Gazteberri#107 issuu

Page 1

r

B G

ri

G

az

a

te b e

A ldiz k i a r

Gazteberri #107 2015 Iraila/Urria



GAZTEBERRIAK

B G

G

az

a

te b e

A ldiz k i a r

ri

r

[AURKIBIDEA] Ikasgai berria atzerriko ikasleei euskal kultura irakasteko................................................................................................ 4 Zabalik da XV. Zientzia Asteko jardueretan parte hartzeko izen-emate epea............................................................. 4 Gazteen kirola betirako alda dezakeen 16 urteko neska.................................................................................................. 4 NUPek garatutako Urretxindorra programak LH-ko adingabetuei laguntza eskainiko die...................................... 5 Bilboko UrbanBAT jaialdiaren 4. edizioal alterotopiak izango ditu ardatz....................................................................5 Inoiz baino pelikula gehiago erregistratu dira Nafarroako Punto de Vista jaialdiaren X. ediziorako..................... 5

ERREPORTAJEA

Gaindegiaren txostena: Adingabetuen % 20a pobrezian bizi da Euskal Herrian....................................................... 6

ELKARRIZKETA

Ainara Jauregui: “Erasotzaileak haurren konfidantzaz baliatzen dira onura lortzeko”............................................... 8

ZIENTZIA

Usainak eta oroitzapenak: Prousten madalena.................................................................................................................. 10

EUSKARA ARGITARATZAILEA:

BPG-aren % 4,2a da euskarak EAEko ekonomiari egiten dion ekarpena.....................................................................12 Master lanak Euskaltzaindian egiteko aukera......................................................................................................................12

ZER JAN, HURA IZAN

Labe-zomorro [Nerea Segura].................................................................................................................................................13

ERREPORTAJEA

© Shareak Kultur Elkartea Lege Gordailua: Bi-1151-04 Tlf: 94 424 75 94 Faxa: 94 415 74 52 eposta: gazteberri@unionline.info http://www.gazteberri.info Erredakzioa: Iparragirre, 17, 1.esk. 48009-Bilbao. Koordinatzailea: Jon Mikel Zabalegi Testuak eta diseinua: Shareak Laguntzaileak: Nerea Segura, Gotzon Sanchez, Ziortza Carranza, Peio Saez de Lafuente. Argazkiak: Sergio Cotos, Markel Redondo, Alejandro Boyero, Artxiboa Publizitatea: 696935662 Banaketa arduraduna: Lourdes Sánchez

Shareak Kultur Elkarteak ez du Gazteberri Aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik derrigor bere gain hartzen

Euskal gazteria parte-hartzailea al da?..................................................................................................................................14

SEXUALITATEA

Gizonezkoen sexu-orientazioa genetikoki baldintzatua?.................................................................................................. 18 Hau bai eta hori ez [Peio Saez de Lafuente]....................................................................................................................... 18

TXORROSKILOA

Aitor ETA Bostok [Gotzon Sanchez].......................................................................................................................................19

KULTURA Liburuak.........................................................................................................................................................................................20 Pelikulak.........................................................................................................................................................................................20 Diskak............................................................................................................................................................................................. 21

AGENDA Kontzertuak..................................................................................................................................................................................22 Museoak........................................................................................................................................................................................23

I•GAZTE

Gazteen langabezia-tasa % 26,7koa da Euskal Autonomia Erkidegoan........................................................................24

TEKNOLOGIA BERRIAK Guraso eta seme-alaben arteko arrakala digitala............................................................................................................... 26 LinkedIn: 400 milioi erabiltzaile...............................................................................................................................................26 355 milioi smartphone saldu dira azken hiruhilekoan...................................................................................................... 26 Facebook-ek gero eta erabiltzaile gazte gutxiago ditu...................................................................................................... 27 Gamergate....................................................................................................................................................................................27

DENBORA PASAK

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA HEZKUNTZA SAILEKO LAGUNTZA JASO DU

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA Viceconsejería de Política Lingüística


Gazteberriak Ikasgai berria atzerriko ikasleei euskal kultura irakasteko UPV/EHUren Gizarte Zientziak eta Komunikazio Fakultateak ‘Basque Language, Culture and Media’ ikasgaia eskaini die beste herrialdeetatik etorritako ikasleei. Ikasgaia ingelesez irakatsiko da eta horren xedea Euskal Herriko geografia, euskara, euskal kultura eta hedabideak ezagutzera ematea da. Fakultatean, ikasturte honetan, 14 herrialde desberdinetako 60 ikasle daude eta, guztira, horietako 17k eman dute izena. Gorka Orueta, Irakasleria, Mugikortasuna eta Harreman Instituzionaletarako dekano-ordeak azaldu duenez, eskaintza honek atzerriko zenbait unibertsitateen eskaerari erantzuten dio eta gainera, “gurea nazioarte mailan erakusteko eta besteek gu hobeto ezagutzeko aukera ezin

Aikor taldea

UPV/EHUn ikasten ari diren 17 ikasle atzerritarrak eman dute izena

hobea da”. Izan ere, atzerriko unibertsitate askok ingelesez irakasten diren ikasgaiak ere eskatzen dituzte atzerrira bidaltzen dituzten ikasleentzat. UPV/EHUren kasuan, aukera hau aprobetxatu nahi izan dute, ingelesezko ikasgaiak eskaintzeaz gain, fakultatea erakargarriagoa ere egiteko.

Zabalik da XV. Zientzia Asteko jardueretan parte hartzeko izen-emate epea UPV/EHUk antolatzen duen Zientzia Astearen XV. edizioa azaroaren 4etik eta 8ra bitartean burutuko da Bilbon (Bizkaia Aretoa) eta hil bereko 5etik eta 7ra bitartean Donostian (San telmo Museoa) eta Gasteizen (Bibat Museoa). Bertan antolatuko diren jardueretan parte hartzeko izen-emate epea zabalik da urriaren 26tik www.zientzia-astea.org web orrialdean. Beste behin, Zientzia Asteak zientziaren,

4

teknologiaren eta berrikuntzarekin lotuta dauden ekimen ugari aurkeztuko ditu: 45 stand, 33 tailer, 21 txango, erakusketa bat, hiru zientzia-ikuskizun eta hitzaldi bat. Hauen guztien xedea gazteak, eta baita helduak ere, zientzia eta teknologiaren mundura erakartzea da.

Gazteen kirola betirako alda dezakeen 16 urteko neska Niamh McKevitt duela hamasei urte Sheffiled-en (Ingalaterra) jaio zen neska da. Seguruenik bere izenak ez dizue gauza handirik adieraziko baina futbolari gazte honek gazteen kirola betirako aldatzeko bidean da. Izan ere, nerabe honek futbolera jolasteko duen desira dela eta Ingalaterrako Futbol Federazioak (FA) hamaika urtetik aurrera talde mistoak debekatzen zituen araua aldatu behar izan du. Niamh bost urte zituelarik hasi zen futbolean mutilekin batera. Eta horrela jarraitu zuen hamabi urte bete arte. Patuaren gauzak, mutilen taldea utzi behar zuenean, Federazioak talde mistoen aukera hamairu urtetaraino luzatu zuen. Bera izan zen Ingalaterra osoan aukera hori aprobetxatu zuen neska bakarra, eta gauza bera egin zuen hamalau, hamabost eta hamasei urterekin. Bere kasua funtsezkoa izan da FA-k gai honen inguruan hartu dituen erabaki desberdinetan eta, ondorioz, gaur egun, Ingalaterran posible da talde mistoak izatea hemezortzi urtetara arte. Urte hauetan guztietan, Niamh-ek neskekin jolastu behar zuela esaten zioten hainbat pertsonei egin behar izan die aurre baina , azkenean, Sheffield Wednesday taldeko infantilen kide izatea lortu du.

GAZTEBERRI #107| 2015 Iraila-Urria


Inoiz baino pelikula gehiago erregistratu dira Nafarroako Punto de Vista jaialdiaren X. ediziorako

NUPek garatutako Urretxindorra programak LH-ko adingabetuei laguntza eskainiko die NUP-eko 14 ikasle izango dira aurtengo edizioan Nafarroako Unibertsitate Publikoko hamalau ikasle Iruñeako García Galdeano, Berriozarko Mendialdea eta Faltzesko Doña Álvara Álvarez ikastetxe publikoetako haurrei lagunduko diete Urretxindorra programaren barruan. Programan parte hartzen duten ikasleak haur horien mentore izango dira kultura eta gizarte topaguneak eta ikaskuntza pertsonaleko guneak sortzeko, laguntza emateko eta haientzat eredu egoki moduan agertzeko. Mentoretza gaztelaniaz eta euskaraz egingo da (adingabeak zer hizkuntzatan ikasten duenaren arabera),

eta unibertsitarioek aldez aurretik jaso dute prestakuntza, haurrekin egokituko zaizkien egoerei aurre egiteko edo familiarekin zer nolako harremana landu jakiteko. Aurtengoa, Urretxindorra Proiektuaren bosgarren edizioa da eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak bere Plan Estrategikoaren esparruan sustatzen dituen gizarte erantzukizuneko jardueren barnean kokatzen den proiektua da. Berriki burutu da edizio berri honen aurkezpen ekitaldia. Bertan, unibertsitateko ikasleek ikasturte osoan zehar lagunduko dituzten adingabeak ezagutzeko parada izan zuten.

Bilboko urbanBAT jaialdiaren 4. edizioak alterotopiak izango ditu ardatz Azaroaren 19 eta 21 bitartean Zaramari-k antolatu eta hirigintza eta gizarte berrikuntza jorratzen dituen urbanBAT kultur-festibala burutuko da Bilbon. Ekitaldi honen xede nagusia hiriaren gainean diren bestelako ikuspegiak azaltzea da eta horrela, aurtengo edizioaren ardatza alterotopiak izango dira, hots, hirietan dauden pitzadurak, zirrikituak, ertzeak, mugak, hutsune anomaloak... Alterotopia hauetatik, egungo hirigintza programen ezaugarri diren normalizazio eta homogeneizazioei alternatiba bat eman nahi zaie, besteak beste, lankidetza, autokudeaketa eta aldi baterako elkarteen printzipioen pean autoekoitzitako guneen bidez. Programak, besteak beste, sorkuntzarako tailerrak, hitzaldiak, tokiko arazoen gaineko lantaldeak, Bilbo Zaharra eta San Francisco auzoetako zenbait eremuetara bisitak, kontzertuak eta bestelako kultur jarduerak aurkezten ditu.

GAZTEBERRI #107| 2015 Iraila-Urria

Datorren urteko otsailaren 8 eta 14 bitartean Nafarroako Punto de Vista Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdia ospatuko da Iruñeako Baluarten. 2016. urtekoa aipatu jaialdiaren hamargarren edizioa izango da eta, antolatzaileek ezagutzera eman dutenez, orain arte izan den ediziorik arrakastatsuena izango da. Izan ere, irailaren 30ean pelikulak inskribatzeko epea amaitu zen eta, guztira, 1 378 lan aurkeztu dira, azken edizioan baino 141 gehiago. Oskar Alegría Punto de Vista jaialdiko zuzendari artistikoaren esanetan, partehartzean izandako igoera horren arrazoi nagusietako bat nazioarteko ordezkari sarea sendotu izana da, bera karguan hasi ondoren lantzen hasi zena, eta horrek berretsi egiten du jaialdiaren zabalkundea eta izen ona gero eta handiagoak direla. Sare horretan, besteak beste, kide hauek aritzen dira: Asako Fujioka, Nourddine Ben Driss, Elena Fortes eta Andrea Picard. Aurkeztu diren pelikulak 86 herrialdetatik datoz. Kopuru handiena Espainiako ekoizleek aurkeztutakoena da, 180 lan, eta ondoren, Frantziatik datozenak (123 pelikula), Estatu Batuetatik (81), Argentinatik (61), Alemaniatik (58), Mexikotik (43), Italiatik (40), Brasildik (39), Poloniatik (37) eta Belgikatik (28). Aurten ere Latinoamerikatik etorritako lan ugari daude inskribatuta, eta gora egin du Afrikan ekoitzitako pelikulen kopuruak. Eta datu bitxi bat, Madagaskarren egindako pelikula bat aurkeztu da aurrenekoz. Esan bezala, pelikulak inskribatzeko epea irailaren 30ean amaitu zen. Hautapen batzordea jasotako lanak ikusteko fasean ari da orain, eta abenduaren erdialdean jakinaraziko du zein diren behin betiko hautatu direnak. Batzordeko kideak dira: Koldo Almandoz zinegile eta kazetaria, Özge Calafato, Alexei Dmitriev eta Guillermo G. Peydró.

