Gazteberri #81 Iraila 2011

Page 1

Gazte Informazio Aldizkari bakarra ALEA DOAN

Gazteberri

2011ko IRAILA 81. Zbk

3.

Orrialdea

Erreportajea:

Hildakoen artean paseatzen Gero eta turista gehiago hilerriak bisitatzen

6.

Orrialdea

Elkarrizketa:

Itziar Nogeras Elhuyareko Zuzendaria

Aktibismo sortzailea


URTARRILA • OTSAILA • MARTXOA • APIRILA • MAIATZA • EKAINA • UZTAILA • ABUZTUA • IRAILA • URRIA • AZAROA • ABENDUA

09

IRAILA buruila garoila

Jatorria irai edo iratze hitzetik etorriko litzateke, sasoi honetan bere onenean dagoelako eta kortan abereentzako azpia egiteko batzen delako. Euskal Herriko zenbait eskualdeetan hil hau urteko lehentzat hartua izan da, eta hori dela eta buruhila izena. - Agorrilak ontzen, buruilak (irailak) biltzen. - Iraila udaren buztana eta neguaren hastapena.

Inkesta Sarean

Txorroskiloa

Irailak-11: X.urteurrena

A

urten, 11S laburduraz ezagutzen den atentatuen hamargarren urteurrena betetzen da. Zalantzarik gabe hura data esanguratsua izan da gure bizitzetan. Mundu guztiak gogoratzen du egun horretan zer egiten ari zen. Munduko potentziarik indartsuenak inoiz bere lurradean sufritu zuen erasorik bortitzena izan zen hura (Pearl Harbour ere hor da). Guztira 3.000 pertsona baino gehiago hil ziren eta beste hainbat zauritu. Eta amerikarren erantzuna ere ez zen nolabaitekoa izan. Hamar urte beranduago, zaila egiten da jazotako guztiaren behar bezalako analisia egitea. Sarraskiaren egilea aurten bertan akatu dute erabaki oso eztabaidagarri batean, baina tartean Irak eta Afganistan bezalako bi herrialde ere suntsituta geratu dira bi guda luze zein zentzugabeetan. Egindako estimazioen arabera, Afganistango gudak 557 bilioi dolarreko kostua izan du eta Irakekoak, berriz, 823 bilioi. Hain gastu handia eginez, emaitza ez da hain arrakastatsua izan, eta antza denez, amerikarrak herrialde bietatik alde egingo dute gauzak behar bezala konpondu gabe. Mundua asko aldatu da azken hamar urteetan, gehiegi esango luke batek baino gehiagok. Mende

berriko bigarren hamarkada honetan, EE.BBen indarra gero eta ahulagoa dela ikusten ari gara. Militarki potentziarik handiena bada ere, bere botere ekonomikoan zirrikituak azaltzen hasi dira, eta dirurik gabe ezin da ejerzitorik mantendu. Datozen urteetan, amerikarren indarrak beheruntz egiten duela ikusiko dugu, eta honen ordez, eragile berriak azalduko dira munduan. Ezagunenak BRIC bezala ezagutzen ditugu, hau da, Brasil, Errusia, India eta Txina. Lau herrialde hauek munduko ekonomia menderatuko dute, eta hauekin batera, orain Next-11 ezizenarekin ezagutzen diren herrialdeek ere protagonismoa hartuko dute (Bangladesh, Egyipto, Indonesia, Iran, Mexico, Nigeria, Pakistan, Filipinak, Hego Korea, Turkia, eta Vietnam). Gezurra badirudi ere, duela urte gutxi oso egoera larrian bizi diren herrialde hauek datorren hamarkadan ekonomiaren ardatz bilakatuko dira. Etorkizun beltza orain arte nagusi izan diren EE.BB eta europar estatuentzat. Are beltzagoa zulotik atera ezinean dabiltzan beste hainbat herrialdeentzat. Gudarako dirua izan bada, baina uda honetan, berriz ere, jendea Somalian gosez hiltzen dela ikusi behar izan dugu.

Maiatzaren 15ean hainbat hiritar kalera atera ziren gaur egun bizi dugun egoeraren inguruan protesta egiteko. Ia bost milioi langabetu diren bitartean, hiritar hauek (15M izenarekin ezagutzen den mugimendua, alegia) politikariek dituzten pribilejioak salatzen dituzte beste hainbat gauzen artean.

Bat egiten duzu Espainia mailan ematen ari diren protestekin?

%92(*)

Bai %8

Ez

(*) Irailaren 7ra arte emandako datuen arabera

AURREKO INKESTA:

Pasa den maiatzaren bian EE.BBetako militarrek

Osama Bin Laden hiltzea lortu zuten. Zure ustez

justizia egin da ala erahilketa hotz baten aurrean gaude?

Justizia egin da

%50(*)

Erahilketa bat izan da

%50

(*) Irailaren 7ra arte emandako datuen arabera

[http://www.gazteberri.info/?p=1319]

LEGE GORDAILUA: BI-1151-04 POSTA HELBIDEA: Obispo Irurita Enparantza, 6 Solairu artea. 30011 Iruña BILBOKO DELEGAZIOA: Iparragirre 17, 1.Esk. 48009. Bilbo HARREMANETARAKO TELEFONOA: 94 424 75 94/ 902 153 171 FAXA: 94 415 74 52 - 948 26 25 96 E-maila: gazteberri@unionline.info www.gazteberri.info PUBLITZITATEA: Juan Oroz 665 690 590 ADMINISTRATZAILEA: Asun Calviño DISEINUA: Jon Mikel Zabalegi TESTUAK: Sonia Sola eta Jon Mikel Zabalegi ARGAZKIAK: Artxiboa EUSKARA ARDURADUNA: Uler BANAKETA ARDURADUNA: Felipe García Argitaratzailea

Elkarlanean

KULTURA SAILAK (KULTURA SAILA. HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZA)

DIRUZ LAGUNDUTAKOA

Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du.


Erreportajea #81 Gazteberri • Iraila 2011

3

Hildakoen artean paseatzen Jende askorentzat oporretarako plan egokia ez bada ere, hilerriak bisitatzea gero eta jarraitzaile gehiago dituen ohitura bilakatzen ari da. Arrazoi arkitektoniko edota bertan lurperatuta dauden pertsonaiengatik, munduan badira bisita bat merezi duten hainbat hilerri

G

ure kulturan ohikoa izaten da azaroaren batean, Santu Guztien egunean, hilerrietara joatea gure hildakoak bisitatzera. Dena den, hainbat hilerrik bisitari gehiago jasotzen dituzte, eta ez bakarrik aipatu egun horretan. Izan ere, azken urteetan modan jarri da hilerriak bisitatzea turismo gisa. Hilerriak bisitatzeko arrazoiak desberdinak dira: bertan den arkitektura eta ondarea, pertsonaje ospetsuen hilobiak ikustea... Parisko Le Pere-Lachaise hilerria adibidez, amodioaren hirian gehien bisitatzen den laugarren tokia da, Eiffel Dorrea, Notre Dame eta Pompidou Zentroaren atzetik. Hilobiak bisitatzearen kontua ez da gauza berria. Aspaldidanik erromatar katakonbak turistak erakartzeko erabiliak izan dira, baina badirudi oraingoan, gauza serioagoa dela. Horrela, Europako ia 100 hilerri erakunde batean elkartu dira (Europako Hilerri Esanguratsuen Elkartea) hilerriak turismo leku gisa sustatzeko.

Munduko hilerri erakargarrienak Jende askorentzat hilerriak bisitatzea ez da sekulako plana, baina munduan badira bisita bat merezi duten zenbait hilerri. Hilerrietan hiri bakoitzaren historia zati bat gordetzen da. Jarraian, munduan diren hilerri bitxi eta erakargarri batzuk zerrendatzen dizkizuegu: ] Pragako hilerria: Zalantzarik gabe Txekiak Errepublikako hiriburua Europan den hiririk erakargarrienetako bat da. Hiriko auzo judutarran den hilerria bisita bat merezi duen lekua da. Tamainaz nahiko txikia izan arren, 1439 eta 1787 bitartean 30 mila judu baino gehiago lurperatu zituzten bertan. Gaur egun, hilarriak bata bestearen gainean pilatzen dira, bakoitza bere espazio bitalaren bila egongo balitz bezala. ] Erromako hilerria: Erroman bada poeten hilerria izenarekin ezagutzen den hilerri bat. Bertan, besteak beste, XVIII. mendeko poeta britaniar eta aleman ezagunenen hilobiak aurki daitezke. Hauen artean, aipagarriak dira: John Keats, Joseph Severn, edota Percy Bysse Shelley.

