Gazteberri#108

Page 1

r

B G

ri

G

az

a

te b e

A ldiz k i a r

Gazteberri #108 2015 Azaroa/Abendua

Genero-indarkeria gazteen artean: datuak eta pertzepzioak



GAZTEBERRIAK

B G

G

az

a

te b e

A ldiz k i a r

ri

r

[AURKIBIDEA]

Bada kapitalismoarentzat alternatiba gaztea...................................................................................................................... 4

Euskadi eta Nafarroa dira, Estatu mailan, Ni-Ni gutxien dituzten erkidegoak............................................................. 4

UPV/EHUk bere irudia zabaltzen laguntzen duten lanak saritu ditu.............................................................................4

ERREPORTAJEA

Klimaren Gailurra Parisen: Ekonomia garbi baterako lehen urratsa?............................................................................6

PUBLIRREPORTAJEA

Zure ingeles maila egiaztatzearen garrantzia...................................................................................................................... 8

ZIENTZIA

Konpondu gabeko matematika-problemak......................................................................................................................... 10

EUSKARA

ARGITARATZAILEA:

Gora egin du euskaraz ondo hitz egiten duten gazteen kopuruak................................................................................12

Saltsa badago! Kaixomaitia.eus...............................................................................................................................................12

ZER JAN, HURA IZAN

Gabon-Off [Nerea Segura]........................................................................................................................................................13

ERREPORTAJEA

© Shareak Kultur Elkartea Lege Gordailua: Bi-1151-04 Tlf: 94 424 75 94 Faxa: 94 415 74 52 eposta: gazteberri@unionline.info http://www.gazteberri.eus Erredakzioa: Iparragirre, 17, 1.esk. 48009-Bilbao. Koordinatzailea: Jon Mikel Zabalegi Testuak eta diseinua: Shareak Laguntzaileak: Nerea Segura, Gotzon Sanchez, Ziortza Carranza, Peio Saez de Lafuente. Argazkiak: Sergio Cotos, Markel Redondo, Alejandro Boyero, Artxiboa Publizitatea: 696935662 Banaketa arduraduna: Lourdes Sánchez

Shareak Kultur Elkarteak ez du Gazteberri Aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik derrigor bere gain hartzen

Genero indarkeria gazteen artean: datuak eta pertzepzioak.......................................................................................... 14

SEXUALITATEA

HIESak gora egin du gizon homosexualen artean.............................................................................................................. 18

Eros [Peio Saez de Lafuente]..................................................................................................................................................18

TXORROSKILOA

Niloko arrosa, txistorra eta grossa [Gotzon Sanchez]...................................................................................................... 19

KULTURA Liburuak.........................................................................................................................................................................................20 Pelikulak.........................................................................................................................................................................................20 Diskak............................................................................................................................................................................................. 21

AGENDA Kontzertuak..................................................................................................................................................................................22 Museoak........................................................................................................................................................................................23

I•GAZTE

Euskal gazteriaren ia bostenak boluntario-lanak egiten ditu........................................................................................... 24

TEKNOLOGIA BERRIAK

Van sottendorf eroaren buruak Bilbotik Nintendora eramango gaitu..........................................................................26

Windowsek 30 urte bete ditu...................................................................................................................................................27

16 urtetik beherakoek gurasoen baimena beharko dute gizarte sareetan izena emateko..................................... 27

UPV/EHUko ikasle batek denbora errealean kokalekua partekatzeko aplikazioa garatu du................................... 27

PS$ salmentetan nagusi............................................................................................................................................................ 27

DENBORA PASAK

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA HEZKUNTZA SAILEKO LAGUNTZA JASO DU

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA Viceconsejería de Política Lingüística


Gazteberriak Bada kapitalismoarentzat alternatiba gaztea

Onintza Rojas, Xalba Ramirez, Itsaso Zubiria, Iraitz Salegi, Eneritz Arzallus eta Lander Arretxea gazteek, Topatu.info eta Ernairen babesarekin, gazte mugimenduan alternatiben inguruko eztabaida sortzea helburu duen dokumentala gauzatu dute. Prekarietatea, frustrazioa, etsipena, konformismoa... sarritan gazteriari lotzen zaizkion hitzak dira. Horren aurrean, alternatibarik ote den galdetu diote bere buruari aipatu gazte horiek eta hortik abiatuta, ‘Gure kabuz ala hil’ izenburua duen dokumentala egin dute. Buruan zuten galdera horri erantzuna eman nahian, Euskal Herriko txoko desberdinak bisitatu dituzte kapitalismoaren logikatik kanpo eta autogestioan oinarrituz, esparru desberdinetan (hezkuntza, etxebizitza, elikadura burujabetza, zaintza, artisautza, finantzak, jaiak, kultura…) bide propioa

UPV/EHU

‘Gure Kabuz ala Hil’ dokumentalak Euskal Herrian bide propioa egiten ari diren ekimenak jasotzen ditu

UPV/EHUk bere irudia zabaltzen laguntzen duten lanak saritu ditu

egiten ari diren proiektuak ezagutzeko. Ekimenak hausnarketa kolektiborako tresna izateko handinahia du, eta aktibaziorako hainbat gako ere eskainiko ditu. Dokumentala eta baliabideen liburuxka laburra izango dira horretarako tresna, eta gaztetxez gaztetxe eztabaidak antolatuko dira.

Euskadi eta Nafarroa dira, Estatu mailan, Ni-Ni gutxien dituzten erkidegoak Asempleo, Aldi Baterako Laneko Enpresak biltzen dituen erakundeak ezagutzera eman dituen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoa (% 8,6) eta Nafarroako Foru Erkidegoa (% 9) dira, estatu mailan, 16 eta 24 urte bitarteko Ni-Ni delako gazte gutxien dituzten erkidegoak, hots, ez ikasten, ez lanean eta ezta lan bila ere dabiltzan gazteak, hain zuzen ere. Aipatu txostenaren arabera, Estatuan 608 100 Ni-Ni izango lirateke, bataz beste, gazteriaren % 15.2 aurtengo ekainean. Aurreko datuekin alderatuta, kopurua nabarmen jaitsi dela azpimarratu behar da, 55 000 Ni-Ni gutxiago baitaude. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, Asempleoren txostenak 13 553 Ni-Ni daudela azaltzen du, baina hauei, gainera, Lanbiden izena eman duten 24 urte baino gutxiago duten 9772 gazte gehitu beharko genizkieke eta, ondorioz, lanean ez diren eta ikasten ari ez diren gazteen kopurua 23 300 ingurukoa izango litzateke.

4

Gidatzean bizi-konstanteak neurtzen dituen sistemak jaso du UPV/EHUren Irudia ondoen Zabaldu Lagundu duten Ikasleak Saritzeko VI. deialdiaren lehen saria. Aipatu sistema Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko Andoni Olozoagak eta MIRreko ikaslea den Idoia Ruisek garatu dute eta funtsean, automobilaren bolantearen bidez gidari baten bizi-konstanteak neurtzen dituen sistema da. Epaimahaiak balioztatu ditu proiektuaren nazioarteko komunikabideetan izandako inpaktua, originaltasuna eta, batez ere, ingeniaritza eta medikuntzaren jakintzaarloen arteko elkarlana. Bigarren saria Arte Ederretako Fakultateko Ruben Pinoarentzat izan da. Pinoak Parisko Canson Art School Awards lehiaketan ‘Tragaperrak’ lanagatik aipamen berezia lortu zuen jada. Hirugarren saria ‘Ez naiz homofoboa baina…’ kanpaina proiektua martxan jarri duen taldeak jaso du. Taldea LGTB Liga ikasleen elkartekoa da, lesbianen, gayen, transexualen eta bisexualen eskubideak babestu eta zabaltzen dituena. Aldi berean, kolektibo horrek UPV/EHUko balore hauek ere hedatzen laguntzen ditu: unibertsitate irekia, plurala eta gizarte-arduratsua.

GAZTEBERRI #108| 2015 Azaroa-Abendua


UNED PAMPLONAK “UNIBERTSITATEA ZURERA MOLDATZEN DA” ARGAZKI ETA SAIAKERA SARIRAKO DEIALDIA EGIN DU

UNED Pamplonak 4261 ikasle izango ditu ikasturte honetan Graduetan 3144 ikaslek eman dute izena; 470 Ingelesean; 241 Sarbide Ikastaroetan; 161 Masterretan; eta 245 UNED Seniorren UNED Pamplona Zentroak izena eman duten 4261 ikasle izango ditu 2015-2016 ikasturtean. Aurten, Zentroak Graduko 3144 ikasle izango ditu eta Master ofizialetan, berriz, 161. 25 eta 45 urtetik gorako ikasleentzat bideratutako Unibertsitaterako Sarbide Ikastaroetan 241 ikaslek eman dute izena eta 50 urtetik gorako ikasleentzat bideratutako UNED Seniorren, aldiz, 245. Azkenik, 470 izango dira ingelesa UNED Pamplonan ikasiko duten ikasleak. Urtarrilean, UNED Seniorreko bigarren seihilekorako matrikula epea zabalduko da eta, otsailean, baldintza zehatz batzuk betetzen dituzten Graduko ikasleentzat. Ikasturte honetan UNEDen izan den aldaketarik handienetako bat behin matrikula osatuta ikasleek ezin izango dutela hori baliogabetu edo aldatu izan da. Azken bederatzi urteetan, UNED Pamplona Zentroak bere ikasle kopurua handitu du, 2006-2007 ikasturtean ziren 2850 ikasleetatik aurtengo ikasturteko 4261 ikasleetara pasa delarik. UNED Pamplonako ikasleak 27 unibertsitatetitulu, 25 eta 45 urtetik gorako ikasleentzako Sarbide Ikastaro, sei mailatan banatzen den Ingeleseko irakaskuntza (A1, A2, B1, B2, C1 y C2), GMHEE-ko graduondo ofizial, Trebakuntza Iraunkorra eta 50 urtetik gorako UNED Senior ikastarotan banatzen dira.

Datuak titulu, sexu eta adinaren baitan

Tituluei dagokionez, ikasle gehien dituena Psikologia da, 655 ikaslerekin. Jarraian, honakoak izango lirateke: Geografia eta Historia eta Artearen Historia 402 ikaslerekin; Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza eta Ekonomia, 326 ikaslerekin; Zuzenbidea, 353rekin; Ingeniaritzak, 263 ikaslerekin eta Gizarte Hezkuntza, 132rekin. Sexuari dagokionez, UNED Pamplonako ikasleen %56,6 emakumezkoak dira eta %43,5, berriz, gizonezkoak. Ikasleen adinari dagokionez, Zentroan 18 eta 85 urte bitarteko ikasleak dira. Adin tarteak direla eta,

ikasle kopuru handiena pilatzen duena 23 eta 40 urte bitarteko ikasleena da, 2200 ikaslerekin. 26 da gehien errepikatzen den adina, guztira aipatu adin hori duten 182 ikasle daudelarik. Ikasleen jatorriari dagokionez, ikasleen %88 inguru nafarrak direla azpimarratu behar da, beste %12 autonomia erkidego desberdinetakoak direlarik.

Ikasleak Gradu, Master eta UNED Seniorren

UNED Pamplona Zentroak, bigarren urtez, “Unibertsitatea zurera moldatzen da” lelopean ar– gazki eta saiakera sarietarako deialdia zabaldu du. Aipatu lehiaketan UNED Pamplonako kide diren pertsona guztiek (ikasle, irakasle eta administrazio zein zerbitzuetako langileak) eta interesa duten parte hartu ahal izango dute. Argazki zein saiakera lehiaketan, aurkezten diren lanek unibertsitate ikasketan eta bizitza pertsonala (familia, lana, bestelako ikasketak...) nola uztar daitezkeen azaldu beharko dute. Parte-hartzaileek nahi duten modalitatean eman ahal izango dute izena: argazkia, saiakera edo biak. Aurkezten diren lanek berezkoak, jatorrizkoak eta argitaragabekoak izan beharko dute, beste lehiaketan parte hartu ez dutenak eta ezin izango dute hirugarren eskubideak izan.

