Gazteberri 113

Page 1

Gazteberri Aldizkaria | 113. Zbk | 2016 Maiatza |

Nora jotzen dute gazteek Internet erabiltzen dutenean?

#113


ARGITARATZAILEA:

© Shareak Kultur Elkartea Lege Gordailua: Bi-1151-04 Tlf: 94 424 75 94 eposta: gazteberri@unionline.info http://www.gazteberri.eus ERREDAKZIOA Iparragirre, 17, 1.esk. 48009-Bilbao. KOORDINATZAILEA Jon Mikel Zabalegi

PUBLIZITATERAKO-ESPAZIOA. NAHITA UTZI DUGU HUTSIK.

TESTUAK ETA DISEINUA Shareak Kultur Elkartea LAGUNTZAILEAK Nerea Segura, Gotzon Sanchez, José Poza, Lohizune Loroño. ARGAZKIAK Sergio Cotos, Markel Redondo, Alejandro Boyero, Artxiboa PUBLIZITATEA 943 053 488 | 629 229 185

Shareak Kultur Elkarteak ez du Gazteberri Aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik derrigor bere gain hartzen

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA HEZKUNTZA SAILEKO LAGUNTZA JASO DU

DEITU 94 4247594 EDO 943 053 488 ZENBAKIRA ESPAZIO HAU BETETZEKO hezkuntza, hizkuntza politika eta kultura saila Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA Viceconsejería de Política Lingüística


Aurkibidea 04 Gazteberriak z Oso gutxi dira lanean ari diren 25 urtetik beherako gazteak z Ikertzaile gazteen karrera sustatzeko ekimena z Europar Batasuneko emantzipazioaren mapa z Gazteen tokiko enplegua sustatzeko ekimena Bermeon

10

Erreportajea: Zeintzuk dira munduan gehien ikasten diren hizkuntzak?

20 Zientzia z Ba al da Lurretik kanpo bizitzeko bestelako aukerarik?

22 Euskara z Eta hemendik aurrera zer? z Euskara praktikatzeko Mintzanet ekimena

24

16

Zer jan, hura izan

Elkarrizketa: Jorge Arevalo Lanbide Heziketarako sailburuordea

z Ihesi noa

32

26

Erreportajea: Nora jotzen dute gazteek Internet erabiltzen dutenean?

Sexua z Gizon adimentsuek leialak izateko joera omen dute z Pornografia kontsumitzearen ondorioak

34 Teknologia berriak z Euskarazko Interneten eguna z Euskal mitologiaren inguruko lehen 3D bideo-jokoa z Web 0.0: Internet gabeko herria

42 Agenda GAZTEBERRI #113| 2016 Maiatza

3


Gazteberriak META! KULTURA SUSTATZEKO MIKROMEZENASGO DEIALDIA Meta! pertsona askoren arteko lankidetzan oinarritzen den mikromezenasgoko bide berri bat da. Deialdi honen bidez, hortaz, Gipuzkoan finkatutako eragileek garatzen dituzten ekimen berritzaileen sorrera bultzatu nahi da kulturaren esparruan, herritarren parte-hartzearekin. Meta! egitasmoan aurkezten diren proiektu guztien artean, 20 proiektu arte aukeratuko dira, funtsak bilatzeko kanpaina egiten den fasera igarotzeko. Proposamenak jasotzeko epea ekainaren 19an amaituko da. Deialdiaren inguruko informazio guztia goteo.org web orrialdean ikus daiteke.

RECacciona BIDEO LEHIAKETA EGK-ren ESKUTIK Abian da Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak antolatzen duen RECacciona bideo lehiaketaren IV. edizioa. Lehiaketa honen xede nagusia gazteek bizi duten egoeraren inguruko eztabaida sustatzea da eta aurtengo edizioa “#EGK30aukera, gazteok zenbat?” lelopean aurkeztu da. Bertan, 16 eta 30 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute. Lanak aurkezteko epea ekainaren 4an amaituko da. Aurkeztutako lanek azken 30 urteetan gazteon bizitza nola aldatu den islatu beharko dute. Lanak bideo formatuan aurkeztu beharko dira eta, gehienez, lau minutuko iraupena izango dute. Info+: www.egk.org/eus

4

Oso gutxi dira lanean ari diren 25 urtetik beherako gazteak Euskal Autonomia Erkidegoan lanean ari diren pertsonen % 3a besterik ez Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/ EHU) prestatzen ohi duen “Informe Laboral Euskadi” txostenak, beste behin, gazteek lan merkatuan barneratzeko dituzten zailtasunak utzi ditu agerian. Izan ere, Sara de la Rica-k zuzentzen duen taldeak ezagutzera eman duen azken txostenaren arabera, hots, 2016. urtearen lehen hiruhilekoari dagokiona, EAEn lanean ari diren 100 pertsonetatik 25 urte baino

gutxiago dituztenak hiru besterik ez dira. Lanean ari diren pertsonen artean 45 urtetik gorako langileek, gero eta pisu gehiago dute. Aipatu txostenak azaltzen duen egoera, hala ere, positibotzat jo behar da. Izan ere, azken urtean lan merkatuak 34 000 langabetu inguru barneratu ditu. Txostenean azpimarratzen denez, langabezian diren pertsonen kopurua okupazioa hazi den neurri berean murriztu

da. Horrela, langabezian emandako beherakada hori lan merkatuari esker izan dela ondoriozta daiteke eta ez jarduerarik ezaren ondorioz. Bereziki, langabezian denbora gutxi eman duten pertsonak dira lan merkatuan azkarren sartzen ari direnak. Txostenean azaltzen den beste ideia interesgarri bat gizartearen zahartzearena litzateke: gehiago dira lan merkatutik ateratzen diren pertsonak bertan sartzen direnak baino.

GAZTEBERRI #113| 2016 Maiatza


TKgune ENPRESA INDUSTRIALEN IDEIA LEHIAKETA

EUSKADIKO SOLDATAK EUROPAKO BATEZ BESTEKOAREN AZPITIK

Tkgune Fabrikazioa, Berrikuntza eta Teknologia Transferentziarako Sarea osatzen duten Lanbide Heziketako Ikastetxeek, Tkgune Fabrikazioa gazteentzako enpresa industrialen ideia lehiaketaren II. edizioa abiatu dute. Lehiaketa 35 urtetik beherako gazteei bideratuta dago eta bere xedea ekintzailetasun industriala sustatzeko eta etorkizuneko erronkak era arrakastatsuan lantzen lagunduko duen eremua sortzea da.

Adecco-k egindako azterketa baten arabera, EB28 osatzen duten Estatuen batez besteko soldata gordina 1995 eurotakoa da. Euskadin, berriz, batez besteko soldata gordina 1950 eurotan kokatzen da, hots, % 2,3 baxuagoa. Nafarroan, 1750 eurotan kokatzen da batez besteko soldata gordina eta Espainiako soldata gordina askoz ere baxuagoa da (1640€). Europar Batasuneko 12 estatutan batez besteko soldata gordina 1000 eurotik beherakoa da. Txanponaren beste aldean, bederatzi estatuk 2500 eurotik gorako soldata dute. Soldatarik altuena Danimarkan ematen da (3553 euro) eta baxuena, berriz, Bulgarian (357 euro).

NERBIOI-IBAIZABALGO IDEIEN III. LEHIAKETA Maiatzaren hasieran Nerbioi Ibaizabal Emprendethea Ideien III. Lehiaketako saribanaketaren ekitaldia burutu zen Galdakaoko udaletxean. Guztira, 13 proiektu aurkeztu dira eta epaimahaiak ondoko lau proiektuei 1000 euroko saria ematea erabaki du: “Seeyouzoom”, Mikel Hervás eta Josune Rodríguezena (Galdakao), “Koloreak”, Leire Esparzarena (Arrigorriaga), “Talent Academy”, Iker Guerrero eta Felicidad Izquierdorena (Basauri), eta “Olamendi Landaetxe”, Bitor Elorriagarena (Urduña).

GAZTE -ENPLEGU ANEZKA ARRIGORRIAGAN Bizkaiko Foru Aldundiak abian jarriko duen gazte enplegurako anezkak Arrigorriagan izango du bere egoitza. Bertan, eskualdeko 18 eta 34 bitarteko 25 gazte langabetuk enplegua lortzeko laguntza eta aholkularitza jasoko dute. Bertan parte hartu nahi duten gazteek ekainaren 17ra arte dute izena emateko aukera.

GREZIAN DIREN 46 000 ERREFUXIATUETATIK EUROPAK BAKARRIK 335 BIRKOKATU DITU Europar Batasuneko Estatu kideek Italia eta Greziara iritsi eta asiloa eskatu duten 335 errefuxiatu hartu dituzte bere mugen barruan. Grezian bakarrik 46 000 errefuxiatu daude asilo eskaeraren erantzun baten zain. Datuak Europako Batzordeak berak emandakoak dira.

“Gaur egun euskara zintzoen linbo antzeko batean bizi da, non, itxuraz, badirudi inor ez dagoela kontra baina inork ez du benetan alde egoteko ahalegin handirik egiten” AMATIÑO. Eibar Aldizkarian argitaratutako ‘Euskara nuestro que estás en los cielos’ artikulutik ateratako esaldia.

AGUR GAUEKO HENDAIA-PARIS TRENARI Frantziako Gobernuak Hendaia eta Paris gauez lotzen zituen TGV trenaren zerbitzua bertan behera utziko du uztailaren lehenetik aurrera. ‘La Palombe Blue’ (Uso Urdina) ezizenarekin ezagutzen den trena, antza denez, ez da ekonomikoki errentagarria. Iparraldeko eragile desberdinak sinadura bilketa bat egiten ari dira neurri hori bertan behera uzteko, bertako biztanleentzat oso zerbitzu garrantzitsua baita.

GAZTEBERRI #113| 2016 Maiatza

BIZKAIKO GAZTERIA PLANA. Bizkaiko Foru Aldundiak Gazteria Plan berria aurkeztuko du uda honetan. Gaztedi Plana 2016-2020 lelopean, plan berriaren xedea aukera berdintasuna sustatzea eta gazteei bizitza autonomoa garatzeko aukera ematea da. Horretarako hiru lan ildo nagusi zehaztu dira: enpleguaren sustapena eta talentuaren sorrera; ekimen sortzaile eta ekintzaileen sustapena, eta; aukera berdintasuna eta bazterketa arriskuan diren gazteei laguntza.

FUTURE CITY JOBS. Abenduaren 15 eta 16an British Councilek abian jarri duen “Future City Jobs” ekimena burutuko da Donostiako San Telmo Museoan. Ekimen honen xedea gazteen langabezia-tasa murriztea da eta, horretarako, industria kultural eta sortzaileak aktibatzeko formulak aztertu nahi dira. Hiri parte-hartzaileen artean, Donostiaz gain, Glasgow, Praga, Stockholm, Tallin eta Wroclaw aurkitzen dira.

5


irekia.euskadi.eus

BOLUNTARIOAK IZEBA EKIMENERAKO

Ikertzaile gazteen karrera sustatzeko ekimen berria Ikerbasque Fundazioaren eskutik Ikerbasque Fundazioak “Research Associate� izena duen ekimena jarri du abian gaur egun kontratupean diren ikertzaile gazteen karrera kontsolidatzeko asmoz. Aipatu programari esker, doktorego ondoko 10 urte inguruko esperientzia duten 60 ikertzaile gaztek bere karrera kontsolidatzeko aukera izango dute. Ikertzaile gazteek, normalean, bost urteko kontratuak izaten dituzte. Ekimen horri esker, berriz, karrera Euskadin garatu nahi duten ikertzaile gazte edo Research Fellowsak beste mailako kontratuak lortzeko aukera izango dute. Horretarako, kontratuaren laugarren urtean ebaluazio batera aurkeztu beharko dute bere burua. Ebaluazio hori gainditzen duten ikertzaile gazteek Research Associate erako kontratua lortuko dute. Hiru urtez behin beste bi ebaluazio gainditzen badituzte eta Euskadin lanean jarraitzen badute, Research Professor mailara igotzeko aukera izango dute. Modu horretan, Ikerbasquek, bikaintasun irizpideetan oinarrituta, Euskadin ikertzaile karrera egiteko eskaintza osatu nahi du eta, bide batez, baita ikertzaileak erakarri eta Euskal Zientzia Sistema indartu ere.

6

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Izeba ekimenak boluntarioak behar ditu. Ekimen horren xedea Aldundiaren tutoretzapean diren hogei gazte adingabeei laguntza emateko sarea osatzea da. Izan ere, une honetan 15 eta 17 urte bitarteko hogei gazte prest azaldu dira ekimen honetan parte hartzeko. Ekimena duela bederatzi urte jarri zen abian eta 130 familia baino gehiagok hartu du parte.

EUROPAR BATASUNAKO EMANTZIPAZIOMAPA The Independent britaniar egunkaria Europar Batasuneko Estatu kideetan emantzipazioa noiz ematen den azaltzen duen mapa sortu du. Batez beste, emantzipazioa 25 eta 34 urte bitartean ematen da baina herrialdearen arabera alde handiak ematen dira. Danimarka, Suedia, Norvegia eta Finlandiako gazteak dira bere gurasoen etxea azkarren uzten dituztenak.

Ideien Kontserbera

Gazteen tokiko enplegua sustatzeko ekimena Bermeon Bermeoko gazte talde batek herrian eta eskualdean bizi duten egoera ekonomikoaren inguruan hausnarketa burutzeko ekimena garatu dute. Ideien Kontserbera izena du ekimenak eta, momentuz, Bermeoko Ormaza eraikinean garatzen ari da. Herritar guztiek parte har badezakete ere, hasiera batean, bere ikasketak amaitu eta lan merkatuan barneratzeko arazoak dituzten gazteei zuzendutako ekimena da. Lehen fase honetan, herritarren ikuspuntuak jaso eta eskualdean bizi duten egoera ekonomikoaren argazkia atera nahi dute. Xedea, ekonomia aktiba dezaketen planak garatzea da eta, horretarako, eragile desberdinen arteko elkarrizketa funtsezkotzat jotzen dute. Ekimen honen sustatzaileek ordenagailu zein sakelako telefonoetarako bideo-joko bat sortu zuten duela zenbait hilabete bere ekimena ezagutzera emateko. Flappy Bird jokoan oinarrituta, gazteak lana bilatzera animatu nahi zituzten. Aldi berean, zenbait arbela jarri zituzten herrian zehar langabeziaren inguruan herritarrek dituzten ideia eta iritziak jasotzeko.

