Gazteberri#111 mar2016

Page 1

Gazteberri Aldizkaria | 111. Zbk | 2016 Martxoa |

XXI. mendeko ludopatak gazteak dira

#111


ARGITARATZAILEA:

© Shareak Kultur Elkartea Lege Gordailua: Bi-1151-04 Tlf: 94 424 75 94 eposta: gazteberri@unionline.info http://www.gazteberri.eus ERREDAKZIOA Iparragirre, 17, 1.esk. 48009-Bilbao. KOORDINATZAILEA Jon Mikel Zabalegi

PUBLIZITATERAKO-ESPAZIOA. NAHITA UTZI DUGU HUTSIK.

TESTUAK ETA DISEINUA Shareak Kultur Elkartea LAGUNTZAILEAK Nerea Segura, Gotzon Sanchez, Ziortza Carranza, Peio Saez de Lafuente. ARGAZKIAK Sergio Cotos, Markel Redondo, Alejandro Boyero, Artxiboa PUBLIZITATEA 943 053 488 | 629 229 185

Shareak Kultur Elkarteak ez du Gazteberri Aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik derrigor bere gain hartzen

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA HEZKUNTZA SAILEKO LAGUNTZA JASO DU

DEITU 94 4247594 EDO 943 053 488 ZENBAKIRA ESPAZIO HAU BETETZEKO hezkuntza, hizkuntza politika eta kultura saila Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA Viceconsejería de Política Lingüística


Aurkibidea 04 Gazteberriak z Zientziatan gora. Euskara eta matematikan, behera. z Abian da Gaztea Maketa Lehiaketaren XXV. edizioa z Genero-desparekotasunarekin amaitzeko gazte ekimena z Abian da ‘Gazteak hegoaren bila’ lehiaketaren edizio berri bat

08

18

Erreportajea: Bat zuretzat. Beste bat niretzat

Zientzia z Hegazkinetan ez gara tximisten beldur izan behar

20 Euskara z Gora egin du euskararen erabilerak Interneten z Hizkuntza aniztasunaren inguruko sentsibilizazio programa

12

Elkarrizketa: Joseba PĂŠrez de Heredia Arabako Foru Aldundiko Euskara zuzendaria

22 Zer jan, hura izan z Paregabea naiz

30 Sexua z Gazteak inoiz baino irekiagoak sexualitate kontuetan z Gazteentzako telebista saio polemikoa

34

26

Erreportajea: XXI. mendeko ludopatak gazteak dira

GAZTEBERRI #111| 2016 Martxoa

Teknologia berriak z Gizarte-sareetako erabiltzaileen profila aldatzen ari da z EBk Internet azkarragoa nahi du

42 Agenda 3


Gazteberriak ZIENTZIATAN GORA. EUSKARA ETA MATEMATIKAN BEHERA

ABIAN DA GAZTEA MAKETA LEHIAKETAREN XXV. EDIZIOA Pasa den otsailaren 17an abian jarri zen erreferente bilakatu den Gaztea Maketa Lehiaketaren XXV. edizioa. Lehen fasea apirilaren 4an amaituko da. Ordura arte parte-hartzaileeK bidalitako lanak jasoko dira. Behin maketak bilduta, aukeraketa-lanak egin eta apirilaren 19an bozketa-fasea hasiko da. Bigarren fase horretan 25 talde inguruk hartuko dute parte. Bederatzi egunez, hots, apirilaren 28ra arte, Gaztea irratiko entzuleek nahi beste aldiz bozkatzeko hautua izango dute. Modu horretan, bere esku geratuko da Entzulearen Saria norentzat den aukera– tzea. Maiatzaren 27an, berriz, Bilboko Kafe Antzokian izango den final handian bost talde edo bakarlari lehiatuko dira: entzuleen botoei esker sailkatutako bi abestien egileak eta epaimahaiak hautatutako hiru artistak.

4

© Ruben Plaza | Diario Noticias Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzako Hezkun– tza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak ezagutzera eman dituen datuen arabera, 2013. urteko datuekin alderatuta Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleen mailak gora egin du zientziatan baina arinki behera egin du euskara eta matematikan. Datuak EAEko eskola publikoetako eta itunpeko ikastetxeetako LHko 4. mailako (21 167) eta DBHko 2. mailako (20 221) 40 000 ikasleri iaz egindako azterketa batean oinarritzen dira. Uriarte sailburuak azaldu duenez, ikasle bakoitzaren egoera indibidualak, familiarrak eta sozialak eragina du emaitzetan. Datuak oso negatiboak izan ez arren, horiek hobetzeko neurriak hartuko direla aurreratu du sailburuak.

Genero-desparekotasunarekin amaitzeko gazte ekimena Gipuzkoako zazpi gaztek Aldazank izeneko ekimena garatu dute gizartean nagusi diren baloreak aldatzeko Duela urtebete inguru, Gipuzkoako zazpi gaztek (Gorka Andueza, Borja Gainzarain, Amaia García, Mikel Otaegui, Maider Pagola, Alaia Amubieta eta Usue Irigoyen) Indiara egindako bidaia baten ondoren, genero berdintasunaren alde lan egiteko mugimendua jarri zuten abian. Aldazank lelopean, ekimen horrek gure gizartean diren desparekotasunak identifikatzea eta horiek zuzentzeko gizartean nagusi diren baloreak aldatzea du helburu. Une honetan, ekimena ikerketa fasean

aurkitzen da, hots, hezkuntza, lan-mundua edota kirola bezalako esparruetan diren desparekotasunak aztertzen ari dira, ondoren, berdintasuna lortzeko bidea zabal dezaketen bestelako proiektuak diseinatu ahal izateko. Helburu horrekin, pasa den martxoaren 8an, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, topaketa interesgarria burutu zen Donostiako Anoeta estadioan. Bertan, alor desberdineko 40 ordezkari inguru (enpresa munduko

ordezkariak, irakasleak, ikasleak…) elkartu eta genero-desparekotasunaren inguruan diren ikuspegi desberdinak komunean jartzen saiatu ziren. Topaketa horretan lortutako ondorioak Gipuzkoako Foru Aldundira bidaliko dira. Ekimenak Gipuzkoako Foru Aldundia, Real Sociedad Fundazioa, Kukuxumuxu, Aspegi eta Eroskiren laguntza du. Guztien artean, elkartasuna adierazteko eskumuturrekoak garatu dituzte. Horiek bi euroren truke eros daitezke Eroski dendetan.

GAZTEBERRI #111| 2016 Martxoa


EUSKALDUNOK 214€ GASTATZEN DITUGU HILEAN EROSKETETAN 5000 GAZTE ENPLEGU SORTZEKO EKIMENA GARAPEN-EN ESKUTIK Eusko Jaurlaritzak eta Garapen-ek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) 2020. urtera bitartean 5000 gazte lanpostu sortzeko xedea duen Hazilan izeneko proiektua aurkeztu berri dute. Ekimena lau fasetan banatuta dago: Aktibatu (gaitasun profesionalen garapena); Lanekin (trebakuntza enpresetan); Kokatu (Praktikak enpresetan); eta, Talentu Ihesa (proiektuak garatzeko).

ENPLEGU ANEZKA BERRIAK OARSOALDEA ETA DEBABARRENAN Gipuzkoako Foru Aldundiak Telefónica eta Santa María la Real fundazioekin eta Debegesa eta Oarsoaldea eskualde agentziekin hitzarmen bat sinatu du, besteak beste, 50 pertsonen enplegagarritasuna sustatzeko, bereziki, gazteen artean. Horrela, enplegu anezka bana eratuko da Oarsoaldea eta Debabarrena eskualdeetan. Anezka bakoitzak 25 langabe gazte hartuko ditu, 18 eta 29 urtera bitartekoak gizonen kasuan eta 34 urte artekoak emakumeen kasuan. Proiektuan parte hartu nahi dutenek apirilaren 7ra arteko epea dute izena emateko, anezka programaren web-orrian.

EUROPA HELMUGA GIDA 2016 Gazteen Euskal Behatokiak Europan zehar bidaiatzeko eskura dituzun aukera eta baliabideak gida batean jaso ditu. Gidak, besteak beste, laguntza emango dizu bidaia prestatzeko, hizkuntzak ikasteko, beste herrialdeetan lana bilatzeko, beka bat eskatzeko, gazteen arteko trukeak egiteko, titulazio bat konbalidatzeko edo europar curriculuma prestatzeko. www.gazteaukera.euskadi.eus web gunean lor dezakezu gida.

Fintonic ikerketaren arabera, euskaldunok, batez beste, 214€ gastatzen ditugu hilero erosketetan. Ikerketa horrek banatzaile handi eta kontsumitzaileen inguruko 2015. urteko datuak aztertu ditu. Espainiar estatuko datuekin alderatuta, euskaldunok gainerako autonomia erkidegoetan baino %8 gehiago gastatzen omen dugu.

GAZTEEN TRUKAKETAK NAZIOARTEKO ATERPEETXEETAN

MUNDU OSOAN DIREN 7016 HIZKUNTZETATIK ERDIA DESAGERTZEKO ARRISKUAN DA UNESCOk emandako datuen arabera, munduan 7016 hizkuntza batera bizi dira. Horietatik, %50 inguru desagertzeko arriskuan aurkitzen dira, gure kultur aniztasuna arriskuan jarriz. Erakunde ofizialen arabera, hizkuntza batek 100 000 hiztun baino gehiago behar ditu bere etorkizuna bermatu ahal izateko. UNESCOk azpimarratzen duenez, biztanleriaren %4k 6735 hizkuntza desberdin hitz egiten ditu.

Gazte Aterpetxeen Espainiako Sareak (REAJ) deituta, 18 eta 30 urte bitarteko gazteek Erresuma Batua, Eslovenia, Alemania, Holanda edota Espainiako aterpetxeetan 2 aste eta 3 hilabete arteko boluntariotza lanak egiteko aukera dute. Izena emateko, www.voluntariadogalego.org/ web gunean den inprimakia bete behar da.

“Kontratatu onenak eta egin dezatela dakitena. Bestela, kontratatu merkeenak eta egin dezatela zuk agintzen diezuna” WARREN BUFFET. Forbes zerrendaren arabera munduko hirugarren gizonik aberatsena (72 700 milioi dolarretako diruketa). Bill Gates eta Carlos Slim dira bere aurretik dauden bakarrak.

INSTANT1EAN ARGAZKI LEHIAKETA Gipuzkoako Foru Aldundiko gazteria zuzendaritza eta nerabeentzako zerbitzuetarako hezitzaileak hiritartasun digitalaren gaia lantzen izan dira aipatu zerbitzuetan diren nerabeekin. Azaroan hasitako eskola teorikoei amaiera praktiko bat emateko ‘Instat1ean’ izeneko argazki lehiaketa antolatu dute Instagram-en. Apirilaren 3ra arte 13 eta 17 urte bitarteko gipuzkoar gazteek bere bizipenak sare sozial horretan partekatzeko aukera izango dute. Helburua, sormena sustatzea da.

GAZTEBERRI #111| 2016 Martxoa

SOStenible.TV BIDEO LEHIAKETA. UNESCO Etxeak Garapen Iraunkorrerako Munduko Agenda 2030 agenda berriari tokitik bertatik laguntzeko ekimen onena saritzea helburu duen lehiaketa antolatu du. Gutxienez minutu bateko iraupena duten bideoak aurkeztu behar dira. Oinarriak: http://sostenibles.tv/ BRAKE ON STAGE. BreakOnStage kultura urbanoaren nazioarte mailako ikuskizunik harrigarriena Bilboko Bilbao Arena Kirol Gunean ospatuko da Apirilaren 16an. Honako hauek izango dira bertan: Arcopom Crew, Team Shmetta, Crazy Hospital, Legacy eta Bost Urban Dance.

5


Estatuan gutxi

GAZTEEN EMANTZIPAZIOA SUSTATZEKO TRESNA GARATU DUTE ZUMAIAN Pasa den urtearen amaieran izandako hitzaldi ziklo baten ostean, gazteen emantzipazioaren inguruko hausnarketa prozesu bat abiatu eta, zenbait hilabete beranduago, Zumaiako gazteen prekarietate egoerari erantzuteko xedea duen Hirekin ekimena aurkeztu berri da. Lehen fase honetan, informazioa zein aholkularitza eskainiko duen web gunea garatu da. Gainera, aholkularitza zerbitzu fisikoa ere eskainiko dute Torreberri Gaztetxean.

Abian da ‘Gazteak hegoaren bila’ lehiaketaren edizio berri bat Medicusmundik antolatuta Abian da jada Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Medicusmundi erakundeek elkarlanean antolatzen duten ‘Gazteak hegoaren bila’ sentsibilizazio joko-lehiaketaren V. edizioa. Lehiaketa Euskadin bizi diren 19 eta 30 urte bitarteko gazteei bideratuta dago eta, aurten, helburu bikoitza du: gazteen ezagutza eta interesa areagotzea Hegoaldeko herrialdeetako errealitatearen inguruan, lehena eta; parte-hartzaileen taldekako lankidetza, gogoeta eta sortze-lana sustatzea, bigarrena. Lehiaketa “Osasun publiko eta unibertsalaren alde. Inequidades en el acceso a la salud” proiektuaren barruan garatzen da. Aipatu proiektuaren barruan, lehiaketa honetaz gain, adibidez, euskal osasun sistemaren pribatizazio-prozesuak aztertzeko ikerketa bat sortzea ere aurreikusten da. Lehen hiru probak apirilaren 1ean, apirilaren 15ean eta apirilaren 29an argitaratuko dira, hurrenez hurren. Azken proba, laugarrena, maiatzaren 21ean egingo da, Gasteizen. Egun berean, sarien banaketarako ekitaldia egingo da.

6

ARTISTAK HAUTATZEKO DEIALDIA GAZTEMANIAK-EN ESKUTIK Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gaztemaniak programak aurten Gipuzkoan egingo diren musika eta arte eszenikoetako formatu txikiko emanaldietan parte hartuko duten artistak aukeratzeko deialdia egin du. Guztira, 6 musika-proiektu eta arte eszenikoetako beste 8 aukeratuko dira. Hautatuak diren proiektu bakoitzak hiru emanaldi egiteko aukera izango du. Gainera, sustapen bideo bat grabatzeko aukera ere izango dute. Musikari dagokionez, emanaldietako bat talde profesional baten hasierako gonbidatu gisa egingo da.

