±18 60 apirila 2017

Page 1

¹18 ¡ presta ezazu zure etorkizuna

Hezkuntza

Bi ikasgai gainditu gabe DBH titulua lortu ahal izango da Bost ikasleetatik batek eskolajazarpena pairatzen du PISA txostenaren arabera

www.etorkizuna.eus

apirila 2017

Gazteria

... eta gehiago

Euskadi erreferente gazteen menpekotasunen alorrean

IGazte

Jaurlaritzako IV. Gazte Plana

Neska eta mutilen arteko eten digitala desagertu da

Giza Eskubideak BGazte

60



apirila 2017

60

±18 • presta ezazu zure etorkizuna hezkuntza

±18 presta ezazu zure etorkizuna www.etorkizuna.eus

4

Euskadik eskola-uzte goiztiarraren inguruko datuak hobetu ditu

5

Lanbideren Future Lan tresnak 2030. urtera arte enplegu eskaera nolakoa izango den ezagutzen lagunduko du

6

Bi ikasgai gainditu gabe ere DBHko titulua lortu ahal izango da

8

Batxilergoko Sari Bereziak

10

Bost ikasleetatik batek eskolajazarpena pairatzen du PISA txostenaren arabera

14

Eusko Jaurlaritza eta enpresen arteko hitzarmena Lanbide Heziketa sustatzeko

giza eskubideak 16

Giza Eskubideen eta Bizikidetzaren Plan berriaren errokak

10

20

gazteria koordinatzailea: Jon Mikel Zabalegi erredakzioa: Ana Belén Sánchez, José Poza, Jon Lasa, Patricia Aldama, Amaia García, Naiara Pardo, Cristina Domínguez. Diseinua: JP Argazkiak: Markel Redondo / Artxiboa Erredakzioa eta publizitatea: Iparragirre 17, 1.Esk. 48009 BILBO. Tfnoa.: 94 424 75 94. Posta-e: info@etorkizuna.eus Lege Gordailua: BI - 716 - 09

20

Jaurlaritzako IV. Gazte Planak enplegua eta emantzipazio aukerak izango ditu ardatz

22

Euskadi erreferente gazteen menpekotasunen alorrean

26

Igazte.

28

BGazte.

22

Argitaratzailea

LAGUNTZAILEAK

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO HEZKUNTZA, HIZKUNTZA ETA POLITIKARAKO ETA KULTURA SAILEKO HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZAREN LAGUNTZA JASO DU

Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren Laguntza jaso du


Šbculinaryclub

hezkuntza Âą 18 //etorkizuna.eus 2017 apirila

4

Kanpamendu gastronomikoak Basque Culinary Centerren eskutik Basque Culinary Centerrek kozinatzea gustuko duten gazteentzat BCulinary Udan izeneko kanpamendu gastronomikoak antolatu ditu. Kanpamendu horien xede nagusia gastronomiarekiko grina duten nerabeei mundu hori hurbiltzea da. Bost izango dira egingo diren kanpamenduak: bi 12-14 urte arteko gazteentzat, eta hiru 15-17 urte arteko nerabeentzat. Aipatu kanpamendu horiek Gipuzkoan, Malagan eta Madrilen izango dira. Kanpamenduek hamar eguneko iraupena izango dute. Kanpamendu bakoitzak programa desberdina jarraituko du, baina, guztietan, hainbat jardueraren bitartez, sukaldaritzaren sekretuak era praktiko eta dibertigarri batez ezagutzeaz gain, kozinatzean erabili ohi diren produktuei buruz jakin beharreko guztia ere ikasiko dute gazteek. Bost kanpamenduetatik bi Gipuzkoan izango dira, Zizurkilen den Fraisoro Nekazaritza Eskolan, hain zuzen ere. Lehena, ekainaren 28tik uztailaren 7ra bitartean izango da eta 12 eta 14 urte bitarteko nerabeentzat izango da. Bigarrena, berriz, 15 eta 17 urte arteko nerabeentzat izango da (uztailaren 10etik 19ra arte). Malagan izango den kanpamendu bakarra ekainaren 28tik uztailaren 7ra arte izango da eta bertan, 15 eta 17 urte arteko nerabeek parte hartu ahal izango dute. Azkeneko bi kanpamenduak Madrilen izango dira. Kanpamendu hauek 12-14 eta 15-17 urte bitarteko nerabeentzat dira; uztailaren 1etik 10era arte izango dira biak.

Euskadik eskola-uzte goiztiarraren inguruko datuak hobetu ditu Estatu mailan tasarik baxuena izaten jarraitzen du Espainiako Hezkuntza Ministerioak ezagutzera eman dituen datuen arabera, Euskadi da, beste behin, eskola-uzte tasarik baxuena duen autonomia erkidegoa. Gainera, aurreko urteetako datuekin alderatuta, tasa hori gero eta txikiagoa dela azpimarratu behar da. Horrela, 2017ko lehen hiruhilekoaren amaieran Euskal Autonomia Erkidegoan den eskolauzte goiztiarraren tasa % 7,3koa den bitartean, Espainiako batez bestekoa % 18,5ekoa izan da. Euskadiren kasuan, azpimarratzekoa da azken hiru urteetan eskola-uzte goiztiarraren tasa 2,3 puntutan jaitsi izana. Hezkuntza Ministerioak azken hiru urteetako bilakaeraren berri eman du eta, Euskadin, 2014. urtean eskola-uzte goiztiarraren tasa % 9,4koa zen. Orduan ere, Euskadi zen tasarik baxuena zuen erkidegoa. 2016. urtean, berriz, tasa

hori % 7,9koa zen eta, beraz, urtebete bakar batean 0,6 puntutan murriztu da. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak oso positibotzat jo ditu datu horiek. Estatuko batez bestekotik oso urruti egoteaz gain, Europan den batez bestekoaren (% 10,7) azpitik ere kokatzen da. Azken hori Eurostatek emandako datua da. Europa mailan Espainia da daturik kaxkarrena duen herrialdea (bakarrik Maltak du eskolauzte goiztiarraren tasa handiagoa). Euskadi da, beraz, % 7,3rekin, tasarik baxuena duen lurraldea eta atzetik, Kantabria (% 8,6) eta Madril (% 13,4) kokatzen dira. Sailkapenaren beste aldean eta oso datu kaxkarrekin Balear Uharteak (% 27) eta Murtzia (% 26,5) aurkitzen dira. Ministerioaren datuen arabera eskola-uzte goiztiarraren tasa nabarmen handiagoa da mutilen artean (% 22,1) nesken artean (% 14,8) baino.


Derrigorrezko ikasketak amaitu ostean zein trebakuntza-ibilbide jarraitu nahi den erabaki behar dute gazte gehienek. Erabaki hori hartzeko asko dira kontuan hartu beharreko alderdiak eta horietatik, gazte askok (eta baita euren gurasoek ere) ikasketa horiekin etorkizunean lanmerkatuan barneratzeko zein aukera izango diren jakiteari ematen diote garrantzia. Horren inguruan informazio gehiago izateko Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuak Future Lan izeneko tresna garatu du. Future Lan Euskadiko Enplegu-prospektiba eta lan-joeren behatokia da eta, besteak beste, 2030. urtera arte Euskadiko ekonomia- eta okupazio-sektoreen enpleguaren proiekzioak ezagutzeko aukera emango du. Informazio hori guztia lanbideren web orrialdean eskuratzeko aukera izango da. Bertan, erabiltzaileek bi informazio mota aurkituko dute. Alde batetik, enpresetako enplegu-eskariaren proiekzioak biltzen dituen informazio kuantitatiboa izango da, sektore ekonomikoetan eta talde okupazionaletan sailkatuta. Beste aldetik, okupazio-joerei eta gaitasun-aldaketei

buruzko informazio kualitatiboa ere eskainiko da. Lanbideko arduradunen iritziz, Future Lan funtsezko baliabidea da enpresen langile-eskaerari eta etorkizuneko langile kualifikatuei lotuta gerta daitezkeen bat ez etortzeei dagokienez, EAEko lanmerkatuan informazio goiztiarra lortzeko, okupazioen eta ekonomia-sektoreen ikuspuntutik. Enplegu-proiekzioei dagokienez, informazioak bi denboraldi hartzen ditu: lehendabizikoa 2005. urtetik 2015. urtera arte izan den eboluzioari buruz, Lan Merkatuaren Erroldako datuekin; eta, bigarrena, 2016. urtetik 2030. urtera arte, sektore eta okupazio horietan aurreikusten den eboluzioari buruzko datuekin. Lanbidek Erasmus+ programan izan duen parte-hartzearekin Simovet, Smart Information Models To Adequately Adapt Vocational Training To The Labour Market Needs proiektuaren esparruan, Lanbideko prospekzio-taldeak beste esperientzia batzuen berri izatea lortu du, eta lan-merkatuko prospektiba-sistemei eta -tresnei buruz beste eskualde batzuekin ezagutza trukatu ahal izan du.

Iruzur fiskalaren aurkako borroka ikasgai izango da Euskadin Eusko Jaurlaritzan iruzur fiskalaren kontrako neurririk egokiena gazteen trebakuntza dela pentsatu dute. Datorren ikasturtetik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailan aritzen diren ikasleek zerga-hezkuntza modulo bat ikasi beharko dute. Modu horretan, ikasleek gure gizarte sistema mantentzeko (politika sozialak eta politika publikoak bereziki) zergek duten garrantzia ulertu ahal izango dute. Gipuzkoan jada gai horren inguruan esperientzia dute. 2014. urtean sei ikastetxetan horrelako modulo bat landu zuten. Aurten, jada, 30 dira. Bizkaian eta Araban ere zerga-hezkuntza eskoletan lantzeko proposamena begi onez ikusi da eta lurralde horietan ere lantzen hasiko dira.

