±18 54 octubre 2015 issuu

Page 1

卤18 路 presta ezazu zure etorkizuna

Hezkuntza

Ikasle etorkinak: ezaugarriak, emaitzak eta haiekiko jarrerak Heziberri 2020 plana, hasi berria den ikasturtearen ezaugarri nagusiena

www.etorkizuna.eu

urria 2015

Gazteria

... eta gehiago

Gazte-emigrazioaren kostua

IGazte

Preserbatiboaren erabilera jaitsi da gazteen artean

BGazte

Beldur Barik

Giza Eskubideak

54



urria 2015

54

±18 • presta ezazu zure etorkizuna hezkuntza

±18 presta ezazu zure etorkizuna www.etorkizuna.eu

4

Euskadiko Lanbide Heziketa eredugarri Kanarietako gobernuarentzat

5

Euskadi biztanle bakoitzeko hezkuntzan gehien inbertitzen duen erkidegoetako bat da

6

DBHko ikasleen % 20k beren hezkuntza etorkizuna baldintzatuko duten gabezia ekonomiko larriak ditu

8

Ikasle etorkinak: ezaugarriak, emaitzak eta haiekiko jarrerak

11

Lan mundua euskalduntzeko ekimena garatu du Arabako enpresa eta erakunde sare batek

12

Heziberri 2020 plana, hasi berria den ikasturtearen ezaugarri nagusiena

giza eskubideak 14

4

12

Biktimek jasaten duten indarkeria izango da aurtengo Zinexit-en ardatza

gazteria koordinatzailea: Jon Mikel Zabalegi erredakzioa: Ana Belén Sánchez, José Poza, Jon Lasa, Patricia Aldama, Amaia García, Naiara Pardo, Cristina Domínguez. Diseinua: JP Argazkiak: Markel Redondo / Artxiboa Erredakzioa eta publizitatea: Iparragirre 17, 1.Esk. 48009 BILBO. Tfnoa.: 94 424 75 94. Posta-e: info@etorkizuna.eu Lege Gordailua: BI - 716 - 09

18

Pentsatu, eztabaidatu eta ekin Beldur Barik jarrerarekin

20 26 28

Gazte-emigrazioaren kostua Igazte. BGazte.

20

ArgitaratzaileaK

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO HEZKUNTZA, HIZKUNTZA ETA POLITIKARAKO ETA KULTURA SAILEKO HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZAREN LAGUNTZA JASO DU

Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren Laguntza jaso du


hezkuntza ± 18 //etorkizuna.eu 2015 urria

4

NClic zentroak ikasleak zein adimenetan nabarmentzen diren antzematen duen app-a garatu du Gasteizko NClic hezkuntza zentroak, Tecnalia, Bilbomática eta GAIArekin batera, Howard Gardner irakasle estatubatuarrak bereizten dituen bederatzi adimen mota desberdinetan ikasle bakoitzak zein maila duen hautematen duen aplikazio bat garatu du. Gardnerrek bereizten dituen adimenak dira: linguistikoa, logiko-matematikoa, espaziala, musikala, korporal-zinegetikoa, naturalista, interpertsonala, intrapertsonala eta transzendentala. Gardnerrek garatutako metodologia berritzaileak aintzatespen handia du, besteak beste, ikasleek edukiak ikuspegi desberdinetatik ikasteko aukera dutelako. Ikasle bakoitzaren interes eta gaitasunak ezagututa, irakasleak ikasle bakoitzak nola ikasten duen jakin dezake eta, horri esker, ikasle bakoi– tzaren alde nabarmenenak sustatzeko eta ahuleziak lantzeko aukera ere izan dezake. Aplikazioa ikasgeletan egiten den lanerako diseinatuta dago baina, epe motzean, familia esparruan ere erabilgarri izango dela aurreikusten da.

Lauro Ikastolako Betabot taldea MoonBots lehiaketako finalista Lauro Ikastolako DBHko 4. mailako lau ikaslek osatutako Betabot taldea Xprize eta Google-k antolatzen duten MoonBots lehiaketako 30 finalisten artean sartzea lortu du. Lehiaketa honen xedea gazteengan espazioarekiko interesa piztea da. Aurtengo edizioan, adibidez, parte-hartzaileek erronka konplexu desberdinei egin behar izan diete aurre. Lauroko taldeak, adibidez, lehen fasean, Ilargirako bidaiak oinarri hartuta, istorio bat kontatu zuen, eta bigarrenean, robot bat eraiki eta Ilargiaren azalera birsortu zuen. Taldeak proiektua epaimahaiaren aurreran defendatu behar izan zuen, bideokonferentzia bidez.

Euskadiko Lanbide Heziketa eredugarri Kanarietako gobernuarentzat Kanarietako ordezkaritzak Euskadiko Lanbide Heziketako zentro batzuen funtzionamendua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan du Kanariar Uharteetako presidentea Euskadin izan da bista ofizialean eta burutu dituen harreman desberdinen artean, Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuarekin bildu da. Aipatu bilera horretan, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako sailburuorde Jorge Arévalo, Kanarietako Hezkuntzako sailburuorde Soledad Monzón eta Lanbide Heziketa eta Helduen Hezkuntzako zuzendari nagusi Manuel Jorge ere izan dira. Topaketan, Kanarietako Gobernuko kideek Euskadiko Lanbide Heziketaren ezaugarri nagusiak ezagutzeko aukera izan dute, baita Lanbide Heziketako IV. Euskal Plana dagoeneko garatzen ari den eredua ere. Plan hau, ekoizpen sektoreetan gertatzen ari diren aldaketa handiei erantzuteko helburuz sortu da. Solasaldiaren ardatzetako bat, hain zuzen ere, heziketa, berrikuntza eta ekintzailetza uztartzen dituen eredu bateratu hori izan da. Kanarietako ordezkaritzak hainbat alderdi inte-

resgarritzat jo ditu: Lanbide Heziketa Dualaren garapena, Lanbide Heziketako zentroetan bertan bultzatzen diren ekintzailetza eta enpresen sorkuntza esperientziak, institutuen barne-antolaketa eta berrikuntzaren aldeko apustua eta zentro horiek euskal ekoizpen-sarearekin duten harreman estua. Halaber, Kanarietako ordezkaritzak Euskadiko Lanbide Heziketako zentro batzuen funtzionamendua bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izan du, Donostiako Easo Institutu Politeknikora, Usurbilgo Lanbide Heziketako Institutura eta Tknikara (Lanbide Heziketarako Ikerketa eta Berrikuntza Aplikaturako Zentroa) egindako bisiten bitartez, hain zuzen ere. Hala Eusko Jaurlaritzak nola Kanarietako Gobernuak Lanbide Heziketarekin lotutako gaietan eta hezkuntzaren esparruko beste edozein alderditan elkarlanean jarraitzeko prestasuna adierazi dute.


Erkidego bakoitzak hezkuntzan egiten duen inbertsioa. 2013 urtea EUSKADI

1224€ 1107€

NAFARROA ASTURIAS KANTABRIA

1003€

MURTZIA

995€

ANDALUZIA

959€

GAZTELA ETA LEON

929€

GALIZIA

915€

ESPAINIA, BATEZ BESTE

915€

ARAGOI

907€

ERRIOXA

890€

KATALUNIA

890€

VALENTZIA

867€

GAZTELA-MANTXA

859€

KANARIAK

846€

BALEARRAK

831€

MADRIL

791€

0€

250€

500€

750€

1000€

1250€

1500€

1750€

2000€

ITURRIA: Fundación BBVA -IVIE

Euskadi biztanle bakoitzeko hezkuntzan gehien inbertitzen duen erkidegoetako bat da Fundación BBVAk egindako azterlan baten arabera alde handiak daude erkidego bakoitzak hezkuntzan egiten duen inbertsioen artean Fundación BBVAk eta IVIEk ‘Servicios públicos, diferencias territoriales e igualdad de oportunidades’ izenburua duen azterlanaren emaitzak aurkeztu berri dituzte. Aipatu ikerketaren xedea, 2002 eta 2013 bitartean, Estatu mailan zein autonomia erkidegoetan, oinarrizko zerbitzu publikoetan (hezkuntza, osasuna eta gizarte babesa) izan den gastuaren garapena aztertzea izan da, beti ere, gai honen inguruko eztabaidan datu objektiboak izateko eta hartu beharreko erabakiak ahalik eta eraginkorren izateko. Ezagutzera eman diren datuen lehen azterketa batetik ondoriozta daitekeen lehen puntua honakoa da: autonomia erkidego desberdinen artean aipatu gastuan ematen diren aldeak oso handiak dira, hainbat kasutan % 60tik gora. Alde hauek

azaltzeko, azken urteetan bizi izan den krisi ekonomikora jotzen da. Izan ere, azterlan honetan ematen diren datuen arabera, beherakada nabarmena ikus daiteke, 20072013 aldian, oinarrizko zerbitzu publikoetan egindako inbertsioetan. Azterlanaren arabera, hezkuntza izan da inbertsio falta hau gehien pairatu duen esparruetako bat. Hori, ia kasu gehienetan, autonomia erkidegoen esku dagoen eskuduntza da eta, 2013ko datuei soilik erreparatuta, erkidego desberdinen artean hezkuntzan biztanle bakoitzeko egindako gastuan % 45eko aldea izan dela ikus daiteke. Sailkapen honetan, Euskal Autonomia Erkidegoa (1.124€) eta Nafarroako Foru Erkidegoa (1.107€) dira lehen postuetan, lehena eta bigarrena, hurrenez hurren.

Andoaingo La Salle Berrozpe ikastetxea ‘Escuelas para la Sociedad Digital’ lehiaketako finalista Andoaingo La Salle Berrozpe ikaste– txea Fundación Telefónica-k antola– tzen duen ‘Escuelas para la Sociedad Digital’ sarietako hamabi finalistetako bat da eta, aldi berean, aipatu sarietako finalean izango den Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkari bakarra. ‘Escuelas para la Sociedad Digital’ sarien xede nagusia hezkuntza esparruan Informazio eta Komunikazio Teknologien erabilera sustatzea da. Aurtengo edizioan ehunka ekimen aurkeztu dira saria osatzen duten hiru atal desberdinetara: Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako ikastetxe publikoak eta, azkenik, itunpeko ikastetxeak eta ikastetxe pribatuak. Azken atal honetan hautatua izan da La Salle Berrozpe ikastetxea finalista. Izendapen horri esker, ikastetxeak 1.000€ko ordainsaria jaso du berrikuntza teknologikoan inbertitzeko. Finalistek bere proiektuetan lan egiten jarraitu beharko dute eta, azaroaren 28an Bilbon burutuko den ebaluaketa topaketan aurkeztu beharko dituzte. Irabazleak datorren urtearen hasieran ezagutzera emango dituzte antolatzaileek eta 9000 eta 4000 euroko sariak eskuratzeko aukera izango dituzte.