Epea, urtarrilaren 15era arte

Lanak aurkezteko epea 2016ko urtarrilaren 15ean amaituko da eta parte-hartzaileek bere lanak erantsita bidali beharko dituzte honako posta elektronikoko helbidera: premiounedpamplona@pamplona.uned.es

Sariak

z Modalitate bakoitzeko irabazleentzat: 600€ z Modalitate bakoitzeko finalistentzat: 200€. Saritutako lanak Diario de Navarra eta Diario de Noticiasen argitaratuko dira.

Ikasturte honetarako UNED Pamplonan izena eman duten ikasleak modu honetan banatzen dira: z Unibertsitate tituluak (Gradu, Lizentziatura eta Diplomaturak): 3.144 ikasle z 25 eta 45 urtetik gorako ikasleentzako Uniber– tsitaterako Sarbide Ikastaroak: 241 ikasle z Ingelesa (CUID): 470 ikasle z GMHEEko graduondo ofizialak: 161 ikasle z UNED Senior: 245 ikasle

Argazkia

Klaseak eta Tutoretzak egunero Zentroan

900 eta 1000 hitz bitarteko luzera izango beharko duten lanak aurkeztu behar dira, aurpegi bakar batean eta espazio bikoitzarekin idatziak, DIN A4 tamainan eta 12 puntutako Times New Roman letrarekin. Saiakerak proposatutako gaia eta helburua islatu beharko du. Partehartzaile bakoitzak saiakera bakarra aurkeztu ahal izango du

Zentroan Goi-mailako Hezkuntzarako Europar Esparrura (GMHEE) egokitutako 27 Gradu irakasten dira: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza; Gizarte eta Kultur Antropologia; Ingurumen Zientziak; Administrazio Publikoetako Zientzia Juridikoak; Zuzenbidea; Ekonomia; Gizarte Hezkuntza; Filosofia; Fisika; Geografia eta Historia; Artearen Historia; Espainiar Hizkuntza eta Literatura; Ingeles Ikasketak: Hizkuntza, Literatura eta Kultura; Ingeniaritza Mekanikoa; Ingeniaritza Elektroniko Industrial eta Automatikoa; Ingeniaritza Elektrikoa; Informazio Teknologien Ingeniaritza; Industria-teknologiako Ingeniaritza; Ingeniaritza Informatikoa; Matematika; Pedagogia; Psikologia; Kimika; Soziologia; Turismoa eta Gizarte Langintza. UNED Pamplonako ikasleek zuzeneko klaseak eta tutoretzak ikasgai desberdinetarako. Astero, zuzeneko 250 klase irakasten dira, urritik maiatza bitartean, 8000 zuzeneko klase irakasten direlarik.

Parte-hartzaile bakoitzak gehienez bi argazki aurkeztu ahal izango ditu, formatu digitalean, baina parte-hartzaile berak ezin izango ditu bi sari irabazi. Argazkiek argi eta garbi adierazi beharko dute proposatutako gaia eta helburua. Originaltasuna eta eduki semantiko eta estetikoa kontutan hartuko dira.

Saiakera

Aurkezpena

Edozein argazki teknikarekin ateratako argazkiak onartuko dira, baina formatu elektronikoan aurkeztu beharko dira, JPEG formatuan, hain zuzen ere eta 1500x1000 pixeletako tamainan eta 300 ppp-ko bereizmenarekin. Parte-hartzaileek aurkeztutako argazkien kopia elektronikoa gorde beharko dute, ahalik eta bereizmen handienarekin. Deialdirako oinarriak www.unedpamplona.es estekan ikus daitezke.


Erreportajea

COP21: Klimaren Gailurra Parisen

Ekonomia garbi baterako lehen urratsa? Parisen bildutako 195 herrialdeek Lurraren tenperaturaren hazkundea moteltzeko akordio historikoa sinatu dute Adituen ustetan, Parisen burututako Gailurra zen gizadiak aldaketa klimatikoa gelditzeko zuen azkeneko aukera. Gailur horretan lortutako akordioa, beraz, positibotzat jo beharko da, are gehiago, duela sei urte Kopenhagen-en izandako gailurrean emandako porrotaren ondoren. Izan ere, bertan bildutako ia 200 estatuetako ordezkariek gai honen inguruan hartzen den lehen akordio globala sinatu dute. Luze joko duen ibilbide baten lehen urratsa da, urrats bat besterik ez, baina edozein bidaietan bezala, ezinbestekoa. Gailurraren hasieran xedea garbia zen: mende honen amaierarako, gure

6

planetaren batez besteko tenperatura, industria aurreko aroarekin alderatuta, bi gradu baino gehiago ez haztea lortzea; eta ahal den neurrian, beharrezkoak diren esfortzu guztiak egingo dira 1,5 gradutara ere ez heltzeko. Horretarako, noski, estatu guztiek berotegi-efektua duten gas guztien emisioak nabarmenki mugatu beharko dituzte, horrek egungo ekonomietan duen eraginarekin. Egun garapen bidean diren estatuak izan dira oztopo gehien jarri dituztenak, bere hazkundea kolokan ikusi dutelako. Horregatik, jada garatuta diren herrialdeek, urtero, 100 000 milioi dolar jarri beharko dituzte. Dirutza horren xedea berotegi-efektua duten gasen emisio tasa

baxua duen ekonomia baterako ibilbidea ahalbidetzea izango da.

Akordio historikoa Parisen lortutako akordioa 2020. urtean jarriko da indarrean eta Pariseko Gailurrean parte hartu duten 195 estatuek bertan zehaztutakoa betetzera behartuta daude, hots, legalki loteslea da.Dagoeneko, jada, 187 estatuk bere nazio mailako konpromisoak aurkeztu dituzte. Helburua ahalik eta azkarren emisioak murriztea da eta, 2050. urterako, igorritako gasen tasa netoa zero izatea lortu nahi da, hots, igorritako eta xurgatutako gasen arteko oreka lortu nahi da. Horretarako

GAZTEBERRI #108| 2015 Azaroa-Abendua


theblackvault.com

adibidez, ezinbestekoak izango dira oihaneztapenerako, lur-kudeaketarako eta karbonoa metatzeko politika berriak.Gainera, bost urtetik bost urtera, estatu bakoitzak hartutako konpromisoak gorantz berrikusiko dira. Zenbait adituk azaldu dutenez, Parisen adostutakora soilik mugatuko bagina, tenperatura, batez beste, 2,7 gradutan haziko litzateke mende amaierarako. Esan bezala, helburu hau lortzeko zailtasun gehien izango dituzten herrialdeak egun garapen bidean diren horiek izango dira (bereziki, Txina eta India) eta horregatik, herrialde aberatsenek, herrialde horien ekonomiak egokitzeko beharrezkoa den finantzaketa sustatuko dute. Modu horretan,

aldaketa klimatikoaren arazoa inbertsoreen agendan ere sartzea lortu da. Diru hori baliabide gutxien dituzten herrialdeek aldaketa klimatikoaren ondorioei aurre egin ahal izateko ere erabiliko da, hala nola, itsas mailan izan daitekeen gorakada dela eta sor daitezkeen arazoak.

Ibilbide luzea Parisen adostutako akordioa ibilbide luze baten ondorioa da. Izan ere, aldaketa klimatikoaren gaia duela 23 urte eztabaidatzen hasi zen. 1992an izandako lehen bilkura horretan, garatutako herrialdeek bere emisioak murriztu behar zituztela erabaki zen. Gaur egun, aldiz,

GAZTEBERRI #108| 2015 Azaroa-Abendua

herrialde hauek atmosferara emititzen diren berotegi-efektuko gasen % 35a besterik ez dute igortzen eta, ondorioz, lortutako akordioen moldaketa ezinbestekotzat jotzen zen. Kioton adostutako protokoloaren baitan, adibidez, herrialde bakoitzak derrigorrezko helburu batzuk zehaztu behar zituen baina formula horrekin soilik mundu mailako emisioen % 11 betetzea lortu da. Esan bezala, akordio historikoa Parisen lortutakoa, eztabaida handiak behar izan dituena aurrera ateratzeko eta, lerro artean, ideia garrantzitsua ere utzi duena: petrolio eta bestelako erregai fosilen aroa amaitzear da. Ekonomia eredu ekologikoago baten atarian izango ote gara?

7


Publirreportajea

Zure ingeles maila egiaztatzearen garrantzia Goi-mailako hezkuntzarako zein lan mundurako, ingelesa, plus bat baino, ezinbesteko baldintza bilakatu da Hiztun gehien dituen hizkuntza izan ez arren, zalantzarik gabe, ingelesa munduan den hizkuntzarik garrantzitsuena bilakatu da. Munduan diren 196 herrialdeetatik, 60k dute ingelesa bere hizkuntza ofiziala eta munduko erakunderik nagusienetan ere ingelesa da hizkuntza ofizialetako bat. Munduan zehar bidaiatu nahi baduzu, beraz, ingelesa da erraztasun gehien emango dizkizun hizkuntza. Baina gainera, ingelesa hezkuntza zein lan-mundurako ere oso garrantzitsua bilakatu da. Globalizazioaren eraginez, gero eta enpresa gehiagok atzerrian diren beste enpresekin harremanak izaten dituzte. Harreman horietan, kasu gehienetan, ingelesa bilakatu da hizkuntza nagusia. Horri lotuta, Europar Batasuna osatzen duten

8

herrialdeen (eta baita hauen kide diren beste herrialdeen) artean ematen den gero eta migrazio mugimendu handiagoak aurkitzen ditugu. Testuinguru horretan, ingelesaren ezagutza gero eta garrantzitsuagoa bilakatzen ari da; alde batetik, atzerriko unibertsitateetan trebatzeko aukera ematen duelako eta, bestalde, lan merkatuaren ateak ere zabaltzen dituelako. Beraz, goi-mailako ikasketak burutu edota maila ertain-altuko lanpostu bat izan nahi baduzu, ingelesa, plus bat baino, ezinbestean bete beharko duzun baldintza bilakatu da. Goimailako hezkuntzaren kasuan, unibertsitate bakoitzaren arabera, ingeles hizkuntzan (edo bestelako atzerriko hizkuntza) duzun maila egiaztatu beharko duzu graduatu ahal izateko. Gainera, ia kasu gehienetan, ingeles

ziurtagiriren bat eskatuko dizute graduondo bat burutzeko. Zer esanik ez, ingelesak munduko unibertsitaterik onenetan ikasteko aukera eman diezazuke. Lan merkatuari dagokionez, gero eta gehiago, enpresek bigarren hizkuntza batean duzun gaitasuna aintzat hartzen dute. Oso maila altua egiaztatzen duten hautagaiek aukera gehiago izaten dituzte goi-mailako lanpostuak lortzeko, enpresek jakin baitakite pertsona horiek esfortzu eta baliabide ugari bideratu dituztela hizkuntza hori menderatzeko.

