±18 59 Abendua 2016

Page 1

±18 · presta ezazu zure etorkizuna

Hezkuntza

Euskadik oso emaitza txarrak lortu ditu Pisa txostenean EFQM aitormena Euskadiko hezkuntzan

www.etorkizuna.eus

Gazteria

Gero eta dei gehiago ‘Zeuk esan’ arreta telefonoan Gaztelania nagusi gazteen arteko harremanetan

abendua 2016

... eta gehiago Giza Eskubideak IGazte BGazte

59



abendua 2016

59

±18 • presta ezazu zure etorkizuna hezkuntza

±18 presta ezazu zure etorkizuna www.etorkizuna.eus

4

Euskadi hezkuntzan EFQM aitormena emango duen Europako lehen nazioa izango da

5

Eusko Jaurlaritzak ikasle etorkinei hezkuntza-arreta emateko II. Plana aurkeztu du

6

gazteak zorizko jokoen erabileraren arriskuaz ohartarazteko bideo-jokoa eta unitate didaktikoa

8

UEMAren hezkuntza proiektua 4.000 ikaslerengana heldu da

10

Euskadik oso emaitza txarrak lortu ditu Pisa txostenean

12

Euskadiko Lanbide Heziketa eta La Caixa enpresa sorkuntzaren alde

14

IRAES eskola jasangarrien euskal sareak III. Confitean parte hartu du

giza eskubideak 16 koordinatzailea: Jon Mikel Zabalegi erredakzioa: Ana Belén Sánchez, José Poza, Jon Lasa, Patricia Aldama, Amaia García, Naiara Pardo, Cristina Domínguez. Diseinua: JP Argazkiak: Markel Redondo / Artxiboa Erredakzioa eta publizitatea: Iparragirre 17, 1.Esk. 48009 BILBO. Tfnoa.: 94 424 75 94. Posta-e: info@etorkizuna.eus Lege Gordailua: BI - 716 - 09

10

20

René Cassin Saria 2016

gazteria 20

‘Zeuk esan’ arreta telefonoan jasotako deiak % 40 gehitu dira

22

Gaztelania hizkuntza nagusia EAEko gazteen harremanetan

26 28

Igazte. BGazte.

22

Argitaratzailea

LAGUNTZAILEAK

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO HEZKUNTZA, HIZKUNTZA ETA POLITIKARAKO ETA KULTURA SAILEKO HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZAREN LAGUNTZA JASO DU

Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren Laguntza jaso du


hezkuntza

Euskadi hezkuntzan EFQM aitormena emango duen Europako lehen nazioa izango da

± 18 //etorkizuna.eus 2016 abendua

4

Europar Batasuneko estatu bakar batek ere ez du EFQM bezalako erreferente bat erabiltzea eskatu

Casilda Iturrizar AndreaEpaltzaren Alarguna bekak Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak ”Casilda Iturrizar AndreaEpaltzaren Alarguna” bekak eman dizkie Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. mailako 10 ikasleri. Aurtengo edizioan Bilboko 34 ikastetxetako 170 neskamutil aurkeztu dira. Aipatu beken helburu nagusia ikasleen bikaintasuna saritzea da. Horrela, Batxilergoa, Lanbide Heziketa eta horien osteko unibertsitate-ikasketak egiteko Bilboko ikastetxeetako ikasle bikainentzako laguntza ekonomikoak eskaintzen ditu Bilboko Udalak beka horien bidez. Bekak lortzeko bost ariketa (Gaztelania eta Literatura, Euskara, Atzerriko Hizkuntza, Matematika eta Geografia eta Historia) egin behar izan dituzte. Nota altuenak atera dituzten ikasleak izan dira bekak lortu dituztenak.

Eusko Jaurlaritza izango da Hezkuntzaren arloan EFQM (Kalitatearen Kudeaketarako Europako Fundazioa) aitorpena eman ahal izango duen Europako lehen gobernua. Horri esker, Eusko Jaurlaritzak aipatu kalitate aitorpena eman ahal izango die bere kudeaketa-eredua erabiltzen duten Lanbide Heziketako ikastetxeei eta baita gainerako hezkuntza-sistemako ikastetxeei ere. Aitorpen hori emateko aukera Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren eskaera baten ondorioa da eta Euskadin garatutako kudeaketa, auto-ebaluazio eta hobekuntzako ereduaren gaitasuna aztertu ondoren lortu dena. Cristina Uriarte sailburua Bruselan izan da EFQM fundazioaren arduradunekin. Bertan, Uriartek ”auto-ebaluazioko tresnarako zein esparrurako EFQM-Hobbide EFQM dela aitortzea. Une horretan jakinarazi zitzaigun Europako hezkuntzaesparruan bakarrak ginela –eta hala izaten jarraitzen dugula–” azaldu du. Europako Legebiltzarraren gomendioa

betetzeko, Europar Batasuneko estatu bakar batek ere ez du EFQM bezalako izen handiko nazioarteko erreferente bat erabiltzea aukeratu. 2006an, Eusko Jaurlaritza EFQMHobbide izeneko eredu propioa garatzen hasi zen irakaskuntza esparrua kudeatzeko, auto-ebaluatzeko eta hobetzeko. Izenak berak adierazten duenez, eredu propio hori jatorrizko EFQM ereduan bildutako edukietan eta gomendioetan oinarritu zen, baina euskal gizartearen eta bere hezkuntzasistemaren errealitatera egokituz. 2015. urtean, ”Hobbide” kudeaketamarkoa aztertu ondoren, EFQM fundazioaren arduradunek euskal ereduak EFQM-k berak bere prozesuetan eskatzen eta zehazten dituen kalitateko eskaerak eta estandarrak betetzen zituela onartu zuen. Oraingoan, berriz, Euskadin egindako kudeaketa-eredua homologatzeaz gain, finkatutako eskakizun-mailak gainditzen dituzten ikastetxeei EFQM-Hobbide aitorpenak emateko aukera ere eskaintzen dio Eusko Jaurlaritzari EFQM fundazioak.


Ikuspegik, Immigrazioaren Euskal Behatokiak emandako datuen arabera, EAEn bizi diren atzerritarren kopurua, gaur egun, biztanleria osoaren % 8,6 da. Horietatik, asko eskolara joateko adinean aurkitzen dira eta, ondorioz, hezkuntza sistema egokitu egin behar da ikasle horiei guztiei ere ahalik eta erantzun onena emateko. Horretarako garatu zen lehen plana 2012. urtekoa da: ‘Ikasle etorkinentzako hezkuntza-arretarako programa, eskolaeredu inklusibo eta kultura artekoaren barruan, 2012-2015’. Eskola inklusibo bat sustatzeko eta aniztasunari tratamendu egokia emateko hainbat neurri hartu dira azken urteetan. Heziberri 2020 planaren barruan ere ikasle atzerritarren errealitatea kontuan hartu nahi izan da. Hala ere, Hezkuntza sailak ikasle etorkinei eman beharreko arreta delaeta dagoen planifikazioa berrikustea eta birdiseinatzea beharrezkotzat jo eta 2016-2020ko eskola inklusiboaren eta kultura artekoaren eremuan ikasle etorkinei hezkuntza-arreta emateko

Elhuyarrek zuzenduta Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, Bilboko Mujika ikastetxe publikoa, Solokoetxe BHI, La Salle, Unamuno BHI eta Botikazar BHI ikastetxeetako ehun gazte baino gehiagok, prototipo zientifiko-teknologiko aurreratuak aurkezteko aukera izan dute Bizilabe Azokan. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta dagoen egitasmo horren xede nagusia gazteek hainbat alorretan landu dituzten proiektuak ikusgai jartzea da. Gainera, gazteen gaitasunak eta prestakuntza hobetze aldera Euskadin ikerketa-zentroen sare bat ere sortu nahi da.

Lanbide Heziketa Dualaren ikasle kopurua hamar aldiz biderkatu da

II. Plana aurkeztu du EAEko Herritar Etorkinen Integrazio eta Partaidetza Sozialaren Foroaren baitako Hezkuntza Batzordean. Ehige Gurasoen Elkarteak prozedura hori salatu du. Ehigeren ustez, hezkuntza-komunitatearen iritzia jaso gabe garatu da plan berria.