5


Erreportajea Gaindegiak egindako kalkuluen arabera

Adingabetuen ia % 20a pobrezian bizi da Euskal Herrian Europa 2020 estrategiaren AROPE-At Risk Of Poverty or social Exclusion adierazlearen arabera Euskal Herriko biztanleria osoaren % 16,7a pobrezia edo gizarte-bazterketa arriskuan bizi da Europar Batasunak etorkizunera begira garatzen dituen politikak Europa 2020 estrategiaren baitan garatzen dira. Bertan zehazten diren helburuak betetzen diren ala ez egiaztatzeko, adierazle desberdinak erabiltzen dira eta pobrezia eta gizartebazterketari dagokionez, adierazle horrek duen izena AROPE da, ‘At Risk Of Poverty or social Exclusion’, hain zuzen ere. Adierazle horrek, europar hiritarren gaitasun ekonomikoa ezezik, aintzat hartzen ditu gabezia material larriak eta gurasoen lan intentsitate baxua ere. Datuak, Europar Batasuneko Estatu kideen arabera banatuta badaude ere, Gaindegiak Euskal Herria osorako adierazleak kalkulatu ditu.

6

Gaindegiak egindako kalkuluen arabera, Euskal Herriko biztanleriaren % 16,7a pobrezia edo gizarte-bazterketa arriskuan bizi da. Adingabetuen kasuan, datuak larriagoak dira, izan ere, 18 urtetik beherakoen kasuan portzentaje hori % 20 ingurukoa da. Esan bezala, AROPE adierazleak gaiatasun ekonomikoa ezezik gabezia material larriak ere aztertzen ditu. Kasu horretan, beti ere Gaindegiak egindako datuen arabera, euskal biztanleriaren % 4k gabezia material larriak izango lituzke, hau da, bizitzeko beharrezkoak diren oinarrizko baliabideen gabezia du. Kasu horretan ere, adingabetuen datua biztanleria osoarena

baino okerragoa da, 5,3 puntu okerragoa, hain zuzen ere. Datu kezkagarriak diren arren, Euskal Herriko egoera Europako beste hainbat lurraldetakoa baino hobea dela azpimarratu behar da. Horrela, batez beste, pobrezian bizi den Europar Batasuneko biztanleria % 24,5a den bitartean, Euskal Herrian ia zortzi puntu baxuagoa da eta adingabetuen kasuan, proportzio bera mantentzen da (% 27,7 EB-n). Arazo horrek pertsonen oinarrizko eskubideekin lotura zuzena du eta, bazterkeriaren kasuan, baita gizarte kohesioarekin ere, adingabetuen kasuan, adibidez, aukera berdintasuna arriskuan jartzen delako.

GAZTEBERRI #107| 2015 Iraila-Urria


Pobrezia edo gizarte-bazterketa arriskuan dagoen biztanleria Euskal Herrian

ITURRIA: Gaindegia

Pobrezia edo gizarte-bazterketa arriskuan dagoen 18 urtetik beherako biztanleria Euskal Herrian

ITURRIA: Gaindegia

Gabezia material larria duen biztanleria Euskal Herrian Zerrenda honetako bederatzi baliabideetatik familia batek lauri ezin badie aurre egin gabezia material larritzat jotzen da:

z Alokairua, hipoteka edo ohiko fakturak ordaindu. z Neguan etxea tenperatura egokian mantendu. z Ustekabeko gastuei aurre egin. z Hiru astean behin haragia, oilaskoa edo arraina jatea (edo baliokide begetarianoak). z Urtean astebetez gutxienez oporretara joatea. z Autoa izatea. z Garbigailua izatea. z Koloreko telebista izatea. z Telefono bat izatea (finkoa ala sakelakoa).

Biztanleria osoa

18 urtetik beherakoak

ITURRIA: Gaindegia

ITURRIA: Gaindegia

GAZTEBERRI #107| 2015 Iraila-Urria

7


Elkarrizketa Ainara Jauregui

“Erasotzaileak haurren konfidantzaz baliatzen dira onura lortzeko” ‘El círculo victimal en la victimización sexual infantil’ gradu amaierako lanaren egilea Haurtzaroan sexu gehiegikeriak pairatu izan dituzten biktimek, helduarora iristean, erasotzaile bihurtzeko probabilitate gehiago al dituzte? Argi dago haurtzaroan sexu abusuak jasan dituen subjektu batek haurtzaro egoki bat izan duen subjektu batek baino arrisku gehiago izango duela erasotzaile bilakatzeko. Azken finean, kontuan izan behar dugu gizakion eskema kognitiboak haurtzaroan garatzen direla eta sexu abusuak pairatzea bizipen traumatikoa denez, posible da haur horien eskema kognitiboetan disfuntzionalitate bat ematea. Hala ere, egoera hori bizi izana arrisku faktore bat besterik ez da. Faktore horiek, definizioz, sexu abusua gertatzeko

8

probabilitateak handitzen dituzte, baina horrek ez du esan nahi faktore horien eta sexu abusuaren artean kausa-efektuzko harreman bat dagoenik. Horrela, haurtzaroan sexu abusuak paraitu izanaz gain, beste arrisku faktore asko ere jokoan sartzen dira eta arrisku faktore horien guztien batura izango da biktima bat erasotzaile bilakatzera eraman dezakeena. Ikerketa honetan ikusi da haurtzaroan tratu txarrak edota zabarkeria jasan izanak askotan biktimizazio sexualak baino eragin handiagoa izan duela erasotzailearen bilakaeran. Beraz, argi utzi behar da haurtzaroan sexu abusuak pairatu dituzten biktima gehienak helduaroan ez direla erasotzaile bilakatzen eta sexu erasotzaile gehienek

ere ez dituztela haurtzaroko sexu abusuzko aurrekaririk. Zein faktorek eragiten dute pertsona bat erasotzaile bilakatzeko? Gizakia ikerketa objektu gisa hartzen duten bestelako zientzien antzera, kriminologia ere ez da zientzia ziur bat. Ondorioz, posible da subjektu jakin batengan ikaragarrizko eragina izan duen faktore batek, beste subjektu batengan inolako eraginik ez izatea. Hala ere, erregistratutako kriminalitatean oinarritutako ikerketek, erasotzailearengan eragina izan dezaketen zenbait arrisku faktore ezarri dituzte. Horrela, hasiera batean arrisku faktoreen inguruan adierazi duguna kontuan izanik, besteen

GAZTEBERRI #107| 2015 Iraila-Urria


artean, ezartzen diren zenbait arrisku faktore honakoak dira: subjektuak alkohol edota beste sustantzien gehiegizko kontsumoa izatea, sozialki isolaturik egotea, autoestimu baxua izatea edota nahaste psikopatologikoren bat aurkeztea, haurtzaroan sexu abusuen biktima izatea, bikotekidearekin arazoak izatea, etxetik etengabeko absentzia... Horiez gain, noski faktore sozial nahiz kulturalak ere kontuan hartu beharko lirateke.

Zein izango litzateke haurtzaroan sexu gehiegikeriak pairatu dituzten biktimen tipologia? Ikerketa gehienen emaitzen arabera, neska kopurua mutilena baino handiagoa izan ohi da eta nire emaitzen arabera ere, mutilak baino neska gehiago biktimizatuak izan dira (% 26 mutilen aurrean, biktimen % 74a neskak izan dira). Egoera hau, erasotzaile gehienak gizonezko heterosexualak izateari atxiki izan zaio edota, gaur egun, gizarte gehienetan oraindik gailentzen

GAZTEBERRI #107| 2015 Iraila-Urria

Ainara Jaureguik ‘El circulo victimal en la victimización sexual infantil’ izenburua duen Kriminologiako gradu amaierako lana burutu du. Horretarako 2004 eta 2014 artean Gipuzkoan izan diren 51 epai aztertu ditu.

Sergio Cotos

Zure lana Gipuzkoan jasotako datuetan oinarritzen da. Aztertu dituzun kasu gehienetan, erasotzailea biktimaren senide edo laguna zen. Ez al da paradoxikoa? Orokorrean, honelako datuen aurrean lehen erreakzioa harridura izan ohi da, txikitatik irakatsi digutelako ezezagunez ez fidatzea. Baina inork ez digu irakatsi batzuetan ezagunez ere ezin garela fidatu eta hau da egin dezakegun okerrik handiena. Izan ere, helduetan gertatzen ez den bezala, haurren aurkako sexu abusuen eremuan ezagutzen diren erasoen % 65-85-a biktimaren ezagunek burutzen dituzte. Ezezagunek burututako erasoak, aldiz, askoz urriagoak dira (% 15-35). Burutu dudan ikerketaren arabera, sexu abusuen % 74a familiako kideek nahiz biktimaren ezagunek burutu dituzte, ezezagunak % 26a diren bitartean. Gainera, garrantzitsua da adieraztea, adingabeen aurkako sexu abusuen gakoetako bat, erasotzaileak haurren konfiantzaz baliatzen direla da, hau da, beraiengan konfiantza osoa dutenez, haurrek ez dituzte etsaitzat hartzen eta egoeraz onura lortzen dute.

den matxismoari, emakumea sexu objektu bezala ikusia dagoelarik. Hala ere, esan beharra dago, asko direla ezagutzen den mutil biktimizatuen zifra errealitatean ematen dena baino txikiagoa dela adierazten duten autoreak. Horrela, neskek sexu abusuak pairatzeko arrisku gehiago badute ere, mutilekin dituzten desberdintasunak estatistikoki ez lirateke hain nabarmenak. Zure ikerketan haurren sexu biktimizazioaren inguruan isiltasun handia dagoela eta, ondorioz, gehiegikeria kasu gehienak ez direla salatzen azaltzen duzu. Aztertu dituzun kasu horiek guztiak, beraz, icebergaren punta besterik ez dira? Nahiz eta, gaur egun, sexu abusuak detektatzeko mekanismoak askoz ere landuagoak izan eta haurren ongizateari begira egoera horien salaketa funtsezkoa

denaren inguruko kontzientziazio popularra nagusitu, oraindik horren inguruan dagoen isiltasuna ikaragarria da. Jakin badakigu adingabeen aurkako sexu abusuak oso ohikoak direla (bereziki familia giroan), baina ez dira ia salatzen. 2005eko “Infancia Rota” izeneko dokumentalaren arabera, ematen diren sexu abusuen % 58a bakarrik ezagutzen da. Datu zehatzak ematea oso arriskutsua dela uste dut, azken finean ezagutzen ez dugun zerbaitez ari baikara. Ziurtasun osoz dakiguna, ordea, adingabeen aurkako sexu abusuen inguruan dagoen “Zifra Beltza” handienetakoa dela da. Adibidez, 2004-2014 denbora tarteko 10 urte hauetan zehar Justiziak ezagutu dituen kasu kopurua guztira 51koa izan da, 69 biktima eta 63 erasotzaile aztertu direlarik. Delitu larrienen artean adingabeen aurkako sexu abusuak ugarienetakoak direla kontuan izanik, niri, pertsonalki, zifra hau oso txikia iruditzen zait.

