desde cualquier dispositivo móvil o fijo con acceso a Internet.

z CIBERSEGURIDAD En un entorno digitalizado la protección de cualquier información relevante para la empresa o ciberseguridad cobra cada vez más relevancia. La ciberseguridad es el conjunto de tecnologías y servicios que protegen a la empresa de cualquier ataque o pérdida de datos.


• Desde el curso 2014/2015 pertenecemos a la red Tkgune en Fabricación Avanzada habiendo centrado nuestra actividad de I+D+i a las Pymes dentro del ámbito de la Troquelería y la Matricería. En este sentido, destacar que se han llevado a cabo 11 proyectos con un presupuesto de 50 500 euros. • Durante el período 2010-2015 nuestro centro ha impartido 14 acciones formativas todas ellas dirigidas a mejorar la capacitación en Fabricación Avanzada. Estas acciones han estado dirigidas a la obtención de Certificados de Profesionalidad o a la formación con compromiso de contratación por parte de empresas solicitantes de las mismas. De esta manera, se ha atendido a 184 personas. En definitiva, tal y como se puede observar de los datos anteriores, Politeknika Ikastegia Txorierri ha mantenido un estrecho contacto con el sector de la Fabricación Avanzada (empresas, instituciones públicas…), todo lo cual avala que nuestro centro está preparado para colaborar en la implantación de una Industria Inteligente, objetivo de la estrategia Basque Industry 4.0.

Publizitatea

La elección de nuestro centro no ha sido gratuita, sino fruto de nuestro reconocimiento como centro avanzado en el sector de la fabricación mecánica: • Nuestro personal docente ha venido participando como centro promotor y/o colaborador en diversos Proyectos de Innovación aprobados por Tknika, la mayoría de ellos destinados a introducir nuevas tecnologías relacionadas con la Fabricación Avanzada: - Proyecto de Mecanizado en Alta Velocidad (curso 2007/2008) - Proyecto de Diseño y Fabricación de Utillajes de Amarre de Mecanizado (cursos 2010/11 y 2011/12) - Diseño de utillajes para manipulación de chapa de acero ultra resistente para automoción y aeronáutica (cursos 2014/15 y 2015/16) • Durante el curso 2014/2015 hemos sido el único centro que ha colaborado con el Gobierno Vasco en la elaboración del Curso de Especialización denominado “Diseño y Fabricación de troqueles para la obtención de pieza de chapa metálica”. Dicho “postciclo” tendrá una duración de 800 horas y se integrará dentro de la familia de Fabricación Mecánica.

15 ± 18 //etorkizuna.eus 2016 maiatza

En este contexto, Politeknika Txorierri ha sido seleccionado por la Viceconsejeria de FP con objeto de crear un nodo de seis centros que se incorporarán a un grupo de empresas líderes en Fabricación Avanzada, las cuales, bajo la coordinación de la Viceconsejeria de Innovación del Gobierno Vasco serán los responsables de desplegar la estrategia “Basque Industry 4.0”. El nodo está compuesto por cuatro centros públicos y dos privados, siendo Politeknika Txorierri el único representante de Bizkaia. Este nodo será coordinado por el Centro para la Innovación en la Formación Profesional (TKNIKA), y el objetivo del mismo será establecer el proceso de capacitación de la red de centros de FP de la CC.AA con objeto de asesorar a todos ellos en la incorporación de las tecnologías asociadas a la industria inteligente. La presencia en este grupo convierte a Politeknika Txorierri en un centro pionero en la innovación en el ámbito del nuevo modelo de industria inteligente, ofreciendo al alumnado una formación en las tecnologías más avanzadas, además de mejorar nuestro servicio de asesoría de I+d+i a las empresas, en calidad de centro Tkgune en Fabricación Avanzada.


giza eskubideak ± 18 //etorkizuna.eus 2016 maiatza

16

Bizikidetza arloan lankidetza eredu berriak aztertuko dituzte EAEk eta Nafarroak EAEko eta Nafarroako ordezkariek bilera izan dute etorkizunean jorratu ahal diren esparruak zehazteko Euskal Autonomia Erkidegoak eta Nafarroako Foru Erkidegoak bizikidetza-arloan kooperazio eta lankidetzarako bideak aztertzea adostu dute. Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusi Joan Fernándezek eta Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok izan duten bileran hiru arlo jorratuko direla adostu dute: biktimak; hezkuntza; eta, bizikidetzako proiektu europarrak. Bi ordezkaritzen artean egindako lehen bilera horrekin, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Nafarroako Foru Erkidegoaren arteko Lankidetza Protokoloak aurreikusitako

18 jardueretako bat aktibatu da; Protokolo hori maiatzaren 10ean izenpetu zuten Eusko Jaurlaritzako Iñigo Urkullu lehendakariak eta Nafarroako Gobernuko Lehendakari Uxue Barkosek. Arlo horri lotuta, Protokoloak dio bi Gobernuek ”egokitzat jotzen dutela elkarrekiko lankidetza-lerroak finkatzea bakea, bizikidetza eta giza eskubideen esparruan”; horrez gain, ”loturak sortzea, gure gizartean bakea eta bizikidetza finkatzeko beharrezko baldintzak sortuko dituzten programak nahiz ekintzat sustatzea aldera, beti ere elkarrekiko adostasunetik”.

Gainera, aipatu protokoloak, lehentasunezko lankidetza lerroak honako hauetan oinarritzen direla dio: ”Pertsona eta giza eskubideen duintasuna errespetatu eta sustatzea; indarkeriaren gaitzespena edozein ideia edo proiektu babesteko baliabide modura; egia eta justizia eskubidearen babesa eta biktima guztien erreparaziorako eskubidea; memoria kritiko baten eginkizuna bizikidetza eraikitzeko orduan, bai eta gure autonomia erkidegoetan izandako giza eskubideen urraketa guztiena ere; bakearen kultura eta errespetu, demokrazia eta bizikidetzaren balioak sustatzea”.


Itun hori dela eta, Nafarroa erreinua izateari utzi eta Gaztelako Erreinuaren mende izatera pasa zen