Unibertsitate onenak Erresuma Batuan daude Times Higher Education erakundeak Europako Unibertsitate onenen sailkapena egiten ohi du. Horretarako, besteak beste, unibertsitateek egiten dituzten ikerketa lanak eta horien eragina, aurrekontua, ikaskuntza giroa, ikasle/ irakasle ratioa, emandako titulu eta doktoregotzak, diru-sarrerak, aintzatespena edota irakasleriaren maila bezalako aldagaiak erabiltzen dituzte. Berrehun unibertsitate onenen artean ez da EAEko unibertsitaterik azaltzen eta Nafarroako Unibertsitatea, berriz, 168. postuan azaltzen da. Estatuko unibertsitateak ez dira leku onean azaltzen, 50 unibertsitate onenen artean ez baitago estatuko bakar bat ere. Sailkapen horren arabera, Europako unibertsitaterik onenak Erresuma Batuan kokatuta daude; hamar onenen artean zazpi herrialde horretakoak dira (Oxford eta Cambridge dira sailkapeneko lehenengo biak). Jarraian, Alemania, Suedia eta Finlandiako unibertsitateak aurkituko lirateke, hurrenez hurren. Txanponaren beste aldean, Espainia, Estonia, Grezia, Portugal eta Zipre aurkituko lirateke. Frantzia eta Italiako unibertsitateak ere ez dira sailkapeneko lehen postuetan azaltzen.

GAZTEBERRI #111| 2016 Martxoa



8

GAZTEBERRI #111| 2016 Martxoa


Š painkillerskill.org

Bat zuretzat. Beste bat niretzat

Europar Batasunak siriar errefuxiatuak Turkiara kanporatzeko akordioa itxi du Ankararekin. Hitzarmena, immorala izateaz gain, legez kontrakoa ere izan liteke. GAZTEBERRI #111| 2016 Martxoa

9


M

artxoaren 18an, Europar Batasunak eta Turkiako gobernuak Greziatik Europara sartzen ziren siriar errefuxiatuen fluxuarekin amaitzeko helburua duen eta historikotzat jo daitekeen akordioa berretsi zuten. Akordioa zenbait egun lehenago adostu zen, martxoaren 7an, hain zuzen ere eta, horren baitan, Egeo itsasoan diren greziar uharteetara iristen diren siriar errefuxiatu guztiak Turkiara bueltatuak izango dira. Errefuxiatuen lehen kanporatzeak apirilaren 4an hasiko dira. Soluzio erradikal horrekin, Europar Batasunak kudeatu nahi izan ez duen edo kudeatzen jakin ez duen krisia itxi nahi izan du. Nola? Premia larrian diren milaka gizakiei mugak itxiz. Akordioa, nazioarteko legalitatea kolokan jartzeaz gain, porrot handia da gatazkan diren herrialdeetatik ihes egiten ari diren errefuxiatuentzat. Europa, krisi honi behar bezalako irtenbidea emateko gaitasun edo gogo faltagatik, biderik errazena hartu eta, Batasunaren baloreak ahaztuz, beste alde batera begira eta hainbat kontraprestazioen truke, soluzioa turkiarren esku utzi du. Izan ere, errefuxiatu horiek guztiek Turkiatik pasa behar dute derrigorrez Greziara iritsi ahal izateko. Orain arte, Turkiak ez du inolako oztoporik jarri, baina hori, itxi den akordioarekin, amaituko da. Pasa den urtean soilik, milioi bat pertsona baino gehiago sartu ziren Europar Batasunean ilegalki, batez ere Turkiatik Greziara. Egunero 2000 errefuxiatu inguruk Turkia eta Grezia arteko bidea egiten duela uste da. Horrela, hemendik aurrera Greziara iristen diren errefuxiatu guztiak Turkiara bueltatuak izango dira. Akordioa itxi baino lehen iritsi zirenek, momentuz, Grezian geratzeko aukera izango dute. Une honetan, 40 000 errefuxiatu inguru izan daitezkeela kalkulatzen da. Hitzarmenaren baitan, Turkiara bueltatzen den errefuxiatu bakoitzeko Europar Batasunak Turkian finkatuta dagoen beste

10

bat hartu beharko du bere gain. Lehen fase batean, Europak 72 000 errefuxiatu hartu beharko ditu hitzartutakoaren arabera baina, kontuan izan behar da pasa den urteko udan 22 000 errefuxiatu hartzeko hartutako konpromisoa oraindik ere bete gabe dagoela (18 000 falta dira). Modu horretan, Europar Batasunak asilo programa berri bat diseinatu beharko du baina, kasu horretan, zuzenean Turkiatik kudeatuko da, Europako ekialdeko herrialdeetako mugetan zen presioa

txikituz. Aurreko urtean bezala, kupo sistema berri bat adostu beharko da baina, momentuz, Hungariako lehen ministro Victor Orbรกnek azaldu duenez, ez du inolako inposiziorik onartuko. Errefuxiatuei Europara ez etortzeko eskatu zaie; Turkian geratzen direnak Europara iristeko aukera gehiago izango omen dituzte. Greziara iritsi eta Turkiara bueltatuak direnak, aldiz, asilo eskaeren zerrendetako azken postuetan jarriko dira. Sistema hau soilik siriar errefuxiatuentzat

GAZTEBERRI #111| 2016 Martxoa


Europara iristen diren errefuxiatu eta emigranteen erdia baino gehiago Mediterraneotik sartu dira Siriako guda zibiletik ihes eginez

366 402 Helduera itsasotik 2800 Hildako/desagertu %80 Errefuxiatu gehien dituzten herrialdeetatik heldu dira.

Siria Afganistan Eritrea Nigeria Irak Somalia Sudan Gambia Bangladesh Beste batzuk

51 14 8 4 3 2 1 1 1 0

10

20

30

50

60

3000

350000 300000

2500

250000

2000

200000

1500

150000

1000

100000

500

50000 0

40

3500

400000

ERREFUXIATUEN KANPAMENDUAK. Erakunde desberdinen arabera 4 milioi siriar baino gehiagok bere herrialdetik ihes egin du. Horietatik, erdia baino gehiago haur eta gazteak direla kalkulatzen da.

13

2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015

0

2010

2011

2012

2013

2014

2015

Migrante ekonomikoa Arrazoi politiko eta sozialengatik bere bizitokitik ihes egin eta beste toki batean babesa bilatzen duen pertsona. Babes legalerako eskubidea du.

Komenigarritasun pertsonala dela eta bere herrialdetik alde egiten duen pertsona. Askatasunez hartutako erabakia izaten da.

ITURRIA: UNHCR

GAZTEBERRI #111| 2016 Martxoa

11


SIRIAR ERREFUXIATUEN BIDEA EUROPAN SARTZEKO

2015 URRIA

ERREFUXIATUEN IRAGATEA OZTOPATZEKO ERAIKITAKO HESIAK

ITURRIA: southfront.org

erabiliko da. Beste herrialdeetako errefuxiatuek (Irak, Afganistan, Eritrea...) ez dute aukera hori izango. Zergatik siriarrak bai eta gerran bizi diren beste herrialde horietako errefuxiatuak ez? Batek daki. Erakunde desberdinek egindako kalkuluen arabera, greziar uharteetara iritsi diren errefuxiatuen %40 inguru afganiarra edo irakiarra zen. Behin behineko akordioa ezagutzera eman zen une beretik, horren legaltasunaren inguruko zalantza handiak sortu dira. Bere kezka azaldu

12

duten erakundeen artean, adibidez, Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentzia (ACNUR) aurkitzen da. Genevako Konbentzioaren arabera, asilo eskaera egin duten errefuxiatuak hirugarren herrialde batera bidaltzea ez da onargarria. Kasu honetan, gainera, kontuan hartu behar da Turkiak ez duela aipatu Konbentzioa sinatu. Turkia errefuxiatuentzat toki segurua dena uste duen herrialde bakarra Bulgaria da; beste estatu-kide guztiek ez dute horrelakorik esan. Amnesty International

erakundeak, berriz, akordioa ‘guztiz lotsagarria’ dela azaldu du. Europar Batasunaren Oinarrizko Eskubideen Gutunak ere Europa barruan kanporatze kolektiboak debekatzen ditu. ACNUR-eko europar arduradun Vicente Cochelet-ek azaldu duenez, “horrelako kanporatze kolektiboak europar zein nazioarteko legediaren kontrakoak dira”. Greziak berak bere legedia aldatu beharko du errefuxiatuak kanporatu ahal izateko. Hitzarmen horren beste protagonista nagusia Turkia bera da. Adituen ustetan,

GAZTEBERRI #111| 2016 Martxoa


Turkiak etekin handiak lortu behar izan ditu errefuxiatu guztiak bere gain hartzeko ardura onartzeko. Kontuan izan behar da, estimazio desberdinen arabera, Turkian jada 2,7 milioi errefuxiatu inguru bizi direla. Iturri desberdinen arabera, Europar Batasunak 3000 milioi euro inguru gehiago emango dizkio Turkiari errefuxiatuen ardura kudea dezan (antza denez, Ankarak 6000 milioi euro gehiago eskatu zituen). Gainera, ekainetik aurrera, turkiar herritarrek ez dute bisa behar izango Schengen Eremuan sartu ahal izateko. Modu horretan, 75 milioi turkiar libre izango dira Europatik zehar mugitzeko. Erabaki hori ez da, adibidez, Britania Handiko alderdi eskuindarren gustukoa, horietako asko Ingalaterrara joango direla uste baitute. Europar Batasunak Turkia Batasunaren barruan onartzeko izapideak ere azkartuko dituela iragarri du. Eta zer irabazten du Europak? Epe motzean, bi gauza: ekialdeko estatukideen mugen gaineko presioa txikitu, batez ere Greziaren kasuan eta, Schengen Eremua berean utzi. Izan ere, errefuxiatuen krisiak Europan zehar askatasun osoz mugitzeko askatasunaren gaineko zalantzak sorrarazi ditu hainbat estatu kidetan (Austria, Danimarka, Hungaria edota Suedia, besteak beste). Esan bezala, akordioak desadostasun handia sortu du europar hiritarren artean, nolabait ere, Europar Batasunaren filosofiaren kontra egiten duelako. Gainera, ez dago garbi akordioak Mediterraneoan bizi izan diren ezbeharrekin amaituko duenik. Izan ere, printzipioz, soilik Greziatik Turkiara bueltatuak izan diren errefuxiatuek izango dute Europan sartzeko aukera. Ondorioz, horietako askok Grezian sartzen saiatuko dira, bueltatuak izan ondoren zerrendetan azken postuetan izan arren, bere aukera bakarra izan daitekeelako. Gainera, irakiar eta afganiar errefuxiatuak akordio horretatik at geratu dira eta, seguruenik, Europan sartzeko bestelako bideak bilatzen saiatuko dira.

GAZTEBERRI #111| 2016 Martxoa

EB eta Turkiaren arteko harreman konplexuak 1987ko apirilaren 14an Turkiak Europar Batasuneko (garai horretan Europako Ekonomia Erkidegoa) kide izateko eskaera egin zuen. Hamabi urte pasako dira Turkiaren hautagaitza ofizialki onartu ahal izateko (1999ko abendua) eta beste bost negoziaketak hasteko agindua emateko (2004). Garbi dago Europa eta Turkiaren arteko harremanak ez direla errazak. Sinatu berri duten akordioak prozesua azkartuko duela dirudien arren, Turkiarentzat ez da ibilbide erraza izango. Ekonomikoki oso kide interesgarria izan daitekeen arren, (77 milioi biztanle eta munduko 18. ekonomiarik indartsuena), Greziak eta, batez ere, Ziprek, bere onarpena behin eta berriro oztopatu dute. Izan ere, Turkiak ez du Zipre ofizialki onartzen eta 1974. urtetik ez geroztik, uhartearen iparraldea militarki okupatuta du. Hori dela eta,

Ziprek Turkiaren onarpenari betoa jartzeko eskubidea du. Baina Turkiaren arazoak ez dira hor amaitzen. Estatu laikoa izan arren, islama da bertako erlijiorik nagusiena. Europako zenbait herrialdek (Frantziak nagusiki), ez du begi onez herrialde musulman baten onarpena ikusten, arazoak sor ditzakeelakoan. Albaniaren onarpena, adibidez, arrazoi horregatik dago geldirik. Azkenik, Turkiaren biztanle kopurua ere arazo bat da. Europar Batasunaren barruan botere banaketa biztanleriaren arabera banatzen da, hau da, biztanle gehien dituzten estatuek boto gehiago dituzte. Ia 78 milioi biztanlerekin, Turkiak 86 boto inguru izango lituzke. Bere aurretik bakarrik Alemania aurkituko litzateke (82 milioi biztanle) eta Frantzia (78) edota Erresuma Batua (78) bezalako herrialdeek baino boto gehiago izango lituzkete.

13


Elkarrizketa

14

GAZTEBERRI #111| 2016 Martxoa


Joseba PĂŠrez de Heredia. Arabako Foru Aldundiko Euskara zuzendaria

“Gure lehentasuna ekimenak aurrera ateratzeko aukerak ematea da�

Euskalgintzari dagokionez, azken hilabeteetan oso ekimen interesgarriak sortu dira Araban. Zer dela eta batbateko dinamika hori? Azken hilabeteetako kontua baino nik azkenengo bi urtetara joko nuke atzera. Egia da Arabak orain arte izan ez duen protagonismoa hartu duela eta, pentsatu nahi dut, bertako erakundeok zerikusia izan dugula horretan. Azken bederatzi edo hamar hilabeteetan euskalgintzaren inguruan espiritu berri bat sortu da eta erakundeek haize berri horiek jaso dituzte eta aukera gehiago sortzeko konpromiso bat garatu da. Honen guztiaren atzean bada urteetako lan bat, apika, orain eztanda egin duena. Erakunde zein bestelako erakundeetara jada euskaldunak diren belaunaldiak iritsi dira. Horrek bestelako politikak garatzeko aukera ematen du. Euskara modu naturalagoan bizi dugu eta erabilera normalizatuagoa da. Zeintzuk lirateke Aldundiak dituen lehentasunak euskararen sustapenean? Euskara Foru Zerbitzuak 2014-2017 Plan Estrategikoa bideratu zuen. Plan horren osaketan eragile desberdinek hartu zuten parte: euskalgintzako jendea, administrazioa, alderdi politikoak... Hori da Aldundiak euskara sustatzeko duen lanabes garrantzitsuena. Hau euskararen inguruan egin den bigarren plan estrategikoa da, lehena 2010-2013 epeari baitzegokion. Bigarren plan hori datorren urtean amaituko denez, jada hirugarren plan estrategikorako lerro nagusiak lantzen hasi behar dugu. Indarrean den plan estrategikoak zazpi lan ildo edo ardatz nagusi ditu: gazteria, aisia eta kirola; euskalduntzea; familia transmisioa eta irakaskuntza; kulturgintza; arlo sozioekonomikoa; komunikabideak eta IKTak; eta, administrazioa. Pasa den urtean plangintza horren balorazioa egin zen eta datorren asteetan lortutako emaitzak ezagutzera emango ditugu.

