±18 53 maiatza2015 issuu

Page 1

卤18 路 presta ezazu zure etorkizuna

www.etorkizuna.eu

maiatza 2015

Hezkuntza

Gazteria

... eta gehiago

Lanbide heziketa eta enpresa

Gazte BizHitza

IGazte

Hezkuntza Whatsapparen aroan

Hezkuntza eta gazteak RECacciona lehiaketan

BGazte

Zientzia azoka

Emantzipaziorako arazoak

Giza Eskubideak

53



maiatza 2015

53

±18 • presta ezazu zure etorkizuna hezkuntza 4

Berrehun ikertzaile gazte elkartu dira

5

BCCek 5 gastronomia kanpamentu

6

Lanbide heziketaren inguruko

Zientzia Azokan antolatu ditu uda honetarako

eskutik

±18 presta ezazu zure etorkizuna www.etorkizuna.eu

koordinatzailea: Jon Mikel Zabalegi erredakzioa: Ana Belén Sánchez, José Poza, Jon Lasa, Patricia Aldama, Amaia García, Naiara Pardo, Cristina Domínguez. Diseinua: JP Argazkiak: Markel Redondo / Artxiboa Erredakzioa eta publizitatea: Iparragirre 17, 1.Esk. 48009 BILBO. Tfnoa.: 94 424 75 94. Posta-e: info@etorkizuna.eu Lege Gordailua: BI - 716 - 09

7

Jaurlaritzak 2013/14 ikasturteko

8

Hezkuntza Whatsapparen aroan

3

4

± 18 //etorkizuna.eu 2015 maiatza

hausnarketa HETEL eta enpresen

batxilergoko ikasle onenak saritu ditu

giza eskubideak 14

Hezkuntzan inbertitzea haurpobreziaren kontra borrokatzea da

gazteria 18

Enplegu eta etxebizitza arazoek

20

Gazte BizHitza: Eta nirea zer?

26

Igazte. Etorkizuna jada ez da beltz

28

BGazte. Zine programazioaz gain,

8

emantzipazioa atzeratzen dute

kolorekoa euskal gazteriarentzat bestelako kultur eta aisia jarduerak eskainiko ditu aurtengo FANTek

20

ArgitaratzaileaK

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO HEZKUNTZA, HIZKUNTZA ETA POLITIKARAKO ETA KULTURA SAILEKO HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZAREN LAGUNTZA JASO DU

Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren Laguntza jaso du


hezkuntza ± 18 //etorkizuna.eu 2015 maiatza

4

Berrehun ikertzaile gazte elkartu dira Zientzia Azokan Pasa den apirilaren 25ean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 200 gazte inguru elkartu ziren Bilboko Plaza Berrian Elhuyarrek antolatzen duen Zientzia Azokan parte hartzeko. Aurtengo edizioan hirurogeita bost taldek esku hartu dute ekitaldian, eta bakoitzak bere standa izan du, bisitariei beren proiektuen berri emateko. Gazteek egindako proiektu zientifikoen erakusketa da Elhuyarrek antolatzen duen Zientzia Azoka. Ikasturtean zehar, aukeratutako gaiaren inguruan aritu da lanean ikasle-talde bakoitza: galdetzen, ikertzen, diseinatzen, eraikitzen eta esperientzia berriak izaten. Lanaren emaitza: ikerketa-proiektu bat edo proiektu teknologiko bat. Eguerdiko 12etan hasi eta arratsaldeko 8ak arte, egun osoz zientziaz gozatzeko aukera izan zuten gazteek: beren lanak jendaurrean aurkeztuz, diplomak jasoz, Elhuyarrek antolatutako gunean esperimentuak egiten ikasiz, eta, egunari amaiera emateko, lan onenen egileek sariak jaso zituzten. DBH eta Batxilergoko ikastetxe hauetako gazteak izan dira Zientzia Azokan: Alaitz BHI (Iruñea), Arizmendi

ikastola (Eskoriatza), Arrigorriaga BHI Institutua (Arrigorriaga), Askatasuna BHI (Burlata), Begoñazpi Ikastola (Bilbo), C.E. San Mames Peñascal Koop. Elk. (Bilbo), Eunate BHI (Iruñea), Hirukide Eskolapioak (Tolosa), IES Cruces BHI (Barakaldo), IES Plaza de la Cruz (Iruñea), La Anunciata Ikastetxea (Donostia), Lauaxeta Ikastola (Zornotza), Lauro ikastola (Loiu), R.M. Azkue Ikastola (Lekeitio). Horiez gain, Kataluniako Exporecerca azokan irabazle izan den Institut Thalassak ere hartu du parte Azokan. Gai askori buruzkoak ziren aurkeztutako lanak, batez ere ingurumenaren eta osasunaren ingurukoak. Herritarren eguneroko bizimoduko zalantza eta arazoei konponbideak aurkitzen saiatu dira gazteak beren ikerketen bidez. Esate baterako, xaboiek zikinkeria kentzen duten aztertu du talde batek; soinuek landareen hazkuntzan duten eragina beste batek; ebolaren aurkako farmako bat aurkitzen saiatu da beste bat; baldintza ezberdinetan usteltzen ari diren zenbait gorputan agerturiko intsektuak ikertu ditu beste batek… Hainbat ikertzaile profesional izan dituzte bidelagun gazteek, lana bide-

ratzen laguntzeko eta abenturak eta bizipenak partekatzeko. Gazteen artean zientzia-zaletasuna bultzatzeko, kultura zientifikoa sustatzeko eta hemengo eta gaurko zientzia hedatzeko tresna da Zientzia Azoka. Hainbat ikerketa-zentrok eta hezkun– tza-alorreko erakundek lagundu dute Elhuyarrek antolatzen duen ekimen horretan: UPV/EHUk, Mondragon Uni– bertsitateko Goi Eskola Politeknikoak, Deustotechek, UPNA/NUPek, Tecnaliak, IK4k, BTEKek, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta FECYTek; kolaboratzaileen artean Bilboko Alde Zaharreko Komertzianteen Elkartea ere izan dugu.


Basque Culinary Centerrek 5 gastronomiakanpamentu antolatu ditu uda honetarako Basque Culinary Centerrek ”BCulinary Udan” izena duten 5 gastronomia kanpamendu antolatu ditu uda honetarako Gipuzkoan, Madrilen eta Malagan. Kanpamendu hauek, gastronomiaren munduaren xarma sentitzen duten eta sukaldean aritzea gustatzen zaien 14 eta 17 urte bitarteko gazteentzat dira. 10 egunetan gazteak gastronomiaren munduan murgilduko dira, 12 lantegi praktikoren bidez. Guztira 5 kanpamentu gastronomiko egingo dira, Catalana Occidenteren eta Haziren babes ofiziala dutenak, eta gastronomia eta sukaldaritza neska-mutilei gerturatzea du helburu. Programa egonaldi osoko hamar egunetan gauzatuko da. Toki bakoi– tzak bere egutegia izango du. Hamar

egunetan 100 neska-mutilek gastronomiaren sekretuak ikasiko dituzte, eta sukaldaritzaren munduan murgilduko dira. Horretarako, lantegi praktikoak egingo dituzte, baita sukaldaritzarekin lotutako irteerak eta bisitak ere. Egunero, gonbidatutako sukaldarien eskutik, errezeta tradizionalak eta nazioartekoak egin, sukaldaritza berritzaileko teknikak landu, sukaldari ospetsuekin praktikatu, sukaldean erabiltzen diren produktu nagusiak prestatzeko prozesuak ikasi, eta irteera eta bisita interesgarriak egingo dituzte jatetxeetara, azoketara, ekoiztetxeetara eta abarretara. Gainera, aisialdiko hainbat jarduera egingo dituzte, tutoreen ardurapean: igerilekua, hondartza, uretako kirolak, ginkana gastronomikoak, etab.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkun– tza Politika eta Kultura Sailak lanbide heziketako datorren ikasturterako matrikuletarako egutegia ezagutzera eman du. Lanbide heziketako ikasketak burutu nahi dituzten ikasleek eskaerak eta dokumentazioa aurkeztu beharko dute maiatzaren 25 eta ekainaren 5a bitartean, bi egun horiek barne. Eskaera online egiten bada, epea egun bat lehenago amaituko da, hots, ekainaren 4an. Onartutako eskaeren behin behineko zerrenda uztailaren 9an argitaratuko da eta behin betikoa, berriz, uztailaren 15ean. Plaza lortu duten ikasleek uztailaren 16 eta 21 bitartean gauzatu beharko dute bere matrikula. Ikasle errepikatzaileek edo bigarren mailara pasako diren horiek, ekainaren 16 eta uztailaren 6a bitartean gauzatu beharko dute bere matrikula. Aipatu epe horien barruan matrikula gauzatzen ez duten ikasleek bere plazari uko egiten diotela ulertuko da eta dagokien plazaren gaineko eskubide guztiak galduko dituzte.

hezkuntza

5 ± 18 //etorkizuna.eu 2015 maiatza

Lanbide heziketako datorren ikasturterako matrikulazio-egutegia


hezkuntza

Lanbide heziketaren inguruko hausnarketa HETEL eta enpresen eskutik

± 18 //etorkizuna.eu 2015 maiatza

6

HETELeko 21 ikastetxeek HHTEK izeneko metodologia berritzailea jarriko dute martxan. Metodologia horrekin ikastetxeen eta enpresen arten harreman berri bat sustatu nahi da, baita ikasleei zeharkako gaitasunak eskuratzen lagundu ere Pasa den apirilaren 21ean, HETELeko (Euskadiko Gizarte Ekimeneko lanbide heziketako Ikastetxeen Elkarteko) Lanbide Heziketako 21 ikastetxeetako irakasle eta ikasleek, inguruneko enpresetako pertsonekin batera, HHTEK –HETEL Hiruki Teknologikoak– izeneko ekimen berritzaile batean hartu zuten parte. Ekimen hori abian jarrita, lanbide heziketako ikastetxeen eta enpresen arteko harremana estutu nahi izan da, lankidetzan sakonduz eta ikastetxeetako eta enpresetako pertsonen ahalmena eta horien arteko ideia trukea aprobetxatuz. Herrialdeko eremu giltzarrietan etorkizunerako garapen ideiak sortzea zuen helburu ekimen horrek. Horretarako, enpresa eta erakunde erreferenteen, hala nola, Euskaltel, Automotive Intelligence Center (AIC), Tecnalia edota Tknikaren, parte-hartzea ere izan zuen. HETELeko ikastetxeetako parte-hartzaileek, enpresen ordezkariekin batera, bideokonferentzia bidez eztabaidatzeko aukera izan zuten, hiru eremu teknologikotako hiru galderari erantzuteko. Hiru ardatz Parte-hartzaileei honako hiru galdera hauek egin zitzaizkien: Informatika eremuan, wifi sareen segurtasuna; automobilgintzan, nola prestatu gure gazteak gaitasunak etengabe egunera ditzaten; eta fabrikazio mekanikoan, galdera bikoitza: enpresen nazioartekotzearen inguruan, berdina da hori ETE-etan edo enpresa handietan? LHko tituludunak horretarako prestatuta daude? Horrela, eztabaidetan ikastetxeetako eta enpresetako pertsonek –ikastetxe bakoitzeko 2 irakaslek eta 3 ikaslek eta enpresako profesional batek– hartu zuten parte, eta hirukiak eratu zituzten –bideokonferentzia bidez 3 ikastetxek eta 3

enpresak hartu zuten parte eztabaidan–. Guztira zazpi hiruki eratu ziren. Konklusioak Apirilaren 23an Boroako Automotive Intelligence Center-en (AICn) burututako jardunaldian konklusioak aurkeztu ziren. Bertan, HETELeko lehendakari Julen Elgeta, Tknikako Dani Irazola, Tecnaliako Ruben Otero, AICko Ana de la Hoz eta Tknikako Jon Labaka izan ziren.Bertan azaldu ziren konklusioen artean honako hauek azpimarra daitezke: • Wifi sareen segurtasuna: Oro har, wifi sareak ez direla seguruak azpimarratu zen. Kaleko wifi irekien segurtasuna ez dago bermatuta; konpainia hornitzaileen sareetan, aldiz, lasaiago sar gaitezke. Erabiltzaileen aldetik, berriz, segurtasun falta hori ez dela behar bezala somatzen azaldu zen. Sakelako telefonoetan, adibidez, gutxi dira antibirusa erabiltzen dutenak eta deskargak egiterakoan, zuzenean ‘onartu’ botoia sakatzen ohi

da benetan jakin gabe horrek zer suposa dezakeen. • Gazteek bere gaitasunak egunera– tzeko duten beharra: Automobilgintza sektorea oso modu azkarrean aldatzen den sektorea da. Horrek, langileriaren gaitasunak etengabe egokitzea eskatzen du. Egokitzapen horietara moldatzeko, komenigarria litzateke, langile gazteen kasuan, ikastetxeetatik jada, ideia hori barneratuta izatea. • ETEen nazioartekotzea eta LH tituludunen prestutasuna: Mundu global batean bizi garenez, funtsezkoa da enpresak mundu mailan lehiatzeko gaitasuna izatea. Dena den, enpresaren tamaina funtsezkoa da nazioartekotze prozesu hori arrakastatsua izan dadin, enpresa handiek aukera gehiago dituztelarik. Langileek mundu mailako langileak direla ulertu behar dute eta, hizkuntza ezezik (ingelesa bereziki), bestelako zeharkako konpetentzia, gaitasun eta balore batzuk ere garatu beharko lituzkete.


Sarituak izan diren 15 ikasleek, diploma jasotzeaz gain, Toronton hiru asteko ingeles ikastaroa eta egonaldia izateko aukera ere eskuratu dute.

