Gazteberri #124 - Apirila 2017

Page 1

Gazteberri Aldizkaria | 124. Zbk | 2017 Apirila |

Zein zaila den Espainian gaztea izatea!!

#124


ARGITARATZAILEA:

© Shareak Kultur Elkartea Lege Gordailua: Bi-1151-04 Tlf: 94 424 75 94 eposta: gazteberri@gazteberri.eus http://www.gazteberri.eus ERREDAKZIOA Iparragirre, 17, 1.esk. 48009-Bilbao. KOORDINATZAILEA Jon Mikel Zabalegi TESTUAK ETA DISEINUA Shareak Kultur Elkartea LAGUNTZAILEAK Nerea Segura, José Poza, Lohizune Loroño, Maialen Olabe eta UNICEF-Euskadi.

PUBLIZITATERAKO-ESPAZIOA. NAHITA UTZI DUGU HUTSIK.

ARGAZKIAK Sergio Cotos, Markel Redondo, Alejandro Boyero, Artxiboa PUBLIZITATEA 94 424 75 94 | 943 053 488 | 629 229 185 INPRIMATZAILEA Zeroa Multimedia

Shareak Kultur Elkarteak ez du Gazteberri Aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik derrigor bere gain hartzen

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA HEZKUNTZA SAILEKO ETA BIZKAIKO FORU ALDUNDIKO LAGUNTZA JASO DU

DEITU 94 4247594 EDO 943 053 488 ZENBAKIRA ESPAZIO HAU BETETZEKO


Aurkibidea 08 Erreportajea: Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrena

14

Erreportajea: Palma-olioa. Merkea dena beti garesti ateratzen da.

04 Gazteberriak z EAEko gazteen bosten batek gazteen lokalen edo lonjaren batean hartzen du parte z Abian da 2017-2020 aldirako Euskadiko IV. Gazte Plana prestatzeko prozesua z Euskal gazteek epe motzean euren egoerak hobera egingo duela uste dute

20 Zientzia z 1.000 urte dituzten pertsona gazteak

22 Euskara z Baduzu.eus: lan-mundua euskaratzeko tresna berria z Bizkaiak euskararen erabilera sustatu nahi du kirolaren esparruan. z Erabileraren inguruko datuak aztergai UPV/ EHUko Uda Ikastaroetan.

32 Sexua

26

Erreportajea: Zein zaila den Espainian gaztea izatea!

z Sexu harremanak inoiz baino errazago z Terminoak argitzen (I)

34 Teknologia berriak z Gure garuna ordenagailu batera konektatuta? z Stop irudi intimoei Facebooken z Adidasek 3D inprimagailuekin egindako zapatilak salduko ditu

42 Agenda GAZTEBERRI #124| 2017 Apirila

3


Gazteberriak © bilbaogazte.bilbao.eus/

70 MILIOI EURO BIZKAIA GOAZEN GAZTEAK PROGRAMARAKO Bizkaiko Foru Aldundiak gazteriaren aldeko apustu garbia egin du eta horren barruan, “Bizkaia Goazen Gazteak” proiektua abiarazi du. Aipatu programa horren xedea gazteen aukerak sustatzea da, bereziki, honako sei alor hauetan: trebakuntza, enplegua, partaidetza, elkarlana, munduarekiko konexioa eta aisia. Programaren barruan, gainera, ekainaren 22an Bizkaia Summer Jaia ospatuko da Euskalduna Jauregian. Gainera, proiektuak baditu beste hainbat ekimen: adingabeak egoitzetan hartzea, eta gazteen artean euskara eta kirola egitea sustatzea.

INOIZ BAINO PARTE-HARTZAILE GEHIAGO ROCKEIN LEHIAKETAN Rockein lehiaketaren aurtengo edizioak aurreko marka guztiak hautsi ditu. Guztira, 129 talde izan dira lehiaketa horren bosgarren edizioan parte hartzeko izena eman dutenak. Basauriko Udalak antolatzen duen lehiaketa horren xedea Euskadi zein Nafarroako taldeen musika proiektuak sustatzea da. Aurkeztu diren talde horietatik guztietatik epaimahaiak 6 talde aukeratuko ditu eta horiek maiatzaren 13an Basauriko Social Antzokian izango den finalean parte hartzeko aukera izango dute.

4

EAEko gazteen bosten batek gazteen lokalen edo lonjaren batean hartzen du parte Gazteen Euskal Behatokiaren datuen arabera mutilak dira, batez ere, horrelako lokaletan parte hartzen dutenak Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren 15 eta 29 urte bitarteko gazteen % 20,3k gazteen lokalen edo lonjaren batean hartzen du parte. Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gazteen Euskal Behatokiaren datuak dira horiek eta “Euskadiko gazteak 2016” azterketaren barruan aurkitzen dira. Gainera, noizbait gazteen lokalen edo lonjaren batean parte hartu dutenen kopurua, iturri beraren arabera, % 29,6koa da. Aitzitik, mota horietako lokaletan inoiz parte hartu ez duten gazteen kopurua % 49,9koa da. Ezagutzera eman diren datuen arabera, gazteen adinak gora egiten

duen neurrian horrelako lokaletan parte hartzen dutenen kopuruak behera egiten du. Horrela, gazteen lokalen edo lonjaren batean parte hartzen dutenen 25 eta 29 urte bitarteko gazteen kopurua % 10,9koa da. Lonjen kide izatea badirudi mutilen kontua dela. Aipatu adin tarteko mutilen ia heren batek horrelako lokaletan parte hartzen duen bitartean, nesken kasuan kopurua % 11,9ra baino ez da iristen. Maiztasunari dagokionez, gutxi dira astean behin baino gutxiago lokal horietara joaten direnak. Egunero edo ia egunero joaten direnak, aldiz, % 28,7 dira eta, gutxienez astean behin joaten direnak, % 87,2.

GAZTEBERRI #124| 2017 Apirila


YOUNG BASQUE INVESTIGATOR AWARD Bizkaia Talentek Erresuma Batuko Zientzialari Espainiarren Elkartearekin hitzarmena sinatu du hainbat proiektu garatzeko. Hitzarmen horren ondorioz, besteak beste, “SRUK/ Bizkaia:talent Young Basque Investigator Award” saria sortu da. Sari horren xedea bere ikerketajarduera Erresuma Batuan garatzen duten euskal gazte ikertzaileen lan-ibilbidea aitortzea eta laguntzea izango da. Guztira, hiru sari emango dira: lehenengoaren zuzkidura ekonomikoa 5.000 eurokoa izango da eta gainerako biena, 1.000 eurokoa.

BIZIKIDETZA ETA GIZA ESKUBIDEEN PLANA 2017-2020 Eusko Jaurlaritzak datozen lau urteetarako bizikidetza eta giza eskubideen plana aurkeztu berri du. Plan berria hiru agertokitan banatzen da (iragana, oraina eta etorkizuna) eta hamalau ekimen hartuko ditu barnean. Plan berriaren helburu nagusia ETAren armagabetzea dela eta sortu den testuinguru berrira egokitzea izango da. Horretarako, indarkeriaren amaiera ordenatua, biktima guztien errekonozimendua, iraganaren memoria kritikoa eta espetxe-politika lirateke jorratu beharreko zeregin nagusienak.

IÑIGO URKULLU LEHENDAKARIAK GAZTEENTZAKO 20.000 LANPOSTU SORTZEKO KONPROMISOA HARTU DU

Deustuko Unibertsitatean izan den ekintzailetzaforo batean Urkullu Lehendakariak azaldu duenez, gazteen enplegua bere gobernuaren lehentasun nagusietako bat izango da. Horrela, 2020. urtera bitartean gazteentzako 20.000 enplegu sortzeko konpromisoa hartu du Lehendakariak. Horretarako, hamar programa jarriko dira abian, besteak beste, hezkuntza-mundutik lan-mundura igarotzeko egun diren arazoak ekiditeko.

“Promesarik ez egin zoriontsu zaudenean. Ez erantzun haserre zaudenean eta ez erabaki triste zaudenean”

“GENERO-INDARKERIAREN HAMAR ADIBIDE” Hori da, Pantallas Amigasek, Genero Indarkeriarako Gobernu Ordezkaritzarekin batera, abian jarri duen kanpainaren izena. Kanpaina nerabe batzuek euren bikotekideekin dituzten jokabideak indarkeriatzat har daitezkeela azaltzen dituzten hamar adibidetan oinarritzen da.

ROBERT NESTA MARLEY BOOKER. Bob Marley izenarekin ezaguna. Jamaikan jaiotako musikaria eta reggae musikaren ordezkaririk ezagunena.

SANTANDER CRUE BEKAK PRAKTIKAK EGITEKO

BILBOKO BATXILERGOKO IKASLEEN LAURDENA EKINTZAILE

Abian da “Becas Santander CRUE Cepyme Prácticas en Empresa 2016-2017” programa. Horiei esker 5000 gaztek hiru hilabeteko praktikak burutzeko aukera izango dute 900 euroren truke. Programa zabalik dago gradu edo graduondomailako ikasketak burutzen dituzten ikasleentzat.

Bilboko batxilergoko 850 ikasleei egindako galdeketa baten arabera, horietako %24k ekintzaile izan nahi du. Beste % 39 enpresa pribatu batean lan egiten ikusten du bere burua eta % 23k, aldiz, funtzionario izan nahiko luke. Ikasleen erdiak baino gehiago bere ikasketak bokazioz aukeratu nahi ditu.

GAZTEBERRI #124| 2017 Apirila

NAFARROAKO DROGAMENPEKOTASUNEN III. PLANA. Nafarroako Gobernua Drogamenpekotasunen III. Plana prestatzen ari da. Dominguez sailburuak azaldu duenez, aipatu planaren lehentasun nagusia gazteen artean diren kontsumoak izango dira, bereziki, alkoholarena.

GASTEIZ KOLOREZTATUZ. Pasa den apirilaren 8an Noralai dantza eskolako gazteek Gasteizko historia azaldu zuten dantza eta antzerki saio baten bidez. Ekimena “Pincelando tus memorias, Gasteiz koloreztatuz” izena du eta Haziak programaren barruan aukeratu ziren 12 proiektuetako bat izan zen. Guztira hiru saio izan ziren eta hiriko kokapen esanguratsuetan gauzatu ziren.

5


MOVE2LEARN, LEARN2MOVE

Abian da 2017-2020 aldirako Euskadiko IV. Gazte Plana prestatzeko prozesua Plan berriak enplegua eta emantzipazioa izango ditu ardatz Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek ezagutzera eman duenez, amaitu berri den 20142016 aldirako III. Gazte Planak bere helburuen % 75 inguru bete ditu. Aurreko plana amaituta, Jaurlaritzak 2017-2020 aldirako plana prestatzeari ekin dio, hots, IV. Gazte Plana. Artolazabalek berak aitortu duenez, plan berriak gazteen enplegua eta emantzipazioa izango ditu ardatz. Horrela, enpleguari dagokionez, gazteentzako enplegu gehiago sortzea eta lan-baldintzak hobetzea izango da helburua. Emantzipazioari dagokionez, berriz, alokairua sustatuko da euren familiaren etxetik alde egin nahi duten gazteek horretarako aukera izan dezaten.