Ezagutzera eman diren datuen arabera, 2016-17 ikasturtean 1.293 gazte ari dira Lanbide Heziketa Duala egiten ari dira 790 euskal enpresatan. Confebaskek apirilean aurkeztu zuen enpleguari eta formakuntzari buruzko txostenaren arabera, hiru konpainiatik bik kontratazioaren bat egiteko asmoa zuten eta, horietatik % 46 Lanbide Heziketarekin lotutako tituludunak behar zituzten.

hezkuntza

Eskola inklusiboa sustatzea eta aniztasunari tratamendu egokia ematea dira helburu nagusienak

Bilboko ehun gazte baino gehiagok parte hartu du Bizilabe Azokan

5 Âą 18 //etorkizuna.eus 2016 abendua

Eusko Jaurlaritzak ikasle etorkinei hezkuntza-arreta emateko II. Plana aurkeztu du


hezkuntza

Gazteak zorizko jokoen erabileraren arriskuaz ohartarazteko bideo-jokoa eta unitate didaktikoa

± 18 //etorkizuna.eus 2016 abendua

6

‘Jokover’ izeneko bideo-jokoa 13 eta 22 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta Hezkuntza Sailak garatu dute Etorkintza Fundazioarekin batera Zorizko jokoen erabilera, legez, 18 urtetatik aurrera dago baimenduta. Hala ere, gai horren inguruan egin diren azterlan desberdinek azaldu ohi dutenez, nerabezaroa garai kritikoa da joko horietan hasteko. Estatistiken arabera joko-arazoak dituzten pertsona gehienak 20 urte izan baino lehen hasi da jokatzen. Arazo horren aurrean, prebentzioa da biderik egokiena eta horixe da, hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzak eta Etorkintza Fundazioak garatu duten ‘Jokover’ izeneko jokoaren eta unitatedidaktikoaren xede nagusia. Egitasmoak, egileek azaldu dutenez, zorizko jokoen erabilerari buruzko informazio objektiboa

eta ez moralizatzailea eskaintzen du eta baita jokoen eta apustuen alderdi positiboekiko (sariak) eta negatiboekiko (arrisku-portaerak) sentsibilizazioa ere. Jokoaren inguruko ikuskera egokitzen du, sinesmen faltsuak apurtuz. ”Helburua da bideo-jokoa ikastetxeetan, gazteguneetan edo bestelako baliabideetan erabiliko den hezkuntza-tresna izatea, eta nerabeak eta gazteak izatea hartzaile” adierazi du Aitor Uriarte Joko eta Ikuskizunetako zuzendariak. Uriartek nabarmendu duenez, bideo-jokoak arrisku-faktoreak murriztea du helburu eta, batez ere, familiarekin eta lagunekin lotzen diren babes-faktoreak

ahalik eta gehien sendotzea, baita emozioak behar bezala kudeatzearen garrantzia nabarmentzea ere. ”Adin txikikoen artean zorizko jokoak eta apustuak arautzen eta kontrolatzen dituzten araudiak eta legeak nahitaezkoak dira, baina ez dira nahikoa. Gazteen artean beti egongo da jokatuko duen ehuneko jakin bat; hortaz, egiten ditugun kontzientziazio eta sentsibilizazio-kanpainez gain, bestelako hezkuntza eta prebentzio-neurri batzuk ere planteatu nahi izan ditugu, jokoaren erabilera arduratsuaren aldeko konpetentzia sortzearren” adierazi du Aitor Ugartek.


yi

nE u

rop e

ia

ud

l ra

St

st

y in New Zealand

Au

S tu d

S tu

in dy USA

St

Stu

d y in Canada ud

y

in


hezkuntza Âą 18 //etorkizuna.eus 2016 abendua

8

UEMAren hezkuntza proiektua 4.000 ikaslerengana heldu da UEMAko kide diren 76 udalerrietako eskoletan martxan da hezkuntza proiektu berria UEMAk garatu duen hezkuntza proiektua jada martxan da. Esperimentazio fasea amaitu ostean proiektua kideek egin zuten ekarpenekin borobildu zen. Irailean UEMAko kide diren 76 udalerrietako hainbat eskolatan aplikatzen hasi zen eta bere helburuen artean, euskararen arnasguneen ideia eta hizkuntza ekologiaren ikuspegia ikasgeletan zabaltzea aurkitzen da. UEMAren xeda nagusienetako bat hizkuntza ohituretan euskararen aldeko hautua egiteko herritarrak sentsibilizatzea da. Horretarako, besteak beste, DBHrako eta Batxilergorako materiala sortu zen. Hasierako material

hori hainbat ekarpenekin borobildu da eta ikasturte berriarekin batera eskoletan aplikatzen hasi da. Salbuespenak salbuespen, UEMA osatzen duten herri guztietako DBHko eta Batxilergoko eskola guztietan aplikatu da eta, horrela, ia 4.000 ikaslerengana iritsi da. Material didaktikoa DBHko 3. eta 4. mailako ikasleentzat sortu da. Unitate didaktiko bakoitza sei jarduera desberdinetan banatzen da eta horietako bakoitzak ordubete inguruko iraupena du. Batxilergorako, berriz, UEMAko teknikariak zuzenean ari dira ikasleekin gai hau lantzen, ikasgela bakoitzean ordu eta erdiko saio bi eskainiz. Kasu honetan,

bereziki, euskararen arnasguneak zer diren, zer-nolako garrantzia duten hizkuntzaren biziberritzean eta normalizazioan, eta arnasguneen babesa eta zaintza zergatik den ezinbestekoa azaltzen zaie ikasleei. UEMAren hezkuntza proiektu hau Soziolinguistika Klusterrak urtero antolatzen dituen Hausnartu sarietan gailendu zen 2015ean, Euskararekiko pertzepzio soziolinguistikoa nola landu udalerri euskaldunetako ikasleekin: hizkuntza ekologia eta arnasguneen ideia lanarekin, eta lan horretan oinarrituta prestatu zuen UEMA orain zabaltzen ari den hezkuntza proiektua.


Gazteberri.eus Gazteek gustuko dituzten gai guztiak zure esku. Nonahi. Noiznahi.


hezkuntza Âą 18 //etorkizuna.eus 2016 abendua

10

Euskadik oso emaitza txarrak lortu ditu Pisa txostenean Euskal ikasleen puntuazioa PISAk aztertzen dituen hiru esparruetan jaitsi da. Eusko Jaurlaritzak beherakada espero zuen baina ez hain handia. Beherakada horretarako arrazoiak ez daude oso garbi Hil honen hasieran PISA 2015 txostenaren emaitzak ezagutzera eman dira. Datuen irakurketa hotz batek Euskadin emaitzak oso kaxkarrak izan direla azaltzen du. Aztertzen diren hiru esparruetan (zientziak, irakurmena eta matematikak) aurreko txostenean baino emaitza baxuagoak lortu dira. Matematikan izan ezik, lortutako emaitzak Espainiakoak, ELGA/OCDEkoak

eta Europar Batasunekoak baino kaxkarragoak dira. Datuen aurkezpenean Cristina Uriarte sailburuak emaitza espero zitekeena baino okerragoa izan dela onartu du. Euskal hezkuntza sistemaren kasuan 119 ikastetxe desberdinetako 15 urteko 3.612 ikasle izan dira proba egin zutenak. Horietatik, 51 sare publikoko ikastetxeak izan ziren; 10 A eredukoak, 8

B eredukoak eta 33 D eredukoak. Beste 68ak itunpeko ikastetxeak izan ziren; 21 A eredukoak, 25 B eredukoak eta 22 D eredukoak. Zientzietan lortutako emaitzei dagokionez, Euskadik 483 puntu lortu ditu, Espainiako, ELGA/OCDE eta Europar Batasuneko bataz bestekoen azpitik. Aurreko txostenean baino 23 puntu gutxiago lortu dituzte oraingoan