GAZTEBERRI #113| 2016 Maiatza



Success tomorrow starts today with the British Council Gontzalek 17 urte ditu eta Erandion bizi da. Datorren urtean unibertsitateko ikasketak hasiko ditu. Oraindik ez daki zer eta non ikasi nahi duen baina atzerrian ikasteko prest dago eta jakin badaki ingelesa oso garrantzitsua izango dela bere etorkizunerako. Duela zenbait hilabete, eta Bilboko British Councilen zenbait urte ikasten eman ondoren, Cambridge Advanced azterketa prestatzeko ikastaro bat burutu zuen. Oso pozik dago jasotako trebakuntzarekin eta, gainera, azterketa arrakastaz gainditzeko aukera eman zion. Gontzal bezalako jende askok British Council aukeratzen du, ez soilik Bilbon, baita 57 herrialde desberdinetan diren bestelako 91 zentroetan ere. Izan ere, zure ingeles maila hobetzeko asmoa baduzu, British Councilen ikastaro eskaerarekin jada ez duzu aitzakiarik. Ikasle guztientzako eskaintza dugu lau urteko ikasleetatik hasita. Gure ikasleek, bere ingeles maila hobetzeaz gain, testuinguru sozial eta profesional desberdinetan erabiltzen ere ikasten dute. Gainera, urtero, gure 16 eta 22 urte bitarteko ikasleen % 60 inguruk bere ingeles maila egiaztatzen du IELTS, Cambridge edo Aptis azterketaren bidez; zuk ere horrelako azterketaren bat egin behar baduzu, gurekin prestatzeko aukera izango duzu gure ikastaro, mintegi eta doako proben bidez.

8

Irakasleentzat ere eskaintza zabala dugu, online zein presentziala, ikasgela barruko gaitasun komunikatiboa hobetzeko, bere profil profesionala garatzeko, irakaskuntza metodologia hobeak ezagutzeko eta amesten duten lanpostu hori lortzen lagunduko dien hizkuntza mailaren egiaztagiria lortzeko. Urtero, 300 irakasle baino gehiago trebatzen ditugu hizkuntza eta metodologian oinarritutako ikastaroen bidez eta, gainera, gero eta gehiago dira gure ‘Talks for Teachers’ programara edo irailean burutzen ohi den urteroko irakasleen biltzarrera etortzen direnak. Klasetik kanpo Baina klasetik kanpo ere ikas dezakezu! Antolatzen ditugun jarduera desberdinetan ere parte hartu ahal duzu, hala nola, hitzaldiak, gaueko zine saioak, irakurketa kluba, lehiaketak... eta lagunekin ere etor zaitezke. Irakurketa lehiaketa bat antolatzen dugu haurrentzat; gure liburutegian, liburuak, aldizkariak, egunkariak, DVDak eta CDak har ditzakezu maileguan. Bada guraso eta haurrentzako jarduera programa bat ere. Cambridge azterketaren bat prestatzen ari bazara, gure mintegi edo ahozko probaren doako simulazioetara etor zaitezke. Azterketak Pasa den urtean, 7000 ikasle baino gehiagok

aukeratu gintuzten bere ingeles azterketak egiteko. Gurekin lortuko duzu: • Banan-banako zerbitzuan hala behar duzun une guztietan. • Data eskaintza zabala. • Azterketa ordenagailu bidez egiteko aukera. • Banakako entzungailuak entzumen frogarako. Atzerrian ikastea edo lan egitea zure aukeren artean aurkitzen bada, International English Language Testing System (IELTS) azterketaren bidez lagun zaitzakegu. Azterketa gurekin egiteaz gain, hori prestatzeko ikastaro labur bat egiteko aukera emango dizugu. IELTS azterketak ingelesez ikasteko edo lan egiteko gai zaren ala ez ebaluatzen du. Nazioarte mailan, hezkuntza erakunde eta elkarte profesionalen aintzatespena duen azterketa da. Irakaskuntza eta azterketa esparruko profesionalen bila bazabiltza, British Council zure abiapunturik onena da. 70 urte baino gehiagoko esperientziarekin, ingeles irakaskuntza esparruan liderrak gara. Horrela, konfiantza ez ezik, ingeles hizkuntzan modu eraginkorrean komunikatzeko beharrezkoak dituzun gaitasunak ere emango dizkizugu. Talk to us - we look forward to welcoming you to the British Council. www.britishcouncil

GAZTEBERRI #113| 2016 Maiatza


GAZTEBERRI #113| 2016 Maiatza

9


Duolingok munduan gehien ikasten diren hizkuntzen inguruko azterlana burutu du. Oro har, ikerketak espero zitezkeen emaitzak eman ditu baina badira zenbait datu bitxi ere. 10

GAZTEBERRI #113| 2016 Maiatza


Zeintzuk dira munduan gehien ikasten diren hizkuntzak?

GAZTEBERRI #113| 2016 Maiatza

11


M

undu globalizatu batean bizi gara eta egunero herrialde desberdinetako pertsonekin egin ahal dugu topo. Horregatik, hizkuntza desberdinen ezagutza ezinbestekoa bilakatu da bai goimailako ikasketetarako zein bizitza profesionalerako. Ondorioz, gero eta gehiago dira bigarren edo hirugarren hizkuntza bat ikasten ari diren pertsonak. Baina zein hizkuntza ikasten da gehien? Zeren baitan erabakitzen da hizkuntza bat edo beste ikastea? Internet bidez hizkuntza desberdinak ikasteko aukera ematen duen Duolingo enpresak munduko herrialde desberdinetan gehien ikasten diren hizkuntzak zeintzuk diren aztertu du. Horretarako, hiru hilabetez, 194 herrialde desberdinetan dituen 120 milioi erabiltzaileen eguneroko jarduera aztertu du. Imajinatu ahal izango zenuten moduan, ingelesa da mundu osoan zehar gehien ikasten den hizkuntza. Estatu guztiak aintzat hartzen badira, bi herenetan ingelesa gehien ikasten diren bi hizkuntzen artean aurkitzen da. Gezurra badirudi ere, Estatu Batuetan ingelesa da gehien ikasten den bigarren hizkuntza (gaztelaniaren atzetik hain zuzen ere). Ingeles ikasle gehien dituzten herrialdeak, batez ere, Latinoamerika, Ekialde Hurbila eta Asiako Hego-ekialdean aurkitzen dira. Ingelesaren atzetik, frantsesa eta gaztelania aurkituko lirateke. Horrela, frantsesa gehien ikasten diren bi hizkuntzetako bat da herrialdeen % 58an eta gaztelania, aldiz, % 46an. Hala ere, gaztelaniak hiztun edo ikasle gehiago ditu: ikasleen % 17 gaztelania ikasten ari da eta % 11 frantsesa. Frantsesaren kasuan, ikasle gehienak Afrikan

12

biltzen dira. Gaztelaniak, berriz, arrakasta handiagoa du ingelesa ama-hizkuntza duten herrialdeetan. Duolingok egindako ikerketa honek baditu zenbait ondorio bitxi. Adibidez, Suedian gehien ikasten den hizkuntza suediera bera da. Suedian bigarren hizkuntza bat ikasten ari direnen % 27 suediera ikasten ari dira. Nola da posible? Erantzuna, noski, immigrazioan

GAZTEBERRI #113| 2016 Maiatza


HIZKUNTZA-ANIZTASUNA. Oso zaila da munduan diren hizkuntza guztien kopurua zehaztea. Adituen ustetan, 100 000 hiztun baino gehiago dituzten hizkuntzen kopurua 600 ingurukoa da. Aditu horien arabera, egun munduan diren hizkuntzen % 90 inguru desagertzeko arriskuan daude.

1000 MILIOI

INGELESA

GAZTELANIA

FRANTSESA

ALEMANIERA

SUEDIERA

INGELESA

GAZTELANIA

SUEDIERA

ITALIERA

FRANTSESA

ALEMANIERA

PORTUGALERA

NORVEGIERA

872 734

704 500 MILIOI

256 168

ING

GAZTEBERRI #113| 2016 Maiatza

TXI

GAZ

ARA

131

114

103

99

97

83

POR

JAP

ERR

MAL

FRA

ALE

BESTE GUZTIAK

13


MUNDUAN GEHIEN HITZ EGITEN DIREN HIZKUNTZAK Munduan 7000 hizkuntza inguru daude baina guztiak ez dira maila berean. Hizkuntza nagusienek gero eta hiztun gehiago dituzten bitartean, beste milaka hizkuntza desagertzeko arriskuan aurkitzen dira hiztun gabe geratzen ari direlako. Hona hemen munduan gehien hitz egiten diren hizkuntzen sailkapena: z Txinera: Munduan hiztun gehien duen hizkuntza da. 1000 milioi pertsona baino gehiagoren amahizkuntza da. Guztira 1300 milioi hiztun inguru ditu. z Hindustanera: India eta Pakistango hizkuntza ofiziala. 970 milioi hiztun mundu osoan. z Gaztelania: 550 milioi hiztun mundu osoan. Espainia eta Latinoamerikako hainbat herrialdeetako hizkuntza ofiziala. z Ingelesa: Gaur egun munduko hizkuntza unibertsala. 328 milioi pertsonek dute ingelesa amahizkuntza baina mundu osoan 1800 milioi biztanle baino gehiago dira ingelesez hitz egiteko gai. z Arabiera: Afrika eta Asiako herrialde askotako hizkuntza ofiziala. 260 hiztun mundu osoan. z Portugalera: Brasil, Portugal eta Afrikako zenbait Estatutako hizkuntza ofiziala 230 hiztun mundu osoan. z Bengalera: 203 milioi hiztun. z Errusiera: Errusia eta Sobiet Batasuneko hainbat errepublika ohien hizkuntza ofiziala. 130 milioi hiztun. z Japoniera: 125 milioi hiztun. z Punjabiera: India eta Pakistanen hitz egiten den hizkuntza. 120 milioi hiztun.

14

aurkitu behar da. Izan ere, Suediako biztanleriaren artean % 16 inguru Suediatik kanpo jaioa da. Antzeko fenomenoa ematen da, ikusi dugun bezala, Amerikako Estatu Batuetan (biztanleriaren % 13,1 atzerriko beste herrialderen batean jaioa da). Norvegian ere, bertako norvegiera da gehien ikasten den bigarren hizkuntza. Kasu honetan ere immigrazioa da arrazoi nagusiena. Ikerketak bestelako datu bitxiak ere utzi ditu. Indian, adibidez, hindustanerarekin batera hizkuntza ofiziala izan arren, ingelesa da gehien ikasten den lehen hizkuntza. Bitxia bada ere, bertako biztanleriaren % 10 inguruk soilik ingelesez hitz egiten du. Kasu horrยบetan,

ingelesa goi-mailako hezkuntza eta administraziorako hizkuntza bilakatu da Indian eta, ondorioz, hizkuntza hori hitz egiten ez duenak mugatua izaten du bere ibilbide profesionala. Angolan hizkuntza ofizial bakarra portugalera da baina biztanleriaren % 40 inguruk ez du hizkuntza hori menperatzen. Antzeko egoera bizi dute Mozambiken. Adibide gehiago. Kanadan frantsesa bi hizkuntza ofizialetako bat da baina, hala ere, frantsesa da gehien ikasten den hizkuntza. Kasu horretan, frantses hiztunak eskualde zehatz batean pilatzen dira (Quebec). Beste eskualdetan ia hitz egiten ez bada ere, ikasleek derrigorrez ikasi behar dute.