6

Europako Batzordeak ‘Move2Learn, Learn2Move’ (Ikasteko mugitu, mugitzeko ikasi) izeneko egitasmoa jarri du martxan. Egitasmo horren xedea, gutxienez, 16 eta 19 urte bitarteko 5.000 gazteri Europan zehar bidaiatzeko aukera finantzatzea da. Bidaia horiek ingurumena errespetatu beharko dute eta, horregatik, aurkezten diren proiektuek, besteak beste, batez besteko CO2 emisioak mugatuta izan beharko dituzte. Egitasmoak 350 eta 530 euro bitarteko laguntzak aurreikusten ditu, betiere, jatorria, helmuga eta garraio kostuen arabera. Egitasmoak aurkezteko epea ekainaren 30ean amaituko da. Egitasmo hori Erasmus programaren 30. urteurrenaren barruan garatzen ari da eta Erromako Itunaren 60. urteurrenarekin ere bat egiten du. Aurrekontua 2,5 milioi eurotakoa izango da.

Baikortasuna nagusi

Euskal gazteek epe motzean euren egoerak hobera egingo duela uste dute Gazteen Euskal Behatokiak ezagutzera eman dituen datuen arabera euskal gazteriaren erdiak datozen bost urteotan, euren egoera pertsonalak hobera egingo duela uste du. Datu horien arabera, euren egoera pertsonala berean mantenduko dela uste dutenak % 31,6 dira eta, ostera, egoerak okerrera egingo duela uste dutenak % 10,8. Beraz, euskal gazteak, oro har, baikor azaltzen dira. Etorkizunera begira gazteentzat garrantzitsuenak diren alderdiak honakoak lirateke: enplegua, ikasketak eta independentzia pertsonala. Enpleguari dagokionez, egun langabezian diren gazteen % 68 ziur da datozen bost urteotan lana aurkituko duela. Ikasketei dagokionez, gora egin du ikasketak bukatutakoan ikasitakoarekin harremana duen enplegua aurkitzea espero duten gazteen kopuruak (% 69). Azkenik, maila pertsonalean gazteek konfiantza handia azaltzen dute euren gaitasunengan baina kritikoagoak dira kolektiboaren inguruko iritzia ematen dutenean.

GAZTEBERRI #124| 2017 Apirila



Gernika: Gerraren ankerkeriaren sinboloa

8

GAZTEBERRI #124| 2017 Apirila


Hil honen 26an Gernikako bonbardeaketaren 80. urteurrena izango da. Espainiako Gerra Zibilean faxistek bonbardatu zuten herri bakarra izan ez arren, Gernika gerraren ankerkeriaren sinbolo bilakatu da. Horretan, Picassok margotu zuen margolanak eragin handia izan zuen.

GAZTEBERRI #124| 2017 Apirila

9


1

937ko apirilaren 26an Gernika gerraren ankerkeriaren sinbolo bihurtu zen. Merkatu eguna zen Gernikan eta, nahiz eta Espainiako Gerra Zibila pil-pilean izan, jendez gainezka zegoen herria. Garai horretan, Gernikak 5.000 biztanle inguru zituen, baina, gainera, Bizkaiko beste zenbait herrietatik eta Gipuzkoatik etorritako beste hainbat errefuxiatu hartu zituen bere gain. Arratsaldeko lauak aldera lehen hegazkinak azaldu ziren eta hiru ordu luzez herria sistematikoki erasota izan zen. Ondorioak izugarriak izan ziren: 2.000 hildako inguru eta guztiz suntsitutako herria (zenbait iturrien arabera eraikinen % 1 besterik ez zen zutik geratu). Gernika helburu militarra ez zen erasotako lehen herria izan zen eta bizpahiru urte beranduago alemaniar naziek bigarren Mundu Gerran erabiliko zuten blitzkrieg (tximistargi erasoa) taktikaren lehen saiakera izan zen. Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren izan zen nazien aurkako Nurenbergeko epaiketetan argi asko azaldu zuen Luftwaffeko buru Hermann GĂśringek: “Hitlerri erregutu nion Francori laguntza emateko, lehenik eta behin, eskualdean komunismoaren zabalkuntza eragozteko eta, bigarrenik, nire Luftwaffe gazteak alderdi teknikoak frogatzeko aukerak izatekoâ€?. 1931ko apirilaren 14an, Alfontso XIII.a erregea boteretik kendu eta Espainiako II. Errepublika ezarri zen (Eibar izan zen egun bat lehenago Errepublikako bandera

10

GAZTEBERRI #124| 2017 Apirila


PICASSOREN ‘GUERNICA’ MARGOLANA. 1937. urtean bertan eta Espainiako Errepublikako Gobernuak eskatuta Pablo Picasso margolari andaluziarrak mundu osoan sarraskiaren berri emango zuen artelana margotu zuen. Lehen zirriborroak maiatzaren lehenekoak dira, hots, bonbardaketa eta bost egunetara hasi zen Picasso margolan horretan lan egiten. Maiatzaren 11an hasi omen zen zuzenean oihal gainean lan egiten eta ekainaren 4an amaitu zuen. Hil horretan bertan, margolana Parisen burutuko zen Nazioarteko Erakusketan Espainiak zuen pabiloira eraman zuten.

GAZTEBERRI #124| 2017 Apirila

11


jaso zuen lehen udalerria). Bi urtez AzaĂąa presidentearen gobernua izan zen boterean eta hainbat erreformei egin zien aurre. 1933ko abenduan, berriz, hauteskundeak egin eta eskuindarrak garaile atera ziren. 1936ko otsailaren 16an, hauteskunde orokorrak izan ziren beste behin Espainian. Bertan, alderdi ezkertiarrek osatutako Frente Popularra garaile atera zen, espainiar eskuindarren haserrea piztuz. Tentsio handiko testuinguru horretan, urte bereko uztailaren 18an Espainiako Armadaren zati handi batek estatu kolpea eman eta hiru urtez luzatuko zen Gerra Zibila hasi zen. Europan zen giroa ere ez zen nolanahikoa. Lehen Mundu Gerraren ostean eta 1920ko hamarkadaren amaieran izandako krisi ekonomikoaren ondoren, faxismoa eta nazismoa bezalako ideologiek indarra hartu zuten Italian eta Alemanian, hurrenez hurren. Horien aurrean, eta Errusiar Iraultzaren arrakastaren ondorioz, sozialismoa eta komunismoa zabaltzen ari ziren europar langileriaren artean. Testuinguru horretan, Espainiako Gerra Zibilak aipatu bi ideologia multzo horien arreta erakarri zuen. Alemaniak eta Italiak Francoren tropa matxinatuen alde egin zuten eta Sobietar Batasunak, aldiz, errepublikanoen alde egin zuen. Italiarrak eta alemaniarrak izan ziren, hain zuzen ere, Gernika bonbardatu zutenak. Luftwaffe naziaren Kondor Legioa eta italiar faxisten Aviazione Legionariako hegazkinak izan ziren, hain zuzen ere, RĂźgen operazioaren barruan sarraskia burutu zutenak.

12

GERNIKAKO BATZAR-ETXEA ETA GERNIKAKO ARBOLA. Gernikako Batzar-etxea Bizkaiko erakunde ofizial gorenaren egoitza da eta bere ondoan euskal herritarron ikur den Gernikako Arbola dago. Bonbardaketak ez zituen kalterik sortu ez batean zein bestean.

Bonbardaketa egiteko agindua Salamancako frankisten kuartel nagusian hartu zen. Zenbait hamarkada beranduago jakin ahal izan zenez, Emilio Mola matxinatuaren tropen aurreratzea errazteko burutu omen zen erasoa. Guztira 24 hegazkin erabili ziren eta 20 tona bonba baino gehiago erabili ziren herria suntsitzeko. Hegazkinak Soriatik eta Burgosetik aireratu ziren. Erasotzaileen aldetik erasoa guztiz arrakastatsua izan zen inguruan ziren defendatzaile errepublikanoen borondatea txikituta geratu zelako. Hala ere, gezurra badirudi ere, eraso horren helburu nagusia zen Renteria auzoko zubia ez zuten ezta ukitu ere. Gernikako Batzar Nagusien egoitzak eta ondoan den haritzak ere ez zuten kalterik izan.

1997. urtean, bonbardaketaren 60. urteurrenarekin bat eginez, orduko Alemaniako presidente Roman Herzog-ek barkamena eskatu zuen Alemaniak bonbardaketa horretan izan zuen parte-hartzeagatik. Urtebete beranduago, Alemaniako Parlamentuak alemaniar base militar guztietatik Kondor Legioaren kideen izenak kentzea erabaki zuen. Ezagunena izan arren, Gernika ez zen faxistek bonbardatu zuten euskal herri bakarra. 1937ko martxoaren 31an italiarrek Durango bonbardatu eta 336 pertsona hil zituzten. Gerraren lehen lerrotik gertu izateagatik antzeko bonbardaketak pairatu behar izan zituzten herriak Eibar, Elgeta, Elorrio eta Otxandio izan ziren.

GAZTEBERRI #124| 2017 Apirila



Merkea dena beti garesti ateratzen da Palma-olioa gizakiok kontsumitzen ohi ditugun ia produktu guztietan dago: elikagaietan, kosmetikoetan, garbiketa-produktuetan edota erregaietan. Olio mota horrekin negozio egiten duten konpainiek etekin izugarriak lortzen dituzten bitartean, gure planeta eta gure osasuna oso kaltetuta suertatzen ari dira.

14

GAZTEBERRI #124| 2017 Apirila


Chrysallis elkartea zakila duten nesken eta bulba duten mutilen guraso

GAZTEBERRI #124| 2017 Apirila

15


P

alma-olioa gure etxean aurki dezakegun ia produktu guztietan azaltzen da, bereziki, elikagaietan. Osagaien artean zehaztu gabeko landareolioa aipatzen bada, seguruenik, palma-olioa izango da. Palmaolioa afrikar palmondoaren fruitutik lortzen den olioa da eta, gaur egun, munduan gehien kontsumitzen den koipea da, nahiz eta gure osasunerako zein ingurumenerako kaltegarrienetakoa izan. Elikagaigintzan bi palma-olio mota erabiltzen dira. Alde batetik, findutako olio-palma dago (hori kolorekoa). Hau da gehien erabiltzen den palma-olioa eta, zoritxarrez, kaltegarriena. Palmaolio freskoa (gorri kolorekoa), berriz, ez da kaltegarria, baina elikagaigintzan ia ez da erabiltzen. Kalte-maila, beraz, fintzemailaren araberakoa litzateke eta, horregatik, sarritan, produktu horren inguruko nutrizioinformazioa ez da oso argia izaten. Adituek azaldu dutenez, palmaolioa kontinente guztietan gehien kontsumitzen den koipea da, baita Europan ere. Gure kontinentean, urtero, 9 milioi tona inguru kontsumitzen dira (66 inguru mundu osoan) eta horietatik, % 75 inguru elikagaigintzan erabiltzen da. Kopuru horren garrantzia ulertzeko kontuan hartu behar da Europan oliba-olioaren ekoizpen osoa 2,5 tona ingurukoa dela eta ekilore-olioarena, berriz, 3 tona ingurukoa. Europan kontsumitzen den palma-olioaren beste laurdena erregai moduan egiten da.

16

OIHAN-GALTZEA. Gure osasunerako ez ezik, palma-olioaren ekoizpenak kalte handia egiten dio ingurumenari. Gaur egun, olio mota horren produkzio gehiena Indonesia eta Malasian egiten da. Gero eta handiagoa den eskaera asetzeko herrialde horietan bertako oihanak suntsitzen ari dira palmondoak landatu ahal izateko.