5 Âą 18 //etorkizuna.eus 2017 apirila

Lanbideren Future Lan tresnak 2030. urtera arte enplegu eskaera nolakoa izango den ezagutzen lagunduko du

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Hezkuntza Sailak antolatzen duten Kultura Ondarea Sariak inoiz baino partehartzaile gehiago izango ditu aurtengo edizioan. Lehiaketa horren xede nagusia euskal kultura ondarea hedatzea da eta, horretarako, DBHko 3. eta 4. mailako, Batxilergoko 1. mailako eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetako lehen mailako ikasleei kultura ondarearekin harremana duen gai baten inguruan duten ikuspegia 3 eta 10 minutu bitarteko bideo baten bitartez azaltzea eskatzen zaie. Aurten ospatzen den hirugarren edizioan jada 152 dira aurkeztu diren lanak, iaz baino 91 gehiago. Irabazleak datorren maiatzaren 12an ezagutzera emango dira. Irabazleek ekainaren 28a eta uztailaren 5a bitartean Irlandara kultura bisita egiteko aukera izango dute.

hezkuntza

Bikoiztu da Kultura Ondarea Sarietan aurkeztutako lanen kopurua


hezkuntza Âą 18 //etorkizuna.eus 2017 apirila

6

Aldaketak DBHko titulua eskuratzeko: bi ikasgai gainditu gabe ere lortu ahal izango da Espainiako Hezkuntza Ministerioak DBH eta Batxilergoko tituluak eskuratzeko proiektua aldatu du eta, besteak beste, hizkuntza koofizialak gaztelaniaren maila berean izango dira Azken urteetan hezkuntza-esparrua baldintzatu duen LOMCE legea, pixkanaka, bertan behera geratzen ari da. Pasa den urtearen amaieran Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzara eta Batxilergora sartzeko errebalidak bertan behera geratu ziren. Aurten Lehen Hezkuntzako 6. mailan eta DBHko 4. mailan egingo diren probak bakarrik ikasleen maila ezagutzeko balioko dute

eta, beraz, ez dute ikasleen notetan eraginik izango. Wert izenarekin ezagutzen den legearen inguruan jazotako guztia zentzugabekeria hutsa izan da. Azken erabakiak eztabaida handia sortu du eta hezkuntzaren esparruan lortu nahi den hitzarmen orokorraren inguruan den eztabaidarekin bat egin du. Hainbat hezkuntza eragilek kritikatu dutenez,

Gobernuak aurreikuspen-gabezia izugarria azaldu du hain eragin handia duten horrelako erabakiak ikasturtearen hirugarren hiruhilekoan hartzeagatik. Ikasturte honetan hezkuntza-legean egiten den hirugarren aldaketa da eta ondorioak ikasturte honetan bertan ikusi ahal izango dira. Izan ere, bi ikasgai gainditu gabe ere, DBHko ikasleek titulua eskuratu ahalko


Bestalde, Espainiako Hezkuntza Ministerioak ezagutzera eman dituen datuen arabera, Euskadi emaitza akademikoen sailkapenaren lehen postuetan jarraitzen du. Horrela, DBH amaitu eta titulua lortzen duten ikasleen tasa gordina % 77,6koa da. Euskadi bigarren postuan kokatzen da eta aurretik, bakarrik, Asturias aurkitzen da. Batxilergoaren kasuan, emaitzak are hobeak dira: Euskadi sailkapenaren lehen postuan azaltzen da. Euskadiko batxilergoko ikasleak dira % 69arekin tasa gordin altuena dutenak, Estatuko batez bestekoa baino 14 puntu altuagoa.

hezkuntza

dute eta, beraz, Batxilergora pasatzeko aukera izango dute, betiere ikasgai horiek aldi berean Gaztelania eta Literatura eta Matematikak ez badira. Hori da estatuko Gobernuak prestatu duen Erregedekretuaren zirriborroan jasotzen dena. Horrela, duela lau urte bikaintasuna hezkuntza-sistema osoaren ardatz bazen ere, orain, DBHko titulua lortu ahal izango da bi ikasgai gainditu gabe eta baita batez besteko nota bostetik beherakoa bada ere. Erabaki horrek eztabaida handia sortu du eta Estatuko Gobernuak erabaki berezia hartu behar izan du eman daitezkeen gaizki-ulertuak ekiditeko. Horrela, batez besteko nota bostetik beherakoa den kasuetan DBHko egiaztagiriek, notarekin batera, Gaindituta hitza ere azaldu beharko dute. Erabaki hori Estatuko Eskola Kontseiluaren eskaeraren ondorioz hartu da. Orain arte, eta indarrean den 2006ko LOEren (Ley OrgĂĄnica de EducaciĂłn) arabera ezinbestekoa zen ikasgai guztiak gaindituta izatea DBHko titulua lortzeko. DBH amaitzean ikasleek ez dute zazpi ikasgaietako azterketa edo errebalida egin behar, lau ikasgaietakoa baizik. Proba hori diagnostikoa izango da eta ez du ikasleen egiaztagirian eraginik izango. Autonomia Erkidego bakoitzak bere azterketa diseinatzeko eskuduntza izango du. Gainera, aipatu zirriborroak aurreratzen duenez, Hizkuntza koofizialak gaztelaniaren maila berean egongo dira. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza bere osotasunean Estatuan burutu ez duten ikasleen kasuan, hots, ikasturteren batean atzerrian egin duten ikasleen kasuan, azken kalifikaziorako bakarrik Estatuan lortutako notak hartuko dira aintzat. Zenbait adituen ustetan, Gobernuak hartu duen erabaki horren xede nagusia eskola-porrotaren inguruan diren

datuak hobetzea litzateke. DBHko titulua lortzeko betekizunak erraztuz arazo gehien dituzten ikasleek ikasten jarraituko dutela espero da. Errege-dekretuak oraindik Estatu Kontseiluaren eta Estatuko EskolaKontseiluaren onespena lortu behar du, baina, ustekaberik ez bada behintzat, ministro-kontseiluak uda aurretik onartuko du. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren kasuan titulua lortzeko betebeharrak erraztu diren bitartean, Batxilergoaren kasuan Lomcek zehazten dituen betekizun berberak mantendu dira.

7 Âą 18 //etorkizuna.eus 2017 apirila

Ikasturteren bat atzerrian egin duten ikasleen kasuan, azken kalifikaziorako Estatuan lortutako notak bakarrik hartuko dira aintzat


hezkuntza ± 18 //etorkizuna.eus 2017 apirila

8

Batxilergoko Sari Bereziak Jaurlaritzak 2015-2016 ikasturtean Batxilergoa 8,75 puntu edo gehiagoko batez bestekoarekin amaitu zuten 15 ikasle saritu ditu Angela Urigüen, Xabier Endika Olabarri, Leyre Veras, Álvaro Bermejillo, Jon Otegi, Malena Moreno, Noel Arteche, Maddi Rodríguez, Irene Barrenechea, Maialen Monje, Leyre Hernández, Ricardo Rodríguez, Eneko Sotomayor, Oneka Perea eta Olatz Sáenz de Argandoña. 15 gazte horiek izan dira Eusko Jaurlaritzak banatu berri dituen 2015-2016 ikasturteko Batxilergoko Sari Berezien irabazleak. Sari horien xede nagusia Batxilergoan ibilbide akademiko bikaina erakutsi duten ikasleei egindako ahalegina aitortzea da. Pasa den ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoan batxilergoko ikasketak amaitu zituzten 14.810 ikasleetatik 589k eman zuen izena Batxilergoko Sari Berezia jasotzeko. Horretarako ezinbesteko baldintza

batxilergoko bi ikasturteetan batez besteko nota, gutxienez, 8,75ekoa izatea zen. Pasa den urteko ekainaren 14an Bilbon aipatu saria eskuratzeko proba egin zen, unibertsitatera sartzeko hautaprobak amaitu ondoren, hain zuzen ere. Azterketan, hiru ariketa gainditu behar izan zituzten, bai ikasgai komunetakoak eta baita norberaren Batxilergo modalitateari zegozkion ikasgai espezifikoetakoak ere. Proba horretan notarik altuena lortu zuten ikasleak dira Sari Berezia jaso dutenak. Irabazleek, bere meritua aintzat hartzen duen diploma ez ezik, Toronton (Kanada) hiru asteko ingeles-ikastaroa eta egonaldia ere eskuratu dute. Gainera, hamabost ikasleek Estatuko Batxilergoko Sari berezia irabazteko

aukera ere izango dute. Sarien banaketa-ekitaldian Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Maite Alonso eta Hezkuntza Berriztatzeko zuzendari Lucia Torrealday izan dira. Alonsok ikasketa prozesuan diziplina-konpetentziez gain zeharkako konpetentziak ere jasotzearen garrantzia azpimarratu du. Gainera, irakasleen lana azpimarratzeaz gain, sailburuak familiaren garrantzia ere azpimarratu du, bere ustez, harreman zuzena baitago familiaren eskuhartzearen eta arrakasta akademikoaren artean. 2016-2017 ikasturte honetarako sarien deialdia maiatzean argitaratuko da.


