Gazteberri#102

Page 1

r

B G

ri

G

az

a

te b e

A ldiz k i a r

Gazteberri #102 2014 Azaroa/Abendua



r

B G

ri

G

az

a

te b e

A ldiz k i a r

Aurkibidea Guztiek nahi dute IELTS

06 Elkarrizketa.

Diego Carbajo

08

ARGITARATZAILEA:

Zientzia.

Taylor glaziarreko odol jauziak

10

Euskara

© Shareak Kultur Elkartea Lege Gordailua: Bi-1151-04 Tlf: 94 424 75 94 Faxa: 94 415 74 52 eposta: gazteberri@unionline.info http://www.gazteberri.info

12

Erredakzioa: Iparragirre, 17, 1.esk. 48009-Bilbao. Koordinatzailea: Jon Mikel Zabalegi Testuak eta diseinua: Shareak Laguntzaileak: Nerea Segura, Gotzon Sanchez, Ziortza Carranza, Peio Saez de Lafuente, Naiara Pardo, Jon Lasa, Patricia Aldama. Argazkiak: Amaia Garcia, Markel Redondo, Alejandro Boyero, Artxiboa Publizitatea: 696935662 Banaketa arduraduna: Lourdes Sánchez

Oharkabeko biolentzia

Shareak Kultur Elkarteak ez du Gazteberri Aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik derrigor bere gain hartzen

18

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA HEZKUNTZA SAILEKO LAGUNTZA JASO DU

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA Viceconsejería de Política Lingüística

13. Zer jan, hura izan.

14 Aisia

Sexua

Teknologia Berriak

26

19. Txorroskiloa.

20 Denbora pasak

28


Gazteberriak

Poliziak bere biktima jaten ari zen kanibala hil du

22 ordu lo egiten duen emakumea

50.000 V-ko deskargarekin

Klein-Levin izeneko sindromea du Beth Goodier britaniarra egunean 22 orduz izaten da lo. Emakume honek Klein-Levin izeneko sindromea du, ‘Loti Ederra’ren sindromea izenarekin ere ezagutzen den sindromea, hain zuzen ere. Goodierrek 16 urterekin izan zituen gaixotasun neurologiko honen lehen sintomak. Sindrome hau duten pertsonek hainbat astez ia egun osoa lotan eman ahal dute. Zenbait astez horrela izan ondoren, beste epe batez bizitza normala izan

dezakete, hurrengo gertaera eman arte. Izan ere, adituek adierazi dutenez, pasarte hauek ematen direnean eriak ez dira guztiz esnatzen. Horrela, Beth gazteak ezin du esna dagoen bi ordu horietan egindako ezer gogoratu. Hori dela eta, zaintza berezia behar du eta gurasoen etxean jarraitzen du. Mila pertsona inguruk pairatzen du sindrome hau mundu osoan, kasu gehienetan, gizonezkoak direlarik.

Zazpi urtez entrenatzen 40 zentimetroko gerria izateko Kelly Lee Dekay estatubatuar gazteak zazpi urte eman ditu entrenatzen 40 zentimetroko gerria lortzeko. ‘Jessica Rabbit’ eta ‘Tormenta’ bezalako komiki pertsonaietan oinarrituta, Dekayk hainbat urtez kortse metaliko bat jantzita eraman behar izan du. Horrek, hein handi batean, bere bizitza mugatu du baina kortsearekin jarraitzeko asmoa duela azaldu du estatubatuarrak. Kelly Lee Dekayk oso kritika zorrotzak jaso ditu gizarte sareen bidez. Hainbaten ustetan, horrelako jarrerek naturala ez den emakumearen eredua sustatzen dute.

4

Britaniar poliziak Matthew Williams antropofagoa hil du hau bere biktima bat jateko prest zen unean. Kanibal honek emakume gazte bat erasotu zuen Galeseko txiroentzako aterpetxe batean eta, hau jateko prest zenean, polizia azaldu zen. Poliziek 50.000 Volt-eko deskarga elektrikoa eragin zioten pistola batekin, modu horretan, emakumea zauritu gabe askatzeko aukera izateko. Poliziak aterpetxeko arduradunen deia jaso zuten aterpeko gela batean gizon bat emakume bat erasotzen ari zelako. Polizia azaldu zenean Williamsek ez zuen gelako atea zabaldu nahi izan eta, hori dela eta, indarrez sartu behar izan zuten. Gizona atxilotzeko pistola elektriko bat erabili zuten eta, horri esker, gizona atxilotzea lortu zuten. Dena den, handik gutxira eta jasotako deskargaren ondorioz, kanibala hil zen. Matthew Williams gartzelatik atera berria zen bere bikote ohia erasotzeagatik bost urteko zigorra bete ostean. Biktima Cerys Marie Yemm izena zuen 22 urteko emakumea zen eta poliziak jakin izan duenez, erasotzailearen ezaguna zen. Zoritxarrez, erasoan jasandako zaurien eraginez emakume gaztea ere hil zen ospitalean.

GAZTEBERRI #102| 2014 Azaroa-Abendua


SEXUAREN TXOKOA

Ga. Bis es ditin poris quae. Ficit quis et labo.

Argazki honetan, 10 eta 3 zenbakiekin azaltzen diren jokalariak dira susmo gehien sortu dituztenak.

Emakume izan nahi dute

Lau gizon Irango emakumezkoen futbol selekzioan Sexu aldaketak onartuta daude Iranen Irango emakumezkoen futbol selekzioko jokalariek derrigorrezko sexu-probak egin beharko dituzte bertan lau gizonezko jokatzen ari zirenaren susmoa zabaldu ostean. Azterketa mediko aleatorioak burutuko omen dira entrenamenduetan eta guztiz emakumezkoak direla frogatzea lortzen ez duten jokalariak kanporatuak izango dira. Antza denez, Irango selekzioan gizonezko izanik emakume izan nahi duten lau jokalari omen daude. Momentuz, ez dute ebakuntzarik egin eta honek guztiak futbola arautzen duen FIFA erakundearen susmoak piztu ditu. Gezurra badirudi ere, Iranen sexu aldaketarako ebakuntzak onartzen dira 1979. urtetik. Kontutan izan behar da, Sharia delako legeari jarraiki, Iranen homosexualitatea edota ezkontza aurreko sexu-harremanak guztiz debekatuta daudela.

Porrota futbol partidu batean behi baten erditzeagatik Marly-Gomon taldeak 20-0 galdu zuen Marly-Gomont talde frantziarra ez da historiara pasako munduko talderik onena izateagatik. Azkeneko sei partiduak galdu ondoren (69 gol kontra), Tupigny taldearen kontrako partidara soilik 12 jokalarirekin aurkeztu zen 14 baja izan ostean. 25. minuturako markagailuak jada 5-0eko emaitza azaltzen zuen eta, une horretan Marly-Gomonteko atezainak aldaketa eskatu zuen bere baserriko behi batek erditu behar zuelako. Beste jokalaririk ez zenez, 61 urte dituen taldeko presidentea atezain jarri zen.

GAZTEBERRI #102 | 2014 Azaroa-Abendua

5


Publirreportajea

Ingeles azterketa

Guztiek nahi dute IELTS IELTS ingeles maila erreala ebaluatzeko diseinatutako azterketa da eta oso ziurtagiri baliogarria da atzerrian ikasi edo lan egin nahi dutenentzat Oraindik ez baduzu IELTS azterketaren berri izan, hurrengo lerroetan azterketa honen inguruan jakin behar duzun guztia ezagutuko duzu. Azterketa honek hautagaien ingeles maila aztertzen du 1 eta 9 puntu arteko eskala batean non, 1 puntuazioak ingelesez modu esanguratsuan komunikatzeko gai ez zarela adierazten duen eta 9 puntuazioak, aldiz, zure ingeles maila ingelesa ama-hizkuntza duen hiztun baten parekoa dela adierazten duen. Hautagai gehienek azterketa hau egiten dute bere ingeles mailaren ziurtagiri bat aurkeztu behar dutenean, adibidez, ingelesa ama hizkuntza duen herrialde batean ikasi edo lan egiteko. Ondorioz, IELTSek eragin handia izan dezake azterketa hau egiten duten hautagaien bizitzan. Hori dela eta, azterketa segurtasun

6

British Councilek IELTS azterketa kudeatzen du gure artean. Urte osoan zehar izango duzu azterketa hau egiteko aukera eta izena-emateko epea azterketa eguna baino bi aste lehenago ixten ohi da. Behin azterketa eginda, emaitzak hamairu eguneko epearen barruan jasoko dituzu.

neurri zorrotzekin burutzen da. Horrela, azterketa hasi baino lehen, hautagai bakoitzari argazki bat ateratzen zaio eta, azterketan zehar hainbat aldiz egiaztatzen da hautagaien nortasuna. Izan ere, asko dira, munduan zehar, halako ziurtagiri baten beharrean bere lagun edo senideren bat azterketa hau egitera bidaltzen saiatu diren hautagaiak. Horregatik, aztertzaileak eta ikuskatzaileak itxuratiak antzemateko prestakuntza jasotzen dute. Era berean, aztertzaileak etengabe ikuskatuak dira, bai segurtasun ikuspegi aldetik bai ebaluazio estandar aldetik. Horrela, ‘estandarizazio’ ikastaro desberdinetara joan behar izaten dute eta aztertzaile izateko duten ‘gonbidapena’ bertan behera gera daiteke baldin eta, sarritan, emandako puntuazioak arinki

izan beharreko puntuaziotik aldentzen badira.

Eskandalua IELTS, sarritan, immigrazio helburuetarako ere erabiltzen ohi da. BBC TV-ko saio batean Londreseko eskola batean, diru kopuru handi baten truke, TOEIC azterketarako emaitza altuak bermatzen zituztela eman zuten ezagutzera. TOEIC azterketa zer ikusirik ez badu ere IELTS azterketarekin, immigrazio helburuetarako ere erabil daiteke eta jazoera honek azterketa eredu hauetan segurtasun maila altuen beharra azpimarratu du.

Lana IELTS oso azterketa ezaguna da Europan zehar hainbat ikaslek atzerrian ikasi

GAZTEBERRI #102 | 2014 Azaroa-Abendua


Jatorrizko testua: Rachel Roberts Argazkia: British Council Š

edo lan egiteko aukera serioski hartzen dutelako. IELTSen lortu beharreko emaitza zure helburuaren araberakoa izango da. Adibidez, kamioi-gidaria izan nahi baduzu Kanadan, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko B1 ziurtagiriaren baliokidea izango litzatekeen 4,5 nahiko izango duzu. Maila honek, eztabaida bateko puntu nagusiak jarraitzeko, irrati edo telebista saio bat jarraitzeko edo informazio tekniko sinpleak ulertzeko gai zarela adieraziko luke.

Ikasketak Baina trebakuntza handiagoa eskatzen duten lanbideetarako edo goi hezkuntzako ikasketak burutzeko nota altuagoa beharko duzu. Unibertsitate gehienek, gutxienez, 6 edo 6,5 bat eskatzen dute graduko

ikasketak burutzeko eta 7 bat (HEEEBko C1aren baliokidea) graduondo ikasketetarako. Maila honetan, modu sofistikatuagoan elkar eragitea, solasaldi konplexuagoetan parte hartzea eta gai orokor edo profesional desberdinetan hizkuntza ekoiztea eskatzen da.

Zenbaki magikoa Hemen datza IELTS azterketaren zailtasun handiena. Hautagai gehienek, Espainian behintzat, IELTS azterketa egiten dute bai atzerrian ikasi nahi dutelako bai bere unibertsitateak ziurtagiri hau aintzat hartu eta emaitza altu bat lortuz gero gradua lortzeko kredituak lor ditzaketelako. Hori dela eta, askok IELTS ikusten dute bere ingeles beharrak asetzeko modu azkarra. IELTS hautagai askok kontutan hartzen

GAZTEBERRI #102 | 2014 Azaroa-Abendua

ez omen duten datua da 7 puntuko nota ateratzeko nahikoa ingeles maila altua izan behar dela. Hautagai askok azterketa prestatzeko laguntza eskatzen dute eta azterketa baino astebete lehenago bizpahiru klaseekin aipatu nota lortzeko gai izango direla uste dute. Zure ingeles maila jada nahikoa ona ez bada, horrelako planteamenduek ez dizute emaitza onik emango.

Jakinaren gainean egon IELTS azterketa prestatzeko liburu eta ikastaro zabala aurkituko duzu mundu osoan. Hauen artean aukeratzea zaila izan daiteke, are gehiago, kontutan hartzen baduzu azterketa arrakastaz burutzea ala ez burutzearen artean zure bizitzan izan daitekeen eragina.

