Gazteberri103

Page 1

r

B G

ri

G

az

a

te b e

A ldiz k i a r

Gazteberri #103 2015 Urtarrila/Otsaila

Trebakuntza gehiago, langabezia gutxiago


Semen eta obulu emaileak behar dira Se necesitan donantes de semen y 贸vulos antzutasun arazoak konpondu ahal izateko | para resolver problemas de esterilidad betebehar nagusia, gaztea eta osasuntsua izatea | el requisito b谩sico es ser joven y estar san@


r

B G

ri

G

az

a

te b e

A ldiz k i a r

Aurkibidea Hizkuntza aniztasuna desagertzear Europan

06

Elkarrizketa.

Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga

08

ARGITARATZAILEA:

Zientzia.

80 milioi bakteria muxu batean

10

Euskara

© Shareak Kultur Elkartea Lege Gordailua: Bi-1151-04 Tlf: 94 424 75 94 Faxa: 94 415 74 52 eposta: gazteberri@unionline.info http://www.gazteberri.info Erredakzioa: Iparragirre, 17, 1.esk. 48009-Bilbao. Koordinatzailea: Jon Mikel Zabalegi Testuak eta diseinua: Shareak Laguntzaileak: Nerea Segura, Gotzon Sanchez, Ziortza Carranza, Peio Saez de Lafuente, Naiara Pardo, Jon Lasa, Patricia Aldama. Argazkiak: Amaia Garcia, Markel Redondo, Alejandro Boyero, Artxiboa Publizitatea: 696935662 Banaketa arduraduna: Lourdes Sánchez Shareak Kultur Elkarteak ez du Gazteberri Aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik derrigor bere gain hartzen

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA HEZKUNTZA SAILEKO LAGUNTZA JASO DU

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA Viceconsejería de Política Lingüística

12

13. Zer jan, hura izan.

Prestakuntza gehiago, langabezia gutxiago

14 Aisia

Sexua

18 Teknologia Berriak

26

19. Txorroskiloa.

20 Denbora pasak

28


Gazteberriak Deustuko No Problem ekimenak irabazi du EkinCorner lehiaketako lehen edizioa

NUPeko kultura ikastaroetan matrikula egiteko epea zabalik

Donostiako Sustapenak antolatuta Joan den abenduaren 16an, Donostiako Sustapenak DonostiaEKIN ospatu zuen Kursaal Jauregian. Ekitaldiaren helburua sortu berri diren tokiko enpresak edo ekintzaileak ezagutzera ematea da, ideiak/ produktuak parte hartzaileen artean testatzea, ekintzaileen produktuen komunikazio eta salmentarako ahalmena sustatzea, eta sareko lana eta parte hartzaileen harremanen sarea indartzea. DonostiaEKIN ekintzaileei edo sortu berri diren enpresei zuzenduta dago eta formatu dinamikoa du: adituei egiten zaizkie galderak, elkarrizketa irekia balitz bezala; Ekin Corner (proiektuen erakusketa gunea), sare-lanerako espazioa etab. EkinCornerren lehen edizio honetan, ekintzailetzako 10 proiekturen negozio-

ideiak aurkeztu dira (5 proiektu, ekitefasean; eta beste 5 proiektu, 2014an sortuak). Jardunaldira hurbildu zirenek aurkeztutako proiektuak balioetsi zituzten eta botorik gehien jaso zuten laurak (bina kategoria bakoitzean) proiektuaren azken defentsako fasera edo ‘pitching’ delakora pasa ziren. 2014an sortutako enpresen kategoriako irabazlea No Problem izan zen, Go Local atzetik zuela. Bi proiektuak Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campuseko Berrikuntza eta Ekintzailetza Zentroko Innogunekoak dira.

Ixone Aranak 2014ko iritzi-artikuluen unibertsitate-lehiaketa irabazi du Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean Kazetaritzako Gradua ikasten ari den Ixone Arana Fernández de Valderrama izan da UPV/EHUko Arabako Campusak eta El Correok antolatutako 2014ko iritzi-artikuluen unibertsitate-lehiaketako irabazlea. Edizio honetara 14 artikulu aurkeztu dira guztira (13 gaztelaniaz eta 1 euskaraz) eta, horien artean, epaimahaiak Ixonek sinatutako ‘Habla ahora o calla para siempre’ hautatu du irabazle gisa. Era berean, epaimahaiak aipamen berezia eman die Josu Salazar Márquezen ‘Sin un sentido en común’, eta José Antonio Morlesín Melladoren ‘Buena gente’ lanei. Iritzi-artikuluen unibertsitate-lehiaketa EHUk eta El Correok antolatzen dute, eta UPV/EHUko ikasleek parte har dezakete, euskaraz edo gaztelaniaz idatzitako artikulu bakar bat aurkeztuz. Sari bakarra dago, 800 eurokoa, eta lan irabazlea El Correoko Arabako edizioaren iritzi-atalean argitaratuko da.

4

Nafarroako Unibertsitate Publikoak unibertsitateko komunitateko kideei zuzendua, bigarren seihilekoan antolatzen dituen kultura ikastaroetarako inskripzioepe berria zabaldu du. Unibertsitatearen Adiskide eta Ikasle Ohien programakoek eta Unibertsitate kanpokoek aukera izango dute matrikula egiteko, ikaspostuak bete gabe baldin badaude, otsailaren 2tik aurrera. Iruñeako campusean ikastaro hauek eskainiko dira: DJ; Irakurketa Kluba; Jendaurrean mintzatzea; Argazki ukitua Photoshopen bidez; Bizirauteko sukaldaritza; Ahozko eta idatzizko komunikazio gaitasuna nola hobetu; eta Identitate pertsonala sarean: internet eta sare estrategia. Bestalde, Tuterako campusean ikastaro hauek eskainiko dira: Pintura, Artea eta jokoa; Jolas jarduna sormen prozesu gisa; Txina gaur egun, erraldoi bakezale bat?; Historiaren Filosofia eta Espainiako trantsizioa: ereduaren, amnesiaren eta kritikaren artean.

Nafarroako Unibertsitatea kontrataziorako zentro onenen artean Nafarroako Unibertsitatea Global Employability sailkapenaren 45. postuan azaltzen da. Sailkapen honetan kontrataziorako munduko unibertsitaterik onenak azaltzen dira eta mundu osoko 2.500 errekrutatzaileen iritzietan oinarritzen da. Sailkapen honen lehen postuan Cambridge Unibertsitatea azaltzen da eta jarraian Oxford, Kaliforniako Teknologia Institutua, Masschusettseko MIT, Stanford, Munich, Princeton eta Tokyo azaltzen dira.

GAZTEBERRI #103 | 2015 Urtarrila-Otsaila


UNED Pamplona, una universidad flexible que apuesta por la calidad y la innovación El Centro imparte 27 Grados, Másteres, los Cursos de Acceso a la Universidad para mayores de 25 y 45 años, el programa UNED Senior e Inglés Estudiar una titulación universitaria y compaginarla con otras actividades es posible en UNED Pamplona, una universidad dinámica y flexible que gracias a su metodología y la aplicación de los más novedosos recursos se consolida como una opción adecuada para aquellas personas que lo deseen. UNED Pamplona cuenta actualmente con más de 4.500 estudiantes, que se reparten en 27 Grados universitarios, los Cursos de Acceso para Mayores de 25 y 45 años, la enseñanza de inglés en seis niveles (A1, A2, B1, B2, C1 y C2), los posgrados oficiales y el programa UNED Senior para mayores de 50 años.

Más de 4.500 alumnos estudian este curso en el Centro de UNED Pamplona.

Cómo acceder a la UNED El Centro de Pamplona tiene implantadas de forma completa las 27 titulaciones universitarias adaptadas al Espacio Europeo de Educación Superior que oferta la UNED. A estas titulaciones pueden acceder todos aquellos estudiantes que tengan aprobada la Selectividad, que hayan realizado un Grado Superior de Formación Profesional o que tengan cursado otro título universitario. También pueden acceder aquellas personas que, sin cumplir esos requisitos y sin tener estudios previos, realicen los cursos de Acceso para mayores de 25 o de 45 años que se imparten en el Centro de Pamplona. UNED Pamplona apuesta y trabaja por la calidad y la innovación y el Centro cuenta con el Sello de Excelencia 300+ concedido por el Gobierno de Navarra, a través de la Fundación

Loa alumnos disponen de laboratorios de Física y Química para realizar las prácticas de la carrera.

Navarra para la Excelencia, que reconoce a las organizaciones que han alcanzado los grados de excelencia establecidos en el modelo EFQM.

La UNED oferta también Másteres Universitarios Oficiales EEES que se enmarcan dentro de las Facultades de Ciencias, Ciencias Económicas y Empresariales,

Filosofía, Geografía e Historia, Ingenieros Industriales, Ingeniería Informática y Psicología. La Universidad a Distancia ofrece también cursos de Formación Continua como los Estudios de Posgrado de Especialización, Formación de Profesorado, Programa de Formación en el Área de la Salud, Enseñanza Abierta y Desarrollo Profesional. UNED Pamplona cuenta también con

Ciencias Políticas y Sociología, Derecho, Educación, Filología,

dos laboratorios, librería, aulas de Informática y biblioteca.

Másteres oficiales EEES

¿QUÉ

SE PUEDE ESTUDIAR EN UNED PAMPLONA? GRADOS EEES • Administración y Dirección de Empresas • Antropología Social y Cultural • Ciencias Ambientales • Ciencia Política y de la Administración • Ciencias Jurídicas de las Administraciones Públicas • Derecho • Economía • Educación Social • Estudios ingleses: Lengua, Literatura y Cultura • Filosofía • Física • Geografía e Historia • Historia del Arte • Ingeniería en Tecnología Industrial • Lengua y Literatura españolas • Ingeniería Mecánica • Ingeniería Electrónica Industrial y Automática • Ingeniería Eléctrica • Ingeniería de Tecnologías de la Inform. y Comunicación • Ingeniería Informática • Matemáticas • Pedagogía • Psicología • Química • Sociología • Turismo • Trabajo Social OTROS ESTUDIOS • Inglés: A1, A2, B1, B2, C1 y C2. • Cursos de Acceso a la Universidad (Mayores de 25 y de 45 años) • Programa UNED Senior (a partir de 50 años) • Másteres oficiales EEES • Cursos de Formación Continua Más información: www.unedpamplona.es | 948243250 | info@pamplona.uned.es


Erreportajea UNESCOren txosten baten arabera

Hizkuntza aniztasuna desagertzear Europan Europar Batasunaren xedea eleaniztasuna izan arren, Europako 33 hizkuntza desagertzeko arriskuan daude Europar Batasunaren helburua bertako hiritar bakoitzak, bere ama hizkuntzaz gain, beste bi hizkuntza menperatzea omen da. Eleaniztasunaren aldeko apostu hau, hala ere, utopiatzat jo daiteke egun ematen diren datuak ikusita edo Europan diren hainbat hizkuntzen etorkizuna kinka larrian dagoela ikusita. Izan ere, UNESCOk pasa den urtearen amaieran ezagutzera eman zuen txosten baten arabera, Europako 33 hizkuntza desagertzeko arriskuan daude eta, hauetatik, 13 oso egoera larrian aurkitzen dira. Christopher Moseleyk zuzendu duen ikerketa honen baitan, Letoniako Dundaga eskualdean hitz egiten den Livoniera da desagertzeko arrisku gehien duen europar hizkuntza. Hau ez da soilik Europari dagokion arazoa, izan ere, erakunde beraren esanetan, gaur egun, mundu mailan bizirik

6

diren 6.000 hizkuntzetatik, erdia baino gehiago desagertuko dira mende hau amaitu baino lehen. Hizkuntza bat desagertzear dela esaten da honen hiztun komunitatea desagertzen denean edota, komunitate honek hizkuntza hori erabiltzeari uzten dionean nagusi den beste hizkuntza bat erabiltzeko. Hizkuntzak desagertzearen fenomeno hau ez da berria eta, adituen ustetan, ehunka hizkuntza desagertu dira azken mendeetan, Europan zein bestelako kontinenteetan.

