Gazteberri112 api2016

Page 1

Gazteberri Aldizkaria | 112. Zbk | 2016 Apirila |

Gazteak eta elikadura-portaeren nahasmenduak

#112


ARGITARATZAILEA:

© Shareak Kultur Elkartea Lege Gordailua: Bi-1151-04 Tlf: 94 424 75 94 eposta: gazteberri@unionline.info http://www.gazteberri.eus ERREDAKZIOA Iparragirre, 17, 1.esk. 48009-Bilbao. KOORDINATZAILEA Jon Mikel Zabalegi

PUBLIZITATERAKO-ESPAZIOA. NAHITA UTZI DUGU HUTSIK.

TESTUAK ETA DISEINUA Shareak Kultur Elkartea LAGUNTZAILEAK Nerea Segura, Gotzon Sanchez, Ziortza Carranza, Peio Saez de Lafuente. ARGAZKIAK Sergio Cotos, Markel Redondo, Alejandro Boyero, Artxiboa PUBLIZITATEA 943 053 488 | 629 229 185

Shareak Kultur Elkarteak ez du Gazteberri Aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik derrigor bere gain hartzen

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA HEZKUNTZA SAILEKO LAGUNTZA JASO DU

DEITU 94 4247594 EDO 943 053 488 ZENBAKIRA ESPAZIO HAU BETETZEKO hezkuntza, hizkuntza politika eta kultura saila Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA Viceconsejería de Política Lingüística


Aurkibidea 04 Gazteberriak z Lehen etxebizitza babestua eskuratzeko gida gazteentzat z Bizkaiak bere biztanle gazteen ia erdia galdu du z Euskadiko gazteen %75ak jarduera fisiko osasungarria egiten du z Gazteek bere gurasoen pobrezia oinordetzen dute

08

Erreportajea: Ezagutu jantzita duzun arropa fabrikatu duten haurrak

20 Zientzia z El Chimborazo da Lurreko erdigunetik urrutien dagoen puntua

22 Euskara z Euskara maila egiaztatzeko azterketa libre berriak z Gero eta ikasle gehiago euskaltegietan

14

24

Elkarrizketa: Itsaso Andueza Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Presidentea

26

Erreportajea: Gazteak eta elikadura portaeren nahasmenduak

Zer jan, hura izan z You Tuber-kulu

32 Sexua z Gizonezkoek %50 inguruk kalitate txarreko esperma du z Orgasmoa izatearen planta egitea ohikoa omen da

34 Teknologia berriak z Smartphone ala tableta? z Astero bost ordu Whatsapp aurrean

42 Agenda GAZTEBERRI #112| 2016 Apirila

3


Gazteberriak IRUĂ‘EKO XXVI. LITERATUR LEHIAKETA GAZTEENTZAT IruĂąeko Udalak Gazteentzako Literatur Lehiaketaren XXVI. edizioa jarri du abian. Aipatu lehiaketa IruĂąean bizi edo ikasten ari diren 14 eta 19 urte bitarteko nerabeei zuzenduta dago. Bi modalitate izango dira: kontaera laburrak eta poesia. Lanak euskaraz zein gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dira eta horretarako epea maiatzaren 6an amaituko da. Aurtengo edizioan, gainera, berrikuntza garrantzitsua izango da. Izan ere, lehiaketa bi mailatan banatuko da adinaren arabera. Lehen mailan 14 eta 16 urte bitarteko gazteek lehiatuko dute eta, bigarrenean, aldiz, 17 eta 18 urte bitartekoak. Hiru sari izango dira maila eta modalitate bakoitzeko eta sariak, 500, 250 eta 150 eurotakoak izango dira, hurrenez hurren.

ABIAN DA BILBAO HIRIA ROCK LEHIAKETAREN XVIII. EDIZIOA Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Saileko Gazteen Gaietarako Zerbitzuak antolatzen duen Bilbao Hiria Rock Lehiaketa abian da. Lehiaketa hau gazteek osatutako Europako taldeei zuzenduta dago, talde hasiberrien musika bultzatzeko eta zabaltzeko. Hiru musika-modalitate ditu lehiaketak: Pop-Rock, Metal eta Elektronikoa. Izena emateko epea maiatzaren 12an amaituko da. Horretarako, www.bilbao.eus/bilborock web orrialdera jo eta bertan aurkitzen den inprimakia bete behar da. Horrez gain, hautagaiek 3 kanta, argazki bat eta taldearen ibilbidearen laburpena ere aurkeztu beharko dute. Lehen fasean, aurkeztutako talde guztien artean 38 onenak hautatuko dira. Bigarren fasera pasatzen diren taldeek Bilborocken zuzenean jo beharko dute uda ostean.

4

Lehen etxebizitza babestua eskuratzeko gida gazteentzat Gasteizko Udalak gazteei bere lehen etxebizitza babestua lortzen laguntzeko gida argitaratu du Gasteizko Udalak gazteei bere lehen etxebizitza babestua, alokairuan zein jabetzan, eskuratzen laguntzeko gida argitaratu berri du. Gida horretan, gazteek etxebizitza babestu bat lortzeko behar duten

informazioa eskura dezakete: diru-laguntzak, aukerak, informazio lekuak, konparaziozko azterlanak eta glosarioa. Gida hau III. Udal Gazte Planean (2014-2015) zehazten zen lehenengo esku-hartze lerroaren (emantzipazioa eta autonomia) barruan kokatzen da. Argitaratu berri den gida jada 2008. urtean argitaratutakoaren gaurkotzea da eta, bide batez, etxebizitza babestuaren alorrean izan diren aldaketak ere barneratu dira.

Emantzipazioarena da gazteek egun duten arazorik handienetako bat. Egoera horretan, alokairuzko etxebizitza babestua izaten da gazteek duten aukerarik bideragarriena. Emantzipazioaren Behatokiak azaltzen duenaren arabera, komeni da diru iturrien % 30a baino gehiago ez bideratzea etxebizitza ordaintzera. Gazteek egun lan merkatuan pairatzen duten egoera ikusita, oso helburu zaila da ehuneko horretara mugatzea.

GAZTEBERRI #112| 2016 Apirila


EUROPEAN YOUTH CARD EVS SARIAK

EUSKALDUNAK NAGUSI ESPAINIAKO FIRST LEGO LEAGUE LEHIAKETAN Nafarroako eta Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkariek Gironan burutu den Espainiako First Lego League-eko lehen hiru postuak lortu dituzte. Lehen postua Nafarroako Mechatronics Ants taldearentzat izan da. Bigarrena, berriz, Donostiako Axular Lizeoko Overclock taldearentzat eta hirugarrena, Fsingenium Team talde nafarrarentzat. Lehenengo bi taldeek apirilaren amaieran Estatu Batuetako St.Louis hirian izango den World Festival delakoan parte-hartzeko aukera irabazi dute.

KIMUAK 2016: EUSKADIKO FILM LABURREN HAUTAKETA Abian da Euskadiko Filmategia Fundazioak kudeatzen duen Kimuak egitasmoaren edizio berria. Programa honen helburua euskal film laburren sustapena eta banaketa da. Horretarako, urteko aukeraketa jasotzen duen katalogo bat argitaratuko da. Lanak aurkezteko epea maiatzaren 31an amaituko da. Hautaketarako irizpide nagusia lanaren kalitate orokorra izango da. Aurkeztutako lanak aztertu eta epaitzeko, zinema eta ikus-entzunezkoen munduko bost profesional eta adituez osatutako hautespen batzorde independente bat eratuko da.

ZuZEU GAZTEA SARIA ZuZEU.eus web orrialdeak, Azkue Fundazioarekin batera, 30 urtetik beherako gazteak euskaraz idaztera animatzea helburu duen lehiaketa jarri dute abian. Bidalitako artikulu guztien artean, hilero, bat hautatuko da eta egileak 150€ irabaziko ditu. Parte-hartzaileek ZuZeu-ko erredakzioaren laguntza izango dute euren lanak behar bezala idatzi eta argitaratzeko. Info+: zuzeu. eus/euskal-herria/zuzeuko-gaztea-saria-2016/

European Youth Card Association- ek (EYCA), Europako Batzordearekin batera, Europako Gazte Txartela EBZ Sarien II. ediziorako deialdia egin du. Sari horiek Erasmus+: Gazteak Ekinean programaren barruan Europar Boluntariotza Zerbitzuren bat egiten duten gazteen lana aintzat hartzeko antolatzen dira. Lehiaketa online burutzen da eta 30 urtetik beherako gazteei zuzenduta dago. Horretarako, nahikoa da EBZan izandako esperientzia azaltzen duen bideo bat grabatzea. Irabazleek bidaia bat irabazteko aukera izango dute.

JAISTEN ARI DA ESTATUKO GAZTEEN LANGABEZIA-TASA Enplegu Bulego Publikoetan jasotako datuen arabera, Estatuan langabezian diren 16 eta 24 urte bitarteko gazteen kopurua 347 117-koa da. Pasa den urtearekin alderatuta, gazteen langabezia-tasa % 11an jaitsi da. Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, azken hamabi hilabeteetan gazteen langabezia-tasa ia % 15ean jaitsi da; Nafarroan, aldiz, % 9an.

“Diktadura perfektu batek demokrazia baten itxura izango luke baina, funtsean, harresirik gabeko kartzela bat izango litzateke non presoek ez lukete ihes egitearekin ezta amets egingo ere. Izatez, esklabotza sistema bat izango litzateke non, kontsumo eta entretenimenduari esker, esklaboek bere morrontza maitatuko luketen” ALDOUS HUXLEY. ‘Bai mundu berria’ eleberriaren egilea; etorkizuneko mundu batean kokatua, gure mundua hartzen ari den norabideaz zer pentsa ematen duena.

UDALEKUAK GIPUZKOAN Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteria eta Kirol zuzendaritzak abian jarri ditu ohiko Udalekuak eta Gazte Oporraldiak programak. Udalekuak kanpainaren barruan, adibidez, 1080 plaza eskainiko zaizkie 7 eta 13 urte bitarteko gaztetxoei. 14 eta 17 urte bitartekoek, berriz, Gazte Oporraldiak programan eskaintzen diren 326 plaza izango dituzte aukeran. Aurreko edizioetan bezala, Gazte Rock ere martxan jarri da, musikari lotutako egonaldia. Aurten, gainera, lehen aldiz, robotikaren inguruko txanda berria antolatu da.

GAZTEBERRI #112| 2016 Apirila

LANBIDE HEZIKETA EUSKARAZ. Ikasturte honetan Lanbide Heziketako derrigorrezko praktikak burutuko dituzten 14 000 ikasleetatik %22k euskaraz egingo ditu. LH eta euskararen arteko harremana ez da erraza eta hori konpontzeko, Lanekik Lanpress izeneko gida aurkeztu du. Gida horren xedea Lanbide Heziketako ikastetxeei ikasleek praktikak euskaraz egin ahal izateko baliabideak eskaintzea da.

AHOTSAK. Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetza Idazkaritzak abian jarri dute, euskal hiru unibertsitateekin batera, Ahotsak izeneko ekimena. Horren bidez, euskal uniber– tsitate-ikasleek terrorismoa, giza eskubideak eta bakearen inguruan hausnartzeko aukera izango dute.

5


BOST EUROKO TXANPON URDIN BERRIA Europako agintariek ezagutzera eman dutenez, aurten bertan bost euroko txanpon berria izango da zirkulazioan. Txanpon berezia izango da, urdin kolorekoa. Polimero berezi batekin eginiko txanpona izango da eta horri esker kolore urdina lortuko da. Ordaintzeko balio izango badu ere, bildumagileentzat bereziki eginiko txanpona izango da. Izan ere, txanponaren balioa 80 euro ingurukoa da. Txanpona ‘Planeta urdina’ ezizenarekin bataiatu dute.

Bizkaiak bere biztanle gazteen ia erdia galdu du Azken 30 urteetan

EUSKADIKO GAZTEEN % 75AK JARDUERA FISIKO OSASUNGARRIA EGITEN DU

Bizkaiko Foru Aldundiak berriki aurkeztu duen “15/29 Panoramika. Bizkaiko gazteak Euskadiko eta Estatuko ikuspegian (1981-2011)” azterlanaren arabera, herrialde horretan bizi diren 15 eta 29 urte bitarteko gazteen kopurua %44an jaitsi da azken 30 urteetan. Horrela, Bizkaian erroldatuta dauden 1 156 190 lagunetatik aipatu adin tarte horretakoak ez dira 200 000 iristen (%17). Ikerketak, Bizkaiko gazteriaren erradiografia egiten du. Madrilgo Complutense Unibertsitateko Elías Trabada soziologoak gidatu duen azterlan honek, besteak beste, biztanleriaren bilakaera, adin talde eta sexuaren araberako bilakaera, ezkontzatasa, ezkontza-desegiteak, heriotza eta bizitza-itxaropena, hezkuntza, enplegua edota emantzipazioa bezalako esparruak aztertu ditu. Azterlanaren aurkezpen ekitaldian Aldundiko Behategiko zuzendari orokor Maitane Leizaolak azaldu zuenez, “Bizkaiko gazteek inoiz baino trebakuntza handiagoa dute baina arazoak handiak dituzte lan merkatuan barneratzeko. Horrek eragin zuzena du emantzipazioan eta, ondorioz, 30 urtetik beherako gazteen %23 bakarrik bizi da bere gurasoen etxetik kanpo”.

Pasa den apirilaren 6an Jarduera Fisikoaren Munduko Eguna ospatu zen. Hori dela eta, Gazteen Euskal Behatokiak 15 eta 29 urte bitarteko gazteek egiten duten jarduera fisikoari buruzko datuak bildu ditu Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak 2013an eginiko Euskal Osasun Inkestan oinarrituta. Horien arabera, Euskal gazteriaren % 75,3k inkesta egunaren aurreko zazpi egunetan jarduera fisiko osasungarria (neurrizkoa edo bizia) egin zuten. Gazteak Euskadiko biztanleria osoa baino aktiboagoak lirateke datu horien baitan.