] Parisko hilerria: Zalantzarik gabe munduan den hilerririk ospetsuena, eta seguruenik, handiena. Bertatik hiri osoaren ikuspegi ezin hobea dago, eta gainera, hainbat pertsonaia esanguratsu daude bertan lurperatuta: Oscar Wilde, Gertrude Stein, La Fontaine, Moliere, Balzac, Delacroix, Corot, Edith Piaf, Rossini, Chopin... Zerrendan azaltzen direnak pertsona handiak izan arren, bisita gehien jasotzen dituen hilobia The Doors taldeko abeslaria zen Jim Morrisonena da. Morrison berak hilerri hau bisitatu zuen hil baino astebete lehenago, eta hilerri honen edertasunaz liluratuta bertan lurperatua izatea nahi zuela adierazi zuen. ] Erromatar katakonbak: Erroman hainbat katakonba daude, baina ezagunenak Santa Domilita, Santa Priscila, San Calixto eta San Sebastianokoak dira. ] Londreseko hilerria: Hiri honetako hilerririk ospertsuena hiriaren iparraldean aurkitzen da. Hilerria bera bi zatitan banatuta dago: mendebaldea eta ekialdea. Mendebaldeko partea, hilerria baino museo bat dirudi. Bertan, hainbat pertsona ospetsu lurperatuta daude, eta hilobi desberdinek edertasunean lehiatzen dute. Sektore honetan, adibidez, Michael Faraday zientzilari ospetsua lurperatuta dago. Ekialdeko sektorean berriz, beste hainbat pertsona ospetsu daude betirako lo egiten: Karl Marx, George Elliot, William Foyle, William Greene... ] New Yorkeko hilerria: Broadway Avenuen, Wall Street parean, eliza gotiko txiki bat aurkitzen da. Eliza hau lehen eliza Episkopala izan zen eta 1697an eraikia izan zen William Kidd pirataren dirulaguntzari esker.Eliza honen alboan, bada hilerri txiki bat. Bertan, lurrin makinaren asmatzailea den William Bradford edota Francis Smithen hilobiak ikus daitezke. ] Río de la Platako hilerria: Río de la Platan den Martín García uhartean hilerri misteriotsu bat dago. Antza denez, epidemia baten ondorioz hil zen jende andana dela eta, hilerri honetan diren hilobi guztietako gurutzeetako beso bat okertuta dago.


4

Gazteberriak #81 Gazteberri •Iraila 2011

GazTeBerriak Betiko gazte izateko elixirra Harvarden

H

Posta elektronikora pasatzeko garaia

A

lf Spence, II. Mundu Gerrako beteranoa da, eta bere adina dela eta, ikusmen arazo handiak ditu. Hori nahikoa normala da bere adineko pertsonen artean, baina Spenceri gauza bitxia jazo zaio azken bi urte hauetan zehar. Antza denez, Ingalaterran, zaborra jasotzeko ontziak eta posta botazeko ontziak

nahiko antzekoak dira, eta horrek, Alf gixajoari arazo bat suposatu dio. Horrela, bi urtez, Spencek posta zabor ontzira botatzen izan da. Spencek bere alaba eta bilobak postaz zoriontzen omen zituen, eta alabak gutun gehiago iristen ez zirela ikusita, aitak memoria galtzen ari zela uste zuen.

arvard unibertsitateko ikerlari batzuek, organo transplanteetan lagungarri izan behar zuen medizina batean lan egiten ari zirela, betiko gaztetasunaren elixirrerako funtsezkoa izan daitekeen bakteria aurkitu dute. Antza denez, ikerlari talde hau Rapacimina izeneko konposatu batean ari zen lanean eta honen garapenerako, Pascua Uharteetan aurkitutako bakteria batekin entsaiatzen ari ziren. Ikusi ahal izan denaren arabera, bakteria honek zahartzeak sortzen dituen ondorioak ezabatzeko gai da. Harvardeko ikerlarien ustez, bakteria hau oso eraginkorra izan daiteke, adibidez, Hutchinson-Gilford gaixotasunaren tratamendurako. Gaixotasun hau duten pertsonak oso modu azkarrean zahartzen dira. Ikerketa honen arduradunen esanetan, bakteria honen ikerketaren lehen urratsetan besterik ez dira, eta oraindik ere, ikusteke dago zein den benetazko eragina izakietan.

Telebistaren arriskuak

H

amairu urteko haur kolonbiar batek 33 jostorratz irentsi zituen telebista saio batean jostun batek hanka-sartze baten ondorioz bat irensten zuela ikusi ondoren. Gertaera Kolonbiako Pitalito herrian eman zen. Haurrak, telebistan ikusitakoarekin txundituta edo, berak ere jostorratz bat irentsi nahi izan zuen. Aitak aitortu duenez, haurrak behin baino gehiagotan galdetu zien gurasoei zer gerta zitekeen jostorratz bat irenstekotan. Gurasoek ez zuten ondo ulertzen zer dela eta jakin-min hori, baina oso arriskutsua izan zitekeela esan zioten. Hala ere, semeak kasu egin ez eta 33 jostorratz irentsi zituen. Haurrak berak bere gurasoei esan zien egindakoa eta orduan ospitalera eraman zuten. Han, Laparotomia izeneko teknika baten bidez jostorratzak ateratzea lortu zuten inolako zauririk egin gabe. Medikuen esanetan, haurrak zorte handia izan du, jostorratz bakar batek zauri handiak sor baititzake urdailan zein hesteetan.

Egin zaitez harpide! IZENA: ..................................................... ABIZENAK: ..................................................... ..................................................... HELBIDEA: .................................................... .................................................... POSTA KODEA: ..................................................... Urteko 10 aleetarako harpidetza

TELEFONOA: ..................................................... E-MAILA: .....................................................

Info +

94 470 22 94 telefonora deituz

20 euro

GAZTEBERRI ALDIZKARIA Obispo Irurita plaza, 6 31011 IruĂąea 948 253 154


Gazteberriak #81 Gazteberri • Iraila 2011

5

Munduko azenturik sexyenak

C Munduko hiririk euritsuena Indian da

I

ndiako Meghalaya estatuan den Cherrapunji hiria bisitatu nahi baduzu datak kontu handiz aukeratu beharko dituzu. Izan ere, udako montzoiak irauten duen sei hilabete euritsuek aipatu hiria munduko hiririk euritsuena bilakatzen dute. Udan, montzoiarekin batera eta honek uzten dituen euri jasak direla eta , hiri honetan bizitzea gauza zaila egiten da. Lurran den edozein zulo berehala putzu itzela bilakatzen da eta bertako biztanleek esfortzu handiak egin behar izaten dituzte egoera honetara moldatzeko. Horrela, bertakoek teknika bitxia garatu dute euriari aurre egiteko. Duela zenbait belaunaldi, Cherrapunjitarrek kautxu zuhaitzak landatzea erabaki

zuten, eta hauek bere nahietara moldatuz, zubi gisa erabiltzen dituzte. Zubi berezi hauei esker, herriko hainbat gune inkomunikatuta ez geratzea lortu dute. Hiri hau munduko hiririk euritsuena dela egiaztatzeko, Cherranpujik bi Guinness errekor eskuratu ditu. Horrela, urte batean euri gehien jaso duen hiria da: 22.987 litro metro koadroko 1860ko abuztua eta 1861eko uztaila bitartean. 1861eko hil hori da gainera inoiz izen den hilabeterik euritsuena: 9.300 litro metro kuadroko. Galizian, adibidez, beti euria ari duela esaten den toki batekin alderatzeko, bataz beste 1.000 litro kuadroko jasotzen dira hilabete euritsuenetan.

Semeak saldu ADSLa ordaintzeko

B

ideojokoek menpekotasuna sortzen dutela ez da gauza berria, baina Txinako bikote bat atxilotua izan da bere hiru seme-alabak saldu ostean Internet konexioa ordaintzeko eta horrela online jolasten jarraitzeko. Gurasoak, Li Lin eta Li Yuan, biak 21 urtekoak, online jolas batekiko menpekotasuna zuten eta konexioa moztu behar ziotenez, dirua lortzeko beste auke-

rarik ikusi ez eta bere hiru seme alabak saldu zituzten. Poliziak azaldu duenez, bikoteak 500 dolarren truke saldu zuen bere alaba jaioberria. Ondoren, semerik zaharrena saldu zuten 4.600 dolarren truke. Negozioa ikusita, hirugarren semea saltzea ere erabaki zuten, baina kasu honetan, senarraren amak salatu zituen eta poliziak atxilotu egin zituen.

Oliteko gazteluan larrua jotzen

I

lse Uyttersprot, belgiar Aalst herriko alkate andrea eta Europar Alderdi Popularreko kidea Oliteko gazteluan larrua jotzen harrapatua izan da. Zalantzarik gabe, Olitek duen gauzarik ikusgarriena bere gaztelua da eta, urtero, hainbat turista joaten da hau bisitatzera. Hauetako bik, inoiz bertan ikusi ez dena egin

zuten. Uda hasieran, eguraldiak aztoratuta edo, alkate andrea eta bere laguna bere sen primarioa aske utzi eta larrua jotzen hasi ziren gazteluko dorreetako batean. Leku oso altuan zirenez inork ikusiko ez zituela uste omen zuten, baina han ziren beste turista batzuk momentua irudietan betikotzeko.

NN Intarnationalek bere webgunean egindako inkesta baten arabera, azentu edo doinu frantsesa eta italiera dira munduko azenturik sexyenak. Munduan 7.000 hizkuntza inguru daude, baina bakarrik hamabi sar zitezkeen amodioaren hizkuntza izateko sailkapen berezi honetan. Antza denez, internautek frantsesaren sentsualitate eta italieraren berehalakotasunaren alde egin dute, baina argentinar azentuak eta brasilerak ere oso puntuazio onak lortu dituzte. Hona hemen sailkapen osoa: 1.) Italiera. Bere hizlariek duten berehalako izaeragatik. 2.) Frantsesa. Misteriotsua eta dotorea. 3.) Gaztelania. Internautek espainiarren suhartasuna eta kanporaikotasuna ongi baloratu dute. 4.) Txekiarra. Izaera serioa eta doinu bohemioak ere arrakasta izan du. 5.) Nigeriarra. Afrikako doinurik berezi eta alaienak ere nota ona atera du. 6.) Irlandarra. Erritmiko eta lirikoa. 7.) Ingeles klasikoa. Oxfordeko hizkuntza akademiko eta dotorea ere sexya da. 8.) EE.BBetako hegoaldeko ingelesa. Amerikako zonalde honetan munduko beste hainbat doinu

nahasten dira. 9.) Brasilgo portugaldarra. Europan hitzegiten den portugaldarra baino alaiagoa omen da, brasildarren izaerari lotuta. 10.) Kariben den Trinidad uharteko doinua. Hainbat kultura eta arrazen nahasketa. 11.) Tailandiarra. Asiako kulturarik sentsual eta erotikoena. 12.) Argentinako gaztelania. Seduktore eta melenga.


