Gazteberri125 - Maiatza 2017

Page 1

Gazteberri Aldizkaria | 125. Zbk | 2017 Maiatza |

Kobratu behar al dute bekadunek?

#125


ARGITARATZAILEA:

© Shareak Kultur Elkartea Lege Gordailua: Bi-1151-04 Tlf: 94 424 75 94 eposta: gazteberri@gazteberri.eus http://www.gazteberri.eus ERREDAKZIOA Iparragirre, 17, 1.esk. 48009-Bilbao. KOORDINATZAILEA Jon Mikel Zabalegi TESTUAK ETA DISEINUA Shareak Kultur Elkartea LAGUNTZAILEAK Nerea Segura, José Poza, Lohizune Loroño, Maialen Olabe eta UNICEF-Euskadi.

PUBLIZITATERAKO-ESPAZIOA. NAHITA UTZI DUGU HUTSIK.

ARGAZKIAK Sergio Cotos, Markel Redondo, Alejandro Boyero, Artxiboa PUBLIZITATEA 94 424 75 94 | 943 053 488 | 629 229 185 INPRIMATZAILEA Zeroa Multimedia

Shareak Kultur Elkarteak ez du Gazteberri Aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik derrigor bere gain hartzen

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA HEZKUNTZA SAILEKO ETA BIZKAIKO FORU ALDUNDIKO LAGUNTZA JASO DU

DEITU 94 4247594 EDO 943 053 488 ZENBAKIRA ESPAZIO HAU BETETZEKO


Aurkibidea 04 Gazteberriak z Euskal ikasle gehienak gustura daude euren bizitzarekin z Emprendit-on 2017, hitzordua ekintzailetzarekin

08

Erreportajea: Atzerriko hizkuntza bat jakitearen garrantzia

14

Elkarrizketa: IĂąigo Ochoa de Alda

z Europako Eguna: euskaldunak eta europarrak

20 Zientzia z Lurreko biziaren aztarna zaharrenak aurkitu dituzte Australian

22 Euskara z Bilbotarren erdia baino gehiago euskalduna da z Interneten ere, lehen hitza euskaraz z Euskarak 365 egun

32 Sexua z Gure gurasoek baino sexu-harreman gutxiago z Terminoak argitzen (II)

26

Erreportajea: Kobratu behar al dute bekadunek?

34 Teknologia berriak z Gora egin du Euskadin izan diren ziberdelituen kopuruak z 2.000 milioi Android gailu aktibo z Europa, emakumeak eta Internet

42 Agenda GAZTEBERRI #125| 2017 Maiatza

3


Gazteberriak © Markel Redondo

PRESTAKUNTZA DUALA EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAN Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/ EHU) prestakuntza dualeko ibilbide bat jarriko du abian datorren ikasturtean Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduan. ADEGIren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin abian jarriko den ibilbide berri horren xede nagusiak enpresen eskakizunei erantzutea eta etorkizuneko profesionalen laneratzea hobetzea dira. Prestakuntza dualarekin, enpresan eskuratutako gaitasunak unibertsitatean eskuratutakoekin uztartu nahi dira. Enpresek ikasleen profilaren diseinuan parte hartuko dute.

BILBAO gazteaK SORTZEN Bilboko Udalak gazteen artean enplegua errazago lortzeko ekimena jarri du martxan. Ekimenak Bilbon langabezian dauden gazte talentudunak ditu helburu eta, urtero, 400 gazte ingurura iritsi nahi du. Azken batean, “Bilbao Gazteak Sortzen” programak gazteak lan-merkatura hurbilarazi nahi ditu eta, horretarako, euren profil eta ahalmen profesionalak enpresek eskatzen dituzten beharrizanetara egokitu nahi ditu. Ekimena 9 jarduketako bateria batekin abiatuko da eta horietako 4 berezkoak, berritzailean eta aitzindariak dira Euskadin: Bizilabe Bilbao, GamiGazte, Démola Bilbao eta Eurocip VII.

4

Euskal ikasle gehienak gustura daude euren bizitzarekin Azken PISA txostenak eskola errendimendua ez ezik, ikasleen zoriontasuna ere neurtu du Azken PISA txostenak (2015. urtekoa, alegia) ohiko hiru ikasgaiak (zientziak, matematika eta irakurmena) aztertzeaz gain, ikasleen ongizatea ere neurtu du. Emaitzek askok zuten ustea hankaz gora utzi dute; izan ere, emaitza horien arabera, ez dago harreman zuzena eskola errendimenduaren eta ikasleen zoriontasunaren artean, ez behintzat uste zen bezain zuzena. Horrela, Estatuak emaitza akademiko oso onak lortu ez dituen arren, zoriontasunari dagokionez lehen postuetan azaltzen da eta, Estatuaren barruan, euskal ikasleak lehen postuetan azaltzen dira, soilik Extremadura eta Andaluziako ikasleen atzetik. ELGAko Hezkuntza zuzendari orokor

Andreas Schleicher-ek azaldu duenez, Estatuko ikasleek azaltzen duten zoriontasun-maila irakasleen lanari esker ematen da. Emaitza akademiko oso onak lortzen dituzten hainbat herrialdetan ikasleen zoriontasun-maila askoz baxuagoa da. Badira ere emaitza onak lortu eta zoriontasun-maila altuak dituzten herrialdeak (Finlandia edo Herbehereak kasu). Txostenak azaltzen duenez ikasleek presio handia sentitzen dute azterketak direla eta. Zentzu horretan, Schleicherek azpimarratu du emaitza akademiko onek anbizioarekin harreman zuzena dutela, baina horrek antsietatea ere sor lezake.

GAZTEBERRI #125| 2017 Maiatza


GAZTEMUNDU 2017 PROGRAMA ZABALIK Abian da Gaztemundu programaren aurtengo edizioa. Programa horri esker atzerriko Euskal Etxeetako 18 eta 35 urte bitarteko 15 gaztek Euskadin egonaldi bat egiteko aukera izango dute. Aurtengo edizioak musika-instrumentu tradizionalak izango ditu ardatz. Gaztemundu programa Basque Country estrategiaren barruan aurkitzen da eta belaunaldi berriei Euskal etxeetako bizitza aktiboan integratzeko aukera ematea du helburu. Orain arte 800 gazte baino gehiagok hartu dute parte.

UDAL GAZTEDI gazte enplegu plana Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko udalak gazte enplegua sustatzeko plana garatzen ari dira. Gazteekin eta beraiekin lan egiten dute eragileekin elkartu ondoren EDE Fundazioak behin betiko plangintza garatuko du. Asmoa, eskualdeko bost gazteri enpresa batean bekadun aritzeko aukera ematea da.

NON IKUSTEN DUZU EUROPA EUSKADIN? LEHIAKETAK BADITU IRABAZLEAK Pasa den maiatzaren 9an, Europako Egunarekin batera, “Non ikusten duzu Europa Euskadin?” lehiaketaren 6. edizioko sariak banatu ziren. Aurtengo edizioan, guztira, 14 eta 25 urte bitarteko 96 gaztek hartu dute parte eta irabazlea Bilboko Yon del Hoyo izan da. Bigarren saria Andoni Valle barakaldoarrak lortu du eta hirugarrena, berriz, Águeda Larrazabal getxoarrak. Lehiaketa Facebook bidez garatu da eta 1.266 boto jaso dira.

UPV/EHUko Euskadi Lan Txostenak ohartarazi duenez, Euskadiko helduen % 44 inaktiboak dira. Sara de la Rica irakaslearen ustez datu hori kezkatzeko moduko datua da eta hori zuzentzeko neurriak ezinbestekotzat jo ditu.

EUSTATek emandako datuen arabera, euskal gazteriaren jarduera tasa apurka-apurka jaitsi da % 48,4an kokatu arte. Biztanleria osoarena, aldiz, iraunkor mantendu da % 56 inguruan. Aipatu tasak lan egiteko gai diren gazteak hartzen ditu kontuan. Lanean diren gazteen tasa, berriz, % 39,3koa da. Tasa hori bi puntutan hasi da azken urtean eta, ondorioz, 104.000 gazte inguru dira une honetan lanean ari direnak.

“Emakumeak gizonaren indarkeriari dion beldurra, gizonak beldurrik gabeko emakumeari dion beldurraren ispilua da” EDUARDO GALEANO. Uruguaitar idazle eta kazetaria. Latinoamerikar literaturak eman duen idazlerik esanguratsuenetakoen artean aurkitzen da.

AGUR EGUN EZAGUTZEN DITUGUN LAN GEHIENEI EUSKADIKO HELDUEN % 44 INAKTIBOAK DIRA

16 ETA 29 URTE BITARTEKO EUSKAL GAZTERIAREN % 39,6 BAKARRIK LANEAN DAGO

Enpresa software ezagunenetako bat garatu duen SAP enpresak ezagutzera eman duenez, hamar urte barru egun ezagutzen ditugun lanen % 45 inguru desagertuko dira. SAPeko Franck Cohenek azaldu duenez, epe motzean lan gehienak automatizatuta egongo dira eta Adimen Artifizialak eragin izugarria izango du lan merkatuan.

GAZTEBERRI #125| 2017 Maiatza

ANDER AÑIBARRO EUSKO JAURLARITZAKO GAZTERIA ZUZENDARI BERRIA. Ander Añibarro laudiotarra da Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendari berria. Datozen hilabeteetan Gazteria zuzendaritzaren erronka nagusiena gazteen enplegua sustatzea izango dela azaldu du.

68 MILIOI EURO GAZTEEN KONTRATAZIOA SUSTATZEKO. Jaurlaritzak 68 milioi euro inbertituko ditu gazteen eta enplegagarritasun zaileko kolektiboen kontratazioa sustatzeko. Horrela, 33,1 milioi euro bideratuko dira enplegurako prestakuntza sustatzera, beste 33,8 milioi desgaitasunen bat duten hiritarrak enplegu-zentro berezietan integratzera sustatzera eta beste 1,47 milioi gazteak helburu dituen Hezibi programara.

5


DIRULAGUNTZAK 35 URTETIK BEHERAKO GAZTEENTZAT ALOKAIRUA SUSTATZEKO

Emprendit-on 2017, hitzordua ekintzailetzarekin Bizkaiko gazteek ekimen horretan parte hartu zuten hainbat ikuspuntutatik ekintzailetza gazteari heltzeko Pasa den martxoaren 2an Emprendit-on 2017 ospatu zen Bilbon, ekintzailetza gazteari zuzenduriko foroa, Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Susta-tzeko Sailak bultzatuta, eta DEMA Enplegua eta Ekintzailetzako Foru Agentziak antolatuta, Orienta Zaitez Fundazioaren lankidetzarekin. Guztira, 81 partehartzaile izan ziren, ikasle, ekintzaile, irakasle eta teknikarien artean. Aretoa 17 mahaik osatu zuten, non bertaratutakoek hitz egin eta eztabaida egin ahal zuten ekintzailetzari eta interesatzen eta kezkatzen zieten guztiari buruz. Parte-hartzaileak 59 gizon eta 22 emakume ziren, horietatik 43 ikasleak, 21 ekintzaileak enpresarekin, 6 irakasleak eta 11 teknikariak.

6

Espainiako Gobernuak 20182022 aldirako Etxebizitzarako Estatu Planaren proiektua aurkeztu berri du eta bertan, alokairua sustatu nahian, 35 urtetik beherako gazteei dirulaguntzak ematea aurreikusten da. Proiektuak jasotzen duenez, gazteek hileroko kuotaren % 50eraino jaso ahal izango lukete alokairuaren kasuan eta etxebizitza erostea erabakitzen dutenen kasuan, 10.800 euro arte lortu ahal izango da erosketaren sarrera ordaindu ahal izateko. Estatuko Gobernua kezkatuta dago zenbait eremutan izan diren prezioen igoerekin. Horietako bat Euskadi da. Sustapen Ministro IĂąigo de la Sernak aurreproiektua Autonomia Erkidegoekin, Udalekin eta sektoreko eragileekin adostu nahi du.

