Gazteberri 114

Page 1

Gazteberri Aldizkaria | 114. Zbk | 2016 Ekaina |

Euskararen etorkizuna gazteon esku

#114


ARGITARATZAILEA:

© Shareak Kultur Elkartea Lege Gordailua: Bi-1151-04 Tlf: 94 424 75 94 eposta: gazteberri@unionline.info http://www.gazteberri.eus ERREDAKZIOA Iparragirre, 17, 1.esk. 48009-Bilbao. KOORDINATZAILEA Jon Mikel Zabalegi

PUBLIZITATERAKO-ESPAZIOA. NAHITA UTZI DUGU HUTSIK.

TESTUAK ETA DISEINUA Shareak Kultur Elkartea LAGUNTZAILEAK Nerea Segura, Gotzon Sanchez, José Poza, Lohizune Loroño. ARGAZKIAK Sergio Cotos, Markel Redondo, Alejandro Boyero, Artxiboa PUBLIZITATEA 943 053 488 | 629 229 185

Shareak Kultur Elkarteak ez du Gazteberri Aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik derrigor bere gain hartzen

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA HEZKUNTZA SAILEKO LAGUNTZA JASO DU

DEITU 94 4247594 EDO 943 053 488 ZENBAKIRA ESPAZIO HAU BETETZEKO hezkuntza, hizkuntza politika eta kultura saila Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA Viceconsejería de Política Lingüística


Aurkibidea 04 Gazteberriak z ‘Asteburuko gaixotasunak’ gora egin du euskal gazteen artean z Gazteriaren inklusioaren aldeko martxa z Jazarpenaren aurke, prebentzioa eta esku hartzea z Abian da berriz ere Gauekoak ekimena

08

20

Erreportajea: Zeintzuk dira munduan gehien ikasten diren hizkuntzak?

Zientzia z Munduko ordenagailurik ahaltsuena txinatarra da

22 Euskara

14

z Euskaltegiek euskara udan ikasteko eskaintza aurkeztu dute. z Euskara ikasteko deskontuak Bizkaian

Elkarrizketa: IĂąigo Arandia kaixomaitia.eus-eko kidea

24 Zer jan, hura izan z Zurito-Tour

32 Sexua

26

Erreportajea: Euskararen etorkizuna gazteon esku

z Gazteek ez omen dituzte genero estereotipoak antzematen z Polimaitasuna

34 Teknologia berriak z Internet erabiltzeko aukera dutenen kopurua egonkortu da z Android da telefonoetako sistema-eragile erabiliena z LinkedIn Microsoften esku

42 Agenda GAZTEBERRI #114| 2016 Ekaina

3


Gazteberriak SUSPERTU PROGRAMA DROGA ARAZOAK DITUZTEN GAZTEENTZAT Nafarroako ‘Proyecto Hombre’ elkarteak droga arazoak dituzten gazteei bideratutako ‘Suspertu’ izeneko ekimena garatu du. Ekimen horren bidez, eta gazte-bitartekarien laguntzarekin, gazteen artean izan daitezkeen jokabide arriskutsu eta ohitura ez-osasuntsuetan eragin nahi dute. Ekimena, jarduera desberdinen bidez gauzatzen da, hala nola, aholkularitza jarduerak, tailerrak eta trebakuntza ikastaroak, prebentzio programen diseinua edota gazteekin egiten diren bestelako jarduerak.

DROGA SINTETIKO BERRIAK Europa mailan drogen inguruan egindako txosten baten arabera, gaur egun, drogak kaltegarriagoak dira eta, gainera, baita merkeagoak ere. Txosten horrek adierazten duenez, Europan droga sintetiko berriak esperimentatzen ari dira, hala nola, ‘Flakka’ izenarekin ezagutzen dena. Hainbat kasutan, europar gazteak, akuri moduan erabiliak dira eta gazteek zein nolako substantziak hartzen dituzten ere ez dakite. Urte hasieran poliziak Flakka saltzen zuen talde bat atxilotu zuen Santurtzin. Poliziaren arabera, droga honen kontsumoa dela eta ehun pertsona baino gehiago hil dira Europan osoan. Poliziak ere ‘marihuana sintetikoa’ delako drogaren arriskuaz ohartarazi du. Kasu bietan, drogak Internet bidez saltzen dira.

4

‘Asteburuko gaixotasunak’ gora egin du euskal gazteen artean Urtero 500 gazte baino gehiagok ospitaletik pasa behar du koma etilikoak direla eta Osakidetzak ezagutzera eman dituen datuen arabera, 2013 eta 2014. urteetan 4000tik gora izan dira koma etilikoa dela eta larrialdi zerbitzuetara jo duten biztanleak (4507 eta 4167, hurrenez hurren). Horietatik, % 12 inguru 12 eta 18 urte bitarteko gazteak izan ziren. Kasu gehienak, aldiz, 46 eta 55 urte bitarteko biztanleetan ematen dira (% 40). Gazteei dagokionez, kasu gehienak astebukaeratan izaten dira, sarritan, eta are gehiago adin horietan, alkoholaren

kontsumoa aisialdiari lotuta azaltzen baita. Osakidetzak emandako datuen arabera, koma etilikoak direla eta larrialdi zerbitzuetara jotzen dituzten gazteen kopuruak gora jo egin du azken urteetan. Datu ofizialen arabera, euskal gazteek, batez beste, 14,8 urterekin hasten dira alkohola kontsumitzen. 12 eta 18 urte bitarteko gazteen heren batek astebururo alkohola kontsumitzen duela onartzen du. Alkohola ez ezik, asko dira bestelako

drogen kontsumoaren ondorioz larrialdietara jotzen duten gazteak (kanabisa, kokaina, heroina…) Gazteen artean alkoholaren kontsumoa ekiditeko Eusko Jaurlaritzak berriki Mendekotasunen Legea jarri du indarrean. Horren baitan, zigorrak handiagoak izango dira adingabeei alkohola saltzen dieten horientzat. Gainera, adingabeak kontzientziatzeko Jaurlaritzatik zein udaletatik egiten diren kanpainak biderkatu dira.