6

Caritas-ek adierazi duenez

Gazteek bere gurasoen pobrezia oinordetzen dute Caritas-en Foessa Fundazioak ‘La transmisión intergeneracional de la pobreza’ izeneko azterlanaren ondorioak aurkeztu berri ditu. Ikerlan horren arabera, pobrezia belaunaldiz belaunaldi transmititzen da eta, horrela, duela 30 urte pobre ziren horien seme-alabak, gaur ere, pobreak dira. Izan ere, Espainian ematen diren baldintzak direla eta, pobrezian hazten diren gazteentzat oso zaila izaten da egoera horretatik ateratzea. Txostenean salatzen denez, pobrezia egoera egonkortzeko hiru faktore nagusi daude: hezkuntza, errenta eta familia. Horrela, ikasketa maila baxuak dituzten gurasoen seme-alabek zailtasun handiak izaten dituzte goi-mailako ikasketak burutzeko. Hezkuntza mailari lotuta errenta azaltzen da; zenbat eta hezkuntza maila handiagoa orduan eta errenta altuagoa eta, ostera, zenbat eta ikasketa maila gutxiago errenta gutxiago. Azkenik, semealabak izatea ere pobreziarako faktoreetako bat bilakatu da. Haurrak dituzten familien pobrezia-tasa haurrak ez dituzten familien ia bikoitza da, %28 eta %16, hurrenez hurren. Guraso bakarra duten familietan, berriz, pobrezia-tasa %42raino hazten da eta hiru seme-alaba edo gehiago dituzten familietan, %44raino.

GAZTEBERRI #112| 2016 Apirila



Ezagutu jantzita duzun arropa fabrikatu duten haurrak

GKE desberdinek salatu dutenez, arroparen industrian ohikoa da haurrak oso baldintza txarretan lanean aurkitzea. Hau ekiditzeko, haurren lanik gabe fabrikatuta dagoen arropa bereizteko etiketa sortu dute. 8

GAZTEBERRI #112| 2016 Apirila


© painkillerskill.org

GAZTEBERRI #112| 2016 Apirila

9


D

uela hiru urte, 2013ko apirilean, Bangladesh-eko hiriburuan zen Rana Plaza lantegiaren katastrofeak arroparen ekoizpena zein baldintzetan egiten den azalarazi zuen. Segundo bakar batean zortzi solairu zituen eraikina eraitsi eta bertan ziren 5000 langiletik gora harrapatuta geratu ziren hondakinen azpian. Guztira, 1127 langile hil ziren; gehienak, emakumeak. Ondoren jakin ahal izan zenez, bertan lan egiten zuten langileen artean haur eta adingabe asko zeuden. Fabrika horretan, gure artean oso ezagunak diren marketako arropa fabrikatzen zen, hala nola, Benetton, Primark edota Mango. Save the Children Gobernuz Kanpoko Erakundeak salatu duenez, gaur egun, munduan 5 eta 17 urte bitarteko 220 milioi haur eta gazte daude esklabotza baldintzetan lan egiten. Beste zenbait GKE-k kopuru hori askoz handiagoa dela diote. Arropa, janaria, mineralak... herrialde aberatsenetan kontsumitzen dugun ia gauza guztien atzean adingabe baten izerdia aurki daiteke. Ehungintzaren kasuan, enpresek ahalik eta prezio baxuenetan ekoizteko lasterketa hasi dute. Horrela, ahalik eta esku-lan merkeena bilatzen saiatzen dira eta hori, sarritan, adingabe eta haurrak erabiliz lortzen da. Egipto, Pakistan, Uzbekistan, Txina, India, Bangladesh edo Tailandia bezalako herrialdeetan hori lortzea erraza omen da. Haurren lana industria honen katearen katebegi guztietan aurki daiteke: Uzbekistango kotoi-sailetan, kotoi-irutea Indian edo ekoizpena Bangladeshen. Kotoiaren kasuan, adibidez, haurrak polena plantazio batetik bestera eramateko erabiltzen ohi dira. Hainbat orduz lan egin behar izaten dute, sarritan, pestiziden eraginaren arriskupean eta, noski, merezi dutena baino askoz gutxiago kobratuz. Kotoia diru sarrera nagusia duten herrialdeetan (Uzbekistan, Benin...) haurrak kotoia landatzeko eta ondoren uzta biltzeko erabiltzen dira.

10

Kotoi-laborea oso hauskorra denez, enplegatzaileek nahiago izaten dituzte haurrak kontratatzea bere hatz txikiekin zailago dutelako kotoia hondatzea. Industria horren hurrengo katebegian, hots, kotoi-irute fasean, haurren lana inolako kontrolik gabe burutzen da. SOMO erakundeak Indian egindako azterlan baten arabera, sektore horretan lan egiten duten langileen %60 inguru adingabea zen lanean hasi zenean. Normalean 15 urterekin hasten dira horrelako lanak egiten.

GAZTEBERRI #112| 2016 Apirila


Haurren eskubideak babestu nahi dituen etiketa

KOTOI-IRUTE FASEA. Arropak fabrikatu ahal izateko landetan jasotako kotoi guztia irun behar da. Hau India bezalako herrialdeetan egiten ohi den lana da eta sarritan adingabeek egiten dute inolako kontrolik gabe.

GAZTEBERRI #112| 2016 Apirila

Zelanda Berriko Child Labour Free izeneko fundazioak haurren lanik gabe fabrikatu den arropa bereizteko etiketa sortu du. Bere arropan etiketa hau azaltzea nahi duten ekoizleek, fabrikazio prozesu osoaren inguruko argibideak eman beharko dituzte, bai osagai zein iturriena eta, horietan guztietan, noski, ezin izango da haurren lana erabili. Ekimen honek UNICEF eta Saatchi & Saatchi publizitate agentziaren laguntza du. Fundazioak, Ernst & Young aholkularitza enpresarekin batera, enpresa ekoizleek emandako

informazioa aztertu eta, beharrezkoa ikusten duen kasuetan, ikuskapenak ere burutuko ditu. Ekimenak harrera ona izan duen arren badira bere eraginaren inguruan zalantzak azaldu dituztenak. Adibidez, ‘Labour behind the label’ kanpainaren zuzendari Ilona Kelly-k azaldu duenez, “haur horiek lanera bidaltzen dituzte bere familiak bizirik irauteko duten aukera bakarra delako. Gure ikuspuntutik haur-esplotazioaren arazoa konpontzeko herrialde horietan den pobreziaren iturrietara jo beharko litzateke”.

11


Haurren lana manufaktura fasean ere aurki daiteke. Kasu honetan, adingabeek eginkizun neketsu eta zailak burutzen ohi dituzte: tindaketa, botoiak josi, hariak moztu eta ebaki, amaitutako arropak paketatu... Normalean, lan horiek guztiak oso baldintza kaxkarretan egin behar izaten dituzte soldata ziztrin baten truke. Rana Plazako ezbeharraren ondorioz, munduko moda enpresa nagusiek industria horretan lan egiten duten langileen lan-baldintzak hobetzeko hitzarmena sinatu zuten. Antza denez, egoerak ez du nabarmenki hobera egin. Haurren erabilera dela eta, industria horren egitura oso konplexua denez, zaila egiten da bere esplotazioa ekiditea. Sarritan, lanak azpikontratatutako enpresen bidez egiten dira eta horien baldintzak kontrolatzea nekeza egiten da baita asmorik onena duten enpresentzat. Normalean, enpresa handiek arauak errespetatzen dituzten

12

hornitzaile nagusi bat kontratatzen dute baina, ondoren, hornitzaile horrek beste enpresa bat azpikontratatzen du eta horrek beste bat... eta zenbat eta beherago joan, orduan eta baldintza okerragoak. Haurren kasuan, gainera, sakoneko arazo bat aurki daiteke. Izan ere, oso herrialde edo ingurune pobreetako haurrak izaten dira. Bestelako irtenbiderik gabe, nahiago izaten dute baldintza txarretan eta soldata txiki baten truke lan egitea ezer egin gabe geratzea baino. Azken finean, familia oso baten etorkizuna bere eskuetan izaten dute adingabe askok. Oso trebakuntza eskasa duten gurasoen familietan, irtenbide bakarra horrelako lanbideetan aurkitzen dute eta, lan egiten dutenez ezin dute eskolara joan. Horrek zikloa berrelikatzen du, egun lanean diren haur horien semealaben irtenbide bakarra baldintza txar horietan lan egitea izango baita.

HAURREN LANA INDUSTRIA HORREN KATEBEGI GUZTIETAN. Arroparen industriak oso egitura konplexua du eta horrek haurren lanaren erabilera errazten du. Kotoi landetatik hasita azken manufaktura lantegietaraino, haurrak nonnahi izango dira oso baldintza kaxkarretan lan egiten.

GAZTEBERRI #112| 2016 Apirila



Elkarrizketa

14

GAZTEBERRI #112| 2016 Apirila


EGK gazteez osatutako erakundea da gazteen alde lan egiteko. Zein nolako lanildoak jorratzen ari zarete une honetan? EGK-k zer egiten duen edo zertarako den ulertzea nahikoa zaila da. EGK bera ulertzea ere nahikoa zaila da; hori da, behintzat, leporatzen ohi zaiguna. Gure lana, funtsean, izenak dioen moduan, gazteei zuzendutako politiketan edo esparruetan aholkua ematea da. Gazteen eta administrazioaren arteko zubi izateko sortu zen EGK eta, horregatik, gazteriari ez ezik, administrazioari ere begiratu behar diogu. Gazteriari dagokionez, gure lana gazteek dituzten behar eta interesak ezagutzea da. Administrazioari begira, berriz, gure lana gazteengandik jasotako informazio hori guztia helaraztea izango litzateke eta baita administraziotik gazteen alde egiten diren politikak aztertzea ere. Une honetan, gure jarduera sei ardatz edo lan-ildo nagusitan banatuko litzateke: hezkuntza; enplegua eta etxebizitza; parte-hartzea; komunikazioa; bakea eta bizikidetza; eta, berdintasuna. Gizartean diren beharretara moldatzen saiatzen gara eta EGK osatzen duten elkarte guztien erabakia da jorratu beharreko lanildoak zehaztea.

Itsaso Andueza. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) presidentea

“Gizartean izaten diren aldaketa garrantzitsuenak ia beti gazteen eskutik etortzen dira� GAZTEBERRI #112| 2016 Apirila

Bizkaiko NNGG-eko Nacho Tocak EGK ixtea eskatu du abertzaleen tresna delako eta Espainiako Gobernuak hartutako neurrien kontra doalako. Zer esan behar duzue horren inguruan? Egia esan, oso gauza bitxia izan da. Berarekin izan nintzenean Bizkaiko NNGGek EGK-n baja eman behar zuela azaldu zidan baina ondoren prentsa ohar bat atera dute gure itxiera eskatuz. Prentsa ohar horretan EGK eta INJUVE alderatzen dituzte baina ez da zuzena, INJUVE EAEn den Gazteria Zuzendaritzaren baliokide baita eta EGK, aldiz, parte-hartzerako plataforma bat. Gainera INJUVE goraipatzeko zenbait programa aipatzen dituzte baina horiek guztiak Europatik sustatutako programak dira ez INJUVE-k sustatutakoak. Ez zaigu zuzena iruditzen kide izanik EGK-k sustatutako ekintzetan parte-hartzen ez

15


duen norbaitek gure itxiera eskatzea. Kritikak onartu beharrean gaude eta kide batek gure funtzionamenduarekin ados ez badago azal dezala horretarako ditugun tresnen bidez. Gure aldetik ateak zabalik dauzkate eta esan beharrekoa entzuteko prest gaude. Aipatu dituzun lan-ildo horietatik guztietatik, zein izango litzateke, zure ustez, gazteentzat garrantzi handiena duena? Guztiak dira garrantzitsuak. Seguruenik, azken urteetan, pairatu izan dugun krisia dela eta, pisu gehien hartu duen lan-ildoa enplegua eta etxebizitzarena izan da. Gaur egun nagusi den gizarte antolakuntza dela eta, enplegurik ez duten pertsonek ez dituzte eskubide sozial guztiak bermatuta. Gazteen kasuan, lan merkatuan sartzeko zailtasunak direla

16

eta edota prekarietate baldintzak direla eta, oso zaila izaten da bizitza-proiektu bat eraiki ahal izatea. Azaldu duzunaren ildora, sarritan erabili izan ohi den ‘belaunaldi galdua’ kontzeptua zuzena litzateke? Guk borrokan jarraituko dugu. Gazteen aldeko neurri gehiago eta eraginkorragoak hartu behar direla uste dugu, baina ez bakarrik egun bizi dugun egoerari aurre egiteko. Pertsona gazteen etorkizunean pentsatu behar da. Langabezia-tasa jaisteak ez du zertan adierazi behar pertsona horien bizitzabaldintzak hobetu direnik. Langabeziatasa jaistearen aitzakiarekin eskubide asko urratzen ari dira. Gazteen kasuan, oso berandu hasi gara kotizatzen eta horrek etorkizunean ondorio negatibo asko izango ditu.