6

Elkarrizketa #81 Gazteberri •Iraila 2011

Itziar Nogeras,

Elhuyar Fundazioko Zuzendari Nagusia

“Zientziarik gabe hizkuntza eta gizarte bat ez dira ezer” Itziar Nogeras zientziaren dibulgazioan lan

egiten duen Elhuyar Fundazioaren zuzendari nagusia da. Krisian den gizarte

aurreratuenetan zientzia zutabe nagusia

bilakatu da, baina hala ere, gazteen artean ez omen dago zientziarekiko bokazio

handirik. Gazteria eta zientziaren arteko harremana eta zientzia euskaraz

dibulgatzea izan dira elkarrizketa honen ardatz nagusiak

Nola baloratuko zenuke Euskal Herrian zientzia dibulgazioaren inguruan egiten den lana, eta espreski Elhuyarrek egiten duena? Oro har, gizarteari zuzendutako zientziaren dibulgazioan Elhuyar nahiko bakarrik egon dela esango nuke. Duela bost urte kazetaritza sari bat jaso genuen eta 'Rara avis' izena eman zigun egunkari oso ezagun batek. Nire aburuz, zientzia dibulgazioa aurrera doa, are gehiago Lisboako Ituna eta gero. Bertan, gobernuek zientzia gehiago sustatu behar zutela zehazten zen eta hori guztia nabaritu da. Esate baterako, hor dira zientzia asteak eta duela hamar urte ez ziren beste hainbat ekintza. Oraindik lan handia egiteke dago, batez ere eragile desberdinen arteko elkarlanean. Dibulgazio maila Euskal Herrian den maila zientziarekin bat al dator? Argi dago Euskal Autonomia Erkidegoan erakundeek zientziaren aldeko apostu garbia egin dutela eta horrek bere emaitzak izan dituela. Horrek ez gaitu mugatu behar eta kontutan izan behar dugu zientziak oraindik ibilbide luzea egin dezakeela. Nik ez nuke esango hemen gaizki gaudenik, baina aurrera egin behar dugu. Zientzia euskaraz dibulgatzeak are zailago egiten du Elhuyarrek egiten duen lana? Zaildu baino mugatu egiten gaitu, publikoa mugatuagoa baita. Elhuyar ikuspegi zientifiko batetik sortu zen baina euskararen normalizazioa ere kontutan hartu zen. Euskaraz

aritzeak euskaldun publikora mugatzen gaitu baina dibulgazioa bertako hizkuntzan ere egin behar dela uste dugu. Gainera, Euskal hiztunen kopurua gora doa.

gazioa urte hauetan guztietan IKTen agerpenarekin? Oso denbora tarte laburrean papera kanal ia bakarra izatetik oso marginala izatera pasa

“Zientziaren dibulgazioa bertako hizkuntzan ere egin behar dela uste dugu”

“Helduengan zientziarekiko interesa eskasa bada gazteengan ere hala izango da”

Baina euskara zientzia esparruan landu ez izanak nolabait lana zaildu egingo zuen terminologia dela eta, ezta? Hori da hain zuzen ere eman zaion perspektiba. Dena den urte hauetan guztietan lan handia egin da eta euskara normalizatu eta modernizatu egin da. Garbi dago zientziarik gabe hizkuntza bat eta gizarte bat ez direla ezer. Elhuyaren lotura hori egiten dugu, eta hizkuntza alde batetik utzita, zientzia oraindik gizartetik nahiko urruti dagoela uste dut. eta alderantziz, gizartearen jakintza zientziatik..

da. Gaur egun Internetek paradigma berria ekarri du eta iraultza bat suposatu du. Oso kanal potentea da eta hainbat aukera ematen ditu, baina era berean, zailtasun batzuk ere baditu, hala nola, sortutako edukiak finantziatzeko moduak etab… Aldaketa teknologikoak izugarriak izan dira eta mundu digitala nagusitu da. Elhuyarren ahalegin etengabea egin dugu garai berrietara egokitzeko.

Nola aldatu da zientziaren dibul-

Zein da zure ustez gazteen artean zientzi bokazioak duen indar gutxiaren arrazoi nagusia? Ezin gara topikoetan erori, baina egia da egoera ez dela guztiz positiboa. Izan badira

egoera hobea izateko baldintzak, baina ezin dugu ahaztu gazteengan eragin handiena familiak berak duela. Helduengan zientziarekiko interesa eskasa bada, gazteengan ere urria izango da. Zientzia behar bezala landu al da hezkuntza munduan? IKTen erabilerak zientziarekiko iritzia hobe dezake? Elhuyarrek hezkuntza mailan ere lan egiten du eta egia da gai hauekiko atxekimenduaren baitan emaitza hobeak edo txarragoak lortzen direla. Orokorrean, lan garrantzitsua egiten ari da nahiz eta estatu mailan PISA azterketaren arabera emaitza oso onak lortu ez. Hor ere bestelako eztabaida ere bada, azken finean, edukiez gain, zientziak dituen balioak ere irakatsi beharko liratekeela azpimarratzen baita: sormena, pertseberantzia… Teknologia berriak lagungarriak izan daitezke, baina teknologia baliabide bat besterik ez da, eta hori ondo uztartzen jakin behar da. Teknologia hutsaren erabilerak ez du ezer ziurtatzen. Elhuyarrek gazteen interesen inguruko ikerketa amaitu berri du. Zein dira atera dituzuen ondoriorik esanguratsuenak? Hurbilpen bat da eta Euskal Herria osoko 10 eta 17 urte bitarteko mila gazteekin egin dugu lan. Emaitza orokorraren baitan, gazteentzat zientzia garrantzitsua dela ikusten da, baina lanbideen inguruan galdetzean zientzia lanbideak ez dira lehentasunen artean azaltzen.


Kontzertu Agenda #81 Gazteberri • Iraila 2011

7

Kontzertuak [ 2011ko Iraila ] ] Ira.5. The Fatiliners, Adrenalized eta F Side. Edaska. Barakaldo. 19:30. 12/14 . ] Ira.7. Tempesta eta Fucking Party of Violence. Sentinel Rock Club. Barakaldo. 20:00. 4 . ] Ira.7. Mikel Markez. Ugaoko plazan. 21:00. Doan. ] Ira.8. Korrontzi eta Audience Plays Amerikanuak (XXVII Getxo Folk). Areetako geltokiko plazan. 21:00. ] Ira.9. Enkore, Free the Wheel, Kale Gorrian, Haxotz, Holly Brandy. Bilborock. Bilbao. 19:00. Doan. ] Ira.9. The War on Drugs. Victoria Eugenia Cluba. Donostia. 20:00. ] Ira.9. Comando 9mm eta BC Bombs. Azkena. Bilbao. 21:00. ] Ira.9. The inususal Suspects. (XXVII Getxo Folk). ). Areetako geltokiko plazan. 21:00. ] Ira.9. Cápsula eta Guadalupe Plata. Hondarribiko Jaiak. 22:00. Doan. ] Ira.9. Clandestine Kings. Crazy Horse. Bilbao. 22:00. ] Ira.9. Joseba Irazoki. Residence. Bilbao. 22:00. ] Ira.9. Los Fellini eta Pomeray y los Aparcabicis del Espacio. Solokoetxeko Jaiak. 22:00. Doan. ] Ira.9. Ruaille Buaille. (XXVII Getxo Folk). Areetako geltokiko plazan. 23:00. ] Ira.9. Bizardunak eta Dalekeaunrespira. Ardanza Lehendakaria Parkea. Galdakao. 23:00. ] Ira.10. La Banda Morisca. Orbe Kardenalaren Plaza. Ermua. 18:30. ] Ira.10. The Fresh&Onlys eta Los Steaks. Kafe Antzokia. Bermeo. 20:00. ] Ira.10. Brainjuice eta Amphismind. Ibu Hots. Gasteiz. 20:00. ] Ira.10. American Dog. Azkena. Bilbao. 21:00. ] Ira.10. Broken Snails. Olabeagako jaiak. Bilbao. 22:00. Doan. ] Ira.14. Sic Alps + She, Sophie. Jimmy Jazz. Gasteiz. 21:00. ] Ira 15. Barrence Whitfield & The Savages.Kafe Antzokia Bilbao. 21:00. 12/15 ] Ira 15. Anna Calvi. Plateruena Kafe Antzokia. Durango. 22:00. ] Ira 16. Midnight Road + Black Fever.Santana 27. Bilbao. 02:00. ] Ira 16. Moho+Trumbo. Ibu Hots. Gasteiz. 20:00. ] Ira 16. Los Tigres del Norte. Rock Star Live. Barakaldo. 20:30.24/28 ] Ira 16. Josele Santiago & Sietesuelas. Kafe Antzokia. Bilbao.21:30. ] Ira 16. Atom Rhumba. Lamera Plaza. Bermeo.22:00. ] Ira 16. Hot in Town Jazzmen. Residence. Bilbao.22:00. ] Ira 16. Single. Museo Balenciaga. Getaria. 23:00 ] Ira 17, Los Guajes + Santiago delgado y Los Runaway Lovers. Azkena. Bilbao. 21:00. 8/10 ] Ira 17. We Are Dammed. Sentinel + The descent. Rock Club. Erandio. 21:00 ] Ira 17. Love of Lesbian. Santana 27. Bilbao 21:00. 10/12 ] Ira 17. Micah P Hinson & The pioneer Saboteurs vs /”Trompe Le Monde/” + Tom Boyle vs Galaxie 500.