7


Elkarrizketa

hornitzaile, babes eremu eta segurtasun mekanismo bezala dirau. Eta ez soilik gurasoen etxean geratzen direnentzat, etxebizitza jabetza bilatzen duten gazteen artean familia, abalaren bitartez, bikotearekin bat nola zorpetzen den ikus daiteke. Orokorrean, estrategia kolektiboak izan ei dira denak, bai bikotearekin erosi edo alokatu, bai familiaren bigarren etxebizitzan bizi, bai pisua edo landa-etxea konpartitu, bai etxebizitza kooperatiban sartu, etab. Ildo horretan, estrategia mota hauek denak dependentzien kudeaketaren galbahetik pasatzen dira nahitaez.

DIEGO CARBAJO

“Orain arte normatiboa izan den gizabanako independientearen figura soziala kolokan dago”

Etxebizitzarena da, gaur egun, gazteriak duen arazorik larriena? Ez nuke esango arazo larriena denik, baina bai etxebizitzaren dimentsioak egungo gazteria naiz helduen —norbanako garaikidearen— arazo eta erronken konplexutasunaren adierazle dela. Dimentsio horretan, lanaren eskasia eta prekarizazioa, bikote harremanen ezegonkortasuna, gain-zorpetzearen arazoa edo familiarekiko menpekotasuna bezalako tentsioak artikulatzen dira. Arazoa baino, konpondu ezineko dilema edo paradoxa bat antzeman daiteke: oso era zehatzean norbanako autonomo eta independente izatera bultzatzen gaituen egitura mental eta kulturak mantentzen ditugun bitartean, egungo gizarte egiturek eta baldintzek gure dependentziak areagotzen dituzte. Irtenbidea? Beharbada norbanakoon izaera soziala berretsiz gure menpekotasun eta dependentziak onartu eta noski, ildo horretan lan egin. Esaterako, kolektiboak diren gizarte babes mekanismoak sendotuz.

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) soziologoa Gazteek emantzipaziorako eta etxebizitza bat lortzeko zein estrategia jarraitzen dituzten aztertu duzu zure tesian. Zeintzuk lirateke ikerketa honen ondoriorik azpimarragarrienak? Hitz gutxitan laburtuta, gaztaroaren luzapen gisa diagnostikatu ohi izan denak helduaroaren prekarizazio prozesu batekin zer ikusi handia duela. XX. mendean zehar normatiboa izan den gizabanako independiente, autosostengatu eta zentratuaren —gizonezko, zuri, langile, heterosexuala, jabegodun, etab.— figura soziala kolokan dago. Bere lekuan gero eta figura hibrido eta labainkorragoak sortu dira eta, ondorioz, norbanakoen bizi ibilbide eta estrategiak aztertzerakoan, dependentzia, independentzia edo emantzipazioa bezalako

8

kontzeptuak ez dira hain erabilgarriak. Emantzipazioa ez da jada behin betikoa; prozesu itzulgarria bilakatu da eta dependentzien kudeaketa giltzarri bilakatu da bere ulermenerako. Estrategia hauek aldatu dira, adibidez, aurreko belaunaldiko gazteek zituzten estrategiekin alderatuta? Aldatu baino, eguneratzen eta berriro definitzen direla esango nuke. Gurasoenean dauden gazteek autonomia sentimendu minimo batzuk ematen dizkieten hainbat espazio fisiko eta sinbolikoak negoziatzen dituzte —gela propioa, lokala, bidaiak, autoa, furgoneta ekipatua, etab. Zentzu horretan, familia egiturak, nahiz eta ahuldua, baliabideen

Zer dela eta da hain garrantzitsua etxebizitza propioa izatea/emantzipatzea? Gizarte mendebaldarrek egun ekoizten duten norbanako motarekin du zerikusia horrek. Beste garai eta lurraldeetan ez bezala, hemen, heldutzat definitua izateko zenbait marka lortu behar ditugu —oinarrizkoenak: lana, bikotea, etxebizitza eta familia eratzea—. Etxebizitza izateak banakotasunarekin eta identitatearekin lotua dagoen heinean lortzen ez duenak akats pertsonal bezala edo defizitdun norbanako bezala definitua izan ei da. Heldu gisa garatzeko ezinbestekoa den aspektu bat da gizarte honetan. Eta hain garrantzitsua bada, zergatik

GAZTEBERRI #102 | 2014 Azaroa-Abendua


ez dugu hau ahalbidetu diezaguketen bestelako bideetara jotzen? Hor gako oso garrantzitsu bat dago. Deigarria da ikustea 1940.ko hamarkadan etxebizitzen % 46 alokairura bideratua zegoela egun EAE osatzen duten lurraldeetan. Azken 70 urteetan aurrera eraman diren etxebizitza politika ia gehienak jabegora bideratu dira eta, ildo horri jarraituz, Babes Ofizialeko Politikek jabego eta etxebizitza eskubideak nahastu dituztela esan genezake. Era berean, alderdi politikoen eta demokraziaren arazo bi hor koka ditzakegu: alde batetik, etxebizitza eskubidea jabego erregimenaren bitartez eskaintzea legitimazio politikoaren mekanismo bilakatu da, eta bestetik, bankuak medio, eraikuntza hazkunde ekonomikoaren oinarri izan da. Horren ondorioak soberan ezagunak dira, darabilgunerako: etxebizitza erosteak jabegodun bilakatu beharrean, automatikoki eta urte askotarako zor baten kudeatzaileak bihurtzen ditu norbanakoak. Nahiz eta epe luzera izan, alokairuen prezioak beheratuko lituzkeen politika sendo batzuek ez soilik gazteengan baizik gizarte osoarengan izango

lukete eragin positiboak. Europako zenbait herrialde honen adibide dira. Gazteak ez duten maila ekonomiko batean bizitzera ohitu dira? Diagnostiko hori gazteek kontrolatzen ez dituzten gizarte prozesuez erantzule egiteaz gain zaharkitua geratu da. Alderantziz esango nuke, prekarizazio prozesu orokor batek markatzen duen testuingurura egokitzen — ahalegintzen— dira. Batzuk euren gurasoen ereduarekiko nostalgikoagoak eta beste batzuk berritzaileagoak izanik, garatzen dituzten estrategia gehienak egokitzapenaren bidetik doaz. Barneratuta duten norbanako eredua garatzeko baliabideak desagertzear daudelarik “orainaldian bizirauteko” edo “bizitzaz gozatzeko” estrategiak besterik ez zaizkie geratzen. Azkenik, zure tesian gazteriaren lan baldintzen ‘argazkia’ ere agertzen da. Ba al da itxaropentsu izateko arrazoirik? Itxaropen kontzeptuarekin maiz sartu digute ziria… Aurrez definitutako gizarte talde

GAZTEBERRI #102 | 2014 Azaroa-Abendua

edo kolektibo bat etorri —jaungoikoa bere garaian, XX. mendean langileria, gizarte mugimenduak, gazteak, etab.— eta gauden lekutik askatu edo salbatuko gaituela iradokitzen du. Lan munduaren inguruan joera orokorra, teknologiak medio, lan eta aisialdi denboren arteko banaketa tradizionala hautsi eta norbanakoa bere buruaren enpresari bilakatzea da. Hau da, ez soilik bere prestakuntza eta gaitasun intelektualen mantentzaile eta kudeatzaile etengabea, baizik eta norbanako lez sustengatzen duten lotura afektibo eta harremanen kudeatzaile-enpresaria. Zentzu horretan ez dut uste ekintzaile, enpresa-sortzaile edo auto-enpleguaren bidetik konponbidea —salbazioa— etorriko denik behin berriro ere norbanakoengan deskargatzen baitira egiturazkoak eta politikoak diren erantzukizun asko. Auto-esplotazioa arriskuak handiak dira hor. Baina, arren, ez dadila era apokaliptikoegian ulertu, hemen gerra zibilak eta krisi industrial latzak egon dira eta edonola bada ere, bai gure aitona-amonak, bai gure gurasoak aurrera atera ziren…

9


10

GAZTEBERRI #102| 2014 Azaroa-Abendua


ZIENTZIA

Taylor glaziarreko odol ur-jauziak Antartidako parajerik izugarrienetakoa Taylor glaziarra Antartidako McMurdo eremuko Haran Lehorretan aurkitzen da. Glaziar hau oso berezia da, izan ere, bertatik ur gazia isuritzen den bakoitzean odolaren antza handia duen gorri koloreko ur-jauzi bat sortzen da. Hau munduko eremurik ezatseginetako bat da eta, zenbait zientzilarien ustetan, bertan, oso muturreko bizitza baldintzetara egokitu diren mikro-organismo extralurtarrak bizi daitezke. Zientzilariek ia oxigenorik gabe bizitzen diren 17 mikrobio mota desberdin aurkitu dituzte glaziar honetan. McMurdoko eremu hau oso bitxia da Antartidan, berez, kontinente honetan izotzarekin estalirik ez dagoen eskualde bakanetakoa baita. Hala ere, bertan zenbait glaziar daude, batzuk ur gezaz osatuta eta besteak, Taylor glaziarraren kasuan bezala, ur-gaziaz osatuta. Glaziar honetan ikus daitekeen odol urjauzia 1960ko hamarkadatik ezagutzen da, baina oraindik ere, zientzilariek ez dute garbi zer dela eta ematen den fenomeno hau. Egin diren azterlan desberdinen arabera gorri kolore hau glaziarreko ur-gazian aurkitzen den burdin-oxidoaren eraginez sortzen da baina zientzilariek ez dute garbi aipatu oxidoaren jatorria. Izan ere, inguruan diren antzeko glaziarretan ez da halako fenomenorik ematen. Egun den teoria zabalduena honakoa da: Duela zenbait milioi urte, Ross Itsasoak Taylor glaziarra urpetu zuen fiordo baten antzera. Klima aldatu zenean, itsasoak atzera egin zuen baina ur-gaziko laku erraldoi bat geratu omen zen. Glaziarrak aurrera egiten zuen heinean, milioika urtez pilatutako gatz metaketek glaziarraren ertzeraino iristea lortu zuten. Kontutan izan behar dugu gatz honetan diren burni-ioiek bost milioi urte baino gehiago dutela. Glaziarra, itsasoan den gatz kopurua laukoizten duen gatzun batean dago flotatzen eta izoztutako ur masak egiten duen presioaren eraginez gatz hau guztia kanporatzen da.

GAZTEBERRI #102 | 2014 Azaroa-Abendua

11


Euskara

% 1,2ko igoera aurreko urtearekin alderatuta

Igo da euskaltegietan izena eman duten ikasleen kopurua Datu honek azken ikasturteetan izandako beherakadari amaiera ematen dio Eusko Jaurlaritzak aditzera eman duenez, 2014-15 ikasturterako euskaltegi publikoetan izena eman duten ikasleen kopurua 25.351koa da. Aurreko ikasturtearekin alderatuta 300 ikasle gehiago dira aurten matrikulatutakoak (% 1,2) eta azken hiru ikasturteetan izan diren beherakadei amaiera ematen zaie. Herrialdeka, Bizkaiak 12.991 matrikula, Gipuzkoak 8.285 eta Arabak 4.092 izan dituzte. Datu hauek guztiak urriaren 31an itxi berri den matrikulazio epeari dagozkio baina ikasturtean zehar izango diren ikastaro berriei esker ikasle kopurua

12

32.000tik gora joatea espero da. Azpimarratzekoa da izena eman duten ikasle guztien artean 1.333 etorkinak izatea (% 5,2). Aurtengo matrikulazioen % 45,6 HABEko lehengo mailan eman dira (A1, A2 eta B1 mailak). Bigarren mailan (B2) izena eman dutenak % 24,05 izan dira, hirugarren mailan (C1) % 26,63, laugarren mailan (C2) % 2,56 eta bestelako ikastaroetan % 1,16. Sexuari dagokionez, aldiz, euskaltegietan matrikulatu direnen % 67,3 emakumezkoak izan dira eta % 32,7 gizonezkoak. Kasu bietan, batez besteko adina 37 urtekoa izan da.

AEK-k antolatzen duen Korrikaren XIX. edizioa datorren urteko martxoaren 19 eta 29 bitartean burutuko da ‘Euskahaldun!’ lelopean. Edizio honetan, AEK-k euskararen erabilera normalizatzeko euskaldunon ahalduntzea aldarrikatu nahi izan du eta, era berean, 50 urte beteko dituen Durangoko Azokak egiten duen lana ere omenduko da. Korrikaren edizio berria Urepeletik atera eta, 2.000 kilometro baino gehiago egin ostean, Bilbon amaituko da. Aurten, gainera, Korrikaren web orrialdearen helbidea ere aldatuko da. Abenduaren 3an, korrika.org izatetik korrika.eus izatera pasako da.