Egiaztagiriak Esparru ofizialetaz hitz egiten ari garenez, gaur egun, ingeles hizkuntzan duzun maila egiaztatu behar da. Europa

GAZTEBERRI #108| 2015 Azaroa-Abendua


BALIOKIDETASUNEN TAULA Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratua

mailan, hizkuntza mailak zehazten dituen Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratua dugu. Horren baitan, edozein hizkuntzaren gaineko ezagutza hiru mailatan banatzen da: A (oinarrizko erabiltzailea), B (erabiltzaile independentea) eta C (erabiltzaile aditua). Era berean, aipatu horietako maila bakoitza, bi azpi-ataletan banatzen da, hots, A1, A2, B1, B2, C1 eta C2. Ingeles hizkuntzan, edo bestelako hizkuntza batean duzun maila egiaztatzeko, azterketa edo proba bat egin beharko duzu eta, bertan lortzen duzun emaitza, aipatu maila horietako baliokide izan beharko du. Zure ingeles maila egiaztatzerakoan, kontutan hartu beharko duzu zertarako behar duzun egiaztagiri hori. Izan ere, gure artean ofizialak izan daitezkeen zenbait

titulu, agian, ez dute aintzat hartuko zuk nahi duzun horretarako. Adibidez, atzerriko unibertsitate batera ikastera joan nahi baduzu, bertan zein egiaztagiri onartzen dituzten jakin beharko zenuke. Zorionez, badira mundu mailan aintzatespen oso zabala dituzten hainbat egiaztagiri. Gure artean egin daitezkeen azterketa edo proba ezagunenak, seguruenik, Cambridge University-ren tituluak (KET, PET, First, Advanced eta Proficency) dira. Bestalde, goi hezkuntzarako zein atzerrian lan egiteko gero eta indar gehiago hartzen ari den azterketa British Councilek kudeatzen duen IELTS azterketa dugu. British Councilen, gainera, azterketa hauek guztiak prestatzeaz gain, bestelako ingeles ikastaroak ere eskaintzen dituzte.

GAZTEBERRI #108| 2015 Azaroa-Abendua

9


10

GAZTEBERRI #108| 2015 Azaroa-Abendua


ZIENTZIA

Konpondu gabeko matematikaproblemak Milurteko problemak 1998an, Landon T. Clay-k bere dirutzaren parte handi bat Matematikako Clay Institutua (CMI, ingelesez) sortzera bideratu zuen. Erakunde honen xede nagusia matematiken inguruan den ezagutza handitzea da eta, horretarako, besteak beste, talentu handiko matematikari gazteak diruz laguntzen ditu. Dena den, CMI-a beste arrazoi batengatik egin da ezaguna. Izan ere, 2000. urtearen hasieran, erakunde horrek milioi bat dolarreko zazpi sari eskaini zituen batzorde berezi batek hautatutako zazpi matematikaproblema ebaztea lortzen zutenentzat; sari bana problema bakoitzeko. Hautatutako problemak ‘Milurteko problemak’ izenarekin ‘bataiatu’ zituzten eta honakoak dira: P versus NP; Hodgeren aierua; Paincaréren aierua; Riemannen hipotesia; YangMills eta masa jauziaren existentzia; Navier-Stokesen ekuazioak; eta Birch eta Swinnerton-Dyerren aierua. Modu horretan, matematikaren esparru nagusienak jorratu nahi izan ziren: aljebra, geometria, zenbakien teoria, analisia, fisika, matematika... Adituen ustetan, egun matematika esparruan ematen den ikerkuntzaren muina osatuko lukete aipatu problemek. Orain arte, zazpi matematika-problema horietatik bakarra ebaztea lortu dute, Poincaréren aierua, hain zuzen ere. Gregori Perelmán errusiarra izan zen problema ebaztea lortu zuena eta, bidez batez, dirua eskuratu zuena.

GAZTEBERRI #108| 2015 Azaroa-Abendua

11


Euskara EAEn euskaraz ondo hitz egiten duten gazteen eta biztanleria osoaren ehunekoaren bilakaera 100 15-29 urte bitarteko gazteak

Biztanleria osoa

80

52,0 40,2

40

31,5 24,9

20 0

64,4

61,3

60

24,4

1989

28,6

1994

31,2

1999

33,6

2004

36,1

36,7

2009

2014

Iturria: EUSTATen Bizi-baldintzak inkestatik Gazteen Euskal Behatokiak ateratako datuak

Gora egin du euskaraz ondo hitz egiten duten gazteen kopuruak 25 urtetan, % 24tik % 64,4ra pasa da Azken 25 urtetan, euskaraz ondo hitz egiten duen gazteriaren ehunekoa % 24tik (1989) % 64,4ra (2014)pasa da. Horixe da, hain zuzen ere, bost urtetan behin Eustatek burutzen duen Bizi-baldintzen inkestatik ondoriozta daitekeena. Euskaraz ondo hitz egiten dutenen kopurua nabarmen hazi bada ere biztanleria osoan, igoera hau azpimarragarriagoa da gazteriaren kasuan. Horrela, aurreko urteko datuei erreparatuz, euskararen ezagutza ehuneko handiena duen adin taldea 15 eta 19 urte bitartekoa dela ikus daiteke. Aipatu adin tarte horretan, % 81,6k euskaraz ondo hitz egiten duela adierazten du. Adin tarteak gora jo ahala, euskararen ezagutzaren ehunekoak behera egiten du: % 59,3 20-24 urte bitartekoen artean eta % 54,4 25-29 urte bitartekoen artean. Herrialdeka, Araba, Bizkaia zein Gipuzkoan, euskaraz ondo hitz egiten duten gazteen kopurua nagusi da aipatu hiru adin-tarte horietan: % 53,6, % 60,4 eta % 74,8, hurrenez hurren.

12

Euskara, lehen ala bigarren hizkuntza? Patxi Saez Beloki soziolinguistak euskarak, etorkizunera begira, estrategia berri baten beharra duela azaldu du. Bere ustez, Euskaltzaindia izan beharko luke estrategia aldaketa hau gidatu beharko zukeen erakundea. Euskarak ibilbide garrantzitsua egin duela aitortu arren, bigarren hizkuntza izatera mugatzeko arriskua dagoela azpimarratu nahi izan du eta, horregatik, dinamika berri bat sortzea ‘hil ala bizkotzat’ jotzen du. Euskaltzaindiak luzatutako proposamena aztertuko duela iragarri du.

Akabo euskararen inguruko zalantzak! Iban Arantzabal, Leire Narbaiza eta Joxe Rojasen ideia batean oinarrituta, Goienak euskararen inguruko zalantza, buruhauste eta ardurak argitzeko egitasmoa garatu du. Bertan, Marimaistra izena duen medium edo sorgin euskaldun batek, e-mail, WhatsApp eta Twitter bidez argituko ditu jendeak bidaltzen dizkion euskararen gaineko zalantza guztiak. Gizarte sareen eta bideo dibertigarrien bidez, euskara ikastea posible dela erakutsi nahi dute egitasmo honen sustatzaileek.

kaixomaitia.eus

Saltsa badago! 2007. urtean, kaixomaitia.com jaio zen, euskaldunon euskarazko harremanetarako lehen ataria. Berritze lan intentsibo baten ondoren, webgunea hiru zutabe berritan oinarrituko da. Lehenik eta behin, izena aldatuko du eta .com izatetik .eus izatera pasako da. Bigarrenik, Kaixomaitia Ekintzak delakoa sortu dute, pantailaren beste aldean jendea ezagutu eta elkarrekin gozatzeko jardunaldiak hain zuzen ere. Azkenik, bloga ere izango da harremanei buruzko hausnarketa egiteko eta iritziak partekatzeko. Webgune berrian kalitatea, segurtasuna eta profesionaltasuna bermatu nahi izan dira. Harpidetza salneurriak soslaiaren argazkiaren eta iraupenaren arabera ezarriko dira eta erabiltzaile guztiek lehen hilabetea doan probatzeko aukera izango, beti ere, soslaiko argazkia irekia jartzen badute).

GAZTEBERRI #108| 2015 Azaroa-Abendua


NEREA SEGURA

Zer jan, hura izan

Gabon-Off Gabonetan politikak elikadurari eskaintzen dion arretaren inguruko hainbat galdera etortzen zaizkit burura Gabonetan sartzear garen egun hauetan, urtero, galdera berberak egiten ohi dizkiogu gure buruari: zenbat lodituko naiz egun hauetan?, zenbat kaloria ditu turroiak?, nola galdu irabazitako kilo horiek guztiak? Abenduaren 21ean hasita eta urtarrilaren 6an amaituta, gabonak, guztira, 17 egun izango ditu aurten. Egunero, normalean, hiru aldiz jaten ohi dugunez (gosaria, bazkaria eta afaria), 51 jatordu izango dira; eta bi pintxo-pote gehitzen baditugu, guztira, 53 jatordu izango genituzke. Kontutan izan beharrekoak: Santo Tomas eguna oso-osorik, enpresa afaria, lagun ikusiezina koadrilakoekin, bi familiabazkari eta hiru afari, biharamun-hamaiketakoren bat... Gabonetako gehiegikerien inguruan hitz egin behar dudala uste duzue? Bada, oker zaudete, jakin baitakit, esan beharko nukeena esanda ere, ez dituzuela zuen ohiturak aldatuko!! Oraingoan, abenduaren 20ko hauteskundeen ondoren espero ditugun aldaketen inguruan hitz egin nahiko nuke. Izan ere, politikariek elikaduraren gainean hitz egiten al dute? Beharrezkoa dela uste duzue? Gastronomia gure gizartean inoiz baino pilpilean dago. Baina ez dugu lehendakari sukaldari bat behar. Hala ere, elikadura-gai garrantzitsu asko daude, gure egunerokotasunean eragiten dutenak, eta hauteskunde-programetan oharkabean pasatzen direnak. Jakin badakigu, arroza eta garia bezalako zerealen prezio-aldaketek, eragin zuzena izan dutela pairatu izan dugun krisialdi-ekonomikoan. Beraz, badirudi elikadura-politikek pentsa genezakeena baino pisu handiagoa dute. Ba al dakizu zein elikagai geratzen diren murriztutako BEZetik kanpo? Etxeko-lanak jarriko dizkizut: aztertu zure erosketa-zerrendako zein elikagaik duten BEZ tiporik handiena. Gizentasuna XXI. mendeko epidemia bihurtu da. Zerikusia izango du, elikagaien industriaren auto-erregulazioak? Azalduko dut. Ez hain osasungarri diren elikagaien (litxarrerien) publizitatea, berezko elikagaien

GAZTEBERRI #108| 2015 Azaroa-Abendua

industriak arautzen du. Kontrolpean jarri beharko litzateke? Bestalde, MOEren azukre gomendioak gainditzen dituzten elikagaiei, zergak ezarri beharko genizkieke? Herritarrak, bezeroak, zerga hori ordaindu beharko luke? Erabiltzaileak, osasun publikoari gastu handiagoa sor diezaion? Azkenaldi honetan den polemika da. Baina badaezpada, alderdi politikoek ez dute bere programetan sartzen. Eta gaixotasunak aipatu ditudanez, Euskal Autonomia Erkidegoan, helduen % 33k hipertentsioa du eta % 50ak, aldiz hiperkolestelomia. Umeen kasuan, % 30ak gehiegizko pisua du. Baina kontutan hartzen badugu gazteen % 90ak fruitu eta barazkietako gomendioak ez dituela betetzen eta gatz eta azukre-kontsumo gomendioak bikoizten dituela... Osasun publikoan dietista-nutrizionistarik sartu beharko litzateke? Ikerketek diotenez, dietista-nutrizionista batengan inbertitutako euro bakoitzeko, bospasei euro aurreztuko lirateke osasun-sisteman. Prebentzioaren sustapena, versus tratamendua. Aurrezkiaz hitz eginez, zenbat familiek dute arazo larriak hilabete-amaierara iristeko? Eskola garaian, umeek janari beroa ziurtatuta dute gutxienez egunean behin. Eta oporretan? Eskolajangelek irekita mantendu behar izango lituzkete? Elikadura funtsezkoa da bere hazkunde fisiko eta intelektualerako. Bestalde, sail honetan, kalitateari buruz ere hitz egin genezake: zer da interesgarriagoa, catering-ak erabiltzea edo sukalde propioa izatea? Esaterako, bertako-elikadura bultza genezake. Eta arian, zer iritzi duzu elikagai transgenikoei buruz? Produktu-kuotak ziurtatzeko, izurriak saihesteko, ekoizpen intentsiboak beharrezkoak al dira? Edo ekologikoa sustatu beharko genuke, ingurumena eta gure osasuna sustatzeko. Beti bezala, programetan ez dira ia-ia aipatzen. Baina dietista-nutrizionistok beharrezkotzat daukagu, eta horregatik egun hauetako hedabideetan islatu nahi dugu. Esan iezadazu zer jaten duzun eta nolakoa zaren esango dizut.