GAZTEBERRI #113| 2016 Maiatza



Elkarrizketa Jorge Arevalo. Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketarako Sailburuordea

“Datozen urteetan, ezer egongo bada, lana izango da�

16

GAZTEBERRI #113| 2016 Maiatza


Zein da zure iritzia Lanbide Heziketa Dualak izan duen garapenaren inguruan? Egun diren datuekin gustura al zaude? Nire ustez, Lanbide Heziketa Dualak izan duen garapena zuzena da. Une honetan, 953 ikasle eta 493 enpresa dira eredu horretan parte hartzen. Burutu izan ditugun ebaluazio desberdinen arabera eta ikasle zein enpresekin egin diren inkesta desberdinen arabera, modeloa bide onetik doa. Iaz, adibidez, LH Duala burutu zuen ikasleriaren % 70a lanean zen bere ikasketak amaitu eta ondorengo egunean. Dena den, kontuan izan behar da LH Duala duela gutxi jarri zela abian eta, ondorioz, gaur egun eredu horretan ikasle gutxi daudela pentsa badaiteke ere, garapena aurreikusitakoa da. Lanbide Heziketa Duala, bere ezaugarriak direla eta, ondo eta asko landu beharreko zerbait da; gauza asko adostu behar dira; ondo prestatu; gizarte eragile, patronal edota sindikatuekin hitz egin... Ikasturte honetan, Lanbide Heziketan diren ikasleen % 5 inguru Lanbide Heziketa Duala burutzen ari da, baina ezinezkoa da hau bezalako eredu bat 14 000 ikaslerekin hastea. Lanbide Heziketa Duala ardura handiz egin behar da, eredua ondo garatu eta behin zuzena dela ikusten denean hedatu. Gure asmoa, modelo sendo bat garatzea da eta, horretarako, funtsezkoa da eman beharreko urratsak ondo ematea. Era berean, kontuan hartu behar da Lanbide Heziketa Duala berez ez dela helburu bat; LH Duala Lanbide Heziketako ikasketak burutzen ari diren ikasleen trebakuntza hobetzeko tresna bat da. Epe motzera, lanbide Heziketa Duala oso tresna garrantzitsua izango delakoan nago eta, 2020. urteari begira, eredu horretan Lanbide Heziketa ikasten ari diren

GAZTEBERRI #113| 2016 Maiatza

ikasleriaren % 40-50 inguru izango dela espero dugu. Zeintzuk lirateke garatzen ari zareten Lanbide Heziketarako Euskal Legearen proiektuaren indargunerik garrantzitsuenak? Hau jada Lanbide Heziketaren esparruan burutzen ari diren hainbat jarduera edo ekintzei izaera normatiboa eman nahi dien proiektua da. Lanbide Heziketaren inguruan hitz egiten dugunean, hezkuntza sistemako ikasleei ez ezik, lanean izanik trebakuntza gehigarri bat behar duten pertsonei edota langabezian aurkitzen diren pertsonei ere prestakuntza eskaintzen dien trebakuntza baten inguruan hitz egiten dugu. Era berean, trebakuntza maila handia eskatzen duten zenbait lanpostu betetzeko enpresek dituzten beharrei erantzuteko espezializazio programa desberdinak prestatzen dira. Proiektuaren beste alderdi garrantzitsu bat berrikuntza aplikatuarena da. Berrikuntza mota hau, lehenik eta behin, lanbide heziketaren barruan bertan ikaskuntza metodologiak eta kudeaketa modeloak hobetzeko erabiltzen da eta, bigarrenik, enpresa txiki eta ertainei bere produktu, prozesu, zerbitzu eta abarrekoak hobetzen laguntzeko. Proiektuaren hirugarren ardatz garrantzitsua ekintzailetzarena dugu. Zentzu horretan, bi lan ildo jorratu nahi dira. Alde batetik, lanbide heziketako ikasleriari kultura ekintzailea irakatsi nahi zaio eta, bestetik, gure enpresen nazioartekotzea sustatu nahi da lanbide heziketako esparruan bestelako herrialdeekin elkarlana sustatuz. Lege proiektuak, gainera, zentroen garapena ere sustatu nahi du, sistema osoaren garapenaren

17


ardatz bilaka daitezen. Ikastetxeek osatutako sare sendo bat osatu nahi dugu esparru berriak landu eta garatu ahal izateko. Oro har, euskal Lanbide Heziketa erreferentetzat hartzen da. Hala ere, behin baino gehiagotan azaldu izan duzu moldatzen edo egokitzen jarraitu behar duela. Zer izango litzateke hobetu behar den hori? Gaur egun ondo egotearekin ez da nahikoa. Helburua onena izatea da edo, behintzat, onenen artean izatea. Horretarako, funtsezkoa da etengabe moldatzen egotea, geldirik ez egotea eta etengabe hobetzea. Gaur egun, mundua oso abiadura azkarrean aldatzen da eta horrek, proiektu berriak sortzera, berrikuntza lantzera... behartzen gaitu. Hain aldakorra den ingurune honetan sistemek oso dinamikoak izan behar dute eta, zorionez, gure lanbide heziketa sistema oso dinamikoa da. Iaz izan zen Ikaslanen biltzar batean azaldu zenez, seguruenik, gaur egun eskola garaian diren ikasleen % 65 inguruk gaur egun existitzen ez diren lanpostuetan egingo du lan. Nola molda daiteke hezkuntza sistema oso bat errealitate horretara? Garbi dago teknologiak aurrera egin ahala lan mundua, gaur ezagutzen dugun moduan behintzat, nabarmen aldatuko dela. Makinen automatizazioak, adibidez, zenbait lanpostu desagertuko direla suposatuko du. Baina, aldi berean, automatizazio prozesu berri horien inguran lanpostu berriak sortuko dira. Postu horiek lehen existitzen ez ziren postuak dira; aldaketa handiek eraldaketa handietara eta behar berrietara bultzatzen gaituzte. Behar horien baitan lanpostu berriak sortuko dira eta lanpostu berri horiek, bere aldetik, trebakuntza desberdina

18

Datozen urteetan euskal ekoizpen sistemak arazoak izango ditu belaunaldi-ordezkapena dela eta beharrezkoak dituen lanpostuak betetzeko. Arevalo sailburuaren ustez, gazteak sortuko diren lanpostu horietarako trebatu beharko lirateke.

ere eskatuko dute, normalean, oso maila altukoa. Hezkuntza mundua oso errealitate konplexua da eta bertan eragile askok hartzen dute parte. Aldaketa horietara guztietara egokitzea, beraz, ez da gauza erraza. Lanbide heziketari dagokionez guk bi helburu nagusi ditugu. Alde batetik, pertsonen enpleagarritasuna eta trebakuntza eta, bestetik, gure enpresen lehiakortasuna. Bi helburu horiek ardatz izanik, ematen diren aldaketetara egokitzen jakin behar dugu. Ikasleei begira, egokiena ahalik eta trebakuntza onena izatea da, modu horretan, bere interesekin bat egiten duen trebakuntza ibilbidea

aukeratzeko gai izango baitira. Hain aldakorra den ingurune batean gero eta nabarmenagoa da etengabeko prestakuntza baten beharra. Zure ustez, gazteek garbi dute bere prestakuntza ez dela lanbide heziketako edo unibertsitateko gradu batekin amaitzen? Egiturari dagokionez nik ezetz esango nuke baina egia da gaur egun gazteek trebakuntzarako bestelako ibilbideak dituztela eta, sarritan, kontziente izan gabe ere ikasten dute. Ikaskuntza ez da bakarrik ikasgela baten barruan ematen den hori. Gaur egun ikaskuntza informal

GAZTEBERRI #113| 2016 Maiatza


izango. Etengabeko trebakuntzaren ideia gero eta barneratuagoa dago. Kezkatzen zaitu Oinarrizko Lanbide Heziketan eman den eskola-uzte tasa? Bai, noski. Hasierako Kalifikazio Profesionaleko Programekin (HKPP/PCPI) Euskal Autonomia Erkidegoan genuen eskola-uzte tasa % 12 ingurukoa zen. Hezkuntza Ministerioak aipatu programa horiek ordezkatzen dituen Oinarrizko Lanbide Heziketa ezartzen du eta tasa hori % 20raino hazten da. Hori gure artean; Estatu mailan Oinarrizko Lanbide Heziketaren eskola-uzte tasa % 52koa da. Datu horiek ikusita, garbi dago modelo berria ez dela egokia eta ez dagoela ondo diseinatua. Guk jada horren berri eman genuen. Kezkagarria da % 12ko eskola-uzte tasa duen eredu batetik % 20koa duen eredu batera pasatzea.

eredu ugari aurki daitezke gazteen egunerokotasunean. Ikaskuntzarako bide desberdinak daudela onartu behar dugu. Gure asmoa, ikaskuntza formala ez ezik, interesgarritzat jotzen ditugun ikaskuntza informal horiek ere sustatzea da. Galderari eutsiz, gazteek gero eta gauza gehiago ikasten dituzte modu informal batean eta, gainera, elkarri azaltzen diote. Ezagutu ohi dugu ikaskuntza fenomenoaren barruan aurkitzen ez den horrekin, gazteek ezagutza handia bereganatzen dute. Hori esanda, garbi dago behin zure ikasketa formalak amaituta lan merkatuan sartzeko aukera izango duzula. Baina hori ez da nahikoa

GAZTEBERRI #113| 2016 Maiatza

Zer da Oinarrizko Lanbide Heziketan ondo ez dagoena? Ikasle batek ikasketa arazoak dituenean edo arrazoi desberdinengatik hezkuntza sisteman behar bezala aurreratzen ez duenean, ezin zaio zentro berean maila baxuko beste trebakuntza bat burutzera behartu. Ikasle horiek bere ingurunearekin apurtu behar dute, oxigenoa hartu. Guk beste erakunde batzuekin egiten dugu lan, Gobernuz Kanpoko Erakundeak... Erakunde horietan arazoak zituzten ikasle horiek bere ibilbidea sendotzeko aukera izaten dute eta, behin pausu hori emanda, hezkuntza sistemara bueltatzen ziren. Esan dudan bezala, sistema horrekin eskolauzte tasa %12koa zen. Ikasle horien ezaugarriak aintzat hartzen baditugu, oso tasa ona dela esan daiteke. Zuzena iruditzen zaizu Oinarrizko Lanbide Heziketa amaitzen duten ikasleek, inolako probarik egin

gabe, automatikoki DBH-ko titulua eskuratzeko aukera izatea? Ez zait bidezkoa iruditzen. Titulu akademikoa paper bat besterik ez dela uste duena oker da. Titulu akademiko bat ezagutza da; ezagutza duzu edo ez duzu. Ezin duzuna da jendea engainatu eta ikasle bati Oinarrizko Lanbide Heziketa egiteagatik DBHko titulua ematea engainatzea da. Arazoa da LOMCEk berak Bigarren Hezkuntzarako ateak ixten zizkiela Oinarrizko LHa egin duten ikasleei eta erabaki horrekin, konponketa bat egin nahi izan dute. Behin eta berriz azaldu izan duzu Euskadik arazo handia izango duela bere ekoizpen sektorean behar duen belaunaldi-ordezkapena dela eta. Lanbide Heziketarako sailburuordetzak emandako datuen arabera 10 000 ikasle inguru beharko lirateke lanbide Heziketan. Nola konpon daiteke arazo hori? Belaunaldi-ordezkapenaren arazoa bertan dugu eta oso larria da. Badira krisialditik hobeto atera diren sektoreak eta horietan jada enplegua sortzen ari da. Industria esparruan lanpostuak sortu ahala enplegu gehiago sortuko dira zerbitzuen sektorean. Arazoa da ez dugula nahiko langile beharrezkoa den trebakuntzarekin eskaera horri erantzuteko. Egun den joera mantentzen bada, bi urte barru arazo larriak izan ditzakegu. Jendeak horren berri izan behar du. Horregatik enplegua sortzen ari diren eta horiek betetzeko arazoak dituzten sektoreen berri eman behar da. Datozen urteetan zerbait egongo bada, lana izango da. Hori bai, berariazko trebakuntza maila oso altua eskatzen duten lanpostuak izango dira. Horregatik, funtsezkoa da gazteak sortuko diren lanpostu horietarako trebatzea eta hor, orientazioak oso funtzio garrantzitsua beteko du.

19


20

GAZTEBERRI #113| 2016 Maiatza


ZIENTZIA

BA AL DA LURRETIK KANPO BIZITZEKO BESTELAKO AUKERARIK? Autosuntsitzen ez bagara, seguruenik, gurea ez den beste planeta batean bilatu beharko dugu non bizi

A

dituen ustetan, Eguzkia, izar ‘gaztea’ den arren, bere bizitzaren erdialdera iristen ari da. Zientzialarien kalkuluen arabera, Eguzkiak 4600 milioi urte inguru ditu eta 5000 milioi urte barru, erraldoi gorria bilakatuko da eta, ondorioz, Lurrean bizitzea ezinezkoa izango da. Lurretik kanpo bizitzeko aukera aspalditik aztertzen ari den gaia da eta, berriki, Astrophysical Journal aldizkarian argitaratutako ikerlan baten arabera, irtenbidea nahiko gertu aurki daiteke. Izan ere, Ramses Ramírez eta Lisa Kaltenegger-ek egindako ikerketa horren arabera, Saturno eta Jupiterreko ilargietan gizakientzako bizitza-baldintza egokiak izan daitezke. Ramírez eta Kaltenegger-ek Eguzkiaren zahartzeak Eguzki Sisteman zein nolako eragina izango duen aztertu dute. Une honetan, eguzkia ignizio sekuentzia nagusian aurkitzen da. Funtsean, bere nukleoan den hidrogenoa kontsumitu eta helioan bihurtzen du fusio nuklearraren bidez. Nukleoan den hidrogenoa agortzen denean, azalean den hidrogenoa erretzen hasiko da eta, une horretan, erraldoi gorria izatera pasako da. Hori gertatzen denean, eguzkiaren tenperatura nabarmen jaitsiko da eta bere tamaina biderkatu egingo da. Zientzialarien kalkuluen arabera, eguzkiak Merkurio eta Artizarra ‘xurgatuko’ ditu. Lurraren kasuan, tenperatura nabarmen haziko da eta egun planeta urdina dena, suzko bola batean bilaka daiteke. Aipatu ikerketan egindako kalkuluen arabera, hori gertatzen denean, gure eguzki sisteman bizitzeko baldintza egokiak (ura egoera likidoan izateko tenperaturak diren eremuak) Saturno eta Jupiter artean kokatuko dira. Zehazki, zientzialariek Europa eta Enzeladus sateliteak aipatu dituzte. Europaren kasuan, zientzialariek izoztutako ozeano bat aurkituko zuten berriki. NASAk egindako ikerketa baten arabera, Europan izan daitezkeen baldintzak egun Lurrean direnen antzekoak izan daitezke.