Gazteberri.eus Gazteek gustuko dituzten gai guztiak zure esku. Nonahi. Noiznahi.


hezkuntza Âą 18 //etorkizuna.eus 2017 apirila

10

Bost ikasleetatik batek eskolajazarpena pairatzen du PISA txostenaren arabera Azken PISA txostenak, 2015. urteari dagokiona, hain zuzen ere, ohiko Matematika, Irakurmena eta Zientziak probez gain, ikasleen testuinguru pertsonalaren eta familiarraren inguruko azterketa ere egin du. Jazarpena pairatzen duten ikasleen heren batek bere bizitzarekin gustura ez dagoela aitortzen du. Ekonomia-lankidetza eta Garapenerako Erakundeak (ELGA/OCDE), 2015eko PISA azterketan jasotako datuetan oinarrituta, hamabost urteko ikasleen ongizatearen inguruko datuak ezagutzera eman ditu. Aipatu

txostenaren arabera, ELGA osatzen duten 35 herrialdeetako 15 urteko ikasleen % 18,7k eskola-jazarpena pairatzen du gutxienez hilabetean hainbatetan. Eskola-jazarpenaz hitz egitean, isekak, mehatxuak eta eraso fisikoak hartzen

dira aintzat. Azterketan parte hartu duten herrialdeen artetik Hong Kong (% 32,3) eta Letonia (% 30,6) dira daturik kaxkarrenak lortu dituztenak. Estatuari dagokionez, eskola-jazarpena pairatu duten ikasleen kopurua % 6koa litzateke.


Azken PISA txostenak, 2015. urteari dagokiona, hain zuzen ere, ohiko Matematika, Irakurmena eta Zientziak probez gain, ikasleen testuinguru pertsonalaren eta familiarraren inguruko azterketa ere egin du. Horretarako, ikasleek 30 minutu inguruko berariazko galdetegia erantzun behar izan zuten eta, Estatuaren kasuan, ikastetxeetako zuzendariek, irakasleek eta gurasoek ere antzeko galdetegi bat erantzun behar izan zuten. Ekonomia-lankidetza eta Garapenerako Erakundeak aurkeztu berri duen txostenean, besteak beste, eskola-jazarpenak emaitza akademikoetan izan dezakeen eragina aztertzen da. Espainiari dagokionez, adibidez, eskola-jazarpen tasa handiagoa duten ikastetxeetan emaitzak okerragoak direla ikusi da. Horrela, jazarpen-tasa % 10etik gora duten zentroetan zientzietan lortutako emaitzak, batez beste, 20 puntu baxuagoak direla egiaztatu da. ELGAko beste hainbat estatu-kidetan ez bezala, Estatuan eskola-jazarpena ez dago zuzenean zentroaren tipologiarekin erlazionatuta. Estatu gehienetan, eskola-jazarpen tasa handienak dituzten ikastetxeak ingurune erdeinatuetan aurkitzen dira. Jazarpena pairatzen duten ikasleen heren batek bere bizitzarekin gustura ez dagoela aitortzen du. Gainera, txostenak azpimarratzen duenez, eskolan izan daitezkeen arazoak gainditzeko euren gurasoen babes osoa sentitzen ez duten ikasleen artean jazarpen-tasa bikoitza da.

Ikastetxearen kide izatearen sentimenduari dagokionez, Espainia sailkapenaren lehen postuan azaltzen da. 0,5 eta -0,5 bitarteko eskala batean, Espainiak 0,47 puntu lortu ditu, gehiengo puntuaziotik oso gertu. Azterketak eta Internet Txostenak azaltzen duenez, Estatuko ikasleek, oro har, kezka edo larritasun handia azaltzen dute euren ikasketen aurrean eta, bereziki, azterketen aurrean. Ekonomia-lankidetza eta Garapenerako Erakundeko Hezkuntza zuzendari orokorra Andreas Schleicherrek azaldu

hezkuntza

Ikasleen ongizatea neurtzeko PISA txostenak, besteak beste, honako alderdi hauek aztertu ditu: ikastetxearen kide izatearen sentimendu-maila, berdinen artean jazarpena pairatzeko ikasleek dituzten aukerak eta irakasleekin eta euren denbora librean ikasleek dituzten harremanak. Oro har, Estatuko ikasleak gustura azaldu dira egun duten bizitzarekin. Zehazki, Estatuko ikasleen % 74 bere bizitza pertsonalarekin gustura dagoela azaldu da. Kopuru hori Ekonomialankidetza eta Garapenerako Erakundean den batez bestekoaren gainetik dago (% 71).

11 Âą 18 //etorkizuna.eus 2016 abendua

ELGAko Hezkuntza zuzendari Andreas Schleicherrek azpimarratu duenez, harreman zuzena dago ikasle gazteek egiten duten Interneten gehiegizko erabileraren eta isolamendu sozialaren artean


hezkuntza Âą 18 //etorkizuna.eus 2017 apirila

12

duenez, ikasleek argi izan behar dute eskolan ikasten duten guztia etorkizunean baliagarri izango zaiela. Espainiako ikasleek, sarritan, zertarako ikasten ari diren ez jakitearen sentsazioa dutela errepikatzen dute eta horrek aipatu larritasun-maila igotzen du. Schleicherrek azaldu duenez, Espainiak hezkuntzaren ikuspegi pertsonalizatuago bat garatu beharko luke, ikasle guztiek ez dutelako berdin ikasten. PISA txostenak agerian utzi duenez, Estatuko 15 urteko ikasleen % 22k Internet gehiegi erabiltzen du. Espainiar nerabeek, batez beste, egunero 167 minutu (ia 3 ordu) ematen dute Interneten nabigatzen astean zehar. Aste-bukaeratan erabilera 215 minutu ingurura igotzen da. Gehiegizko erabilera egiten duten nerabeen kasuan, astean zehar egunero 6 ordu baino gehiago ematen dute konektatuta. Gainera, aipatu adin taldeko ikasleen bi herenek (% 69) Internetera konektatzeko aukerarik ez dutenean oso gaizki sentitzen direla onartzen dute. Kasu horretan, Ekonomia-lankidetza eta Garapenerako Erakundean den batez bestekoa % 54koa da, hots, 15 puntu baxuagoa. Schleicherrek azaldu duenez, ikastetxean isolatuen diren ikasleak dira, normalean, Internet gehien erabiltzen duten ikasleak. Hori gurasoek eta irakasleek ezagutu behar duten informazioa da: harreman zuzena dago Interneten gehiegizko erabileraren eta isolamendu sozialaren artean. Gehiegizko erabilera horrek eragin negatiboa du emaitza akademikoetan. Horrela, Internet gehiegi erabiltzen duten ikasleek, batez beste, 35 puntu gutxiago lortu dituzte PISA txostenaren Zientzia proban. Ohiko probetan ez ezik, ikasle horiek bere bizitza pertsonalarekin gustura ez daudela adierazteko joera handiagoa azaldu dute. Txostenak azpimarratzen duenez, Internetek gehiegizko erabilera hori biderkatu egin da azken hiru urteetan Ekonomia-lankidetza eta Garapenerako Erakundea osatzen duten ia herrialde guztietan.

Bikoiztu dira Euskadiko ikasgeletan izandako bullying kasuak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ezagutzera eman dituen datuen arabera, pasa den ikasturtean 487 jazarpen kasu aztertu ziren EAEko ikastetxeetan. Aztertutako kasu horietatik guztietatik, 121 kasutan frogatu ahal izan da benetako bullying kasuak izan direla. 20142015 ikasturteko datuekin alderatuta, frogatuta geratu diren jazarpen kasuak ia bikoiztu egin direla azpimarratu behar da. Izan ere, 2014-2015 ikasturtean 268 izan ziren aztertu ziren kasuak eta, horietatik, frogatutzat eman zirenak 67 izan ziren. Hezkuntza sailburu Cristina Uriartek azaldu duenez, aztertu diren kasuak gehiago izateak ez du adierazi nahi eskola-jazarpena handitzen ari denik. Uriartek azaldu duenaren arabera, gai honen inguruan gero eta sentsibilizazio gehiago dago gizartean eta, ondorioz, kasu gehiago azaleratzen dira. Sailburuak zenbait portaerekin gero

eta jarrera gogorragoa azaltzen dela azpimarratu du. Ikuskatzaileen buru Jose Antonio Romerok azaldu duenez, bullying-a gertatu ez dela ebatzitako kasuei ere jarraipena egingo diete ikuskatzaileek eta ikastetxeek, eta kasu horietan ere neurriak hartu dira familiak eta ustezko biktimak lasaitzeko. Azken ikasturtean identifikatutako 121 kasu horien % 61 DBHn eman dira. Uriarte azpimarratu duenez, Lehen Hezkuntzako azken ikasturteetan antzeman diren kasuen kopurua ere esanguratsua da. Tipologiari dagokionez, kasuen % 43 hitzezko erasoak izan dira eta % 16 inguru eraso fisikoak. Eusko Jaurlaritzak eskolajazarpenaren inguruan dituen lehen datuak 2008-2009 ikasturtekoak dira. Ordutik hona jazarpen kasuen kopuruaren garapenak goranzko joera izan du.



hezkuntza

4.0 industriarako Lanbide Heziketako Euskal Estrategia aurkeztu dute Europan

± 18 //etorkizuna.eus 2017 apirila

14

Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako sailburuorde Jorge Arévalok Europako Batzordeak koordinatzen duen espezializazioari eta 4.0 industriari buruzko Europako aholku-batzordearen aurrean Lanbide Heziketako Euskal Estrategia aurkeztu du. Batzorde hori, egun, ekimenak eta proposamenak koordinatu eta alderatzen ari da, etorkizunean Gaitasun Profesionalen Europako Agenda izango dena finkatzeko. Bileran, Arévalok nabarmendu du beharrezkoa dela estrategia bat zehaztea egungoa bezain esparru konplexuetan lan egiteko. Batzorde hori Estatu kideentzat mugatua izan ohi da eta Arevalo izan da Europako eskualdeen ordezkari bakarra. Horrek, nolabait, Europar Batasunak EAEko Lanbide Heziketari egin dion beste aitortza bat suposatzen du.