17 ± 18 //etorkizuna.eus 2016 2016 maiatza

Hil honen amaieran Oteiza Museoaren eta Donostia 2016ren eskutik gauzatuko den ‘1513. Urtubiako Bakeetatik. Geografia eta Paisaia’ izeneko erakusketa aurkeztu da. DSS2016EU Bake-ituna ekimenaren barruan gauzatuko den erakusketa da eta ekimen horren lehen ikerketa-kasua ere. 1513. urtean, Nafarroako Erresuma amaitutzat ematen zuen bake-ituna sinatu zuten Urruñako Urtubiako gazteluan Fernando Katolikoak eta Frantziako Luis XII.ak. Itun horren ondorioz, une horretan Frantziako aliatua zen Nafarroa Gaztelako Erresumaren mende izatera pasa zen. Urtubiako bake-itunaren dokumentua Simancaseko Artxiboan izan da gordeta eta erakusketaren abiapuntua izango da. Gillermo Zuaznabar da erakusketaren komisarioa, eta Oteiza Museoak eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuak ekoitzi dute, Nafarroako Kutxa Fundazioaren, Eguesko Udalaren eta Sancho el Sabio Fundazioaren lankidetzarekin, bai eta Telefónicaren babesarekin ere. Urtubiako bake-itunaren dokumentuaz gain, Julio II.a aita santuak 1512an emandako buldak ikusi ahal izango dira. Horietan ohartarazten zenez, Nafarroak Gaztelari atxikitzeari uko egingo bazion, Elizaren etsaiak babestea leporatuko zioten. Une hori abiapuntu hartuta, 65 piezaz osatutako erakusketak, kartografia historikoaren multzo handi baten bidez, Nafarroa Gaztelari atxiki zitzaionetik sortutako ordena geopolitiko berria irudikatzen du, bai eta hori irudikatzeko dokumentuak egiteko beharra ere. Kartografia historikoaren bidezko ibilbidea osatzeko, nazioarteko geografiako elementuak daude. Horien artean, Ptolomeoren Kosmografia bat nabarmentzen da; XV. mendeko eskuizkribu hori harribitxi bibliografiko bat eta Espainiako Liburutegi Nazionalean gordetako dokumentu garrantzitsuenetako bat da, eta, orain, Oteiza Museoan ikusgai dago. Horrez gain, nabarmentzekoa da ere Abaunt-

hezkuntza giza eskubideak

1513ko Urtubiako bake-ituna DSS2016ko erakusketa bateko ardatz izango da

zako maparen erreplika bat; hots, kristo aurreko 9815eko pieza neolitikoa, gubilez grabatutako irudikapenez estalitako gainazala duena eta estilo franko-kantabriarreko arte paleolitikoaren ereduak jarraitzen dituena. Dokumentu-erreferentziez gain, erakusketak paisaiaren eraketa garaikidea ere du hizpide, egile moderno eta garaikideen lanaren bitartez. Atal horretan, Eduardo Chillidaren hiru lan ikus daitezke, Lurrak seriekoak, eta Jorge Oteizaren beste hainbeste lan, bai eta Jose Migel Barandiaranen dokumentu eta argazki ugari ere, XX. mendeko hirurogeiko hamarkadan egindako indusketetakoak. Erakusketaren 65 piezen multzoa osatzeko, Carlos Irijalba, Javier Alkain eta beste artista batzuen lanak daude, bai eta Alessandro Isastiak eta Manuel Asínek proiektu honetarako berariaz ekoitzitako piezak ere. Erakusketa-proiektuari laguntzeko, monografia bat argitaratu da, Gillermo Zuaznabarrek idatzitako ”Erakusketa baten mapa” testua jasotzen duena. Eta horretarako ezinbestekoak izan dira

Espainiako Liburutegi Nazionalak, Simancaseko Artxiboak, Aranzadi Zientzia Elkarteak, Sancho el Sabio Fundazioak, Chillida Lekuk, Chillida-Belzunce familiaren bildumak, Nafarroako Museoak, Javier Alkain bildumak eta Carlos Irijalba bildumak utzitako lanak eta dokumentuak. ”1513. Urtubiako Bakeetatik. Geografia eta paisaia” Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren Bake-ituna proiektuaren azterketa-kasuetako bat da, San Telmo Museoarekin eta Koldo Mitxelena Kulturunearekin batera antolatutakoa, Telefónicaren babesarekin eta EU-Japan Festen eta Flandesko Gobernuaren laguntzarekin, bai eta honako hauen kolaborazioarekin ere: Baionako Euskal Museoa, Le DIDAM, Baionako Udala, Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa, Antoni Tàpies Fundazioa, Jorge Oteiza Museoa Fundazioa, Bilboko Arte Ederren Museoa, Zumalakarregi Museoa, Laboratorium Museoa, Salamancako Unibertsitatearen VIII. Mendeurrena eta Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa.


giza eskubideak Âą 18 //etorkizuna.eus 2016 maiatza

18

Malawiko emakume batek adingabeen 850 ezkontza baliogabetzea lortu du Teresa Kachindamoto-rena ez da oso izen ezaguna izango baina emakume honek emakume gazteen giza eskubideen alde lan itzela burutu du bere herrialdean. Kachindamoto Afrikako Malawi herrialdeko Dedza eskualdeko buru da eta bere kargutik neska gazteen giza eskubideen alde lan egin du. Bereziki, neska horien hezkuntza eskubideen alde egin du lan baina, aldi berean, haur-ezkontzen aurka ere borroka egin du. Nazio Batuen datuen arabera, Malawin bizi diren emakume adingabeen erdia ezkonduta dago. Kopurua kezkagarria da eta, are gehiago, pasa den urtetik adingabeen ezkontzak legez debekatuta daudela kontuan hartzen bada. Ilegala izan arren, oraindik ere adingabeen ezkontzak ematen dira gurasoen eta tribuko buruen oniritziarekin. Kachindamotok ez ditu horrelako ezkontzarik onartzen bere barrutian (Malawi 27 barrutiez osatuta dago) eta adingabeen ezkontza berriak oztopa– tzeaz gain, beste 850 ezkontza baliogabetu ditu. Malawin antzinako legeek indar handia dute oraindik. Adibidez, eta gezurra badirudi ere, guraso askok bere alabak sexu harremanetarako hastapen kanpamenduetara bidaltzen dituzte. Bertan, adin txikiko neskatxak sexu harremanak izatera behartzen dira. Kachindamoto hezkuntza eskubidearen defendatzaile sutsua da eta hezkuntzarekin edonora irits daitekeela defendatzen du.

Euskadik emaitza ona lortu du Europa mailako Genero Berdintasun Indizean Bosgarren postuan sailkatuta dago, soilik Suedia, Finlandia, Danimarka eta Herbehereen atzetik Euskal Autonomia Erkidegoak 58,5 puntu lortu ditu Europa mailako Genero Berdintasun Indizean. Puntu horiei esker, Euskadi Europako bosgarren postuan sailkatuta azaltzen da aipatu indize horren sailkapenean. Oso emaitza ona den arren, emaitza horrek sexuen arteko berdintasunean aurreratuenak diren herriak ere emakume eta gizonen arteko berdintasun erreala lortzeko erdibidean direla erakusten du. Eusko Jaurlaritzaren Berdintasunerako sailarteko batzordeak emaitza horiek baloratu ditu eta, aurrera begira zein nolako erronkei egin beharko zaien aurre ere zehaztu du. Horrela, Legegintzaldian lortu diren lorpenen artean

Administrazio Orokorreko Berdintasun plana; Landa-eremuko Emakumeen estatutua; Osalaneko Berdintasun unitateak; Eustateko plan estrategikoa Emakumeen aurkako indarkeriaren biktimak artatzeko koordinazioa handitzea, Nazio Batuetako Zerbitzu Publikoari emandako lehen saria eta Berdintasun legearen aplikazioan azaldutako bikaintasuna azpimarratu dira. Erronkei dagokionez, batzordeak oraindik ere berdintasuna lortzeko bide luzea falta dela berretsi du eta Berdintasun Legearen eta VI. Berdintasun planaren gainean egiten ari diren ebaluazioak kontuan hartuko dira datorren legealdiari begira erronkak eta lan-ildoak finkatzeko.