GAZTEBERRI #124| 2017 Apirila


Hil honen hasieran, Esquerra Republicana de Catalunya alderdiak eskatuta, elikagaigintzan egiten den palma-olioaren erabileraren inguruko eztabaida izan da. Asko dira olio horren erabilera debekatu nahi dutenak, batez ere, haur eta gazteei zuzendutako produktuetan. Izan ere, palma-olioa oso kaltegarria da gure osasunarentzat. Olio horren erabilerak gure osasunerako kaltegarriak diren koipe hidrogenatuak edo trans koipeak baztertu ditu baina, alternatiba ez da oso egokia. Palma-olioa gantz asez beterik dago eta horiek ere kalte egiten diote gure osasunari, batez ere kopuru handietan kontsumitzen direnean. Palmaolioaren kontsumoak, adibidez, kolesterol txarraren maila igo eta kolesterol onarena jaisten du. Gainera, palma-olioaren azido mota, azido palmitikoa, diabetes eta gizentasuna bezalako gaixotasunekin harremana du. Palma-olioa ez da zuzenean kontsumitzen den olioa, hots, beste elikagaien osagai moduan kontsumitzen ohi da. Hainbat kasutan, palma-olioaren erabilera espresuki adierazi beharrean, ekoizleek izen generiko baten atzean ezkutatzen dute. Europar Batasunak praktika horrekin amaitzeko urratsak eman ditu eta, hemendik aurrera, zuzenean adierazi behar da zein olio edo koipe mota erabiltzen den. Hala ere, osasunerako egokia ez den olioa dela jakinda, bere erabilera ez dago, oraindik eta koipe hidrogenatuekin gertatzen den moduan, debekatuta. Baina zer dela eta olio mota horren arrakasta? Bi lirateke

GAZTEBERRI #124| 2017 Apirila

17


SUPERMERKATUAN EROS DAITEZKEEN IA PRODUKTU GUZTIETAN. Palma-olioa ez da, beste olioen kasuan gerta daitekeen moduan, zuzenean botila batean erosten. Hala ere, gure supermerkatuetan diren ia produktu guztietan azaltzen da: elikagaiak, kosmetikoak, garbiketa-produktuak...

palma-olioaren ekoizpenak dituen abantailak. Alde batetik, elikagaigintzan erabiltzen ohi diren beste hainbat olio (olibaolioa edota ekilore-olioa) baino merkeagoa da. Palma-olio tona batek 650 euro inguru balio ditu eta aipatu ditugun beste biak 3.500 eta 900, hurrenez hurren. Bestalde, bere ezaugarriak direla eta (giro-tenperaturan solidoa da), elikagaigintzan aukera gehiago ematen ditu. Gure osasunerako ez ezik, palma-olioaren kontsumoak kalte handia egiten dio gure planetari ere. Gaur egun, palma-olioa ekoizteko erabiltzen diren sail landatuek 30 milioi hektarea baino gehiagoko azalera dute (gutxi gorabehera Alemaniak duen azalera). Azalera hori lortzeko, bertako oihanak suntsitzen dira. Palma-olio gehien ekoizten duen herrialdea Indonesia da eta 2015.

18

urtean, oihan-galtzea zela eta herrialde horren CO2 emisioak Estatu Batuak egin zituenak baino altuagoak izan ziren. Gainera, oihan-galtzearekin batera asko dira arriskuan jarri diren espezieak. Horietatik, oihartzun gehien lortu duena Borneo eta Sumatra uharteetako orangutana izan da. Adituen ustez, azken 20 urteetan eta palma-olioaren ekoizpenerako egin den oihangaltzea dela eta, animalia horien habitataren % 90 inguru suntsitu da. Urtero, arazo hori dela eta, 5.000 orangutan inguru hiltzen direla kalkulatu da eta, ondorioz, Nazio Batuak Erakundeak berak emergentziazko egoera aitortu du. Gaur egun, bakarrik 70.000 orangutan bizirik geratzen direla uste da, baina, neurri zehatzak hartzen ez badira, epe motzean guztiz desagertuta egongo dira.

GAZTEBERRI #124| 2017 Apirila



20

GAZTEBERRI #124| 2017 Apirila


ZIENTZIA

1.000 urte dituzten pertsona gazteak Zientzialarien ustez gizakiak zahartzearen ondorioak ekiditeko gai izango gara

Duela hamabost urte, Aubrey de Grey zientzialari britaniarrak honako hau idatzi zuen Annals of the New York Academy of Sciences aldizkarian: “zahartzearen amaiera begi-bistan dago”. Gaur egun, de Grey zahartzearen esparruan munduan den zientzialaririk esanguratsuenetakoa bilakatu da eta Cambridgeko Unibertsitatean eta Kaliforniako SENS ikerketa-zentroan egiten du lan. De Grey behin eta berriz errepikatu duenez, zientziaren alor horretan etorkizunean izango diren aurrerapenak direla eta gizakiok 1000 urte bizitzeko gai izango gara inolako osasun arazorik gabe. Bere ustez, ez dago garbi hori noiz jazoko den baina ziur da lorpen hori lortzeko gai izango garela. Zientzialari britaniarrak azpimarratzen duenez, zahartzearekin amaitzeak ez du esan nahi heriotzarekin amaituko denik. Izan ere, zientzia gai izango da gure zelulen zahartzea ekiditeko, baina ez, adibidez, istripu baten ondoren ematen den heriotza bat ekiditeko. Zentzu horretan, jendea ez litzateke zaharra izateagatik hilko. Zahartzearen ondorioak ekiditea ez da gauza erraza. ADN katean izan daitezkeen ‘matxurak’ ez ezik, beste hainbat gauza ere konpondu beharko lirateke. Hala ere, de Grey baikor azaltzen da eta etorkizunean injekzio bakar batekin betirako gazte izateko aukera izango dela azaltzen du. Horrek sekulako iraultza suposatuko luke eta injekzio hori doakoa izan beharko litzatekeela azpimarratzen du, modu horretan, gaur egun zahartzea dela eta jendeak dituen osasun-arazoak sendatzeko gastatzen den dirutza aurrezteko aukera izango baita.

GAZTEBERRI #124| 2017 Apirila

21


Euskara Baduzu.eus: lan-mundua euskalduntzeko tresna berria

© Kontseilua.eus

Kontseiluak, Bai Euskarari Ziurtagiriak eta Hizkuntza Eskubideen Behatokiak elkarlanean eratutako tresna da Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, Bai Euskarari Ziurtagiriak eta Hizkuntza Eskubideen Behatokiak www.baduzu.eus webgunea sortu dute. Tresna horren xede nagusia lan-munduaren euskalduntzea sustatzea da eta, horrela, aipatu eragileek adierazi duten moduan, kontsumitzaileen klub antzeko bat sortu da. Webguneak euskaraz saldu eta erosi nahi dutenei harremanetan jartzeko aukera ematen die. Modu horretan, euskarazko kontsumokomunitate bat eraiki eta aktibatu nahi da. Une honetan, 4.000 baino gehiago dira ekimen horretan parte hartzen ari diren establezimenduak. Horiek guztiak, euren euskaramailaren arabera azaltzen dira sailkatuta web orrialdean. Bai Euskarari Ziurtagiria duten establezimendu guztiak bertan azaltzen dira baina beste hainbat gehitzeko aukera dago. Gainera, kontsumitzaileek edo bezeroek bertan diren establezimenduak baloratzeko aukera ere izango dute. Webgunearen barruan,

22

www.baduzu.eus webguneak euskaraz saldu eta erosi nahi dutenei harremanetan jartzeko aukera ematen die

bada ekarpenak egiteko eta kontsumitzaileak harremanetan jartzeko foro bat. Ekimena hil honen hasieran aurkeztu zen Donostiako Zergatik dendan. Bertan, besteak beste, Kontseiluko idazkari nagusi Peio Bilbao, Behatokiko zuzendari Garbiñe Petriati eta Bai Euskarari Ziurtagiria Elkarteko Rober Gutierrez izan ziren. Azken honek aurkezpen-ekitaldian azpimarratu duenez, “euskarazko zerbitzua eskaintzeko eta euskaraz lan egiteko urratsak egiten ari dira Euskal Herri osoko ehunka enpresa, saltoki eta era guztietako entitateak”.

GAZTEBERRI #124| 2017 Apirila


HIZKUNTZA OHITURAK AZTERGAI UDALTOP TOPAKETETAN

AURKEZPEN EKITALDIA. Euskal kontsumitzaileen klub berria Donostiako Zergatik dendan egin zen. Bertan, Zergatikekeo diseinatzaile Ianire Soraluze, Bai Euskarari Ziurtagiriaren zuzendari Rober Gutierrez, Behatokiko zuzendari Garbiñe Petriati eta Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbao izan ziren.

GAZTEBERRI #124| 2017 Apirila

Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lasarte-Oriako Udalak antolatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko udaletako zerbitzuen elkarlana sustatzea helburu duten Udaltop topaketak burutuko dira maiatzaren 11 eta 12 bitartean. Aurten topaketa horien bederatzigarren edizioa egingo da eta leloa ‘Aterako gara euskal herritarrok hizkuntzaren armairutik? Nola uztartu gizartearen aktibazioa eta hizkuntza ohituren aldaketa’ izango da. Ezagutzera eman den egitarauaren arabera, hizkuntza ohiturak aldatzeko esperientzien eta ikerketen berri emango da. Horretarako, zenbait udalen esperientziak aztertuko dira. Reyes Prados kazetari andaluziarra izango da. topaketen gidari nagusia.

Bizkaiak euskararen erabilera sustatu nahi du kirolaren esparruan Bizkaiko Foru Aldundiak, kirol federazioekin elkarlanean, “Bizkaian kirola ere euskaraz” egitasmoa garatu du. Miribillako kiroldegian egindako agerraldian Aldundiko Kultura Diputatu Lorea Bilbaok azaldu duenez, “egitasmo horren xede nagusiak kirolaren ohiko jardueretan euskararen erabilera indartzea, kirolaren esparruan hizkuntza ofizial bien presentzia orekatzea eta euskara kirol esparruan hizkuntza bizia egitea lirateke”. Egitasmoaren barruan, federazio bakoitzak bere esparruan euskarak duen lekua aztertuko du. Behin diagnostikoa eginda, federazio bakoitzak, Aldundiarekin batera, eman beharreko pausuak adostuko ditu. Aurreikusten diren neurrien artean, adibidez, federazioek egiten dituzten komunikazioetan bi hizkuntzak erabiltzea aurkitzen da. Aldi berean, edozein federazioarekin egiten den lehen hartu emana euskaraz egin ahal izatea bermatu nahi da.

Erabileraren inguruko datuak aztergai UPV/EHUko Uda Ikastaroetan Datorren uztailaren 20 eta 21ean, UPV/EHUko Uda Ikastaroen barruan, euskararen erabilerari buruzko datuak aztertuko dira Soziolinguistika Klusterrak eta Eusko Jaurlaritzak antolatu duten “Euskararen erabilera: egoera, bilakaera eta norabidea datuen argitan” izenburua izango duen ikastaroan. Bertan, besteak beste, Euskal Herriko kale-neurketak emandako emaitzak eta Inkesta Soziolinguistikoaren emaitzak aztertuko dira. Ikastaroan, gainera, Kataluniako eta Eskoziako adibideak ezagutzeko aukera ere izango da. Izena emateko epea jada zabalik da.