Europako Eguna

Euskaldunak eta europarrak Eusko Jaurlaritzako gazteria zuzendari Ander AĂąibarrok maiatzaren 9an ospatzen den Europako Eguna dela eta ezagutzera eman dituen datuen arabera, euskal gazteriaren % 47 Europar Batasunaren alde azaltzen zen 2016. urtean. Kopuru handia izan ez arren, azpimarratu behar da azken urteetan EBren alde azaltzen diren gazteen kopuruak gora egin duela eta, une honetan, 2000. urtean hasitako seriearen punturik altuenean kokatzen da gazteen europar sentimendua. Hala ere, oraindik gehiago dira bere burua europartzat jotzen ez duten gazteak (% 49) bere burua europeartzat jotzen dutenak baino. Oro har, gazteek euskal gizarte osoak baino konfiantza handiagoa azaltzen dute Europar Batasunarengan, % 47 eta % 39, hurrenez hurren. Antzeko ehunekotan gazteek Europar Batasunaren barruan egotea gauza ona dela uste dute.

GAZTEBERRI #125| 2017 Maiatza



8

GAZTEBERRI #125| 2017 Maiatza


Atzerriko hizkuntza bat jakitearen garrantzia Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak berriki egin duen ikerketa baten arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko gazteen % 23 atzerriko hizkuntzaren bat ikasten ari da, nagusiki, ingelesa. GAZTEBERRI #125| 2017 Maiatza

9


M

undu globalizatu batean bizi gara eta beste herrialdeetako edo kulturetako hiritarrekin ditugun hartu emanak gero eta ugariagoak dira. Duela zenbait hamarkada ez bezala, gaur egun, normaltzat hartzen dugu goi-mailako ikasketak edo lana atzerrian egitea. Baina, horretarako, ezinbestekoa da atzerriko hizkuntzaren bat ezagutzea eta euskaldunon atzerriko hizkuntzen ezagutza maila izan da, hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak burutu duen azken azterlanaren ardatza. Aipatu ikerketa pasa den apirilaren 6an eta 7an burutu zen eta telefonoz egindako 1.000 inkestetan lortutako emaitzetan oinarritu da. Ikerketak utzi duen ondoriorik azpimarragarriena honakoa dugu: Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen % 95arentzat atzerriko hizkuntzen ezagutza ‘garrantzitsua’ edo ‘oso garrantzitsua’ da. Gainera, inkestan parte hartu duten hiritar gehienek (% 68k) euskal hezkuntza sisteman atzerriko hizkuntzen irakaskuntzari garrantzi handia ematen zaiola uste dute. Euskararen kasuan jazotzen den modu berean, ikerketak atzerriko hizkuntzen kasuan ere ezagutza eta erabileraren artean alde handia dagoela azaltzen du. Bestalde, eta esan bezala, hiritar gehienentzat atzerriko hizkuntzen ezagutza oso garrantzitsua bada ere, ikerlanak biztanleen ia erdiak (% 44) ez duela atzerriko hizkuntzarik ezagutzen utzi du agerian. Hala ere, gai

10

GAZTEEK GARRANTZI HANDIAGOA EMATEN DIOTE ATZERRIKO HIZKUNTZEI. Euskadiko 30 urtetik beherako gazteen % 23 atzerriko hizkuntzaren bat ikasten ari da. 30 eta 45 urte bitarteko pertsonen kasuan kopuru hori % 7ra jaisten da eta 46 eta 64 urte bitartekoen artean, % 6ra.

GAZTEBERRI #125| 2017 Maiatza


GAZTEBERRI #125| 2017 Maiatza

11


horren inguruan jasotako azken datuarekin alderatuta, 2011koa, alegia, kopuru hori lau puntutan murriztu dela azpimarratu behar da. Espero zitekeen bezala, atzerriko hizkuntzen artean ingelesa da hizkuntzarik garrantzitsuena. Euskadiko biztanleen heren batek (% 35) ingelesez hitz egiteko eta idazteko gai dela adierazten du. Jarraian, frantsesa (% 11), alemana (% 2), portugalera (% 1) eta italiera (% 1) aurkituko lirateke. Euskaldunok garbi dugu ingelesa oso hizkuntza garrantzitsua dela: azken bost urteetan ezagutza-

12

maila hiru puntutan hazi da eta Estatuan den ezagutza-maila baino zazpi puntu handiagoa da. Gehien ezagutzen diren hizkuntzen kasuan, ingelesa eta frantsesa, ehunekoak modu nabarmenean aldatzen dira elkarrizketatuen adina kontutan hartzen badugu. Ingelesari dagokionez, 18-29 urte bitarteko gazteen %78k “hitz egin eta idazteko” gai dela dioen bitartean, 30-45 urte bitartekoen artean %46ra jaisten da, 46-64 urte bitartekoan artean %15era, eta 65 urte edo gehiago dituztenen artean %8raino.

Ikasketa maila, klase soziala eta gurasoen atzerriko hizkuntzen ezagutza portzentajea igo ahala ere, nabarmen gora egiten du ingelesaren eta frantsesaren ezagutzak. Ikasketa eremu nagusia “eskola, ikastola edo institutua” da, ingelesaren kasuan %46rentzat eta frantsesarenean %63rentzat. Gainerako hizkuntzetan asko murrizten da eskolaren lekua, eta beste bide batzuk indarra hartzen dute: “irakasle partikularra edo akademia espezializatua”, “atzerrian egonaldiak” edo etxean bertan.

GAZTEBERRI #125| 2017 Maiatza



Elkarrizketa

14

GAZTEBERRI #125| 2017 Maiatza


Balea Urdina. Benetako mehatxu baten inguruan ari gara edo, soilik, amen-omen baten aurrean gaude?

IÑIGO OCHOA DE ALDA Psikologia irakaslea UPV/EHUn

“Gurasoek ez dute euren seme-alaben lagunak izan behar, euren gidari baizik” Ertzaintzak ezagutzera eman duenez, Balea Urdina jokoarekin harremana izan dezaketen bi kasu ikertzen ari da, bat Errenterian eta bestea Durangon. EHUko Psikologiako irakasle eta Federación Española de Asociaciones de Psicoterapiako presidente Iñigo Ochoa de Aldarekin hitz egin dugu horren inguruan

GAZTEBERRI #125| 2017 Maiatza

Gai honekin izan genuen lehen harreman zuzena ama batek egin zigun telefono dei bat izan zen. Bere ustez, bere alaba ‘joko’ horretan sartuta zegoen. Alabak hainbat seinale zituen besoetan eta adiskideekin gero eta denbora gutxiago ematen zuen, baina azken hori nahikoa ohikoa da nerabeen artean. Alabarekin izan genuen lehen elkarrizketan neskak jokoaren barruan zegoela baieztatu zigun. Psikologiaren ikuspuntutik guk ezin dugu baieztatu hori egia ala gezurra den, baina, gero eta gehiago dira gai horren inguruan kezkatuta deitzen diguten gurasoak. Azken hilabeteetan Balea Urdina jokoan ari diren zenbait nerabeen testigantza zuzenak jaso ditugu eta, beraz, nik ez nuke amen-omen baten aurrean gaudela esango. Zertan datza jokoa? Guk jakin izan ahal dugunaren arabera, bai Internet bidez bai nerabeek eman dizkiguten zuzeneko testigantzen bidez, jokoa oso modu errazean hasten da. Gazteek gonbidapen bat jasotzen dute, normalean, Whatsapp edo sare sozialen bidez eta erronka moduan aurkezten zaie. Jokoa, jakina den moduan, hainbat probetan banatzen da, 50 proba hain zuzen ere, eta lagun bakoitzak probak zuzen bete diren ala ez egiaztatzen duen administratzaile bat du. Zer nolako probak dira? Guztiak kaltegarriak al dira? Ez. Berez, izan badira bale urdin bat marraztea bezalako proba oso sinpleak. Beste hainbat erritmo zirkadianoak apurtzera bideratuta daude: gau osoa esnatuta egotea, gaueko ordu txikitan beldurrezko filmak ikustea... Erritmo horiek apurtzen direnean gorputza nahaspilatu egiten da eta jokoak, sektetan gertatzen den modu berean, eguneroko errutinaren ardatz bilakatzen da. Izan badira proba zailagoak eta, zenbait kasutan, lesioak ere sortzera behartzen

15


dituztenak. Azken kasu horretan jolaskideek seinaleak egin behar dituzte besoetan, soilik jokoaren barruan dauden kideekin hitz egitera behartzen zaie eta, azken proban, bere buruaz beste egin beharko lukete. Zer nolako profila dute joko horretan hasten duten nerabeek? Oro har, 12 eta 15 urte bitarteko nerabeak dira. Guk bi multzo nagusi bereizten ditugu. Alde batetik, nolabaiteko depresio-maila duten gazteak ditugu. Hori, neurri batean, normala da, nerabetasunean familiagunetik urrundu eta kanpoan sare sozial edo kanpo-harreman berriak bilatzeko prozesua abiarazten delako. Aldaketa hori oso garrantzitsua da eta, hainbat kasutan, nerabeek aintzatespena lortzeko edo garrantzitsu sentitzeko beharra azaltzen dute. Balea Urdina bezalako jokoek behar hori erantzuten diote eta horregatik dira hain arrakastatsu. Ez dugu ahaztu behar Balea Urdina ez dela horrelako ezaugarriak dituen lehen jokoa; hor ditugu, besteak beste, Kanelaren Erronka edo neskentzat espresuki sortutako Folioaren Erronka. Bestalde, bada joko horietan jakin-minez soilik sartzen diren nerabeen multzo handi bat. Bigarren talde hori, printzipioz, gazte ‘normalez’ osatuta dago. Arazoa da ez direla arriskuaz ohartzen beranduegi den arte. Zergatik dira hain arrakastatsu joko horiek nerabeen artean? Bada, neurozientziak oso ondo azaltzen du. Gure garuna hiru

16

GAZTEBERRI #125| 2017 Maiatza


eremutan banatzen da. Alde batetik, garun primarioa dugu, jarrera konpultsiboetara eramaten gaituena. Bigarrenik, garun linbikoa dugu, non zirrarak kudeatzen diren: tristura, oldarkortasuna... Eta, azkenik, neokortexa edo garun modernoa dugu, planifikatzeko aukera ematen diguna, hain zuzen ere. Nerabetasunean, azken garun hori oraindik garatzen ari da eta ohikoagoa da garun primarioarekin erlazionatutako jarrerak ikustea. Horregatik, nerabeak garenean heldutasunean egiteko gai ez garen gauzak egiten ditugu. Arazoa da nerabeak helduak izatea nahi dugula, eta nerabeak ez dira pertsona helduak. Gazteak pentsatzeko, planifikatzeko edo heldu izateko gai izatea nahi du, baina euren garuna oraindik ez dago horretarako prest. Ahalmena dute baina ez gaitasuna. Ba al da nerabe bat arriskuegoerako talde horietako batean den ala ez aurreikusteko modurik? Hiru maila bereizi beharko lirateke: biologikoa, psikologikoa eta familiarra edo soziala. Printzipioz, nerabetasuna berez garai edo sasoi arriskutsua da; baina ez gaitu kezkatu behar: normala da eta horrela izan behar du. Badira, bere izaeragatik edo, sentiberagoak diren gazteak. Gazte barnerakoiak dira, isilak eta harreman sozialetarako zailtasun handiagoak dituztenak. Nerabetasuna etapa sozial bat da eta sozializazio prozesuan arazoak dituzten gazteen kasuan arriskua biderkatu egiten da. Kasu horietan, garrantzitsuena

GAZTEBERRI #125| 2017 Maiatza

arazoak eragiten dituzten faktoreak behatzea da. Adibidez, gaitzespen soziala, norberaren gorputzarekin gustura ez egotea... horrelako faktoreek hain sozialak ez diren jarrerak izatera bultzatzen dute, ez sozializatzera. Eta hor da gurasoen arreta beharrezkoa egiten denean. Izan ere, hiperkomunikazio bat sortzen ari da, baina bakartasunean. Harremanak, nagusiki, birtualak dira eta horrek guztiak lan mental handia eskatzen du. Nerabea bere buruan ixten da eta horrek depresioak eta antzeko gaitzak emateko aukera ematen du. Hedabideen bidez jakin ahal izan dugunez, gero eta gehiago dira depresioak jota medikuengana jotzen duten gazteak. Aipatu dituzun ohitura edo jarrera sozial berri horien ondorioz sortu den joera baten aurrean al gaude? Nerabe guztiek familia-nukleotik ateratzeko eta nukleo sozial berri batean sartzeko erronka indibiduala gainditu behar dute. Maila sozialean arazo bat sortzen da: nerabeei ematen diegun heziketa dela eta horiek edozer egiteko gai direla uste dute, baina gizarteak ez die erantzuna ematen. Nerabeei baliabide ugari eskaintzen dizkiegu baina, ondoren, helduok ez dugu horiek guztiak bideratzeko gaitasunik. Azkenean, nagusitzen diren mezuak dira: “izan zaitez onena”, “izan zaitez lehena” edo “bizirik iraun”. Eta, berez, nagusitu beharko lukeen mezua honakoa izan beharko luke: “itxaron, horretarako garaia iritsiko da”. Nerabeak edozer egiteko gai dela uste du eta, bat-batean, hori ez