GAZTEBERRI #111| 2016 Martxoa

15


Horretaz gain, Euskararen Foru Zerbitzuak baditu bestelako zenbait ekimen: erakunde desberdinekin ditugun hitzarmenak (Euskaltzaindia, Eusko Ikaskuntza...) Zertan datza ‘Araban Euskara Lanean’ ekimena? Urte honetarako hiru lerro planteatu dira. Lehenengoa enpresetako datuak bildu (zenbat enpresek duten euskara plana, praktikak euskaraz emateko aukerak...) eta horiekin mapa bat osatzea da. Bigarrena komunikazioarekin lotuta dago eta euskararekiko konpromisoa azaltzen duten enpresei zer nolako aintzatespena egin ahal zaien aztertu nahi da. Une honetan, bada horretarako

16

Lazarraga Sariak delakoa, baina bi urtetan behin egin beharrean, bestelako aintzatespena ere egin nahi da, maiztasun gehiagoz. Azkenik, enpresen euskalduntze prozesuan euskalgintzan aritzen diren erakundeek zein nolako laguntza eskaini dezaketen aztertu nahi da. Zein nolako harremana duzue euskararen alde lan egiten duten bestelako gizarte eragileekin? Gure ardura nagusia euskararen sustapena da. Ildo horretan, gure lehentasuna ekimenak aurrera ateratzeko aukerak ematea da. Aukera horiek, sarritan, diru-laguntza moduan gauzatzen dira, baina baita beste modu batzuetan ere bai. Diru-laguntzei dagokionez, bada

GAZTEBERRI #111| 2016 Martxoa


etorkizuna.eus GAZTEBERRI #111| 2016 Martxoa

Âą18 Presta Ezazu Zure Etorkizuna aldizkaria 17


ARABAKO EUSKARA FORU ZERBITZUAREN 2014-17 PLAN ESTRATEGIKOAREN ILDO NAGUSIAK

GAZTERIA

EUSKALDUNTZEA

Euskarak aurrera egingo badu gazteriak egingo duen lanari esker izango da hein handi batean. Hezkuntzan ez ezik, aisian eta eguneroko harremanetan ere erabilera sustatu behar da. Horretarako, badira zenbait ekimen eta guk ere, zenbait arnasgune garatu nahi izan ditugu. Horietako bat, adibidez ‘Birika’ delakoa da. Horren bidez, ahalik eta esparru gehienetan euskaraz aritzeko gune interesgarriak sortu nahi dira: aisian, kirolean, kulturan... Ibilbide luzea duen ardatza da, emaitza onak eman dituena. Guk bi lerro berri zabaldu ditugu: euskaltegientzako diru-laguntzak herri desberdinetan gelak zabaltzeko eta euskara ikasteko bekak.

Programa eta kanpaina desberdinak garatu izan ditugu. Bat aipatzekotan, adibidez, jaioberrien gurasoei zuzendutako ‘Ku-Ku’ eta ‘Emaiozu bizia’ materialak aipatuko nituzke. FAMILIA ETA TRANSMISIOA

Udal eta Koadrillekin batera euskaraz kultura sustatzeko ekimenak laguntzen ditugu: kanpainak, materialak, diru-laguntzak... KULTURGINTZA

Arlo honetan oso ekimen garrantzitsua garatu da: ‘Araban Euskara Lanean’. Hau enpresa, enpresarien sindikatu, Lanbide Heziketako ordezkaria eta gu geu osatzen dugun lantalde batek garatutako ekimena da. ARLO SOZIOEKONOMIKOA

Euskarazko hedabideentzako diru-laguntza lerro berri bat zabaldu da babes ekonomikoa bermatzeko. HEDABIDEAK

Arabako euskara zerbitzuekin sare bat osatu da Udal zein Koadrilletako euskara teknikarien ekarpenak jasotzeko. ADMINISTRAZIOA

18

euskararen erabilera sustatzeko laguntza lerro bat elkarteentzat eta beste lerro bat euskaren sentsibilizazio programak garatzeko udal eta koadrillei bideratua. Azken horiei esker koadrilletan euskara teknikariak izatea bermatzen dugu. Esan bezala, ekimen bat aurrera ateratzeko oztopoak daudenean gure xedea horiek gainditzeko bideak ematea da. Kontuan hartu behar da, zenbait kasutan oztopoak baino ekimenak gauzatzeko aukerarik ere ez dagoela. Komentatu duzun plangintzaren ildo nagusienetako bat gazteria dela adierazi duzu. Zer egin daiteke gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko? Gakoa gazteei euskara erabiltzeko guneak eskaintzea da. Guk, bereziki aisia eta kirol esparruak identifikatu ditugu, hezkuntza bezalako eremu formaletan jada euskararen presentzia oso garrantzitsua delako. Nerabetasunean bada une kritiko bat non gazteek zein hizkuntza erabili nahi duten erabakitzen duten. Ingurune euskaldun batean bizi diren haurrak euskaraz aritzen dira baina 12 urtetik aurrera edo, norberaren esku geratzen da aukera. Erakunde publikoen ardura bi hizkuntzetan aritzeko aukera bermatzea da eta, zoritxarrez, euskararen kasuan, aukera hori ez da bermatu. Azkenik, nola gauzatu euskararen aldeko politika homogeneoak hain banaketa berezia duen Araba bezalako herrialde batean? Arabak oso antolaketa administratibo berezia du, makrozefalikotzat jo daitekeena Gasteizek biztanleriaren ehunekorik handiena biltzen duelako. Baina herrialdea horrelakoa da eta hori ezin da aldatu. Hori jakinda, Araba osorako politikak garatu behar ditugu. Nola? Guretzat gakoa lankidetzan datza. Lankidetza erakunde publiko desberdinekin (udalak, koadrillak...) eta baita euskalgintzan aritzen diren bestelako elkarteekin. Gaur egun, teknologia berriekin eta erakunde desberdinek azaldu dugun konpromisoarekin ez dugu aitzakiarik.

GAZTEBERRI #111| 2016 Martxoa



20

GAZTEBERRI #111| 2016 Martxoa


ZIENTZIA

HEGAZKINETAN EZ GARA TXIMISTEN BELDUR IZAN BEHAR Hegazkinak Faraday-ren Kaiolaren adibide garbiak dira

H

il honen hasieran, Madril eta Bilbao bitarteko bidaia burutzen ari zen Iberia konpainiako Airbus 321 hegazkin batek tximista baten inpaktua jaso zuela jakin izan dugu. Hasiera batean, horrelako gertaera batek, derrigorrez, hondamendi batean amaitu behar duela pentsatuko genuke: jendez betetako hegazkin bat, erregaiez betetako deposituak, hegazkina gidatzeko beharrezkoak diren hainbat gailu elektroniko... Baina, gezurra badirudi ere, hori sarritan jazotzen den zerbait da; estatistiken arabera, batez beste, hegazkin bakoitzak mila orduero jasotzen du horrelako inpakturen bat. Horrela, tximistek karga elektriko itzela duten arren, printzipioz, ez dute inolako kalterik eragiten hegazkinetan. Kasu gehienetan, bidaiariek ez dute inpaktu horiek nabaritzen, akaso, distira handi bat hegazkinaren kanpoaldean. Izan ere, hegazkinak tximistaren energia xahutzeko diseinatuta daude eta, hori, Faraday-ren Kaiola izenarekin ezagutzen den printzipioari esker ematen da. Michael Faraday britaniarrak eremu elektrikoek baldintza desberdinetan izaten dituzten aldaketak aztertu zituen. Funtsean, Faraday-ren Kaiola izenarekin ezagutzen den teoriak honakoa dio: “Eroale baten barnealdean den eremu elektromagnetikoa zero da, eroale horretan eragin dezaketen kanpo eremuen efektuak baliogabetzen direlarik�. Hau da, eroale batean karga elektrikoa eramaten dituzten elementuak beti eroale horren kanpoaldean aurkitzen dira, inoiz ez barnealdean eta, ondorioz, korronte elektrikoa (elektroien mugimendua) kanpoaldetik soilik bideratuko da. Hegazkinen kasuan, bai fuselajeak eta baita erregai deposituek ere printzipio hori jarraitzen dute eta, ondorioz, tximista baten inpaktuak ezin du kalte handirik sortu. Faraday-ren Kaiola teoriaren adibide gehiago gure egunerokotasunean aurki ditzakegu. Adibidez, eraikin batean sartzen garenean gure telefono mugikorren estaldura nabarmen jaisten dela nabarituko dugu. Eraikin gehienek metalezko egiturak izaten dituzte (hormigoiaren barruan den kofratua) eta horiek uhin elektromagnetikoak oztopatzen dituzte.

GAZTEBERRI #111| 2016 Martxoa

21


Euskara Gora egin du euskararen erabilerak Interneten Bereziki, gazteen artean Pasa den urteko urrian, Eustatek informazioaren gizarteari buruzko zenbait datu ezagutzera eman zituen. Horietako atal batean, 15 urtetik gorako erabiltzaileek, nagusiki, zein hizkuntzatan nabigatzen duten aztertzen da. Eustatek emandako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko erabiltzaile ia guztiek (%99) gaztelaniaz nabigatzen dutela azpimarratu behar da. Euskaraz nabigatzen dutenen ehunekoa, aldiz, %25,4koa da, ingelesez nabigatzen dutenen ehuneko berbera, hain zuzen ere. Gipuzkoaren kasuan, euskaraz nabigatzen dutenen kopurua %38,5eraino igotzen da; Araban eta Bizkaian kopuru bera dute, %19,1. Azaleko lehen irakurketa batek datu oso positiboen aurrean ez gaudela ondorioztatzera eraman gaitzake baina, kontuan hartu behar da biztanleriaren zein ehuneko den euskaraz nabigatzeko gai. Hau da, biztanleria osoa gaztelania menperatzen duen bitartean, ez da gauza bera ematen euskararekin. Baina irakurketa sakonago bat egiten bada itxaropenerako zenbait datu aurki daitezke. 2015eko datuak 2014. urtean ezagutzera eman ziren datuekin alderatzen badira, euskaraz nabigatzen duten erabiltzaileen kopurua lau puntutan hazi dela ikus daiteke, %21,6 eta aipatu %25,4, hurrenez hurren. Gainera, erabiltzaileen artean alde nabariak daude adinaren arabera. Horrela, gazteen artean euskararen erabilera %38,7koa den bitartean, biztanleria helduaren artean %22,3koa izango litzateke.

22

GUZTIRA (Mila) GUZTIRA (%)

EAE

ARABA

BIZKAIA

1321,4

197,9

695,1

71,7

73,6

71,1

96,3

96,0

95,7

KONEXIOA NON Etxetik Lanetik

42,5

40,7

42,3

Ikastetxetik

11,2

11,0

10,8

Beste nonbaitetik

18,3

20,3

17,8

NABIGAZIO HIZKUNTZA

Hizkuntza minorizatuetatik euskara da Twitterren presentzia handienetarikoa duena

Euskara

25,4

19,1

19,1

Gaztelania

99,0

99,1

99,4

Ingelesa

25,4

21,0

27,2

Hau da, euskaraz nabigatzen duten 3 erabiltzaileetatik 2 gazteak dira. Datu horiek 2014. urtean lortutakoekin alderatzen badira, gazteen artean ere erabilera hazi dela ikus daiteke, %32tik %38,7ra, hain zuzen ere. Hurrengo urteetako datuetan joera hori mantentzen den ala ez ikusi beharko da. Pasa den urtean, euskarak Interneten duen egoera aztertu eta biziberritzeko behar diren estrategia eta politikak definitzeko PuntuEUS Behatokia delakoa eratu zen. Horren arabera, euskararen erabilera Interneten %17koa da, hots, kalean den erabilera (%13,3) baino zertxobait handiagoa. Modu horretan, euskara interneten gehien erabiltzen diren 50 hizkuntzetariko bat da.

GAZTEBERRI #111| 2016 Martxoa


GIPUZKOA 428,4 71,9

97,3 43,7 11,9 18,1

38,5 98,3 24,6

HIZKUNTZEN ETORKIZUNA INTERNETEN. András Kornai hizkuntzalariak 2013an argitaratutako ‘Digital language death’ ikerketaren arabera munduko hizkuntzen %5 baino ez da erabiltzen Interneten, eta horrek gainerako %95a heriotzara kondenatuko du.

Badihardugu Elkarteak Euskal Herria osoko 80 gazte elkarrizketatu ditu bere aisiari buruz galdetzeko. Sortutako material hori guztia ahotsak.eus webgunean ikus daiteke. Ekimen horren helburua, beste gazte batzuei euskarazko ereduak ematea eta interesatzen zaizkien gaien inguruko informazioa euskaraz jasotzeko aukera ematea da. Gainera, irain, birao eta bestelako esamoldeekin osatutako gazte hiztegia ere garatzen ari dira. EUSPOT: PUBLIZITATEA ERE EUSKARAZ Euspot lehiaketaren V. edizioak Gipuzkoa barnealdeko turismoa sustatzeko spot onenak saritzeaz gain, publizitatean euskararen erabilera hedatzea, eta hizkuntza horretan lan egiteko gai izango diren profesionalen harrobia sustatu nahi du.