9


Zentzumen bakoitzeko memoria bat omen dugu. Besteak ez bezala, usaimen-memoria emozionala da eta egoera edo emozioak burura ekartzeko balio du. Hori oso ondo dakite enpresa munduan eta, horregatik, adibidez, jatetxe edo denda desberdinetan, usainak erabiltzen dituzte salmentak sustatzeko.

10

GAZTEBERRI #107| 2015 Iraila-Urria


ZIENTZIA

Usainak eta oroitzapenak: Prousten madalena Gure garunak usainak eta oroitzapenak erlazionatzeko gaitasuna du Marcel Proust idazle frantziarrak idatzitako ‘Denbora galduaren bila. Swaan-enetik’ eleberrian, tean bustitako madalena batek haurtzaroko oroitzapenak ekartzen dizkio burura protagonistari. Gezurra badirudi ere, azterlan desberdinek frogatu ahal izan dutenez, usainek eragindako oroitzapenak soinuek edota irudiek eragindakoak baino sendoagoak izaten ohi dira, batez ere, haurtzaroarekin lotutako horiek. Baina nola gorde ahal ditugu gure garunean usain horiek guztiak? Gizakiok memoria desberdinak omen ditugu eta hauetako bat, usaimen-memoria delakoa dugu. Gure memoriak asoziazioz egiten du lan eta usaimena, dugun zentzumen indartsuenetako bat izanik, gauza bera esan liteke hemendik eratorritako oroitzapenen inguruan. Usaimen-memoria gure garunaren sistema linbikoari lotuta dago, bereziki, amigdala eta hipokanpoari. Sistema linbikoa emozioekin, oroimenarekin eta jokabide inkontzienteekin lotuta dago, eta pentsamendu kontzienteaz arduratzen den garuneko egiturak baino lehenago sortu zen eboluzioan, primitiboagoa da. Hor jasotzen da, beraz, usaimen-zelulek bidalitako seinalea, eta hor sortzen da erantzuna. Zerbait usaintzen dugunean, sudur-hobietan diren usaimen-epitelioek seinale elektriko bat bidaltzen dute usaimen-erraboilera. Hemendik, seinale hau garuneko eremu desberdinetara hedatzen da, baina batez ere, aipatu sistema linbikora. Amigdalak usain hori emozio batekin lotzen du eta hipokanpoak, berriz, oroitzapen batekin. Ikertzaileen ustez, usain-memoria jaio aurretik garatzen da eta horregatik, jaioberriek amaren usaina bereziteko gaitasuna dutela esaten ohi da.

GAZTEBERRI #107| 2015 Iraila-Urria

11


Euskara Euskarak EAEko ekonomiari egiten dion ekarpena 10

7,5

5

2,5

0

6,3

Enplegua

4,5

4,2

Balio Erantsi Gordina

BPG

Iturria: Hizkuntza Politikarako sailburuordetza.

BPGaren % 4,2a da euskarak EAEko ekonomiari egiten dion ekarpena HPSk euskararen balio eta eragin ekonomikoa aztertu du Pasa den urriaren 15ean, Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak ‘Euskararen balio eta eragin ekonomikoa’ izenburua duen azterlanaren emaitzak aurkeztu zituen Donostian. Azterlan horren ondoriorik nagusienak hiru ardatzetan labur daitezke: euskarak sortzen dituen lanpostuak, euskarak duen balio erantsi gordina eta euskarak EAEko Barne Produktu Gordinari (BPG) egiten dion ekarpena. Hau da euskararen eragin ekonomikoa aztertu duen ikerketa bakanetako bat eta hainbat datu esanguratsu utzi ditu. Lanpostuei dagokionez, 56 142 pertsona dira esparru horretan lan egiten dutenak, EAE enpleguaren % 6,3a. Balio erantsiaren kasuan, hots, ekoizpen prozesuan produktu edo zerbitzu bati erantsitako balioa, hau 2 751 milioi eurotakoa litzateke. Azkenik, euskarak Euskal Autonomia Erkidegoaren ekonomiari egiten dion ekarpena % 4,2koa dela zehazten du ikerketak (2 800 milioi euro inguru).

12

Gaur, praktikatu. Bihar, bizi Datorren azaroaren 13an, AEK-k antolatuta, ‘Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi’ jardunaldiaren II. edizioa burutuko da Bilbon. Jardunaldi horren xede nagusia mintzapraktika egitasmoetan aritzen diren lagunen motibazioan zein faktorek eragiten duten aztertzea da. Aldi berean, motibazio positiboa lantzeko estrategiak ere aztertu nahi dira. Jardunaldian, besteak beste, Lorea Agirre, Karmelo Ayesta eta Lutxo Agirrek hartuko dute parte.

Informatikari euskaldunen Bilkura Donostian UEUk eta Miramon Enpresa Digitalak antolatua, datorren azaroaren 12an Informatikari Euskaldunen X. Bilkura burutuko da oso lelo bereziarekin: ‘Amesten al dute androideek ardi latx elektrikoekin?’. Aurtengo edizioaren ardatz nagusia robotika izango da. Robotikaren informatikan eta informatikaren robotikan euskarak duen erabilera alde batera utzi gabe, honen guztiaren azpian dagoen teknologia eta teknologia horri esker sor daitezkeen aukera berriak ere lantzea da helburu nagusia.

Lankidetza-hitzarmena

Master lanak Euskaltzaindian egiteko aukera Euskaltzaindiak eta UPV/EHUk Hizkuntzalaritza eta Euskal Filologiako master eta doktorego programan izena eman duten ikasleen master amaierako lanak edo doktorego tesiak zuzentzeko lankidetza-hitzarmena sinatu berri dute. Aipatu hitzarmenaren baitan, Euskaltzaindiak ikasleak berean hartuko ditu praktikak eta ikerketak egin ditzaten. Ikasleek Euskaltzaindiak Bilbon duen egoitzan, Donostiako Luis Villasante Euskararen Ikergunean eta bestelako ordezkaritzetara jo ahal izango dute. Hau ez da Euskaltzaindiak UPV/ EHUrekin sinatzen duen lehen hitzarmena, 2010. urtean Euskaltzaindia Euskampus proiektuan sartu baitzen.

GAZTEBERRI #107| 2015 Iraila-Urria


NEREA SEGURA

Zer jan, hura izan

Labe-zomorro Intsektuak gure elikaduraren oinarria izango al dira etorkizunean? Pertsona kezkati eta beldurgarrientzat egokia ez den zerbaiten inguruan hitz egingo dugu oraingoan. Pasa den egunetan, intsektu-kontsumorako eta merkaturatzeko elikadura-araua baimendu dute Europan. Ez da Halloween-eko inongo txantxa, nahiz eta Elikadura-Segurtasuneko Europako Autoritatea-k (EFSA-k) oso data adierazgarria aukeratu duen horretarako. Horren berri izatean, seguruenik, zure aurpegia niri geratu zitzaidan aurpegitik ez dela oso urrun izango imajinatzen dut: halaber, nazka aurpegia. Baina non da jaki on baten, eta Robin-Food-ek esango lukeen bezala, guarrindongada baten arteko desberdintasuna? Gaizkata arrabak “kabiarra”, ahate gibela “foie”, “barraskiloak”… jateko, diru asko ordaintzen dugu. Baina matxinsalto, inurri edo harrak proposatzerakoan, nazkagarri ipintzen gara (bide batez, aipatu intsektuak kontsumituenak dira). Barkatu hau esatea baina, jakin ez badakizu ere, jada zomorroak jaten dituzu, zure bizitzan zehar, gutxi gorabehera kilo erdia: marrubietan landarezorri pixka bat, harren baten bat urazan, eta zomorroren bat txokolatean. Bai, bai!! Kakaoa landare bat da ere. EFSA-k nahiago du pestizida-erabilera laborantzan mugatzea eta, trukean, gure platerean bisitariren bat onartzea. Duela zenbait urte Bartzelonako Boqueria-n jarritako postu txiki bat bisitatu nuen. Chef batek champulines-poltsak eramaten zituela ikusteak zirrara egin zidan; alboko mexikar jatetxe baterako ziren. ‘Bartzelonar exotiko hauek!!’ pentsatu nuen nire bururako. Baina Kataluniako agintariek establezimendua itxi zuten handik gutxira. Zuetako askok pentsatuko duzue, ‘uraza garbitzeko eta haiek kanporatzeko lixibatantatxo batzuk erabiltzea lehenik eta behin agintzen didate; eta orain, bat-batean, haiek

GAZTEBERRI #107| 2015 Iraila-Urria

kontsumitzeak inongo arriskurik ez duela ekartzen arrakasta du. Zertan geratzen gara?’. Arrisku mikrobiologikoak izatea edo ez, hazitakoan nola elikatu diren mende dago; beste animalien antzera. Ba al zenekien, munduko populazioaren herenak egunero intsektuak jaten dituela? Ez dira bere elikaduraren oinarria, baina hau osatzen laguntzen dute. Eta zomorroek bere onurak dituzte. Ausartenek (hauek probatu dituztenek, alegia) gozoak direla diote. Nutrizio aldetik, ez daude gaizki: kalitatezko proteinak ematen dituzte, eta baita koipe asegabeak, burdina, magnesioa eta B bitaminak ere. Gainera haiek mastekatzeko gai bazara, liseritzen errazak dira!! Eta ororen gainetik, eko-proteina direla. PROteINSECT proiektuaren arabera, ornogabe-hazkuntza abere-hazkuntza baino iraunkorragoa da. Lur gutxiago behar dute, baliabide gutxiago eta hondar gutxiago (berotegi-efektuko gasak) produzitzen dituzte. Abelgorri-haragi kilo bat produzitzeko, zortzi elikagai kilo behar diren bitartean; intsektuek kilo bakarra eta mila aldiz ur gutxiago behar dituzte. Baliabide naturalen eskasiaren alternatiba erreala dira. Baina kontuz, FAO-k ez du esan hemendik aurrera zomorroen bidez elikatu behar dugunik; momentuz, animalientzat pentsu gisa erabiltzeko aukera zabaldu dute. Horregatik, elikadura berritzaile honek haragiaren zaporea edo nutriziokonposizioa aldatuko duen ala ez ebaluatzen ari dira. Baina egia esan, ez dakit zergatik arduratzen garen hainbeste, komunikabideak dabiltzan berri bakarra, OMEren adierazpena bada: “haragi gorriko eta prozesatutako kontsumoak, minbizia eragin dezake”. Hura gutxiago kontsumitu bezain laster, konponduko genuke arazoa. Kristona suertatu da!! Baina kapitulu hori, beste egunerako utziko dugu.