Mintzapraktika ‘Gaur, euskara praktikatu. Bihar euskaraz bizi’ lelopean AEK-k eta Bizkaiko Foru Aldundiak mintzapraktika egitasmoei buruzko jardunaldia burutu dute Bilboko La Bolsa hiri zentroan. Aipatu topaketan, besteak beste, Korrikaren fenomenoa, euskal hiztun berrien hizkuntza identitatea, mintzapraktika egitasmoek betetzen duten arnasgune funtzioa edota euskararekiko interesa areagotzeko argudioak aztertu dira. Mintzapraktika egitasmoetako partaideen testigantzak ere izan dira.

ehu.es

zornotzakobarnetegia.com

Korrika 2015

‘GURE SOR LEKUA’

Euskarazko lehen filmaren aurkezpena Euskararen nazioarteko Egunarekin bate eginez, abenduaren 3an, euskaraz egindako ‘Gure Sor Lekua’ filmaren aurkezpena eta proiekzioa egingo da UPV/ EHUko Bizkaia Aretoan. ‘Gure Sor Lekua’ Euskal Herriari buruzko ordu eta erdi irauten duen koloretako dokumentala da eta 1956an estreinatu zen Hazparnen, pelikula zuzendu zuen André Madré jenerala Lapurdiko herri horretakoa baitzen. Madrék diasporan ziren euskaldunentzat grabatu zuen pelikula, Euskal Herria iruditan ikusita, hauen herrimina arintzeko. Hitzak, Jean Elizalde, ‘Zerbitzari’ idazle, apaiz eta euskaltzainak burutu zituen. Historiografiak apenas aipatu du dokumental hau, guztiz ezezaguna zelako, eta hari buruz emandako datu urrietan, ez zen ageri euskaraz izan zitekeenik. Izan ere, pelikula galdutzat ematen zen, UPV/EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko NOR ikerketa taldeko Josu Martinezek 2012an kopia mutu bat aurkitu zuen arte. Josu Martinezek “Gure (zinemaren) Sor Lekua. Euskarazko lehen filmaren aurkikuntza, historia eta analisia” izenburua duen bere tesia defendatuko du epaimahaiaren aurrean abenduaren hasieran bertan.

GAZTEBERRI #102| 2014 Azaroa-Abendua


NEREA SEGURA

Zer jan, hura izan

Black Friday... Ohitura Black Friday egunak hasiera ematen dio eguberriko kontsumismoari baina gureak egin behar al ditugu Estatu Batuetatik etortzen zaizkigun ohiturak? Jordi Évole-k twitteren idatzikoa: “Nire amak #BlackFriday-eko eltzeko tipikoa prestatuko du gaur. Zein polita den, gure #ohiturak mantentzea” @jordievole. Ostiral Beltza gisa itzuliko genukeena, Esker-Otoitz egunaren aurreko eguna da eta Eguberriei hasiera ematen diena. Kondairak dioenez Filadelfia-ko herritarrek, jai-eguna familiarekin pasa ostean, etxera itzultzen ziren ostiralean. Eguberriak antolatzeari begira, opariak erosteko aprobetxatzen zuten; errepide mugakideetan zirkulazio-arazo larriak eraginez. Ondorioz, poliziak jarri zioten izena. Urteak pasata, Filadelfia-n (eeez... PILA-DEL-PIA-n) sortu zenekoa, gure herrira iritsi da: erosketen sukarraren abiapuntu ofiziala bilakatuz. BEZ-a kenduz, ordutegi bereziak zein beherapenak eskeiniz, gabonetako kontsumoari hasiera ematen zaio. Egunak ez du inor axolagabean uzten!! Batetik, AEBetako tradizio kontsumistak, gureak egin behar ote ditugu? Holako ekitaldiak, merkataritza

bultzatzen al du? Dirua aurrezteko aukera ematen digu? Bestetik, gabonak, gure tradizioa al dira? Zuetako zenbatek zarete kristauak eta zenbatek ospatzen dituzue? Ziurrenik, bigarren erantzuna goranzko ugaritzen dela. Beraz, question-eko quizera goaz. Sineskorrak izateari utz gaitezen: gehiengoa eta gure posibilitateren barruan, data hauetan ohikoa baino gehiagoko kontsumoa egiten dugu, elikaduran ere. Aurreko egunak laneko bazkariekin hasten dira (erne: alkoholak hondamenak eragiten ditu eta, aldendu zure nagusiatik); ikastola, instituto edo unibertsitateko afariekin (errua Facebook-ak du); eta Santo Tomas egunarekin, gure BlackFriday partikularra. Ez zaitez harritu, baserritarrek aldiro errenta ordaindu behar zioten erabilitako lurren jabeari, eta San Martin egunetik Santo Tomas egunera arte epea zuten. Beraz hirira jaitsi, euren produktuak merkatuan saltzen zituzten; eta lortutakoarekin, zorrak ordaindu eta erosketak egiten zituzten. #Ohiturak… bai, bai, bere funtsa

GAZTEBERRI #102 | 2014 Azaroa-Abendua

mantentzen dugu. Oraindik ez gara hasi eta jada gehiegikerien errudun sentitzen gara. Akzio sozialak azaleratzen dira!! Ez nazazue gaizki ulertu, ez nago haien aurka: Elikagai-Bankuei elikagaiak ematea, bere apalategiak betetzen ditu urteko lehen hilabeterako; edota atzerriko familia bat gure etxera bazkaltzera gonbidatzea, SOS Arrazakeriak proposatzen digunez gero, haiek ezagutzera laguntzen du (bere jatorriak, beharrak, migratzearen zergatia eta harrera nolakoa izen den). Sinbologiaz betetako ekimenak dira, baina haietaz oroitzen al gara gainerako hilabeteetan? Gainerako egunetan? Iritsi dira irrikatutako familia bilerak. Nola ez, mahai baten inguruan!! Turroia, polboroiak, bonboiak… noizbehinka kontsumitzea, ez du arazo handiagorik. Gainera, hainbeste oroitzapen dakartzate!! Oroitzapenak aipatu ditudanez, gogoratzen al duzu noiz probatu zenuen lehenengo aldiz Suchard turroia? Ez!! Duela hilabete

batzuk, oraindik txankletetik zindoazela!! #Ohiturak!! Asteazkena Gabon gaua, osteguna pintxo-pote… Eguberri, esan nahi nuen!! Asteburua. Asteazkena Urtezahar gaua, osteguna pintxo-pote… Urte-berria diot!! Gehiegi, gehiegi, gehiegikeriak… Zer ez zenuen jan behar, esango nizuela pentsatzen bazenuen, oker zinen!! Urtarrilaren 1-ean arrangurak iristen dira: ezer balio ez duten promesak. Ez dakit urte honetan erretzeari utziko duzun; ingelesa ikasiko duzun (yes, we can!!); edo gimnasiora joango zaren… baina 2015eko Gazteberri-ren lehen zenbakiari adi egon zaitez, zure asmo bat lor dezazun lagunduko zaitut: #Dieta-k saihesten!! Oraingoz soilik aholku batzuk: Egin itzazu zure erosketak merkataritza lokalean, “nire/zure gastua, zure/nire diru-sarrera da”; Mahai inguruko topaketak aprobetxatu, ekitaldi sozial/ familiar garrantzitsuak dira. Eta azkenik, goza ezazu #Ohituraz!! Urte Berri On ;P


Gizon modernoa

Erreportajea

Mikromatxismoak

Oharkabeko biolentzia Gure gizartean gizonezkoen emakumeekiko nagusitasuna iraunarazten laguntzen duten hainbat oharkabeko jarrera errepikatzen dira Azaroaren 25ean genero indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna ospatzen da. Genero indarkeriaz hitz egiten dugunean, sarritan, biolentzia psikologiko, fisiko eta erahilketetaz soilik pentsatzen ohi dugu baina indarkeria matxistak beste hainbat ezaugarri ditu. Gure gizartea, funtsean, matxista da. Egunerokotasunean badira, apika oso txikiak direlako, oharkabean jazotzen diren hainbat espresio matxista. Hauek, mikromatxismoak izenarekin ezagutzen dira baina txikiak izateagatik ez du esan nahi eragin handia ez dutenik. Mikromatxismoak, beraz, eguneroko bizitzan ematen diren gizonezkoen biolentzia edo dominazio espresio ‘txikiak’ dira. Hauek, sarritan, oharkabean ematen

14

dira gure aurrean baina, funtsean, bestelako espresio matxisten helburu bera dute, halaber, gizonezko eta emakumezkoen arteko harremanetan botere harreman bat ezartzea.

Oharkabean Mikromatxismo hauen adibideen berri izan nahi baduzu, everydaysexism izeneko web orrialdera jo ahal duzu. Hau, Laura Bates britaniarrak sortutako proiektua da eta, bertan, mundu osoko emakumeek bidalitako testigantzak jasotzen dira. Testigantza hauetan emakumeek pairatu behar izaten dituzten proposamen sexualak, tradizionalki gizonentzat soilik izan ohi diren jardueretan parte hartzeko arazoak (adibidez, zenbait

kiroletan) edota emakume izatetik egin behar diren jarduerak (etxeko lanak) azpimarratzen dira nagusiki. Baina guztiek ezaugarri amankomun bat dute: normaltzat hartzen dira. Espainiako Gobernuko Genero Indarkeriarako ordezkaria izandako Miguel Lorentek ‘Mi marido me pega lo normal’ izenburuko liburua idatzi du. Lorentek azaltzen duenez, matxismoa bera aldatzen ari da eta, egun, modu askoz ‘gozoagoan’ burutzen da, azken finean, aldaketa ematen denaren itxura eginda gauzak berean jarrai daitezen. Lorentek ‘posmatxismoa’ terminoa erabiltzen du matxismo eredu berri hau azaltzeko. Eredu berri honetan, aurreko demostrazio koleratsuak desagertuko

GAZTEBERRI #102 | 2014 Azaroa-Abendua


Etxeko andrea

lirateke, gaur egun, ez baita politikoki zuzena matxista zarela onartzea. Beste zenbait adituk, berriz, ‘neomatxismoa’ terminoa erabiltzen dute. Hau, bereziki gazteen artean zabalduta egongo litzateke eta funtsean, emakumea menpeko gizaki gisa ulertu beharrean, gizaki maltzurragotzat hartuko litzateke, hots, gizonari kalte egin diezaiokeena.

Eta gazteak zer? Jarrera matxista aurreko belaunaldien gauza dela uste dute askok. Gure aiton-amonek jaso zuten hezkuntza egungo gazteek jasotzen duten hezkuntzatik urrun dago eta, egia bada ere berdintasunaren bidean hamaika urrats eman direla, egungo gazteria

ere matxista dela baiezta daiteke. Berriki egin den azterlan baten arabera, gazteriaren % 24k emakumeentzako lekurik aproposena etxean lan egitea dela adierazten du. Estatuan ematen diren genero indarkeria kasuen laurdenak, gutxi gora behera, 25 urtetik beherako gazteak ditu protagonista. Adituek azaltzen dutenez, gazteen artean biolentzia psikologikoa da nagusi eta teknologia berriek eta, batez ere, gizarte sareek, zer esan handia dute kontrol eredu berri honetan. Aditu hauen ustetan, epe motz eta ertainean, genero indarkeria kasuen gorakada eman daiteke estatu mailan 16 eta 23 urte bitarteko biztanleriaren artean 40 urtetik gorako gizonen artean baino

GAZTEBERRI #102 | 2014 Azaroa-Abendua

matxista gehiago daudelako. Genero indarkerian lan egiten duten teknikari askoren ustetan, egungo gazteriak ez du behar bezalako berdintasun hezkuntza jaso eta hainbat kasutan, jarrera matxisten jatorria ikasgeletan bertan aurki daiteke. Izan ere, Espainia mailan egindako azterlan baten arabera, eskola jazarpena pairatzen duten ikasleen % 65 inguru neskak dira eta erasotzaileak, berriz, kasuen % 70ean, mutilak.

Matxismoa lan munduan Matxismoaz hitz egiten denean, sarritan, hau bikote harremanetara mugatzen dela pentsa dezakegu. Egia da, genero indarkeria dela medio, matxismo kasurik

15


Mikromatxismo motak Mikromatxismo zuzenak Kasu hauetan, gizonek bere indar moral, psikiko, ekonomiko edo izaerakoa erabiltzen dute emakumeak menderatzeko eta arrazoia ez dutela konbentzitzeko. Mikromatxismo zuzenen adibideak dira: • Larderia. Jarrera beldurtzailea izatea emakumeak kasu egiten ez badu zerbait kaltegarria gerta dakiokela adierazteko. • Aginduaren bapateko hartzea edo uztea. Beste pertsonaren iritzia kontutan ez hartzea eta adostu gabeko erabakiak hartzea. • Gehiegizko ekitea. Beste pertsona psikologikoki nekatzea lortu nahi dena lortu arte. • Diruaren kontrola. Diruaren gaineko erabakiak monopolizatzea eta horren gainean dituen eskubideak handiagoak direla nabarmentzea. • Eremu fisikoaren erabilpen hedakorra eta gehiegizko erabilpena. Gune amankomunak bere egitea beste pertsonari hauen erabilera mugatuz. • Etxeko lanetan parte ez hartzea. Hainbat kasutan emakumeari zuzenean egotzi egiten zaio etxearen eta pertsona helduen zaintza.