GAZTEBERRI #111| 2016 Martxoa

Hizkuntza aniztasunaren inguruko sentsibilizazio programa Europako hizkuntzei buruzko sentsibilizazioa sustatzeko proiektua garatu dute Donostia 2016 Fundazioak eta Bagera Elkarteak. Horretarako kale ikuskizun desberdinak garatu dira. Lehena, Tabakaleran aurkeztu den eta Europako Hizkuntzen Mapak islatzen dituen egurrezko instalazio artistikoa da. Bigarrena, duela zenbait aste lantzen hasi zen hiztegi-makina izango litzateke. Topaguneak sortuta dituen hiztegiak oinarri hartuta, euskaratik beste 50 hizkuntzetarako norabidean eta alderantziz, hiztegiak inprimatuko dituen makina da hori.

© Mondragon Unibertsitatea

‘GAZTE GARA GAZTE’ PROIEKTUA

Euskal hiriburuetako alkateek euskararen erronkak aztertu dituzte Hegoaldeko lau alkateek (Bilboko Juan Mari Aburtok, Gasteizko Gorka Urtaranek, Donostiako Eneko Goiak eta Iruneko Joseba Asironek) eta Zuberoako alkate batek (Mauleko Michel Etchebestek) erronka euskara normaltasunez eta esparru guztietan erabiltzea dela azaldu dute Mondragon Unibertsitateak antolatutako jardunaldi batean. Lehen aldiz 50 urtetan, Hegoaldeko lau hiriburuetako alkateak euskaldunak dira. Euskaraz jakitea eta euren eguneroko jardueretan erabiltzea mugarri esanguratsutzat jo da.

23


Zer jan, hura izan

NEREA SEGURA

Superfood Superfood baten atzean gaixotasunak saihestu, zahartze prozesua atzeratu, erabateko desintoxikazioa lortu eta gorputzaren birmoldaketa ziurtatzen duen super-ikerketa bat izaten ohi da Hona hemen zure bizitzan falta behar izango ez zenituzkeen ‘10 superfood’: z kirolarientzat perfektua den Acai Berryak, erresistentzia hobetzen du eta eragin antiinflamatorioa du; z sistema immunitarioa indartzen duen Camu Camu-ak; z anemia saihesten duen Alga Chlorella-k; z ilea eta azazkalak indartzen dituen Alga Kelp; z digestioa hobetzen duen Kurkuma-k; z asetze efektua duen Espirulina-k −eta horrela ez zara loditzen−; z min menstruala saihesten duen Jengibrea-k; z emankortasunari laguntzen dion Maca Andetarra; z artikulazioen mina arintzen duten Chía-haziak; z eta presio arteriala doitzen duen Sacha Inchihaziak. STOP, keep calm & pentsatu: Zer da superfood delako hori? Inongo bereizmen teknikorik ez dago, baina gain-herrikoak dira bere osasunaz arduratutako jendearen artean. Noiz behinka, bere onuren ziurtasun zientifikoa dago; baina ia beti zalantzak agertzen dira: nire egunerokoan erabiltzea errazak dira?, hartzen dudan anoa eraginkorra da benetan?, benetan dira superfood-ak edo kea saltzen digute? −Urre prezioan−. Superfood baten atzean gaixotasunak saihestu, zahartze prozesua atzeratu, erabateko desintoxikazioa lortu eta gorputzaren birmoldaketa ziurtatzen duen super-ikerketa bat izaten ohi da. Entzun nahi genuen guztia! Ez badituzu kontsumitzen, out zaude! Baina ez zaitez hain trending sentitu −ez delako hitz berria−, joan den mendekoa da eta. Udaberri bakoitza, Zara-ren kolekzioa eta uda-kanta batera, elikagai berriren bat gehitzen dugu gure orgara: ahabiak, ahuakatea, alesagar, aloe vera, beterraba, brokolia, cucuzu-a, errukula, estevia, garagar-belarra, Goji-baia, izokina, kalamu-haziak, kinoa, linazia, more-artoa, moringa, sarrazeno-garia, te berdea...

24

Baldintza ‘sine qua non’-a ongizatea eragitea da. Horretarako, bitamina, mineral, antioxidatzailez betea dago… eta zuntza −kantitate gutxi janda, edo ez?−. % 100ean natural eta urtetsu izan behar du. Hobeto urrundik badator, ukitu exotikoa beti gustatzen zaigu eta: Reishi-aren (lúcidum ganoderma) efektu antioxidatzailea, nola konparatu perretxiko tradizional aurrean! Eta hemen betikoa bada, itxaropenik ez kentzeko, izena aldatzen diogu: jatetxe makrobiotikoan eskatzera ausartzen ez zaren kale-entsalada, zure aitonak lantzen zuen aza baino ez da! Eta noski desberdintasuna markatzen duena, hura non erosi: ezin duzu konparatu belar-dendetako algarrobo-leka, edo merkatu tradizionalean erosten duzun kakaoa! Horietako batzuk aurkitzeko behar dudan denbora ikusita, hamaika kilometro bidaiatu dutela eta nire sakelan eragiten duten zuloa ikusita… aio Feng Shui-ari! Gainera, ze nolako inbidia izan behar dio azenarioak camote-ari? Txikia nintzenean, nire begiak super-botereak zituzten hari esker − Superman bezala−. ‘Super Bat, pila bat’ txikitan behin baino gehiagotan gezurra esan ziguten. Isolatutako elikagaiek ez dute sendatzen, ez aurrez ikusten, ezta miraririk sortzen ere ez. Ziazerbak janda (Popeye ere gezurti) ematen duten burdina xurgatzen zaila da, dituzten oxalatoengatik (beste osagaia); hala ere, ziazerba-entsalada, laranja, gaztanbera eta ozpin-olio bat prestatzen baditugu mahaspasekin, xurgatzeari laguntzen diogu C bitaminarekin. Mantenugaien arteko interakzioa oso garrantzitsua da, baina packaging-a ere: kakaoa bihotza babesteko gai den bitartean, txokolatea duen azukre eta koipearekin kontrakoa bihurtzen da. Eta zer diozu elikagai exotikoei buruz, zure egunerokotasunean barneratzen jakingo zenuke? Zer nolako platera prestatuko zenuke teffarekin? Edo orekadun super-elikadura daramazu, edo banakako produktuak ez dizute ezertarako balio izango.

GAZTEBERRI #111| 2016 Martxoa


Trebakuntza + Ikastek

GoAz Orientatzen zaituen aplikazioa Atik Zra Orientazio gida: heziketa, enplegua eta bekak

Eska ezazu GoAz ikasketarako beka bat, 3.000 eta 6.000 euro bitartekoa, kontakturako formularioa beteaz, gure app-n Deskarga ezazu G o A z


XXI. mendeko ludopatak gazteak dira

26

GAZTEBERRI #111| 2016 Martxoa


Jokoa mendekotasun-sortzailea izan daiteke. Horrelako atxikimendua duten pertsonak ludopatak dira eta gero eta ludopata gazte gehiago daude.

GAZTEBERRI #111| 2016 Martxoa

27


T

eknologia berriek gure eguneroko bizitzari ekarri dioten abantaila ukaezina da baina, aldi berean, mendekotasun eredu berriak ere ekarri dituzte. Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) adierazi duenez, lau biztanleetatik batek mendekotasun berri horiekin harremana duten jokaera arazoak ditu. Hau da, zaletasunak eguneroko bizitza oztopatzen die. OMEren ustetan, XXI. mendeko mendekotasunak mendekotasun psikologikoak izango lirateke (internet, erosketak, telefono mugikorrak, kirola, lana, bideo-jokoak…) eta, aurreko mendean ez bezala, ez daude substantzia kimikoetara lotuta (drogak, alkohola...) Aipatu mendekotasun horietatik guztietatik, jokoarena (apustuak, pokerra bezalako online jokoak...) bereziki gazteriari lotuta azaldu da. Gainera, mendekotasun horren ondorioak latzagoak izaten dira, adibidez, bideojokoen mendekotasunarekin alderatuta, galera ekonomikoak askoz ere handiagoak direlako. Estatu mailan, kirol apustuak ludopatiarako bigarren arrazoia bilakatu dira jada eta apustulariaren batez besteko adina 18 eta 25 urte bitartean kokatu da. Kirol-apustuen mende dauden gazteak ‘tipster’ izenarekin ere ezagutzen dira. Normalean, ikasketa maila altua eta IKTen erabileran berariazko ezagupenak dituzten gazteak izaten dira. ‘Online’ jokoen web guneei eraginez lehenengo apustua egiteko adina aurreratu da. Lehen, batez beste, 28 urterekin egiten zen lehen apustua; orain, berriz, 18 urterekin. Valentziako Unibertsitateak eta Fundación Coderek egindako ikerketa baten arabera Estatuko adingabeen %18k online apustuak egiten ditu. Ez hori bakarrik, %8k arrunki egiten du, baita 13 urterekin ere. Horretarako, nahikoa dute pertsona heldu baten NAN zenbakia eta kreditu txartela, horiek baitira horrelako web

28

gune batean jokatzeko eskatzen diren betekizun bakarrak. Euskal Autonomia Erkidegoan, adibidez, Ekintza Aluviz, Bizkaiko Ludopaten Elkarteak, gero eta gazte gehiagok ludopatia arazoak dituela dio. Elkarte horren esanetan, azken urteetan kirol apustuen mende dauden gero eta gazte gehiago azaldu dira. Normalean, 18 eta 35 urte bitarteko gizonezkoak dira baina, izan badira gazteagoak ere.

Nafarroan ere, 25 urte bete dituen Proyecto Hombre erakundeak arazo horren berri eman du. Nafarroako Foru Erkidegoan ludopatekin lan egiten duen Aralar elkarteak azaldu duenez, kirol apustuen mende zeuden 200 gazte baino gehiagorekin egin zuten lan iaz. Zergatik lortu duten kirol-apustu aretoek hain arrakasta handia eta azkarra gazteen artean? Adituen ustetan arrazoi desberdinak izan daitezke. Lehenik eta

GAZTEBERRI #111| 2016 Martxoa


LUDOPATIAREN SINTOMAK EZIN DUZU GELDITU:

Dirua xahutzeaz gain, ludopatek bere denbora ere xahutzen ohi dute. Jokoa uzteko arazoak daudenean kezkarako arrazoiak daude. Komeni da jokoan hasi aurretik diru zein denbora muga bat ezartzea.

GALDU EZIN DUZUN DIRUA JOKATZEN DUZU:

Jokatzea ez dago gaizki, beti ere, horretarako pentsatuta duzun kopurua soilik erabiltzen baduzu. Zure ekonomia kolokan jar dezakeen dirua jokoan jartzen baduzu, arazo bat baino gehiago izango duzu.

EZ DUZU JOKOAREKIN GOZATZEN:

Ez dira gauza bera jokoan edo apostuetan dirua gastatzea edota zinean edo kontzertu batean gastatzea. Jokoak ez du ihesbide bat izan behar. Gozatzeko jokatu, ez halabeharrez.

EZ JOKATU GALDUTAKOA BERRESKURATZEKO:

Sarritan egiten den akatsa da nahiz eta aukerarik okerrena izan. Zenbat eta gehiago galdu okerrago eta behartuago jokatzen da eta galerak esponentzialki hazten dira. Jokalari on batek beti daki noiz den jokoa uzteko une egokia.

GERO ETA DIRU GEHIAGO:

Jokoa kontrolpean duten jokalariek diru kopuru ‘normalak’ jokatzen dituzte. Jokoaz gozatzeko diru-kopuru handiak jokatu behar badituzu, seguruenik, dirurik gabe amaituko duzu.

DIRUA LORTZEKO EDOZER EGITEKO PREST: JOKOAREKIKO ATXIKIMENDUA. Jokoa kontrolatu ezin denean mendekotasuna sortzen da. Neurriak hartzen ez badira jokalari batek dituen ondasun guztiak gal ditzake. Gazteen kasuan, sarritan, bere gurasoen ondasunak jartzen dituzte arriskuan.

GAZTEBERRI #111| 2016 Martxoa

Ludopatiaren muturreko sintoma bat da. Oso zaila da buelta ematea bide hori hartzen bada. Normalean delituren bat egiten amaituko duzu.

JOKOAK ZURE IZAERAN ERAGITEN DU:

Jokatzea ez dago gaizki; are gehiago, seguruenik, ez dugu zerbaitera jokatzen ez duen inor ezagutzen. Baina jokoa gozatzeko da. Jokatzen duzunean pertsona okerragoa zarela ikusten baduzu, neurriak hartzeko unea da.

29


Joko birtualetan mendekotasuna joko errealetan baino azkarrago azaltzen da. Errealetan bost urtetara azaltzen da eta birtualetan, aldiz, bi urtetara

Espainian, 2013. urtean, 20 425 milioi euro gastatu ziren jokoetan, hots, Barne Produktu Gordinaren %2,5. Estatuak unibertsitateetan gastatzen duena BPGaren %1 da

Loteria zaku berean sartzen bada, Espainiako biztanleriaren %97 jokatzen duela esan daiteke. Horietatik, mendekotasuna garatzen dutenak %1 besterik ez dira. 30

behin, legediak lokal horien ugaritzea ahalbidetu du. Horiek, sozializatzeko guneak bilakatu dira gazteentzat; lagunak egiteko edo koadrilarekin arratsaldea pasatzeko guneak bihurtu dira. Gainera, online apustuetan ez bezala, areto horietan saria momentuan bertan jasotzeko aukera dago. Psikologia adituen ustetan, saria momentuan bertan jasotzeko aukera horrek bat egiten du gazteongan nagusi den soslai psikologikoarekin (‘nahi dudalako’ vs ‘behar dudalako’). Internetek ematen duen pribatutasunak ere online apustuen gorakada gazteen artean ahalbidetu du. Ludopata gazteek hainbat arazo izaten dituzte. Normalean, guraso eta lagunei gezurrak esan behar izaten dizkiete. Bere

eguneroko beharrak alde batera utzi egiten dituzte (ikasketak, lagunarteko harremanak....) Gogo-aldartean tristura nagusitzen da eta, horrek, sarritan alkohola eta bestelako drogen kontsumora bultzatzen du. Ekonomikoki kalteak ere handiak izaten dira. Oso gutxi dira etekin ekonomikoa lortzen duten jokalariak; ostera, zorrak pilatzen dituztenak asko dira. Ludopata gazteen kasuan zor horien karga familiara pasatzen ohi da. Ondorioz, familia barruko harremanak txarrera egiten du. Ludopata batekin bizitzea oso zaila da eta gero eta gehiago dira laguntza bila jotzen duten familiak. Horixe da, hain zuzen ere ludopatiatik ateratzeko bide onena: espezialisten laguntza eskatu.