Nazioarte mailan arrakasta handia duen joko honetan parte hartuko duen Estatuko lehen ikastetxea izango da

19 ± 18 //etorkizuna.eus 2016 2016 maiatza

‘World Peace Game’ John Hunter irakasle estatubatuarrak garatu duen joko bat da. Bere Lehen Hezkuntzako ikasleekin jolasteko garatu zuen eta, gaur egun, arrakasta itzela du mundu osoan. Hala ere, ez Euskadin eta ezta Estatuan ere, ez da joko honetan aritu den ikastetxerik. Getxoko Andra Mari Ikastetxea izan da lehena. Pasa den apirilaren 22an hasi siren eta zortzi astez luzatzen den joko horri esker, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak Getxoko biztanleak izatetik munduko hiritarrak izatera pasako dira. Funtsean, jokoa lau herrialde desberdinetan banatzen da. Herrialde edo estatu bakoitzak bere ezaugarri propioak ditu (aurrekontua, baliabide naturalak, ideologia...). Herrialde bakoitzak bere arduradunak ditu, zehazki, lau: Lehen Ministroa, Defentsa Ministroa, Finantza Ministroa eta Estatu Idazkaria. Bakoitzak bere rola betetzen du eta jokoa osatzen duten bestelako aktoreekin elkar eragin behar dute: Nazio Batuak, Munduko Bankua, arma trafikatzaileak... Ikasle bakoitzak rol bat bete behar du. Irakasleak krisi desberdinetan kokatuko ditu ikasleak eta hauek krisi horiek konpondu beharko dituzte. Krisiak era desberdinetakoak izan daitezke: sozialak, politikoak, ingurumenarekin zerikusia dutenak... Jokoa zortzi saiotan banatzen da. Saio bakoitzak ordu eta erdi inguruko

iraupena du eta helburua saioaren hasieran planteatutako krisia gerra bat hasi gabe konpontzea eta, ahal bada, aurrekontu orekatu batekin amaitzea da. Jokoan parte hartu ahal izateko, Andra Mari ikastolako ordezkariek ikastaro bat burutu behar izan dute Vienan.

Jokoan lankidetza, elkartasuna, sormena, diziplina anitzeko talde lana, komunikazioa edota arazoak konpontzeko gaitasuna lantzen da. Jokoak arrakasta handia lortu du Ingalaterra, Japonia edo Austrian baina, esan bezala, Euskadin ez da inoiz praktikan jarri.

GIZA ESKUBIDEAK ATALA EUSKO JAURLARITZAKO, LEHENDAKARITZAKO BAKEGINTZA ETA BIZIKIDETZARAKO IDAZKARITZA NAGUSIKO BIKTIMEN ETA GIZA ESKUBIDEEN ZUZENDARITZAREN LAGUNTZAREKIN BURUTZEN DA

LEHENDAKARITZA Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusia

hezkuntza giza eskubideak

Getxoko Andra Mari Ikastolak ‘World Peace Game’ jokoan hartuko du parte

PRESIDENCIA Secretaría General para la Paz y la Convivencia


gazteria ± 18 //etorkizuna.eus 2016 maiatza

20

Gazte gutxi Euskadiko lan merkatuan Euskal Herriko Unibertsitateak prestatzen duen ‘Euskadiko Lan Txostena’ren arabera, lanean diren herritarren artean 25 urtetik beherakoen kopurua % 3 besterik ez da Sara de la Ricak zuzentzen duen Euskal Herriko Unibertsitateko ikertaldeak burutzen duen ‘Euskadiko Lan txostenaren arabera’ euskal lan merkatuak hobera egin du. Oro har, langabeen kopurua ia-ia landunen kopuruaren neurri berean murriztu da. Izan ere, 34 000 landun gehiago dira eta 36 000 langabe gutxiago daude. Langabeziaren beherakada horren erantzule, beraz, nagusiki lan merkatua dela baiezta daiteke. Hala ere, badira kezkarako beste zenbait datu. Alde batetik, pertsona inaktiboen kopurua hazi da (6700 pertsona inaktibo gehiago urte honetako

lehen hiruhilekoaren arabera). Bestalde, 16 urtetik gorako 4700 pertsona gutxiago daude. Inaktibitatearen gorakada, funtsean, gure gizartea zahartzearen emaitza da: lan merkatutik irteten diren pertsonak ezin dira konpentsatu lan merkatuan sartzen direnekin. De la Ricak azpimarratzen duen moduan, zahartzearen fenomenoa da Euskadik dituen erronka handi eta premiazkoenetako bat. Krisialdia baino lehenagoko okupazio mailetara iristeko (heldu guztien % 54), Euskadik lau puntu berreskuratu beharko ditu okupazioaren arloan; horretarako, lan merkatuak langabeak hartu behar-

ko lituzke. Euskadin gaur egun dagoen biztanleria heldua kontuan hartuta, lan merkatuak 70 000 pertsona inguru hartu beharko lituzke aipatu okupazioaren % 54a lortzeko; hots, Euskadin aurten lanean hasi den pertsona kopurua halako bi. Alabaina, lan merkatua epe laburreko langabeak ari da hartzen orain, eta enplegua lortzeko arazoak nabarmen ugaritzen dira langabezia denbora areagotzen den heinean. Hori dela eta, oso garrantzitsua da kolektibo hori modu egokian aktibatzea, lana berreskuratuz eta enplegu eskaria handituz doan heinean lan merkatuan hasteko moduan egon daitezen.


• Euskadin 904 700 pertsonak daukate enplegua. • Landunen artean gero eta gehiago dira 45 urtetik gorakoak, eta oso gutxi 25 urtetik beherako gazteak, lana lortzeko zailtasunak baitituzte. Euskadin, 100 landunetik 3k baino ez dituzte 25 urte baino gutxiago. • Euskadin, gaur egun, 126 000 langabe daude. asko murriztu dela langabezia tasa: % 16,4tik % 12,8ra.

gazteria

Euskadi da, gaur-gaurkoz, Espainiako eskualde guztietatik langabezia tasa txikiena duen erkidegoa, eta langabezia tasaren beherakada handiena izan duten eskualdeetako bat. Epe luzeko langabeziaren intzidentzia nabarmen txikitu da azken hamabi hilabeteetan: % 67tik % 63ra. Ikusirik epe luzeko langabe asko 45 urtetik gorakoak direla eta hamabi hilabete hauetan 45 urtetik gorako pertsona ugari hasi direla lanean (hala termino erlatiboetan nola absolutuetan), pentsatzekoa da epe luzeko langabeziaren beherakadaren zati bat lan merkatuak eragin duela. Egia da 100 pertsonatik 63k urtebetetik gora daramatela lanik gabe eta hori arazo kezkagarria eta larria dela langabezia sufritzen duten pertsona eta etxe guztientzat; alabaina, adierazi behar da aurreko hiruhilekoan behintzat ez dela handitu proportzio hori. Gainera, 2015eko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, ikusi da Euskadi jada ez dela Espainiako eskualde guztietatik epe luzeko langabezia handiena duen eskualdea.

