Gazteberri106

Page 1

r

B G

ri

G

az

a

te b e

A ldiz k i a r

Gazteberri #106 2015 Uztaila/Abuztua

Errefuxiatuen arazoa Europan



GAZTEBERRIAK

B G

G

az

a

te b e

A ldiz k i a r

ri

r

[AURKIBIDEA]

UPV/EHUren enpresa berritzaileen programa bat finalista Enpresa Sustapenerako Europar Sarietan.............. 4 Europa helmuga Gida 2015.....................................................................................................................................................4 Mindragon Unibertsitateak doako bi online ikastaro eskainiko ditu irailetik aurrera................................................ 4 Ehun mila gazte baino gehiagok Euskaditik alde egin zuen aukera baten bila 2000-11 epean.............................. 5 Deustuko Unibertsitateak eta Donostiako Sustapenak ekintzailetza digitala sustatuko dute................................ 5 Javier Arzak Gurutze Gorriaren Saria irabazi du drogomenpekotasunari buruzko ikerketa batengatik............... 5

ERREPORTAJEA

Elikagai-Neofobia: Elikagai berriak probatzeko beldurrak eragin kaltegarriak ditu.................................................... 6

ELKARRIZKETA

Xabier Aierdi (UPV/EHU): “Euskara bezalako hizkuntza gutxiagotuen erronka nagusia biziraupena da”............. 8

ZIENTZIA

Nolakoa izango litzateke gure planeta gizakirik gabe?....................................................................................................... 10

EUSKARA ARGITARATZAILEA:

Euskal Gazteriak euskararekiko jarrera oso ona azaltzen du.......................................................................................... 11 Hollande eremu urriko hizkuntzen gutuna berresteko prest azaldu da......................................................................11

ZER JAN, HURA IZAN

Gezurrezko hitz-jario koipetsuak [Nerea Segura]............................................................................................................... 12

ERREPORTAJEA

© Shareak Kultur Elkartea Lege Gordailua: Bi-1151-04 Tlf: 94 424 75 94 Faxa: 94 415 74 52 eposta: gazteberri@unionline.info http://www.gazteberri.info Erredakzioa: Iparragirre, 17, 1.esk. 48009-Bilbao. Koordinatzailea: Jon Mikel Zabalegi Testuak eta diseinua: Shareak Laguntzaileak: Nerea Segura, Gotzon Sanchez, Ziortza Carranza, Peio Saez de Lafuente, Naiara Pardo, Jon Lasa, Patricia Aldama. Argazkiak: Amaia Garcia, Markel Redondo, Alejandro Boyero, Artxiboa Publizitatea: 696935662 Banaketa arduraduna: Lourdes Sánchez Shareak Kultur Elkarteak ez du Gazteberri Aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik derrigor bere gain hartzen

Errefuxiatuen arazoa Europan................................................................................................................................................13

SEXUALITATEA

Euskadin ez dago emakumeen genitalen ablaziorako tokirik.......................................................................................... 17 Ezetz! [Peio Saez de Lafuente].................................................................................................................................................17

TXORROSKILOA

Orereta: Gailetak, metrailetak eta euskara ikasketak [Gotzon Sanchez]......................................................................18

KULTURA

Liburuak.........................................................................................................................................................................................19 Pelikulak.........................................................................................................................................................................................19 Diskak............................................................................................................................................................................................. 20

AGENDA

Kontzertuak..................................................................................................................................................................................21 Museoak........................................................................................................................................................................................22

I•GAZTE

Eskola uzte goiztiarraren tasa % 7,2koa da EAEn............................................................................................................... 23

TEKNOLOGIA BERRIAK

Gizon eta emakumeen arteko eten digitala kualitatiboa da............................................................................................ 25 Facebookek kontuen jabegaiak izendatzeko aukera ematen du.................................................................................... 25 Telebistak antzeko balioak hedatzen ditu mundu osoan................................................................................................. 25 Moment: Mugikorrarekiko menpekotasuna neurtzen duen aplikazioa........................................................................26 You Tube Gaming: jokoak orain streamingean................................................................................................................... 26

DENBORA PASAK

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA HEZKUNTZA SAILEKO LAGUNTZA JASO DU

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA Viceconsejería de Política Lingüística


Gazteberriak UPV/EHUren enpresa berritzaileen programa bat, finalista Enpresa Sustapenerako Europar Sarietan

Mondragon Unibertsitateak doako bi online ikastaro eskainiko ditu irailetik aurrera

Estatu mailako fasea gainditu ostean Europa osoko ekimenekin lehiatuko du UPV/EHUren ‘Enpresa berritzaileak sortzen Euskal Herriko Unibertsitatean’ programa Enpresa Sustapenerako Europar Sarietarako ‘Enpresa ekimenaren sustapena’ izeneko kategorian finalista aukeratu dute, final europarrean parte hartzeko. Aipatu programa 1999. urtean abiatu zen, UPV/EHUko ikasle, irakasle eta ikertzaileek ekintzailetza arloan zeukaten informazio eta trebakuntza gabezia konpontzeko. Egitasmoaren azken helburua enpresa-ekimen berritzaileak eta

oinarri teknologikodunak sortzea da. Lau atal nagusi ditu proiektuak, dibulgaziotik hasi, eta sortutako enpresei zuzendutako aholkularitzarekin amaitu. Programa jarduera ludiko-trebatzaileekin eta balizko ekintzaileentzako ikastaro berezituekin abiatzen da, unibertsitate ikasleen artean ekintzailetza kultura sustatzeko. Ostean, enpresa proiektua garatuko duten ekintzaileei banan-banako laguntza eskaintzen zaie; eta bukatzeko, enpresa berriei lehenengo urte bietan aholkularitza eta laguntasuna ematen zaie.

‘Europa helmuga Gida 2015’ Gazteen Euskal Behatokiak Europa Helmuga Gida eguneratua kaleratu berri du. Gida honek Europan zehar bidaiatzeko, ikasteko edota lan egiteko online multzo baliabide ezin osatuagoaren berri ematen du. Bertan, besteak beste, milatik gora web guneetako estekak aurki daitezke. Hauen laguntzarekin, bidaia antolatu, hizkuntzak ikasi, beste herrialderen batean lana aurkitu, beka bat eskatu edo Europako curriculuma prestatu ahal izango da.

4

Mondragon Unibertsitateak doako bi online ikastaro ireki eskainiko ditu irailetik aurrera, Massive Open Online Course (MOOC) ereduarekin bat egin ostean. Unibertsitateak, zehazki, honako ikastaro hauek jarriko ditu abian: ‘Hacking etikoa’ (informatika-segurtasuna) ikastaroa, gazteleraz, eta ‘Kooperatiben kudeaketarako gakoak. Mondragon Esperientzia’ ikastaroa, gazteleraz zein euskaraz. Gainera, unibertsitateak Open EDX plataforma erabiliko du ikastaroak emateko eta plataforma euskaratzeko egitasmoa ere bultzatuko du. Massive Open Online Course delako ikastaroak jendeari irekitako doako lineako ikastaroak dira. Horietan, interakzioa, sorkuntza eta gogoeta dira ezagutza eraikitzeko eta benetako testuinguruetan aplikatzeko zutabe giltzarriak. Mondragon Unibertsitateak bere balioekin bat datorren prestakuntza-lerro berri horren aldeko apustua egin du. MOOC hezkuntza irekiko modalitatea da, eta hezkuntza-plataformen bidez doako ikastaroak eskaintzen ditu Interneten. Horren filosofiak ezagutza askatzea du xede, publiko handiago batengana heltzeko. Urrutiko irakaskuntzak honako baldintza hauek bete behar ditu MOOC izateko: ikaskuntzara bideraturiko ikastaroa eta egitura izatea; eskuraturiko ezagutza egiaztatzeko probak edo ebaluazioak izatea; jendetsua izatea eta nahi duen oro matrikulatu ahal izatea. Irismen globala du eta orokorrean Internet bidezko urrutiko ikastaroa izan ohi da. Ez da beharrezkoa bertaratzea, eta materialak doan eskura daitezke Interneten.

GAZTEBERRI #106| 2015 Uztaila-Abuztua


Javier Arzak Gurutze Gorriaren Saria irabazi du drogomenpekotasunari buruzko ikerketa batengatik

Ehun mila gazte baino gehiagok Euskaditik alde egin zuen aukera baten bila 2000-2011 epean Bere trebakuntza hobetzeko alde egin zutenen artean erdia inguru Euskadira bueltatu da Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak (Cesegab) kaleratu duen oroitidazki sozioekonomikoaren arabera, 2000-2011 urteen artean 109.134 gaztek Euskal Autonomia Erkidegotik alde egin zuen. Horietatik, % 89k Estatuko beste erkidegoren bat hautatu zuen eta % 11k, aldiz, atzerriko bestelako estaturen bat. Irteera gehien izan ziren urtea 2007 izan zen (10.619). Aipatu txostenaren arabera, gero eta gutxiago dira EAE uzten duten gazteak eta joaten direnen artean, gero eta gehiago

dira atzerrira joatea erabakitzen dutenak. Aztertu den azkeneko urtean (2011), alde egin zuten gazteen % 19k atzerrira jo zuen. Bestalde, Gazteen Euskal Behatokiak egindako azterlanaren arabera, aipatu epean joan ziren gazteen % 48a EAEra bueltatu zen bi urteko epearen barruan. Datu hauek guztiak ulertzeko, kontutan izan behar da 2007. urtera arte EAEn zen gazteen langabezia tasa %7-8 ingurukoa zela. 2013an, aldiz, tasa horrek bere gailurra jo zuen % 39ra helduz. Pasa den urtean, batez beste, gazteen langabeziatasa % 37,3koa izan zen.

Deustuko Unibertsitateak eta Donostiako Sustapenak ekintzailetza digitala sustatutko dute Deustuko Unibertsitateak, Donostiako Sustapenarekin batera, Internet esparruan arituko diren enpresa berrien sorrera sustatuko duen DeustoSTART Digital programa jarri du abian. Aipatu programa, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako Campusean garatuko da aurtengo urria eta abenduaren bitartean eta 72 eskola-orduko iraupena izango du. Bertan, Estatu mailan diren Internet esparruko profesional garrantzitsuenetako asko izango dira, eta baita EAEkoak ere. Programa hiru ardatz nagusitan oinarrituko da, halaber, formakuntza, aholkularitza eta ko-ekintzailetza. Hauen bidez, ekintzaileei bere negozio digitalak garatzeko eta abian jartzeko beharrezkoak dituzten tresnak, ikuspegia, irizpidea, aholkularitza eta kontaktuak eman nahi zaizkie. Modu honetan, enpresa berrien sorkuntza sustatzeaz gain, hauen arrakasta ere bermatu nahi da. Gainera, programan parte hartzen duten kideek inbertitzaile espezializatuekin izateko aukera ere izango dute.

GAZTEBERRI #106| 2015 Uztaila-Abuztua

Javier Arza Porrasek, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Laneko Saileko irakasleak, akzesit bat lortu du Drogen aurkako Reina Sofía sarien 23. edizioan. Toxikomaniak Artatzeko Espainiako Gurutze Gorriaren Fundazioak (CREFAT) ematen ditu sariak. Ikerketa eta Saiakera atalean eman diote saria bere doktoretza-tesiarengatik, “Estrategias para la atención sociosanitaria. El caso de las drogodependencias en Navarra (1993-2009)” izenburua duena, “metodologia maila handiko ikerketa bat delako eta proposamenak eskaintzeko modua ematen duten kasuen analisia duelako”, epaimahaiaren aktaren arabera. Javier Arzak 2013an defendatu zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoan bere doktoretza-tesia, José María Uribe Oyarbide NUPeko Gizarte Laneko Saileko Gizarte Antropologiako irakasle titularrak zuzendu zuen, eta Bikain “cum laude” kalifikazioa erdietsi zuen. Bere lanean, Javier Arzak Nafarroako Drogamenpekotasunaren aurkako Foru Plana (1993-2009) analisirako kasu gisa erabiliz, tradizionalki drogamenpekotasunaren aurkako politikei lotuta egon ez diren jarduera edo eskuhartze esparruetan hobetzeko estrategiak proposatzen zituen: arreta soziosanitarioa eta kulturarteko gobernantza eta lehia. Drogamenpekotasun Planaren analisian, “erakundeek drogamenpekotasunaren fenomenoari emandako erantzunetan ahulgune batzuk” atzeman zituen Javier Arzak. Haien artean, aipatzen zituen beste zerbitzu espezializatuekin dauden koordinazio gabeziak (zerbitzu sozialak, osasunaren oinarrizko arreta, etab.), ahuleziak detekzio goiztiarrean eta, ondorioz, drogamenpekotasunarekin batera agertzen diren beste premia batzuei erantzuteko zailtasunak: desgaitasuna, etxebizitza arazoak, langabezia, buruko gaixotasuna, etab.