GAZTEBERRI #111| 2016 Martxoa


Gazteberri.eus

Gazteek gustoko dituzten gai guztiak zure esku. Nonahi. Noiznahi.


Sexua Gazteak inoiz baino irekiagoak sexualitate kontuetan

Batez beste, 8 minutu eta lau segunduko kontsumoa egiten da

Porno kontsumitzaileen %51k 34 urte baino gutxiago ditu

Espainia da munduan porno gehien kontsumitzen duen 13. estatua

Sakelako telefonoaren bidez egiten den kontsumoa jaitsi da

Gazteen %48k bakarrik guztiz heterosexuala dela onartzen du Estatu Batuetan egindako azterlana da, baina, seguruenik, bertan izandako emaitzak gure artean ere oso antzekoak izango lirateke. J. Walter Thompson Intelligence agentziak joerak aurreikusteko azterlanak burutzen ditu eta Estatu Batuetako 13 eta 20 urte bitarteko (Z belaunaldia izenarekin ezagutzen direnak, hain zuzen ere) mila gazte elkarrizketatu ditu genero eta sexualitate kontuetan duten iritzia ezagutzeko. Azterlan horren arabera, gazteek ez dituzte sexualitate kontuetan diren ereduak modu zorrotzean jarraitzen. Horrela, inkestatutako gazteen %48k bakarrik onartzen du guztiz heterosexuala izatea. 21 eta 34 urte bitarteko gazteen artean, aldiz, bere burua guztiz heterosexualtzat jotzen dituztenen kopurua %65era igotzen da. Bestalde, inkestatutako gazteen erdia baino gehiagok (%52), maila batean, bere burua bisexualtzat jotzen du. Sexualitatea ez ezik, azterlanak genero kontuak ere jorratu ditu. Adibidez, moda kontuetan, gazteen %54k unisex delako arropa erosten duela onartzen du. Bere generorentzat espresuki diseinatutako arropa erosten dutenen kopurua %44koa izango litzateke. Adin gazteenetan, gainera, komun mistoak izatearen alde agertzen diren gazteak %70era iristen dira.J. Walter Thompson Intelligence agentziako kide den Stepherd Laughlinen ustez, emaitza horiek ulertzeko, ezinbestekoa da Internetek

32

duen eragina ulertzea. Bere ustez, Internet gazteen informazio iturri nagusiena bilakatu da eta inoiz ezagutu ezin izango lituzketen pertsonak ezagutzeko aukera ere ematen die. Hori dela eta, belaunaldi gazteenek ez lukete aurreko belaunaldiek zuten ikuspegia barneratuta izango. Homosensual aldizkariko Sabdyelek azaltzen duenez, “belaunaldi hau istorio futurista batetik aterata dagoela dirudi. Genero identitateak jada gaindituta daudela dirudi, informazioa definitu gabe dagoen sare bat da baina aldi berean selektiboa dena eta, azkenik, norberak gustuko duenagatik definitzen du bere burua eta ez inposatuta etortzen zaionagatik. Utopia bat dirudi. Oso joera interesgarria da eta horren jarraipena egin beharko dugu, etorkizunean, botere ekonomikoa, botere politikoa eta botere kulturala gazte horien esku izango baita.

GAZTEBERRI #111| 2016 Martxoa


Pornoa kontsumitzen duen emakume bakoitzeko hiru gizon kontsumitzaile daude

Nacho Vidal, Mia Khalifa eta Lisa Ann dira bilaketa gehien dituzten aktoreak

Inkestatutako gazteen %81entzat generoak ez du, maila handi batean, norberaren burua definitzen

GAZTEBERRI #111| 2016 Martxoa

WANK-BAND: ENERGIA SORTU MASTURBATZEAN Woody Allen aktore eta zuzendariak oso modu bitxian definitu zuen masturbazioa: “asko maite duzun norbaitekin amodioa egitea bezala da”. Ikerketa desberdinen arabera, masturbazioa oso praktika hedatua da eta, PornHub web orrialde pornografikoko kideek, hori jakinda edo (seguru horren inguruan ezagutza handia dutela) errealitate eta zentzugabekeriaren artean koka genezakeen produktu berri bitxi bat merkaturatu dute. Bere izena Wank-Band da eta, funtsean, masturbatzen garen bitartean gure gailu elektronikoak kargatzeko adina energia sor dezakeen eskumuturrekoa da. Berez, aspaldi asmatua dagoen kargagailu zinetiko bat besterik ez da, baina oso erabilera sortzailea aurkitu dutela aitortu beharko zaie PornHub-eko kideei.

600 euroren truke

Enkantean saldu da XIX. mendeko preserbatibo bat Catawiki online enkante-etxeak 200 urteko antzinatasuna duen kondoi bat saldu du 600 euroren truke. Horrelako preserbatiboak oso arraroak dira eta ezagutzen diren bakan horiek museotan izaten dira. Guztira 38 pertsona izan ziren preserbatiboa erosten saiatu zirenak eta, azkenean, Amsterdameko erosle batek lortu zuen aipatu kopurua ordaindu eta gero. Catawikik azaldu duenez, kondoia XIX. mendekoa da eta oso egoera onean aurkitzen da. Antza denez, Frantziakoa da eta tamaina, ohi baino handiagoa omen da: 19 zentimetro, hain zuzen ere. Gaur egungo kondoien tamaina, batez beste, 18 zentimetrotakoa da.

Gazteentzako telebista saio polemikoa Norvegiako telebista publikoak gazteentzako sexuhezkuntza jorratzen duen telebista saio bat ekoiztu du. Saioaren izena ‘Newton’ da eta polemika handia sortu du bere estiloa dela eta. Izan ere, saioan jorratzen diren gaiak oso modu esplizituan azaltzen direla kritikatu dute. Lehen saioan, adibidez, dutxatik ateratzen den gizon guztiz biluzik azaltzen da eta, ondoren, bere bikotekideak zakila ukitzen dio. Kritikak jaso dituen arren, beste hainbatentzat, sexua oso modu egokian irakasteko bidea da hau, jakin beharreko guztia tranparik gabe azaltzen baita.

33


Teknologia berriak LINKEDINEK 8 MILIOI ERABILTZAILE BAINO GEHIAGO DITU ESTATUAN

GIZARTE-SAREETAKO ERABILTZAILEEN ADINA (2015)

Pasa den urtearen amaieran Linkedinek Espainian 8 milioi erabiltzaile baino gehiago zituen. Urte honen amaierarako, berriz, hamar milioitara iristea espero dute. Mundu mailan, gizarte-sare honek 414 milioi erabiltzaile ditu. Espainia eta Portugalerako zuzendari orokorra Sarah Harmonek azaldu duenez, krisia dela eta espainiar talentu digitalak herrialdetik egin du ihes bestelako aukeren bila. Horregatik, eta trebakuntza egokiaren falta dela eta, merkatu digitalean milioi bat lanpostu betetzear daudela azaldu du.

LETRA LODIA ETA ETZANA WHATSAPPEN? Duela gutxi, Whatsapp-ek kaleratu nahi dituen berrikuntzak aldez aurretik probatzeko aukera ematen zuen programa garatu zuen. Programa hori erabiltzeko izena eman zuten mezularitza zerbitzu honetako erabiltzaileek ikusi ahal izan dutenez, etorkizunean Whatsapp-ek letra lodiz zein etzanaz idazteko aukera eskaintzeko asmoa du. Horrela, letra lodiz idatzi nahi bada, testua bi izartxo (* *) artean idatzi beharko da eta letra etzana idazteko, berriz, bi gidoi baxuen artean (_ _).

AKABO TUENTI Duela zenbait urte Tuenti espainiar gazteek gustukoen zuten sare soziala zen. Bere arrakasta ikusirik Telefรณnicak Tuenti erosi zuen 70 milioi euroren truke baina emaitzak jada ez ziren hain onak. Orain ezagutzera eman denez, Tuentik bere sare soziala itxiko du aurten bertan. Konpainiak azaldu duenez, gero eta gutxiago dira Tuentira jotzen duten erabiltzaileak baina bere zerbitzarietan 6000 milioi argazki inguru daude. Azaldu dutenez, zerbitzari horiek martxan izateak urtero milioi bat euro inguruko kostua du.

34

Gizarte-sareetako erabiltzaileen profila aldatzen ari da Estatuan 14 milioi pertsonak dute, gutxienez, profil bat iAdvizek ezagutzera eman dituen datuen arabera, Estatu mailan diren Internet erabiltzaileen (14 milioi inguru) %93k du, gutxienez profil bat gizarte-sareren batean. Kopuru horrekin, Espainia Europa mailan den batez bestekoaren gainetik kokatzen da. Gizarte-sareetan diren profilen ezaugarriak aldatu joan dira urteak aurrera joan ahala. Hasiera batean gazteak erabiltzaile nagusienak ziren arren,

gaur egun, adin guztietako pertsonek erabiltzen dituzte. Sexuari dagokionez, berriz, emakumeak dira nagusi (%52). Gizarte-sare nagusiena estatu mailan Facebook da. Guztira 13 milioi erabiltzaile inguru ditu. Jarraian, YouTube, Twitter, Google+ eta Instagram izango lirateke. Whatsapp, Facebook Messenger eta Skype bezalako mezularitza zerbitzuek ere arrakasta handia dute. Erabilerari dagokionez, erabiltzaileen %89k markaren

baten jarraitzaile da eta erdiak baino gehiago bost marka baino gehiagoren jarraitzaile da. Kasu gehienetan iritziak partekatu, aholkuak eskatu edota produktuen inguruko kexak egiteko erabiltzen dira sare sozialak markei dagokionez. Gezurra badirudi ere, kexa gehiago izaten dira iruzkin positiboak baino. Hau enpresek oso kontuan hartzen duten zerbait da, gizartesareetan irakurritako iruzkin negatiboek bestelako bezeroen erosketak oztopa ditzaketelako.

GAZTEBERRI #111| 2016 Martxoa


Gazteek tratu pertsonala faltan botatzen dute online erostean Gero eta gehiago dira Internet bidez erosketak egiten dituztenak. Mikroskopiak egindako azterlan baten arabera, azken hamabi hilabeteetan online erosketaren bat egin duten Internet erabiltzaileen kopurua %76koa da. Hau nagusitzen den joera da eta etorkizunean bakarrik online erosteko asmoa dutenen ehunekoa etengabe hazten ari da. Hala ere, azterlan honek datu bitxi bat ere utzi du. Horrela, inkestatutako hiru gaztetatik batek zuzeneko harremana faltan botatzen duela azaldu du. Pertsona fisiko bat aurrean ez izateak mesfidantza sortzen du. Ildo horretan, mesfidantza gehien sortzen dituzten online negozioak finantzaproduktuak, teknologikoak, zapatak era arropa saltzen dituztenak dira.

‘Far Cry Primal’ nagusi pasa den hilabetean Apustu ausarta izan arren, publikoaren mesedea irabazi du ‘Far Cry Primal’ jokoak eta, modu horretan, pasa den holabetean estatu mailan gehien saldu zen jokoa izan zen. AEVI-k emandako datuen arabera, Harri Aroan garatzen den istorio horrek joko salduenen sailkapenaren lehen postuan kokatu da PS4rako bertsioan. Bere atzetik, Nintendo 3DS-ko ‘Pokemon Mundo Megamisterioso’ kokatu da eta hirugarren postuan, berriz, ‘Call of Duty: Black Ops III’. ‘Fifa 16’ eta ‘Grand Theft Auto V’ salduenen artean mantentzen dira. Nintendok, bestalde, ‘The Legend of Zelda’ jokoa salduenen artean kokatzea lortu du. Gauza bera esan daiteke kaleratu berri den ‘Plants Vs Zombies: GW2’ jokoaren inguruan.

Far Cry Primal PS4

Pokemon 3DS

Call of Duty PS4

MICROSOFTEK ONLINE PARTIDAK GLOBALIZATUKO DITU San Franciscon izan den Game Developers Conference delakoan bideojokoen alorrean izaten diren hainbat berrikuntza aurkezten dira. Aurten, albisterik garrantzitsuena Microsoften eskutik etorri da. Izan ere, Microsoft online partidak globalizatzeko prest azaldu da eta, modu horretan, XBox duten jokalariek PS duten jokalarien aurka jokatu ahal izango dute.

HEMENDIK AURRERA, PUBLIZITATEA FACEBOOKEN Facebookek iragarri duenez, jada 3 milioitara iritsi da bere plataforman iragartzen diren enpresa kopurua. Bestalde, mundu osoan 50 milioi enpresa baino gehiago dira gizarte-sare horretan profil bat dutenak. Horien inguruan, hilero, 2500 milioi iruzkin baino gehiago egiten dira.

HEMENDIK AURRERA, SMARTPHONE SALMENTAK Adituek iragarri dutenez, 2016. urtean smartphonen salmentak moteldu egingo dira. Pasa den urtean, 1440 milioi gailu saldu ziren, 2014. urtean baino %10,4 gehiago. Aurten, berriz, 1500 milioi inguru salduko direla espero da (+ %5,7).


ANDROID BERRIA Android da smartphone gehienek erabiltzen duten sistema eragilea. Azken bertsioa 6.0 delakoa da (Marshmellow izenarekin ezagutzen dena). Nahiko berria denez, oraindik sistema hau erabiltzen duten telefonoen %3 inguruk besterik ez du azken bertsio hori instalatuta. Hala ere, Googlek jada bertsio berri bat garatzen ari da (N izenarekin ezagutzen dena). Iragarri diren berrikuntzen artean, bi dira nagusienak. Alde batetik, bateria aurrezteko aukera emango du. Bestetik, leiho anitzetarako aukera emango du, hots, aldi berean bi aplikazio zabalik izateko aukera emango du.