7 ± 18 //etorkizuna.eu 2015 maiatza

Eusko Jaurlaritzak, Arantza Aurrekoetxea Hezkuntza sailburuordea, eta Begoña Garamendi Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariaren bidez, 2013-2014ko Batxilergoko Sari Bereziak banatu zituen pasa den martxoaren 27an. Guztira, 15 izan dira saritutako ikasleak (8 gipuzkoar, 6 bizkaitar eta arabar bat) eta saridun direla egiaztatzen duen diploma jaso– tzeaz gain, Toronton (Kanada) hiru asteko ingeles ikastaroa eta egonaldia izateko aukera ere eskuratu dute. Joan zen 2013-2014 ikasturtean Euskadin Batxilergoa bukatu zuten 15.302 ikasleen artetik, 726 aurkeztu ziren Sari Berezia eskuratzeko probetara. Guztiek lortu zuten Batxilergoko bi kurtsoetan 8,75etik gorako bataz besteko nota. 2014ko ekainean burutu zuten proba, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan, unibertsitatera sartzeko hautaprobak egin ondoren. Azterketan, hiru ariketa gainditu behar izan zituzten, bai ikasgai komunetakoak eta baita norberaren Batxilergo modalitateari zegozkion ikasgai espezifikoetakoak ere. Azkenik, puntuaziorik altuena lortu zuten 15 ikasleek eskuratu zuten saria. Sarituak izan diren ikasleak hauexek dira: Leire Melgosa Ecenarro (Elgoibar-

hezkuntza

Jaurlaritzak 2013/14 ikasturteko batxilergoko ikasle onenak saritu ditu

Arreiturre BHI), Álvaro Mendicute Irurzun (Ekintza HLBHIP), Jon Ander Ochoa Uriarte (Santa María HLBHIP), Paúl Moro Imaz (Summa Aldapeta HLBHIP), Miguel Orbegozo Rodríguez (Gaztelueta HLBHIP), Rene Postigo Sánchez (B.V María HLBHIP), Asier Cuesta García (San Adrián BHI), Daniel Alfonso Corcuera (Usandizaga-Peñaflorida-Amara BHI), Josu Ezkurdia Apeztegia (Sto.Tomás Lizeoa HLBHIP), Jorge Múgica Beltrán (Miguel de Unamuno BHI), Iñigo Martínez Gómez

(Sta. María HLBHIP), Alberto Hijano Mendizabal (Mutriku BHI), Ekain Arrieta Franco (J.M Barandiaran Lizeoa BHIP), Haidee Martínez Bragado (Juan Antonio Zunzunegui BHI) eta Asier Alonso Bardají (Ekintza HLBHIP). Batxilergoko Sari Berezien helburua honako hau da: Batxilergoan ibilbide akademiko bikaina erakutsi duten ikasleei egindako ahalegina aitortzea. 2014-2015 ikasturterako sarien deialdia maiatzean argitaratuko da.


hezkuntza ± 18 //etorkizuna.eu 2015 maiatza

8

Hezkuntza Whatsapparen aroan Azken urteetan IKTek gizartean eta hezkuntza esparruan hartu duten garrantzia ukaezina da, baina, nola kudeatu hauen erabilera ahalik eta etekin gehien lortzeko? Aro digitalean bizi gara. Gure egunerokotasunean duela hamar urte existitzen ez ziren gailuak ezinbestekoak bilakatu dira eta, seguruenik, gailu hauek guztiak zaharkituak izango dira hamar urte barru. Belaunaldi gazteenentzat, teknologia hau zerbait naturala da, honekin batera jaio direlako. Horregatik, IKTen erabilera guztiz zabalduta dago gure gizartean baina, bereziki, gazteen artean. Internet, zalantzarik gabe, oso tresna erabilgarria da. Dena den, bere erabilerak baditu zenbait arrisku ere, batez ere, adingabekoen inguruan hitz egiten ari garenean. Horregatik, komenigarria litzateke hauen erabilera zuzena egitea,

arriskuak ekidituz eta ahalik eta etekin gehien lortzen saiatuz. Helburu bikoitz hori lortu ahal izateko, ezinbestekoa da gazteak IKTen erabileran hezitzea. Alde batetik, teknologia berrien erabilera irakatsi behar zaie eta baita hauen erabilera sustatu ere: ordenagailua pizten irakatsi, nabigatzailea zabaldu eta bilaketetarako hitz egokienak aukeratzen irakatsi, pasahitza egokien erabileraren garrantzia azpimarratu, edozein artxibo deskargatzeak izan ditzakeen arriskuetaz ohartu... Bestalde, IKTak erabiltzen direnean jokabide edo portaera zuzenak izaten ere irakatsi beharko litzateke: erabilera orduak, pribatutasuna manten-

tzearen garrantzia, arriskuak detekta– tzeko gaitasuna sustatu... Gazteek IKTen erabilera arduratsua ikasi behar dute, bizitza errealean bezala, bizitza birtualean egiten dituzten gauza guztiek ere bere ondorioak dituztelako. Adituen ustetan, zenbat eta gazteago hasi orduan eta errazago hori guztia lortzea. Uda Ikastaroa Honen guztiaren inguruan hitz egiteko, datorren uztailaren 2 eta 3an, UPV/ EHUko Uda Ikastaroen egitarauaren barruan, ‘Educar en los tiempos de Whatsapp: Recursos para gestionar la relación con el alumnado adolescente’ izenburua


hezkuntza

• Uztailaren 2 eta 3an, UPV/EHUko Uda Ikastaroaken barruan ‘Educar en tiempos del Whatsapp’ ikastaroa burutuko da • Honen xedea gazteek egiten duten IKTen gehiegizko kontsumoaren ondorioz sor daitezkeen arazoen inguruko hausnarketa egitea da

• Gazteak ez dira maiz Internetek dituen arazoetaz ohartzen. Eskola leku aproposa izan daiteke honen inguruan informatzeko, beti ere, diskurtso positibo eta hezitzaileetan oinarrituz • Hezkuntza formalaren erronka IKTak txertatzea da. Gazteak jada trebeak dira hauen erabileran baina desdoiketa nabaria dago aisialdian eta ikasgelan egiten den erabileraren artean • Azkue Fundazioak klikasi.eus plataforma garatu du euskarazko eduki eta baliabideak partekatzeko

duen ikastaroa burutuko da Donostiako Miramar Jauregian. Estefanía Jiménezek eta Maialen Garmendiak zuzentzen duten ikastaro horren helburu nagusia nerebeek egiten duten gailu eramangarri eta Interneten gehiegizko kontsumoaren ondorioz sor daitezkeen arazoak aztertzea da, halaber, aipatu gehiegizko erabilera, sexting delakoaren praktika eta bertatik eratorritako arazoak, gizarte sareek kontrol sexistarako ematen duten aukera, ciberbullying-a, etab... Jiménez eta Garmendia EU Kids Online ikerketa taldeko kideak dira. Une honetan, estatu mailan burutzen ari den ikerketa egiten murgilduta daude eta, bertan, 9 eta 16 urte bitarteko gazteek IKTen zein nolako

erabilera egiten duten aztertzen ari dira: zein gailurekin konektatzen dira, zertarako, zenbat denboraz... Ikerketa honen emaitzak aipatu uda ikastaro horretan aurkeztuko dituzte eta baita 2010. urtean burututako azterlanaren datuekin alderatu ere. Gainera, bereziki irakasleentzat zuzendutako ikastaro horretan aditu desberdinek IKTen erabilerari lotuta dauden arazo desberdinen inguruan arituko dira. Sarritan, gazteak ez dira IKTen erabilerak izan ditzakeen arriskuetaz jabetzen eta, horregatik, komenigarria da hauen gaineko informazioa ematea. Jiménez eta Garmendiaren ustetan, hau mezu positiboen bidez egin beharko litzateke, diskurtso positibo eta hezitzaile batean oinarrituta. Bertan,

± 18 //etorkizuna.eu 2015 maiatza

• Internetek gazteentzat dituen arrisku nagusienak grooming-a, bullying-a, gehiegizko kontsumoa eta pribatutasunari lotutako arazoak dira

9


hezkuntza

irakasleek rol garrantzitsua joka dezakete, nolabait ere, gurasoekin batera, gazteen heziketaren zutabeetako bat direlako eta informazio hori guztia modu egokian helarazteko aukera dutelako.

± 18 //etorkizuna.eu 2015 maiatza

10

IKTak ikasgelan Hezkuntza formalaren erronka nagusienetako bat, hain zuzen ere, IKTak ikasgeletan txertatzearena da. Gizartean jada hedatuta dagoen erabilerak ez du isla ikasgeletan, agian, erabilera horren xedea oso garbia ez delako. Horren inguruan hitz egiteko, pasa den maiatzaren 7an, Azkue Fundazioak antolatuta, ‘Teknologia irakaslearen eskura’ izenburuko jardunaldia burutu zen Bilboko Euskararen Etxean. Bertan, teknologiaren aplikazioa didaktika arloan, dinamizazioan eta eskolak eskaintzerako orduan eman diren aldaketak, garapenak eta esperientzia ezberdinak eman ziren ezagutzera. Gainera, Azkue Fundazioak berak euskarazko eduki eta baliabideak partekatzeko sortu duen Klikasi.eus izeneko plataforma ere aurkeztu zen. Bi izan ziren jardunaldian izandako hitzaldi nagusiak. Lehenengoan, Santiago Mollek IKTek zein neuritan eraldatzen duten ikasgelako espazioa eta denbora azaldu zuen. Mollen ustez, hiru lirateke IKTak hezkuntzan txertatzeko dauden sistemak: E-Learninga, B-Learninga (Blended learning) eta Flipped Classroom delakoa. Azken honen arabera, irakasleak etxean nola egin behar den azalduko luke. Ikasleek, beraz, etxean barneratuko lituzkete zenbai aurre-ezagutza eta klasera joan orduko, horien jabe izango lirateke. Klasean, hezkuntza kooperatiboaren bidez, eduki hauek guztiak landuko liarteke, beti ere, bestelako kontuen gainean aritzeko denbora gehiagorekin. Tknikako kidea den Iñaki Telleriak, berriz, lanbide heziketan izan diren zenbait esperientzia azaldu zituen. Adibidez, Ikanos proiektuaren bidez, zeharkako modu batean, irakasteko modua aldatu eta ikasleak digitalki gaitzeko saiakera egin zen. Ekimen honetan 11 ikastetxe, 50 irakasle eta 250 ikaslek hartu dute parte.

INFORMAZIOAREN ETA KOMUNIKAZIOAREN TEKNOLOGIAK IKASTETXEETAN. 2013-14 IKASTURTEA 1.) Ordenagailuen kopurua: 163.027

Mahai gainekoak 61.874

Eramangarriak 54.007

Tabletak 1.310

Netbookak 1.310

2.) Ikasle/ordenagailu ratioa: x 100

39,13

3.) Irakasleak informatika ezagueraren arabera: Aditua

Ertaina

Erabiltzaile

Ez dute erabiltzen

Emakumeak

6,30

46,99

45,41

1,30

Gizonak

16,79

48,38

33,63

1,19

4.) Irakasleak informatika erabileraren arabera: Gelan

Bestelakoa

Ez dute erabiltzen

Emakumeak

82,30

15,77

1,93

Gizonak

82,35

15,07

2,58

5.) Ikasleekin zuzenean erabiltzen diren ordenagailuetatik zenbat daude Internetera konektatuta: % 97,83

133.168 ordu

6.) Ikasgelak eta teknologia berriak: Internet konexioa

Informatizatua

Eskola 2.0

EUSKADI

93,13

22,00

18,83

PUBLIKOA

94,26

21,13

18,02

LH

94,42

16,11

15,78

DBH

94,03

28,30

21,21

PRIBATUA

91,56

23,23

19,96

ITURRIA: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila.

Aztertutako 762 ikastetxeetatik 491 dira ikastetxe publikoak . Hauek Lehen Hezkuntza (319) eta Bigarren Hezkuntza (172 ) eskeintzen dutenen artean banatu egin dira. Aztertutako 271 ikastetxe pribatuak ez dira ikastetxe motaren arabera banatu.


Hezkuntza berrikuntzarako lankidetza eta jardunbide egokien elkartrukea izan dira topaketa honen ardatzak. Euskadiko zortzi ikastetxe ari dira parte hartzen proiektu europarretan

11 ± 18 //etorkizuna.eu 2015 maiatza

Pasa den maiatzaren 11 eta 12an, Bilboko Migel Unamuno Institutuan Estatuko hainbat autonomia erkidegotako 120 irakasle inguru bildu zituen jardunaldia burutu zen berrikuntzarako lankidetza eta jardunbide egokien elkartrukearen inguruan dituzten esperientziak azaltzeko. LH eta DBH eta Lanbide Heziketako ikastetxeak dira, ikasturte honetan zehar eta euren proiektua garatzeko Europatik finantziazioa lortu ondoren, Europako elkarte estrategikoen sareetan parte hartzen ari direnak. Hau da, Europako beste ikastetxe batzuekin hezkuntza berriztatzearen inguruko euren jardunbide egokiak partekatzen dituzte, elkarlanerako elkarte estrategikoak deiturikoak osatuz. Ekintza hau Europako Erasmus + programaren baitan kokatzen da, euskal ikasleen artean dimentsio eta ikuspuntu europarra lantzeko helburua duen Erasmus + programan. Jardunaldien inaugurazio ekitaldian, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Berriztatzeko zuzendari Begoña Garamendik Erasmus + programak ikasle nahiz irakasleei eskaintzen dizkien aukeraz hitz

hezkuntza

Proiektu europarretan kide diren ikastetxeen topaketa Bilbon

egin zuen, bai mugikortasun eta formazio aldetik, bai eta elkarlanetako elkarte estrategikoak osatzearen ikuspegitik. Era berean, ikastetxeen artean jardunbide egokiak partekatzearen garrantziaz aritu zen Garamendi, ikasle, irakasle, kudeaketa, antolaketa nahiz lidergoari lotutako praktika egokiak partekatzeaz hain zuzen ere. ”Ikasleen bikaintasunerako bidean lagungarri izan daitezke, eta azken finean, hezkuntza sistemaren hobekuntzarako”, baieztatu zuen zuzendariak. Azkenik, Garamendik gogora ekarri

du, ikasle bakoitzaren garapen pertsonala zehaztua dagoela Eusko Jaurlaritzaren Heziberri 2020 Planean. “Plan hau egiterakoan aintzat hartu dira 2020rako Europako hezkuntza-helburuak, legealdi honetarako Eusko Jaurlaritzak duen hezkuntza-politika eta euskal hezkuntza sistemaren emaitzak. Euskal hezkuntza sistemak dagoeneko lortu ditu 2020rako Europak ezarritako helburuak, eta hobekuntza kualitatiboen bidez, hobekuntzara begira ari da orain lanean, ahalik eta ikasle kopuru handiena bikaintasunera iristea helburu hartuta”, gogorarazi du.