5


Erreportajea Elikagai-Neofobia

Elikagai berriak probatzeko beldurrak eragin kaltegarriak ditu Elikagaien aniztasuna murriztu egiten denean ondorio dietetiko kaltegarriak sor daitezke UPV/EHUn egindako ikerketa baten arabera Elikagai berriak probatzeko beldurra edo probatu nahi ez izatea elikagai-neofobia izenarekin ezagutzen da. Hau, nahiko arrunta izaten da haurtzaroan, batez ere, 2-3 urte bitarteko haurretan eta, normalean, bost urte ingururekin pasa egiten da. Dena den, aipatu elikagaineofobia hori nerabeetan eta baita pertsona helduen artean ere aurki daiteke. Zenbait ikerketen arabera, bataz beste, hamar haurretatik lau neofobikoak dira eta, barazkiak eta proteinetan aberats diren elikagaiak izaten dira gehien errefusatzen diren elikagaiak (teorian gure gorputzarako osasuntsuen diren elikagaiak). Fenomeno hau ‘orojalearen paradoxa’ izenarekin ere ezagutzen da, gizakiok edozein dietara egokitzeko gai garen arren, zenbait kasutan

6

dieta horren zenbait elementu mehatxutzat hartzen ditugulako. Antza denez, hau gure arbasoetatik oinordetzan hartutako biziraupen mekanismoa omen da, modu horretan, toxikoak izan daitezkeen elikagaiak probatzera uko egiten diogularik. Ikerketa desberdinek frogatu ahal izan dutenez, elikagai-neofobia hereditarioa litzateke kasuen % 80 inguruan. Edurne Maiz, UPV/EHUko Psikologia Fakultateko ikertzaileak fobia honen inguruko ikerketa bat burutu berri du 8 eta 16 urte bitarteko 800 ikaslerekin. Aipatu azterketa, alderdi desberdinen inguruko galdetegietan oinarritu da, hala nola, elikagai berriak jateko duten joera, bizimodu ohiturak (elikadura eta ariketa fisikoa), gurasoen elikadura-eredua edota

zenbait aldagai psikologiko (autoestimua, antsietatea...) Maizek azaldu duenez, “horrekin guztiarekin, alde esanguratsuak ikusi ditugu aldagai askotan, alde estatistikoki esanguratsuak”. Ikerlariak azaltzen duenez, “jokaera neofobikoak ondorio dietetiko kaltegarriak izan ditzake, elikagaien aniztasuna murriztu egiten baita”. Dieta mediterraneoaren kalitate-maila txikiagoa dute azterketan parte hartu duten haur neofobikoek; ziur asko, funtsean, fruta eta barazki gutxiago jateagatik eta aldian-aldian jan beharreko elikagaiak maizago jateagatik gertatzen da hori. Baldintza normaletan, gurasoak izaten dira seme-alabek zer, zenbat eta noiz jaten duten kontrolatzen dutenak. Gurasoak

GAZTEBERRI #106| 2015 Uztaila-Abuztua


dira ere gazteei elikagai berriak probatzera gonbidatzen-behartzen dietenak. Hainbat kasutan, presio horrek —zeina sortzen baita elikagaia errefusatzeak gurasoei eragiten dien frustraziotik— eragin kaltegarria izan dezake haurraren egoera emozionalean eta, bestalde, neofobia-maila handiagoetara eraman ditzake haurra. Ikerketan, haur neofobikoek beren gurasoek estimulazio bidezko elikadura-eredua erabiltzen dutela adierazi dute eta haur neofilikoen (alegia, denetik jaten duten eta elikagai berriak probatzea atsegin duten haurren) gurasoek baino gutxiago kontrolatzen dituztela. “Ondorioztatu dugunez, gurasoek, hasiera batean, asko kontrolatzen eta estimulatzen dituzte bere seme-alabak, baina uneren batean etsi egiten dute, gurasoek ere sufritu

egiten baitute egoera horrekin”. Antsietateari dagokionez, datuek adierazten dute bai haurtzaroan zein nerabezaroan, parte-hartzaile neofobikoek neofilikoek baino antsietate-maila handiagoak dituztela. Halaber, autoestimuari dagokionez, haur neofobikoek neofilikoek baino puntuazio baxuagoak lortu dituzte autokontzeptuarekin lotuta aztertutako bost dimentsioetan (familia, gizartea, fisikoa, emozionala eta akademikoa); nerabe neofobikoek, berriz, puntuazio baxuagoak lortu dituzte familiarekin lotutako autokontzeptuan eta fisikoan. Nolanahi ere, ez dira alde nabarmenik aurkitu haur batzuen eta besteen gorputzaren konposizioan. “Baliteke hori

GAZTEBERRI #106| 2015 Uztaila-Abuztua

hala izatea, gaur egun, nutrizio-osagarri asko daudelako eskura, eta, une jakin batean, elikaduraren osagarri gisa har litezkeelako”, ondorioztatu du Maizek. Ikertzailearen ustez, “haurren elikagaineofobiako kasuak garatu ez daitezen, eta areagotu ez daitezen” gurasoek pazientzia izan behar dute; izan ere, “ikusi da heldu eta haur askok dutela arazo larri bat arrazoi horregatik”, azaldu du. Ikertzailearen iritziz, arazo hori saihesteko, garrantzitsua da haurren eta gurasoen arteko lotura sendoa izatea, eta, bestalde, gomendio hauek egiten ditu: “otorduetan giro atsegin eta lasaia izatea, haurrek janaria prestatzen eta erosten parte hartzea, errefortzu positiboak erabiltzea eta, azkenik, gurasoak eredugarri izatea”.

7


Elkarrizketa

Koldo Mitxelenaren eta Ramón Piñeiroren jaiotzaren mendeurrena aurten betetzen dela gogoan hartuta, UPV/EHUko Uda Ikastaroen barruan ‘Euskararen eta gainerakoen tokia hizkunt za aniztasunean, Koldo Mit xelenaren eta Ramón Piñeiroren ekarpenen harira’ izenburuko ikastaroa burutu da. Bertan, Xabier Aierdik, Ana Urkiza eta Jasone Cenozekin batera, “Euskararen tokia ingurune eleaniztun berrian” izenburuko solasaldian parte hartu du.

Xabier Aierdi

“Euskara bezalako hizkuntza gutxiagotuen erronka nagusia biziraupena da” UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea Gero eta globalizatuagoa dagoen mundu honetan, zein izan beharko luke euskara bezalako hizkuntza gutxiagotuen papera? Lehenik eta behin, hizkuntza moduan mantentzea da hizkuntza gutxiagotuek duten erronkarik nagusiena. Kontrakoa pentsa badaiteke ere, globalizazioak ez du zertan eraginik izan behar euskara bezalako hizkuntza gutxiagotuek duten estatusean. Egia da, globalizazioaren eraginez, hizkuntza batzuk nagusitzen ari direla eta, gaur egun, badirudi hizkuntza franko hori ingelesa izango dela. Hori garbi izanda, euskarak bere ibilbide propioa jorratu beharko luke eta, ahal den neurrian, gero eta jende gehiago erakarri, bai ezagutzara

8

zein erabilerara. Horretarako, bestelako hizkuntza nagusiek egin ditzaketen erasoetatik nola babestu ere ikasi behar da. Ikastaroaren izenburua aintzat hartuta, zein litzateke euskararen tokia? Euskararen tokiak, ahal izanez gero, geografikoki Euskal Herria osoa hartu beharko luke. Ondoren, ahalik eta esparru sozial eta instituzional gehienetara zabaldu beharko luke. Etorkizunera begira, gure hizkuntzaren biziraupena bermatu behar da eta horretarako, komenigarria litzateke gaztelerarekiko duen harremana edo aldi bereko izatea zehaztea.

UNESCOren txosten baten arabera, gaur egun, 33 hizkuntza dira desagertzear Europan. Ikusten al da Europako erakundeetan hizkuntza gutxiagotuen aldeko hizkuntza politika baten beharra? Bai, baina, zoritxarrez, ez da gertatuko. Europan ez da hizkuntza gutxiagotuen aldeko inolako politikarik egiten eta egun den joera mantentzen bada, hizkuntza homogeneizazio batera jotzeko arriskua dago. Europako estatuen logikari jarraituz, bakarrik berea den hizkuntzari ematen zaio garrantzia eta dinamika horretan, asko dira desagertuko diren hizkuntzak, batez ere, Europako ekialdean.

GAZTEBERRI #106| 2015 Uztaila-Abuztua


mantentzea. Horietako bat falta denean, aldiz, askoz zailagoa da. Euskara omen da euskaldun egiten gaituena baina beste hainbaten begietan, euskara ere izan daiteke espainiar egiten ez gaituena.... Baieztapen horrek arazo terminologiko bat adierazten du eta horren atzean, berriz, arazo sozial bat dagoela antzeman daiteke. Euskarak, jatorriz, euskaldun edo euskaradun egiten gaitu baina, herri honetan, zoritxarrez, badirudi garrantzitsuagoa dela abertzale izatea euskalduna baino. Hobeto baloratu izan ohi da euskaradun izan gabe abertzale sentitzen dena euskaradun izanda abertzale sentitzen ez dena baino. Hori arazo handia da abertzaletasuna eta hizkuntza nahastu direlako eta gauza guztiz desberdinak dira. Historikoki, euskal nazionalismoak lehentasuna eman dio boto politikoari hizkuntzari baino, baina, aldi berean, euskal nazionalismoa izan da euskararen bermea ere. Aberri edo nazio eta hizkuntzen arteko harreman hori ezinbestekoa da? Bai, ezinbestekoa da gizakiok harreman edo lotura kolektiboen beharra dugulako. Gizakia gizataldeetan hazten da eta talde horiek, barne elkartasuna suspertzeko, historikoki, kultura, hizkuntza eta erlijioa izan dute lagun. Azken mendeetan, berriz, nazioa ere lagun izan dute.

Beraz, Europak gutxi egiten du hizkuntza hauen alde‌ Zerbait egin beharko luke baina, esan dudan bezala, ez dut uste ezer egingo denik. Gaur egun Europan diren aniztasun linguistikoak bere garaian asimilatu ezin izan zirelako ematen dira. Egun den errealitatea eramangarria da baina ez dut uste benetako hizkuntza berdintasunaren alde pauso nabarmenik emateko asmoa dagoenik. Adibide garbia dugu euskarak orain arte Nafarroan bizi izan duen egoeran edo Frantzian ematen zaion (edo ematen ez zaion) estatusarekin. Hizkuntza gutxiagotuen biziraupenerako ezinbestekoa da

erakunde publikoen babesa? Bai, erakunde publikoen babesarik gabe ia ezinezkoa da aurrera egitea. Estatu guztiek defendatzen dute bere hizkuntza eta estatu egitura ez duten lurraldeetan bertako erakunde publikoek garatzen dituzten hizkuntza politikak oso garrantzitsuak dira. Azken finean, hizkuntza batek hiru ezaugarri nagusi behar ditu. Lehenik eta behin, hiztunak; horiek gabe hizkuntza batek ez baitu etorkizunik. Bigarrenik, hiztun horiek aldeko testuinguru bat behar dute bere hizkuntza eskubideak garatu ahal izateko. Eta, azkenik, babes legala eta legedi lagungarri bat. Hiru elementu horiekin posible da hizkuntza gutxiagotu bat

GAZTEBERRI #106| 2015 Uztaila-Abuztua

Zein nolako hizkuntza politika garatu beharko litzateke estatuan diren hizkuntza gutxiagotuak gaztelaniaren kontrakoak ez direla ulertzera emateko? Lehenik eta behin Estatuan diren hizkuntza guztien ofizialtasuna bermatu beharko litzateke. Baina Estatuaren kasuan, hizkuntza arazoaz gain, bada identitate eta nazio arazo bat. Galderan planteatzen den egoera horretara iristeko, soilik espainiar diren horiei azaldu beharko zaie Espainia estatu plurinazionala dela, ez nazio bakarra. Hori onartuko balitz, seguruenik, ez lirateke hizkuntza gutxiagotuak mehatxutzat hartuko. Paradoxikoki, hizkuntza gutxiagotuek nahikoa beldurra eragiten diete Estatu eta hizkuntza nagusiei.