17


dela horrela ikusten du. Horregatik, normala da autoikaskuntza bilakatu behar zukeen tristura hori azkenean depresioan edo amorruan amaitzea. Eta nola kudeatzen da hori guztia? Gurasoen ardura da. Pertsonalki gurasook eta gizarteak nerabeei ez diegula behar bezalako arreta eskaintzen uste dut. Nire egunerokotasunean nerabe diren guraso askorekin egiten dut topo. Gurasoek ez dute euren semealaben lagunak izan behar; euren gidari baizik. Guraso izateak ardura bat suposatzen du eta, sarritan,

18

gurasooi hori ahazten zaigu. Ondo dago gure seme-alabetatik gertu izatea, baina ez dugu beraien ondoan geratu behar; distantzia bat utzi behar dugu. Nerabeek mugen beharra dute; ‘ez’ esan behar zaie bere izaera gara dezaten. Nerabe bati mugak jartzen zaizkionean, sor daitekeen frustrazio horretan, tristura garatzen da. Baina mugarik ez dagoenean, nerabeak edozer egin edo lor dezakeela uste du. Gazteak ‘orain eta hemen’ dinamika batean bizi al dira? Gazte asko gauzak inolako

esfortzurik egin gabe lortzera ohitu dira. Gurasoen eta gizartearen lana galga egitea da. Gazte batentzat oso kaltegarria da bere gidari edo aitzindari izan behar diren pertsona horiek (gurasoak) baino indartsuagoa dela ohartzea. Egokiena gazteak lagunduta sentitzea litzateke, ulertuta sentitzea. Gurasoek euren seme-alabekin hitz egin behar dute, haien arazo, kezka, gustu eta abarrekoen inguruan, baina ez kontrolatzeko, ulertzeko baizik. Eta gazteek hori ulertzen badute, depresioa izateko arriskua nabarmen murrizten da.

GAZTEBERRI #125| 2017 Maiatza



20

GAZTEBERRI #125| 2017 Maiatza


ZIENTZIA

Lurreko biziaren aztarna zaharrenak aurkitu dituzte Australian Duela ia 4.000 milioi urte bizi izan ziren mikroorganismoen fosilak dira. Badira aztarna zaharragoak, baina, kasu horretan, itsasoan bizi ziren organismoak lirateke Nature Communications aldizkarian argitaratu den artikulu batean ikertzaile talde batek lurreko biziaren aztarnarik zaharrenaren berri eman du. Aurkikuntza Australian izan da eta, bertan, duela 3.480 milioi urte inguru bizi izan zen mikroorganismo baten fosila aurkitu dute. Zientzialariek badute bizitza-forma zaharragoen berri, baina, kasu guztietan, ozeano primitiboetan bizi ziren izakiak lirateke. Aurkikuntza berri horren kasuan, ur termaletan bizi zen izaki bat dela antzeman dute zientzialariek eta, horrela, lurreko bizia uste zena baino 580 milioi urte lehenago hasi zela egiaztatu ahal izan da. Orain arte ezagutzen zen lurreko biziaren arrastorik zaharrenak 2.700 milioi urte inguru zituen eta Hego-Afrikan aurkitu zuten. Adituen ustez gure planetan izan zen lehen bizia duela 4.000 milioi urte inguru sortu zen. Gure eguzki sistemak 500 milioi urte eskas zituen eta, une horretan, bizitza sortzeko baldintza egokiak eman ziren, Lurrean ez ezik, baita Martitzen ere. Orain arte, beti pentsatu izan da lehen bizia ozeanoan sortu zela. Aurkikuntza honek kolokan jar lezake teoria hori. Zenbait zientzialarien ustez, posible litzateke bizia itsasoan zein lurrean batera sortzea. Gainera, aurkikuntza horrek beste planetetan ere bizia izan daitekeela suposatzen du. Izan ere, ezaguna da duela 3.500 milioi urte Martitzen atmosfera eta ur likidoa zeudela eta, beraz, biza sortzeko baldintzak ere betetzen ziren.

GAZTEBERRI #125| 2017 Maiatza

21


Euskara Bilbotarren erdia baino gehiago euskalduna da

Š Fernandopascullo | Bilboko Udala

EUSKALDUN ETA ERDALDUNEN KOPURUAK BARRUTI BAKOITZEAN

Hiribilduko barruti guztietan kopuruak nahiko homogeneoak dira. Erabilera datuak ez datoz bat ezagutzarekin Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak ezagutzera eman dituen datuen arabera, Bilbon bizi diren hiritarren erdia baino gehiago (% 51,2) euskalduna da. Datu horien arabera, 175.501 bilbotar euskaldunak lirateke. Zoritxarrez, erabilera ez dator bat, beste behin, ezagutzarekin. Euskara eta Hezkuntza zinegotzi Koldo Narbaizak azaldu duenez, euskaldunon banaketa hirian zehar oso homogeneoa da eta ez da alde nabarmenik auzo desberdinen artean. Narbaizak ere erabiltzaileen profila aldatu dela nabarmendu du. Izan ere, euskaldunen kopuru handiena, lehen ez bezala, gazteen artean aurkitzen da. Horrela, 2 eta 44 urte bitarteko hiritarren artean nagusi dira euskara dakitenak baina hortik aurrera, aldiz, gehiago dira erdaldunak euskaldunak baino. Datu horretan hezkuntza sistemaren eragina ukaezina da. Azken hamabost urteetan Haur Hezkuntzan izena ematen duten ikasle berrien artean D ereduan matrikulatu diren ikasleen kopurua biderkatu egin da (une honetan, % 42,53koa da) eta A ereduan egin

22

Euskaldun ehuneko handiena Ibaiondo barrutian ematen da eta baxuena, berriz, Errekalden. Hala ere, barruti guztietan ehunekoak oso homogeneoak direla azpimarratu behar da.

dutenena, berriz, % 18tik %3,2ra pasa da. Antzeko joerak errepikatzen dira Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan. Narbaizaren ustez, ezagutza eta erabileraren artean den desdoitasunean lan egin behar da. Zentzu horretan, Narbaizak “ezin dugu euskalduna den edonor euskaraz aritzera behartu, baina, erakunde publikoen aldetik erabilera erakargarri egin eta euskararen erabilera erraztu behar dugu� azaldu du. Udalaren kasuan, hainbat ekintza gauzatzen dira helburu horrekin, bereziki, aisialdi jarduerak euskaraz egin daitezen.

GAZTEBERRI #125| 2017 Maiatza


1. DEUSTU (48.984) Euskaldunak: 25.750 (% 52,56) Erdaldunak: 23.234 (% 47,43) 2. URIBARRI (36.626) Euskaldunak: 18.036 (% 49,24) Erdaldunak: 18.590 (% 50,76) 3. OTXARKOAGA-TXURDINAGA (27.016) Euskaldunak: 13.773 (% 50,99) Erdaldunak: 13.243 (% 49,01) 4. BEGOÑA (41.215) Euskaldunak: 20.187 (% 48,98) Erdaldunak: 21.028 (% 51,02) 5. IBAIONDO (59.854) Euskaldunak: 32.334 (% 54,02) Erdaldunak: 27.520 (% 45,98) 6. ABANDO (50.551) Euskaldunak: 27.762 (% 50,99) Erdaldunak: 22.789 (% 49,01) 7. ERREKALDE (46.218) Euskaldunak: 22.037 (% 47,68) Erdaldunak: 24.181 (% 52,32) 8. BASURTU-ZORROTZA (31.906) Euskaldunak: 15.622 (% 48,96) Erdaldunak: 16.284 (% 51,04)

HEZKUNTZA SISTEMAREN GARRANTZIA. Auureko hamarkadetan ez bezala, euskaldun gehienak gazteak dira. Hezkuntza sistemaren eragina, zentzu horretan, ukaezina da. Gaur egun, Haur Hezkuntzan izena ematen duten ikasleen ia erdiak D ereduan egiten du. A ereduan izena ematen dutenak, aldiz, % 3,2 besterik ez dira.

GAZTEBERRI #125| 2017 Maiatza

INTERNETEN ERE, LEHEN HITZA EUSKARAZ Puntu Eus Fundazioak, CodeSyntaxek, Ikastolen Elkarteak eta Kontseiluak Interneten lehen hitza euskaraz egitearen garrantziaz ohartarazteko eta Interneten euskararen erabilera areagotzeko proiektua garatu dute. Sarean erabiltzen dugun lehen hitzak gure hizkuntza zein den adierazten du. Interneten kasuan, hitz hori gailuek ematen dute eta, horregatik, ekimen horrek gure gailuak euskaraz konfiguratuta izatearen garrantzia azpimarratzen du. Normalean, erosten ditugun gailuek gaztelania izaten dute hizkuntza lehenetsia eta gutxi dira konfigurazio hori aldatzen dutenak eta, horregatik, ekimen horrek euskaraz nabigatzeko tresnak eman nahi ditu. Zenbat eta euskal erabiltzaile gehiago izan orduan eta pisu handiagoa izango du euskarak Internet barruan. Modu horretan, besteak beste, programa bat deskargatzerakoan, zuzenean, euskarazko bertsioa lor dezakegu.

Euskarak 365 egun Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaleen Topaguneak euskararen erabilera sustatzeko hizkuntza ohituretan eragitea helburu duen ekimena garatu dute. Aipatu ekimenak, “Euskarak 365 egun” izena du, eta Udaltop Euskara Zerbitzuen Topaketetan aurkeztu du Euskara Sustatzeko zuzendari Estibaliz Alkortak. Ekimen berria jada ildo berean garatu izan diren beste ekimenetan du oinarria (Donostiako Egia auzoan, Lasarte-Orian Agurainen edo Arrigorriagan, besteak beste) eta lankidetza izango da ardatz nagusienetako bat. Momentuz, proiektua zabalik da eta, datozen hilabeteotan ekarpenak jasoko dira. Asmoa abenduaren 3an ospatzen den Euskararen nazioarteko Egunerako egitasmoa abian jartzea da. Alkortak azaldu duenez, “bada garaia jauzi kualitatibo zein kuantitatiboa emateko erabilerari dagokionez. Tokian tokiko ahaleginak komunitate osora zabaltzeko eta anplifikatzeko garaia da”.

“Mingaina dantzan” udalekuak Hil honen hasieran euskararen erabilera sustatzea helburu duten udalekuak aurkeztu ditu Hizkuntza Politika Sailak. Aipatu udalekuetan eremu soziolinguistiko oso euskaldunetako gazteak beste eremu ez hain euskaldunetako gazteekin elkartuko dira. Esperientzia pilotua izango da eta bertatik lortzen diren ondorioak euskararen erabilera sustatzeko estrategiak garatzeko erabiliko dira. Donostian egindako aurkezpen ekitaldian Hizkuntza Politikako sailburuorde Miren Dobaranek azaldu duenez “erabilera eta ezagutza ez dira neurri berean hazi eta, lekuaren arabera, erabileraren bilakaera ere ezberdina izan da. Gazteen artean, ezagutza maila oso altua denez, erabileran aurrerapausoak emateko ahalmena dagoela uste dugu”.

23


Zer jan, hura izan

NEREA SEGURA

Mindful eating Estresari aurre egiteko joera berria ezaguna izango duzu, mindfulness (edo osotasuneko arreta) teknika iraultzailea; jada elikaduran erabiltzen da. Hemen eta orain bizi izatea da, zure burua den bezala onartzea, eta ahora eramaten duzunaz kontzientea izatea. Mindful eating ez da dieta mota bat, bizimodu bat baizik; ezta autolaguntza-metodo berria ere, berezko itzulia baizik. Haurtxo batek janaria behar duenean eskatzen du, behar adina jaten du eta gozatzen du; eta hala ere, sen hori lapurtzen diogu. “Ez jolastu janariarekin”, “amaitu platerra”, “ez dezazun masteka hainbeste, irentsizazu” bezalako esaldiak, gure elikadura-heziketaren parte dira. Gaurko bizitza-erritmoak, garuna ehunka bizigarriren mendean jartzen ditu. Etxera iristen zara, ahituta, afaldu eta sofan ezartzen zara. Laster “The walking dead” hasiko da, zortzigarren aldia?, errepikatutako kapituluren bat izango da. Tartean, exudante freskagarri bat iragartzen dute, patata frijitu kurruskari batzuk... —ummm, patataaak— nor da zombie-a orain? Irudi estrategiko bat aukeratzeak, begiengatik jatera daramakizu. Zinemara zoazenean, krispeten usaina sartu baino lehen nabaritu al duzu? Ez da kasualitatea. Gure usaimenjangalea haztatzen dute, eta iragaitzaz egarririk ez pasatzeko freskagarri bat erosiko duzu. Edo beharbada, esperientzia berriak probatzea gustuko duzu: zapore, testura eta packaging berriak —agita tu mundo—. Huts sentimentalak txokolatearekin, izozkiekin… konpentsatzen saiatzen dira, hortaz gutxik libratzen dira. Azukreak eta koipeak, garuneko plazerreko kimikariak estimulatzen dituzte —atsegin unea ematen dute— baina ez dituzte zauriak sendatzen, mendekotasuna sortarazten dute. Hauek eta beste egoera anitz, gure burua okitzen dute eta asetasunaren seinaleak baliogabetzen dituzte.