Ba al duzue atzerrira joan behar izan duten gazte kopuruaren inguruko daturik? Ez, ez dago eta hori da, hain zuzen ere, gure aldarrikapenetako bat. Inork ez luke atzerrira behartuta joan behar. Gai honen inguruan polemika handia izan zen ‘S.O.S Gazte Atzerriratuak’ ekimena abian jarri genuenean. Gu ez gaude atzerrira joatearen kontra; kontua da guk ez dugula nahi, egoerak behartuta, inork kanpora joan behar izatea. Nola gauzatzen dituzue aipatu dituzun lan-ildo horiek guztiak? Arlo bakoitzean teknikari bat dugu. Teknikari horiek, proiektu desberdinen bidez, gazteen inguruko informazioa jaso behar dute. Informazioa modu desberdinetan lor daiteke: gazteekin zuzenean, Gazteen Euskal Behatokiarekin

GAZTEBERRI #112| 2016 Apirila


etorkizuna.eus GAZTEBERRI #112| 2016 Apirila

Âą18 Presta Ezazu Zure Etorkizuna aldizkaria 17


elkarlanean... Modu desberdinak erabiltzen ditugu eta ahalik eta originalen izaten saiatzen gara. Eta nola hartzen dituzte proposamen horiek erakunde publikoetan? Ba al da erakunde publikoetatik garatzen diren politiketan eragina izateko aukerarik? Guk garbi dugu gure proposamenek eragina dutela baina oso zaila da hori frogatzea. Adibidez, duela urte pare bat edo, Eusko Jaurlaritzak ‘Lehen Aukera’ izeneko programa jarri zuen martxan gazteen enplegua sustatzeko. Programa horren lehen deialdian zehazten ziren baldintzak, gure ustez, oso kaxkarrak ziren. EGKan bada enplegu lantalde bat eta talde horrek txosten bat prestatu zuen aipatu programa horretan gustuko ez genituen puntuak azalduz eta zergatiak arrazoituz. Txostena Eusko Jaurlaritzara iritsi zen eta beraiekin elkartzeko eskatu ziguten. Haien ustez, guk proposatzen genituen baldintzak ezartzen baziren gazte gutxiago laguntzeko aukera izango zuten. Guk azaldu genien diru publikoarekin garatutako programa bat bazen gazteei baldintza egokiak eskaini behar zitzaizkiela eta, azkenean, ez dakit nola konpondu zuten baina guk proposatutako baldintzetan hasieran planteatu zen gazteentzako laguntza izan zen. Programa hori urtez urte hobetuz joan da baina beti gure baldintzak errespetatuz eta hori, guretzat, garaipen handia izan zen. Hau adibide bat besterik ez da eta garbi dago beste zenbait kasutan ez dugula horrelakorik lortu baina, oro har, jakin badakite hor gaudela. EGK diru publikoarekin finantzatzen da. Duela zenbait urte murrizketa handia izan zenuten aurrekontuan eta zenbait langile kanporatu behar izan zenuten. Nola konpondu duzue egoera hori? Nahikoa aurrekontu

18

duzue zuen lana aurrera ateratzeko? Sarritan entzun izan dugu aurrekontu handiegia dugula. Nire ustez, aurrekontuaren egokitasuna egiten den lanaren araberakoa da eta, pertsonalki, oraindik ere aurrekontu laburra dugula uste dut. Gure urteroko aurrekontua 350 000 euro ingurukoa da eta zortzi langile gara. Aipatzen duzun murrizketa eman zenean, aurreko legealdian, lau langile bakarrik izatera pasa ginen. EGK arautzen duen legearen arabera, erakunde publikoen ardura da EGK mantentzea baina ez da

zehazten nork egin behar duen edota zein kopurutan. Aurrekontuaren zatirik handiena Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzarena da eta Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldundiekin ere hitzarmenak ditugu. Horietaz gain, ekimen zehatzak garatzeko hitzarmenak sinatu ditugu, besteak beste, Gasteizko Udalarekin, Emakunderekin eta Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiarekin. Sarritan entzun izan ohi da gaur egungo gazteak aurreko

GAZTEBERRI #112| 2016 Apirila


harremana gaur egun? EGKri dagokionez, pausu txikiak ematen ari gara baina oso pausu garrantzitsuak dira. Zuk aipatzen dituzun alderdietako gazte horiek pausu gehiago eman beharko dituzte baina horretan ari dira. Gehiago egin beharko dute baina bidea hasita dute. EGK-k espazio neutral eta anitza eskaintzen die eta gure ekimenetan parte-hartzeko gonbidapena dute. Hala ere, oraindik mesfidantza gehiegi dago eta bakea eta bizikidetza gaietan, adibidez, kostatzen zaie barneratzea. Eta ez naiz alde edo alderdi bakarrez ari.

belaunaldikoak baino indibidualistagoak direla. Zein da horren inguruan duzuen iritzia? Zuen lan-ildoetako bat partehartzea sustatzea da... Guk egin izan ditugun ikerketa desberdinek azaltzen dutenez euskal gazteria parte-hartzailea da, gizarte parte-hartzea egiten du. Horrek, nolabait, gazteek bere ingurunearekiko kezka dutela azalduko luke. Ez hori bakarrik; guk ditugun datuen arabera, gazteek politikarekiko (ez alderdi politikoekiko) duten interesa ere nabarmen hazi da. Kontuan izan behar da gizartea bera ere nabarmen aldatu dela. Gaur egun,

GAZTEBERRI #112| 2016 Apirila

parte-hartzerako tresna eta baliabide desberdinak daude: gizarte sareak... Gazteak asko mobilizatzen dira. Agian, egitura zehatzetan egiten diren gauzen berri izaten dugu bakarrik baina gazteek hamaika gauza egiten dituzte inolako egituraren beharrik gabe. Gizartean izaten diren aldaketarik garrantzitsuenak, ia beti, gazteen eskutik izaten dira. Duela zenbait urte gazte mugimendua oso baldintzatuta zegoen herri honetan bizi izan dugun gatazka politikoarengatik. Nolakoa da alderdi desberdinetako gazteen arteko

Bakea eta bizikidetza alorrean ekimen desberdinak jorratzen ari zarete. Zein izango litzateke, epe ertainera egoerarik egokiena zuen ikuspegitik? Egoerarik egokiena bakean eta benetako bizikidetza batekin izango litzateke. Gai honen inguruan lasaitasunez eta errespetuz hitz egiteko gai izan beharko genuke, baina batez ere, enpatiarekin. Gatazkaren unerik latzenak aspaldi izan ziren arren, horrek guztiak eragina izan du belaunaldi gazteenetan ere. Nagusiengandik entzun izan dugun gauza bat da eta EGK-k antolatu izan dituen ekintza ia guztietan azaldu da. Gazte askok azaldu dutenez, gatazkaren inguruan gauza asko baina azalpen gutxi entzun dituzte. Isiltasunarena sarritan atera den kontua da. Gai tabu izaten jarraitzen duen arren, ausartagoak garela esango nuke, agian, gure motxila ez dagoelako hain kargatuta. Berdintasun diagnostiko bat egin duzue EGK-an bertan eta baita kide diren zenbait taldeetan ere. Zeintzuk lirateke diagnostiko horren ondoriorik azpimarragarrienak? Gauza asko egin behar direla. Ez da sorpresa izan; espero genuen zerbait da. Jendea toleranteagoa da eta berdintasun irizpideak barneratuta ditugu baina oraindik aurrerapauso gehiago eman behar dira, batez ere hain ikusgarriak ez diren indarkeria horietan.

19


20

GAZTEBERRI #112| 2016 Apirila


ZIENTZIA

EL CHIMBORAZO DA LURREKO ERDIGUNETIK URRUTIEN DAGOEN PUNTUA Ekuadorretik gertu egoteak abantaila ematen dio

1

953. urteko maiatzean Edmund Hillary zeelandaberritarrak, Tenzing Norgay sherpa lagun zuelarik, Everest (8848mt) mendiko gailurrera iristea lortu zuenean, seguruenik, munduko tontorrik altuenean zegoela uste zuen. Eta hala pentsatu dugu beste guztiok ere frantziar zientzialari talde batek egin duen ikerketaren berri izan dugun arte. Izan ere, aipatu ikerketaren arabera Ekuador-en den El Chimborazo (6268mt) sumendia gure planetan den punturik altuena izango litzateke. Nola da posible? Bada, ikerketa horretan, itsas-maila erreferentziatzat hartu beharrean Lurreko erdigunea hartu dutelako eta hor, Ekuatoretik gertu izateak mesede egin dio El Chimborazo-ri. Gainera, Lurreko erdigunea erreferentziatzat hartzen bada, munduko bigarren tontorrik altuena ere ez litzateke Everest izango. Kasu horretan, ohorea Peruko Huascarรกn (6768mt) mendiarena izango litzateke. Itsas-maila erreferentziatzat hartzen bada, berriz, Himalayako menditzarrak ez du aurkaririk. GPS neurketetan oinarritu den ikerketa horren arabera, Lurreko erdigunetik Everesteko tontorreraino 6382,605 km daude. Lurreko erdigunetik El Chimborazoren tontorreraino, berriz, 6384,416 km, hots, 1,811 kilometro gehiago. Gakoa gure planetaren itxuran dago. Jakingo duzuen bezala Lurra ez da guztiz biribila eta poloetan lauagoa da (6357km) Ekuatorean (6378km) baino. Beraz, ekuatorean itsas-mailan aurkitzen den pertsona bat poloan itsas-mailan den pertsona bat baino 21 kilometro urrutiago dago Lurraren erdigunetik. Zenbait hedabideetan, albiste hau azaltzerakoan, Lurraren erdigunetik ez ezik El Chimborazoren tontorra Eguzkitik gertuen den Lurreko puntua ere dela baieztatu da. Zoritxarrez, datu hori ez da guztiz zuzena. Izan ere, Eguzkia eta Lurraren artean den distantzia azken honen errotazioa eta inklinazioaren (23ยบ) araberakoa da. Horrela, udako solstizioarekin batera Eguzkitik gertuen dauden puntuak Kantzer Tropikoan aurkitzen dira. Neguko solstizioan, berriz, Kaprikornio Tropikoan daudenak. Hori bai, ekinokzioekin batera (martxoak 20-21 eta irailak 22-23) El Chimborazo da Eguzkitik gertuen den puntua. Egun horietan, eguzkiak ardatz perpendikularra osatzen du ekuatorearekin eta eguzki orduak berdinak dira Ipar zein Hego hemisferioetan.

GAZTEBERRI #112| 2016 Apirila

21


Euskara Euskara maila egiaztatzeko azterketa libre berriak Orain arte EGA zen horrelako azterketa bakarra Eusko Jaurlaritzak, irailetik aurrera, euskara maila egiaztatzeko azterketa libre berriak jarriko ditu martxan. Orain arte, azterketa libre bakarra Euskara Gaitasunaren Azterketa (EGA) zen, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren (HEEEB) C1 mailaren baliokidea, hain zuzen ere. Irailetik aurrera, berriz, HEEEB-en zehazten diren B1 eta B2 mailak egiaztatzeko aukera ere izango da. Eusko Jaurlaritzatik aurreratu dutenez, etorkizunean gainerako mailetarako azterketa libreak ere izatea espero da (A1, A2 eta C2). Printzipioz, B1 eta B2 azterketa libre horietara aurkeztu ahal izateko bete beharreko baldintzak EGA azterketara aurkezteko eskatzen diren baldintzen antzekoak izango dira, hala nola, gutxienez 17 urte izatea. Titulu libre horiekin, irailetik aurrera edonork aukera izango du, bere kabuz, administrazioan eskatzen ohi diren lehen hiru hizkuntza eskakizunak lortzeko. Ez hori bakarrik, euskara maila frogatzea eskatzen duten erakundeek ere EGA maila baino maila baxuagoa eskatzeko aukera ere izango dute. Izan ere, azken urteetan EGA azterketaren inguruan hainbat eztabaida eman dira. Askoren ustetan, azterketa oso zaila da; urtero 13 000 hautagai inguru aurkezten dira baina bakarrik laurden batek azterketa gainditzea lortzen du. Emaitza horiek ikusita, Eusko Legebiltzarrak txosten bat prestatzea eskatu dio aditu talde bati.

22

Azterketa berrietara aurkezteko egun EGA azterketara aurkezteko eskatzen diren antzeko baldintzak eskatuko dira

Talde horren emaitzak aurki emango dira ezagutzera baina izan bada Europako markoaren arabera egina den ikerketa bat. Horren arabera, D ereduan ikasi duten 16 urteko ikasleen %68k B2 maila izango luke, hots EGA aurreko maila eta ingelesezko First Certificate in English tituluaren baliokidea. B ereduan ikasi duten adin bereko ikasleen artean B2 maila dutenak %33 izango lirateke. Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak titulu berri horien beharra azpimarratu nahi izan du. Baztarrikak azaldu duenez, “beharrezkoa da EGA hainbat erabileratarako, baina beste askotarako ez. Euskaraz bizitzeko ez da EGA mailarik behar, funtziona daiteke maila apalagoarekin�.

GAZTEBERRI #112| 2016 Apirila


Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde eta Euskararen Erakunde Publikoko lehendakaria Mathieu Berge-k bi erakundeen arteko hitzarmen markoaren urteko eranskina aurkeztu dute Baionan. Aipatu erakundeek 1,7 milioi euroko funtsa sortu dute Iparraldean euskararen erabilera sustatzeko.

EGA, AZTERKETA LIBRE BAKARRA ETA POLEMIKOA. Urtero, 13 000 lagun inguruk aurkezten du bere burua EGA azterketara. Horietatik, bakarrik laurden batek gainditzen du proba hori. Hautagai gehienak 20 urtetik beherako ikasleak izaten dira.

GAZTEBERRI #112| 2016 Apirila

EUSKARAZKO LIBURUAK ERE BRAILLEN ONCE eta Hizkuntza Politikarako Sailburutzaren arteko elkarlanari esker itsuendako egokitutako euskarazko 600 liburu baino gehiago egokitu ahal izan dira braille eta audio sistemara. ONCEk liburu horiek bere kideei liburu horiek maileguan uzteko zerbitzua sustatuko du.