9


10

GAZTEBERRI #106| 2015 Uztaila-Abuztua


ZIENTZIA

Nolakoa izango litzateke gure planeta gizakirik gabe? Danimarkako Unibertsitate batean ikertu dute aukera hori Nolakoa izango litzateke gure planeta Homo Sapiens-aren aintzanako eta egungo eraginarik gabe? Danimarkako Aarhus Unibertsitateko ikerketa talde batek simulazio hori burutu du eta gizakiaren eraginaren at dagoen planetaren ‘argazkia’ atera du. Aipatu ikerketaren emaitzak ‘Diversity end Distributions’ aldizkarian argitaratu dira eta ikerketa taldeko bozeramailea den Jens-Christian Svenningen esanetan, “Afrikan ezezik, Europan ere ugaztun aniztasun handia izango litzateke, elefanteak eta errinozeroak barne”. Izan ere, egun kontinente beltzan den ugaztunen aniztasun handiagoa ez da kasualitate hutsa. Aurreko zenbait ikerketen arabera, azken Izotz Aroaren ondoren izan den ugaztunen desagerpena gizaki modernoaren hedapenari hertsiki lotuta dago. Horrela, gizakirik gabeko mundu batean, ugaztunen banaketa guztiz desberdina izango litzateke, eta aniztasun handiena Ipar-Amerika eta HegoAmerikan emango litzateke, hain zuzen ere, gaur egun ugaztun handien aniztasun gutxien duten bi kontinenteak. Ikertzaileen ustez, gaur egun Afrikan den ugaztunen aniztasuna ez da handiegia baina agerian uzten du bertan gizakien eskuhartzea askoz ere urriagoa izan dela.

GAZTEBERRI #106| 2015 Uztaila-Abuztua

11


Euskara Identifikazioa hizkuntza adin taldeen arabera (%) 100

75

48

62

68

69

10

6

12

20

24

30-45 urte

46-64 urte

50 16 6

25 34 0

18-29 urte

Euskara Eusk & Gazt. Gaztelania Beste batzuk ED/EE

>65 urte

Iturria: Gazteen Euskal Behatokia, Prospekzio Soziologikoen Kabinetearen datuetan oinarrituta

Euskal gazteriak euskararekiko jarrera oso ona azaltzen du Gainontzeko biztanleak baino neurri handiagoan Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak euskal gazteriak euskararekiko dituen zenbait jarrera eta iritzi aztertu ditu. Azterlan horren ondorioetatik, honako hauek azpimarra daitezke. Alde batetik, biztanleriari zein hizkuntzarekin identifikatzen den gehien galdetzean, 18 eta 29 urte bitarteko gazteen % 34k euskara aipatu du. Modu horretan, gazteak Euskal Autonomia Erkidegoko gainontzeko biztanleak baino neurri handiagoan identifikatzen dira euskararekin. Hala ere, euskarak bigarren hizkuntza izaten jarraitzen du gazteen artean, gaztelera aipatu dutenak % 48ra iristen baitira. % 16a, aldiz, gaztelera zein euskararekin identifikatzen da maila berean. Bestalde, diskriminazio sentsazioaren inguruan galdetzean, euskara erabili nahi eta ezin izateagatik diskriminatuta sentitu den gazteriaren portzentajea % 17koa da (% 4 sarritan eta % 13 noizean behin). Euskara ez jakiteagatik diskriminatuta sentitu diren gazteak, aldiz, % 5 izango lirateke.

12

Herensugea planeta? Zeruko gorputz berriak izendatzeko ardura duen International Astronomical Unionek Edasich iota Draconis B exoplanetari izena jartzeko bozketa herrikoia jarri du abian. Proposamenen artean, euskarazko ‘herensuge’ hitza aurkitzen da. Bozketa aipatu erakundearen webgunean dago zabalik eta azaroaren lehen egunetara arte izango da zabalik (http:// www.iau.org). Proposatu diren bestelako izenak Amagumo, Appin, Itogon, Yamatanoorochi, Foros, Misopan, Hypatia eta Machikanewani dira.

Mitzuli Mikel Artetxek, UPV/ EHUko IXA taldeko ikertzaileak, Mitzuli izeneko Android gailuetarako itzultzaile automatikoa sortu du Elhuyar-en laguntzarekin. Mitzuli berrogeitahamar itzulpennoranzko baino gehiago eskaintzen dituen aplikazioa da. Horien guztien artean, protagonismo berezia dute baliabide urriko hizkuntzek, hots, izaera komertzialeko produktuek albo batera utzi ohi dituzten horiek (Estatuko hizkuntza gehienak, adibidez). Aplikazioak, testua ezezik, audioa eta irudiak ere itzultzen ditu.

Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Sare Europarra

Hollande eremu urriko hizkuntzen gutuna berresteko prest azaldu da François Hollande, Errepublika frantseseko Presidentea, Europako Eremu Urriko Hizkuntzen Gutuna berresteko prest dago. Hollandek aipatu Gutuna berresteko konpromisoa publikoki adierazi du Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Sare Europarraren (NPLD) Presidente Patxi Baztarrikari bidalitako gutun batean. Bertan, Hollandek Europako Eremu Urriko Hizkuntzen Gutunak “Europako ondare linguistiko eta historikoaren babesa” bermatzen duela adierazten du eta, hortaz, “gure kontinenteko tradizio eta kulturaren aberastasuna mantentzen eta garatzen” ere. Sare Europarrak oso positiboki baloratu du Frantziako Estatuak erakutsitako asmoa.

GAZTEBERRI #106| 2015 Uztaila-Abuztua


NEREA SEGURA

Zer jan, hura izan

Gezurrezko hitz-jario koipetsuak Gure lurrak eskura uzten dizkigun elikagaiak gozatzen ikasi beharko genuke Inoiz esan al dizut koipeak txarrak direla? Bada, ez zen nire asmoa baina, gezurra esan nizun. Ziur, bihar gaur ona dena txarra dela entzutearekin, kokoteraino egongo zarela baina zientziak oso bizkor aurrera egiten du! Eta elikadura ez da alde batera geratzen. Ni informazioaren biktima ere naiz. Gizentasuna (gorputzaren koipe gehiegikeria) heriotzak eragiten hasi zenean alarma guztiak jo zituzten; bere joera, esponentzialki, ugaritzen hasi zenean. Zer egin dezakegu? Nola geldiarazten dugu epidemia hau? “Koipea txarra denez gero”, lehen neurria hura txikiagotzea izan zen: 1) Elikadurako profesionalek (eta hala ere kontuan hartzen diren harekin), koipeak murriztu zituzten dietetan. 2) Elikadura-enpresek eta bere I+Gak, produktu berriak sortu zituzten merkatu berrirako: gaingabetutako produktuak, % 0 koipe, kolesterolik gabe... Emaitza: gehiegizko pisuaren joerak jarraitzen zuen eta, beste gaixotasun eta arrisku-faktoreekin harremanak zituen. Urte batzuk geroxeago, harritu ziren: “abere-koipeak txarrak dira, baina begetalak onuragarriak dira”. Jada enpresek ezin zuten erabili txerri-gantzik edo gurinik, bere produktuak lantzeko. Zer pentsatuko lukete kontsumitzaileek? Haiek olioaz lan egiteak bere zapore eta egitura aldatuko zuen, eta horregatik palmitiko, kokoa eta ahur-gantzak erabiltzen hasi ziren; bestalde margarinak (landare-olio hidrogenatuak) agertu ziren. Kontsumitzaileek jasotzen dutena: “osagaiak: landarekoipeak”. Orduan nire belaunaldia iritsi zen... Ikerketek esaten ziguten, arazoa ez zela koipeen jatorria, bere konposizioa baizik: “Koipe aseak txarrak dira (sendoak giro-tenperaturara), eta asegabeak onak dira (likidoak giro-tenperaturara)”. Kontsumitzaileen arteko kaos Informatzailea, eta elikadura-enpresak hartaz aprobetxatuz, legezkotasunaren eta informazioomisioaren artean jolasten hasi ziren. “Landare-koipea % 100” bezalako mezuak iristen ziren, bere jatorria alde batera utziz: ez du zerikusirik oliba-olioa (koipe monoinsaturatua) den, margarina (landare-olio jangarri hidrogenatua edo trans) den, edo kakaogurina (koipe asea) den. Edo irakur genitzakeen

GAZTEBERRI #106| 2015 Uztaila-Abuztua

etiketatzeak: “olioa-kolesterolik gabe, gaingabetuta-0% koipe asea”... Marketing izena eman zioten. Emaitza: gizentasunagatiko morbi-hilkortasuna tasa handiagoak. Busti zaitez eta esan iezadazu zer jaten ari naizen! Orduan, zertan geratzen gara? Jada koipe kontsumoan (kantitatean) ezin izango zaitudala mugak jarri, hori bai, bere kalitatea kontrolatu behar izango duzu. Zure koipeen jatorrian arreta jarri duzu? Orain etiketatzeak zehaztu behar dizkizu. Izan daitezke: z Landare-jatorrizkoa (oliba-olio, hazi-olio, fruitu lehor, kakao-gurin, ahur-koipe...); eta abere-jatorrizkoa (laktikoa, haragi, arraina... jatorrizkoak), zeinen konposizioa bere elikaduraren mendean egongo da. Adibidez, txerrikia aseagoa izango da pentsuaren bidez elikatzen bada eta baserri bateko habeartean itxita badago; ezkurren bidez elikatzen bada, eta ingurune naturalean bizi eta mugitzen bada. Bestalde, kakaoaz asetako koipea, arrainaz (3 omegaz) asegabetutako koipea baino txarragoa da. Hots, landare-jatorria abere-jatorria baino hobea, ez dela beti. z Asea (esne-koipea, haragiarena...) edo asegabea (arrainaren 3 omega, opiletako trams-koipea...) zeinen kalitatea, bere lantze-prozesuaren mendean egongo den. Baina lasai, ondo jateko ez duzu aditu bat izan behar. Premisa hauek jarraituz, zure arrakasta ziurtatuta dago: z Elikagai vegetal hauei lehentasuna eman: barazkiak, frutak, ale integralak, haziak, egoskariak eta fruitu lehorrak. z Abere-jatorri elikagaien artean: arraina, itsaski, arrautza eta esnekiei, lehentasuna eman. z Haragi-kontsumoa txikiagotu, soingaineko oso prozesatuta darenak; lekugiharrei lehentasuna emanez. z Oso prozesatuta dauden produktuak (fin, azukredun eta gaziak), eta alkohola mugatzea. Azken finean: koipe aseko kontsumoa murriztu, erabateko kaloriak eta produktu finak txikiagotu; trans-koipeak eta azukredun produktuak baztertu; eta sedentarismoa txikiagotu. Nire hitz-jario koipetsu-aren ondoren, elikagai natural eta gutxiago prozesatuta iradokitzen dizkizuet.

13


Erreportajea

Krisi humanitario larria Europako kanpo mugetan

Errefuxiatuen arazoa Europan Gero eta gehiago dira aukera baten bila Europan sartu nahi duten etorkin eta errefuxiatuak. Halabeharrez, milaka dira saiakeran bizitza galtzen dutenak Erakunde ofizialek emandako datuen arabera, aurten 2.600 errefuxiatu inguruk galdu du bere bizitza Mediterraneo itsasoko uretan itota. Iturri berberen baitan, 350.000 etorkin eta errefuxiatu inguru daude Europar Batasuneko herrialdeen mugetan (bereziki, Italia, Grezia eta Hungaria) aukera baten zain. Siria eta Afganistanen diren gatazketatik edota Afrikan bizi duten baldintza penagarrietatik ihes egin nahian, errefuxiatuak edozertarako prest dira Europako herrialdeetan aukera bat lortzeko.