publizitatea

Politeknika Txorierri en Tkgune Fabricación, un proyecto “Ganar-Ganar”

± 18 //etorkizuna.eu 2015 maiatza

12

Desde el nuevo curso 2014-2015, Politeknika Ikastegia Txorierri entra a formar parte de la red de centros de FP de Fabricación Avanzada con dos claros objetivos; mejorar el entorno socio-económico y la calidad de la formación profesional Las líneas fundamentales que convergen en este proyecto vienen precedidas por la gran preocupación que la unión europea presenta ante la falta de planes de innovación de las pequeñas y medianas empresas. En lo que a Euskadi respecta, en los últimos años la industria ha avanzado de manera considerable, provocando una exigencia sin precedentes que las pymes están teniendo grandes dificultades para responder. Desde esa realidad industrial y como posible solución a este problema, se ha pensado que las escuelas de formación profesional, gracias a su cercanía, pueden ser un agente activo fundamental para ayudar a estas pymes en la innovación y mejora de su producto-proceso. Esta cooperación entre empresa-escuela revolucionará el actual rol de los centros de formación profesional, con la actualización del profesorado y los contenidos impartidos en el aula. El objetivo final será formar alumnos más capacitados para atender mejor las exigencias que demanda el mercado laboral. Hasta el momento, el rol desempeñado por las escuelas de FP consistía en proveer de personal titulado a las empresas y ofrecer formación técnica tanto a trabajadores activos como desempleados. Sin embargo, y con la meta de ayudar a las pymes a mejorar su competitividad, se ha puesto en marcha el proyecto denominado TKgune Fabricación. Este proyecto, promovido por los departamentos de Educación, Política Lingüística y Cultura y Competitividad y Desarrollo Económico del Gobierno Vasco, nace con el objetivo de ayudar a las pymes del sector industrial a innovar y/o mejorar en producto-proceso. Para ello se ha creado una alianza una alianza estratégica entre 10 centros de FP, los cuales bajo la coordinación de la

Fundación IMH (Instituto de Máquina Herramienta) y la colaboración de Tknika (Centro para la Innovación de la FP), pondrán a disposición tanto de los fabricantes y usuarios de máquina herramienta, como a las pymes industriales, toda su infraestructura y conocimiento acumulado dentro de la especialización de la fabricación avanzada. Dentro del entorno de la fabricación avanzada, se ofrecerán servicios en los siguientes campos: fabricación mecánica, diseño, materiales, automatización, instrumentalización y control, forja y

estampación de chapa. Politeknika IkastegiaTxorierri, además de colaborar con el resto de centros de TKgune Fabricación en proyectos de diferente índole, se especializará, como lo ha estado haciendo hasta la fecha, en el sector de la troquelería o estampación. Abordará proyectos como estudio-diseño de producto en los diferentes sistemas CAD, simulación de procesos de estampación en frio y caliente mediante FEM, automatización y mejora de los procesos de fabricación y la verificación digital de pieza final mediante las últimas técnicas de mercado.


b) Optimización de proceso y fabricación de prototipo: “Se plantea una problemática existente en la fase de montaje de una empresa. Politeknika Txorrierri estudia el caso y propone la realización de un utillaje de ayuda al operario. Una vez, validado por el cliente, Politeknika Txorierri prepara toda la documentación técnica necesaria mediante un sistema CAD y realiza la fabricación de un prototipo con los recursos tecnológicos de la propia escuela. Para más información: Las personas o empresas interesadas en adquirir más información podrán dirigirse a la web de la escuela www. txorierri.net, apartado “Proyecto TKgune Fabricación” tendrán a su disposición documentación referente al proyecto, o contactar directamente con el coordinador de Politeknika Txorierri vía email tkgunetxorierri@txorierri.net o vía telefónica 600952433.

Publizitatea

producción de las empresas, dificultando esta tarea. Es por esto que se pondrán todos los recursos tecnológicos de los centros de FP a disposición de las pymes con objeto de avanzar y mejorar en la viabilidad de sus nuevos proyectos. Como ejemplos realizados hasta la fecha por Politeknika Ikastegia Txorierri, detallamos los siguientes: a) Optimización de proceso y producto: “Politeknika Txorierri establece contacto con una empresa con el objetivo de mejorar el proceso de fabricación de un subconjunto del producto final, reduciendo el número de operaciones manuales. Politeknika Txorierri define un nuevo proceso de fabricación más automatizado con el estudio-diseño y fabricación de unos útiles de estampación. Como resultado la empresa logra una significante mejora de productoproceso con una reducción en el coste del producto final.”

13 ± 18 //etorkizuna.eu 2015 maiatza

Esta no es tarea fácil, ya que el proyecto exige una gran dedicación, para lo cual cada uno de los centros dispondrá de dos coordinadores con objeto de dar a conocer y ofrecer un asesoramiento técnico en innovación aplicada a las pymes, una consultoría de innovación, impulsando la creatividad y orientación a las empresas hacia los nuevos proyectos, formaciones avanzadas para los propios trabajadores y fomentar el emprendimiento industrial mediante una asesoría técnica antes y durante el desarrollo del proyecto empresarial. Para lograr alcanzar este compromiso, ha sido necesario formar a estos responsables para que estos conozcan más de cerca la realidad empresarial y además poder abordar los diferentes tipos de proyectos de manera conjunta y eficaz. Por otra parte, pero no por ello menos importante, este tipo de proyectos puede interferir en las líneas de


XXXIV Cursos de Verano Uda Ikastaroak XXVII Cursos Europeos / Europar Ikastaroak IKASTARO ETA MINTEGIAK / CURSOS Y SEMINARIOS / COURSES AND SEMINARS / COURS ET SEMINAIRES ����������������������������������������������������������������������������������������������������������������������������������������������������Validez académica

INFORMAZIO ZIENTZIAK ETA KOMUNIKAZIOA / CIENCIAS DE LA INFORMACIÓN Y COMUNICACIÓN / COMMUNICATION A.1 Territorios y Fronteras VI. Experiencias Documentales Contemporáneas: Intersecciones y puntos de fuga (C)................................................................ 10 / 12 junio............. 30 h. A.2 El poder de Mr. Google – lo que conocías ya es historia (C)...................... 29 jun / 1 jul................30 h. A.3 XXVII Seminario sobre Europa. El rastro de Europa (S).............................. 8 / 10 julio....................30 h. ZUZENBIDEA / DERECHO / LAW B.1 La lucha contra la corrupción política: herramientas del estado y de la ciudadanía (C)............................................................................................. 15 / 17 junio............. 30 h. B.2 La tutela judicial de los Derechos Fundamentales en el Espacio de Libertad, Seguridad y Justicia (C).................................... 13 / 15 julio............... 30 h. HISTORIA ETA KULTURA / HISTORIA Y CULTURA C.1 Cine y poesía. Del hecho poético a la página filmada (C)....................... 15 / 17 junio............. 30 h. C.2 Embarcaciones tradicionales: su situación presente y su futuro. Confluencias desde la arqueología, la antropología y la etnografía (C))........................................ 17 / 19 junio............. 30 h. C.3 Tradegin: Tradiziozko dantza garaikidea egin (C)....................................... eka. 26 / 28............... 30 o. C.4 Alfonso Sastre: idazkera eta gogamena (C................................................... Uzt. 1 / 3..................... 30 o. C.5 Propaganda imperial: el poder de la imagen en Roma (C).................... 9 - 10 jul..................... 20 h. C.6 Josemari Usandizaga, o la creación de un joven (C).................................. 20 - 21 ago................ 20 h. GIZARTEA / SOCIEDAD / SOCIETY D.1 V Curso de Verano Osalan: Bioseguridad Laboral (C).............................. 18 - 19 junio............. 20 h. D.2 Dificultades de la juventud vasca para el ejercicio efectivo de sus derechos de ciudadanía, especialmente los ligados a la construcción de su proyecto de vida autónoma (C)........................ 19 junio...................... 10 h. D.3 10 años de la ley vasca para la igualdad de mujeres y hombres: avances y retos (C).................................................................................................. 22 - 23 jun................. 20 h. D.4 China vista a través de su economía, su sociedad y su cultura (C)..... 29 jun / 1 Jul........... 30 h. D.5 Aportaciones de la Antropología Forense en el marco de los Derechos Humanos y la Acción Humanitaria (C)......................... 6 - 7 julio.................... 20 h. D.6 Diversidad sociocultural, minorías y (medios) comunicación (C)................................................................................. 8 / 10 julio................. 30 h. D.7 El Turismo como estrategia de desarrollo económico y social (C).......................................................................................... 13 - 14 junio............. 20 h. D.8 Los peligros actuales de la UE: asimetrías socio-económicas, políticas, fiscales... (C)............................................................................................. 15 / 17 julio............... 30 h. D.9 Harrera Haurrak: hazteko eta hezteko aukera berri bat gure artean (C).......................................................................................................... Uzt. 23 - 24................ 20 o. D.10 El desafío demográfico y la respuesta de las ciudades (C)..................... 1 - 2 sept.................... 20 h. D.11 ¿Orientación para el empleo? ¿Modelos? ¿Itinerarios? ¿Efectividad? Hacia un modelo vasco de inclusión activa (C)............. 3 - 4 sept.................... 20 h. ENERGIA, INGURUMENA ETA GARAPEN JASANGARRIA / ENERGÍA, MEDIO AMBIENTE Y DESARROLLO SOSTENIBLE / ENERGY, ENVIRONMENT AND SUSTAINABLE DEVELOPMENT E.1 Transición Energética en Euskal Herria: Sostenibilidad y Democracia Energética / Trantsizio Energetikoa Euskal Herrian: Iraunkortasuna eta Demokrazia Energetikoa (C)....................................................................... 22 -23 junio.............. 20 h. E.2 Sobre el modelo de producción de energía eléctrica / Energia elektrikoa ekoizteko ereduari buruz (C)........................................ 2 - 3 julio.................... 20 h. E.3 Catálisis para la producción de energía y protección del medio ambiente (C)........................................................................................ 6 / 8 julio.................... 30 h. BIZITZAREN BIDAIA / EL VIAJE DE LA VIDA F.1 Emociones y felicidad (C)...................................................................................... 22 - 23 junio............. 20 h. F.2 La inteligencia en acción. Por qué la ética es la mayor creación de la inteligencia humana (C).......................................................... 2 - 3 julio.................... 20 h. F.3 Convivir con los miedos (C).................................................................................. 17 - 18 agos.............. 20 h. F.4 El perdón y el olvido (C)......................................................................................... 24 / 26 agos.............. 30 h. F.5 Los Malos del Cuento en el entorno de trabajo (C)................................... 27 - 28 agos.............. 20 h. F.6 Osasuna etxean (C)................................................................................................. Ira. 3 - 4....................... 20 o. EKONOMIA / ECONOMÍA / ECONOMY G.1 Evaluación y medición de los resultados de la CSR (C)........................... 25 - 26 junio............. 20 h. G.2 Nuevas corrientes y conceptos en las políticas locales de desarrollo económico y productivo (C).......................................................... 29 - 30 junio............. 20 h. G.3 La gastronomía como motor de la economía de un país,