Gero eta ikasle gehiago euskaltegietan HABEk prentsaurrekoan ezagutzera eman dituen datuen arabera urte honen hasieran euskaltegietan diren ikasleen kopurua iazkoa baino ia %3 handiagoa da. Emandako datuen arabera, zehazki, 875 ikasle gehiago dira euskara ikasten ari direnak. Modu horretan, egun euskaltegietan diren ikasle helduen kopurua 31 420koa izango litzateke. Hazkunde hori Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan eman da. HABEko zuzendari nagusi Joseba Erkiziak oso modu positiboan balioztatu ditu datu horiek. Izan ere, euskaltegietan ziren ikasle kopuruak beheranzko joeran izan da azken urteetan.

Š UPV/EHU

1,7 MILIOI EURO EUSKARA IPARRALDEAN SUSTATZEKO

Basque Yourself International Summer School ikastaroa UPV/EHUren Udako Ikastaroen aurtengo edizioaren barruan Basque Yourself International Summer School delako ikastaroaren lehen edizioa burutuko da. Ikastaro horren xede nagusia parte-hartzaileei euskal kulturan eta hizkuntzan murgiltzeko aukera ematea izango da. Ikastaroa ekainaren 26 eta uztailaren 15 bitartean burutuko da. Bertan edonork parte-hartu badezake ere, antolatzaileek azaldu dutenez bereziki euskal diasporako zein nazioarteko unibertsitarioei zuzendutako ikastaroa izango da.

23


Zer jan, hura izan

NEREA SEGURA

You Tuber-kulu Telekomunikazio enpresen aurretik, elikadura-markak dira sare sozialak gehien erabiltzen dituztenak Emantzipatuaren bizitza gogorra da, familiaren luxuzko hotela utzita, lanean hasi behar da. Ez dugu gurasoek garbitzen duten adina garbituko; argi dago, gutxiago lisatuko dugu; eta grapek josturak desegindako toles bat konpontzen dute… baina, jan... egunero jan behar dugu, ezta? Zer?, non erosi?, nola kozinatu? Betiko bizi al daiteke pizza eta pasta bazkaltzen? Sare sozialek galdera hauetarako guztietarako erantzuna dute. Irrati eta telebistan publizitatea noranzko bakarrekoa da: produktu bakoitzean interesgarri diren alderdiak bultzatzen dituzte, baina ez dute erantzunik onartzen. −Aspergarria benetan !!− Sareak aldiz, interakzioa ahalbidetzen dute eta kanal bakoitzak bere helburua du. Elikadura-markek ondo dakite hori eta, telekomunikazio-enpresen gainetik, eduki gehien sortzen dituztenak dira: z Facebook. Enpresek gehien erabiltzen duten sarea da. Baina arreta guztia iragarkiak igotzean eta sustapenak egitean jartzen dute; aukera onak ihes egiten utziz. z Twitter. Eragin-truke handiagoa izateko aukera ematen du, baina gutxi dira elkarrizketak sortzen dituztenak. Prentsa-berriak, prentsa-berriak eta prentsa-berriak soilik, txiokatzen dituzte. z Instagram eta Pinterest sustapenetan gutxien erabiltzen direnak dira: gaurkotze aspergarriak, maiztasun urrikoak eta balio gabekoak izaten dira. z Blog-etan Foodie-k ditugu: jaten izugarri gustuko duten pertsonak dira, baina sukaldaritza edo elikaduraren inguruan ezer gutxi dakitenak. Hala ere, jatetxe eta taberna kasualenak bisitatu, eta jandako guztia argazkien bidez partekatzen dute; tendentziak

24

sortuz −zenbat aldiz egin duzu antzeko zerbait?−. z Vlog. Bideo-blogak goraldian daude. Janariak errezeten bidez sustatzen dituzte pausoz pauso, sukaldari amateur batek (edo horren itxura duenak) landuta. Sukalde zikinenak edota fashionak balio du, biak boladan daude. Arlorik jarraituena, eguneroko trikimailuena. z YouTube eta bere influencer-ek (“youtuberrak”) aurrerapauso bat eman dute. Informazioa zabaltzeko eta hitz egiteko era berria ekarri dute; arauak hausten dituzten gaztelotsagabeek zuzenduta XD. Markak arriskuan jartzen dira, berezkotasuna dena irabazi edo galtzera bultzatzen dituelako. WTF!! Zergatik arriskatzen dute? Irabazitakoan, salmenta-injekzioa lortzen dutelako. z Apps: mota askoko aplikazioak daude, tarte, zuzeneko salmenta “birtualdendak” (goraldian). Hipermerkatuko produktu guztiak sakelan, prezioak konparatzeko aukera, kopurua aukeratu promozioez baliatuz, eta etxeko atean banatzen dizkizute behar unean. Jada, kontsumitzaileen % 30 baino gehiagok erabiltzen dute. Eta zuk, joera horiek jarraitzen dituzu? Harrigarria dirudi, baina erabiltzaileprofilak ez dator bat gazteekin. Sareetako guruak ere zabor-janaren bidez elikatzeaz harrotzen dira erosketa era tradizionalean eginez!! Litxarrerien bitartez elikatzen ez direla, ez dut zalantzarik !! Baina lagunak egiteko sareak erabiltzeak eta gauza materialak lortzeko kalea, ustekabean harrapatzen nau. Ahre!! Niri edozein berritasunik zertan datzan jakitea gustatzen zait, probatzea gehienetan… baina interesatzen zaidan hura soilik erabiltzen dut. Eta zuk, zer erabiltzen duzu? #YouTuberKulu

GAZTEBERRI #112| 2016 Apirila


Trebakuntza + Ikastek

GoAz Orientatzen zaituen aplikazioa Atik Zra Orientazio gida: heziketa, enplegua eta bekak

Eska ezazu GoAz ikasketarako beka bat, 3.000 eta 6.000 euro bitartekoa, kontakturako formularioa beteaz, gure app-n Deskarga ezazu G o A z


26

GAZTEBERRI #112| 2016 Apirila


Ez bota zure bizitza komun-ontzitik behera Elikadura-portaeren nahasmenduak bereziki emakume gazteek pairatzen dituzten gaitzak dira. Emakumezko nerabe eta gazteen %4k elikabideko arazoren bat nozitzen duela kalkulatu da.

GAZTEBERRI #112| 2016 Apirila

27


S

are sozialetan arrakasta handia lortzen ari den erronka biral berria ‘A4 Waist Challenge’ (A4 Gerriaren Erronka) izenekoa dugu. Emakumezkoen gorputz eredu ‘perfektua’ azken mugaraino eraman nahian edo, erronka horretan parte-hartzen duten emakumeek bere gerria A4 tamainako orrialde baten zabalera (21 zentimetro) baino estuagoa dela egiaztatu behar dute argazki baten bidez. Erronka honek Txinan du jatorria baina, Txinan ez ezik, gure ingurunean ere asko izan dira horrelako jarrerek gazteen osasunean izan dezaketen ondorioak salatu dituztenak. Izan ere, gure artean aski ezagunak dira gorputz eredu ideal bat lortzeko nahian gazte eta nerabeen artean sor daitezkeen nahasmenduak. Ezagunenak, seguruenik, anorexia eta bulimia ditugu, baina izan badira elikaduraportaeren nahasmenduen adibide gehiago: tripakada-nahasmendua (bete arte jatea), pika (elikagarri ez diren gauzak jatea), bigorexia (giharrak garatzeko obsesioa), hausnar egitearen nahasmendua (janaria behin eta berriro berrahoratu), ortorexia (bakarrik janari osasuntsua jateko obsesioa)… ‘Mi Psicólogo Getxo’-ko kide eta gai horietan aditua den Lohizune Loroñok azaltzen duenez, Elikadura-portaeren nahasmenduak “elikagaien ahorakinaren aurrean portaera patologiko bat izaten duten buru-nahasmenduak dira. Funtsean, pisuaren kontrola eta irudiarekiko obsesioa nagusitzen da patologia horietan”. Esan bezala, elikadura-portaera nahasmenduen artean ezagunenak anorexia eta bulimia dira. Horiek bereziki, 12 eta 17 urte bitarteko neskekin erlazionatu izan ohi diren nahasmenduak dira (gero eta gehiago omen dira hamar urtetik beherako nesken artean ematen diren kasuak). Kontuan izan behar dugu adin tarte horretan, aldaketa fisiko zein emozional garrantzitsuak ematen direla, presio akademikoa handiagoa izaten dela eta gurasoek egiten duten presioa

28

ere nabarmenagoa izaten dela. Mutilen artean ere horrelako nahasmenduak ematen dira baino askoz ere proportzio txikiagoan (kasu guztien %10 inguru). Horri guztiari lotuta, gure gizartean nagusitu den emakume/gizon eredu perfektuaren kanona azaltzen zaigu. Edertasun-ereduak geroz eta soin lirainagoa ezartzen du eta, hori, sarritan, helezina da. Gazte eta nerabeek bere idoloak bezalakoak izan nahi dute eta

A4 ORRIALDE BATEN ZABALERA. Horixe da hainbat gazteentzat edertasunaren eredu berria; gerria A4 orrialde baten zabalerakoa izatea. Horrelako kanonek hainbat gazte elikadura-portaeraren nahasmenduak izatera bultzatu dituzte.

GAZTEBERRI #112| 2016 Apirila


z Zer da?

Loditzearen beldur izatea. Nahasmendu hau dutenek bere gorputzaren irudi distortsionatua dute neurri eta pisuari dagokionez.

z Kezkarako sintomak

- Pisuarekiko bat-bateko kezka. - Aldaketa handiak ohiko portaera, ordutegi eta ohituretan. - Gero eta pisu gutxiago. - Arrazoirik gabeko aldarte aldaketak. - Hilerokoaren falta (amenorrea).

z Tratamendua

- Bulimia edo okadak ematen ez badira eta familiak jarrera ona badu nahikoa izan daiteke oheburuko medikuaren laguntza. - Desnutrizioa larria bada, nahasmendu psikikoak badaude eta familian arazoak badira, diziplina anitzeko laguntza profesionala behar da.

z Adina eta sexua

Anorexia 12 eta 17 urte bitarteko gazteen artean ematen da. Ikerketek diotenez 10 nesketatik batek anorexia du. Anorexia kasuen %10a mutilen artean ematen da.

GAZTEBERRI #112| 2016 Apirila

z Zer da?

Janari gehiegi jatean datza, baina ondoren, ez-ohiko jarrerekin orekatzen saiatzen dena, adibidez, okada, laxante edota diuretikoekin.

z Kezkarako sintomak

- Kontrol gabe jatea. - Jatea ezin uztearen irudipena izatea. - Ez jan, edota dieta latz eta gogorrak egitea lehenago neurrigabe jandakoa konpentsatzeko. - Onartzen ez badute ere, oka egitea. - Hilerokoaren falta. - Hortzetako arazoak.

z Tratamendua

- Diziplina anitzeko tratamendua behar izaten da arazo fisiko eta psikologikoak gainditzeko. Tratamenduaren xede nagusia eriaren autoestimua handitzea da. Hainbat kasutan, depresioaren kontrako medikamentuen beharra ere izaten da.

z Adina eta sexua

Bulimia dutenen profila anorexia dutenen profilaren antzekoa da. Hau ere batez ere emakume gazteen artean ematen den nahasmendua da.

29


Ikerketa baten arabera, bederatzi urteko neskatoen %31k lodi izatearen beldur zen. Hamar urtekoen artean kopurua %46raino hazten da. Ikerketa horren arabera bederatzi urteko nesken %46k dieta bat jarraitzen zuen edo modu murriztailean jaten zuen. Hamar urtekoen artean kopurua ia bikoiztu egiten da (%85) 30

hori lortzen ez denean (oso argalak nesken kasuan edota oso indartsuak mutilen kasuan) norberak bere buruaren gainean duen iritzia hankaz gora jartzen da. Hori bai, argaltzeko dietaren bat fakultatiboen kontrolik gabe egitearen ondorioz agertzen dira ia kasu gehienak. Loroñok azaltzen duen moduan, “elikadurari lotuta azaltzen diren nahasmendu horiek nahasmendu bio-psikosozialak dira. Hau da, lehenik eta behin, bada aldez aurreko eragin biologiko edo genetiko bat. Bigarrenik, autoestimu baxua edota oldarkortasuna bezalako faktore psikologikoek ere eragiten dute. Eta, azkenik, gizartean diren edo inposatzen diren edertasun ereduen eragina ere nabaria da”. Elikadura-portaeren nahasmenduak oso gaitz arriskutsuak dira. Sarritan, estresa, antsietate, depresio edo droga kontsumoarekin batera azal daitezke. Gainera, osasun arazo larriak ere sor ditzakete. Adibidez, pertsona bat bere altuerari dagokion batez besteko

pisuaren %15etik behera dagoenean arazoak izan ditzake bere organoak osasuntsu mantentzeko. Kasu larrienetan, desnutrizio larriak eta heriotza ere eman daiteke. Zorionez, nahasmendu horiek tratamendurako aukera ematen dute. Laguntza profesional egokiarekin horrelako nahasmenduren bat izan duten gazteek normaltasunez jaten ikas dezakete. Lohizune Loroñok azpimarratzen duenez, “funtsezkoa da tratamendua ahalik eta lasterren hastea. Horrelako nahasmendu baten aurrean gauden ala ez jakiteko gazte horren ohituretan aldaketa sakonak eman diren ala ez ikusi beharko dugu. Nahasmendua den kasuetan tratamendua diziplina desberdinetatik egin behar izaten da: psikologia, psikiatria, nutrizionismoa, ginekologia... Kontuan izan behar da nahasmendu horietan jokabide ereduak oso sakonak direla eta horiek norberak bere kabuz aldatzea oso zaila dela”.

GAZTEBERRI #112| 2016 Apirila


Gazteberri.eus

Gazteek gustoko dituzten gai guztiak zure esku. Nonahi. Noiznahi.