Urrezko hiru domina Euskadiko LH-rentzat ”Spain Skills 2017” lehiaketan Euskadiko Lanbide Heziketako ordezkariek emaitza bikaina lortu dute, pasa den martxoaren hasieran Madrilen ospatu diren ”Spain Skills 2017” lehiaketetan. Lehiaketa horiek bi urtetik behin jokatzen dira eta Lanbide Heziketako ikasleek haien trebezia erakusteko balio dute. Euskadik, aurten antolatu diren 25 lehiaketetatik 16tan hartu du parte 17 ikaslerekin. Amaieran, 6 domina lortuta bueltatu dira euskal ordezkariak; urrezko hiru, zilarrezko bat eta brontzezko bi. Urrezko domina lortu dutenek, datorren urrian Abu Dhabin jokatuko den World Skill-etan hartuko dute parte, eta baita 2018an burutuko den Europako Txapelketan ere, Hungarian. Lehiaketa bietara irakaslek lagun dituztela joango dira.

Jaurlaritza eta enpresen arteko hitzarmena Lanbide Heziketa sustatzeko Trebakuntza-sistema egoera berrira moldatzeko premia azpimarratu dute Jaurlaritzak eta enpresek Iñigo Urkullu lehendakaria Euskal Autonomia Erkidegoan diren zenbait enpresa nagusienetako ordezkariekin eta Confebaskeko ordezkariekin elkartu da langileen trebakuntzari eta aurki lan-merkatuan sartuko diren Lanbide Heziketako ikasleen prestakuntzari dagokion egungo egoera aztertzeko. Bileran izan diren enpresak Lanbide Heziketaren aldeko lan handia egiten duten enpresak dira: Mondragon, Danobatgroup, Petronor, Uvesco, Tubacex eta ITP, hain zuzen ere. Egoeraren analisia egin ostean Jaurlaritzak eta aipatu enpresek elkarlanerako lankidetza-akordioa sinatu dute. Hitzarmen horrek, bereziki, Lanbide Heziketa dualari emango dio lehentasuna, batez ere, etorkizuneko profesionalak teknologia

aurreratuko inguruneetan eta ingurune konplexuetan profesionalki garatzeko trebakuntzari begira. Hitzarmen horretan, gainera, enpresa osatzen duten pertsonak eguneratzeko eta trebatzeko bidea errazteko eta malgutzeko premia edo lan-esperientzia aitortzeko aukera emango duten bestelako berariazko trebakuntza-ibilbideak bezalako puntuak ere jorratu dira. Jaurlaritzatik zein enpresetatik azpimarratu den moduan, ezinbestekoa da jada ematen ari diren aldaketen abiadurara moldatzeko gaitasuna izatea. Horretarako, funtsezkoa da trebakuntzasistema ere egoera berrira moldatzea, modu horretan bakarrik lor baitaiteke enplegagarritasun-premia berrietara molda daitezkeen pertsonak trebatzea.


Âą 18 //etorkizuna.eus 2017 apirila

15

hezkuntza


giza eskubideak Âą 18 //etorkizuna.eus 2017 apirila

16

ETAren armagabetze ordenatua eta bizikidetza adostua sustatzea izango dira Giza Eskubideen eta Bizikidetzaren Plan berriaren erronkak 2017-2020 aldirako plan berriak hamalau ekimen hartuko ditu barnean eta horiek hiru agertokitan banatuko dira: iragana, oraina eta etorkizuna. Planaren asmoa da beharrezko giltzarri guztiak biltzea bizikidetza normalizatua eta memoriaduna lortzeari begira Eusko Jaurlaritzak, Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusi Jonan Fernandezen eta Giza Eskubideen zuzendari Monika Hernandoren bidez, 2017-2020 Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Plana aurkeztu berri du. Gai horren inguruan Jaurlaritzaren politika zehaztuko duen plana hiru atal nagusitan banatzen da. Lehena, Esparru Orokorra,

diagnostikoarekin eta oinarriekin taxutua dago. Bigarrenak Oinarrizko akordiorako tresnak du izena eta printzipioen eta proposamenen katalogo bat aurkezten du, bizikidetzaren eta giza eskubideen inguruko adostasun-ibilbide bat partekatzeko. Planaren hirugarren atalak jarduketa-programa hartzen du, hamalau ekimen biltzen dituena, ekintza

zehatzetan adieraziak, beste bi ekintza operatiborekin batera. Dokumentuaren hirugarren atal hori hiru agertokiren gainean proiektatu eta egituratzen da, agertoki bereizi bezain elkarlotuak izanik: indarkeriaren amaiera ordenatuarekin lotutako hiru ekimen (iragana); bizikidetzaren normalizazioarekin lotutako beste hiru ekimen (oraina);


hezkuntza giza eskubideak

17

Euskadiko Biktimen Erreparaziorako Legea bat dator nazioarteko zuzenbidearekin Nazio Batuetako Giza Eskubideen Batzordeko presidente ohi Fabián Salviolik Jaurlaritzan aurkeztu duen txostenaren arabera 2015 eta 2016 bitartean Nazio Batuetako Giza Eskubideen Batzordeko presidente izan zen Fabián Salvioli Lehendakaritzan izan den lan jardunaldi batean izan da. Aipatu jardunaldi horretan, Salviolirekin batera, besteak beste, Arartekoa, Euskadiko hiru unibertsitateetako ordezkariak eta Giza Eskubideen, Bizikidetzaren eta Lankidetzaren Idazkari Nagusi Jonan Fernández izan dira. Jardunaldia hasi baino lehen, Salvioli Iñigo Urkullu Lehendakariarekin elkartu da ”Polizia abusuen biktimen legea” deitutakoaz egin duen azterlanean ateratako konklusioak aurkezteko. Salviolik ondorioztatu duenez, Biktimen erreparaziorako Euskadiko 12/2016 Legeak Giza Eskubideen nazioarteko zuzenbidea eta

nazioarteko erakundeen araudiak betetzen dituela biktimen erreparazioaren gaian. Jonan Fernandezen iritziz, 12/2016 Legea, ”segurtasun juridiko irmoko oinarri batean eraiki da. Kualifikazio goreneko aditu inpartzialek akreditatu dute, eta Eusko Legebiltzarreko saio irekietan baloratu dute izapidetzen zen bitartean”. Fernándezek nabarmendu du ”biktimen nagusitasun printzipioa eztabaidaezina dela: existitzen badira eta, artean, errekonozimendurik ez badute, beharrezko bideak jarri behar dira haien erreparaziorako. Hori da garrantzitsua, bat egin behar dugu giza eskubideen urraketen biktima guztien errekonozimendurako borondate politikoan, alegia, gai nagusia biktimak direlako borondate politikoan”.

± 18 //etorkizuna.eus 2017 2017 apirila

eta bizikidetzaren aldeko erronkekin konpromisoa hartzen duten azken bederatzi ekimenak (etorkizuna). Zalantzarik gabe, plan berria ETAren jardueraren amaiera eta gero zabaldu den testuinguruari aurre egin beharko dio. Zentzu horretan, lehenik eta behin indarkeriaren amaiera ordenatua lortu nahi da. Horretarako, besteak beste, armagabetzea ziurtatzea eta baieztatzeaz gain, iraganari buruzko gogoeta kritikoa ere egitearen beharra aurreikusten du planak. Gainera, biktima guztien errekonozimendua eta horiei ordaina ematea ere eskatzen da. ETAk bere jardueraren amaiera duela bost urte iragarri zuen eta hil honetan bertan armagabetzea ofizial egin du Frantziako poliziari bere armategiaren berri emanez. ETAren amaierak izan duen erritmoaren inguruan hainbat iritzi badira ere, funtsean, iraganaren zauriak, oraindik ere ixtear daude eta, etorkizunera begira, bizikidetza demokratikoaren kultura sendotzea eta ETAko presoen gainean den espetxepolitika izango dira, besteak beste, erronka nagusienetako batzuk. 2017-2020 aldirako planaren helburua, ETAren indarkeria atzean utzita, etorkizunean izango diren erronka berrietara ahalik eta hoberen egokitzea izango da. Planaren barruan gizartearen elkar-hartzea zehaztu da helburu estrategikotzat. Elkar-hartze hori adostasunean oinarritu beharko da eta giza eskubideen eta euskarritzat duten giza duintasunaren balio gorenaren inguruan eraikiko da. Itxi gabe dagoen iraganeko agendari begiratzen dionean, memoriari eusten dion bizikidetzari egiten dio aipamena plan berriak. Munduan eta gure esparruan kezken agenda berri bat kontsolidatu da, XXI. mendearen errealitatera egokituta. Sortzen ari diren eztabaidak dira horiek, bizikidetzan edo hezkuntzan, aniztasuna eta solidaritatea bezalako balioen kudeaketarekin zerikusia dutenak, eta errealitate horietan aditzera ematen direnak: errefuxiatuak, migrazioak, pluraltasun erlijiosoa edo/eta kulturala, esklusioaren eta bidegabekeriaren agertoki berriak, edo nazioarteko terrorismoaren edo gerraren mehatxuari emandako erantzunak. Plan berriak, gai horiei guztiei ere heldu nahi die.