Isilpeko mikromatxismoak Kasu hauetan, nagusitasunaren xedea izkutuan gordetzen da. Mikromatxismo zuzenak baino leunagoak izaten dira, baina baita eraginkorragoak ere. Isilpeko ekintza hauen ondorioz emakumeek ezin dute modu eraginkorrean pentsatu eta ekin eta, azkenean, gizonek markatutako bidea jarraitu behar izaten dute. Isilpeko mikromatxismoen adibideak dira: • Esplotazio emozionalerako azpijokoak. Beste pertsonan bere buruarekiko zalantzak sorraraztea esanahi bikoitza duten mezuak, intsinuazioak edota akusazio estaliak erabiliz. • Terrorismoa. Izen ona galarazteko bapateko iruzkinak (oldarkorrak) bere izaera zakarra dela eta beste pertsona jokoz kanpo uzten dituena.

16

• Paternalismoa. emakumea zaintza behar duen neskatoa dela sentiarazi. • Intimitate falta testuinguruaren sorrera. Bikotekideak dituen maitasun beharrak aintzat ez hartzea eta beste pertsonaren intimitate eremuak inbaditzea. • Kolusioa bitartekoekin. Gizonezkoa emakumeak lotura afektiboak dituen jendearekin aliantzak sortzen saiatzen da istorio partzial, sekretu eta bestelakoen bidez. • Emakumearen maternalizazioa. Emakumeari bere lehentasuna beste pertsonen zaintza dela sinistaraztea bere garapen pertsonal zein profesionala mugatuz. • Autogoraipamenak. Gizonezkoak bere ezaugarri eta ekarpenak exajeratu egiten ditu konparazioz emakumearenak txikiak eginez. • Autoinduljentzia eta autojustifikazioa. Gizonezkoak ez ditu bere jarreren gaineko ardurarik hartzen ‘gizonak horrelakoak gara’ bezalako aitzakiak erabiliz.

larrienak (erahilketak, erasoak...) esparru horretan ematen direla baina, agian, (mikro) matxismoaren espresiorik lazgarriena lan munduan ematen da. Lan merkatuaren edozein azterketak azalduko duenez, emakumeek okupazio-tasa txikiagoak eta langabezia-tasa eta lan baldintza prekario handiagoak izaten dituzte. Sindikatuek egindako azterlan baten arabera, estatu mailan, bataz beste, zeregin bera izanik, emakume batek urtean 84 egun gehiago egin beharko lituzke lan gizon baten adina diru irabazteko. Amaia Otaegui soziologoak ‘El deterioro laboral de las mujeres como efecto de la crisis’ txostenean salatzen duenez, “lan merkatuaren egungo baldintza kaxkarretan, hainbat emakumek etsi egiten dute jada bere lehen lana aurkitu baino lehen”. Lana aurkitzea lortzen duten emakumeek, gainera, baldintza kaxkarragoetan egin behar izaten dute lan. Kasu gehienetan, gizonezkoek kontratu baldintza hobeak lortzen dituzte eta baita soldata hobeak ere. Azken datuen arabera, gizon eta emakumezkoen artean den soldata-arraila % 23koa da. Lanean diren emakumeek ere arazo handiagoak izaten dituzte familia eta lana arteko kontziliazioa egiteko.

Krisi garaiko mikromatxismoak

Matxismoa publizitatean

Ezarritako botere banaketa mantentzeko erabiltzen dira, adibidez, emakumeak bere ibilbide profesionalean aurrera egitea lortzen duenean edo gizonak bere lana galdu duenean. • Sasi-laguntza etxeko lanetan. Lagunduko dela esaten da baina efektiboa egin gabe. • Deskonexioa eta urruntzea. Erresistentzia pasiboko formak jarraitzen dira, adibidez, ezer ez egin eta besteak egiten duena kritikatu, harremana etetearekin mehatxatu... • Merituak egin. Emakumea denean harremana zalantzan jartzen duena opariak edo azaleko aldaketak egitea benetazko arazoari heldu gabe. • Pena eman: gizonak bere bururako kaltegarriak diren jarrerak izatea emakumea funtsezkoa senti dadin eta bera gabe gizona gaizki amai daitekeela pentsa dadin.

Berdintasunaren alorrean emandako aurrerapauso guztiek ez dute publizitatean inolako eraginik izan. Iragarki gehienetan zuzenean matxismoa azaltzen da lau ezaugarri nagusiekin: gizonezkoaren nagusitasuna emakumezkoen aurrean, emakumezkoen edertasunaren gorespena, emakumezkoen inteligentziaren mespretxua eta emakumeak sexu-grinaren objektu bilakatzea. Azken adibidea Panricok, Facuaren salaketa jaso ondoren, atzera bota behar izan duen iragarkia dugu. Bertan, lurrean den neska batek parean den mutilak duen opilaren truke honek bere ipurdia ikutzearekin ados azaltzen da. Halako adibideak milaka aurki daitezke Interneten bertan.

Matxismoa kirol munduan Kirol munduan ere matxismoaren adibideak ugari dira. Gizonezko eta emakumezkoen kirolen artean diren aldeak alde batera utzita (mugitzen diren diru kopuruak, hedabideetan

GAZTEBERRI #102| 2014 Iraila-Urria


duten oihartzuna, irabazitako sarietan den aldea...) kirol munduko hainbat alorretan matxismoa nagusi dela ikus dezakegu. Azken kasu lazgarria Espainiako tenis federakuntzak hartutako erabakiak sortutako erantzunetan ikus daiteke. Davis Kopako bigarren mailara jaitsi ostean, aipatu federazioko arduradunek emakume bat (Gala LeĂłn) gizonezko taldearen entrenatzaile jartzea erabaki zuten. Erabaki honek aztoramena sortu zuen zenbaitzuen artean. Horrela, Rafa Nadalen osaba eta entrenatzailea den Toni Nadalek, adibidez, “ez dut ondo ikusten emakume bat erdi biluzik dauden gizonezkoen aldagelan sartzeaâ€? adierazi zuen. Seguruenik, Nadalek ondo ikusiko du emakumezkoen taldean entrenatzailea gizonezkoa izatea. Uda honetan bertan ere Helena Costa futbol entrenatzaile portugaldarraren kasuak ere hedabideetako arreta piztu du. Costa Qatar eta Irango emakumezkoen futbol selekzioen entrenatzaile izan da eta baita Benfica edota Celtic Glasgow gizonezko talde ezagunen staff teknikoaren partaide. Bere balioaz ohartuta edo, Frantziako bigarren mailan den gizonezkoen Clermont taldeak lehen entrenatzaile izateko aukeratu zuen Costa. Erabaki honek zenbait sektoreen erantzun matxista jaso zuen, antza denez, Costa emakumea izanik ez zela gizonezkoen talde bat gidatzeko gai izango argudiatuz. Costak liga hasi baino lehen taldea uztea erabaki zuen baina ez zuen bere dimisioaren inguruko inolako azalpenik eman. Taldeko presidenteak beste emakume bat jarri du talde buru, Corinne Diacre frantziarra, hain zuzen ere.

GAZTEBERRI #102 | 2014 Azaroa-Abendua

Iragarki gehienetan zuzenean matxismoa azaltzen da lau ezaugarri nagusiekin: gizonezkoen nagusitasuna emakumezkoen aurrean, emakumezkoen edertasunaren gorespena, emakumezkoen inteligentziaren mespretxua eta emakumeak sexu-grinaren objektu bilakatzea.

17


Sexualitatea SEXUAREN TXOKOA

Sor ezazu ikusi nahiko zenukeen pornoa

Sifili eta gonorrea

HIESa behera, eritasun benereoak gora Batez ere, homosexualen artean 2013an HIESagatik kutsatutako pertsonak, Euskal Autonomia Erkidegoan, 143 izan ziren. Osakidetzak azaldu duenez, hauek dira azken urteetan izan diren daturik positiboenak. Zoritxarrez, HIES kasuen beherakadarekin batera, bestelako eritasun benereoen kasuek gora egin dute. Horrela, sifili eta gonorrea kasuak biderkatu egin dira azken urteetan. HIESaren kontrako euskal Planaren zuzendaria den Daniel Zulaikak azaldu duenez, “HIESaren kontrako tratamenduak eraginkor izaten hasi zirenetik sexu-transmisiozko gaixotasunen kasuek goruntz egin zuten”. Eritasun benereoak dituzten pertsonen artean, 35 urte inguru duten gizonezko homosexualena da gehien errepikatzen den perfila. Orain arte, beti pentsatu izan da babesik gabeko sexu-harremanak gazteen kontua zela, baina aipatu euskal programarentzat gazteak ez dira arazoa. Zulaikaren esanetan, belaunaldi gazteenetan zaila da kutsatuta dagoen norbait aurkitzea. Dena den, prebentzioa ezinbestekotzat jotzen da. Zulaikaren ustez, sexu-transmisiozko gaixotasunak erraz heda daitezke Internet eta globalizazioaren eraginez. Izan ere, gero eta jende gehiagok bidaitzen du eta posible da goiz batean Euskadin harremanak izatea eta gauean munduko beste puntan izatea. Ildo berean, gero eta ohikoagoak dira sexuharremanak izateko sortu dire sakelako telefonoetarako aplikazioak, batez ere, homosexualei zuzendutakoak.

18

Nik pornografia kontsumitzen dut. Doala hori aurretik; hau ez da pornoa ikustearen kontrako mezua. Alderantziz. Baina... Pornografia hitz eratorria da, grekeratik ekarria, porne eta graphein hitzak batzetik sortua. Lehenak prostituta esan nahi du; bigarrenak, idazketa, grabaketa, irudikatzea. Pornografikoak, beraz, sexu langileak haien lanean grafikoki adierazten zituztenak ziren, ekoizpen artistikoak, kulturalak. Oinarri errealetik, baina fikziozko ekoizpenak. Egungo industriak eskeintzen diguna, gainera, teknologiaren, farmakoen, zirujiaren, drogen, eta abarren ondorioz, zientzia-fikzioa dela esan dezakegu. Ez hori bakarrik; are, politika-fikzioa dela esango nuke nik, pantailan dakusagunak, fikziozkoa izateaz gain, ondorio sozial argiak ditu-eta, akzidentalak ez direnak, norbaitek norbaitentzat eta testuinguru konkretu batean ekoitzia baita. Pornografian, beraz, industria pornografiko hegemonikoan bederen, badira sekula ikusiko ez ditugunak, erakutsiko ez dizkigutenak: gorputzak, posturak, jarrerak, konbinazioak... Pornografia diskurtso eta ikuspegi oso konkretu batetik ekoitzitako produktua den heinean, hiruzpalau gorpuzkera bizpahiru posturetan agertzen baino ez dituzten filme, bideo eta argazkiak dira. Porno mainstreamean ez dago lekurik arauetatik urruntzen direnentzat, dela haien itxuragatik, dela haien gustuengatik.