5 ± 18 //etorkizuna.eu 2015 urria

1008€

hezkuntza

1067€

EXTREMADURA


hezkuntza ± 18 //etorkizuna.eu 2015 urria

6

Estatuko DBHko ikasleen % 20k beren hezkuntza etorkizuna baldintzatuko duten gabezia ekonomiko larriak ditu Adsis Fundazioak egindako ”Desberdintasun ikusezina” azterlanaren arabera, gizarte bazterketa arriskuan dauden ikasleen errendimendu akademikoa % 24 baxuagoa da Bigarren urtez, Adsis Fundazioak ‘Desberdintasun ikusezina’ azterlana burutu du azken urteetan pairatu dugun krisi ekonomikoak ikasle gazteetan izan duen eragina ezagutzeko eta, bide batez, ikasle hauek guztiek dituzten beharrei erantzun eraginkorragoa emateko gakoak eskuratzeko eta egun duten laguntza faltaren inguruan gizartea sentsibiliza– tzeko. Bigarren txosten honen ondoriorik nagusiena honakoa da: 30 ikasle dituen DBHko ikasgela batean, batez beste, seik gabezia ekonomiko larriak dituzte eta gabezia ekonomiko larri horiek, gainera, bere hezkuntza etorkizuna baldintzatuko dute. Gabezia ekonomikoen artean aintzat hartzen dira, adibidez, aurreikusi gabeko gastuak ordaindu ezin dituzten familietan bizi diren nerabeak (% 82), oporrik ez dutenak (% 82), neguan etxean hotza pasatzen dutenak (%77) eta haragia edo arraina astean hirutan behintzat jaten ez dutenak (% 69). 2013arekin alderatuta, gabezia ekonomiko larriak dituzten nerabeen kopurua % 2,6 igo da. Desberdintasun handiak Nagusiki, txostenaren ardatza gizarte bazterketa arriskuan dauden nerabeen eta gainerakoen arteko desberdintasunak erakustea da. Desberdintasun horien ondorioz, bazterketa arriskua duten nerabeengan eskola-emaitzak %24 baxuagoak dira, eta haien autoestimua ere baxuagoa da. Faktore horiek

guztiek haien hezkuntza etorkizuna baldintzatuko dute. Desberdintasun esangura– tsuenetarikoak ikasteko ingurunea eta eskolaz kanpoko baliabideak lortzeko sarbidea lirateke. Ikasteko inguruneari dagokionez, bazterketa arriskuan dauden ikasleen % 30ek beren etxean bizitzea erraza ez dela esaten dute, eta % 32k etxean ikasteko eta etxeko lanak egiteko lasaitasun nahikoa ez dutela diote. Eskolaz kanpoko heziketari dagokionez, GBAn dauden ikasleen % 25 gutxiagok egiten dute eskolaz kanpoko heziketa, eta % 26k ez daukate interneterako sarbiderik etxean. Eskola emaitzak Ondorioz, bazterketa arriskuan dauden nerabeen eskola emaitzak %24 baxuagoak dira, eta horietariko % 56k 3 ikasgai edo gehiago suspenditu dituzte azken ebaluazioan. Gazte horiek bere inguruak gutxiago baloratzen eta laguntzen dituela sentitzen dute DBHko gainerako ikasleen aldean eta, hortaz, autoestimu baxuagoa daukate. bazterketa arriskuan dauden gazteen % 21ek ez daukate baliotsutzat euren burua, eta nerabe hauen artean, % 23 ez dira beren helburuak lortzeko gai ikusten. ”Datu hauek erakusten dute nerabeen arteko desberdintasunek beren hezkuntza etorkizuna baldintzatuko dutela eta, horregatik, nerabe ahulenek gainerakoek baino aukera gutxiago eta zailtasun gehiago izango dituztela”, adierazi du Carlos Melgar-ek, Adsis Fundazioko zuzendari orokorrak.


Goizean ohetik altxatzeko arazoak dituen horietako bat zara? Klaseak zergatik hasten ote diren hain goiz galdetzen diozu zure buruari goizero? Bada, orain baduzu zure kexa defendatzeko argudio sendo bat. Izan ere, Erresuma Batuan egindako azterlan baten arabera, klaseak beranduago hasteko ideia defendatzen da, nolabait ere, goiz esnatzeak eta lo orduak ‘galtzeak’ eragin zuzena baitu ondoren ikasgelan izan daitekeen errendimenduan. Ikasleen beharretara egokitu Gure artean, klaseak 8 eta 8:30 bitartean hasten dira DBH, Batxilergo eta Lanbide Heziketako ikasleentzat eta bederatziak aldera Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat. Gure inguruneko herrial-

deetan antzeko ordutegiak dituzte. Horregatik, Oxford, Harvard eta Nevadako unibertsitateetako ikerlariek ordutegi horiek duten eragina aztertu dute eta ondorioak, ‘Ordutegiak nerabeen biologiarekin sinkronizatu’ izenburuko artikulu batean argitaratu dituzte ‘Learning, Media and Technology’ aldizkarian. Funtsean, ikerlariek klaseko ordutegiak ikasleen beharretara egokitzea eskatzen dute eta ez irakasle edo gurasoen beharretara. Ikerketa burutu duen Paul Kelley zientzilariak azaltzen duenez, ”mundu guztiak uste du nerabeek lehenago oheratu beharko luketela, baina nerabetasunean loaren zikloak aldaketa handiak izaten ditu eta, horregatik, gurasoek behar horietara moldatu beharko luketela adierazten dugu”. Izan ere, zientzilari hauek

azaldu dutenez, nerabetasunarekin batear erloju biologikoa motelagoa bilakatzen omen da. Arrazoi fiosiologikoengatik, beraz, nerabeak beranduago lokartzen dira, baina lo ordu kopuru berberaren beharra izaten jarraitzen dute (8-9 ordu), bere burmuinak garatzen jarraitzen duelako. Kelley-k azaltzen duenez, ”nerabe batentzat goizeko zazpiretan esnatzeko eskatzea pertsona heldu bati goizeko 4:30etan esnatzeko eskatzea bezala izango litzateke”. Klaseak goizeko zortziretan hasteko, ikasle asko goizeko sei-zazpiretan altxatu behar dira. Ondorioz, bederatzi ordu lo egin ahal izateko, gaueko bederatzi-hamarrak bitartean oheratu beharko lirateke baina, Kelley-k azaltzen duenez, ”bere garunak ez die hain goiz lokartzen uzten”.

Aldizk

a

B G

G

az

a

te b e

ri

ri

r

GazteApp aplikazioa jada zure esku

mobile.gazteberri.info

7 ± 18 //etorkizuna.eu 2015 urria

Britain Handian egindako ikerketa baten arabera, lo gutxi egiteak eragin zuzena du ikasleen errendimendu akademikoan

hezkuntza

Eta klaseak 10etan hasiko balira?


hezkuntza Âą 18 //etorkizuna.eu 2015 urria

8

Ikasle etorkinak: ezaugarriak, emaitzak eta haiekiko jarrerak ISEI-IVEIk ikasle etorkinen inguruko txostena argitaratu berri du 2013ko Ebaluazio Diagnostikoan lortutako emaitzetan oinarrituta ISEI-IVEIk ikasle Euskadiko hezkuntza-sisteman diren ikasle etorkinen egoera aztertzen duen azterlana argitaratu berri du. Aipatu ikerketa,

2013. urtean gauzatu zen Ebaluazio Diagnostikoan oinarritzen da eta Lehen Hezkuntzako 4. mailan (LH4) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2.

mailako (DBH2) ikasle etorkinen datuetan ardazten da. ‘Ikasle etorkinen emaitzak Euskadin’ izenburua duen txostena hiru atal


Ebaluazio diagnostikoa 2013. Bertako ikasleen eta ikasle etorkinen emaitzak: gordinak eta indize sozioekonomiko eta kulturala (ISEK) kendu ondoren. LH4 eta DBH2.

260

261260

257 253

255

252

254

253

251

250

253

252

240 237 233

229

249 247

240

240

251

247

245

230

255

253

236

236

232

232

231

238

236

246 246

9

229

222 220

220

217

216 212

210

200

Euskarazko hizkuntza komunikazioa

Gaztelaniazko hizkuntza komunikazioa

Matematikarako konpetentzia

Zientzia-kulturarako konpetentzia

Gizarte eta herritartasunerako konpetentzia

LH4- Bertako ikasleen emaitza gordinak

LH4- Bertako ikasleen emaitzak ISEK kenduta

LH4- Ikasle etorkinen emaitza gordinak

LH4- Ikasle etorkinen emaitzak ISEK kenduta

DBH2- Bertako ikasleen emaitza gordinak

DBH2- Bertako ikasleen emaitzak ISEK kenduta

DBH2- Ikasle etorkinen emaitza gordinak

DBH2- Ikasle etorkinen emaitzak ISEK kenduta

ITURRIA: ISEI-IVEI

• 2013. urtean, biztanle etorkinen ehunekoa EAEn, IkuspegiInmigrazioaren Euskal Behatokiaren datuen arabera, erkidegoko egoiliar guztien % 6,8koa zen. • 2013. urteko datuen arabera, ikasle etorkin gehienek ikastetxe publikoetan ikasi zuten (754 LH4n eta 835 DBH2n. Itunpeko ikastetxeetan, berriz, 293 LH4n eta 596 DBH2n.

nagusitan banatzen da. Lehen atalean, ikasle etorkinen zenbait ezaugarri aurkezten dira, hala nola, ikasle horien ehunekoa. Bigarren atalean, aldiz, ikasle etorkinek lortzen dituzten emaitzak aztertzen dira, bai emaitza zuzenak eta baita bertako ikasleek lortzen dituzten emaitzekin diren aldeak ere. Azkenik, hirugarren atalean, bertako ikasleek ikasle etorkinekiko duten jarrerari buruzko datuak jasotzen dira. Ikasle etorkinak Ikasle etorkinen egoera aztertzeko, lehenik eta behin, Euskal hezkuntza sisteman dauden ikasle etorkinek talde homogeneoa osatzen ez dutela azpimarratu behar da. Txostena prestatzerakoan, hiru talde bereiztu ziren: hezkuntza-sisteman urtebete baino gutxiago eman duten ikasleak eta euskara zein gaztelania menperatzen ez dutenak, alde batetik; hezkuntza-sisteman urtebete baino gutxiago eman duten ikasleak baina gaztelania menperatzen dutenak, bestetik; eta hezkuntza-sisteman urtebete baino gehiago eman dutenak, azkenik.

2013. urteko ebaluazio diagnostikoaren arabera, LH4n ikasi zuten ikasle etorkinak 1.047 izan ziren (417 bigarren belaunaldikoak, hots, familia atzerritarrekoak baina Espainian jaioak). Guztira, maila horretan ziren ikasleen % 5,5 ikasle etorkinak ziren. DBH2an ziren ikasle etorkinak, aldiz, 1.431 izan ziren (142 bigarren belaunaldikoak). Kasu horretan, azpimarratzekoa da irakasmaila honetan ikasle etorkinen ehunekoa % 8,3koa izan zela, LH4n baino ia bi aldiz handiagoa. Kontutan izan behar da, 2013an, Euskal Autonomia Erkidegoko biztanle etorkinen ehunekoa 6,8koa zela. Ikasle etorkin gehienek ikastetxe publikoetan ikasi zuten (754 ikasle LH4n eta 835 ikasle DBH2n). Itunpeko ikastetxeetan ikasi zutenak, berriz, 293 LH4n eta 596 DBH2n izan ziren. ISEI-IVEIk egindako txostenean, gainera, ikasle etorkinen indize sozio-ekonomiko eta kulturala (ISEK) ere aztertzen da. Ebaluazio diagnostikoan jasotako datuen arabera, LH4n zein DBH2n, ikasle etorkinen artean hamarretatik sei baino gehiagok ISEK maila baxua du (65,1 eta 62,5, hurrenez hurren). Kasu bietan, ISEK maila ertain-baxua duten

Âą 18 //etorkizuna.eu 2015 urria

262 259

hezkuntza

270


hezkuntza

ikasle etorkinak ere kontuan hartzen badira, ehunekoak % 80tik gorakoak izango lirateke. Bertako ikasleen kasuan, aldiz, ISEK maila baxua edo ertain-baxua duten ikasleen ehunekoa % 50etik behera kokatzen da LH4n zein DBH2n.

Âą 18 //etorkizuna.eu 2015 urria

10

Emaitzak Ikasle etorkinek lortzen dituzten emaitzak aztertzeko, ebaluazio diagnostikoan ebaluatu ziren bost konpetentzia hartu dira kontuan: euskara zein gaztelerazko hizkuntza-gaitasuna, matematikarako gaitasuna (hiru gaitasun finkoak) eta zientzia, teknologia eta osasun-kulturarako gaitasuna eta gizarte eta herritartasunerako gaitasuna (bi gaitasun aldagarri). LH4 mailaren kasuan, aipatu bost konpetentzietan ikasle etorkinek bertakoek baino emaitza baxuagoak lortu dituzte eta, azken horiek, gainera, ez dira batez besteko puntuazio orokorrera iritsi. Ikasle etorkinen ISEK indizea alde batera uzten bada, berriz, bertako ikasleen eta ikasle etorkinen arteko aldeak nabarmenki murrizten dira. DBH2ren kasuan, antzeko emaitzak ikus daiteke eta bertako ikasleen emai–tzak ikasle etorkinen emaitzak baino hobeak dira, aldeak LH4 mailan baino handiagoak direlarik. LH4n bezala, ISEK indizeak eragin nabarmena du emaitza horietan eta hau alde batera utziko bagenu, emaitzak orekatu egingo lirateke. Ikasle etorkinekiko jarrera Txostenak jasotzen duenez, euskal hezkuntza-sisteman gero eta ikasle etorkin gehiago daude eta horrek eragin nabaria du. Ikasle guztiak, berdin dio haien jatorria, legez berdinak diren arren, benetako integrazioa eta onarpen egokia lortzea ez da erraza eta legedia edo araudia betetzea baino zerbait gehiago da. Xede hori lortzeko ahalegin handiak egin badira ere, besteak beste, Hezkuntza sailetik garatu diren proiektu desberdinak, txostenean jarrera aldaketa baten beharra ere jasotzen da. Izan ere, azken ebaluazio diagnostikoan aniztasun etniko-kulturala eta aniztasun funtzionalaren (hezkuntza premia bereziko ikasleak, adimen atzeratasuna, entzumen edo ikusmen urriko ikasleak...) inguruko galdera batzuk barneratu dira. Zentzu horretan, LH4n eta DBH2n lortutako emaitzak nahikoa kontrajarriak dira: ikasle etorkinekin lan egitea gustoko ez luketela adierazi duten LH4ko ikasleak % 17 izan dira eta DBH2-koak, berriz, % 5 bakarrik. Beste erlijioa duen ikasle batekin lan egitea gustoko duten ala ez galdetzean, aukera hori arbuiatzen duten ikasleen ehunekoak altuagoak dira, % 23,8 LH4ko ikasleen artean eta %9 DBH2koen artean, hurrenez hurren.