23


Zer jan, hura izan

NEREA SEGURA

Piramidearen erorialdia Piramidearen azken berritzeak azken (aurreko) polemika piztu du nutrizionisten artean. Profesionalei zuzenduta dagoen nutrizio-heziketarako erreminta da (SENCek osatua), osasun sustapenerako balio duena, eta ebidentzia zientifikoan oinarrituta dagoena? Pasa den mendeko 90eko hamarkadan agertu zen elikadura-gidaliburu berria jada zaharkituta azaldu da azkeneko berrikustean: retro-irudia eta 60 orrialdeko pdf-a “lagunduta”; mesedez, norbaitek 140 karakteretan labur dezala. Irakurtzen hasteko nagitasunagatik izango da edo ulertezin ikonoengatik, baina tetraedroak jendearen nahasketa dakar. Goazen mailaz maila aztertzera. Etxabean bizimodu osasungarriko ardatzak: eguneko jarduera fisikoa (60 minutu), oreka emozionala (mindful eating edo elikadura kontzientea), balantze energetikoa kontrolatu (kronobiologia, zenbateko anoa…), sukaldaritza-teknika osasungarriak erabili, eta ura beharra (beste piramide bat ikustera igortzen zaitu). Lehenengo solairuan ale integralak, behingoz, zehaztu dituzte (findurik ez); baina anoa jarduera fisikoaren araberakoa bada, ez du zentzurik oinarrian jartzea —gure gizartea, gehienetan, sedentarioa da-eta—. Irina, arroza, gaztainak, samur lekadunak, ogia, pasta edo patatak jatea ez da gauza bera, nahiz eta elikagarri bera oinarritzat duten. Dieta Mediterranearean oinarritzen denez gero, aukera anitzez dohatu beharko zen, nire ustez. Bigarren solairuan kontraesana: batetik, fruta eta barazkiak, kontsumoa haunditzera bultzatu behar dena; eta bestetik, oliba olioa, kontsumoa kontrolatzera deia egin behar dena (sedentarioa bazara). Hirugarren solairuan, proteina-anabasa: fruitu lehor, egoskari, arrautz, arrain, itsaski eta haragi txuriak; eta txandaka kontsumitzearen gomendioa. Serio? Fruitu lehorrek eta

24

egoskariek protagonismo handiagoa izan beharko lukete eta azken ikerketen ondoren, haragi-kontsumoa mugatu; ez du zentzurik, elikadura iraunkorra sustatzen dutenez ekologiko- edo basa-arrautzei lehentasuna eman, sasoiko arrainak erosi… eta haragiak landare jatorriko proteinak baino lehenago agertzea irudian. Bestalde, haragi zuria eta gorria bereizten dituzte; noizko gihartsu eta koipetsu hitzak erabiltzea? Esnekiak ere azaltzen dira, erdi- edo gaingabetuak; baina D bitamina eza ezagututa, nik gomendioa ikuskatuko nuke (horrela, gero, gehigarriak gomendatzea ez litzateke beharrezkoa izango). Teilatupean aukerakoak direnak, noizbehinka eta neurriz kontsumitu behar direnak. Alde batetik, haragigorria (koipetsua dena), prozesatuta eta hestebeteak; bestetik, gurina, opilak, snack eta litxarkeriak. Osasungarri jateko gidak, horiek onartu behar al ditu gailurrean? Ez nator bat, eta gainera, polemikaren ardatz hasiera besterik ez da. Graduazio baxuko alkohola (hartzituta) azaltzen delako ere bai; helduentzako eta kontraesanda ez daudenentzat. OMG! Osasunerako ez du onurarik eta hepatotoxikoa dela jakinda… honek agertzea haserretzen nau. Eta nutriziogehigarriek amaiera ematen diote. Falta zena! Mantenugaiak elikagaiei lehenik eta behin kentzen dizkiegu, eta gero gehiagarrien beharra. Eguneroko elikadura osasungarriaz hitz egiten badugu, ez du zentzurik: pertsona zehatz batek, egoera zehatz batean behar izateak, ez du esan nahi edonork behar duenik. Supermerkatuetako bonbardaketa nahikoa ez bazen, gidaliburuetan ohartaratzen dizute ere bai. Zentzua jarri diezaiogun eta mesedez, elikagaiak dituzten mantenugaiak aprobetxa ditzagun. Piramidearen erorialdia, nutrizionisten eta biztanleriaren eroaldia (140 hitzetan, edo baten bat gehiago).

GAZTEBERRI #124| 2017 Apirila


Gazteberri.eus Gazteek gustuko dituzten gai guztiak zure esku. Nonahi. Noiznahi.


Zein zaila den Espainian gaztea izatea!! Estatuko gazteriaren inguruan egiten diren azterlan gehienek emaitza kezkagarriak ematen dituzte. Estatistikaren Institutu Nazionalak (INE) berriki ezagutzera eman duen inkesta baten arabera, 25 eta 29 urte bitarteko gazteen erdia baino gehiagok (% 54,1) bere gurasoen etxean bizitzen jarraitzen du. Espainiako Gazteriaren Kontseiluak gogor kritikatu du gobernuak aurkeztu dituen aurrekontuen proiektuan aurreikusten den gazteentzako soldata-osagarria. Gure artean, berriz, Gaindegiak egindako txosten baten arabera, gutxi dira atzerrira joan eta Euskal Herrira bueltatu diren gazteak.

26

GAZTEBERRI #124| 2017 Apirila


GAZTEBERRI #124| 2017 Apirila

27


E

spainian gazte izatea ez da gauza erraza. Azken hilabeteetan egoera ekonomikoak hobera egin duela dirudien arren, gazteriaren egoeraren inguruan berriki egin diren zenbait ikerketak kezkarako datuak ematen dituzte. Pasa den urtearen amaieran jasotako datuen arabera, adibidez, 25 urtetik beherako gazteen langabezia-tasa % 46,5ekoa izan zen Espainian, hots, Europako herrialdeetan den altuenetako bat. Lan merkatuan barneratzea lortu duten gazteen egoera, hobea izanda, ez da txalotzekoa. Gazteria esparruan lan egiten duten erakunde gehienek salatu dutenez, kasu gehienetan, prekarietatea nagusi da gazteek betetzen dituzten lanpostuetan. Unión Sindical Obrerak (USO) bere ‘Juventud 2016’ txostenean azaltzen duen moduan, hiru lirateke gazteen emantzipazioa eta amatasuna/aitatasuna atzeratzen dituzten faktore nagusienak: migrazio joerak, lan-baldintza prekarioak eta langabezia-tasa altuak. Estatistikaren Institutu Nazionalak (INE) ezagutzera eman dituen datuen arabera, pasa den urtean, bere gurasoen etxean bizi ziren 25 eta 29 urte bitarteko gazteen kopurua % 54,1ekoa zen, hots, 2015ean baino % 3 gehiago. Adin tartea 34 urtetaraino zabalduko bagenu, emantzipatu gabe dauden gazteen kopurua % 30 baino altuagoa izango litzateke. Espainiako Emantzipazioaren Behategiaren arabera, pasa den urtearen lehenengo sei hilabeteetan 16 eta 29 urte bitarteko 6,5 milioi

28

GAZTEEN MIGRAZIO FLUXUA, HEGO EUSKAL HERRIA (kopuru gordinak) 25000 20000 15000 10000 5000 0 -5000 -10000

2008

2009

2010

2011

2012

2013

2014

2015

2016

ETORKINAK EMIGRAZIOA SALDOA

ITURRIA: Gaindegia ATZERRIRA JOATEN DIREN EUSKAL GAZTEAK EZ DIRA BUELTATZEN GAINDEGIAREN ARABERA. Krisia dela eta gazte askoren kontratazioak eten edo atzeratu egin dira. Horren aurrean, gazte askoren aukera atzerrira joatea izan da, bereziki, ondo trebatuta dauden gazteentzat. Gaindegiak ezagutzera eman dituen datuen arabera, behar ekonomiko eta profesionala dela eta atzerrira joan diren gazte horietatik gutxi dira bueltatu direnak.

GAZTEBERRI #124| 2017 Apirila


gazteetatik % 19,7 besterik ez ziren bere gurasoen etxetik at bizitzen; 5,2 milioi gazte inguru, beraz, bere gurasoekin bizitzen jarraitzen zuten. Zenbat eta gazteago, gainera, orduan eta datu kaxkarragoak; 16 eta 24 urte bitarteko gazteen % 6,2 besterik ez da emantzipatu dena. CANAE (Confederación Estatal de Asociaciones de Estudiantes) elkarteko presidente Carles Lópezek El Mundo egunkariari azaldu dion moduan: “Gazteek pobrezia-tasa altuena dute, batez ere, Gazte Bermearen sistemak izan duen porrotaren ondorioz”. Europako Kontuen Auzitegiak berak anomaliatzat jo du Espainiako Gazte Bermea sistema, programa horretan parte hartu duten gazteen erdia baino gehiago langabezia egoerara bueltatu direlako. Espainiako Gazteriaren Kontseilua (CJE) ere oso kritiko azaldu da sistema horrekin. Izan ere, Espainiako Gobernuak aurkeztu berri dituen aurtengo aurrekontuetarako proiektuan gazteentzako 500 milioi eurotako soldata-osagarria aurreikusten da. Aipatu erakundearen ustez, horrelako neurriek gazteek pairatzen duten prekarietatea zabaltzen laguntzen dute eta gazteak baino, gazteak soldata duin baten azpitik kontratatuta dituzten enpresak laguntzen ditu. Gobernuak azaldu duenez, soldata-osagarri horretarako 500 milioi euroak Gazte Bermea programatik hartuko lirateke. CJEren ustez horrek sistema horren izaera indargabetuko luke, printzipioz, diru hori enplegurako politika aktiboak sustatzeko erabili behar baita. Kontuan izan behar da Gazte Bermea programaren

GAZTEBERRI #124| 2017 Apirila

29


Estatistika Institutu Nazionalaren (INE) arabera, estatuko gazteen % 38,2 pobrezia atalasearen azpitik bizi da. Egoera horretan bizi diren gazteek gizarteratzeko arazoak izaten dituzte eta horrek, aldi berean, estremismoak sortzeko aukera sustatzen du.

barruan, 2014-2020 aldirako Europak Espainiari esleitu dion diru-kopurua ia 1.900 milioi eurotakoa dela. Montoro ministroaren asmoa aurrera eramaten bada 1.500 milioi inguru gazteen soldatak osatzeko erabiliko lirateke. Beraz, alde batetik, lan merkatuan sartzeko zailtasun handiak ditugu eta, bestetik, bertan sartzea lortzen dutenak nahikoa baldintza prekarioetan egiten ohi dute eta, hainbat kasutan, gain-kualifikazioa ematen da. Horrek guztiak gazteriaren baldintza sozialetan eragiten du. Estatistikaren Institutu Nazionalaren ‘Bizibaldintzak’ txostenaren arabera Estatuko gazteen % 38,2 pobrezia-

30

atalasearen azpitik bizi da (biztanleria osoarena baino hamar puntu gehiago). Atalase hori kalkulatzeko hiru dira erabiltzen diren alderdi nagusiak: herrialdean den batez besteko errentaren % 60 baino gutxiago irabaztea (8.000 euro Espainiaren kasuan), bederatzi kontzeptu material jasotzen dituen zerrenda batetik lau baino gehiago ez izatea eta % 20 intentsitatea baino baxuagoa duen etxebizitza batean bizitzea. Txostenak azpimarratzen duenez, lanean diren hainbat gazte aipatu pobrezia-atalasearen azpitik aurkitzen dira. Adituen ustez, horrelako testuinguru batean gazteen artean estremismoak sortzeko aukerak biderka daitezke, bereziki, ideologia eskuindarreko

populismoak Europako beste zenbait herrialdetan agerian geratzen ari den moduan. UNEDeko Soziologia katedradun José Felix Tezanosek azaltzen duenez, egun gazteek pairatzen duten egoera dela eta askok behar bezala gizarteratzeko arazoak izaten dituzte. Tezanosek ‘La Cuestión Juvenil. ¿Una generación sin futuro?’ liburuan jasotzen duenez, gazte gehienek bigarren mailako hiritartzat jotzen dute euren burua. Liburu berean, Tezanosek baldintza ekonomikoak direla eta gero eta familia gutxiago eratzen direla azpimarratzen du. Horrek eragin zuzena du jaiotze-tasetan eta, ondorioz, epe ertainean pentsiokin arazo larriak izan daitezkeela iragartzen du.