Herrialdea

Puntuak

ELGA BATEZ BESTE

493

Singapur

556

1

2

Japonia

538

3

Estonia

534

4

Taiwan

5

Finlandia

6 7 8 9 10 11 12 13

MATEMATIKA

Herrialdea

Puntuak

ELGA BATEZ BESTE

493

Herrialdea

Puntuak

ELGA BATEZ BESTE

490

Singapur

535

1

Singapur

564

2

Kanada

3

Hong Kong

527

2

Hong Kong

548

527

3

Macao

544

532

4

531

5

Finlandia

526

4

Taiwan

542

Irlanda

521

5

Japonia

532

Macao

529

Kanada

528

6

Estonia

519

6

Txina

531

7

Hego Korea

517

7

Hego Korea

524

Vietnam

525

Hong Kong

523

8

Japonia

516

8

Suitza

521

9

Norvegia

513

9

Estonia

520

Txina

518

Hego Korea

516

10

Macao

509

10

Kanada

516

11

Zelanda Berria

509

11

Holanda

512

Zelanda Berria Eslovenia

513

12

Alemania

509

12

Finlandia

511

513

13

Polonia

506

13

Danimarka

511

14

Australia

510

14

Eslovenia

505

14

Eslovenia

510

15 16

Erresuma Batua Alemania

509 509

15 16

Australia Holanda

503 503

15 16

Belgika Alemania

507 506

17

Holanda

509

17

Danimarka

500

17

Irlanda

504

18

Suitza

506

18

Suedia

500

18

Polonia

504

19

Irlanda

503

19

Belgika

499

19

Norvegia

502

20

Belgika

502

20

Frantzia

499

20

Austria

497

21

Danimarka

502

21

Erresuma Batua

498

21

Vietnam

495

22

Polonia

501

22

Portugal

498

22

Zelanda Berria

495

23

Portugal

501

23

Taiwan

497

23

Australia

494

24

Norvegia

498

24

Estatu Batuak

497

24

Suedia

494

25

Estatu Batuak

496

25

Espainia

496

25

Errusia

494

30

ESPAINIA

493

25

ESPAINIA

496

32

ESPAINIA

1

Gaztela Leon

519

1

Gaztela Leon

522

1

Nafarroa

518

2

Madril

516

2

Madril

520

2

Gaztela Leon

506

3

Nafarroa

512

3

Nafarroa

514

3

Errioxa

505

4

Galizia

512

4

Galizia

509

4

Madril

503

5

Aragoi

508

5

Aragoi

506

5

Aragoi

500

6

Katalunia

504

6

Kantabria

501

6

Katalunia

500

7

Asturias

501

7

Katalunia

500

7

Kantabria

495

8

Errioxa

498

8

Gaztela-Mantxa

499

8

Galizia

494

# 1

#

#

9

Gaztela-Mantxa

497

9

Valentzia

499

9

EUSKADI

492

10

Kantabria

496

10

Asturias

498

10

Asturias

492

11

Valentzia

494

11

EUSKADI

491

11

Gaztela-Mantxa

486

12

Balear Uharteak

485

12

Errioxa

491

12

Valentzia

485

13

Murtzia

484

13

Murtzia

486

13

Balear Uharteak

476

14

EUSKADI

483

14

Balear Uharteak

485

14

Extremadura

473

15

Kanariar Uharteak

475

15

Kanariar Uharteak

483

15

Murtzia

470

16

Extremadura

474

16

Andaluzia

479

16

Andaluzia

466

17

Andaluzia

473

17

Extremadura

475

17

Kanariar Uharteak

452

hezkuntza

IRAKURMENA

11 Âą 18 //etorkizuna.eus 2016 abendua

ZIENTZIAK


hezkuntza ± 18 //etorkizuna.eus 2016 abendua

12

euskal ikasleek. Euskadik alor honetan inoiz atera duen puntuaziorik baxuena da aurtengoa. Irakurmenari dagokionez, Euskadik 491 puntu lortu ditu. ELGA/OCDE eta Europar Batasuneko batez bestekoa 493 izan da eta Espainiakoa, berriz, 496. Azken txostenarekin alderatuta Euskadik zazpi puntu galdu ditu. Azkenik, matematika atalean emaitzak zertxobait hobeak dira. Euskadik 492 puntu lortu ditu, ELGA/ OCDE (490) eta Espainian (486) diren batez bestekoen gainetik baina Europar Batasunean den batez bestekoaren azpitik (493). Estatuko beste autonomia erkidegoekin alderatzen bagara emaitzek oso errealitate kezkagarria azaltzen dute. Aztertu diren 17 erkidegoetatik Euskadi 14. sailkatu da zientzietan, 11. irakurmenean eta 9. matematikan. Kontuan izan behar da Euskal Autonomia Erkidegoak hezkuntza esparruko hainbat adierazleen sailkapenean buru dela. Horrela, adibidez, per capita errenta altuenetakoa duen erkidegoetako bat da (29.300 €), eskola-uzte tasa baxuena (% 8,7), errepikatzaile gutxien duenetako bat (15 urteko ikasleen % 23) eta ikasle bakoitzeko inbertsio handiena egiten duen erkidegoa da (9.143 €, estutuko batez bestekoa 5.431 € denean). Azken sei urteetan hezkuntzan izan diren murrizketak % 8 ingurukoak izan dira baina Estatuan askoz handiagoak izan

dira. Beraz, zer gertatu da? Uriarte sailburuak eman duen arrazoietako bat azterketaren formatua izan da. Lehen aldiz ordenagailu bidez egin da. 2012. urteko azterketa paperean egin zen baina zenbait proba aleatorio egin ziren ordenagailu bidez. Azken horietan emaitzak paperezko probetan lortutakoak baino kaxkarragoak izan ziren. Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeko (ISEI-IVEI) zuzendari Xabier Aizpuruak ere formatu aldaketa horrek emaitzetan eragin

negatiboa izango zuela espero zutela baieztatu du. Aztertu behar den beste alderdi bat laginaren murrizketa da. Izan ere, azken txostenerako proba aurrekoan baino 55 ikastetxe gutxiagotan egin da, hots, 1.127 ikasle gutxiago izan dira proba egin dutenak. Dena delakoa, sakon aztertu beharreko emaitzak dira. Uriarte sailburuak azaldu duenez, datu guztiak behar bezala aztertu eta Eusko Legebiltzarrera eramango dira.



hezkuntza

IRAES eskola jasangarrien euskal sareak III. Confint-ean parte hartu du

± 18 //etorkizuna.eus 2016 abendua

14

Estatu mailako konferentzia Logroñon izan zen azaroaren 16 eta 19 bitartean RAES 21 eskola jasangarrien euskal sareak pasa den azaroan Logroñon izan zen Confint izeneko konferentzian parte hartu zuen. Estatu mailako konferentzia hori ‘Lurra zain dezagun’ lelopean burutu zen eta, bertan, jasangarritasunaren alde lan egiten duten hamar eskolasareko gazteak parte hartu zuten, Euskal Herriko 6 eskolako 12 neska-mutil tartean. Confint lurrak pairatzen duen ingurumen-krisiaren aurrean gazteen konpromisoa eta erantzukizuna lortu nahi duen ingurumen-heziketako prozesu bat da. Adin eta herri, erkidego, herrialde eta kontinente ezberdinetako gazteen arteko

ekintza interaktiboa da konferentzia, eta helburu garbi bat du: lurra zaintzea. Orain arte, zazpi izan dira Euskadin egin diren Confint-eak. Estatu mailako lehen konferentzia Gasteizen izan zen duela lau urte eta bigarrena, berriz, Bartzelonan duela bi urte. Aldi berean, Europa mailako bi konferentzia egin dira Bruselan dagoen Europako Toki eta Eskualde Mailako Administrazioen Kontseiluan (2012 eta 2015) eta IRAES 21 bietan egon da presente. Horiektan guztietan, gazteen ordezkariek beren konpromiso eta eskaera guztiak maila ezberdinetako agintari politikoen esku utzi dituzte.


Âą 18 //etorkizuna.eus 2016 abendua

15

hezkuntza


giza eskubideak ± 18 //etorkizuna.eus 2016 abendua

16

Salvamento Marítimo Humanitario, Zaporeak-Sabores Solidario eta Comunidad Sant’Egidio izan dira aurtengo René Cassin Sariko irabazleak Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak hiru erakunde horiek ”errefuxiatuen krisi humanitario amaigabe eta ankerraren aurrean justiziaren alde egiten ari diren borroka eta eman duten erantzun solidarioa” saritu nahi izan ditu Salvamento Marítimo Humanitario (SMH), Zaporeak-Sabores Solidario eta Comunidad Sant’Egidio erakundeak dira aurtengo René Cassin Sariko irabazleak. Epai horrekin, Eusko Jaurlaritzak hiru erakunde horiek errefuxiatuen krisi humanitarioaren aurrean eman duten erantzuna saritu nahi izan du. Sari banaketa ekitaldia abenduaren 12an ospatu zen (abenduaren 10 - Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna - aurten larunbata zen) eta bertan, urtero bezala,