Faktoreak Faktore hauek guztiak aintzat hartuta, Europan den hizkuntza-aniztasun aberatsa krisian dagoela baiezta daiteke. Europan 100 hizkuntza inguru daude baina

hauetatik, soilik, % 25 inguru ofizialak dira Europar Batasunean: Alemana, Bulgariera, Daniera, Eslovakiera, Esloveniera, Gaztelania, Ingelesa, Errumaniera, Estoniera, Finlandiera, Frantsesa, Greziera, Hungariera, Irlandera, Italiera, Kroaziera, Letoniera, Lituaniera, Maltera, Nederlandera, Poloniera, Portugesa, Suediera eta Txekiera. Hizkuntza hauen izaera ofiziala EBko Estatu kide bateko hizkuntza ofiziala izateagatik dator, eta ez hizkuntza hauek duten hiztun kopuruagatik. Adibidez, Malterak 400.000 hiztun baino gutxiago ditu eta, Katalanak, esate baterako, hamar miliotik gora. Europan hiztun kopuru esanguratsuak izanik ofiazialtzat hartzen ez diren hizkuntzen artean aurki daitezke: Bretaniera (250.000 hiztun), Eskoziera (1.500.000), Euskara (700.000),

GAZTEBERRI #103 | 2015 Urtarrila-Otsaila


Jatorrizko testua: Rachel Roberts Argazkia: British Council Š

16 18

20

1

4 19

1. Ter-eko Samiera. 2. Gottscheerisch. 3. Karaim. 4. Piteko Samiera. 5. Umeko Samiera. 6. Votearra

5

7. Gagauzera. 8. TĂśitschuera. 9. Kapadoziarra.

6

13. Livoniera. 14. Champenoisera

26

16. Istro-Errumaniera. 17. Gardiol.

32

22 23 29

15. Skolt.

21

11

30

18. Inariko Samiera.

3

14 27

33

19. Hegoaldeko Samiera. 20. Kildineko Samiera.

28 25 31

11. Kornubiera. 12. Manxera.

13

12

10. Tsakoniarra.

21. Saterlandicera.

8

22. Guernsey frantzesa.

2

23. Frantziako Jersey.

16

24. Kroaziar Molisera. 25. Franc-Contois.

24

7

26. Iparraldeko Frisiera.

9

27. Lorendarra. 28. Borgoinera.

17

29. Bretoiera.

10

30. Gallo. 31. Limousinera. 32. Picard. 33. Auvergnat.

Frisiera (400.000), Galesa (750.000), Galiziera (3.000.000), Katalana (11.500.000), Korsikera (400.000), Okzitaniera (600.000) edota Sardiniera (2.500.000).

Etorkizuna teknologiaren esku? Esan bezala, adituen ustetan, datozen hamarkadetan hainbat hizkuntzen desagerpenaren lekuko izateko aukera izango dugu. Ikuspegi positiboagoa duten beste zenbait adituentzat, aldiz, hizkuntzen etorkizuna teknologia berrien eta Interneten esku izan daiteke. Izan ere, zenbait hizkuntzalarien ustetan, gizarte sareen erabilerak arriskuan diren zenbait hizkuntza berpizten lagun dezake. Zentzu honetan, 2012an egindako ikerketa baten arabera, Bulgariera, Greziera, Hungariera, Islandiera, Lituaniera, Letoniera, Maltera

edo Poloniera bezalako hizkuntzak digitalki desagertzeko arriskua dute, batez ere, bebes teknologiko falta dela eta. Beraz, bizirik irauteko arazoak ez dira soilik ofizialak ez diren hizkuntzentzat. Google-k berak arriskuan diren milaka hizkuntzen aldeko kanpaina jarri du abian: www.endangeredlanguages.com/. Web gune horretan, arriskuan diren milaka hizkuntzen inguruko informazioa aurki daiteke. Itxaropenerako beste adibide bat: GoEuro bidaia-agentzia hizkuntzan oinarritutako turismo etikoa garatzen ari da. Bertan, bere ama-hizkuntza arriskuan duten komunitateak bisitatzeko bidaiak antolatzen dira. Bere xedea, turismoaren bidez eskualde horietako ekonomia sustatzea eta bertako biztanleei bere ohitura eta tradizioak mantentzeko aukera ematea da.

GAZTEBERRI #103| 2015 Urtarrila-Otsaila

7


Elkarrizketa

JON GARAÑO ETA JOSE MARI GOENAGA

“Euskara normaltzat jo beharko litzateke zinean ere” ‘Loreak’ filmaren zuzendariak Euskaraz filmatutako pelikulek ez dute sarritan oihartzun handirik lortzen baina ‘Loreak’ filmaren kasuan Goya Sarien Pelikula Onenaren saria irabazteko izendatu zaituztete. Sorpresa izan al da izendapen hau? Guretzat, neurri batean, sorpresa izan da. Izendatuen zerrenda atera aurretik, kiniela antzeko batzuk egiten dira eta gure pelikula faboritoen artean azaltzen zen, bai pelikula onenen artean eta baita zenbait aktoreen kasuan edota musika dela eta. Horregatik, izendatuak izateko esperantza txiki batzuk genituen. Dena den, kategoria desberdinetarako izenak hedabideetan azaltzen hasi zirenean eta gure pelikula espero genezakeen zenbait kategoriatan

8

ez zela ikusi genuenean itxaropena galtzen hasiak ginen.

dute hedabideetan oihartzun handiagoa dutelako.

Gainera, Kaliforniako Palm Springs zinemaldian ere saritua izan da ‘Loreak’ filma... Bai, hala da eta, gainera, gauza bitxia gertatu zaigu bidaia horretan. Izan ere, bertan ginela Goya Sarirako izendapenaren berri izan genuen eta etxerako bueltan, berriz, Palm Springs-eko zinemaldian sarituak izan garenaren berri jaso dugu. Kasu bietan, beraz, lekuz kanpo harrapatu gaituzte, baina biek poztasun handia sortu digute, egia baita euskal zineak ez duela omen handirik eta horrelako izendapenek euskal zinea nabarmentzen laguntzen

Zuen pelikulak oso kritika onak jaso ditu. Horrek, nolabait, euskaraz ere kalitatezko zinea egin daitekeela frogatuko luke? Zein puntutaraino da garrantzitsua zein hizkuntzatan filmatzen den pelikula bat? Gure ustez, euskara hizkuntza gutxitua den heinean, oso garrantzitsua da pelikulak euskaraz filmatzea. Izan ere, euskara gizarteko beste hainbat esparrutan normaltzat hartzen den bezala zinean ere nolmaltzat jo beharko litzateke. Garbi dago hiztun kopuru handia ez duen hizkuntza izanik merkaturatzeko arazo handiagoak

GAZTEBERRI #103 | 2015 Urtarrila-Otsaila


berehala plataforma digitaletara pasatzen garelako, hemendik DVD eta Blue-Ray-era eta azkenik telebistetara. Gainera, beti dago zure produktua atzerriko merkatuetan ere saltzeko aukera. Gaur egun, oso gutxi dira soilik zineetan bildutako diruarekin finantza daitezkeen pelikulak. Azken Zinemaldian ikusi ahal izan denaren baitan, badirudi euskal zinemaren halako suspertze bat izan dela, bertan hainbat euskal ekoizpen ikusteko aukera izan baitzen. Nola ikusten duzue euskal zinemaren osasuna? Azken Zinemaldian 2014an eta 2013an grabatutako hainbat euskal ekoizpen elkartu dira. Gurea, adibidez, 2013an filmatu zen. Zorionez, oso proiektu erakargarriak elkartu dira edizio bakar batean baina horrek ez du esan nahi ordura arte kalitatezko ezer egin ez denik. Zentzu horretan, ez dakigu suspertze bat izan den ala ez baiezta daitekeen. Kontutan izan behar dugu oso herri txikian bizi garela eta gure tamainaren araberako industria dugula. Azken Zinemaldian jazotakoa, hau da, sail desberdinetan hainbat euskal pelikula izatea, ez da urtero emango den zerbait. Baina pelikulak izango dira eta jada, urte honetarako zenbait ekoizpen interesgarri iragarri dira.

izaten direla, batez ere, Espainiako merkatuan. ‘Loreak’-en kasuan, espainiar merkaturako pelikula gazteleratu dugu zine aretoetan ikusle gehiago izateko. Baina atzerrian ez da arazo hori izaten. Kontutan izan behar dugu, atzerrian, pelikulak jatorrizko hizkuntzan botatzen dituztela, azpitituluekin. Kasu horietan, jatorrizko hizkuntza ez da traba izaten eta, zenbait kasutan, filma jatorriz euskara bezalako hizkuntza batean izatea deigarri egiten zaie. Zinea, hein handi batean, industria denez, pelikula baten arrakasta, kritiketan baino gehiago, aretoetara joaten diren ikusle kopuruan neurtu izan ohi da. Zer nolako harrera izan

du ‘Loreak’ filmak ikusle kopuruari dagokionez? Bada, ikusle kopuruaren aldetik ere oso kontent gaude. Dagoeneko, 50.000 ikusletik gora dira gure pelikula ikustera joan direnak. Hemendik kanpo kopuruak ez dira hain onak baina Goyarako izendapenarekin pelikula hainbat aretotan jarriko dute beste behin eta horrek ikusle gehiago emango dizkigulakoan gaude. Dena den, zine aretoen inguruan genituen helburuak jada lortu ditugu. Kontutan izan behar da, gaur egun, pelikula baten merkatal ustiapena ez dela soilik aretoetara joaten den ikusleetan oinarritzen. Horrelako proiektu baten garapenean zine aretoak hanka bat besterik ez dira, zineetatik

GAZTEBERRI #103| 2015 Urtarrila-Otsaila

Azken egunetan, hedabide desberdinetan azaldu denaren baitan, zine aretoetan prezio desberdinak jartzeko aukera aztertzen ari dira, beti ere, pelikula bakoitzaren kalitatearen arabera. Zer deritzozue ideia honen inguruan? Ez dugu honen inguruan gehiegi pentsatu baina, printzipioz, ez dugu uste ideia txarra denik. Merkatuaren legeak jarraitzen baditugu ez du zentzu handirik kostu desberdina izan duten produktuek azken prezio bera izatea. Suedian, adibidez, garai batean behintzat, zine areto batzuetan pelikulek prezio desberdina izan ohi dute, ez kalitatearen arabera, iraupenaren arabera baizik. Saiakera egin beharko litzateke eta ea zer gertatzen den. Guk uste dugu film txikientzat mesedegarri izango litzatekeela. Jendeak ez luke zertan prezioa filmaren kalitatearekin erlazionatu behar; prezioa erakargarri izan daiteke beste modu batean ikusiko ez zenukeen pelikula bat ikustera joateko.

9


10

GAZTEBERRI #103 | 2015 Urtarrila-Otsaila


ZIENTZIA

80 milioi bakteria muxu bakar batean Muxuak emateko irrika filemamania izenarekin ezagutzen da Herbeheretan egindako ikerketa baten arabera, hamar segunduko muxu bakar batean 80 milioi bakteria inguru transferi daitezke. Gainera, ikerketa beraren arabera, egunero maiz muxukatzen diren bikotekideek antzeko aho-bakteria komunitateak izaten amaitzen dute. Gure gorputzan 100 bilioi mikroorganismo inguru daudela kalkulatzen da. Hauek funtsezkoak dira, besteak beste, elikagaien digestiorako, hauen sintesirako edota gaixotasunen prebentziorako. Ahoan soilik, 700 bakteria mota desberdin aurki daitezke. Gehienak kaltegabeak dira eta muxuekin hauek kanporatu ahal direnez hats hobea izaten laguntzen dute muxuek. Aipatu ikerketan ikusi ahal izan denez, hamar segunduko muxu bakar batean 80 milioi bakteria transferi daitezke aho batetik bestera. Ikerketak, gainera, datu bitxi bat ere eman du; izan ere, bere bikotekideari zenbat muxu ematen dioten galdetzerakoan, gizonek kopuru altuagoa emateko joera azaldu baitute. Muxuak ematea (mingainekin jolastu eta listua partekatzea) gizakiok berezkoa dugun gorteiatzeko modua omen da eta ezagutzen diren kulturen % 90an ohikoak dira. Muxuak emateko irrika filemamania izenarekin ezagutzen da. Bi pertsonen artean lotura emozionala eta erakarpen fisikoa dagoenean muxu batek hainbat prozesu kimiko sor ditzake. Adibidez, muxu batekin ongizate sentsazioa ematen digun dopamina askatzen da. Honekin batera sexu-grinari lotuta dagoen testosterona hormona ere askatzen da. Hau guztia gutxi balitz, muxu batek adrenalina eta noradrenalina mailak igo ditzake. Hauek arteria-presioa eta bihotz-frekuentzia igotzeko balio dute. Muxuekin aska daitezkeen bestelako substantziak oxitozina eta endorfinak dira. Hauek zoriontasuna ‘ematen’ duten osagaiak dira.