GAZTEBERRI #124| 2017 Apirila


GAZTEBERRI #124| 2017 Apirila

31


Sexua Sexu-harremanak inoiz baino errazago Gero eta gehiago dira bakarrik horrelako harremanen bila dauden pertsonak ezagutzeko aukera ematen duten aplikazioak Lehenengoa homosexualek erabiltzen zuten Grindr izan zen eta, jarraian, pertsona heterosexualentzako Tinder azaldu zen. Gaur egun, horrelako ehunka aplikazio daude, baina, guztiek funtzio bera dute: sexu-harremanak erraztea. Estatistikaren Institutu Nazionalaren arabera Estatuko ezkongabeen erdiak, gutxi gora behera, horrelako aplikazioren batean eman du izena. Lucía Martín kazetariak sexu kontsumo ohitura berri hori aztertu du “Hola, ¿sexo?” liburuan. Martínek azaltzen duenez joera berri baten hastapenetan gaude: sexu-harreman konpultsiboena, hain zuzen ere. Garrantzitsuena harremanak izatea da, baina, berdin dio norekin. Horrek, nolabaiteko menpekotasuna sortzen du; izan ere, aplikazio horiek hainbat lagun jartzen dituzte eskura eta, guztiek, printzipioz, asmo berberarekin: larrua jotzea. Aplikazio horietara jotzen dutenek, beraz, garbi izan behar dute bertan, seguruenik, ez dutela bere bizitzako amodioa aurkituko.

32

Espainia da munduan porno gehien kontsumitzen duen 13. estatua

Sakelako telefonoaren bidez egiten den kontsumoa jaitsi da

Zentzu horretan, sare sozialek sexuaren mundua goitik behera aldatu dutela azpimarratzen dute hainbat adituk. Horiei esker, guk bilatzen dugun hori ere bilatzen duten pertsonak aurki ditzakegu klik bat eginez. Baina, kontuz! azaltzen diren bezain erraz desager daitezke. Fenomeno hori ‘ghosting’ izenarekin ezagutzen da: sareen bidez ezagutu duzun pertsona hori arrastorik utzi gabe desager daiteke.

GAZTEBERRI #124| 2017 Apirila


KONTAKETA EROTIKOEN LEHIAKETAREN LEHEN EDIZIOA GURENDUZEN ESKUTIK

Nacho Vidal, Mia Khalifa eta Lisa Ann dira bilaketa gehien dituzten aktoreak

Hainbat adituen ustez sare sozialek sexuaren mundua goitik behera aldatu dute. Klik bakar baten atzean gure helburu bera duten milaka pertsona aurkitzen dira.

GAZTEBERRI #124| 2017 Apirila

Gurenduz Psikologia eta Sexologia Zentroak euskal kontaketa erotikoen lehen edizioa jarri du abian. Bertan, Euskal Herriko 16 urtetik gorako edozein pertsonak har dezake parte. Lanak aurkezteko epea apirilaren 3an hasi zen eta maiatzaren 31ra arte zabalik izango da. Lehiaketaren leloak argi azaltzen duen moduan, aurkezten diren lanek kutsu erotikoa izan behar dute eta gaia euskal erotika denez, istorioak Euskal Herrian garatu beharko dira. Horregatik, kontaketetan argi zehaztu beharko da pasartea zein herritan ematen den. Lanak e-mail bidez aurkeztu beharko dira (relatosgurenduz@ gmail.com helbidean gaztelaniazko kontaketen kasuan eta gurenduzkontaketak @gmail.com euskarazko kontaketen kasuan). Lehiaketaren inguruko argibide guztiak gurenduz. com web gunean aurki daitezke.

SEXUAREN TXOKOA

Terminoak argitzen (I) HazteOir erakundearen autobusa dela eta polemika handia sortu da. Eztabaida horrek sexuaren inguruan diren hainbat terminoen inguruan den nahaste-borrastea utzi du agerian. Zer da generoa? Eta zer da identitate sexuala? Gauza bera al dira generoa eta sexua? Oro har, gizartean, terminologia desberdinak nahasten dira. Terminologia horien erabilera okerrak hainbat gaizki ulertze sor ditzake. Errepasa ditzagun, beraz, horietako batzuen esanahia. z Sexua: Hitz hori, pertsonaren ezaugarri kimikoak, genetikoak, biologikoak eta kromosomikoak izendatzeko erabiltzen da. Gure gizartean bi bereizten ohi ditugu, gizona (XY) eta emakumea (XX). Gaur egun, zalantzan jarri da sexu biologikoaren kontzeptua. Azken finean kontzeptu horrek eraikuntza sozial bati erantzuten dio (ez da zerbait biologikoa). Pertsonak intersexualak horren adibide lirateke. z Sexualitatea: Kontzeptu horrek desiren inguruan eta atsegin dugunari buruz egiten dugun elaborazio kultural bati erantzuten dio. Horrek guztiak barne hartzen ditu sentimenduak, pentsamenduak eta sexuari lotutako jarrerak. Sexualitateak, pertsonaren garapenean eta gizartean garatuko duen papera zehaztuko du. z Generoa: Ikasitako ezaugarri sozialak, kulturalak eta psikologikoak. Ikaskuntza soziokulturalaren eraginez batek ikasten du zer suposatzen den emakume eta gizonezkoa izatea. z Estereotipoak eta genero rolak: Rolak eta estereotipoak, ekintzak, arauak, itxaropenak eta pertsona batek gizarte batean nola jokatu eta sentitu behar duen zehazten dio daukan sexuaren arabera.

LOHIZUNE LOROĂ‘O Mi PsicĂłlogo Getxo 33


Teknologia berriak SPOTIFY PREMIUM PREZIO ERDIAN IKASLEENTZAT Ikaslea bazara eta musika gustuko baduzu, hona hemen albiste on bat zuretzat: Spotifyk, hilean 4,99 euroren truke, iragarkirik gabe musika streaming bidez entzuteko eta abestiak deskargatzeko aukera emango dizu. Ohiko Premium zerbitzuak, beraz, %50eko deskontua izango du ikasleentzat. Eskaintza hori jada eskura zuten EE.BB, Erresuma Batua eta Alemaniako gazteek baina hil honetan bertan beste 33 herrialdetara zabaldu da.

ADIDASEK 3D INPRIMAGAILUEKIN EGINDAKO ZAPATILAK SALDUKO DITU Adidasek datorren urtean 3D inprimagailuekin ekoiztutako 100.000 zapatila saldu nahi dituela iragarri du. Hainbat hilabetez 3D inprimagailu bidezko ekoizpen prozesua garatzen izan ondoren Adidasek teknologia hori erabiliz zapatilak masiboki fabrikatzeko gai dela azaldu du. Aipatu teknologia hori Google eta General Electric konpainiekin batera garatu du eta zapatila bakoitza 20 minututan fabrikatu ahal izango dituzte.

34

Gure garuna ordenagailu batera konektatuta? Tesla konpainiak ordenagailuak eta gizakion garunak konektatzeko modua aztertuko duen enpresa sortu du Kotxe elektrikoak, joan-itzuliko bidaiak egin ditzaketen koheteak, iraupen handiko bateriak eta beste hainbat asmakizun egin ondoren, Elon Muskek zuzentzen duen Tesla enpresa neuroteknologiaren alorrean hasiko da lanean. Horretarako, Neurolink izeneko enpresa sortu dute eta horren xede nagusia ez da nolanahikoa. Izan ere, Neurolinkek gizakion garunak eta ordenagailuak konektatzeko aukera eman dezaketen sistema kognitiboak garatu nahi ditu. The Wall Street Journal egunkariak aurreratu duenez, lehen

pauso batean garunean elektrodo batzuk ezarri nahi dira. Horiei esker pentsamenduak eta oroitzapenak ordenagailu batera jaisteko aukera izango litzateke. Gazteberriren aurreko zenbakian azaldu genuen bezala Elon Musk sarritan Adimen Artifizialaren arriskuen beldur azaldu da. Bere ustez, gizakion bizi iraupenerako ezinbestekoa izango da makinekin fusionatzea. Horrela egiten ez bada, etorkizunean makinak gizakiak baino adimentsuagoak izango direla ohartarazi du Muskek.

GAZTEBERRI #124| 2017 Apirila


Stop irudi intimoei Facebooken Gero eta gehiago omen dira baimenik gabe Facebooken partekatzen diren irudi intimoak. Praktika horrekin amaitzeko Facebookek neurri zorrotzak hartuko ditu. Besteak beste, Facebookek irudiak salatzeko botoia ezarriko du. Salaketa aztertu ondoren sare sozialeko arauak urratu direla ikusten bada kontuak ere ezabatuko direla iragarri dute. Antzeko neurriak hartuko dira Messenger eta Instagramen. Zenbait herrialdetan biktimak umiliatzeko horrelako irudiak partekatzeko ohitura handia omen dago. EE.BBetan egin den ikerketa baten arabera, biktima horiek arazo handiak izaten dituzte euren bizitza berregiteko.

Aldaketa asko gehien saldu diren bideojokoen sailkapenean Azken hilabeteetan gehien saldu diren bideo-jokoen sailkapenean izenburu berberak errepikatu diren arren, martxoan aipatu sailkapen horretan aldaketa ugari izan lehen postuetan. Horrela, lehen postua Nintendo Switch plataforma berrirako ‘The Legend of Zelda: Breath of the Wild’ jokoak eskuratu du. Bigarrenean, berriz, bere lehiakiderik zuzenena kokatu da: ‘Horizon Zero Dawn’.

Breath of the Wild Nintendo Switch

Horizon Zero Dawn PS4

Ghost Recon Wildlands PS4

SCORPIO, MICROSOFTEN BIDEO-KONTSOLA BERRIA Inoiz ekoitzi den bideo-kontsolarik ahaltsuena. Horrela aurkeztu du Microsoftek urte honen azken hiruhilekoan merkaturatuko den Scorpio kontsola. Baina, momentuz, Scorpio XBox kontsolaren eguneraketa besterik ez da izango, hori bai, oso potentzia handiarekin (Jatorrizko XBox baino 5 aldiz gehiago). Horrela, orain arte XBox plataforman erabili diren jokoak erabiliko dira Scorpion jolasteko. Ez dira joko berriak ekoitziko plataforma berrirako. Iragarri diren berrikuntzen artean 4K bereizmenarekin jolasteko aukera izan daiteke azpimarragarrienetako bat.

APPLE ETA INGURUMENA

Apple-k ingurumenaren aldeko apustua egingo duela iragarri du. Hemendik aurrera Applek bere produktu guztiak baliabide berriztagarriekin eta berziklatutako materialekin ekoiztuko ditu. MICROSOFT WORD EZ DA SEGURUA

McAffe konpainiak ezagutzera eman duenez segurtasun arazo larria aurkitu dute Microsoft Word programaren bertsio guztietan. Arazoak larriagoak omen dira Windows 10 sistema eragilea duten ordenagailuetan.