Kafe Antzokia. Bilbao. 21:30. 16/20 ] Ira 17. Malcom Scarpa. Residence. Bilbao. 22:00 ] Ira 21. Coldplace. Azkena. Bilbao. 21:00. ] Ira22. Velocista + Mind The Gap + Giranice. Bilborock. Bilbao. 20:00. Doan. ] Ira 23. Sex Museum. Fnac. Bilbao. 19:00. Doan ] Ira 23. Mr Big. Rock Star Live. Barakaldo. 20:30. 32 ] Ira 23. Cápsula + Sex Museum. Kafe Antzokia. Bilbao. 21:00. 12/15 ] Ira 23. Corcobado. Jimmy Jazz. Gasteiz. 21:00 ] Ira 24. Millencolin + Atlas Losing Greep + Twpointeight + Sala Gold. Santana 27. Bilbao. 20:00. 24/26

] Ira 24. Porco Bravo + Lobo Eléctrico. Kafe Antzokia. Bilbao. 21:00. 8/10 ] Ira 28. Paramount Styles. EHU. Gasteiz. 19:00. Doan. ] Ira 28. Dr Skyloop + La Omega + Electrik Disco Noize. Bilborock. Bilbao. 20:00. Doan. ] Ira 28. Korrontzi. Social Antzolia. Basauri. 20:30 ] Ira 29. Green Desert Water + Escándalo + Anai Arrebak. Bilborock. Bilbao. 20:00. Doan ] Ira 29. Tony Luz y Los Silverstones. Jimmy Jazz. Gasteiz. 21:00 ] Ira 29. JC Brooks & the Uptown Sound + The Ugly Beats. Kafe Antzokia. Bilbao. 21:30. 12/15 ] Ira 30. M-Clan + Steve Wynn + Ariel Rot + Elliot Murphy + Gari + JC Brooks & the Uptown Sound + The Grave Yatch Club + The Right Ones + Smile + Aurora Beltrán + The Whybirds + Mariano Casanova + Mi Hermana Corina. Landako Gunea . Durango. 18:00. 25 ( 40 euro bonoa) ] Ira 30. Cápsula + Wires Under Tension + Maha. Mariaren Bihotza Plaza.20:00. Doan. ] Ira 30. Vetusta Morla + Eladio y Los Seres Queridos. Santana 27. Bilbao 20:45. 21/25 ] Ira 30. Eric sardinas & Big Motor + Free & Fools. Jimmy Jazz. Gasteiz. 21:00 18/22 ] Ira 30. Marah + Two Mules and A Rainbow.Bilborock. Bilbao. 21:15. Doan ] Ira 30. Felix Slim. Residence. Bilbao. 22:00.


8

Erreportajea #81 Gazteberri •Iraila 2011

Aktibismo sortzailea

Krisian dagoen gizarte honetan gero eta jende gehiagok protesta egiteko arrazoiak ditu, baina hainbeste protesta

artean, zaila egiten da bakoitzaren mezua zabaltzea. Honen aurrean, kreaktibismo delako terminoa sortu da. Honekin, protesta egiteko modu berritzaile eta sortzaileak definitzen dira

Y

es Men Andy Bilchmaun eta Mike Bonannok osatzen duten bikote aktibista da. Ezagunak dira, beraiek dioten bezala, 'nortasun zuzenketak' egiteagatik, hots, enpresa handien bozeramaileen lekuan jartzen dira beraien mezua zabaltzeko. Horretarako, bigarren eskuko traje bat besterik ez dute behar. Yes Men bikotearen ibilbidea 1999an hasi zen, eta urte hauetan guztietan, besteak beste, OMC (Munduko Merkataritza Antolakundea), Dow Chemicals, McDonalds edota Exxonen izenean aritu dira beraien mezua faltsutuz. 'Nortasun zuzenketak' egitea ez da lan makala eta, sarritan, lan handia egin behar da: hitzaldietarako gonbidapenak, gezurrezko webguneak, egunkari faltsuak… Mike Bonannok horrela definitzen du bere jarduera “Ispilu desitzuratzaileek ezaugarririk beldurgarrienak nabarmentzen duten erara, guk gauza bera egiten dugu baina ideiekin. Hitzegiten dugun bitartean jendeak bere ideiak desitxuratuta ikustea ondo iruditzen zaigu. Gutxienez, horixe da egin nahi duguna, baina sarritan, irudi desitxuratu hori ere normala izaten zaio hainbat pertsonari”.

Sormen handia Yes Men bikotearen taldea 1999an hasi zen, eta beraien lehen ekintza Barbie panpinei GiJoe panpinen ahots moduloa jartzea izan zen. Oihartzun handia lortu zuten ere www.gwbush.com webgunearekin. Bertan, Bilchmaun eta Bonannok George W.

Bushen bizitza errepasatzen zuten eta baita honen aitonak naziekin zituen harremanak ere. Bushek webgune hau itxi nahi izan zuen eta komunikabideetan oihartzun handia izan zuen ekintza honek. Honek guztiak, noski, webgunearen bisitari kopurua biderkatu zuen. Yes Meneko kideak komunikabideetan kolatzeko gaitasun handia dute. Horrela, BBC katean azaldu ziren Dow Chemicals enpresaren bozeramaileak faltsutuz. Enpresa hau Indian izandako Bhopal hondamendiaren arduraduna da eta bertan hirurogeimila pertsona inguru hil ziren. Entzulego handi baten aurrean, enpresak bere ardura onartzen zuela adierazi zuten eta honek ere oihartzun handia

Yes Men bikote amerikarrak enpresa eta erakunde garrantzitsuenetako bozeramaileak faltsutu ditu bere mezua zabaltzeko

izan zuen mundu osoan zehar. Teknologia berrien erabilera ere balio izan die bere ekintzak aurrera eramateko. Hauen artean, azpimagarria da Munduko Merkataritza Antolakundearen webgunea faltsutu izana. Webgunea oso garatua ez izan arren (edonork ikus zezakeen faltsua zela) hainbat pertsonaje garrantzitsu benetazkotzat jo zuten. Yes Men bikotearen beste lan ildo bat htzaldietan oinarritzen da. Normalean, hitzaldiak neurrigabeak izaten ziren, baina jendeak benetazko bozeramaleen aurrean zeudenaren ustetan ez zuen ezer esaten. Beraiek onartzen duten bezla, “kezkatzekoa da munduko elite

Injustiziak salatzen dituzten mezu guztien gainetik gailentzeko ekintza sortzaileak garatzea ezinbestekoa bilakatu da

ekonomikoen aurrean hitzaldi bat ematea eta edozein astakeria esanda inork ezer esatea aurrean hitzegiten dagoen pertsona OMCekoa delako” Umorearen bidez Yes Men gure garaiko aktibistarik ezagunenak bilakatu dira. Bere ekintzetan sormena, inteligentzia, politika eta kritika soziala nahasten dira.

Greenpeace ildo berean Protesta ekintzak egiteagatik ezaguna den erakunde bat bada hori, zalantzarik gabe, Greenpeace dugu. Ingurugiroan lan egiten duen erakundea izan arren, Greenpeacek bestelako injustizia sozialen kontra ere protesta egiten du. Inguruaren kasuan, Greenpeacen ustez egoera larria da, planetaren honadamendian erakunde desberdinek ez baitiote bere ardurari aurre egiten. Aldaketa klimatikoaren kasuan, adibidez, gizadiak duen erronkarik garrantzitsuenetako izan arren, inork ez dio arazoari behar bezala eusten. Erakundeek bere ardurari aurre egiten ez dioten heinean, Greenpeacek gaizki egiten diren politiken aurrean protesta sortzaileak burutzen ditu. Greenpeacetik adierazten dutenez, aktibismoa da, zoritxarrez, azken errekurtsoa, eta horrek adierazten du, aurreko bide legal guztiek kale egin dutela. Hainbat gai salatzeko daudenez, eta haibat 'salatzaile' daudenez, sarritan zarata nagusitzen da, eta, horregatik, ekintza sortzaileak burutzea beharrezkoa egiten da.


Erreportajea #81 Gazteberri • Iraila 2011

Silvia Carballo,

9

Donostiako Udala

Greenpeacek Donostiako Miramar Jauregian burututako protestaren une bat

Mike Bonnano,

Yes Men

Aktibismo sortzailerako jarrera gaztetatik

I

gor Vamos 1968ko apirilaren 15ean jaio zen. Igor Vamos izena aipatzean, inork gutxik jakingo du zein den, izan ere, Igor ezaguna egin da Mike Bonanno ezizenaren bidez. Bonnano nazioartean ezaguna den multimedia artista da, baina batez ere, The Yes Men talde aktibistaren sortzailea izateagatik da ospetsua. Bonnanoren aktibismorako jarrera gaztetatik datorkio. Portlanden, unibertsitatean zegoenean, hainbat kaleetako izenen kartelak kendu eta hauen ordez ‘Malcolm X kalea’ zioten kartelak jarri zituen. Lehenago, George W. Bush presidente ordea izandako Dan Quayle politikariaren bisita batean bere lagunak txuri, gorri eta urdin botaka egitea lortu zuen. Bonnanoren ekintzarik ezagunena, agian Barbie panpinekin egindako ekintza da. Hauetako hainbat panpina erosi eta GiJoe panpinen ahots moduloa jarri ondoren dendetara bueltatu zituen hala sal zitezen. Ekintza honek oihartzun handia izan zuen komunikabideetan eta marrazki bizidunetako Simpson seriean ere islatu zen. Serie honi esker oso ezagu-

na egin zen Mike Bonnano eta horrela, Bichlbaum hacker ezaguna berarekin harremanetan jarri eta Yes Men taldea eratu zuten. Bere sormen lana egiteaz gain, Bonnanok Izotz Hockeya gustoko omen du. New Yorken bizi eta lan egiten du: Ressenlaer Institutu Politeknikoko Multimedia arteko irakaslea da. Ezkonduta dago eta bi semealaba ditu.