Sexua Gizonezkoen % 50 inguruk kalitate txarreko esperma du Eguneroko ohiturek, inguruneak eta estresak espermaren kalitatean eragiten dute Fundación Ginefiv-ek, Alcaláko Unibertsitateak eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoak antolatutako “Temas actuales en Reproducción Asistida” topaketan bildutako adituek azaldu dutenez, Estatuko gizonezkoen % 50 inguruk Osasunaren Munduko Erakundeak zehazten duen kalitate parametroen azpitik dagoen esperma du eta, gainera, azken urteetan gero eta gehiago dira arazo hori duten gizonek. Ernal-haziaren kalitatea gizonezkoek emakume baten haurdunaldia lortzeko duten gaitasuna neurtzeko erabiltzen ohi da eta, beste zenbait faktoreez gain, espermatozoide kopuruan, itxuran eta mugimendu gaitasunean oinarritzen da. Eiakulatzerakoan gizon batek, batez beste, 1,5 eta 5 mililitro esperma kanporatzen du eta OME-k ezarritakoaren arabera, ugalkor izateko mililitro bakoitzeko 15 milioi espermatozoide izan behar dute. Adituek azaldu dutenez, kalitatean eragiten duen faktore nagusiena eguneroko ohiturena da. Izan ere, bizitza ohitura osasuntsuak izatea (kirola, elikadura...) funtsezkotzat jotzen da ugalketa-gaitasun egokia izateko. Fundación Gineficeko Victoria Verdú-k azaltzen duenez, “tabakoa ez errez, elikadura zainduz eta kirola eginez gizonezkoen ugalkortasun arazoak ekidin daitezke”. Adituen ustetan, ugalkortasun kasuen %10 inguru gehiegizko pisuaren ondorio dira. Gainera, ernal-haziaren kalitate

32

Batez beste, 8 minutu eta lau segunduko kontsumoa egiten da

Porno kontsumitzaileen %51k 34 urte baino gutxiago ditu

Espainia da munduan porno gehien kontsumitzen duen 13. estatua

Sakelako telefonoaren bidez egiten den kontsumoa jaitsi da

baxua dela eta, epe laburrean, ugalkortasun arazoak izan daitezkeela ohartarazi dute adituek. Gaur egun, espainiar gizonezkoen % 7 inguru ez da ugalkorra. Gizonezkoen ugalkortasun arazo kasu gehienetan arrazoiak ezezagunak izaten dira (%40) eta %15 inguru arazo genetikoen ondorio dira. Kontuan izan behar da ernal-hazian edo esperman den ADN-a kaltetuta dagoenean ugalkortasun arazoak ez ezik, umekiaren garapenean ere arazoak izan daitezke. Zorionez, dena ez da beltz kolorekoa. Gasteizen kokatuta dagoen Biokibank esperma-bankuaren arabera, Arabako gazteen espermaren kalitatea estatuko batez bestekoaren gainetik dago. Horrela, esperma emateko probak gainditzen dituzten gazteak, Arabako kasuan, %10 eta %15 artean kokatzen dira; Estatuan, aldiz, nekez iristen dira %10era.

GAZTEBERRI #112| 2016 Apirila


Pornoa kontsumitzen duen emakume bakoitzeko hiru gizon kontsumitzaile daude

Nacho Vidal, Mia Khalifa eta Lisa Ann dira bilaketa gehien dituzten aktoreak

Ernal-haziaren kalitatea espermatozoide kopuruaren, itxuraren eta mugimenduaren baitan finkatzen da. Mililitro bakoitzeko hamabost milioi espermatozoide baino gutxiago daudenean ugalkortasun arazoak azal daitezke.

GAZTEBERRI #112| 2016 Apirila

FRANTZIAK SEXUAREN TRUKE ORDAINTZEN DUTEN BEZEROAK ZIGORTUKO DITU

Azkarrago amaitzeko

Frantziako Legebiltzarrak sexuaren truke ordaintzea ilegala dela dioen legea onartu berri du. Behin legea indarrean, sexuaren truke ordaintzeagatik zigortzen dituzten pertsonek, isuna ordaintzeaz gain, prostitutek zein nolako baldintzetan egiten duten lan azaltzen dituzten klaseetara joan beharko dute. Politikarien esanetan, legeak emakumeen eskubideak babestu nahi ditu baina prostitutek azaldu dutenez, legeak haien jardueran kontra egiten du. iturri desberdinen arabera, Frantzian 30 000 eta 40 000 prostituta inguru daude. Prostituten ustez, lege honen bidez prostituzioa klandestinitatean burutu beharko dute. Aurreko legearen arabera, zigorra sexuaren truke kobratzen zuen pertsonari jartzen zitzaion.

Bijoux Indiscrets enpresak egin duen ikerketa baten arabera emakumezkoen erdiak baino gehiagok (% 52) orgasmoa izatearen planta edo itxura egin omen du. Gezurra badirudi ere, lan horren arabera gizonezkoen %20k ere orgasmoa izatearen itxura egin du. Bikotekideak orgasmoa izatearen itxura egiten duen ala ez galdetzean, berriz, inkestan parte hartu duten gehienek ezezkoa erantzun dute. Ikerketa honek azpimarratzen duenez, telebistan eta zinean ikusten ditugun edukiek modu nabarmenean eragiten duten gure sinesmen eta portaera sexualetan. Eduki horietan sexuaren helburu bakarra orgasmora iristea dela erakusten ohi da.

Orgasmoa izatearen planta egitea ohikoa omen da

Bikotekiderik gabeko ezkontzak Japonian Emakume askok bere ezkontzarekin amets egiten omen dute. Hala ere, arrazoi desberdinak direla eta, emakume guztiek ezin dute amets hori bete. Hori ikusita, Japoniako Cerca Travel bidaia-agentziak senarrik gabeko ezkontzak eskaintzen hasi eta arrakasta handia lortu du. Funtsean, ezkontza batek dituen osagai gehienak eskaintzen dituzte: soinekoa, makillajea, orrazketa eta baita gezurrezko bikotekide bat ere. 2200 euroren truke hori guztia lortzeko aukera dago eta jada 100 bezerotik gora izan dituzte.

33


Teknologia berriak ORDENAGAILU PERTSONALEN SALMENTAK 2008. URTEKO KOPURUETAN Ordenagailu pertsonalen salmentak krisian darrai. Urte honetako lehen hiru hilabeteetan 65 milioi ordenagailu saldu dira, iazko epe berean baino %10 gutxiago. Adituen ustetan, Windows 10 sistema eragilearekin batera ordenagailuen salmentak gora egiteko aukera izango zuen baina ez da halakorik jazo. Zenbaki positiboetan mantendu diren konpainia bakarrak Apple eta Asus izan dira. Hori guztia gutxi balitz, Intel enpresak , momentuz, prozesadore berriak garatzeari utziko dio.

KODE LERRO BAKAR BATEKIN BERE ENPRESA SUNTSITU DU “Sentitzen dugu baina zure enpresa, funtsez, hilda dago”. Horixe da Marco Marsala izeneko hosting hornitzaile enpresako programatzaile batek jaso zuen mezua Server Fault foroan laguntza eskatu ondoren. Antza denez, programatzaileak kode lerro bakar baten bidez enpresa eta bere bezero guztien (1500 inguru) datuak ezabatu zituen. Programatzaileak ‘rm -rf {foo}/{bar}’ kodea idatzi zuen zerbitzarian. ‘rm-rf aginduak eduki guztiak behin betiko ezabatzeko erabiltzen da baina programatzaileak zehaztu behar du zein eduki ezabatu behar diren. Hori egiten ez bada, eduki guztiak ezabatzen dira. Foroan berehala txantxak hasi ziren: “segurtasun kopiarik ez baduzu bonba atomiko bat jarri duzu zure enpresan” edo “zure enpresak porrot egingo du. Une honetan ez duzu aholkularitza teknikorik behar. Abokatu bat behar duzu” bezalako iruzkinak irakurri ahal ziren.

34

Smartphone ala tableta? Tableten merkatuak ez du gora egiten pantaila handiko smartphonen arrakasta dela eta Duela aste gutxi, lehen iPad tabletaren merkaturatzearen seigarren urteurrena zela eta, Apple-k salgai jarri zuen iPad Pro 9,7 delako tableta berria. Ezagutzera eman diren gailu horien salmenten inguruko lehen datuen arabera, salmentak aurreikusitako kopuruetatik urrun geratu dira. Izan ere, tableten merkatua hazi ezinik geratu da. Pasa den urtean, adibidez, 300 milioi tablet salduko zirela

iragarri zuten adituek baina azkenean 2017 milioi besterik ez ziren saldu (horietatik, 50 milioi iPadak izan ziren). Antza denez, erabiltzaileek nahiago dituzte azken belaunaldiko pantaila handiko smartphone-ak. Horien kasuan, pasa den urteko salmentak 1,4 milioitik gorakoak izan ziren. Kontuan izan behar da ia smartphone berri gehienek 5 hazbete baino gehiagoko pantailak dituztela. Gailu handienetan

(phablet izenarekin ezagutzen direnak, hain zuzen ere) 6tik gorakoak ere aurki daitezke. Tableten kasuan, emaitza positibo bakarrak ‘detachable’ delako gailuetan aurkitu behar dira, hots, teklatu bati esker ordenagailu eramangarri bilakatu daitezkeen horietan, hain zuzen ere. Pasa den urtean, saldu ziren tableta guztien artean %20 inguru mota horietakoak izan ziren.

GAZTEBERRI #112| 2016 Apirila


Online kultur kontsumoaren %90a ilegala da Espainiako Coalición de Creadores izeneko erakundeak ezagutzera eman duenez, pasa den urtean online kontsumitu ziren eduki kulturalen %87,48a modu ilegalean kontsumitu zen. Guztira, web orrialde ilegaletatik deskargatu ziren edukiak, guztira, 4307 milioikoak izan ziren, hots, 11 milioi egunero. Pirateatutako eduki horiek 25 000 milioi eurotako balioa dutela kalkulatu dute eta enpresek izan dituzten lortu gabeko irabaziak 1,7 milioi eurotakoak izan dira. Sektoreka, galera gehien izan dituztenak honakoak izan dira: filmak (573 milioi € - 878 milioi film), musika (402 milioi € - 1723 milioi abesti), bideojokoak (231 milioi € - 225 milioi joko), serieak (186 milioi €- 950 milioi kapitulu), futbola (174 milioi €- 141 milioi partidu) eta liburuak (103 milioi €- 390 milioi liburu).

Bideo-jokoek ere badakite zer den zentsura Pasa den urtearen amaieran Dead or Alive Xtreme 3 jokoa ez zela Europan merkaturatuko iragarri zen. Joko horrek kritika handiak jaso ditu emakumeak objektutzat hartzen dituelako. Zentsura ez da gauza berria bideo-jokoen sektorean. Izan ere, hasiera batean haur eta nerabeentzat zuzentzen zen sektore honetan asko dira eduki desegokiak azaltzen dituzten tituluak. Bi izaten dira arrazoi nagusienak: sexua eta indarkeria. Hala ere, beste zenbait kasutan, politika, erlijioa edota drogak bezalako arrazoiak erabili izan dira joko baten merkaturatzea oztopatzeko. Gainera, kontuan izan behar da herrialdearen arabera gai batzuk tabu izan daitezkeela eta beste batzuk ez. Jarraian zentsuratuta izan diren hiru joko ezagunenak aurkezten dizkizuegu:

SouthPark: Stick of Truth

Grand Theft Auto: San Andreas

Left 4 Dead 2

INTERNET ERABILTZEAK INGELESA IKASTEN LAGUNTZEN DU Gero eta jende gehiagok erabiltzen du Internet eta erabiltzaile horiek gero eta denbora gehiago ematen dute sarean. Bertan diren eduki gehienak ingelesez direnez, erabiltzaileek erraztasun gehiago dituzte ingelesa ikasteko. Horixe da, hain zuzen ere, EF Education First erakundeak ‘Índice del dominio del Inglés’ txostenak dioena. Horrela, Interneten erabilera altuagoa den herrialdeetan ingeles hizkuntzaren ezagutza ere altuagoa da. Izan ere, hizkuntza komun bat ez duten erabiltzaileak sarean elkartzen direnean, normalean ingelesera jotzen dute. Txosten horren arabera, ingelesa Interneteko hizkuntza ofiziala bilakatzen ari da. Horrek abantaila ematen die ingelesa ama-hizkuntza duten herrialdeei, berrikuntzarako aukera gehiago dituztelako.

SAMSUNG GALAXY S7 TELEFONOAREN SALMENTAK Pasa den hilabetean Samsungek gama altuko Galaxy S7 telefonoa jarri zuen salgai. Lehen datuen arabera, hil bakar batean 10 milioi gailu saltzea lortu du korear konpainiak. Adituen ustetan, datu horiek oso onak dira, are gehiago, aurten bertan gama altuko telefonoen salmentek behera egingo dutela iragarri ondoren.

INTELEK 12 MILA LANGILE KALERATUKO DITU Intelek bere langileen %11 kaleratuko duela iragarri du. Guztira, 12 000 langile inguru izango dira bere lanpostua galduko dutenak. PC eta ordenagailu eramangarrien salmentetan izandako beherakadak eragin omen du erabaki hau.


200 000 EUROTIK GORAKO ISUNAK DRONEAK ILEGALKI ERABILTZEAGATIK Estatuan droneen erabilera arautzen duen legedia duela bi urte onartu zen baina, oraindik ere, ezezaguna izaten jarraitzen du hainbat erabiltzaileentzat. Lege horren baitan, debekatuta dago baimenik gabe jende kopuru handiak dauden guneetan 25 kilo baino gehiago dituzten droneak erabiltzea. Araua urratzeagatik jar daitezkeen isunak 200 000 eta 4,5 milioi euro bitartekoak izan daitezke. Azken kopuru hori soilik legea urratzen duten enpresentzat izaten da.