24

Gose zara, sabelkeriarik? Elikadura kontzienteak ez du bilatzen gose emozionala geldiaraztea, ezta zuk kontrolatzea; sena berreskuratzea nahi du, gose fisikoarekin (erreala) kontsekuentea izan zaitezela. Klasetik, lanetik irteterakoan, non jaten duzu? Leku atsegina aukeratzea garrantzitsua da, lasaia eta deskonektatu ahal dezakezun tokia: betebeharrak alde batera utzi, presako zereginak eta jar zaitez mahaira. Baso bat ur edan. Platera (tupper-a) begiratu: koloreak, usaina. Aurkezpen perfektua? Platerari argazkirik ez atera. Konektatzen bazara, deskonektatzen zara. Sakelakoa, tablet-a, ordenagailua edo telebista deskuidu nagusiak dira, zeregin pendienteekin batera. Digestioa ahoan (listuarekin) hasten da. Hozkada txiki bakoitza goza ezazu: bere zaporea, testura, tenperatura. Masteka ezazu “des-pa-cito”, eman gutxienez 2030 minutu. Eta birrindutako elikagaiak irenstea saihestu, lehenago aseko zara eta. Stop —Tuterakoentzako “SOTP”—. Zer sentitzen duzu? Osotasunaren (desatsegina), estutasunaren edo erruduntasunaren sentsazioak saihestu behar dituzu. Jaten duzunean arreta jartzen baduzu, beharrik gabe jatea saihestuko duzu: zer? zerbait osasungarria, noiz? jardueraren ondoren, nola? lagunartean, zenbat? ez gehiegirik ez gutxiegi, beharrezko adina (dieta murriztailea egiterik ez da helburua), zergatik? Uda hurbil da. Zure munduak frustrazioaren kiratsa du, hainbeste sineste faltsuren ondoren, berandu zoaz berriro ere... Zertarako berandu? Norentzat berandu? Aldaketa osoa behar du izan. Honako egoerak bideratzen hasi behar duzu. Zure osasuna zure bizimoduaren ondorioa da. Ez ezazu garrantzitsua ahatz: ez duzu behar miraririk, ohitura-aldaketa baizik. Egiten ari zarenaz kontzientea zara? Gose zara?

GAZTEBERRI #125| 2017 Maiatza


Gazteberri.eus Gazteek gustuko dituzten gai guztiak zure esku. Nonahi. Noiznahi.


Kobratu behar al dute bekadunek? Jordi Cruz sukaldari ezagunak erbia harrotu zuen berarekin lan egiten duten bekadunek ez dutela kobratzen aitortu zuenean. Europako Batzordearen ‘Bekadunen esperientzia Europar Batasunean’ txostenaren arabera, Estatuko bekadunen % 57k ez du bere lanaren truke ezer kobratzen. Euren lana araututa egon arren, praktikan, oso gutxitan errespetatzen da araudi hori. 26

GAZTEBERRI #125| 2017 Maiatza


GAZTEBERRI #125| 2017 Maiatza

27


L

ehenik eta behin, argi izan behar dugu bekadunak ez direla langileak; ez dituzte langile batek dituen eskubide berberak eta, printzipioz, burutzen duten lanaren xede nagusia trebakuntza da. Zoritxarrez, eta krisiarekin areagotu den kontua da, bekadunen praktikak lanesku merke gisa erabili izan dira eta bekadunek kontratupean diren langileen lan bera burutu izan dute. Estatuan legala da bekadunei ez ordaintzea, beti ere, bekadunari trebatzeko eta esperientzia bereganatzeko aukera ematen bazaio eta bekadun horrek langile batek bete beharko lukeen tokia betetzen ez badu. Horixe da, hain zuzen ere, Espainiako Auzitegi Gorenak 2005. urtean erabaki zuena eta ondoren eman diren hainbat epaik berretsi dutena. Aipatu epai horretan Auzitegi Gorenak azaltzen zuenez, bekadunek bete behar dituzten lanek harreman zuzena izan behar dute bekaren xedearekin eta, horrela ez bada, eskatzen zaizkien atazak kategoria profesional zehatz batekoak badira, orduan harremanak guztiz profesionala izan beharko du. Bekaduna lan-esperientzia ez duen profesionala da. Bekadunak badu bere trebakuntza egiaztatzen duen titulazioa (unibertsitate mailakoa edo lanbide heziketakoa), baina lan-merkatuan barneratu ahal izateko bere esperientzia-maila handitu behar du eta, horretarako, sarritan, musutruk egiteko prest ere azaltzen da. Zentzu horretan, komenigarria da bere ikasketak amaitu eta esperientzia bereganatu nahi duten bekadunen eta

28

DIRUA EZ DA GARRANTZITSUENA BERE EZAGUTZAK PRAKTIKAN JARRI NAHI DITUZTEN GAZTEENTZAT. Espainiako Gazteriaren Kontseiluak egin duen txosten baten arabera, bekadunen % 86,5aren ustez beka erabilgarria izan zaie ondoren lana aurkitzeko. Txosten berean azpimarratzen denez, % 87,9k dio bekadun izan diren bitartean gauza erabilgarriak ikasi dituela.

GAZTEBERRI #125| 2017 Maiatza


trebakuntza ibilbidean murgilduta egonik praktikak burutzen dituzten bekadunen artean bereiztea. Jende askok ez dakien arren, 30 urtetik gorako gazteak ezin dira bekadunak izan eta bekaren luzapena sei hilabete eta bi urte bitartekoa izaten da. Estatuan 70.000 bekadun inguru daude. Horiek dira ofizialki bekadun moduan erregistratuta daudenak eta, ondorioz, kopururen bat kobratzen dutenak (legez, 426 euro inguru hilero. 350 inguru izan daitezke trebakuntza-praktiken kasuan). Europar Batasunaren barruan bakarrik Esloveniak ditu Espainiak baino bekadun gehiago. Inolako hitzarmenik gabe lan egiten duten bekadunen kopurua, aldiz, ezezaguna da. Zenbait iturrien arabera, aipatu Europako Batzordearen txostena bezala, hamar bekadunetatik bakarrik lauk kobratuko lukete. Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (ELGA/OCDE) Espainian bekadunaren figura gehiegi erabiltzen dela salatu du. Europar Batasunak ere Estatuan bekadunek pairatzen duten egoera salatu zuen 2012an. Baten batek pentsa lezake kultura kontua dela. Sillicon Valleyn, adibidez, bekadunek, hilero, 7.000 dolar arte irabaz dezakete. Hori bai, munduan nagusi diren Facebook, Microsoft eta antzeko enpresez ari gara. Gure artean, berriz, sindikatuek onartzen dutenez, bekadunen egoerak okerrera egin du krisia dela eta. Esan bezala, enpresek ez dute zertan bekadunei ordaindu behar sinatutako hitzarmena betetzen badute. Baina araudiak hainbat hutsune ditu

GAZTEBERRI #125| 2017 Maiatza

29


eta enpresak, hainbat kasutan, horietaz baliatzen dira lanesku merkea lortzeko. Europar Batasunaren txostenaren arabera, espainiar bekadunaren % 79k bakarrik tutore bat du. Kopuru hori Europar Batasuneko Estatu-kideen artean den kopururik baxuena da. Europar Batasunak bekadun batek bere beharrak asetu ahal izateko zenbat kobratu beharko lukeen aztertu du. Ikerketa horren arabera, bekadunek, batez beste, 700 euro behar dituzte, baina, esan bezala, legez bakarrik 400 euro inguru kobratuko lukete. Bekadun izatea, beraz, prekarioan lan egitea suposatzen du hainbat kasutan.

30

BEKADUNAK LEKU GUZTIETAN. Bekadunen inguruko azken eztabaida Michelin izarrak dituzten jatetxeen inguruan piztu bada ere, bekadunak ia sektore guztietan aurki daitezke. Oficina Precariak bekadunen kopurua enpresaren langile-kopuruaren % 5era mugatzea proposatu du.

GAZTEBERRI #125| 2017 Maiatza


Gaztenpresa, gazte-lana bultzatzen Youth Business Spain-en bitartez, Gaztenpresak gazteei laguntzen die lanpostu berriak lortzen Gaztenpresa Youth Business Spain-en (www.youthbusiness. es) entitate fundatzaile bat da eta bere Mentoring Programari esker, negozio bat martxan duten pertsona gazteei (35 urte arte) horiek finkatzea laguntzen die. Epe luzeko (urte 1) akonpainamendu-programa bat da eta bere xedea indartzea da bai negozioaren erabakien hartzea, bai pertsona ekintzailearen berezko garapena ere. Kosturik gabeko programa bat da pertsona ekintzaileentzat, negozio bat jadanik martxan izan behar dutenak edo berehalako etorkizun batean egin behar dutenak. Laguntza-mota hau jasotzeko interesa dutenek, egin behar duten gauza bakarra e-mail bat bidaltzea da info@gaztenpresa.org-era, saio informatibo batean parte hartzeko eskaera eginez, zeintzuk lekua duten Bilbon, Donostian, Gasteizen eta IruĂąan. Hurrengoa Bilbon izan-

go da, maiatzak 29 astelehenean, 9:00etatik 12:00etara. Langabeziaren aurka Youth Business Spain fundazio pribatu bar da, independentea, irabazi-asmorik gabekoa eta eremu nazionalekoa, 2014an sortua langabeziari aurre egiteko indarrak bideratu eta gehitzeko xedearekin. Horretarako, gazteei laguntzen die bere autoenpleguko proiektuak martxan jartzen, hau da, berezko lanpostuak sortzen. Youth Business Spain-en ikuspegia da autoenplegua ezaguna egin dadila garapen ekonomiko jasangarriko katalizatzaile bezala eta negozio bat martxan ipintzeko interesa duten gazte guztiek beren boterea garatzeko aukera izan dezatela. Horrela, Youth Business Spain-en eginkizuna da erraztea gora dihoan jaramonik egiten ez zaion gazte kopuru horri sarbidea behar duten

laguntzara beren negozioak abian ipini eta hazten ikusteko, beren komunitateak sortzeko eta beren bizitzak eraldatzeko. Fundazioaren programen onura izan dezaketen gazteak 18 eta 35 urte bitartekoak dira, botereekintzailearekin eta negozio-ideia batekin, baina sarbiderik gabe hori martxan ipintzeko baliabideetara. Hurrengo bost urte bitartean, Youth Business Spain-ek Espainian 5.000 negozio berri sortzeko laguntza emateko asmoa du, era berean 10.000 lanpostu berri sortuko dituztenak.