13


Erreportajea

Gazteen artean gero eta hedatuago omen dagoen arazoa

Genero-indarkeria gazteen artean: datuak eta pertzepzioak Azken hilabeteetan arazo hau aztertzen duten ikerlan desberdinak ezagutzera eman dira Azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko eguna ospatzen da. Indarkeria mota hau gure gizarteak egun pairatzen duen gaitz nagusienetako bat da eta, amaitzear den urte honetan, jada, 55 dira Estatu mailan gizon batek eragindako indarkeriaren eraginez erailda izan diren emakumeak. Zoritxarrez, lerro hauek irakurtzen dituzunerako, seguruenik, kopuru hori handiagoa izango da. Genero-indarkeria ez da soilik pertsona helduen kontua eta, esparru horretan lan egiten duten erakunde desberdinek salatzen dutenez, gero eta arruntagoak dira jarrera biolentoak gazteen artean. Antza denez, belaunaldiz belaunaldi transmititzen den

14

arazoa da. Erakunde horiek azpimarratzen dutenez, indarkeria horretan teknologia berriek eta horien erabilera zitalak zer ikusi handia dute, batez ere gizarte sare eta sakelako telefonoaren bidez. Emakundek, Emakumearen Euskal Erakundeak, 2014. urteari dagozkion emandako datuen arabera, iaz, 4091 emakume izan ziren genero-indarkeriaren biktima Euskal Autonomia Erkidegoan. Horietatik, 1425 (% 34,84) 30 urtetik beherako emakumeak izan ziren. Aurten, sexu-askatasunaren kontrako delituak direla eta ia 200 salaketa jarri dira EAEn. Horietatik, ia erdia (% 41) 14 eta 17 urte bitarteko gazteenak izan dira eta beste % 15 inguru 18 eta 20 urte bitarteko gazteek jarritakoak.

Emakunderen aipatu txostenak beste zenbait datu kezkagarri utzi ditu: aipatu biktima horietatik guztietatik, 386 (% 9,45) adingabeak ziren. Azken kasu horretan, adingabeek pairatzen duten indarkeria mota nagusienak intrafamiliarra (% 44,3) eta sexuala (% 43,78) dira. Kasu gehienetan, erasotzailea bikotekidea edo bikotekide ohia izan zen. Erasotzaileei dagokionez, Emakunderen txostenak azaltzen duenez, kasuen % 26,29an, erasotzailea 30 urtetik beherako gizon bat izan zen.

Biktima eta borrero Adituek azpimarratzen dutenez, gazteen arteko harremanetan ohiko

GAZTEBERRI #108| 2015 Azaroa-Abendua


edo betiko ereduak errepikatzen dira, hots, esklusibotasunean oinarritzen diren jabego eta kontrol mekanismoak nagusitzen dira eta horiek, jelosiaren bitartez, jarrera biolentoak sor ditzakete. Hau neska zein mutiletan ematen da baina, datuek azaltzen dutenez, batez ere, mutilen artean. Kontutan izan behar da, genero-indarkeria kasu gehienak emakume ezkongabe edo banatuen artean ematen direla eta, gainera, kasu horietan, emaitzak askoz larriagoak izaten ohi direla. Gai hau jorratzen duen Ianire Estebanezek gure aldizkarian bertan azaldu zuenez, emakume gazteek beldur handia omen diote bakardadeari eta, horregatik, nahiago izaten dute osasuntsua ez den, hots, berdintasunean oinarritzen ez den harreman batean izatea inolako harremanik ez izatea baino.

GAZTEBERRI #108| 2015 Azaroa-Abendua

Estebanezen ustez, horrek zer ikusi handia du jasotako hezkuntzarekin, kasu gehienetan, emakumeak beti zaintzan hezituak izan ohi direlako; besteak zaintzeko edo besteen aurrean atseginak izateko hezituak, hain zuzen ere.

Azterlanak Esan bezala, gazteen artean ematen den generoindarkeria adituen arreta eta kezka piztu duen afera da eta, azken hilabeteetan, horren inguruko azterlan desberdinak argitaratu dira. Agian, garrantzitsuena, urte honen hasieran Espainiako Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak argitaratutako “PercepciĂłn de la Violencia de GĂŠnero en la Adolescencia y la Juventudâ€? azterlana dugu. Aipatu azterlan horretan, gazteek genero-indarkeriaren

Gazteberri #88n argitaratutako gazteria eta genero-indarkeriari buruzko erreportajea

15


• Genero-indarkeria gazterian gero eta hedatuagoa den arazoa da • Ez da biolentzia fisikoarekin hasten. Irainak, gaizki egindako gauzak leporatzea, kontrola... izaten dira biolentzia eredu horren lehen sintomak • Gazte gehienek horrela ikusten ez badute ere, denbora, lagun edo janzkeraren kontrola biolentzia ereduak ere badira • Funtsezkoa da indarkeria eredu horiek goiz antzematea. Indarkeria fisikoa azaltzen denean, jada beranduegi da • Hezkuntza da genero-indarkeriaren prebentziorako tresnarik egokiena; bikotekidea gure ‘ondasun’ bat ez dela ulertu behar dugu • Biolentzia kasu baten aurrean salaketa jartzea funtsezkoa da 16

inguruan dituzten iritzi eta jarrerak jaso nahi izan dira. Txostenean, estatuko gazteriak genero-indarkeriaren alderdi desberdinen inguruan dituen pertzepzioak azaltzen dira eta emaitza horiek biztanleria osoarekin egindako antzeko azterlan batetik lortutako datuekin alderatzen dira. Itxaropenerako datuak izan badira ere (gazteek genero-desberdintasunen pertzepzio handiagoa dute, adibidez), beste zenbait, gehiegi, apika, kezkagarritzat jo daitezke. Aipatu ikerlan horretan, adibidez, gizon gazteen % 92a indarkeria matxistaren aurka azaltzen da baina, guztiek ez dute indarkeria eredu desberdinak modu berean ikusten. Horrela, 15 eta 29 urte bitarteko hiru gaztetatik batentzat ‘saihetsezina’ edo ‘onargarria’ da bikotekidearen ordutegiak kontrolatzea, bere harremanak ikuskatzea edo lan egitea ekiditea. Adituek azpimarratzen dutenez, gazte gehienek ez dituzte abusu psikologikoaren oinarrian diren jarrerak (denboraren eta lagunen kontrola, janzkeraren inguruko iruzkinak...)

biolentotzat jotzen, agian, gradualki azaltzen ohi direlako. Izan ere, ezkongaietan horrelako jarrerak identifikatzea indarkeria ekiditeko lehen urratsa izan daitezke, baina nerabeek horrelako harremanetan duten esperientzia eta informazio faltak ere eragin handia du. Bikotekidea kontrolatzeko saiakerak, familia eta bestelako lagunekin den denbora mugatzea, ahozko-oldarkortasuna, norberak egiten dituen akatsak ez onartzea, gehiegizko jeloskortasuna... bezalako jarrerek harreman bat berdintasunean oinarritzen ez denaren seinale izan daitezke. Kontrako kasu gehiegi ematen badira ere, normalean, indarkeria fisikoa ez da bizikidetza hasi arte azaltzen. Gazteriak Internet eta gizarte sareez egiten duen erabilpen hedatuagoak ere kontrolerako bide berriak zabaldu omen ditu.

Pertzepzioak 15 eta 29 urte bitarteko gizon gazteen % 44ak, gaur egun, esparru guztietan

GAZTEBERRI #108| 2015 Azaroa-Abendua


(lan merkatua, lanpostuen egonkortasuna, lanpostu hobeak lortzeko aukerak...) desberdintasun handiak daudela onartzen du. Adin-tarte bereko emakumeen artean, aldiz, ehunekoa % 63koa da. Txostenak jorratzen generoindarkeriaren inguruko alderdi gehienetan emakumezkoen pertzepzioa gizonezkoena baino handiagoa izaten da. Adibidez, emakume gazteen % 93aren ustez emakumeenganako tratu txarrak nahiko edo oso hadatuta daude eta gizonezkoen kasuan, berriz, % 85arentzat. Dena den, emakume gazteen artean ere bada kezkarako datu bat. Izan ere, emakume gazteek (15 eta 29 urte bitartekoak) beste adin-tarteetako emakumeek baino genero-indarkeriarekiko

gaitzespen handiagoa azaltzen badute ere (% 96 eta % 92, hurrenez hurren) kritikotasun urriagoa azaltzen dute kontroleko indarkeriaren aurrean, hots, ‘naturalagoa’ edo ‘onesgarriago’ ikusten dute indarkeria mota hau. Gauza bera gertatzen da gizon gazteen artean, hots, beste adin tarteetako gizonek baino gaitzespen maila handiagoa azaltzen dute baina, ondoren, kritikotasun gutxiago azaltzen dute kontroleko indarkeriaren aurrean. Azpimarratzekoak ere dira ikerlan honetan azaltzen diren estereotipoen inguruko datuak. Horrela, gazte eta nerabeek erasotzaileak errugabetzeko joera handiagoa azaltzen dute, “buruko gaitzen bat izango du” bezalako argudioetan oinarrituz.

GAZTEBERRI #108| 2015 Azaroa-Abendua

17


Sexualitatea SEXUAREN TXOKOA

Eros

Hiesak gora egin du gizon homosexualen artean Gazteen arteko kutsatzeak agintarien kezka nagusienetakoa Urrian, eta Bilboko Hiesaren aurkako Batzordeak antolatuta “Hiesa eta gizonen arteko sexua” jardunaldiak burutu ziren. Bertan, Jon Darpón Osasun Sailburuak azken hamar urteetan Euskal Autonomia Erkidegoan Hiesa duten gizon homosexualen kopurua konstanteki hazi dela azpimarratu zuen. Horrela, 2014. urtean ezagutu ziren 152 kasu berrietatik % 48a gizon homosexualen kasuak izan ziren. Jardunaldi horietan, Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako zinegotzia den Itziar Urtasunek, batez ere, gazteen artean ematen den kutsatze kopurua oso kezkagarritzat jo zuen. Izan ere, gero eta kutsatze kasu gehiago antzeman dira 29 urtetik beherako gizon homosexualen artean. Aipatu jardunaldietan azaldu denez, kutsatze ia kasu guztiak babesik gabeko sexu-harremanen ondorio dira. Kutsatutako pertsonen batez besteko adina 37 urtekoa bada ere, esparru honetan lan egiten duten GKE-ek gero eta kasu gehiago antzeman dituzte 29 urtetik beherako gazteen artean, agian, “Hiesaren garairik latzenak ezagutu ez dituztelako” azaldu dute.