“Originala eta sortzailea izateak zure mezua hedatzen laguntzen du” Zein nolako abantailak lortzen ditu erakunde batek protesta ekintza kreatibo baten bidez? Abantailarik nagusiena, nabarmentzeko ematen duen aukera da. Zure mezua entzun arazi ahal duzu ekintza sortzaile hauen bidez, betiko ekintzak errepikatuz, mezua nabarmentzen ez delako. Hitzaldi bat antolatzen baduzu, normalean jende gutxi azaltzen da ordu berean beste dozena bat hitzaldi daudelako; eta horrela oso zaila da zure mezua hedatzea. Sortzailea, berritzailea eta originala izateak zarata mediatiko guztiaren gainean gailentzea ahalbidetzen du zure mezua entzun dadin. Beharrezkoa al da gezur bat esatea egi handiago bat gizarteratzeko? Hori da, adibidez, Yes Men taldearen filosofia. Oso gauza bitxia da eta hausnarketa sakon bat behar du. Nik ez nuke esango Yes Men taldeak egiten duena gezurra esatea denik. Antzerkiarekin zerikusi handiagoa duela esango nuke nik. Gainera, Yes Men taldearen ekintzen amaieran, egia beti azaltzen da. Enpresa handien eta estatuen kasuan, berriz, gezurra iraunkorra da. Sarritan, GKEetan onegiak gara, beti modu zuzenean jokatzen dugu eta horrela, guxitan ezer

lortzen dugu. Zein aukera ematen dute gizarte sareek horrelako ekintza sortzaileak garatu ahal izateko? Nire ustez oso aukera interesgarria suposatzen dute. Sarritan, horrelako ekintza original bat burutu ahal izateko bolondresak behar dituzu, eta gizarte sareek, jende hori guztia lortzeko aukera ematen dute. Era berean, gizarte sareak gero eta gehiago erabiltzen dira eta jendea batzeko eta sareak sortzeko erabilgarri diren heinean positibotzat jo behar dira. ¿Legearen kontra joaten diren ekintzetan oihartzun handiago lortzen da? Ez dakit legez kanpoko ekintzek oihartzun handiagoa izaten duten ala ez, baina poliziak atxilotu edo jipoitzen bazaitu, zuk hori guztia erabiltzen jarraitu ahal duzu zure mezua barreiatzeko. Adibidez, Greenpeace Kopenhagen egindako ekintza dela eta, gehien ikusi dena Uralde eta gartzelaren gaia izan da. Ez dut uste espreski legez kanpoko ekintzak burutu behar direnik. Ekintza baketsuak buru daitezke, inori kalte egin gabe eta hala ere legez kanpokoak izatea. Ekintzak baketsuak diren heinean eta inor kaltetzen ez den heinean positiboak dira.


10

Sexua #81 Gazteberri •Iraila 2011

Etimologia

Harreman sexualetarako kotxerik onenak

ZEIN DA ‘GAY’ HITZAREN JATORRIA? Gay terminoa anglizismo bat da eta probentzako ‘gai’ hitzatik dator (alai eta pikaro esanahia du). Hitz hau ingelesak erabiltzen hasi ziren jada XVI. mendean maritxu-itxura zuten frantziarretaz barre egiteko.

Urtero, Hearst Magazine Españak harreman sexualak izateko zein den kotxerik egokiena argitaratzen du. Horretarako, kotxe desberdinek dituzten ezaugarri objektiboetan oinarritzen dira: Tamaina, barruko ezaugarriak... Harrigarria bada ere, aurtengo sailkapeneko lehen postuan Suzuki

Swift auto txikia azaltzen da, eta bigarren postuan, berriz, beste kotxe txiki bat: Kia Picanto. Brontzezko domina ere auto txiki batentzat da, kasu honetan, Renault Twingo modeloarentzat.

Hipersexualitatea MITOA ALA EGIA? Hainbat pertsonek, bikoteko bizitza eraldatuta izaten dute bere libidoa oso altua delako. Hori dela eta, ezin dute bere sexu nahia pertsona bakar batekin asetu. Sexuarekiko menpekotasuna gauza arriskutsua bilaka daiteke, sexua izateko gura kontrolaezina bilaka daitekeelako eta egoera deserosoetara eraman dezakeelako.

Sexting: sexurako moda berria S

exu munduan hainbat hitz 'berezi' azaltzen ohi dira, eta honen adibide garbia 'sexting'a dugu. Hau 'sex' eta 'texting' (sakeleko telefonoen bidez mezu idatziak bidali) terminoen baturatik eratorria da. Imagina dezakezuenez, sextinga eduki sexuala duen SMS bat bidaltzean oinarritzen da, bai idatzizkoa edota argazkien bidez. Adituek diotenez, oso praktika kitzikagarria da, sexu gura pizten duelako eta bikoteen bizitza sexualean aldaera bat suposatzen duelako.

Jatorria Sextingak arrakasta handia du nerabeen artean, eta hainbat kasutan, arazo bat baino gehiago sortzen du. Arreta handiz egin beharreko praktika d a ,

mezuak nahi ez den pertsonen eskuetan eror baitaitezke. Jolas antzera has daitekeena arazoa bilaka daiteke oso praktika 'arriskutsua' delako. Sarritan arrisku hau ez da nabaria, eta again, horregatik da hain arrakastatsua nerabeen artean. Era berean, hainbat pertsonaia famatuek praktika hau egiten dutela onartzeak ere bultzada handia eman dio. Sextingaren jatorria garbia ez bada ere, kasurik esanguratsuenak aktore eta abeslarien artean eman dira: Rihanna, Miley Cirus (Hanna

Montana), Blake Lively (Gossip Girls)… Azken kasu ospetsu bat Tony Parker NBAko jokalari eta bere emazte Eva Longoriarena izan da. Antza denez Parkerek sextinga egiten zuen beste emakume batekin eta hori del aeta Longoria harremana hautsi zuen.

Oso arrikutsua Teknologia berriekin ziurtasuna ez dago bermatuta eta testuak edota irudiak edozeinen eskuetan amai daitezke. Adin gutxiekoen kasuan, are gehiago, babes gutxi-

ago baitute. Horrelako materiala 'galdu'z gero, arazoak biderka daitezke: txantaiak, hertsapenak, jendarteratzea… Praktika honek duen arriskuaren adibiderik garbiena Paige Duke-n kasua dugu. Paigek, hemezortzi urte zituenean, argazki esplizitu batzuk bidali zizkion momentuan bere mutil laguna zenari. Sei urte beranduago, Paigek Miss lehiaketa bat irabazi zuen, baina orduan jada bere mutila ez zenak argazkiak interneten bidez zabaldu eta lehiaketa ezezik, lana ere galdu zuen Paige Dukek.

Orgasmoa lortzeko jarrera samurrenak

H

ainbat bikoteentzat harreman sexualak misiolari jarrerara mugatzen dira eta aldaera bakarra gainean jartzen den bikotekidea aldatzea da. Misiolariarena jarrera ohikoena bada ere, horretara mugatuz koitoak ematen dituen hainbat sentsazio bizitzeke gera daitezke, besteak beste, emakumearen orgasmoa errazten duten beste hainbat jarrera daudelako. Oro har, klitorisa kitzikatzen duen edozein jarrera egokia izango da orgasmora iristeko. Azken finean, emakume gehienek klitoris-orgasmoak izaten dituzte, eta ondorioz, gorputz zati hau kitzikatzea funtsezkoa izando da ahalik eta plazer gehien lortzeko. Hona hemen zenbait postura egoki: ] Saiheska: Bi bikotekideak sahieska etzanda eta gizonezkoa emakumearen sorbaldaren atzekaldean dagoenean klitorisaren kitzikapena erraztu egiten da barneratzea egon ez arren. ] Mahai gainean: Emakumezkoa mahai gainean etzanda eta gizonezkoa zutik. Emakumeak hankak gizonaren soingainean jarri behar ditu. ] Walcher jarrera: Emakumea ohean etzanda ipurdia honen ertzan jarrita duelarik. Gizonezkoa kanpoan, belaunikoz hankatartean.


Aisialdia

11

LA PIEL QUE HABITO

LA DEUDA

ARRIYA (LA PIEDRA)

#81 Gazteberri • Iraila 2011

Ledgard zirujau plastikoaren emaztea auto istripu batean hil da erreta. Hori dela eta, Ledgard bere emaztea salbatu ahal izango zukeen azal sintetiko bat sortzen saiatuko da, baina horretarako debekatuta dagoen ate bat igaro beharko du: gizakiekin esperimentatu.

Iñigo Aranbarri

SUSA

ELKAR

ELKAR

Bolada txarra darama Mikel Izuk: andreak utzi zuen, lanean ez da agertzen... Anaiaren etxean behatz moztu eta odoldu bat aurkitzen duenean hasiko dira gauzak are gehiago okertzen._Saltsa loditzeko, beste hainbat osagai: Andaluziatik datorren neska pinpirin bat, senar jeloskor bat, naziak eta juduak, drogatrafikoan sartutako ukrainarrak..._

COMETAS POR EL CIELO

Euskal Herria geltoki eta Paris helmuga duen Marrakexeko urketari gaztearen bidaia iniziatikoa; politikak_eta gerrak elkarrengandik bereizi eta urrundu zituen anaia bikien tragedia; garai bateko amets iraultzaileak udan etxean umezurtz bat hartuz konpentsatzen dituen familia; maite duen horri zenbateraino hurbildu, noiz urrundu, dabilenaren zalantzak...