GAZTEBERRI #103| 2015 Urtarrila-Otsaila

11


Euskara @ SMS

Gehien erabiltzen diren 50 hizkuntzen artean

Euskara hizkuntza erabilienen artean Interneten Gure hizkuntzak osasun ona du sarean Pasa den urtearen amaieran, Euskarazko Informazio eta Komunikazio Teknologien inguruko mintegia burutu zen Bilboko Euskalduna Jauregian. Bertan ezagutzera eman zenez, euskara sarean gehien erabiltzen den 44. hizkuntza da. Kontutan hartzen bada UNESCOk 6.000 hizkuntza baino gehiago jasota dituela, euskara gehien erabiltzen diren % 5en barruan aurkituko litzateke. Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, euskara da, adibidez, Twitter eta Wikipedian aurkitzen den 33 hizkuntzetako bat. Azken honetan jada 200.000 sarrera baino gehiago

12

daude euskaraz, Europar Batasuneko zenbait hizkuntza ofizialetan baino gehiago. Datu hauek oso esanguratsuak dira euskarak duen pisu demografikoa kontutan hartzen bada. Interneten euskarak duen osasun onak, etorkizunera begira, itxaropentsu azaltzeko arrazoiak ematen ditu, azken finean, hizkuntza biziak egunerokotasunaren esparru guztietara zabaldu behar baitira eta, hori, gaur egun, IKTetatik at ezinezkoa da. Dena den, Eusko Jaurlaritzako Araceli DĂ­az de Lezanak azaldu duenez, “oraindik ere askoz ere eduki gehiago sortu behar dira euskarazâ€?.

CNN komunikazio talde erraldoiak Boisen ospatzen den Euskal Jaia sartu du 2015ean bisitatu behar diren 15 guneen zerrendan. Idahon bizi den euskal komunitateak antolatuta, jaialdia uztailaren 28 eta abuztuaren 2a bitartean ospatuko da. CNNk Boiseko jaialdia beste 14 helmugekin batera osatutako zerrenda osatu du Estatu Batuetan hain ezagunak ez diren lekuak bisitatzeko. Hauen artean aurkitzen dira, besteak beste, Guda Hotza zela eta Ipar Dakotan den misilak jaurtitzeko basea, Iowan den munduko kamioi aparkalekurik handiena edota Elvis Presleyren jaioterria (Tupelo, Mississippi).

Euskara Plana Gipuzkoan Gipuzkoako Foru Aldundiak bere euskara plan berria aurkeztu du. Aurkezpen ekitaldian Martin Garitano Ahaldun Nagusiak eta Zigor Etxeburua Euskara zuzendariak azaldu zutenez, plan berri honen xede nagusia, egun, euskara eta gaztelaniaren artean den desoreka berdintzea izango da. Horretarako, besteak beste, aurten bertan zerbitzu guztiak euskaraz eskaini eta komunikazio publikoetan euskara lehenetsiko da.

korrika.eus

Euskal Jaia Boisen

KULTUR PROGRAMAZIOA

Korrika Kulturala abian Urte berriarekin batera, AEKko lagunek Korrika Kulturalaren programazioa aurkeztu dute Donostia 2016-ren egoitzan. Korrika Kulturala Korrika bera baino lehenago burutzen ohi den kultur programazioa da eta honen xede nagusia euskal kultura sustatzea eta euskara jendaurrearen esparru guztietara eramatea da. Aipatu aurkezpen ekitaldian azaldutakoaren baitan, Korrika Kulturalaren programazio nazionalaren ardatz honako ekitaldiak izango dira: Fausto antzezlana, Gosariak, Hor dago ardoa!, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Bertso Korrika eta Bertsolaritzaren sekretuak. Gainera, aurtengo edizioaren berrikuntza moduan, programazio osoa sakelako telefonoetarako bereziki sortutako app baten bidez jarraitu ahal izango da. Aplikazio hau Google Play eta App Storen deskargatu ahal izango da. Bestalde, jendearen parte hartzea bultzatzeko, euskararen aldeko lasterketa erraldoia hasi baino lehen, hiru lehiaketa jarriko ditu abian Korrika Kulturalak: abesti bertsioa, bideo-kopla lehiaketa eta bideo lehiaketa.

GAZTEBERRI #103 | 2015 Urtarrila-Otsaila


NEREA SEGURA

Zer jan, hura izan

Egutegia berriztatu Oso akats ohikoa da eguberrian egindako gehiegikeria guztiak hamabost egunetan konpondu nahi izatea Zein da urte berrirako zure asmoak betetzeko sekretua? Tira, “ezer balio ez duten promesak” esango nuke nik!! Egindako promesak betetzen ez dituen % 90ko horietako bat zara zu? Egunak pasa, eta 365 egun ondoren, ez dira inoiz betetzera heltzen. Beraz, onena, arrangurak alde batera uztea da!! Eta behingoz, ahaz ezazu errua eta zure buruarekin zintzo izan. Berria ez dator egutegia berriztatzeagatik, jarrera aldaketagatik baizik. Zenbat aldiz esan digute 21 egun behar direla #ohitura bat aldatu ahal izateko? Sarritan, erreportari ausart batekin bizi izan ditugu. Berak zioenez, “arazoak ulertzeko, askotan larru-arras bizi behar dira”; eta “kontatzea edo bizitzea ez direnez gauza bera…”, 21 egun ematen zituen bere horretan. Zenbakia ez dakigu zehatza den, ikerketen arabera 21, 40 edo 66 egun behar direlako; baina ukatu ezin duguna da, konpromisoa eta iraunkortasuna behar direla!! Urtero, urteberriko #dieta-k saihestu nahi badituzu, egunak eman beharko dituzu zure horretan: ohitura osasungarriak zureak eginez. Zenbat kilo irabazi dituzu egun hauetan: bi kilo, baita hiru ere!! Ez dezazun bota erru guztia Eguberriari, jada kilito batzuk soberan zenituen udaratik eta!! Baina arazo handia dugu, beti gerorako uzten dugula: hasieran gramo batzuk direnak, edota zorioneko txitxiak… gehiegizko pisuarazo bihurtzen dira azkenean. Eta ez

dugu hasteko unea inoiz aurkitzen: erregeak eta erroska, sagardotegien sasoia, danborradaren gehiegikeriak, kalderero eta inauteriak… gure festa agenda ez da inoiz bukatzen. Konponbidea ez da seinalatutako datetan gozatzeari uztea, baizik eta haietan soilik neurria gainditzea!! Soingainekoa ahaz ezazu “detox” dietak Eguberrien ondoren. Oso akats ohikoa da, egun horietan egindako gehiegikeriak konpentsatzen saiatzea: 15 egun daramanez uneoro janez, eta loreontzietako ura eta guzti edan dudanez; orain erradikalki jan eta edateari utziko diot. Zure Pilates-gelako lagunak, edo klaseko lagunminak aholkutatutakoa ez du egoki denik esan nahi... #Berreskuratu zure ordutegi “erregularrak”: 09:00-ak baino lehen gosaldu; 15:00-ak baino lehen bazkaldu; eta egunero 7-8 ordu lo egin. Ohiko edari bezala urari berriz ekin eta ahaztu itzazu freskagarriak eta alkohola (behintzat, zenbait egunetarako). Sasoiko fruitu eta barazkiak gehitu otorduetan; afariak arindu; mokaduak hartzen saihestu; eta haragi gutxiago jan. Eta soingaineko, agur esaiozu azukreari: gure garuna gozozalea da, eta geroagoko egunetan gozokiak eskatzen saiatuko da. Seguruaski, aholku hauek zure osasunari berriz ekiten lagunduko dizute, baina garrantzitsuena zera da: has zaitez era kontzientean jaten. Esana da erraza, eta egina garratza ;D

GAZTEBERRI #103| 2015 Urtarrila-Otsaila

13


Erreportajea Biztanleria Jardueraren Arabera sailkatzeko Inkestaren arabera

Trebakuntza gehiago, langabezia gutxiago Goi mailako ikasketak dituzten gazteen langabezia tasa baxuagoa da. Euskal unibertsitarioek Estatuko enplegu-tasa altuena dute Gazteria izan da, zalantzarik gabe, azken urteetan bizi izan dugun krisiaren kaltetu nagusienetako bat. Estatu mailan den gazteen langabezia-tasari erreparatzea besterik ez dago (% 50 inguru Estatu mailan eta % 26,7 EAEn pasa den urteko bigarren hiruhilekoan) baieztapen honen dimentsioaz jabetzeko. Lan merkaturako sarbidea itxita izan den urte hauetan guztietan, trebakuntza bilakatu da lana aurkitzeko gakoa. Horrela, EUSTATek lantzen duen ‘Biztanleria Jardueraren Arabera sailkatzeko Inkesta’ren azken inkestaren arabera Euskal Autonomia Erkidegoko 16 eta 25 urte bitarteko gazteriaren % 37a Lanbideko ilaratan aukera baten zain dagoen bitartean, goi

14

mailako ikasketak dituzten adin tarte bereko gazteen egoera askoz hobea da, hauen enplegu-tasa lau aldiz altuagoa baita. Hau, gainera, ez da bakarrik gure artean ematen den fenomenoa. Millward Brown aholkularitza enpresak Europako sei herrialdetan (Frantzia, Alemania, Italia, Espainia, Turkia eta Portugal) egindako azterlan baten arabera, unibertsitate mailako ikasketak zituzten 21 eta 30 urte bitarteko gazteen % 71 lanean zen. Trebakuntza maila baxuagoa zuten adin tarte bereko gazteen enplegu-tasa, berriz, % 51ekoa zen. UPV/EHUk argitaratzen ohi duen azken ‘Euskadi Lan Txostena’ren arabera, Euskal Herriko lan merkatua nahikotxo aldatu

da azken zazpi urte hauetan eta, nagusiki, pairatu izan dugun krisiaren ondorioz, lanean diren pertsonen profila ere dexente aldatu da. Horrela, aipatu txostenaren arabera, euskal langileria zahartu egin da baina, era berean, honen prestakuntza maila ere handitu egin da. Izan ere, unibertsitate mailako ikasketak dituzten langileen kopurua % 34tik %54ra pasa da azken zazpi urte hauetan. Ildo berean, lehen mailako ikasketak dituztenen taldea ia guztiz desagertu da euskal lan merkatutik. Hori dela eta, bere garaian ikasketak utzi eta, adibidez, eraikuntza sektorean sartu ziren trebakuntza gabeko gazteek lan merkatuan barneratzeko zailtasun handiak izango dituztela aurreikusten dute adituek.

GAZTEBERRI #103 | 2015 Urtarrila-Otsaila


Lan merkatua aldatu da. Inolako prestakuntzarik ez duten gazteentzat oso zaila izango da lan merkatuan sartzeko aukeraren bat izatea. Trebakuntza maila handiagoa duten gazteek, berriz, enplegutasa hobeak dituzte, nahiz eta, oraindik ere, lan baldintzen esparruan bide luzea egin behar den

Beste datu bat prestakuntzak lan merkatuan sartzeko duen garrantzia azpimarratzeko: Adeccok egindako ikerketa baten arabera, 2008 eta 2012 artean desagertu diren lanpostuen % 75a prestakuntza eskasa eskatzen zuten lanpostuena izan da; goi hezkuntzako prestakuntza eskatzen duten lanpostuen kasuan, berriz, soilik lanpostuen % 0,1 desagertu omen da.