Iñigo Urkulu Lehendakaria izan zen. Lehendakariak azaldu zuenez ”erakunde hauetan parte hartzen duzuen guztiok egin duzue kontzientziak agindutako aukera, eta zuen ekintzak gizakiaren ezaugarri onenen adierazpena dira: konpromisoa, enpatia eta elkartasuna. Gizarte bat definitzen duten balioak dira”. Bestalde, Lehendakariak egun horietan Turkian, Egipton, Somalian eta Nigerian izan ziren atentatuak aipatu

zituen. Urkulluk azaldu zuenez, ”ekintza terrorista guztiak gaitzesgarriak dira eta gure kondena irmoa jasoko dute, biktimei eragindako kaltea konponezina eta bidegabea delako”. Alde horretatik, elkartasun bihotzenekoa erakutsi zien. René Cassin Saria Eusko Jaurlaritzak sortu zuen, beren jardunaren bitartez gure gizartean giza eskubideen balioak nabarmenki sustatzen laguntzen duten pertsona fisiko nahiz juridikoen lana publikoki aitortzeko helburuz. 1887an


hezkuntza giza eskubideak Baionan jaiotako René Cassinek ematen dio sariari izena; izan ere, huraxe jotzen da Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren inspirazioiturritzat. Horrez gain, 1968an Bakearen Nobel Sariaren merezidun izan zen. Salvamento Marítimo Humanitario (SMH) gobernuz kanpoko euskal erakundea 2015ean sortu zen Egeo Itsasoko (Grezia) krisi humanitarioan laguntzeko. Bere helburua da itsasoan dauden pertsonen bizitza salbatzea, boluntariotza, solidaritate, gizatasun, unibertsaltasun, berdintasun, inpartzialtasun eta duintasun printzipioak kontuan izanda. Zaporeak-Sabores Solidario proiektua Intxaurrondotik Wokrora Elkartearen jarduera solidariogastronomikoa da, eta bere helburua da errefuxiatuei egunero jaten ematea Chíos irlan (Grezia) diharduten taldeekin lankidetzan. Comunidad de Sant’Egidio aspaldiko hamarkadetatik ari da erlijioen arteko elkarrizketa, herrien arteko senidetzea, pobreziaren aurka justiziaz borroka egitea eta heriotza-zigorra ezeztatzea sustatzen. Errefuxiatuek bizi duten dramari erantzuteko sortu dituzte ”korridore humanitarioak” izenekoak, eta Italiako agintarien eta gizarte zibilaren arteko bitartekotza-lana egiten du errefuxiatuei sarbide segurua ahalbidetzeko, ez dezaten itsasoan bizia arriskuan jarri.

Aieteko Pedagogia Baliabideen Zentro berria eztabaidagai Giza eskubideen eta hezkuntza arloko eragileen ekarpenek 2017an osatuko den zentroaren behin betiko proiektua osatuko dute Giza eskubideen eta hezkuntza arloko eragileak Aieteko Pedagogia Baliabideen Zentro berriaz eztabaidatu zuten pasa den azaroaren 11an Donostiako Aiete Jauregiko Bakearen Etxean. Aieteko Pedagogia Baliabideen Zentroa pasa den udan aurkeztu zen eta topaketa honen bidez egitasmoa eragileen artean ezagutarazi nahi izan da. Aipatu topaketan, gainera, 2017an D2016 Kultur Hiriburutzaren legatu gisa abiaraziko den behin betiko proiektua osatzen lagunduko duten ekarpenak jaso dira. Topaketan, Gipuzkoako Ahaldun Nagusi Markel Olanok, Donostiako Alkate Eneko Goiak eta Bake eta Bizikidetza Idazkari Nagusi Jonan Fernandezek erakunde-ekimen

honen lan-plangintza aurkeztu zieten bertaratuei. Bestalde, New Yorkeko Columbia Unibertsitateko irakasle eta Human Rights Education Associates erakundeko fundatzailekide eta aholkulari Felisa Tibbittsek hitzaldi bat eman zuen jardunaldian. Zentroa Euskadin dagoeneko martxan dauden beste azpiegitura batzuen pieza osagarria izango da eta bizikidetzaren etorkizunean jarriko du bere arreta, giza baliabideen inguruko hezkuntzaren ikuspegitik. Zentro honen jarduera urtebeteko maiztasuna izango duten bi ekitaldiren antolakuntzan oinarrituko da: Giza Eskubideen Aldeko Pedagogiabaliabideen Tokiko Azoka lehena eta Nazioarteko Mintegi bat bigarrena.

± 18 //etorkizuna.eus 2016 2016 abendua

17


giza eskubideak ± 18 //etorkizuna.eus 2016 abendua

18

Donostiako Udaletxea kolore gorriz argiztatu da heriotza zigorraren aurka Pasa den azaroaren 30ean Donostiako Udaletxearen aurrealdea kolore gorriz argiztatu zen heriotza zigorraren aurkako salaketa egiteko. Ekimen horren bidez Donostiako Udala Amnesty International eta Sant’Egidio Komunitatearen ”Biziaren aldeko hiriak/ Heriotza zigorraren aurkako hiriak” – ”Cities for life/Cities against the death penalty” ekimenera atxiki da. Era berean, azaroaren 30a ”Biziaren aldeko hiriak/ Heriotza zigorraren aurkako hiriak” – ”Cities for life/Cities against the death penalty” eguna izendatu du. Atxikimendu horren bidez Donostiak konpromisoa hartu du, atxikimendu honen harira erantzukizun handiagoa hartzea eta lan gehiago egitea bere eskumeneko arlo guztietan, heriotzazigorra gaitzesteko arrazoiei buruz eta abolizio-kanpainak mundu osoan egiten dituen aurrerapenei buruz informazioa ematea eta jendea sentikortzeko espazioak sortzea. Amnesty International erakundearen txosten baten arabera, 2015. urtean 1.634 pertsona hilarazi zituzten heriotza-zigorra dela eta. AIk salatzen duenez, kopuru hori 2014. urtean izan ziren exekuzioen bikoitza da eta 1989. urtetik eman den kopururik handiena. Izan diren exekuzio horietatik guztietatik % 89 Iran (977), Saudi Arabia (158) eta Pakistanen (320) izan ziren. Kopuru horiek ez dute Txinan izandako exekuzioak kontuan hartzen horien inguruko datu zehatzik ez dagoelako. Adituen ustetan Txinako datuak mundu osokoak baino handiagoak dira. Amerikako Estatu Batuan 28 pertsona exekutatu zituzten. AEB da 2015ean pertsona gehien exekutatu zituen bosgarren estatua. Hala ere, kopuru hori 1991. urtetik izan den kopururik baxuena da. AIk azaldu duenez, munduko 58 estatutan heriotza-zigorra indarrean da. Beste 140 estatuetan, berriz, heriotza-zigorra debekatuta dago.

Munduan bizi diren haurren laurden bat gatazka edo hondamendien eragina izan duten herrialdeetan bizi da Hezkuntza eta osasun zerbitzuak bermatu gabe dituzte kasu gehienetan UNICEFek ezagutzera eman duenez, 535 milio haur eta nerabe hondamendi edo gatazka armaturen baten eragina izan duen herrialderen batean bizi dira. Kopuru hori mundu osoan diren haur eta nerabeen laurdena litzateke. Hondamendi eta gatazka armatuen eraginez, haur horiek guztiek ez dute behar bezalako osasun-arreta edo hezkuntza kalitatea bermaturik. Kasu gehienetan, haur eta nerabe horiek Saharaz hegoaldeko Afrikan, Ekialde Hurbilean eta Afrikako Iparraldean bizi dira. UNICEF erakundearen 70. urteurrena dela eta Anthony Lake zuzendari exekutiboak egindako

adierazpenetan azaldu zuen moduan, “50 milioi haur eta nerabe baino gehiagok bere etxeetatik alde egin behar izan dute gatazka armatuak direla eta. Sirian, adibidez, 500.000 haur inguru setiatuta dauden 16 zonaldetan bizi dira inolako laguntza humanitariorik gabe. Nigerian ere milioi bat haur baino gehiagok bere etxea utzi behar izan du”. Zorionez, badira itxaropenerako datuek ere. Horrela, adibidez, bost urte bete aurretik hiltzen diren aurren kopurua erdira murriztu da azken 25 urteetan eta asko pobrezia egoeratik atera dira. Eskolare joateko aukera duten gatzeen kopurua ere nabarmen hazi da azken hamarkadetan.