Beste kultura|erlijio bateko ikasleekiko jarrera Baduzu taldean beste herrialde edo erlijio bateko ikaskiderik?

BAI (%)

EZ(%)

LH4

DBH2

LH4

DBH2

Ez nuke gustura egingo

22,2

6,7

27,6

8,1

Ikusi behar norekin

38,8

43,9

38,3

45

39

49,4

34,1

46,9

Gustura egingo nuke

ED13-LH4 eta DBH2. Gustura egingo zenuke ikasgelako lan bat beste herrialde bateko ikaskide batekin?

60 50 40

ED13-LH4 eta DBH2. Gustura egingo zenuke ikasgelako lan bat beste erlijio bateko ikaskide batekin?

50 40 30 20 10 0

ITURRIA: ISEI-IVEI


Ikaslan, Arabako Foru Aldundia, SEA, Arabako Ganbera, Federación Comercio Álava, BAI Euskarari, Electra Vitoria eta Oreka It-ek osatzen duten taldeak Arabako lan mundua euskalduntzea helburu duen enpresa eta erakunde aintzatetsien sare bat bultzatu nahi du. Aipatu taldea parte hartu nahi duen enpresa orori dago zabalik, bai bere ikuspuntua emateko bai bere beharrak azaltzeko. Jasotako ekarpen guztiekin epe motz eta ertainean Arabako enpresa munduan euskara txertatzeko plangintza bat osatu nahi da. Ikaslaneko ikastetxe desberdinak jada lana eta euskara uztartzeko ekimen

desberdinak garatzen izan dira. Izan ere, Lanbide Heziketaren esparrua da gabezia gehien duen esparruetako bat, batez ere,

baliabide didaktikoei dagokionez. Zentzu horretan, 2001. urtean Ikaslan eta Hetelek Laneki Elkartea sortu eta Lanbide Ekimena izeneko proiektua jarri zuten abian, besteak beste, baliabide didaktikoak euskaratzeko. Baliabide horiek guztiak, jakinbai.com web orrialdean aurki daitezke. Elektra Vitoria eta Oreka It Arabako Foru Aldundiak eta Bai Eurkarari Ziurtagiriaren Elkarteak banatzen duten Lazarraga sarietako azken bi enpresa sarituak dira. Aipatu saria bi urtean behin banatzen da eta lan munduan euskararen normalizazioaren alde aritzen diren enpresa eta langileak saritzen ditu.

11 ± 18 //etorkizuna.eu 2015 urria

Lanbide Heziketaren esparrua da gabezia gehien duen esparruetako bat, batez ere, baliabide didaktikoei dagokionez

hezkuntza

Lan mundua euskalduntzeko ekimena garatu du Arabako enpresa eta erakunde sare batek


hezkuntza Âą 18 //etorkizuna.eu 2015 urria

12

Heziberri 2020 plana, hasi berria den ikasturtearen ezaugarri nagusiena Cristina Uriarte sailburuak hasiera ofiziala eman dio 2015-16 ikasturteari Donostiako Amara Berri ikastetxean Abian da jada 2015-16 ikasturtea Euskal Autonomia Erkidegoan. Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak hasiera ofiziala eman zion ikasturteari pasa den irailaren 9an

Donostiako Amara Berri ikastetxean. Ikasturte hasierarekin batera, Hezkun– tza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak hasi berria den ikasturtearen inguruko hainbat datu eman ditu ezagutzera. Ho-

rrela, emandako datu horien baitan, 369 399 ikasle izango dira ikasturte honetan unibertsitatez kanpoko ikasketak burutzen arituko direnak. Iazko ikasturtean matrikulatutako ikasle kopuruarekin


Heziberri 2020 Hasi berria den ikasturte honen ezaugarririk azpimagarriena Heziberri 2020 Planaren baitan garatutako curriculum berrien ezarpena izango da. Lomce legea dela eta, Eusko Jaurlaritzak Euskal Hezkuntza Sistema hobetzen jarraitzeko xedea duen plan berria adostu du hezkuntza arloko eragile desberdinekin. Heziberri 2020 planak Lomcek ezarri nahi zituen hainbat puntu baztertuko ditu, hala nola: z Ikasleak garaiz aurretik bereiztea. EAEn ikasleak 16 urterekin eraba-

hezkuntza

13 Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak hasiera ofiziala eman zion 2015-16 ikasturteari Donostiako Amara Berri ikastetxean

ki ahal izango du Batxilergoan edo Lanbide Heziketako Erdi mailako ziklo batean jarraitu nahi duen, eta ez 1213 urterekin. z DBHko errefortzu programa guztiei eutsiko zaie: errefortzu irakasleak DBHko lehen eta bigarren mailetarako, eta curriculum-aniztasuneko programak 3. eta 4. Mailan. z Ikastetxe bakoitzeko Eskola Kontseiluak bere eskumen propioei eutsiko die: zentroen funtzionamenduan erabakigarri izaten jarraituko dute. Euskal Hezkuntza Sistemak konpetentzia bidezko hezkuntzaren bideari jarraitzen dio. Horretarako, irakasleen lana eta hauen prestakuntza funtsezko elementuak dira. 2015-2016 ikasturte honetan gelako ikasle ratioa bere horretan geldituko da, kalitatezko irakaskuntza eskaintzeko ezinbestekotzat jotzen baita. Gauza bera gertatzen da irakasleen eskola-orduen kopuruarekin ere. Gainera, azken Lan Eskaintza Publikoa gainditu ondoren plaza eskuratu duten 250 irakaslek praktika-aldia hasi dute ikasturte berriarekin batera. Honek ere, egonkortasun handiagoa emango dio bai sistemari, eta baita maisu-maistren kidegoari ere. Lanbide Heziketa Duala Uriarte sailburuak, Lanbide Heziketak

pertsonen enplegagarritasunean duen garrantzia ere nabarmendu du. Aurreko ikasturtean, Euskadiko Lanbide Heziketako ikasleek, Lanbide Heziketako ikastetxeen laguntzaz, 85 enpresa sortu zituzten. Azken 11 urte hauetan, guztira, 535 enpresa sortu dira era honetan, eta horietatik % 80 inguru jardunean ari dira oraindik. Baina ikasturte berriarekin, Lanbide Heziketa Dualak ere indar berria hartuko du. Iaz Lanbide Heziketa mota honek % 72ko hazkundea izan bazuen, aurten berriro % 75 hazi da. 410 ikasletik 718ra pasa da, eta formazio mota honetan parte hartzen ari diren 326 enpresatik, 473ra. Amaitzeko, Uriarte sailburuak hizpide izan du Heziberri 2020 Planaren hirugarren fasea ere, Euskal Hezkuntza Lege baterako pausoak emateari buruzkoa. Ondorengo hilabeteetan hezkuntzako eragileekin, sindikatuekin nahiz eragile politikoekin bilerak hasteko asmoa duela iragarri du sailburuak. ”Urgentzia eta inprobisazioen aurrean, hausnarketa eta elkarrizketa prozesu bati hasiera emango diogu”, azaldu du. ”Gure helburua kontsentsu zabal bat sustatzea da, Euskal Hezkuntza Sistemari koherentzia eta egonkortasuna emango dizkion akordio bat bultzatzea, Euskal hezkuntza Lege bateranzko pausoak emanez”, gehitu du.

± 18 //etorkizuna.eu 2015 urria

alderatuta, aurten % 0,24ko igoera eman da. Dena den, matrikula hazkunde hau ez da homogeneoa izan maila edo ziklo guztietan. Horrela, Haur Hezkuntzako lehen zikloan (0-2 urte) % 3,11ko jaitsiera izan da, azken urteetako jaiotzen beherakadaren ondorioz. Lanbide Heziketako aurrematrikuletan ere beherakada arin bat ageri da, baina behin betiko datuak irailaren amaierara arte ez dira ezagutu, hots, izena emateko epea ixten denean. Euskal Autonomia Erkidegoko familiek hautatzen duten hezkuntza sareari dagokionez, aldiz, publikoa eta itunpekoaren arteko orekak jarraitzen du ezaugarri nagusi izaten. Ikasleen % 51k sare publikoan ikasten dute, eta gainerako % 49k itunpekoan. Hizkuntza ereduei begiratuta, D ereduak jarraitzen du ikasleek gehien eskatzen dutena izaten. Haur Hezkuntzan, ikasleen % 77,1ek D eredua aukeratzen dute, iaz baino 8 hamarren gehiagok. Beste aldean dago A eredua: hezkuntzara sartu berrien % 4,2k bakarrik aukeratzen dute eredu hau. Gainera, gero eta gehiago dira eredu eleaniztuna ezartzen ari diren ikastetxeak; 300 inguru izango dira aurten, iaz baino 50 gehiago. Uriarte sailburuak, berak zuzentzen duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak bekak emateko egiten duen ahalegin ekonomikoa ere izan du hizpide: 54 milioi euro 2015-2016 ikasturte honetarako. ”Beka eskubidea duten familia guztiek, laguntza ekonomiko hori izango dutela azpimarratu nahi dut”, azaldu du. ”Hezkuntzan ekitatea dugu zutabe, eta horri eutsiko diogu” baieztatu du. Iazko ikasturtean 126 000 ikasle baino gehiagok izan zuten bekaren bat unibertsitatez besteko ikasketetan, orain arteko kopururik handiena.


giza eskubideak ± 18 //etorkizuna.eu 2015 urria

14

Biktimek jasaten duten indarkeria izango da aurtengo Zinexit-en ardatza DBHko ikasleei zuzendutako zazpi film laburrez osatutako emanaldiak ere izango dira Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza eskubideen Zuzendaritzak antolatzen duen Zinexit - Elkarbizitzaranzko VI. Zine Erakusketa hil honen 26 eta 29 bitartean burutuko da Bilboko Azkuna Zentroan. Aurtengo edizioa, gai nagusi baten inguruan antolatu da, halaber, biktimek jasaten duten indarkeriaren inguruko gogoeta. Horretarako, herrialde desberdinetako adibideak azaltzen dituzten lau lan eskainiko dira. Hauetako bat gainera, Euskal Herriako testuinguruan kokaturik dago: Imanol Uriberen ‘Lejos del mar’ filma. Hau ez da programazioaren barruan den euskal lan bakarra, besteak beste, ‘El valor de la autocrítica’ dokumentala ere ikusgai izango baita. Ohikoa den bezala, film emanaldi

bakoitzaren ostean, ikusle guztiei zuzendutako solasaldiak izango dira. Hauetan, besteak beste, Imanol Uribe ‘Lejos del Mar’ filmaren zuzendaria eta Antonio Pérez ekoizlea; Luis Aizpeolea kazetaria; Jesús Álvarez, Euskadiko Nazioarteko Amnistiaren bozeramailea; eta María Eugenia Ramos, Giza Eskubideen Foroko Presidentea izango dira. Ainhoa Garai eta Iban Garate, euskal aktoreak solasaldiak aurkeztu eta koordinatzeaz arduratuko dira. Edizio berriaren aurkezpen ekitaldian, Monika Hernandok, Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendariak, adierazi duenez, Zinexit “elkartze eta bizikidetzarako gune izan nahi du ikus-entzunezko produkzioa bezalako tresna zoragarrien laguntzarekin” eta,

azaldu duenez, honako edizio honetan “fikziozko eta zine dokumentalaren arteko oreka, beste errealitate batzuk eta gure inguru hurbilenera egindako begiraden arteko oreka mantentzen saiatu izan gara”. Programazioa Aurtengo edizioari hasiera emango dion lana jada aipatu den Imanol Uriberen ‘Lejos del mar’ filma izango da. Filma Donostiako Zinemaldiaren azken edizioan estreinatu berria da eta Uribek ETAren jarduera du, berriz ere, lan honen ardatz. Gogoratu behar da, Imanol Uribek jada ETAren inguruko beste hainbat lan burutu dituela, hala nola, ‘El Proceso de Burgos’ dokumentala (1979) eta ‘La Fuga de Segovia” (1981), ‘La Muerte de Mikel’