GAZTEBERRI #113| 2016 Maiatza

21


Euskara Eta hemendik aurrera zer? Euskararen etorkizunaren inguruko gogoeta egiten duen dokumentua aurkeztu dute Donostian Euskara 21 Batzordeko 24 kidek, Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikarekin batera, “20 urteko perspektiban, zer?” galderari erantzun nahi dion txostena aurkeztu berri dute Donostiako Carlos Santamaría Zentroan. Aipatu dokumentua ibilbide luze baten emaitza da. Izan ere, Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren diagnostikoan sakontzeko egin zen AMIA dokumentuaren eztabaidaren ondoren, euskararen etorkizunaren inguruko gogoeta egiteko konpromisoa hartu zuen Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak. Txostenak, hizkuntza hitzarmen sozial eta politikoa indarberritzeko zutabe nagusiak eta lehentasunen markoa proposatzen ditu. Txostenaren oinarrizko dokumentua pasa den urteko udan aurkeztu zen eta, jarraian, dokumentu horri ekarpenak egiteko epea zabaldu zen. Guztira, eragile desberdinek egindako 34 ekarpen jaso ziren eta horiek guztiak, urte honen hasieran aurkeztu ziren. Behin betiko dokumentuak proposamen horiek guztiak aintzat hartu ditu eta Euskara 21 Batzordeak, aho batez, berea egin du. Baztarrika sailburuordeak azaldu duenez, “hogei urte barru euskara biziagoa izango da zuhur jokatzen badugu eta herritarrok hala nahi

22

Behin betiko txostenean, besteak beste, etorkizunean zein arlo jorratu behar diren aurreikusten da

badugu”. Baztarrikak azaldu duenez, txostenean jasotzen den ideia nagusienetako bat garapen iraunkorrarena da. Izan ere, txostenaren xedea datozen 20 urteei begira garatu beharko litzatekeen hizkuntza politikaren oinarriak finkatzea da. Horretarako, ahalik eta adostasun sozial eta politiko zabalena lortzea ezinbestekoa dela azpimarratzen da. Ildo berean, sektore publikoa, ekimen sozialaren sektorea eta sektore pribatua uztartzearen garrantzia ere azpimarratu nahi izan da. Dokumentuan, besteak beste, etorkizunean jorratu beharreko arloak aipatzen dira.

GAZTEBERRI #113| 2016 Maiatza


DONOSTIA HIZKUNTZA ANIZTASUNAREN HIRIBURUA Abenduan, eta kultura hiriburutza dela eta antolatzen diren jardueren barruan Hizkuntza Aniztasunaren Europar Foroa ospatuko da Donostian Unesco Etxeak antolatuta. Aldi berean, Kontseiluak Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa aurkeztuko du.

UPV/EHUren Euskara Institutuak bi corpus berri aurkeztu ditu Euskal Herriko Unibertsitatearen Euskara Institutuak bi corpus eraberritu jarri ditu sarean: HAC-Hizkuntzen Arteko Corpusa eta ETC-Egungo Testuen Corpusa. Azken hori, adibidez, euskaraz den corpusik handiena da eta 270 milioi hitz inguru ditu eta mende honetan sortutako testuak gordetzen ditu, bereziki, euskaraz idatzitako liburuak eta prentsa artikuluak. HAC corpusak, berriz, testu berberekin euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa parekatzen ditu. Itzulpenetarako tresna egokia da.

TXOSTENAREN AURKEZPENA. Aurkezpen ekitaldian, besteak beste, honako hauek izan ziren: Kike Amonarriz, Martin Auzmendi, Jorge Gimenez, Jasone Cenoz, Maite Etxaniz, Ramón Etxezarreta, Lionel Joly, Mertxe Mugika, Carlos Ruiz, Itziar Nogeras, Iñaki Ugarte, Kirmen Uribe, Iñaki Etxezarreta, Odile Kruzeta, Ana Urkiza, Iñaki Martínez de Luna, Xabier Erize, Lorea Bilbao, Ana Castro, Mikel Irizar, Elena Laka, Mikel Pagola eta Eneko Oregi.

GAZTEBERRI #113| 2016 Maiatza

Xabier Lamikiz, Manuel Padilla eta Xarles Videgain euskal ikertzaileek 1757. urtean lapurteraz idatzitako 50 gutun inguru aurkitu dituzte Londreseko almirantegoan. Gutunak Baionatik Kanadara zihoan Le Dauphin ontzitik hartu zituzten britaniarrek.

© Mintzanet.eus

1757an LAPURTERAZ IDATZITAKO GUTUNAK

Euskara praktikatzeko Mintzanet proiektua aurkeztu dute Bilbon Pasa den maiatzaren 19an, Bilboko Bilborock aretoan, Mintzanet ekimenaren nondik norakoak aurkeztu ziren. Mintzanet euskara doan eta online praktikatzeko ekimena da eta, une honetan, 350 pertsona inguru ari dira bertan parte hartzen. Ekimenak bi ardatz ditu: bidelaguna (laguntzailea) eta bidelaria (ikaslea). Ekimena Maramara taldeak kudeatzen du eta Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udalaren babesa du.

23


Zer jan, hura izan

NEREA SEGURA

Ihesi noa Dena galdu dutenean, siriar errefuxiatuek erantzun azkarra ematen dute: “We don’t need food. We need future” Munduko alde batera eta bestera, iheslariesparruak. 50 milioi pertsona bazterturik. Gatazkak euren bizitza uztera behartu ditu: lana, herria, lagunak… eta familia. Galdeketek diotenez europarrok babeserako eskubidearen alde agertzen gara, familia bat etxean hartzeko prest gaudela ere bai. Hala ere, errealitatea bestelakoa da. Europar gobernuek mugak ixten dituzte eta, siriarrak egunero beren bizitza Egeo itsasoan arriskuan jartzen duten bitartean, Greziatik lehen egozpenak bultzatzen dituzte. Ekainaren 20an Iheslarien Munduko Eguna ospatuko dute, eta bere larruan gozo bizitzen jarraituko dute!! Kaltegarri-egoeran geratzera behartuta, baliabiderik gabe, baztertuta utzita; elkarkidetasunaren menpe bizi dira. Zorionez, mugimendu herrikoiek ez dute mugarik: Euskal gizarteak siriarren egoerarekin ere bat egin du. Salvamento Marítimo Humanitario-k (SMH), sorosle eta itsas salbamendu lanekin, kostaldera salbu iritsi daitezela laguntzen du; Hotz elkarteak, errefuxiatuen kanpalekuetara arropa beroak iristeaz arduratzen da; eta Zaporeak ekimenak, iheslariei jaten emateko bideragarritasuna bilatzen du, adibidez. Azken horiek, aldi batetik, egunero iheslariei jateko ematea dute helburu (gutxi gorabehera 800-1000 otordu); eta bestetik, GKE-etako boluntarioei (sorosle, mediku, psikologo, edonori) −hauek esklusiban, bizitzak salbatzera aritu ahal daitezen−. Donostiako Intxaurrondo auzoan hasi zena, atez ate, tabernaz taberna, Euskadira zabaldu da. Biltzen diren diru eta elikagaiei esker eta, batez ere, boluntario gisa joaten diren pertsona anonimoei esker; jatordu bat eguneko eta bi, astean behin banatzen dira. Euskaldunak beti sukaldatzeko prest, laguntzeko prest... eta asko ikasteko prest. Olatz Eceizak oraintsu bizi izan du: esperientzia gogorra baina oso

24

atsegingarria, hilabeteko bidaia benetan berezia. Bere bloga irakurri eta argi dio: “Vidas que Cuentan”, axola duten bizitzak dira. Eta axola zaigulako, zein zaporea du Siriak? Egoskari (txitxirio), fruitu lehor (pinazi), arroza, haragi (arkume) eta usainbelarretara, funtsean. Plater nagusiaren aurretik, meze (pintxo) ugari: hubz (pita ogia eta hummus-a), baba ghanoush (alberjinia ketua) edo keshek krema (jogurt, luzoker, menda, baratxuri eta olioa), adibidez. Tabbouleh entsalada edo shurba (sopa). Haragia, bulgur edo ruz-ekin (zerealak). Eta postrerako: fruitu freskoenetatik, baklava, borma, barazi… azukredun pasteletara. Bere sukaldea eragin mediterraneo eta egiptoarrak ditu, baina Euskadin gertatzen den bezala, aisia eta janaria beti bat doaz. Tradizio zaharrak dioenez, mahaian eskainitako janari kantitatearen arabera eskuzabaltasuna neurtzen da; beraz, bikoitza zerbitzatzeko joera dago −eskerrak halakorik ez dugunik hemen!!−. Digestioari laguntzeko, kafe eta te desberdinak aukeratzen dituzte. Itxaropen eta geroaldi-proiektuekin datoz, laguntza, arropa lehor eta salda beroa eskertuz, lurra zapaldu bezain pronto. Errealitateaz konturatzen diren arte: Europako erakundeen gelditasunagatik, beren egonaldia luzatzen da (ezin aurrera egin, ezta gerrara itzuli ere). Gure sukaldarien ahaleginak gorabehera, beren kultura ikasten saiatu arren: itxaron ilara luzeak eta ingurune kaotikoak, ez diote giro atseginari laguntzen. Dena galdu dutenean, erantzun azkarra behartzen dute gosegreba eginez: “We don’t need food, we need future”. Gizartea bere mobilizazio-mekanismoak aurkitzen ari da, bidegabekeriaren kontra jokatzeko bideak beti daudela frogatuz. Noiz jarriko dira politikariak martxan? Bitartean, zure laguntza esker onekoa da: zer eskaini dezakezu?

GAZTEBERRI #113| 2016 Maiatza


Trebakuntza + Ikastek

GoAz Orientatzen zaituen aplikazioa Atik Zra Orientazio gida: heziketa, enplegua eta bekak

Eska ezazu GoAz ikasketarako beka bat, 3.000 eta 6.000 euro bitartekoa, kontakturako formularioa beteaz, gure app-n Deskarga ezazu G o A z


26

GAZTEBERRI #113| 2016 Maiatza


Nora jotzen dute gazteek Internet erabiltzen dutenean?

Gazte eta sare sozialen arteko harremana guztiz naturala da. Telefono adimentsuak orokortzearekin batera, erabilera biderkatu egin da. Gero eta denbora gehiago ematen dute gazteek konektatuta baina, zer egiten dute denbora horretan?

GAZTEBERRI #113| 2016 Maiatza

27


D

atorren ekainaren 20 eta 21 bitartean, UPV/EHUren Uda Ikastaroen barruan, ‘Educar en los tiempos del Selfie: pautas y consejos para familias con adolescentes conectados’ izenburua duen ikastaroa izango da Estefania Jimenez eta Maialen Garmendiaren zuzendaritzapean. Ikastaro horretan, besteak beste, gazteek Internet mugikorrari ematen ohi dioten erabilera dela eta familien dinamiketan ematen ari diren aldaketen inguruko hausnarketa egingo da. Sare sozial eta gazteen arteko harremana ukaezina da; are gehiago, telefono adimentsuen erabilera orokortu denetik. Gaur egun, gazteen arteko komunikazioa eta sozializazioa ezin da sare sozialen eragina aztertu gabe ulertu. Pew Research Center-ek egindako ikerketa baten arabera, 13 eta 17 urte bitarteko nerabeen % 92a, gutxienez, behin konektatzen da egunean zehar. Gazteen % 24ak, berriz, egun osoa konektatuta ematen duela onartzen du. Baina zer egiten dute gazteek konektatuta daudenean? Centro Reina Sofía-k egindako ‘Jóvenes en la Red: Un Selfie’ ikerketaren arabera, hiru joera nagusi izango lirateke. Alde batetik, gazteek Internet informazioa bilatzeko erabiltzen dute. Aipatu ikerketan parte hartu duten gazteen % 92k ikasketa arrazoiak direla eta informazioa Interneten bidez lortzen duela adierazi du. Bigarrenik, aisialdia legoke. Gazteen % 86 web orrialde desberdinetara jotzen du ondo pasatzeko eta % 49 online jolasten da. Azkenik, sare sozialen bideko sozializazioa aurkituko litzateke: gazteen % 81k bere lagunen profilak bisitatzen ditu; % 72k argazkiak edo bideoak igotzen

28

ditu; eta, % 68k edukiak partekatzen ditu. Sare sozialei dagokionez zaila da argazki finko bat aztertzea. Gazte eta sare sozialen arteko harremana etengabe aldatzen da eta gaur ‘trendy’ edo modakoa dena, bihar baztertuta gera daiteke. Bere garaiko Messenger do Tuentirekin jazotakoa ikustea besterik ez dago. Gaur egun, hala ere, hiru dira

GAZTEBERRI #113| 2016 Maiatza


SARE SOZIALEN ERABILERA 15 ETA 29 URTE BITARTEKO GAZTEEN ARTEAN - EAE

ASTERO 20 ORDU BAINO GEHIAGOZ INTERNET ERABILTZEN DUTEN GAZTEEN % 30

100

25

80

20

60 15

40

10

20

5 0

0

INTERNET ERABILERAREKIN ERLAZIONATUTAKO ARAZOAK 30 URTETIK GORAKO ETA BEHERAKO BIZTANLEEN ARTEAN (%)

0

GAZTEBERRI #113| 2016 Maiatza

5

10

15

20

25

29


Nerabeek gehien erabiltzen dituzten sare sozialak Snapchat, Instagram eta YouTube dira. Gazteek Internet erabiltzen dutenean hiru lehentasun dituzte: informazioa bilatu, aisiladia eta sozializazioa. Ikerketa desberdinetan parte hartu duten gazte gehienek Interneten denbora gehiegi ematen dutela onartzen dute. Interneten denbora gehiegi ematen dituzten gazteek ikasketak edo kirola bezalako jarduerak alde batera uzteko joera azaltzen dute. Gazte gehienek Interneten diren arriskuen berri dute. Arrisku horien pertzepzioa handiagoa da nesken artean. 30

gazteen artean arrakasta gehien dituzten sare sozialak: Snapchat, Instagram eta YouTube. Berehalako mezularitza zerbitzua den Whatsapp sare sozialtzat hartzen badugu zerrenda horretan ere sartu beharko litzateke. Hori gaztetxoenen artean; urte pare bat gora joko bagenu Facebook eta Twitter ere aipatu beharko lirateke. Zenbait adituentzat, eta seguruenik guraso gehienentzat, gazteek sare sozialetan ematen duten denbora gehiegizkoa da. Gezurra badirudi ere, hala ikusten dute gazteek ere. Aipatu Centro Reina SofĂ­ak egindako ikerketaren arabera, gazteen % 65ak Interneten denbora gehiegi ematen duela uste du. Denbora hori, noski, beste nonbaitetik atera behar da. Kasu gehienetan ikasketa orduak galtzen dira baina baita osasunari mesede egin ahal dioten lo orduak

ere. Oro har, Interneten denbora gehiegi ematen duten gazteek kirola egiteko edota irakurtzeko joera txikiagoa izaten dute. Gazte eta sare sozial edo Interneten arteko harremana jorratzerakoan, ezinbestekoa da arriskuez hitz egitea: Facebook depresioa, sexting-a edo ciberbullying-a dira, apika, ezagunenak. Menpekotasuna edota lo-gabetzea izan daitezke bestelako arazoak. Gazteek arrisku horien berri dute; hori da, behintzat, gazteen % 56ak adierazten duena. Arriskuen pertzepzioari dagokionez neskek sarriago ematen direla adierazten dute. Gehien aipatzen diren arriskuak ciberbullying-a (% 58), irudi pribatu eta konprometigarrien bidalketa (% 54) eta erabiltzaile helduen jazarpena (% 41) aipatzen dira.