Errefuxiatuak ala etorkinak? ‘Errefuxiatu’ terminoa gatazka edo jazarpen politiko batengandik ihes egiten duten pertsonentzat erabiltzen da. Baldintza

14

horietan dauden pertsonak ezin dira etorkin moduan kontsideratu, azken termino hori, bere bizilekua berea ez den herrialde batean finkatzeko asmoa duen pertsonari aplikatzen baitzaio. Azken asteetan Mediterraneo aldean bizi den krisialdi honetan, beraz, errefuxiatu hitza erabili beharko genuke, ikusi ahal izan den moduan, eta argi eta garbi siriar errefuxiatuen kasuan, gatazka armatu batetik ihesi dauden pertsonaz hitz egiten ari baikara. Bereizketa honek bere biziko garrantzia du. Izan ere, errefuxiatuek nazioarteko babeserako eskubidea duten bitartean, estatuek badute, baldin eta harrerarako zehaztutako baldintzak betetzen ez

badituzte, etorkinak bere jatorrizko herrialdeetara bidaltzeko eskubidea. Terminologiaren erabilera ez da arazo hutsala. Erabiltzen diren terminoek, nolabait, gai honen inguruan bakoitzak duen iritzia azaltzen dute. Adibidez, abuztuaren hasieran, Erresuma Batuko lehen ministro David Cameronek etorkinmultzo terminoa erabili zuen eta Matteo Salvini italiar ultra-eskuindarrak klandestino terminoa erabiltzen du behin eta berriz. Hainbat hedabideetan, aldiz ‘etorkinirregular’ terminoa ere erabili izan ohi dute.

Kopuruak Iberiar penintsulako hegoaldean eta Kanariar Uharteetan ikusi ahal izan

GAZTEBERRI #106| 2015 Uztaila-Abuztua


ditugun paterak Europan bizi den immigrazio krisialdia izan daitekeen iceberg-aren punta besterik ez dira. Datu ofizialen arabera, Espainiara, aurten, modu honen bidez iristen saiatu diren errefuxiatuak 2.100 inguru lirateke. Zortzi hilabete eskas hauetan, berriz, Greziara iritsi diren errefuxiatuak 230.000 inguru dira eta Italiara, aldiz, 100.000tik gora. Izan ere, pentsa genezakeenaren kontra, Espainia ez da errefuxiatu eta etorkinek Europan sartzeko erabiltzen ohi duten ate nagusiena. Sirian azken bost urteetan bizi izan duten gatazkak, hainbat errefuxiatu bultzatu ditu Europako ekialdeko mugetara. Gauza bera esan daiteke Libian bizi duten egoerari buruz, azken hauek, Afrikako kostaldetik ehun

kilometro eskasetara dagoen Lampedusa italiar uhartea helmuga dutelarik. Hedabideetan arazo honen inguruan jasotzen ditugun berriak, gehienbat, hildako kopuru handiekin harremana izaten ohi dute. Azkena, Austrian kamioi batean aurkitutako 70 siriar errefuxiatuen gorpuak. Aurreko hilabeteetan, Libiatik Lampedusarako bidean itotako ehunka afrikar errefuxiatuena, haurrak barne.

Jatorriak eta helburuak Esan bezala, Europan sartzeko aukera baten zain diren errefuxiatuen artean talderik kopurutsuena, gaur egun, bere herrialdea suntsitu duen guda zibiletik ihesi nahian diren siriarrek osatzen

GAZTEBERRI #106| 2015 Uztaila-Abuztua

dute. Egoera berean aurkituko lirateke Afganistanetik ihesi dabiltzanak. Azkenik, Afrikan bizi duten pobrezia eta giza eskubideen urraketetatik ihesi dabiltzan Sahara hegoaldeko biztanleek (batez ere, Eritrearrak eta Nigeriarrak) osatuko lukete hirugarren talde jendetsuena. Helburu edo jomugari dagokionez, Alemania da errefuxiatu gehien jasotzen dituen herrialdea. Aurten bertan, 800.000 errefuxiatu jasotzea espero dute. Alemaniara sartzeko bide nagusia Serbiakoa da. Herrialde honek muga egiten du jada Schengen Eremuaren barruan den Hungariarekin. Aurtengo uztailan 34.000 errefuxiatu inguruk erabili du pasabide hau Alemania eta Europako

15


Erresuma Batua Alemania

Hungaria

Frantzia

Serbia

A ih d et

Italia Grezia Turkia

Tunisia

Malta

Maroko

Saharaz hegoaldeko etorkinak Saharaz hegoaldeko etorkinak (Eritrearrak)

iparraldeko beste herrialdeetara iristeko. Behin Hungarian, etorkinak/errefuxiatuak ‘libre’ lirateke Europar Batasunetik mugitzeko. Hori dela eta Hungariako gobernua bere herrialdea eta Serbia banatzen dituen mugan 175 kilometrotako luzera duen hesi txarrantxadun bat eraikitzen ari da. Kontutan izan behar da, Europar Batasuneko Dublingo Araudiaren arabera, errefuxiatuak jasotzen dituen EBko lehen herrialdearen ardura dela hauen asilo eskaerak kudeatzea. Horrek, noski, arazo handia suposatuko dio Hungaria bezalako herrialde bati. Antzeko arazoa izan zuen duela zenbait hilabete Greziak eta hori

16

dela eta, Dublingo Araudia bertan behera utzi dute.

Zer egiten du Europak? Lehenik eta behin, argi utzi behar da hau ez dela soilik Europari dagokion krisialdia. Mundu mailan konpondu beharreko afera da baina Europak izan beharko luke protagonismo nagusiena balizko konponbide batean. Migrazio mugimendu hauen konplexutasuna orain arte Europan izan diren immigrazio politikak kolokan utzi ditu eta Europa zailtasun handiak izaten ari da testuinguru berrira egokitzen den egitura berria eraikitzeko, beti ere, errefuxiatuek behar duten laguntza eta

kanpo mugen defentsak behar duten esfortzuen arteko oreka lortu nahian. Immigrazio arazo larri honi erantzun eman nahian, Europar Batasuneko politikariek hartu duten lehen neurria Frontex-ek (Europar Batasuneko kanpo mugak kudeatzeko agentzia) kudeatzen duen aurrekontua hirukoitzea izan da. Agentzia honen lanak kritika handiak jaso ditu eta EBko Estatu Kideak ere ez dira ados jartzen bete behar duen paperaren inguruan. Izan ere, badira giza eskubideen bermearen aurretik izaera militarra duten ekintzei lehentasuna ematea eskatzen dutenak, hala nola, gizakieekin trafikatzen duten mafiak erasotzea edota etorkinek/

GAZTEBERRI #106| 2015 Uztaila-Abuztua


Afganistanetik hesi datozen torkinak

Siria

Krisi honek zalantzak sortzen ditu Europan: z Hainbat urtez, Europako Ekialdeko herrialdeetako biztanleak ziren emigratzen zutenak. Orain, herrialde horiek dira jomuga bihurtu direnak. z Europako biztanleria gero eta zaharragoa bada eta beharrazkoak diren lanpostuak ordezkatzeko zailtasunak aurresikusten diren arren, etorkin/errefuxiatu hauen trebakuntza maila ez dirudi nahikoa izango den arazo hau konpontzeko. z Oso baldintza ekonomiko kaxkarretan iristen diren errefuxiatuak mantentzeko adina baliabide ote dauden galdetzen dute askok. z Schengen Eremuaren ezarpenarekin Europar Batasuneko barne mugak desagertu direnez, Europar Batasunaren segurtasunerako fiuntsezkoa da kanpo mugen kudeaketa zuzena egitea. z Europar Batasunak Giza eskubideen alde duen konpromisoak krisialdi honi erantzun zuzena ematea eskatzen du. z Krisialdi honek jada Europan kezkagarri ziren arrazakeria eta xenofobia suspertu ditu.

Europar Batasuneko Estatu Kideak Europan sartzeko abiapuntu nagusienak Europan sartzeko bide nagusienak Europan sartzeko bide nagusienak

errefuxiatuek erabiltzen dituzten txalupak jatorrian suntsitzea itsasoratu baino lehen. Dena den, eztabaida handiena Europar Batasunaren barruan jada kide den estaturen batean diren errefuxiatuekin zer egin behar denaren ingurukoa da. Europako Batzordeak 40.000 siriar eta eritrear errefuxiatu onartzeko derrigorrezko banaketa kuota sistema bat ezartzeko saiakera egin du baina, azkenean, 32.500 izango dira eta estatuek ez dute hori onartzeko beharrik izango. Europak Giza Eskubideen defentsan lan handia egiten duen arren, honek guztiak tentsioa sortu du estatu kideen artean. Kontutan izan behar da Europako ekonomia, oraindik ere, bere onenean ez dagoela eta, hainbat herrialdetan, langabezia tasak oso altuak izaten jarraitzen dutela. Testuinguru horretan, asilorako politika amankomun bat adostea oso zaila da. Gainera, etorkin/errefuxiatu kopuru handien etorrerarekin batera, arrazismoa eta xenofobia suspertzen ari dira Europako herrialde desberdinetan.

GAZTEBERRI #106| 2015 Uztaila-Abuztua

17


Sexualitatea SEXUAREN TXOKOA

Ezetz!

Euskadin ez dago emakumeen genitalen ablaziorako tokirik Osakidetzak praktika hau ekiditzeko protokoloa garatu du Emakumeen genitalen ablazioa munduko hainbat herritan ematen den arbaso-praktika da. Emakumeen kanpo genitalen ablazioa edo mutilazioa sexu-plazerra ekiditzeko burutzen da eta, modu honetan, emakumeak ezkontzara birjina iristea bermatu nahi da. Praktika hau onartzen duten herrialdeen artean, besteak beste, honako hauek aurkitzen dira: Djibuti, Egipto, Gambia, Ginea, Mali, Senegal, Somalia, Sudan, Txad edo Yemen. Euskadin halako praktikarik ematen ez bada ere, aipatu herrialdeetatik etorritako emakume nerabeengan arriskua bada eta, hori ekiditeko, Euskal Autonomia Erkidegoan urte amaieran indarrean jarriko den protokoloa onartu da. Honen baitan, bere alabak ez mutilatzeko konpromisoa sinatzen ez duten gurasoek pasaportea galtzeko aukera izango dute. Osasun Sailatik adierazi dutenez, ablazioarena hazten ari den arazoa da eta gero eta kasu gehiago ikusten dira. Normalean, mutilazioak familiak bere jatorrizko herrialdeetara oporretan joaten direnean ematen dira. Horregatik, bidaia egin baino lehen dokumentua sinatzeko eskatuko zaie gurasoei eta hauek ezezkoa ematen badute, abisua emango zaio fiskaltzari beharrezkoak diren neurriak har daitezen.