giza eskubideak ± 18 //etorkizuna.eus 2017 apirila

18

‘Bilbao Izan’ programak Gerra Zibilak Bilbon utzi zituen aztarnak erakutsiko ditu Maiatzean zehar izango diren bisitetan, euskaraz zein gaztelaniaz, Gerra Zibilaren eragina jasan zuten hainbat leku ezagutzeko aukera izango dute bisitariek Bilboko Udalak hiribilduko ondarea ezagutaraztea helburu duen ‘Bilbao Izan’ programa berrabiatuko du. Aurtengo edizioak Espainiako Gerra Zibilak eta beste borrokaldi historiko batzuek izan duten aztarnak eta istorioak izango ditu ardatz. Aurtengoa oso urte berezia da Espainiako Gerra Zibilean izandako hainbat gertakarien 80. urteurrena betetzen delako. Altxamendu militarraren ondoren Bilbo Errepublikarekiko leial jarraitu zuen eta Eusko Jaurlaritzaren

behin behineko egoitza ere bertan jarri zen. Gerra aurrera egin ahala Frankoren aldeko tropek Bizkaiko lurralde gehienak konkistatu zituzten eta, azkenean, Bilbon sartzea lortu zuten 1937ko ekainaren 19an. Hilabete latzak izan ziren Bizkaiko hiriburuarentzat eta, oraindik ere, gerra horrek utzitako hainbat aztarna ikus daitezke. Horiek dira, hain zuzen ere, maiatzean zehar antolatuko diren bisitetan ikusi ahal izango direnak. Bisitak euskaraz eta gaztelaniaz izango

dira, astearteetan eta asteazkenetan 16:00etan eta 18:00etan; ostegunetan eta ostiraletan 10:00etan, eta 17:00etan (euskaraz); eta larunbatetan 10:00etan eta 12:00etan datorren maiatzaren 27ra arte. Bisita euskaraz egin nahi duten taldeek eguna eta ordua adostu ahal izango dute. Bisitak ordubete eta erdi inguruko iraupena izango du, eta talde bakoitzak, gehienez ere, 30 pertsona izango ditu. Hori dela eta, beharrezkoa izango da aurretik erreserba egitea 94 401 00 10 telefono-zenbakira deituz.


Apirilean zehar Hezkuntzaren aldeko mundu mailako kanpaina bat izan da, baina Euskadin maiatzaren hasieran izango dira ekintza garrantzitsuenak

19 ± 18 //etorkizuna.eus 2017 2017 apirila

”Hezkuntzaren alde hitza eskatzen dut” lelopean, apirilaren 24 eta 29 bitartean Hezkuntzaren aldeko astea burutuko da 124 herrialdetan. Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, ekintzarik garrantzitsuenak maiatzaren 2 eta 5 bitartean egingo dira. Kanpaina horren xede nagusia 2030 Hezkuntza Agendan jasotako guztia beteko dela eskatzea da. Gaur egun 263 milioi adingabe baino gehiago dira eskolara joateko aukerarik ez dutenak. Gainera, 758 milioi pertsona heldu analfabeto dira eta, horietatik, bi heren emakumezkoak dira. Eskolatu gabe dauden adingabeak, gehienbat, gatazkak pairatzen dituzten lurraldeetan bizi dira. Hala ere, badira landa guneetan bizi eta eskolara joateko aukerarik ez duten milioika gazte ere. Gainera, hainbat herrialdetan arraza, genero edota desgaitasunak direla eta, adingabe askok ez du eskolatzeko aukerarik. Duela bi urte, 196 Estatuk Garapen Jasangarrirako Helburuak izenburuko hitzarmena sinatu zuten. Bertan, 2030. urterako lortu beharreko zenbait helburu zehazten ziren. Urte berean, eta aipatu hitzarmenaren ildora, 2030 Hezkuntza Agenda eratu zen. Agenda horren xede nagusia munduan bizi diren pertsona guztiei bizitza osoan zehar ikasteko aukerak bermatzea da. Aurtengoa oso

urte garrantzitsua da 2030 Hezkuntza Agendaren barruan aurten bertan helburuak bete diren ala ez zehazteko zein adierazle erabiliko diren erabakiko baita. Kanpaina horren barruan egingo diren ekintza gehienak kalean burutu dira eta horiekin kaleko jendea gai

horren inguruan kontzientziatu nahi da. Gobernuei kalitatezko hezkuntza inklusiboa bermatzeko beharrezkoak diren neurriak eskatuko zaizkie eta baita horiek lortzeko beharrezkoak diren finantza-baliabideak jartzea ere. Eskaera gobernu maila guztietara zabalduko da.

GIZA ESKUBIDEAK ATALA EUSKO JAURLARITZAKO, LEHENDAKARITZAKO BAKEGINTZA ETA BIZIKIDETZARAKO IDAZKARITZA NAGUSIKO BIKTIMEN ETA GIZA ESKUBIDEEN ZUZENDARITZAREN LAGUNTZAREKIN BURUTZEN DA

LEHENDAKARITZA Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusia

hezkuntza giza eskubideak

260 milioi adingabe baino gehiago eskolatu gabe mundu osoan

PRESIDENCIA Secretaría General para la Paz y la Convivencia


gazteria Âą 18 //etorkizuna.eus 2017 apirila

20

Jaurlaritzako IV. Gazte Planak enplegua eta emantzipazio aukerak izango ditu ardatz Egin den III. Planaren ebaluazioaren arabera bertan finkatutako helburuen % 75 baino gehiago betetzea lortu da. 2017-2020 aldirako IV. Gazte Plana prestatzeko prozesua abian jarri da. Hezkuntza eta osasuna arriskuan jar dezaketen jokabideak ere kontuan hartu dira diagnostikoa egiteko orduan Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Gazteria Zuzendaritzak amaitutzat eman du 2014-2016 aldirako III. Gazte Plana. Gazte Planaren Zuzendaritza Batzordeak egin duen balorazioaren arabera, aipatu planaren barruan ezarritako helburuen % 75 baino gehiago bete da. Behin III. Plana amaituta Gazteria Zuzendaritza

2017-2020 aldirako IV. Gazte Plana prestatzeko prozesuari ekin dio. Gazte Planaren Zuzendaritza Batzordearen buru Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabal izan da eta bere esanetan: �Eusko Jaurlaritza prestatzen ari den IV. Gazte Planak lehentasuna eman behar die gazteen enpleguari eta emantzipatzeko aukerei�.

Etorkizunari begira egin den analisiaren barruan faktore demografikoak garrantzi handia izan du. Izan ere, gero eta gazte gutxiago daude eta kopuruan eman den beherakada horrek eragin zuzena du gazteek biztanleria osoan duten pisu erlatiboan. Hezkuntzari dagokionez, euskal gazteen prestakuntza-maila handitu


• Euskal gazteen erdia baino gehiago familiaren mende daude ekonomikoki eta lanak ere ez du independentzia ekonomikoa bermatzen. • Gazteek lan.merkatuan dituzten arazoak direla eta, gazteak, batez beste, 30 urterekin emantzipatzen dira. • Gutxitu egin dira gazteen osasuna arriskun jartzen duten jokabideak: hainbat drogen kontsumoak (legalak eta ilegalak) eta harreman sexual arriskutsuak.

gazteria

kontsumoari zein mugikortasunari dagokionez. Lan-merkatuan gazteek dituzten arazo horiek guztiak eragin negatiboa dute euren emantzipazio-gaitasunean. Gaur egun, gazteak, batez beste, 30 urterekin emantzipatzen dira. Pausu hori ematen dutenen artean alokairuaren aukerak gora egin du. Oraindik familiarekin bizi diren gazteen artean ere alokairua da aukera nagusiena. Gazte Planaren Zuzendaritza Batzordean aztertu den diagnostikoaren arabera gutxitu egin dira gazteen osasuna arriskuan jartzen duten jokabideak, hala nola alkohol-, tabako- eta cannabis-kontsumoa eta sexu-harreman arriskutsuak. Horietan guztietan gizonezkoek ehuneko handiagoa dute. Ariketa fisikoak eta kirolak gora egin arren, obesitate-tasa gero eta handiagoa da. Ariketa fisikoa eta kirola hedatuago daude gizonen artean.