GAZTEBERRI #113| 2016 Maiatza


Gazteberri.eus

Gazteek gustoko dituzten gai guztiak zure esku. Nonahi. Noiznahi.


Sexua Gizon adimentsuek leialak izateko joera omen dute

Batez beste, 8 minutu eta lau segunduko kontsumoa egiten da

Porno kontsumitzaileen %51k 34 urte baino gutxiago ditu

Espainia da munduan porno gehien kontsumitzen duen 13. estatua

Sakelako telefonoaren bidez egiten den kontsumoa jaitsi da

Britania Handian egindako ikerketa batean arabera Londreseko Ekonomia Zientzietako Eskolako psikologia ebolutiboan aditua den Satoshi Kanazawak adimen-kozientearen inguruko ikerketa sakona burutu du. Azterlan horren arabera, adimen-kozientea erlijioa, harreman sozialak edota ideia politikoak bezalako kontzeptu eta jarrerengatik baldintzatuta dago. Azterlanak zenbait ondorio bitxi utzi ditu, hala nola, adimena eta leialtasunaren arteko erlazioa zehazten duena. Izan ere, Kanazawak adierazi duenez, bere emazte edo neska-lagunak engainatzen dituzten gizonek adimenkoziente baxuagoa izaten ohi dute. Kanazawaren ustez, gizonezkoen monogamia edo leialtasuna adimenkoziente altuekin erlazionatuta dago eta eboluzioaren ondorioa izango litzateke. Ildo horretan, esklusibotasun sexuala aintzat hartzen dituzten gizonezkoak bere bikotea engainatzeko joera azaltzen duten gizonak baino adimentsuagoak izaten ohi dira. Ikerketa burutzean, Kanazawak zuzendutako taldeak ikusi ahal izan zuenez, adimen-koziente handiagoa zuten gizonek garrantzi handia ematen zioten harreman egonkorrei eta, ondorioz, engainatzeko joera txikiagoa azaltzen zuten. Adimen-

32

koziente handiagoa duten gizonek, normalean, bere burua liberaltzat eta ateotzat jotzen dute. Ondorio horretara iristeko, adin eta maila sozial desberdineko gizonekin egin dute lan. Historikoki, gizonezkoak poligamoak izan ohi dira eta beti emakumezkoak baino promiskuoagoak izan direla esan ohi da. Adituen ustetan, gizonezkoen promiskuitate horrek arrazoi biologiko bat izan dezake, antzinako gizonek, bere geneak ahalik eta gehien hedatzeko emakume desberdinekin elkartzen baitziren. Harreman monogamikoak izateko joera nahikoa berria dela azpimarratzen du Kanazawak eta eboluzioan eman den berritasuna ere dela azaldu du.

GAZTEBERRI #113| 2016 Maiatza


Pornoa kontsumitzen duen emakume bakoitzeko hiru gizon kontsumitzaile daude

Nacho Vidal, Mia Khalifa eta Lisa Ann dira bilaketa gehien dituzten aktoreak

Gizonezkoen monogamia eboluzioan eman daitekeen berrikuntza izan daiteke. Gizonezkoak poligamoak izateko joera izan omen dute antzinatik.

GAZTEBERRI #113| 2016 Maiatza

ROBERT SPITZER PSIKIATRA HIL DA Seguruenik , zuetako askok ez duzue Robert Spitzer izena ezaguna izango baina bere lana funtsezkoa izan zen homosexualitatea burunahasmenduen zerrendatik kendu zen pasa den mendeko 70. hamarkadan. Spitzerrek homosexualitateak ez zuela pertsonen ongizatean inolako efektu kaltegarririk frogatu zuen. Horri esker, homosexualitatea burunahasmenduen zerrendatik kendu eta sexuorientazioaren nahasmendutzat hartzea lortu zuen. 2001. urtean Spitzerrek gay komunitatean haserrea piztu zuen beste ikerketa bat argitaratu zuen. Hamika urte beranduago, Spitzerrek ikerketa hori zuzena ez zela onartu eta barkamena eskatu zuen.

SEXUAREN TXOKOA

Pornografia maiz kontsumitzearen ondorioak Pornografia terminoa hartzailearen kitzikapena helburu duen edozein sexu-jardueraren irudi edo erreprodukzioari dagokio. Honen ildora, argi utzi behar da pornografia kontsumitzaileen artean gizonak zein emakumeak aurki daitezkeela eta, nahiz eta estatistiken arabera gizonezkoak nagusi izan, datu horiek partzialtzat jo daitezke emakumezkoen artean pornografiaren kontsumoa, oraindik ere, tabutzat jotzen baita. Sarritan entzun izan dugu pornografia ez dela ona eta, noski, ezin da ukatu izan badituela ondorio kaltegarriak. Dena den, pornografiaren kontsumoak baditu beste zenbait onura, besteak beste, norberak bere burua ezagutzeko aukera ematen duelako, bereziki, gustu eta fantasiei dagokionez. Baina jada aipatu dudanez, pornografiak ondorio kaltegarriak izan ditzake, horietako bat, adibidez, mendekotasuna dugularik. Oso ohikoa izaten da, bereziki nerabetasunean, pornografian azaltzen ohi diren eszenak edota horietan azaltzen diren aktoreak imitatu nahi izatea eta horrek, erreala ez den eta, ondorioz, osasuntsua ez den sexualitate bat bizitzera bultzatzen du, horrek autoestimuan duen eraginarekin. Gainera, pornografia kontsumitzen duen pertsona horrek bertan ikusten duen horretan oinarritzen bada, harreman sexualen barruan diren genero rolen ideia okerra gara dezake. Amaitzeko, hona datu bitxi bat: pornografia kontsumitzen ohi duten gazteek, 25 urterekin erekzioaren disfuntzioa izateko eta sexu-desira galtzeko % 40 aukera gehiago izaten dute.

LOHIZUNE LOROĂ‘O Mi PsicĂłlogo Getxo 33


Teknologia berriak FACEBOOKen IKUSTEN DIREN BIDEOEN % 85ak EZ DU SOINURIK Kalkulu desberdinen arabera, egunero 8 bilioi bideo ikusten dira Facebooken. Izan ere, gizarte sare honek horrelako edukiei ematen die lehentasuna eta, ondorioz, mezuak beste era batera osatu behar izaten dira. Gero eta gehiago dira esaldi laburren bidez irudietan ikus daitekeena azaltzen dituzten bideoak. Ez da kasualitate hutsa; eduki sortzaileek badakite soinua jarriz gero erabiltzaileek soinua entzuteko botoia aktibatu behar dutela eta horrek, sarritan, eduki horiek ez ikustea suposatzen du.

Euskarazko Interneten eguna EUSKARAZKO AZPITITULUAK MOVISTAR TV-en Movistarrek bere telesail eta film kateetan euskara zein katalanezko azpitituluak izateko aukera emango die bere bezeroei. Bezero guztiek, zuntz zein satelitearen bidez bere zerbitzuak kontsumitzen dutenek, dagoeneko telesail eta filme guztiak azpitituluekin ikus ditzakete. Movistarrek egiten duen eskaintza horri esker, aurrerantzean, 3,7 milioitik gora diren etxe abonatuek bost aukera ezberdinen artean aukeratzeko abagunea izango dute: edukiak azpititulurik gabe jatorrizko bertsioan ikusi, gor mutuentzako azpitituluekin, edota gaztelania, katalana zein euskarazko azpitituluekin.

34

Aurten ospatu da lehen aldiz PuntuEUS Fundazioa Topagunea eta Euskalerria Irratiaren eskutik Maiatzaren 17an Interneten Nazioarteko Eguna ospatzen da mundu osoan. Efemeride hori aprobetxatuz, eta PuntuEUS Fundazioak, Topaguneak eta Euskalerria Irratiak antolatuta, aurten Euskarazko Interneten Eguna ospatu da lehenengo aldiz historian. Ekitaldi nagusia Iruñean ospatu da eta bertan, besteak beste, Nafarroako Gobernuko bozeramaile Ana Ollo izan da. Euskarak gero eta indar handiagoa du sarean eta, hizkuntza gutxituen artean, garrantzitsuenetako bat da Interneten duen presentziari dagokionez. Ospakizun honekin, euskarak sarean duen egoeraren inguruko hausnarketa burutu nahi izan da. Horretarako, ‘Gailurra beti dago gorago’ izenburuko ikus-entzunezko animazio baten bidez,

euskarak Interneten izan duen ibilbidea errepasatu da. Ekitaldi berean, Sarean.eus izeneko Internet, Teknologia eta IKTei buruzko aldizkari digital berriaren ekimena aurkeztu da. Ekimen horren xedea informazioa, entretenimendua eta kultura teknologikoa euskaraz zabaltzea da. Ekimen horretan, euskarazko Internet esparruan ezagunak diren pertsonen sarea osatu da. Bertan izango dira, besteak beste: Alex Gibelalde, Dabid Martinez, Edurne Larraza, Eneko Agirre, Iñaki Alegria, Iñaki Lakarra, Iratxe Esnaola, Iruri Knörr, Josu Waliño, Josune Gereka, Joxe Rojas, Lorea Arakistain, Manex Garaio, Rafa Bañales, Unai Bilbao, Xabier Arrieta, Xabier Martin, Xabier Unanue eta Ana Vitorica.

GAZTEBERRI #113| 2016 Maiatza


Pantallas Amigas eta Twitter bullyingaren kontra Gazte eta nerabeentzako Internet seguru bat sustatzea helburu duen PantallasAmigas ekimena Twitter-en Segurtasun Batzorde berriaren kide izango da. Aipatu batzordean 13 herrialde desberdinetako 40 elkarte eta aditu baino gehiago izango dira. PantallasAmigasen xedea batzorde horren barruan ciberbullying, grooming edota sextorsion bezalako fenomenoen kontrako neurriak garatzea izango da. Twitter eta PantallasAmigas-en arteko lankidetza duela zenbait urte hasi zen. Azken hilabeteetan ‘Peter eta Twitter’ edo ‘Zure sakelako telefonoaren pribatutasuna babesteko dekalogoa’ bezalako ekimenetan aritu dira elkarlanean.

2016ko lehen hiruhilekoan gehien saldu diren jokoak Bideo-joko ekoizleentzat oso garrantzitsua da garatzen dituzten bideo-jokoak ahalik eta gehien saltzea. Sarritan, bideo-jokorik onenak ez dira gehien saltzen direnak izaten eta, nahiz eta kritika oso onak jaso ondoren salmentetan arrakasta lortzen ez bada egindako esfortzu guztiak ez du saririk izaten. Aurtengo lehen hiru hilabeteetan jokorik arrakastatsuena ‘Tom Clancy’s The Division’ izango litzateke. Jokoa salduenen sailkapenean bitan azaltzen da, lehena PS4 plataformarako eta laugarrena XOne plataformarako. Bi plataforma horietarako ez den eta salduenen artean den joko bakarra ‘The Legend of Zelda: Twilight Princess HD’ dugu (WiiU).

Tom Clancy’s The Division

Call of Duty: Black Ops

Far Cry: Primal

IAZ 156 000 MILIOI APP DESKARGATU ZIREN Telefono adimentsuen salmenta krisian bada ere, aplikazioen sektoreak osasuntsu darrai. Ezagutzera eman diren datuen arabera, pasa den urtean 156 000 milioi aplikazio deskargatu ziren. Modu horretan, sektoreak 34 200 milioi dolarretako zuzeneko diru-sarrerak izan dituela kalkulatzen da. Kopuru horri, publizitate kontuengatik irabazitakoa gehitu beharko genioke. Sistema eragileei dagokionez, Android da nagusi; deskargatzen diren aplikazio berri guztien % 60a sistema honen bidez egiten dira. Hala ere, ekonomikoki iOS sistema errentagarriagoa omen da, seguruenik, doako aplikazioen kopurua txikiagoa delako. IDC-k egin duen aurreikuspenaren arabera, 2016an 210 000 milioi app deskargatuko dira.

10 URTEKO HAUR BATEK INSTAGRAM HACKEATU DU Hamar urte besterik ez duen haur finlandiar batek Instagram sare soziala hackeatzea lortu du. Gaztetxoak Instagrameko zerbitzarietan sartzea lortu zuen eta ahulezia hori aurkitzeagatik Facebook-ek (Instagram berea da) sari bat emango dio.

ONLINE MEHATXUAK ESTATUAN Espainia da online mehatxu aurreratu gehien jasotzen dituen herrialdeetako bat. Mehatxu gehien jasotzen dituztenak administrazio publikoak eta finantzaerakundeak izaten dira.