Zinexit eskola eta Bosa! Azken edizoetan bezala, Zinexit-ek ikasleei zuzendutako Zinexit Eskola programatuko du aurten ere. DBHko 1. eta 4. maila bitarteko ikasleei zuzendutako programa honek Giza Eskubideak jorratzea du helburu irakaskuntza alorrean. Ekitaldi honetan ”Minúsculos” filmaren emanaldia izango da. Intsektuen munduan girotuta dagoen elkarrizketarik gabeko animaziozko film honek bakea, elkartasuna eta desberdin izateko eskubideaz hitz egiten digu. Thomas Szabo eta Hélène Giraud-ek 2013an zuzendutako Frantzia eta Belgikaren arteko ekoizpen hau urriaren 27an izango da ikusgai. Horrez gain, Zinexit-ek Bosa! Programaren bigarren edizioa programatu du urriaren 28 eta 29rako. Euskaraz eta gazteleraz eskainitako zazpi film labur eta hauekin batera Aniztasunaren alde eta Diskriminazioaren aurkako giza eskubideen alorrean, zurrumurruen aurkako estrategia jorratzeko material didaktikoa biltzen ditu programa honek. Bilboko DBHko ikastetxeetara zuzendutako Aniztasunaren alde eta Diskriminazioaren aurkako ekimen hau Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaiak sailaren lankidetzarekin eramaten da aurrera.

Elena Anaya eta Eduard Fernandez protagonista dituen film honek, ETAko kide ohi bat eta bere biktimetako baten alabaren arteko elkartzea kontatu, eta bien zaurietan eta indarkeriaren ondorioetan sakontzen du. ”Filma egiten ari nintzen bitartean, minatutako eremu baten gainean nenbilenaren sentsazioa neukan. Badakit jendea oso urduri jartzen duen gai mingarria dela hau.

hezkuntza giza eskubideak

‘Lejos del mar’. Euskal Herria

Hala ere, merezi du ezeren eredu diren bi pertsonaien

azalean jartzeko ahalegina egiteak”.

‘One day after peace’. Israel & Palestina Hegoafrika eta Israelen arteko produkzioa den dokumental honek judu baten ama eta semea hil duen palestinar frankotiratzailearen arteko adiskidetze prozesua azaltzen digu. Erez eta Miri Laufer anaia israeldarrek zuzendu duten 2012ko produkzio honetan, ikuspuntu desberdinei ematen zaie ahotsa eta itxuraz konponduezinak diren prozesuen konplexuta-

suna erakusten da. Filmaren ondorengo solasaldian Jesús Álvarez, Euskadiko

Nazioarteko Amnistiaren bozeramaileak hartuko du parte.

Mathieu Denisek 2014an zuzendutako filmean,

xalotasunaren sakrifizioa hartzen du erdigunetzat.

‘Corbo’. Quebec ‘Corbo’ kanadar filmak Quebeceko Askatasunaren aldeko Taldeko 16 urte inguruko militante batek jarri berri zuen bonba bat lehertzean bizia galduko duen gazte baten bizia azaltzen digu. Quebeceko Askatasunaren aldeko taldea 1963 eta 1972a bitartean mantendu zen aktiboki eta Jean Corbo 1966an hil zen. Eraldaketa sakonean sartuta dagoen 1966ko Montrealen giroturik,

15 ± 18 //etorkizuna.eu 2015 2015 urria

(1984) edota ‘Días Contados’ (1994). Esan bezala, Uribe bera izango da filmaren emanaldian eta honen ostean izango den solasaldian hartuko du parte, Antonio Perez ekoizlearekin batera. Aurtengo edizioari amaiera emateko, berriz, Euskal Herrian ekoitzitako beste lan bat izango da, Karmelo Vivancoren ‘El valor de la autocrítica’ dokumentala, hain zuzen ere. Lan honek, Brigadas Rojas edota Ulster-eko talde armatuetako kide ohiekin batera, Carmen Gisasola, ETAko kide ohiaren testigantza biltzen du. Dokumental honen estreinaldia dokumentalaren estreinaldia aldi berean eskainiko da Donostiako Aquariumeko Auditoriumean. Giza eskubideetan autokritikaren pedagogia hedatzeko helburuaz, Eusko Jaurlaritzak suztatutako Zuzendu programaren barnean biltzen da ekimen hau.


giza eskubideak ± 18 //etorkizuna.eu 2015 urria

16

Gazteon 12 istorio Memoriaren Egunerako Datorren azaroaren 10ean Memoriaren Eguna ospatuko da eta, horren harira, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak ekintza berezi bat prestau du. Izan ere, aurtengo otsailean hasita, hainbat gazte aritu dira bake lantalde batean lan egiten eta bertan egindako lanaren ondorioz, hausnarketarako gai bat plazaratu da: ”Euskadin azken hamarkadetan bizi izan dugun terrorismoa eta biolentzia politikoaren ondorioz egon eta egun dauden biktimen profil orokorrak sare sozialetan partekatzea, informazio-kate baten bitartez”. Horretarako, azaroaren 5 eta 15 bitartean, euskal gizartearen iragana eta orainarekin lotura duten 12 istorio emango dira ezagutzera gizarte sareen bidez. Istorio bana partekatuko da egunero, arratsaldeko seiretan, EGK-ren Facebook eta Twitter profilen bitartez. Istorio horietan, lan taldeko kideek sortutako biktima ezberdinen profil orokorrak azalduko dira, hau da, azaltzen diren kasuak, errealitatean oinarritutakoak dira baina ezin dira kasu bakar bati lotu. Gazte askok indarkeria egoerak bizi izan dituztenez, batzuk identifikatuak senti daitezke. EGK-tik adierazten dutenez, “Gazteok badugu zer esan memoriaren irakurketa eta idazketan; guk ere badugu iragana eta, hau ahaztu gabe, orainean gure lekua bilatzen dugu gure ikuspuntua entzuna izateko”.

Biktimen inguruko politika publikoak garatzeko konpromisoa aurkeztu du Jaurlaritzak ‘Batera’ izena duen konpromiso horren xedea biktimen eta gizartearen arteko batasuna da Pasa den irailaren 22an, Eusko Jaurlaritzak biktimei buruzko politika publikoetan aurrera egiteko helburua duen Batera konpromisoa aurkeztu zuen. Aurkezpena Urkullu Lehendakariak berak egin zuen aipatu egun horretan egindako gobernu-kontseiluan. Konpromiso honen xede nagusia biktimen eta gizartearen arteko batasuna da eta, horretarako, hauen inguruko politiketan etapa berri bat zabaldu nahi da. Konpromisoak hiru ardatz nagusi izango lituzke; alde batetik, benetakotasuna, autokritika egiteko. Bigarreniz, zintzotasuna, eragindako kalte bidegabea errekonozitzeko eta, azkenik, berdintasuna, biktimentzako politika publiko pertsonalizatuak sortzeko eta egia, justizia eta erreparazioa jasotzeko eskubideak betetzeko. Batera konpromisoa Eusko Jaurlaritzaren plan eta programa guztietan azalduko da, hala nola, Adi-adian, Eraikiz, Udal Erretratuak edota Gogora institutuaren planetan.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak Eusko Jaurlaritzak 260.000 euro bideratuko dizkie diru-laguntzetan terrorismoaren biktimen elkarteei. EAEn gertatutako ekintza terroristetako biktimak kide dituzten kanpoko elkarteek ere eskatu ahal izango dituzte diru-laguntza horiek. Gazte Justizia Plana Era bereab, Gobernu Kontseiluak IV. Gazte Justizia Plana onartu du. Plan hau 2014-18 aldirako plana da eta 80,2 milioi euroko diru hornidura izango du. Gazte Justizia Planaren xede nagusia araua hautsi duten eta neurri judizialen bat bete behar duten adingabeei Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dien laguntza osoa hobetzea eta horretan aurrerabideak egitea da. Euskadi Estatuaren buruan dago adingabe urratzaileen gizarteratzean: urraketak egin ondoren Gazte Justiziako programekin harremanetan jartzen direnen % 80a ez da berriz erortzen.


Eskolei egindako eraso militarren erdia baino gehiago Sirian izan dira

Aylan Duela bi hilabete, Aylan gaztetxoaren gorpuaren argazkiak gure kontzientziak astindu zituen. Lau urte besterik ez zituen mutikoaren argazki horrek modu

17 ± 18 //etorkizuna.eu 2015 2015 urria

Save The Children GKE-ak ezagutzera eman duen txosten baten arabera munduan izan diren eskolen kontrako eraso militar gehienak Sirian eman dira. Aipatu txostenaren arabera, Siriako eskolak bereizi gabe bonbardeatuak eta suntsituak izan dira eta, hainbat kasutan, tortura guneak ere bilakatu dira. Save The Children-ek salatzen duenez, azken lau urteetan 4000 eraso baino gehiago izan dira Siriako eskolen kontra. Herrialde horretan bizi den egoera, berez, oso larria izanik, eskolen kontrako eraso horiekin hezkuntza kimera bilakatu da eta, ondorioz, haur eta gazteen etorkizuna kolokan geratzen ari da. Martha Mayers-ek, Save The Children-eko zuzendari Sirian, salatzen duenez, “ulertzekoa da familia guztiak Europara ihes egitea zure seme-alabak agian eskolatik bueltatuko ez direla dakizunean”. Txosten honen arabera, Sirian den gatazkaren ondorioz, 2 milioi haur eta gazte inguruk ezin du hasi berria den ikasturte honetan eskolara joan. Gogoratu behar da gatazka hasi aurretik Siriak munduko eskolatze-tasa altuenetako bat zuela. Gaur egun, berriz, soilik gazteen % 17k du eskolara joateko aukera eta gatazka larriagoa den guneetan, % 6 besterik ez.

ezin hobean islatzen zuen siriar errefuxiatuen egoera eta, bereziki, haur eta gazteek pairatu behar izaten dituzten arriskuak. Save the Children-ek salatzen duenez, gutxienez beste 70 haur inguru Aylanen egoera berberan hil dira azken asteetan. Eta, are gehiago, kopuru hori nabarmenki biderka daiteke oraindik ere hainbat familia emigratzeko prest azaltzen direlako nahiz eta neguan bidaia hori egiteko baldintzak askoz ere okerragoak izan. GKE honek salatzen duenez, neguan, haur eta gazte horiek, bidaia osatzea

lortzen duten kasuetan, oso baldintza txarretan egiten dute eta bere jomugara bustita eta izoztuta iristen ohi dira. Horrek guztiak hipotermia arriskua biderkatzen du eta, gainera, iristen diren tokietan ere ez dituzte behar bezalako bizitza-baldintzak aurkitzen. 2015. urtean zehar 500 mila pertsona baino gehiago iritsi dira greziar uharteetara, aurreko urtean baino % 1370 gehiago. Kalkulu desberdinen arabera, egunero, 8000 pertsona baino gehiago iristen dira Greziara eta hauetatik, laurden bat adingabetuak dira.