21 ± 18 //etorkizuna.eus 2017 apirila

egin da eta gazteek hezkuntzasistemaren balorazio positiboa egiten dute. Hala ere, prestatuko den planaren barruan enplegua izango da zutaberik nagusiena. Azken hilabeteetan enpleguaren inguruko hainbat adierazlek joera positiboa azaldu duten arren, enpleguaren behinbehinekotasunak gazteen erdia baino gehiago hartzen ditu eraginpean. Lanaldi partzialeko enplegua (nahi gabekoa gehienetan) hirukoiztu egin da eta batez besteko soldata hileko 1.000 €-koa da gutxi gorabehera. Behin-behinekotasuna handiagoa da emakume gazteen artean. Euskal gazteen erdia baino gehiago familiaren mende daude ekonomikoki, eta lanak ere ez du bermatzen independentzia ekonomikoa. Gizonen eta emakumeen arteko desparekotasunek bere horretan jarraitzen dute. Beste alderdi batek nabarmentzen du gora egin dutela ingurumenarekiko portaera arduratsuek

Unibertsitatea Berrikuntza Europa Kultura


gazteria

Euskadi erreferente gazteen menpekotasunen alorrean

± 18 //etorkizuna.eus 2017 apirila

22

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Adikzioen eta Droga Mendekotasunen Gaineko Arreta Integralari buruzko Legea eta Adin Txikikoak eta Alkohola Programa aurkeztu ditu Espainiako Kongresuan Eusko Jaurlaritzako Osasun Publiko eta Adikzioen zuzendari Miren Dorronsoro Madrilgo Diputatuen Kongresuan izan da Euskal Autonomia Erkidegoan adin gutxikoen adikzioen eta droga mendekotasunen gaineko arreta integralaren inguruan indarrean den legea eta alkoholaren inguruko programa azaltzen. Kongresu-Senatuko Batzorde Mistoak gonbidapena luzatu zion Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari Euskadin hartutako neurriak azaltzeko. Izan ere, Estatuko Osasun Ministerioak arazo horren inguruan lege bat prestatu nahi du eta, horretarako, lehenik eta behin, lege horren oinarri izango den ponentzia garatu nahi du. Testu hori ”Menores sin alcohol” izenburua du eta Estatuan ematen diren jardunbide egokiak biltzeko asmoa du. Euskadik esperientzia zabala du adikzioei eta droga-mendekotasunei heltzeko orduan, eta erreferente bat da egun bere Legeagatik, duela urtebete onartua, pertsona guztien defentsan aurrerapauso bat izan baita, bereziki adin txikikoen eta pertsona babesgabeenei laguntzeko. Dorronsorok bere agerraldian azaldu duenez, Euskadiko Adikzioen eta Droga Mendekotasunen Legean aurreikusitako xedapenak osagarriak dira ”Adin Txikikoak eta Alkohola” programako neurriekin. Programa horren helburu nagusiak dira adin txikikoen alkohol-kontsumoa eragozteko horrelako jokabideak baimentzen duen gizarteko giroa amaitzea. Legeak, hala ere, ikuspegi zabalagoa du eta, funtsean, bere helburu nagusiena pertsonek duten osasuneskubidea babestea eta bizi-jokaera osasungarriak sustatzea da. Euskadiko Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta

Integralari buruzko Legea biztanleria osoa babesten duen legea da eta legezko zein legez kontrako substantziak ez ezik, jokabideko adikzioak ere hartzen ditu kontuan. Kongresuan egindako agerraldian Dorronsorok Euskadin garatutako programak benetako osasun publikoko arazo bati heltzen diola azpimarratu du. Programa garatzeko ebidentzia zientifikoan eta gure gizartean bizi den errealitate zehatza hartu dira kontuan eta hainbat ikuspegitatik heldu zaio arazoari erantzun integrala eta eraginkorra eman ahal izateko. Horrela, programak hainbat esparrutan garatu beharreko neurriak

hartzen ditu bere gain: komunitatea, hezkuntza, menpekotasunak, osasunarreta, araudiak edota sentsibilizazioa eta dibulgazioa. Miren Dorronsorok nabarmendu duenez, Adikzioen Legeak zein Adin Txikikoak eta Alkohola programak, bi aipatzearren, norbanakoen askatasunaren begirunetik abiatuta, gizarte osasungarri bat bilatzen dute, horrek zalantzarik gabe Euskadiko herritarren bizi kalitatearen eta ongizatearen hobekuntza orokorra ekarriko baitu, eta hori da, laburbilduz, Euskadiko Erakunde Publikoek hartutako konpromisoa.



gazteria

Ander Añibarro Jaurlaritzako Gazteria zuzendari berria

± 18 //etorkizuna.eus 2017 apirila

24

Ander Añibarro laudiotarra da Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendari berria. Hainbat urtez Gazteria zuzendaritza Kultura Sailaren barruan egon ondoren, gobernu berriaren osaketarekin aipatu zuzendaritza Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailara pasa da. Beatriz Artolazabal sailburua izan da, hain zuzen ere, Añibarro argu horretarako proposatu duena. Datozen hilabeteetan Gazteria zuzendaritzaren erronka nagusiena gazteen enplegua sustatzea izango dela azaldu du zuzendari berriak. Añibarrok azaldu duenez, ”Eusko Jaurlaritzako politika guztiek dute gazteengan eragina eta gure ikuspuntua kontutan izatea ezinbestekoa da; ahal dudan guztia egingo dut gazteen ikuspuntua kontutan hartu dadin”. Añibarro erizaina da eta Osakidetzako hainbat ospitaletan aritu da lanean. Administrazioan ere eskarmentua du, Laudioko zinegotzia eta Aiarako kuadrillaren presidentea baita.

‘Betikoarekin apurtuz’ bideolehiaketa Mendizabala Institutuak eta Ikaslan Sareak neska gehiagok Lanbide Heziketako industria zikloetan izena ematea lortzea helburu duen ”Betikoarekin apurtuz” izeneko bideo lehiaketa jarri dute martxan. Parte-hartzaileek 30 segundo eta 3 minutu arteko iraupena duten bideoak aurkeztu beharko dituzte eta, horietan, lehiaketarekin bat egiten duen gairen bat jorratu beharko dute. Lanak aurkezteko epea maiatzaren 9an amaituko da. Lehiaketaren inguruko argibideak: www.rompiendomoldes.eus/

Neska eta mutilen arteko eten digitala desgertu da EUSTATek berriki eman dituen datuen arabera, Internet erabiltzen duten gizon eta emakumeen kopuruak oso antzekoa dira adin tarte guztietan Internet ez da jada gizonen kontua. Eustatek berriki eman dituen datuen arabera, euskal biztanleen artean Internet erabiltzen duten gizon eta emakumeen kopuruak oso antzekoak dira. Hala ere, duela gutxi hori ez zen horrela. Izan ere, Internet erabiltzaile gehienak gizonezkoak ziren. Zorionez, azken urteetan gorakada nabarmena eman da emakume erabiltzaileen kopuruan. Euskadin bizi diren biztanleen % 84,6k Internet erabiltzen du, hots, 1.370.000 erabiltzaile inguru. Eustatek gai horren inguruan kaleratu duen azken txostenaren

arabera, gizon eta emakumeen arteko eten digitala 6 puntu ingurukoa da. Horrela, 15 urtetik gorako biztanleen artean, Internet erabiltzen duten gizonak gizonezko guztien % 77,1 lirateke. Emakumezkoen kasuan, berriz, kopuru hori % 71,2koa litzateke. Hala ere, erabiltzaileen multzoa aztertuta oso oreka handia ematen da: erabiltzaileen % 50,2 gizonezkoak dira eta % 49,8, berriz, emakumezkoak. Azkenik, Eustatek azpimarratzen duenez, 15 eta 24 urte bitarteko euskal gazte guztiek (% 99) Internet erabiltzen dute.



gazteria ± 18 //etorkizuna.eus 2017 apirila

26

Gero eta gehiago dira bere burua ez sinesletzat jotzen duten euskal gazteak Hamar gaztetatik ia seik bere burua ez sinesletzat jotzen du. Azken 18 urteetan bere burua ez sinesletzat jotzen duten gazteen kopurua 27 puntutan hazi da. Gazteen Euskal Behatokiak ezagutzera eman dituen datuen arabera, 15 eta 29 urte bitarteko euskal gazteen % 58k bere burua ateotzat, ez sinesletzat, agnostikotzat edo erlijioan interesik gabekotzat du. Duela 18 urte egindako azterlanean jasotako datuekin alderatuta, bere burua ez sinesletzat jotzen duten gazteen kopurua 27 puntutan hazi da. Aldi berean, gazte katolikoen kopurua (praktikanteak edo ez praktikanteak) nabarmen jaitsi da. Horrela, gaur egun bere burua katolikotzat jotzen duten gazteak % 27 diren bitartean, 1998an % 59 ziren. Katolikoen kopurua jaitsi bada ere, beste erlijiotan sinesten duten gazteen kopuruak gora egin du, nagusiki, gazte atzerritarren kopuruak ere gora egin duelako. Oro har, bere burua ez sinesletzat jotzen duten pertsonen kopurua altuagoa da gazteen artean bestelako adin tarteetan baino.