EB-k MILIOI ASKOKO ISUNA JARRI AHAL DIO GOOGLE-i

Euskal mitologiaren inguruko bideo-jokoa Sorginen Kondaira jokoak euskara eta euskal kultura sustatzea du helburu Sorginen Kondaira, euskal mitologian girotuta 3Dn egindako lehen bideo-jokoa dugu. Binary Soul enpresak garatuta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin batera, bideo-joko hau euskal kultura zabaltzeko eta gazteenei gerturatzeko modu aitzindaria den proiektua da. Horretarako, gure geografiako zenbait leku enblematikotan inspiratu da jokoa, eta bertan kokatu du ikastea eta dibertsioa xede dituen abentura hau. izan ere, aisialdia ardatz izan arren, beste bideo-jokoekin alderatuta, Sorginen Kondaira jokoak hezkuntzari ere garrantzi handia ematen dio. Hala, jokalariek aukera izango dute istorioaren protagonista direnei buruz ikasteko, bai eta gure kulturaren eta gure ingurunearen berri jasotzeko ere. Irudi zaindu du jokoak, eta koloreak zein formak jokalaria biltzeko pentsatuta daude: azken xehetasunera arte landuta dago Sorginen Kondaira, proposamen aitzindaria da, eta haren garapenean eskutik joan dira forma eta mamia.

36

Europar Batasunak Google Searchi 3000 milioi dolarretako isuna jar lekioke konpetentziaren inguruko araudia ez betetzeagatik. Isuna aipatu kopurukoa bada, inoiz jarri den mota honetako isunik handiena izango litzateke. Antza denez, Google-k bere erosketa sistemari lehentasuna ematen dio edozein bilaketa egiten denean. Adituen ustetan isuna segurutzat jo daiteke.

COPYRIGHT-a BABESTEN DUEN INPRIMAGAILUA IBM konpainiak autore-eskubideak babes ditzakeen inprimagailu bat patentatu du. Inprimagailu adimentsu horrek, modu autonomoan inprimatu nahi den dokumentuak copyright-a duen ala ez ikus dezake eta, hala bada, inprimaketa prozesua eten egingo du. Momentuz, noski, ez dira enpresetan soilik salduko dira, modu horretan enpresek isun ekidin ahal dituztelako.

Web 0.0: Internet gabeko herria Civitacampomarano 400 biztanle eskas dituen herria da. Italiako Campobasso eskualdean kokatuta dago eta gune garrantzitsuetatik urrun dagoenez ez du Internet konexiorik. Hala ere, bertako biztanleak arazorik gabe bizi dira: hitz egiten dute, albisteak irakurtzen dituzte, telebista ikusi... baina beste modu batera. Herri horren bitxitasun hori aprobetxatuz, Biancoshock mugimendu artistikoak Web 0.0 izeneko ekimena garatu du. Oso modu bitxian, aplikazio digital berrien funtzioak Internet gabe buru daitezkeela frogatu nahi izan dute. Horrela, herriko txoko desberdinak Interneten hain ezagunak diren kolore eta logoekin apaindu dituzte. Emaitza oso txundigarria da.

GAZTEBERRI #113| 2016 Maiatza


GAZTEBERRI #113| 2016 Maiatza

37


Euskal gazteria sexu bereko pertsonen arteko ezkontzaren aldekoa da Oro har, sexu joera guztien aldeko errespetua azaltzen dute gazteek Maiatzaren 17an, Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen ohi da 1990eko maiatzaren 17an Osasunaren Mundu Erakundeak homosexualitatea gaixotasunen sailkapenen eskuliburutik kendu zuelako. Hori dela eta, Gazteen Euskal Behatokiak euskal gazteriak sexu joera desberdinen inguruan dituen iritzien inguruko datuak ezagutzera eman ditu. Oro har, euskal gazteak sexu joera desberdinen aurrean gero eta toleranteagoak direla ikus daiteke. Horrela, 15 eta 29 urte bitarteko gazteen % 92k ez du uste homosexualitatea gaixotasun bat denik. Bakarrik inkestatutako gazteen % 3k uste du homosexualitatea gaixotasun bat dela. Duela lau urte lortutako datuekin alderatzen bada, homosexualitatea gaixotasuna dela

hezkuntza, hizkuntza politika eta kultura saila Gazteria Zuzendaritza

38

uste dutenen ehunekoa % 50ean jaitsi da. Gainera, 15 eta 29 urte bitarteko gazte gehienak sexu bereko pertsonen arteko ezkontzaren aldekoak azaldu dira (% 91), bai eta sexu aldaketaren aldekoak ere (% 86). Bi iritzi horiek hedatuago daude orain 2008an edota 2012an baino. 25 urtetik beherakoak 25 eta 29 urte bitartekoak baino tolerantexeagoak azaltzen dira gai honen inguruan. Emakume gazteak gizon gazteak baino neurri handiagoan agertu dira iritzi horien alde, bai sexu bereko pertsonen arteko ezkontzari dagokionean (% 92 eta % 89, hurrenez hurren), bai eta sexu aldaketari buruzko iritziari dagokionean ere (% 88 eta % 85, hurrenez hurren). Beraz, identitate sexualari buruzko jarrerak irekiagoak direla emakume gazteen artean, gizon gazteen artean baino ondoriozta daiteke.

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA Dirección de Juventud

GAZTEBERRI #113| 2016 Maiatza


Araba Eusko Gazteen Informazio eta Dokumentazio Zentro Koordinatzailea.

Durangoko Gazte Informazio Bulegoa. Pinondo Plaza, 1 48200 Durango • 94 6030030 • informazioa@durango-udala.net Erandioko Gazte Informazioa Bulegoa.

Donostia kalea, 1 01010 Gasteiz. • 945 019539 • www.gazteinformazioa. eus •gazteinformazioa@euskadi.eus • gazteinfoeuskadi@gmail.com

Irailaren 23 enparantza 48950 Erandio • 94 6025891 • gazteinfo@erandioko-udala.net

Arabako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa.

Lobiano Kultur Gunea. Goienkale, 10 48260 Ermua • 943 708700 • oij-gib@udalermua. net

Jesusen Zerbitzariak, 5, behea. • 01001 Gasteiz • 945 181700 • www.alava.net/ifj • www.gazteinformazioa.net • www.facebook/ infogaztea.araba • informazioa@ifj.alava.net Gasteizko Udala. Gazte Informazioko Udal Bulegoa. Espainia plaza behea. 01001 Gasteiz • 945 161330 • www.vitoria-gasteiz.org/ omij • www.vitoria-gasteiz.org/gazteria • coordinaomij@vitoria-gasteiz.org

Ermuako Gazte Informazio Bulegoa.

Mugarri Gazte Informazio Gunea. Mugarri Gazte Etxea. Elizarako Sarbidearen Kalea, 2 48450 Etxebarri • 94 4261861 • www.mugarri.net • mugarri@mugarri.net, mugarri.gazte@gmail.com Galdameseko Gazte Informazio Gunea. San Pedro, 6 48191 Galdames • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gernika-Lumoko Gazte Informazio Bulegoa.

Arabako Campuseko Gazteentzako Informaziorako Gunea.

Foru Plaza, nº 2 48300 Gernika-Lumo • 94 6270215 • gazteger@sarenet.es

Apraiztarrak 1- Unibertsitate-Pabiloia • 01006 Gasteiz • 945 014336 • www.ehu. eus • www.gazteinformazioa.net • oij-ar@ ehu.eus

Getxoko Gazte Informazio Bulegoa.

Bizkaia

Gordexolako Gazte Informazio Gunea.

Bizkaiko Gazteriaren Informaziorako Lurralde-Zentrua.

Tangora Etxea. Algortako Etorbidea, 98 48991 Getxo • 944 660 353 • gaztebulegoa@ getxo.net Molinar Plaza, 11 48192 Gordexola • 638 050 762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Gorlizko Gazte Informazio Gunea.

Rekalde Zumarkalea, 30 - 1. • 48009 Bilbao • 94 4068000 • www.gaztebizz.eus • gaztebizz@bizkaia.net

Krutzeta, 5 48630 Gorliz • 94 6774000 • gazteria@gorliz.net

Abanto -Zierbenako Gazte Informazio Bulegoa.Bizkaia Plaza, 3 (Atzealdea) • 48500 Abanto-Zierbena • 94 6363769 • gazteria@ abanto-zierbena.org

Enkarterri, 2 48840 Güeñes • 94 6690877• www.gugaz.org • info@gugaz.org

Zornotzako Gazte Informazio Bulegoa. Zelaieta Parkea, z/g. • 48340 AmorebietaEtxano • 94 6300649/50 • www. ametxgazteria.net • gazteinfo@ametx.net Arrigorriagako Gazte Informazio Bulegoa. Gaztegune. Ugertza bidea, 1. • 48480 Arrigorriaga • 94 6001876 • www. arrigorriagagaztea.info • gaztegunea@ arrigokultura.org Artzentaleseko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Aguirre, 53 • 48870 Artzentales • 638 050762 • gazteplana@enkarterrialde.org Gaztezer Balmasedako Gazte Informazio Gunea. Pio Bermejillo, 19 • 48800 Balmaseda • 94 6800240 • http://balmaz.org/ • info@ balmaz.org Barakaldoko Gazte Informazio Zentrua. San Juan, 17. • 48901 Barakaldo • 94 4789596 / 94 4789599 •www.gaztebulegoa. net • gaztebulegoa@barakaldo.org Zirtzart Gazte Informazioko Udal-Bulegoa. Basozelai, 11. • 48970 Basauri • 94 4666430 • http://www.facebook.com/zirtzartbasauri • zirtzart@basauri.net Bermeoko Gazte Informazio Bulegoa. Gizarte-Kultura Etxea Irakaskintza, 14-16. • 48370 Bermeo • 94 6179158 •www.giz. bermeo.org • giz@bermeo.org EDEko Gazte Informazio Bulegoa. Simón Bolívar, 8 B –behea 48010 Bilbao • 94 4029090 • www.fundacionede.org • gazteinformazioa@fundacionede.org Txorierriko Gazte Informazio Bulegoa. Txorierri etorbidea, 9, behea 48160 Derio • 688 629965 • www.txorierrikogazteak.com • oij@e-txorierri.com

Gueñeseko Gazte Informazio Gunea.

Arratiako Gazte Informazio Bulegoa. Igorreko Kultur Etxea. Elexalde, 8 48140 Igorre • 639 018133 • gib-arratia@ gorbeialdea.com Karrantzako Gazte Informazio Gunea. Concha Enparantza, 1 48895 Karrantza • 638 050762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Lanestosako Gazte Informazio Gunea. Manuela Sainz de Rozas, 1 48895 Lanestosa • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde. org

• gazteinfo.plentzia@bizkaia.org Gazte Informazio Zentroa. Santa Clara Kultura Zentroa. Martín Fernández Villarán, z/g 48920 Portugalete • 94 4729313 • www.juventudportugalete.org • juventud@portugalete.org • gaztegela@ gmail.com Portugaleteko Gazte Informazio Gunea Gazte Gela. Zubeldia Maisua, z/g 48920 Portugalete • 94 4616638 • www.juventudportugalete.org • aulajoven@portugalete.org Gaztebox Santurtziko Gazte Informazio Bulegoa. Santurtzi Parkea, z/g 48980 Santurtzi • 94 4836110 • gib-oij@santurtzi.net Sopelanako Gazte Bulegoa. Kurtzio Kultur Etxea, Mendieta, 11 48600 Sopelana • 94 4065505 • www. sopelanagaztea.blogspot.com • www. sopelana.net • oij@sopelana.net Turtziozko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Agirre, 61 48880 Turtzioz • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gazte Info Gazte Informazio Bulegoa.

Koldo Mitxelena Kulturunea. Urdaneta kalea, 9 • 20006 Donostia • 900 110 111 • www. gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa.net Donostiako Gazte Informazio Zerbitzua Online eta Hitzordu bidez. Goikoa jauregia. Mari kalea, 1. • 20003 Donostia • 943 481435 • www. donostiagaztea.org/gazteinfo • gazteinfo@ donostia.eus Eibarko Gazte Informazio Bulegoa. Portalea Kultur Etxea, Bista Eder 10. • 20600 Eibar • 943 708435 • infojuven.ei@eibar.net Elgoibarreko Gazte Informazio Bulegoa. Gabriel Kurutzelaegi,10. • 20870 Elgoibar • 943 531319 • www. elgoibarkogazteinformazioa.info • gazteinformazioa@elgoibar.net Errenteriako Gazte Informazio Bulegoa. Merkatuzar. Pablo Iglesias, 3.• 20100 Errenteria • 943 449640 • www. gaztebulegoa.errenteria.net •gazteria@ errenteria.net Hernaniko Gazte Informazio Bulegoa.

Udiarraga, 39 48490 Ugao-Miraballes • 94 6322014 • gazteinfo.ugao@ortzadar.es

Hernaniko Udal Kiroldegia, Elkano z/g.• 20120 Hernani • 943 552185 • www.hernani. net • kirola@hernani.net

Urduñako Gazte Informazio Gunea.

Hondarribiako Gazte Informazio Bulegoa.

Kultur Etxea. Andra Mari, z/g 48460 Urduña • 945 384884 • xarteaga@urduna.com

Javier Ugarte 6. • 20280 Hondarribia • 943 644752 • gip@hondarribia.org

Sestaoko Gazte Informazio Zentroa.

Irungo Gazte Informazio Bulegoa.

La Iberia, z/g 48910 Sestao • 94 4956127 • cijsestao@infonegocio.com Zallako Gazte Informazio Bulegoa. Madres Irlandesas, 4 48860 Zalla • 94 6391396 • www.ibilimunduan.com • oij@ zalla.org • infogazte@zalla.org

Foruen Karrika, 2 behea. • 20302 Irun • 943 505440 / 943 505444 • www.irun.org/igazte • infojuvenil@irun.org

Gipuzkoa

Lasarte-Oriako Gazte Informazio Bulegoa. Lasarte-Oriako Gaztelekua. Jaizkibel Plaza, 14.• 20160 Lasarte-Oria • 943 376181 • www.lasarte-oria.org • gaztelekua@ lasarteoriasarean.eu

Andoaingo Gazte Informazio Bulegoa.