13


Erreportajea

Gazteen Euskal Behatokia eta EGK-k egindako azterlana

Euskal gazteria parte-hartzailea al da? Elkartegintza, boluntariotza eta ekintza sozialen arabera parte-hartze sozialaren indize bat garatu da Euskal gazteria parte-hartzailea den ala ez jakiteko eta bere konpromiso soziala ezagutzeko, urte hasieran, 15 eta 29 urte bitarteko 1 512 gazte telefonoz inkestatuak izan ziren. Inkesta hau, Gazteen Euskal Behatokiak eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) elkarlanean burutu duten ‘Gazteak eta parte-hartze soziala Euskadin’ ikerketaren ardatza izan da. Ikerketak parte-hartze soziala hiru esparru desberdinetan banatu du: elkartegintza edo elkarteetako partaidetza, boluntariotza eta ekintza sozialak. Hiru esparru hauek konbinatuz, parte-hartze sozialaren indize bat garatu da euskal gazteriaren partehartze maila zehazteko. Modu horretan, ikerketak gazteen parte-hartzearen arrazoiak

14

eta baldintzatzaileak zehaztu nahi izan ditu eta, aldi berean, euskal gazteria sozialki zein puntutaraino den aktiboa ezagutzen lagunduko duen adierazle kuantitatiboak ere finkatu nahi izan dira. Aipatu ikerketaren emaitzak urriaren amaieran aurkeztu dira Bilbon eta bertan, Jon Redondo, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendaria, eta Itsaso Andueza, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko presidentea izan ziren. Ikerketaren ondoriorik azpimagarriena honakoa izango litzateke: euskal gazteriaren % 55,8k parte-hartze sozial altu edo ertaina du (% 12,5 eta % 43,3, hurrenez hurren). Hau da, hamar euskal gaztetatik ia sei elkarteren bateko kide da, boluntariotza

lanetan aritzen da edo azken urtean antolaturiko ekintza sozialen batean parte hartu du. Elkartegintzari dagokionez, euskal gazteriaren % 57,3a elkarteren bateko kide dela adierazi du. Kasu gehienetan, kirol elkarte edo elkarte ludikoetako (konpartsak, peĂąak, gazteen elkarteak edota aisialdirako taldeak) kide izaten dira. Lonja edo lokalen kide izatea da gehien azaltzen den erantzunetako bat. Gainera, elkarteren bateko kide diren gazte horietatik guztietatik, erdia elkarte bat baino gehiagotan aritzen da. Sexu eta adin tarteari dagokionez, 20 urtetik beherako mutilak dira elkartegintza-tasa altuenak dituztenak, batez ere, kirol elkarteetan eta lonjetan

GAZTEBERRI #107| 2015 Iraila-Urria


presentzia handiagoa dutelako. Boluntariotzaren kasuan, berriz, gazteen % 23,6k , gaur egun, boluntariotza lanak egiten dituela adierazi du. Boluntariotza lanak modu egonkorrean egiten diren lanak izango lirateke, udan zein urtean zehar eta baita momentu jakinetan egiten direnak ere. Esparru horretan, neskak mutilak baino aktiboago azaltzen dira eta boluntariotza lan egonkor gehienak hezkuntza eta aisialdi esparruetan ematen direla azpimarratu behar da. Une puntualetan egiten diren boluntariotza lanen artean kirol esparruan egiten diren horiek dira nagusi. Modu egonkorrean zein momentu zehatzetan boluntariotza lanak egin izan dituzten gazteak, orotara, % 69,8 dira. Ekintza sozialei dagokionez, ikerketa burutzeko zortzi aukera hartu dira kontuan, nahiz eta

GAZTEBERRI #107| 2015 Iraila-Urria

gizartean parte-hartzeko beste hainbat era izan: kultura, kirol edo jaialdi herrikoiak; sinadurabilketak; eztabaidak edo salaketak Interneten, sare sozialetan edo aplikazio mugikorretan; manifestazioak eta elkarretaratzeak; helburu sozialetarako diru-bilketak; batzarrak eta asanbladak; hauteskundeak eta bozketak; eta odola eta organoak ematea. Oro har, gazteek ekintzetan parte hartzeko joera handiagoa azaltzen dute hauek antolatzeko baino. Hala ere, gazteen erdiak kultur edo kirol eremuko jarduera herrikoien antolaketan inplikazio maila handiagoa azaltzen du. Horietaz aparte, sinadura-bilketak eta Internet bidezko eztabaida, salaketa eta diru-bilketak dira antolaketa mailan gazteen parte-hartze handiena dituzten ekintzak.

15


Egungo edo aurreko kidetza, elkarte motaren arabera (&) Kirol elkarte edo klubak, mendi taldeak.

50,2

Gazteen lonjak edo lokalak.

41,7

Dibertimenduzko taldeak.

21,5

Gazte edo aisialdi taldeak.

39,2

Kultur edo arte elkarteak.

17,8

Osasunari lotutakoak.

12,7

Giza Eskubideen ingurukoak.

10,0

Ikasle elkarte edo mugimenduak.

20,9

Politikoak. Sindikatuak, profesionalak.

Gaur egun

6,5

Lehen

4,2

Ekologistak eta kontsumo ekologikoa.

7,0

Erlijiosoak.

8,6

10

20

30

40

50

60

70

BOLUNTARIOTZA: boluntariotzaren alor nagusia, sexuaren arabera (%) 27,4

Hezkuntza- aisialdia.

22,8

Kirola.

14,8

24,2 33,5

14,7 17,8 11,7

Giza-eskubideak, lankidetza.

11,6 11,5 11,6

Kultura edo kultur-ondarea.

Guztira

7,0 8,8

Osasuna.

5,2

Emakumeak

7,0 6,6 7,4

Asistentzia-eremua. Ingurumena.

32,0

Gizonak

2,0 1,5 2,5

10

20

30

40

50

60

70

Azken urteko ekintza sozialetako parte-hartzearen sailkapena (%) Kultura, kirol eta jai-ekitaldi herrikoiak.

62,6

Eskaera errebindikatiboetarako sinadurak bildu

54,5

Ziberaktibismoa. Manifestazio eta elkarretaratzeak.

50,3

Helburu politiko & sozialetarako diru bilketak.

49,3

Batzarrak | asanbladak.

41,6

Bozketak | hauteskundeak. Odola eta organoak banatu.

Parte hartzen

25,7

10

16

Antolatzen

38,8

20

30

40

50

60

70

GAZTEBERRI #107| 2015 Iraila-Urria

ITURRIA: Gazteen Euskal Behatokia

53,1


Ziberaktibismoan dabiltzan gazteak, politikarekiko interesaren eta ikasketa mailaren arabera (%) 40

30

20

36,7 29,7 22,3

21

10

12,7 0

ITURRIA: Gazteen Euskal Behatokia

Guztira Interes handia | nahikoa Interes gutxi | batere Bigarren mailakoak Goi mailakoak

Ziberaktibismoa. Euskal gazteriaren parte-hartze sozialerako modu berria EAEko gazteriaren % 21a ziberaktibismoan dabil Gazteen Euskal Behatokiak eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) elkarlanean burutu duten ‘Gazteak eta parte-hartze soziala Euskadin’ ikerketaren ondoriorik azpimagarrienetako bat euskal gazteen ziberaktibismoan izan den hazkundea da. Aipatu ikerketaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko gazteen % 21ek dio, azken urtean, eztabaidaren bat piztu edo salaketaren bat jarri duela Internet, gizarte sare edo Whatsapp bezalako aplikazio baten bidez. Gainera, EAEko gazteen % 32,1ek dioenez, eztabaida edo salaketa piztu ez arren, horren alde azaldu da hori bertuiteatuz, mezuak berbidaliz, profileko argazkia aldatuz... Era berean, horren inguruko iritzia eman duela ere azaltzen du gazte kopuru horrek.

GAZTEBERRI #107| 2015 Iraila-Urria

17


Sexualitatea SEXUAREN TXOKOA

Hau bai eta hori ez

Gizonezkoen sexuorientazioa genetikoki baldintzatuta? Bikiekin egindako azterlana

Sexu-erakarpena funtsezkoa da gizakion bizitzan baina, hala ere, ezer gutxi dakigu honen inguruan ikuspegi genetiko edo molekular batetik aztertuta. Hau zuzendu nahian, Kaliforniako David Unibertsitateko Geffen Medikuntza Eskolan gizonezkoen orientazio sexuala % 70eko zehaztasunarekin aurreikus dezakeen algoritmo bat garatu dute. Aipatu algoritmoak giza-genomaren bederatzi erregioetako informazio epigenetikoa biltzen du eta ikerketa taldeko Tuck C. Ngun-ek azaldu duenez, “markatzaile molekularretan oinarritzen den sexu orientazioaren lehen modelo prediktiboa da�. ADN-an den informazio genetikoaz gain, ikertzaileek genoma osoaren ADNaren metilazio patroiak aztertu dituzte eta azterketa horren ondorioz, gizonezko biki identikoetan metilazio horrek noiz eta nola eragiten duen ikusteko aukera izan dute. Aipatu ikerketan 37 biki bikoterekin egin da lan, bikote bakoitzean anaietako bat homosexuala zelarik. Gainera, bi anaiak homosexualak diren beste 10 biki bikoterekin egin da lan. Bikoteekin lan egitean, doitasun handiagoa lortu ahal izan da, pertsona hauen kasuan, ADNaren metilazio patroiak oso antzekoak direlako. Jasotako datu guztiak kudeatzeko, algoritmo bat sortu behar izan dute.

18

Baina hau, bai! Irailean, udako jaiak oraindik oso present egonik, zutabe hau idatzi nuenean, jakin badakit beste behin ere sexualitatearen eta erotikaren aurpegi ezkorrena izan nuela hizpide. Erotika zer ez den landu, eta sexualitatea gozatzeko aukera eta intentzioa egonik ager litezkeen ondorengo negatiboetaz hitz egitea ez da ordea nire helburua, inondik ere. Ezezkotasunik ez dut nik jomuga espazio honetan, kontrakoa baizik. Gazte-gaztetatik jaso dugu ezetz esaten ikasteko beharra, badaezpada. Erasoak, infekzioak, haurdunaldi ez-bilatuak... Dena arrisku, dena beldur, ezetza beti present, zer gerta ere. Mugak eta murruak eta limiteak, ongi zerrendatuak, denok eskolatik ikasi beharrekoak. Are argiagoa den zerbait emakume bezala heziak izan direnen kasuan; gizonezkoen heziketan arriskuen prebentzioak badu bere lekua, baina ez da horren zentrala, plazerarentzako espazioa egon bai baitago. Emakumeak aldiz beti ezetza ahoan haztera dira behartuak, haien inguruan hamaika barrera jasoz. Sexualitatea, baina, hesitik bizi ote daiteke? Langaren atzetik? Sexualitatea ezer bada, norberak gorpuztu eta egiten duena da edo, are, norbere haragitik eraikitzen den hura. Ekinez eta barrutik. Eta ezetz esaten buruz ikasi? Baietza adierazten barrenetik ikasi beharko genukeenean! Aurreko batean ere saiatu nintzen hori adierazten: zer gara (bere burua) pentsatzen duen

haragi ez bagara? Sexualitatea norbere gorputzean bizi badugu, erotikak gorputzak haina egongo dira; pertsonak haina. Nola ulertu orduan denok mugak eta desirak berdinak izan ditzakegunik? Nola demontre irakats daiteke ondorioz zeri esan ezetz? Norbere barrerak norberak aurkituko ditu, aurkitzekotan, baiezkoa eta plazera jokoan jarriaz. Hori da hain zuzen filosofarria: sexualitatea haien desira gorpuztuak, edo gorputz desiratzaile eta desiragarriak, era askean eta errespetuz jokoan jartzen dituzten horiena da. Erotika plazer bilaketa konpartitua da, ez besterik. Alegia, norbere baiezkoen xerka eraikitzen eta zaintzen ditugun erlazioak dira erlazio sexualak. Eta balio horietan egongo beharko luke oinarritua heziketak. Zera esan nahi da: txikitatik sexualitatea balore bezala jaso izan bagenu, balio positibo moduan eta bere alderdi baiezkorrenei erreparatuz garatzen ikasterik bagenu, ezetza bakarrik etorriko litzateke, behar izanez gero. Ikasgai urgente bat dugula ezin ukatu; ukazioa onartzen ez dakiten horiei kaskezurrean sartzea ezetzak definitiboak direla. Baina ezkortasuna ez dago desiran eta plazerean. Heziketak baiezkotasunean beharko luke oinarritu. Baietza bilatzen ikasirik, ez dago ezetza irakasteko beharrik.