Eta, esperimentu moduan, pornografian inoiz ikusi(ko) ez duguna egingo bagenu? Bai, esan moduan, nik ere pornografia kontsumitzen dut. Baina ez dezala horrek nire (gure, zure, zuen) sortzeko, probatzeko, ikertzeko, grina inondik ere mugatu. Ez diezagula pornografia mainstream-ak markatu bidea; asma ditzagun gure kaminu, xendra eta bidexka propioak. Ez gaitezan saiatu ikusitakoa kopiatzen, hori balitz bezala egin beharrekoa. Ez da ez sexua izateko modurik onena; are gutxiago modu bakarra. Bakoitzak erabakiko dugu zer dugun gustukoen, zerk ematen digun plazer handiena. Eta aurkikuntza hau, ikertzen baino ez dugu lortuko, probatzen, dastatzen, saiatzen, asmatzen. Pornoa inspirazio iturritzat hartuta, akaso. Ez ordea mugatzat. Ildo honetatik abiatu zen Postporno mugimendua; porno komertzialaren industriatik at sortutako pornografia askatzaile, probokatibo, alternatiboa, zeinetan denok aurki dezakegun gure lekua. Idatz dezagun bada bakoitzak geure (post)pornoa! 2011ko izen bereko dokumentalak zioen moduan,“nire sexualitatea sorkuntza artistikoa da.” Ikusi nahiko genukeen pornoa sortzea gure esku dago. Guk, geure gorputzekin, gure posturekin, gure artean, muga bakartzat irudimena hartuta. [Peio Saez de Lafuente ]

GAZTEBERRI #102| 2014 Azaroa-Abendua


GOTZON SANCHEZ

Txorroskiloa

Jubilazioak baditu milaka aurpegi Bahitu, torturatu eta asasinatu duena zigortu ez eta bere lanbidea hitza izan duen jubilatua preso sartu duen justiziak ez bagaitu harritzen, giza eskubideak oraindik errespetatzen ez dituen estatu batean bizitzen ohitu garenaren seinale da Jubilazioak baditu milaka aurpegi espainiar erresuman. Badira jubilatu nekatuak, hainbat urteren bueltan etengabe lan egin ostean pentsio minimo batekin bizitzera kondenantutako aurpegi txiroak. Badira jubilatu maltzurrak, bizitzan zehar hainbat gaiztakeria egin eta justiziari ihes egiten asmatu duten aurpegi latzak. Eta badira jubilatu presoak ere, zeintzuk lan egiteari utzi eta atseden hartzeko unea iritsi zitzaienean ez zuten imsersoaren autobusa hartzeko aukerarik izan, guardia zibilaren patrolek kartzelarako bidean jarri zituztelako Benidormeko eguzkitik urrun. Aurpegi horietako bi ditugu espainiar guda zibila amaitzear zegoela jaiotako guardia zibil general ohia bata, eta bestea Franco jada boterean zegoela jaiotako euskal politikaria, 75 eta 73 urtekoak hurrenez hurren. Torturatzaile eta asasinoa aurrenekoa, bigarrena, bere jaioterriko alkate eta Eusko Legebiltzarrean ordezkari demokratikoa. Enrique RodrĂ­guez Galindok 61 urte zituen espainiar Auzitegi Gorenak 75 urteko zigorra

ezarri eta kartzeleratu zuenean 17 urte lehenago Lasa eta Zabala bahitu, torturatu, hil eta kare bizian lurperatzeagatik. Pablo Gorostiaga Gonzalezek 66 urte zituen 2007an kartzeleratu zutenean 18/98+ auzian Auzitegi Nazionalak 9 urteko kondena ezarri ostean. Galindok 4 urte eta erdi ere ez zituen eman preso eta 65 urte zituela kalean jarri zuen espainiar Barne Ministerioak, odol delituak izaki bere gain, borrero honi Benidormen paseiatzeko bidea zabalduz, bere oinak hondartza hareak nola estaltzen dituen atsegin hartzen, handik 40 kilometro eskasera dagoen Busot herrian Joxi eta Joxean kareak jan zitzan emandako agindu hark buruan inolako nekerik sortzen ez dion bitartean. Gorostiagak 7 urte darama preso, inolako odol deliturik gabeko banku-langile ohia, Laudioko alkate izandakoa eta legebiltzarkidea Herri Batasuna eta Euskal Herritarrok alderdiekin, espainiar justiziak sartu zuen preso eta preso jakin zuen bere emaztearen heriotzaz, ezin izan ziolarik azken musu hura

GAZTEBERRI #102 | 2014 Azaroa-Abendua

eman. Galindoren askatasuna kondenatzen ez duten espainiar politiko korruptuek bizitza guztirako pentsio dirudunak poltsikoratzen dituzten bitartean, Pablok jubilazio ezin kaskarragoa bizi du espainia aldean kartzeleratuta. 70 urte baino gehiago duen presoa izaki, kalean beharko luke, baina espainiar gobernuaren mendeku politikak elikatutako salbuespen neurrien biktima da. Sakabanatuta duten politikari preso hau zer da bada preso politikoa baino. Bahitu, torturatu eta asasinatu duen borrerorik zigortu ez eta bere lanbidea hitza izan duen jubilatua preso sartu duen justiziak ez bagaitu harritzen, benetako demokrazia eta giza eskubideak oraindik errespetatzen ez dituen estatu batean bizitzen ohitu garenaren seinale da. Jubiloa poztasuna omen da, baina jubilazioak alaiak ez diren bestelako aurpegiak ere badituela ezin ukatu, are gehiago presoen giza eskubideak urratzen dituen estatu batek baldintzatzen duenean eta Imsersoko hondartzak kare biziaz estalita dituenean.

19


Kultura TXORIAK KOLPEKA

50

PRIME TIME

Bernardo Atxaga

Patxi Zubizarreta

Jhon Andueza Altuna

Bi kontaerak eta saiakera labur batek osatzen dute liburu hau. Lehenengoak, “Andoniren heriotza LSDaren argitan”, orain dela 800.000 urteko gizaki baten ezbeharra hartzen du abiapuntu, eta Heriotza du gai. Bigarrenak, “Pierrek dioena entzuten dut”, erlezain baten aitortza jasotzen du erleen munduko poesia bereganatuz; hirugarrenak, “Lawrence Arabiakoa”, Thomas Edward Lawrence militar ingelesaren irudia aztertzen du, eta haren ospe handiaren zergatia.

Joseba pianista desafinatuak 50 urte. Nikolas idazle patetikoak eta Rafael pintore apatikoak bainuetxe batean eskainiko duten errezitaldi baterako gonbita egin diote, ezusteko oparia izango delakoan. Hala, bada, road movie gisako batean aurrena eta ur termalen inguruan gero, nork bere bizitzari begiratuko dio, isilpean; eta nork bere sekretua kontatuko du, ahopean: heriotzak, gatazka intimoak, gaixotasunak, amodioak...

Bala eta Klemente erabat ezberdinak dira. Irrintzi Operazioan hankasartze galanta egin eta gero, ostikoka bota dituzte Ertzaintzatik. Orain, halabeharrez, detektibe pribatu bihurtu dira. Halako batean, euren bizimoduak goitik behera aldatuko dituen telefono deia jasoko dute. Algortan, Arrigunagako labarretan, telebistako jauntxo baten gorpua aurkitu dute haitzetan txikituta.Bere buruaz beste egin du? Ala norbaitek akabatu du? Egin apustu.

nunca es demasiado tarde 2014. ITA. 92min Zuzendaria: Uberto Pasolini. Aktoreak: Eddie Marsan, Joanne Froggatt, Karen Drury, Andrew Buchan, Neil D’Souza, David Shaw Parker, Michael Elkin.

Jhon Mayren lana bakarrik hil diren horien senideak aurkitzea da. Bere bizitza oso ordenatua da lanetik kanporatzen duten arte. Bere azken kasuan lanean delarik, ordura arte izan dituen errutina guztiak alde batera utziko ditu. Eta lehen aldiz, bizitzaren benetazko izaera ezagutuko du.

20

DOS A LA CARTA

FUEGO

2013, ESP. 88min. Zuzendaria: Robert Bellsolà. Aktoreak: Adrià Collado, Andoni Agirregomezkorta, Carolina Bang, Melanie Olivares, Marcel Tomàs, Sergi López, Helena Pla.

Oscar, hirian bizi den broker etekinzalea eskonduta dago eta anbizi handiko alaba ‘pija’ baten aita da. Dani, aldiz, inolako prestakuntzarik ez duen laboraria da. Oscarrek eta Danik anaiak direla deskubrituko dute eta, ondorioz, landagune zoragarri batean den jatetxe bat partekatu behar izango dute.

2014. ESP. 90min. Zuzendaria: Luis Marías. Aktoreak: José Coronado, Aida Folch, Leire Berrocal, Montse Mostaza, Jaime Adalid, Gorka Zufiaurre.

Carlos poliziak bere emaztea galdu du ETAk egindako atentatu batean. Bere 10 urteko alabak bi hankak galdu ditu ekintza berean. Carlosek bere bizitza berreraiki behar izan du eta zenbait urte geroago bizitza bere onera datorrela dirudi. Baina urte horietan guztietan gauza bakarra izan du buruan: mendekua.

GAZTEBERRI #102 | 2014 Azaroa-Abendua


LURREAN ETZANDA

Denbora da poligrafo bakarra

KARRATURA

Ruper Ordorika

Berri Txarrak

22m2

‘Lurrean etzanda’ deritzan disko honetan, Ordorikak barruan daraman korrenteari heldu dio berriro, lan sakon, zabal eta gustagarri hau argitaratzeko. Hamaika kantu berrik agertzen duten sorkuntza lana oso ideia zotil bezain sendoaren gainean oinarritzen da: maila handiko abesti hauek gizakumearen esperantzaren zerbitzuan jartzen baititu kantariak, oroimenaren garrantzia, maitasunaren beroa eta bizitzaren edertasuna azpimarratzeko, musikaren dohai ludikoak erabiliz gure barnean ilusio disdirak pizten dituen bitartean.

Berri Txarrak taldeak kalean du jada ‘Denbora da poligrafo bakarra’ diskoa. Musika estilo ezberdinak jaso dituzte diska hirukoitz honetan (‘Harian’, ‘Helduleku guztiak’ eta ‘Xake-Mate’ dira hiru dizken izenburuak, hurrenez hurren); metal doinuetatik hasi eta pop musikara arteko jauzia egin du talde nafarrak. Aipatu diska bakoitzak ekoizle desberdina izan du. Talde nafarrak bere bira urtarrilaren 9an hasiko du Donostian eta beste 25 kontzertu hgehiago emango dituztela aurreikusita dago.

Amaiur taldean urtetan aritu ondoren, 22m2 (Hobeitabimetrokoadro) izeneko hau Naroa Gaintzaren proiektu berria dugu. 2014ko negua eta udaberria bitartean Asier Erzilla teknikariarekin grabatu da Bilbon, eta, besteak beste, David Nanclares musikaria, David Gorospe bateria jolea, Mandoilek taldeko Igon Olaguenagak ahotsean, eta Eunate Vilchesek biolinean, izan ditu lagun. Bakarkako disko bat izan arren, rock and roll banda baten kontzeptuari heldu dio.

GAZTEBERRI #102| 2014 Azaroa-Abendua

21


Agenda kontzertuak// ABENDUAK 4, osTEGUNA • U2 Tribute by Zen Garden. Jimmy Jazz, Gasteiz. 21:30. 14€ ABENDUAK 5, ostirala • Karbon 14. Europa taberna, Azagra. 22:00. 16€ • Aski Da + Izu Nauk. Ikullu Ostatua, Bera. 22:00. 0€ • Enter Shikari + Artista Gonbidatua. Kafe Antzokia, Bilbao. 23:00. • Robert Rodrigo Band. Badulake, Bilbao. Doan. • Vulk + Marmol + Hanged + Ectoplasmas.

Deustuko Gazte Lokala, Bilbao. 21:00. Doan. • El Drogas. DOKA, Donostia. 20:00. 16/19€ • Harresian Zulo + CD. Jimmy Jazz, Gasteiz. 21:00. 8€. • Hannah Williams &

The Tastemakers + The Experimental Tropic Blues Band. Helldorado,

Gasteiz. 22:00. • Malanoche + Desidia. El Templo taberna, Muskiz. 22:00. • KX Proiektua. Beikozina, Ondarru. 23:00. 6/7€

ABENDUAK 6, larunbata • Crucified Barbara. Stage Live, Bilbao. 21:00. 13/18€. • We Are Standard + Yellow Big Machine. Kafe Antzokia, Bilbao. 22:00. 12/15€ • DJ Loro (Kodigo

22

Norte) + Selektah Stepi.

Le Bukowski, Donostia. 23:00. • Diversión Rock. Colatin Rock Cafe, Portugalete. 21:30. 0€.

ABENDUAK 7, igandea • Unisonic. Totem, Atarrabia. 19:00. 30/35€. • Vibravoid + The Drip Dry Man & The Beat Revolver. Le Bukowski,

Donostia. 20:00. 8/10€ • Combichrist + William Control. Sonora, Erandio. 20:00. 22/25€ • Crucified Barbara + 13th left to die. Jimmy Jazz, Gasteiz. 20:30. 13/18€. • Chao´s party: The Fuzzbombs + The Freetangas + Kraken.

Helldorado, Gasteiz. 21:00. • Mikel Uraken. Pako Taberna, Oñati. 19:30. • Reckless Drives. Motz taberna, Urretxu. 20:00.

ABENDUAK 8, ASTELEHENA • Libe. Ahotsenea, Donostia. 12:00. ABENDUAK 10, ASTEAZKENA • KX Proiektua. Jimmy Jazz, Gasteiz. 20:00. 0€. ABENDUAK 11, ostEGUNA • Tops. Dabadaba, Donostia. 20:30. 8/10€. ABENDUAK 12, ostirala

• Senseless Mind + Void. Totem, Atarrabia. 23:30. • KX Proiektua. Kataku taberna, Bera. 22:00. • SuperNova Fest: Zenobia + Santelmo + Asfaltika. Azkena,

Bilbao. 19:30. 12/15€. • Habeas Corpus + Mierda. Stage Live, Bilbao. 21:00. 10/13€. • Lorelei Green. Badulake, Bilbao. 0€. • Desakato + Lád Cúig. DOKA, Donostia. 20:00. 10/13€. • Perlak + Goragaleak. Le Bukowski, Donostia. 20:00. • The Maharajas + The Lookers.