MAIALEN OLABE Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Presidentea

Boluntariotzaren eta boluntarioek egindako lanaren benetako aitorpenaren unea da Alicia Susok eta Imanol Zuberok 2014an argitaratutako ‘Boluntariotza eta partaidetza soziala: kontzeptuen mugak’ ondorio-txostenean dioten bezala, “ekintza boluntarioa beti mugitu izan da oso zabala eta lausoa den eremu teoriko eta praktikoan, eta hainbat dimentsiok gurutzatzen dute”. Are gehiago, gaur egun, ez dago definizio zehatz bat boluntariotza zer den azaltzen duena. Ez, behinik behin, bateraturik edo onarturik. Honek gaia jorratzea zailtzen du. Zer uler daiteke boluntariotza bezala? Zer egin behar da boluntariotzat hartua izateko? Zein da gutxieneko konpromiso-maila? Horrelakoek eta antzekoek sortzen dute eztabaida. Ez dut emango nik konponbiderik lerro hauetan. Definizioaz gain, boluntariotzaren inguruan beste hainbat gauza baitaude esateko. Argiena, boluntario lanetan dabiltzanen aitorpena. Egunero besteen mesedetan egiten dutenaren benetako aintzatespena. Urtean behin ospatzen diren egunekin gertatzen den moduan, abenduaren 5a gerturatu ahala, boluntariotzaren gaia gizarteratzen da. Bat-bateko interesa pizten da. Erreportajeak hedabideetan aurreko eta ondorengo asteetan, kanpaina puntualak, administrazioen adierazpenak, etab. Izan ere, orduan da Boluntarioen Nazioarteko Eguna. Egiten den aitorpena oso beharrezkoa da, baita egiten jarraitzea ere. Hori ezin da zalantzan jarri. Zer falta da orduan? Egindako lana balorean jartzea, erakunde eta boluntario gazteek urtean zehar duten konpromisoaz kontziente izatea, gure auzo eta herrietan burubelarri lanean ari direnen jarduna gizarteratzea. 2016. urte amaieran Bizkaiko Foru Aldundiak eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak abiatutako #IzanZuAldaketa kanpaina bide horretatik zihoan. Astialdi Foroak aspalditik egindako eskaerei erantzunda, gazteek gizarte- erakundeetan egiten duten boluntario-lana balioetsi nahi izan zen. Krisi garaian nini kontzeptua asko zabaldu zen, hedabideetan ia egunero erreportajeak azaltzen ziren gaia landuz edo berau jorratzen zuten

36

ikerketako datuak emanez. Poliki-poliki gazteon ehuneko handi batek ezer egiten ez zuela zabaldu zen: ez ikasi, ez lanik egin, ez parte hartu ez ezer. Kasu batzuetatik orokortuz bolo-bolo zabaldu zen. Baina hori ez da horrela. 2015ean Gazteen Euskal Behatokiak eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) egindako ‘Gazteak eta parte-hartze soziala Euskadin’ ikerketaren arabera Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen %23,6k boluntario lanak egiten zituen, horietatik %17,3k modu egonkorrean, gainera. Nabaria da parte-hartzeko moduak aldatu direla. Ohiko ekintza kolektiboko forma klasikoak badiraute, baina teknologia berriek ahalbidetutako ekintza forma berriak agertu dira. Bien arteko nahasketan dabil egungo gazte boluntarioa, hezkuntza-aisialdian, kirol eta kultura eremuko jarduera herrikoietan, giza eskubideen lankidetzan, osasun arloan, asistentzia eremuan edo ingurumenaren zaintze eta bermean, besteak beste. Azpimarratzeko modukoa da egungo gizartean laguntzeko asmoa eta gogoa izatea. #IzanZuAldaketa kanpainak zioen bezala bakoitzak egin dezakeen gutxi hori asko delako eta egoera aldatzeko balio duelako, boluntario-lana eginda asko irabazten delako (lagunak, gaitasun sozialak, esperientzia edo segurtasuna), eta, batez ere, bakoitzaren errealitatera egokitutako proiektuak daudelako. Egun puntualetan, aste bukaeretan, oporraldietan, udaran ala egunerokoan. Bakoitzaren egoera pertsonal eta inguruabarrak aintzat hartuta, bakoitzak ahal duen neurrian eta moduan lagunduz. Horixe da boluntario bezala ibili den edonork esango lizukeena eta, nire ustetan, balioan jarri behar dena. Ez egiten duenak nahi duelako —pausua ematen duenak ez du etorriko diren txalo edo dominengatik egiten—, gizarte bezala horrelako lanek aitorpena merezi dutelako baizik. Esan bezala, ez egun puntualetako aintzatespen edo esker onarekin, baizik eta boluntarioek egiten duten lanari ikusgarritasuna emanez eta benetako aitorpen bat eginez.

GAZTEBERRI #124| 2017 Apirila


GAZTEBERRI #124| 2017 Apirila

37


Euskal gazteek immigranteekiko gero eta jarrera hobea dute Gure artean immigrante gehiegi daudela uste duten gazteen kopuruak behera egin du azken lau urteetan Pasa den martxoaren 21ean Arraza oinarri duen Diskriminazioa Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna ospatu zen. Hori dela eta, Gazteen Euskal Behatokiak immigrazioaren inguruan euskal gazteek duten iritziaren berri eman du. Oro har, euskal gazteek gai honekiko duela lau urte baino jarrera hobea dutela azpimarra daiteke. Horrela, gaur egun gure gizartean etorkin gehiegi daudela uste duten gazteen kopurua % 29,4 da 18 urtetik gorako biztanleriarena (% 36,0) baino txikiagoa. Bestalde, 15 eta 29 urte bitarteko gazteen ia % 40k dioenez, immigranteei ahal den neurrian sarrera erraztu beharko litzaieke, batez ere, lan kontratua duten horiei. Kontrako aldean, gazteen % 5,2k sarrera debekatu behar zaiela uste du.

hezkuntza, hizkuntza politika eta kultura saila Gazteria Zuzendaritza

38

EUSKADIN ATZERRITAR GEHIEGI DAUDELA ETA ATZERRIKO ETORKINEN SARRERA DEBEKATU BEHAKO LITZATEKEELA USTE DUTEN 15 ETA 29 URTE BITARTEKO GAZTEEN EHUNEKOEN BILAKAERA

50

44,6 37,9

40 30

24,4

20 10 0

9,8

4,2

6,3

2004

2008

5,2

2012

2016

Euskadin atzerritar gehiegi daudela uste duten gazteak Atzerriko etorkinen sarrera debekatzearen alde dauden gazteak

ITURRIA: GAZTEEN EUSKAL BEHATOKIA

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA Dirección de Juventud

GAZTEBERRI #124| 2017 Apirila


Araba Eusko Gazteen Informazio eta Dokumentazio Zentro Koordinatzailea.

Durangoko Gazte Informazio Bulegoa. Pinondo Plaza, 1 48200 Durango • 94 6030030 • informazioa@durango-udala.net Erandioko Gazte Informazioa Bulegoa.

Donostia kalea, 1 01010 Gasteiz. • 945 019539 • www.gazteinformazioa. eus •gazteinformazioa@euskadi.eus • gazteinfoeuskadi@gmail.com

Irailaren 23 enparantza 48950 Erandio • 94 6025891 • gazteinfo@erandioko-udala.net

Arabako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa.

Lobiano Kultur Gunea. Goienkale, 10 48260 Ermua • 943 708700 • oij-gib@udalermua. net

Jesusen Zerbitzariak, 5, behea. • 01001 Gasteiz • 945 181700 • www.alava.net/ifj • www.gazteinformazioa.net • www.facebook/ infogaztea.araba • informazioa@ifj.alava.net Gasteizko Udala. Gazte Informazioko Udal Bulegoa. Espainia plaza behea. 01001 Gasteiz • 945 161330 • www.vitoria-gasteiz.org/ omij • www.vitoria-gasteiz.org/gazteria • coordinaomij@vitoria-gasteiz.org

Ermuako Gazte Informazio Bulegoa.

Mugarri Gazte Informazio Gunea. Mugarri Gazte Etxea. Elizarako Sarbidearen Kalea, 2 48450 Etxebarri • 94 4261861 • www.mugarri.net • mugarri@mugarri.net, mugarri.gazte@gmail.com Galdameseko Gazte Informazio Gunea. San Pedro, 6 48191 Galdames • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gernika-Lumoko Gazte Informazio Bulegoa.

Arabako Campuseko Gazteentzako Informaziorako Gunea.

Foru Plaza, nº 2 48300 Gernika-Lumo • 94 6270215 • gazteger@sarenet.es

Apraiztarrak 1- Unibertsitate-Pabiloia • 01006 Gasteiz • 945 014336 • www.ehu. eus • www.gazteinformazioa.net • oij-ar@ ehu.eus

Getxoko Gazte Informazio Bulegoa.

Bizkaia

Gordexolako Gazte Informazio Gunea.

Bizkaiko Gazteriaren Informaziorako Lurralde-Zentrua.

Tangora Etxea. Algortako Etorbidea, 98 48991 Getxo • 944 660 353 • gaztebulegoa@ getxo.net Molinar Plaza, 11 48192 Gordexola • 638 050 762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Gorlizko Gazte Informazio Gunea.

Rekalde Zumarkalea, 30 - 1. • 48009 Bilbao • 94 4068000 • www.gaztebizz.eus • gaztebizz@bizkaia.net

Krutzeta, 5 48630 Gorliz • 94 6774000 • gazteria@gorliz.net

Abanto -Zierbenako Gazte Informazio Bulegoa.Bizkaia Plaza, 3 (Atzealdea) • 48500 Abanto-Zierbena • 94 6363769 • gazteria@ abanto-zierbena.org

Enkarterri, 2 48840 Güeñes • 94 6690877• www.gugaz.org • info@gugaz.org

Zornotzako Gazte Informazio Bulegoa. Zelaieta Parkea, z/g. • 48340 AmorebietaEtxano • 94 6300649/50 • www. ametxgazteria.net • gazteinfo@ametx.net Arrigorriagako Gazte Informazio Bulegoa. Gaztegune. Ugertza bidea, 1. • 48480 Arrigorriaga • 94 6001876 • www. arrigorriaga.eus • gaztegunea@arrigorriaga. eus Artzentaleseko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Aguirre, 53 • 48870 Artzentales • 638 050762 • gazteplana@enkarterrialde.org Gaztezer Balmasedako Gazte Informazio Gunea. Pio Bermejillo, 19 • 48800 Balmaseda • 94 6800240 • http://balmaz.org/ • info@ balmaz.org Barakaldoko Gazte Informazio Zentrua. San Juan, 17. • 48901 Barakaldo • 94 4789596 / 94 4789599 •www.gaztebulegoa. net • gaztebulegoa@barakaldo.org Zirtzart Gazte Informazioko Udal-Bulegoa. Basozelai, 11. • 48970 Basauri • 94 4666430 • http://www.facebook.com/zirtzartbasauri • zirtzart@basauri.net Bermeoko Gazte Informazio Bulegoa. Gizarte-Kultura Etxea Irakaskintza, 14-16. • 48370 Bermeo • 94 6179158 •www.giz. bermeo.org • giz@bermeo.org EDEko Gazte Informazio Bulegoa. Simón Bolívar, 8 B –behea 48010 Bilbao • 94 4029090 • www.fundacionede.org • gazteinformazioa@fundacionede.org Txorierriko Gazte Informazio Bulegoa. Txorierri etorbidea, 9, behea 48160 Derio • 688 629965 • www.txorierrikogazteak.com • oij@e-txorierri.com

Gueñeseko Gazte Informazio Gunea.

Arratiako Gazte Informazio Bulegoa. Igorreko Kultur Etxea. Elexalde, 8 48140 Igorre • 639 018133 • gib-arratia@ gorbeialdea.com Karrantzako Gazte Informazio Gunea. Concha Enparantza, 1 48895 Karrantza • 638 050762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Lanestosako Gazte Informazio Gunea. Manuela Sainz de Rozas, 1 48895 Lanestosa • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde. org

• gazteinfo.plentzia@bizkaia.org Gazte Informazio Zentroa. Santa Clara Kultura Zentroa. Martín Fernández Villarán, z/g 48920 Portugalete • 94 4729313 • www.juventudportugalete.org • juventud@portugalete.org • gaztegela@ gmail.com Portugaleteko Gazte Informazio Gunea Gazte Gela. Zubeldia Maisua, z/g 48920 Portugalete • 94 4616638 • www.juventudportugalete.org • aulajoven@portugalete.org Gaztebox Santurtziko Gazte Informazio Bulegoa. Santurtzi Parkea, z/g 48980 Santurtzi • 94 4836110 • gib-oij@santurtzi.net Sopelanako Gazte Bulegoa. Kurtzio Kultur Etxea, Mendieta, 11 48600 Sopelana • 94 4065505 • www. sopelanagaztea.blogspot.com • www. sopelana.net • oij@sopelana.net Turtziozko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Agirre, 61 48880 Turtzioz • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gazte Info Gazte Informazio Bulegoa.