Langabezia tasa baxuagoak Euskal Herrian

Estatu mailan langabezia-tasa %25 inguruan geratu den bitartean, Euskal Herrian tasa berak 10 puntu inguru baxuagoa izaten jarraitzen du. Antzeko zerbait gertatzen

da Euskal Herriko unibertsitateren batean ikasi duten gazteekin. Horrela, gure unibertsitateren batean graduatu den gazteriaren langabezia-tasa Estatuko baxuena da. Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, tasa hori % 10,9koa litzateke eta Nafarroako Foru Erkidegoan, aldiz, % 9 baino baxuagoa. Biak ala biak, beraz, estatu mailan den batez bestekoaren azpitik (% 16). Izan ere, urtero Fundación Conocimiento y Desarrollok argitaratzen duen azken ‘Las universiades españolas. Una perspectiva autonómica’ txostenaren arabera, Nafarroako zein EAEko unibertsitateak Estatuko beste erkidegoetako unibertsitateak baino

GAZTEBERRI #103| 2015 Urtarrila-Otsaila

egoera hobean izango lirateke. Adibidez, eta beti ere aipatu txosten hori egiteko erabili diren Hezkuntza Ministerioak eta Instituto Nacional de Estadísticak (INE) emandako datuetan oinarrituta, Nafarroako unibertsitarioak lirateke, % 83,1ekin, etekin akademiko handiena lortzen duten ikasleak. EAEkoen kasuan, unibertsitarioen etekin akademikoa % 77,4koa izango litzateke, Estatuan den batez bestekoaren (% 75, 2) gainetik eta sailkapen honen bostgarren postuan.

Baldintzak Unibertsitate mailako ikasketak dituzten gazteen enplegu-tasa hobea dela eta langabezian den gazte batentzat

15


Europar Batasunak Lisboako Itunan zehaztutakoaren arabera, 2020. urterako europar ekonomia ezagutzan oinarritu nahi da mundu mailan lehiakorrago izateko. Hori dela eta, datozen urteetan prestakuntza handiko lan eskaintzak biderkatuko direla aurreikusten da.

garrantzitsuena lanpostu bat izatea dela onartuta, gazteen lan merkatua aztertzerakoan ezin da alde batera utzi gazteen lan baldintzetan izan den txirotzea. Estatu mailako Emantzipaziorako Behategiak pasa den urtean emandako datuen arabera, gazteria, oro har, izaten dituen lan baldintzak prekariotzat jo daitezke. Horrela, lanpostu kopuruaren datuak hobera jotzen duen bitartean, kalitate profesionalak beherako joerarekin jarraitzen du. Estatu mailan, adibidez, igoera nabarmenena izan duten kontratu ereduak trabakuntza eta praktikakoak izan dira. Kontratu hauek lan kontratu mugagaberako bide izan behar badute ere, praktikan ez da horrelakorik gertatzen eta, soilik praktikako kontratuen % 20 inguru amaitzen da lan kontratu mugagabe batean. Bestalde, CC.OO sindikatuaren txosten baten arabera, estatuko gazteriaren heren batek lanaldi partzialeko kontratuak ditu, nahiz eta, ondoren, askoz ere ordu gehiago lan egin behar. Gazteriak pairatzen duen

16

beste arazoetako bat gainprestakuntzarena da. Berriki argitaratu den txosten baten arabera EAEko gazteriaren % 58,2 bere prestakuntza mailaren azpitik den lanpostu batean ari da lanean. Maila altuko prestakuntza izanik oinarrizko lanpostuetan aritzen diren euskal gazteen portzentajea % 22,1ekoa da.

Etorkizunera begira, zer? Europar Batasunaren aurreikuspenen arabera, hurrengo urteetan, maila ertain eta altuko prestakuntza duen biztanleria aktiboaren ehunekoak handitzen jarraituko du. Era berean, prestakuntza eskasa edo ia prestakuntzarik ez duten langileen ehunekoa ia guztiz desagertuko dela aurreikusten da. Joera honek Europar Batasunak Lisboako Itunan zehaztutako helburuekin bat egingo luke. Izan ere, Itun horretan, 2020. urterako Europako ekonomia ezagutzan oinarritutako ekonomia izatea lortu nahi da, besteak beste, mundu mailan lehiakorrago eta dinamikoago izateko.

GAZTEBERRI #103 | 2015 Urtarrila-Otsaila


Iragarki gehienetan zuzenean matxismoa azaltzen da lau ezaugarri nagusiekin: gizonezkoen nagusitasuna emakumezkoen aurrean, emakumezkoen edertasunaren gorespena, emakumezkoen inteligentziaren mespretxua eta emakumeak sexu-grinaren objektu bilakatzea.

GAZTEBERRI #103| 2015 Urtarrila-Otsaila

17


Sexualitatea SEXUAREN TXOKOA

Masturbatzea, esku-bidea (I)

Drogak eta sexu harremanak ez dira lagun onak Baita kontsumoa utzi ondoren ere Droga eta hauen eragina ikertu izan ohi denean, sarritan, hauek gure jarduera sexualean duten eragina alde batera utzi izan da. Honen inguruan izan diren ikerketek, hala ere, drogek harreman sexualetan oso eragin negatiboa dutela ondorioztatu dute, ez soilik kontsumoa ematen denean, baita hau utzi eta zenbait urte beranduago ere. Gure gizartean hedatuago dauden drogen kontsumoak (alkohola, tabakoa, haxixa, speed eta kokaina) modu desberdinean eragiten du harreman sexualetan. Heroinaren kontsumoa oso bazterrekoa izan arren, bere eragina aipatu beste droga guztiena baino kaltegarriagoa da. Alkoholaren kasuan, jende askok honek sexufuntzionamendua errazten duela uste du, nolabait ere harremanetarako desinhibitzailea delako baina, berez, eragin negatiboa du ere, batez ere, zakilaren zutitzean. Tabakoaren kasuan, kontsumitutako kopuruaren arabera eragina positiboa ala negatiboa izan daiteke, baina, printzipioz, odol zirkulazioan eragiten duenez, ez da gomendagarria. Bestelako droga gogorragoetan eregin negatiboa garbiagoa da. Haxixaren kasua alkoholaren antzekoa da; efektu desinhibitzailea du harremanak erraztuz baina eragin fisiko negatiboak ditu. Kokainak eta bestelako droga berriek nerbio sistema zentralean eragiten dute eta euforia sor dezakete baina, epe luzera, gaitasun sexuala muga dezakete.

18

Irola Irrati librean, astero, (igandetan, gaueko 20:00retatik 21:00retara) sexuari eskainitako Desiran Blai irratsaioaren azkenengo bi igandeak masturbazioari eskeini dizkiote. Joan den igandekoan, gainera, solaskide gisa parte hartzera gonbidatu ninduten eta, norberak bere buruari eta bere buruarekin sorturiko plazeraz aritu ginen, kaleko hotzari aurre egiten, gozogozo eta, neurri batean, bero-bero. Han abiatutakoei jarraikiz, eta denboragatik jorratu gabe lagatakoei heldu asmoz, orriotan ere heldu nahiko nioke gaiari, ongi baderitzozue; eta, ez oraingo honetan soilik, hurrengo batean jarraitzeko asmoa daukat eta. Goazen masturbatzera, bada: Lengoaiaren zale sutsua naiz, hitzen nondik-norakoak ikertzearen maitalea, akaso jada konturatuko zinetenez. Masturbazio hitza, adibidez, kontsentsuak onartzen duenez, manus eta turbare terminoak lotzetik datorkigu; hau da, eskua eta nahasi edo asaldatu batzetik. Eskuz asaldatzea da, beraz, masturbatzea. Hitzen jatorriak ez du haien zentzua mugatzen, jakina; denborak, erabilerek, polisemiak... esanahien eboluzioa dakarte eta ezin jatorriari hertsiki lotu hitz bat ulertzeko. Baina, manus turbare horretan, non dauden norbere buruari egiten diogun zerbait denik, edota erotikoki, plazererako, egiten dugun ezer denik? Ustez banaezinak diruditen ideia horiek masturbatzeari ezinbestean dagozkio? Eskua ur

geldoan sartu eta ur hori nahasten badut, ur hori masturbatzen ari ote naiz? Zergatik ez? Plazerra ematen badit, niri bada ere, urak plazerik ezin senti dezakeela aurresuposatuta ere? Plazerra masturbatzeri ezinbestean doakio lotua? Eta plazer horrek masturbatzearen helburua izan behar du? Plazerra akzidentalki ailegatzen bada, haur garenean gertatu ohi denez, masturbatu egin gara? Non da, bestalde, nere buruarekin dudan erlazioa hor? Esan nahi da, bada ote hitzean bakoitzak bere buruarekin egiten duen zerbait izan behar duenik? Edo, beste era batera, inoiz masturbatu al naute? Beste inork bere eskuekin ikutu nauenean eta plazera eman, masturbatu nauenik esan dezaket? Eta, azkenik, kontrako bidetik helduta galderari, masturba naiteke, dezaket, nire burua edo beste norbait, eskurik erabili gabe? Dildoak darabiltzadanean, ahoa, oinak, hamaika jostailu eta gorputz-atal erabiltzen baditut eskuen ordez, masturbazioaz hitz egiteak zentzurik ote du? Nire gorputza izaren kontra ferekatzen badut, eskuez batere baliatu gabe, masturbatzen ari naiz? “Zu masturbatu egiten zara? Ez, nik dildo bat erabiltzen dut.� Masturbatzea. Zeinen hitz arraroa. Eta zeinen ekintza ederra. Nik nire buruari oparitzen diodan plazerari auto-erotiko deritzot. Zer iruditzen? Hurrengoan gehiago. [Peio Saez de Lafuente ]

GAZTEBERRI #103 | 2015 Urtarrila-Otsaila


GOTZON SANCHEZ

Txorroskiloa

Urrezko Maskorra, Puxika, Lehoia eta txekorra Espainian ekoizten diren filmen gaiak aztertzen hasi eta hara non konturatu naizen ia urtero izan dela, gutxienez, film bat ETA gaitzat hartu duena Zinearen munduari buruz idatzi behar nuela zin egin nion nire editoreari, honek politika esparrutik distantzia har dezadan eta nire ofizioari hurbildu natzaion eskatu ostean. Baina Espainian ekoizten diren filmen gaiak aztertzen hasi eta hara non konturatu naizen ia urtero izan dela, gutxienez, film bat ETA gaitzat hartu duena. Datu hau gehiago zehazteko, 1976tik 1999ra bizpahiru urtero estreinatzen zen baten bat, eta ordutik hona urtero izan ditugu zine pantailetan erakunde armatuaren harira sortutako ekoizpenak. Are gehiago, 2004-2005 urteetan hiruna film estreinatu ziren tematika honekin, eta 2008an kopuru hau bikoiztu egin zen. 2011tik aurrera gutxienez hiru izan dira eta iaz, bost izenburu eduki genituen gai honen inguruan. Informazio honi guztiari forma emateko grina piztu zait, eta nire editoreari berriz ere barkamena eskatu eta gero, etapa horiek ETAren jardueraren lau une desberdinetan banatu ditut: • 1976 - 1986: Francoren heriotzarekin hurrengo hamarkadan zehar zabaltzen den garai honetan aurkituko ditugu ziurrenik ezagunen suertatzen zaizkigun izenburuak, izan ere, aurreneko urteetan estreinatutako film haien artean bazeuden gertaera

historikoak islatzen zituztenak. Batzuk aipatzearren: ‘Comando Txikia, muerte de un presidente’ (José Luis Madrid, 1976); ‘Operación Ogro’ (Gillo Pontecorvo, 1979: David di Donatello Saria zuzendari onenari); ‘El proceso de Burgos’ (Imanol Uribe, 1979: Donostiako Zinemaldian saria espainiar film onenari); ‘La fuga de Segovia’ (Imanol Uribe, 1981: Donostiako Zinemaldian sail ofizialean); ‘La muerte de Mikel’ (Imanol Uribe, 1984) edota ‘Ehun metro’ (Alfonso Ungría, 1986). • 1987 - 1997: Argeleko elkarrizketekin irekitzen den hurrengo hamarkadan, erakunde armatua aitzakitzat hartuta sortutako fikzioak ekoizten hasi ziren, besteak beste: ‘Ander eta Yul’ (Ana Díez, 1989: Goya saria zuzendari berri onenari); ‘Sombras en una batalla’ (Mario Camus, 1993: Goya sariak gidoi onenari eta errepartoko aktore onenari Tito Valverderentzat); ‘Días contados’ (Imanol Uribe, 1994: Donostiako Zinemaldian Urrezko Maskorra film onenari eta 8 Goya sari); ‘A ciegas’ (Daniel Calparsoro, 1997: Veneziako Festibalean Urrezko Lehoirako izendapena). • 1998 - 2008: Lizarrako Akordioarekin batera etapa berri bat zabaltzen da zinean