[Peio Saez de Lafuente ]

GAZTEBERRI #107| 2015 Iraila-Urria


GOTZON SANCHEZ

Txorroskiloa

Aitor ETA bostok Lekeitioko Euskal Zine Bilera 1978an hasi zen antolatzen Benito Ansola lekeitiarra eta honen ikasle ohi batzuen bitartez, Francoren diktadura amaitu ondoren gizartean eta Euskal Herriko politika eta kultura arloetan sortu ziren indarren eraginez. Ansola 87 urteko apaiza da, eta hogeita lau urtez Lekeitioko parrokoa izateaz gain (1977-2001), zinemazale amorratua ere bada. Humanitateak, Filosofia eta Teologia ikasita ere, zinegintza irakaslea izan da Markinako Lanbide Eskolan eta hango zine-kluba eta Euskadiko beste zenbait herritakoak ere zuzendu ditu, euskal zinema bete-betean bultzatuz. Dozena bat film labur ere zuzendu ditu 1979tik 1997ra, eta 2005ean Amalur saria jaso zuen Donostiako Zinemaldian. 2010ean bere izena jarri zien Topaguneak (Euskara Elkarteen Federazioa) euskarazko zinemagintza sustatzeko sortu zituen bekei, Euskal Zine Bileran Benito Ansola Saria antolatuz. Ansola aktore estra moduan ere aritu zen 1983an Imanol Uribe zuzendari gipuzkoarrak ‘Mikelen Heriotza’ luzemetraia Lekeition filmatu zuenean, azken honen izenkidea den Arias aktoreak bizitza eman zion Mikel izeneko botikari abertzalearen heriotzaren inguruko istorioan hain zuzen ere. Urte mordoa igaro da Benito Ansolak Zine Bilera sortu zuenetik aurtengo 38. ediziora iritsi arte, eta urtetan aurrera hamaika joan dira nik Bilerarekin aurreneko kontaktua eduki nuenetik 2004ean. Iñigo Kintana zuzendariaren ‘13 hilabete eskas’ film laburrak lehenengo saria jaso zuen amateur saileko argumentuzko arloan, eta ni neu izan nintzen istorio haren protagonista. Iñigo Kintana berak jaso zuen edizio hartan ere bigarren saria profesional saileko arlo berean Iñaki Beraetxerekin batera zuzendutako ‘Ostertz’ lanarekin, zeinetan nahiz eta paper oso txiki batekin izan, eduki nuen hartan ere parte hartzeko aukera. Aktore lanetan aritu naiz azken hamaika urteetan nire hastapenak izan ziren haietatik, eta bidean hainbat ekoizpenetan aritu ostean, 2014ean ‘Zarautzen Erosi Zuen’ film laburrean aritu nintzen Aitor Arregi zuzendariaren aginduetara. Zine Bileraren iazko edizio horretan Arregik zuzendaritza onenaren saria jaso zuen

GAZTEBERRI #107| 2015 Iraila-Urria

profesional mailan eta ‘Zarautzen Erosi Zuen’ filma bera ere saritua izan zen profesional mailako onena bezala. Ohorea niretzat beraz hamarkada baten bueltan berriz ere Lekeitioko Zine Bileran lehenengo saria jasotzen duen film batean aritu izana. Aurtengo edizioan ere izango dut zer esanik, nahiz eta oraingo honetan pantailaren beste aldean izango den, beste lau lagunekin batera izango bainaiz epaimahaikide: Izaskun Alvarez eta Oihana Garro diseinu eta arte arloko UPV/EHUko irakasleak, Iban Gonzalez Baleuko ekoiztetxeko errealizatzailea eta Aitor Merino aktorea. Merino iruindarraren ibilbide zinematografiko zabalean ikus ditzakegun izenburuen artean ‘Haz de tu vida una obra de arte’ (Fernando Merinero, 2013), ‘Sukalde kontuak’ (Aitzpea Goenaga, 2009), ‘El calentito’ (Chus Gutiérrez, 2005), ‘Horas de luz’ (Manolo Matji, 2004), ‘Te doy mis ojos’ (Iciar Bollain, 2003) eta abar luze bat daukagu 50 izenburu osatu arte. 2008ko Goya sarietan fikzioko film labur onenaren izendapena jaso zuen berak idatzi eta zuzendutako ‘El pan nuestro’ ekoizpenak, eta 2013ko irailean, berak idatzi eta zuzendutako dokumental bat aurkeztu zuen Donostiako Zinemaldian, ‘Asier ETA biok’, zeinetan Asier Aranguren etakidearen adiskidetasun harremanaren bidez ETAren eta euskal gatazkaren zergatiak azaltzen saiatu zen. Bere arreba Amaiarekin batera ekoiztutako dokumental honekin edizio hartako Irizar saria jaso zuten. Urrezko eta Zilarrezko Maskorrak dira Donostiako Zinemaldian sari nagusiak, eta zilarrezkoak ere Lekeitioko Zine Bileran Izaskun, Oihana, Iban, Aitor eta bostok banatuko ditugun Antzarrak. Sariak sari, ausartuko naiz esaten ‘Asier ETA biok’ lanarekin bestelako opari bat ere jaso zuela Merinok; espainiar ekoizpenetan kamera aurrean aritzeko isilpeko debekua. Ez da Aitor horrelakorik pairatu duen bakarra, horrelako esperientziaz nik ere baitadakit zertxobait. Edozein kasutan ere, zorionez badugu gure artean Uriberen fikzio estilo errepikakorratik haratago euskal gatazkaren errealitate zatitxo bat gordinean aurkeztu duen euskal aktore ausartarik. Hiretzat urrea Aitor.

19


Kultura LOREA GERNIKA, ANDRAZKO BAT

12etan, bermuta

X hil da

Koldo Izagirre

Jasone Osoro

Alaine Agirre

Hiru aldiz makurtu zen Ramiro Arrueren dantzari aingeruen azpian, luma eskuan zuela, Donibane Lohizuneko udal ezkongelan. Hantxe sinaturiko hiru hitzarmen estrategiko hauei esker, eta batez ere beste horrenbesteko banantzeen edo alarguntzeen ondorioz , Lorea Gernikak nahikoa eusko bildu ahal izan du bizimodu erosoan laketzeko egungo euskaldunen izatea pairatuz, pentsatzen ikasiz, andrazko bihurtuz: ironia eta eztitasuna, umorea eta malenkonia.

Maitasuna, zeloak, egoismoa, inbidia, erresumina, beharra, kariñoa, menpekotasuna, miseria, errua, plazera, damua, desesperazioa, beldurra,… sentimendu- sorta zabalaren sorleku dira harremanak, eta horiek denak eta askoz gehiago ageri ditu eleberri honetako protagonista Bertak, bere bizitzaren errepasoa egin eta inportanteak izan diren pertsonekiko solasean: ama, aita, alaba, senarra, amama, anaia, maitalea...

Hainbat arrazoi izan ditzake maitearen galerak: haren heriotza, ihesa, asperdura, traizioa… bakoitza desberdina baina denak izugarriak bakarrik geratzen den maitalearentzat. Herio eta galbide bakoitzaren atze-aurre guztiak xeheki aztertzen ditu nobela honetako protagonista eta narratzaileak, intentsitate harrigarria lortzen duten pasarteetan, ikara berberak behin eta berriz exorzizatuz, obsesio baten bulkada eutsiezinaz.

SPECTRE

2015. EB. 148 min Zuzendaria: Sam Mendes. Aktoreak: Daniel Craig, Christoph Waltz, Monica Bellucci, Léa Seydoux, Ralph Fiennes, Naomie Harris, Rory Kinnear, Ben Whishaw, Dave Bautista. James Bond famatuaren pelikula berrian 007 agenteak Italiara joan beharko du Spectre izeneko gaizkile talde batean infiltratzera. Aldi berean, Zentroaren zuzendari berriak MI6-aren garrantzia zalantzan jarriko du.

20

truman

el becario

2015, ESP. 108 min. Zuzendaria: Cesc Gay. Aktoreak: Ricardo Darín, Javier Cámara, Dolores Fonzi, Àlex Brendemühl, Javier Gutiérrez, Eduard Fernández, Elvira Mínguez, Silvia Abascal, Nathalie Poza, José Luis Gómez, Pedro Casablanc.

2015. EAB. 121min. Zuzendaria: Nancy Meyers. Aktoreak: Robert De Niro, Anne Hathaway, Rene Russo, Nat Wolff, Drena De Niro, Adam DeVine, Wallis CurrieWood, Anders Holm, Andrew Rannells, Christine Evangelista.

Haurtzaroko bi lagun, Tomás eta Julián, jada jada nahiko helduak direnak, aspaldiko partez elkartzen dira eta zenbait egun ahaztezin pasako dituzte elkarrekin, nagusiki, jakin badakitelako, elkar ikusiko duten azken aldia delako.

Moda sektorean online negozio arrakastatsu baten jabeak ez du ondo ikusten bere enpresan 70 urteko bekadun bat kontratatu izatea, bina egunak aurrera joan ahala, iritziz aldatuko du gizona gero eta ezinbestekoagoa bilakatuko baita.

GAZTEBERRI #107| 2015 Iraila-Urria


azken gezia

aurri gara

MEDUSA

EH Sukarra

Izaki Gardenak

Voltaia

EH Sukarra, rock tale klasikoa da jadanik. Eta horrek estiloan eta moduetan islatzen ditu bere ahalak. Beteranoa da Mikel Gorosabel arte hauetan eta, aspaldian bezala Asier Serrano idazlearen laguntzaz, ‘Azken gezia’ izeneko disko borobil hau aurkezten du. Pults handiko kantak, rock bibrantea eta bizia, gezi testatuaren ahalmenaz beterik .

Jon Basagurenen kantak, zerbaitengatik, esanahi eta indar berezi bat dutela ohartu gara aspalditik. Konposizioen kalitateaz gain, taldean lortzen duten interpretazio mailak ere harritu egin gaitu hasierahasieratik. Taldearen bigarren disko luzea dugu honakoa, ‘Aurri gara’ izeneko hau. Hats eta indarrez beteriko kantuak ditugu, nortasun berezkoak, ameslariak eta telurikoak era berean, urratzaileak eta samurrak batera, bizirik diren ametsen tankerakoak.

Zumaiako Voltaia taldearen lan berriak azaroan ikusiko du argia. Hamaika abestiz osatutako lana, Gaztain estudioetan grabatu dute Eñaut Gaztañagaren gidaritzapean. Faltsukeria, gezurra, amodioa, desamodioa, politikaren show-a, tratu txarrak... bezalako gaiak jorratu dituzte lan bortitz eta fresko honetan. ‘Uholdea’ da aurrerapen kantuaren izenburua.

GAZTEBERRI #107| 2015 Iraila-Urria

21


Agenda kontzertuak// Azaroak 4, asteazkena • Viva Belgrado. Bonberenea, Tolosa. 20:00. 8€.

Azaroak 5, osteguna • El Hombre del Tiempo. BBK Aretoa, Bilbao. 19:15. 14€.

Azaroak 6, ostirala • Narco + Alimaña HC. Totem Aretoa, Atarrabia. 21:30. 15€. • The Guilty Brigade. Txalintxo taberna, Azkoitia. 23:00. 5€. • Albert Plá + Fermin

Muguruza + Raúl Fernández. Campos

Eliseos Antzokia, Bilbao. 20:00. 18/30€. • Howdy + Sasha Smith. DOKA, Donostia. 21:00. 0€. • Blowfuse. DOKA, Donostia. 22:30. 8€. • Porco Bravo +

Toni Metralla & Los Antibalas. Helldorado, Gasteiz. 22:00. 10-13€.

22

• Peiremans + Nire. Jimmy Jazz, Gasteiz. 21:00. 10-13€

Azaroak 7, larunbata • La Novia Cadaver. Totem Aretoa, Atarrabia. 01:00. 12€. • Raul Aransaez

Rock Festival 2015: The Allnighters + Highlights. Jimmy Jazz, Gasteiz. 19:30. 15€. • MFC Chicken + The Atom Age. Helldorado, Gasteiz. 22:00. 13-18€. • Lo Mueso + Za!. Bonberenea, Tolosa. 22:30. 8€.