I´M WITH YOU

BLACK & WHITE AMERICA

Gaztetako oroitzapenak eta gertakariak ekarri ditu akordura Nereak, orain dela hamabost urtekoak... Zamaontzi bat agertu zen Abrako badian, kapitainak eta armadoreek abandonatua. Barruan hamalau marinel, etxetik oso urrun, SOS aldarrika, hilabetetako soldatak kobratu gabe, bertoko jendeak emandakotik bizi behar izan zutenak.

Alberto Ladrón

1965an Israelgo zerbitzu sekretuetako hiru agente gaztek guda hiltzaile nazi bat bahitu eta akatzen dute misio sekretu baten barruan. Baina bere sorpresarako, hogeitahamar urte beranduago, ustez hilik zegoen hiltzailea oraindik ere bizirik dagoela jakingo dute.

ZER BARKATURIK EZ

Euskal Herriko herri batean bi familia apostu baten barruan aurkituko dira. Horrek bere bizitza osoa baldintzatuko du eta hiru gazteen bizitzak elkar lotuko dira beraien bizitza eremediorik gabe aurrera egiten duela ikusten dutelarik.

Xabier Artola

ESP. 111 Min. ZUZENDARIA: Pedro Almodóvar. AKTOREAK: Antonio Banderas, Elena Anaya, Marisa Paredes, Blanca Suárez, Fernando Cayo, Bárbara Lennie, Eduard Fernández.

ARGI-ITZALEN NEURRIA

AEB. 11 MI N. ZUZENDARIA: John Madden. AKTOREAK: Assaf Bernstein, Jane Goldman, Ido Rosenblum, Peter Straughan, Matthew Vaughn.

ZAMAONTZIA

ESP. 100 Min. ZUZENDARIA: Alberto Gorritiberea. AKTOREAK: Ramón Agirre, Sara Casasnovas, Begoña Maestre, Kandido Uranga.

Lenny Kravitz

Red Hot Chilli Peppers

La Oreja de Van Gogh

Hauxe da Lenny Kravitzen bederatzigarren diska eta bakarlariak berak definitu duen bezala oso diska ‘eskizofrenikoa’ da. Bertan, jazz eta R&B doinuak aurki daitezke, baina baita rocka edo funk-a ere. Diska hamasei abestiz osatuta dago eta Bahamas eta Parisen grabatua izan da. Diska honen lehen singlea ‘Stand’ izenburua du eta Jay Z raperoaren laguntza eta eragina izan du. Era berean, Kravitzek diska baikorra dela dio.

Zalantzarik gabe hauxe dugu urte honetan gehien espero zen disketako bat. Lau urte luzetako ixilunearen ondoren eta John Frusciante gitar-jolea gabe talde kaliforniarra bueltan da diska honekin eta ‘The Adventures of Rain Dance Maggie’ singlearekin. Era berean, diskan oso abesti onak aurki daitezkeela aurreratu du kritikak, besteak beste ‘Monarchy of roses’ edota ‘Happiness loves company’. Gainera diska honetan erritmo berriak azaltzen dira.

Leyre Martínez taldean sartu zenetik talde donostiarrak grabatzen duen bigarren diska da hau, baina jada taldearen seigarren estudioko diska da. Diska honetako lehen singlea ‘La niña que llora en tus fiestas’ da. Zuzendari aldaketarekin bat, diska berri honetan talde donostiarra inoiz baino indartsuago dator, azkarrago. Aipatu lehen single horretaz gain, diskan beste hamar abesti berri aurkitzen dira. Diska Gironan grabatua izan da.


12

Zientzia #81 Gazteberri •Iraila 2011

BIOTEKNOLOGIA. EE.BBko laborategi batean katu fluoreszenteak lortu dituzte. Katu hauek ilunpean ikus daitezke, baina gainera, HIESatik babesten dituen gen bat ere badute. Katuek ere HIESaren antzeko gaixotasun bat pairatzen dute, baina genetikoki eraldatutako katu hauek ezin dute gaixotasun hau harrapatu. Laborategian, bi birusen artean diren antzekotasunak ikusita, gizakiengan ere erabilgarri izan daitekeelakoan dira.

Eguzkiak gure eremu magnetikoa alda dezake

Motorrik txikiena ile baten diametroa baino txikiagoa da

Eguzkian izandako eztanda batek lokabetutako material

E

harizpi bat Lurraren kontra talka egin dezake

E

guzkian izandako erupzio batek lurraren eremu magnetikoa alda dezakeela ohar arazi du NASAk. Aipatu erupzioaren ondorioz, eguzkitik material harizpi bat lokabetu da eta lurreruntz dator. Eguzkian ematen diren erupzioak hiru mailatan sailkatzen dira intentsitatearen arabera: X (handienak) M (Ertainak) eta C (txikiak). Azken egunetan ikusitako hau X motakoa da, X.2.1, hain zuzen. Material harizpi hauek espaziotik bidaiatzen duten eguzki plasma hodeitzarrak dira eta 5.000.000 kilometro orduko abiadura har dezakete. Horrelako hodei batek Lurraren kontra talka

egingo balu gure komunikazio sistema gehienak hankaz gora geratuko lirateke: Irrati seinaleak, GPSak, energia sareak... NASAk egindako kalkuluen arabera, kasu honetan abiadura ez da milio bat kilometro orduko baino askoz azkarragoa eta, zorionez, Lurraren kontra joz gero, kalteak ez lirateke hain larriak izango.

Gero eta ekaitz gehiago NASAk aditzera eman duenez, gero eta ugariagoak dira eguzkian ematen ari diren ekaitzak. Adituen ustez, honek ziklo aldaketa bat adieraz dezake, izan ere, azken zikloan eguzka hamaika urtez egonaldi fase batean izan da.

Gizakiaren lehen arbasoak

D

uela urtebete eskas, Science aldizkari ospetsuak aurkikuntza paleontologiko harrigarri baten berri eman zuen. Ikerlari batzuek Austrolapithecus sediba izeneko hominido bat aurkitu zuten Afrikan. Egindako kalkuluen arabera, hominido hau duela bi milioi urte bizi zen, eta honek gure jatorriaren inguruko argibide berriak ematen zituen. Witwatersrand Unibertsitateko ikerlariek bi gorpu aurkitu zituzten kobazulo batean, bata 10-13 urte bitarteko gizon batena eta bestea 30 urte inguruko emakume batena. Urtebete beranduago, bi izaki hauen anatomiaren inguruko datu gehiago plazaratu dira. Guztira, 80 ikerlari izan dira bi gorpuak aztertzen. Datu hauen arabera, hominido hauek gaur egun ditugun zenbait ezaugarri

bazituztela antzeman daiteke: pelbisa garatua, hankabikoak ziren, eta eskuak tresnak lantzeko aski garatuak zituzten.

Oso burmuin txikia Austrolapithecus sedibak oso burmuin txikia zuen, 420 zentimetro kubiko ingurukoa. Zientzilariek burmuin hau arabisagar baten tamainarekin konparatu dute. Burmuin hau, gutxigatik txinpanzeena baino handiagoa da, baina gure burmuinaren tamaina baino lau aldiz txikiagoa da. Datu honek zenbait teoria zalantzan jartzen ditu. Izan ere, gizakien burmuina gradualki handituz joan zela uste izan da orain arte, baina hain tamaina alde handiak azaltzeko zaila egiten da garapen konstant baten teoria mantentzea.

NASAren satelite batek lurraren kontra joko du Inpaktuaren kokapena zehazteke dago

N

ASAren UARS (Upper Atmosphere Research Satellite) sateliteak hil honen amaieran edo urriaren hasieran lurraren kontra joko du kontrolik gabe bere bizitza zientifikoa amaitu eta sei urte igaro ondoren. Kolpearen kokapena zehazteke badago ere, NASAk aditzera eman duenez, inpaktuaren ondorioak mugatuak izango dira, satelitearen zati gehienah atmosferan sartzerakoan desintegratuko baitira. UARS satelitea 1991an bidalia izan zen espaziora Discoveryren bidez eta bere funtzioa unibertsoaren limiteak eta ozono geruzan diren kalteak aztertzea izan da. Satelite honen misioa hamabost urtez luzatu zen, baina jada 2005 urtetik geroztik bere funtzioak amaitu eta lurreruntz gerturatzen joan da. Kalteak sortzeko arriskua oso txikia omen da. Hau ez da gizakiak satelite bat espaziora bidaltzea lortu zuenetik eroriko den lehen satelitea eta urte hauetan guztietan eroritako sateliteek ez dute kalte handirik sortu.

Kepler ontziak planeta berria aurkitu du Lurretik 650 argi-urtetara aurkitzen da

K

epler espaziontziaren zeregina bizigarri izan daitezkeen planetak aurkitzea da. Bilaketa honetan, Keplerek planeta ezezagun bat aurkitu du, baina gainera, planeta honek bere orbitan azaltzen dituen gorabeherak direla eta, bigarren planeta ikustezin baten eraginpean dagoela uste dute adituek. Planeta ezezaguna eta ikustezina Kepler 19 izeneko izarraren inguruan orbitatzen dute. Izar hau gure planetatik 650 argi-urtetara aurkitzen da. Lyra izeneko konstelazioan. Izar hau irailan zehar modu errazean ikus daiteke. Keplerek planetak bilatzeko duen sistema oso erraza da. Izar bat 'begiratzen' jarri eta honen argiaren indarra jaisten bada horrek adierazi ahal du planeta bat bere aurretik pasa dela. Intentsitate aldaketaren arabera planeta horren tamaina ere kalkulatzeko gai da Kepler. Aurkitu duen planeta berriaren kasuan, bere tamaina Lurraren bikoitza izan daitekeela kalkulatzen da.

statu Batuetako Tufts Unibertsitateko ikerlariek molekula bakarrean oinarritzen den motor bat garatzeko gai izan dira. Gailuaren diametroa nanometro bakarrekoa da, eta ile bakar baten diametroa, berriz, 60.000 nanometrokoa da. Ikerlarien ustetan, aurkikuntza honek erabilpen desberdinak izan ditzake medikuntzan edta ingeniaritzan. Aurreko motorrik txikiena 200 nanometroko diametroa zuen. Tufts Unibertsitateko ikerlariek bere lorpena errekorren Guinness liburuan islatu nahi dute. Azken urteetan, aurrerapen handiak eman dira motore molekularren esparruan, batez ere, erreakzio kimiko edota argiaren bidez elikatzen zirenak. Motore berri hau, berriz, elektrizitatearekin elikatzen da. Gezurra badirudi ere, ikerlari hauek molekula bakarra elektrizitatearekin elikatzea lortu dute.