GIZA ESKUBIDEAK ATALA EUSKO JAURLARITZAKO, LEHENDAKARITZAKO BAKEGINTZA ETA BIZIKIDETZARAKO IDAZKARITZA NAGUSIKO BIKTIMEN ETA GIZA ESKUBIDEEN ZUZENDARITZAREN LAGUNTZAREKIN BURUTZEN DA

LEHENDAKARITZA Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusia

hezkuntza giza eskubideak

Eskolak ere eraso militarren helburu

PRESIDENCIA Secretaría General para la Paz y la Convivencia


gazteria Âą 18 //etorkizuna.eu 2015 urria

18

Pentsatu, eztabaidatu eta ekin Beldur Barik jarrerarekin Abian da gazteen artean errespetua, berdintasuna eta indarkeria sexistaren prebentzioako jarrerak sustatu nahi dituen Beldur Barik programa Pasa den irailaren 11an, Beldur Barik programaren edizio berri bati hasiera eman zitzaion. Aurkezpen ekitaldia Amurrion burutu zen, aurtengo edizioaren Beldur Barik herria izango baita. Programaren aurteko xehetasun eta ekimen guztiak azaltzeko, udalerriaren gune desberdinetan ekintza bat burutu zen, non udalerri eta Aiarako kuadrilako gazteek parte hartu zuten. Gune hauek, aldez aurretik eta Beldur Barik ekimena erabiliz aurreikusitako gune ilunak dira. Aurkezpena, udalerri eta Aiaraldeko gazteek eta programaren diseinuan parte-hartzen

duten berdintasun teknikariekin batera egin zuten. Lehiaketa Programa zabalagoa izan arren, zalantzarik gabe, aurreko edizioetan arrakasta gehien izan duen ekimena Belbur Barik Lehiaketa izan da. Hau 12 eta 26 urte bitarteko gazteei bideratuta dago eta adierazpen artistiko desberdinen bidez, gazteek neskek zein mutilek, Beldur Barik jarrera erabiliz nola egiten dieten aurre ezberdintasun jarrerei islatu behar dute, hau da, errespetua, parekidetasuna, askatasuna eta autonomia, elkarkidetza eta

indarkeria sexistaren bazterketa irmoa adierazten dituzten jarrerekin. Lanak aurkezteko epea irailaren 11an bertan zabaldu zen eta datorren azaroaren 11an amaituko da. Lehiaketa bi atal nagusitan banatuta dago. Alde batetik, 12 eta 17 urte bitarteko gazteei bideratutako bat eta, bestetik, 18 eta 26 urte bitartekoei bideratutakoa. Parte-hartzea, bakarkakoa zein taldekakoa (ikastetxe bat, gela bat, elkarte bat...) izan daiteke. Antolatzaileek adierazi dutenez, aurreko urteetako joerari eutsi eta parte-hartzaileen kopurua haztea


Beldur Barik Jarrera Esan bezala, Beldur Barik lehiaketa bera baino programa zabalagoa da. Beldur Barik ez da bakarrik ikus-entzunezko lehiaketa bat, aurkeztutako lanek Beldur Barik jarrera azaldu behar baitute. Hau da, kultura matxistaren zein indarkeria sexistaren adierazpen desberdinak eraldatzeko norbanako zein taldekako konpromisoa isladatu behar dute.

berriz, Beldur Bariken You tube kanalean egindako herri bozketak erabakiko du. Proposamenak izena emateko galdetegian itsatsiko dira. Amurrio, Beldur Barik Herria Aurten, saritutako lanak azaroaren 28an ezagutuko dira, Beldur Barik Topaketan. Urtero antolatzen den topaketa da, zeinetan jai giroan eztabaidak, prestakuntza tailerrak eta bestelako ekintzak antolatzen diren. Topaketa, aurten, Amurrion ospatuko da. Programa hau urtero egiten da gazteekin indarkeria sexista prebenitzeko asmoarekin. 2009an sortu zen berdintasunaren aldeko euskal udalen Berdinsarea sarearen barruan. Emakundek antolatzen du eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien zein EUDEL-en babesa eta beste erakunde batzuen laguntza jasotzen du: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura saila, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) eta EITB.

Unibertsitatea Berrikuntza Europa Kultura

gazteria

Beraz, kalitate tekniko edo artistikoaren gainetik, mezuaren kalitatea baloratuko da, nesken jabekuntzatik gogoetak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna, etamutilen matxismoaren aurkako konpromisoa erakusten dutenak. Adierazpen artistiko mota oro onartuko da, baldin eta ikus-entzunezkoformatuan aurkezten bada. Kategoria bakoitzeko 500 euroko lehen sari eta 300 euroko aipamen berezi bana banatuko dira. Horrez gain, 300 euroko herriaren saria emango da. Baita, ikus-entzunezko ekoizpen onena baloratzeko saria emango da, 300 euroko saria jasoko duena. Epaimahaia honako hauek osatuko dute: proiektua bultzatzen duten instituzioetako ordezkariak; sorkuntza, kultura eta hezkuntza arloekin lotutako emakume feministak; eta aurreko urteetako lehiaketako partaideak. Epaimahaiak kategoria bakoitzeko sariak eta ikus-entzunezko ekoizpen onenaren saria aukeratuko ditu, eta herriaren saria,

19 Âą 18 //etorkizuna.eu 2015 urria

izango da. Iaz, adibidez, 224 lan eta 1.357 gazte aurkeztu ziren. Lan horiek guztiak eta aurten aurkeztuko direnak, www. beldurbarik.org web-a eta hainbat sare sozialetan (facebook, twitter, instagram eta spotify) daude ikusgai. Sortutako eduki eta interaktuazioarekin, hausnarketa eta eztabaida prozesuak ireki nahi dira. Helburua da jarrera eta jokabide sexisten eraldaketarako espazio positibo eta erreferentea sortzea, non kultura matxistarekin hausten duten pertsona eta ekimenak ezagutzera ematen diren.


gazteria Âą 18 //etorkizuna.eu 2015 urria

20

Euskal gazte-emigrazioaren kostua 4410 miloi eurotara irits liteke datozen hamar urteetan Espainiako Gazteria Kontseiluak oraingo gazteriari laguntza ematea gizarte osoaren etorkizunean inbertitzea dela azpimarratzen du Espainiako Gazteria Kontseiluak (CJE), Euskadiko Gazteriaren Kontseiluarekin (GKE) batera, ‘Juventud Necesaria’ izenburua duen txostena aurkeztu zuen irailean Gasteizen. Ekitaldi horretan, CJEko Miriam Morales eta GKEko Itxaso Anduezak hartu zuten parte. Aipatu txostenaren xede nagusia, egun euskal gazteriak bizi duen egoera berean mantenduko balitz, etorkizunean zein nolako eragin sozial eta ekonomiko izango liratekeen aztertzea da: gazte emigrazioaren kostua, ugalkortasun tasa baxuak, honek guztiak pentsio sisteman izango duen eragina... Stefano de Marco eta Daniel Sorando soziologoek egindako azterlan honen arabera, gazteriaren aldeko apostu sendoa egiten duen gizarte bat da ongizatearen estatua berma dezakeen aukera bakarra. Txostenak agerian uzten du egun hartzen ez diren neurriek zein nolako eragina izan dezaketen etorkizunean. Aurkezpenean azpimarratu zen moduan, euskal gazteriak Europan den emantzipazio tasarik baxuenetako bat du. Hamar gazteetatik, batez beste, bi bakarrik bizi dira bere gurasoen etxetik kanpo. Datu horretan, seguruenik, gazteen langabezia tasa altuak ere zerikusia izango du, noski. Emigrazioaren kostua Espainiako Gazteria Institutuaren (INJUVE) datuetan oinarritutako kalkuluen arabera, 2009-2013 urteen bitartean, Euskal Autonomia Erkidegotik alde egin zuten gazteen kopurua 9600etik gorakoa da. Aurkeztutako txostenean egindako kalkuluen arabera, egungo emigrazio erritmoa mantentzen bada, datorren hamarkadan 4410 milioi eurotako galerak

izan daitezke. Kopuru hau kalkulatzeko, honako faktoreak hartu dira kontuan: Eusko Jaurlaritzak pertsona hauen hezkuntzan inbertitutako gastua eta pertsona hauek guztiek gure lurraldean lan ez egiteagatik galduko liratekeen zergak. Kalkulatutako kopuru hori, adibidez, aurten bertan Eusko Jaurlaritzak Osasunerako duen aurrekontuaren gainetik aurkituko litzateke. Gazte-emigrazioak gizarte baten ekonomian duen eragina bereziki agerian geratzen da emigratzen duten gazteak ikasketa maila altuena dutenak direnean; hots, aditu-ihesa izenarekin ezagutzen den fenomenoa ematen denean. Izan ere, kasu hauetan, estatuak ez du gazte hauetan egin duen hezkuntza-inbertsioa berreskuratzeko aukerarik. OCDE/ELGA

eta Munduko Bankuaren kalkuluen arabera, 2013. urtean Espainiak bere Barne Produktu Gordinaren % 2,5 gastatu zuen orain beste herrialde batzuetan lanean ari diren gazteen prestakuntzan. Pentsioak Eta pentsio sistema EAEren eskuduntza izango balitz? Txostenak galdera horri erantzuna ematen saiatzen da. Horrela, beti ere txosten horren arabera, etorkizunean pentsioen euskal soldatekiko karga gehiegizkoa izango litzateke eta hori konpontzeko, gazte enpleguaren aldeko neurriak hartzea ezinbestekotzat jotzen da. Gainera, langabezia eta emigrazio tasa altuak eta emantzipazio tasa baxuek berean jarraitzen badute, jada nahikoa baxua den ugalkortasun tasak


gazteria

Prekarietatea eta ugalkortasuna Ugalkortasun tasa gizarte bakoitzaren ongizate mailaren araberakoa izaten da. Gure artean, krisiaren eraginez, ugalkorta-

21 Âą 18 //etorkizuna.eu 2015 urria

behera egingo du eta horrek gero eta gizarte zaharkituago batera eramango gaitu. 2014. urtean, 15 eta 29 urte bitarteko gazteen ehunekoa, 1998. urteko datuekin alderatuta, hamar puntutan jaitsi da, gaur egun, euskal biztanleria osoaren % 13,4 delarik. Zorionez, euskal gizartearen egoera estatukoa baino hobea dela baiezta daiteke. Izan ere, txostenak jasotzen dituen datuen arabera, EAEko udalerri gehienak gazte ehuneko handienak dituzten estatuko udalerrien artean kokatzen dira.


gazteria Âą 18 //etorkizuna.eu 2015 urria

22

sun tasa gero eta baxuagoa (1,32) da eta gainera, Europan den batez besteko tasatik (1,58) gero eta urrutiago aurkitzen da. Txostenak jasotzen duenez, Europako hegoaldean, eta beraz, gurean, ugalkortasun sozialeko praktikak familiaren esparru pribatura mugatu izan ohi dira, bereziki emakume eta pertsona helduengan. Horrek, emakumeen lan merkatuan izan dezaketen presentzia nabarmenki mugatzen du. Europan pairatzen ari garen krisia, batez ere, Europako hegoaldeko gazteengan izan du eragina. Mediterraneo inguruan diren herrialdeetako egitura ekonomikoaren ezaugarri nagusienetako bat enpleguan den jarrera ziklikoa da eta krisi honetan, bi joera nagusi azaldu ditu: gazte enpleguaren hegakortasuna, batez ere, aldi baterako lana, eta trebakuntza eskasa duten gazteen langabezia tasa altuak. Trebatuenak Kontraesana dirudien arren, belaunaldi gazteena inoiz izan den belaunaldirik trebatuena da (trebakuntza eskaseko gazte asko izan arren) eta bere gurasoen belaunaldia baino askoz trebatuago dago. Txostenak azaltzen duenez, hezkuntza sistema eta lan munduaren arteko desdoiketa garrantzitsua dago estatu mailan eta, ondorioz, 15 eta 29 urte bitarteko gazteriaren % 22,5 ez da ez lanean ez ikasten (Ni-Ni izenarekin ezagutzen den gazteria, hain zuzen ere). Zenbat eta hezkuntza maila altuagoa izan langabezian izateko aukera gutxiago izan arren, gaur egun, unibertsitate ikasketak izatea ez da lan bat izatearen sinonimo. Unibertsitate ikasketak dituzten espainiar gazteen langabezia tasa EB15ean dena baino ia 18 puntu altuagoa da. Ikerketa desberdinek azaldu dutenez, gazte emigrazio mugimendu hauek guztiek Espainian den aukera faltaren ondorio dira. Gaur egun, hein handi batean, espainiar Ongizatearen Estatua familien ekonomian oinarritzen da bere funtzionamendurako. Azken urteetan estatuak gazte politiketan egin dituen inbertsioak eskasak izan direnez, gazteek jaso izan dituzten laguntzak bere familiarenak izan dira. Hau, noski, epe luzera, ez da jasangarria eta Ongizatearen Estatua bera kolokan jartzen du.