Snapchat eta Youtube dira gazteek gehien atsegin dituzten sareak Mundu mailako ikerketa baten arabera Global Web Index enpresak 34 herrialde desberdinetako 16 eta 64 urte bitarteko 50 000 internauta baino gehiagoren datuak jasotzen dituen azterlan baten emaitzak ezagutzera eman ditu. Aipatu ikerketan mezularitza aplikazio nagusienak aztertu dira (Whatsapp, Snapchat, Facebook Messenger, Skype eta Viber). Horietatik, gazteek gustukoen dutena Snapchat izango litzateke. Zerbitzu horrek, batez besteko adin baxuena du: %83a 35 urtetik beherakoa da. Estatu Batuak, Erresuma Batua, Irlanda, Suedia, Belgika edo Kanadan, adibidez, gazteen %40a baino gehiagok Snapchat erabiltzen du. Gizarte-sareei dagokionez, Facebook da zibernautek gustukoen duten sarea (%37k hori adierazi du). Hala ere, 16 eta 19 urte bitarteko erabiltzaileentzat gizarte-sarerik onen YouTube izango litzateke. Adin tarte horretako erabiltzaileen %14k bakarrik adierazi du Facebook dela gustukoen duen sarea.

36

AITA SANTU TEKNOLOGIKOA Instagramek jada 400 milioi erabiltzaile inguru ditu baina seguruenik ezagunenak aurten bertan zabaldu du bere profila. Izan ere, Egoitza Santutik azaldu dutenez, aita santuak aipatu sare sozialean kontua zabaldu du ‘Franciscus’ ezizenarekin. Bere lehen argazkian aita santua belauniko azaltzen da otoi egiten, bederatzi hizkuntza desberdinetan (ingelesa, gaztelania, italiera, arabiarra, frantsesa, portugalera, poloniera, alemana eta latina) bere alde otoi egiteko eskaerarekin batera. Kontua ireki eta bost ordura, 600.000 jarraitzaile zituen.

Europar Batasunak Internet azkarragoa nahi du Europar hiritarrak ez omen daude gustura bere Internet konexioaren abiadura eta kalitatearekin. Hori da, hain zuzen ere, Europako Batzordeak pasa den urtean egin zituen bi galdeketetatik atera daitekeen ondoriorik nagusiena. Galdeketa horien xedea egun indarrean den telekomunikazioen esparrua arautzen duen legedia aztertzea zen. Emaitzak ikusita, 2020. urterako Europar Batasunak konexio azkarragoa eta kalitate handiagokoa ahalbidetuko duen legedia garatu nahi du. Izan ere, hurrengo hamar urteetan Internet eta aplikazioen erabilera izugarri handituko da. Gainera, kalitate handiko konexio oso azkarra izatea ezinbestekoa da garatu nahi den Merkatu Digital Bateratua ezartzeko.

GAZTEBERRI #111| 2016 Martxoa


GAZTEBERRI #111| 2016 Martxoa

37


Gazteek bere kontsumitzaile eskubideak gauzatzen dituzte %82k erreklamatu egiten du kontsumitutako produktu edo zerbitzuren batekin arazorik izanez gero Martxoaren 15ean Kontsumitzaileen Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Duela zenbait urte, Gazteen Euskal Behatokiak euskal gazteriaren kontsumo ohiturak aztertzen zituen ikerketa kaleratu zuen, “Kontsumo arduratsuaren ohituren bilakaera EAEko gazteen artean 20102013” izenburua duena, hain zuzen ere. Aipatu ikerketan, kontsumo arduratsuarekin lotutako hainbat jokabideren bilakaera (2010-2013) aztertzen da. Ikerketa hori gauzatzeko Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko 1512 gazte elkarrizketatu ziren 2013 urtearen bukaeran, eta beraien erantzunak hiru urte lehenago adin bereko horrenbeste gaztek emandakoekin konparatu ziren. Ikerketa horretan oinarrituz, eta aipatu Kontsumitzaileen Nazioarteko eguna dela eta, Euskadiko 30 urtetik beherako gazteek kontsumitzen dituzten produktu edota zerbitzuekin arazorik izanez gero egiten dituzten erreklamazioen inguruko datuak kaleratu ditu GEB-ek. Datu horien arabera, erositako produktu batekin edo kontratatutako zerbitzu batekin arazorik izanez gero, gazteen %81,4k sarritan erreklamazioa egiten dutela dio. %13,8k, berriz, batzuetan bakarrik erreklamatzen du eta beste %3,8k ez du inoiz edo ia inoiz ez erreklamatzen. Gainerako %1ek ez du erantzun.

hezkuntza, hizkuntza politika eta kultura saila Gazteria Zuzendaritza

38

EAEko gazteek zenbatero erreklamatzen duten kontsumitutako produktu edo zerbitzuekinarazorik izanez gero, gizarte mailaren arabera

100 80 60 40 20 0

Altua | Ertain-altua

Ertaina

Baxua | Ertain-baxua

Arazorik izatekotan erreklamazioa egitea gazteen artean finkatua dagoen jokaera dela esan daiteke, sarritan egiten dutenen kopurua antzekoa baitzen 2010ean (% 81,9) eta 2013an (% 81,4). Mutilek neskek baino gehiagotan erreklamatzen ohi dute (sarritan % 82,8 eta % 79,9, hurrenez hurren). Eta beren burua klase sozial altuko edo ertain-altuko gisa definitzen dutenek maila baxukoak edo ertain-baxukoak direla diotenek baino gehiago erreklamatzen dute (% 83,5ek eta % 77,1ek).

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA Dirección de Juventud

GAZTEBERRI #111| 2016 Martxoa


Araba Eusko Gazteen Informazio eta Dokumentazio Zentro Koordinatzailea.

Durangoko Gazte Informazio Bulegoa. Pinondo Plaza, 1 48200 Durango • 94 6030030 • informazioa@durango-udala.net Erandioko Gazte Informazioa Bulegoa.

Donostia kalea, 1 01010 Gasteiz. • 945 019539 • www.gazteinformazioa. eus •gazteinformazioa@euskadi.eus • gazteinfoeuskadi@gmail.com

Irailaren 23 enparantza 48950 Erandio • 94 6025891 • gazteinfo@erandioko-udala.net

Arabako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa.

Lobiano Kultur Gunea. Goienkale, 10 48260 Ermua • 943 708700 • oij-gib@udalermua. net

Jesusen Zerbitzariak, 5, behea. • 01001 Gasteiz • 945 181700 • www.alava.net/ifj • www.gazteinformazioa.net • www.facebook/ infogaztea.araba • informazioa@ifj.alava.net Gasteizko Udala. Gazte Informazioko Udal Bulegoa. Espainia plaza behea. 01001 Gasteiz • 945 161330 • www.vitoria-gasteiz.org/ omij • www.vitoria-gasteiz.org/gazteria • coordinaomij@vitoria-gasteiz.org

Ermuako Gazte Informazio Bulegoa.

Mugarri Gazte Informazio Gunea. Mugarri Gazte Etxea. Elizarako Sarbidearen Kalea, 2 48450 Etxebarri • 94 4261861 • www.mugarri.net • mugarri@mugarri.net, mugarri.gazte@gmail.com Galdameseko Gazte Informazio Gunea. San Pedro, 6 48191 Galdames • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gernika-Lumoko Gazte Informazio Bulegoa.

Arabako Campuseko Gazteentzako Informaziorako Gunea.

Foru Plaza, nº 2 48300 Gernika-Lumo • 94 6270215 • gazteger@sarenet.es

Apraiztarrak 1- Unibertsitate-Pabiloia • 01006 Gasteiz • 945 014336 • www.ehu. eus • www.gazteinformazioa.net • oij-ar@ ehu.eus

Getxoko Gazte Informazio Bulegoa.

Bizkaia

Gordexolako Gazte Informazio Gunea.

Bizkaiko Gazteriaren Informaziorako Lurralde-Zentrua.

Tangora Etxea. Algortako Etorbidea, 98 48991 Getxo • 944 660 353 • gaztebulegoa@ getxo.net Molinar Plaza, 11 48192 Gordexola • 638 050 762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Gorlizko Gazte Informazio Gunea.

Rekalde Zumarkalea, 30 - 1. • 48009 Bilbao • 94 4068000 • www.gaztebizz.eus • gaztebizz@bizkaia.net

Krutzeta, 5 48630 Gorliz • 94 6774000 • gazteria@gorliz.net

Abanto -Zierbenako Gazte Informazio Bulegoa.Bizkaia Plaza, 3 (Atzealdea) • 48500 Abanto-Zierbena • 94 6363769 • gazteria@ abanto-zierbena.org

Enkarterri, 2 48840 Güeñes • 94 6690877• www.gugaz.org • info@gugaz.org

Zornotzako Gazte Informazio Bulegoa. Zelaieta Parkea, z/g. • 48340 AmorebietaEtxano • 94 6300649/50 • www. ametxgazteria.net • gazteinfo@ametx.net Arrigorriagako Gazte Informazio Bulegoa. Gaztegune. Ugertza bidea, 1. • 48480 Arrigorriaga • 94 6001876 • www. arrigorriagagaztea.info • gaztegunea@ arrigokultura.org Artzentaleseko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Aguirre, 53 • 48870 Artzentales • 638 050762 • gazteplana@enkarterrialde.org Gaztezer Balmasedako Gazte Informazio Gunea. Pio Bermejillo, 19 • 48800 Balmaseda • 94 6800240 • http://balmaz.org/ • info@ balmaz.org Barakaldoko Gazte Informazio Zentrua. San Juan, 17. • 48901 Barakaldo • 94 4789596 / 94 4789599 •www.gaztebulegoa. net • gaztebulegoa@barakaldo.org Zirtzart Gazte Informazioko Udal-Bulegoa. Basozelai, 11. • 48970 Basauri • 94 4666430 • http://www.facebook.com/zirtzartbasauri • zirtzart@basauri.net Bermeoko Gazte Informazio Bulegoa. Gizarte-Kultura Etxea Irakaskintza, 14-16. • 48370 Bermeo • 94 6179158 •www.giz. bermeo.org • giz@bermeo.org EDEko Gazte Informazio Bulegoa. Simón Bolívar, 8 B –behea 48010 Bilbao • 94 4029090 • www.fundacionede.org • gazteinformazioa@fundacionede.org Txorierriko Gazte Informazio Bulegoa. Txorierri etorbidea, 9, behea 48160 Derio • 688 629965 • www.txorierrikogazteak.com • oij@e-txorierri.com

Gueñeseko Gazte Informazio Gunea.

Arratiako Gazte Informazio Bulegoa. Igorreko Kultur Etxea. Elexalde, 8 48140 Igorre • 639 018133 • gib-arratia@ gorbeialdea.com Karrantzako Gazte Informazio Gunea. Concha Enparantza, 1 48895 Karrantza • 638 050762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Lanestosako Gazte Informazio Gunea. Manuela Sainz de Rozas, 1 48895 Lanestosa • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde. org

• gazteinfo.plentzia@bizkaia.org Gazte Informazio Zentroa. Santa Clara Kultura Zentroa. Martín Fernández Villarán, z/g 48920 Portugalete • 94 4729313 • www.juventudportugalete.org • juventud@portugalete.org • gaztegela@ gmail.com Portugaleteko Gazte Informazio Gunea Gazte Gela. Zubeldia Maisua, z/g 48920 Portugalete • 94 4616638 • www.juventudportugalete.org • aulajoven@portugalete.org Gaztebox Santurtziko Gazte Informazio Bulegoa. Santurtzi Parkea, z/g 48980 Santurtzi • 94 4836110 • gib-oij@santurtzi.net Sopelanako Gazte Bulegoa. Kurtzio Kultur Etxea, Mendieta, 11 48600 Sopelana • 94 4065505 • www. sopelanagaztea.blogspot.com • www. sopelana.net • oij@sopelana.net Turtziozko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Agirre, 61 48880 Turtzioz • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gazte Info Gazte Informazio Bulegoa.

Koldo Mitxelena Kulturunea. Urdaneta kalea, 9 • 20006 Donostia • 900 110 111 • www. gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa.net Donostiako Gazte Informazio Zerbitzua Online eta Hitzordu bidez. Goikoa jauregia. Mari kalea, 1. • 20003 Donostia • 943 481435 • www. donostiagaztea.org/gazteinfo • gazteinfo@ donostia.eus Eibarko Gazte Informazio Bulegoa. Portalea Kultur Etxea, Bista Eder 10. • 20600 Eibar • 943 708435 • infojuven.ei@eibar.net Elgoibarreko Gazte Informazio Bulegoa. Gabriel Kurutzelaegi,10. • 20870 Elgoibar • 943 531319 • www. elgoibarkogazteinformazioa.info • gazteinformazioa@elgoibar.net Errenteriako Gazte Informazio Bulegoa. Merkatuzar. Pablo Iglesias, 3.• 20100 Errenteria • 943 449640 • www. gaztebulegoa.errenteria.net •gazteria@ errenteria.net Hernaniko Gazte Informazio Bulegoa.

Udiarraga, 39 48490 Ugao-Miraballes • 94 6322014 • gazteinfo.ugao@ortzadar.es

Hernaniko Udal Kiroldegia, Elkano z/g.• 20120 Hernani • 943 552185 • www.hernani. net • kirola@hernani.net

Urduñako Gazte Informazio Gunea.

Hondarribiako Gazte Informazio Bulegoa.

Kultur Etxea. Andra Mari, z/g 48460 Urduña • 945 384884 • xarteaga@urduna.com

Javier Ugarte 6. • 20280 Hondarribia • 943 644752 • gip@hondarribia.org

Sestaoko Gazte Informazio Zentroa.

Irungo Gazte Informazio Bulegoa.

La Iberia, z/g 48910 Sestao • 94 4956127 • cijsestao@infonegocio.com Zallako Gazte Informazio Bulegoa. Madres Irlandesas, 4 48860 Zalla • 94 6391396 • www.ibilimunduan.com • oij@ zalla.org • infogazte@zalla.org

Foruen Karrika, 2 behea. • 20302 Irun • 943 505440 / 943 505444 • www.irun.org/igazte • infojuvenil@irun.org

Gipuzkoa

Lasarte-Oriako Gazte Informazio Bulegoa. Lasarte-Oriako Gaztelekua. Jaizkibel Plaza, 14.• 20160 Lasarte-Oria • 943 376181 • www.lasarte-oria.org • gaztelekua@ lasarteoriasarean.eu

Andoaingo Gazte Informazio Bulegoa.

Legazpiko Gazte Informazio Bulegoa.