18

Abuztua bukatzearekin batera amaitu da jai egutegien eperik intentsoena. Eta oraingoan, bilbotarrontzat akaso inoiz baino gehiago, baina baita gasteiztar eta beste askorentzat ere, festen adierazgarri ez diren baina egunak joan egunak etorri salaketa pankarten atzean egonarazi diguten momentu gogaikarriez beteriko egunak. Hau ez da erasoak arbuiatzeko idatzi bat, horretarako milaka hitz idatzi baita eta, esan gabe doa, haiekin bat egiten dut. Erasoen inguruan, ordea, zera esan nahi dut: hori ez da sexua. Berriro: sexua bada, ez dago erasoentzako lekurik. Eta erasoak badira, ez dira sexua. Desira espazio konpartitua da; erotika partekaturiko eremu bat da. Hurrengo batean akaso saiatuko naiz horrekin nik zer ulertzen dudan hobeto azaltzen, baina ideia garbia da; baldin eta parte hartzaile guztiek haien borondatez eta euren erotikaren garapen eta adierazpen librean egoterik ez badaukate, gertaturikoa ez da elkartze erotikoa, ez da erlazioa, ez da, finean, sexua. Eta gogoa, borondatea, bukatzen diren momentuan bukatzen direla, orduantxe amaitzen da elkartze erotikoa. Nik ez badut musurik nahi, amaitu da. Nik musu batzuk bai baina xirririk ez badut nahi, hortxe bukatu da. Eta batera oheratu bagara ere, biluzik, ilunpean, gogogabetzen baldin

banaiz eta hauxe edo huraxe edo bestelakoa egiteko gogorik ez badut, akabo. Hortxe eta orduantxe. Azalpenik gabe. Hortik aurrerakoak, egotekotan, ez dira sexua. Erasoak dira. Ezetza agertzen den momentuan amaitu da elkartzea, gure arteko espazio konpartitu erotiko horren mugara heldu garelako, desiraren mugara. Eta mugak, bakoitzak daki noiz norekin norentzan non dauzkan. Eta badakigu, ondo jakin ere. Kontua ez da ezetz esaten jakitea, mugak jartzen ikastea. Alderantziz, baietz esaten ikastea da gakoa eta norbere mugak aurkitzean (hobeto esplikatzen saiatuko naiz datorren hilabetean); eta, batez ere, ezetza jasotzen ikastea. Azken hau bereziki; ezetza entzun, jaso, eta errespetatzea da edozein erlazioren mugarria. Erlazioa gure arteko eremua da, hots, gugandik ate dagoena baina gu barnebiltzen gaituen espazioa. Eta ez bagaitu denok barnebiltzen, ez bagara denok espazio hori norbere desiraz eraikitzen ari, ez dago erlaziorik. Beste behin ere: zuk nahi arren, biziki nahi ere, denok ez bagaude prest espazio erotiko bat zabaltzeko, hori ez da sexua: erasoa da. Eta erasotzaileek ez daukate lekurik sexualitatean. [Peio Saez de Lafuente ]

GAZTEBERRI #106| 2015 Uztaila-Abuztua


GOTZON SANCHEZ

Txorroskiloa

Orereta: gailetak, metrailetak eta euskara ikasketak Bada hiru urte eta erdi aldizkari honetan iritzi zutabeak idazteko gonbitea jasotzen dudala bi hilero, eta konturatzerako hogeita bat izan dira jada argitaratutakoak 2012ko martxoatik hona. Azkar doa denbora aurrera, bai horixe. Gai anitz izan da tarte honetan jorratutakoak, inspirazioa bilatzeko zailtasunatik hasi eta zinearen munduko kontuetan murgiltzeraino. Donejakue bideari ere egin nion tartea, maitasuna, sektak eta biktimei ere bai, eta guztiari punta ateratzeko dudan joera medio, Txorroskiloa izena hartu zuen atal honek hastapenetatik. Errenterian jaiotakoa naizela ere aipatu dut noizbait, baina ez diot nire jaioterriari berezko tarterik eskaini, eta aizue, garaia delakoan, honekin natorkizue oraingoan. 1998tik izen ofizialtzat Errenteria badu ere, Orereta zen bere lehen aztarnak 1210. urtekoak diren herrixka haren izena, 1320an Gaztelako Alfonso XI.ak bertan Villanueva de Oiarso sortu zuen arte. Herribildu honetan koroarentzako zergak biltzeko bulegoa kokatu zutenez, errenta errealak deiturikoak, La Rentería izenarekin eman zen ezagutzera 1340tik aurrera, eta gerora Rentería bezala. XVI. mende amaieratik aurrera Errenteria, Errenteri edota Errenderi euskal izenak erabili izan dira, baina herriko kultura eta gizarte esparru desberdinetatik Orereta izena aldarrikatu izan da herriaren euskal izen ofizialtzat, eta 1994an Euskaltzaindiak izen hau onartu zuen, baina hirigune historikoan kokatzen den partearentzat soilik, eta herri osoarentzako benetako euskal izentzat Errenteria nahiago izanik, udaletxeak ofizial bilakatu zuen 1998an. Izena edozein dela ere, herriko semeori gaileteroak deitzen digute, 1866an Olibet gaileta fabrika ospetsua zabaldu baitzen bertan, 1970. hamarkadaren hasieran lantegi hau kokatzen zen lekuan

izen bera jaso zuen auzoa eraiki zelarik. Bestelako gailetak ere banatu ziren aski soberan 1980. hamarkadan “ciudad sin ley” izenaz ezagutzen zen Oreretan, izan ere, manifestatzaile eta poliziaren artean ematen ziren borroketan oinarrizko konbinazioa baitziren pilotakadak, harrikadak, ke-potoak, gasolina usaina, eta iraulitako kotxeez osatutako barrikaden muinetatik sortzen ziren oihuak ETAri metraileta gehiago erabil zezan eskatuz. Esan eta egin. Bi hamarkada baino gutxiagoko epean, 1979tik 1998ra 17 hildako utzi baitzituzten ETAren garairik sutsuenak Oreretan burututako hamalau ekintzek. Ahantzi gabe 1974tik 1999ra estatuko segurtasun indarrek eta talde parapolizialek guztira sei etakide erail zituela Oreretan bertan. Badugu ere euskal kulturan ospetsua izan den gaileterorik, Koldo Mitxelena kasu, zeinek euskara batuaren irizpideak finkatzeko ardura jaso zuen Euskaltzaindian. Orain ehun urte jaio zen Errenterian, 1915ean, eta 1987an, bere heriotzaren urtean izendatu zuen udalak herriko seme kuttun. Mitxelenak ondo ezagutu zuen espetxea. Guztira zazpi urte eta ia bi hilabete eman zituen gatibu, lehenik Espainiar Guda Zibilean Euzko Gudarosteko milizianoa zela Santoñan atxilotu zutenean, eta gerora 1946an, CNTko ezkutuko jardueratan aritu eta EAJko burukide izateagatik erori zenean preso. 1937an heriotza zigorra ezarri bazioten ere, gutxira kommutatu egin zioten 30 urteko kartzela-aldiagatik, eta zorionez 1943an zaindutako askatasuna eman zioten. Gailetak sortu, dastatu, banatu edota jasotzen batzuk, metrailetak astintzen besteak, tartean ere izan dugu beraz euskara ikasketak jorratu zituen gaileterorik. Hauxe dugu Errenteria, Errenderi edo Orereta, izena eta izana.

GAZTEBERRI #106| 2015 Uztaila-Abuztua

19


Kultura Ixa ASAP!

ORDAINA

Jururú

Jose Luis Asensio

Philip K. Dick

Jose Enrike Urrutia

Liburuak lau ipuin biltzen ditu. Lehena, Ixa ASAP! humorez betea eta gaur egungo emakumearen eta sexualitatearen inguruko hausnarketa. Damutzea ez da nahikoa: atmosfera ilun eta makur batean murgilduz joango gara, ezinegona eta beldurrak biltzen gaituen heinean. Protagonista, enpresa internazional bateko bulego bateko tipo arrunt eta aspergarria ematen du, baina... zer izkutatzen da bere lanaren atzean?

Hau Philip K. Dicken narrazioen bilduma bat da. Gehienbat nobelengatik ezaguna bada ere, Dickek harribitxi ugari idatzi zituen ipuingintzaren generoan. Ipuin horietako batzuk film ezagunen oinarri izan dira; esaterako, Minority Report (Gutxiengoaren txostena). Guztira, hamaika narrazio kronologikoki ordenatuta biltzen ditu ‘Ordaina’k, Dicken estiloa eta bilakaera hurbilagotik eta zehaztasun handiagoz hautemateko.

Jururú da espainolek Kuban lehenbizi jo zuten badia. Ordukoan, indioek inguruari eman zioten izenari eutsi zioten inbasoreek. Narrazio bilduma honetan, gaur egungo Jururúko bizilagunekin bat egin du egileak, bertako arrantzaleekin harrigarriro mimetizatu da Jose Enrike Urrutia eta bere begiez ikusia, bere belarriez entzuna, izkiriatu digu irakurlea espazioan eta denboran urruneko gertatzen zaigun mundura eramateraino.

Mientras seamos jóvenes 2014. AEB. 97 min Zuzendaria: Noah Baumbach. Aktoreak: Ben Stiller, Naomi Watts, Amanda Seyfried, Adam Driver, Charles Grodin, Brady Corbet, Maria Dizzia, Dree Hemingway, Adam Horovitz. Jamiek eta Darbyk (Adam Driver eta Amanda Seyfried) espiritu libreko bikote gaztea osatzen dute eta hain libre ez diren Josh eta Cornelia (Ben Stiller eta Naomi Watts) bikotea bere aurreiritziak alde batera uzten lagunduko dituzte.

20

Ma ma

Los héroes del mal

2015, ESP. Zuzendaria: Julio Medem. Aktoreak: Penélope Cruz, Luis Tosar, Asier Etxeandia, Teo Planell, Silvia Abascal, Mónica Sagrera, Àlex Brendemühl, Ciro Miró, Jon Kortajarena.

Magda langabezian dagoen irakaslea da. Bularreko minbizia duela diagnostikatu ondoren barruan duen bizitza guztia kaleratuko du. Bere borroka baikorrari esker, Magda eta bere ingurukoek pentsaezina den zoriontasuna bizi ahal izango dute.

2015. esp. 98min. Zuzendaria: Zoe Berriatúa. Aktoreak: Jorge Clemente, Beatriz Medina, Emilio Palacios.

Eskola jazarpena pairatu duten hiru nerabek indarrak batzea erabakitzen dute mendekua hartzeko. Bidezko defentsa gisa hartzen den erabaki hori, hala ere, biolentzia espiral batean bilakatuko da eta ezin izango dute bertatik ihes egin.

GAZTEBERRI #106| 2015 Uztaila-Abuztua


SU GARAIAN

HAMEKA BEGIRADA

BURNING BRIDGES

Governors

Xutik

Bon Jovi

Governors taldearen bosgarren diskoaren izenburua “Su garaian” da, zuzenean grabatutako disko bikoitza (DVD + CD). Governors taldeak zaleei eman zion aukera diskoaren hogei abestietatik hamar aukeratzeko sare sozialak erabiliz bozka emateko. Abestiek indarra irabazi egiten dute zaleen oniritziari esker. Zaleek egiten dituzte handi eta indartsuago abestiak.

Belarrietarik begietara, zerutik lurrera,… 11 begiradaz osaturiko lan berria kaleratuko du Xutik taldeak uda amaieran. Euskal poeta, idazle , bertsolari, marrazkilari, zinegile eta musikari ezagunen laguntzarekin Lapurdi eta Baxe Nafarroko mutilek estilo aniztasunaren marka gorde nahi izan dute. 3. lana, Lurra gaitzat hartuta, txoria, arrantzalea edota etorkinaren lekukotasunen entzuteko aukera izango da.

Bon Jovik diska berria kaleratu du bere zaleei emandako babesa eskertzeko. ‘Burning bridges’ izenburua duen diska honek 10 abesti aurkezten ditu, guztiak Jon Bon Jovik berak idatzita John Shanks-ekin batera. Lehenengo single-a ‘Saturday night gave me Sunday morning’ abestia izango da. Aipatu 10 abesti horietaz gain, aurreko disketan amaitu gabe geratu ziren beste zenbait abestietako saioak ere entzun ahal izango dituzte taldeko zaleek.

GAZTEBERRI #106| 2015 Uztaila-Abuztua

21


Agenda kontzertuak// Irailak 2, Asteazkena • Mikel Uraken. Herriko Parkea, Lekeitio. 21:00.

Irailak 3, Osteguna • Victor de Diego Quartet. Xurrut, Gorliz. 21:00. 2015 JAZZ OSTEGUNAK XURRUTeko terrazan.

Irailak 4, Ostirala • Kutxa Kultur Festibala: Vetusta Morla, Angel Olsen, Ainara LeGardon, Angel Stanich, Anni B Sweet, Dotore, Eraul, Ghost Number & His Tipsy Gypsies, House of Wolves, Los Bracco, Mendetz, Nimu, Pull My Strings, Purr, Tremenda Trementina. Igeldoko Jolas Parkea, Donostia. 16:30. • Kutxa Kultur

Festibala- After Parties: Der Panther, Trajano, Nimu Djs.