Intxaurrondoko Kultur Etxea, Donostia. 0:00. • Aski Da + Proyecto Hombre. Touring taberna, Errenteria. 23:00. Doan. • Los Mambo Jambo + Help Me Devil.

Helldorado, Gasteiz. 22:00. • Kashbad + Estricalla. Jimmy Jazz, Gasteiz. 21:00. 8/10€. • Markos Untzeta. Beikozini, Ondarru. 23:00. 5€.

ABENDUAK 13, larunbata • Miss Undergrove. Totem, Atarrabia. 00:00. 6/8€. • Vómito + Distorsión. Txalintxo taberna, Azkoitia. 23:30. Doan. • Soleá Morente Y Los Evangelistas.

Sanagustin Kulturgunea, Azpeitia. 23:00. 18/22€. • Fito & Los Fitipaldis + Los Zigarros. BEC, Barakaldo. • Agustin Alkhat + Mahumak. Kataku taberna, Bera. 21:00. • Kalimotxo Rock Festibala. Kafe Antzokia, Bermeo. 21:30. 15/18€. • Tania de Sousa + Gatibu + Pepe Botika.

Polikiroldegia, Biana. 23:00. 0€. • Lords of Black. DOKA, Donostia. 20:00. 12/15€. • Turbonegro + Porco Bravo. Jimmy Jazz, Gasteiz. 20:30. 22/27€. • New York Ska-Jazz Ensemble + Siroko.

Helldorado, Gasteiz. 22:00.

ABENDUAK 14, IGANDEA • Soweto Gospel Choir. Kursaal, Donostia. 20:00. • HillBilly Fest: Urban Pioneers + Freeborn Brothers + Low Riders.

Le Bukosky, Donostia. 20:00.

ABENDUAK 18, osteguna • Dead Bronco. Le Bukowsky, Donostia. 21:00. 10€ ABENDUAK 19, ostirala • Moby Dick + Joseki +

• Fuel Fandango. Jimmy Jazz, Gasteiz. 21:30. 16/20€. • Spiders + Tutan Come On. Helldorado, Gasteiz. 22:00. • Mikel Erentxun. Kubik, Gasteiz. 22:00. 10€

ABENDUAK 20, larunbata • Mamba Beat Vs.

Tecnopop + Siete C live + We Love Dolce Vita DJs. Le Bukowsky,

Donostia. 20:00. 5€. • El Reno Renardo. Jimmy Jazz, Gasteiz. 21:00. 12/15€. • Julian Maeso + Daddy’s Funclub. Helldorado, Gasteiz. 22:00. • Malanoche + Desidia. Xurrut taberna, Gorliz. 21:00. 0€

ABENDUAK 25, osteguna • Dead Bronco Roots + Los Gramones. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:30. 7/12€. • Cápsula + Belako +

Niña Coyoye eta Chico Tornado. Jimmy Jazz,

Gasteiz. 20:00. 12€. • El Columpio Asesino. Zentral Kafe Antzokia, Iruñea. 21:00. 15/18€.

ABENDUAK 26, ostirala • Vinila Von Bismark. Santana 27, Bilbao. 21:30. 12/15€. • Cápsula + Belako +

Lorelei Green + Humanos Intentandolo. ZAWP-

Niña Coyoye eta Chico Tornado. Kafe Antzokia,

Garabia, Bilbao. 8/10€. • Radiocaster. DOKA, Donostia. 21:00.

Bilbao. 21:00. • Romo’s Aires. Badulake, Bilbao. Doan.

GAZTEBERRI #102 | 2014 Azaroa-Abendua


• Doctor Deseo + Shinova. Zentral Kafe Antzokia, Iruñea. 22:00. 15/18€

ABENDUAK 27, larunbata • VII. Metal Tribute Jaia:

Últimos Ritos + Sparto + Les Copions + Motobomba.

Totem, Atarrabia. 21:00. 12/15€. • Exkissitos + Ready I Am Fire. Sanagusitin Kulturgunea, Azpeitia. 23:00. 6/8€. • Hatortxu Rock: Esne

Beltza + Vendetta + Kashbad + Izerdi Gorria + Hesian + Aspencat + Arkada Social + Talco + Kop + Estricalla + Narco.

Entrecementerios, Atarrabia. 16:00. 15/20€. • Solo Banton + King

Burnin + Thunder Clap Sound System + Salda Dago. Basozelai Gizarte

Etxea, Basauri. 20:00. 7€. • Doctor Deseo. Kafe Antzokia, Bermeo. 21:30. 15/18€. • Clarisse + Alas Cortadas. Azkena, Bilbao. 21:30. 8/10€. • Mockers Day. Santana 27, Bilbao. 20:30. 5/12€. • Cápsula + Belako + Niña Coyoye

eta

Chico Tornado.

Intxaurrondoko Kultur Etxea, Donostia. 22:00. 12/15€ • Vinila Von Bismark. Helldorado, Gasteiz. 22:00. • Segismundo Toxicómano + Desakato. Jimmy Jazz, Gasteiz. 20:30. 10/12€. • Green Valley. Kubik, Gasteiz. 22:00. 10/13€

abenduak 28, igandea • Libe + Petti. Gaztetxea, Larrabetzu. • The Kaams. Beikozini, Ondarru. 23:00. 8€ urtarrilak 3, larunbata • MClan. Kafe Antzokia, Bilbao. 22:00. 21/24€ • Habeas Corpus +

Childrain + Cobra. Jimmy Jazz, Gasteiz. 20:00. 12/15€. • The Excitements + Soulville Brothers.

Helldorado, Gasteiz. 22:00. • El Drogas. Zentral Kafe, Iruñea.

URTARRILAK 5, astelehena • El Columpio Asesino. Helldorado, Gasteiz. 22:00. URTARRILAK 9, ostirala • Radio Crimen. Txalintxo taberna, Azkoitia. 23:30. 0€ • El Meister. DOKA, Donostia. 21:00. 5/10€ • Freedonia. Helldorado, Gasteiz. 22:00. URTARRILAK 10, larunbata • Los Gramones. DOKA, Donostia. 19:00. 7/13€ • Potato + Skakeitan + Besteik Pe. Antiguako frontoia, Donostia. 22:00. 0€ URTARRILAK 16, ostirala • Sex Museum. Helldorado, Gasteiz. 22:00. • Luar Na Lubre. Jimmy Jazz, Gasteiz. 21:00. 15/18€ URTARRILAK 17, Larunbata • Emakume Basatiak Festibala. DOKA, Donostia. 18:30. 10/13€ • Luar Na Lubre. Zentral Kafe Antzokia, Iruñea. 21:00. 15/18€ • Los Ruidos. Motz taberna, Urretxu. 22:30. 0€ URTARRILAK 23, ostirala • Supersubmarina. Jimmy Jazz, Gasteiz. 21:30. 16€. URTARRILAK 24, ostirala • El Drogas. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00.

GAZTEBERRI #102| 2014 Azaroa-Abendua

16/19€. • Tankard + Crisix. Santana 27, Bilbao. 20:00. • Gatillazo + Altxatu. DOKA, Donostia. 20:00. 8/15€.

URTARRILAK 30, ostirala • Narco. Stage Live, Bilbao. 21:00. 12/15€.

MUSEOAK// BILBOKO euskal museoa:

MUSEUM CEMENTO REZOLA

• “Obra zaharberritua. Pedro López de Roblesen San Prudentzio”. 2015/103/15era arte.

• “Hormigoia ukituz”. 2015/01/17ra arte.

BILBOKO euskal museoa:

URTARRILAK 31, larunbata • Berri Txarrak. Totem, Atarrabia. 21:00. 14€ • Vallenfire + Foscor. Helldorado, Gasteiz. 22:00.

• “Miguel de Unamuno eta argazkilaritza. Ikusten dena imajinatzea!”. 2014/12/31ra arte.

otsailak 6, ostirala • Burning. Jimmy Jazz, Gasteiz. 21:30. 15/18€.

• “Gure garaiko artea. Guggenheim bildumen maisulanak. 2015/05/03ra arte. • “Rineke Dijkstra: The Krazyhouse”. 2015/03/01era arte.

OTSAILAK 7, LARUNBATA • Burning. Kafe Antzokia, Bermeo. 21:30. 15/18€ • El Reno Renardo + Kanaianak. DOKA, Donostia. 20:00. 8/15€ OTSAILAK 21, LARUNBATA • Pink Tones. Jimmy Jazz, Gasteiz. 20:30. 20/25€. MARTXOAK 1, IGANDEA • Los Straitjackets & Deke Dickerson. Jimmy Jazz, Gasteiz. 20:00. 15/18€. MARTXOAK 7, LARUNBATA • At the Gates. Santana 27, Bilbao. 20:00. 22/26€ • Evil Conduct. El Templo, Iruñea. 20:30. 11/15€ MARTXOAK 14, LARUNBATA • Lagwagon + Flatiners + Western Addiction.

Santana 27, Bilbao. 22/27€

MARTXOAK 20, larunbata • Izal. Jimmy Jazz, Gasteiz. 21:30. 18/24€.

BILBOKO guggenheim MUSEOA:

BILBOKO arte eder MUSEOA: • “Hiperrealismoa 19672013”. 2015/01/19ra arte. • “Prado Museoa eta artista garaikideak”. 2015/01/12ra arte. • “Euskal lurra, lirika eta erlijioa”. 2015/01/12ra arte. • “Mimmo Paladino. Grabatuak”. 2015/02/09ra arte.

DONOSTIAKO SAN TELMO MUSEOA • “Soft Focus”, Asier Mendizabalen argazkierakusketa. 2018/12/31ra arte. • “Artearen bilduma historikoa”. 2015/12/31ra arte. • “Suturak. Cerca de lo próximo”. 2015/01/18ra arte. • “Donostiako gune ezezagunetan barrena”. 2015/02/22ra arte.

EUREKA! ZIENTZIA museoa (DONOSTIA):

gasteizko artium MUSEOA: • Grey Flag 2014: “Elkarrekin”. 2015/01/31ra arte. • “Indarkeria isila”. 2015/01/11ra arte. • “Eragabetasuna. Orraztu gabeko artearen kasu bitxia”. 2015/09/06ra arte. • “Mirarien horma”. 2015/08/30era arte.

gernikako euskal herria MUSEOA: • “Wilheim von Humboldt: Euskaldunen herrian barrena”. 2015/01/18ra arte.

gernikako BAKERAREN MUSEOA: • “Zibilizazioen arteko elkarrizketa”. 2015/03/29ra arte. • “Espainiako Gerra Zibila zineman”. 2015/03/01era arte.

getariako cristobal balenciaga MUSEOA: • “Balenciagaren artea. Museo del Traje-ko bilduma”. 2015/04/05era arte.

irungo OIASSO MUSEOA • “Romanorum Playmobil Populus”. 2014/11/02ra arte.

portugaleteko rialia industria MUSEOA • “Surf kultura euskal kostaldean”. 2014/11/19ra arte.

• ““Zer aztarna uzten duzu ingurumenean?” 2015/12/31ra arte.