Azaroak 8, igandea • Wonder Tour Sweet California. Campos Eliseos Antzokia, Bilbao. 20:00. • Onslaught + The Descent. DOKA, Donostia. 19:00. 22€. • Joseba B. Lenoir. Garoa liburudenda, Zarautz. 11:30.

Azaroak 12, osteguna • Hamlet + Ingravito. Totem Aretoa, Atarrabia. 21:30. • IAMX. Santana 27, Bilbao. 20:00. 25€. • Asian Dub Fundation. Kafe Antzokia, Bilbo. 21:30. 17-20€

Azaroak 13, ostirala • Mursego. Lonbo Aretoa, Arrigorriaga. 20:00. 9€. • Gamma Ray + Serious Black. Totem Aretoa, Atarrabia. 19:30. 33€. • Oreka Tx + Kalakan. Usurbe Antzokia, Beasain. 22:30. 15€. • Nach. Santana 27, Bilbao. 21:30. 16€. • Michael Schenker’s Temple of Rock. Kafe Antzokia, Bilbao. 22:00. 36-40€. • Bigott. Dabadaba, Donostia. 21:00. 15€. • Howlin Rain + James Leg. Helldorado, Gasteiz.

22:00. 14-20€. • Viven + Goliat + Sacco. Bonberenea, Tolosa. 22:30. 5€.

Azaroak 14, larunbata • Dr. Bellido. Totem Aretoa, Atarrabia. 01:00. 12€. • Nach. Totem Aretoa, Atarrabia. 21:30. 22:00. 13€. • Creepy Fest:

Paralitikos + Breakdown Ink + Sonambula.Santana 27, Bilbao. 20:00. 8€. • Belize. Dabadaba, Donostia. 20:30. 12€. • Perkele + Bishops

Green + Shock Waves.

Jimmy Jazz, Gasteiz. 20:00. 18€. • The Dictators NYC

+ Abstract Artimus.

Helldorado, Gasteiz. 22:00. 14-20€. • Anne Etchegoyen. Kultur Etxea, Irurtzun. 20:00. 3€.

• Ze Esatek!. Bonberenea, Tolosa. 22:30. 8€.

Azaroak 15, igandea • The Dictators NYC + Aterkings. Kafe Antzokia, Bilbao. 20:00. 15-18€. • Kim & The Created. Dabadaba, Donostia. 21:00. • Peiremans. Bonberenea, Tolosa. 20:00. 8€.

Azaroak 16, astelehena • The Dictators NYC + The Wizards. Dabadaba, Donostia. 21:00. 16€.

Azaroak 19, osteguna • The Sheepdogs. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:30. 18-23€. • Gordon Ashworth. Dabadaba, Donostia. 20:30. 5€.

Azaroak 20, ostirala

GAZTEBERRI #107| 2015 Iraila-Urria


• Bibala. DOKA, Donostia. 20:00. • Tooth + Tres41. Bonberenea, Tolosa. 22:30. 8€.

Azaroak 21, larunbata • Esto no es Rock Radical Vasco: Hijos de tu Iglesia + Los Demenciales Chicos Acelerados + Kolpatu. Totem Aretoa, Atarrabia. 01:00. 15€. • Costa. DOKA, Donostia. 20:30. • Sean Nicholas Savage + Weyes Blood. Dabadaba, Donostia. 21:00. 15€. • Motobunny + The

Midnight Kings.

Helldorado, Gasteiz. 22:00. 12-15€. • Fiachras + Ladislao. Bonberenea, Tolosa. 22:30. 8€.

Azaroak 22, igandea • Bruce Barth & Terell Stafford 4tet. BBK Aretoa, Bilbao. 20:00. 15€. • The Zombies. Kafe Antzokia, Bilbao. 20:00. 24-27€

Azaroak 26, osteguna • Sorkun + Libe. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:30. 8-10€ • Vendetta. DOKA, Donostia. 20:00. 15€. • Mobydick. Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz. 19:30. 0€

Azaroak 27, ostirala • Belako + Perro + Yellow Big Machine. Kafe Antzokia, Bilbao. 22:00. 12-15€ • Hamlet. DOKA, Donostia. 20:00. • Burning. Santana 27, Bilbao. 21:15. 40€. • Legendary Shack

Shakers + Thee Blind Crows. 22:00. 14-16€. • Perlak + Doblecapa.

Bonberenea, Tolosa. 22:30. 5€.

Azaroak 28, larunbata • José de Rico. Totem

Aretoa, Atarrabia. 01:00. 15€. • Carcass + Napalm

Death + Obituary + Voivod. Santana 27, Bilbao.

19:00. 35€. • Def Con Dos. DOKA, Donostia. 20:00. • Cracker. Helldorado, Gasteiz. 22:00. 17-24€. • Jabier Muguruza. Civivox Ensanche Zentroa, Iruñea. 20:00. • 2Z10 + Revolta Permanent. Bonberenea, Tolosa. 22:30. 5€.

Azaroak 29, igandea • Antoine Dufour. BBK Aretoa, Bilbao. 20:00. 12€. • Gorka Uribizu. Garoa liburudenda, Donostia. 11:30.

Abenduak 1, asteartea • Kelley Stoltz + Dirty Ghosts. Dabadaba, Donostia. 20:30. 12€.

Abenduak 3, osteguna • sermond’s + voltaia. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:30. 0€

Abenduak 4, ostirala • Iron What. DOKA, Donostia. 20:00.

Abenduak 10, osteguna • Deez Nuts + Nasty + Expire + Coldburn + Louie Knuxxx. Jimmy Jazz, Gasteiz. 19:00. 20€

Abenduak 11, ostirala • Estopa. Bilbao Arena, Bilbao. 22:00. 30€. • Canteca de Macao. Kafe Antzokia, Bilbao. 22:00. 13-16€ • Antilopez. DOKA, Donostia. 21:30. 15€. • Hinds. Dabadaba, Donostia. 21:00. 6-10€

Abenduak 12, larunbata • Hamlet + Ingravito. Totem Aretoa, Atarrabia. 21:30. • Zea Mays. Kafe Antzokia, Bilbao. 22:00. 10-12€ • Tarlatán. Iparralde

GAZTEBERRI #107| 2015 Iraila-Urria

Gizarte Etxea, Gasteiz. 19:00. 1€.

MUSEOAK//

Abenduak 16, asteazkena • Jimmy Barnatan. Social

arabako arte ederren museoa:

Antzokia, Basauri. 20:30. 4€.

Abenduak 17, osteguna • Mor More. Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz. 19:30. 0€

Abenduak 18, ostirala • Esto no es Rock Radical Vasco: Hijos de tu Iglesia + Los Demenciales Chicos Acelerados + Kolpatu. DOKA, Donostia. 20:00.

Abenduak 19, larunbata • Barón Rojo. DOKA, Donostia. 20:00. • Mikel Markez + Maite Mené. Baluarte, Iruñea. 20:30. 24€.

Abenduak 20, igandea • Rafael Berrio. Garoa liburudenda, Donostia. 18:30

Abenduak 26, larunbata • VIII. Metal Tribute Jaia: Sparto + Taken + Motobomba + Óxido. Totem Aretoa, Atarrabia. 20:30. 17€ . • Mockers Day: Dead

Bronco + The Limboos. Santana 21, Bilbao. 20:00. 12€. • Angelus Apatrida. DOKA, Donostia. 20:00. • Segismundo Toxicómano. Jimmy Jazz, Gasteiz. 20:30. 15€

Abenduak 27, igandea • Green Valley + Leo. Jimmy Jazz, Gasteiz. 20:00. 13€.

Abenduak 30, asteazkena • Juan Pablo Balcazar + Jam Session. BBK Aretoa, Bilbao. 20:00. 15€.

• “Miñoiak. Erdi Arotik XXI. mendera”. 2015/09/20ra arte.

BIBAT. ARKEOLOGIA ETA FOURNIER KARTA MUSEOA: • “Kartak Indiatik. Ganjifa”. 2015/12/31ra arte.

bilbaoarte: • “Proprioception”, Alessandra Torres-en erakusketa. 2015/11/20ra arte.

BILBOKO guggenheim MUSEOA: • “Parallax”, Shahzia Sikander-en erakusketa. 2015/11/22ra arte. • “Making Africa”. 2016/02/21-era arte. • “Alex Katz, hemen eta orain”. 2016/02/07-ra arte.

BILBOKO arte eder MUSEOA: • “Hormako mezuak. Bilboko Arte Ederren Museoaren bildumako kartelak (1886-1975)”. 2016/01/16-ra arte.

BILBOKO Itsasadarra itsas MUSEOA:

EUREKA! ZIENTZIA museoa (DONOSTIA): • “Zer aztarna uzten duzu ingurumenean?” 2015/12/31ra arte. • “Animalia”. 2016/01/31ra arte.

DONOSTIAKO UNTZI Museoa • “Bakailoaren arrantza, ur handiak”. 2015/11/29ra arte.

gasteizko artium MUSEOA: • “Punk. Arte garaikidean utzi dituen arrastoak”. 2016/01/31ra arte. • “Mirarien horma”. 2015/12/31-ra arte.

gernikako Euskal Herria MUSEOA: • “Bartzelonako Gernikak. 1937”. 2015/11/08ra arte.

gernikako bakearen MUSEOA: • “Ondarearen berrerai

getariako cristobal balenciaga MUSEOA: • “Balenciaga. Luxuaren esperientzia”. 2016/05/01-era arte. • “About Fashion”. 2016/01/31-ra arte.

• “Itsasadarraren magia. 35 urte bizia sortuz”. 2015/12/31-ra arte.

IRUNGO OIASSO ERROMATAR MUSEOA:

BIZKAIKO ARKEOLOGIA MUSEOA

• “Apain-mahaiko istorioak. Kosmetika eta edertasuna antzinatean”. 2015/11/30ra arte.

• “Hezurretan idatzia”. 2015/12/08ra arte.

DONOSTIAKO SAN TELMO MUSEOA • “Soft Focus”, Asier Mendizabalen argazkierakusketa. 2018/12/31ra arte. • “Artearen bilduma historikoa”. 2015/12/31ra arte.

tabakaleradonostia: • “Partículas”. Iker Spozioren erakusketa. 2015/11/14-ra arte.

23


Gazteen langabezia-tasa % 26,7koa da Euskal Autonomia Erkidegoan Hirugarren hiruhilekoan gazteen langabezia 1,3 puntutan jaitsi da aurrekoarekin alderatuz Euskal Autonomia Erkidegoko 16 eta 29 urte bitarteko gazteen langabezia tasa % 26,7koa izan da hirugarren hiruhilekoan. Tasa honek, enplegurik ez duten baina lan bila aktiboki ari diren pertsonen ehunekoa adierazten du, baina kontuan hartzen ditu soilik lan egiteko moduan egonik, azken lau asteetan lana bilatzeko saiakeraren bat egin dituzten gazteak. Halaber, ez dira kontuan hartzen lan bila dabiltzan ikasleak edo lan egin ezin duten gazte ezgaituak. Datu hauek guztiak, Euskal Estatistika Erakundeak (EUSTAT) hiru hilean behin lantzen duen Biztanleriaren

Jardueraren Arabera (BJA) sailakatzeko inkestaren 2015eko hirugarren hiruhilekoari dagozkion datuak dira. Aurten bertan EUSTATek inkesta hau egiteko erabili izan ohi duen metodologia aldatu du eta ondorioz, aurreko urteetako datuekin alderatzea ez litzateke zuzena izango. Gizon eta emakume gazteen langabeziatasa ia berdina da (% 26,7 eta % 26,6, hurrenez hurren) eta lurralde historikoei joz gero, ikus dezakegu Gipuzkoan gazteen langabezia-tasa beste lurraldeetan baino baxuagoa dela (% 23,9, hain zuzen ere). Araban, aldiz, tasarik handiena jaso da (% 29,7).