21 Âą 18 //etorkizuna.eus 2016 maiatza

Enpleguari dagokionez, 900 000tik gora dira lanean ari diren lagunak. Gizonezkoetan gehiago igartzen da enpleguaren hobekuntza emakumezkoetan baino. Landunen artean gero eta gehiago dira 45 urtetik gorakoak, eta oso gutxi 25 urtetik beherako gazteak, lana lortzeko zailtasunak baitituzte. Euskadin, 100 landunetik 3k baino ez dituzte 25 urte baino gutxiago. Industria pisua irabazten ari da Euskadiko enpleguan. Hamabi hilabete hauetan, sektore horrek ia ehuneko 2 puntu irabazi ditu enpleguaren alorrean: 100 landunetik 22 industrian dabiltza. Krisia baino lehenago, industria sektoreak % 24ko intzidentzia zuen enpleguan. Aldi baterako kontratazioek gora egin dute eta statu osoko aldi baterako kontratazioaren proportzioari hurbiltzen ari gatzaizkio jada; hau da, soldatapeko enplegu osoaren % 25ari. Euskadin, gaur egun, 126.000 langabe daude. EAEn asko murriztu da langabezia tasa: % 16,4tik % 12,8ra eta, horrela,

Unibertsitatea Berrikuntza Europa Kultura


gazteria

Estatuko biztanleriaren heren bat pobrezia arriskuan da

Âą 18 //etorkizuna.eus 2016 maiatza

22

INEk emandako datuen arabera, beste aldagaiekin batera, hezkuntza maila baxua izateak pobrezian izateko aukerak handitzen ditu Espainia oso egoera larrian izan da azken urteetan eta egoera onera bueltatzen ari dela badirudi ere, herritar asko oso baldintza txarrean geratu dira. Instituto Nacional de EstadĂ­stica-k (INE) emandako datuen arabera, espainiar biztanleriaren % 28,6 gizarte-bazterketa arriskuan aurkitzen da eta ez du oinarrizko beharrak asetzeko nahikoa baliabiderik. Behin eta berriro ekonomiak hobera egiten duela errepikatzen den arren, kaleko jende askok arazoak izaten jarraitzen du. Azken urtean egoerak hobera egin badu ere, AROPE (At Risk Od Poverty or Social Exclusion) metodologia jarraituz egindako ikerketaren arabera Estatuko biztanleriaren heren bat arriskuan da. Egoera larrian diren biztanleen kopurua % 6,4koa dela kalkulatu dute adituek. AROPE metodologiaren baitan, baldintza hauetatik lau betetzen ez direnean pertsona bat egoera larrian dela ulertzen da: urtean astebetez oporretan joatea; gutxienez, bi egunetan behin, haragia, oilaskoa edo arraina jatea; berogailua piztea; garbigailu, telebista, kotxe edo

POBREZIA ARRISKUAN DIREN BIZTANLEEN TASA (%) Autonomia Erkidegoak. Bizitza Baldintzak 2015. 9,6

Nafarroa

10,9

Euskadi Katalunia

13,9

Aragoi

14,4

Kantabria

14,9

Madril

15,1

Asturias

16,7

Errioxa

17,1 18,3 19,4

Gaztela eta Leon Galizia

21,7

Balearrak

25,3

Valentzia Kanariak

28,5

Gaztela -Mantxa

28,5 29,0

Extremadura

31,8

Murtzia

35,7

Andaluzia 31,0

Ceuta 25,8

Melilla

0

5

10

15

20

25

30

35

40

ITURRIA: INE


gazteria

23 Âą 18 //etorkizuna.eus 2016 maiatza

sakelako telefono bat izateko nahikoa diru ez izatea; hilabetearen amaierara iristeko arazoak. Baina pobreziak badu profil bat; ez du berdin eragiten biztanle guztietan. Gazte atzerritarrak, trebakuntza maila baxuarekin, ezkongabeak baina seme-alabaren batekin eta Andaluzian bizi direnak. Baldintza horiekin zaila omen da pobre ez izatea. Hori da, behintzat datuek diotena. Txanponaren beste aldean, goi-mailako ikasketak dituzten herritarrak ditugu. Gazteei dagokionez, azken datuek pobrezia maila baxuagoa dela diote. Duela zenbait urte 16 urtetik beherako gazteen taldea zen pobrezia gehien pairatzen zuen taldeetako bat. Orain, berriz, pobrezia 65 urtetik gorakoen taldera mugitu dela dirudi, batez ere etxebizitza jabegoan ez dituzten pertsonen taldera. Ikusi ahal den moduan, prestakuntza maila pobrezian eragiten duen faktore nagusienetako bat da. Oinarrizko ikasketak dituztenen artean pobrezia arrisku tasa % 30 ingurukoa den bitartean, goi-mailako ikasketak burutu dituztenen artean % 10etik behera kokatzen da. INEk emandako datuak pasa den urtean egindako inkesta batekoak dira eta 2014. urtean izandako diru-sarreretan oinarritzen dira. Horien arabera, batez besteko soldata Estatuan 26 092 eurotakoa izan zen, aurreko urtean baino % 0,2 gutxiago. Pobrezia arrisku tasak, pobrezia absolutua baino desparekotasuna azaltzen du.


gazteria

Non ikusten duzu Europa Euskadin?

Âą 18 //etorkizuna.eus 2016 maiatza

24

Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak eta Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF) Euskadiko Programa Operatiboak antolatutako ‘Non ikusten duzu Europa Euskadin?’ argazki-lehiaketak aurtengo edizioko irabazleak ezagutzera eman ditu. Euskal Autonomia Erkidegoko gazteei bideratutako lehiaketa honek bosgarren edizioa bete du aurten eta bere xede nagusia Euskadin EGEF Funtsen bidez finantzatutako ekimenak ezagutaraztea eta Europa Euskadiko gazteengana hurbiltzea da. Lehiaketa Facebook bidez burutu da eta bertan, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren 14 eta 25 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izan dute. Guztira 8068 parte-hartzaile izan dira. Irabazleei dagokionez, epaimahaiaren lehen saria Gasteizko Silvia Arteche-rentzat izan da. Bigarren saria, berriz, Bilboko Fernanda Fierro-k irabazi du eta Facebook bidez boto gehien lortu dituena Etxebarriko Eva Cemborain izan da. Sariak Ekonomia eta Aurrekontuetako sailburuorde Pedro Hernan-

Eskolarteko Kirol Jokoak Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XXXV. edizioak Bilbon izango du hitzordua. Maiatzaren azken asteburuan eta ekainaren lehen asteburuan zehar, DBHko 1. eta 2. mailan diren 2500 kirolari gazte (12-14 urte) inguru bilduko dira elkarren artean lehiatzeko. Bilbon parte hartuko duten gazteek urtean zehar bere lurraldeetan eskola kirolaren baitan jokatutako txapelketen irabazleak dira. Guztira 20 kirol edo modalitate desberdinetako probak izango dira: Aerobic, xakea, atletismoa, saskibaloia, eskubaloia, txirrindularitza, futbol 11, futbol 7, areto futbola, gimnasia erritmikoa, herri kirolak, judoa, karatea, euskal pilota, tenisa, mahai tenisa, boleibola, hondartza boleibola, padela eta igeriketa.

dok banatu zituen pasa den maiatzaren 9an, Europako Eguna ospatzen baita egun horretan.