Emakume eta adingabeen sexurako salerosketari buruz hausnarketa Arartekoak eta Emakundek antolatuta, hainbat adituk gai horien inguruan eztabaidatu dute Gasteizen Arartekoak eta Emakundek antolatuta emakume eta adingabeak salerosteari buruzko jardunaldia egin zen pasa den

azaroaren 10ean Gasteizko Europa jauregian. Jardunaldia Emakundek antolatzen ohi duen Berdintasunerako

GIZA ESKUBIDEAK ATALA EUSKO JAURLARITZAKO, LEHENDAKARITZAKO BAKEGINTZA ETA BIZIKIDETZARAKO IDAZKARITZA NAGUSIKO BIKTIMEN ETA GIZA ESKUBIDEEN ZUZENDARITZAREN LAGUNTZAREKIN BURUTZEN DA

LEHENDAKARITZA Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusia

PRESIDENCIA Secretaría General para la Paz y la Convivencia

hezkuntza giza eskubideak

19 ± 18 //etorkizuna.eus 2016 2016 abendua

gunearen barruan kokatzen da. Jardunaldiaren xedea fenomeno unibertsala den eta emakumezkoen eta neskatoen eskubideak sistematikoki urratzen dituen salerosketaren kausak zein diren aztertzea izan zen. Aldi berean, pertsonen salerosketari Espainiako estatuan eta nazioartean zein lege aplikatzen zaizkion ezagutzera eman ziren. Emakume eta adingabeen salerosketa giza eskubideen urraketa eta emakumeen kontrako indarkeriaren testuinguruan kokatzen da. Emakundeko Zuzendari Izaskun Landaidak azaldu zuenez, ”urraketa horren desagerraraztearen alde lan egiteko beharrezkoa da giza eskubideetan oinarrituta eta genero eta kultura aniztasunaren ikuspegiak kontuan hartuta lan egitea”. Manuel Lezertua Arartekoak, berriz, emakume eta adingabeen sexurako salerosketa emakume eta gizonen berdintasun ezaren arazo estruktural eta mundu mailakoaren manifestazio lazgarrienetako bat dela azpimarratu zuen. Gizakien salerosketa kezkatzeko moduko neurriko fenomenoa da mundu osoan, eta gizakiak merkantzia hutsera gutxiesteko modu mingarrienetakoa da. Giza eskubideen urraketa larrienetakoa ere bada. Gizakiak sexurako salerostea batez ere, emakumeak eta neskak, horiek baitira biktima ohikoenak - merkataritza bidegabe horren alde ankerrenetakoa da. Izan, emakumeek han-hemen, mundu osoan, pairatzen duten berdintasun faltaren beste adierazpen bat da, eta emakumeen kontrako indarkeriaren adibide gordin; halaxe aitortuta dauka Nazio Batuek 1993. urtean Emakumeen kontrako indarkeria ezesteko argitaratutako adierazpenak.


gazteria ± 18 //etorkizuna.eus 2016 abendua

20

‘Zeuk esan’ arreta telefonoan jasotako deiak % 40 gehitu dira Zerbitzua adingabeei laguntzera zuzenduta dagoen arren helduen deiak ere jasotzen dira Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburu Cristina Uriartek eta Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Ángel Toñak Zeuk Esan gazteentzako arreta zerbitzuaren balorazioa egin zuten pasa den azaroaren 18an Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna zela eta. Bi agintariek azaldu zutenez, gero eta gehiago dira 116111 telefono bidezko zerbitzura jotzen duten gazte eta nerabeak. Horrela, ezagutzera eman diren datuen arabera, aurtendo urtarriletik urrira bitartean deien kopuruak % 40 egin du gora, joan den urteko aldi berarekin alderatuta, 608 eta 307, hurrenez hurren. ”Joan den urtean, Lehen Hezkuntza ko, Bigarren Hezkuntza ko eta Lanbide

Heziketako ikastetxeetan zerbitzua ezagutarazteko kanpaina jarri zen abian, 8 eta 18 urte arteko gazteek zerbitzua ezagut zezaten”, azaldu zuen Uriartek. Kanpainia horri esker, gainera, ikastetxe horietako irakasleek ere zerbitzua hobeto ezagutzeko aukera izan zuten. Irakasleek zerbitzu hori ezagutzea oso garrantzitsutzat jo zuen Uriartek, izan ere, ”izatez, profesional horiek adin txikikoekin etengabe harremanetan daudenez gero, hauteman dezakete, edo gutxienez susma dezakete, adin txikikoak kalteberatasunegoeran dauden edo babesik gabe geratzeko arriskuan dauden edo haien eskubideak urratzeko arriskuan dauden”. Toñak berriz, Zeuk esan zerbitzua gazte eta nerabeentzat oso lagungarria dela

azpimarratu zuen ”adin txikikoen arazoei eta kezkei arreta emateko, arazoak eta kezkak edonolakoak izanik ere”. Zerbitzua adin txikikoei laguntzera zuzentzen bada ere, 116111 telefonoan helduen deiak ere jasotzen dira, hala nola gurasoenak, familiakoenak, irakasleenak, arautu gabeko irakaskuntzako profesionalenak eta/edo monitoreenak, eta haurtzaroarekin eta nerabezaroarekin lotzen diren gainerako pertsonenak. Izan ere, aurre egin ezin dieten edo nola aurre egin ez dakiten askotariko egoerak bizi ditzakete helduek, hala nola eskolajazarpena; halako kasuetan, hain zuzen ere, garrantzi handikoa da telefonoaren bidez arreta egiten duen talde profesionalak emandako orientabidea


ZEUK ESAN ZERBITZUAK http://zeukesan.blog.euskadi.eus/ http://helduakzeukesan.blog.euskadi.eus/ https://www.youtube.com/user/Zeukesan @Zeukesan http://zeukesan.zerbitzuak.org/

gazteria

www.euskadi.eus/zeukesan

21 ± 18 //etorkizuna.eus 2016 abendua

eta aholkularitza. Gainera, zerbitzuak aukera du Euskal Autonomia Erkidegoan haurrei eta gazteei zuzendutako baliabide nagusietara bideratzeko gaia eta baliabide horiekin koordinatzeko. Haurren eta nerabeen arretarako 116111 telefonoak –Europa osoan bakarra– hedabideetan izan duen hedapen handia ere nabaritu da. Horren lekuko, azken bi hilabeteotan (irailean eta urrian) helduek adin txikikoek baino gehiago deitu dute, eta hori ez zen ohikoa; aurten gazteek % 30 gehiago erabili dute 116111 telefonoa. Dei gehienak adin txikikoen deiak dira –hiru deitatik ia bi–, batez ere 12 eta 15 urte artekoenak (zerbitzu horretara helduek ere jotzen dute, eta horien artean % 75 kezkatuta dauden gurasoak dira eta, gero, profesionalak daude). Haatik, irailean eta urrian ezohiko kopuruak erregistratu dira, helduen deiak % 13,6 gehiago izan baitira.

Unibertsitatea Berrikuntza Europa Kultura


gazteria

Gaztelania hizkuntza nagusia EAEko gazteen harremanetan

Âą 18 //etorkizuna.eus 2016 abendua

22

Gazteen artean euskararen ezagutza gero eta handiagoa izan arren lagunekin euskaraz hitz egiten duten gazteen kopurua aurreko urteetako mailan dago Gazteen Euskal Behatokiak bildu dituen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen % 26,4k euskara erabiltzen du gaztelania baino gehiago edo gaztelania bezain beste lagunekin dituen harremanetan. Datu horien arabera, aipatu adin tarte horretako gazteen euskararen ezagutza maila ia hamabost puntutan hazi da azken hamabi urteetan, % 55,5etik % 69,3ra, hain zuzen ere. Hala ere, lagunekin euskaraz hitz egiten dutenen portzentajea nahiko egonkor mantendu da 2004tik hona. Urte horretan, lagunekin euskaraz hitz egiten zuten gazteen kopurua % 26,9koa zen, hots, orain baino 0,5 gehiago. Datuak, beraz, ezin dira oso positibotzat jo. Hala ere, lagunekin euskaraz hitz egiten duten gazteen ehunekoa Euskadiko biztanleriaren batezbestekoa baino handiagoa dela azpimarratu behar da. Horrela, gazteen artean lagunekin euskaraz hitz egiten duten kopurua % 26,4 den bitartean, hamasei urtetik gorako biztanleen artean kopuru hori 21,4ra jaisten da.