Nanoeskalan lan egiteko zailtasunak Nanoeskalan lan egiteko oso tresneria berezia behar da. Kasu honetan, molekulak ikusteko elektroiak erabiltzen dituen mikroskopio berezia erabili behar izan dute. Ikerketan, metilo butilo sulfuroko molekula bat erabili da kuprezko xala batean oinarrituta, eta elektrizitatea pasatzeko metalezko punta bat erabili da. Molekula honek sufrea du eta karbono eta hidrogeno atomoak irradiatzen ditu, beso antzeko batzuk sortuz. Atomo hauek libreki mugitzen ziren kuprezko xafla eta sufrearen artean. Ikerlariek, tenperatura kontrolatuz atomo hauen errotazioa kontrola zezaketela ohartu ziren. Horrela -268ÂşCetara, motore honen funtzionamendu egokiena lortzen da. tenperaturarena arazo bat da motore molekular hauek erabili hala izateko, eta horregatik, bestelako tenperaturetan erabilgarri izateko formulak ikertzen ari dira.


Euskara #81 Gazteberri • Iraila 2011

13

Kasu berezia baina ez bakarra Pasa den uztailaren 12 eta 13 bitartean, UPV/EHUko Uda ikastaroen barruan eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak antolatuta, euskarak historian zehar beste hizkuntzekin izan dituen harremanak aztertu ziren

E

uskara bizirik darraiten hizkuntza zaharrenetariko bat da. Sarritan, euskararen iraupena bere isolamendu geografikoaren ondoriotzat hartu da, baina ideia hau ez da guztiz zuzena. Izan ere, euskal hiztunek era askotako harremanak izan dituzte historian zehar beste hizkuntzak hitzegiten zituzten bestelako komunitateetako kideekin. Harreman honen ondorioz, euskarak beste hizkuntza hauen guztien hainbat ezaugarri bereganatu ditu. Ikastaroaren hasieran, Javier Velazak aintzinako euskararen inguruko aztarnak oso garbiak ez direla azaldu zuen. Erromatarren garai aurreko testigantza idatzien faltan, adituak

Ivan Igartua,

toponimian oinarritu dira halabeharrez. Erromatarren garaian, berriz, idatzizko lehen testigantzak azaltzen dira, batipat, hilobi-inskripzioak. Hauetan oinarrituta, Velazak euskarak, batez ere, iberiar eta zeltiberiar hizkuntzekin harremanetan izan zela ondorioztatu zuen. María Teresa Echeniquek, berriz, europar gunearen erromanizazioa eta gero iraun duen hizkuntza bakarra euskara dela adierazi zuen. Euskara gune geografiko zehatzean garatu zen, baina bere inguruan, eta latinaren itzalean, beste hainbat hizkuntza garatu ziren: gaztelera, gaskoia, okzitaniera... Echeniqueren aburuz, euskara, egitura politiko

Eusko Jaurlaritza

“Euskarak adaptaziorako gaitasun handia izan du” Ikastaroan ikusi ahal izan den bezala, euskarak, historian zehar, harremana izan du beste hizkuntzekin. Beraz, euskararen iraunbizipenak ez du, uste zen bezala, bere isolamenduarekin zerikusirik? Neurri batean bai. Bi isolamendu mota bereizi beharko lirateke. Alde batetik, isolamendu genetikoa, hots, ahaiderik ez izatea, eta bestetik, isolamendu geografikoa. Garbi dago euskara ez dela geografikoki isolaturik egon eta harremanak izan dituela bestelako hizkuntzekin. Harreman hauen guztien ondorioz, euskarak zenbait ekarpen jaso ditu, bai maila lexikoan, onomastikan, toponimian… Hainbat urtez mantendu ahal izateak euskarak adaptaziorako izan duen gaitasunaren ondorioa izan dela esan daiteke, baina hainbat faktoreren ondorioa da ere. Historikoki, euskara ‘boteretsuago’ diren hizkuntzekin izan da harremanetan. Testuinguru horretan, nola lortu du hainbeste mendez mantentzea? Euskara salbuespen bat da Iberiar penintsulan, baina euskara bezalako salbuespenak badira munduko beste hainbat lekutan. Munduan ehun bat hizkuntza isolatu ezagutzen dira eta guztiak antzeko egoeratan bizi izan dira, hots, hizkuntza indartsuen artean bizi izan dira. Era berean, egia da antzeko testuinguruan bizi izan diren beste hainbat hizkuntza ere desagertu egin direla. Harreman batean hartu-emanak izaten dira. Euskararen kasuan, euskarak gehiago jaso du eman baino? Euskarak asko jaso du baina eman ere eman du. Gaur egun adibide garbiak ditugu bai gaztelanian zein gaskoieran, baina ziurrenik, aurreko hainbat hizkuntzetan ere eragina izan du, hizkuntza erromantzeetan etab… Dena den, egia da euskarak gehiago jaso izan duela eman baino, batez ere lexiko mailan. Hor dira, adibidez, euskarak gaur egun dituen hitzen erdia baino gehiago latin edota erromantzetik datozela dioten teoriak.

guztietatik at, hainbat urtez komunikazio gune izan zela pentsa daiteke. Jean-Baptiste Coyosek euskara eta gaskoieraren arteko harremanen inguruan aritu zen, bereziki, zubereraren eta Biarnoko gaskoieraren artekoak. Coyosek azaldutakoaren arabera, hizkuntza hauen arteko harremanak bi norabideetan gauzatu ziren: zubererak hainbat hitz mailegatu zituen eta zubererak ere, bere eragina izan zuen gaskoieran, nahiz eta eragin honen inguruan azterketa handirik ez izan. Testigantza idatziaren faltan, sarritan toponimia erabili izan da euskaren historiaren berri izateko.

Mikel Belaskoren aburuz toponimoek bi altxor gordetzen dituzte: sortu zen hizkuntzarena eta deskribatzen duen paisaiarena. Belaskok Nafarroako hainbat toponimo azaldu zituen euskararen eragina azaltzeko. Gidor Bilbaok, arrantzale euskaldunek, XVII. eta XVIII. mendeetan

Kanada eta Islandiako lurretara iristean hango biztanleekin erabilitako komunikazio sistemak aztertu zituen: basque-pidgin izenarekin ezagutzen direnak hain zuzen ere. Bilbaok honen inguruko informazioaren iturriak azaldu eta datuen fidagarritasuna zalantzan jarri behar dela azaldu zuen.


14

Teknologia Berriak #81 Gazteberri •Iraila 2011

Twitter: 100 milioi erabiltzaile EGUNEAN. Twitter-eko bozeramaileek aditzera eman dutenez, munduan 200 miloi pertsona inguruk izena eman du Twitter-en, baina egunean, soilik, hauetako erdia baino ez omen da konektatzen.Twitter mundi osoko biztanleek erabiltzen dute, guztira 193 herrialde desberdinetako erabiltzaileak daudelarik. Hamazazpi hizkuntz desberdinetan lor erabil daiteke.

Xbox PS3 aurretik salmentetan PS3ren ekoizlea den Sony enpresa erraldoiak aitortu duenez, Microsoftek ekoizten duen Xbox gailua merkatuko liderra da. Japoniarrek egindako kalkuluaren arabera, saltzen den PS3 bakoitzeko 1,6 Xbox 360 saltzen dira. Sonyko bozeramaileen us-

tez, momentu honetan Microsoftek abantaila handia du 'hardware' esparruan, baina 'sofware'an, berriz, PlayStation3 nagusi izango litzateke, bi plataformetarako diren jokoetan PS3ko jokoan gehiago saltzen baitira, hala nola, 'Mortal Kombat', 'Portal 2', 'NBA 2K11', 'L.A. Noire', 'The Consults Car' edota 'Dante's Inferno' jokoetan bezala.

Domeinu luzapen berriak 2013rako prest Jada domeinu berria lortzeko 140 eskaera daude, baina 500era iristiko direla espero da

I

zen eta Zenbakien Esleipenerako Internet Erakundeak (ICANN) onartu behar dituen Internet domeinuen izen generiko berriak, luzapen geografikoak barne, ez dira 2013. urtearen erdialderaino prest izango. Hil honetan, ikuskari aritu nahi duten enpresak aurkezteko epea amaitzen da. Ikuskari hauek, domeinuren bat aurkeztu duten enpresa edota erakundeen izen ona ziurtatzea izango da. Domeinu berri bat abian jarri nahi duten enpresa zein erakundeek 135.700 euro ordaindu beharko dute prozesuaren gastu guztiak ordaintzeko. Gainera, urtero, 18.000 euro inguruko kuota ere ordaindu beharko dute mantenimendu gastuak direla eta. Adituen esanetan, kopuru altu hauek Internet sarearenen egonkortasuna bermatzeko eskatzen dira, bestela, domeinu berriak egun batetik bestera desagertzeko arriskua baitago. Talde desberdinek domeinu generiko berriak eskatzeko epea datorren urtarrialren 12an zabaldu eta 3 hilabete beranduago itxiko da.