Musicaula festibalaren VII. edizioko finalerdietako bat Zarautzen ospatu da. Musicaula eskoletan musikaren balioa sustatzea helburu duen ekimena da. Lehen fase baten ondoren, 25 izan ziren finalerdietara pasatzea lortu zuten hautagaiak. Guztira bost finalerdi burutu dira eta horietako bat IES Lizardin burutu da. Zarautzen izandako finalerdia A zonaldekoa izan da eta, bertan, Bizkaia, Araba, Gipuzkoa, Nafarroa, Errioxa, Soria, Aragoi eta Kataluniako ordezkariek hartu dute parte. Finalerdi horretan, bost izan dira Getafen izango den finalerako

txartela lortu dituzten hautagaiak: The Nephews (Oteitza Lizeo Politeknikoa-Zarautz); Black Luminescentin (Errioxa); Arugamama (Huesca); Nipol Tripol (Mister Jam Bilbao-Bizkaia); eta, Mavericks (Bartzelona). Finalerdietan izandako saio guztiak web orrialde eta Facebook orrialde ofizialean izango dira ikusgai. Bisitariek gustukoen duten bideoaren alde bozkatzeko aukera izango dute ekainaren 7 eta 12 bitartean. Epaimahaiak saio guztiak epaituko ditu eta puntuen % 70a banatuko ditu. Internet bidez jasotako bozkekin puntuen % 30 banatuko dira.

25 ± 18 //etorkizuna.eus 2016 maiatza

MusicAula School Festivalaren VII.edizioa

Pasa den maiatzaren 26an Bermeoko Eleizalde Ikastola, San Frantzisko Herri Ikastetxea eta Sagrado Corazón Ikastetxeko 161 ikaslek parte hartu zuten Kafe Antzokian burutu zen I. Bertso topaketan. Ekimena ‘Gu ere bertsotan’ proiektuan parte hartu duten gazteei zuzenduta dago. Topaketan ikasleek ikasturtean zehar ikasgelan landutakoa erakusteko aukera izan dute. Ander Elortegi eta Eneko Arrate bertsolaritza-irakasleak izan dira saioa gidatu dutenak eta aipatu ikasleak ez ezik, Asier Galarza eta Koldo Geruzaga bertsolarien eta Lorea Zulaika musikaria ere bertan izan dira. Hirugarren urtez jarraian, ‘Gu ere Bertsotan’ egitasmoa burutu da 2015/16 ikasturtean Bermeoko ikastetxeetan. Bermeoko Udaleko Gazteria Sailak sustatutako egitasmoa da hau, eta Bizkaiko Bertsozale elkartearen eskutik, lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailetako 161 ikaslek bertsolaritza landu dute. DBH-n, gainera, bat bateko talde bat egon da martxan, Eleizalde ikastolan. Ahozkotasunetik abiatuz, hizkuntza, kultura, musika eta trebetasun pertsonalak landu dituzte ikasleek ‘Gu ere Bertsotan’ proiektuaren bitartez.

gazteria

161 Ikaslek parte hartu dute Bermeoko I. Bertso topaketan


gazteria ± 18 //etorkizuna.eus 2016 maiatza

26

Euskal gazte gehienek elikadura orekatua jarraitzen dute 15 eta 29 urte bitarteko gazteen % 82,3k elikadura orekatua jarraitzen duela dio Maiatzaren 2oan Nutrizioaren Eguna ospatzen da. Hori dela eta, Gazteen Euskal Behatokiak aurten bertan 1500 lagunetako lagin bati elikadura ohiturei buruz egindako inkesta batean lortutako emaitzak ezagutzera eman ditu. Inkesta horren arabera, euskal gazteriaren % 82,3k bere elikadura orekatua dela uste du. 2012. urtean egindako inkestarekin alderatuta, antzeko emaitzak lortzen direla ikus daiteke. Orduan, elikadura orekatua jarraitzen zutela uste zutenen kopurua % 80,4koa zen. Inkestaren arabera, 15 eta 19 urte bitarteko gazteak dira kopuru handiago batean elikadura orekatua jarraitzen dutela diotenak. 20 eta 24 urte bitartekoen artean, aldiz, kopuru hori baxuagoa da. Gazteen % 22,8k dieta desorekatu bat jarraitzen duela dio. hala ere, 25 urtetik aurrera elikadura ohitura osasuntsuagoak berreskuratzen ohi dituzte. Elikadura ohitura desberdintasun handienak gazteen artean gizarte mailaren arabera ikusten dira. Horrela, gizarte maila altuan elikadura orekatua dutela dioten gazteen kopurua % 91,9koa den bitartean, bere burua gizarte maila baxuetan kokatzen duten gazteen % 71,7k soilik egiten du baieztapen hori.

ELIKADURA OREKATUA DUTEN 15 ETA 29 URTE BITARTEKO EAEko GAZTEAK. (%)

GIPUZKOA

87,6 80,1

BIZKAIA ARABA

78,1 81,7

25-29 URTE 20-24 URTE

76,8 88,6

15-19 URTE

81,0

EMAKUMEAK GIZONAK

83,2

GUZTIRA

82,3 0

20

40

60

80

hezkuntza, hizkuntza politika eta kultura saila

Departamento de EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA

Gazteria Zuzendaritza

Dirección de Juventud

100


Arabako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Probintzia plaza 13, behea 01001 Gasteiz • 945 181700 • www.alava. net/ifj • www.gazteinformazioa.net • www. facebook/infogaztea.araba • informazioa@ ifj.alava.net Gasteizko Udala. Gazte Informazioko Udal Bulegoa. Espainia plaza behea. 01001 Gasteiz • 945 161330 • www.vitoria-gasteiz. org/omij • www.vitoria-gasteiz.org/gazteria • coordinaomij@vitoria-gasteiz.org

Txorierriko Gazte Informazio Bulegoa. Txorierri etorbidea, 9, behea 48160 Derio • 688 629965 • www.txorierrikogazteak.com • oij@e-txorierri.com

Gazte Informazio Zentroa. Santa Clara Kultura Zentroa. Martín Fernández Villarán, z/g 48920 Portugalete • 94 4729313 • www.juventudportugalete.org • juventud@ portugalete.org • gaztegela@gmail.com

Ermuako Gazte Informazio Bulegoa. Lobiano Kultur Gunea. Goienkale, 10 48260 Ermua • 943 708700 • oij-gib@udalermua.net

Galdameseko Gazte Informazio Gunea. San Pedro, 6 48191 Galdames • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org

Bizkaia

Gernika-Lumoko Gazte Informazio Bulegoa. Foru Plaza, nº 2 48300 Gernika-Lumo • 94 6270215 • gazteger@sarenet.es