EUSKARAREN EZAGUTZAREN BILAKAERA ETA LAGUNEKIN EUSKARAZ HITZ EGITEAREN BILAKAERA EUSKADIKO GAZTEEN ARTEAN (%)

80

gazteria

70 60 50

23

40 30 20

2004

2008

2012

2016

ITURRIA: Gazteen Euskal Behatokia

Âą 18 //etorkizuna.eus 2016 abendua

Lurralde historikoetan jasotako datuak aztertzen badira, Gipuzkoa da euskaraz erlazionatzen diren gazte gehien duen lurraldea. 2016an Gipuzkoako gazteen % 45,7k diote lagunekin euskaraz gaztelaniaz baino gehiago edo gaztelaniaz beste hitz egiten dutela. Bizkaian ehuneko hori % 18,5era jaisten da eta Araban are gehiago, % 10,8raino. GEBek emandako datuetan adin tarte desberdinen artean diren aldeak ere aztertzen dira. Datuek azaltzen dutenez, zenbat eta gazteagoa izan orduan eta gehiagok daki euskaraz ondo hitz egiten. Horrela, 15 eta 19 urte bitartekoen artean % 81,3k diote ondo hitz egiten duela euskaraz. Ehuneko hori % 69,5era jaisten da 20 eta 24 urte bitartekoen artean eta % 59,1era 25 eta 29 urte bitartekoen artean. Hala ere, lagunekin euskaraz hitz egiten dutenen ehunekoa antzekoa da hiru taldeetan: % 27,6koa da 15 eta 19 urte bitartekoen artean, % 26,7koa 20 eta 24 urte arte dutenen artean eta % 25,2koa 25 eta 29 urte bitartekoen taldean.


gazteria

Bilboko Udalak gazteen aisia ohiturak aztertuko ditu

Âą 18 //etorkizuna.eus 2016 abendua

24

Helburua alkoholaren kontsumoa ardatz duten aisia ereduei alternatiba bat ematea da. 800 gazte inguruk parte hartu du azterlan horretan Alkoholaren kontsumoa gazteen artean arduradun politikoei kezka sortzen dien afera da. Gazte gehienen aisia ohiturek alkohola dute ardatz, bereziki, gauean. Horren adibiderik garbiena kale-zurruta edo botilioia dugu. Aisia eredu horri alternatiba eman nahian, Bilboko Udalak, Deusto Unibertsitateko Aisia Ikasketen Institutuarekin batera, hiriko gazteen ohiturak aztertu nahi ditu. Horretarako, hiriko 18 eta 25 urte bitarteko 800 gazterekin egingo du lan. Azterlan horren emaitzak urte 2017ko bigarren hiruhilekoan aurkeztuko dira. Gazteria eta Kirola zinegotzi Oihane Agirregoitiak azaldu duenez, “ez du zentzurik gazteentzako programak garatzea gazteen parte-hartzerik gabe�. Azterlana Bilboko auzo desberdinetan gauzatuko da eta jasotzen den informazio hoirrekin guztiarekin aditu talde batek aisialdi proposamen bat garatu du. Proposamen horrek lan ildo nagusi bat izango du: alkoholik gabeko aisia. Izan ere, prozesu horren guztiaren helburu nagusia gazteentzako alkoholik gabeko aisia alternatiba bat garatzea da.


Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiak #IzanZuAldaketa leloa duen kanpainia gauzatu dute boluntariotzari lotutako ekimenak sustatzeko eta boluntarioek egiten duten lana balioan jartzeko. Kanpainia nagusiki sare sozialen eta internet bidez zabalduko da. Kanpainia EGKren barruan den Astialdi Foroa lantaldearen eskari bati erantzuten dio. Kanpainiaren

aurlkezpen ekitaldian Bizkaiko Foru Aldundiko Bizkaiko Behatokiko zuzendari Maitane Leizaola eta EGK presidente Maialen Olabe izan ziren. Leizaolak azpimarratu zuenez, ”Bizkaiko gazteen aldeko apustu argia egin nahi dugu, erakunde guztien parte hartzearekin, eta, jakina, gazteen parte hartzearekin ere bai”. Bi erakundeek 168.000 euroko lankidetza hitzarmena sinatu dute ekimenak sustatu ahal izateko.

25 ± 18 //etorkizuna.eus 2016 abendua

Gazteen boluntariotza sustatzeko kanpainia EGK eta BFAren eskutik

Gazteen Euskal Behatokiak egin duen ”Euskadiko gazteak sare sozialetan” txostenaren arabera 15 eta 29 urte bitarteko Euskadiko gazteen % 99k sare sozialen bat erabiltzen du eta % 97,5ak egunero erabiltzen ditu sare sozialak. Txosten horren arabera, gazteek gehien erabiltzen dituzten sare sozialak WhatsApp, Facebook, Instagram eta Youtube dira. Gazteek, batez ere, harremanak izateko eta irudiak partekatzeko erabiltzen dituzte sare sozialak. Zentzu horretan, azpimarratu behar da neskak mutilak baino gehiago konektatzen ohi direla. Adinaren arabera ere sare sozialen erabilera aldatzen dela azaltzen du GEBek egin duen txostenak. Horrela, 20 urtetik beherako gazteek gehien erabiltzen dituzten sareak WhatsApp, Instagram, YouTube, Snapchat, Twitter eta Spotify dira. 20 urtetik gorakoek, berriz, WhatsApp, Facebook eta Linkedin erabiltzen dute gehien. Oro har, gazteenek (15-19 urte) apur bat gehixeago erabiltzen dituzte sare sozialak: batez beste, 3,4 saretara konektatzen dira, egunean. 20-24 urte bitartekoak, batez beste, 3 sare sozialetara konektatzen dira egunean, eta kopuru hori 2,5era jaisten da 25 eta 29 urte bitartekoen artean.

gazteria

Euskadiko gazteen % 97,5ak egunero erabiltzen du sare sozialen bat


gazteria ± 18 //etorkizuna.eus 2016 abendua

26

Euskadiko gazteen % 11,5ak boluntario-lanak egiten ditu Gero eta gehiago dira Euskal Autonomia Erkidegoan horrelako lanak egiten dituzten gazteak. Boluntariotza ohikoagoa omen da nesken artean. Abenduaren 5ean Boluntarioen Nazioarteko Eguna ospatzen ohi da. Boluntario-lana Euskadiko gazteen artean gero eta arrakasta handiagoa duen jarduera dugu. Horrela, Gazteen Euskal Behatokiak (GEB) jaso ahal izan dituen datuen arabera, EAEko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen % 11,5ak gaur egun horrelako lanak egiten dituela adierazi du. Gainera, aipatu adin tarte horretako gazteen % 19,1ak, nahiz eta orain horrelako lanik ez egin, aurretik boluntariolanak egin izan dituela adierazi du. Bi kopuruak elkartuta, gazteen heren batek boluntario-lanak egiten dituela ondoriozta genezake. GEB-en datuen arabera, boluntariotza ohikoagoa da neska gazteen (% 15,1) artean mutil gazteen (% 8,0) artean baino. Adinari dagokionez, berriz, 20 eta 24 urte bitarteko gazteak lirateke boluntariotzan gehien aritzen direnak.

BOLUNTARIOTZAN IZANDAKO ESPERIENTZIAREN ARABERA, GAZTEEN BANAKETAREN BILAKAERA (%)

0

20

40

60

80

100

ITURRIA: Gazteen Euskal Behatokia

hezkuntza, hizkuntza politika eta kultura saila

Departamento de EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA

Gazteria Zuzendaritza

Dirección de Juventud


Arabako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Probintzia plaza 13, behea 01001 Gasteiz • 945 181700 • www.alava. net/ifj • www.gazteinformazioa.net • www. facebook/infogaztea.araba • informazioa@ ifj.alava.net Gasteizko Udala. Gazte Informazioko Udal Bulegoa. Espainia plaza behea. 01001 Gasteiz • 945 161330 • www.vitoria-gasteiz. org/omij • www.vitoria-gasteiz.org/gazteria • coordinaomij@vitoria-gasteiz.org Arabako Kampuseko Gazteentzako Informazio Bulegoa. Apraiztarrak 1Unibertsitate-Pabiloia 01006 Gasteiz • 945 014336 • www.ehu.es • www. gazteinformazioa.net • oij-ar@ehu.es Laudioko Lamuza Gazte Informazio Gunea. Lamuza 13 01400 Laudio • 94 4034921 • infogazte@laudiokoudala.net