EAEko 16-29 urte bitarteko gazteen langabezia-tasa. 015eko hirugarren hiruhilekoa 40

30

20

10

0

26,7

26,6

26,7

Guztira

Emakumeak

Gizonak

29,7

Araba

27,5

Bizkaia

23,9

Gipuzkoa

ITURRIA: Gazteen Euskal Behatokia

hezkuntza, hizkuntza politika eta kultura saila

Departamento de EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA

Gazteria Zuzendaritza

Dirección de Juventud


Araba Eusko Gazteen Informazio eta Dokumentazio Zentro Koordinatzailea. Donostia kalea, 1 01010 Gasteiz. • 945 019539 • www. gazteinformazioa.net •gazteinformazioa@ejgv.es • gazteinfoeuskadi@gmail.com Arabako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Probintzia plaza 13, behea 01001 Gasteiz • 945 181700 • www.alava. net/ifj • www.gazteinformazioa.net • www. facebook/infogaztea.araba • informazioa@ifj. alava.net Gasteizko Udala. Gazte Informazioko Udal Bulegoa. Espainia plaza behea. 01001 Gasteiz • 945 161330 • www.vitoria-gasteiz.org/ omij • www.vitoria-gasteiz.org/gazteria • coordinaomij@vitoria-gasteiz.org

fundacionede.org Txorierriko Gazte Informazio Bulegoa. Txorierri etorbidea, 9, behea 48160 Derio • 688 629965 • www.txorierrikogazteak.com • oij@etxorierri.com Durangoko Gazte Informazio Bulegoa. Pinondo Plaza, 1 48200 Durango • 94 6030030 • informazioa@durango-udala.net Erandioko Gazte Informazioa Bulegoa. Irailaren 23 enparantza 48950 Erandio • 94 6025891 • gazteinfo@erandioko-udala.net Ermuako Gazte Informazio Bulegoa. Lobiano Kultur Gunea. Goienkale, 10 48260 Ermua • 943 708700 • oij-gib@udalermua.net

Arabako Kampuseko Gazteentzako Informazio Bulegoa. Apraiztarrak 1- Unibertsitate-Pabiloia 01006 Gasteiz • 945 014336 • www.ehu.es • www.gazteinformazioa.net • oij-ar@ehu.es

Mugarri Gazte Informazio Gunea. Mugarri Gazte Etxea. Elizarako Sarbidearen Kalea, 2 48450 Etxebarri • 94 4261861 • www.mugarri. net • mugarri@mugarri.net, mugarri.gazte@ gmail.com

Laudioko Lamuza Gazte Informazio Gunea. Lamuza 13 01400 Laudio • 94 4034921 • infogazte@laudiokoudala.net

Galdameseko Gazte Informazio Gunea. San Pedro, 6 48191 Galdames • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org

Bizkaia

Gernika-Lumoko Gazte Informazio Bulegoa. Foru Plaza, nº 2 48300 Gernika-Lumo • 94 6270215 • gazteger@sarenet.es

Bizkaiko Gazteriaren Informaziorako Lurralde-Zentrua. Rekalde Zumarkalea, 30 - 1, 48009 Bilbao • 94 6083926 /94 6083920/94 6083934 • www.bizkaia.net/gazteria • gazteinformazioa@bizkaia.net

Getxoko Gazte Informazio Bulegoa. Tangora Etxea. Algortako Etorbidea, 98 48991 Getxo • 944 660 353 • gaztebulegoa@getxo.net

Abanto -Zierbenako Gazte Informazio Bulegoa. Bizkaia Plaza, 3 (Atzealdea) 48500 AbantoZierbena • 94 6363769 • gazteria@abantozierbena.org

Gordexolako Gazte Informazio Gunea. Molinar Plaza, 11 48192 Gordexola • 638 050 762 • gazteplana1@enkarterrialde.org

Ikusi Makusi Baliabide Zentroa. Areitzo, 2 48810 Alonsotegi • 94 4980807 • ikusimakusi@alonsotegi.net

Gorlizko Gazte Informazio Gunea. Krutzeta, 5 48630 Gorliz • 94 6774000 • gazteria@gorliz. net

Zornotzako Gazte Informazio Bulegoa. Zelaieta Parkea, s/n 48340 Amorebieta-Etxano • 94 6300649/50 • www.ametxgazteria.net • gazteinfo@ametx.net

Gueñeseko Gazte Informazio Gunea. Enkarterri, 2 48840 Güeñes • 94 6690877• www.gugaz. org • info@gugaz.org

Arrigorriagako Gazte Informazio Bulegoa. Gaztegune. Ugertza bidea, 1 48480 Arrigorriaga • 94 6001876 • gaztegunea@ arrigokultura.org Artzentaleseko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Aguirre, 23 48870 Artzentales • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gaztezer Balmasedako Gazte Informazio Gunea.Pio Bermejillo, 19 48800 Balmaseda • 94 6800240 • www.balmabegi.com • www. balmaseda.net • gaztezer@balmaseda.net Barakaldoko Gazte Informazio Zentrua. San Juan, 17 48901 Barakaldo • 94 4789596 / 94 4789599 •www.gaztebulegoa.net • gaztebulegoa@barakaldo.org Gurutzetako Gazte Informazio Gunea. Balejo, 4 48903 Barakaldo • 94 4789487 • www. gaztebulegoa.net • gaztebulegoa@barakaldo. org Zirtzart Gazte Informazioko Udal-Bulegoa. Basozelai, 11 48970 Basauri • 94 4666430 • www.facebook.com/basaurion • zirtzart@ basauri.net Bermeoko Gazte Informazio Bulegoa. GizarteKultura Etxea Irakaskintza, 14-16 48370 Bermeo • 94 6179158 •www.giz.bermeo.org • giz@bermeo.org BIZ Bilbao Informazio Zerbitzua. Zabalguneko Eraikina. Zabalguneko Plaza, 11 48009 Bilbao • 94 4204488 • bilbaoiz@ayto.bilbao.net EDEko Gazte Informazio Bulegoa. Simón Bolívar, 8 B –behea 48010 Bilbao • 94 4029090 • www.fundacionede.org • gazteinformazioa@

Arratiako Gazte Informazio Bulegoa. Igorreko Kultur Etxea. Elexalde, 8 48140 Igorre • 639 018133 • gib-arratia@gorbeialdea.com Karrantzako Gazte Informazio Gunea. Concha Enparantza, 1 48895 Karrantza • 638 050762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Lanestosako Gazte Informazio Gunea. Manuela Sainz de Rozas, 1 48895 Lanestosa • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Euskal Herriko Unibertsitatearen Bizkaiko Campuseko Gazte Informazio Bulegoa. Sarriena auzoa, z/g, Apia Bidea (Gizarte eta komunikazio behealdea) 48940 LEIOA • 94 6015100 • oij-bi@ehu.es Aterpe Leioa Gazte Informazio Zentroa. Aldapabarrena, 2 48940 Leioa • 94 4055850 • gazte@leioa.net Lekeitioko Gazte Informazio Bulegoa. Eliz Atea, 12 48280 Lekeitio • 94 6243591 • gaztebulegoa@lekeitio.com Mañariko Gazte Informazio Gunea. Herriko plaza, z/g 48212 Mañaria • 94 6818998 • kultura.manaria@bizkaia.org Mungiako Gazte Informazio Bulegoa. Arana Goiri´tar Sabin, 13 48100 Mungia • 94 6553353 • mungia.gib-oij@astiune.com Muskizko Gaztegune. Meatzari Plaza, 2 48550 Muskiz • 94 6708037 • www. muskizkogaztegunea.blogspot.com • gaztebulegoa@muskiz.com

Busturialdeko Gazte Bulegoa. Zubietaerrota Eraikina, Kurtzero auzoa 48392 Muxika • 670 509752 • www.busturialdekogazteplana.com • gaztebulegoa@busturialdekogazteplana.com Induma Informazio Bulegoa. Zubieta, 16 48410 Orozko • 94 6339945 • infoinduma@yahoo.es Plentziako Gazte Informazio Gunea. Goenkale, 25n 48620 Plentzia • 94 6770989 • gazteinfo. plentzia@bizkaia.org Gazte Informazio Zentroa. Santa Clara Kultura Zentroa. Martín Fernández Villarán, z/g 48920 Portugalete • 94 4729313 • www.juventudportugalete.org • juventud@ portugalete.org • gaztegela@gmail.com Portugaleteko Gazte Informazio Gunea Gazte Gela. Zubeldia Maisua, z/g 48920 Portugalete • 94 4616638 • www.juventudportugalete.org • aulajoven@portugalete.org Gaztebox Santurtziko Gazte Informazio Bulegoa. Santurtzi Parkea, z/g 48980 Santurtzi • 94 4836110 • gib-oij@santurtzi.net Sopelanako Gazte Bulegoa. Kurtzio Kultur Etxea, Mendieta, 11 48600 Sopelana • 94 4065505 • www.sopelanagaztea.blogspot.com • www.sopelana.net • oij@sopelana.net Turtziozko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Agirre, 61 48880 Turtzioz • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gazte Info Gazte Informazio Bulegoa. Udiarraga, 39 48490 Ugao-Miraballes • 94 6322014 • gazteinfo.ugao@ortzadar.es Urduñako Gazte Informazio Gunea. Kultur Etxea. Andra Mari, z/g 48460 Urduña • 945 384884 • xarteaga@urduna.com Sestaoko Gazte Informazio Zentroa. La Iberia, z/g 48910 Sestao • 94 4956127 • cijsestao@ infonegocio.com Zallako Gazte Informazio Bulegoa. Madres Irlandesas, 4 48860 Zalla • 94 6391396 • www. ibilimunduan.com • oij@zalla.org • infogazte@ zalla.org

Gipuzkoa Andoaingo Gazte Informazio Bulegoa. Ambrosia Olabide Zentroa. Pio Baroja kalea, 1. 20140 Andoain • 943 593911 • gibandoain@ euskalnet.net Arrasateko Gazte Informazio Bulegoa. Garibai Etxea. Biteri etorbidea, 3 20500 Arrasate • 943 252065 • www.gaztebulegoa.com • gaztebulegoa@arrasate-mondragon.net Astigarragako Gazte Informazio Puntua. Kultur Etxea. Kale Nagusia, 48. 20115 Astigarraga • 943 331067 • www.astigarraga.net • gazteinfor@astigarraga.net Azkoitiako Gazte Informazio Bulegoa. Aita Madinabeitia plaza z/g 20720 Azkoitia • 943 026027 • www.artxamendi.net • gib@ euskalnet.net Azpeitiako Gazte Informazio Bulegoa. Plaza Txikia z/g 20730 Azpeitia • 943 157160 • gib@ azpeitia.net Gipuzkoako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Gaztegunea. Anoeta, 28 20014 Donostia-San Sebastián • 900 110111 / 943 472617 • www.gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa.net