Erlijioari dagokionez, EAEko gazteek euren buruari emandako definizioaren bilakaera (1998-2016) 60

1998 2008

50

2012 2016

40 30 20 10 0

KATOLIKO PRAKTIKANTEA

KATOLIKO EZ PRAKTIKANTEA

BESTE ERLIJIOETAN SINESTUNA

ATEOA, EZ SINESTUNA

JAINKOAN SINESTU BAI, ERLIJIOAN EZ

ITURRIA: Gazteen Euskal Behatokia

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO saila

Departamento de EMPLEO Y POLÍTICAS SOCIALES

Gazteria Zuzendaritza

Dirección de Juventud


Arabako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Probintzia plaza 13, behea 01001 Gasteiz • 945 181700 • www.alava. net/ifj • www.gazteinformazioa.net • www. facebook/infogaztea.araba • informazioa@ ifj.alava.net Gasteizko Udala. Gazte Informazioko Udal Bulegoa. Espainia plaza behea. 01001 Gasteiz • 945 161330 • www.vitoria-gasteiz. org/omij • www.vitoria-gasteiz.org/gazteria • coordinaomij@vitoria-gasteiz.org Arabako Kampuseko Gazteentzako Informazio Bulegoa. Apraiztarrak 1Unibertsitate-Pabiloia 01006 Gasteiz • 945 014336 • www.ehu.es • www. gazteinformazioa.net • oij-ar@ehu.es Laudioko Lamuza Gazte Informazio Gunea. Lamuza 13 01400 Laudio • 94 4034921 • infogazte@laudiokoudala.net

Bizkaia Bizkaiko Gazteriaren Informaziorako Lurralde-Zentrua. Rekalde Zumarkalea, 30 - 1, 48009 Bilbao • 94 6083926 /94 6083920/94 6083934 • www.bizkaia.net/ gazteria • gazteinformazioa@bizkaia.net Abanto -Zierbenako Gazte Informazio Bulegoa.Bizkaia Plaza, 3 (Atzealdea) 48500 Abanto-Zierbena • 94 6363769 • gazteria@ abanto-zierbena.org Ikusi Makusi Baliabide Zentroa. Areitzo, 2 48810 Alonsotegi • 94 4980807 • ikusimakusi@alonsotegi.net Zornotzako Gazte Informazio Bulegoa. Zelaieta Parkea, s/n 48340 AmorebietaEtxano • 94 6300649/50 • www. ametxgazteria.net • gazteinfo@ametx.net Arrigorriagako Gazte Informazio Bulegoa. Gaztegunea. Ugertza bidea, 1 48480 Arrigorriaga • 94 6001876 • arrigorriaga.eus • gaztegunea@arrigorriaga. eus Artzentaleseko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Aguirre, 23 48870 Artzentales • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gaztezer Balmasedako Gazte Informazio Gunea.Pio Bermejillo, 19 48800 Balmaseda • 94 6800240 • www.balmabegi.com • www. balmaseda.net • gaztezer@balmaseda.net Barakaldoko Gazte Informazio Zentrua. San Juan, 17 48901 Barakaldo • 94 4789596 / 94 4789599 •www.gaztebulegoa.net • gaztebulegoa@barakaldo.org Gurutzetako Gazte Informazio Gunea. Balejo, 4 48903 Barakaldo • 94 4789487 • www.gaztebulegoa.net • gaztebulegoa@ barakaldo.org Zirtzart Gazte Informazioko Udal-Bulegoa. Basozelai, 11 48970 Basauri • 94 4666430 • www.facebook.com/basaurion • zirtzart@ basauri.net Bermeoko Gazte Informazio Bulegoa. Gizarte-Kultura Etxea Irakaskintza, 14-16 48370 Bermeo • 94 6179158 •www.giz. bermeo.org • giz@bermeo.org BIZ Bilbao Informazio Zerbitzua. Zabalguneko Eraikina. Zabalguneko Plaza, 11 48009 Bilbao • 94 4204488 • bilbaoiz@

EDEko Gazte Informazio Bulegoa. Simón Bolívar, 8 B –behea 48010 Bilbao • 94 4029090 • www.fundacionede.org • gazteinformazioa@fundacionede.org Txorierriko Gazte Informazio Bulegoa. Txorierri etorbidea, 9, behea 48160 Derio • 688 629965 • www.txorierrikogazteak.com • oij@e-txorierri.com Durangoko Gazte Informazio Bulegoa. Pinondo Plaza, 1 48200 Durango • 94 6030030 • informazioa@durango-udala.net Erandioko Gazte Informazioa Bulegoa. Irailaren 23 enparantza 48950 Erandio • 94 6025891 • gazteinfo@erandioko-udala.net Ermuako Gazte Informazio Bulegoa. Lobiano Kultur Gunea. Goienkale, 10 48260 Ermua • 943 708700 • oij-gib@udalermua.net Mugarri Gazte Informazio Gunea. Mugarri Gazte Etxea. Elizarako Sarbidearen Kalea, 2 48450 Etxebarri • 94 4261861 • www. mugarri.net • mugarri@mugarri.net, mugarri.gazte@gmail.com Galdameseko Gazte Informazio Gunea. San Pedro, 6 48191 Galdames • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org

Busturialdeko Gazte Bulegoa. Zubietaerrota Eraikina, Kurtzero auzoa 48392 Muxika • 670 509752 • www.busturialdekogazteplana. com • gaztebulegoa@ busturialdekogazteplana.com

Gipuzkoako Campuseko Gazte Informazio Bulegoa.Ignacio M. Barriola eraikina. Elhuyar enparantza, z/g 20018 Donostia • 943 018135 / 943 018138 • svrgazte@ sv.ehu.es. svrbegaz@sv.ehu.es

Induma Informazio Bulegoa. Zubieta, 16 48410 Orozko • 94 6339945 • infoinduma@ yahoo.es

Koldo Mitxelena kulturunea. Infoteka. Gazte Informazio Gunea. Koldo Mitxelena Kulturunea. Urdaneta kalea, 9 20006 Donostia • 900 110 111 • www. gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa.net

Plentziako Gazte Informazio Gunea. Goenkale, 25n 48620 Plentzia • 94 6770989 • gazteinfo.plentzia@bizkaia.org Gazte Informazio Zentroa. Santa Clara Kultura Zentroa. Martín Fernández Villarán, z/g 48920 Portugalete • 94 4729313 • www.juventudportugalete.org • juventud@ portugalete.org • gaztegela@gmail.com Portugaleteko Gazte Informazio Gunea Gazte Gela. Zubeldia Maisua, z/g 48920 Portugalete • 94 4616638 • www. juventudportugalete.org • aulajoven@ portugalete.org Gaztebox Santurtziko Gazte Informazio Bulegoa. Santurtzi Parkea, z/g 48980 Santurtzi • 94 4836110 • gib-oij@santurtzi.net

Gernika-Lumoko Gazte Informazio Bulegoa. Foru Plaza, nº 2 48300 Gernika-Lumo • 94 6270215 • gazteger@sarenet.es

Sopelanako Gazte Bulegoa. Kurtzio Kultur Etxea, Mendieta, 11 48600 Sopelana • 94 4065505 • www.sopelanagaztea.blogspot. com • www.sopelana.net • oij@sopelana.net

Getxoko Gazte Informazio Bulegoa. Tangora Etxea. Algortako Etorbidea, 98 48991 Getxo • 944 660 353 • gaztebulegoa@getxo.net

Turtziozko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Agirre, 61 48880 Turtzioz • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org

Gordexolako Gazte Informazio Gunea. Molinar Plaza, 11 48192 Gordexola • 638 050 762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Gorlizko Gazte Informazio Gunea. Krutzeta, 5 48630 Gorliz • 94 6774000 • gazteria@ gorliz.net Gueñeseko Gazte Informazio Gunea. Enkarterri, 2 48840 Güeñes • 94 6690877• www.gugaz.org • info@gugaz.org Arratiako Gazte Informazio Bulegoa. Igorreko Kultur Etxea. Elexalde, 8 48140 Igorre • 639 018133 • gib-arratia@ gorbeialdea.com Karrantzako Gazte Informazio Gunea. Concha Enparantza, 1 48895 Karrantza • 638 050762 • gazteplana1@enkarterrialde. org Lanestosako Gazte Informazio Gunea. Manuela Sainz de Rozas, 1 48895 Lanestosa • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde. org Euskal Herriko Unibertsitatearen Bizkaiko Campuseko Gazte Informazio Bulegoa. Sarriena auzoa, z/g, Apia Bidea (Gizarte eta komunikazio behealdea) 48940 LEIOA • 94 6015100 • oij-bi@ehu.es Aterpe Leioa Gazte Informazio Zentroa. Aldapabarrena, 2 48940 Leioa • 94 4055850 • gazte@leioa.net Lekeitioko Gazte Informazio Bulegoa. Eliz Atea, 12 48280 Lekeitio • 94 6243591 • gazte-bulegoa@lekeitio.com Mañariko Gazte Informazio Gunea. Herriko plaza, z/g 48212 Mañaria • 94 6818998 • kultura.manaria@bizkaia.org Mungiako Gazte Informazio Bulegoa. Arana Goiri´tar Sabin, 13 48100 Mungia • 94 6553353 • mungia.gib-oij@astiune.com Muskizko Gaztegune. Meatzari Plaza, 2 48550 Muskiz • 94 6708037 • www. muskizkogaztegunea.blogspot.com • gaztebulegoa@muskiz.com

Gazte Info Gazte Informazio Bulegoa. Udiarraga, 39 48490 Ugao-Miraballes • 94 6322014 • gazteinfo.ugao@ortzadar.es Urduñako Gazte Informazio Gunea. Kultur Etxea. Andra Mari, z/g 48460 Urduña • 945 384884 • xarteaga@urduna.com Sestaoko Gazte Informazio Zentroa. La Iberia, z/g 48910 Sestao • 94 4956127 • cijsestao@sestao.eus Zallako Gazte Informazio Bulegoa. Madres Irlandesas, 4 48860 Zalla • 94 6391396 • www.ibilimunduan.com • oij@zalla.org • infogazte@zalla.org