Bizkaia Bizkaiko Gazteriaren Informaziorako Lurralde-Zentrua. Rekalde Zumarkalea, 30 - 1, 48009 Bilbao • 94 6083926 /94 6083920/94 6083934 • www.bizkaia.net/ gazteria • gazteinformazioa@bizkaia.net Abanto -Zierbenako Gazte Informazio Bulegoa.Bizkaia Plaza, 3 (Atzealdea) 48500 Abanto-Zierbena • 94 6363769 • gazteria@ abanto-zierbena.org Ikusi Makusi Baliabide Zentroa. Areitzo, 2 48810 Alonsotegi • 94 4980807 • ikusimakusi@alonsotegi.net Zornotzako Gazte Informazio Bulegoa. Zelaieta Parkea, s/n 48340 AmorebietaEtxano • 94 6300649/50 • www. ametxgazteria.net • gazteinfo@ametx.net Arrigorriagako Gazte Informazio Bulegoa. Gaztegunea. Ugertza bidea, 1 48480 Arrigorriaga • 94 6001876 • arrigorriaga.eus • gaztegunea@arrigorriaga. eus Artzentaleseko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Aguirre, 23 48870 Artzentales • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gaztezer Balmasedako Gazte Informazio Gunea.Pio Bermejillo, 19 48800 Balmaseda • 94 6800240 • www.balmabegi.com • www. balmaseda.net • gaztezer@balmaseda.net Barakaldoko Gazte Informazio Zentrua. San Juan, 17 48901 Barakaldo • 94 4789596 / 94 4789599 •www.gaztebulegoa.net • gaztebulegoa@barakaldo.org Gurutzetako Gazte Informazio Gunea. Balejo, 4 48903 Barakaldo • 94 4789487 • www.gaztebulegoa.net • gaztebulegoa@ barakaldo.org Zirtzart Gazte Informazioko Udal-Bulegoa. Basozelai, 11 48970 Basauri • 94 4666430 • www.facebook.com/basaurion • zirtzart@ basauri.net Bermeoko Gazte Informazio Bulegoa. Gizarte-Kultura Etxea Irakaskintza, 14-16 48370 Bermeo • 94 6179158 •www.giz. bermeo.org • giz@bermeo.org BIZ Bilbao Informazio Zerbitzua. Zabalguneko Eraikina. Zabalguneko Plaza, 11 48009 Bilbao • 94 4204488 • bilbaoiz@

EDEko Gazte Informazio Bulegoa. Simón Bolívar, 8 B –behea 48010 Bilbao • 94 4029090 • www.fundacionede.org • gazteinformazioa@fundacionede.org Txorierriko Gazte Informazio Bulegoa. Txorierri etorbidea, 9, behea 48160 Derio • 688 629965 • www.txorierrikogazteak.com • oij@e-txorierri.com Durangoko Gazte Informazio Bulegoa. Pinondo Plaza, 1 48200 Durango • 94 6030030 • informazioa@durango-udala.net Erandioko Gazte Informazioa Bulegoa. Irailaren 23 enparantza 48950 Erandio • 94 6025891 • gazteinfo@erandioko-udala.net Ermuako Gazte Informazio Bulegoa. Lobiano Kultur Gunea. Goienkale, 10 48260 Ermua • 943 708700 • oij-gib@udalermua.net Mugarri Gazte Informazio Gunea. Mugarri Gazte Etxea. Elizarako Sarbidearen Kalea, 2 48450 Etxebarri • 94 4261861 • www. mugarri.net • mugarri@mugarri.net, mugarri.gazte@gmail.com Galdameseko Gazte Informazio Gunea. San Pedro, 6 48191 Galdames • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org

Busturialdeko Gazte Bulegoa. Zubietaerrota Eraikina, Kurtzero auzoa 48392 Muxika • 670 509752 • www.busturialdekogazteplana. com • gaztebulegoa@ busturialdekogazteplana.com

Gipuzkoako Campuseko Gazte Informazio Bulegoa.Ignacio M. Barriola eraikina. Elhuyar enparantza, z/g 20018 Donostia • 943 018135 / 943 018138 • svrgazte@ sv.ehu.es. svrbegaz@sv.ehu.es

Induma Informazio Bulegoa. Zubieta, 16 48410 Orozko • 94 6339945 • infoinduma@ yahoo.es

Koldo Mitxelena kulturunea. Infoteka. Gazte Informazio Gunea. Koldo Mitxelena Kulturunea. Urdaneta kalea, 9 20006 Donostia • 900 110 111 • www. gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa.net

Plentziako Gazte Informazio Gunea. Goenkale, 25n 48620 Plentzia • 94 6770989 • gazteinfo.plentzia@bizkaia.org Gazte Informazio Zentroa. Santa Clara Kultura Zentroa. Martín Fernández Villarán, z/g 48920 Portugalete • 94 4729313 • www.juventudportugalete.org • juventud@ portugalete.org • gaztegela@gmail.com Portugaleteko Gazte Informazio Gunea Gazte Gela. Zubeldia Maisua, z/g 48920 Portugalete • 94 4616638 • www. juventudportugalete.org • aulajoven@ portugalete.org Gaztebox Santurtziko Gazte Informazio Bulegoa. Santurtzi Parkea, z/g 48980 Santurtzi • 94 4836110 • gib-oij@santurtzi.net

Gernika-Lumoko Gazte Informazio Bulegoa. Foru Plaza, nº 2 48300 Gernika-Lumo • 94 6270215 • gazteger@sarenet.es

Sopelanako Gazte Bulegoa. Kurtzio Kultur Etxea, Mendieta, 11 48600 Sopelana • 94 4065505 • www.sopelanagaztea.blogspot. com • www.sopelana.net • oij@sopelana.net

Getxoko Gazte Informazio Bulegoa. Tangora Etxea. Algortako Etorbidea, 98 48991 Getxo • 944 660 353 • gaztebulegoa@getxo.net

Turtziozko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Agirre, 61 48880 Turtzioz • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org

Gordexolako Gazte Informazio Gunea. Molinar Plaza, 11 48192 Gordexola • 638 050 762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Gorlizko Gazte Informazio Gunea. Krutzeta, 5 48630 Gorliz • 94 6774000 • gazteria@ gorliz.net Gueñeseko Gazte Informazio Gunea. Enkarterri, 2 48840 Güeñes • 94 6690877• www.gugaz.org • info@gugaz.org Arratiako Gazte Informazio Bulegoa. Igorreko Kultur Etxea. Elexalde, 8 48140 Igorre • 639 018133 • gib-arratia@ gorbeialdea.com Karrantzako Gazte Informazio Gunea. Concha Enparantza, 1 48895 Karrantza • 638 050762 • gazteplana1@enkarterrialde. org Lanestosako Gazte Informazio Gunea. Manuela Sainz de Rozas, 1 48895 Lanestosa • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde. org Euskal Herriko Unibertsitatearen Bizkaiko Campuseko Gazte Informazio Bulegoa. Sarriena auzoa, z/g, Apia Bidea (Gizarte eta komunikazio behealdea) 48940 LEIOA • 94 6015100 • oij-bi@ehu.es Aterpe Leioa Gazte Informazio Zentroa. Aldapabarrena, 2 48940 Leioa • 94 4055850 • gazte@leioa.net Lekeitioko Gazte Informazio Bulegoa. Eliz Atea, 12 48280 Lekeitio • 94 6243591 • gazte-bulegoa@lekeitio.com Mañariko Gazte Informazio Gunea. Herriko plaza, z/g 48212 Mañaria • 94 6818998 • kultura.manaria@bizkaia.org Mungiako Gazte Informazio Bulegoa. Arana Goiri´tar Sabin, 13 48100 Mungia • 94 6553353 • mungia.gib-oij@astiune.com Muskizko Gaztegune. Meatzari Plaza, 2 48550 Muskiz • 94 6708037 • www. muskizkogaztegunea.blogspot.com • gaztebulegoa@muskiz.com

Gazte Info Gazte Informazio Bulegoa. Udiarraga, 39 48490 Ugao-Miraballes • 94 6322014 • gazteinfo.ugao@ortzadar.es Urduñako Gazte Informazio Gunea. Kultur Etxea. Andra Mari, z/g 48460 Urduña • 945 384884 • xarteaga@urduna.com Sestaoko Gazte Informazio Zentroa. La Iberia, z/g 48910 Sestao • 94 4956127 • cijsestao@sestao.eus Zallako Gazte Informazio Bulegoa. Madres Irlandesas, 4 48860 Zalla • 94 6391396 • www.ibilimunduan.com • oij@zalla.org • infogazte@zalla.org

Gipuzkoa Andoaingo Gazte Informazio Bulegoa. Ambrosia Olabide Zentroa. Pio Baroja kalea, 1. 20140 Andoain • 943 593911 • gibandoain@euskalnet.net Arrasateko Gazte Informazio Bulegoa. Garibai Etxea. Biteri etorbidea, 3 20500 Arrasate • 943 252065 • www. gaztebulegoa.com • gaztebulegoa@ arrasate-mondragon.net Astigarragako Gazte Informazio Puntua. Kultur Etxea. Kale Nagusia, 48. 20115 Astigarraga • 943 331067 • www. astigarraga.net • gazteinfor@astigarraga.net Azkoitiako Gazte Informazio Bulegoa. Aita Madinabeitia plaza z/g 20720 Azkoitia • 943 026027 • www.artxamendi.net • gib@ euskalnet.net Azpeitiako Gazte Informazio Bulegoa. Plaza Txikia z/g 20730 Azpeitia • 943 157160 • gib@azpeitia.net Gipuzkoako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Gaztegunea. Anoeta, 28 20014 DonostiaSan Sebastián • 900 110111 / 943 472617 • www.gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa. net