Gipuzkoako Campuseko Gazte Informazio Bulegoa.Ignacio M. Barriola eraikina. Elhuyar enparantza, z/g 20018 Donostia • 943 018135 / 943 018138 • svrgazte@sv.ehu.es. svrbegaz@ sv.ehu.es Koldo Mitxelena kulturunea. Infoteka. Gazte Informazio Gunea. Koldo Mitxelena Kulturunea. Urdaneta kalea, 9 20006 Donostia • 900 110 111 • www.gipuzkoangazte.info • ctij1@ gipuzkoa.net Donostiako Gazte Informazio Bulegoa. Goikoa jauregia. Mari kalea, 1. 20003 Donostia • 943 481435 • www.donostiagaztea.org/gazteinfo • gazteinfo@donostia.org Eibarko Gazte Informazio Bulegoa. Portaela Kultur Etxea, Bista Eder 10. 20600 Eibar • 943 708435 • infojuven.ei@eibar.net Elgoibarreko Gazte Informazio Bulegoa. Foruen Plaza z/g, 20870 Elgoibar • 943 257986 • www.elgoibar.org/webb/gazteriazalag.htm • gazteinformazioa@elgoibar.net Errenteriako Gazte Informazio Bulegoa. Merkatuzar. Pablo Iglesias, 3. 20100 Errenteria • 943 449640 • www.gaztebulegoa.errenteria. net •gazteria@errenteria.net Hernaniko Gazte Informazio Bulegoa. Hernaniko Udal Kiroldegia, Elkano z/g. 20120 Hernani • 943 552185 • www.hernani.net • kirola@hernani.net Hondarribiako Gazte Informazio Bulegoa. Javier Ugarte 6. 20280 Hondarribia • 943 644752 • gip@hondarribia.org Irungo Gazte Informazio Bulegoa. Foruen Karrika, 2 behea. 20302 Irun • 943 505444 / 943 505643 • www.irun.org/igazte • infojuvenil@irun.org Lasarte-Oriako Gazte Informazio Bulegoa. Manuel Lekuona Kultura Etxea. Geltoki kalea, 18. 20160 Lasarte-Oria • 943 376181 • www. lasarte-oria.org • gazteinfo@lasarte-oria.org Legazpiko Gazte Informazio Bulegoa.Kultur Etxea, Latxartegi, 3. 20230 Legazpi • 943 737203 • gazteria.le@legazpi.net Oiartzungo Gazte Informazio Puntua. Mendiburu 5, behea. 20180 Oiartzun • 943 491105 • www.gazteoiartzun.net • gazteinfo@ oiartzun.org Oñatiko Gazte Informazio Puntua. Foruen Enparantza, 4 – behea. 20560 Oñati • 943 718257 • www.oinati.org • gazteinformazioa@ oinati.net Ordiziako Gazte Informazio Puntua. Barrena Jauregia Kultur Etxea, 2º - 3 20240 Ordizia • 943 805634 • www.ordizia.org • gazteria@ ordizia.org Tolosako Gazte Informazio Bulegoa. Antonio Maria Labaien Kultur Etxea, Triángulo 1. 20400 Tolosa • 943 670383 • www.zazpitantriangulon. com • gazteria@tolosakoudala.net Urnietako Gazte Informazio Bulegoa. Idiazabal 13 20130 Urnieta • 943 333973 • www.urnieta. org • gazteinformazioa@urnieta.org Villabonako Gazte Informazio Bulegoa. Katea Etxea. Kale Nagusia, 79 20150 Villabona • 943 694787 • gazteria@villabona.net Zarautzeko Gazte Informazio Bulegoa. Zinema Pilotalekua. Zigordia Kalea, 34 20800 Zarautz • 943 005122 • www.zarautz.org • gazteinformazioa@zarautz.org


Teknologia Berriak LinkedIn: 400 milioi erabiltzaile LinkedIn, gizarte sare profesional ezagunenak, 400 milioi erabiltzaile ditu dagoeneko. Hala ere, datu horiek arretaz irakurri behar dira. Izan ere, erabiltzaile horietatik guztietatik laurden bat besterik ez da aktiboa sarean. Erabiltzaile aktiboen kopuru eskasa beti izan da sare horren ezaugarrietako bat. Konpainiarentzat hau ez da datu kezkagarria, sare profesionala izanik, garrantzitsuena profilen kalitatea baita. Ekonomikoki ere ez du eragin handirik izan eta azken hiruhilekoan 780 milioi dolarretako sarrerak izan dituzte.

355 milioi smartphone saldu dira azken hiruhilekoan Telefono adimentsuen merkatua ez da gailurrera iritsi oraindik eta hazten jarraitzen du. Azken hiruhilekoan, adibidez, 355,2 milioi gailu berri saldu ziren mundu osoan, aurreko urteko epe berean baino % 6,8 gehiago. IDC konpainiak emandako datuen arabera, hazkunde horren gakoak ‘low-cost’ gailu berrietan eta Asiako merkatuan aurkitzen dira. Konpainiei dagokionez, Samsung da gailu gehien saltzen dituena (84,5 gailu). Apple-k 48 milioi saldu ditu.

26

Guraso eta seme-alaben arteko arrakala digitala EU Kids Onlinen txosten batek gurasoen maila sozioekonomikoak eta hezkuntza mailak tresna digitalen inguruko bitartekaritzan duen eragina aztertzen du EU Kids Online-k, Europako Batzordearekin lankidetzan, “Niños pequeños y tecnología digital” proiektuaren emaitzak ezagutzera eman ditu. Txosten horren arabera, heziketa maila txikiagoa duten gurasoen familietan, arrakala digitala handiagoa da guraso eta semealaben artean. Aldi berean, familia horiek ekipamendu maila handia izaten dute eta, horregatik, txostenak azpimarratzen du familia horiek erakundeen laguntza behar dutela prestakuntza digitala jasotzeko. Gurasoak bitartekari lanak egiten dituzte ekipamendu elektroniko eta bere seme-alaben artean, hauen arteko harremana arautuz eta kudeatuz. Ezaguna den bezala, IKTek aukera handiak ematen dituzte baina kudeaketa ez-zuzen batek arriskuak ere sor ditzake. Gainera, kontuan hartu behar da haurrak gero eta gazteago hasten direla gailu elektroniko desberdinak erabiltzen eta txikienek gailu hauek nola erabiltzen diren ikuskatzeko modu berriak aurkitu nahi dituzte gurasoek. Ezagutzera eman den txostena zortzi urtetik beherako seme-

alabak dituzten Europako zazpi herrialde desberdinetako 70 familiarekin egin den ikerketan oinarritzen da. Ikerketa horretan, gurasoen maila sozioekonomikoak eta hezkuntza mailak zein nolako eragina duen baliabide digitalen kudeaketan aztertzen da. Horrela, diru sarrera apalagoak eta hezkuntza maila baxuagoa duten gurasoen familietan, hauen eta bere seme-alaben arteko arrakal digitala handiagoa da. Familia hauek baliabide digital ugari izaten dituzte baina ez hauek zuzen erabiltzeko

ezagutza. Horrela, familia horietan bitartekotza estrategia murriztaileagoak erabiltzeko joera izaten da, hots, denbora falta dela eta gurasoak ez dituzte jarduerarik egiten bere semealabekin. Baliabide ekonomiko handiagoak eta hezkuntza maila altuagoa duten familietan, berriz, kanpoko jarduerek garrantzia handiagoa izaten dute eta, ondorioz, etxeko jarduera digitalei denbora gutxiago uzten zaie. Guraso horiek gainera, online munduaren ezagutza altuagoa izaten dute.

GAZTEBERRI #107| 2015 Iraila-Urria


Pasahitz seguruak sortzen dituen hamaika urteko neskatila

Gasolina merkeagoa Google Maps-i esker Erregaia merkeagoa duten gasolindegiak bilatzen lagunduko gaitu

Internet leku arriskutsua izan daitekeela jakin arren, erabiltzaile askok ‘1234’ pasahitza erabiltzen jarraitzen dute. Pasahitz seguruak sortzeko programak dauden arren, bada segurtasun esparru hau eralda dezakeen hamaika urteko neskatila bat. Bere izena Mira Modi da eta Diceware izenarekin ezagutzen den teknika erabiliz pasahitz seguruak sortu eta bi dolarren truke saltzen ditu. Teknika oso sinplea da, bost dado bota eta kopuru bakoitzari termino bat egokitzen dio.

Google Maps aplikazio ezagunaren azken bertsioak (9.16) erregaia prezio baxuagoetan dituzten gasolindegiak aurkitzeko laguntza eskainiko du. Horrela, errepidean gaudenean aplikazioak zehaztutako ibilbidean zein gasolindegi dauden eta zein preziotan saltzen duten erregaia azalduko digu. Gasolindegietaz gain, aplikazioak jatetxe edo dendak bezalako bestelako zerbitzuak ere erakutsiko ditu.

2013an hasi zen joera

Facebook-ek gero eta erabiltzaile gazte gutxiago ditu 2013. urten Facebookeko arduradunek bere sarea gero eta erabiltzaile nerabe gutxiago zituela entzeman zuten. Berriki Estatu Batuetan egindako inkesta baten arabera, Facebook estatubatuar nerabeen laugarren gizarte sare gustokoena da. Amerikar gaztetxoek gustokoen duten gizarte sarea Instagram (% 33) da eta jarraian, Twitter (% 20) eta Snapchat (%19) aurkituko lirateke. Facebook gustokoen dutela adierazi duten nerabeek % 15 izan ziren. Inkesta hau 13 eta 19 urte bitarteko 9 400 gaztetxoekin egin da eta urtean bitan errepikatzen da.

GAZTEBERRI #107| 2015 Iraila-Urria

Kanadako Lehen Ministroak ere Gamergate-a kritikatu du Kanadako Lehen Ministro Justin Trudeau-k bere burua feministatzat jo du eta besteak beste, borroka feministaren adibide gisa Gamergate delakoa aipatu du. Gogoratuko duzuen bezala, Gamergate fenomanoa pasa den urtean sortu zen bideojokoen munduan den sexismoa dela eta. Interneten feminismoa bideojokoen sektoretik kanporatzeko kanpaina bat abiatu zen eta zenbait emakumezko boikoteatzeko deialdia ere egin zen. Trudeau-k bideojokoetan den misoginiarekin akabatu behar dela adierazi du.

27


Denborapasak ESAERA ZAHARRAK Ordenatu ondorengo hitzak modu zuzenean esaera zahar bat osatzeko berandu

Dira.

sagua,

jaikia,

garia

katuak.

gose.

haurrak

du

goiz

hazten

duen

ase.

negarrarekin

laister

goiz

belarrarekin

zulo

jaikia

eta

harrapatuko

loaz

bakarra

.....................................................................................

..................................................................................... .....................................................................................

.............................................................................

.............................................................................

.............................................................................

SUDOKUAK

ESAERA ZAHARRAK 1.) Goiz jaikia, goiz gose. Berandu jaikia, loaz ase. 2.) Garia belarrarein eta umea negarrarekin hazten dira. 3.) Zulo bakarra duen sagua, laister harrapatuko du katuak.

28

*****

*****

GURUTZEGRAMA 1.) Otoitz • 2.) Zerra • 3.) Ezkaurre • 4.) Burruntzi • 5.) Barografo • 6.) Liztor • 7.) Zuberoa • 8.) Ikuzgailua • 9.) Uztapide • 10.) Pagoda • 11.) Cassin. • 12.) Bardeak.

*****

GAZTEBERRI #107| 2015 Iraila-Urria


GURUTZEGRAMA 1.| Izaki espiritual batekin harremanetan hjartzea, eskerrak emateko edo zerbait eskatzeko. 2.| Material gogorrak ebakitzeko erraminta, hortz-sail bat duena. 3.| Nafarroako mendia, 2 050 metro dituena. Erronkarin dago, Huescako mugan 4.| Nonbaitetik tantaka erortzen den ura izozten denean geratzen den izotz puska. 5.| Barometro erregistratzailea. (beheraka) 6.| Erlearen antza duen intsektua. 7.| Euskal Herriko ipar-ekialdean den lurralde historikoa. 8.| Arropa gartbitzeko erabiltzen ohi den etxekotresna elektrikoa. 9.| Bertsolari gipuzkoarra (Zestoa, 1909 Oiartzun, 1983) 10.| Ekialde Urruneko erlijio-eraikina, Budari eskainitakoa. 11.| 1967an Bakearen Nobel Saria jaso zuen abokatu eta idazle lapurtarraren abizena. 12.| Paisaje desertikoa duen Nafarroako eskualdea.

GAZTEBERRI #107| 2015 Iraila-Urria

1

2 3 4 5

6 7 8

9

10

11

12

29





Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.