Gaur egun, euskal gazteriak Europan den emantzipazio tasarik baxuenetako bat du. Hamar gaztetatik bakarrik bi bizi dira bere gurasoen etxetik kanpo.

2014. urtean, 15 eta 29 urte bitarteko gazteen ehunekoa, 1998. urteko datuekin alderatuta, hamar puntutan jaitsi da, gaur egun, euskal biztanleria osoaren % 13,4 delarik.

1998

2014

Espainian bizi eta lan bila zeuden 15 eta 29 urte bitarteko gazteen % 42,4a langabezian zegoen 2013. urtean. Epe berean, EB15eko batez besteko gazteen langabezia-tasa % 18,7koa zen.

EUROPAR BATASUNA

ESPAINIA

Zenbat eta ikasketa maila altuagoa izan orduan eta langabezia tasa txikiagoa. Unibertsitate mailako ikasketak burutu dituztenen langabezia tasa DBH ez dutenena baino ia 20 puntu baxuagoa da.

DBH AMAITU GABE DUTEN GAZTEEN LANGABEZIA TASA

DBH AMAITUTA DUTEN GAZTEEN LANGABEZIA TASA

UNIBERTSITATE IKASKETAK DITUZTEN GAZTEEN LANGABEZIA TASA


Adin tarte guztietan jaitsi da preserbatiboaren erabilera baina, gazteen artean alde nabariak daude maila sozioekonimikoaren baitan Preserbatiboa ezagutzen den antisorgailurik eraginkorrena da. Nahi gabeko haurdunaldiak ekiditzeaz gain, preserbatibo edo kondoiek sexu-transmisiozko gaixotasunen aurka ere babesten dute eta, gainera, oso modu errazean eskura daitezke. Arazo horiek guztiak ekiditzeko aukera eman arren, Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitateak berriki egin duen ikerketa baten arabera, preserbatiboaren erabilera nabarmen jasiten ari da gazteen artean. Aipatu ikerketa Kataluniako gazteekin burutu den arren, Bartzelona ingurukoak, hain zuzen ere, bertan lortutako emaitzak gurera estrapola daitezke. Ikerketan azaltzen denez, preserbatiboaren erabileran eman den beherakada ez da soilik gazteei dagokien fenomenoa, beste adin tarte desberdinetan joera bera antzeman baita. Horrela, kondoiaren erabilera 12,2 puntutan jaitsi da 2004 eta 2012 artean (% 80,5 eta % 68,3, hurrenez hurren). Maila sozioekonomikoa Azterlan honetan azpimarratzen denez, alde nabarmenak daude inkestatu diren nerabeen maila sozioekonomikoaren arabera. Horrela, maila sozioekonomiko baxuagoa duten gazteen artean preserbatiboaren erabilera 20 puntutan jaitsi den bitartean (% 91, 2004. urtean eta % 69, 2012. urtean), maila sozioekonomiko altuagoa duten gazteen artean beherakada 10 puntu ingurukoa izan da. Nesken kasuan, inkestatutakoen % 16ak preserbatiboa erabili gabe sexu-harremanak izan dituela adierazi zuen. Ikertzaileek ondorioz hauetatik guztietatik ez dela soilik irakurketa negatibo bat egin behar adierazi dute. Izan ere, preserbatiboaren erabileran eman den beherakada, beste zenbait arrazoien artean, bestelako antisorgailuen erabileraren ondorio baita, batez ere, pilula an-

gazteria

Preserbatiboaren erabilera jaitsi da gazteen artean

± 18 //etorkizuna.eu 2015 urria

23

tisorgailua. Dena den, gogoratu beharra dago pilula bezalako antisorgailuek soilik nahi gabeko haurdunaldiak ekiditzeko balio dutela eta ez sexu-transmisiozko gaixotasunen kutsatzea ekiditzeko. Ikerketan zehazten denez, hurrengo eguneko pilula erabiltzeko aukerak ez du eragin nabaririk izan preserbatiboaren erabilerak izan duen jaitsieran. Neskak eta mutilak Sexuaren arabera banatutako datuetan, azpimarratzekoa da preserbatiboaren erabilera baxuagoa dela nesken artean mutilen artean baino. Horrela, 2012. urtean inkestatutako neska gazteen % 64,7k bere azken harreman sexualean

kondoia erabili zuen bitartean, mutilen portzentajea % 76,2raino hazten da. Bartzelonako Osasun Publikoko Agentziako Gloria Pérezek azaldu duenez, preserbatiboaren erabileran eman den beherakada hori eskoletan zein familietan izaten den hezkuntza afektibo eta sexualan diren gabezien ondorio dira. Pérezen ustez, ”eskoletan ez da soilik ugalketa zer den azaldu behar, preserbatibo bat nola jartzen den ere azaldu beharko litzateke”. Adituaren ustez, hezkuntzak sexualitatearen alderdi guztiak jorratu beharko lituzke, bikotean erabili behar den antisorgailua erabakitzeko trebetasunak indartuz eta akordio batera ez iristekotan, ezetz esaten ikasteko.


gazteria

”Jar zaitez martxan” Durangaldeko gazteei zuzendutako egitasmoa

± 18 //etorkizuna.eu 2015 urria

24

Iaz izandako harrera onaren ostean, Durangaldea eskualdeko hamabi udalerrik ”Jar zaitez martxan” egitasmoa jarriko dute martxan aurten ere, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin. Egitasmoaren xedea gazteekin eta enplegua, prestakuntza eta emantzipazioarekin zerikusia duten ekintzak antolatzea da. Programa Abadiño, Amorebieta-Etxano, Berriz, Durango, Elorrio, Ermua, Garai, Iurreta, Izurtza, Mallabia, Mañaria eta Zaldibar udalerrietan bizi diren 16 eta 29 urte arteko gazteei zuzenduta dago.

Zabalik Bizkaidatz literatura lehiaketan lanak aurkezteko epea

Rio de Janeiro 2016 Joko Olinpikoetara joan nahi duzu? Basque Team Euskal Fundazioak eta Gazteaukera atariak Gazte Olimpic Team izeneko lehiaketa abiaraziko dute. Lehiaketa 18 eta 30 urte bitarteko Euskadiko gazte orori zuzenduta dago eta irabazleek Joko Olinpikoen inguruko nondik norakoak teknologia berrien bidez ezagutarazteko aukera izango dute. Guztira, zortzi dira aukeratuko diren blogariak eta bakoitzak, bederatzi egunez, Joko Olinpikoen zein paraolinpikoen berri emateko aukera izango du. Bizipen horiek guztiak Gazteaukerak horretarako egokituko duen blog-ean azalduko dira. “Euskal Selekzioak 10 domina eskuratu ditu Joko Olinpikoetan” gaia ardatz hartuta testu bat idatzi edo bideo bat grabatu beharko dute parte hartu ahal izateko. Lanak 2015eko abenduaren 15era bitartean bidali ahalko dira, eta 2016ko urtarrilean emango dira ezagutzera irabazleen izenak.

Abian da literatura sormena bultzatu eta sustatzeko eta, bestetik, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen Bizkaidatz literatura lehiaketaren edizio berria, zortzigarrena, hain zuzen ere. ”Bizkaidatz Jarraitzeko prest? Orain, zure txanda da” lelopean, aurtengo edizioan parte hartzen duten gazteek Jasone Osoro eta Aixa de la Cruz idazleek hasitako istorioei jarraipena eman beharko diete, bai euskaraz, bai gaztelaniaz. Lanak aurkezteko epea 2016ko otsailaren 5era arte egongo da zabalik. Lehiaketan 16 urte baino gehiagoko lagun orok parte hartu ahalko dute, eta aurretiaz argitaratuak izan ez diren lan berriak aurkeztu beharko dituzte. Kategoria bakoitzeko irabazleak 1 500 euroko saria lortuko du, eta bigarren sailkatuak, 500 euroko saria. Horiei eta bi finalistei diploma emango diete.

Erakurleak, eLiburutegiaren irakurketa klub digitala abian da berriro Erakurleak, eLiburutegiaren irakurketa klub digitala, martxan jarri da berriro, Euskal Idazleen Elkartearen laguntzarekin. Kluba 2014an sortu zuten, Donostian, eta orain, e-Liburutegia plataformak eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareak eskaintzen dituzten baliabideei esker, euskal literatura zale guztiei parte hartzeko aukera luzatuko die. Hilero, klubeko kideek liburu bat irakurri beharko dute.


gazteria 21 urtetik beherako gazteen ehuneko bata biktimak izan dituzten istripuetan izan da Segurojoven.com-ek egin duen azterlan baten arabera, 21 urte baino gutxiagoko gidari gazteen ehuneko bat inguruk biktimak (hildakoak zein arinki edo larriki zauritutakoak) izan dituen istripuren batean nahasirik izan da. Azterlan horren arabera, biktimak izan dituzten 3800 istriputan gazteren bat zen kotxeko gidaria. Kasu guztietan istripuaren ardura gazteena ez bada ere, azterlanak azaltzen duenez, gaztetasuna istripu larriren batean nahasirik izateko faktore garrantzitsuenetako bat da. Izan ere, istripu larriren batean nahasirik izan diren 18-20 urteko gazteak % 1era heltzen den bitartean, adinak gora egin ahala, ehuneko hori nabarmenki murrizten da. Horrela, DGTak erabil– tzen ohi duen hurrengo adin tartean (21-24 urte), adibidez, ezbehar-kopurua % 0,8koa da eta 25 eta 29 urte bitartekoen artean, aldiz, % 0,65ekoa. Joera hori hurrengo adin tarteetan errepikatzen da, 34 urtetik gorakoen artean % 0,5etik beherakoa delarik. Generoari dagokionez, azterlanak agerian uzten

du mutilen ezbehar-kopurua askoz ere handiagoa dela. Horrela, gizonezkoak izaten dira istripu gehienen errudun, batez ere gidari gazteen kasuan. 100 istripu larrien lagina hartuko bagenu, nahasirik aurkitu diren 21 urtetik beherako emakumeen ratioa 0,5ekoa izango litzateke eta 21 urtetik beherako gizonezkoen kasuan, berriz, 1,3. Beste adin tartean aztertzen badira, kasu guztietan, emakumezkoen ratioa gizonezkoena baino baxuagoa dela ikus daiteke, ratiorik baxuena 35 eta 40 urte bitarteko emakumezkoen kasuan ematen delarik (0,3). Aseguruak, garestiago Gazteek izaten ohi duten ezbehar-kopuru handiagoa dela eta, aseguru-etxeek 25 urteko muga jartzen dute aseguru bereziak eskaintzeko. Aipatu adinetik beherako gazteek askoz gehiago ordaindu behar izaten dute bere ibilgailuaren aseguruarengatik. Zenbait kasutan, aseguru konpainiek ez dituzte gidari gazteenei asegururik egin nahi.

Elikadura burujabetzaren inguruko eztabaida sustatzeko lehiaketa Bizilur-Lankidetzarako eta Herrien Garapenerako erakundeak eta EHNE-Bizkaia Nekazarien Sindikatuak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia eta Hands on the Land for Food Sovereignty-ren (Eskuak Lurrean Elikadura-burujabetzarako) laguntzarekin, elikadura-burujabetzaren inguruko informazioa, gogoeta eta eztabaida gure gizartean sustatzea helburu duen Bide Berriak lehiaketa antolatu dute. BideBerriak: elikadura burujabetza Euskal Herrian dokumentalean oinarrituta, parte-hartzaileek elikadura – burujabetza oinarri hartuta, adierazpen artistikoak aurkeztu beharko dituzte. Lehiaketa lau ataletan banatuko da: ilustrazioak, argazkiak, ikus-entzunezkoak eta narratiba-kontaketak. Parte hartzeko www.bideberriak. eus/lehiaketa webgunean izena eman behar da. Epea urriaren 23tik azaroaren 15era bitartekoa da.