Gipuzkoa Andoaingo Gazte Informazio Bulegoa. Ambrosia Olabide Zentroa. Pio Baroja kalea, 1. 20140 Andoain • 943 593911 • gibandoain@euskalnet.net Arrasateko Gazte Informazio Bulegoa. Garibai Etxea. Biteri etorbidea, 3 20500 Arrasate • 943 252065 • www. gaztebulegoa.com • gaztebulegoa@ arrasate-mondragon.net Astigarragako Gazte Informazio Puntua. Kultur Etxea. Kale Nagusia, 48. 20115 Astigarraga • 943 331067 • www. astigarraga.net • gazteinfor@astigarraga.net Azkoitiako Gazte Informazio Bulegoa. Aita Madinabeitia plaza z/g 20720 Azkoitia • 943 026027 • www.artxamendi.net • gib@ euskalnet.net Azpeitiako Gazte Informazio Bulegoa. Plaza Txikia z/g 20730 Azpeitia • 943 157160 • gib@azpeitia.net Gipuzkoako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Gaztegunea. Anoeta, 28 20014 DonostiaSan Sebastián • 900 110111 / 943 472617 • www.gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa. net

Donostiako Gazte Informazio Bulegoa. Goikoa jauregia. Mari kalea, 1. 20003 Donostia • 943 481435 • www.donostia.eus/ gazteria • gazteinfo@donostia.eus Eibarko Gazte Informazio Bulegoa. Portaela Kultur Etxea, Bista Eder 10. 20600 Eibar • 943 708435 • infojuven.ei@eibar.net Elgoibarreko Gazte Informazio Bulegoa. Foruen Plaza z/g, 20870 Elgoibar • 943 257986 • www.elgoibar.org/webb/ gazteriazalag.htm • gazteinformazioa@ elgoibar.net Errenteriako Gazte Informazio Bulegoa. Merkatuzar. Pablo Iglesias, 3. 20100 Errenteria • 943 449640 • www. gaztebulegoa.errenteria.net •gazteria@ errenteria.net Hernaniko Gazte Informazio Bulegoa. Hernaniko Udal Kiroldegia, Elkano z/g. 20120 Hernani • 943 552185 • www. hernani.net • kirola@hernani.net Hondarribiako Gazte Informazio Bulegoa. Javier Ugarte 6. 20280 Hondarribia • 943 644752 • gip@hondarribia.org Irungo Gazte Informazio Bulegoa. Foruen Karrika, 2 behea. 20302 Irun • 943 505444 / 943 505643 • www.irun.org/igazte • infojuvenil@irun.org Lasarte-Oriako Gazte Informazio Bulegoa. Manuel Lekuona Kultura Etxea. Geltoki kalea, 18. 20160 Lasarte-Oria • 943 376181 • www.lasarte-oria.org • gazteinfo@lasarteoria.org Legazpiko Gazte Informazio Bulegoa.Kultur Etxea, Latxartegi, 3. 20230 Legazpi • 943 737203 • gazteria.le@legazpi.net Oiartzungo Gazte Informazio Puntua. Mendiburu 5, behea. 20180 Oiartzun • 943 491105 • www.gazteoiartzun.net • gazteinfo@oiartzun.org Oñatiko Gazte Informazio Puntua. Foruen Enparantza, 4 – behea. 20560 Oñati • 943 718257 • www.oinati.org • gazteinformazioa@oinati.net Ordiziako Gazte Informazio Puntua. Barrena Jauregia Kultur Etxea, 2º - 3 20240 Ordizia • 943 805634 • www.ordizia.org • gazteria@ ordizia.org Tolosako Gazte Informazio Bulegoa. Antonio Maria Labaien Kultur Etxea, Triángulo 1. 20400 Tolosa • 943 670383 • www. zazpitantriangulon.com • gazteria@ tolosakoudala.net Urnietako Gazte Informazio Bulegoa. Idiazabal 13 20130 Urnieta • 943 333973 • www.urnieta.org • gazteinformazioa@ urnieta.org Villabonako Gazte Informazio Bulegoa. Katea Etxea. Kale Nagusia, 79 20150 Villabona • 943 694787 • gazteria@villabona.net Zarautzeko Gazte Informazio Bulegoa. Zinema Pilotalekua. Zigordia Kalea, 34 20800 Zarautz • 943 005122 • www.zarautz. org • gazteinformazioa@zarautz.org

gazteria

Eusko Gazteen Informazio eta Dokumentazio Zentro Koordinatzailea. Donostia kalea, 1 01010 Gasteiz. • 945 019539 • www. gazteinformazioa.net •gazteinformazioa@ ej-gv.es • gazteinfoeuskadi@gmail.com

ayto.bilbao.net

27 ± 18 //etorkizuna.eus 2017 apirila

Araba


gazteria ± 18 //etorkizuna.eus 2017 apirila

28

Bilbo fantasiazko zinearen hiriburu maiatzaren hasieran FANT zinemaldiaren eskutik Pierce Brosnan aktore ezagunaren seme Sean Brosnanek jasoko du gero eta aintzatespen handiagoa duen Fantrobia saria Bilboko Udalak antolatzen duen Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren (FANT) zinemaldiaren XXIII. edizioa datorren maiatzaren 5 eta 12 bitartean izango da. Eduardo Casanova antzezle eta zuzendariaren lehenengo film luzea den ”Pieles” lana izango da edizio berriari hasiera emango diona. Aurtengo edizioaren izarrik handiena Pierce Brosnan aktore ezagunaren seme Sean Brosnan izango da. Brosnan gazteak fantasiazko generoan gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari den figura aintzatesten duen Fantrobia Saria jasoko du. Zinegile estatubatuarrak bere lehen film luzea aurkeztuko du FANTen. Brosnanen filmak ”My Father Die” (2016) izenburua du eta Estatu Batuetan oso kritika onak jaso ditu. Epaimahaiari dagokionez, hiru izango dira aurtengo

edizioko epaileak: Melina Matthews antzezlea, Elio Quiroga idazlea eta Miguel Ángel Vivas zuzendari eta gidoilaria. Aurreko edizioetan bezala, zinemaldia antolatu duen Bilboko Udalak, tokiko beste eragile batzuekin lankidetzan, zenbait jarduera osagarri programatu ditu, fantasiazko giroa aretotik kanpora eramateko eta zaleen topaketa bultzatzeko. Horrela, maiatzaren 6an, programazio paraleloak, oraindik postprodukzioan dagoen ”Errementari” filmaren aurkezpena jasoko du. Euskal Herrian oinarritutako kontakizun fantastikoa eta deabrukeriazkoa, Paul Urkijo euskal zinegilearen lehenengo film luzea. Gainera, sekzio ofizialean lehenengo aldiz bi zinegile bilbotarren lanak izango dira: Haritz Zubillagaren ”El ataud de cristal” eta Roberto San Sebastiánen ”La noche del virgen”.


gazteria ± 18 //etorkizuna.eus 2017 apirila

29

200 jarduera baino gehiago Bilboko Basque Fest jaialdiaren barruan Bilboko Udalak antolatu du jaialdia, Bizkaiko Foru Aldundiarekin, Eusko Jaurlaritzarekin, eskualde turistikoekin, elkarte profesionalekin, enpresa pribatuekin eta kulturaeragileekin lankidetzan. Basque Fest jaia euskal unibertsoaren kultura-adierazpen guztien jaialdia da Apirilaren 12 eta 16 bitartean, Bilboko Udalak antolatuta, Bilbao Basque Fest jaia burutu da Bilbon. Guztira, 200 jarduera baino gehiago antolatu dira euskal kultura sustatzeko eta, aldi berean, hiria dinamizatzeko, jarduera ekonomikoa sustatzeko eta bilbotarrei aisialdiko eta kulturako kalitatezko eskaintza proposatzeko. Izan ere, Basque FEST jaia Bilboko Udalaren apustu estrategikoa da eta, horrelako ekimenen bidez, Bilboko metropoli aldeko, Estatuko eta atzerriko bisitariak erakarri nahi dira. Jaialdiak honako zifra hauek ematen ditu bost egunetan: atxikitako ostalaritzako 234 establezimendu, 253 artista, ekitaldien

eta produkzio teknikoaren sektorean kontratatutako 56 enpresa, 222 langile, 32.000 informazio-liburuxka… Bilboko alkate Juan Mari Aburtok Azkuna Zentroan izan zen hasiera-ekitaldian adierazi zuen moduan, ”Bilboko Udalak konpromiso sendoa du euskal kultura sustatzeko eta, aldi berean, kultura-ekitaldi handiak sustatzearen bidez garapen ekonomikoa ere bultzatu nahi da”. Euskalduna sentitu Basque FEST jaialdiaren xede nagusienetako bat Bilbora gerturatzen diren bisitari guztiak, Bilbon diren bitartean, Euskaldunak sentitzea da. Horretarako

hiritarren parte-hartzea sustatu nahi duen programazioa osatu da: gastronomia, dantza, musika, herri-kirolak, antzerkia, haurrentzako animazioak, tailerreak, azokak, kalejirak, ikuskizunak… Gainera, ia jarduera guztiak doakoak izan dira. Aurten, Basque FEST jaialdiak proposamen berriak eskaini ditu, dagoeneko erabat finkatuta dagoen ekimena aberasteko. Aipagarria da lehenengo aldiz gehituko dela Guggenheim Bilbao Museoaren ataria: bertan musika elektronikoak txalapartarekin, eta trikitixak break dance-rekin bat egiten duten ikuskizunak egingo dira bertan, baita datza tradizionalak ere.




yi

nE u

rop e

ia

ud

l ra

St

st

y in New Zealand

Au

S tu d

S tu

in dy USA

St

Stu

d y in Canada ud

y

in


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.