22

Gazteszena, Donostia. 3:00. • I Am Raros + Losdelgas. Zikuñagako jaiak, Hernani. 24:00. • Artxoak + Kartzarot + Ingo al deu?. Herriko Plaza, Lezama. 23:00. Doan.

Irailak 5, Larunbata • Dinamita + Sometidxs + Sukarra. Del Corro Plaza, Andosilla. 23:00. Doan. • Chisorray + Laiotz + Bastardos del Rey. Kareagako Jaiak-Basauri. 21:00. Doan. • Kutxa Kultur

Festibala: Yo la The Strypes, La Habitación Roja, Albert Cavalier, Ama, Arizona Baby, Black Box red, Disco Bambinos, Havoc, John Grvy, Mishima, Mourn, Niña Coyote eta Chico Tornado, Novedades Carminha, Pet Fennec, tengo,

Rafael Barrio, The Hot Sprockets. Igeldoko Jolas Parkea, Donostia. 16:30. • Kutxa Kultur

Festibala- After Parties: The Suicide of Western Culture, Havoc, The Parrots, Disco Bambinos. Gazteszena, Donostia. 3:00. • Ehuneko Bat Jaialdia:

Radiocrimen, Bajo Presión, Desakato, Porco Bravo, Aberri Txarrak, The Gulity Brigade, Niketz, Zizka Mizka. Etxebarri. 16:00.

15-20€. • Gasteiz Calling: Bad

Religion, Toy Dolls, Good Riddance, Jello Biafra, Spermbirds, Gatillazo, Estricalla, The Casualties, Blowfuse. Iradier Arena, Gasteiz. 16:00. 42€. • Skakeitan + Vendetta + Oxabi. Herriko Plaza,

Lezama. 23:00. Doan.

Irailak 6, Igandea • Mogwai. Tabakalera, Donostia. 21:00. 20€. • Smif-N-Wessun. Jimmy Jazz, Gasteiz. 20:30. 12/15€.

Irailak 8, Asteartea • Maná. BEC, Barakaldo. 19:00. 37€. • Marky Ramone’s Blitzkreig. DOKA, Donostia. 19:00. 10€.

Irailak 9, Asteazkena • Diamond Dogs. Kafe Antzokia, Bilbao. 20:00. 12€. • Zgz Psych Fest. Daba Daba Aretoa, Donostia. 19:30. 10€. • Gatillazo + Marmoka. Benta Zaharra, Hondarribia. 22:00.

Irailak 10, Osteguna • Mdou Moctar. Kafe

• Gatillazo + Zarpazo! + Cicatriz. Kafe Antzokia, Bermeo. 22:00. • Standstill. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:30. 12€. • Third World +

Collectif 13 + Flavia Coelho + Fyahbwoy + Marina P And Stepard + Acción Sánchez y Zatu. Ficoba, Irun. • Porco Bravo. Mamarigako jaiakSanturtzi. 22:00.

Irailak 12, Larunbata • VI. Arrikurock Jaialdia: Los Chikos del Maiz, Habeas Corpus, Skapada, Bongo Botrako, Lesviolentan. Jaialdi Eremua, Antsoain. Doan. • Los Brazos. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 10€.

Antzokia, Bilbao. 19:30. 5€

Irailak 13, Igandea • Mabu. Cotton Club,

Irailak 11, Ostirala

Bilbao. 19:00. Doan.

GAZTEBERRI #106| 2015 Uztaila-Abuztua


Irailak 15, Asteartea • Nile + Suffocation. Santana 27 Aretoa, Bilbao. 18:00. 25€. • The Delines. Kafe Antzokia, Bilbao. 19:30. 12€. • Mdou Moctar. Daba Daba Aretoa, Donostia. • The Dragtones. Helldorado, Gasteiz. 20:00. 1€.

Irailak 16, Asteazkena • The Dragtones. Kafe

• Milongas extremas. Cotton Club, Bilbao. 20:30. 10/12€. • Kiko Veneno + The

Agapornis + The Uski’s + Audience. Kost Fest

jaialdia, Sopela. 21:00. • Hesian + Gora Herria. Herriko Plaza, Zalla. 24:00.

Irailak 29, Asteartea • Orphaned Land. Stage

Antzokia, Bilbao. 19:30. 12€.

Live Aretoa, Bilbao. 18:00. 20€.

Irailak 17, Osteguna • Bevis Frond + Biscuit.

Urriak 1, Osteguna • Achtung Babies. Jimmy

Kafe Antzokia, Bilbao. 20:30. 12€. • Joseba Irazoki eta Lagunak. Kultur Etxea, Elgoibar. 22:00.

Irailak 18, Ostirala • Remember Queen. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 25€. • King of the North. Kafe Antzokia-Kutxa Beltza, Bilbao. 21:30. 5€. • Anari. Kultur Etxea, Elgoibar. 23:00. • Diamond Dogs + Daddy Long Legs. Helldorado, Gasteiz. 22:00. 15/17€. • Looney Blues Band. Zubiko Malekoia, Laudio.

Irailak 19, Larunbata • Gatillazo + Verräter.

Jazz, Gasteiz. 20:30. 15/18€. • Y&T. Zentral Kafe Antzokia, Iruñea. 20:30. 26€.

Urriak 2, Ostirala • Ryan Bingham. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 16€. • Y&T. Jimmy Jazz, Gasteiz. 21:30. 26€.

Urriak 3, Larunbata • Marwan. DOKA, Donostia. 22:00. 13€. • Nacho Vegas. Zentral Kafe Antzokia, Iruñea. 20:30. 17€.

Urriak 4, Igandea • Rise Against + Refused + Berri Txarrak. BEC, Barakaldo.

Sanagustin Kulturgunea, Azpeitia. 23:00. 10/12€. • Daddy Long Legs + Xabi Sr.No. Kafe Antzokia, Bilbao. 20:00. 12€. • Remember Queen. Kubik Aretoa, Gasteiz. 20:30. 25€.

Aretoa, Bilbao. 18:30. 13€. • Ben Poole. Kafe Antzokia, Bilbao. 19:00. 12€.

Irailak 21, Astelehena • Metz. Kafe Antzokia,

Gasteiz. 21:00. 13€.

Bilbao. 19:00. 10€.

Irailak 24, Osteguna • Vetiver + The Cyborgs. Kafe Antzokia, Bilbao. 20:30. 10€.

Irailak 25, Ostirala • Los Gandules. Jimmy Jazz, Gasteiz. 21:30. 10/12€. • Hogjaw + The Cyborgs. Helldorado, Gasteiz. 22:00. 13/15€.

Irailak 26, Larunbata • Radiocrimen. Herriko

Urriak 8, Osteguna • Annihilator. Santana27

Urriak 9, Ostirala • Nach. Jimmy Jazz, Urriak 10, Larunbata • Dead Bronco + Moonshine Wagon + General Lee. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 10€. • Adriatique. Sonora Aretoa, Erandio. 23:30. Doan. • The Quireboys. Jimmy Jazz, Gasteiz. 21:00. 18/20€. • Alquimia + Fear Crowd

+ Insolentzia + Evil Killer + Mandrágora Negra. Tunk Aretoa, Irun.

Plaza, Azkoitia. 22:30. Doan.

GAZTEBERRI #106| 2015 Uztaila-Abuztua

Urriak 11, Igandea • Rockefor Jaialdia:

Junkyard + Dan Baird & Homemade Sin + Virgil & The Accelerators. Zentral Kafe Antzokia, Iruñea. 20:00. 22€.

Urriak 14, Asteazkena • Soen. Stage Live, Bilbao. 18:00. 20€.

Urriak 16, Ostirala • Purpendicular + Golden Grahams. Jimmy Jazz, Gasteiz. 20:30. 20€.

Urriak 17, Larunbata • Agnostic Front + The Old Firm Casuals + Coldside. Jimmy Jazz, Gasteiz 20:30. • Oskorri: Hauxe da Despedida. Mendizorrotza kiroldegia, Gasteiz. 19:00. 15€.

Urriak 22, Osteguna • Voces en Resistencia: El Cabrero + Emiliano Domínguez Zapata. Jimmy Jazz, Gasteiz. 21:00. 13€.

Urriak 24, Larunbata • Fito & Los Fitipaldis + Los Zigarros. BEC, Barakaldo. 19:30. 29€

Urriak 25, Igandea • RatZinger + Banane Metalik + Pipes&Pints. StageLive, Bilbao. 19:00. 10€.

MUSEOAK// arabako arte ederren museoa:

EUREKA! ZIENTZIA museoa (DONOSTIA):

• “Euskal dantzariak” Obdulio López de Uralderen litografien erakusketa. 2015/09/30era arte. • “Miñoiak. Erdi Arotik XXI. mendera”. 2015/09/20ra arte.

• “Zer aztarna uzten duzu ingurumenean?” 2015/12/31ra arte. • “Animalia”. 2016/01/31ra arte.

BIBAT. ARKEOLOGIA ETA FOURNIER KARTA MUSEOA: • “Kartak Indiatik. Ganjifa”. 2015/12/31ra arte.

BILBOKO guggenheim MUSEOA: • “Jeff Koons: Atzera begirakoa”. 2015/09/27ra arte. • “Parallax”, Shahzia Sikander-en erakusketa. 2015/11/22ra arte. • “Jean Michel Basquiat: Bada garaia”. 2015/11/01ra arte.

BILBOKO arte eder MUSEOA: • “50eko hamarkada. Moda Frantzian 19471957” erakusketa. 2015/08/31ra arte.

BILBOKO Itsasadarra itsas MUSEOA:

Urriak 26, Astelehena • Black Bottle Riot.

• “Itsasadarraren magia - 35 urte bizia sortuz”. 2015/10/31ra arte.

Bukowski, Donostia.

BIZKAIKO ARKEOLOGIA MUSEOA

Urriak 30, Igandea • Festival BIME 2015: Imagine Dragons + Iron And Wine + Benjamine Clementine + Astronautalis + Michael Kiwanuka Y Matthew E White + Supersubmarina + Nathan Fake + Mamba Beat. BEC, Barakaldo. 24:00. 64€.

Azaroak 7, Larunbata • Raul Aransaez Rock Festival 2015: . Jimmy

• “Hezurretan idatzia”. 2015/12/08ra arte.

DONOSTIAKO SAN TELMO MUSEOA • “Soft Focus”, Asier Mendizabalen argazkierakusketa. 2018/12/31ra arte. • “Artearen bilduma historikoa”. 2015/12/31ra arte. • “Pasolini Roma”. 2015/10/04ra arte.

DONOSTIAKO UNTZI Museoa • “Bakailoaren arrantza, ur handiak”. 2015/11/29ra arte.

gasteizko artium MUSEOA: • “Eragabetasuna. Orraztu gabeko artearen kasu bitxia”. 2015/09/06ra arte. • “Artea literaturan eta literatura artean”. 2015/10/31ra arte. • “Ikonokrazia. Kubako argazkigintza garaikidea”. 2015/10/04ra arte.

gernikako Euskal Herria MUSEOA: • “Bartzelonako Gernikak. 1937”. 2015/11/08ra arte.

gernikako bakearen MUSEOA: • “Ondarearen berreraikuntza gerraondoan”. 2015/10/04ra arte.

getariako cristobal balenciaga MUSEOA: • “Balenciaga. Luxuaren esperientzia”. 2016/05/01ra arte. • “Balenciaga eta arte eszeneikoak”. 2015/10/18ra arte.

IRUNGO OIASSO ERROMATAR MUSEOA: • “Apain-mahaiko istorioak. Kosmetika eta edertasuna antzinatean”. 2015/11/30ra arte.

Jazz, Gasteiz. 21:00. 13€.