clave de un país saludable, fuente de la convivencia y sociabilización y una forma de cohesión social (C)................................ 22 - 23 junio............. 20 h. G.4 Territorios inteligentes / Smart Territories (C)............................................. 3 - 4 sept.................... 20 h. G.5 “La conservación cultural de la naturaleza” Los usos económicos y culturales que construyen el paisaje rural (C).......................................... 6 - 7 julio.................... 20 h. HEZKUNTZA / EDUCACIÓN / EDUCATION H.1 Evaluación por competencias: situación, experiencias y propuestas didácticas (C)................................................................................. 29 - 30 junio............. 20 h. H.2 Redes escolares para la innovación pedagógica (C)................................. 29 jun / 1 jul............. 30 h. H.3 Ahozko komunikazioa eskolan: azken hamarkadako ikerketa eta esperientzia berriak (C)................................................................ Uzt. 2 - 3...................... 20 o H.4 Educar en los tiempos de WhatsApp: recursos para gestionar la relación con alumnado adolescente (C).............................. 2 - 3 julio.................... 20 h. H.5 Nola hobetu irakasle lana. Ikastetxea prestakuntza gune (C).............. Uzt. 6 - 7..................... 20 o. H.6 Ikasteko kooperatu / kooperatzen ikasi, ikasgelan (S)............................ Uzt. 16 - 17................ 20 o. H.7 Enriquecimiento Curricular y Altas capacidades Intelectuales (C)........................................................................................................ 16 - 17 julio............... 20 h. H.8 La Competencia Digital en el marco de una Educación Abierta (DIGCOMP & Open Education) (C)............................ 20 / 22 jul................... 30 h. H.9 Claves para el abordaje de las dificultades de adquisición y desarrollo del lenguaje en la infancia (C)................................................... 24 - 25 agos.............. 20 h. ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA / CIENCIA Y TECNOLOGÍA / SCIENCE AND TECHNOLOGY I.1 Cultura con ‘M’ de Matemáticas: una visión matemática del arte y la cultura (C)........................................................................................... 2 - 3 julio.................... 20 h. I.2 Los demonios de la ciencia: educando en (con)ciencia (C)................... 8 / 10 julio................. 30 h. I.3 Mapas en la web, geoservicios e infraestructuras de datos espaciales (C).......................................................................................... 3 - 4 sept.................... 20 h. KIROLA / DEPORTE J.1 Metodologías para el entrenamiento de la táctica en el fútbol (C).... 3 - 4 julio.................... 30 h. BERTSOA UNIBERTSITATEAN K.1 Bertsolaritza eta ahozkotasuna Hezkuntza Arautuan (C)....................... Uzt. 6 - 7..................... 20 o. K.2 Bertsolaritzaren bidegurutzeak (C).................................................................. Uzt. 8 / 10.................. 30 o. OSASUN ZIENTZIAK / CIENCIAS DE LA SALUD / HEALTH SCIENCES L.1 Nuevos retos en investigación biomédica: terapia celular, telemedicina… .......................................................................... 8 / 10 julio................. 30 h. L.2 Gaur egungo bizkarreko arazoak (C)............................................................... Uzt. 9 - 10.................. 20 o. L.3 Atención centrada en la persona: últimos avances en evaluación e intervención (S)...................................................................... 27 / 29 julio............... 30 h. L.4 Prevención del suicidio (C)................................................................................... 17 / 19 agos.............. 30 h. HIZKUNTZALARITZA ETA LITERATURA / LINGÜÍSTICA Y LITERATURA / LINGUISTICS AND LITERATURE M.1 Hau zein hizkuntzatan egingo dugu? Nola kudeatu konpetentzia eleaniztuna Lehen Hezkuntzan (C)...................................... Uzt. 13 / 15................ 30 o. M.2 Cuanto menos, más. Cómo leer, analizar y escribir microrrelatos (S)................................................................................... 26 / 28 agos.............. 30 h. M.3 El lugar del euskera y de las demás lenguas, en un contexto multilingüe, a la luz de las aportaciones de Mitxelena y Piñeiro / Euskararen eta gainerakoen tokia hizkuntza-aniztasunean, Mitxelena eta Piñeiroren ekarpenaren harira (S)...................... 1 - 2 Sept................... 20 h. M.4 El profesor de segundas lenguas / VIII: Competencias gestoras para la enseñanza y el aprendizaje – la gestión del aula (C).................. 2 / 4 Sept................... 30 h. KRIMINOLOGIA / CRIMINOLOGÍA / CRIMINOLOGY N.1 Victimización por abusos sexuales en la Iglesia y en otros contextos institucionales: Respuestas preventivas y reparadoras desde la justicia restaurativa (C).......................................... 16 - 17 julio............... 20 h. N.2 Justicia Restaurativa: la mediación en el ámbito penal (C).................... 23 - 24 julio............... 20 h. N.3 Niños y niñas víctimas y testigos en los procedimientos judiciales: implicaciones desde la Psicología Forense (C)............................................ 16 / 19 agos.............. 30 h. PSIKOLOGIA / PSICOLOGÍA / PSYCHOLOGY O.1 Los Problemas de Atención: superando el debate con soluciones desde el aula y la familia (C)................................................ 20 - 21 julio............... 20 h. O.2 Servicios de apoyo para personas con trastornos del espectro del autismo: presente y futuro (C)......................................... 20 / 22 julio............... 30 h. O.3 Terapia Asistida con Animales: desde el respeto a los animales hacia el bienestar de las personas (S)............................... 22 / 24 julio............... 30 h. O.4 Psicosis, psicopatía y asesinos en serie (C)..........................................27 / 29 agos. 30 h. O.5 Rehabilitación de delincuentes violentos (C)....................................31 ag. - 1 sep. 20 h.


ATZERRITARRENTZAKO HIZKUNTZAK / IDIOMAS PARA EXTRANJEROS P.1 Idiomas para extranjeros (C).................................................................................................. 26 may/26 jun P.2 Idiomas para extranjeros (C)...........................................................................................................3 / 30 julio

KONGRESUAK / CONGRESOS / CONGRESSES ����������������������������������������������������������������������������������������������������������������������������������������������������������������������������������� Validez académica

2.1 XXIX Congreso Anual de AEDEM. Estrategía Empresarial ante un escenario de crisis (V)........................................................................... 3 / 5 junio.................. 30 h. 2.2 IEEE 4th International Work Conference on Bioinspired Intelligence (IWOBI 15). Intelligent systems for the preservation of biodiversity and the environment (V)............................ 10 / 12 junio............. 30 h. 2.3 Salud digital: experiencias innovadoras (V).................................................. 18 - 19 junio............. 20 h. 2.4 The 15th International Conference on Vibrations at Surfaces (VAS15) (V)......................................................................................... 22 / 26 junio............. 50 h. 2.5 3rd International Congress of Educational Sciences and Development (V)............................................................................................ 24 / 26 junio............. 30 h. 2.6 Interdisciplinary Advances in Statistical Learning (V).............................. 25 / 27 junio............. 30 h. 2.7 VI Congreso Europeo sobre Eficiencia Energética y Sostenibilidad en la Arquitectura y el Urbanismo (V).......................... 29 jun / 1 jul............. 30 h. 2.8 ICOT 2015. Thinking for Constructive Communities (V)......................... 29 jun / 3 jul............. 50 h. 2.9 New Trends in Topological Insulators 2015 (V)........................................... 6 / 10 july................... 50 h. 2.10 Interaction effects in graphene and related materials (V)..................... 13 / 17 july................ 50 h. 2.11 Cursos de Derecho Internacional y Relaciones Internacionales de Vitoria-Gasteiz 2015 (V)................................................. 14 / 17 julio............... 40 h. 2.12 Fourth Conference on History of Quantum Physics, HQ-4 (V)............. 16 / 18 july................ 30 h. 2.13 34th Annual ACM Symposium on Principles of Distributed Computing (PODC 2015) (V)....................................................... 20 / 23 july................ 40 h. 2.14 48th Annual Meeting of the International Society for Developmental Psychobiology (V)............................................................ 20 / 23 july................ 40 h. 2.15 International Conference on Parsing Technologies, IWPT 2015 (V).. 22 / 24 july................ 30 h. 2.16 XIX Congreso de la Sociedad Española de Parasitología y II Encuentro Internacional de Parasitólogos de España, Francia, Italia y Portugal (V)......................................................... 23 / 25 julio............... 30 h. 2.17 International Symposia on (e,2e), Double Photo-ionization and Related Topics & Polarization and Correlation in Electronic and Atomic Collisions (V).......................................................... 30 jul / 1 Aug............ 30 h. 2.18 Factores de nacionalización en la sociedad española contemporánea. 21 Simposio del Instituto Valentín de Foronda (V)................................... 17 / 19 junio............. 30 h.

ELKARGUNEAK / ENCUENTROS / MEETINGS ����������������������������������������������������������������������������������������������������������������������������������������������������������������������������������� Validez académica

3.1 Comunicando para el Desarrollo: experiencias comunitarias en países del Sur y comunicación social en Euskadi (W)....................... 8 / 10 junio................ 30 h. 3.2 Hacia la consolidación de un Movimiento Social de cambio de paradigma personal, social y cultural (W)....................... 15 / 17 junio............. 30 h. 3.3 Protección de datos y transparencia: un equilibrio necesario (W)................................................................................. 19 junio...................... 10 h. 3.4 Trabajo y salud a partir de los 55 años (W)................................................... 22 - 23 junio............. 20 h. 3.5 Euskal hizkera eta dialektoak gaur egun (W).............................................. Ekai. 25 - 26.............. 20 o. 3.6 DK-DSS2016 eta hezkuntza. 2015/2016 ikasturterako elkarlan aukera (W)............................................ Ekai. 25 - 26.............. 20 o. 3.7 Excellence in Basque Studies V, Mariasun Landaren omenez (W).... Uzt. 8 / 10.................. 30 o. 3.8 ¿Pastores, terroristas o cocineros? Imágenes y estereotipos de los vascos y las vascas en el cine español y estadounidense (W)............. 8 / 10 julio................. 30 h. 3.9 El Estado Islámico y la inestabilidad en Oriente Medio. ¿Cómo nos afectará? (W)......................................................................................................1 - 2 sept.........................20 h. 3.10 Encuentro internacional “Derechos humanos y justicia transicional en el Sáhara Occidental” . ...........................................................................1 / 3 sept.........................30 h.

ESKOLAK / ESCUELAS / SCHOOLS ������������������������������������������������������������������������������������������������������������������������ Balio akademikoa / Validez académica

4.1 Summer School on Advanced Assistive Technology for Augmentative and Alternative Communication (X)................................................................................................ 29 jun / 3 July........... 50 h. 4.2 17th INEM/CHESS Summer School in Economics and Philosophy (X).................................................................................................. 25 / 27 junio............. 30 h. 4.3 Innovación Política: Reforma Constitucional, Autogobierno, Derecho a Decidir e Independencia / Berrikuntza Politikoa: Konstituzio Erreforma, Autogobernua, Erabakitze-Eskubidea eta Independentzia (X).......................................................................................... 9 - 10 julio................. 20 h. 4.4 Cáncer al Día (7ª edición): Tratamientos Oncológicos Personalizados (X)........................................... 13 / 15 julio............... 30 h. 4.5 Climate Change: On the Road to Paris 2015 (X)......................................... 13 / 15 july................ 30 h.

4.6 Computation of Electronic Excited States: molecules, aggregates, nanoclusters, nanoparticles, polymers and solids (X)............................. 1 / 4 sept.................... 40 h. 4.7 Origen y calidad como estrategias de diferenciación en un mercado globalizado del vino (X)........................................................ 2 julio.......................... 10 h.

JARDUNALDI PROFESIONALAK / JORNADAS PROFESIONALES / PROFESSIONAL CONFERENCES ������������������������������������������������������������������������������������������������������������������������ Balio akademikoa / Validez académica

5.1 La fluoración de las aguas de consumo público: salud vs libertad individual (J))........................................................................... 15 junio...................... 10 h. 5.2 II Foro Internacional de Turismo Gastronómico Euskadi-Basque Country: Scotland food and drink (J).................................................................................. 17 / 19 junio............. 30 h. 5.3 Estilos de vida saludables, una apuesta segura hacia el bienestar. El papel de la enfermera en los determinantes sociales de la salud (J)............................................... 18 junio...................... 10 h. 5.4 Normas y recomendaciones en el Gobierno Corporativo de las sociedades mercantiles y de las entidades no lucrativas: nuevas exigencias y propuestas recientes (J).............................................. 18 junio...................... 10 h. 5.5 La Pyme ante el reto de la dimensión. Cómo abordarlo (J)................... 1 julio.......................... 10 h. 5.6 ¿Hacia dónde vamos con las vacunas? Contribución de las vacunas al envejecimiento saludable (J)..................... 22 julio........................ 10 h.

TAILERRAK / TALLERES / WORKSHOPS ������������������������������������������������������������������������������������������������������������������������ Balio akademikoa / Validez académica

6.1 “Once upon a time….”Techniques for storytelling in English (T)........... 22 - 24 June.............. 20 h. 6.2 Taller de danza contemporánea (T)................................................................. 6 / 10 julio................. 50 h. 6.3 El títere y sus poderes: Instrucciones de uso. Un acercamiento antropológico a la funcionalidad de las figuras animadas (T).............. 7 julio.......................... 10 h. 6.4 Educar para los conflictos desde el humor y la risa (prevención, afrontamiento y solución) (T).................................................. 27 / 29 julio............... 30 h. 6.5 Bullying: nola hauteman eta nola esku-hartu (T)...................................... Uzt. 27 /29................. 20 o. 6.6 Jendaurrean hizketan (T)...................................................................................... Uzt 29 - 30................. 20 o. 6.7 Relatos-tatuaje. El arte de contar dejando huella (T).............................. 17 / 19 ago................ 30 h. 6.8 ¿Sabes aprovechar tu talento creativo? (T).................................................. 20 - 21 ago................ 20 h. 6.9 Idazketa sortzailea gelan, nitik gura: bizitzaren poetika, hitzezko argazkiak (T))........................................................................................... Abuz. 24 / 26............ 30 o. 6.10 Hablar siempre con eficacia: en privado, en público, en radio y en televisión (T)..................................................................................................... 24 / 27 ago................ 40 h. 6.11 Cómo escribir y publicar un artículo de investigación (T)....................... 27 - 28 ago................ 20 h. 6.12 Controla tu día, técnicas para mejorar la eficacia y productividad en tu puesto de trabajo (T)).................................................. 1 - 2 sept.................... 20 h. • (C) CURSO / IKASTAROA /COURSE • (S) SEMINARIO / MINTEGIA • (J) JORNADA PROFESIONAL / JARDUNALDI PROFESIONALA / PROFESSIONAL CONFERENCES • (V) CONGRESO /KONGRESUA / CONGRESS • (W) ENCUENTRO /ELKARGUNEA / MEETING • (X) ESCUELA /ESKOLA / SCHOOL • (T) TALLER /TAILERRA / WORKSHOP

Argibideak eta izen ematea - Ikastaroen Idazkaritzan Miramar Jauregia 20007 DONOSTIA 1042 Posta Kutxatila - 20080 DONOSTIA Tel. 943 21 95 11 - Fax 943 21 95 98 udaikastaroak@ehu.es www.ehu.es/cursosverano Beka eskaria: 2015ko apirilaren 24ra arte. Matrikula eskaria: Ohikoa: 2015ko maiatzaren 4tik aurrera. 2015ko ekainaren 1etik aurrera %20 gehiago.