Epeak Hala ere, domeinu berrien inguruko lehen erabakiak, azkarren, azaroak aldera izango dira, eta 2013ko erdialdera edo, domeinu horiekin helbideak erosteko aukera izango da. Prozesu osoa aha-

81.282 miloi eurotako galerak urtero ziberdelituen ondorioz

S

lik eta seguruena izatea bilatzen da, gora beherarik gabekoa. Momentuz, jada badira 140 hautagai domeinu berria lortzeko, gehienak, leku geografikoetara lotuta. Dena den, adituen ustetan, kopurua hau 500era irits daiteke. Gaur egun, 22 domeinu luzapen daude, ezagunenak .com, .net, eta .info direlarik. Estatu bakoitzeko, domeinu berezi bat izaten da (.es, .uk, de, .fr...) Orain, berriz, .eus, .cat, .madrid, .bcn eta

antzekoak posible izango dira. Era berean, hainbat enpresa handik ere bere domeinu propioa izateko aukera izango du (.cocacola, .sony etab...) Domeinuetarako beste aukera bat izen orokorrena izango da: .sport, .phone, .music etab... Domeinua lortzeko, esan bezala, eskatzaileek auditoria zorrotzak jarraitu behar izango dituzte, eta onartuak izanez gero, aipatu kopuruak ordaindu.

ZURE IRAGARKIA HEMEN gazteberri@unionline.info 902153171 665690590 171

.eus Domeinu honekin, euskara eta euskal kultura interneten kokatu nahi da

ymantec segurtasun enpresak argira atera duen ikerketa baten arabera, mundu osoan urtero egiten diren ziberdelituen eraginez 81.282 milioi euroko galerak izaten dira. Kopuru honen garantizas jabetzeko, kontutan izan behar dugu haxix, kokaina eta heroina merkatuek batera ez direla kopuru horretara iristen. Symantec segurtasun esparruan lan egiten duen enpresarik garrantzitsuenetariko bat da eta besteak beste, Norton antibirus ezagunaren ekoizlea da. Enpresa honen esanetan, urtero 431 milioi pertsona dira ziberdelituren baten biktima. Berriz ere, Internet da gaizkileentzako tresnarik eraginkorrena eta, horrela, konektatuta dauden pertsonen hiru laurden inguruk erasoren bat izan du. Kopurua hau aztertuta, segundero hamalau eraso ematen direla ikus daiteke, eta beraz, milioi bat pertsona baino gehiago egunero. Symantecek egindako ikerketa beraren arabera, eraso gehien jasaten dituzten pertsonak 18 eta 31 urte bitarteko gizonezkoak dira eta sakeleko telefoneen bidez konektatzen dira.


Denbora pasak #81 Gazteberri • Iraila 2011

15

Txisteak ] Emakume bat loteria txartel bat erostera joan da, baina ez daki zein zenbaki erosi. Orduan, saltzailearengana abiatu eta horrela galdetu dio: - Barkatu, loteria txartel bat erosi nahi nuke, baina ez dakit bost zenbakiak nola aukeratu. Lagundu ahal didazu? - Bai, noski! -Erantzun du saltzaileak- Tira, adibidez, esaidazu zenbat aldiz atera zaren Europatik? - Ehh‌ Lau aldiz. - Ongi da. Beraz, lehenengo zenbakia 4 izango da. Orain, esaidazu zenbat seme-alaba dituzun. - Bi seme.

Irabaz ezazu diska bat

SUDOKU

Bete itzazu sudoku honetan utzitako hutsuneak era zuzenean eta bidali erantzuna zure datu pertsonalekin honako helbide honetara: Gazteberri Aldizkaria. Iparragirre kalea 17. 1.Esk. 48009. Bilbo. Asmatzaile guztien artean DISKA bat zozketatuko dugu.

- Ongi. Orduan, bigarren zenbakia 2 izango da. Eta zenbat liburu irakurri dituzu aurten? - Guztira bost liburu. - Beraz, hirugarren zenbakia 5 izango da. Orain, esaidazu, hilean zenbat aldiz oheratzen zara zure senarrarekin? - Baina! Hori oso galdera pertsonala da! - Loteria irabazi nahi duzu, bai ala ez? - Ongi da. Bitan, hilean bitan. - Ok, eta orain gure artean konfidantza dagoela ikusirik, zenbat aldiz engainatu duzu zure senarra? - Baina! Barkatu baina zein emakume mota naizela uste duzu? - Ongi da, barkatu. Zure erantzuna ikusita 0 jarriko dut. Beraz, behar duzun zenbakia honakoa da: 42520. Emakumeak zenbaki hori duen txartela erosi eta etxera joan da.

Aurreko irabazlea

Hurrengo egunean egunkaria hartu eta ea loteria asmatu duen begiratzen du. Bere sorpresarako, zenbaki sariduna honakoa da: 42527.

Ane Lasa (Irun)

Orduan emakumeak oihukatzen du: - Kaka zaharra! Hau gezurti izateagatik pasa zait! ] Gimnasio batean 70 urte inguru dituen gizon bat sartu da eta horrela galdetu dio bertan den begiraleetako bati: - Barkatu, baina zein makina erabili beharko nuke 30 urtetako neska liluragarri bat bihotzean ukitzeko?

EGUNEROKO ERRUTINA:

Begiraleak goitik behera begiratzen du gizona eta horrela erantzuten dio:

pizten zuen, baso bat esne edaten zuen eta oheratzen zen. Egun batean, argia piztea ahaztu eta esnea

- Kutxazain bat.

edan ondoren oheratzen da. Hurrengo goizean, esnatu eta egunkaria irakurri eta gero bere buruaz

] Mediku batek, hainbat urtez, orain 75 urte dituen emakume baten ardura izan du, bain medikuak baja hartu eta ordezko bat jarri dute

beste egitea erabakitzen du. Zergatik?

anbulategian. Emakumea hileroko errebisioa egitera joan da eta

HILTZAILEA:

mediku berriarekin aurkitu da. Honek, aurreko medikuak errezetatu-

Gizkile batek oso biztanle gutxi dituen herri batean erahilketa bat egiten du. Ihes doala, herriko etxe

tako pilula guztiak ateratzeko eskatu dio, eta bere sorpresarako, pilula

bateko lehioan pertsona bat dagoela ohartu da. Lekukorik ezin duenez utzi, etxe horretara joan eta

guztien artean pilula antisorgailuak ere badirela ikusi du. Harrituta,

lehioan zen pertsona ere hiltzen du. Hau lurrera erortzean liburutegiaren kontra jo eta liburu bat bota du. Liburua ikustean hiltzailea bigarren erahilketa horretaz damutzen da. Zergatik?

horrela galdetu dio: - Barkatu andere, baina ba al dakizu hauek pilula artisorgailuak direla? - Bai mediku jauna, gauean hobeto lo egiteko erabiltzen ditut. - Baina, emakume, ziurtatu ahal dizut pilula hauetan ez dagoela hobe-

lehioan zen pertsonak ezin izan zuen ezer ikusi eta ondorioz ez zuen zertan berarekin akabatu behar.

to lo egiten laguntzen dizun inolako osagairik.

Liburua lurrera erori eta zabaldu denean hiltzaileak hau braillez idatzita dagoela ikusi du. Beraz,

Emakumea medikuarengana hurbildu eta horrela esan dio belarrira:

HILTZAILEA:

EZETZ ASMATU!

Bada gauero ohera joan baino lehen egunero gauza berberak errepikatzen dituen gizon bat. Argia

- Bai, badakit. Baina egunero hauetako bat disolbatzen dut nire 17 urteko bilobaren laranja zukuan eta ezin duzu imajinatu gauetan zein lasai egiten dudan lo! ] Gizon bat etxera iritsi eta bere emaztea bere lagunik onenarekin ohean harrapatu du. Amorratuta, eskopeta hartu eta lagunari tiro egin dio. Laguna seko geratu da ohe gainean, eta emazteak horrela oihukatu dio senarrari:

izan dela ohartuta bere buruaz beste egitea erabaki du. hondoratu da eta hainbat pertsona hil dira. Goizean, egunkarian horren berri izan du eta bere errua Gizona itsasargi batean bizi da. Argia piztea ahaztu zaio eta ondorioz, gau horretan itsasontzi bat EGUNEROKO ERRUTINA:

- Zu jarraitu horrela eta lagunik gabe geratuko zara!

eSaMeSak

Bilboz Badakit Bidali Bilboren inguruan planteatzen dizugun galderaren erantzun zuzena eta irabazi Bilboz Badakit mahai jolasa. Erantzuna postaz honako helbidera bidali ahal duzu: Gazteberri Aldizkaria. Iparragirre kalea 17. 1. Eskubia. 48009. Bilbo. edo gazteberri@unionline.info posta elektronikora

Zein txirrindulari izan zen 1992ko Aste nagusiko pregoilaria?

- Libre sentitzen gara jasotzen ditugun aginduak

a.) JuliĂĄn Gorospe. b.) Miguel Indurain. d.) Marino Lejarreta.

baino gehiago ematen ditugunean.

Aurreko

irabazlea

Eneko Zabalza (Bilbo)

- Diru kontuetan guztiak erlijio berekoak gara. - Telebistak gauza asko ematen dizkigu, baina

Erantzun zuzena

Zein urtetan jaso zuen Bilbok harresia eraikitzeko baimena? d.) 1334. urtean

pentsatzeko denbora kentzen digu



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.