23


Eskola uzte goiztiarraren tasa % 7,2koa da Euskal Autonomia Erkidegoan EAEko tasa Europan ematen den batez bestekoaren azpitik dago (11,1) eta Estatuan ematen den tasatik oso urrun (21,9) Amaitu den ikasturteak azterketarako hainbat datu utzi ditu. Hauen artean, Eskola Uzte Goiztiarraren datuak esanguratsuak dira oso. Eustatek aurkeztutako ‘2020 Europa Adierazleak’ txostenean aurkeztutako datuen arabera, Eskola modu goiztiarrean utzitakoen tasak behera egin du poliki-poliki azken urteetan egungo % 7,2ra iritsi arte. Tasa hau zertxobait altuagoa da gizonen artean (% 7,7) nesken artean baino (% 6,6). Aldea azken urteetan murriztu da, batez ere gizonen tasak behera egin duelako. Izan ere, 2004an nesken tasa bikoizten zuen. Europar Batasuneko 28 herrialdeen datuei erreparatzen badiegu, Euskadi Europako batez bestekoaren azpitik kokatzen dela ikus dezakegu (% 11,1). Espainiak, aldiz, eskola modu goiztiarrean utzitakoen tasarik altuena du Europan (% 21,9).

Eskola modu goiztiarrean utzitakoen tasaren bilakaera (2001-2014) Euskadiko 18 eta 24 urte bitarteko gazteen artean, sexuaren arabera. 20

15

10

5

0

2001

2002

2003

2004

2005

2006

2007

2008

2009

Iturria: Gazteen Euskal Behatokia, EUSTATek emandako datuetan oinarrituta

2010

2011

2012

2013

2014

18-24 gizonak 18-24 emakumeak

hezkuntza, hizkuntza politika eta kultura saila

Departamento de EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA

Gazteria Zuzendaritza

Dirección de Juventud


Araba Eusko Gazteen Informazio eta Dokumentazio Zentro Koordinatzailea. Donostia kalea, 1 01010 Gasteiz. • 945 019539 • www. gazteinformazioa.net •gazteinformazioa@ejgv.es • gazteinfoeuskadi@gmail.com Arabako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Probintzia plaza 13, behea 01001 Gasteiz • 945 181700 • www.alava. net/ifj • www.gazteinformazioa.net • www. facebook/infogaztea.araba • informazioa@ifj. alava.net Gasteizko Udala. Gazte Informazioko Udal Bulegoa. Espainia plaza behea. 01001 Gasteiz • 945 161330 • www.vitoria-gasteiz.org/ omij • www.vitoria-gasteiz.org/gazteria • coordinaomij@vitoria-gasteiz.org

fundacionede.org Txorierriko Gazte Informazio Bulegoa. Txorierri etorbidea, 9, behea 48160 Derio • 688 629965 • www.txorierrikogazteak.com • oij@etxorierri.com Durangoko Gazte Informazio Bulegoa. Pinondo Plaza, 1 48200 Durango • 94 6030030 • informazioa@durango-udala.net Erandioko Gazte Informazioa Bulegoa. Irailaren 23 enparantza 48950 Erandio • 94 6025891 • gazteinfo@erandioko-udala.net Ermuako Gazte Informazio Bulegoa. Lobiano Kultur Gunea. Goienkale, 10 48260 Ermua • 943 708700 • oij-gib@udalermua.net

Arabako Kampuseko Gazteentzako Informazio Bulegoa. Apraiztarrak 1- Unibertsitate-Pabiloia 01006 Gasteiz • 945 014336 • www.ehu.es • www.gazteinformazioa.net • oij-ar@ehu.es

Mugarri Gazte Informazio Gunea. Mugarri Gazte Etxea. Elizarako Sarbidearen Kalea, 2 48450 Etxebarri • 94 4261861 • www.mugarri. net • mugarri@mugarri.net, mugarri.gazte@ gmail.com

Laudioko Lamuza Gazte Informazio Gunea. Lamuza 13 01400 Laudio • 94 4034921 • infogazte@laudiokoudala.net

Galdameseko Gazte Informazio Gunea. San Pedro, 6 48191 Galdames • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org

Bizkaia

Gernika-Lumoko Gazte Informazio Bulegoa. Foru Plaza, nº 2 48300 Gernika-Lumo • 94 6270215 • gazteger@sarenet.es

Bizkaiko Gazteriaren Informaziorako Lurralde-Zentrua. Rekalde Zumarkalea, 30 - 1, 48009 Bilbao • 94 6083926 /94 6083920/94 6083934 • www.bizkaia.net/gazteria • gazteinformazioa@bizkaia.net

Getxoko Gazte Informazio Bulegoa. Tangora Etxea. Algortako Etorbidea, 98 48991 Getxo • 944 660 353 • gaztebulegoa@getxo.net

Abanto -Zierbenako Gazte Informazio Bulegoa. Bizkaia Plaza, 3 (Atzealdea) 48500 AbantoZierbena • 94 6363769 • gazteria@abantozierbena.org

Gordexolako Gazte Informazio Gunea. Molinar Plaza, 11 48192 Gordexola • 638 050 762 • gazteplana1@enkarterrialde.org

Ikusi Makusi Baliabide Zentroa. Areitzo, 2 48810 Alonsotegi • 94 4980807 • ikusimakusi@alonsotegi.net

Gorlizko Gazte Informazio Gunea. Krutzeta, 5 48630 Gorliz • 94 6774000 • gazteria@gorliz. net

Zornotzako Gazte Informazio Bulegoa. Zelaieta Parkea, s/n 48340 Amorebieta-Etxano • 94 6300649/50 • www.ametxgazteria.net • gazteinfo@ametx.net

Gueñeseko Gazte Informazio Gunea. Enkarterri, 2 48840 Güeñes • 94 6690877• www.gugaz. org • info@gugaz.org

Arrigorriagako Gazte Informazio Bulegoa. Gaztegune. Ugertza bidea, 1 48480 Arrigorriaga • 94 6001876 • gaztegunea@ arrigokultura.org Artzentaleseko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Aguirre, 23 48870 Artzentales • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gaztezer Balmasedako Gazte Informazio Gunea.Pio Bermejillo, 19 48800 Balmaseda • 94 6800240 • www.balmabegi.com • www. balmaseda.net • gaztezer@balmaseda.net Barakaldoko Gazte Informazio Zentrua. San Juan, 17 48901 Barakaldo • 94 4789596 / 94 4789599 •www.gaztebulegoa.net • gaztebulegoa@barakaldo.org Gurutzetako Gazte Informazio Gunea. Balejo, 4 48903 Barakaldo • 94 4789487 • www. gaztebulegoa.net • gaztebulegoa@barakaldo. org Zirtzart Gazte Informazioko Udal-Bulegoa. Basozelai, 11 48970 Basauri • 94 4666430 • www.facebook.com/basaurion • zirtzart@ basauri.net Bermeoko Gazte Informazio Bulegoa. GizarteKultura Etxea Irakaskintza, 14-16 48370 Bermeo • 94 6179158 •www.giz.bermeo.org • giz@bermeo.org BIZ Bilbao Informazio Zerbitzua. Zabalguneko Eraikina. Zabalguneko Plaza, 11 48009 Bilbao • 94 4204488 • bilbaoiz@ayto.bilbao.net EDEko Gazte Informazio Bulegoa. Simón Bolívar, 8 B –behea 48010 Bilbao • 94 4029090 • www.fundacionede.org • gazteinformazioa@

Arratiako Gazte Informazio Bulegoa. Igorreko Kultur Etxea. Elexalde, 8 48140 Igorre • 639 018133 • gib-arratia@gorbeialdea.com Karrantzako Gazte Informazio Gunea. Concha Enparantza, 1 48895 Karrantza • 638 050762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Lanestosako Gazte Informazio Gunea. Manuela Sainz de Rozas, 1 48895 Lanestosa • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Euskal Herriko Unibertsitatearen Bizkaiko Campuseko Gazte Informazio Bulegoa. Sarriena auzoa, z/g, Apia Bidea (Gizarte eta komunikazio behealdea) 48940 LEIOA • 94 6015100 • oij-bi@ehu.es Aterpe Leioa Gazte Informazio Zentroa. Aldapabarrena, 2 48940 Leioa • 94 4055850 • gazte@leioa.net Lekeitioko Gazte Informazio Bulegoa. Eliz Atea, 12 48280 Lekeitio • 94 6243591 • gaztebulegoa@lekeitio.com Mañariko Gazte Informazio Gunea. Herriko plaza, z/g 48212 Mañaria • 94 6818998 • kultura.manaria@bizkaia.org Mungiako Gazte Informazio Bulegoa. Arana Goiri´tar Sabin, 13 48100 Mungia • 94 6553353 • mungia.gib-oij@astiune.com Muskizko Gaztegune. Meatzari Plaza, 2 48550 Muskiz • 94 6708037 • www. muskizkogaztegunea.blogspot.com • gaztebulegoa@muskiz.com

Busturialdeko Gazte Bulegoa. Zubietaerrota Eraikina, Kurtzero auzoa 48392 Muxika • 670 509752 • www.busturialdekogazteplana.com • gaztebulegoa@busturialdekogazteplana.com Induma Informazio Bulegoa. Zubieta, 16 48410 Orozko • 94 6339945 • infoinduma@yahoo.es Plentziako Gazte Informazio Gunea. Goenkale, 25n 48620 Plentzia • 94 6770989 • gazteinfo. plentzia@bizkaia.org Gazte Informazio Zentroa. Santa Clara Kultura Zentroa. Martín Fernández Villarán, z/g 48920 Portugalete • 94 4729313 • www.juventudportugalete.org • juventud@ portugalete.org • gaztegela@gmail.com Portugaleteko Gazte Informazio Gunea Gazte Gela. Zubeldia Maisua, z/g 48920 Portugalete • 94 4616638 • www.juventudportugalete.org • aulajoven@portugalete.org Gaztebox Santurtziko Gazte Informazio Bulegoa. Santurtzi Parkea, z/g 48980 Santurtzi • 94 4836110 • gib-oij@santurtzi.net Sopelanako Gazte Bulegoa. Kurtzio Kultur Etxea, Mendieta, 11 48600 Sopelana • 94 4065505 • www.sopelanagaztea.blogspot.com • www.sopelana.net • oij@sopelana.net Turtziozko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Agirre, 61 48880 Turtzioz • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gazte Info Gazte Informazio Bulegoa. Udiarraga, 39 48490 Ugao-Miraballes • 94 6322014 • gazteinfo.ugao@ortzadar.es Urduñako Gazte Informazio Gunea. Kultur Etxea. Andra Mari, z/g 48460 Urduña • 945 384884 • xarteaga@urduna.com Sestaoko Gazte Informazio Zentroa. La Iberia, z/g 48910 Sestao • 94 4956127 • cijsestao@ infonegocio.com Zallako Gazte Informazio Bulegoa. Madres Irlandesas, 4 48860 Zalla • 94 6391396 • www. ibilimunduan.com • oij@zalla.org • infogazte@ zalla.org

Gipuzkoa Andoaingo Gazte Informazio Bulegoa. Ambrosia Olabide Zentroa. Pio Baroja kalea, 1. 20140 Andoain • 943 593911 • gibandoain@ euskalnet.net Arrasateko Gazte Informazio Bulegoa. Garibai Etxea. Biteri etorbidea, 3 20500 Arrasate • 943 252065 • www.gaztebulegoa.com • gaztebulegoa@arrasate-mondragon.net Astigarragako Gazte Informazio Puntua. Kultur Etxea. Kale Nagusia, 48. 20115 Astigarraga • 943 331067 • www.astigarraga.net • gazteinfor@astigarraga.net Azkoitiako Gazte Informazio Bulegoa. Aita Madinabeitia plaza z/g 20720 Azkoitia • 943 026027 • www.artxamendi.net • gib@ euskalnet.net Azpeitiako Gazte Informazio Bulegoa. Plaza Txikia z/g 20730 Azpeitia • 943 157160 • gib@ azpeitia.net Gipuzkoako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Gaztegunea. Anoeta, 28 20014 Donostia-San Sebastián • 900 110111 / 943 472617 • www.gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa.net