Ambrosia Olabide Egoitza. Pio Baroja, 1. • 20140 Andoain • 943 593911 • www. gaztelokala.com • gibandoain@gaztelokala. com

Kultur Etxea, Latxartegi, 3. • 20230 Legazpi • 943 737203 • www.gipuzkoangazte.info/ legazpi • gazteria@legazpi.eus

Arrasateko Gazte Informazio Bulegoa.

Oñatiko Gazte Informazio Puntua.

Aterpe Leioa Gazte Informazio Zentroa. Aldapabarrena, 2 48940 Leioa • 94 4055850 • gazte@leioa.net

Garibai Etxea. Biteri etorbidea, 3. • 20500 Arrasate • 943 252065 • www.gaztebulegoa. com • gaztebulegoa@arrasate.eus

Foruen Enparantza, 4. • 20560 Oñati • 943 718257 • www.oinati.org • gazteinformazioa@oinati.net

Lekeitioko Gazte Informazio Bulegoa.

Astigarragako Gazte Informazio Puntua.

Ordiziako Gazte Informazio Puntua.

Eliz Atea, 12 48280 Lekeitio • 94 6243591 • gazte-bulegoa@lekeitio.com

Tomas Alba, 13. • 20115 Astigarraga • 616 599334 • www.astigarraga.net • www. astigarraga.net • gazteinfor@astigarraga.net

Barrena Jauregia Kultur Etxea, 2 - 3 • 20240 Ordizia • 943 805634 • www. gipuzkoangazte.info/ordizia • gazteria@ ordizia.eus

Mañariko Gazte Informazio Gunea. Herriko plaza, z/g 48212 Mañaria • 94 6818998 • kultura.manaria@bizkaia.org Mungiako Gazte Informazio Bulegoa. Arana Goiri´tar Sabin, 13 48100 Mungia • 94 6553353 • mungia.gib-oij@astiune.com

Azkoitiako Gazte Informazio Bulegoa. Aita Madinabeitia plaza z/g • 20720 Azkoitia • 943 026027 • www.artxamendi.net • gib@ euskalnet.net Azpeitiako Gazte Informazio Bulegoa.

Muskizko Gaztegune.

Plaza Txikia z/g • 20730 Azpeitia • 943 157160 • www.azpeitia.net • gib@azpeitia.net

Meatzari Plaza, 2 48550 Muskiz • 94 6708037 • www.muskizkogaztegunea. blogspot.com • gaztebulegoa@muskiz.com

Gipuzkoako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa.

Busturialdeko Gazte Bulegoa. Zubietaerrota Eraikina, Kurtzero auzoa 48392 Muxika • 670 509752 • www.busturialdekogazteplana.com • gaztebulegoa@busturialdekogazteplana.com

Gaztegunea. Anoeta, 28 • 20014 Donostia-San Sebastián • 900 110111 / 943 472617 • www. gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa.net Gipuzkoako Campuseko Gazte Informazio Bulegoa.

Zubieta, 16 48410 Orozko • 94 6339945 • infoinduma@yahoo.es

Ignacio M. Barriola eraikina. Elhuyar enparantza, z/g 20018 Donostia • 943 018135 / 943 018138 • svrgazte@sv.ehu.es. svrbegaz@sv.ehu.es

Plentziako Gazte Informazio Gunea. Goenkale, 25n 48620 Plentzia • 94 6770989

Koldo Mitxelena kulturunea. Infoteka. Gazte Informazio Gunea.

Induma Informazio Bulegoa.

GAZTEBERRI #111| 2016 Martxoa

Tolosako Gazte Informazio Bulegoa. Antonio Maria Labaien Kultur Etxea, Triángulo 1.• 20400 Tolosa • 943 670383 • gazteria@tolosakoudala.net Urnietako Gazte Informazio Bulegoa. Idiazabal 13 20130 Urnieta • 943 333973 • www.urnieta.eus • gazteinformazioa@ urnieta.eus Villabonako Gazte Informazio Bulegoa. Katea Etxea. Kale Nagusia, 79. • 20150 Villabona • 943 694787 • www.kateaetxea. net/gazte-informazioa • gazteria@villabona. net Zarautzeko Gazte Informazio Bulegoa. Zinema Pilotalekua. Zigordia Kalea, 34. • 20800 Zarautz • 943 005122 • www. zarautzgazte.net • gazteinformazioa@ zarautz.org

39


Genero indarkeria kasu gehiago Nafarroako gazteen artean Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako sailburu Ana Ollok Internet bidez egiten diren erasoak azpimarratu ditu Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluak legealdi honetako lehen bilera burutu du hil honetan. Kontseilu horrek aholkularitza izaera du eta, bertan, Foru Gobernuarekin batera, besteak beste, Nafarroako Enpresarien Konfederazioak, UGT eta CC.OO sindikatuak, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak eta Nafarroako Unibertsitateak hartzen dute parte. Gainera, emakumeen parte-hartze zabala ere bada, aipatu erakundeez gain, bederatzi emakume-elkarte ere ordezkatuta baitaude. Bilera aurretik egindako adierazpenetan, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako sailburu Ana Ollok berdintasunaren esparruan lan handia egiteke dagoela adierazi du. Sailburuak, bi lan esparru nagusi aipatu ditu: gero eta handiagoa den gizonezko eta emakumezkoen arteko soldata arraila eta, genero indarkeria. Azken horren inguruan Ollok bere kezka azaldu du “gutxitu beharrean, hazten ari den arazoa delako, bita gazteen artean ere�. Izan ere, gazteen artean genero indarkeria eredu berriak ematen ari dira. Teknologia Berriekin batera, indarkeria eredu berriak azaldu dira, batez ere Internet bidez. Olloren ustez, “informazio eta sentsibilizazio politikak sustatu behar dira gazteria hori oso arazo larria baita�. Genero indarkeriaren arazoa ekiditeko berdintasun politikak sustatu behar direla azpimarratu du Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako sailburuak. Bide horretan, gobernuaren lana ez ezik, gizarte osoan diren eragileen ekarpena funtsezkoa dela azaldu du. Bileran, Nafarroako Berdintasunaren Institutuak jarraituko dituen lan ildoak azaldu ziren. Erakunde horren aurrekontua %48an hazi da aurten baina oraindik egin beharreko lana burutzeko oso aurrekontu txikia dela azaldu da.

40

Bestalde, Foru Gobernuak emakumeelkarteen errolda eguneratzeko foru dekretu bat aurkeztuko du. Legealdian, bereziki hiru lan ildo jorratuko dira: administrazioaren barruan berdintasun politikak sustatu; mugimendu-soziatiboarekin harremanak sendotu; eta, genero indarkeriaren kontrako borroka sendotu. Nafarroako Berdintasunaren Institutuaren eginkizunen artean honako hauek aurkitzen dira: z Emakume eta gizonen arteko berdintasunaren arloan Nafarroako Gobernuaren plangintza orokorra egitea. z Emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioan parte hartzen duten erakundeen arteko jarduerak koordinatzea.

z Genero indarkeriaren biktimei laguntza eta babesa ematea. z Ekintza positiboak diseinatzea eta bultzatzea. z Sustapen lanak egitea generoaren ikuspuntua Foru Administrazioaren politika, programa eta ekintza guztietan sartzeko. z Nafarroan emakumeen egoeraren bilakaerari buruzko azterketa eta ikerlanak egitea. z Herritarrak sentsibilizatzea gizon eta emakumeen arteko desberdintasunaz. z Sexu-diskriminazioaren arloan aurkeztutako salaketen arreta eta bideratzea, eta euren erabakian laguntzea. z Erabakien hartzean emakumeen parte hartzea sustatzea.

GAZTEBERRI #110 | 2016 Martxoa


Eugiko arma-fabrika Kultur Intereseko Ondasuna izango da

Nafarroak bat egingo du Akitania-Euskadi euroeskualdearekin Atxikimendua irailean gauzatuko da Nafarroa Akitania-Euskadi euroeskualdearen barnean izango da aurtengo irailetik aurrera iragan urrian aurkeztutako atxikimendu-eskaera onartua izan ondoren. Atxikitzea guztiz gauzatzeko, lehenik eta behin, gobernu bakoitzeko Gobernu Kontseiluek onartu beharko dute. Jarraian, erabakia Espainiako Gobernuko Ministro Kontseiluak berretsi behar du eta Frantziako Estatuari jakinarazi. Akitania-Euskadi Lurralde Lankidetzarako Europako Taldea izaera juridikoa duen figura bat da, eta bi eskualdeek sortu zuten 2011ko abenduaren 11n. Nafarroa bertan sartuta eta berriki Limousin nahiz Poitou-Charentes sartu ondoren, euroeskualdeak 8,7 milioi pertsona batzen ditu. Onarpena Gasteizen burutu den Euro-eskualdeko Batzar Orokorraren esparruan egindako batzar berezian egin da. Bertan, Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosekin batera, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Akitaniako Eskualdeko Kontseiluko lehendakari Alain Rousset

GAZTEBERRI #110| 2016 Martxoa

ere izan dira. Barkosek azaldu duenez, Nafarroa taldean sartzea, “eskualdeen arteko garapen ekonomiko eta sozialaren aukerak hobetzeko baliabide garrantzitsua dela, baita Europako esparruan ere”. Izan ere, hiru autonomia erkidegoek lotura historikoak, kulturalak eta giza lotura garrantzitsuak partekatzen dituztela gogorarazi du Nafarroako Lehendakariak. Nafarroako Gobernuak urriaren 21ean erabaki zuen Foru Komunitatea AkitaniaEuskadi Euro-eskualdean sartzeko eskaera egitea, elkarrekiko garapena eta hiru lurraldeen kohesio ekonomiko, sozial eta kulturala sendotzea sustatzen duten proiektu bateratuak abian jartzeko asmoz; hala, “Europan toki adierazgarria izango duen lankidetzarako espazio handi bat sortzen” lagunduko da. Nafarroak bi eskualdeekin lankidetzarako protokolo bat izenpetu zuen dagoeneko 1992. urtean, baina haren ondoren ez zituen harremanak sakondu; Euskadi eta Akitaniaren kasuan, berriz, harreman horiek aurrera egin zuten, eta horren emaitza izan zen 2011n eratutako euroeskualdea.

Nafarroako Gobernuak Eugiko arma-fabrika (Esteribar) Kultur Intereseko Ondasun izendatu du, monumentu eta gune arkeologiko mailarekin. Horrela, Eugiko arma-fabrika Nafarroako Kultur Ondarearen Foru Legeak ematen duen babes-maila handienean sartuko da eta, horri esker, zenbait laguntza publiko eskuratzeko aukera ere izango du. Eugiko Munizioen Errege Fabrika Espainiako benetako hornikuntzako lehenengo fabrika izan zen. 1766an hasi ziren eraikitzen, Karlos III. aren erregealdiarekin, eta 1766 eta 1794 artean martxan izan zen. Espainiako armadarako jaurtigaiak ekoizten zituen bereziki (balak, lehergailuak...). 1767an 200 langile bizi zirela han beren familiekin dokumentatuta dago, fabrika-bizitzeko tokia baitzen etxebizitza, eliza edo saltokiekin. Eugiko esperientziak balio izan zuen eraikuntzamailak, irtenbide teknikoak eta kudeaketa-sistemak definitzeko, ondoren herrialdeko gainerako tokietarako zabaldu zirenak. 2012an, Eugiko Kontzejuak (Esteribar) haren berreskuratze arkeologikoa sustatu zuen “Yelmo” mugaz gaindiko programaren barnean, Europar Batasunak finantzatua EGEF funtsen bitartez. Harrezkero, lau kanpaina egin dira Nafarroako arkeologia-indusketen planaren barnean, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak urtero baimendutakoak. Eugiko Kontzejuak interpretaziozentro bat sortu du udalerrian, eta indusketetan hitzartutako bisitak egiten ditu.

41


Agenda OSTIRALA, APIRILAK 1 • Sorkun. Bastero Kultur Gunea, Andoain. 21:30. 10€. • Mago de Oz. Totem Aretoa, Atarrabia. 23:00. 18€. • Urgatz + Ekiza. Nuntxaku, Bermeo. 22:00. 5€. • La Señora Tomasa. Doka Kafe Antzokia, Donostia. 21:00. 7/10€. • Kike González & Los Detectives. Zentral Kafe Antzokia, Iruñea. 21:30. 23€. • La Húngara. Pagoa Aretoa, Oiartzun. 22:00. 12€. • Aiko Taldea. Santa Clara Kultur Gunea, Portugalete. 19:00. Doan. • La Otra + Liher. Putzutzulo Amets Fabrika, Zarautz. 5€.

• The Northagirres + Pow Pow Pows. Nuntxaku, Bermeo. 22:00. 5€. • Equal Brothers & OBF Sound System. Atabal, Biarritz. 21:00. • Black Mountain. Kafe Antzokia, Bilbao. 22:00. 22/26€. • Marwan. BBK Aretoa, Bilbao. 20:30. 15/20€. • Funambulista. Coliseo Antzokia, Eibar. 22:00. 15€. • Obus + Lygium + Witchtower. Jimmy Jazz, Gasteiz. 19:30. • Anaut + Adrián Costa & The Criers. Helldorado, Gasteiz. 22:00. 12/16€. • Reincidentes. Zentral Kafe Antzokia, Iruñea. 20:00. 13/18€.

IGANDEA, APIRILAK 3

LARUNBATA, APIRILAK 2

• Prince Royce. Santana 27, Bilbao. 19:30. 35/100€.

• Zahara + Gussy. Totem Aretoa, Atarrabia. 23:00. 15/19€.

• Silvio Rodríguez. Anoeta Belodromoa, Donostia. 36/52€.

APIRILAK 9 - 24 LORALDIA FESTIBALA Aurten Loraldia Festibala apirilaren 9tik 24ra izango da. Hamasei egunez Bilboko erdialdea kulturaz blai. Hamaika ikuskizun euskal hiriko bihotzean: Azkuna Zentroa, Arriaga Antzokia, Guggenheim, Campos Aretoa, Kafe Antzokia, Itsasafarra Itsas Museoa, Rekalde Aretoa, La Fundicion, La Ribera kafetegia, Cafe Bar Bilbao, Elkar dendak... Euskal kultura ikusaraztea du xede festibalak, denon artean euskal kulturaren beste erreferente bat sortzea.