Donostiako Gazte Informazio Bulegoa. Goikoa jauregia. Mari kalea, 1. 20003 Donostia • 943 481435 • www.donostia.eus/ gazteria • gazteinfo@donostia.eus Eibarko Gazte Informazio Bulegoa. Portaela Kultur Etxea, Bista Eder 10. 20600 Eibar • 943 708435 • infojuven.ei@eibar.net Elgoibarreko Gazte Informazio Bulegoa. Foruen Plaza z/g, 20870 Elgoibar • 943 257986 • www.elgoibar.org/webb/ gazteriazalag.htm • gazteinformazioa@ elgoibar.net Errenteriako Gazte Informazio Bulegoa. Merkatuzar. Pablo Iglesias, 3. 20100 Errenteria • 943 449640 • www. gaztebulegoa.errenteria.net •gazteria@ errenteria.net Hernaniko Gazte Informazio Bulegoa. Hernaniko Udal Kiroldegia, Elkano z/g. 20120 Hernani • 943 552185 • www. hernani.net • kirola@hernani.net Hondarribiako Gazte Informazio Bulegoa. Javier Ugarte 6. 20280 Hondarribia • 943 644752 • gip@hondarribia.org Irungo Gazte Informazio Bulegoa. Foruen Karrika, 2 behea. 20302 Irun • 943 505444 / 943 505643 • www.irun.org/igazte • infojuvenil@irun.org Lasarte-Oriako Gazte Informazio Bulegoa. Manuel Lekuona Kultura Etxea. Geltoki kalea, 18. 20160 Lasarte-Oria • 943 376181 • www.lasarte-oria.org • gazteinfo@lasarteoria.org Legazpiko Gazte Informazio Bulegoa.Kultur Etxea, Latxartegi, 3. 20230 Legazpi • 943 737203 • gazteria.le@legazpi.net Oiartzungo Gazte Informazio Puntua. Mendiburu 5, behea. 20180 Oiartzun • 943 491105 • www.gazteoiartzun.net • gazteinfo@oiartzun.org Oñatiko Gazte Informazio Puntua. Foruen Enparantza, 4 – behea. 20560 Oñati • 943 718257 • www.oinati.org • gazteinformazioa@oinati.net Ordiziako Gazte Informazio Puntua. Barrena Jauregia Kultur Etxea, 2º - 3 20240 Ordizia • 943 805634 • www.ordizia.org • gazteria@ ordizia.org Tolosako Gazte Informazio Bulegoa. Antonio Maria Labaien Kultur Etxea, Triángulo 1. 20400 Tolosa • 943 670383 • www. zazpitantriangulon.com • gazteria@ tolosakoudala.net Urnietako Gazte Informazio Bulegoa. Idiazabal 13 20130 Urnieta • 943 333973 • www.urnieta.org • gazteinformazioa@ urnieta.org Villabonako Gazte Informazio Bulegoa. Katea Etxea. Kale Nagusia, 79 20150 Villabona • 943 694787 • gazteria@villabona.net Zarautzeko Gazte Informazio Bulegoa. Zinema Pilotalekua. Zigordia Kalea, 34 20800 Zarautz • 943 005122 • www.zarautz. org • gazteinformazioa@zarautz.org

gazteria

Eusko Gazteen Informazio eta Dokumentazio Zentro Koordinatzailea. Donostia kalea, 1 01010 Gasteiz. • 945 019539 • www. gazteinformazioa.net •gazteinformazioa@ ej-gv.es • gazteinfoeuskadi@gmail.com

ayto.bilbao.net

27 ± 18 //etorkizuna.eus 2016 abendua

Araba


gazteria Âą 18 //etorkizuna.eus 2016 abendua

28

Berbagunearen V. edizioak euskararen erabilera sustatu nahi du Bilbon Era guztietako euskaldun hiztunak bildu nahi dira Azkuna Zentroan eguneroko bizimoduan euskaraz egiteak duen garrantzia aitortzea Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko euskaltegien sarearekin batera euskararen kaleko erabilera sustatzeko xedea duen Berbagunearen edizio berri bat antolatu dute. Hitzordua abenduaren 14an izango da Azkuna Zentroan eta, bertan, 1.600 pertsona baino gehiagoren parte-hartzea lortzea espero da. Edizio berri honen xedea euskara kalera ateratzea eta adin guztietako euskaldunek mahai baten inguruan zenbait gairi buruz (kultura, kirola, aisia, sare sozialak...)

euskaraz aritzea da. Berbaguneak euskaraz ulertzeko eta berba egiteko gai diren pertsonak bilduko ditu, kezka bera duten pertsonekin hizketan, giro atseginean, aritu nahi badute. Aurtengo edizioan, zenbait ikastetxetako eta Bilboko euskaltegietako euskara-ikasleen laguntza izateaz gain, herritarren parte-hartzea ere izatea espero da. Ekitaldia erakargarria izateko kultura, gizarte, ekonomia, kirol eta politika-arloko eragileek ere parte hartuko dute.

Rafael Mikoleta Ipuin-lehiaketaren XXIX. edizioa Jada zabalik da Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak Bilboko ikastetxeetako lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleentzat antolatzen duen Rafael Mikoleta euskarazko ipuin-lehiaketaren XXIX. edizioa. Lanak aurkezteko epea urtarrilaren 31an amaituko da. Irabazleak maiatzean ezagutzera emango dira. Parte-hartzaileen adinaren araberako lau kategoria daude (A, B, C eta D) eta guztira hamabi sari banatuko dira, hiru kategoria bakoitzeko. Epaimahaia literaturaren munduarekin lotutako zortzi kidek osatuko dute; guztiak ere Bilbon bizi direnak.


gazteria

Gazteentzako emantzipazio programa Bilboko gazteentzat Bilboko Udal Etxebizitzak erakundeak 175 euroko alokairua duten pisuak jarri ditu 35 urtetik beherako gazteentzat Otxarkoaga auzoan Bilboko Udalaren Udal Etxebizitza erakundeak gazteen emantzipazioa errazteko programa jarri du abian. Programa horri esker, Bilboko gazteek etxebitza bat alokatzeko aukera izango dute Otxarkoaga auzoan hileko 175 euroren truke eta hiru urteko kontratu berriztagarriarekin. ”Gazteentzako Emantzipazio Programa” izena duen programa hori ”Otxarkoagako biztanleak sustraitzeko programa”ren barruan aurkitzen da eta 35 urtetik beherako pertsonei zuzentzen zaie. Aipatu programa horretan parte hartu nahi duten gazteek zenbait baldintza bete beharko dituzte. Lehenik eta behin, Etxebiden egon behar dute inskribatuta etxebizitza eskatuz eta Bilbon egon behar dute erroldatuta. Gainera, 15.000 eurotik gorako diru sarrera haztatuak eduki behar dituzte

eta bizikidetzako unitateak bat eta hiru kideen artean eizan beharko du. Hasiera batean 45 etxebizitza eskainiko dira. Programaren indarraldia eta etxebizitzen eskaintza udal parke publikoaren beharrizan orokorren araberakoak izango dira. Bilboko Udal Etxebizitzak erakundeak aplikazio informatiko espezifiko bat garatu du programa aurrera atera ahal izateko. Programan interesa duten gazteek pasahitza eta erabiltzaile esklusibo, pertsonal eta besterenezinak jasoko dituzte interesatzen zaien pisua aukeratzeko, ikusteko eta nahi badute alokatze-kontratua sinatzeko. Gazteentzako Emantzipazio Programak ez du esleipenerako denbora lehentasunik ezartzen, Otxarkoagan bertan bizi diren eskatzaileen kasuan izan ezik; horiek lehentasuna edukiko baitute.

Esan bezala, Gazteentzako Emantzipazio Programa Otxarkoagan garatzen ari den programa zabalago baten barruan kokatzen da. Programa horrek jada berrogeita hamar etxebizitza esleitu ziren alokairu babestuan, erosteko eskubidearekin Batez besteko errenta hilean 277 eurokoa da eta salmentarako batez besteko prezioa, berriz, 55.000 eurokoa. Zozketa publikora laurehun eskari inguru aurkeztu dira. Otxarkoagako biztanleak sustraitzeko programak 35 urtetik beherako gazteentzako etxebizitzen programan jarraitzen du eta laster beste ekimen batzuk jarriko dira abian, etxebizitza eta Otxarkoagako ekimen eta jarduera ekonomikoaren sustapena lotuko dituena. Bilboko Udal Etxebizitzak erakundeak 1.253 etxe eta 334 lokal dauzka auzoan, hau da, Otxarkoagako higiezinen parkearen herena.

± 18 //etorkizuna.eus 2016 abendua

29





Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.