Gipuzkoako Campuseko Gazte Informazio Bulegoa.Ignacio M. Barriola eraikina. Elhuyar enparantza, z/g 20018 Donostia • 943 018135 / 943 018138 • svrgazte@sv.ehu.es. svrbegaz@ sv.ehu.es Koldo Mitxelena kulturunea. Infoteka. Gazte Informazio Gunea. Koldo Mitxelena Kulturunea. Urdaneta kalea, 9 20006 Donostia • 900 110 111 • www.gipuzkoangazte.info • ctij1@ gipuzkoa.net Donostiako Gazte Informazio Bulegoa. Goikoa jauregia. Mari kalea, 1. 20003 Donostia • 943 481435 • www.donostiagaztea.org/gazteinfo • gazteinfo@donostia.org Eibarko Gazte Informazio Bulegoa. Portaela Kultur Etxea, Bista Eder 10. 20600 Eibar • 943 708435 • infojuven.ei@eibar.net Elgoibarreko Gazte Informazio Bulegoa. Foruen Plaza z/g, 20870 Elgoibar • 943 257986 • www.elgoibar.org/webb/gazteriazalag.htm • gazteinformazioa@elgoibar.net Errenteriako Gazte Informazio Bulegoa. Merkatuzar. Pablo Iglesias, 3. 20100 Errenteria • 943 449640 • www.gaztebulegoa.errenteria. net •gazteria@errenteria.net Hernaniko Gazte Informazio Bulegoa. Hernaniko Udal Kiroldegia, Elkano z/g. 20120 Hernani • 943 552185 • www.hernani.net • kirola@hernani.net Hondarribiako Gazte Informazio Bulegoa. Javier Ugarte 6. 20280 Hondarribia • 943 644752 • gip@hondarribia.org Irungo Gazte Informazio Bulegoa. Foruen Karrika, 2 behea. 20302 Irun • 943 505444 / 943 505643 • www.irun.org/igazte • infojuvenil@irun.org Lasarte-Oriako Gazte Informazio Bulegoa. Manuel Lekuona Kultura Etxea. Geltoki kalea, 18. 20160 Lasarte-Oria • 943 376181 • www. lasarte-oria.org • gazteinfo@lasarte-oria.org Legazpiko Gazte Informazio Bulegoa.Kultur Etxea, Latxartegi, 3. 20230 Legazpi • 943 737203 • gazteria.le@legazpi.net Oiartzungo Gazte Informazio Puntua. Mendiburu 5, behea. 20180 Oiartzun • 943 491105 • www.gazteoiartzun.net • gazteinfo@ oiartzun.org Oñatiko Gazte Informazio Puntua. Foruen Enparantza, 4 – behea. 20560 Oñati • 943 718257 • www.oinati.org • gazteinformazioa@ oinati.net Ordiziako Gazte Informazio Puntua. Barrena Jauregia Kultur Etxea, 2º - 3 20240 Ordizia • 943 805634 • www.ordizia.org • gazteria@ ordizia.org Tolosako Gazte Informazio Bulegoa. Antonio Maria Labaien Kultur Etxea, Triángulo 1. 20400 Tolosa • 943 670383 • www.zazpitantriangulon. com • gazteria@tolosakoudala.net Urnietako Gazte Informazio Bulegoa. Idiazabal 13 20130 Urnieta • 943 333973 • www.urnieta. org • gazteinformazioa@urnieta.org Villabonako Gazte Informazio Bulegoa. Katea Etxea. Kale Nagusia, 79 20150 Villabona • 943 694787 • gazteria@villabona.net Zarautzeko Gazte Informazio Bulegoa. Zinema Pilotalekua. Zigordia Kalea, 34 20800 Zarautz • 943 005122 • www.zarautz.org • gazteinformazioa@zarautz.org


Teknologia Berriak Estatuko etxeen %72an, gutxienez, tablet bat dago Samsungek burutu duen azterlan baten arabera, Estatuko batez besteko etxe batean 19 gailu elektroniko aurki daitezke (tabletak, ordenagailuak, smartphoneak edota telebistak). Aipatu azterlanak tablet kopuruan izandako hazkundea azpimarratzen du. Izan ere, ia estatuko etxeen 3/4etan tablet bat dago (% 72), iaz baino 9 puntu gehiago. Gainera, erabiltzaileen % 32ak, gutxienez, egunean ordubetez erabiltzen ditu gailu hauek. Gehien erabiltzen den gailua, aldiz, telebista da (3 ordu eta 11 minutu).

47 minutu, mail bat erantzuteko batez besteko denbora Yahoo Labs-ek garatu duen ikerlan baten arabera, email kontua duten erabiltzaileek mezu bat erantzuteko behar duten denbora 47 minututakoa da. Gainera, mezuen % 90a egun berean erantzuten dira. Egunaren azken orduetan bidaltzen diren mezuak laburragoak omen dira eta, normala den bezala, denbora gehiago behar izaten dute erantzuna jasotzeko. Azterlan hau burutzeko, bi milioi erabiltzailek partekatu dituzten 16.000 milioi mezu aztertu dira.

26

Gizon eta emakumeen arteko eten digitala kualitatiboa da Gizonak dira, gehienbat, hedabide digitaletako botereeremuetan daudenak Iker Merchánek aurkeztu berri duen “La brecha digital de género. Análisis de las causas de la menor influencia de las mujeres en Internet” tesiaren arabera, gizon eta emakumeen arteko eten digitala handia izaten jarraitzen du. Merchánek defendatzen duenez, eten hori are nabariagoa da interes publikoko gaietan eragiteko gaitasunean alderdi kuantitatiboan edo Internetera sartzen diren gizon eta emakumeen artekoa baino. Egilearen ustez, sareak desberdintasunak ezabatzeko itxaropen handiak ekarri bazituen ere, ez da halakorik jazo eta, horregatik “arazoa plazaratzea da lehentasuna”. Bere tesia prestatzeko, Merchánek estatu mailan itzal handien dituzten 339 blog aztertu ditu eta egiaztatu ahal izan duenez, horietan lau aldiz handiagoa da gizonezko erredaktoreen kopurua emakumezkoena baino. Gainera, egileak El Mundo egunkariak argitaratzen ohi duen ‘Interneten eragin handiena duten 25 espainiarrak’ sailkapeneko lehenbiziko hamar urteetako datuak ere aztertu ditu. Datu

horiek guztiak aztertuta, hedabide digitalek ez dutela berdintasunaren alorrean inolako hobekuntzarik ekarri ikus daiteke. Bestalde, emakumeen protagonismoa gai zehatz batzuetako blogetarara mugatzen da, halaber, generoa, haurrak, edertasuna, eskulanak, moda eta telebista. UPV/EHUko kideak azaldu duenez, “gizartea da arazoa, ez hedabidea”. Merchánen iritziz, “Interneterako sarbidea jada arazo ez dugun honetan (zerbitzu

unibertsala da ia-ia, gure inguruan behintzat), berdintasunezko gizarte batean bizi garen ala ez adierazteko makrolagin baten modukoa dugu Internet. Izan ere, Internetek ez dio oztopo teknologikorik jartzen sartu nahi duen inori, eta edonork sor dezake han bere hedabidea, edozein delarik ere gaia..., baina ez du gizonen eta emakumeen arteko berdintasunik erakusten interes orokorreko gaietan (politika, ekonomia, ingurumena...). Gure gizarteak arazo bat duela adierazten digu horrek”.

GAZTEBERRI #106| 2015 Uztaila-Abuztua


Facebookek kontuen jabegaiak izendatzeko aukera emango du Mundu osoan Uztailetik aurrera, Facebookeko erabiltzaileek oinordetzan utzi ahal izango dituzte bere kontuak hil ondoren. Kontua jasotzen dituzten erabiltzaileek, jasotako kontuak eraldatu ahal izango dituzte baina zenbait mugekin. Oinordea aukeratzeko, segurtasun lehenespenetan sartu eta ‘Legatuaren kontaktua’ saila bilatu beharko dugu. Bertan, hautatu dugun pertsonaren izena idatzi beharko dugu.

Telebistak antzeko balioak hedatzen ditu mundu osoan UPV/EHUn egindako ikerketa baten arabera Mexikoko Guadalajara, Málaga, Dublin eta Donostiako 566 nerabeekin egindako ikerlan baten arabera, gazteek antzeko balioak hautematen dituzte telebistan. Izan ere, Leire Ugaldek ‘La percepeción de valores en personajes televisivos y los hábitos televisivos en adolescentes: un estudio transcultural’ izeneko tesian defendatu duen moduan, gaur egun, munduko herrialde askotako milioika nerabek programa berak ikusten dituzte eta, ondorioz, baita balio berak jaso ere.

Moment

Mugikorrarekiko menpekotasuna neurtzen duen aplikazioa Denbora gehiegi ematen duzu zure sakelako telefonoaren aurrean? Benetan menpeko zaren ala ez jakin nahi duzu? Bada, orain, baduzu eskura mugikorrarekiko menpekotasuna duzun ala ez adieraziko duzun aplikazioa. Bere izena Moment da eta, funtsean, erabiltzaileak zenbat denboraz erabili ahal duen sakelako telefonoa zehaztea ahalbidetzen du. Modu horretan, zehaztutako denbora gainditzen denean, telefonoak berak erabiltzaileari abisua emango dio alarma edo pantailan azaltzen diren mezuen bidez. Momentuz soilik iOSerako soilik dago eskuragarri baina laister Androiderako bertsioa kaleratuko da

GAZTEBERRI #106| 2015 Uztaila-Abuztua

YouTube Gaming: jokoak orain streamingean YouTubek jada estreinatu du bere YouTube Gaming plataforma. Honi esker, erabiltzaileek bideo jokoetara streaming eran jokatzeko aukera izango dute. YouTube Gaming jada abian zen Twich plataformari aurre egiteko sortu da. Hau, Amazonek 840 milioi euroren truke erositako plataforma da. YouTube Gaming plataforma independientea izango da eta jokalarien topagunea izateko xedearekin jaio da. Une honetan, 25 mila jokotik gora daude bere katalogoaren barruan eta jokatzeko aukera ezezik, bideojokoekin erlazionatutako bideoak, zuzeneko emanaldiak edota joko berrien trailerrak ikusteko aukera ere emango du.

27


Denborapasak ESAERA ZAHARRAK Ordenatu ondorengo hitzak modu zuzenean esaera zahar bat osatzeko ez

giltzarik

gorago,

zorrak

ez

beherago.

inoiz

esandako

zenbat

amari

topatuko.

orduan

ordaintzen.

lotzeko

eta

dira

hitzak

eta

egindako

duzu

burua ipurdia

.....................................................................................

..................................................................................... .....................................................................................

.............................................................................

.............................................................................

.............................................................................

SUDOKUAK

ESAERA ZAHARRAK 1.) Amari egindako zorrak ez dira inoiz ordaintzen. Las deudas contraidas con una madre, son impagables 2.) Esandako hitzak lotzeko ez duzu giltzarik topatuko. No hallarás llave que logre unir las palabras pronunciadas. 3.) Zenbat eta ipurdia gorago, orduan eta burua beherago. Cuanto más alto el culo, más baja la cabeza

28

*****

*****

GURUTZEGRAMA 1.) Txalaparta • 2.)Astamakila • 3.) Arrasate • 4.) Karraska • 5.) Kakoeta • 6.) Amuriza • 7.) Itsaso • 8.) Hortz • 9.) Borda • 10.) Aiete. • 11.) Foru.

*****

GAZTEBERRI #106| 2015 Uztaila-Abuztua


GURUTZEGRAMA 1.| Jolaserako denbora, inor jolasean edo jostetan aritzen den aldia. 2.| Ekintza gaitzesgarriak egiten dituena. 3.| Zein arrazoirengatik? 4.| Silaba berean ebakitzen den bokal bikotea. 5.| Ohiko zaion garaia baino lehenagokoa. 6.| Gorputz, osagai edo multzo baten zatiak edo osagaiak antolaturik dauden era. 7.| Bizkaiko udalerria, Lea-Artibai eskualdean. 8.| Futbol talde nafarra, 1920. urtean sortu zena. 9.| Herri batek arbasoengandik jasotzen duen ondasun multzoa. 10.| Jaki jakin batzuk ez hartzea edo neurri jakin batean hartzea.

5

3

6 2 1

8

7

4

10

9

GAZTEBERRI #106| 2015 Uztaila-Abuztua

29





Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.