GAZTEBERRI #103| 2015 Urtarrila-Otsaila

ere. Gatazka armatuak eragindako ondorioen inguruko dokumentalak sortzen hasten dira eta era berean fikzioaren ekoizpena areagotu egiten da hamarkada honetan: ‘Yoyes’ (Helena Taberna, 1999); ‘El viaje de Arián’ (Eduard Bosch, 2000: Malagako Festibalean film onenerako izendapena); ‘Asesinato en febrero’ (Eterio Ortega, 2001: Malagako Festibalean dokumental onenari saria); ‘La pelota vasca, la piel contra la piedra’ (Julio Medem, 2003: Goya sarietan dokumental onenerako izendapena); ‘El Lobo’ (Miguel Courtois, 2004: Goya sariak montaia eta efektu berezi onenei); ‘Trece entre mil’ (Iñaki Arteta, 2005: Goya sarietan dokumental onenerako izendapena); ‘Tiro en la cabeza’ (Jaime Rosales, 2008: Donostiako Zinemaldian Urrezko Maskorrarako izendapena); ‘Todos estamos invitados’ (Manuel Gutiérrez Aragón, 2008: Malagako Festibalean errepartoko aktore onenari epaimahaiaren sari berezia Oscar Jaenadarentzat). • 2009 - 2015: ETAk bere azken ekintza armatua burutu zuenetik 5 urte beteko diren garai honetan, nolabaiteko beharra piztu da gertakizun historikoak kontatzeko. Batzuk dokumental moduan, beste batzuk umorez jantzita edo

errealitatea bezain gordinki azalduta: ‘Itsasoaren alaba’ (Josu Martinez, 2009. Dokumentala); ‘Barrura begiratzeko leihoak’ (Josu Martinez, Eneko Olasagasti, 2012. Dokumentala); ‘Negociador’ (Borja Cobeaga, 2014); ‘Lasa eta Zabala’ (Pablo Malo, 2014: Donostiako Zinemaldian sail ofizialean); ‘Fuego’ (Luis Marías, 2014: Xixoneko Festibalean). Era berean fikzioa sortzen jarraitzen da, eta estreinatzeke dauden ekoizpenen artean ‘Lejos del Mar’ (Imanol Uribe, 2015) filma dugu. Nolabaiteko ondorioa ematearren informazio pilaketa guzti honi, esango nuke nahikoa aktibitate armatua egon dela gure herrian zenbaitzuen adimen sortzailea pizteko, hori nabaria da. Hala ere, fikzioaren muga igaro eta benetako gertakizunetan oinarritzen diren filme gutxi ekoizten da oraindik, dokumentalak salbu noski. ETAren harira umorea egiten ausartzen denik era badago, baina nahiko nuke nik Josu Terneraren joan etorrien inguruko filma burutuko lukeen zuzendari ausartagorik, Olivier Assayas frantziarrak 2010ean estreinatutako Carlos filman antzera, zeinekin Urrezko Puxika lortu zuen 2011ean. Hura bai disimulurik gabeko 334 minutuko zinta puska.

19


Kultura ESKAINTZA EKAITZARI

INON EZ, INOIZ EZ

BORTXAREN KONTAKIZUNETIK, KONTAKIZUNAREN BORTXARA

Dolores Redondo

Iban Zaldua

Joxe Manuel Odriozola

Hilabete joan da Foruzaingoko Amaia Salazar inspektoreak bere semea heriotzatik salbatu zuenetik. Amaiak oraindik arriskuan ikusten du bere burua, ordea. Elizondoko neskatiko baten bat-bateko heriotzak susmoak piztuko ditu: aita haurraren gorpua eramaten saiatu da. Neskatikoaren birramonak uste du heriotzaren erantzulea Inguma dela, hots, lo dauden pertsonak geldiarazi ondoren haien hatsa edan eta bizia kentzen dien demonioa.

Ipuin liburu sendo eta mardul bat prestatu du Zalduak, bere azken urteetako lanaren emaitza. Estilo, gai eta luzera desberdineko 38 ipuin bildu ditu guztira, hiru parte nagusi eta eranskin batean. Zalduak ohi duen maisutasuna, zorroztasuna, fikziorako asmamen izugarria eta zirti-zarta banatutako ironia-dosiak topatuko ditu irakurleak bertan. Ipuinen artean badira fantastikoak eta erralistak, metaliteratura lantzen dutenak.

ETAk jarduera armatua eten zuenetik, azken hamarkadetako historiaren kontakizunak egunerokotasunera jauzi egin du. Joxe Manuel Odriozolak kontakizun hori kartografiatu nahi izan du, jakinik historiakontakizun eta interpretazio oro ikuspuntu subjektibo eta ideologiko baten emaitza dela. Alegia, liburu honetan dagoen kontalari bakoitzak bere balio-sistema, posizio eta ikuspegi ideologikotik mintzo dela.

FRĂ?O EN JULIO

2014. AEB. 109 min Zuzendaria: Jim Mickle. Aktoreak: Vinessa Shaw, Michael C. Hall, Sam Shepard, Wyatt Russell, Don Johnson, Bill Sage, Nick Damici, Kristin Griffith.

Richard Kane Texaseko herri txiki batean bizi den hiritar arrunt bat da baina gau batean, bere etxera sartu den lapurra hilko du. Bidezko defentsan izan denez ez du justiziarekin arazo handirik izango baina lapurraren aitak mendekua hartzeko prest azalduko da herrian.

20

INVENCIBLE

EL HOBBIT: LA BATALLA DE LOS CINCO EJERCITOS

2014, AEB. Zuzendaria: Angelina Jolie. Aktoreak: Finn Wittrock, Jack O’Connell, Jai Courtney, Domhnall Gleeson, Garrett Hedlund, Alex Russell, Spencer Lofranco, Luke Treadaway.

Pelikulak Louis Zamperiniren benetako istorioa azaltzen du. Zamperinik 1936ko Joko Olinpikoetan parte hartu zuen eta ondoren Estatu Batuetako ejerzitoan izena eman zuen II Guda Mundialan parte hartzeko. Bere hegazkinak istripua izango du eta japoniarrek preso hartuko dute.

2014. AEB. 90min. Zuzendaria: Peter Jackson. Aktoreak: Benedict Cumberbatch, Lee Pace, Evangeline Lilly, Luke Evans, Cate Blanchett, Richard Armitage, Martin Freeman, Orlando Bloom. Smaug herensugeari erresuma berreskuratu ondoren, Konpainiak imaginaezina den indarra askatu du nahigabe. Smaug asaldatu bat Lakuaren Hirira abiatuko da han dagoen guztiarekin akabatzeko. Bere altxorran soilik pentsatuz, Thorinek ohorea eta adiskidetasuna alde batera utziko ditu.

GAZTEBERRI #103 | 2015 Urtarrila-Otsaila


HEGALAK ASTINDUZ

GOSARIAK

13 BALAS

Hesian

Gose

Vendetta

‘Hegalak astinduz’ diskoak bikain elkartu ditu Zuriñeren ahots leun eta goxoa, Franen indar trinkoarekin, batuketak emaitza bakarra du: kantuen batbateko abegikortasuna. Ikerren gitarren zirimolek eta haize atalaren barealdiak ekarriko duten giroa eragingo dute Hesian taldearen diskoa rockzaleagoa izango dela jaia eta konpromisoa alboratu gabe. Bateria eta baxuaren kolpeak eta abiadurak sorginduko ditu batuketa orokorrak eta hortik aterako dena da rocka poparekin uztartzea eta baita punkarekin ere.

Joseba Sarrionandia idazleak, Gose musika taldeak eta Iñigo Arregi eta Juan Luis Goikolea artista plastikoek, indarrak batu dituzte ‘Gosariak’ lanean. Sarrionaindiak sortutako testuak kanta bilakatzen dira Goseren eskutik, eta era berean irudi bihurtzen dira Iñigo Arregi eta Juan Luis Goikolearen lanari esker, edozein norabide har dezakeen lan bakarra borobilduz. Nortasun, elementu eta espazio anitz eta desberdinek bat egiten dute 5 zentzumenak elikatu ditzakeen obra bat osatzeko.

Vendetta taldeak berezkoa duen rocka eta skaren batuketari, mestizaje musikala erantsi dio, baina aldatu gabe euren ADNa. Erritmo berriei lekutxoa egin diete, orain arte erabili gabeko funka, musika zelta eta reggaeri, baina betiko erritmo latindarrak hor iraungo dute. Ez dadila inor asaldatu, soinu berrietara hurbildu dira inoiz galdu gabe, ordea, euren nortasunaren ezaugarriak.

GAZTEBERRI #103| 2015 Urtarrila-Otsaila

21


Agenda KONTZERTUAK// URTARRILAK 10, LARUNBATA • Tapi Fest III: Gaitze + Bar Remigio + Trigger Travis + Raiser + Mugu & Seti DJak. Gaztetxea, Bergara. 22:00. 4€. • Motorhits. Azkena, Bilbao. 21:30. 8/10€. • Smile + John Berkhout. BBK Aretoa, Bilbao. 21:00. 15€. • Lou Reed, A Perfect Night: Sonic Trash + We Are Standard + Rafa Berrio + Mursego + Kirmen Uribe + Petti + Hermana Raya. Kafe Antzokia, Bilbao. 00:00. 5€. • Funditronk. Black Rose, Burlata. 20:30. 0€. • Los Gramones. DOKA, Donostia. 19:00. 7/13€. • Cooper + The Parrots + Dob Party. Intxaurrondoko Kultur

22

Etxea, Donostia. 21:30. • Potato + Skakeitan + Besteik Pe. Antiguako frontoia, Donostia. 22:00. 0€. • La Mordida. Xurrut, Gorliz. 21:00. 0€. • IV Gabonak in Hell: Obus. Tunk!, Irun. 19:30. 16/20€. • Gatibu. Zentral Kafe, Iruñea. 21:30. 12/15€. • Impacto. Garazi, Iruñea. 21:30. • Últimos Ritos. Infernu Taberna, Iruñea. 21:00. 0€. • Eraso!. Kantina Rock, Lekunberri. 0:00. • Gari. Gaztelekua, Oñati. 22:30. • Governors. Bonberenea, Tolosa. 23:00.

URTARRILAK 11, LARUNBATA • Tapoi Fest III: Gaitze + Bar Remigio + Trigger Travis.