Información e Inscripciones - Secretaría de los Cursos Palacio Miramar 20007 SAN SEBASTIAN Apartado 1042 - 20080 SAN SEBASTIÁN Tel. 943 21 95 11 - Fax 943 21 95 98 cverano@ehu.es www.ehu.es/cursosverano Solicitud de beca: Hasta el 24 de abril de 2015. Solicitud de matrícula: A partir del 4 de mayo de 2015. A partir del 1 de junio de 2015, 20% de incremento.


giza eskubideak

Alba Lajarin / Save the Children

± 18 //etorkizuna.eu 2015 maiatza

16

Hezkuntzan inbertitzea haurpobreziaren kontra borrokatzea da Save the Children GKEk Autonomia Erkidego desberdinetan erakunde publikoek garatzen dituzten hezkuntza politikak aztertu ditu. Haur-pobrezia tasa altuenak dituzten erkidegoetan Hezkuntza Zuzentasun-Indizea ere okerragoa da Save the Children Gobernuz Kanpoko Erakundeak Espainiako Hezkuntza politika publikoak aztertzen dituen txostena argitaratu berri du ”Iluminando el futuro: invertir en educación es luchar contra la pobreza infantil” izenburupean. Bertan azaltzen diren datuak, kezkagarritzat jo daitezke: hiru haurretatik, bat pobrezia edota gizarte-bazterketa arriskuan dago eta errepikatze, eskola-uzte, eskolaporrot eta absentismoa asaldagarriak dira. Estatu mailan, adibidez, 15 urteko hiru ikasleetatik batek jada ikasturte bat errepikatu behar izan du; Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan den ikasleriaren %30 inguruk ez du DBHko titulua lortzen

eta eskola-uzte goiztiarraren tasa, batez beste, % 23,5ekoa da, Europan den batez besteko tasaren bikoitza (%12). Save the Children GKEak aurkeztu duen txosten honen xedea erakunde publikoek hezkuntza arloan garatzen dituzten politiken koherentzia eta egokitasuna azter– tzea izan da, beti ere, pobrezia eta gizartebazterketaren zikloa apurtzeko asmoz. Europatik urrun Txostenaren arabera, Espainiako hezkuntza sistema, bere osotasunean hartuta, Europak 2020 urterako zehaztutako helburuetatik oso urrun dago. Adibidez, 0-2 urteko haurren hezkuntza-

zerbitzu eta zaintzan, soilik 7 autonomia erkidego iristen dira Europan zehaztutako gutxiengo mailara. Erkidego gehienek, gainera, oso puntuazio baxua lortzen dute ikastetxeetako azpiegituren kalitatea aztertzerakoan. Txostenak Hezkuntza Zuzentasun-Indize delakoa aurkezten du. Bertan, eskola alorrean hezkuntza kalitatearekin eta haurrek eskolatik kanpo kultur jarduera desberdinetan duten parte-hartzearekin harremana duten 14 faktore aztertzen dira. Sailakapen honetan, soilik Euskal Autonomia Erkidegoak lortzen du oso puntuazio altua. Madril, Katalunia, Nafarroa eta Aragoik, berriz, puntuazio altua


Euskadi

Madril

Katalunia

Nafarroa

Aragoi

Errioxa

Kantabria

Asturias

Gaztela eta Leon

Galizia

Valentziako Erkidegoa

Balearrak

Ceuta

Gaztela-Mantxa

Andaluzia

Extremadura

Murtzia

Kanariak Melilla

16,2 13,6 12,2 11,9 11,6 9,9 9,9 9,6 9,5 9,4 9,1 8,5

17

Oso Altua

7,6 7,0

Altua

6,6

Ertain-Altua

6,1

Ertain-Baxua

5,3

4,4

Baxua

4,1

Oso Baxua

Iturria: Save the Children

Pobrezia edo gizarte-bazterketa arriskuan den 0 eta 17 urte bitarteko populazioaren ehunekoa (Europa 2020 estrategia) Autonomia Erkidegoka. 2013. urtea. * Nafarroa

16,4

Euskadi Madril Gaztela eta Leon Katalunia Galizia

19,3 22,4 23,1 24,3 25,9

Aragoi

26,0

Asturias

26,7

Espainia Melilla Errioxa Valentziako Erkidegoa Kantabria Balearrak Kanariak Extremadura Murtzia Gaztela-Mantxa Andaluzia Ceuta

hezkuntza giza eskubideak

Save the Childrenek garatutako Hezkuntza Ekitate Indizea Autonomia Erkidegoka

± 18 //etorkizuna.eu 2015 2015 maiatza

lortu dute eta Valentzia, Galizia, Gaztela eta Leon, Asturias, Kantabria eta Errioxa k puntuazio ertain-altua. Txanponaren beste aldean, hots, aipatu indizean puntuazio kaxkarra lortu duten erkidegoen artean, Ceuta, Gaztela-Mantxa, Andaluzia, Extremadura eta Murtzia aurkitzen dira eta Kanariak eta Melilla oso puntuazio baxua. Save the Childreneko zuzendari orokorra den Andrés Condek azal– tzen duenez, ”txosten honek agerian uzten du haur-pobrezia eta hezkuntza politiketan zuzentasunari edo ekitateari eman zaion arreta eskasaren artean den harremana. Gizarte-bazterketa arriskuan den haur baten trebakun– tza aukerak mugatzen direnean, haur horrek egoera horretatik ateratzeko dituen aukerak minimizatu egiten dira. Kalitatezko hezkuntza bat, zuzena eta inklusiboa, ostera, funtsezkoa da pobrezia eta desberdinkeriaren kontra borrokatzeko”. Condek salatzen duenez, nahiz eta Espainian eskolatze-tasa %100ekoa izan, ”haur guztien hezkuntza bermatzea aukera berdintasuna bermatzea da. Baina hezkuntzari lotuta dauden bestelako gastuak (liburuak, eskolako materiala...) familien gain izaten dira eta hauek gastu hauei aurre egin ezin diezaieketenean, aukera berdintasunaren printzipio horrek huts egiten du. Azken hiru ikasturteetan, adibidez, testu liburuen prezioak, batez beste, %4,29an hazi dira”. Save the Childrenek salatzen duenez, eredu okerra jarraitzen da pobrezia biderkatzean hezkuntza inbertsioak murrizten badira. Oro har, azken urteetan, erkidego ia guztietan hezkuntzan egindako inbertsioa txikiagotu egin dela salatzen du Condek, batez beste, ia %11an. Honen aurrean, aldiz, familiek batez beste hezkuntzan gastatu duten dirua %30,3an handitu da. Kontutan izan behar da, gainera, krisi testuinguru honetan familiek bere errentaren %10 inguru galdu dutela. Condek azpimarratzen duenez, ”Hezkuntza eskubidea ezin da elkartasunaren baitan izan. Hezkuntza ez da aukera politikoa, haurren eskubidea baizik”.

32,6 33,2 35,3 36,6 36,8 37,8 39,4 40,8 43,0 43,4 45,3 64,0

Iturria: Save the Children Zenbait autonomia erkidegoetako lagina oso txikia izan denez (Ceuta, Melilla, Kantabria, Errioxa, Nafarroa, Murtzia edota Asturias) emaitza hauen irakurketa zuhurtziaz egin behar da.


giza eskubideak ± 18 //etorkizuna.eu 2015 maiatza

18 Giza eskubideak eta zinea irabazle Donostian

”Giza eskubideen aldeko tira” erakusketa ibiltaria Araban

Amaitu da jada Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren XIII. edizioa eta balorazioa egiterakoan, antolatzaileek oso edizio positiboa izan dela azpimarratu dute. Apirilaren 17 eta 24 bitartean izan direnen emanaldietan, guztira, 10.228 ikusle izan dira. Hauetatik, 5.989 Victoria Eugenia antzokiko 18 saioetan izan dira, 4.094 Antzoki Zaharreko 12 emanaldietan eta 145 kultur etxeetan izan diren 8 saioetan. Emanaldi hauetara hurbildu den jendeaz gain, 6.839 lagunek bestelako ekintzetan ere hartu dute parte: 6.121 bisitari izan dira antolatu diren 4 erakusketetan eta 718 ikusle ‘Ez dira aspaldiko kontuak’ antzezlanan izan ziren. Beraz, guztira, 17.067 ikuslek parte hartu dute Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren azken edizio honetan. Irabazleei dagokionez, Chiara Andrich eta Giovanni Pellegriniren ‘Bring the Sun Home’ pelikulak irabazi du Publikoaren Saria Film Luze Onenari. Gazteriaren Saria Film Labur Onenari, berriz, Christophe M. Saber-en ‘Discipline’ lanak irabazi du. Azkenik, Amnesty International Saria Tonje Hessen Schei-k egindako ‘Drone’ filmak irabazi du.

Oion, Laudio, Amurrio eta Iruña Oka herrietan egingo du bere ibilbidea Apirilaren 20tik maiatzaren 1era arte, Oiongo udalerriak ”Giza Eskubideen aldeko tira” museo birtualaren biñeten aukeraketa bat izango da ikusgai. Fernando Buesa Fundazioaren eskutik. Proiektu hau ”Giza Eskubideen aldeko tira” nazioarteko lehiaketatik abiatuta sortu zen 2010ean, eta honen bidez Giza Eskubideen Adierazpen Uniber– tsalaren 30 artikuluak irudikatuko dira zenbait biñeta grafikoren bitartez. Museoaren helburua, Adierazpena modu erraz eta dibergigarrian ezagutzeko eta aztertzeko aukera ematea da. Hasierako lehiaketara guztira 210 parte-hartzaile aurkeztu ziren, ia ehun bat herrialdetakoak ziren, eta 483 lan egin zituzten. Lan horiek guztiak, ondoren museo birtualean jarri ziren. Gaur egun lanak hiru eremu birtualetan jarri dira: Donostiako Aieteko Bakearen Etxean, Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan eta Plaza Berrian eta Bilboko itsasadarrean. Eremuan, halaber, museo bisitatzeko gida didaktikoa dugu, eta zenbait ibilbide birtual proposatzen ditu 68 biñeten bidez. Biñetekin batera, testua dago euskaraz, gaztele-

raz, ingelesez eta frantsesez. Erakusketak 30 biñeta jaso ditu; izan ere, lehiaketara aurkeztutako 483 biñetetako batzuk erakutsi nahi ditu. Biñeta bakoitzarekin batera, biñeta horren xede izan den Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren artikulua idatzita dago. Helburua, gazteenek, eta hain gazte ez direnek, adierazpen hori ezagutu dezaten da. Erakusketaren ibilbidea Arabako hainbat herritan
 
Oionen ikusgai egon ostean, erakusketa Laudio, Amurrio eta Iruña Okan ere jarriko da, nahi izanez gero, bisitatzeko aukera izateko. Horrela bada, erakusketa hiriko auzoetara hurbilduko dugu, nahi duenak Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala ezagutu dezan, kontzeptuetan sakon dezan, eta are garrantzitsuena dena, hori guztia bizitza-garapenean integra dezan. Ibiltaritza-egutegia: z Oion - Bazterra Aretoa: 2015ko apirilaren 20tik maiatzaren 1era. z Laudio - Kultura Etxea: 2015ko maia– tzaren 4tik 24ra. z Iruña Oka: 2015ko irailaren 2tik 15era. z Amurrio: 2015ko irailaren 16tik 30era.


Gernikako Bakearen Museoak erakusketa interesgarria prestatu du gai honetan sakontzeko

19

Hori horrela, ez dago ”orri zuririk”, zeinaren bitartez gerraondoko gizarte osoki berri bat sortuko den, eta iraganak –haren arbuioak edo goraipatze selektiboak– pisua izaten jarraitzen du geroari begira hartutako erabaki eta ikuspegietan. Beraz, erakusketa honen helburua hori ilustratzea da, eta erakustea gatazka beliko baten ondorengo kultura-ondarearen berreraikuntza hirien eta monumentuen lehengoratze hutsetik askoz haratago doala. Gernikako Bakearen Museoa Fundazioak, Gernikako bonbardaketaren inguruko Dokumentazio zentroarekin batera prestatu eta ekoitzia izan duen erakusketa honek, Dacia Viejo-Rose, Cambridge-eko Unibertsitateko andereñoa izan du komisariotza lanetan. Erakusketa, testu eta argazki ugarik osatzen dute (orain arte hain ikusiak izan

ez diren argazki oso interesgarriak) zenbait ataletan banaduta: z Gerra Zibila: Kultura-ondarearen sun– tsiketa eta berreraikuntza. z Regiones devastadas: proiektu ikoniko batzuen adibideak (Brunete, Belchite, Toledo…) z Regiones devastadas: Euskadiko beste adibide batzuk. z Regiones Devastadas –en zeregina Gernikan. z Propaganda, indarkeria kulturala eta biziraupena. Erakusketa honen data berdinetan, Gernikako Bonbardaketari buruzko Dokumentazio zentruak (CDBG) ”Berreraikun– tza gera ondoren” deritzon erakusketa bibliografikoa antolatu du. Bertan, dokumentazio zentruak, gai honen inguruan dituen liburuak erakutsiko dira.