Batez beste, astero bost ordu Whatsapp aurrean Sakelako telefonoa duten erabiltzaileen %88k erabiltzen du app hori Estatuan IAB Spain publizitate, marketing eta komunikazio digitalerako elkarteak burutu duen ‘Estudio Anual de Redes Sociales 2016’ azterlanaren arabera Estatuan, batez beste, aplikazio hau duten erabiltzaileek, batez beste, bost ordu eta hamalau minutu ematen dute, astero, Whatsapp aurrean, hots, 45 minutu egunero. Azterlan horren arabera, Espainian aplikazio honen 22 milioi erabiltzaile daude. Whatsapp da, gainera erabilera frekuentzia altuena duen aplikazioa, Spotify eta Facebook-en aurretik. Ikerketaren arabera, Whatsapp bera eta Line edo Telegram bezalako aplikazioen arrakastari esker espainiarren artean txateatzeko ohitura biderkatu egin da. Sare sozialei dagokionez, ikerlanak 15 milioi erabiltzaile baino gehiago daudela azpimarratzen du. Sare sozial arrakastatsuenak Facebook eta YouTube dira. Sare horietan sartzeko biderik ohikoena ordenagailua da (%94) eta jarraian, sakelako telefonoa (%91).

36

FREEDOMPOP: DOAKO TELEFONO ZERBITZUA? Hala da, inolako tranparik gabe. Udatik aurrera, FreedomPop konpainiak doako telefono zerbitzuak eskainiko ditu. Konpainia honek jada bere zerbitzuak eskaintzen ditu Estatu Batuetan eta Britainia Handian. Erabiltzaileek doako zerbitzuak erabili ahal dituzte minutu eta mega kopuru zehatz batera arte (normalean 300-500 minutu eta 300-500 Mb). Hortik pasatzen ez diren kideek ez dute ezer ordaindu behar baina behin muga hori pasata ordaintzen hasi behar da.

Internet ez da gazteen kontua bakarrik Telefónicak burutu duen ‘Sociedad de la Información en España 2015’ ikerlanaren arabera Internet erabileran izan den hazkunderik handiena 55 eta 64 urte bitarteko biztanleen artean eman da. Horrela, pasa den urteko datuen arabera, aipatu adin tarteko biztanleen %61,4 Internet erabiltzaile dira, hots, 2014. urtean baino sei puntu gehiago. Ikerketa horrek azaltzen duenez, gero eta gehiago dira Espainian Internet erabiltzen dutenak. Horrela, egunero, 22 milioi pertsonatik gora konektatzen dira sarera. Horretarako, nagusiki, sakelako telefonoak erabiltzen dira (%88,3). Sare sozialen erabilera 2,4 puntutan jaitsi da. Sare sozialena nagusiki gazteek erabiltzen duten zerbitzua izaten jarraitzen du. Segurtasunarekiko kezka ere hazi egin da.

GAZTEBERRI #112| 2016 Apirila


GAZTEBERRI #112| 2016 Apirila

37


Adingabekoekin lan egiteko aurrekari penalen ziurtagiria aurkeztu beharko da Sexu delitua egiteagatik aurrekari penalik ez duela egiaztatzen duen ziurtagiria izan beharko dute adingabeekin lan egiten duten pertsona guztiek Adingabeak babesteko lege eta boluntario-lanaren lege berrien baitan, sexu delitua egiteagatik aurrekari penalik ez duela egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko dute adingabeekin lan egin nahi duten pertsona guztiek. Modu horretan, adingabeekin lan egiten duten pertsonen artean sexu-erasotzaileak izatea ekidin nahi da. Martxoaren 1ean Estatuko Sexu-Erasotzaileen Erregistro Nagusia jarri zen martxan. Ezagutzera eman diren datuen arabera, aipatu Erregistroan jada 43 745 sexu-erasotzaileen datuak daude. Pertsona horiek ezin izango dute adingabeekin lan egin, ez behintzat delitua egin eta 30 urte igaro arte. Baina horrelako lanpostu bat lortzeko (irakasleak, pediatrak, katekistak, zaintzaileak, aisialdiko begiraleak, kirol jardueretako teknikariak, GKEtako boluntarioak...) pertsona batek Erregistro

hezkuntza, hizkuntza politika eta kultura saila Gazteria Zuzendaritza

38

horretako ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko du, hots, bere izena erregistro horretan ez dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria. Ziurtagiria banaka zein taldeka eska daiteke. Prozedura doakoa da eta Justiziako Lurralde Gerentziatan egin behar da. Euskal Herriaren kasuan bi bulego daude, bata Bilbon Euskal Autonomia Erkidegorako eta bestea Iruñean, Nafarroako Foru Erkidegorako. Neurri honekin, Espainiak bat egiten du 2010. urtean Europako Batzordeak Lanzaroteko Hitzarmena delakoaren bidez onartutakoarekin. Itun horren baitan, adingabeekin lan egiten duten pertsonek aipatu ziurtagiria aurkeztu beharko dute. Neurri hau Erresuma Batuan edota Eskandinaviako herrialdeetan indarrean jarri zen aspaldi.

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA Dirección de Juventud

GAZTEBERRI #112| 2016 Apirila


Araba Eusko Gazteen Informazio eta Dokumentazio Zentro Koordinatzailea.

Durangoko Gazte Informazio Bulegoa. Pinondo Plaza, 1 48200 Durango • 94 6030030 • informazioa@durango-udala.net Erandioko Gazte Informazioa Bulegoa.

Donostia kalea, 1 01010 Gasteiz. • 945 019539 • www.gazteinformazioa. eus •gazteinformazioa@euskadi.eus • gazteinfoeuskadi@gmail.com

Irailaren 23 enparantza 48950 Erandio • 94 6025891 • gazteinfo@erandioko-udala.net

Arabako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa.

Lobiano Kultur Gunea. Goienkale, 10 48260 Ermua • 943 708700 • oij-gib@udalermua. net

Jesusen Zerbitzariak, 5, behea. • 01001 Gasteiz • 945 181700 • www.alava.net/ifj • www.gazteinformazioa.net • www.facebook/ infogaztea.araba • informazioa@ifj.alava.net Gasteizko Udala. Gazte Informazioko Udal Bulegoa. Espainia plaza behea. 01001 Gasteiz • 945 161330 • www.vitoria-gasteiz.org/ omij • www.vitoria-gasteiz.org/gazteria • coordinaomij@vitoria-gasteiz.org

Ermuako Gazte Informazio Bulegoa.

Mugarri Gazte Informazio Gunea. Mugarri Gazte Etxea. Elizarako Sarbidearen Kalea, 2 48450 Etxebarri • 94 4261861 • www.mugarri.net • mugarri@mugarri.net, mugarri.gazte@gmail.com Galdameseko Gazte Informazio Gunea. San Pedro, 6 48191 Galdames • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gernika-Lumoko Gazte Informazio Bulegoa.

Arabako Campuseko Gazteentzako Informaziorako Gunea.

Foru Plaza, nº 2 48300 Gernika-Lumo • 94 6270215 • gazteger@sarenet.es

Apraiztarrak 1- Unibertsitate-Pabiloia • 01006 Gasteiz • 945 014336 • www.ehu. eus • www.gazteinformazioa.net • oij-ar@ ehu.eus

Getxoko Gazte Informazio Bulegoa.

Bizkaia

Gordexolako Gazte Informazio Gunea.

Bizkaiko Gazteriaren Informaziorako Lurralde-Zentrua.

Tangora Etxea. Algortako Etorbidea, 98 48991 Getxo • 944 660 353 • gaztebulegoa@ getxo.net Molinar Plaza, 11 48192 Gordexola • 638 050 762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Gorlizko Gazte Informazio Gunea.

Rekalde Zumarkalea, 30 - 1. • 48009 Bilbao • 94 4068000 • www.gaztebizz.eus • gaztebizz@bizkaia.net

Krutzeta, 5 48630 Gorliz • 94 6774000 • gazteria@gorliz.net

Abanto -Zierbenako Gazte Informazio Bulegoa.Bizkaia Plaza, 3 (Atzealdea) • 48500 Abanto-Zierbena • 94 6363769 • gazteria@ abanto-zierbena.org

Enkarterri, 2 48840 Güeñes • 94 6690877• www.gugaz.org • info@gugaz.org

Zornotzako Gazte Informazio Bulegoa. Zelaieta Parkea, z/g. • 48340 AmorebietaEtxano • 94 6300649/50 • www. ametxgazteria.net • gazteinfo@ametx.net Arrigorriagako Gazte Informazio Bulegoa. Gaztegune. Ugertza bidea, 1. • 48480 Arrigorriaga • 94 6001876 • www. arrigorriagagaztea.info • gaztegunea@ arrigokultura.org Artzentaleseko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Aguirre, 53 • 48870 Artzentales • 638 050762 • gazteplana@enkarterrialde.org Gaztezer Balmasedako Gazte Informazio Gunea. Pio Bermejillo, 19 • 48800 Balmaseda • 94 6800240 • http://balmaz.org/ • info@ balmaz.org Barakaldoko Gazte Informazio Zentrua. San Juan, 17. • 48901 Barakaldo • 94 4789596 / 94 4789599 •www.gaztebulegoa. net • gaztebulegoa@barakaldo.org Zirtzart Gazte Informazioko Udal-Bulegoa. Basozelai, 11. • 48970 Basauri • 94 4666430 • http://www.facebook.com/zirtzartbasauri • zirtzart@basauri.net Bermeoko Gazte Informazio Bulegoa. Gizarte-Kultura Etxea Irakaskintza, 14-16. • 48370 Bermeo • 94 6179158 •www.giz. bermeo.org • giz@bermeo.org EDEko Gazte Informazio Bulegoa. Simón Bolívar, 8 B –behea 48010 Bilbao • 94 4029090 • www.fundacionede.org • gazteinformazioa@fundacionede.org Txorierriko Gazte Informazio Bulegoa. Txorierri etorbidea, 9, behea 48160 Derio • 688 629965 • www.txorierrikogazteak.com • oij@e-txorierri.com

Gueñeseko Gazte Informazio Gunea.

Arratiako Gazte Informazio Bulegoa. Igorreko Kultur Etxea. Elexalde, 8 48140 Igorre • 639 018133 • gib-arratia@ gorbeialdea.com Karrantzako Gazte Informazio Gunea. Concha Enparantza, 1 48895 Karrantza • 638 050762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Lanestosako Gazte Informazio Gunea. Manuela Sainz de Rozas, 1 48895 Lanestosa • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde. org

• gazteinfo.plentzia@bizkaia.org Gazte Informazio Zentroa. Santa Clara Kultura Zentroa. Martín Fernández Villarán, z/g 48920 Portugalete • 94 4729313 • www.juventudportugalete.org • juventud@portugalete.org • gaztegela@ gmail.com Portugaleteko Gazte Informazio Gunea Gazte Gela. Zubeldia Maisua, z/g 48920 Portugalete • 94 4616638 • www.juventudportugalete.org • aulajoven@portugalete.org Gaztebox Santurtziko Gazte Informazio Bulegoa. Santurtzi Parkea, z/g 48980 Santurtzi • 94 4836110 • gib-oij@santurtzi.net Sopelanako Gazte Bulegoa. Kurtzio Kultur Etxea, Mendieta, 11 48600 Sopelana • 94 4065505 • www. sopelanagaztea.blogspot.com • www. sopelana.net • oij@sopelana.net Turtziozko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Agirre, 61 48880 Turtzioz • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gazte Info Gazte Informazio Bulegoa.

Koldo Mitxelena Kulturunea. Urdaneta kalea, 9 • 20006 Donostia • 900 110 111 • www. gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa.net Donostiako Gazte Informazio Zerbitzua Online eta Hitzordu bidez. Goikoa jauregia. Mari kalea, 1. • 20003 Donostia • 943 481435 • www. donostiagaztea.org/gazteinfo • gazteinfo@ donostia.eus Eibarko Gazte Informazio Bulegoa. Portalea Kultur Etxea, Bista Eder 10. • 20600 Eibar • 943 708435 • infojuven.ei@eibar.net Elgoibarreko Gazte Informazio Bulegoa. Gabriel Kurutzelaegi,10. • 20870 Elgoibar • 943 531319 • www. elgoibarkogazteinformazioa.info • gazteinformazioa@elgoibar.net Errenteriako Gazte Informazio Bulegoa. Merkatuzar. Pablo Iglesias, 3.• 20100 Errenteria • 943 449640 • www. gaztebulegoa.errenteria.net •gazteria@ errenteria.net Hernaniko Gazte Informazio Bulegoa.

Udiarraga, 39 48490 Ugao-Miraballes • 94 6322014 • gazteinfo.ugao@ortzadar.es

Hernaniko Udal Kiroldegia, Elkano z/g.• 20120 Hernani • 943 552185 • www.hernani. net • kirola@hernani.net

Urduñako Gazte Informazio Gunea.

Hondarribiako Gazte Informazio Bulegoa.

Kultur Etxea. Andra Mari, z/g 48460 Urduña • 945 384884 • xarteaga@urduna.com

Javier Ugarte 6. • 20280 Hondarribia • 943 644752 • gip@hondarribia.org

Sestaoko Gazte Informazio Zentroa.

Irungo Gazte Informazio Bulegoa.

La Iberia, z/g 48910 Sestao • 94 4956127 • cijsestao@infonegocio.com Zallako Gazte Informazio Bulegoa. Madres Irlandesas, 4 48860 Zalla • 94 6391396 • www.ibilimunduan.com • oij@ zalla.org • infogazte@zalla.org

Foruen Karrika, 2 behea. • 20302 Irun • 943 505440 / 943 505444 • www.irun.org/igazte • infojuvenil@irun.org

Gipuzkoa

Lasarte-Oriako Gazte Informazio Bulegoa. Lasarte-Oriako Gaztelekua. Jaizkibel Plaza, 14.• 20160 Lasarte-Oria • 943 376181 • www.lasarte-oria.org • gaztelekua@ lasarteoriasarean.eu

Andoaingo Gazte Informazio Bulegoa.