Gaztetxea, Bergara. 22:00. 4€

URTARRILAK 16, OSTIRALA • Sex Museum + His Majesty The King. Helldorado, Gasteiz. 22:00. 15/18€. • Luar Na Lubre. Jimmy Jazz, Gasteiz. 21:00. 15/18€. • Josh Rouse. Zentral Kafe, Iruñea. 21:30. 12/15€. • 4 Tragos. Txispintxo Rock Taberna, Portugalete. 21:30. 0€. URTARRILAK 17, LARUNBATA • Gatillazo + Radio Crimen + Tracción. Totem Aretoa, Atarrabia. 21:00. 10/15€. • Gatibu. Kafe Antzokia, Bermeo. 22:00. 12/15€. • Emakume Basatiak Festibala. DOKA, Donostia. 18:30. 10/13€

• Luar Na Lubre. Zentral Kafe Antzokia, Iruñea. 21:00. 15/18€ • Los Ruidos. Motz taberna, Urretxu. 22:30. 0€

URTARRILAK 22, OSTEGUNA • Joseba Irazoki & Lagunak. DOKA, Donostia. 20:00. 3/9€. URTARRILAK 23, OSTIRALA • Striknina + Milenrama + F-Side. Txarraska Gaztetxea, Basauri. 21:00. 3€. • The Great Barrier + Mobydick. Kafe Antzokia, Bilbao. 22:00. • Take The Power Back. Stage Live, Bilbao. 20:30. 10/13€. • Kolpatu. Antiguako gaztetxea, Donostia. 21:00. 0€. • Supersubmarina. Jimmy Jazz, Gasteiz.

21:30. 16€.

URTARRILAK 24, OSTIRALA • Manolo Kabezabolo + Manifa. Herriko plaza, Azkoitia. 22:30. Doan • Los Gandules. Azkena, Bilbao. 21:30. 10/12€. • El Drogas. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 16/19€. • Tankard + Crisix. Santana 27, Bilbao. 20:00. • Segismundo Toxicómano + Disolventex. Stage Live, Bilbao. 21:00. 7/12€. • Gatillazo + Altxatu. DOKA, Donostia. 20:00. 8/15€. • Take The Power. Jimmy Jazz, Gasteiz. 20:30. 10/13€. • DJ Loro featuring Rapsusklei. Kubik,

GAZTEBERRI #103 | 2015 Urtarrila-Otsaila


Gasteiz. 23:00. 6/12€. • Paniks + El Palomar. Xurrut, Gorliz. 21:00. 5€. • El Desván + Escarabajos. Zentral Kafe, Iruñea. 21:00. 10/12€.

URTARRILAK 29, OSTEGUNA • Psicosis Gonsales. Zentral Kafe, Iruñea. 21:00. 12/18€. URTARRILAK 30, OSTIRALA • Narco. Stage Live, Bilbao. 21:00. 12/15€. • Rising. Azkena, Bilbao. 21:30. 10/12€. • Hesian. Jimmy Jazz, Gasteiz. 20:30. 6/12€. URTARRILAK 31, LARUNBATA • Berri Txarrak. Totem Aretoa, Atarrabia. 21:00. 14€. • Distorsion + Revolta Permanent. Kafe Antzokia, Bermeo. 22:00. 6/8€. • Niños Mutantes + Gerente. Stage Live, Bilbao. 21:00. 15/18€. • Abbey Road. Jimmy Jazz, Gasteiz. 21:00. 18/21€. OTSAILAK 1, IGANDEA • Vallenfire + Foscor. Helldorado, Gasteiz. 22:00. 12/18€. OTSAILAK 6, OSTIRALA • Burning. Jimmy Jazz, Gasteiz. 21:30. 15/18€. OTSAILAK 7, LARUNBATA • Burning. Kafe Antzokia, Bermeo. 21:30. 15/18€. • Vinila Von Bismark. Azkena, Bilbao. 21:30. 12/15€. • Porco Bravo. Santana27, Bilbao. 20:00. 5/8€. • Iheskide + Sermonds. Stage Live, Bilbao. 21:00. 7/12€. • El Reno Renardo + Kanaianak. DOKA, Donostia. 20:00. 8/15€.

• The James Hunter Six + Anaut. HellDorado, Gasteiz. 22:00. 16/22€. • Vendetta. Kubik, Gasteiz. 22:00. 9/12€. • Kaotiko + Hesian. Zentral Kafe, Iruñea. 20:00. 12/18€.

OTSAILAK 8, IGANDEA • Jorge Pardo Trio. Zentral Kafe, Iruñea. 19:00. 18/22€. OTSAILAK 14, LARUNBATA • Dustaphonics + Rockers Go To Hell. HellDorado, Gasteiz. 22:00. 9/15€. • Abbey Road. Zentral Kafe, Iruñea. 20:30. 18/23€. OTSAILAK 20, OSTIRALA • The Logical Group. Jimmy Jazz, Gasteiz. 21:00. 18€. OTSAILAK 21, LARUNBATA • Subestimados + Fridays in Crew. Herriko Plaza, Azkoitia. 22:30. Doan. • Radiocrimen. Mogambo Aretoa, Donostia. • Pink Tones. Jimmy Jazz, Gasteiz. 20:30. 20/25€. • Cowbell + The Hot Sprockets. HellDorado, Gasteiz. 22:00. 12/15€. • Javier Krahe. Zentral Kafe, Iruñea. 22:00. 15/18€. OTSAILAK 25, ASTEAZKENA • Naomi Punk. Le Bukowski, Donostia. 20:30. 8/10€. OTSAILAK 27, OSTIRALA • Los Zigarros + Monkey Man. Jimmy Jazz, Gasteiz. 21:00. 6/8€. OTSAILAK 28, LARUNBATA • Madball + Strife + Rise of the North Star + Backtrack. Jimmy Jazz, Gasteiz. 18:00.

GAZTEBERRI #103| 2015 Urtarrila-Otsaila

20/24€.

MARTXOAK 1, IGANDEA • Los Straitjackets & Deke Dickerson. Jimmy Jazz, Gasteiz. 20:00. 15/18€. MARTXOAK 6, OSTIRALA • Ruper Ordorika. Jimmy Jazz, Gasteiz. 21:00. 14/16€. • Barón Rojo. Noboo Aretoa, Tutera. MARTXOAK 7, LARUNBATA • At the Gates. Santana 27, Bilbao. 20:00. 22/26€ • Evil Conduct. El Templo, Iruñea. 20:30. 11/15€. • Albert Plá & Diego Cortes. Zentral Kafe, Iruñea. 21:30. 15/18€. • El Drogas Riythm & Blues Band. Kultur Etxea, Valtierra. 20:00. 8/10€. MARTXOAK 8, IGANDEA • The Coup. Zentral Kafe, Iruñea. 19:00. 15/18€. MARTXOAK 14, LARUNBATA • Lagwagon + Flatiners + Western Addiction. Santana 27, Bilbao. 22/27€. • Gatibu. Jimmy Jazz, Gasteiz. 20:30. 12/15€. MARTXOAK 20, LARUNBATA • Izal. Jimmy Jazz, Gasteiz. 21:30. 18/24€. MARTXOAK 21, IGANDEA • Please. Zentral Kafe, Iruñea. 20:00. 18/23€. APIRILAK 2, OSTEGUNA • Raised Fist. Dabadaba, Donostia. 21:00. 15/18€

APIRILAK 12, IGANDEA • Moon Duo. Dabadaba, Donostia. 20:30. 10/15€. APIRILAK 18, LARUNBATA • Berri Txarrak. Kubik, Gasteiz. 22:00. 14/17€.

MUSEOAK// ARABAKO ARTE EDERREN MUSEOA: • “Obra Zaharberritua. Pedro Lopez de Roblesen San Prudentzio”. 2015/03/15era arte.

BILBOKO EUSKAL MUSEOA: • “Obra zaharberritua. Pedro López de Roblesen San Prudentzio”. 2015/10/15era arte. • “Miguel de Unamuno eta argazkilaritza. Ikusten dena imajinatzea!”. 2015/02/01era arte.

BILBOKO GUGGENHEIM MUSEOA: • “Gure garaiko artea. Guggenheim bildumen maisulanak. 2015/05/03ra arte. • “Rineke Dijkstra: The Krazyhouse”. 2015/03/01era arte.

BILBOKO ARTE EDER MUSEOA: • “Mimmo Paladino. Grabatuak”. 2015/02/09ra arte. • “Giandomenico Tiepolo eta bere fantasiazko erretratuak”. 2015/04/20ra arte.

BILBOKO ITSASADARRA ITSAS MUSEOA: • “Piratak, itsasoko lapurrak”. 2015/03/01era arte. • “Montserrat, askatasunaren bila”. 2015/03/30era arte.

DONOSTIAKO SAN TELMO MUSEOA • “Soft Focus”, Asier Mendizabalen argazkierakusketa. 2018/12/31ra arte. • “Artearen bilduma historikoa”. 2015/12/31ra arte. • “Donostiako gune ezezagunetan barrena”.

2015/02/22ra arte.

EUREKA! ZIENTZIA MUSEOA (DONOSTIA): • ““Zer aztarna uzten duzu ingurumenean?” 2015/12/31ra arte.

DONOSTIAKO UNTZI MUSEOA • “Bakailoaren arrantza, ur handiak”. 2015/11/29ra arte.

GASTEIZKO ARTIUM MUSEOA: • “Eragabetasuna. Orraztu gabeko artearen kasu bitxia”. 2015/09/06ra arte. • “Mirarien horma”. 2015/08/30era arte.

GERNIKAKO BAKERAREN MUSEOA: • “Zibilizazioen arteko elkarrizketa”. 2015/03/29ra arte. • “Espainiako Gerra Zibila zineman”. 2015/03/01era arte.

GETARIAKO CRISTOBAL BALENCIAGA MUSEOA: • “Balenciagaren artea. Museo del Traje-ko bilduma”. 2015/04/05era arte.

IRUNGO OIASSO MUSEOA • “Silexaren bila. Euskal kostaldeko lehen biztanleak”. 2015/04/12ra arte.

PORTUGALETEKO RIALIA INDUSTRIA MUSEOA • “Drácula, banpiroen printzea”. 2015/03/15era arte.

23


Euskadiko gazteek bere soldataren % 50a baino gehiago bideratu beharko lukete emantzipatu ahal izateko ‘Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadi 2007-2013’ azterlanaren arabera, alokairua erostea baino merkeagoa da Emantzipazio adierazleetan aditua den Joffre López Oller-ek, Gazteen Euskal Behatokiaren aginduz, burututako emantzipazioaren inguruko azterlanaren ondorioak pasa den urtearen amaieran aurkeztu zituen Gazteria eta Kirol zuzendaria den Jon Redondok. Aipatu ikerketa honetan, 18 eta 34 urte bitarteko gazte soldatadunei bere kabuz etxebizitza libre bat jabetzan zein alokairuan eskuratzeak zein nolako kostua suposatuko litzaiekeen azaltzen da 10 adierazle sintetikoen bidez. Adierazleok sortzeko erlazioan jartzen dira gazteen batez besteko soldata garbiak eta salerositako etxebizitza libreen eskriturazio-prezioak edo alokairu-errentak. 2007 eta 2013 arteko aldirako kalkulatu dira, hau da, krisiaren aurreko oparoaldi ekonomikoko urteetatik orain arte, eta Euskadi osorako azaldu ez ezik, lurralde, sexu eta adin taldeen arabera

ere aurkezten dira. Ikerketa honen arabera, etxebizitza librea eskuratzeak, jabetzan zein alokairuan, hileko soldata garbiaren % 40 baino gehiagoko kostua dakarkio gazte soldatadun bati eta, beraz, bere kabuz emantzipatzen direnek gehiegizko ahalegin ekonomikoa jasan behar dute. 2007-2013 epealdian, etxebizitza bat erosteko egin beharreko ahalegin ekonomikoa arindu da eta gehiago nabaritu izan da erosteko kostuan alokatzekoan baino, salmenta prezioak alokairu-errentak baino gehiago jaitsi baitira. Hala ere, eskuratze kostuaren beherapen hori ez da nahikoa izan soldatadun gazte gehienak bakarka emantzipatu ahal izateko. Emakumeek eta 25 urtez azpiko gazteek dituzte etxebizitza merkatu librean eskuratzeko kosturik altuenak, beraien

soldatak baxuagoak izaten baitira. Oso nabarmenak dira, bestalde, lurralde historikoen arteko aldeak. Etxebizitza librea, jabetzan zein alokairuan, eskuratzeko kostuak Gipuzkoako lurraldean dira altuen; etxebizitza garestiagoa baita Gipuzkoan. Arabak, aldiz, kostu baxuenak ditu. Estatuaren batez bestekoaren aldean, eskuratze-kostuak handiagoak dira Euskadin, jabetzari zein alokairuari begira. Hala ere, emantzipazio-tasak antzekoak dira Euskadin eta Espainian. Nola azaldu daiteke hori? Alde batetik, gazte gehienak ez direlako bakarrik emantzipatzen, bikotekidearekin edota lagunekin edo ikaskideekin baizik eta horrela gastuak partekatzen dituzte. Bestalde, etxebizitza babestua hedatuago dagoelako gure erkidegoan Espainiako gainontzeko lurraldeetan baino.