GIZA ESKUBIDEAK ATALA EUSKO JAURLARITZAKO, LEHENDAKARITZAKO BAKEGINTZA ETA BIZIKIDETZARAKO IDAZKARITZA NAGUSIKO BIKTIMEN ETA GIZA ESKUBIDEEN ZUZENDARITZAREN LAGUNTZAREKIN BURUTZEN DA

LEHENDAKARITZA Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusia

PRESIDENCIA Secretaría General para la Paz y la Convivencia

± 18 //etorkizuna.eu 2015 2015 maiatza

Gerra baten ondoren, kultura-ondarea hartu ohi da sarri berreraikuntzalanaren gidaritzat. Horrek bi oinarrizko alderdi ditu: alde batetik, gerrak suntsitu duena konpondu, lehengoratu eta berreskuratu nahi izatea; bestetik, gizartea berreraikitzean mantendu nahi den iraganeko funtsezko leku, une, estilo eta balio multzo bat hautatzea. Bi prozesuok zer berreraiki nahi den hautatzea eskatzen dute, eta hortik historiaren aurkezpen selektibo bat eratortzen da. Eta are garrantzitsuagoa dena: bi prozesuok iraganaren berrinterpretazioa eragiten dute, historia berri bat eraikitzeko eta kontakizunok erreferentziabalio berrikusi ofizialez janzteko. Azken batean, boterean daudenak legitimatzeko helburua duten estrategiak, biak ala biak. Aldeetako bat gailentzen denean, irabazlea den aldetik, bera da berreraikun– tzaren moduak eta funtzioak ezartzen dituena. Berreraikuntza-lana tresna gisa erabil daiteke, ”gerra beste bide batzuen bitartez jarraitzeko”, bortizkeria eragiteko –gerrak sortutako zatiketak sendotzean eta ez zatiketa horiek ezabatzean–, eta ”galtzaileak” zigortzeko. Horrek erakusten du ezin daitezkeela automatikoki berreraikuntza eta berradiskidetzea parekatu, eta gerraondoek ez dutela zertan horren baketsuak izan, guk nahi genukeen moduan.

hezkuntza giza eskubideak

Nolakoa da kultura-ondarearen berreraikuntza gerraondoan?


gazteria

Enplegu eta etxebizitza arazoek emantzipazioa atzeratzen dute

± 18 //etorkizuna.eu 2015 maiatza

20

Euskadiko emakume gazteak gizon gazteak baino lehenago emantzipatzen dira baina zailtasun gehiagori egin behar izaten diote aurre Emantzipazioa gazteen kezka nagusienetako bat da, modu independientean bizitzeko gurasoen etxetik alde egiteak norberaren bizi-proiektua autonomiaz eraikitzeko aukera ematen baitu. Azken urteetan bizi izan dugun egoera ekonomiko larriak modu nabarmenean eragin du Euskal Herriko gazteek emantzipaziorako dituzten aukeretan. Izan ere, lan merkatuan barneratzeko zailtasunak biderkatu diren aldi honetan, nekez has daiteke ibilbide independiente berri bat gurasoen etxetik at. Gazteen Euskal Behatokiak berriki, beste zenbait gaien artean, problematika hau aztertzen duten bi azterlan landu ditu: ”Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin 2007-2013” lehena eta ”Gazteen enplegua eta emantzipazioa 2011-2013” bigarrena.

zioak dakartzan gastu guztiak bere gain hartu ahal izatea. Oraindik gurasoen etxean bizi diren gazteen % 57,4k hiru urteko epean emantzipatzea aurreikusten du. Emantzipatu gabeko gazteen %22,9 familiaren etxetik kanpo bizi izan da inoiz, gehienak lagunekin edo ikasketetako edo laneko kideekin. Horietako heren bat ikasketak amaitu dituelako itzuli da bere jatorrizko etxera, baina % 28,2 arrazoi ekonomikoengatik itzuli da; bai lana galdu dutelako, bai etxebizitzako gastuei ezin dietelako aurre egin.

Emantzipazioa Euskal Autonomia Erkidegoko 18 eta 34 urte bitarteko gazteen erdiak baino gutxixeago bizi dira emantzipatuta (% 48,1). Gizonezkoak baino gehiago emantzipatzen dira emakumezkoak (% 42 eta % 54,5, hurrenez hurren. Adituen ustetan, gazteek emantzipa– tzeko adin ideala 24 urterekin da. Europar Batasuneko gazteak emantzipatzen diren batez besteko adina, gaur egun, 26 urtetan kokatzen da, baina gure kasuan, 30 urtetaraino igotzen da. Horrela, 30 eta 34 urte bitarte dituzten gazteen % 20 gurasoekin bizi da oraindik. Emantzipatutako gazteen % 44,5 bere bikotekidearekin bizi da, eta beste % 25,9, aldiz, bikotekidearekin eta seme-alabekin. Bakarrik emantzipatzen diren gazteak gutxi dira, eta kopuruak, gainera, behera egin du, gazte emantzipatuen % 15,7 izanik. Etxebizitza librea eskuratzeko kostuak asko zailtzen du gazte bakar batek emantzipa-

Emakumeak gehiago Ikerketa hauek azaltzen dituzten ondorioen artean, azpimarra–tzekoa da emakumezkoen artean den emantzipazio tasa gizonezkoen artean ematen dena baino altuagoa dela. Horrela, emantzipatuta bizi diren 18 eta 34 urte bitarteko emakumezkoen ehunekoa 54,5ekoa den bitartean, gizonezkoen artean 12,5 puntu baxuagoa da, hots, %42koa, hain zuzen ere. Eta emantzipatu eta gero, nola bizi dira 18 eta 34 urte bitarteko emakumeak? Emantzipatutako lau emakumetik hiru (% 76,1) bikotekidearekin bizi dira (seme-alabak izan zein ez). Emakumeen artean ez da gizonen artean bezain ohikoa bakarrik edo lagunekin bizitzea. Beren kontura bizi diren


gazteria

Etxebizitza eta Emakumezko eta gizonezko gazteen arteko emantzipazioa alde nagusiak

Emakumezkoak • Gehiago emanzipatzen dira • Gehiago emanzipatzen dira bikotekidearekin • Bikotekidearekiko mendetasun ekonomiko handiago hipoteka edo alokairu-errenta ordaintzeko

21 ± 18 //etorkizuna.eu 2015 maiatza

Gizonezkoak • Gehiago emanzipatzen dira bakarrik edo lagunekin • Gainesfortzu ekonomiko txikiagoa hipoteka edo alokairu-errenta ordaintzeko


18 eta 34 urte bitarteko soldatapeko gazte batek berak bakarrik etxebizitza erosteko edo alokatzeko bideratu behar duen soldataren ehunekoa, sexuaren arabera 100

Erosteko

80

% 69,5

% 65,2

80 % 57,4

% 53,9

40

20

20

0

Iturria: Gazteen Euskal Behatokia, 2013 (Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin 2007/2013)

emakumeen % 49k alokatuta dute etxebizitza eta beste % 44,9k erosi egin dute, beraz, horietako gehienek hipoteka dute beren gain. Emantzipatutako gainontzeko emakumeak familiak edo beste batzuek lagatako etxebizitzan bizi dira. Etxebizitzaren edukitze-erregimenari dagokionez ez da alde nabarmenik hautematen sexuaren arabera, baina etxebizitza eskuratzeko egin beharreko esfortzuari erreparatzen badiogu, orduan bai daudela alde nabarmenak emakume eta gizonen artean. 18 eta 34 urte bitarteko soldatapeko emakume batek, berak bakarrik etxebizitza arrunt bat erosi nahi badu Euskadin, batez beste bere soldata garbiaren % 69,5 bideratu behar du hipoteka ordaintzera; adin bereko gizon baten kasuan soldataren ehuneko txikiagoa, % 57,4, bideratu behar du etxebizitza horren hipoteka ordaintzera, interes, amortizazio-epea eta

% 42,0

0

Gizonak

Emakumeak

% 54,5

60

40

Gizonak

Emakumeak

Iturria: Gazteen Euskal Behatokia, 2013 (Euskadiko Gazteen enplegua eta emantzipazioa 2011-2013 aldian)

abarreko baldintzak berdinak izanik. Alokairuaren aldeko apostua eginez gero, emakume batek, berak bakarrik alokatzen badu, soldataren % 65,2 bideratu behar du errenta ordaintzera; gizonen kasuan etxebizitza berdina alokatzeko soldataren % 53,9 bideratu beharko lukete, batez beste. Horren azalpena emakumeen eta gizonen soldaten arteko aldean aurki daiteke, emakumeek, batez beste, gizonek baino 200 euro gutxiago irabazten baitute hilean. Etxebizitza, oztopo nagusienetako bat �Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin 2007-2013� ikerlanak gazteen batez besteko soldata garbiak eta salerositako etxebizitza libreen eskriturazio-prezioak edo alokairuak jartzen dituzten 10 adierazle sintetikoetan oinarritzen da. Ikerketa honen arabera, etxebizitza libre bat esku-

ratzeko, jabetzan zein alokairuan, hileko soldata garbiaren %40a baino gehiago bideratu beharko litzateke. Horrelako kostuek eta gazteek bere lanpostuetan izaten ohi duten egonkortasun faltak modu nabarian oztopatuko lukete emantzipazioa. Azterlan honetan, Euskadi eta Estatuko beste zenbait lurraldeen artean diren prezioen arteko aldeak ere aztertu dira. Oro har, Euskadin eskuratzekostuak handiagoak dira, jabetzari zein alokairuari begira. EAE barruan ere, alde nabariak daude lurralde historikoen artean, Gipuzkoak kostu altuenak dituelarik eta, Arabak, ostera, baxuenak. Etxebizitza kostuak altuagoak badira ere, Estatuan zein Euskadin diren emantzipazio-tasak oso antzekoak dira. Ikerketan bertan azaltzen denez, gurean etxebizitza babestua hedatuago izatea azl lezake datu hori.

Emantzipatzeko adina

Euskadi

Espainia

26,1

37,7

29,9

28,9

EB28

Emantzipazeko adin ideala, 24,3 urte 19,9

Emantzipazio adin ideala 24,3 urte da, agiazko adina (30 urte inguru, baino sei urte gutxiago).

Euskadiko batez besteko emanzipazio-datuen iturria: Eustat 2011, eta Espaniakoa eta Europarakoa Eurostat 2012

a

a ki

oa zi Kr

al ta

ad i

lo va

Es

M

sk Eu

ia

lia Ita

a

ar

ni

lg

ve

lo

Bu

Es

ia

an ia m

ru

ia

Gr ez

al

pa in

ug

Po rt

Es

a

ia ar ng

a

ni

a

ni to

Po lo

Hu

Er

rE Tx ek

ia

Le

rr ep ub lik

o

pr e Zi

rg

8) Lu

xe n

B2 (E

na

as u at rB Eu

ro pa

bu

ia

ria

an

Li tu

st Au

nd

a

Euskadiko gazteak Europako batez bestekoa baino lau urte beranduago emantzipatzen dura Irl a

Âą 18 //etorkizuna.eu 2015 maiatza

22

100

Alokatzeko

Su ed ia Da ni m ar ka Fi nl an di a Fr an tz ia He rb eh er ak Al em Er an re su ia m a Ba tu a Es to ni a Be lg ik a

gazteria

60

Euskadiko 18 eta 34 urte bitarteko gazte emanzipatuak, sexuaren arabera (%)


Gazte BizHitza: Eta nirea zer? Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak Gazte BizHitza web gunea jarri du abian euskal gazteen beharrak asetzeko

ahal izango zaiela sare sozialen bitartez atariarekin harremanetan jarriko diren gazteei, eta euren prestakuntza- eta lanbeharretan lagunduko diela.

• Zer ikasi?, Azterketak arrakastaz gainditzeko aholkuak, Hizkuntzak, Bekak, Lanbide Heziketa...

• Alokatu ala erosi?, Partekatutako pisuak, Pisu baten bila bazabiltza jakin beharreko guztia...

gazteria

Pasa den martxoaren 30ean, Bilboko Azkuna Zentroan, Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendaritzak garatu duen Gazte BizHitza web atariaren aurkezpena burutu zen. Aurkezpen ekitaldi honetan, Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriarte izan ziren. Ataria hiru atal nagusitan banatzen da: Ikasketak, Lana eta Etxebizitza. Hauexek dira, hain zuzen ere, Euskadiko gazteen hiru kezka nagusiak. Aipatu gai hauen inguruan dituzten kezkei eran– tzun nahi die atari berriak gaurkotutako eta kalitatezko edukien bidez. Funtsean, Gazte BizHitza doako orientazio eta aholkularitza online zerbitzua izango da eta erabiltzaileek dituzten zalantzak argitzeko harpidetzeko aukera ere bada. Kontsultarako diren edukietaz gain, aholkulari batek gazteek, emailez, telefonoz edo Whatsappez planteatzen dituzten galderei erantzungo dizkie. Hurbiltasuna, konpromisoa eta espiritu irekia lelotzat hartuta hurbilduko da Eusko Jaurlaritza gazteengana sareko tresna berriari esker; informazio-bide bat ez ezik, komunikazio-tresna bat ere izan nahi du gazteen kezkak eta premiak hobeto ezagutzeko. Cristina Uriarte sailburuak aurkezpenean nabarmendu zuenez, tresna horren bitartez arreta pertsonalizatua eman

Iñigo Urkullu Lehendakariak, aldiz, gazteak Eusko Jaurlaritzara gerturatzeko ‘leihoa’ izateko asmoa duela ere azaldu zuen. –

Atariko edukiak:

y Informazio praktikoa: Hizkuntza hurbil eta errazean idatziriko informazio praktikoa Ikasketen, Lanaren eta Etxebizitzaren inguruan. y Bideotutorialak: Ikasketen, Lanaren eta Etxebizitzaren inguruko bideotutorialak, motion Graphics teknikarekin eginak. y Infografiak: Informazio praktikoa laburtzen duten infografiak. y FAQak: Maiz egiten diren galderen erantzunak. y Berrrien inguruko alertak: Enplegua, hezkuntza deialdiak, nobedadeak, etxebizitza eta bestelako berrien inguruko alertak. y Kontaktua: Kontaktua whatsappez, telefonoz (call back zerbitzua, telefonoa emanez gero guk deitzen dizugu) edo emailez. Zuzenenan Zerbitzuarekin elkarlanean. Eran– tzun pertsonalizatuak emango dira ahalik eta azkarren.

• Kurrikulua, Enplegua bilatzearen lana, Lanelkarrizketak, Zure enpresa sortzeko gomendioak...

± 18 //etorkizuna.eu 2015 maiatza

23


gazteria

Getxo 30 urte Europan

± 18 //etorkizuna.eu 2015 maiatza

24

Pasa den maiatzaren 9an Europaren Eguna burutu zen. Egun horretan, Schumanen Adierazpena ospatzen da, izan ere, 1950an, Frantziako Kanpo Arazoetarako ministroa zen Robert Schumanek Europar Batasunaren abiapuntutzat jotzen den diskurtsoa eman zuen. Hiritargo Aktiboaren Sustapenerako elkartea den eCivisek, aipatu urtemuga ospatzeko, hainbat ekitaldi antolatu zituen Getxon, ‘Getxo 30 urte Europan’ lelopean, maiatzaren 4 eta 9 bitartean. Ekintza hauek guztiek Getxoko Udalaren eta Europako Parlamen-

tuaren babesa izan dute. Ekintza nagusienen artean, adibidez, Fadurako Kirol Egoitzan, bereziki gazteei zuzendutako, erakusketa azpimarra daiteke. Bertan, modu didaktiko batean, europar eraikuntza prozesuari buruzko zertzeladak azaltzen ziren. Era berean, proeiktu zehatzen adibideak emanez, Europar Batasuna Getxon bertan nola islatu den azaltzen zen. Erakusketa hori, maiatzaren 9an bertan, Zabalako Eskoletan izan zen. Bertan, gaztetxoei zuzendutako tailerrak ere burutu ziren.