Âą 18 //etorkizuna.eu 2015 urria

Gazteen esperientzia falta hilgarria gerta daiteke errepideetan

25


gazteria ± 18 //etorkizuna.eu 2015 urria

26

Behera egin du droga-mendetasunen ziozko tratamenduren bat hasi duten gazteen kopuruak Tratamendu-hastapenen kopurua funtsezko adierazlea da drogen erabilerak biztanleengan duen eragina neurtzeko Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko Zuzendaritzaren Toxikomaniei buruzko Sistemak prestatzen duen txosten baten arabera, gero eta gazte gutxiago dira substantzia psikoaktiboen abusua edo mendekotasuna dela eta tratamenduren bat hasten dutenak. 2013. urteko datuei dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko 15 eta 29 urte bitarteko 623 gaztek hasi zuten horrelako tratamenduren bat, hots, gazteriaren % 0,2. Droga-mendetasunen ziozko tratamendu-hastapenen kopurua funtsezko adierazlea da drogen erabilerak biztanleengan duen eragina neurtzeko. Ezagutzera eman diren datuen arabera, 2013. urtean 2 700 pertsona inguruk hasi zuen horrelako tratamenduren bat, hauetatik % 23 gazteak zirelarik (623). Tratamendu-hastapenen tasak mila laguneko zenbatek hasi duen alkohola edo bestelako drogen ziozko tratamendu-

ren bat azaltzen du. Gazteriari dagokionez, tasa hau 2,03koa zen 2013an. Azpimarratzekoa da, tasa hau guztiz desberdina dela gizonezko eta emakumezko gazteen artean. Izan ere, gizon gazteen artean aipatu tasa 3,4koa den bitartean, emakume gazteen kasuan 0,7ra soilik iristen da. Euskal gazteriaren kasuan, tratamendu gehien eragiten dituen droga kannabisa da, ia kasu guztien erdia (295). Kannabisaren atzetik, kokaina azalduko litzateke sailkapen horretan, 137 kasurekin (% 34). Bi substantzia hauen tratamendu-hastapenen bilakaera ezberdina izan da urteotan. 2000 eta 2013 artean kannabisak etengabeko igoera izan du; 2010an, estrainekoz, kannabisa tratamendu-hastapenen droga nagusia bihurtu zen kokainaren ordez. Izan ere, kokainak urteotan behera egin du tratamendu-hastapenen droga nagusia bezala.

hezkuntza, hizkuntza politika eta kultura saila

Departamento de EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA

Gazteria Zuzendaritza

Dirección de Juventud


Arabako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Probintzia plaza 13, behea 01001 Gasteiz • 945 181700 • www.alava. net/ifj • www.gazteinformazioa.net • www. facebook/infogaztea.araba • informazioa@ ifj.alava.net Gasteizko Udala. Gazte Informazioko Udal Bulegoa. Espainia plaza behea. 01001 Gasteiz • 945 161330 • www.vitoria-gasteiz. org/omij • www.vitoria-gasteiz.org/gazteria • coordinaomij@vitoria-gasteiz.org

Txorierriko Gazte Informazio Bulegoa. Txorierri etorbidea, 9, behea 48160 Derio • 688 629965 • www.txorierrikogazteak.com • oij@e-txorierri.com

Gazte Informazio Zentroa. Santa Clara Kultura Zentroa. Martín Fernández Villarán, z/g 48920 Portugalete • 94 4729313 • www.juventudportugalete.org • juventud@ portugalete.org • gaztegela@gmail.com

Ermuako Gazte Informazio Bulegoa. Lobiano Kultur Gunea. Goienkale, 10 48260 Ermua • 943 708700 • oij-gib@udalermua.net

Galdameseko Gazte Informazio Gunea. San Pedro, 6 48191 Galdames • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org

Bizkaia

Gernika-Lumoko Gazte Informazio Bulegoa. Foru Plaza, nº 2 48300 Gernika-Lumo • 94 6270215 • gazteger@sarenet.es

Zornotzako Gazte Informazio Bulegoa. Zelaieta Parkea, s/n 48340 AmorebietaEtxano • 94 6300649/50 • www. ametxgazteria.net • gazteinfo@ametx.net Arrigorriagako Gazte Informazio Bulegoa. Gaztegunea. Ugertza bidea, 1 48480 Arrigorriaga • 94 6001876 • gaztegunea@arrigorriaga.org Artzentaleseko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Aguirre, 23 48870 Artzentales • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gaztezer Balmasedako Gazte Informazio Gunea.Pio Bermejillo, 19 48800 Balmaseda • 94 6800240 • www.balmabegi.com • www. balmaseda.net • gaztezer@balmaseda.net Barakaldoko Gazte Informazio Zentrua. San Juan, 17 48901 Barakaldo • 94 4789596 / 94 4789599 •www.gaztebulegoa.net • gaztebulegoa@barakaldo.org Gurutzetako Gazte Informazio Gunea. Balejo, 4 48903 Barakaldo • 94 4789487 • www.gaztebulegoa.net • gaztebulegoa@ barakaldo.org Zirtzart Gazte Informazioko Udal-Bulegoa. Basozelai, 11 48970 Basauri • 94 4666430 • www.facebook.com/basaurion • zirtzart@ basauri.net Bermeoko Gazte Informazio Bulegoa. Gizarte-Kultura Etxea Irakaskintza, 14-16 48370 Bermeo • 94 6179158 •www.giz. bermeo.org • giz@bermeo.org BIZ Bilbao Informazio Zerbitzua. Zabalguneko Eraikina. Zabalguneko Plaza, 11 48009 Bilbao • 94 4204488 • bilbaoiz@ ayto.bilbao.net

Koldo Mitxelena kulturunea. Infoteka. Gazte Informazio Gunea. Koldo Mitxelena Kulturunea. Urdaneta kalea, 9 20006 Donostia • 900 110 111 • www. gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa.net

Erandioko Gazte Informazioa Bulegoa. Irailaren 23 enparantza 48950 Erandio • 94 6025891 • gazteinfo@erandioko-udala.net

Laudioko Lamuza Gazte Informazio Gunea. Lamuza 13 01400 Laudio • 94 4034921 • infogazte@laudiokoudala.net

Ikusi Makusi Baliabide Zentroa. Areitzo, 2 48810 Alonsotegi • 94 4980807 • ikusimakusi@alonsotegi.net

Induma Informazio Bulegoa. Zubieta, 16 48410 Orozko • 94 6339945 • infoinduma@ yahoo.es Plentziako Gazte Informazio Gunea. Goenkale, 25n 48620 Plentzia • 94 6770989 • gazteinfo.plentzia@bizkaia.org

Mugarri Gazte Informazio Gunea. Mugarri Gazte Etxea. Elizarako Sarbidearen Kalea, 2 48450 Etxebarri • 94 4261861 • www. mugarri.net • mugarri@mugarri.net, mugarri.gazte@gmail.com

Abanto -Zierbenako Gazte Informazio Bulegoa.Bizkaia Plaza, 3 (Atzealdea) 48500 Abanto-Zierbena • 94 6363769 • gazteria@ abanto-zierbena.org

Gipuzkoako Campuseko Gazte Informazio Bulegoa.Ignacio M. Barriola eraikina. Elhuyar enparantza, z/g 20018 Donostia • 943 018135 / 943 018138 • svrgazte@ sv.ehu.es. svrbegaz@sv.ehu.es

Durangoko Gazte Informazio Bulegoa. Pinondo Plaza, 1 48200 Durango • 94 6030030 • informazioa@durango-udala.net

Arabako Kampuseko Gazteentzako Informazio Bulegoa. Apraiztarrak 1Unibertsitate-Pabiloia 01006 Gasteiz • 945 014336 • www.ehu.es • www. gazteinformazioa.net • oij-ar@ehu.es

Bizkaiko Gazteriaren Informaziorako Lurralde-Zentrua. Rekalde Zumarkalea, 30 - 1, 48009 Bilbao • 94 6083926 /94 6083920/94 6083934 • www.bizkaia.net/ gazteria • gazteinformazioa@bizkaia.net

Busturialdeko Gazte Bulegoa. Zubietaerrota Eraikina, Kurtzero auzoa 48392 Muxika • 670 509752 • www.busturialdekogazteplana. com • gaztebulegoa@ busturialdekogazteplana.com

Getxoko Gazte Informazio Bulegoa. Tangora Etxea. Algortako Etorbidea, 98 48991 Getxo • 944 660 353 • gaztebulegoa@getxo.net Gordexolako Gazte Informazio Gunea. Molinar Plaza, 11 48192 Gordexola • 638 050 762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Gorlizko Gazte Informazio Gunea. Krutzeta, 5 48630 Gorliz • 94 6774000 • gazteria@ gorliz.net Gueñeseko Gazte Informazio Gunea. Enkarterri, 2 48840 Güeñes • 94 6690877• www.gugaz.org • info@gugaz.org Arratiako Gazte Informazio Bulegoa. Igorreko Kultur Etxea. Elexalde, 8 48140 Igorre • 639 018133 • gib-arratia@ gorbeialdea.com Karrantzako Gazte Informazio Gunea. Concha Enparantza, 1 48895 Karrantza • 638 050762 • gazteplana1@enkarterrialde. org Lanestosako Gazte Informazio Gunea. Manuela Sainz de Rozas, 1 48895 Lanestosa • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde. org Euskal Herriko Unibertsitatearen Bizkaiko Campuseko Gazte Informazio Bulegoa. Sarriena auzoa, z/g, Apia Bidea (Gizarte eta komunikazio behealdea) 48940 LEIOA • 94 6015100 • oij-bi@ehu.es Aterpe Leioa Gazte Informazio Zentroa. Aldapabarrena, 2 48940 Leioa • 94 4055850 • gazte@leioa.net Lekeitioko Gazte Informazio Bulegoa. Eliz Atea, 12 48280 Lekeitio • 94 6243591 • gazte-bulegoa@lekeitio.com Mañariko Gazte Informazio Gunea. Herriko plaza, z/g 48212 Mañaria • 94 6818998 • kultura.manaria@bizkaia.org Mungiako Gazte Informazio Bulegoa. Arana Goiri´tar Sabin, 13 48100 Mungia • 94 6553353 • mungia.gib-oij@astiune.com Muskizko Gaztegune. Meatzari Plaza, 2 48550 Muskiz • 94 6708037 • www. muskizkogaztegunea.blogspot.com • gaztebulegoa@muskiz.com

Portugaleteko Gazte Informazio Gunea Gazte Gela. Zubeldia Maisua, z/g 48920 Portugalete • 94 4616638 • www. juventudportugalete.org • aulajoven@ portugalete.org Gaztebox Santurtziko Gazte Informazio Bulegoa. Santurtzi Parkea, z/g 48980 Santurtzi • 94 4836110 • gib-oij@santurtzi.net Sopelanako Gazte Bulegoa. Kurtzio Kultur Etxea, Mendieta, 11 48600 Sopelana • 94 4065505 • www.sopelanagaztea.blogspot. com • www.sopelana.net • oij@sopelana.net Turtziozko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Agirre, 61 48880 Turtzioz • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gazte Info Gazte Informazio Bulegoa. Udiarraga, 39 48490 Ugao-Miraballes • 94 6322014 • gazteinfo.ugao@ortzadar.es Urduñako Gazte Informazio Gunea. Kultur Etxea. Andra Mari, z/g 48460 Urduña • 945 384884 • xarteaga@urduna.com Sestaoko Gazte Informazio Zentroa. La Iberia, z/g 48910 Sestao • 94 4956127 • cijsestao@infonegocio.com Zallako Gazte Informazio Bulegoa. Madres Irlandesas, 4 48860 Zalla • 94 6391396 • www.ibilimunduan.com • oij@zalla.org • infogazte@zalla.org

Gipuzkoa Andoaingo Gazte Informazio Bulegoa. Ambrosia Olabide Zentroa. Pio Baroja kalea, 1. 20140 Andoain • 943 593911 • gibandoain@euskalnet.net Arrasateko Gazte Informazio Bulegoa. Garibai Etxea. Biteri etorbidea, 3 20500 Arrasate • 943 252065 • www. gaztebulegoa.com • gaztebulegoa@ arrasate-mondragon.net Astigarragako Gazte Informazio Puntua. Kultur Etxea. Kale Nagusia, 48. 20115 Astigarraga • 943 331067 • www. astigarraga.net • gazteinfor@astigarraga.net Azkoitiako Gazte Informazio Bulegoa. Aita Madinabeitia plaza z/g 20720 Azkoitia • 943 026027 • www.artxamendi.net • gib@ euskalnet.net Azpeitiako Gazte Informazio Bulegoa. Plaza Txikia z/g 20730 Azpeitia • 943 157160 • gib@azpeitia.net Gipuzkoako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Gaztegunea. Anoeta, 28 20014 DonostiaSan Sebastián • 900 110111 / 943 472617 • www.gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa. net