Zornotzako Gazte Informazio Bulegoa. Zelaieta Parkea, s/n 48340 AmorebietaEtxano • 94 6300649/50 • www. ametxgazteria.net • gazteinfo@ametx.net Arrigorriagako Gazte Informazio Bulegoa. Gaztegunea. Ugertza bidea, 1 48480 Arrigorriaga • 94 6001876 • gaztegunea@arrigorriaga.org Artzentaleseko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Aguirre, 23 48870 Artzentales • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gaztezer Balmasedako Gazte Informazio Gunea.Pio Bermejillo, 19 48800 Balmaseda • 94 6800240 • www.balmabegi.com • www. balmaseda.net • gaztezer@balmaseda.net Barakaldoko Gazte Informazio Zentrua. San Juan, 17 48901 Barakaldo • 94 4789596 / 94 4789599 •www.gaztebulegoa.net • gaztebulegoa@barakaldo.org Gurutzetako Gazte Informazio Gunea. Balejo, 4 48903 Barakaldo • 94 4789487 • www.gaztebulegoa.net • gaztebulegoa@ barakaldo.org Zirtzart Gazte Informazioko Udal-Bulegoa. Basozelai, 11 48970 Basauri • 94 4666430 • www.facebook.com/basaurion • zirtzart@ basauri.net Bermeoko Gazte Informazio Bulegoa. Gizarte-Kultura Etxea Irakaskintza, 14-16 48370 Bermeo • 94 6179158 •www.giz. bermeo.org • giz@bermeo.org BIZ Bilbao Informazio Zerbitzua. Zabalguneko Eraikina. Zabalguneko Plaza, 11 48009 Bilbao • 94 4204488 • bilbaoiz@ ayto.bilbao.net

Koldo Mitxelena kulturunea. Infoteka. Gazte Informazio Gunea. Koldo Mitxelena Kulturunea. Urdaneta kalea, 9 20006 Donostia • 900 110 111 • www. gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa.net

Erandioko Gazte Informazioa Bulegoa. Irailaren 23 enparantza 48950 Erandio • 94 6025891 • gazteinfo@erandioko-udala.net

Laudioko Lamuza Gazte Informazio Gunea. Lamuza 13 01400 Laudio • 94 4034921 • infogazte@laudiokoudala.net

Ikusi Makusi Baliabide Zentroa. Areitzo, 2 48810 Alonsotegi • 94 4980807 • ikusimakusi@alonsotegi.net

Induma Informazio Bulegoa. Zubieta, 16 48410 Orozko • 94 6339945 • infoinduma@ yahoo.es Plentziako Gazte Informazio Gunea. Goenkale, 25n 48620 Plentzia • 94 6770989 • gazteinfo.plentzia@bizkaia.org

Mugarri Gazte Informazio Gunea. Mugarri Gazte Etxea. Elizarako Sarbidearen Kalea, 2 48450 Etxebarri • 94 4261861 • www. mugarri.net • mugarri@mugarri.net, mugarri.gazte@gmail.com

Abanto -Zierbenako Gazte Informazio Bulegoa.Bizkaia Plaza, 3 (Atzealdea) 48500 Abanto-Zierbena • 94 6363769 • gazteria@ abanto-zierbena.org

Gipuzkoako Campuseko Gazte Informazio Bulegoa.Ignacio M. Barriola eraikina. Elhuyar enparantza, z/g 20018 Donostia • 943 018135 / 943 018138 • svrgazte@ sv.ehu.es. svrbegaz@sv.ehu.es

Durangoko Gazte Informazio Bulegoa. Pinondo Plaza, 1 48200 Durango • 94 6030030 • informazioa@durango-udala.net

Arabako Kampuseko Gazteentzako Informazio Bulegoa. Apraiztarrak 1Unibertsitate-Pabiloia 01006 Gasteiz • 945 014336 • www.ehu.es • www. gazteinformazioa.net • oij-ar@ehu.es

Bizkaiko Gazteriaren Informaziorako Lurralde-Zentrua. Rekalde Zumarkalea, 30 - 1, 48009 Bilbao • 94 6083926 /94 6083920/94 6083934 • www.bizkaia.net/ gazteria • gazteinformazioa@bizkaia.net

Busturialdeko Gazte Bulegoa. Zubietaerrota Eraikina, Kurtzero auzoa 48392 Muxika • 670 509752 • www.busturialdekogazteplana. com • gaztebulegoa@ busturialdekogazteplana.com

Getxoko Gazte Informazio Bulegoa. Tangora Etxea. Algortako Etorbidea, 98 48991 Getxo • 944 660 353 • gaztebulegoa@getxo.net Gordexolako Gazte Informazio Gunea. Molinar Plaza, 11 48192 Gordexola • 638 050 762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Gorlizko Gazte Informazio Gunea. Krutzeta, 5 48630 Gorliz • 94 6774000 • gazteria@ gorliz.net Gueñeseko Gazte Informazio Gunea. Enkarterri, 2 48840 Güeñes • 94 6690877• www.gugaz.org • info@gugaz.org Arratiako Gazte Informazio Bulegoa. Igorreko Kultur Etxea. Elexalde, 8 48140 Igorre • 639 018133 • gib-arratia@ gorbeialdea.com Karrantzako Gazte Informazio Gunea. Concha Enparantza, 1 48895 Karrantza • 638 050762 • gazteplana1@enkarterrialde. org Lanestosako Gazte Informazio Gunea. Manuela Sainz de Rozas, 1 48895 Lanestosa • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde. org Euskal Herriko Unibertsitatearen Bizkaiko Campuseko Gazte Informazio Bulegoa. Sarriena auzoa, z/g, Apia Bidea (Gizarte eta komunikazio behealdea) 48940 LEIOA • 94 6015100 • oij-bi@ehu.es Aterpe Leioa Gazte Informazio Zentroa. Aldapabarrena, 2 48940 Leioa • 94 4055850 • gazte@leioa.net Lekeitioko Gazte Informazio Bulegoa. Eliz Atea, 12 48280 Lekeitio • 94 6243591 • gazte-bulegoa@lekeitio.com Mañariko Gazte Informazio Gunea. Herriko plaza, z/g 48212 Mañaria • 94 6818998 • kultura.manaria@bizkaia.org Mungiako Gazte Informazio Bulegoa. Arana Goiri´tar Sabin, 13 48100 Mungia • 94 6553353 • mungia.gib-oij@astiune.com Muskizko Gaztegune. Meatzari Plaza, 2 48550 Muskiz • 94 6708037 • www. muskizkogaztegunea.blogspot.com • gaztebulegoa@muskiz.com