Koldo Mitxelena Kulturunea. Urdaneta kalea, 9 • 20006 Donostia • 900 110 111 • www. gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa.net Donostiako Gazte Informazio Zerbitzua Online eta Hitzordu bidez. Goikoa jauregia. Mari kalea, 1. • 20003 Donostia • 943 481435 • www. donostiagaztea.org/gazteinfo • gazteinfo@ donostia.eus Eibarko Gazte Informazio Bulegoa. Portalea Kultur Etxea, Bista Eder 10. • 20600 Eibar • 943 708435 • infojuven.ei@eibar.net Elgoibarreko Gazte Informazio Bulegoa. Gabriel Kurutzelaegi,10. • 20870 Elgoibar • 943 531319 • www. elgoibarkogazteinformazioa.info • gazteinformazioa@elgoibar.net Errenteriako Gazte Informazio Bulegoa. Merkatuzar. Pablo Iglesias, 3.• 20100 Errenteria • 943 449640 • www. gaztebulegoa.errenteria.net •gazteria@ errenteria.net Hernaniko Gazte Informazio Bulegoa.

Udiarraga, 39 48490 Ugao-Miraballes • 94 6322014 • gazteinfo.ugao@ortzadar.es

Hernaniko Udal Kiroldegia, Elkano z/g.• 20120 Hernani • 943 552185 • www.hernani. net • kirola@hernani.net

Urduñako Gazte Informazio Gunea.

Hondarribiako Gazte Informazio Bulegoa.

Kultur Etxea. Andra Mari, z/g 48460 Urduña • 945 384884 • xarteaga@urduna.com

Javier Ugarte 6. • 20280 Hondarribia • 943 644752 • gip@hondarribia.org

Sestaoko Gazte Informazio Zentroa.

Irungo Gazte Informazio Bulegoa.

La Iberia, z/g 48910 Sestao • 94 4956127 • cijsestao@infonegocio.com Zallako Gazte Informazio Bulegoa. Madres Irlandesas, 4 48860 Zalla • 94 6391396 • www.ibilimunduan.com • oij@ zalla.org • infogazte@zalla.org

Foruen Karrika, 2 behea. • 20302 Irun • 943 505440 / 943 505444 • www.irun.org/igazte • infojuvenil@irun.org

Gipuzkoa

Lasarte-Oriako Gazte Informazio Bulegoa. Lasarte-Oriako Gaztelekua. Jaizkibel Plaza, 14.• 20160 Lasarte-Oria • 943 376181 • www.lasarte-oria.org • gaztelekua@ lasarteoriasarean.eu

Andoaingo Gazte Informazio Bulegoa.

Legazpiko Gazte Informazio Bulegoa.

Ambrosia Olabide Egoitza. Pio Baroja, 1. • 20140 Andoain • 943 593911 • www. gaztelokala.com • gibandoain@gaztelokala. com

Kultur Etxea, Latxartegi, 3. • 20230 Legazpi • 943 737203 • www.gipuzkoangazte.info/ legazpi • gazteria@legazpi.eus

Arrasateko Gazte Informazio Bulegoa.

Oñatiko Gazte Informazio Puntua.

Aterpe Leioa Gazte Informazio Zentroa. Aldapabarrena, 2 48940 Leioa • 94 4055850 • gazte@leioa.net

Garibai Etxea. Biteri etorbidea, 3. • 20500 Arrasate • 943 252065 • www.gaztebulegoa. com • gaztebulegoa@arrasate.eus

Foruen Enparantza, 4. • 20560 Oñati • 943 718257 • www.oinati.org • gazteinformazioa@oinati.net

Lekeitioko Gazte Informazio Bulegoa.

Astigarragako Gazte Informazio Puntua.

Ordiziako Gazte Informazio Puntua.

Eliz Atea, 12 48280 Lekeitio • 94 6243591 • gazte-bulegoa@lekeitio.com

Tomas Alba, 13. • 20115 Astigarraga • 616 599334 • www.astigarraga.net • www. astigarraga.net • gazteinfor@astigarraga.net

Barrena Jauregia Kultur Etxea, 2 - 3 • 20240 Ordizia • 943 805634 • www. gipuzkoangazte.info/ordizia • gazteria@ ordizia.eus

Mañariko Gazte Informazio Gunea. Herriko plaza, z/g 48212 Mañaria • 94 6818998 • kultura.manaria@bizkaia.org Mungiako Gazte Informazio Bulegoa. Arana Goiri´tar Sabin, 13 48100 Mungia • 94 6553353 • mungia.gib-oij@astiune.com

Azkoitiako Gazte Informazio Bulegoa. Aita Madinabeitia plaza z/g • 20720 Azkoitia • 943 026027 • www.artxamendi.net • gib@ euskalnet.net Azpeitiako Gazte Informazio Bulegoa.

Muskizko Gaztegune.

Plaza Txikia z/g • 20730 Azpeitia • 943 157160 • www.azpeitia.net • gib@azpeitia.net

Meatzari Plaza, 2 48550 Muskiz • 94 6708037 • www.muskizkogaztegunea. blogspot.com • gaztebulegoa@muskiz.com

Gipuzkoako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa.

Busturialdeko Gazte Bulegoa. Zubietaerrota Eraikina, Kurtzero auzoa 48392 Muxika • 670 509752 • www.busturialdekogazteplana.com • gaztebulegoa@busturialdekogazteplana.com

Gaztegunea. Anoeta, 28 • 20014 Donostia-San Sebastián • 900 110111 / 943 472617 • www. gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa.net Gipuzkoako Campuseko Gazte Informazio Bulegoa.

Zubieta, 16 48410 Orozko • 94 6339945 • infoinduma@yahoo.es

Ignacio M. Barriola eraikina. Elhuyar enparantza, z/g 20018 Donostia • 943 018135 / 943 018138 • svrgazte@sv.ehu.es. svrbegaz@sv.ehu.es

Plentziako Gazte Informazio Gunea. Goenkale, 25n 48620 Plentzia • 94 6770989

Koldo Mitxelena kulturunea. Infoteka. Gazte Informazio Gunea.

Induma Informazio Bulegoa.

GAZTEBERRI #124| 2017 Apirila

Tolosako Gazte Informazio Bulegoa. Antonio Maria Labaien Kultur Etxea, Triángulo 1.• 20400 Tolosa • 943 670383 • gazteria@tolosakoudala.net Urnietako Gazte Informazio Bulegoa. Idiazabal 13 20130 Urnieta • 943 333973 • www.urnieta.eus • gazteinformazioa@ urnieta.eus Villabonako Gazte Informazio Bulegoa. Katea Etxea. Kale Nagusia, 79. • 20150 Villabona • 943 694787 • www.kateaetxea. net/gazte-informazioa • gazteria@villabona. net Zarautzeko Gazte Informazio Bulegoa. Zinema Pilotalekua. Zigordia Kalea, 34. • 20800 Zarautz • 943 005122 • www. zarautzgazte.net • gazteinformazioa@ zarautz.org

39


Nafarroak hizkuntza-politika protokoloa sinatu du Balearrak, Euskadi, Galizia eta Kataluniarekin 2017. urteko martxoaren 16an Eusko Jaurlaritzak, Kataluniako Generalitatek, Galiziako Xuntak eta Balearretako Governek hizkuntza-politikari dagokion protokoloa sinatu zuten. Oraingoan, Nafarroako Gobernuak bat egingo du protokolo horrekin eta, horren arabera, baimena emango zaio Euskarabidea-Euskararen Nafarroako Institutuko zuzendarikudeatzaileari protokoloa sinatzeko. Nafarroako Gobernuaren asmoa ez da berria. Izan ere, pasa den urtean hainbat erkidegotako hizkuntza-politiken arduradunek Valentzian egin zuten topaketan jada Nafarroak aipatu protokoloarekin bat egiteko asmoa azaldu zuen. Protokoloaren Jarraipen Batzordeko kideek, dagozkien gobernuen ordezkari gisa, aho batez onartu zuten Nafarroako Gobernuaren atxikitzeeskabidea. Atxikitzeko protokolo hori sinatzen denetik 2017ko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean, eta tazituki luzatuko da urtez urte. Protokoloa sinatzen duten aldeek hizkuntza-politiken arloan elkarrekiko lankidetza garatzeko esparru orokor bat eta metodologia bat finkatzeko nahia adierazten dute. Horrela, komunikazioaren arloan, erakunde sinatzaileek elkartrukatu egingo

40

Š Irekia

Nafarroako Gobernuak jada pasa den urtean azaldu zuen duela hamar urte aipatu beste Autonomia Erkidegoek sinatu zuten protokoloarekin bat egiteko asmoa

dute bilakaera soziolinguistikoaren jarraipenerako azterlanei eta ikerketa-lanei buruzko informazioa, beren argitalpen elektronikoen zabalkundea, hizkuntzaeskubideen inguruan emandako urratsak, hizkuntza-planak ezartzeko esperientziak, berariazko hizkuntza-planak, eta programen jarraipenari eta ebaluazioari dagozkien esperientziak edo metodologiak. Terminologien esparruan, lanerako metodologiei eta prozesuei buruzko informazioa, terminologia normalizatzeko irizpideak, terminologiak hedatzeko eta ezartzeko estrategiak eta ezarpen-mailaren jarraipena egiteko

metodoak partekatuko dituzte. Halaber, Estatuko Administrazioaren eta Europar Batasunaren esparruan hizkuntza ofizialei ematen zaien babesari eta erabilerari dagokionez, sinatzaileek Estatuak eta Europar Batasunak neurri eta ekintza arautzaileak hartzea sustatuko dute, eta erakunde horietan gaztelania ez den beste hizkuntza ofizialak erabiltzeko aukera bultzatuko dute, hala nola Kongresuan eta Senatuak, Justizia Administrazioan eta Estatuko sozietateetan; gainera, Estatuko erakundeek hizkuntza horiek normalizatzeko politika aktiboak bultzatzera bideratutako neurriak sustatuko dituzte.

GAZTEBERRI #124 | 2017 Apirila


Kirolaren eta euskararen inguruko jardunaldia Euskarabidearen eskutik

Gazteria Zuzendariordetzak auzolandegietan izena emateko epea zabaldu du Izena emateko epea apirilaren 25ean zabaldu da eta, guztira, 184 postu eskainiko dira Nafarroako Gobernuko Gazteria Zuzendariordetzak Nazioarteko, Estatuko eta Nafarroako auzolandegietan izena emateko epea zabaldu du. Guztira, 184 izango dira aurten eskainiko diren plazak, 32 nazioarteko auzolandegietarako, 77 estatumailako auzolandegietarako eta 75 Nafarroan izango direnentzako. Plaza horiek izen-ematea izan den ordena berean banatuko dira. Bertan izena ematen duten gazteek 110 euroko kuota ordaindu

beharko dute. Horren truke, ostatua eta mantenua jasoko dute eta, aldi berean, dimentsio soziala duen egitasmoren batean lan egiteko aukera ere. Nazioarteko auzolandegiei dagokionez, adibidez, honako herrialdeetan eskainiko da lan egiteko aukera: Alemania, Frantzia, Maroko, Mexiko, Polonia, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Errusia, Taiwan, Vietnam eta Nepal. Auzolandegi horiek 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat dira.