18

Idatzi eta idatzi nabil bazter honetan sexuaz eta desiraz eta sexualitateaz eta, eta, eta... Baina zertaz ari ote gara? Behin eta berriro dugu hizpide ideia horiek zer ez diren edo zer beharko ez luketen izan. Baina zer esan nahi dugu erotika aipatzen dugunean, adibidez? Bi mitorekin amaitzea du oraingo idatzi honek helburu umil eta handinahikoa. Bi mito kontrajarri eta, aldi berean, elkarbizitza zintzoan dauzkagunak gurean. Eta biei ala biei kontra egiteko erantzuna dugu, hain justu, eros. Lehenengo mitoa: laranja erdia. “Zu gabe, ez naiz ezer”, Mikel Markez-ek xuxurlatzen zigunez. Bigarren mitoa: otso bakartia. ‘Nik ez dut inor behar, bakarbakarrik egin dezaket dena, buruaskia naiz’. Erantzuna? Erotika; eros-i dagokiona, hain juxtu. Eta zer da eros? Niretzat (ez niretzat bakarrik noski, ez naiz eta ideia honen jabe edo sortzaile, hori doala aurretik! Baina nik sinatzen dudan heinean, ondo zein gaizki esanak nire gain hartu behar, dela ideia on bat gaizki garatu dudalako, ala ideia txar bat proposatzen dudalako); niretzat, nioen, eros bilaketa da, etengabeko bilaketa. Elkar nola bilatzen dugun kontatzen duen istorioa, gorputz garen heinean. Erantzuna, beraz, galdera bat da, mugimendua, elkarrizketa. Sozializatzeko bi eredu zurrun, kontrajarri eta itxietan hazi gaituzten heinean, aipatu

ditugun bi mitoak aldi berean daude bizirik, lehena emakume sozializaturikoengan inposatuago; bigarrena, gizon bezala gizarteraturikoengan bortxatuago, eta bi-biak erlazionatzeko arau. Laranja erdiaren mitoak ez garela osoak diosku, osotu egingo gaituen haren horren bila eman behar dugula bizitza; eta egon badagoela gainera gure beste erdi hori, aurki genezakeela, eta aurkitzerakoan sendatu ala sendotu egingo gaituela. Hari esker izango garela gu, izango naizela ni, inor, norbait. Bigarren mitoak bakardadearen mistifikazioa dakar; beste inor behar izatea ahuldadea dela, norbera bere kabuz balia daitekeela bizitzeko besteren laguntzarik gabe, eta are laguntza (gogoratu lagun erroa duela) eskatu ala onartzea porrota aitortzea dela. Ni neu naizela eta ez beste ezer, eta niretasun hori galtzekotan dena galduko nukeela. Erotika, aldiz, bakoitzaren osotasuna eta gabezia-eza onartzetik abiatzen den bilaketa da; ez nabil errenka, norbait banaiz, baina besteak ere nahi eta behar ditut. Nire inguruan gorputzak desiratu eta aurkitzen ditut, plazera, babesa, maitasuna, adiskidetasuna, beroa, jolasa, emango didaten gorputzak. Zaurgarri naizela onartzen dut, soziala naizela. Eta bilaketak ez nauela gutxiago egiten. Alderantziz, bilaketan nagoelako naizela. Bilaketan naizela. Erotikan. [Peio Saez de Lafuente ]

GAZTEBERRI #108| 2015 Azaroa-Abendua


GOTZON SANCHEZ

Txorroskiloa

Niloko arrosa, txistorra eta grossa Gabonetako jaien bezperan ospatzen da loteria, abenduaren 22ko zozketa. Euskadiko biztanle bakoitzak, batez beste, 74,84 euro gastatu omen dugu 2015eko saioan, eta 55,08 euro Nafarroakoak, beraz, esan genezake hego Euskal Herriko biztanle bakoitzak 64,96 euro gastatu omen dugula zoriak irribarre egingo digunaren itxaropenean. Zoriona balitz sikiera! Baina zaila baino zailagoa da joko horretan garaile irtetea eta zoritxarreko amaitzea da ohikoena. Gehiegikeria beraz. Loteria hitzaren jatorriari buruzko azalpen desberdinek ere zoriarekiko harremana islatzen dute. Hala nola, “lot” hitz alemanetik datorrela dioena, zoria euskaraz. Edota latinezko “loterus” hitzetik, norbanakoen zoriari aipamen egiten diona. Badago ere italierazko “lotta” hitzari egokitzen diona jatorri hori, borroka euskaraz, bildutako jokalari eta zoriaren arteko borroka ematen delako. Hitz-erroari so eginez gero, loto-lorea izan liteke zorionaren sinboloa, Niloko arrosa izenaz ezagutzen duguna, baina ez da horrela, lau hostotako hirusta baita zorionaren irudia eta Bonoloto zozketak erabiltzen duena. Telesail bat ere ezagutu genuen 80. hamarkadan “Lottery!” izenekoa, espainiar telebistan “Lotería” izenarekin ikusi genuena. Fikzio atal haiek ikusterakoan, esna amesten genuen batzuk koloretan eta lokartu egiten ginen besteok, edozein kasutan aproposak bide biak ere errealitate zuri-beltza uxatzeko. Loaz ari garela eta, loteria hitzak euskal erroa ere izan lezake, eta loti hitzarekin lotetsi genezake, sistemak horrela nahiko gintuzkeelako, gizarte lotia, lotara pozik joan eta gure lotegietan protestarik egin gabe isilik egoteko. Edozer gauza kalean borrokan izan ez gaitezen Euskal Herriko askatasunaren alde. Gastuak gastu, zoriak zori eta borrokak borroka, gehiegikeriatan hastekotan nahiago Euskal Herrian gabonetako jaiei hasiera emateko ardo eta txerrikia hartzeko dugun ohitura, abenduaren 21eko San Tomas azoka alegia. Eta independentziara eramango gaituen erreferendum loteslea iritsi bitartean, loteria erostekotan, Kataluniako loteria nazionala, Grossa.

GAZTEBERRI #108| 2015 Azaroa-Abendua

19


Kultura hiri hondakin solidoak

HONDAMENDIA

ekarri armak

Jon Alonso

Xabier Montoia

Imanol Murua

Enekoitz Ramirez, Lanbas, ETAkide ohia, preso ohia, arte salerosle ohia eta lapur ohia zintzoen saldoarentzat lanean jarraitzen du. Oraingoan Euskaltzaindian jasotako hainbat mehatxu ikertzen jarriko dute lehenik eta, gero, Bartzelonan, edukiontzi batean biluzik agertu den Kasimiro Argiturri abokatu, sukaldaritza-kritiko, polizia eta bestelako jendilajearekin nahastuko da. Baina, haren zoritxarrerako, oraingoan zintzoen aldean.

Hondamendia du izena Xabier Montoiaren ipuinliburu berriak, eta izenburuko horixe da, hain zuzen, bilduma osatzen duten istorio guztiak biltzen dituen sentipena: txikizioa eta gainbehera. Bi parte nagusitan dago zatituta: lehenengoan, planetaren historian zehar, une eta leku jakinetan gertaturiko deskalabruak kontatzen zaizkigu. Bigarren partean, berriz, gaur egun edo etorkizun hurbil batean kokaturiko hondamentak agertzen zaizkigu.

Loiolako (h)egiak liburuan 2006an EAJ, Batasuna eta PSEren artean gertaturiko elkarrizketak eta aldi berean ETAren eta Espainiako Gobernuaren artean izandakoak kontatu zituen Imanol Muruak. Orain, lan hari jarraipena emanez, elkarrizketa haiek zapuztu zirenetik ETAk borroka armatua behin betiko utzi arteko prozesu guztia aztertu du, isilpean zeuden datu asko agerira ekarriz, eta beste asko analisi bikain batean kokatuz.

THE WALK

2015. AEB. 124 min Zuzendaria: Robert Zemeckis. Aktoreak: Joseph Gordon-Levitt, Ben Kingsley, Charlotte Le Bon, James Badge Dale, Cesar Domboy, Clement Sibony, Benedict Samuel, Rossi. Pelikula hau Philippe Petit (Joseph GordonLevitt) funanbulista frantziarrak idatzitako oroitzapenetan oinarritzen da. Petitek, 1974. urtean, New York-eko Dorre Bikien artean den tartea igarotzea lortu zuen jarritako kable baten gainetik ibiliaz.

20

Time Out of Mind

Star Wars. Episode VII: The Force Awakens

2014, AEB. 120 min. Zuzendaria: Oren Moverman. Aktoreak: Richard Gere, Ben Vereen, Jena Malone, Kyra Sedgwick, Jeremy Strong, Michael Kenneth Williams, Yul Vazquez, Coleman Domingo, Geraldine Hughes, Steve Buscemi Casablanc.

George (Richard Gere) gainbehera pertsonalean den gizona da eta etxegabeentzako aterpetxe batera jo beharko du. Han, Dixon izena duen beteranoa aurkituko du eta honen laguntzarekin, bere alabarekin (ez) duen harremana berreraikitzen saiatuko da.

2015. AEB. 136min. Zuzendaria: J.J. Abrams. Aktoreak: John Boyega, Daisy Ridley, Harrison Ford, Carrie Fisher, Mark Hamill, Oscar Isaac, Adam Driver, Gwendoline Christie, Domhnall Gleeson. Galaxietako Gerra sagaren zazpigarren emanaldi honetan, Luke Skywalker-ek galaxiako ordena lehenegoratzen saiatzen jarraituko du Leia eta Han Solok Errepublika Berriarekin diharduten bitartean Inperioaren aurka.

GAZTEBERRI #108| 2015 Azaroa-Abendua


TXAPELPUNK

Dantzan

ziklomorphosia

Txapelpunk

Korrontzi

Sorkun

Txapelpunk taldearen zazpigarren lanak taldekideak direna aldarrikatuko du: Punkaren semeak. Punka rockaren ikuspegitik, rocka punkaren zirrikitu guztietatik. Sei abesti laburretan Txapelpunk taldeak bizitzaren kaleak zeharkatuko ditu eta esango digu zein modu nazkagarrira daramagun geure bizitza askotan edo garamatzaten. Baina hortik ateratzeko abiapuntua zein den esaten digu. Oraina bizi, iragana igaro zaigu eta etorkizunak batek daki nola pasatuko dugun.

Dantza da Korrontzi taldearen seigarren diskoa, liburua gehi CD eta DVDa. Hainbat koreografo ezagunek (Edu Muruamendiaraz, Jon Maya Sei, Igor Yebra, Izaskun Iturri...) Korrontzi taldearen musikarekin propio egindako dantzekin osatutako bilduma da Korrontzi Dantzan CD-DVD lana. Korrontzi Dantzan Agus Barandiaranek ideiatutako eta zuzendutako proiektu eta ekoizpena da eta Mungiako Olalde aretoan grabatu da.

Rock-a alde batera utzi eta doinu dantzagarriagoetara (soul, funky, jazz...) jo du Sorkun oreretarrak 11 abestiz osatutako diska berri honetan. Bere aurreko disketan ez bezala, diska honetako abestietako letrak ez dira bereak, lagun duen Eider Rodríguez idazlearenak baizik. Sorkunek berak adierazi duen moduan, horietan tristura nagusitzen da. Diskan, gainera, bada Harkaitz Cano idazlearen letra duen abesti bat “Gizon laztan”.

Semen eta obulu emaileak behar dira Se necesitan donantes de semen y óvulos antzutasun arazoak konpondu ahal izateko | para resolver problemas de esterilidad betebehar nagusia, gaztea eta osasuntsua izatea | el requisito básico es ser joven y estar san@

GAZTEBERRI #108| 2015 Azaroa-Abendua

21


Agenda kontzertuak// Abenduak 1, asteartea • Kelley Stoltz + Dirty Ghosts. Dabadaba, Donostia. 20:30. 12€.

Abenduak 3, osteguna • sermond’s + voltaia. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:30. 0€

Abenduak 4, ostirala • Iron What. DOKA, Donostia. 20:00.

Abenduak 10, osteguna • Deez Nuts + Nasty + Expire + Coldburn + Louie Knuxxx. Jimmy Jazz, Gasteiz. 19:00. 20€

Abenduak 11, ostirala • Estopa. Bilbao Arena, Bilbao. 22:00. 30€. • Canteca de Macao. Kafe Antzokia, Bilbao. 22:00. 13-16€ • Antilopez. DOKA,

22

Donostia. 21:30. 15€. • Hinds. Dabadaba, Donostia. 21:00. 6-10€

Abenduak 12, larunbata • Hamlet + Ingravito. Totem Aretoa, Atarrabia. 21:30. • Zea Mays. Kafe Antzokia, Bilbao. 22:00. 10-12€ • Tarlatán. Iparralde Gizarte Etxea, Gasteiz. 19:00. 1€.