Gazte Irekia lehiaketaren II. edizioak baditu finalistak Pasa den apirilaren 16an, Gazte Irekia lehiaketan bozkatzeko epea itxi zen eta bozketa horretatik, bigarren edizio honetako hiru finalistak atera dira: Colegio Vizcaya Ikastetxea, CEU Virgen Niña eta Lauro Ikastola. Aipatu finalista hauen artean, Mikel Agirregabiria, Guillermo Dorronsoro, Maite Goñi, Pilar Kaltzada eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua Cristina Uriartek osatzen duten epaimahaiak irabazlea aukeratu beharko du honako irizpidetan oinarrituta: proposamen bakarra eta ondo garatua aurkeztu den, nesken eta mutilen arteko berdintasunaren eta aniztasunarekiko errespetuaren aldeko balioak zabaltzen dituen, oratoria eta argudioak defendatzeko gaitasuna., ekoizpena eta ikus-entzunezko kodea zaindu den, lengoaia eta irudiak berdintasunez erabilita, sormena eta zer onura dakarkien haurrei eta gazteei.

Talde irabazleak Lehendakaritzara bisita egiteko aukera izango du bere proposamena Lehendakariari azaltzeko.


gazteria

4.582 plaza aurtengo udalekuetan

A ze parea, hezkuntza eta gazteak! RECacciona bideo lehiaketaren xedea hezkuntza eta gazteak gaiaren inguruko eztabaida sustatzea da Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak abian jarri du RECacciona bideo lehiaketaren hirugarren edizioa. Lehiaketa honen helburua gazteei hezkun– tzaren inguruko hausnarketa egiteko aukera ematea da, besteak beste, egun dugun hezkuntza sistemaren inguruko iritzia eman dezaten edota hau hobetzeko gazteek zer esateko duten adierazteko. Lehiaketa 16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, beti ere, gutxienez, bi pertsonaz osatutako

taldeetan. Lanak aurkezteko epea hil honen 26an amaituko da. Lanak edozein formatutan aurkeztu ahal izango dira baina, gehienez, lau minutuko iraupena izan dezakete eta euskarak ere presentzia izan beharko du. Irabazleak ekainan ezagutzera emango dira. Irabazleek 1.000 eta 400 eurotako sariak irabazteko aukera izango dute. Oinarriak http://www.egk. org/adjuntos/PRENTSA//RECaccionaoinarriak2015.pdf estekan kontsulta daitezke.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiek haur eta gazteei bideratutako udalekuetarako 4.582 plaza eskainiko dituzte aurten, hots, iaz baino 204 plaza gehiago. Hiru herrialdeetako gazteria sailetako arduradunek aurtengo udalekuen eskaintza azaldu dute Gasteizen izandako ekitaldi batean. Udalekuak 2015 lelopean aurkeztu den kanpaina honek 7 eta 13 urte bitarteko gazteei izarea ludikoa duten hainbat programa eskainiko dizkie uztailaren lehena eta abuztuaren 14a bitartean. Guztira, 15 egoitza desberdin izango dira: hiru Araban, zazpi Bizkaian eta bost Gipuzkoan. Eskaintza eleanizta izango da eta euskara hutsez izango diren udaleku eta udaleku elebidunen artean aukeratu ahal izango da. Euskarazko eskaintza zabalagoa izango da, guztira 3.824 plaza udaleku mota hauetara bideratzen baitira, hots, eskaintza osoaren %85,45a. Udaleku elebidunetan, berriz, euskararen erabilera taldea osatzen duten gaztetxoen euskara mailaren araberakoa izango da.

Âą 18 //etorkizuna.eu 2015 maiatza

25


gazteria ± 18 //etorkizuna.eu 2015 maiatza

26

Etorkizuna jada ez da beltz kolorekoa euskal gazteriarentzat Gazteen Euskal Behatokiak egindako ‘Aurrera Begira 2014’ ikerketaren arabera euskal gazteriak etorkizunarekiko konfidantza handiagoa azaltzen du Gazteen Euskal Behatokiak ‘Aurrera Begira 2014. Gazteei Aurreikuspenei buruzko Adierazleak’ azterlanak eman dituen emaitzen berri eman du. Aipatu ikerketaren xede nagusia Euskadiko gazteek oraina nola antzematen duten jakitea, eta epe laburrean, euren etorkizunerako aurreikuspenak zeintzuk diren ezagutzea da. Horretarako, ikerlana hamar adierazle aztertu ditu: egungo egoeraren balorazioa (100 puntuetatik 62), norberaren poztasun indizea (100 puntuetatik 78), bizitzaren alderdien balantzea, lana galtzea edo baldintzak okertzeko arriskua, lana aurkitzea aurreikustea (%54tik %60ra pasa da), prestakuntzari lotutako lana izatea aurreikustea (%46tik %56ra pasa da), derrigorrez emigratu beharra ikustea (%16tik %14ra pasa da), emantzipazioa zapuztuko dela aurreikustea (%45etik %48ra pasa da), gazteen gaitasunekiko konfidantza indizea (100 puntuetatik 69), eta etorkizunarekiko konfidantza indiz-ea (100 puntuetatik 74). Adierazle hauetan guztietan jasotako emaitzak aztertuta,

honako ondorio hauek azpimarra daitezke: Egungo egoerari buruzko iritzia positiboa da eta gazteak pozik daude euren egoera pertsonalarekin, 2013an bezala. Osasuna eta familia dira gazteen ustez garrantzirik handiena duten bizitzako arloak, bai eta poztasun handiena eragiten dutenak ere. Epe laburrean enpleguarekiko aurreikuspenak lehen baino positiboxeagoak dira, bai lana aurkitzeko, ikasitakoarekin lotuta egoteko, zein daukaten lana ez galtzeko. Bestalde, emantzipazioari erreparatzen badiogu, 2013an bezain zaila hautematen da gogoko emantzipazio-proiektuak aurrera eramatea. Edonola ere, gazteek aurreko urtean baino konfiantza handiagoa dute etorkizunean bai eta gazteen gaitasunetan ere egungo egoerari aurre egiteko. Ikerketa honen landa lana pasa den urteko azaroaren 12tik 24ra bitartean burutu zen, ikerketa honen lehen edizioa baino urtebete geroago, eta 15 eta 29 urte bitarteko 1512 gazteren erantzunak jaso ziren bertan.

hezkuntza, hizkuntza politika eta kultura saila

Departamento de EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA

Gazteria Zuzendaritza

Dirección de Juventud


Arabako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Probintzia plaza 13, behea 01001 Gasteiz • 945 181700 • www.alava. net/ifj • www.gazteinformazioa.net • www. facebook/infogaztea.araba • informazioa@ ifj.alava.net

Txorierriko Gazte Informazio Bulegoa. Txorierri etorbidea, 9, behea 48160 Derio • 688 629965 • www.txorierrikogazteak.com • oij@e-txorierri.com

Gazte Informazio Zentroa. Santa Clara Kultura Zentroa. Martín Fernández Villarán, z/g 48920 Portugalete • 94 4729313 • www.juventudportugalete.org • juventud@ portugalete.org • gaztegela@gmail.com

Mugarri Gazte Informazio Gunea. Mugarri Gazte Etxea. Elizarako Sarbidearen Kalea, 2 48450 Etxebarri • 94 4261861 • www. mugarri.net • mugarri@mugarri.net, mugarri.gazte@gmail.com

Laudioko Lamuza Gazte Informazio Gunea. Lamuza 13 01400 Laudio • 94 4034921 • infogazte@laudiokoudala.net

Galdameseko Gazte Informazio Gunea. San Pedro, 6 48191 Galdames • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org

Bizkaia

Gernika-Lumoko Gazte Informazio Bulegoa. Foru Plaza, nº 2 48300 Gernika-Lumo • 94 6270215 • gazteger@sarenet.es

Zornotzako Gazte Informazio Bulegoa. Zelaieta Parkea, s/n 48340 AmorebietaEtxano • 94 6300649/50 • www. ametxgazteria.net • gazteinfo@ametx.net Arrigorriagako Gazte Informazio Bulegoa. Gaztegunea. Ugertza bidea, 1 48480 Arrigorriaga • 94 6001876 • gaztegunea@arrigorriaga.org Artzentaleseko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Aguirre, 23 48870 Artzentales • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gaztezer Balmasedako Gazte Informazio Gunea.Pio Bermejillo, 19 48800 Balmaseda • 94 6800240 • www.balmabegi.com • www. balmaseda.net • gaztezer@balmaseda.net Barakaldoko Gazte Informazio Zentrua. San Juan, 17 48901 Barakaldo • 94 4789596 / 94 4789599 •www.gaztebulegoa.net • gaztebulegoa@barakaldo.org Gurutzetako Gazte Informazio Gunea. Balejo, 4 48903 Barakaldo • 94 4789487 • www.gaztebulegoa.net • gaztebulegoa@ barakaldo.org Zirtzart Gazte Informazioko Udal-Bulegoa. Basozelai, 11 48970 Basauri • 94 4666430 • www.facebook.com/basaurion • zirtzart@ basauri.net Bermeoko Gazte Informazio Bulegoa. Gizarte-Kultura Etxea Irakaskintza, 14-16 48370 Bermeo • 94 6179158 •www.giz. bermeo.org • giz@bermeo.org BIZ Bilbao Informazio Zerbitzua. Zabalguneko Eraikina. Zabalguneko Plaza, 11 48009 Bilbao • 94 4204488 • bilbaoiz@ ayto.bilbao.net

Koldo Mitxelena kulturunea. Infoteka. Gazte Informazio Gunea. Koldo Mitxelena Kulturunea. Urdaneta kalea, 9 20006 Donostia • 900 110 111 • www. gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa.net

Erandioko Gazte Informazioa Bulegoa. Irailaren 23 enparantza 48950 Erandio • 94 6025891 • gazteinfo@erandioko-udala.net

Arabako Kampuseko Gazteentzako Informazio Bulegoa. Apraiztarrak 1Unibertsitate-Pabiloia 01006 Gasteiz • 945 014336 • www.ehu.es • www. gazteinformazioa.net • oij-ar@ehu.es

Ikusi Makusi Baliabide Zentroa. Areitzo, 2 48810 Alonsotegi • 94 4980807 • ikusimakusi@alonsotegi.net

Induma Informazio Bulegoa. Zubieta, 16 48410 Orozko • 94 6339945 • infoinduma@ yahoo.es Plentziako Gazte Informazio Gunea. Goenkale, 25n 48620 Plentzia • 94 6770989 • gazteinfo.plentzia@bizkaia.org

Ermuako Gazte Informazio Bulegoa. Lobiano Kultur Gunea. Goienkale, 10 48260 Ermua • 943 708700 • oij-gib@udalermua.net

Abanto -Zierbenako Gazte Informazio Bulegoa.Bizkaia Plaza, 3 (Atzealdea) 48500 Abanto-Zierbena • 94 6363769 • gazteria@ abanto-zierbena.org

Gipuzkoako Campuseko Gazte Informazio Bulegoa.Ignacio M. Barriola eraikina. Elhuyar enparantza, z/g 20018 Donostia • 943 018135 / 943 018138 • svrgazte@ sv.ehu.es. svrbegaz@sv.ehu.es

Durangoko Gazte Informazio Bulegoa. Pinondo Plaza, 1 48200 Durango • 94 6030030 • informazioa@durango-udala.net

Gasteizko Udala. Gazte Informazioko Udal Bulegoa. Espainia plaza behea. 01001 Gasteiz • 945 161330 • www.vitoria-gasteiz. org/omij • www.vitoria-gasteiz.org/gazteria • coordinaomij@vitoria-gasteiz.org

Bizkaiko Gazteriaren Informaziorako Lurralde-Zentrua. Rekalde Zumarkalea, 30 - 1, 48009 Bilbao • 94 6083926 /94 6083920/94 6083934 • www.bizkaia.net/ gazteria • gazteinformazioa@bizkaia.net

Busturialdeko Gazte Bulegoa. Zubietaerrota Eraikina, Kurtzero auzoa 48392 Muxika • 670 509752 • www.busturialdekogazteplana. com • gaztebulegoa@ busturialdekogazteplana.com

Getxoko Gazte Informazio Bulegoa. Tangora Etxea. Algortako Etorbidea, 98 48991 Getxo • 944 660 353 • gaztebulegoa@getxo.net Gordexolako Gazte Informazio Gunea. Molinar Plaza, 11 48192 Gordexola • 638 050 762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Gorlizko Gazte Informazio Gunea. Krutzeta, 5 48630 Gorliz • 94 6774000 • gazteria@ gorliz.net Gueñeseko Gazte Informazio Gunea. Enkarterri, 2 48840 Güeñes • 94 6690877• www.gugaz.org • info@gugaz.org Arratiako Gazte Informazio Bulegoa. Igorreko Kultur Etxea. Elexalde, 8 48140 Igorre • 639 018133 • gib-arratia@ gorbeialdea.com Karrantzako Gazte Informazio Gunea. Concha Enparantza, 1 48895 Karrantza • 638 050762 • gazteplana1@enkarterrialde. org Lanestosako Gazte Informazio Gunea. Manuela Sainz de Rozas, 1 48895 Lanestosa • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde. org Euskal Herriko Unibertsitatearen Bizkaiko Campuseko Gazte Informazio Bulegoa. Sarriena auzoa, z/g, Apia Bidea (Gizarte eta komunikazio behealdea) 48940 LEIOA • 94 6015100 • oij-bi@ehu.es Aterpe Leioa Gazte Informazio Zentroa. Aldapabarrena, 2 48940 Leioa • 94 4055850 • gazte@leioa.net Lekeitioko Gazte Informazio Bulegoa. Eliz Atea, 12 48280 Lekeitio • 94 6243591 • gazte-bulegoa@lekeitio.com Mañariko Gazte Informazio Gunea. Herriko plaza, z/g 48212 Mañaria • 94 6818998 • kultura.manaria@bizkaia.org Mungiako Gazte Informazio Bulegoa. Arana Goiri´tar Sabin, 13 48100 Mungia • 94 6553353 • mungia.gib-oij@astiune.com Muskizko Gaztegune. Meatzari Plaza, 2 48550 Muskiz • 94 6708037 • www. muskizkogaztegunea.blogspot.com • gaztebulegoa@muskiz.com