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA

Gazteria Zuzendaritza

Dirección de Juventud


Araba Eusko Gazteen Informazio eta Dokumentazio Zentro Koordinatzailea. Donostia kalea, 1 01010 Gasteiz. • 945 019539 • www. gazteinformazioa.net •gazteinformazioa@ejgv.es • gazteinfoeuskadi@gmail.com Arabako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Probintzia plaza 13, behea 01001 Gasteiz • 945 181700 • www.alava. net/ifj • www.gazteinformazioa.net • www. facebook/infogaztea.araba • informazioa@ifj. alava.net Gasteizko Udala. Gazte Informazioko Udal Bulegoa. Espainia plaza behea. 01001 Gasteiz • 945 161330 • www.vitoria-gasteiz.org/ omij • www.vitoria-gasteiz.org/gazteria • coordinaomij@vitoria-gasteiz.org

fundacionede.org Txorierriko Gazte Informazio Bulegoa. Txorierri etorbidea, 9, behea 48160 Derio • 688 629965 • www.txorierrikogazteak.com • oij@etxorierri.com Durangoko Gazte Informazio Bulegoa. Pinondo Plaza, 1 48200 Durango • 94 6030030 • informazioa@durango-udala.net Erandioko Gazte Informazioa Bulegoa. Irailaren 23 enparantza 48950 Erandio • 94 6025891 • gazteinfo@erandioko-udala.net Ermuako Gazte Informazio Bulegoa. Lobiano Kultur Gunea. Goienkale, 10 48260 Ermua • 943 708700 • oij-gib@udalermua.net

Arabako Kampuseko Gazteentzako Informazio Bulegoa. Apraiztarrak 1- Unibertsitate-Pabiloia 01006 Gasteiz • 945 014336 • www.ehu.es • www.gazteinformazioa.net • oij-ar@ehu.es

Mugarri Gazte Informazio Gunea. Mugarri Gazte Etxea. Elizarako Sarbidearen Kalea, 2 48450 Etxebarri • 94 4261861 • www.mugarri. net • mugarri@mugarri.net, mugarri.gazte@ gmail.com

Laudioko Lamuza Gazte Informazio Gunea. Lamuza 13 01400 Laudio • 94 4034921 • infogazte@laudiokoudala.net

Galdameseko Gazte Informazio Gunea. San Pedro, 6 48191 Galdames • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org

Bizkaia

Gernika-Lumoko Gazte Informazio Bulegoa. Foru Plaza, nº 2 48300 Gernika-Lumo • 94 6270215 • gazteger@sarenet.es

Bizkaiko Gazteriaren Informaziorako Lurralde-Zentrua. Rekalde Zumarkalea, 30 - 1, 48009 Bilbao • 94 6083926 /94 6083920/94 6083934 • www.bizkaia.net/gazteria • gazteinformazioa@bizkaia.net

Getxoko Gazte Informazio Bulegoa. Tangora Etxea. Algortako Etorbidea, 98 48991 Getxo • 94 4910114 • gaztebulegoa@getxo.net

Abanto -Zierbenako Gazte Informazio Bulegoa. Bizkaia Plaza, 3 (Atzealdea) 48500 AbantoZierbena • 94 6363769 • gazteria@abantozierbena.org

Gordexolako Gazte Informazio Gunea. Molinar Plaza, 11 48192 Gordexola • 638 050 762 • gazteplana1@enkarterrialde.org

Ikusi Makusi Baliabide Zentroa. Areitzo, 2 48810 Alonsotegi • 94 4980807 • ikusimakusi@alonsotegi.net

Gorlizko Gazte Informazio Gunea. Krutzeta, 5 48630 Gorliz • 94 6774000 • gazteria@gorliz. net

Zornotzako Gazte Informazio Bulegoa. Zelaieta Parkea, s/n 48340 Amorebieta-Etxano • 94 6300649/50 • www.ametxgazteria.net • gazteinfo@ametx.net

Gueñeseko Gazte Informazio Gunea. Enkarterri, 2 48840 Güeñes • 94 6690877• www.gugaz. org • info@gugaz.org

Arrigorriagako Gazte Informazio Bulegoa. Gaztegune. Ugertza bidea, 1 48480 Arrigorriaga • 94 6001876 • gaztegunea@ arrigokultura.org Artzentaleseko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Aguirre, 23 48870 Artzentales • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gaztezer Balmasedako Gazte Informazio Gunea.Pio Bermejillo, 19 48800 Balmaseda • 94 6800240 • www.balmabegi.com • www. balmaseda.net • gaztezer@balmaseda.net Barakaldoko Gazte Informazio Zentrua. San Juan, 17 48901 Barakaldo • 94 4789596 / 94 4789599 •www.gaztebulegoa.net • gaztebulegoa@barakaldo.org Gurutzetako Gazte Informazio Gunea. Balejo, 4 48903 Barakaldo • 94 4789487 • www. gaztebulegoa.net • gaztebulegoa@barakaldo. org Zirtzart Gazte Informazioko Udal-Bulegoa. Basozelai, 11 48970 Basauri • 94 4666430 • www.facebook.com/basaurion • zirtzart@ basauri.net Bermeoko Gazte Informazio Bulegoa. GizarteKultura Etxea Irakaskintza, 14-16 48370 Bermeo • 94 6179158 •www.giz.bermeo.org • giz@bermeo.org BIZ Bilbao Informazio Zerbitzua. Zabalguneko Eraikina. Zabalguneko Plaza, 11 48009 Bilbao • 94 4204488 • bilbaoiz@ayto.bilbao.net EDEko Gazte Informazio Bulegoa. Simón Bolívar, 8 B –behea 48010 Bilbao • 94 4029090 • www.fundacionede.org • gazteinformazioa@

Arratiako Gazte Informazio Bulegoa. Igorreko Kultur Etxea. Elexalde, 8 48140 Igorre • 639 018133 • gib-arratia@gorbeialdea.com Karrantzako Gazte Informazio Gunea. Concha Enparantza, 1 48895 Karrantza • 638 050762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Lanestosako Gazte Informazio Gunea. Manuela Sainz de Rozas, 1 48895 Lanestosa • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Euskal Herriko Unibertsitatearen Bizkaiko Campuseko Gazte Informazio Bulegoa. Sarriena auzoa, z/g, Apia Bidea (Gizarte eta komunikazio behealdea) 48940 LEIOA • 94 6015100 • oij-bi@ehu.es Aterpe Leioa Gazte Informazio Zentroa. Aldapabarrena, 2 48940 Leioa • 94 4055850 • gazte@leioa.net Lekeitioko Gazte Informazio Bulegoa. Eliz Atea, 12 48280 Lekeitio • 94 6243591 • gaztebulegoa@lekeitio.com Mañariko Gazte Informazio Gunea. Herriko plaza, z/g 48212 Mañaria • 94 6818998 • kultura.manaria@bizkaia.org Mungiako Gazte Informazio Bulegoa. Arana Goiri´tar Sabin, 13 48100 Mungia • 94 6553353 • mungia.gib-oij@astiune.com Muskizko Gaztegune. Meatzari Plaza, 2 48550 Muskiz • 94 6708037 • www. muskizkogaztegunea.blogspot.com • gaztebulegoa@muskiz.com

Busturialdeko Gazte Bulegoa. Zubietaerrota Eraikina, Kurtzero auzoa 48392 Muxika • 670 509752 • www.busturialdekogazteplana.com • gaztebulegoa@busturialdekogazteplana.com Induma Informazio Bulegoa. Zubieta, 16 48410 Orozko • 94 6339945 • infoinduma@yahoo.es Plentziako Gazte Informazio Gunea. Goenkale, 25n 48620 Plentzia • 94 6770989 • gazteinfo. plentzia@bizkaia.org Gazte Informazio Zentroa. Santa Clara Kultura Zentroa. Martín Fernández Villarán, z/g 48920 Portugalete • 94 4729313 • www.juventudportugalete.org • juventud@ portugalete.org • gaztegela@gmail.com Portugaleteko Gazte Informazio Gunea Gazte Gela. Zubeldia Maisua, z/g 48920 Portugalete • 94 4616638 • www.juventudportugalete.org • aulajoven@portugalete.org Gaztebox Santurtziko Gazte Informazio Bulegoa. Santurtzi Parkea, z/g 48980 Santurtzi • 94 4836110 • gib-oij@santurtzi.net Sopelanako Gazte Bulegoa. Kurtzio Kultur Etxea, Mendieta, 11 48600 Sopelana • 94 4065505 • www.sopelanagaztea.blogspot.com • www.sopelana.net • oij@sopelana.net Turtziozko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Agirre, 61 48880 Turtzioz • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gazte Info Gazte Informazio Bulegoa. Udiarraga, 39 48490 Ugao-Miraballes • 94 6322014 • gazteinfo.ugao@ortzadar.es Urduñako Gazte Informazio Gunea. Kultur Etxea. Andra Mari, z/g 48460 Urduña • 945 384884 • xarteaga@urduna.com Sestaoko Gazte Informazio Zentroa. La Iberia, z/g 48910 Sestao • 94 4956127 • cijsestao@ infonegocio.com Zallako Gazte Informazio Bulegoa. Madres Irlandesas, 4 48860 Zalla • 94 6391396 • www. ibilimunduan.com • oij@zalla.org • infogazte@ zalla.org

Gipuzkoa Andoaingo Gazte Informazio Bulegoa. Ambrosia Olabide Zentroa. Pio Baroja kalea, 1. 20140 Andoain • 943 593911 • gibandoain@ euskalnet.net Arrasateko Gazte Informazio Bulegoa. Garibai Etxea. Biteri etorbidea, 3 20500 Arrasate • 943 252065 • www.gaztebulegoa.com • gaztebulegoa@arrasate-mondragon.net Astigarragako Gazte Informazio Puntua. Kultur Etxea. Kale Nagusia, 48. 20115 Astigarraga • 943 331067 • www.astigarraga.net • gazteinfor@astigarraga.net Azkoitiako Gazte Informazio Bulegoa. Aita Madinabeitia plaza z/g 20720 Azkoitia • 943 026027 • www.artxamendi.net • gib@ euskalnet.net Azpeitiako Gazte Informazio Bulegoa. Plaza Txikia z/g 20730 Azpeitia • 943 157160 • gib@ azpeitia.net Gipuzkoako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Gaztegunea. Anoeta, 28 20014 Donostia-San Sebastián • 900 110111 / 943 472617 • www.gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa.net