Abenduak 16, asteazkena • Jimmy Barnatan. Social Antzokia, Basauri. 20:30. 4€.

Abenduak 17, osteguna • Mor More. Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz. 19:30. 0€

Abenduak 18, ostirala • Esto no es Rock Radical Vasco: Hijos de tu Iglesia + Los

Demenciales Chicos Acelerados + Kolpatu. DOKA, Donostia. 20:00. • Busturialdeko Gazte

Musika Jaialdia: Ozhen, Sueder, Zartada eta Gautxori. Bermeoko

• Kaos Fest: Ikaära + Piketa + Tooth + Helde + Infest. Mogambo Aretoa, Pasaia. 21:00. 7€. • La M.O.D.A +

Moonshine Wagon.

Kafe Antzokia. 21:00. Gonbidapenarekin. • Zura. Le Bukowski Musika Kluba, Donostia. 20:30.

Jimmy Jazz, Gasteiz. 21:30. 10/12€

Abenduak 19, larunbata • Barón Rojo. DOKA,

liburudenda, Donostia. 18:30. • Cheetah Chrome + Señor No. Le Bukowski Musika Kluba, Donostia. 20:30.

Donostia. 20:00. • Mikel Markez + Maite Mené. Baluarte, Iruñea. 20:30. 24€. • Sorkun + Ras Miguel

& Tafari Band.

Intxaurrondoko Kultur Etxea, Donostia. 22:00. 10€. • Will Johnson. Le Bukowski Musika Kluba, Donostia. 20:30. 10€. • Ruper Ordorika. Bilboko kafe Antzokia. 22:00. 12€.

Abenduak 20, igandea • Rafael Berrio. Garoa

ABENDUAK 21, ASTELEHENA • Neighbor.

ABENDUAK 25, OSTIRALA • Unholy Covers. Bilboko Kafe Antzokia. 22:30. Doan. • El Columpio Asesino + Cabezafuego. Zentral Kafe Antzokia. 20:30. 15€.

Abenduak 26, larunbata • VIII. Metal Tribute Jaia: Sparto + Taken + Motobomba + Óxido. Totem Aretoa, Atarrabia. 20:30. 17€ . • Mockers Day: Dead

Bronco + The Limboos. Santana 21, Bilbao. 20:00. 12€. • Angelus Apatrida. DOKA, Donostia. 20:00. • Segismundo

Condestablearen Jauregia, Iruñea. 19:30.

Toxicómano + Los Tronchos. Jimmy Jazz,

ABENDUAK 22, ASTEARTEA • Jabier Muguruza.

Gasteiz. 20:30. 15€. • Mikel Urdangarin. Bilboko Kafe Antzokia. 22:00. 12€. • Voltaia + Piztiak + Krazy Kaos. Portuko

Deustuko Udaltegia, Bilbao. 19:30. Doan.

GAZTEBERRI #108| 2015 Azaroa-Abendua


Ranpo, Ondarroa. 22:00. • El Columpio Asesino + Cabezafuego. Helldorado, Gasteiz. 20:30. 11/18€.

Abenduak 27, igandea • Green Valley + Leo. Jimmy Jazz, Gasteiz. 20:00. 13€. • Anari + Keshala. Hori Bai Gaztetxea, Larrabetzu. 18:30. 5€. • Cabezafuego + Oskar Benas. Le Bukowski Musika Kluba, Donostia. 18:00. 16/18€. • Buffalo. Ku Gaztetxea, Zumarraga. 22:30.

ABENDUAK 28, ASTELEHENA • Montauk + Keshala. Ku Gaztetxea, Zumarraga. 22:30.

ABENDUAK 29, ASTEARTEA • Pop’N’Kids. Larratxo Kultur Etxea, AltzaDonostia. 18:00. Doan. • Band Jovi. JimmyJazz, Gasteiz. 21:00. 15€.

Abenduak 30, asteazkena • Juan Pablo Balcazar + Jam Session. BBK Aretoa, Bilbao. 20:00. 15€. • The Lord. CasaresTomasene Kultur Etxea, Altza-Donostia. 19:30. Doan. • Mikel Urdangarin. Zentral Kafe Antzokia, Iruñea. 22:00.

URTARRILAK 3, IGANDEA • Euskal Herriko Gazte Orkestra: “City Lights”. Victoria Eugenia Antzokia, Donostia. 20:00. 10€.

URTARRILAK 5, ASTEARTEA • Sex Museum + Joao Tomba. Helldorado, Gasteiz. 22:00. 16/18€.

URTARRILAK 9, LARUNBATA • Freedonia. Bilboko Kafe Antzokia. 22:00. 15€. • Izaki Gardenak + Libe. Subsuelo, Iruñea. 22:00.

URTARRILAK 14,

OSTEGUNA • Ken Zazpi. Victoria Eugenia Antzokia, Donostia. 20:30. 15/20€. • En Tol Sarmiento. Bilboko Kafe Antzokia. 21:30. Doan.

URTARRILAK 15, OSTIRALA • Izar & Star VI: Anari + Tulsa. Bilboko Kafe Antzokia. 22:00. 10/12€. • Elliot Murphy. Zentral Kafe Antzokia, Iruñea. 21:30. 19€. • Childrain + Teething. Helldorado, Gasteiz. 22:00. 10/13€. • AZ/DZ. Le Bukowski Musika Kluba, Donostia. 21:00. Doan.

URTARRILAK 16, LARUNBATA • Ttan Ttakun Irrati Festa. Egia Kultur Etxea, Donostia. 23:00. 5€. • Clash of titans:

Renegades (RATM) + Display of Power (Pantera). Bilboko Kafe Antzokia. 22:00. 15€. • Lagartija Nick + The

Limboos + UK Bill + Superdozer. Gasteszena, Donostia. 23:00. 5€

URTARRILAK 22, OSTIRALA • Basic. Le Bukowski Musika Kluba, Donostia. 21:00. Doan. • Abbey Road: The Beatles Show. Bilboko Kafe Antzokia. 22:00. 23€. • Voltaia. Mogambo Aretoa, Pasaia. 22:00.

URTARRILAK 23, LARUNBATA • Hey Mr.Neken + Eaglesi Gorazarre. Bilboko Kafe Antzokia. 22:30. Doan. • Sacco + Akauzazte. Psylocibenea, Hondarribia. 22:00. 8€. • BrutenFest2016:

Vértigo + Nekez + Proyecto Pez + Hibakusha + Bourbon Kings. Zentral, Iruñea. 19:00. 5/7€.

GAZTEBERRI #108| 2015 Azaroa-Abendua

• Retrievers + Daddy’s Fun Club + The Brontës. Helldorado, Gasteiz. 22:00. 10/13€.

URTARRILAK 29, OSTIRALA • Neuman. Bilboko Kafe Antzokia. 22:00. 22€.

URTARRILAK 30, LARUNBATA • Ken zazpi. Zentral Kafe Antzokia, Iruñea. 21:00. 20€. • Peter Pan Speed Rock

+ The Baboon Show.

Helldorado, Gasteiz. 22:00. 13/16€. • Iheskide + Eratu. Andoaingo Gaztetxea. 22:30

Otsailak 6, IGANDEA • El Canijo de Jerez. Bilboko Kafe Antzokia. 22:00. 25€.

OTSAILAK 8, ASTELEHENA • The Winery Dogs. Bilboko Kafe Antzokia. 21:00. 35€.

OTSAILAK 13, larunbata • Mikel Uraken. Xurrut, Gorliz. 21:00.

OTSAILAK 20, LARUNBATA • Mikel Uraken. Motz taberna, Urretxu. 21:00.

OTSAILAK 21, IGANDEA • Glen Hansard. Bilboko Kafe Antzokia. 20:00. 28€

MARTXOAK 6, IGANDEA • Blues Pills. Bilboko Kafe Antzokia. 20:00. 23€.

MARTXOAK 7, ASTELEHENA • Sven Hammond. Bilboko Kafe Antzokia. 20:30. 15€.

Martxoak 12, LARUNBATA • Euskal Assault: Benighted + Sinister + Mutant + Anikilated + Teething. Plateruena kafe Antzokia. 18:00. 35€. • Tricky. Kursaal, Donostia. 20:00. 15€.

MUSEOAK// arabako arte ederren museoa: • “Paradisuko fruituak”. Apirilaren 3ra arte. • “Euskal dantzariak. Obdulio López de Uralderen erakusketa”. Abenduaren 8ra arte.

BIBAT. ARKEOLOGIA ETA FOURNIER KARTA MUSEOA: • “Kartak Indiatik. Ganjifa”. Urtarrilaren 31ra arte.

BILBOKO azkuna zentroa: • ““Liñiou faté / Ahaztutakoak”. Urtarrilaren 24ra arte.

BILBOKO guggenheim MUSEOA: • “Making Africa”. Otsailaren 21era arte. • “Alex Katz, hemen eta orain”. Otsailaren 07ra arte. • “Ho Tzu Nyen. Ezagutzen ez denaren hodeia”. Apirilaren 24ra arte.

BILBOKO arte eder MUSEOA: • “Hormako mezuak. Bilboko Arte Ederren Museoaren bildumako kartelak (1886-1975)”. Urtarrilaren 16ra arte.

BIZKAIKO ARKEOLOGIA MUSEOA

• EUREKA! ZIENTZIA museoa (DONOSTIA): • “Animalia”. Urtarrilaren 31ra arte.

DONOSTIAKO UNTZI Museoa • “Emakumeak eta Itsasoa”. Azaroaren 19ra arte.

Ernest lluch; amarako kultur etxea: • “Amarajira”. Martxoaren 18ra arte.

gasteizko artium MUSEOA: • “Punk. Arte garaikidean utzi dituen arrastoak”. Urtarrilaren 31ra arte.

GASTEIZKO Montehermoso Kulturunea • “Sexu-Txalo-MuxuTiro-Pum!”. Urtarrilaren 17ra arte.

GASTEIZKO JUDImendi gizarte etxea • “Elat Meyong: Herrien arteko elkartasuna. Argazki-erakusketa”. Otsailaren 1era arte.

getariako cristobal balenciaga MUSEOA:

• ““Apain-mahaiko istorioak: kosmetika...” Apirilaren 3ra arte.

• “Balenciaga. Luxuaren esperientzia”. Maiatzaren 01era arte. • “About Fashion”. Urtarrilaren 31ra arte.

Bilboko Artelan Berreginen Museoa

iruñeako ziudadelako arma-gela

• ““El Grand Tour. Italia”. Apirularen 22ra arte.

DONOSTIAKO SAN TELMO MUSEOA • “Soft Focus”, Asier Mendizabalen argazkierakusketa. 2018/12/31ra arte.

• “Dakar. Cuerpo a cuerpo”, Elise FitteDuvalen argazkierakusketa. Urtarrilaren 10era arte.

23


Euskal gazteriaren ia bostenak boluntario-lanak egiten ditu Gurasoek horrelako lanak burutu izateak eragin handia du seme-alabek horrelako lanak egin edo ez egiteko orduan Pasa den abenduaren 5ean Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna burutu zen. Gazteen Euskal Behatokiak emandako datuen arabera, boluntario lanak burutzen dituzten euskal gazteen ehunekoa % 17,3koa da. Datu hau sakonago aztertzen bada, adibidez, lan horien intentsitateari begira, gazteriaren % 5,7 boluntario lanak astero egiten dituela ikus daiteke, % 4,9k hilean behin, % 4,1ek hilekoa baino maiztasun txikiagorekin eta %2,3k udan soilik. Boluntario-lanak egin edo ez egiteko orduan bi aldagai nagusi azpimarratzen dira: alde batetik, gurasoek horrelako lanak burutu izatea eta, bestalde, elkarte bateko kide izatea. Horrela, boluntario-lanak burutu dituzten edo zituzten gurasoen semealaben % 25,7k burutzen ditu gaur egun boluntario-lanak. Boluntario-lanak burutu

ez dituzten gurasoen seme-alaben kasuan, berriz, boluntario-lanak burutzen dituztena % 11,8 izango lirateke. Bigarren aldagaiari dagokionez, elkarteren bateko kide diren gazteen % 24,1ek burutzen omen ditu boluntario-lanak; elkarteren bateko kide ez diren gazteen artean, aldiz, ehunekoa hiru aldiz txikiagoa da, % 8,1ekoa hain zuzen ere. Gazteen Euskal Behatokiak emandako datu horien arabera, boluntario-lanak hedatuago daude nesken artean mutilen artean baino, % 20,1 eta % 14,5 hurrenez hurren. Herrialdeei dagokionez, Araba (% 20) eta Gipuzkoa (% 19,1) dira boluntariolanak burutzen dituzten gazte gehien dituztenak. Bizkaian, berriz, boluntariolanak burutzen dituzten gazteen ehunekoa % 15,2koa da.