Sexua Gure gurasoek baino sexuharreman gutxiago Sexua 2040. urterako (estatistikoki) desager daitekeela ere iragarri dute Estatu Batuetako San Diego State University-k ezagutzera eman dituen ikerlan baten ondorioen arabera, pasa den mendeko 80ko eta 90eko hamarkadetan jaiotako, hots, millenials izenarekin ezagutzen den belaunaldiko gazteek adin berarekin euren gurasoek izaten zituzten baino sexu-harreman gutxiago dituzte. Ikerlana Estatu Batuetako 20 eta 24 urte bitarteko gazteekin soilik egin da, baina mundu osoko gazteriari estrapola daitekeela uste dute adituek. Ondorio horiek talka egiten dute nagusi zen ideiarekin; hain zuzen ere, egungo gazteek aurreko belaunaldikoek baino askatasun gehiago dutenez, sexualki ere aktiboagoak izan beharko lukete. Cambridge Unibertsitateko Estatistikako irakasle David Spiegelhalter-ek Daily Mail egunkarian idatzi duen artikulu baten arabera, egun nagusi den joera mantentzen bada, 2040. urterako sexua desagertuko litzateke. Spiegelhalterrek mundu osoan sexu ohituren inguruan egin diren ikerlan guztiak aztertu eta muturreraino

32

Espainia da munduan porno gehien kontsumitzen duen 13. estatua

eraman ditu. Erresuma Batuaren kasuan, adibidez, gaur egun, 19 eta 74 urte bitarteko hiritarrek, batez beste, hiru harreman sexual izaten dituzte. Duela 20 urte, hilero izaten ziren harremanak bost ziren. Sexuarekiko nagusitzen ari den gogogabetasuna alderdi hauetan oinarrituko litzateke: gero eta bikote egonkor gehiago daude, gazteak gero eta beranduago emantzipatzen

Sakelako telefonoaren bidez egiten den kontsumoa jaitsi da

dira, bizitza birtualak gure aisialdi ia osoa betetzen du eta pornografiaren kontsumoa gero eta hedatuagoa dago. Teknologia berriek ligatzeko aukera gehiago ematen duten arren (Tinder bezalako aplikazioen bidez, adibidez), kontrako efektua ematen ari da. Izan ere, gazteok denbora gehiegi ematen dugu konektatuta eta horrek beste pertsonekin egoteko aukera oztopatzen du.

GAZTEBERRI #125| 2017 Maiatza


HIES KASUEK GORA EGIN DUTE GAZTEEN ARTEAN

Nacho Vidal, Mia Khalifa eta Lisa Ann dira bilaketa gehien dituzten aktoreak

Sexu ohituren inguruan egin diren azken ikerketa guztietan antzeko emaitzak ematen dira: gero eta sexu-harreman gutxiago ditugu

GAZTEBERRI #125| 2017 Maiatza

Bizkaian HIESa duten pertsonak biltzen dituen T4 elkarteak gaixotasun horren inguruko jardunaldi bat burutu du Bilbon hil honen erdialdean. Bertan ezagutzera eman denez, 25 eta 29 urte bitarteko gazteen artean HIES kasuek gora egin dute eta, gezurra badirudi ere, 15 urtetik beherako gazteen artean ere kasuak ematen ari dira. Bilboko jaietan egin zen azterlan batean ikusi ahal izan denez, gazteen artean gero eta ohikoagoak omen dira arrisku handiko sexuharremanak. T4ko ordezkariek azaltzen dutenez, gazte asko ez da birus horren larritasunaz ohartzen: “beldurra galdu zaio HIESari eta hori gauza txarra da, beldurra defentsarako mekanismo ona delako”. Gazteek sexuarekiko duten kezka nagusienak nahi gabe haurduntzak eta birjintasuna galtzea dira.

SEXUAREN TXOKOA

Terminoak argitzen (II) Aurreko artikuluan izandako arrakastaren ondorioz, sexualitateri lotutako terminoak argitzen jarraitzea erabaki dut. Hemen aurkezten ditudan hitz guztiek gaizki-ulertuak sortzen dituzte eta, beraz, oso garrantzitsua da horiek oso ondo ulertzea eta beraien arteko desberdintasunak argi edukitzea. z LGBT: Lesbianak, gay, bisexual eta transexualen kolektiboa aipatzeko erabiltzen den akronimoa. z TRANSEXUALITATEA: Pertsona horien sexuak eta identitate sexualak ez dute bat egiten. Existitzen den aurrerapen sozial eta medikuari esker askok hormona-tratamendua eta beharrezko kirurgiara ezartzen dira. Nahiz eta tratamendu horiek ez jasan transexualak izaten jarraitzen dute. z TRABESTISMOA: Sozialki esleitutako kontrako sexuaren arropak janztea izango litzateke pertsona trabestistaren nahia. Ez du zer ikusirik orientazio sexualarekin, ezta nortasun sexualarekin. Kontrako sexuko arropak janzteaz gozatzen dute soilik. z TRANSFORMISMOA: Transformistak, kontrako generoko arropak eramaten dituzte, baina helburu artistikoekin. Ez du zer ikusirik orientazio sexualarekin, ezta nortasun sexualarekin. z QUEER: Ez dute inongo estetikarik jarraitzen. Hasiera batean hitz hori konnotazio negatiboarekin erabiltzen zen. z PANSEXUALA: Pertsona pansexualak genero guztietako pertsonengan erakarrita sentitzen dira. z ASEXUALA: Beste pertsonenganako erakarpen sexual eza. Batzuetan, maitasuna sentitu ahal izango dute, baina ez dute sexuaz gozatzen edo behintzat ez dute sexuarenganako desiorik. dute desiorik sentiarazten trauma edo arazo psikologiko baten ondorioz.

LOHIZUNE LOROÑO Mi Psicólogo Getxo 33


Teknologia berriak FACEBOOKEK bere telebista saioak abian jarriko ditu Netflixen arrakasta aprobetxatu nahian edo, Facebookek ekainean 14 telebista saio berri martxan jarriko dituela iragarri du. Horien artean Netflixen edo HBOn diren aurrekontu handiko telesailak ere izango direla aurreikusita dago. Estrategia berri horrekin Zuckerbergen sare sozialak erabiltzaileak plataforman denbora gehiago ematea lortu nahi du eta, modu horetan, baita diru gehiago irabazi ere. Diru-sarrerak publizitatearen bidez lortuko lirateke, egun telebistan lortzen den modu berean.

EUROPA, EMAKUMEAK ETA INTERNET Adituen ustez, epe motzean, kalitatezko enplegu guztiak STEM (Science, Technology, Engineering, Mathmatics) izenarekin ezagutzen diren diziplinekin eta IKTekin izango dute harreman zuzena. Jada gizone eta emakumeen artean ematen den desparekotasuna etorkizunean errepika ez dadin, Europar Batasunak emakume gazteen artean aipatu diziplinekiko interesa pizteko hainbat ekimen jarri nahi ditu martxan.

34

Gora egin du Euskadin izan diren ziberdelituen kopuruak Ertzaintzaren eta udaltzaingoen datuen arabera, 2016. urtean 6.745 ziberdelitu izan ziren Euskadin Ziberdelituen kopuruak gora egin du Euskal Autonomia Erkidegoan. Ertzaintzak eta 50.000 biztanle baino gehiago duten udaletako udaltzaingoek emandako datuen arabera, pasa den urtean, 6.745 ziberdelitu erregistratu ziren. Aurreko urteko datuekin alderatuta, ziberdelituen kopurua % 10ean hazi dela azpimarratu behar da. Delitu informatiko horien guztien artean gehien errepikatzen dena iruzurrarena da. Izan ere, erregistratutako delitu guztien artean % 87 iruzurrak izan dira. Kasu horretan, kreditu-txartel bidezko iruzurrak, banku-kontuetan egindako iruzurrezko karguak eta online erosketetan

jazotakoak dira nagusi. Lurraldeka, Bizkaia izan da delitu gehien erregistratu duena, 3.544 kasu, hain zuzen ere. Jarraian, Gipuzkoa (2.125) eta Araba (1.079) aurkitzen dira. Datu horiek guztiak Ertzaintzak aurkeztu berri duen delinkuentziaren memoriaren barruan aurkitzen dira. Txosten horren arabera, iaz 102.897 arau-hauste eman ziren Euskadin, aurreko urtean baino ia % 3 gutxiago. Kasu gehienetan, delitu mota ia guztiek beheranzko joera azaltzen dute, aipatu ziberdelituek izan ezik. Gizartean alarma gehien sortzen dituzten delituak hilketak, sexu-erasoak eta etxebizitzetako lapurretak dira.

GAZTEBERRI #125| 2017 Maiatza


2.000 milioi Android gailu aktibo Android da, inolako zalantzarik gabe, telefono adimentsuetan gehien erabiltzen den sistema eragilea. Googlek ezagutzera eman duenez, jada 2.000 milioi gailu baino gehiago dira une honetan Android sistema eragilea erabiltzen dutenak. Applen iOSek, adibidez, 700 milioi inguru ditu. Googlek jada prest du Androiden zortzigarren eguneraketa. Adituen ustez, Oreo izena izango du eta, bereziki, bateriaren iraupena luzatzen lagunduko du. Ezagutzera eman diren datuen arabera, pasa den urtean 82.000 milioi aplikazio deskargatu ziren Google Play bidez. Google Photok ere arrakasta handia izan du: egunero 1.200 milioi argazki inguru igotzen dira.

Nintendo nagusi apirileko bideo-jokoen salmentetan Bigarren hilabetez jarraian Nintendo Switch plataformarako bideo-jokoak izan dira Estatu-mailan gehien saldu direnak. Horrela, apirilean gehien saldu ziren bideo-jokoen sailkapeneko lehen postuan Mario Kart 8 Deluxe kokatu eta eta, jarraian, Yo Kai Watch 2 jokoaren bi edizioak, Fantasqueletos eta Carnรกnimas, hain zuzen ere. Laugarren postuan PS4rako FIFA17 kokatu da.

Mario Kart 8 Nintendo Switch

Yo Kai Watch 2 Nintendo Switch

Yo Kai Watch 2 Nintendo Switch

SURVIVAL, ERREFUXIATUEN ESPERIENTZIA BIRSORTZEN DUEN BIDEO-JOKOA Omnium Lab Studios-ek, Nazio Batuak-en PeaceApp programarekin elkarlanean, errefuxiatuen migrazioak birsortzen dituen bideo-jokoa garatu du. Jokoaren izen Survival (biziraupena) da eta serious game izenarekin ezagutzen diren jokoen kategorian kokatzen da, hots, entretenimendurako ez ezik, helburu serioago bat duten jokoen artean. Kasu horretan, jokoak errefuxiatuek pasa behar izaten dituzten eskasien inguruan sentsibilizatu nahi du. Jokoa Estatuko ikasleek garatu dute hainbat errefuxiatuen parte-hartzea ere izan du.

LIBURU DIGITALEN EDIZIOAK GORA EGIN DU

Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirola Ministerioak azaldu duenez, liburu digitalen edizioa % 13,3an hazi zen azken urtean. Espainia da, Europan mailan, urtero liburu gehien argitaratzen duen laugarren estatua. EUROPAK ISUNA JARRI DIO FACEBOOKI

Europako Batzordeak 110 milioi euroko isuna jarri dio Facebooki 2014. urtean Whatsapp erosi zuenean informazio ez-zuzena eta engainagarria emateagatik. Kopuru handia izan arren, ez da iristen Facebookek urte horretan fakturatutako kopuruaren % 1era.