Gipuzkoako Campuseko Gazte Informazio Bulegoa.Ignacio M. Barriola eraikina. Elhuyar enparantza, z/g 20018 Donostia • 943 018135 / 943 018138 • svrgazte@sv.ehu.es. svrbegaz@ sv.ehu.es Koldo Mitxelena kulturunea. Infoteka. Gazte Informazio Gunea. Koldo Mitxelena Kulturunea. Urdaneta kalea, 9 20006 Donostia • 900 110 111 • www.gipuzkoangazte.info • ctij1@ gipuzkoa.net Donostiako Gazte Informazio Bulegoa. Goikoa jauregia. Mari kalea, 1. 20003 Donostia • 943 481435 • www.donostiagaztea.org/gazteinfo • gazteinfo@donostia.org Eibarko Gazte Informazio Bulegoa. Portaela Kultur Etxea, Bista Eder 10. 20600 Eibar • 943 708435 • infojuven.ei@eibar.net Elgoibarreko Gazte Informazio Bulegoa. Foruen Plaza z/g, 20870 Elgoibar • 943 257986 • www.elgoibar.org/webb/gazteriazalag.htm • gazteinformazioa@elgoibar.net Errenteriako Gazte Informazio Bulegoa. Merkatuzar. Pablo Iglesias, 3. 20100 Errenteria • 943 449640 • www.gaztebulegoa.errenteria. net •gazteria@errenteria.net Hernaniko Gazte Informazio Bulegoa. Hernaniko Udal Kiroldegia, Elkano z/g. 20120 Hernani • 943 552185 • www.hernani.net • kirola@hernani.net Hondarribiako Gazte Informazio Bulegoa. Javier Ugarte 6. 20280 Hondarribia • 943 644752 • gip@hondarribia.org Irungo Gazte Informazio Bulegoa. Foruen Karrika, 2 behea. 20302 Irun • 943 505444 / 943 505643 • www.irun.org/igazte • infojuvenil@irun.org Lasarte-Oriako Gazte Informazio Bulegoa. Manuel Lekuona Kultura Etxea. Geltoki kalea, 18. 20160 Lasarte-Oria • 943 376181 • www. lasarte-oria.org • gazteinfo@lasarte-oria.org Legazpiko Gazte Informazio Bulegoa.Kultur Etxea, Latxartegi, 3. 20230 Legazpi • 943 737203 • gazteria.le@legazpi.net Oiartzungo Gazte Informazio Puntua. Mendiburu 5, behea. 20180 Oiartzun • 943 491105 • www.gazteoiartzun.net • gazteinfo@ oiartzun.org Oñatiko Gazte Informazio Puntua. Foruen Enparantza, 4 – behea. 20560 Oñati • 943 718257 • www.oinati.org • gazteinformazioa@ oinati.net Ordiziako Gazte Informazio Puntua. Barrena Jauregia Kultur Etxea, 2º - 3 20240 Ordizia • 943 805634 • www.ordizia.org • gazteria@ ordizia.org Tolosako Gazte Informazio Bulegoa. Antonio Maria Labaien Kultur Etxea, Triángulo 1. 20400 Tolosa • 943 670383 • www.zazpitantriangulon. com • gazteria@tolosakoudala.net Urnietako Gazte Informazio Bulegoa. Idiazabal 13 20130 Urnieta • 943 333973 • www.urnieta. org • gazteinformazioa@urnieta.org Villabonako Gazte Informazio Bulegoa. Katea Etxea. Kale Nagusia, 79 20150 Villabona • 943 694787 • gazteria@villabona.net Zarautzeko Gazte Informazio Bulegoa. Zinema Pilotalekua. Zigordia Kalea, 34 20800 Zarautz • 943 005122 • www.zarautz.org • gazteinformazioa@zarautz.org


Teknologia Berriak

Iaz Google-n gehien bilatu zena Urte amaierarekin batera Google-k ezagutzera eman ditu 2014. urtean zehar Espainian bilatzaile honetan gehien bilatu diren hitzen eta hazkunde handiena izan dutenen sailkapena. Azken hauen artean, telebista da nagusi; izan ere, Gran Hermano 15, Munduko Futbol Txapelketa eta La Voz Kids izan dira sailkapen honetako lehen hiru postuetan sailkatu direnak. Ondoren, Ebola, iPhone6 eta Tito Villanova sailkatu dira. Pertsona ospetsuen sailkapenean, bilaketa gehien izan dituena Eurovision lehiaketa irabazi duen Conchita Wurst austriarra dugu. Bigarren postuan Renée Zellweger aurkituko litzateke eta, ondoren, Hiba Abouk, Tania Llasera eta Clara Lago aurkituko lirateke. Bilatzaileari planteatutako zalantzen artean, gehien hazi diren galderak egunerokotasunarekin zerikusia dute. Horrela, ‘Zer da...?’ sailkapenean ‘selfie’ izan da nagusi, ebolaren aurretik. Teknologia eta osasunaren inguruko galderek osatzen dute sailkapen honetako lehen postuak.

26

Pantailarik ez lo egitera joan aurretik EABn egindako ikerketa baten arabera, argia igortzen duten pantailek eragin zuzena dute loaren kalitatean Egunaren azken orduetan smartphone, tablet edota ordenagailu bezalako gailuen pantailetara begiratzeak loan eragin kaltegarria izan dezakeenaren susmoa ez da berria. Dena den, Estatu Batuetako Zientzietako Akademia Nazionalak hau zein puntutaraino egia den egiaztatu nahi izan du eta, horretarako, azterlan bat burutu du. Harvard Unibertsitateko Loaren Medikuntza saileko zuzendari den Charles Czeislerek azaldu duenez, azterlan honetan ondorioztatu ahal izan denez, loan ez ezik, argia igortzen duten gailu elektronikoen pantailetara begiratzeak ondorio biologiko sakonak ere izan ditzake. Aipatu ikerketan, zenbait

pertsonek, bost egunez, lau orduz irakurri behar zuten iPad batean lo egin aurretik eta beste talde batek, berriz, gauza bera egin behar zuen baina ohiko liburuekin. Ikerlariek ikusi ahal izan zutenez, gailu elektronikoa erabili zuten pertsonek zailtasun handiagoak zituzten lo hartzeko baina, gainera, loaren REM fasea laburragoa izaten zuten eta, hurrengo egunean, kontzentratzeko zailtasun handiagoak ere zituzten. Ez hori bakarrik, iPad-ak erabili zituzten pertsonek melatonina maila baxuagoak zituztela ere ikusi ahal izan zuten. Melatonina lo hartzen laguntzen duen hormona da eta, normalean, honen maila gauetan hazten da. Adituek azaldu dutenez, hormona honen maila

baxuek minbiziarekin erlazionatu izan ohi dira (prostata, kolon edota bularreko minbizia). Loaren falta, gainera, obesitatea edo diabetesa bezalako gaixotasun kronikoekin ere harremana duela diote adituek. Czeisler-en ustetan, gure egunerokotasunean hain garrantzitsu bilakatu diren gailu hauek oraindik ezagutzen ez diren ondorio kaltegarriak izan ditzakete gure osasunan. Izan ere, gailu hauek merkaturatu egiten dira hauek izan ditzaketen ondorio mediko edota biologikoak aztertu gabe. Horregatik, Czeisler horrelako gailuak merkaturatu baino lehen zein ondorio izan ditzaketen aztertzea eskatzen du, adibidez, sendagaiekin egiten den bezala.

GAZTEBERRI #103 | 2015 Urtarrila-Otsaila


Instagramek, jada, Twitterrek baino erabiltzaile gehiago ditu Facebooken esku 2012. urtetik

Facebook botoi berriak iristear Erosi, jolastu, deskargatu Facebook-ek jada 1.300 milioi erabiltzaile ditu mundu osoan zehar baina negozioa egiten jarraitu nahi du. Horretarako, aurten ‘Call to action’ izenarekin ezagutuko diren botoiak barneratuko ditu negozioetarako orrialdeetan. Hauei esker, urrats bakar batean, besteak beste, erretserbak egin, enpresarekin harremanetan jarri, aplikazioa erabili, jolastu, erosi edota bideoak ikusi ahal izango dira.

2010. urtean, bi lagunek Instagram izeneko aplikazioa sortu zuten iPhone telefonoetarako. Aplikazioa izan arren gizarte sare baten antza zuen eta, hori dela eta, arrakasta handia izan zuen bere hastapenetatik. Horrela, bost urte eskasetan, Instagramek 300 milioi erabiltzaile izatea lortu du eta, horri esker, 284 milioi erabiltzaile dituen Twitter gainditzea lortu du. Kopuru hauek aintzat hartzekoak dira, besteak beste, azken bederatzi hilabeteetan 100 milioi erabiltzaile gaineratzea lortu duelako. Twitter-ek, aldiz, epe berean, ‘soilik’ 38 milioi erabiltzaile gehitzea lortu du. Enpresaren egoitza EABn egon arren, erabiltzaile gehienak (% 70 inguru) beste herrialdeetakoak dira. Arrakasta hau ikusita, Facebookek Instagram erostea erabaki zuen 2012an 1.000 milioi dolarren truke. Instagrami esker, egunero, 70 milioi argazki partekatzen dira.

Spartan izena izango du

Internet Explorer ordezkatuko duen nabigatzailea garatzen ari da Microsoft Microsoft erraldoia Interneten nabigatzeko tresna berria garatzen ari da. Orain arte uste izan denaren kontra, Microsoftek ez du bere Internet Explorer nabigatzailea Chrome eta Firefoxen antza izateko moldatzeko asmorik. Ostera, nabigatzaile berria garatzen ari da, zerotik hasita, eta Spartan izena izango omen du. Nabigatzaile berria Microsoftek kaleratuko duen Windows 10 sistema eragilearekin batera kaleratuko da.

GAZTEBERRI #103| 2015 Urtarrila-Otsaila

Gabonetako bideo-jokorik salduena Merkatu azterketak egiten dituen Gfk España enpresak aditzera eman duenez, pasa den abenduan estatuan gehien saldu den bideo-jokoa ‘Just Dance 2015’ izan da, ‘Fifa 15’ edota ‘Call of Duty: Advanced Warfare’ izenburuen aurretik. Modu honetan, jokalariak dantzan jartzen dituen joko honek hirugarren urtez jarraian lortu du gabonetan bideojokorik arrakastatsuena izatea. Joko honen azken bertsioak estilo desberdinetako 41 abesti eskaintzen ditu, hala nola, Pharrell Williamsen ‘Happy’, Disneyk ekoitzitako ‘Frozen’ pelikulako ‘Let it go’ edo Marvin Gaye-ren ‘Ain´t No Mountain High Enough’ abesti klasikoa.

27


Denborapasak ESAERA ZAHARRAK Ordenatu ondorengo hitzak modu zuzenean esaera zahar bat osatzeko INDARRAK,

HAMAR

GEHIAGO

BALIO

BOST

BAINO

BURU

XENTIMOKO

EZ

AZKARRAK.

TRAPUA.

TXANTXANGORRIAK

GEHIAGO

XENTIMOKO

DIK

ASKO

PUPUA

BURU

DU

ETA

HORREK.

......................................................................................

......................................................................................

......................................................................................

............................................................................

............................................................................

............................................................................

*****

*****

SUDOKUAK *****

ESAERA ZAHARRAK 1.) Asko balio du indarrak, gehiago buru azkarrak. (Mucho vale la fuerza más una cabeza inteligente).

2.) Bost xentimoko pupua eta hamar xentimoko trapua.

3.) Txantxangorriak baino buru behiago ez dik horrek. (No tiene dos dedos de frente).

28

GURUTZEGRAMA 1.) Txalaparta • 2.)Astamakila • 3.) Arrasate • 4.) Karraska • 5.) Kakoeta • 6.) Amuriza • 7.) Itsaso • 8.) Hortz • 9.) Borda • 10.) Aiete. • 11.) Foru.

(Demasiada venda para tan poca herida).

GAZTEBERRI #103 | 2015 Urtarrila-Otsaila


GURUTZEGRAMA 1.| Makila labur batzuez kolpatzen diren oholez osatutako euskal musika-tresna. 2.|Lokatzetan eta, jauzi egiteko makila. 3.| Gipuzkoako udalerria, Udalaitz, Anboto eta Udala mendien magalean. 4.| Ildoak edo pikorrak dituen altzairu tenplatuzko barraz osatutako erreminta, piezak higatzeko eta leuntzeko erabiltzen dena. 5.| Zuberoako arroila, Santa-Grazin, Lakora eta Binbaleta mendien artean. 6.| Bertsolari eta idazle bizkaitarraren abizena. 7.| Ozeanoa, Lurraren azaleraren zatirik handiena estaltzen duen ur gazizko eremua. 8.| Ornodun askoren barailen ertzean ezarritako pieza gogor eta zurixketako bakoitza, murtxikatzeko, harrapatzeko eta eraso eta defentsarako balio duena. 9.| Basetxe arrunta; bereziki mendian edo basoan, abereak edo belarra gordetzeko etxetxoa. 10.| Donostiako auzoa. 11.| Herri edo herrialde bateko usadio eta ohiturak idatzita batzen zituen araudi-multzo.

GAZTEBERRI #103| 2015 Urtarrila-Otsaila

10

7

5 1

3

4

2

6

11 8

9

29





Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.