Donostiako Gazte Informazio Bulegoa. Goikoa jauregia. Mari kalea, 1. 20003 Donostia • 943 481435 • www. donostiagaztea.org/gazteinfo • gazteinfo@ donostia.org Eibarko Gazte Informazio Bulegoa. Portaela Kultur Etxea, Bista Eder 10. 20600 Eibar • 943 708435 • infojuven.ei@eibar.net Elgoibarreko Gazte Informazio Bulegoa. Foruen Plaza z/g, 20870 Elgoibar • 943 257986 • www.elgoibar.org/webb/ gazteriazalag.htm • gazteinformazioa@ elgoibar.net Errenteriako Gazte Informazio Bulegoa. Merkatuzar. Pablo Iglesias, 3. 20100 Errenteria • 943 449640 • www. gaztebulegoa.errenteria.net •gazteria@ errenteria.net Hernaniko Gazte Informazio Bulegoa. Hernaniko Udal Kiroldegia, Elkano z/g. 20120 Hernani • 943 552185 • www. hernani.net • kirola@hernani.net Hondarribiako Gazte Informazio Bulegoa. Javier Ugarte 6. 20280 Hondarribia • 943 644752 • gip@hondarribia.org Irungo Gazte Informazio Bulegoa. Foruen Karrika, 2 behea. 20302 Irun • 943 505444 / 943 505643 • www.irun.org/igazte • infojuvenil@irun.org Lasarte-Oriako Gazte Informazio Bulegoa. Manuel Lekuona Kultura Etxea. Geltoki kalea, 18. 20160 Lasarte-Oria • 943 376181 • www.lasarte-oria.org • gazteinfo@lasarteoria.org Legazpiko Gazte Informazio Bulegoa.Kultur Etxea, Latxartegi, 3. 20230 Legazpi • 943 737203 • gazteria.le@legazpi.net Oiartzungo Gazte Informazio Puntua. Mendiburu 5, behea. 20180 Oiartzun • 943 491105 • www.gazteoiartzun.net • gazteinfo@oiartzun.org Oñatiko Gazte Informazio Puntua. Foruen Enparantza, 4 – behea. 20560 Oñati • 943 718257 • www.oinati.org • gazteinformazioa@oinati.net Ordiziako Gazte Informazio Puntua. Barrena Jauregia Kultur Etxea, 2º - 3 20240 Ordizia • 943 805634 • www.ordizia.org • gazteria@ ordizia.org Tolosako Gazte Informazio Bulegoa. Antonio Maria Labaien Kultur Etxea, Triángulo 1. 20400 Tolosa • 943 670383 • www. zazpitantriangulon.com • gazteria@ tolosakoudala.net Urnietako Gazte Informazio Bulegoa. Idiazabal 13 20130 Urnieta • 943 333973 • www.urnieta.org • gazteinformazioa@ urnieta.org Villabonako Gazte Informazio Bulegoa. Katea Etxea. Kale Nagusia, 79 20150 Villabona • 943 694787 • gazteria@villabona.net Zarautzeko Gazte Informazio Bulegoa. Zinema Pilotalekua. Zigordia Kalea, 34 20800 Zarautz • 943 005122 • www.zarautz. org • gazteinformazioa@zarautz.org

gazteria

Eusko Gazteen Informazio eta Dokumentazio Zentro Koordinatzailea. Donostia kalea, 1 01010 Gasteiz. • 945 019539 • www. gazteinformazioa.net •gazteinformazioa@ ej-gv.es • gazteinfoeuskadi@gmail.com

EDEko Gazte Informazio Bulegoa. Simón Bolívar, 8 B –behea 48010 Bilbao • 94 4029090 • www.fundacionede.org • gazteinformazioa@fundacionede.org

27 ± 18 //etorkizuna.eu 2015 urria

Araba


gazteria

Agenda

28 ± 18 //etorkizuna.eu 2015 2015 maiatza urria

Urriak 6, Asteartea 19:30. Olerki Errezitaldia. Euskal Poesiaren ikuskera eta doinuak. Lekua: Bilborock. Urriak 7, Asteartea 20:00. Topaketa. Conversaciones en sostenido: B.C Bombs / Turbofuckers + Radiocrimen. Lekua: Bilborock.

Abian da Mikoleta Ipuin Lehiaketaren XXVIII. edizioa Idazlanak aurkezteko epea 2016ko urtarrilaren 29an amaituko da Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak abian jarri du Rafael Mikoleta Eskolarteko Ipuin Lehiaketaren XXVIII. edizioa. Bertan, Bilbon erroldatuta dauden Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasle guztiek parte har dezakete. Lanak aurkezteko epea azaroaren 3an zabaldu eta datorren urteko urtarrilaren 29ra arte zabalik izango da. Lehiaketa lau kategoriatan banatuta dago: z LHko 3 eta 4. mailako ikasleak z LHko 5 eta 6. mailako ikasleak z DBHko 1 eta 2. mailako ikasleak z DBHko 3 eta 4. mailako ikasleak Idazlanek zenbait ezaugarri bete beharko dituzte, hala nola, euskaraz idatziak izan beharko dute eta marrazkiren batekin osatuak izan beharko dute. Gainera, ori-

ginalak eta argitaratu gabeak izan behar dute, eta baita beste lehiaketaren batean aurkeztu gabeak. Gai aldetik libreak izango dira eta luzeran, 2 eta 4 orrialde bitartean izan beharko dute. Parte-hartzaileek bere lanak Bilboko Udalaren Euskara eta Hezkuntza Sailan aurkeztu beharko dituzte aipatu epearen barruan. Lana aurkezterakoan, idazlanaren izenburua, lehiaketaren kategoria eta posta elektronikoko helbide bat zehaztu beharko dute (izenik ez). Horrekin batera, lehiaketaren inprimakia osorik aurkeztu beharko dute. Kategoria bakoitzeko hiru sari banatuko dira, 180, 140 eta 100 eurokoak hurrenez hurren. Irabazleak datorren urteko maiatzean ezagutzera emango dira.

Urriak 9, Ostirala 13:45. Master Class. Philippe Gaulier: ¡Buffoon-Bufon-Bufoia-Bouffon! Lekua: Bilborock. Urriak 11, Igandea 17:00. Zinea & Hitzaldia. XPrest¡Aux Laburmetraje zinemaldia. Lekua: Bilborock. Urriak 14, Asteazkena 19:00. Hitzaldia. Pechakucha Night: ”Emprender en femenino”. Lekua: Bilborock. Urriak 17, Larunbata 11:00. Azoka. Bilboko Diskaren V. Nazioarteko Azoka. Lekua: Bilborock. Urriak 20, Asteartea 19:00. Topaketa. English on Tuesdays. Praktikatu ingelesa modu informal eta dibertigarrian ingelesa ama-hizkuntza dutenekin! Lekua: Bilborock. Urriak 24, Larunbata Alternatiben herria: bizitza burujabea eskubide osoz. Lekua: Bilborock. Urriak 26, Astelehena 19:00. Topaketa. Job bilatzen ari gara: zure talentua sustatu eta gaitasun pertsonal eta profesionalak garatu. Lekua: Bilborock. Urriak 31, Larunbata 19:00. Antzerkia. Casabranca: “So há uma vida e nila quero ter tempo para construir-me e destruir-me”. Lekua: Bilborock.


Internet eta bideojokoak ez ziren garaian, duela ez hainbeste, beraz, haurtzaroa eta nerabezaroa, besteak beste, kromo, ipuin eta tebeoen inguruan eraikitzen zen. Asko dira horiekin hazi diren belaunaldiak eta, gaur egun desagertzear diren arren, altxor txikiak izaten jarraitzen dute. Ume eta nerabeei zuzendutako paperezko altxor hauen zati bat ikusgai izango da datozen asteetan Bilboko Euskal Museoan. Erakusketak bi areto izango ditu: ”Bazen behin...” izeneko aretoak gazteentzako nobelen hautaketa erakargarri eta askotarikoa biltzen du: Emilio Salgariren ”Sandokan” istorioak eta Jules Verneren kontakizunak, besteak beste. Haurrentzako ipuinen hautaketa bat ere badago: argitalpen zainduak, koloretan eta formatu handian, printzesen eta askotariko pertsonaien ingurukoak; ”Callejaren ipuinak” (300 argitalpeneko bilduma, 1884tik aurrera sortua) argitalpen txiki eta famatuen erakusgarri txikia... Komikiak Komikiek ezinbesteko atala osatzen dute erakusketan. Era berean, haurrentzako prentsa-gehigarrien ale batzuk ere ikus daitezke: argitalpen mota honen historian garrantzitsuak diren haur-aldizkariak, adibidez, ”Gente Menuda”; ”Pinocho” haur astekariko aleak; ”Mis chicas” argitalpena, 1941 eta 1950 bitartekoa, emakumezkoentzako gerraosteko lehen argitalpena, edo neska eta emakume gaztetxoentzako ”Azucena”, eta ”Diego Valor” pertsonaiaren abenturen bilduma arrakastatsuak.

Bestalde, 1966an euskaraz sortutako ”Kilikili” ere aurkituko dugu, José Antonio Retolazak, euskararen erabileraren bultzatzaile handiak, sortutakoa. Aurreko mendeko hirurogeiko hamarkadara bidaiatzen badugu, ”Capitán Chobil” pertsonaiaren abentura entretenigarriak aurkituko ditugu. ”Capitán Chobil” Félix Borne Muruagak (Bilbo, 1920 – Bilbo, 1996) sortu zuen, eta Chobil txokolateen bilgarriko atzeko aldean topa zitezkeen. ”Jolastuko gara…?” izeneko aretoan, panpina batek ongietorria egingo digu ebakigarri, kromo eta buruhausgarrien mundura. Paperean mila koloretan inprimatutako sorkuntza horiek hainbat belaunaldiren ametsak eta fantasiak elikatu zituzten, eta umeen unibertsoaren zati izan ziren XVIII. mendetik aurrera. Bi talde nagusitan banatzen ziren: lauak eta bolumetrikoak.

Lauak, panpina haien soineko eta osagarriekin, adibidez, ”Mariquita”, edo mutilentzako soldadutxoen irudiak. Ebakigarri bolumetrikoen taldean, antzokiak dira eredurik aipagarriena; horren ondoren, ”eraikuntzak”, baita Gabonetako jaiotza arrakastatsuak ere. Erakusketan bi antzoki daude ikusgai; argien eta itzalen bidez, bizirik daudela ematen du. Alemaniako okin eta gozogileak hasi ziren irudi txiki horiek tartak eta bizkotxoak apaintzeko erabiltzen. Denborak aurrera egin ahala, bildumazaletasuna sustatu zuten, eta haurrak moda horretan ”harrapatu” zituzten. Albumetan kontu handiz itsasten ziren askotariko gaietako kromoak: animaliak, kirolak, zinea, geografia. Dena kabitzen zen koaderno itxurako bilduma horietan. Erakusketan nabarmentzekoa da futboleko kromoen album bat, zuri-beltzekoa, hogeita hamarreko hamarkadakoa. Azkenik, buruhausgarriak. Puzzle hauek XVIII. mendean sortu zituen John Spilsbury Londresko grabatzaile eta kartografoak. Zoriz, mapen ereduak fabrikatzen eta konposatzen hasi zen, eta geografia klaseetarako material didaktiko gisa erabili ziren ikastetxeetan. XIX. mendean, sailean fabrikatzen hasi zen, eta, 1900. urtean, helduentzako denbora-pasa bihurtu ziren buruhausgarriak.

29 ± 18 //etorkizuna.eu 2015 urria

1900 eta 1975 bitartean argitaratutako kromo, ebakin, ipuin eta tebeoak ikusgai izango dira urtarrilaren 31ra arte

gazteria

Kolore-lilurak: Paperezko altxor txikiak Bilboko Euskal Museoan ikusgai



Gazteberri.eus Gazteek gustoko dituzten gai guztiak zure esku. Nonahi. Noiznahi.



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.