Legazpiko Gazte Informazio Bulegoa.

Ambrosia Olabide Egoitza. Pio Baroja, 1. • 20140 Andoain • 943 593911 • www. gaztelokala.com • gibandoain@gaztelokala. com

Kultur Etxea, Latxartegi, 3. • 20230 Legazpi • 943 737203 • www.gipuzkoangazte.info/ legazpi • gazteria@legazpi.eus

Arrasateko Gazte Informazio Bulegoa.

Oñatiko Gazte Informazio Puntua.

Aterpe Leioa Gazte Informazio Zentroa. Aldapabarrena, 2 48940 Leioa • 94 4055850 • gazte@leioa.net

Garibai Etxea. Biteri etorbidea, 3. • 20500 Arrasate • 943 252065 • www.gaztebulegoa. com • gaztebulegoa@arrasate.eus

Foruen Enparantza, 4. • 20560 Oñati • 943 718257 • www.oinati.org • gazteinformazioa@oinati.net

Lekeitioko Gazte Informazio Bulegoa.

Astigarragako Gazte Informazio Puntua.

Ordiziako Gazte Informazio Puntua.

Eliz Atea, 12 48280 Lekeitio • 94 6243591 • gazte-bulegoa@lekeitio.com

Tomas Alba, 13. • 20115 Astigarraga • 616 599334 • www.astigarraga.net • www. astigarraga.net • gazteinfor@astigarraga.net

Barrena Jauregia Kultur Etxea, 2 - 3 • 20240 Ordizia • 943 805634 • www. gipuzkoangazte.info/ordizia • gazteria@ ordizia.eus

Mañariko Gazte Informazio Gunea. Herriko plaza, z/g 48212 Mañaria • 94 6818998 • kultura.manaria@bizkaia.org Mungiako Gazte Informazio Bulegoa. Arana Goiri´tar Sabin, 13 48100 Mungia • 94 6553353 • mungia.gib-oij@astiune.com

Azkoitiako Gazte Informazio Bulegoa. Aita Madinabeitia plaza z/g • 20720 Azkoitia • 943 026027 • www.artxamendi.net • gib@ euskalnet.net Azpeitiako Gazte Informazio Bulegoa.

Muskizko Gaztegune.

Plaza Txikia z/g • 20730 Azpeitia • 943 157160 • www.azpeitia.net • gib@azpeitia.net

Meatzari Plaza, 2 48550 Muskiz • 94 6708037 • www.muskizkogaztegunea. blogspot.com • gaztebulegoa@muskiz.com

Gipuzkoako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa.

Busturialdeko Gazte Bulegoa. Zubietaerrota Eraikina, Kurtzero auzoa 48392 Muxika • 670 509752 • www.busturialdekogazteplana.com • gaztebulegoa@busturialdekogazteplana.com

Gaztegunea. Anoeta, 28 • 20014 Donostia-San Sebastián • 900 110111 / 943 472617 • www. gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa.net Gipuzkoako Campuseko Gazte Informazio Bulegoa.

Zubieta, 16 48410 Orozko • 94 6339945 • infoinduma@yahoo.es

Ignacio M. Barriola eraikina. Elhuyar enparantza, z/g 20018 Donostia • 943 018135 / 943 018138 • svrgazte@sv.ehu.es. svrbegaz@sv.ehu.es

Plentziako Gazte Informazio Gunea. Goenkale, 25n 48620 Plentzia • 94 6770989

Koldo Mitxelena kulturunea. Infoteka. Gazte Informazio Gunea.

Induma Informazio Bulegoa.

GAZTEBERRI #112| 2016 Apirila

Tolosako Gazte Informazio Bulegoa. Antonio Maria Labaien Kultur Etxea, Triángulo 1.• 20400 Tolosa • 943 670383 • gazteria@tolosakoudala.net Urnietako Gazte Informazio Bulegoa. Idiazabal 13 20130 Urnieta • 943 333973 • www.urnieta.eus • gazteinformazioa@ urnieta.eus Villabonako Gazte Informazio Bulegoa. Katea Etxea. Kale Nagusia, 79. • 20150 Villabona • 943 694787 • www.kateaetxea. net/gazte-informazioa • gazteria@villabona. net Zarautzeko Gazte Informazio Bulegoa. Zinema Pilotalekua. Zigordia Kalea, 34. • 20800 Zarautz • 943 005122 • www. zarautzgazte.net • gazteinformazioa@ zarautz.org

39


Bakea, bizikidetza eta giza eskubideei buruzko jardunaldiak Apirilean zehar burutu diren jardunaldi horien xede nagusia pertsonen duintasuna errespetatzeko beharraren gainean gogoeta sustatzea izan da Nafarroako Gobernuak antolatua, hil honen 7 eta 20 bitartean Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen lehen jardunaldiak burutu dira Iruñean “Bizikidetza erein. Begiratu bat artearen bidez” lelopean. Aipatu jardunaldien xede nagusia pertsonen duintasuna errespetatzeko beharraren gainean gogoeta sustatzea izan da. Jardunaldien irekiera ekitaldia Iruñeako Planetarioan burutu zen Gervasio Sánchez argazkilari eta kazetari ezagunaren eskutik. Sánchez-ek “Gerraren aurpegiak. Duintasunak du garrantzia” izenburua zuen hitzaldia eman zuen. Gervasio Sánchez gatazka armatuetan aditu den kazetaria da eta bere lanarengatik jaso dituen sarien artean, besteak beste, Argazkilaritzaren Sari Nazionala, Jaime Brunet Nazioarteko Saria edota Ortega y Gasset Saria azpimarra daitezke. Jardunaldietan, artearen indar adierazkorra erabili nahi izan da gizakien duintasunaren errespetuari eta bakearen kultura baten beharrari buruzko gogoeta sustatzeko. Horretarako, besteak beste, argazkilaritza, literatura edota antzerkia izan dira jardunaldien ardatz. Jardunaldietan parte hartu zuen beste izen propio garrantzitsua Bernardo Atxaga idazle gipuzkoarrarena izan zen. Atxagak “Euskal hiria” izenburuko hitzaldian gure gizartean den bizikidetzaren inguruko ikuspegia azaldu zuen, bai iraganekoa zein egungoa. Apirilaren 16an antzerkia izan zen jardunaldietako protagonista. Proyecto 43-2 konpainiak “Bestearen begirada” lana antzeztu zuen. Antzezlan horretan indarkeriak eragiten duen minan sakontzen da. Horretarako, terrorismoaren biktima eta biktimarioaren arteko topaketa bat aurkezten da adiskidetzea lortzeko bitartekari baten parte-hartzearekin. Azkenik, jardunaldiei amaiera emateko, Baketik Fundazioak “Eta hik zer?” antzerki forumeko saioa eskaini zuen. Horren bidez, kultura eta hezkuntzaren balioek gatazken

40

konponketetan izan dezaketen garrantziaren inguruko hausnarketa egin zen. Urtero burutu nahi diren jardunaldi horiekin Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako Sailak giza eskubideen urraketak aztertzeaz gain pertsonen duintasuna errespetatzeko beharraren gainean gogoeta sustatu nahi du. Bakea eta Bizikidetza Zuzendari Orokorreko buru

den Álvaro Baraibar-ek azaldu duenez, “gure helburua gizarte anitz eta demokratikoa lortzea da, kohesionatuagoa eta inolako indarkeriarik gabekoa”. Ildo berean, Ana Ollo sailburuak nafar gobernuaren nahia “etorkizunera begira bakearen kultura sustatzea, bizikidetzaren alde lan egitea eta pertsona guztien giza eskubideen errespetuaren aldeko apustua” egitea dela azpimarratu zuen.

GAZTEBERRI #110 | 2016 Apirila


© Noticias de Navarra - Unai Beroiz

Iruñea, Baiona eta Hondarribiak I. Gastronomia topaketa ospatu dute

Nafarroak, NUP-ek eta Deustuko Unibertsitateak proiektu estrategikoak sustatuko dituzte elkarlanean Bereziki lehiakortasuna eta lurralde garapenaren gaineko ezagutza alorretan Nafarroako Gobernuko Sodena elkarte publikoak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Inarbe ekonomia-ikerketako institutuak eta Deustuko Unibertsitateko Lehiakortasunerako Orkestra-Euskal Institutuak Foru Komunitateko erronka estrategikoei erantzuteko proiektuak sustatzeko hitzarmena sinatu berri dute. Aipatu hitzarmen horren baitan, ikerketako eta garapen teknologikoko proiektuak eta ekintzak garatuko dituzte, eta baita adituen trukea eta langileen prestakuntza erraztu ere. Orkestra, Inarbe eta Sodenako ikertzaileek elkarrekin lan egingo dute Foru Gobernuak lehiakortasunean eta lurraldegarapenean ezagutza aurreratua izan dezan. Orkestra eta Inarbe beren arloetako ikerketa-zentro espezializatuak dira, eta Sodenarekin lankidetzan, Nafarroak “bere estrategia hobetzen” lagunduko dutela azaldu du Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako

GAZTEBERRI #110| 2016 Apirila

lehendakariorde Manu Ayerdik. Hitzarmen horren bidez garatuko den lehen ekimena “Nafarroaren lehiakortasunaren diagnostikoa-Nafarroaren espezializazio adimentsuaren estrategian lehentasunak zehazteko azterketa eta gogoetak (S3)” izenekoa izango da. S3 delakoaren bidez Nafarroaren eraldaketa ekonomikoa eta lehiakortasuna Europako metodologietara egokitu nahi da. Horretarako, beharrezkoa da eskualdearen testuingurua ulertzea eta haren espezializazioa hautematea: beste lurraldeekin alderatuz ekonomiko zerk bereizarazten duen, enpresamailako zer indargune dituen, zer espezializazio zientifiko-teknologiko dituen edo lurraldean zer dinamika ekintzaile nagusitzen ari diren. Hortik aurrera, lehiakortasun handieneko eta etorkizunean eskaera handieneko arlo ekonomikoak lehenestea.

Iruñea, Baiona eta Hondarribia hiriek turismo eta merkataritzari lotuta dauden sukaldaritza eta tokiko produktuen garrantzia azpimarratzea helburu duen I. Gastronomia topaketa transozeanikoa ospatu dute. Aipatu ekimena, Europako funtsak eskuratu eta horien bitartez gastronomiaren, kulturaren eta ondarearen alorrean estrategia global bati ekitea helburu duen Creacity proiektuaren barruan garatu da. Lehen topaketa gastronomikoa Iruñean burutu zen apirilaren 21, 22 eta 23an, eta bertan, Baiona eta Hondarribiko sukaldariez gain, Brasil eta Kolonbiako sukaldariak ere izan ziren. Topaketa horretan, besteak beste, frijituen lehiaketa, esperientziak trukatzeko jardunaldia eta bermut dastaketa burutu ziren. Topaketa honek, gainera, gastronomiaren alderdi kulturala ere azpimarratu nahi du. Udaletik azaldu dutenez, topaketa honek Udalak dituen helburuekin bat egiten du, halaber, gastronomia eta bertako produktuen sustapena. Lehen edizio honetan, gainera, Brasilgo Florianópolis eta Kolonbiako Popayáneko gonbidatuak ere izango dira.

41


Agenda MAIATZAK 1 IGANDEA • Ruper Ordorika. Gezala Auditoriuma, Lezo. 20:00. 8€. • Anje Duhalde + Maddi. Labeaga Antzokia, Urretxu. 20:00. 8€.

Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 8/10€. • Public Image LTD. Victoria Eugenia Antzokia, Donostia. 20:00. 25€. • Fred Wesley Generations + Gasteiz Big Band. Helldorado, Gasteiz. 20:00. 14/16€.

MAIATZAK 5 OSTEGUNA MAIATZAK 3 ASTEARTEA

• La Raiz + Guda Dantza. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:30. 12/15€.

• Torii + Joseph Le Hibou + The Walking Man. Atabal Aretoa, Biarritz. 19:00. Doan.

• Roten Sivan Trio. Bilbaína Jazz Club. Bilbao. 20:30. 12€.

• Fred Wesley Generations. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 15/18€. • Emmanuelle Bertrand & Pascal Amoyel. Gayarre Antzokia, Iruñea. 20:00. 29€.

MAIATZAK 4 ASTEAZKENA • Noites De Fado Zikloa: Deolinda. BBK Aretoa, Bilbao. 20:00. Bonoa 70€. • Wild Adriatic.

• Petti. Xaia Ostatua, Urruña. 21:00. Doan.

MAIATZAK 6 OSTIRALA • Chris Holmes + Warrior Soul + Doberman. Totem Aretoa, Atarrabia. 21:00. 22:00. • Black Uhuru + Rasites + Root’s System. Atabal Aretoa, Biarritz. 21:00. 14/22€. • Jack & Jack. Fever, Bilbao. 19:00. 25/140€.

APIRILAK 14 ROCKEIN! LEHIAKETA Rockein Nerbioi-Ibaizabal banda lehiaketa bere 4. ediziora iritsi da. Lehiaketa honen xedea Euskal Autonomia Erkidegoko zein Nafarroako musika-proiektuak sustatzea da. Lau sari daude: eskualdeko talderik onena, lehiaketako talderik onena, euskaraz aritzen den talderik onena eta publikoaren saria.