MAIALEN OLABE Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Presidentea

Gazteon bizitza-proiektua atzeratzen ari da; guztion ardura da irtenbidea aurkitzea “Gazteok ez dute interesik”, “gazteei egunerokotasuna ez zaie axola”, “gazteetako askok ez dute ez ikasten ezta lan egiten ere”, “egungo gazteak urte asko egoten dira etxean gurasoen kontura bizitzen”. Zenbatetan entzun behar izan ditugu antzekoak? Are gehiago, bolada batean gaztelaniazko nini hitza bolo-bolo ibili zen gizartean eta hedabideetan. Baina honekin galdera bat etortzen zait burura, zer egiten ari gara egoera hori saihesteko? Gaur egun zuzenean gazteoi eragiten badigu ere, arazoa orokorra da. Denborarekin kolektibo konkretu baten egoera sozio-ekonomiko kaxkarrak gizarteari eragiten baitio. Beste edozerren aurretik gazteok ikasketak amaitzetik lehen enplegua lortzeraino ditugun zailtasun eta arazoen zergatiak identifikatu behar ditugu. Gazteen Euskal Behatokiak jakinarazitako 2017ko lehen hiruhilekoko datuen arabera, 16 eta 29 urte bitarteko gazteen langabezia-tasa % 18,7koa da, hau da, 24.000 gazte daude langabezian. Honek, hala ere, ez du esan nahi lana duten gainerako gazteen egoera egokia edo nahi duguna denik. Lanean dauden gazteek beste hainbat arazo baitituzte. Adin tarte berdinean, batez besteko soldata hilean 996 eurotako da, azken urteotakoa baino zertxobait altuxeagoa emakume gazteen kasuan izan ezik. Krisiak bereziki kolpatu gaitu emakume gazteok, Ibilbide Moreak txostenean islatu genuen bezala. Gazteen Euskal Behatokiaren arabera, gaur egun emakume gazteon langabeziatasa gizonezko gazteena baino altuagoa da, hilean batez beste 266 euro gutxiago kobratzen ditugu eta lanean dauden ia gazte gehienak lanaldi partzialetan ari dira. Horrek denak eragina du gazteok lortzen ditugun lanen kalitatean. Argi dago langabeziatasa murrizteko neurriak hartu behar direla administrazioetatik eta horixe eskatzen diegu guk arduradun politikoei bilera edo agerraldietan, baina betiere gazte- eta berdintasun-ikuspegia txertatuz politika horien diseinuan. Zer esan nahi du horrek? Eskainiko diren aukerak duinak eta egokiak izatea, prekarietate gehiago sortu gabe, lanaldi osoko

36

enpleguak eskainiz, lan-osasunari arreta jarriz eta kasu guztietan langile eta enpresaren arteko lanharremana adieraziz. Izan ere, beken kasuan ez dago inolako harremanik eta, kasu horietan, langilea ez dago langileen-estatutuak babestuta eta ez du honek zehazten dituen eskubide ez betebeharrik. Belaunaldirik formatuena omen gara. Askotan, esperientzia zein bestelako konpetentziak direla medio, gazte askok aukera gutxi dugu nahiko genukeen lanean aritzeko eta bestelako enpleguak onartu behar ditugu bitartean. Datu guzti hauek mahai-gainean jarri ondoren argi geratzen da Euskadiko gazteon diru-iturriak eskasak eta ezegonkorrak direla. Ordea, egungo etxebizitza-merkatuaren prezioak ez dira doitu. Burbuila lehertu omen zen, krisi ekonomikoa majo sufritu dugu baina oraindik etxebizitza erosteko edota alokatzeko arazoak topatzen ditugu. Nazioartean alokairura edo etxea erostera pertsona bakoitzak bere diru-iturrien —orokorrean soldata— %30a bideratzea aholkatzen da. Aldiz, Euskadiko 18 eta 24 urte bitarteko gazteok soldataren %92,3a bideratu beharko genuke. Berez, aipatutako gomendioa bete ahal izateko soldatak %112 igo beharko lirateke. Nola egin dezakegu bizi-proiektu bat aipatutako datu horiek guztiak ikusita? Bizitza-proiektuari forma emateko, enplegu duin bat behar dugu, soldata eta egoera egoki batekin, prekarietaterik gabekoa, egonkortasuna eskainiko diguna, gutxienez etxetik irteteko aukera ematen duena. Pausu horrek estutasuna ekartzeko arriskurik izan gabe. Ez dugu ahaztu behar egoera honi aurre egiteko gizarte osoa inplikatu behar dela, sinetsi behar dugula gazteak egiten ditugun ekarpenetan, aukerak eman, erreleboari beldurra galdu. Izan ere, EAEko gazteen emantzipazio-tasa batez beste 29,9 urtekoa da eta kontuan hartuta 30 urterekin gazte izateari uzten diogula… Ez gara kontziente bizitza proiektua atzeratzeak gizartean eragin handia izango duela, nagusitzen joango delako eta ez duelako behar beste gazteriarik izango etorkizuneko erronkei behar den erantzuna emateko.

GAZTEBERRI #125| 2017 Maiatza


GAZTEBERRI #125| 2017 Maiatza

37


Euskal ia gazte guztiak sexu bereko pertsonen arteko ezkontzaren aldekoak dira Sexu-aldaketaren alde dauden gazteen kopuruak ere gora egin du azken urteetan Maiatzaren 17an Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da. Izan ere, 1990. urteko maiatzaren 17an Osasunaren Mundu Erakundeak homosexualitatea gaixotasunen zerrendatik ateratzea erabaki zuen. Azken hamarkadetan aurrerapauso handiak eman dira sexujoera desberdinen inguruko tolerantzian, baina, oraindik, egoera ez da guztiz ideala. Euskadin, adibidez, 15 eta 29 urte bitarteko gazteen % 3k homosexualitatea gaixotasun bat dela uste du. Zorionez, % 92k kontrakoa pentsatzen du. Sexu bereko pertsonen ezkontzen inguruan galdetuta, gazte gehienak ados azaltzen dira (% 91) baita sexu-aldaketaren alde ere (% 86). Jarrera tolerantea duten gazteen kopurua hazi da azken urteetan.

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO saila Gazteria Zuzendaritza

38

SEXU BEREKO PERTSONEN ALDEKO EZKONTZAREN ETA SEXU ALDAKETAREN ALDE AGERTU DIREN GAZTEEN EHUNEKOAREN BILAKAERA

100

87

86

91 78

80

81

86

60 40 20 0

Sexu bereko pertsonen arteko ezkontza 2008

Sexu aldaketa 2012

2016

ITURRIA: Gazteen Euskal Behatokia

DEPARTAMENTO DE EMPLEO Y ASUNTOS SOCIALES Direcciรณn de Juventud

GAZTEBERRI #125| 2017 Maiatza


Araba Eusko Gazteen Informazio eta Dokumentazio Zentro Koordinatzailea.

Durangoko Gazte Informazio Bulegoa. Pinondo Plaza, 1 48200 Durango • 94 6030030 • informazioa@durango-udala.net Erandioko Gazte Informazioa Bulegoa.

Donostia kalea, 1 01010 Gasteiz. • 945 019539 • www.gazteinformazioa. eus •gazteinformazioa@euskadi.eus • gazteinfoeuskadi@gmail.com

Irailaren 23 enparantza 48950 Erandio • 94 6025891 • gazteinfo@erandioko-udala.net

Arabako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa.

Lobiano Kultur Gunea. Goienkale, 10 48260 Ermua • 943 708700 • oij-gib@udalermua. net

Jesusen Zerbitzariak, 5, behea. • 01001 Gasteiz • 945 181700 • www.alava.net/ifj • www.gazteinformazioa.net • www.facebook/ infogaztea.araba • informazioa@ifj.alava.net Gasteizko Udala. Gazte Informazioko Udal Bulegoa. Espainia plaza behea. 01001 Gasteiz • 945 161330 • www.vitoria-gasteiz.org/ omij • www.vitoria-gasteiz.org/gazteria • coordinaomij@vitoria-gasteiz.org

Ermuako Gazte Informazio Bulegoa.

Mugarri Gazte Informazio Gunea. Mugarri Gazte Etxea. Elizarako Sarbidearen Kalea, 2 48450 Etxebarri • 94 4261861 • www.mugarri.net • mugarri@mugarri.net, mugarri.gazte@gmail.com Galdameseko Gazte Informazio Gunea. San Pedro, 6 48191 Galdames • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gernika-Lumoko Gazte Informazio Bulegoa.

Arabako Campuseko Gazteentzako Informaziorako Gunea.

Foru Plaza, nº 2 48300 Gernika-Lumo • 94 6270215 • gazteger@sarenet.es

Apraiztarrak 1- Unibertsitate-Pabiloia • 01006 Gasteiz • 945 014336 • www.ehu. eus • www.gazteinformazioa.net • oij-ar@ ehu.eus

Getxoko Gazte Informazio Bulegoa.

Bizkaia

Gordexolako Gazte Informazio Gunea.

Bizkaiko Gazteriaren Informaziorako Lurralde-Zentrua.

Tangora Etxea. Algortako Etorbidea, 98 48991 Getxo • 944 660 353 • gaztebulegoa@ getxo.net Molinar Plaza, 11 48192 Gordexola • 638 050 762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Gorlizko Gazte Informazio Gunea.

Rekalde Zumarkalea, 30 - 1. • 48009 Bilbao • 94 4068000 • www.gaztebizz.eus • gaztebizz@bizkaia.net

Krutzeta, 5 48630 Gorliz • 94 6774000 • gazteria@gorliz.net

Abanto -Zierbenako Gazte Informazio Bulegoa.Bizkaia Plaza, 3 (Atzealdea) • 48500 Abanto-Zierbena • 94 6363769 • gazteria@ abanto-zierbena.org

Enkarterri, 2 48840 Güeñes • 94 6690877• www.gugaz.org • info@gugaz.org

Zornotzako Gazte Informazio Bulegoa. Zelaieta Parkea, z/g. • 48340 AmorebietaEtxano • 94 6300649/50 • www. ametxgazteria.net • gazteinfo@ametx.net Arrigorriagako Gazte Informazio Bulegoa. Gaztegune. Ugertza bidea, 1. • 48480 Arrigorriaga • 94 6001876 • www. arrigorriaga.eus • gaztegunea@arrigorriaga. eus Artzentaleseko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Aguirre, 53 • 48870 Artzentales • 638 050762 • gazteplana@enkarterrialde.org Gaztezer Balmasedako Gazte Informazio Gunea. Pio Bermejillo, 19 • 48800 Balmaseda • 94 6800240 • http://balmaz.org/ • info@ balmaz.org Barakaldoko Gazte Informazio Zentrua. San Juan, 17. • 48901 Barakaldo • 94 4789596 / 94 4789599 •www.gaztebulegoa. net • gaztebulegoa@barakaldo.org Zirtzart Gazte Informazioko Udal-Bulegoa. Basozelai, 11. • 48970 Basauri • 94 4666430 • http://www.facebook.com/zirtzartbasauri • zirtzart@basauri.net Bermeoko Gazte Informazio Bulegoa. Gizarte-Kultura Etxea Irakaskintza, 14-16. • 48370 Bermeo • 94 6179158 •www.giz. bermeo.org • giz@bermeo.org EDEko Gazte Informazio Bulegoa. Simón Bolívar, 8 B –behea 48010 Bilbao • 94 4029090 • www.fundacionede.org • gazteinformazioa@fundacionede.org Txorierriko Gazte Informazio Bulegoa. Txorierri etorbidea, 9, behea 48160 Derio • 688 629965 • www.txorierrikogazteak.com • oij@e-txorierri.com

Gueñeseko Gazte Informazio Gunea.

Arratiako Gazte Informazio Bulegoa. Igorreko Kultur Etxea. Elexalde, 8 48140 Igorre • 639 018133 • gib-arratia@ gorbeialdea.com Karrantzako Gazte Informazio Gunea. Concha Enparantza, 1 48895 Karrantza • 638 050762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Lanestosako Gazte Informazio Gunea. Manuela Sainz de Rozas, 1 48895 Lanestosa • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde. org

• gazteinfo.plentzia@bizkaia.org Gazte Informazio Zentroa. Santa Clara Kultura Zentroa. Martín Fernández Villarán, z/g 48920 Portugalete • 94 4729313 • www.juventudportugalete.org • juventud@portugalete.org • gaztegela@ gmail.com Portugaleteko Gazte Informazio Gunea Gazte Gela. Zubeldia Maisua, z/g 48920 Portugalete • 94 4616638 • www.juventudportugalete.org • aulajoven@portugalete.org Gaztebox Santurtziko Gazte Informazio Bulegoa. Santurtzi Parkea, z/g 48980 Santurtzi • 94 4836110 • gib-oij@santurtzi.net Sopelanako Gazte Bulegoa. Kurtzio Kultur Etxea, Mendieta, 11 48600 Sopelana • 94 4065505 • www. sopelanagaztea.blogspot.com • www. sopelana.net • oij@sopelana.net Turtziozko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Agirre, 61 48880 Turtzioz • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gazte Info Gazte Informazio Bulegoa.

Koldo Mitxelena Kulturunea. Urdaneta kalea, 9 • 20006 Donostia • 900 110 111 • www. gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa.net Donostiako Gazte Informazio Zerbitzua Online eta Hitzordu bidez. Goikoa jauregia. Mari kalea, 1. • 20003 Donostia • 943 481435 • www. donostiagaztea.org/gazteinfo • gazteinfo@ donostia.eus Eibarko Gazte Informazio Bulegoa. Portalea Kultur Etxea, Bista Eder 10. • 20600 Eibar • 943 708435 • infojuven.ei@eibar.net Elgoibarreko Gazte Informazio Bulegoa. Gabriel Kurutzelaegi,10. • 20870 Elgoibar • 943 531319 • www. elgoibarkogazteinformazioa.info • gazteinformazioa@elgoibar.net Errenteriako Gazte Informazio Bulegoa. Merkatuzar. Pablo Iglesias, 3.• 20100 Errenteria • 943 449640 • www. gaztebulegoa.errenteria.net •gazteria@ errenteria.net Hernaniko Gazte Informazio Bulegoa.