DONOSTIAKO

23


Euskal gazteriak herritarren parte-hartze handiagoa aldarrikatzen du bake eta bizikidetza prozesuan ETAk armak entregatzea eta erakundea desegitea eta euskal presoak gerturatzea dira arlo honetan gazteen aldarrikapen nagusiak Lehendakaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak burututako ‘54. Euskal Soziometroa- Bakea eta Bizikidetza’ azterlanan diren datuetan oinarrituta, Gazteen Euskal Behatokiak euskal gazteriak bake prozesuaren inguruan dituen iritziak aztertu ditu. 18 eta 29 urte bitarteko gazte gehienek (% 53) egun bake prozesua ‘geldirik’ dagoela uste dute. Aldiz, inkestatutako gazteen heren batek (% 32) prozesua aurrera doala uste du. Portzentaje hau, prozesua aurrera doala uste duten pertsona helduen ehunekoa baino altuagoa da. Azterlan honen baitan, ETAk armak entregatzea eta erakundea desegitea (% 39) eta euskal presoak Euskal Herriko gartzeletara gerturatzea (% 37) dira arlo honetan euskal gazteek dituzten

aldarrikapen nagusiak. Inkestatutako gazteen % 28arentzat alderdi politiko guztiak Eusko Legebiltzarreko ‘Bake eta Bizikidetza ponentzia’ren inguruan ados jartzeak ere bake prozesuan aurrera egiteko baliogarria izango litzateke. Gazteentzat ondoko ekimenak ere garrantzitsuak direla azpimarra daiteke: polizia-gehiegikeriengatik sortutako mina aitortzea (% 13), Ezker Abertzalearen inguruko pertsonak atxilotzeari uztea (% 11) eta tortura kasuak gehiago ikertzea (% 11). Biktimen kasuan, gazteriaren % 93ak biktima guztiekin justizia egin behar dela adierazten dute, bai ETAk sortutakoekin eta baita polizia indarkeriak sortutakoekin. Era berean, gazte gehienek argitu gabe dauden atentatu eta giza eskubide guztien urraketa guztiak argitu behar direla uste

dute. Aipatu azterlanaren arabera, gainera, hamar gaztetatik bederatzik ETAk biktimei sortutako mina aitortu behar duela azaltzen du eta zortzik, berriz, ez dela ez garaiturik ez garailerik izan behar uste du. Egun biztanleriak bake prozesuan izan dezakeen parte hartzearen inguruan nahikoa kritiko azaltzen da gazteria. Horrela, gazteen % 71k herritarrek orain baino modu aktiboagoan inplikatu behar dutela uste du, baina, era berean, horretarako bideak ez direla jartzen adierazten dute. Bukatzeko, esan beharra dago lau gaztetik hiruk (% 76) datozen urteetan Euskal Herrian bakea egonkortuko denaren itxaropena dutela. Portzentaje hori nabarmen igo da aurreko urteetatik hona (% 54koa baitzen 2002an eta % 58koa 2005ean).

hezkuntza, hizkuntza politika eta kultura saila

Departamento de EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA

Gazteria Zuzendaritza

Dirección de Juventud


Araba Eusko Gazteen Informazio eta Dokumentazio Zentro Koordinatzailea. Donostia kalea, 1 01010 Gasteiz. • 945 019539 • www. gazteinformazioa.net •gazteinformazioa@ejgv.es • gazteinfoeuskadi@gmail.com Arabako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Probintzia plaza 13, behea 01001 Gasteiz • 945 181700 • www.alava. net/ifj • www.gazteinformazioa.net • www. facebook/infogaztea.araba • informazioa@ifj. alava.net Gasteizko Udala. Gazte Informazioko Udal Bulegoa. Espainia plaza behea. 01001 Gasteiz • 945 161330 • www.vitoria-gasteiz.org/ omij • www.vitoria-gasteiz.org/gazteria • coordinaomij@vitoria-gasteiz.org

fundacionede.org Txorierriko Gazte Informazio Bulegoa. Txorierri etorbidea, 9, behea 48160 Derio • 688 629965 • www.txorierrikogazteak.com • oij@etxorierri.com Durangoko Gazte Informazio Bulegoa. Pinondo Plaza, 1 48200 Durango • 94 6030030 • informazioa@durango-udala.net Erandioko Gazte Informazioa Bulegoa. Irailaren 23 enparantza 48950 Erandio • 94 6025891 • gazteinfo@erandioko-udala.net Ermuako Gazte Informazio Bulegoa. Lobiano Kultur Gunea. Goienkale, 10 48260 Ermua • 943 708700 • oij-gib@udalermua.net

Arabako Kampuseko Gazteentzako Informazio Bulegoa. Apraiztarrak 1- Unibertsitate-Pabiloia 01006 Gasteiz • 945 014336 • www.ehu.es • www.gazteinformazioa.net • oij-ar@ehu.es

Mugarri Gazte Informazio Gunea. Mugarri Gazte Etxea. Elizarako Sarbidearen Kalea, 2 48450 Etxebarri • 94 4261861 • www.mugarri. net • mugarri@mugarri.net, mugarri.gazte@ gmail.com

Laudioko Lamuza Gazte Informazio Gunea. Lamuza 13 01400 Laudio • 94 4034921 • infogazte@laudiokoudala.net

Galdameseko Gazte Informazio Gunea. San Pedro, 6 48191 Galdames • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org

Bizkaia

Gernika-Lumoko Gazte Informazio Bulegoa. Foru Plaza, nº 2 48300 Gernika-Lumo • 94 6270215 • gazteger@sarenet.es

Bizkaiko Gazteriaren Informaziorako Lurralde-Zentrua. Rekalde Zumarkalea, 30 - 1, 48009 Bilbao • 94 6083926 /94 6083920/94 6083934 • www.bizkaia.net/gazteria • gazteinformazioa@bizkaia.net

Getxoko Gazte Informazio Bulegoa. Tangora Etxea. Algortako Etorbidea, 98 48991 Getxo • 94 4910114 • gaztebulegoa@getxo.net

Abanto -Zierbenako Gazte Informazio Bulegoa. Bizkaia Plaza, 3 (Atzealdea) 48500 AbantoZierbena • 94 6363769 • gazteria@abantozierbena.org

Gordexolako Gazte Informazio Gunea. Molinar Plaza, 11 48192 Gordexola • 638 050 762 • gazteplana1@enkarterrialde.org

Ikusi Makusi Baliabide Zentroa. Areitzo, 2 48810 Alonsotegi • 94 4980807 • ikusimakusi@alonsotegi.net

Gorlizko Gazte Informazio Gunea. Krutzeta, 5 48630 Gorliz • 94 6774000 • gazteria@gorliz. net

Zornotzako Gazte Informazio Bulegoa. Zelaieta Parkea, s/n 48340 Amorebieta-Etxano • 94 6300649/50 • www.ametxgazteria.net • gazteinfo@ametx.net

Gueñeseko Gazte Informazio Gunea. Enkarterri, 2 48840 Güeñes • 94 6690877• www.gugaz. org • info@gugaz.org

Arrigorriagako Gazte Informazio Bulegoa. Gaztegune. Ugertza bidea, 1 48480 Arrigorriaga • 94 6001876 • gaztegunea@ arrigokultura.org Artzentaleseko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Aguirre, 23 48870 Artzentales • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gaztezer Balmasedako Gazte Informazio Gunea.Pio Bermejillo, 19 48800 Balmaseda • 94 6800240 • www.balmabegi.com • www. balmaseda.net • gaztezer@balmaseda.net Barakaldoko Gazte Informazio Zentrua. San Juan, 17 48901 Barakaldo • 94 4789596 / 94 4789599 •www.gaztebulegoa.net • gaztebulegoa@barakaldo.org Gurutzetako Gazte Informazio Gunea. Balejo, 4 48903 Barakaldo • 94 4789487 • www. gaztebulegoa.net • gaztebulegoa@barakaldo. org Zirtzart Gazte Informazioko Udal-Bulegoa. Basozelai, 11 48970 Basauri • 94 4666430 • www.facebook.com/basaurion • zirtzart@ basauri.net Bermeoko Gazte Informazio Bulegoa. GizarteKultura Etxea Irakaskintza, 14-16 48370 Bermeo • 94 6179158 •www.giz.bermeo.org • giz@bermeo.org BIZ Bilbao Informazio Zerbitzua. Zabalguneko Eraikina. Zabalguneko Plaza, 11 48009 Bilbao • 94 4204488 • bilbaoiz@ayto.bilbao.net EDEko Gazte Informazio Bulegoa. Simón Bolívar, 8 B –behea 48010 Bilbao • 94 4029090 • www.fundacionede.org • gazteinformazioa@

Arratiako Gazte Informazio Bulegoa. Igorreko Kultur Etxea. Elexalde, 8 48140 Igorre • 639 018133 • gib-arratia@gorbeialdea.com Karrantzako Gazte Informazio Gunea. Concha Enparantza, 1 48895 Karrantza • 638 050762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Lanestosako Gazte Informazio Gunea. Manuela Sainz de Rozas, 1 48895 Lanestosa • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Euskal Herriko Unibertsitatearen Bizkaiko Campuseko Gazte Informazio Bulegoa. Sarriena auzoa, z/g, Apia Bidea (Gizarte eta komunikazio behealdea) 48940 LEIOA • 94 6015100 • oij-bi@ehu.es Aterpe Leioa Gazte Informazio Zentroa. Aldapabarrena, 2 48940 Leioa • 94 4055850 • gazte@leioa.net Lekeitioko Gazte Informazio Bulegoa. Eliz Atea, 12 48280 Lekeitio • 94 6243591 • gaztebulegoa@lekeitio.com Mañariko Gazte Informazio Gunea. Herriko plaza, z/g 48212 Mañaria • 94 6818998 • kultura.manaria@bizkaia.org Mungiako Gazte Informazio Bulegoa. Arana Goiri´tar Sabin, 13 48100 Mungia • 94 6553353 • mungia.gib-oij@astiune.com Muskizko Gaztegune. Meatzari Plaza, 2 48550 Muskiz • 94 6708037 • www. muskizkogaztegunea.blogspot.com • gaztebulegoa@muskiz.com

Busturialdeko Gazte Bulegoa. Zubietaerrota Eraikina, Kurtzero auzoa 48392 Muxika • 670 509752 • www.busturialdekogazteplana.com • gaztebulegoa@busturialdekogazteplana.com Induma Informazio Bulegoa. Zubieta, 16 48410 Orozko • 94 6339945 • infoinduma@yahoo.es Plentziako Gazte Informazio Gunea. Goenkale, 25n 48620 Plentzia • 94 6770989 • gazteinfo. plentzia@bizkaia.org Gazte Informazio Zentroa. Santa Clara Kultura Zentroa. Martín Fernández Villarán, z/g 48920 Portugalete • 94 4729313 • www.juventudportugalete.org • juventud@ portugalete.org • gaztegela@gmail.com Portugaleteko Gazte Informazio Gunea Gazte Gela. Zubeldia Maisua, z/g 48920 Portugalete • 94 4616638 • www.juventudportugalete.org • aulajoven@portugalete.org Gaztebox Santurtziko Gazte Informazio Bulegoa. Santurtzi Parkea, z/g 48980 Santurtzi • 94 4836110 • gib-oij@santurtzi.net Sopelanako Gazte Bulegoa. Kurtzio Kultur Etxea, Mendieta, 11 48600 Sopelana • 94 4065505 • www.sopelanagaztea.blogspot.com • www.sopelana.net • oij@sopelana.net Turtziozko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Agirre, 61 48880 Turtzioz • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gazte Info Gazte Informazio Bulegoa. Udiarraga, 39 48490 Ugao-Miraballes • 94 6322014 • gazteinfo.ugao@ortzadar.es Urduñako Gazte Informazio Gunea. Kultur Etxea. Andra Mari, z/g 48460 Urduña • 945 384884 • xarteaga@urduna.com Sestaoko Gazte Informazio Zentroa. La Iberia, z/g 48910 Sestao • 94 4956127 • cijsestao@ infonegocio.com Zallako Gazte Informazio Bulegoa. Madres Irlandesas, 4 48860 Zalla • 94 6391396 • www. ibilimunduan.com • oij@zalla.org • infogazte@ zalla.org

Gipuzkoa Andoaingo Gazte Informazio Bulegoa. Ambrosia Olabide Zentroa. Pio Baroja kalea, 1. 20140 Andoain • 943 593911 • gibandoain@ euskalnet.net Arrasateko Gazte Informazio Bulegoa. Garibai Etxea. Biteri etorbidea, 3 20500 Arrasate • 943 252065 • www.gaztebulegoa.com • gaztebulegoa@arrasate-mondragon.net Astigarragako Gazte Informazio Puntua. Kultur Etxea. Kale Nagusia, 48. 20115 Astigarraga • 943 331067 • www.astigarraga.net • gazteinfor@astigarraga.net Azkoitiako Gazte Informazio Bulegoa. Aita Madinabeitia plaza z/g 20720 Azkoitia • 943 026027 • www.artxamendi.net • gib@ euskalnet.net Azpeitiako Gazte Informazio Bulegoa. Plaza Txikia z/g 20730 Azpeitia • 943 157160 • gib@ azpeitia.net Gipuzkoako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Gaztegunea. Anoeta, 28 20014 Donostia-San Sebastián • 900 110111 / 943 472617 • www.gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa.net