Legazpiko Gazte Informazio Bulegoa.

Ambrosia Olabide Egoitza. Pio Baroja, 1. • 20140 Andoain • 943 593911 • www. gaztelokala.com • gibandoain@gaztelokala. com

Kultur Etxea, Latxartegi, 3. • 20230 Legazpi • 943 737203 • www.gipuzkoangazte.info/ legazpi • gazteria@legazpi.eus

Arrasateko Gazte Informazio Bulegoa.

Oñatiko Gazte Informazio Puntua.

Aterpe Leioa Gazte Informazio Zentroa. Aldapabarrena, 2 48940 Leioa • 94 4055850 • gazte@leioa.net

Garibai Etxea. Biteri etorbidea, 3. • 20500 Arrasate • 943 252065 • www.gaztebulegoa. com • gaztebulegoa@arrasate.eus

Foruen Enparantza, 4. • 20560 Oñati • 943 718257 • www.oinati.org • gazteinformazioa@oinati.net

Lekeitioko Gazte Informazio Bulegoa.

Astigarragako Gazte Informazio Puntua.

Ordiziako Gazte Informazio Puntua.

Eliz Atea, 12 48280 Lekeitio • 94 6243591 • gazte-bulegoa@lekeitio.com

Tomas Alba, 13. • 20115 Astigarraga • 616 599334 • www.astigarraga.net • www. astigarraga.net • gazteinfor@astigarraga.net

Barrena Jauregia Kultur Etxea, 2 - 3 • 20240 Ordizia • 943 805634 • www. gipuzkoangazte.info/ordizia • gazteria@ ordizia.eus

Mañariko Gazte Informazio Gunea. Herriko plaza, z/g 48212 Mañaria • 94 6818998 • kultura.manaria@bizkaia.org Mungiako Gazte Informazio Bulegoa. Arana Goiri´tar Sabin, 13 48100 Mungia • 94 6553353 • mungia.gib-oij@astiune.com

Azkoitiako Gazte Informazio Bulegoa. Aita Madinabeitia plaza z/g • 20720 Azkoitia • 943 026027 • www.artxamendi.net • gib@ euskalnet.net Azpeitiako Gazte Informazio Bulegoa.

Muskizko Gaztegune.

Plaza Txikia z/g • 20730 Azpeitia • 943 157160 • www.azpeitia.net • gib@azpeitia.net

Meatzari Plaza, 2 48550 Muskiz • 94 6708037 • www.muskizkogaztegunea. blogspot.com • gaztebulegoa@muskiz.com

Gipuzkoako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa.

Busturialdeko Gazte Bulegoa. Zubietaerrota Eraikina, Kurtzero auzoa 48392 Muxika • 670 509752 • www.busturialdekogazteplana.com • gaztebulegoa@busturialdekogazteplana.com

Gaztegunea. Anoeta, 28 • 20014 Donostia-San Sebastián • 900 110111 / 943 472617 • www. gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa.net Gipuzkoako Campuseko Gazte Informazio Bulegoa.

Zubieta, 16 48410 Orozko • 94 6339945 • infoinduma@yahoo.es

Ignacio M. Barriola eraikina. Elhuyar enparantza, z/g 20018 Donostia • 943 018135 / 943 018138 • svrgazte@sv.ehu.es. svrbegaz@sv.ehu.es

Plentziako Gazte Informazio Gunea. Goenkale, 25n 48620 Plentzia • 94 6770989

Koldo Mitxelena kulturunea. Infoteka. Gazte Informazio Gunea.

Induma Informazio Bulegoa.

GAZTEBERRI #113| 2016 Maiatza

Tolosako Gazte Informazio Bulegoa. Antonio Maria Labaien Kultur Etxea, Triángulo 1.• 20400 Tolosa • 943 670383 • gazteria@tolosakoudala.net Urnietako Gazte Informazio Bulegoa. Idiazabal 13 20130 Urnieta • 943 333973 • www.urnieta.eus • gazteinformazioa@ urnieta.eus Villabonako Gazte Informazio Bulegoa. Katea Etxea. Kale Nagusia, 79. • 20150 Villabona • 943 694787 • www.kateaetxea. net/gazte-informazioa • gazteria@villabona. net Zarautzeko Gazte Informazio Bulegoa. Zinema Pilotalekua. Zigordia Kalea, 34. • 20800 Zarautz • 943 005122 • www. zarautzgazte.net • gazteinformazioa@ zarautz.org

39


Bileran izan dira, Euskaltzaindiaren aldetik, Andres Urrutia lehendakariarekin batera, Xabier Kintana idazkaria; Sagrario Aleman diruzaina; Adolfo Arejita euskaltzaina; Andres IĂąigo euskaltzaina eta Nafarroako ordezkaria; Erramun Osa idazkariordea eta Joseba Zabaleta kudeatzailea.

Euskara nafar guztien ondare izateko lan egitearen alde azaldu da Nafarroako Gobernua Euskaltzaindiako eta Nafarroako Gobernuko ordezkarien arteko bilera Lankidetzarako bideak indartzen jarraitzeko beharra eta euskara, Nafarroako bertako hizkuntza gisa, nafar guztien ondare komun moduan aitortua izan dadin lan egiteko beharra. Horiek izan dira Uxue Barkos Nafarroako Lehendakari eta Euskaltzaindiko lehendakari Andres Urrutiak izan duten bileraren ondoriorik nagusienak. Uxue Barkosek euskara eztabaida alderdikoietatik eta lehia antzuetatik urruntzeko garrantzia azpimarratu du, eta hizkuntz horren ospea berreskuratzearen alde agertu da

40

askatasun nahiz borondatezko erabateko esparru batean. Aldi berean, Barkosek Euskaltzaindiak euskararen normalizazioan egindako lana aitortu du, eta Nafarroako Gobernuak erakunde horrekin duen lankidetza sustatzeko bere asmoa helarazi die. Ildo horretan, Foru Gobernuak bi erakundeen artean laster onartuko den lankidetza-hitzarmenerako zuzkidura ekonomikoa handitu du; hala, aurreko urteetan 80 000 eurotakoa zen, eta aurten, berriz, 96 100 eurotakoa izango da.

Hitzarmen honek, Euskararen Corpus Onomastikoaren eta Nafarroako toponimia ofizialaren gaineko lanak jasotzeaz gain, proiektu berriak sustatzea du xede, bai eta “Mendaur� bilduman Nafarroako euskalkien aldaerei buruzko ikerketak argitaratzea ere; izan ere, 2012. urtetik ez da inolako lanik argitaratu. Bi erakundeak Nafarroako euskalkiformak Euskaltzaindiaren Hiztegi Bateratuan sartzeko lankidetzan ari dira, bai eta Euskaltzaindiak ematen duen hizkuntz kalitatearen zerbitzuarekin ere.

GAZTEBERRI #113 | 2016 Maiatza


Jaitsi da pobrezia egoera larrian Nafarroan bizi diren biztanleen kopurua

Bizikidetza arloan lankidetza eredu berriak aztertuko dituzte Nafarroak eta EAEk Ollo kontseilaria EAEko ordezkari Jonan Fernándezekin izan du bilera Nafarroako Foru Erkidegoak eta Euskal Autonomia Erkidegoak bizikidetza-arloan kooperazio eta lankidetzarako bideak aztertzea adostu dute. Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok eta Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusi Joan Fernándezek izan duten bileran hiru arlo jorratuk direla adostu dute: biktimak; hezkuntza; eta, bizikidetzako proiektu europarrak. Bi ordezkaritzen artean egindako lehen bilera honekin, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Nafarroako Foru Erkidegoaren arteko Lankidetza Protokoloak aurreikusitako 18 jardueretako bat aktibatu da; Protokolo hori maiatzaren 10ean izenpetu zuten Eusko Jaurlaritzako Iñigo Urkullu lehendakariak eta Nafarroako Gobernuko Lehendakari Uxue Barkosek. Arlo horri lotuta, Protokoloak dio bi Gobernuek “egokitzat jotzen

GAZTEBERRI #113| 2016 Maiatza

dutela elkarrekiko lankidetza-lerroak finkatzea bakea, bizikidetza eta giza eskubideen esparruan”; horrez gain, “loturak sortzea, gure gizartean bakea eta bizikidetza finkatzeko beharrezko baldintzak sortuko dituzten programak nahiz ekintzat sustatzea aldera, beti ere elkarrekiko adostasunetik”. Gainera, aipatu protokoloak, lehentasunezko lankidetza lerroak honako hauetan oinarritzen direla dio: “Pertsona eta giza eskubideen duintasuna errespetatu eta sustatzea; indarkeriaren gaitzespena edozein ideia edo proiektu babesteko baliabide modura; egia eta justizia eskubidearen babesa eta biktima guztien erreparaziorako eskubidea; memoria kritiko baten eginkizuna bizikidetza eraikitzeko orduan, bai eta gure autonomia erkidegoetan izandako giza eskubideen urraketa guztiena ere; bakearen kultura eta errespetu, demokrazia eta bizikidetzaren balioak sustatzea”.

Errealitate Sozialaren Behatokiak egindako azterketa baten arabera, 35 100 pertsona dira Nafarroako Foru Erkidegoan pobrezia egoera larrian bizi direnak. Kezkatzeko datua izan arren, duela bi urteko datuekin alderatuta, egoera horretan bizi diren pertsonen kopurua % 20,6an murriztu dela ikus daiteke. Modu horretan, duela bi urte baino 9130 pertsona gutxiago bizi dira pobrezia larrian. Pobrezia-arriskuaren tasa ere nabarmen murriztu da azken bi urte hauetan; lau puntutan, hain zuzen ere. Tasa horrek diru-sarrera txikiak dituzten pertsona-kopurua neurtzen du biztanleria guztiarekin alderatuz. Aipatu azterketaren arabera, pobrezia tasetan izan den jaitsiera hori iazko udaberrian gizarteratzeko errentan sartutako aldaketengatik gertatu omen dira. Gaur egun, Nafarroako 11 105 familiak jasotzen dute prestazio hori eta, txostenaren arabera, Nafarroako krisia “indargabetzeko elementu garrantzitsua” izaten ari da estatuko langabeziaren babessistema “ez baita ahuldademailak murrizteko gai”. Txostenaren aurkezpenean zehaztu den moduan, 2015eko pobrezia-datuak kalkulu bat baino ez dira eta behin betiko datuak izateko iazko behin betiko zergadatuen berri izan arte itxaron beharko da.

41


Agenda EKAINAK 1 ASTEAZKENA • ALDINA DUARTE (Noites de Fado zikloa). BBK Aretoa, Bilbao. 20:00. Bonoa 70€.

EKAINAK 2 OSTEGUNA • MAYKEL BLANCO Y SU SALSA MAYOR. Zentral Kafe Antzokia, Iruña. 20:00. 20€. • KANTU ETA HITZA 2016: MAIALEN ERROTABEHERE. Erraldoien Txokoa, Iruñea. 20:30. Doan€.

EKAINAK 3 OSTIRALA • ART AFTER DARK: DJ TENNIS + DJ VOZ &OCARIZ + DJV SOUND. Guggenheim Museoa, Bilbao. 22:00. 9/13€. • VHS STREET BAND. Fynikular Plaza, Bilbao. 19:30. • SEKOU KOUYATE. BBK Aretoa, Bilbao. 20:00. 15€.

• MEDAWAY LEGENDS WEEKENDER. Dabadaba Aretoa, Donostia. 19:00. 48€. • NARCO + IGNOTUS + YAKOVLEV 42. Niessen Kulturgunea, Errenteria. 22:00. 5€. • PAUL COLLINS BEAT + PERALTA. Jimmy Jazz, Gasteiz. 20:30. 12/15€. • FREEDONIA. Helldorado, Gasteiz. 22:00. 13/15€. • MIKE FARRIS & THE ROSELAND RHYTHM REVUE + ANIMAL BLUES. Zentral Kafe Antzokia, Iruña. 19:30. 16/23€. • AKERBELTZ + ARAN MUSIKA ELKARTEA. Arkotxa, Zaratamo. 22:00. Doan.

DEVICE. Guardetxea, Donostia. 19:00. • LIQUID GRAVEYARD + MORPHIUM + DAWN OF THE MAYA + BLACK CAT + GHOST TRIP + MIND TRAP. Larratxo Kultur Etxea, Donostia. 18:30. 10/13€. • PAUL COLLINS BEAT + PERALTA + THE SCREAMING TARGETS. Intxaurrondoko Kultur Etxea, Donostia. 22:00. 12/15€. • FREEDONIA. Helldorado, Gasteiz. 22:00. 13/15€. • UDASOINU BARROCO. Arabako Arte Ederren Museoa, Gasteiz. 12:30. Doan. • ROCK & CHOIR. Gayarre Antzokia, Iruña. 20:30. 8€.

EKAINAK 4 LARUNBATA

• ROJO VIVO + ÚLTIMOS REYES. Akelarre Kultur Elkartea, Iruñea. 20:30. Doan.

• BAND JOVI. Kafe Antzokia, Bermeo. 12:30. 10/13€.

• TRASTORNA2 + LA PULQUERÍA + LAS TEA PARTYS DJ’S. Arkotxa, Zaratamo. 22:00. Doan.

• IKUS-ENTZUNEZKO KONTZERTUAK: KUL IS NOT COOL + GUL & TRUTH + DYG + PHEASENT’S TEARS + IXO + IBAN

EKAINAK 5 IGANDEA • PAPEREZKO KONTZERTUAK:

Urte osoko harpidetza (12 aldizkari)

18€ 42

harpidetzak@gazteberri.eus GAZTEBERRI #113| 2016 Maiatza


EÑAUT ELORRIETA. Garoa liburu-denda, Donostia. 12:30. • EÑAUT ELORRIETA. Garoa Liburudenda, Donostia. 12:30. • JOSU BERGARA. Igartubeiti Baserri Museoa, EzkioItxaso. 16:30. Doan.