Euskadiko gazteriaren boluntario-lanaren esperientzia

17,3

58,6 23,6

Gaur egun egiten du

Ez du inoiz ere egin

Egin izan du baina orain ez

Ez Daki/Ez du Erantzuten

ITURRIA: Gazteen Euskal Behatokia

hezkuntza, hizkuntza politika eta kultura saila

Departamento de EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA

Gazteria Zuzendaritza

Dirección de Juventud


Araba Eusko Gazteen Informazio eta Dokumentazio Zentro Koordinatzailea. Donostia kalea, 1 01010 Gasteiz. • 945 019539 • www. gazteinformazioa.net •gazteinformazioa@ejgv.es • gazteinfoeuskadi@gmail.com Arabako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Probintzia plaza 13, behea 01001 Gasteiz • 945 181700 • www.alava. net/ifj • www.gazteinformazioa.net • www. facebook/infogaztea.araba • informazioa@ifj. alava.net Gasteizko Udala. Gazte Informazioko Udal Bulegoa. Espainia plaza behea. 01001 Gasteiz • 945 161330 • www.vitoria-gasteiz.org/ omij • www.vitoria-gasteiz.org/gazteria • coordinaomij@vitoria-gasteiz.org Arabako Kampuseko Gazteentzako Informazio Bulegoa. Apraiztarrak 1- Unibertsitate-Pabiloia 01006 Gasteiz • 945 014336 • www.ehu.es • www.gazteinformazioa.net • oij-ar@ehu.es Laudioko Lamuza Gazte Informazio Gunea. Lamuza 13 01400 Laudio • 94 4034921 • infogazte@laudiokoudala.net

Bizkaia Bizkaiko Gazteriaren Informaziorako Lurralde-Zentrua. Rekalde Zumarkalea, 30 - 1, 48009 Bilbao • 94 6083926 /94 6083920/94 6083934 • www.bizkaia.net/gazteria • gazteinformazioa@bizkaia.net Abanto -Zierbenako Gazte Informazio Bulegoa. Bizkaia Plaza, 3 (Atzealdea) 48500 AbantoZierbena • 94 6363769 • gazteria@abantozierbena.org Ikusi Makusi Baliabide Zentroa. Areitzo, 2 48810 Alonsotegi • 94 4980807 • ikusimakusi@alonsotegi.net Zornotzako Gazte Informazio Bulegoa. Zelaieta Parkea, s/n 48340 Amorebieta-Etxano • 94 6300649/50 • www.ametxgazteria.net • gazteinfo@ametx.net Arrigorriagako Gazte Informazio Bulegoa. Gaztegune. Ugertza bidea, 1 48480 Arrigorriaga • 94 6001876 • gaztegunea@ arrigokultura.org Artzentaleseko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Aguirre, 23 48870 Artzentales • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gaztezer Balmasedako Gazte Informazio Gunea.Pio Bermejillo, 19 48800 Balmaseda • 94 6800240 • www.balmabegi.com • www. balmaseda.net • gaztezer@balmaseda.net Barakaldoko Gazte Informazio Zentrua. San Juan, 17 48901 Barakaldo • 94 4789596 / 94 4789599 •www.gaztebulegoa.net • gaztebulegoa@barakaldo.org Gurutzetako Gazte Informazio Gunea. Balejo, 4 48903 Barakaldo • 94 4789487 • www. gaztebulegoa.net • gaztebulegoa@barakaldo. org Zirtzart Gazte Informazioko Udal-Bulegoa. Basozelai, 11 48970 Basauri • 94 4666430 • www.facebook.com/basaurion • zirtzart@ basauri.net Bermeoko Gazte Informazio Bulegoa. GizarteKultura Etxea Irakaskintza, 14-16 48370 Bermeo • 94 6179158 •www.giz.bermeo.org • giz@bermeo.org BIZ Bilbao Informazio Zerbitzua. Zabalguneko Eraikina. Zabalguneko Plaza, 11 48009 Bilbao • 94 4204488 • bilbaoiz@ayto.bilbao.net EDEko Gazte Informazio Bulegoa. Simón Bolívar, 8 B –behea 48010 Bilbao • 94 4029090 • www.fundacionede.org • gazteinformazioa@

fundacionede.org Txorierriko Gazte Informazio Bulegoa. Txorierri etorbidea, 9, behea 48160 Derio • 688 629965 • www.txorierrikogazteak.com • oij@etxorierri.com Durangoko Gazte Informazio Bulegoa. Pinondo Plaza, 1 48200 Durango • 94 6030030 • informazioa@durango-udala.net Erandioko Gazte Informazioa Bulegoa. Irailaren 23 enparantza 48950 Erandio • 94 6025891 • gazteinfo@erandioko-udala.net Ermuako Gazte Informazio Bulegoa. Lobiano Kultur Gunea. Goienkale, 10 48260 Ermua • 943 708700 • oij-gib@udalermua.net Mugarri Gazte Informazio Gunea. Mugarri Gazte Etxea. Elizarako Sarbidearen Kalea, 2 48450 Etxebarri • 94 4261861 • www.mugarri. net • mugarri@mugarri.net, mugarri.gazte@ gmail.com Galdameseko Gazte Informazio Gunea. San Pedro, 6 48191 Galdames • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gernika-Lumoko Gazte Informazio Bulegoa. Foru Plaza, nº 2 48300 Gernika-Lumo • 94 6270215 • gazteger@sarenet.es Getxoko Gazte Informazio Bulegoa. Tangora Etxea. Algortako Etorbidea, 98 48991 Getxo • 944 660 353 • gaztebulegoa@getxo.net Gordexolako Gazte Informazio Gunea. Molinar Plaza, 11 48192 Gordexola • 638 050 762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Gorlizko Gazte Informazio Gunea. Krutzeta, 5 48630 Gorliz • 94 6774000 • gazteria@gorliz. net Gueñeseko Gazte Informazio Gunea. Enkarterri, 2 48840 Güeñes • 94 6690877• www.gugaz. org • info@gugaz.org Arratiako Gazte Informazio Bulegoa. Igorreko Kultur Etxea. Elexalde, 8 48140 Igorre • 639 018133 • gib-arratia@gorbeialdea.com Karrantzako Gazte Informazio Gunea. Concha Enparantza, 1 48895 Karrantza • 638 050762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Lanestosako Gazte Informazio Gunea. Manuela Sainz de Rozas, 1 48895 Lanestosa • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Aterpe Leioa Gazte Informazio Zentroa. Aldapabarrena, 2 48940 Leioa • 94 4055850 • gazte@leioa.net Lekeitioko Gazte Informazio Bulegoa. Eliz Atea, 12 48280 Lekeitio • 94 6243591 • gaztebulegoa@lekeitio.com Mañariko Gazte Informazio Gunea. Herriko plaza, z/g 48212 Mañaria • 94 6818998 • kultura.manaria@bizkaia.org Mungiako Gazte Informazio Bulegoa. Arana Goiri´tar Sabin, 13 48100 Mungia • 94 6553353 • mungia.gib-oij@astiune.com Muskizko Gaztegune. Meatzari Plaza, 2 48550 Muskiz • 94 6708037 • www. muskizkogaztegunea.blogspot.com • gaztebulegoa@muskiz.com

Busturialdeko Gazte Bulegoa. Zubietaerrota Eraikina, Kurtzero auzoa 48392 Muxika • 670 509752 • www.busturialdekogazteplana.com • gaztebulegoa@busturialdekogazteplana.com Induma Informazio Bulegoa. Zubieta, 16 48410 Orozko • 94 6339945 • infoinduma@yahoo.es Plentziako Gazte Informazio Gunea. Goenkale, 25n 48620 Plentzia • 94 6770989 • gazteinfo. plentzia@bizkaia.org Gazte Informazio Zentroa. Santa Clara Kultura Zentroa. Martín Fernández Villarán, z/g 48920 Portugalete • 94 4729313 • www.juventudportugalete.org • juventud@ portugalete.org • gaztegela@gmail.com Portugaleteko Gazte Informazio Gunea Gazte Gela. Zubeldia Maisua, z/g 48920 Portugalete • 94 4616638 • www.juventudportugalete.org • aulajoven@portugalete.org Gaztebox Santurtziko Gazte Informazio Bulegoa. Santurtzi Parkea, z/g 48980 Santurtzi • 94 4836110 • gib-oij@santurtzi.net Sopelanako Gazte Bulegoa. Kurtzio Kultur Etxea, Mendieta, 11 48600 Sopelana • 94 4065505 • www.sopelanagaztea.blogspot.com • www.sopelana.net • oij@sopelana.net Turtziozko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Agirre, 61 48880 Turtzioz • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gazte Info Gazte Informazio Bulegoa. Udiarraga, 39 48490 Ugao-Miraballes • 94 6322014 • gazteinfo.ugao@ortzadar.es Urduñako Gazte Informazio Gunea. Kultur Etxea. Andra Mari, z/g 48460 Urduña • 945 384884 • xarteaga@urduna.com Sestaoko Gazte Informazio Zentroa. La Iberia, z/g 48910 Sestao • 94 4956127 • cijsestao@ infonegocio.com Zallako Gazte Informazio Bulegoa. Madres Irlandesas, 4 48860 Zalla • 94 6391396 • www. ibilimunduan.com • oij@zalla.org • infogazte@ zalla.org

Gipuzkoa Andoaingo Gazte Informazio Bulegoa. Ambrosia Olabide Zentroa. Pio Baroja kalea, 1. 20140 Andoain • 943 593911 • gibandoain@ euskalnet.net Arrasateko Gazte Informazio Bulegoa. Garibai Etxea. Biteri etorbidea, 3 20500 Arrasate • 943 252065 • www.gaztebulegoa.com • gaztebulegoa@arrasate-mondragon.net Astigarragako Gazte Informazio Puntua. Kultur Etxea. Kale Nagusia, 48. 20115 Astigarraga • 943 331067 • www.astigarraga.net • gazteinfor@astigarraga.net Azkoitiako Gazte Informazio Bulegoa. Aita Madinabeitia plaza z/g 20720 Azkoitia • 943 026027 • www.artxamendi.net • gib@ euskalnet.net Azpeitiako Gazte Informazio Bulegoa. Plaza Txikia z/g 20730 Azpeitia • 943 157160 • gib@ azpeitia.net Gipuzkoako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Gaztegunea. Anoeta, 28 20014 Donostia-San Sebastián • 900 110111 / 943 472617 • www.gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa.net