Udiarraga, 39 48490 Ugao-Miraballes • 94 6322014 • gazteinfo.ugao@ortzadar.es

Hernaniko Udal Kiroldegia, Elkano z/g.• 20120 Hernani • 943 552185 • www.hernani. net • kirola@hernani.net

Urduñako Gazte Informazio Gunea.

Hondarribiako Gazte Informazio Bulegoa.

Kultur Etxea. Andra Mari, z/g 48460 Urduña • 945 384884 • xarteaga@urduna.com

Javier Ugarte 6. • 20280 Hondarribia • 943 644752 • gip@hondarribia.org

Sestaoko Gazte Informazio Zentroa.

Irungo Gazte Informazio Bulegoa.

La Iberia, z/g 48910 Sestao • 94 4956127 • cijsestao@sestao.eus Zallako Gazte Informazio Bulegoa. Madres Irlandesas, 4 48860 Zalla • 94 6391396 • www.ibilimunduan.com • oij@ zalla.org • infogazte@zalla.org

Foruen Karrika, 2 behea. • 20302 Irun • 943 505440 / 943 505444 • www.irun.org/igazte • infojuvenil@irun.org

Gipuzkoa

Lasarte-Oriako Gazte Informazio Bulegoa. Lasarte-Oriako Gaztelekua. Jaizkibel Plaza, 14.• 20160 Lasarte-Oria • 943 376181 • www.lasarte-oria.org • gaztelekua@ lasarteoriasarean.eu

Andoaingo Gazte Informazio Bulegoa.

Legazpiko Gazte Informazio Bulegoa.

Ambrosia Olabide Egoitza. Pio Baroja, 1. • 20140 Andoain • 943 593911 • www. gaztelokala.com • gibandoain@gaztelokala. com

Kultur Etxea, Latxartegi, 3. • 20230 Legazpi • 943 737203 • www.gipuzkoangazte.info/ legazpi • gazteria@legazpi.eus

Arrasateko Gazte Informazio Bulegoa.

Oñatiko Gazte Informazio Puntua.

Aterpe Leioa Gazte Informazio Zentroa. Aldapabarrena, 2 48940 Leioa • 94 4055850 • gazte@leioa.net

Garibai Etxea. Biteri etorbidea, 3. • 20500 Arrasate • 943 252065 • www.gaztebulegoa. com • gaztebulegoa@arrasate.eus

Foruen Enparantza, 4. • 20560 Oñati • 943 718257 • www.oinati.org • gazteinformazioa@oinati.net

Lekeitioko Gazte Informazio Bulegoa.

Astigarragako Gazte Informazio Puntua.

Ordiziako Gazte Informazio Puntua.

Eliz Atea, 12 48280 Lekeitio • 94 6243591 • gazte-bulegoa@lekeitio.com

Tomas Alba, 13. • 20115 Astigarraga • 616 599334 • www.astigarraga.net • www. astigarraga.net • gazteinfor@astigarraga.net

Barrena Jauregia Kultur Etxea, 2 - 3 • 20240 Ordizia • 943 805634 • www. gipuzkoangazte.info/ordizia • gazteria@ ordizia.eus

Mañariko Gazte Informazio Gunea. Herriko plaza, z/g 48212 Mañaria • 94 6818998 • kultura.manaria@bizkaia.org Mungiako Gazte Informazio Bulegoa. Arana Goiri´tar Sabin, 13 48100 Mungia • 94 6553353 • mungia.gib-oij@astiune.com

Azkoitiako Gazte Informazio Bulegoa. Aita Madinabeitia plaza z/g • 20720 Azkoitia • 943 026027 • www.artxamendi.net • gib@ euskalnet.net Azpeitiako Gazte Informazio Bulegoa.

Muskizko Gaztegune.

Plaza Txikia z/g • 20730 Azpeitia • 943 157160 • www.azpeitia.net • gib@azpeitia.net

Meatzari Plaza, 2 48550 Muskiz • 94 6708037 • www.muskizkogaztegunea. blogspot.com • gaztebulegoa@muskiz.com

Gipuzkoako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa.

Busturialdeko Gazte Bulegoa. Zubietaerrota Eraikina, Kurtzero auzoa 48392 Muxika • 670 509752 • www.busturialdekogazteplana.com • gaztebulegoa@busturialdekogazteplana.com

Gaztegunea. Anoeta, 28 • 20014 Donostia-San Sebastián • 900 110111 / 943 472617 • www. gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa.net Gipuzkoako Campuseko Gazte Informazio Bulegoa.

Zubieta, 16 48410 Orozko • 94 6339945 • infoinduma@yahoo.es

Ignacio M. Barriola eraikina. Elhuyar enparantza, z/g 20018 Donostia • 943 018135 / 943 018138 • svrgazte@sv.ehu.es. svrbegaz@sv.ehu.es

Plentziako Gazte Informazio Gunea. Goenkale, 25n 48620 Plentzia • 94 6770989

Koldo Mitxelena kulturunea. Infoteka. Gazte Informazio Gunea.

Induma Informazio Bulegoa.

GAZTEBERRI #125| 2017 Maiatza

Tolosako Gazte Informazio Bulegoa. Antonio Maria Labaien Kultur Etxea, Triángulo 1.• 20400 Tolosa • 943 670383 • gazteria@tolosakoudala.net Urnietako Gazte Informazio Bulegoa. Idiazabal 13 20130 Urnieta • 943 333973 • www.urnieta.eus • gazteinformazioa@ urnieta.eus Villabonako Gazte Informazio Bulegoa. Katea Etxea. Kale Nagusia, 79. • 20150 Villabona • 943 694787 • www.kateaetxea. net/gazte-informazioa • gazteria@villabona. net Zarautzeko Gazte Informazio Bulegoa. Zinema Pilotalekua. Zigordia Kalea, 34. • 20800 Zarautz • 943 005122 • www. zarautzgazte.net • gazteinformazioa@ zarautz.org

39


Nafarroako 32 gaztek lehen sektorean barneratzeko ikastaroa amaitu dute Nafarroako Gobernuaren lehentasuna da lehen sektorean belaunaldi erreleboa bermatzea Nafarroako 2014-2020 Landa Garapenerako Planaren barruan laguntzak lortzeko eskakizunetako bat sektorean barneratzeko gaitasuna ematen duen ikastaro bat burutzea zen. Aurten, 32 izan dira aipatu ikastaroa amaitu duten nekazari eta abeltzain gazteak. Horietatik, 24 gizonezkoak izan dira eta beste zortziak, emakumeak.

40

Gazte horiek Nafarroan diren nekazaritzako 26 ustiategi eta abeltzaintzako 6 ustiategi kudeatuko dituzte. Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko kontseilari Isabel Elizaldek azaldu duenez, Gobernuaren lehentasuna da lehen

sektorea sustatzea eta belaunaldi erreleboa bermatzea. Horretarako, sektorean arituko diren gazteek beharrezkoa den trebakuntza izatea funtsezkotzat jo du. Nafarroak 3,5 milioi euro bideratuko ditu lehen sektoreko gazteen lana sustatzera. Azken urteetan 2.000 gazte inguru izan dira ikastaro hori burutu duten gazteak.

GAZTEBERRI #125 | 2017 Maiatza


Gazteentzako garraio-txartela 30 urtera arte luzatu da

Euskararen Nafar Kontseiluak administrazioan euskara erabiltzeko txostena egin du Lan-talde berri bat osatuko da euskararen lege berria prestatzeko Euskararen Nafar Kontseiluak Nafarroako Administrazio Publikoetan euskararen erabilera arautuko duen Foru Dekretuko proiektuaren aldeko txosten bat onetsi du. Txostena aldeko 16 botorekin, kontrako boto bakarrarekin eta 2 abstentziorekin onartu da. Aldi berean, kontseiluaren barruan lan-talde bat eratzea ere onetsi da. Lan-talde horren lana euskararen lege berri baterantz aurrera egitea izango da. Euskararen nafar kontseilua Nafarroako Gobernuko kontsultaorgano bat da hizkuntzapolitikaren arloan. Lehendakaria

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko burua da, eta Nafarroako Gobernuko, Nafarroako Unibertsitate Publikoko, Nafarroako Unibertsitateko, Euskaltzaindiko, Eusko Ikaskuntzako, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko, Nafarroako Ikastolen Elkarteko, Nafarroako Kazetarien Elkarteko, kultura elkarteetako edo euskara sustatzen duten gizarte-ekimeneko erakundeetako ordezkariez eta euskararen eta euskal kulturaren esparruan ospetsuak diren pertsonez osatuta dago.

Nafarroako Gobernuak gazteentzako garraio-txartela 25 urtetik 30 urtera luzatu du. Horrela, hemendik aurrera, Nafarroan erroldatuta dauden 14 eta 30 urte bitarteko gazteek eskuratu ahal izango dute aipatu txartela. Horri esker, aipatu adin arteko gazteek errepidezko hiriarteko garraio-bidaietan % 20 arteko deskontuak lortu ahal izango dituzte. Deskontuak Foru Administrazioa titularra den errepide bidezko hiriarteko garraio-zerbitzu erregularretan bakarrik aplikatzen dira, hots, garraio publikoko zerbitzu guztietan ez da deskontu hori egiten. Garraio-txartela 30 urtera arte zabaltzea II. Gazte Planaren partaidetza-prozesuan jasotako eskaeretako bat izan zen. Txartel horren xede nagusiak dira gazteen mugikortasuna erraztea, gazteek garraio publikoa erabil dezaten sustatzea eta etorkizuneko gizartearen ohiturak aldatzea, garraio-eredu jasangarriagoak erabil ditzaten. Gaur egun 4.457 txartel daude indarrean, eta horietatik, 2.656 emakumeei dagozkie; 1.801, berriz, gizonei. Iaz 194.071 bidaietan aplikatu zen % 20ko deskontua, eta 142.696 euroko beherapena ekarri zuen Nafarroako lurzoruan egindako ibilbideen prezioetan.

ATAL hau nafarroako gobernuaren euskararen nafar institutuaren LAGUNTZAREKIN BURUTZEN DA

GAZTEBERRI #125| 2017 Maiatza

41


Agenda EKAINAK 1, OSTEGUNA • ERROBI + IZUKAITZ. Kafe Antzokia, Bilbao. 20:30. 10€. • MAICO. Cotton Club Aretoa, Bilbao. 21:00. 6€. • Mikel gaztelurrutia trío. Zentral Kafe Antzokia, Iruña. 20:30. 10/24€.

EKAINAK 2, OSTIRALA

• HAMLET + APHONNIC. DOKA aretoa, Donostia. 19:00. 12€. • MELENDI. Illumbe, Donostia. 20:30. 32€. • El Último tributo (El último de la fila taldeari omenaldia). Zentral Kafe Antzokia, Iruña. 22:00. 12/15€.

EKAINAK 3, LARUNBATA

• PACHO BREA + VALKYRIA. Edaska aretoa, Barakaldo. 20:00. 8€.

• GEORGE PALMER & FIRESOUL BAND. Pagoa aretoa, Amorebieta. 20:00. 8€.

• MUSHKUN. Social Antzokia, Basauri. 21:00. 5€.

• LIFE OF AGONY. Santana 27, Bilbao. 20:00. 28€.

• FREENETIKS. Stage Live aretoa, Bilbao. 19:30. 10€.

• BIRDLEGG & THE BLUES TORNADO. Azkena aretoa, Bilbao. 20:00. 14€.

• ZPU. Santana 27, Bilbao. 20:30. 10€. • THE WIZARDS + TOTENWOLF + SATURNA. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 8€. • CAPITÁN COBARDE. Azkena Aretoa, Bilbao. 21:30. 12/15€. • TRIBUTO CANSERBERO. Cue Bilbao aretoa, Berango. 22:00. Doan.

EKAINAK 4, IGANDEA • DE LA TIERRA. Stage Live aretoa, Bilbao. 18:00. 20€. • MUSKULO. Baratza Aretoa, Gasteiz. 20:30. 6/8€.

EKAINAK 5, ASTELEHENA • MR. SIPP. Kafe Antzokia, Bilbao. 20:00. 15€.

EKAINAK 6, ASTEARTEA • SCOTT H BIRAM + NIRE. Kafe Antzokia, Bilbao. 20:00. 10€.

EKAINAK 7, ASTEAZKENA • ANA SOFIA VARELA. BBK Aretoa, Bilbao. 20:00. 18€.

• TXARANGO. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 8€.

• MR. SIPP. Zentral Kafe Antzokia, Iruña. 20:30. 12/15€.

• LEÓN BENAVENTE + PET FENNEC. Intxaurrondoko Kultur Etxea, Donostia. 15/18€. 22:00. 15/18€.