Urte osoko harpidetza (12 aldizkari)

18€ 42

harpidetzak@gazteberri.eus GAZTEBERRI #112| 2016 Apirila


• Malú. Bilbao Arena, Bilbao. 21:30. 35/135€. • Tachenko + Gerente. Hika Ateneo, Bilbao. 21:00. 10/13€. • Yakambú + Dairi Brown. BBK Aretoa, Bilbao. 20:00. 15€. • Doctor Deseo. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:30. 16/19€. • Was + Yellow Big Machine. Sozial Antzokia, Basauri. 21:30. 10€. • Benito Lertxundi. Eibar. 20:30. 18€. • Cápsula + Sonic Trash. Helldorado, Gasteiz. 22:00. 13/15€. • Harresian Zulo. Jimmy Jazz, Gasteiz. 21:30. 5€. • Overloud + Sexplosion. The End Aretoa, Gasteiz. 20:30. 10/12€. • Demode Quartet: Epa!. Sanduzelaiko Civivox, Iruñea. 20:00. 6€.

MAIATZAK 7 LARUNBATA

• Gatillazo + Asta Kask + Fly Shit. Jimmy Jazz, Gasteiz. 20:00. 14/16€. • The Owl Project + Nazca. Markina-Xemein. 20:00. 5€. • Vuelo 505. El Volatín, Portugalete.

MAIATZAK 8 IGANDEA • Matadeiko Antzerki Jardunaldixek 2016: Sokak. Matadaixe, Azkoitia. 19:00. 5€.

• Dientes de Luna. Azken Zarata, Mungia. 22:30. Doan.

• The Barracudas + The Norhagirres. Dabadaba Aretoa, Donostia. 21:00. 12/15€.

• Mousse de Araña + Los McGregor. Informal Aretoa, Tafalla. 23:00. 3€.

• Donostia Musika 2016 Zikloa: Ainhoa Franco + Javier Pérez de Azpeitia. Victoria Eugenia Antzokia, Donostia. 19:00. 10€.

• Antton Aranburu & Bikiak. The Quiet Corner, Areatza. 20:00. Doan.

• Neighbor + Amorante. Le Bukowski Musika Kluba, Donostia. 20:00. 8€.

MAIATZAK 11 ASTEAZKENA

GAZTEBERRI #112| 2016 Apirila

• Buika. Kursaal, Donostia. 20:00. 21€.

• Andrés Calamaro. Kursaal, Donostia. 20:30.

• MCD + Los Escapaos. Zorrotzako Gaztetxea, Bilbao, Tafalla. 21:00. 5€.

• Sei Urte + Holy Nuns + Ídolos del Extraradio. Niessen Kultur Gunea, Errenteria. 22:00.

• Chico y Chica. Azkuna Zentroa, Bilbao. 21:00. 6/8€.

• Gregario De Luxe. Zentral Kafe Antzokia, Iruñea. 21:00. 6/8€.

• The Toasters. Beikozini, Ondarroa. 20:00. 13/15€.

• Overloud + Sexplosion + Los Lügers. Larratxoko Kultur Gunea, Donostia. 21:00. 10/12€.

• Quique González & Los Detectives. Kafe Antzokia, Bilbao. 22:00. 23/26€.

• Eliza Carthy & Saul Rose. BBK Aretoa, Bilbao. 20:00. 12€.

• Ruper Ordorika. Andikoako Santutegia, Berriz. 20:00. Doan leku guztiak bete arte.

• El Pacto + Bandas Eternas. Stage Live, Bilbao. 20:00. 10€.

MAIATZAK 13 OSTIRALA

• Morgan. Kultur Etxea, Berriz. 22:00. 5€. • Albert Sanz & Javier Colina. BBK Aretoa, Bilbao. 20:00. 15€. • Symphonic Of Pink Floyd. Gayarre Antzokia, Iruñea. 20:00. 30/45€.

MAIATZAK 14 LARUNBATA

• Amaral. Bilbao Arena, Bilbao. 21:30. • Ilegales. Kafe Antzokia, Bilbao. 22:00. 18/22€. • Radiocrimen. Stage Live, Bilbao. 21:00. 5€. • Kristonfest 2016: Wolfmother + Elder + Black Rainbows + Carousel. Fever, Bilbao. 19:30. 35€. • El Twanguero. Intxaurrondoko Kultur Etxea, Donostia. 21:00. 10/13€. • Aski da! + Odio. Landare Taberna, Errenteria. 22:00. 6€.

MAIATZAK 12 OSTEGUNA

• The Fuzztones + Los Graves. Helldorado, Gasteiz. 22:00.

• Still River. La Fundición, Bilbao. 20:00. 10€.

• Mousse de Araña + Los McGregor. Garazi Aretoa, Iruñea. 22:00.

43


MAIATZAK 15 IGANDEA • Mikel Urdangarin. Hori Bai Gaztetxea, Larrabetzu. 18:30. • Musicales de Leonard Bernstein. Gayarre Antzokia, Iruñea. 12:00.

MAIATZAK 17 ASTEARTEA • Bruce Springsteen. Anoetako Estadioa, Donostia. 21:00. 65/115€.

MAIATZAK 18 ASTEAZKENA • Bachar Mar-Khalife Atabal Aretoa, Biarritz. 20:00. • ‘Noites de fado’ zikloa: Celeste Rodríguez. BBK Aretoa, Bilbao. 20:00.

MAIATZAK 19 OSTEGUNA • Niña Coyote eta Chica Tornado. Kafe Antzokia, Bilbao. 20:00. 8/10€. • Little Caesar. Kafe Antzokia, Bilbao. 20:30. 12/15€.

MAIATZAK 20 OSTIRALA • Mikel Uraken. Kultur Etxea, Berriz. 22:00. 5€. • Real Straits. Kafe Antzokia, Bilbao. 22:00. 18/22€. • The Aggrolites + Bilbomatiks + The Ugly Ones. Stage Live, Bilbao. 22:00. • Izaki Gardenak + Keu Agirretxea. Dabadaba, Donostia. 21:00. • Ilegales. Jimmy Jazz, Gasteiz. 21:30. Gasteiz. 21:30.

Arabako Arte Ederren Museoa: • “Salvador de Aspiazu. Ibilaldia Araban zehar”. Maiatzaren 05era arte.

BIBAT. Arkeologia eta Fournier Karta Museoa: • “Neolito Aroa. Natura etxekotzea”. Maiatzaren 31ra arte.

Bilboko Guggenheim Museoa:

Donostiako Untzi Museoa: • “Emakumeak eta Itsasoa”. Azaroaren 19ra arte.

Donostiako San Telmo Museoa: • “1966|Gaur Konstelazioak|2016” Maiatzaren 15era arte. • “Sin Título. Cristina Iglesias” Abenduaren 31ra arte.

Donostiako Aiete Kultur Etxea:

• “Andy Warhol. Itzalak”. Urriaren 02ra arte.

• “Ilustratzailearen Txokoa: Mattinen Erakusketa”. Maiatzaren 22ra arte.

• “Alex Katz, hemen eta orain”. Urriaren 07ra arte.

Gasteizko Artium Museoa:

• “Louise Bourgeois. Izatearen egiturak”. Irailaren 3ra arte.

• “SEAC. Kontzeptu-artearen Euskadiko selekzioa”. Maiatzaren 22ra arte.

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa:

• “Irribarrearen Segada. Artium Bilduma”. Abuztuaren 28ra arte.

• “#Burdinkolorea zikloa: ‘Metalezko argia’ ”. Uztailaren 17ra arte.

Getariako Cristobal Balenciaga Museoa:

Bilboko Artelan Berreginen Museoa:

• “Balenciaga. Luxuaren esperientzia”. Maiatzaren 01era arte.

• “El Grand Tour. Italia”. Maiatzaren 22ra arte.

Nafarroako Unibertsitateko Museoa:

Bilboko Arte Ederren Museoa:

• “Camouflages. Joan Fontcubert”. Urriaren 21era arte.

• “Morales Jainkotiarra”. Maiatzaren 16ra arte.

• “De Laboris. Pierre Gonnorderen argazki-erakusketa”. Urriaren 21era arte.

• “Bakioko baserritarra”. Maiatzaren 30era arte.

Bilboko Azkuna Zentroa: • “Fluxesfeverfuturesfiction”. Maiatzaren 8ra arte.

Irungo Oiasso Museoa: • “Comète. Ihesbide sarea”. Maiatzaren 15era arte.

• Andrés Calamaro. Baluarte Auditorioa, Iruñea. 20:30.

44

GAZTEBERRI #112| 2016 Apirila


z Balenciaga parpailan barrena 2016-03-22tik aurrera | Balenciaga Museoa. Getaria. Tradizio historiko luzeko ehuna da parpaila. Klase dirudunek soilik eskura zezaketen hasieran, mekanizatzen hasi zen arte. Adibide ezin hobea dugu erakusketa hau, ikusteko nola egin zuten bat Balenciagaren sormenak eta teknologia industrialak halako materiala indartzeko, eta aplikazio berriak eta silueta iraultzaileak sortzeko. Parpailaren bidez, hiru elementu batean biltzen ditu CristĂłbal Balenciagak: gorputza, airea eta oihala. Hiru aretoetan barna, 70 pieza baino gehiago ikusiko ditugu: jantziak, ehunak, irudiak, agiriak, baliabide didaktikoak... Horien bidez, ulertuko dugu Balenciagak berrinterpretatu egin zuela material tradizionala, eta ohorezko lekua itzuli ziola moda garaikidearen testuinguruan.

z Muskerraren bidea. 2016-11-29ra arte | Asteasu. Toki zehaztugabea da Obaba, eta bertan daude kokatuta Bernardo Atxaga idazlearen narrazio ezagunetako zenbait, hala nola Sugeak txoriari begiratzen dionean (1984), Bi anai (1985) eta, bereziki, Obabakoak (1988). Asteasutik abiatuta, Obabako lurralde horretan barrena murgiltzen den bi kilometroko pasealekua da Muskerraren bidea. Bidean zehar, hainbat panel eta grabaziok (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez entzungai) Bernardo Atxagaren obran ardatz diren testu, pertsonaia eta tokien berri emango diote ibiltariari. Hala, pausorik pauso, Bernardo Atxagaren lana eta Asteasuko paisaia ezagutzeko aukera ematen du Muskerraren bideak. Jarduera hau DSS2016EUren Elkarrizketak lerroaren baitan kokatzen da; hain zuzen ere, Donostia 2016 eta inguruko kultur agenda harremanetan jartzen dituen programazio-ildoaren baitan.

z Lurra, kultura eta identitatea: Ondasun lapurta 2016-05-21era arte | Okendo Kultur Etxea. Lurra, kultura eta identitatea: OndasunLapurtuakk erakusketak baliabide naturaletarako eskubidearen aldeko herrien borroka eta munduko ordena berriaren arteko desoreka islatu nahi du. Egoera honek zerikusi zuzena du hala herrien eskubide politiko eta zibilekin nola eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalekin. Erakusketak XXI. mendeko gatazkak ondasunen espoliazioarekin lotzen ditu, lehengai mugatuen ustiaketan oinarritzen baita sistema kapitalista; eta sistema horrek herrientzat eskubideen urraketa amaiezina eta ama lurrarentzat hondamendi izugarriak uzten baititu. Saharar herriaren errealitatea hartu da adibide gisa botere hegemonikoek diruzalekeriaz mantentzen duten baliabide naturalen kontrolaren ondorioz herriek pairatzen duten egoeraren adibide gisa.-

Unibertsitatea Berrikuntza Europa Kultura


28/38€.

Euskararen Etxea, Bilbao. 19:00. Doan.

Kafe Antzokia, Bilbao. 22:00. 15/18€.

MAIATZAK 21 LARUNBATA

MAIATZAK 27 OSTIRALA

• Manuel Carrasco. Euskalduna, Bilbao. 20:30. 28/60€.

• Gato López. Kafe Antzokia, Bilbao. 22:00. 10/13€.

• The Artichokes. Ibaia sagardotegia, Agurain. 20:00.

• Gatillazo. Kafe Antzokia, Bilbao. 22:00. 15/18€.

• Ehuneko Bat 2016 Festibala: Striknina + Rat-Zinger + La Familia Iskariote + Blowfuse + Manifa. Bekosolo Parkea, Etxebarri. 17:30. 10/15/20€.

• Autumn Comets. Kultur Etxea, Berriz. 22:00. 5€.

• Aurora & The Betrayers. Helldorado, Gasteiz. 22:00. 12/14€.

• Siete C. Le Bukowski Musika Kluba, Donostia. 20:00. Doan.

• Zukerman Trío. Principal Antzokia, Gasteiz. 20:30.

• Dientes de Luna. St.Patrick’s Irish Pub, Santurtzi. 22:30. Doan.

MAIATZAK 22 Igandea • Nouvelle Vague. BBK Aretoa, Bilbao. 20:00. 12€.

MAIATZAK 24 ASTEARTEA • Josete Ordoñez. Jesús Guridi Musika Kontserbatorioa, Gasteiz. 19:00. Doan.

MAIATZAK 26 OSTEGUNA • Lou Topet & Harkaitz Cano: “Abesti bat gutxiago”.

46

• Jupiter Jon + Kokoshca + Antton Iturbe DJ. Intxaurrondoko Kultur Etxea, Donostia. 22:00. 10€. • Manuel Carrasco. Kursaal, Donostia. 20:30. • Aurora & The Betrayers. Zentral Kafe Antzokia, Iruñea. 21:30. 14/26€. • Coti. Iturramako Civivox, Iruñea. 20:00. 6€. • Stradivarias 2. Leidor Aretoa, Tolosa. 20:30. 10€.

MAIATZAK 28 LARUNBATA

• USO Pop Festibala 2016: Amorante + Drame + Evening Hymns + Fùgù Mango + Negua. Lizarrieta mendia, Sara. 16:00.

MAIATZAK 29 IGANDEA • Antton Aranburu & Bikiak. Green Bay Pub, Gasteiz. 19:30. Doan.

MAIATZAK 31 ASTEARTEA • Orchestra of Spheres. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 5€. • White Fence. Dabadaba, Donostia. 21:00. 13/15€

• Gatillazo.

GAZTEBERRI #112| 2016 Apirila




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.