Gipuzkoako Campuseko Gazte Informazio Bulegoa.Ignacio M. Barriola eraikina. Elhuyar enparantza, z/g 20018 Donostia • 943 018135 / 943 018138 • svrgazte@sv.ehu.es. svrbegaz@ sv.ehu.es Koldo Mitxelena kulturunea. Infoteka. Gazte Informazio Gunea. Koldo Mitxelena Kulturunea. Urdaneta kalea, 9 20006 Donostia • 900 110 111 • www.gipuzkoangazte.info • ctij1@ gipuzkoa.net Donostiako Gazte Informazio Bulegoa. Goikoa jauregia. Mari kalea, 1. 20003 Donostia • 943 481435 • www.donostiagaztea.org/gazteinfo • gazteinfo@donostia.org Eibarko Gazte Informazio Bulegoa. Portaela Kultur Etxea, Bista Eder 10. 20600 Eibar • 943 708435 • infojuven.ei@eibar.net Elgoibarreko Gazte Informazio Bulegoa. Foruen Plaza z/g, 20870 Elgoibar • 943 257986 • www.elgoibar.org/webb/gazteriazalag.htm • gazteinformazioa@elgoibar.net Errenteriako Gazte Informazio Bulegoa. Merkatuzar. Pablo Iglesias, 3. 20100 Errenteria • 943 449640 • www.gaztebulegoa.errenteria. net •gazteria@errenteria.net Hernaniko Gazte Informazio Bulegoa. Hernaniko Udal Kiroldegia, Elkano z/g. 20120 Hernani • 943 552185 • www.hernani.net • kirola@hernani.net Hondarribiako Gazte Informazio Bulegoa. Javier Ugarte 6. 20280 Hondarribia • 943 644752 • gip@hondarribia.org Irungo Gazte Informazio Bulegoa. Foruen Karrika, 2 behea. 20302 Irun • 943 505444 / 943 505643 • www.irun.org/igazte • infojuvenil@irun.org Lasarte-Oriako Gazte Informazio Bulegoa. Manuel Lekuona Kultura Etxea. Geltoki kalea, 18. 20160 Lasarte-Oria • 943 376181 • www. lasarte-oria.org • gazteinfo@lasarte-oria.org Legazpiko Gazte Informazio Bulegoa.Kultur Etxea, Latxartegi, 3. 20230 Legazpi • 943 737203 • gazteria.le@legazpi.net Oiartzungo Gazte Informazio Puntua. Mendiburu 5, behea. 20180 Oiartzun • 943 491105 • www.gazteoiartzun.net • gazteinfo@ oiartzun.org Oñatiko Gazte Informazio Puntua. Foruen Enparantza, 4 – behea. 20560 Oñati • 943 718257 • www.oinati.org • gazteinformazioa@ oinati.net Ordiziako Gazte Informazio Puntua. Barrena Jauregia Kultur Etxea, 2º - 3 20240 Ordizia • 943 805634 • www.ordizia.org • gazteria@ ordizia.org Tolosako Gazte Informazio Bulegoa. Antonio Maria Labaien Kultur Etxea, Triángulo 1. 20400 Tolosa • 943 670383 • www.zazpitantriangulon. com • gazteria@tolosakoudala.net Urnietako Gazte Informazio Bulegoa. Idiazabal 13 20130 Urnieta • 943 333973 • www.urnieta. org • gazteinformazioa@urnieta.org Villabonako Gazte Informazio Bulegoa. Katea Etxea. Kale Nagusia, 79 20150 Villabona • 943 694787 • gazteria@villabona.net Zarautzeko Gazte Informazio Bulegoa. Zinema Pilotalekua. Zigordia Kalea, 34 20800 Zarautz • 943 005122 • www.zarautz.org • gazteinformazioa@zarautz.org


Teknologia Berriak Agur Flash! Adobek, berriki kaleratu duen ohar baten bidez, Flash alde batera utzi eta HTML5 bezalako bestelako programazio-hizkuntzak sustatuko dituela adierazi du. Ildo horretan, Adobe jada HTML5 irakurgailu bat garatzen ari da nabigatzaile desberdinentzat. Adobek, gainera, Flash erabiltzaileak ere gauza bera egitera animatu ditu. Dena den, momentuz, asko dira Flash erabiltzen jarraitzen duten erabiltzaileak, batez ere, online jokoetan edota kalitate handiko bideoetan. Aipatu bi eremu horietan, adibidez, HTML5-k ematen duen kalitatea, gaur egun, ez da hain ona.

Lehen web gunearen 25. urteurrena Abenduaren 20an lehen web gunearen 25. urteurrena ospatuko da. 1990an, World Wide Web (www) protokoloa asmatu zuen Tim Berners-Lee britaniarrak, sarearen nondik norakoak azaltzen zituen web gunea igo zuen. Oso web gune xumea zen eta, esan bezala, bertan internet nola erabil behar zen azaltzen zen. Kontutan izan behar da, bere hastapenetan, sarea soilik zientzialari eta unibertsitateirakasleen erabilerarako pentsatuta zegoela.

26

Van Sottendorf eroaren buruak Bilbotik Nintendora eramango gaitu Delirium Studios-ek Nintendo 3DS-rako jokoa garatu du Pasa den azaroaren 30ean, Bilboko Delirium Studiosen garatutako “The delusions of Von Sottendorff and his squared mind“ bideojokoak Fun&Serious Game Festibaleko Ideia Onenaren Titanium Saria jaso zuen. Bi aste eskas beranduago, jokoa eskuragarri da Nintendoren mundu osorako eShop-en. Hauxe da, lerro gutxitan azalduta, Euskal Herrian garatutako bideo-joko honen ibilbide arrakastatsua. Bidea, hala ere, ez da laburra eta erraza izan. Delirium Studios-eko Arturo

Monederok azaldu duenez, jokoaren garapenean aldaketa garrantzitsuak izan ziren. Izan ere, hasiera batean, jokoa PCetarako diseinatua izan zen baina, ondoren, soilik Nintendo 3DS plataformarako garatzea erabaki zuten.

Eromena Jokoa, funtsean, abentura eta puzzle joko bat da. Monederok azaldu duenez, kutsu europarra eman nahi izan diote jokoari eta, horregatik, grafikoki, “Munchaussen Baroiaren abenturak” delakoaren

tankera duela azaldu dute. Von Sottendorf, XX. mendeko hasierako aristokrata bat da eta, berak ez dakien arren, bere buru eroak sortutako etxetzar batean harrapatuta bizi da. Jokalariaren xedea Von Sottendorf bere eromenatik ateratzea izango da eta, horretarako, ibilbidean zehar azalduko diren proba desberdinak gainditu beharko dira. Probak gainditzen diren heinean, Von Sottendorf-ek oritzepanekak berreskuratuko ditu eta, horiei esker, sendatzeko aukera izango du.

GAZTEBERRI #108| 2015 Azaroa-Abendua


Windowsek 30 urte bete ditu 1985eko azaroaren 20a oso egun esanguratsua da informatikaren historian. Izan ere, egun horretan, Windows sistema eragilearen lehen bertsioa merkaturatu zen. Horri esker, informatika maila guztietako erabiltzaileen eskuetara iristea lortu zen eta bere sortzailea, Bill Gates, munduko gizonik aberatsenetakoa bilakatuko zen. Dena den, Microsoften sistema eragilearen lehen bi bertsioak ez ziren oso arrakastatsuak izan. 1990ean merkaturatu zen Windows 3.0 bertsioa izan zen lehen pausu esanguratsua eman zuena eta 1995. urtera arte itxaron beharko zen iraultza suposatu zuen Windows 95 delakoa azaldu arte.

16 urtetik beherakoek gurasoen baimena beharko dute gizarte sareetan izena emateko Europar Batasunak izaera pertsonaleko datuen babeserako legedi berria onartu du, eta honekin batera, gizarte sareentzat arazo bilaka daitekeen puntu bat azaldu da. Izan ere, onartutako erreformaren 8. artikuluan hamasei urtetik beherako nerabeek ezin izango dituztela bere datu pertsonalak utzi zehazten da. Horretarako, derrigorrez, bere guraso edo tutoreen baimena izan beharko dute. Horrek, eragin zuzena du gizarte sareetan izena eman nahi duten nerabe guztietan.

Aplikazioak ‘Live Tracking’ izena du

UPV/EHUko ikasle batek denbora errealean kokalekua partekatzeko eta erregistratzeko aplikazioa garatu du Bilboko UPV/EHUko Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolako Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzan lizentziatua den Ander Orbegozo bergararrak denbora errealean kokalekua partekatzeko eta erregistratzeko aukera ematen duen aplikazioa garatu du bere gradu amaierarako lanean. Aplikazioaren izena ‘Live Tracking’ da eta bere lanari esker Orbegozok gradu amaierako lanean puntuazio gorena lortu du. Orbegozok berak azaldu duenez, aplikazioa kanpo jardueretan aritzen den jendeari zuzentzen da. Horrela, adibidez, mendira joaten den edonor, bere ibilbidearen erregistroa egin dezake denbora errealean eta baita gizarte sare edo Whataspp bidez partekatu ere. Izan badira antzeko aplikazioak merkatuan baina Orbegozok garatutakoa da, momentuz, doan eskura daitekeen bakarra.

GAZTEBERRI #108| 2015 Azaroa-Abendua

PS4, salmentetan nagusi Sonyk ekoizten duen PlayStatiion 4-k jada bi urte bete ditu eta hilabete horietan guztietan 30,2 milioi gailu saldu dira. Sonyk azpimarratu duenez, horietatik, hamar milioi azken hilabeteetan saldu dira. Datorren urteari begira, Sonyk beste 17,5 milioi PS4 saltzea aurreikusten du. Datu horiekin, PS4 da gehien saltzen den bideo-kontsola. Bigarren postuan, baina nahiko urruti, Nintendok ekoizten duen Wii U aurkituko litzateke. Hau, 2012. urteko azaroan merkaturatu zen eta 10,7 milioi gailu saltzea lort du. Microsoftek ekoitzen duen XBox One gailuaren inguruan ez daude eguneratutako datuak.

27


Denborapasak ESAERA ZAHARRAK Ordenatu ondorengo hitzak modu zuzenean esaera zahar bat osatzeko INDARRAK,

dantzan.

bat,

AZKARRAK.

dagoen

bi;

ASKO

katurik

txurrut

BURU

ez

zilipurdi.

GEHIAGO

etxean

konturatzeke

BALIO

saguak

txurrut

DU .....................................................................................

..................................................................................... .....................................................................................

.............................................................................

.............................................................................

.............................................................................

SUDOKUAK

ESAERA ZAHARRAK 1.) Asko balio du indarrak, gehiago buru azkarrak. 2.) Katurik ez dagoen etxean saguak dantzan. 3.) Txurrut bat, txurrut bi; konturatzeke zilipurdi..

28

*****

*****

GURUTZEGRAMA 1.) Otoitz • 2.) Zerra • 3.) Ezkaurre • 4.) Burruntzi • 5.) Barografo • 6.) Liztor • 7.) Zuberoa • 8.) Ikuzgailua • 9.) Uztapide • 10.) Pagoda • 11.) Cassin. • 12.) Bardeak.

*****

GAZTEBERRI #108| 2015 Azaroa-Abendua


GURUTZEGRAMA 1.| Okela (edo beste jakiren bat) sutan erretzeko erabiltzen den burdinazko hagaxka-modukoa. 2.| Gurtza jasotzen duen izaki edo fenomeno naturala. 3.| Garbiketa-ontzi baxua, iturriez hornitua, bertan eserita organo genitalak eta ipurtaldea garbitzeko erabilia. 4.| Haran edo pasagune sakon eta estua, bereziki haitz artekoa eta ibai baten jarduerak sortua. 5.| Hilobia estaltzen edo ixten duen harria. 6.| Itsasoko jelatan kanal bat egin eta mantentzeko prestaturiko itsasontzia. 7.| Mutur batean substantzia sukoia duen zotza edo paperezko ziri-modukoa, delako burua azal latz batean igurtziz pizten dena. 8.| Gipuzkoako udalerria, Deba ibaiaren ertzean 9.| Nafarroako mendia, Erratzun 1.074 m. 10.| Zuberoako maskaradako pertsonaia.

GAZTEBERRI #108| 2015 Azaroa-Abendua

9

2

7

1 8

10

5 6

3

4

29





Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.