EKAINAK 8, OSTEGUNA

• BUSTAMANTE. Principal Antzokia, Gasteiz. 20:30. 34/44€.

• YAWNING MAN + WET CACTUS. Satelite T aretoa, Bilbao. 20:00. 12€. • SU TA GAR. Victoria Eugenia

Urte osoko harpidetza (12 aldizkari)

18€ 42

harpidetzak@gazteberri.eus GAZTEBERRI #125| 2017 Maiatza


Antzokia, Donostia. 20:00. 15€. • BIDAIA. Erraldoian Txokoa, Iruña. 20:30. Doan.

EKAINAK 9, OSTIRALA • CARLOS SARDUY 4TET. BBK Aretoa, Bilbao. 20:00. 15€. • KULTO KULTIBO + PAPA STYLE. Kutxa Kluba-Tabakalera, Donostia. 19:00. 8€. • GILLÉN munguía + josu okiñena. Victoria Eugenia Antzokia, Donostia. 20:00. 10€. • BERET. Kubik aretoa, Gasteiz. 20:15. 13:00. • HISTORY OF HEAVY METAL. Tunk aretoa, Irun. 19:00. 8€. • JABIER MUGURUZA + MIKEL AZPIROZ. Aita Mari Antzokia, Zumaia. 22:00. 5€.

EKAINAK 10, LARUNBATA

EKAINAK 12, ASTELEHENA

• JOSETXU PIPERRAK & THE RIVER ROCK BAND. Doka aretoa, Donostia. 19:00. 10€.

• MOON DUO. Kafe Antzokia, Bilbao. 20:00. 15€.

• ADRIAN COSTA & THE CRIERS + NOA VOLL DAMM & THE GHELL DRINKERS + LATITUD 43. Intxaurrondoko Kultur Etxea, Donostia. 21:30. 10/13€. • HATEBREED. Jimmy Jazz, Gasteiz. 20:00. 20€. • NUMIDIA & BRUNA SONORA. Zentral Kafe Antzokia, Iruña. 22:00. 15€.

EKAINAK 11, IGANDEA • MIKEL URDANGARIN. Sanagustin Kulturgunea, Azpeitia. 19:00. 10€. • MOON DUO. Dabadaba, Donostia. 20:30. 10€.

EKAINAK 15, OSTEGUNA • AITOR ETXEBARRIA. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 10€. • ROBE INIESTA Kursaal auditorioa, Donostia. 21:00.

EKAINAK 16, OSTIRALA • THE REVERENDOS + ALBERT CAVALIER + GRACEBAND + HENDRIK ROEVER & LOS MÍTICOS GTS. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 10€. • JOE LA REINA + CLUB DEL RÍO. Kutxa Kluba-Tabakalera, Donostia. 18:30. 10€. • EL KANKA. Bataplán aretoa,

Unibertsitatea Berrikuntza Europa Kultura

GAZTEBERRI #125| 2017 Maiatza

43


Donostia. 19:00. 16€. • U.K SUBS + NEGRACALAVERA. DOKA aretoa, Donostia. 19:00. 13€.

Bilboko Guggenheim Museoa:

Donostiako Museum Cemento Rezola:

• D.R.I. Jimmy Jazz, Gasteiz. 20:00. 15€.

• “ESPRESIONISMO ABSTRAKTUA”. 2017ko ekainaren 4ra arte.

• “IKONO BATEN ERAIKUNTZA: HAIZEAREN ORRAZIA. 2017ko urriaren 7ra arte.

EKAINAK 17, LARUNBATA • LOS ENANITOS VERDES. Santana 27, Bilbao. 18:30. 25€. • EL RENO RENARDO. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 12€. • MIKEL URDANGARIN. Pagoa aretoa, Oiartzun. 20:00. 10€.

EKAINAK 21, ASTEAZKENA

• “FASHION AND FILMS: DRESSING IDEAS IN FILMS”. 2017ko ekainaren 8an eta 9an. • “PARIS, MENDE AMAIERA: SIGNAC, REDON, TOULOUSELAUTREC ETA GARAIKIDEAK”. 2017ko irailaren 17ra arte. • “PANORAMA”. PELLO IRAZUREN ERAKUSKETA 2017ko ekainaren 25era arte.

Bilboko Arte Eder Museoa:

• THE VEGABONDS. Kafe Antzokia, Bilbao. 20:00. 5€.

• “ALICIA KOPLOWITX - GRUPO OMEGA CAPITAL” BILDUMA. 2017ko urriaren 17ra arte.

• ANA MOURA. BBK Aretoa, Bilbao. 20:00.20€.

• “obra gonbidatua”: greco. 2017ko urriaren 17ra arte.

EKAINAK 22, OSTEGUNA

Bilbao Arte:

• RAFA BERRIO. Kafe antzokia, Bilbao. 19:30. 10€. • ANJE DUHALDE. Erraldoien txokoa, Iruña. 20:30. Doan.

EKAINAK 23, OSTIRALA • ROBE INIESTA. Euskalduna Jauregia, Bilbao. 21:00. 23/73€. • MIKELUSKOLA + ITZIAR BARREDO. Victoria Eugenia Antzokia, Donostia. 20:00. 10€. • AZKENA ROCK FESTIVAL: LOQUILLO + JOHN FOGERTY + THE HELLACOPSTERS + THE METEORS + TIGERS OF PAN TANG + BLOODLIGHTS + THE SOULBREAKER COMPANY + PAT CAPOCCI + THE CULT + CHEAP TRICK + INGLORIOUS + CRANK COUNTY DAREDEVILS. Mendizabala, Gasteiz. 15:45. 90€.

44

Gasteizko Artium Museoa: • “LILIANA PORTER-EN ERAKUSKETA”. 2017ko irailaren 3ra arte. • “ARTEA ETA (ARTEAREN) SISTEMA”. 2017ko Urriaren 1era arte. • “UZTAILAK 38-URRIAK 37”. 2017 urriaren 1era arte.

Gasteizko Montehermoso Kulturgunea: • “PARALELOAN”. SANTOS IÑURRIETAREN ETA MENCHU LAMASEN ERAKUSKETAK. 2018ko urtarrilaren 28ra arte. • “ARTEA ETA TEKNOLOGIA”. 2017ko irailaren 24ra arte.

• “DIMENSIONES PARALELAS”. 2017ko uztailaren 26ra arte.

Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxea:

• “SELF IDENTITY IS A BAD VISUAL SYSTEM”. GALA KNÖRREN ERAKUSKETA 2017ko urriaren 18ra arte.

• “IKIMILIKILIKLIK, JA ARTZEREN UNIBERTSOA”. 2017ko uztailaren 2ra arte.

Bilboko Euskararen Etxea:

Getariako Balenciaga Museoa:

• “estereoskopiak”. 2017ko irailaren 30era arte.

• “COLLECTING ELEGANCE. RCHEL L. MELLON’S LEGACY”. 2018ko urtarrilaren 25era arte.

Bizkaiko Arkeologia Museoa:

Iruñeako Bolborategia :

• “ATAPUERKA: 4 BURUHEZURRA”. 2017ko urriaren 15era arte.

• “EDUKITZAILEAK, EDUKINAK ETA BESTE EDUKI BATZUK”.MERTXE SUESKUNEN ERAKUSKETA. 2017ko uztailaren 2ra arte.

Donostiako Tabakalera:

Tolosako Topic Museoa:

• “BIZIGARRIAK: ZIRKULAZIOA ETA EUFORIA. 2017ko ekainaren 11ra arte.

• “BARRIGA VERDE, FERIAZ FERIA”. 2017ko urriaren 8ra arte.

GAZTEBERRI #125| 2017 Maiatza


Maider eskolan dabil. Jo eta su, gehienetan. Hil honetan, gainera, azterketetarako prestatzen, ufff! Gainontzeko gazteen modura, etorkizuna ilusioz irudikatzen du. Uda, batez ere. Ez dauka beharrizan handirik, gurasoek herriko lantegi batean lan egiten baitute. Bizitza normala. Arruntasuna. “Bejondeiola!” pentsatuko zuen hurrengo protagonistak. Sharifen bizitza ez da inoiz erraza izan, baina aurten pairatzen ari dituen komeriak benetan jasangaitzak dira. Izan ere, bere herrialdea uztera behartu izanak, Sharifek txalupa maskal batean sartu eta Europarako bidea hartzera eraman zuen. Gatazka zibila zela eta, aita preso hartu zuten eta handik hilabete gutxira, bere buruaz beste egin zuen. Amak eta arrebak, begiak malkoetan eta bihotza zotinez dituztelarik, aldamenean ditu. Familiaburu bilakatu da Sharif, bat-batean eta nahi gabe. Seguru asko Europara ailegatu bezain laster ogibidea bilatu beharko du. Baina nola? 14 urte besterik ez ditu. Maiderrek ere 14 urte ditu eta etorkizunean sendagilea izan nahi du. DBH bukatu, Batxilergoari ekin eta pausuz pausu, unibertsitaterako bidea hartzea da bere asmoa. Sharifek ere gauza bera nahiko luke, baina bitartean topatuko dituen oztopoak sekulakoak izango dira. Bi protagonisten arteko aldeak handiak badira ere -zer esanik ez generoari erreparatuta-,oinarrian, errealitate ukaezina azaleratzen da: eskubide berberak dituzte. Nork babestuko du Sharif? Haur eta nerabe guztiek eskubideak dituztela azpimarratzea zalantzarik gabeko egia da. Hala ere, “haurren eskubideak”, kontzeptu gisa planteatuta, abstrakziora garamatza eta, ondorioz, ez atzera, ez aurrera,

GAZTEBERRI #125| 2017 Maiatza

© UNICEF/UN049564/Ramadhan

Defenda ditzagun haurren eskubideak

gure esparruan mantentzen gaitu. Nolabait ere, helduak eta haurrak elkarren ondoan bizi gara, baina oso gutxi ikusten dugu elkar. “Umeek ez dute bozkatzen”, askotan aipatzen da politikaren aldetik, haurrei dagokien babesik eza justifikatzeko. Haur eta nerabeen eskubideak ez defendatzea, herrialde baten etorkizuna ataka larrian jartzea da. Mendebaldeko herrialdeetan gertatzen ari den zahartze demografikoak ondorio larriak izango ditu ekonomikoki eta sozialki, belaunaldi berrien interesa aintzat hartzen ez bada, hots, biharko kudeatzaileak izango direnen oinarrizko beharrizanak babesten ez badira: hezkuntza, osasuna eta segurtasuna. Hala eta guztiz ere, mendebaldeko herrialdeetan (edo OCDE-n barne daudenen kasuan) aipatutako hiru oinarriak segurtatzeko gai izan bagara (ñabardura batzuekin, hori bai), garapen-bidean dauden herrialdeetako haurren egoerarekiko nazioarteko engaiamendua beharrezkoa da. Helburu hori buruan, Nazio Batuen Batzar Nagusiak Haurren Eskubideei Buruzko Hitzarmena sinatu zuen

1989an. Testu honen bigarren artikuluan, Maider eta Sharifen bizitzak elkarbanatzen dira: “Eskubide guztiak haur guztiei aplikatu behar zaizkie desberdintasunik gabe, eta estatuak haurra edozein bereizkeriaren aurrean defendatzeko beharrezko neurriak hartu behar ditu”. Umeei buruz mintzatzen garenean, ez dago desberdintasunik. Geroztik, Haurren Eskubideei Buruzko Hitzarmena (HEBH) mundu osoko haur eta nerabeen bizitza erabat aldatzeko bidean funtsezkoa izan da. Historian lehen aldiz, dokumentu batek hemezortzi urte baino gutxiagokoen eskubide guztiak jasotzen ditu, era transbertsalean: zibilak, politikoak, ekonomikoak, sozialak eta kulturalak. UNICEFek Nazio Batuen agindua betetzen du, haurrek haur izaten jarrai dezaten. Maider eta Sharifen arteko desberdintasunak txikitzeko eta ekitatea politikarien agendan ager dadin, ez bakarrik hitz hutsez, baizik eta benetazko konpromisoak berretsiz. UNICEF Euskal Herriko Batzordea

45


etorkizuna.eus 46

Âą18 Presta Ezazu Zure Etorkizuna aldizkaria GAZTEBERRI #125| 2017 Maiatza



yi

nE

uro

pe

ia

ud

l ra

St

st

y in New Zealand

Au

S tu d

S tu in dy USA

St

Stud y in C anada

ud

y

in


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.