Portugaleteko Gazte Informazio Gunea Gazte Gela. Zubeldia Maisua, z/g 48920 Portugalete • 94 4616638 • www. juventudportugalete.org • aulajoven@ portugalete.org Gaztebox Santurtziko Gazte Informazio Bulegoa. Santurtzi Parkea, z/g 48980 Santurtzi • 94 4836110 • gib-oij@santurtzi.net Sopelanako Gazte Bulegoa. Kurtzio Kultur Etxea, Mendieta, 11 48600 Sopelana • 94 4065505 • www.sopelanagaztea.blogspot. com • www.sopelana.net • oij@sopelana.net Turtziozko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Agirre, 61 48880 Turtzioz • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gazte Info Gazte Informazio Bulegoa. Udiarraga, 39 48490 Ugao-Miraballes • 94 6322014 • gazteinfo.ugao@ortzadar.es Urduñako Gazte Informazio Gunea. Kultur Etxea. Andra Mari, z/g 48460 Urduña • 945 384884 • xarteaga@urduna.com Sestaoko Gazte Informazio Zentroa. La Iberia, z/g 48910 Sestao • 94 4956127 • cijsestao@infonegocio.com Zallako Gazte Informazio Bulegoa. Madres Irlandesas, 4 48860 Zalla • 94 6391396 • www.ibilimunduan.com • oij@zalla.org • infogazte@zalla.org

Gipuzkoa Andoaingo Gazte Informazio Bulegoa. Ambrosia Olabide Zentroa. Pio Baroja kalea, 1. 20140 Andoain • 943 593911 • gibandoain@euskalnet.net Arrasateko Gazte Informazio Bulegoa. Garibai Etxea. Biteri etorbidea, 3 20500 Arrasate • 943 252065 • www. gaztebulegoa.com • gaztebulegoa@ arrasate-mondragon.net Astigarragako Gazte Informazio Puntua. Kultur Etxea. Kale Nagusia, 48. 20115 Astigarraga • 943 331067 • www. astigarraga.net • gazteinfor@astigarraga.net Azkoitiako Gazte Informazio Bulegoa. Aita Madinabeitia plaza z/g 20720 Azkoitia • 943 026027 • www.artxamendi.net • gib@ euskalnet.net Azpeitiako Gazte Informazio Bulegoa. Plaza Txikia z/g 20730 Azpeitia • 943 157160 • gib@azpeitia.net Gipuzkoako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Gaztegunea. Anoeta, 28 20014 DonostiaSan Sebastián • 900 110111 / 943 472617 • www.gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa. net

Donostiako Gazte Informazio Bulegoa. Goikoa jauregia. Mari kalea, 1. 20003 Donostia • 943 481435 • www. donostiagaztea.org/gazteinfo • gazteinfo@ donostia.org Eibarko Gazte Informazio Bulegoa. Portaela Kultur Etxea, Bista Eder 10. 20600 Eibar • 943 708435 • infojuven.ei@eibar.net Elgoibarreko Gazte Informazio Bulegoa. Foruen Plaza z/g, 20870 Elgoibar • 943 257986 • www.elgoibar.org/webb/ gazteriazalag.htm • gazteinformazioa@ elgoibar.net Errenteriako Gazte Informazio Bulegoa. Merkatuzar. Pablo Iglesias, 3. 20100 Errenteria • 943 449640 • www. gaztebulegoa.errenteria.net •gazteria@ errenteria.net Hernaniko Gazte Informazio Bulegoa. Hernaniko Udal Kiroldegia, Elkano z/g. 20120 Hernani • 943 552185 • www. hernani.net • kirola@hernani.net Hondarribiako Gazte Informazio Bulegoa. Javier Ugarte 6. 20280 Hondarribia • 943 644752 • gip@hondarribia.org Irungo Gazte Informazio Bulegoa. Foruen Karrika, 2 behea. 20302 Irun • 943 505444 / 943 505643 • www.irun.org/igazte • infojuvenil@irun.org Lasarte-Oriako Gazte Informazio Bulegoa. Manuel Lekuona Kultura Etxea. Geltoki kalea, 18. 20160 Lasarte-Oria • 943 376181 • www.lasarte-oria.org • gazteinfo@lasarteoria.org Legazpiko Gazte Informazio Bulegoa.Kultur Etxea, Latxartegi, 3. 20230 Legazpi • 943 737203 • gazteria.le@legazpi.net Oiartzungo Gazte Informazio Puntua. Mendiburu 5, behea. 20180 Oiartzun • 943 491105 • www.gazteoiartzun.net • gazteinfo@oiartzun.org Oñatiko Gazte Informazio Puntua. Foruen Enparantza, 4 – behea. 20560 Oñati • 943 718257 • www.oinati.org • gazteinformazioa@oinati.net Ordiziako Gazte Informazio Puntua. Barrena Jauregia Kultur Etxea, 2º - 3 20240 Ordizia • 943 805634 • www.ordizia.org • gazteria@ ordizia.org Tolosako Gazte Informazio Bulegoa. Antonio Maria Labaien Kultur Etxea, Triángulo 1. 20400 Tolosa • 943 670383 • www. zazpitantriangulon.com • gazteria@ tolosakoudala.net Urnietako Gazte Informazio Bulegoa. Idiazabal 13 20130 Urnieta • 943 333973 • www.urnieta.org • gazteinformazioa@ urnieta.org Villabonako Gazte Informazio Bulegoa. Katea Etxea. Kale Nagusia, 79 20150 Villabona • 943 694787 • gazteria@villabona.net Zarautzeko Gazte Informazio Bulegoa. Zinema Pilotalekua. Zigordia Kalea, 34 20800 Zarautz • 943 005122 • www.zarautz. org • gazteinformazioa@zarautz.org

gazteria

Eusko Gazteen Informazio eta Dokumentazio Zentro Koordinatzailea. Donostia kalea, 1 01010 Gasteiz. • 945 019539 • www. gazteinformazioa.net •gazteinformazioa@ ej-gv.es • gazteinfoeuskadi@gmail.com

EDEko Gazte Informazio Bulegoa. Simón Bolívar, 8 B –behea 48010 Bilbao • 94 4029090 • www.fundacionede.org • gazteinformazioa@fundacionede.org

27 ± 18 //etorkizuna.eu 2015 maiatza

Araba


gazteria

Agenda

28 ± 18 //etorkizuna.eu 2015 maiatza

Maiatzak 15 Ostirala 15.00-21.00. Hitzaldia. Tedx Nervion River. Lekua: Bilborock Maiatzak 16 Larunbata 22:00. Musika. Bilboroad 2015. Luber Jack. Lekua: Bilborock. Maiatzak 18 Astelehena 10.00-18.00. Tailerra . EE Music Launch Spain: Energy Efficient Music Culture International workshop. Lekua: Bilborock.

Zabalik Bilbao Hiria Pop-Rock lehiaketan izena emateko epea Maiatzaren 14ra arte www.bilbao.net/bilborock web gunearen bitartez Pasa den apirilaren 7an zabaldu zen Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak antolatzen duen Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketaren XXVII. edizioan izena emateko epea. Taldeek maiatzaren 14ra arte izango dute izena emateko aukera, horretarako, www.bilbao.net/bilborock estekan den eskabidea bete behar dutelarik. Eskabidearekin batera, taldeek mp3 edota wma formatuan grabaturiko hiru kanta, jpg, bmp edota png formatuan gordetako argazki bat eta taldearen inguruko zenbait xehetasun aurkeztu beharko dituzte.

Bilbao Hiria Pop-Rock lehiaketa 18 eta 35 urte bitarteko gazteek osatutako musika taldeei bideratzen den lehiaketa da eta bere xede nagusiak, aipatu adin-tarte horretan diren musika-talde ez-profesionalen lanak sustatzea eta estatuko zein atzerriko beste talde batzuekin agertokia partekatzeko aukera ematea da. Lehiaketa bi atal nagusitan banatzen da: Pop-rocka, metala eta elektronika lehena eta beste joera batzuk delakoa bigarrena. Guztira 38 talde hautatuko dira eta sari desberdinetan 20.700€ banatuko dira.

Maiatzak 19 Asteartea 19:00-20:30. Topaketa. English On Tuesdays – Praktikatu ingelesa modu informal eta dibertigarrian, ama-hizkuntza ingelesa dutenekin!. Lekua: Bilborock. Sarrera dohanik. 20 Asteazkena 17.00. Hitzaldia. Cuestionando El Fracaso. Lekua: Bilborock. Sarrera dohanik. Maiatzak 21 Osteguna 20:00. Musika. Barrutirock. Year Of The Yak + Somedays Out. Lekua: Bilborock. Sarrera dohanik Maiatzak 23 Larunbata 16:00. Interkidegune Jaia. Lekua: Bilborock. Sarrera: Gonbidapen. Maiatzak 26 Asteartea 19:00. Zinea – Hitzaldia. Guatemalako Zinema Zikloa. Emakumeak: ”Justizia eskatzen duten ahotsak”. ”Maya, donde nace el sol” Zuz.: Rafael Rosal. Lekua: Bilborock. Sarrera dohanik. Maiatzak 27 Asteazkena 19:00. Musika. Bilbaomusika. Lekua: Bilborock. Sarrera dohanik. Maiatzak 28 Osteguna 20:00, Musika. Barrutirock. Selfshot + The Rise. Lekua: Bilborock. Sarrera dohanik. Maiatzak 29 Ostirala 20:30. Musika. James Room + Vacas Flacas. Lekua: Bilborock. Sarrera salmenta aurretik: 7 euro (Bilborock). 8 euro Maiatzak 31 Igandea 11:00-18:00. Musika. Ibilaldia 2015. Gazte Musika Taldeen emanaldia. Lekua: Bilborock. Sarrera dohanik.


FANT 21ek, Keeling anaien lehenengo film luzea den ”The House on Pine Street” lanaren Europako premierearekin inauguratuko du aurtengo edizioa Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren (FANT) 21. edizioa maiatzaren 8an hasiko da zine programazio anitz, erakargarri eta kalitatezkoarekin, ez bakarrik zine zaleentzat, baita genero fantastikora lehen aldiz hurbiltzen direnentzat ere. Aurreko edizioetan bezala, zinemaldia antolatu duen Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, bertako beste eragile batzuekin elkarlanean, familia osoari zuzendutako kultur eta aisia jarduerak programatu ditu. ”Burtsa” Udaltegiak, adibidez, Camu Martinho artista asturiar polifazetikoaren marrazkiz osatutako erakusketa jasoko du. ”The drawing collection” erakusketak, zuri beltzean, tintaz, egindako lanak jasotzen ditu eta maiatzaren 4tik 16ra bitartean egongo da zabalik. FNAC-ek Julián Lara zine zuzendariaren ”Welcome to Hollywood” liburuaren aurkezpen ekitaldia jasoko du maiatzaren 8an. Zuzendariak, Estatu Batuetan izandako esperientziak bildu ditu liburu horretan. Umorez eta espiritu positiboz, kritika egiten dio zine munduari, Hollywooden egin zituen hiru urteetan egunero bere burua berrasmatu behar izan zuen pertsonaren esperientzian oinarrituta. FANT menua Beste alde batetik, eta aurreko edizioetan bezala, indarrak berreskuratzeko eta emanaldien erritmoari jarraitu ahal izateko, Kazeta jatetxeak, odolez betetako menu berezi fantastiko bikaina eskainiko du, 12,50 euroren truke. Sukaldariaren proposamenean, begi odoleztatu entsalada edo zonbi barrunbeak euren harrekin, hilkutxa ustela edo estra-lurtarraren begi handia bezalako jaki erakargarriak jasotzen dira. Kazeta jatetxea izango da, baita larunbatean ere, maiatzaren 2an, Kale Nagusiko BBK Aretoan ”FANT Pandilla” saioa amaitzean egingo den Pre-FANT jaia egiteko aukeratu den lekua. ”FANT Pandilla” saio horretan, 80ko hamarka-

gazteria

Zine programazioaz gain, bestelako kultur eta aisia jarduerak eskainiko ditu aurtengo FANTek

± 18 //etorkizuna.eu 2015 maiatza

29

dako bi lan klasiko eskainiko dira, ”Bitelchus” eta ”Cazafantasmas”. Masterclass eta topaketak FANTek profesionalentzako topaleku ere izan nahi du. Hori dela eta, bi saio programatu ditu Ander Pardo antzezlearekin eta Pedro Rivero zuzendariarekin. Ander Pardok Hori dela eta, per– tsonaia fantastikoen protesi azpiko antzezpenari buruzko master class bat

eskainiko du maiatzaren 15ean, goizeko 11:30etan, Azkuna Zentroko Bastida Aretoan. Master class hori doakoa izango da, baina aurretik izena eman beharko da fanteskola@fantbilbao.net helbidean. Pedro Rivero zuzendari bilbotarrari dagokionez, ikus-entzuleentzat eta sektoreko profesionalentzat zabalik egongo den topaketa izango du. Topaketa horretan, ”Psiconauta” bere hurrengo lanaren zenbait puntu aurreratuko ditu.



Gazteberri.info Gazteek gustoko dituzten gai guztiak zure esku. Nonahi. Noiznahi.



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.