EKAINAK 6 ASTELEHENA • ELVIS COSTELLO. Kursaal, Donostia. 20:00. 39€.

EKAINAK 7 ASTEARTEA • PARQUET COURTS. Kafe Antzokia, Bilbao 21:00. 15/18€.

EKAINAK 8 ASTEAZKENA • IL DIVO: AMOR & PASION TOUR 2016. BEC, Barakaldo. • KEPA JUNKERA. FNAC, Bilbao. 18:30.

EKAINAK 9 OSTEGUNA • OS MUTANTES. Kafe Antzokia, Bilbao. 22:00. 17/20€. • RAPEROS DE LABRANZA. La Fundición, Bilbao. 20:00. 5/10€. • NINETTE Y UN SEÑOR DE MURCIA. FNAC, Bilbao. 18:00. • TONTXU. Campos Elíseos Antzokia, Bilbao. 20:30. 22€. • LEE PERK. Kafe Antzokia, Bilbao. 20:30. 5€. • EUSKARAZKO MUSIKA LEHEN BARRUTIAN 2016: TXUMA MURUGARREN.

Deustuko Udaltegia, Bilbao. 19:30. • KANTU ETA HITZA 2016: JOSEBA IRAZOKI. Erraldoien Txokoa, Iruñea. 20:30. Doan€.

EKAINAK 10 OSTIRALA • CAFÉ QUIJANO: “ORÍGENES: EL BOLERO EN DIRECTO”. Bastero Kulturgunea, Andoain. 20:00. 30€ • BANBIKINA. Cotton Club, Bilbao. 20:30. • THE SOFT MOON. Dabadaba, Donostia. 21:00. 13/18€.

EKAINAK 11 LARUNBATA • KORRONTZI DANTZAN. Herri Antzokia, Ataun. 21:00. Doan. • LA CHOZA FEST 2016: SONNÖV + TAO TE KIN + CRIMSON STONE + MELMAK. Santana 27, Bilbao. 20:00. 10/12€. • MIKE FARRIS AND THE ROSELAND RHYTHM REVUE. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:30. 20/24€. • HACERIA FLAMENCO CLUB. Haceria Arteak, Bilbao. 21:00. 10€. • CHRIS ECKMAN & CHANTAL + PET FENNEC. Donostiako Aquarium-a, Donostia. • GROSSO MODO II: LOS GRANADIANS DEL ESPACIO EXTERIOR + LIE DETECTORS. Dabadaba, Donostia. 21:30. 14/16€. • GANSOS ROSAS. Jimmy Jazz, Gasteiz. 21:30. 12/15€. • A REASON TO BREATHE + GABEZIA + MELTDOWN. Mogambo Aretoa, Donostia. 20:30. 5€.

• NUEVA VULCANO. Bonberenea, Tolosa.

EKAINAK 12 IGANDEA • GRAHAM NASH. Victoria Eugenia Antzokia, Donostia. 19:00. 30€.

EKAINAK 15 ASTEAZKENA • CAMANÉ + BOS (Noites de Fado zikloa). BBK Aretoa, Bilbao. 20:00. • EUSKARAZKO MUSIKA LEHEN BARRUTIAN: SAN INAZIO ABESBATZA + DEUSTUARRAK ABESBATZA. Deustuko Udaltegia, Bilbao. 19:30. • NEKE POLITIKOA + CLOACA + KNAEGT. Putzuzulo Amets Fabrika, Zarautz. 20:00. 5€.

EKAINAK 16 OSTEGUNA • ANDRÉS SUÁREZ. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:30. 15/20€. • KANTU ETA HITZA 2016: IÑAKI SALVADOR & AINARA ORTEGA. Erraldoien Txokoa, Iruñea. 20:30. Doan.

EKAINAK 17 OSTIRALA • EUSKARAZKO MUSIKA LEHEN BARRUTIAN 2016: ANA BEJERANO & EUSKONECTION. Haceria Arteak, Bilbao. 22:00. • EL ÚLTIMO TRIBUTO. Azkena, Bilbao. 21:30. 12/15€. • JOHN BERKHOUT. Victoria Eugenia Antzokia, Donostia. 20:00. 14€. • DEAD BRONCO + LAZY DAISY

GAZTEBERRI #113| 2016 Maiatza

43


BAND. Zentral Kafe Antzokia, Iruñea. 21:00.10/12€.

EKAINAK 18 LARUNBATA • ANDOAINGO ROCK JAIALDIA: ELLIOT MURPHY + BLUE ASH + DEADBEAT POETS +BALERDI BALERDI + SPLIT SQUAD + HIRIBILLY MOON EXPLOSION. Nafarroa Plaza, Andoain. 18:00. Doan€. • ENEMIGOS ÍNTIMOS. Kafe Antzokia, Bilbao. 22:00. 15/18€. • DIXIEMULANDO. Indautxu, Bilbao. 20:00. • MIKEL AZPIROZ. Victoria Eugenia Antzokia, Donostia. 19:00. 10€. • JOHN BERKHOUT. Victoria Eugenia Antzokia, Donostia. 20:00. 14€. • YANNIS CONSTANS TRÍO. Gezala Auditoriuma, Lezo. 20:00. 8€.

EKAINAK 19 IGANDEA • D’CAPRICHO (Domekak Horibaien zikloa). Hori Bai Gaztetxea, Larrabetzu. 18:30. • MARÍA PARRADO. Campos Elíseos Antzokia, Bilbao. 20:30. 20/25€.

EKAINAK 21 ASTEARTEA • NOFX + ADRENALIZED. Halle d’Iraty, Biarritz. 19:00. 22/28€. • KIKAGAKU MOYO. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 5€. • BENITO LERTXUNDI. Victoria Eugenia Antzokia, Donostia. 20:00. 22€.

44

BIBAT. Arkeologia eta Fournier Karta Museoa: • “Harri Bakartiak. Arabako Menhirrak”. Ekainaren 30ra arte.

Bilboko Guggenheim Museoa: • “Andy Warhol. Itzalak”. Urriaren 02ra arte. • “Alex Katz, hemen eta orain”. Urriaren 07ra arte. • “Louise Bourgeois. Izatearen egiturak”. Irailaren 3ra arte.

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa: • “#Burdinkolorea zikloa: ‘Metalezko argia’ ”. Uztailaren 17ra arte.

Bilboko Arte Ederren Museoa: • “Eskultura Hiperrealista 19732016”. Irailaren 16ra arte. • “1937. Gernikari buruz. Gerra eta civitas”. Urtarrilaren 9ra arte.

Bilboko Azkuna Zentroa: • “Herrikoitasunaren ideal infinituki aldakorra. Jeremy Deller artistaren erakusketa”. Urriaren 9ra arte.

Donostiako Untzi Museoa: • “Emakumeak eta Itsasoa”. Azaroaren 19ra arte.

Ekainaren 5era arte. • “Modernitate berezia. Abangoardiaren erretratua Donostian 1928-1936” Otsailaren 31ra arte. • “Hondar artean”. Uztailaren 3ra arte.

Donostiako Tabakalera: • “Vasco Picassiano y Postimpresionismo”. Ekainaren 17ra arte. • “The day after. Maryam Jafriren erakusketa”. Ekainaren 26ra arte.

Gasteizko Artium Museoa: • “Iñigo Royo. Barre Dagiena”. Urriaren 29ra arte. • “1987. Argeleko elkarrizketen ondoren. Bake Atzeratua”. Urriaren 29ra arte. • “Kirola artearen ikuspuntutik”. Urriaren 29ra arte. • “Irribarrearen Segada. Artium Bilduma”. Abuztuaren 28ra arte.

Getariako Balenciaga Museoa: • “Balenciaga parpailan barrena”. Irailaren 18ra arte.

Nafarroako Unibertsitateko Museoa: • “Camouflages. Joan Fontcubert”. Urriaren 21era arte. • “De Laboris. Pierre Gonnorderen argazki-erakusketa”. Urriaren 21era arte.

Donostiako San Telmo Museoa: • “1516-2016. Bake-Itunak” Urriaren 9ra arte. • “Nilo ibaiaren ertzetan”.

GAZTEBERRI #113| 2016 Maiatza


z Balenciaga parpailan barrena 2016-03-22tik aurrera | Balenciaga Museoa. Getaria. Tradizio historiko luzeko ehuna da parpaila. Klase dirudunek soilik eskura zezaketen hasieran, mekanizatzen hasi zen arte. Adibide ezin hobea dugu erakusketa hau, ikusteko nola egin zuten bat Balenciagaren sormenak eta teknologia industrialak halako materiala indartzeko, eta aplikazio berriak eta silueta iraultzaileak sortzeko. Parpailaren bidez, hiru elementu batean biltzen ditu CristĂłbal Balenciagak: gorputza, airea eta oihala. Hiru aretoetan barna, 70 pieza baino gehiago ikusiko ditugu: jantziak, ehunak, irudiak, agiriak, baliabide didaktikoak... Horien bidez, ulertuko dugu Balenciagak berrinterpretatu egin zuela material tradizionala, eta ohorezko lekua itzuli ziola moda garaikidearen testuinguruan.

z Muskerraren bidea. 2016-11-29ra arte | Asteasu. Toki zehaztugabea da Obaba, eta bertan daude kokatuta Bernardo Atxaga idazlearen narrazio ezagunetako zenbait, hala nola Sugeak txoriari begiratzen dionean (1984), Bi anai (1985) eta, bereziki, Obabakoak (1988). Asteasutik abiatuta, Obabako lurralde horretan barrena murgiltzen den bi kilometroko pasealekua da Muskerraren bidea. Bidean zehar, hainbat panel eta grabaziok (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez entzungai) Bernardo Atxagaren obran ardatz diren testu, pertsonaia eta tokien berri emango diote ibiltariari. Hala, pausorik pauso, Bernardo Atxagaren lana eta Asteasuko paisaia ezagutzeko aukera ematen du Muskerraren bideak. Jarduera hau DSS2016EUren Elkarrizketak lerroaren baitan kokatzen da; hain zuzen ere, Donostia 2016 eta inguruko kultur agenda harremanetan jartzen dituen programazio-ildoaren baitan.

z Lurra, kultura eta identitatea: Ondasun lapurta 2016-05-21era arte | Okendo Kultur Etxea. Lurra, kultura eta identitatea: OndasunLapurtuakk erakusketak baliabide naturaletarako eskubidearen aldeko herrien borroka eta munduko ordena berriaren arteko desoreka islatu nahi du. Egoera honek zerikusi zuzena du hala herrien eskubide politiko eta zibilekin nola eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalekin. Erakusketak XXI. mendeko gatazkak ondasunen espoliazioarekin lotzen ditu, lehengai mugatuen ustiaketan oinarritzen baita sistema kapitalista; eta sistema horrek herrientzat eskubideen urraketa amaiezina eta ama lurrarentzat hondamendi izugarriak uzten baititu. Saharar herriaren errealitatea hartu da adibide gisa botere hegemonikoek diruzalekeriaz mantentzen duten baliabide naturalen kontrolaren ondorioz herriek pairatzen duten egoeraren adibide gisa.-

Unibertsitatea Berrikuntza Europa Kultura


EKAINAK 22 ASTEAZKENA

EKAINAK 24 OSTIRALA

• SANTIAGO AUSERÓN & BOS: VAGAMUNDO. Arriaga Antzokia, Bilbao. 20:00. 10/35€.

• THE JAYHAWKS. Kafe Antzokia, Bilbao. 22:00. 20/25€.

• CHRISTINA ROSENVINGE. Principal Antzokia, Donostia. 20:00. 18€.

• ANDRÉS CALAMARO. Euskalduna Jauregia. 20:30. 30/45€. • PINK TONES. Donostia. 20:00. 22€.

EKAINAK 23 OSTEGUNA

• ROCK N’BAND. San Juan Ibarra Plaza, Gernika-Lumo. 22:00. Doan.

• EUSKARAZKO MUSIKA LEHEN BARRUTIAN 2016: AMORANTE. Deustuko Udaltegia, Bilbao. 19:30.

• LOS ZIGARROS. Zentral kafe Antzokia, Iruñea. 21:00. 13/25€.

• LA TÍA SKA. Altamira, Bilbao. 19:00.

EKAINAK 25 LARUNBATA

• QUIQUE GONZÁLEZ & LOS DETECTIVES. Gazteszena, Donostia. 20:30. 23/26€. • ETXEKOEKIN KANTARI. Larrotxene Kultur Etxea, Donostia. 19:30. • KANTU ETA HITZA 2016: KHERAU. Erraldoien Txokoa, Iruñea. 20:30. Doan.

46

• ROBERT JON + THE WRECK. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 8/10€. • ZANGO. Uzturre Plaza, Bilbao. 20:00. Doan.

Biotz Alai Plaza, Getxo. 20:00. 10€.

EKAINAK 26 IGANDEA • THE COUP + ALBERT CAVALIER. Uliako Hazitegiak, Donostia.

EKAINAK 28 ASTEARTEA • JOSU BERGARA. Txakolingunea, Bakio. 20:00. Doan.

EKAINAK 30 OSTEGUNA • SCORPIONS. Bilbao Arena, Bilbao. 19:00. 61/67€. • EUSKARAZKO MUSIKA LEHEN BARRUTIAN 2016: AIRE AHIZPAK. Deustuko Udaltegia, Bilbao. 19:30. • KANTU ETA HITZA 2016: JON GURRUTXAGA. Erraldoien Txokoa, Iruñea. 20:30. Doan.

• LOS ZIGARROS. Kafe Antzokia, Bilbao. 22:30. 13/15€. • BENITO LERTXUNDI. Frontoia, Doneztebe. 22:00. 22€. • ANNE ETCHEGOYEN & BIOTZ ALAI ABESBATZA.

GAZTEBERRI #113| 2016 Maiatza




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.