Nafarroako Gobernuaren Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak eta Euskarabidea Euskararen Nafarroako Institutuak “Kirola eta euskara, hausnarketak eta erronkak” izenburua duen jardunaldia antolatu dute apirilaren 27rako. Jardunaldia Udaletako kirol eta euskara teknikariei, kirol-taldeetako arduradunei eta entrenatzaileei, kirol federazioetako teknikariei, ikastetxeetako kirol-taldeetako arduradunei, guraso elkarteetako kideei, Heziketa Fisikoko profesionalei eta interesa duen beste edonori zuzenduta dago. Jardunaldian, besteak beste, “Kirola: euskararen ikaskuntzarako hezkuntza-baliabideak”, “Kirola, haurrak eta gazteak euskaraz sozializatzeko tresna” eta “Euskara kirolean: markak eta erronkak” hitzaldiak izango dira. Jardunaldiari amaiera emateko eta hainbat esperientzia positiboren azalpenaren ondoren, “Kirolaren eta euskararen arteko harremanak” deritzon mahai-ingurua egingo da.

ATAL hau nafarroako gobernuaren euskararen nafar institutuaren LAGUNTZAREKIN BURUTZEN DA

GAZTEBERRI #124| 2017 Apirila

41


Agenda MAIATZAK 3, ASTEAZKENA • WOVEHAND + JAMES ROOM & WEIRD ANTIQUA. Fever Aretoa, Bilbao. 20:00. 20/24€. • JINJER. Azkena Aretoa, Bilbao. 18:30. 12€.

• LOQUILLO. Kursaal, Donostia. 20:00. 25€. • JOHN GARCÍA & BAND + FUMUT + HIGH FIGHTER. Jimmy Jazz, Gasteiz. 20:00. 20/24€. •

• JARABE DE PALO. Victoria Eugenia Antzokia, Donostia. 20:00. 20€.

• AMERICAN ROCK PUNK GORAZARRE FESTIBALA (Nirvana, Green Day, The Offspring). Tunk Aretoa, Irun. 19:30.7€.

MAIATZAK 4, OSTEGUNA

• ARRAGA. Eliza, Kanbo. 20:30.

• JARABE DE PALO. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:30. 30/32€.

MAIATZAK 6, LARUNBATA

• BOHEM. Cottom Club, Bilbao. 18:30. 5€.

• PI L.T. Totem Aretoa, Atarrabia. 21:30. 12/15€.

MAIATZAK 5, OSTIRALA • PI L.T. Kafe Antzokia, Bilbao. 22:00. 12/15€. • ESCUCHANDO ELEFANTES. Cottom Club, Bilbao. 19:15. 10€. • CRACKER + LOS BRACCO. Intxaurrondoko Kultur Etxea, Donostia. 22:00. 15/18€. • JAMES RHODES. Victoria Eugenia Antzokia, Donostia. 20:00. 25€.

• “ESTO NO ES ROCK RADICAL VASCO 2”. Sanagustin Kulturgunea, Azpeitia. 23:00. 12/15€. • CRACKER + MARAH. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:30. 25€. • REBELS SHOW•CASE. Jimmy Jazz, Gasteiz. 01:00. 5€. • BLACK BACK BAND. Pagoa Kafe Antzokia, Oiartzun. 23:00. 10/15€.

MAIATZAK 7, IGANDEA • MAIDER. Sanagustin Kulturgunea, Azpeitia. 19:00. • Korrontzi dantzan. Social Antzokia, Basauri. 19:00. 5/7€. • CHRIS SMITHER. BBK Aretoa, Bilbao. • SIMPLE MINDS. Baluarte Auditorioa, Iruña. 19:00. 22/30€. • OSKARBI. Gezala Auditoriuma, Lezo, 20:00. 5€.

MAIATZAK 10, ASTEAZKENA • WOODY PINES. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 10/12€. • FADO VIOLADO. BBK Aretoa, Bilbao. 20:00. 18€. • NIÑA COYOTE ETA CHICO TORNADO. UPV/EHUko Pabilioi Unibertsitarioa, Gasteiz. 19:00. Doan.

MAIATZAK 11, OSTEGUNA • BRUCE BARTH TRIO & JERRY BERGONZI. BBK Aretoa, Bilbao.

Urte osoko harpidetza (12 aldizkari)

18€ 42

harpidetzak@gazteberri.eus GAZTEBERRI #124| 2017 Apirila


20:00. 15€.

Bilbao. 18:30. 30€.

• ZOO + RAPEROS DE EMAÚS. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:30. 10/13€.

• GANSOS ROSAS. Azkena Aretoa, Bilbao. 20:30. 12€.

• BUFFALO. De Cyne Reina Taberna, Errenteria. 22:30. Doan.

• AMPARANOIA + SINISESTRO TOTAL + RURAL ZOMBIES + SKAKEITAN. DOKA, Donostia. 17:00. 12€.

MAIATZAK 12, OSTIRALA • LEIZE. Moma Aretoa, Bilbao. 21:00. • THE REAL STORY OF DIRE STRAITS. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00.

• Pi Lt + HIENA. Jimmy Jazz Aretoa, Gasteiz. 20:30. 12€. • REVEREND PEYTON’S BIG DAMN BAND. Hell Dorado Aretoa, Gasteiz. 22:00. 15€.

• CRACKER. Hell Dorado Aretoa, Gasteiz. 22:00. 20€.

MAIATZAK 14, IGANDEA

MAIATZAK 13, LARUNBATA

• REVEREND PEYTON’S BIG DAMN BAND. Kafe Antzokia, Bilbao. 19:00. 12€.

• NYNO VARGAS. Cue Aretoa, Berango. 18:00. 15€. • MELENDI. Bilbao Arena-Miribilla,

• GUN. Pagoa Kafe Antzokia, Oiartzun. 18:00. 18€.

MAIATZAK 16, ASTEARTEA • CALE TYSON. Kafe Antzokia, Bilbao. 20:00. 10€.

MAIATZAK 19, OSTIRALA • GATILLAZO + LA KONTRA . Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 15€. • LOS SECRETOS. Jimmy Jazz Aretoa, Gasteiz. 20:30. 25€. • LA BANDA TRAPERA DEL RÍO. Hell Dorado Aretoa, Gasteiz. 22:00. 14€.

MAIATZAK 20, LARUNBATA • DAWN OF THE MAYA. Azkena Aretoa, Bilbao. 19:00. 10€. • DR.MAHA’S MIRACLE TONIC. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 8€. • EHUNEKO BAT FESTIVAL 2017:

Unibertsitatea Berrikuntza Europa Kultura

GAZTEBERRI #124| 2017 Apirila

43


TURBOFUCKERS + TONI METRALLA & LOS ANTIBALAS + VAGOS PEMANENTES. Bekosolo Parkea, Etxebarri. 15:30. 10€.

MAIATZAK 21, IGANDEA • EÑAUT ELORRIETA. DOKA, Donostia. 19:00. 8€.

MAIATZAK 23, ASTEARTEA • DUCKTAILS + JAMES FERRARO + TYPHONIAN HIGHLIFE. Dabadaba Aretoa, Donostia. 20:00.

MAIATZAK 25, OSTEGUNA • ZIMMERBAND VS DYLAN. Kafe Antzokia, Bilbao. 19:00. 5€. • SINIESTRO TOTAL. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 17€.

MAIATZAK 26, OSTIRALA • REBECA JIMÉNEZ. Cotton Club, Bilbao. 19:30. 12€. • RUNAWAY. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 10€. • SHINOVA. Kutxa Kultur KlubaTabakalera, Donostia. 18:30. 7€. • DELAFÉ. Bataplán Aretoa, Donostia. 19:00. 16€. • SINISTERO TOTAL. Jimmy Jazz Aretoa, Gasteiz. 20:30. 17€.

MAIATZAK 27, LARUNBATA • ARA MALIKIAN. Euskalduna Jauregia, Bilbao. 20:30. 28€. • IVÁN FERREIRO. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 22€.

MAIATZAK 28, IGANDEA • SAINT ETIENNE. Kafe Antzokia, Bilbao. 19:00. 18€.

44

Amorebietako Zelaieta Zentroa: • “FIGURACIONES” FERNANDO ÁLVAREZ CHARROREN ERAKUSKETA. 2017ko maiatzaren 30era arte.

Bilboko Guggenheim Museoa: • “ESPRESIONISMO ABSTRAKTUA”. 2017ko ekainaren 4ra arte. • “EGINBERRI”. 2017ko maiatzaren 7ra arte.

Bilbao Arte: • “DIMENSIONES PARALELAS”. 2017ko uztailaren 26ra arte. • “TEKNOLOGIA DEL ENCANTAMIENTO”. 2017ko maiatzaren 31ra arte. • “KULTURA GARAIKIDE BATEN AZTARNAK”. URTZI IBARGÜEÑE. 2017ko maiatzaren 3ra arte.

Bilboko AZ Azkuna Zentroa: • “HIRIKO EPIFANIAK. CARLOS GARAICOA ARTISTA KUBATARRAREN ERAKUSKETA”. 2017ko maiatzaren 14ra arte.

Donostiako Tabakalera: • “BIZIGARRIAK: ZIRKULAZIOA ETA EUFORIA. 2017ko ekainaren 11ra arte.

Eibarko Portalea: • “CVCE PHOTO” NAZIOARTEKO ARGAZKILARITZA LEHIAKETAKO LANEN ERAKUSKETA. 2017ko maiatzaren 28ra arte. • “UNEAK-INSTANTES”. 2017ko maiatzaren 28ra arte.

Gasteizko Artium Museoa: • “LILIANA PORTER-EN ERAKUSKETA”. 2017ko irailaren 3ra arte. • “ARTEA ETA (ARTEAREN) SISTEMA”. 2017ko Urriaren 1era arte. • “UZTAILAK 38-URRIAK 37”. 2017 urriare 1era arte.

Gasteizko Montehermoso Kulturgunea: • “DOPPLER ECO TAC”. MIRIAM ISASI. 2017 maiatzaren 14ra arte.

Gasteizko Iparralde Etxea:

• “INORK EZ DAKIENA”. 2017ko maiatzaren 14ra arte.

• “ERREFUXIARTE”. 2017ko maiatzaren 15era arte.

Donostiako Aiete Kultur Etxea:

Getariako Balenciaga Museoa:

• “EMEEK EMANA”. 2017ko maiatzaren 7ra arte.

• “IKATZA ETA BELUSA. ORTIZ DE ECHAGÜEREN ETA BALENCIAGAREN BEGIRADAK HERRI JANTZIARI”. 2017ko maiatzaren 07ra arte.

• “HOLOKAUSTOARI BURUZKO HEZIKETAREN 13 ZUTABE NAGUSIAK”. 2017KO maiatzaren 31ra arte.

Donostiako Kubo Aretoa: • “IRUDIZKO ARKEOLOGIAK”. MIQUEL NAVARRO. 2017ko maiatzaren 21era arte.

• “COLLECTING ELEGANCE. RCHEL L. MELLON’S LEGACY”. 2018ko urtarrilaren 25era arte.

Tolosako Topic Museoa: • “BARRIGA VERDE, FERIAZ FERIA”. 2017ko urriaren 8ra arte.

GAZTEBERRI #124| 2017 Apirila



etorkizuna.eus 46

Âą18 Presta Ezazu Zure Etorkizuna aldizkaria GAZTEBERRI #124| 2017 Apirila




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.