Gipuzkoako Campuseko Gazte Informazio Bulegoa.Ignacio M. Barriola eraikina. Elhuyar enparantza, z/g 20018 Donostia • 943 018135 / 943 018138 • svrgazte@sv.ehu.es. svrbegaz@ sv.ehu.es Koldo Mitxelena kulturunea. Infoteka. Gazte Informazio Gunea. Koldo Mitxelena Kulturunea. Urdaneta kalea, 9 20006 Donostia • 900 110 111 • www.gipuzkoangazte.info • ctij1@ gipuzkoa.net Donostiako Gazte Informazio Bulegoa. Goikoa jauregia. Mari kalea, 1. 20003 Donostia • 943 481435 • www.donostiagaztea.org/gazteinfo • gazteinfo@donostia.org Eibarko Gazte Informazio Bulegoa. Portaela Kultur Etxea, Bista Eder 10. 20600 Eibar • 943 708435 • infojuven.ei@eibar.net Elgoibarreko Gazte Informazio Bulegoa. Foruen Plaza z/g, 20870 Elgoibar • 943 257986 • www.elgoibar.org/webb/gazteriazalag.htm • gazteinformazioa@elgoibar.net Errenteriako Gazte Informazio Bulegoa. Merkatuzar. Pablo Iglesias, 3. 20100 Errenteria • 943 449640 • www.gaztebulegoa.errenteria. net •gazteria@errenteria.net Hernaniko Gazte Informazio Bulegoa. Hernaniko Udal Kiroldegia, Elkano z/g. 20120 Hernani • 943 552185 • www.hernani.net • kirola@hernani.net Hondarribiako Gazte Informazio Bulegoa. Javier Ugarte 6. 20280 Hondarribia • 943 644752 • gip@hondarribia.org Irungo Gazte Informazio Bulegoa. Foruen Karrika, 2 behea. 20302 Irun • 943 505444 / 943 505643 • www.irun.org/igazte • infojuvenil@irun.org Lasarte-Oriako Gazte Informazio Bulegoa. Manuel Lekuona Kultura Etxea. Geltoki kalea, 18. 20160 Lasarte-Oria • 943 376181 • www. lasarte-oria.org • gazteinfo@lasarte-oria.org Legazpiko Gazte Informazio Bulegoa.Kultur Etxea, Latxartegi, 3. 20230 Legazpi • 943 737203 • gazteria.le@legazpi.net Oiartzungo Gazte Informazio Puntua. Mendiburu 5, behea. 20180 Oiartzun • 943 491105 • www.gazteoiartzun.net • gazteinfo@ oiartzun.org Oñatiko Gazte Informazio Puntua. Foruen Enparantza, 4 – behea. 20560 Oñati • 943 718257 • www.oinati.org • gazteinformazioa@ oinati.net Ordiziako Gazte Informazio Puntua. Barrena Jauregia Kultur Etxea, 2º - 3 20240 Ordizia • 943 805634 • www.ordizia.org • gazteria@ ordizia.org Tolosako Gazte Informazio Bulegoa. Antonio Maria Labaien Kultur Etxea, Triángulo 1. 20400 Tolosa • 943 670383 • www.zazpitantriangulon. com • gazteria@tolosakoudala.net Urnietako Gazte Informazio Bulegoa. Idiazabal 13 20130 Urnieta • 943 333973 • www.urnieta. org • gazteinformazioa@urnieta.org Villabonako Gazte Informazio Bulegoa. Katea Etxea. Kale Nagusia, 79 20150 Villabona • 943 694787 • gazteria@villabona.net Zarautzeko Gazte Informazio Bulegoa. Zinema Pilotalekua. Zigordia Kalea, 34 20800 Zarautz • 943 005122 • www.zarautz.org • gazteinformazioa@zarautz.org


Teknologia Berriak Nola erabiltzen duzu zure sakelako telefonoa? Deloittek egindako txostenak sakelako telefonoen erabileran Espainian diren joerak aztertu ditu Akabo doako musika? Internetek musika modu legalean eta doan entzuteko aukera eman izan du, besteak beste, Spotify edo Deezer bezalako streaming zerbitzuen bidez, baina, antza denez, hori amaitzear da. Izan ere, musika industriako buruek egindako adierazpenak aintzat hartzen badira, epe motzean, streaming zerbitzu hauengatik ere ordaindu beharko da. Streaming zerbitzu hauek nagusi ziren P2P deskarga ‘alegalekin’ amaitzea lortu dute baina denborak frogatu duenez, zerbitzu hauek ez dute etekinik ematen, gutxi baitira ‘premium’ zerbitzuengatik (publizitate gabekoak) ordaintzeko prest daudenak. Musika egileak ere ez dira oso pozik egun nagusi den streaming eredu honetan. Taylor Swift abeslari amerikarrak jada bere azken diska Spotifyn azaltzea debekatu du. Sony, Universal eta Warner diskaetxeek jada bere politika aztertuko dutela azaldu dute.

26

Deloitte konpainiak estatu mailan izaten den sakelako telefonoen erabileraren inguruko txostena prestatzen ohi du. 2014. urteri dagokiona jada argitaratu da ‘Consumo móvil en España 2014. Revolución y evolución’ izenburupean. Txosten honek oso datu interesgarriak agertzen ohi ditu eta aurtengoa ez da salbuespena izan. Horrela, eta beti ere txosten honetan azaldutakoaren baitan, Espainia da, mundu mailan, smartphone delako gailuen barneratze maila altuena duen laugarren estatua (% 85) eta soilik Singapur (% 89), Hego Korea (% 88) eta Norbegiaren (% 87) atzetik. Aipatu txostenak bestelako datu interesgarriak ere agertzen ditu. Horrela, halako gailu bat duten helduen % 25ak egunean 50 aldiz baino gehiagotan bere telefonoa begiratzen duela onartzen du. Txosten honen arabera, zenbat eta gazteago orduan eta telefonoa begiratzeko joera handiagoa. Horrela, 18 eta 24 urte bitarteko gazteek, bataz beste, 75 aldiz baino gehiago begiratzen dute bere telefonoa egun bakar batean. Gainera, adin tarte honetako gazteen % 10ak egunean telefonoa 100 aldiz baino gehiagotan begiratzen duela onartzen du. Adinak gora

egin ahala, egunean telefonoa begiratzen den aldien kopurua murriztuz doa.

Joerak Teknologian izan den aurrerapena nabarmena izan arren, batez ere 4G delako teknologiaren eskutik, wifia da erabiltzaileek konektatzeko gustokoen duten aukera. Hau herrialde aurreratu gehienetan den joera da, Finlandian eta Singapurren izan ezik, han 4G teknologia oso hedatua baitago. Espainian, erabiltzaileen % 60 inguru wifi bidez konektatzen da. Erabiltzaileen % 13k soilik garrantzitsutzat jotzen du bere

gailua 4G teknologia erabiltzeko gai izatea. Espainia da, mundu osoan, Whatsappen erabilerak (% 77) SMS mezuen erabilera (% 35) bikoizten duen herrialde bakarra. Txostenak azaltzen duenez, aplikazioen deskargak ere modu nabarmenean murriztu da. Antza denez, erabiltzaileek jada behar dituzten aplikazioak ezagutzen dituzte eta bestelako funtzioetarako nahiago dute web orrialdeetara jotzea. Azkenik, txostenak azaltzen duenez, smartphone erabiltzaileen % 10ak soilik egiten ditu online erosketak eta % 8k ordaindu izan du app batengatik.

GAZTEBERRI #102 | 2014 Azaroa-Abendua


Twitter, langabetuen gizarte sarea? Carlos III Unibertsitatearen ikerketa

Gangnam Style-k YouTube erotu du

Bisita gehien dituena ‘Gangnam Style’, Psy hegokorrear abeslariaren abestiaren bideoak YouTube-ren bisita zenbatzailea erotu du. Izan ere, bideo honek YouTuberen sistema informatikoan aurreikusitako bisita kopurua gainditu du (2.100 milioi bisita baino gehiago) eta, ondorioz, konpainiak bere sistema eguneratu behar izan du. Bideo hau izan zen, gainera, YouTuben mila milioi erreprodukzioetara iritsi zen lehena.

Orain arte, beti pentsatu izan da estatu baten Barne Produktu Gordinaren eta bertako hiritarrek egiten duten teknologiaren erabileraren artean harreman zuzena dagoela. Horregatik, Madrilgo Carlos III Unibertsitatean Twitterren erabileraren inguruan egin duten azterlanak emandako emaitzak harrigarritzat jo daitezke. Izan ere, azterlan honetan Espainiako Autonomia Erkidego desberdinetan den Twitteren erabilera eta langabezia datuak gurutzatu dituzte eta emaitzak benetan interesgarriak dira. Horrela, zenbat eta langabezia tasa handiagoa orduan eta Twiterren erabilera handiagoa ere. Gainera, langabezia tasa altuak dituzten erkidegoetan goizeko lehen orduetan erabilera maila altuak izaten direla ikusi ahal izan dute azterlan honetako arduradunek. Antza denez, langabetuek bere eguna gizarte sozial honetan hasten dute. Ikerlan honek, gainera, bestelako emaitza harrigarria ere eman du. Horrela, hainbat ‘txio’ aztertu ondoren, Carlos III Unibertsitateko ikerlariek ikusi ahal izan dute langabezia tasa altuenak dituzten erkidegoetan akats ortografiko gehiago azaltzen ohi direla Twitter-eko mezuetan. Ikerlan hau 2012ko azaro eta 2013ko ekaina artean 570.000 erabiltzaile desberdinek bidalitako ia 20 milioi txiotan oinarritu da.

12.000 eskaera jada

Estonia izango da ‘bizileku elektronikoa’ eskainiko duen lehen herrialdea Estonia izango da atzerritarrei bizileku elektronikoa eskainiko dien munduko lehen herrialdea. Modu honetan, atzerritarrek ‘bertako birtualak’ izateko txartela eskuratuko dute eta, honi esker, estoniar bankuetan dirua mugitzeko edota administrazioarekin izapideak egiteko aukera izango dute. Ekimen honen xede nagusia atzerriko kapitala erakartzea da. Momentuz, jada, 12.000 eskaeratik gora jaso dituzte. Kontutan izan behar da Estoniak milioi bat biztanle besterik ez dituela baina bertan 30.000 enpresa baino gehiago daudela.

GAZTEBERRI #102| 2014 Azaroa-Abendua

Urteko bideo-jokorik onena ‘La Tierra Media: Sombras de Mordor’ izeneko bideo-jokoa izendatu dute Fun & Serious Game Festibalean 2014. urteko bideo-jokorik onena. Bideo-joko hau ‘Eraztunen jauna’eta ‘Hobbita’ eleberrietan oinarrituta dago. Festibal berean, gainera, bestelako sariak banatu dira. Horrela, ‘Assassin’s Creed: Unity’ jokoak diseinu onenaren saria irabazi du eta 2015. urterako gehien espero den bideojokoaren saria ‘The Witcher 3: Wild Hunt’ jokoarentzat izan da.

27


Denborapasak ESAERA ZAHARRAK Ordenatu ondorengo hitzak modu zuzenean esaera zahar bat osatzeko izan arren

Huts EGIN

MIHIA

Bi

HITZ

MINA

EGINTZAK LO

EGIN,

DEN

NESKAME

EZ

ZEIN

Jango

EZ

DA

MEHE,

BADA

HAN

eta

GEHIEGI

HAGINETAN

DEK

NAHI

................................................................................

................................................................................

................................................................................

................................................................................

................................................................................

................................................................................

*****

*****

SUDOKUAK *****

ahí está la lengua).

3.) Zein haginetan den mina han da mihia. (En el diente en que hay dolor, GURUTZEGRAMA 1.) Gaztelu • 2.)Zugarramurdi • 3.) Kamamila • 4.) Dafne • 5.) Pastoral • 6.) Beran • 7.) Yukon • 8.) Batata • 9.) Kefren • 10.) Ahari.

si no quieres errar.).

2.) Ez gehiegi hitz egin, nahi ez bada huts egin. (No hables demasiado, los laureles).

ESAERA ZAHARRAK 1.) Egintzak lo eta jango dek mehe, izan arren bi neskame. (Dormirse en

28

GAZTEBERRI #102 | 2014 Azaroa-Abendua


GURUTZEGRAMA 1.| Gipuzkoako udalerria, Arabako mugan 2.|Bertan hainbat kiroletan aritu ahal izateko prestatua dagoen tokia eta, bereziki, eraikina. 3.| Festa- eta jolas-egunak, erromatarren garaitik datozenak, eta batez ere tradizio katolikoko lurraldeetan, garizuman sartu aurretik egiten direnak. 4.| Hidrokarburoz osatutako nahaste likido itsaskorra, oso kolore ilun eta usain bortitzekoa. 5.| Bertsolari gipuzkoarra (Hernani, 1860 - Altza, 1936). 6.| Euskararen alde bi urtez behin AEK-k antolatzen duen herri-ekintza. 7.| Mediterraneoko uhartea eta Frantziako eskualde administratiboa, Liguriako itsasoaren eta Tirreniar itsasoaren artean 8.| Jatorri karstikoko sakongune itxi eta txikia. 11 9.| Eraikin garaia eta meharra, askotan eliza, gaztelu, etab.i buru ematen diona, edo babesgarri edo talaia bezala jasotzen dena 10.| Batik bat nekazaritzan erabiltzen den lanabesa, kirten luzea eta burdinazko hortz zorrotz eta luzeak dituena. 11.| Bertikala edo ia bertikala den haitz-ebakia.

GAZTEBERRI #102| 2014 Azaroa-Abendua

9

2 5

4

3 6 1

10

8

7

29





Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.