Urte osoko harpidetza (12 aldizkari)

18€ 42

harpidetzak@gazteberri.eus GAZTEBERRI #111| 2016 Martxoa


• Xoel López. Intxaurrondoko Kultur Gunea, Donostia. 19:00. 15/18€. • Goran Bregovic & His Wedding and Funeral Orchestra. Baluarte Aretoa, Iruñea. 19:00. 18/32€.

ASTEAZKENA, APIRILAK 6 • Dirk Schneider + Anvil. Totem Aretoa, Atarrabia. 19:30. 25€.

OSTEGUNA, APIRILAK 7 • Izar & Star 5 Urte: Joseba Irazoki Vs Solo Guitar. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. Doan. • Holy Wave + Exnovios. Dabadaba, Donostia. 20:30. 8/10€. • The Bellrays + Luma. Intxaurrondoko Kultur Gunea, Donostia. 21:00. 14/18€. • MClan. Zentral Kafe Antzokia, Iruñea. 21:00. 18/21€.

OSTIRALA, APIRILAK 8 • Chencho Fernández. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 8/12€. • The Bellrays. Kafe Antzokia, Bilbao. 22:30. 16/20€. • El Último Que Cierre. Stage Live, Bilbao. 21:00. 12/15€. • Mikel Urdangarin. BBK Aretoa, Bilbao. 20:00. 10€.

Lin Ton Taun + Jo!. San Agustin Kulturgunea, Azpeitia. 22:00. 10/12€. • The Inspector Cluzo + Cápsula + Kinnine. Atabal Aretoa, Biarritz. 21:00. 9/15€. • Reincidentes. Kafe Antzokia, Bilbao. 22:00. 13/18€. • Bilbronx. Kalea In Da House! (Loraldia Festibala) Azkuna Zentroa, Bilbao. 21:00. 3€. • Fitoterapia DOKA Kafe Antzokia, Donostia. 21:30. 8/10€. • Eddie & The Hot Rods. Le Bukowski Musika Kluba, Donostia. 21:00. 12€. • Los Rebeldes. Torezabal Kultur Etxea, Galdakao. 21:00. 12€. • The Bellrays. Helldorado, Gasteiz. 22:00. 14/20€. • Bebe. Principal Antzokia, Gasteiz. 20:30. 18/25€. • Was. Jimmy Jazz, Gasteiz. 21:00. 12/15€. • Itziarren Semeak + Anestesia + 2zio. Algortako Gaztetxea, Getxo. 21:00. • Ken Zazpi. Zentral Kafe Antzokia, Iruñea. 21:00. 20€.

• Los Hormigones. Le Bukowski Musika Kluba, Donostia. 21:00. Doan.

• Neska Rock: Penadas por la Ley + Milenrama + Horror Business + Acabadas + Misfired. Adimusik, Errepelega-Portugalete. 20:30. 10€.

LARUNBATA, APIRILAK 9

• Alasdair Fraser & Natalie Hass. Kurtzio Kultur Etxea, Sopela. 20:00.

• Def Con Dos. Totem Aretoa, Atarrabia. 22:00. 12/15€.

IGANDEA, APIRILAK 10

• Jotakie + Dirrección Obligatoria +

GAZTEBERRI #111| 2016 Martxoa

• Calaisa. BBK Aretoa, Bilbao. 20:00. 9/12€.

• Alos Quartet + Oreka TX + Aukeran (Loraldia Festibala). Campos Eliseos Antzokia, Bilbao. 20:00. 10€. • Delorean + Les Marines DJs. Albaola, Itsas Kultur Faktoria, Pasai San Pedro. 19:00.

ASTEARTEA, APIRILAK 12 • Webb Wilder. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 12/15€.

ASTEAZKENA, APIRILAK 13 • The Black Halos. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 10/15€.

OSTEGUNA, APIRILAK 14 • Dog Eat Dog + Reno Vega. Jimmy Jazz, Gasteiz. 21:00. 15/18€. • Sr. Chinarro + Baobabs Will Destroy Your Planet. Zentral Kafe Antzokia, Iruñea. 20:30. 12/15€.

OSTIRALA, APIRILAK 15 • Cápsula + Moonshakers. Kafe Antzokia, Bilbao. 22:00. 12/15€. • Cosmic Fest 2016: Orthodox + Tutan Come On + Santo Rostro + Aathama. Helldorado, Gasteiz. 22:00. 25€. • Immaculate Fools. Jimmy Jazz, Gasteiz. 22:00. 25/29€. • Ken Zazpi. Leidor Aretoa, Tolosa. 21:00.

LARUNBATA, APIRILAK 16 • Dremen + Lágrimas de Sangre. Totem Aretoa, Atarrabia. 21:00. 10/13€. • Airbag. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 15€.

43


• The Fuzztones. Kafe Antzokia, Bilbao. 22:00. 18€. • Loraldia Festibala: Enkore + Lagunak. Kafe Antzokia, Bilbao. 23:00. 5€. • Reincidentes. Doka Kafe Antzokia, Donostia. 20:00. 13/18€. • Tindersticks + Frank. Miramongo anfiteatroa, Donostia. 20:00.

Arabako Arte Ederren Museoa: • “Salvador de Aspiazu. Ibilaldia Araban zehar”. Maiatzaren 05era arte.

BIBAT. Arkeologia eta Fournier Karta Museoa: • “Neolito Aroa. Natura etxekotzea”. Maiatzaren 31ra arte.

Donostiako Untzi Museoa: • “Emakumeak eta Itsasoa”. Azaroaren 19ra arte.

Donostiako San Telmo Museoa: • “1966|Gaur Konstelazioak|2016” Maiatzaren 15era arte. • “Sin Título. Cristina Iglesias” Abenduaren 31ra arte.

Donostiako Aiete Kultur Etxea:

• The Flamin’ Groovies + Roy Loney. Intxaurrondoko Kultur Gunea, Donostia. 22:00. 18/22€

Bilboko Guggenheim Museoa:

• Immaculate Fools. Niessen Kultur Gunea, Errenteria. 21:30. 25/29€.

• “Ho Tzu Nyen. Ezagutzen ez denaren hodeia”. Apirilaren 24ra arte.

• Cosmic Fest 2016: The Soulbraker Company + Arenna + Hela + Atavismo. Helldorado, Gasteiz. 22:00. 25€.

• “Alex Katz, hemen eta orain”. Urriaren 07ra arte.

• “Imaginartium. Liburu erakusketa”. Apirilaaren 9ra arte.

• “Louise Bourgeois. Izatearen egiturak”. Irailaren 3ra arte.

• “SEAC. Kontzeptu-artearen Euskadiko selekzioa”. Maiatzaren 22ra arte.

IGANDEA, APIRILAK 17

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa:

• “Irribarrearen Segada. Artium Bilduma”. Abuztuaren 28ra arte.

• Animal + Estampida. Doka Kafe Antzokia, Donostia. 20:00. 18/22€.

• “#Burdinkolorea zikloa: ‘Metalezko argia’ ”. Uztailaren 17ra arte.

• Tindersticks. Zentral Kafe Antzokia, Iruñea. 19:00. 28€.

Bilboko Artelan Berreginen Museoa:

• Isabel Villanueva. Gayarre antzokia, Iruñea. 20:00. 8€.

• ‘Domekak Horibaien’: Jabier Muguruza. Hori Bai Gaztetxea, Larrabetzu. 18:30.

ASTEARTEA, APIRILAK 19 • The Posies. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 15€.

OSTEGUNA, APIRILAK 21 • The Steepwater Band. Totem Aretoa, Atarrabia.

• “Andy Warhol. Itzalak”. Urriaren 02ra arte.

• “El Grand Tour. Italia”. Maiatzaren 22ra arte.

Bilboko Arte Ederren Museoa: • “Morales Jainkotarra”. Maiatzaren 16ra arte. • “Amable, Balerdi, Basterretxea, Txillida, Mendiburu, Oteiza, Sistiaga, Zumeta”. Apirilaren 25era arte.

• “Ilustratzailearen Txokoa: Mattinen Erakusketa”. Maiatzaren 22ra arte.

Gasteizko Artium Museoa:

Montehermoso Kulturgunea: • “Ikusezintasun partekatua”. Maiatzaren 01era arte.

Getariako Cristobal Balenciaga Museoa: • “Balenciaga. Luxuaren esperientzia”. Maiatzaren 01era arte.

Nafarroako Unibertsitateko Museoa: • “Camouflages. Joan Fontcubert”. Urriaren 21era arte. • “De Laboris. Pierre Gonnorderen argazki-erakusketa”. Urriaren 21era arte.

• Anne Etchegoyen & Biotz Alai

44

GAZTEBERRI #111| 2016 Martxoa


z Balenciaga parpailan barrena 2016-03-22tik aurrera | Balenciaga Museoa. Getaria. Tradizio historiko luzeko ehuna da parpaila. Klase dirudunek soilik eskura zezaketen hasieran, mekanizatzen hasi zen arte. Adibide ezin hobea dugu erakusketa hau, ikusteko nola egin zuten bat Balenciagaren sormenak eta teknologia industrialak halako materiala indartzeko, eta aplikazio berriak eta silueta iraultzaileak sortzeko. Parpailaren bidez, hiru elementu batean biltzen ditu Cristóbal Balenciagak: gorputza, airea eta oihala. Hiru aretoetan barna, 70 pieza baino gehiago ikusiko ditugu: jantziak, ehunak, irudiak, agiriak, baliabide didaktikoak... Horien bidez, ulertuko dugu Balenciagak berrinterpretatu egin zuela material tradizionala, eta ohorezko lekua itzuli ziola moda garaikidearen testuinguruan.

z Marta Cárdenas: Begiak irekita. 2016-04-03ra arte | Kubo-Kutxa Aretoa. Marta Cárdenas donostiarrari eskainitako erakusketa; haren izenak oihartzun handia izan zuen 80ko hamarkadan, eta Milango, Pariseko eta Lisboako galerietan eta azoketan izan zen. Erakusketa honetan, artistaren margolanen eta marrazkien aukeraketa zabala ikusi ahal izango da, baita haren laneko koardenoetako batzuk ere. Halaber, Marta Cárdenasen ez-ohiko jardunaren berri ematen duten hainbat alderdi ezagutaraziko dira. Erakusketa hau Donostia 2016ren Elkarrizketak lerroaren baitan kokatzen da. DSS2016EUren programazio-lerro honen xedea da inguruko kultur-programatzaileekin aliantzak sortzea eta Hiriburutzaren balioei lotuta dauden proiektuetan parte hartzea.

z Soka. Euskal Dantzaren urratsetan. 2016-04-02era arte | Koldo Mitxelena Kulturgunea. Euskal kultur erakundeak ekoiztutako SOKA erakusketa ibiltariak euskal dantza hobeki ezagutaraztea du helburu. Erakusketa multimedia, lau hizkuntzatan (euskara, frantsesa, gaztelania, inglesa), 150 m²-ko eremuan, 400 ilustrazio baino gehiago daude kontsultagarri bertan (argazki bildumak eta filmak, lekukotasunak, soinu zatiak...). Besteak beste Euskadiko Filmategiko altxor batzu erakutsiak dira bai eta bertze artxibo aski ezezagun asko ere. Artxibo horiei gehitu behar zaizkie euskal dantzaren estetikaz edota alderdi sozialaz erakusketarako eginak izan diren bideo sorkuntzak. Ukipen-pantailak, formatu handiko telebistak eta kuadro numerikoak baliatuak dira edukien aberastasuna bisitarien esku uzteko.

Unibertsitatea Berrikuntza Europa Kultura


abesbatza. Arriaga Antzokia, Bilbo. 20:00. 12/20€.

OSTIRALA, APIRILAK 22 • Gibelurdinek - Unai Elorriaga: “Shane McGowan-en Gibela” (Loraldia festibala 2016). Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 5€. • Euskal Metal Fest: Bonfire + Blast Wave + Phoenix Rising + Rozz + Everlevel. Larratxoko Kultur Gunea, Donostia. 19:00. 18/22€. • Doctor Deseo. Intxaurrondoko Kultur Gunea, Donostia. 22:00. 16/19€. • Kiko Veneno. Ermua Antzokia, Ermua. 22:15. 12€. • Green Fuzz Festival: TT Syndicate + The Baron Four + The Wildebeest. Helldorado Aretoa, Gasteiz. 20:00. 20/40€.

LARUNBATA, APIRILAK 23

Jaramonik Ez. Totem Aretoa, Atarrabia. 22:30. 12/15€. • Manolo García. Bilbao Arena, Bilbao. 21:30. 38/43€. • Euskal Metal Fest: Crisix + In Mute + Evil Impulse + Meltdown + Injector Larratxoko Kultur Gunea, Donostia. 19:00. 18/22€. • Decibelios. Doka Kafe Antzokia, Donostia. 20:30. 12/15€. • Green Fuzz Festival: The Anomalys + The Jackets + The Sex Orgasm from Outer Space. Helldorado Aretoa, Gasteiz. 20:00. 20/40€. • Reincidentes. Jimmy Jazz, Gasteiz. 20:30. 13/18€. • Gor Gaua: Los del Rayo + Altxatu + Lehiotikan + Los Carniceros del Norte. Zentral kafe Antzokia, Iruñea. 21:00. 7/9€.

IGANDEA, APIRILAK 24 • Lucy Ward. BBK Aretoa, Bilbao. 20:00. 9/12€. • Café Quijano. Victoria Eugenia Antzokia, Donostia. 20:30. 25/35€.

OSTEGUNA, APIRILAK 28 • Dewolff. Kafe Antzokia, Bilbao. 20:30. 10/12€. • Wilko Jonhson Band. Victoria Eugenia Antzokia, Donostia. 20:00. 20€.

LARUNBATA, APIRILAK 30 • Mikel Urdangarin. Santa Ana Kultur Etxea, Berango. 19:00. • Nada Surf. Kafe Antzokia, Bilbao. 22:00. 18/22€. • Doctor Deseo. Jimmy Jazz, Gasteiz. 21:00. 13/19€. • Kalakan. Kultur Leioa, Leioa. 18:00. 5€.

• Los Gatillazo + Sofokaos +

46

GAZTEBERRI #111| 2016 Martxoa




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.