Portugaleteko Gazte Informazio Gunea Gazte Gela. Zubeldia Maisua, z/g 48920 Portugalete • 94 4616638 • www. juventudportugalete.org • aulajoven@ portugalete.org Gaztebox Santurtziko Gazte Informazio Bulegoa. Santurtzi Parkea, z/g 48980 Santurtzi • 94 4836110 • gib-oij@santurtzi.net Sopelanako Gazte Bulegoa. Kurtzio Kultur Etxea, Mendieta, 11 48600 Sopelana • 94 4065505 • www.sopelanagaztea.blogspot. com • www.sopelana.net • oij@sopelana.net Turtziozko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Agirre, 61 48880 Turtzioz • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gazte Info Gazte Informazio Bulegoa. Udiarraga, 39 48490 Ugao-Miraballes • 94 6322014 • gazteinfo.ugao@ortzadar.es Urduñako Gazte Informazio Gunea. Kultur Etxea. Andra Mari, z/g 48460 Urduña • 945 384884 • xarteaga@urduna.com Sestaoko Gazte Informazio Zentroa. La Iberia, z/g 48910 Sestao • 94 4956127 • cijsestao@infonegocio.com Zallako Gazte Informazio Bulegoa. Madres Irlandesas, 4 48860 Zalla • 94 6391396 • www.ibilimunduan.com • oij@zalla.org • infogazte@zalla.org

Gipuzkoa Andoaingo Gazte Informazio Bulegoa. Ambrosia Olabide Zentroa. Pio Baroja kalea, 1. 20140 Andoain • 943 593911 • gibandoain@euskalnet.net Arrasateko Gazte Informazio Bulegoa. Garibai Etxea. Biteri etorbidea, 3 20500 Arrasate • 943 252065 • www. gaztebulegoa.com • gaztebulegoa@ arrasate-mondragon.net Astigarragako Gazte Informazio Puntua. Kultur Etxea. Kale Nagusia, 48. 20115 Astigarraga • 943 331067 • www. astigarraga.net • gazteinfor@astigarraga.net Azkoitiako Gazte Informazio Bulegoa. Aita Madinabeitia plaza z/g 20720 Azkoitia • 943 026027 • www.artxamendi.net • gib@ euskalnet.net Azpeitiako Gazte Informazio Bulegoa. Plaza Txikia z/g 20730 Azpeitia • 943 157160 • gib@azpeitia.net Gipuzkoako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Gaztegunea. Anoeta, 28 20014 DonostiaSan Sebastián • 900 110111 / 943 472617 • www.gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa. net

Donostiako Gazte Informazio Bulegoa. Goikoa jauregia. Mari kalea, 1. 20003 Donostia • 943 481435 • www. donostiagaztea.org/gazteinfo • gazteinfo@ donostia.org Eibarko Gazte Informazio Bulegoa. Portaela Kultur Etxea, Bista Eder 10. 20600 Eibar • 943 708435 • infojuven.ei@eibar.net Elgoibarreko Gazte Informazio Bulegoa. Foruen Plaza z/g, 20870 Elgoibar • 943 257986 • www.elgoibar.org/webb/ gazteriazalag.htm • gazteinformazioa@ elgoibar.net Errenteriako Gazte Informazio Bulegoa. Merkatuzar. Pablo Iglesias, 3. 20100 Errenteria • 943 449640 • www. gaztebulegoa.errenteria.net •gazteria@ errenteria.net Hernaniko Gazte Informazio Bulegoa. Hernaniko Udal Kiroldegia, Elkano z/g. 20120 Hernani • 943 552185 • www. hernani.net • kirola@hernani.net Hondarribiako Gazte Informazio Bulegoa. Javier Ugarte 6. 20280 Hondarribia • 943 644752 • gip@hondarribia.org Irungo Gazte Informazio Bulegoa. Foruen Karrika, 2 behea. 20302 Irun • 943 505444 / 943 505643 • www.irun.org/igazte • infojuvenil@irun.org Lasarte-Oriako Gazte Informazio Bulegoa. Manuel Lekuona Kultura Etxea. Geltoki kalea, 18. 20160 Lasarte-Oria • 943 376181 • www.lasarte-oria.org • gazteinfo@lasarteoria.org Legazpiko Gazte Informazio Bulegoa.Kultur Etxea, Latxartegi, 3. 20230 Legazpi • 943 737203 • gazteria.le@legazpi.net Oiartzungo Gazte Informazio Puntua. Mendiburu 5, behea. 20180 Oiartzun • 943 491105 • www.gazteoiartzun.net • gazteinfo@oiartzun.org Oñatiko Gazte Informazio Puntua. Foruen Enparantza, 4 – behea. 20560 Oñati • 943 718257 • www.oinati.org • gazteinformazioa@oinati.net Ordiziako Gazte Informazio Puntua. Barrena Jauregia Kultur Etxea, 2º - 3 20240 Ordizia • 943 805634 • www.ordizia.org • gazteria@ ordizia.org Tolosako Gazte Informazio Bulegoa. Antonio Maria Labaien Kultur Etxea, Triángulo 1. 20400 Tolosa • 943 670383 • www. zazpitantriangulon.com • gazteria@ tolosakoudala.net Urnietako Gazte Informazio Bulegoa. Idiazabal 13 20130 Urnieta • 943 333973 • www.urnieta.org • gazteinformazioa@ urnieta.org Villabonako Gazte Informazio Bulegoa. Katea Etxea. Kale Nagusia, 79 20150 Villabona • 943 694787 • gazteria@villabona.net Zarautzeko Gazte Informazio Bulegoa. Zinema Pilotalekua. Zigordia Kalea, 34 20800 Zarautz • 943 005122 • www.zarautz. org • gazteinformazioa@zarautz.org

gazteria

Eusko Gazteen Informazio eta Dokumentazio Zentro Koordinatzailea. Donostia kalea, 1 01010 Gasteiz. • 945 019539 • www. gazteinformazioa.net •gazteinformazioa@ ej-gv.es • gazteinfoeuskadi@gmail.com

EDEko Gazte Informazio Bulegoa. Simón Bolívar, 8 B –behea 48010 Bilbao • 94 4029090 • www.fundacionede.org • gazteinformazioa@fundacionede.org

27 ± 18 //etorkizuna.eus 2016 maiatza

Araba


gazteria ± 18 //etorkizuna.eus 2016 maiatza

28 Rafael Mikoleta ipuin lehiaketaren XXVIII. edizioaren sariak Rafael Mikoleta ipuin lehiaketa XXVIII. edizioak baditu irabazleak. Maiatzaren 19an ospatutako ekitaldian, Bilboko Alkate Juan Mari Aburtok Bilboko lehen eta bigarren hezkuntzako eskola umeei zuzendutako lehiaketa horren sarian banatu zituen. Lehiaketa Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza sailak antolatzen du lehen euskal gramatika idatzi zuen Rafael Mikoletaren omenez. Bere helburu nagusia ikasleak euskal literatura eta euskara jorratzera bultzatzea da. Aurtengo edizioari dagokionez, guztira 1048 izan dira aurkeztutako ipuinak, iaz baino 77 gehiago. Lehiaketa lau ataletan banatuta dago: z A Kategoria: LHko 3. eta 4. maila. z B Kategoria: LHko 5. eta 6. maila. z C Kategoria: DBHko 1. eta 2. maila. z D Kategoria: DBHko 3. eta 4. maila. Kategoria bakoitzaren barruan hiru sari daude: lehenengoa 180 eurokoa, bigarrena 140 eurokoa eta hirugarrena 100 eurokoa, eta sari moduan baita epaimahaiaren iritziz aipagarri diren ipuinak ere. Guztira, 18 ikastetxeko 25 jasoko dituzte sariak. 1048 ipuinotatik 279 A kategoriakoak dira, 380 Bkoak, 263 Ckoak eta 126 Dkoak. Honako hauek dira aurtengo epaimahaia osatu dutenak: Koldo Narbaiza, Lutxo Egia, Igone Etxebarria, Irune Berro, Irati Malatsetxebarria, Juan Ramón Madariaga, Txani Rodriguez, Luis Gutierrez, Pedro Alberdi, Goizalde Landabaso eta Nagore Layuno.

Irabazleak kategoria bakoitzeko hauek izan dira: A kategoria: ”Peioren botereak”, Aritz Ulacia, La Salle Bilbao HLBHIP. ”Tarta goxozalea”, Ainhoa Sanchez, Iruarteta HLHI. ”Neska futbolariak”, Prianka Taranco, Karmelo Ikastola IPI. B kategoria: ”Shaimaren eta Itziarren gustoko bizitza”, Garazi Oñate, Maestro García Rivero HLHI. ”Astronauta bikaina”, Iker Cortés, Pagasarribide HLHI. ”Liburu misteriotsua”, Naiara Mungia, La Salle Bilbao HLBHIP. C kategoria: ”Kristalaren kontra”, Nerea Erdozain, Gabriel Aresti BHI. ”Aitite Ricardoren bizipenak”, Urko Arranz, Begoñazpi Ikastola HLBHIP. ”Txanogorritxurekin gertatu zena”, Ibone Domingo, Artxandape Ikastola HLBHIP. D kategoria: ”Lo egin”, Natalia Santos, Ntra.Sra.del Carmen HLBHIP. ”Amaieraren hasiera” Ane Zugaza, Artxandape Ikastola HLBHIP. ”Daniela”, Sofía Calleja, Ikasbide HLBHIP. Lehiaketako irabaztunak jakinarazteaz batera, ipuin horiek eta epaimahaiak aukeratutako beste kontakizun batzuk biltzen dituen liburua aurkeztuko da.

Agenda Ekainak 2, osteguna

z 20:30. Zinema. Caostica Nazioarteko Laburmetraje eta Bideoklip Festibala. Bilborock.

z 17:00. Jolastu DigiPen Bilboko ikasleek egindako bideo-jokoekin. Azkuna zentroa. Sarrera doan, leku guztiak bete arte.

z 19:00. Tailerra. Aurrez aurre, Nobela grafikoa: ‘Eh Despierta!(Una movida muy turbia)’. Azkuna Zentroa. Ekainak3, ostirala

z 20:00. Kontzertua. Let’s Jo - The Wizards + Haxotz + Red Crocodile. Bilborock Ekainak 5, igandea

z 17:30. Antzerkia. MacBeth + El verdadero amante. Bilborock. Ekainak 9, osteguna

z 20:30. Zinea. ‘Excluidas del paraíso’. Bilborock. Ekainak 10, ostirala

z 20:30. Antzerkia. BLV-ART 2016- Erbeste- Rakel ezpeleta. Bilborock. Ekainak 11, larunbata

z 18:00. Kontzertua. Muzzik Eskolako ikasle eta irakasleak. Bilborock. Ekainak 17, ostirala

z 18:00. Erakusketa. Bilbaoeszenako urteko ikastaroen erakusketa: Sekulako Zirkua + Zurrumurruak + Euria + Itzal Biziak. Bilborock. Ekainak 19, igandea

z 12:00. Antzerkia. La maleta de los sueños. Bilborock. Ekainak 25, larunbata

z 21:00. Musika. Vinila Von Bismark. Bilborock.


gazteria

‘Bilbao You Week’: sare sozialetan edukiak sortzen dituztenentzako topaketa Udalaren eskutik Ekainaren 13 eta 14 bitartean burutuko da topaketa horren lehen edizioa Bilborocken Bideo-jokoen eta YouTube sare sozialean edukiak sortzearen zale diren lagunek badute pozik izateko arrazoirik. Datorren ekainaren 13 eta 14ean, Bilboko Udalak antolatuta, ‘Bilbao You Week’ izeneko topaketa burutuko da Bilborock Aretoan. Jardunaldi horietan Youtube sare sozialeko mundu digitala bertatik bertarako ekitaldi batera ekarriko da, bertan YouTube sare sozialean edukiak sortzearen zale diren ”youtuberrak” eta bideo-jokoen zale diren ”gamerrak” euren artean eztabaidatu eta esperientziak trukatuko baitituzte. Gazteria eta Kirol Sailak, lau youtuber eta gamerrekin batera - Naty Penadas, Koala Rabioso, Joseba Hurtado de Saratxo eta Saúl Mayorga- sustatutako ekimena da, interneteko sare sozialik handienean edukiak sortzeaz eztabaidatzeko. Bi egun horietan, hainbat gai izango dute hausnartzeko: Euskadin ”youtuberra” izatea, horren erronkak eta zailtasunak eta sortzaileen komunitate

handiagoa egiteko beharrizana; sortzaileek euren bideoak eskegitzerakoan jar– tzen dituzten iragazkiak; eragin-sortzaile izatea eta indie bideo-jokoak. Ekainaren 13ko jardunaldirako hitzaldiak, mahai-inguruak eta etxeko esperimentuen erakustaldi bat antolatu dira. Hurrengo egunerako tailer bi antolatu dira, bideo-bloga zelan sortu eta bideo-jokoen partidak zelan grabatu. Lehenengo topaketa honetara sare sozialetan milaka jarraitzaile dituzten ”youtuberrak” eta ”gamerrak” gerturatuko dira. Etxean esperimentuak egin eta erakusten dituzten ”Experimentos Caseros”, milioi bi harpidedun baino gehiago dituztenak, eta euren kanalean bitxikeriak eta zientziaren arloko probak egiten dituztenak. Adelita Power pertsonaiak -Abigail da haren atzean dagoen pertsona-, 374 000 harpidedun ditu. Focusings eta Koala Rabioso bilbotar youtuberra ere sarean daude, eta hain zuzen ere edukia

modu berezian sortzen dutelako dira ezagun. Youtuberrez gain, gero eta zabalduago dagoen beste fenomeno bat gamerrena edo bideo-jokoen jokalariena da; hauek ere hurbilduko dira Bilborock-era. Jokalari hauek bideo-jokoen berritasunak erakusten dituzte euren kanaletan. Besteak beste, jokalari moduan duten esperientzia, indie bideo-jokoak eta jarraitzaileen fenomenoa azalduko dituzte, horietako batzuk 130 000 harpidedun baino gehiago dituzte eta. Zeus izeneko jokalariaz gain, bertoko beste gazte batzuk ere igoko dira oholtzara, JonpaXII, Special K eta IDeFoe, euren ikuspegia eta erabilera eskaintzeko. BilborockLab prozesuan parte hartu zuen pertsona gazteek aurkeztutako proposamena da jardunaldia; prozesu horretan, Bilborock-eko programazioa eta ildoak diseinatzen lagundu zuten, ekipamendua erakargarriagoa izan zedin gazte bilbotarrentzat.

± 18 //etorkizuna.eus 2016 maiatza

29





Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.