GAZTEBERRI #114| 2016 Ekaina


IA 3 MILIOI EURO GAZTE ENPLEGUA SUSTATZEKO Bizkaiko Foru Aldundiak 2,8 milioi euro inbertituko ditu gazte langabetuen enplegagarritasun sustapenean. Ekimena eta BECean ospatutako Workinn enplegu foroa aldi berean gertatu dira, azken honetan stand bat izan zuten inbertsioaren xehetasunak aurkezteko, baita enplegurako beste erreminta batzuk. Helburua Bizkaiko populazio langabe gazteari mesede egitea da.

ARTE GAZTEAREN TOPAKETAK 2016 Arte Gaztearen Topaketak Nafarroako Kirolaren eta gazteriaren Institutuak urtero antolatzen duen programa da. Aipatu programa horren xedea arte jardunaren eta ekoizpenaren inguruan iritziak azaltzea eta eztabaidatzea da. Aldi berean, arte komunitatearen sarea eratzen ere lagundu nahi du, horretarako, besteak beste, artista gazteen lanak sustatzen dituelarik. Programa, 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta izena emateko epea abuztuaren 15era arte izango da zabalik.

QUEER AVENGERS: YOUTUBER GAZTEAK MATXISMOAREN AURKA YouTube-k hainbat eduki sexista eta homofobo ditu eta gazteek horiek guztiak barneratzeko arriskua dute. Hori ikusita, Galiziako zazpi ‘youtuber’ elkartu eta horrelako edukiak salatzeko ekimena sortu dute; bere izena, ‘Queer Avengers’ da. Bere YouTube kanalaren bidez homofobia, matxismoa eta sexu joera desberdinekiko dagoen intolerantzia borrokatu nahi dute. Gazte horien ustez, gazteen artean sexu joera desberdinen inguruko hausnarketa egin behar da, desberdina dena errespetatu behar delako eta sexu joerak soilik ez duelako pertsona bat definitzen. Xede hori lortzeko ahalik eta eduki dibertigarrienak ekoizten saiatzen dira.

ABIAN DA BILBON KALE-ZURRUTAK DUEN ERAGINA AZTERTUKO DUEN IKERKETA Bilboko Udalak kale-zurrutak edo botilioiak sortzen dituen bizikidetasun arazoak konpontzeko ekimen bat jarri du abian. Lehen urrats batean, gazteak kale-zurrutak sor ditzakeen arazoen inguruan kontzientziatu nahi ditu Udalak. Horretarako, lau hezitzaile izan dira lanean botilioigune garrantzitsuenetan. Guztira, 3800 gazte ingururekin lan egin da eta, aipatu kontzientziazio lan horretaz gain, hezitzaileek gazteen ekarpenak ere jaso dituzte. Udalak azaldu duenez, aurten jada 434 isun jarri dira kale-zurrutarekin erlazionatutako jarduerak direla eta. Isuna jaso duten gazte gehienek sentsibilizazio tailerretan bete dute bere zigorra.

“Ez hartu ikasketak behar bat bezala, ezagutzaren mundu zoragarrian sartzeko aukera moduan baizik” ALBERT EINSTEIN. 1879-1955. Alemaniar zientzilaria eta XX. mendean izan den zientzilari ezagun eta garrantzitsuenetariko bat.

30 URTE BAKEAREN ALDE

BERTSOZALE GAZTEAK BILBOKO ARRIAGAN

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak duela 30 hasi zuen gazteon artean bake-kultura eraikitzeko konpromisoa. Hasieratik, EGK-ren xedea etorkizunean elkarrekin bizi ahal izateko oraina aldatzea izan da. Ildo horretan, EGK-ren bizikidetza lantaldea ‘Bakehizketak’ delako programan aritu da azken hilabeteetan. Azken topaketa ekainaren 17an burutu dute Bilbon.

Gu ere Bertsotan ekimenaren barruan Bilboko ikastetxeetako 700 ikasle elkartu dira Arriaga antzokian izandako jaialdian. Bilboko, Lehen Hezkuntzako, 5 eta 6. mailako 32 ikastetxek hartu dute parte bertsolaritza lantzea helburu duen ekimen honetan. Ekimena Bizkaiko Bertsozale Elkarteak garatu du eta Bilboko Udalaren laguntza ere izan du.

GAZTEBERRI #114| 2016 Ekaina

B-VENTURE. Datorren urriaren 18 eta 19 bitartean, Bilboko Euskalduna Jauregian proiektu berritzaileak bizkortzeko xedea duen B-Venture topaketa burutuko da. Bertan, besteak beste, gazteek abian jarri nahi dituzten enpresa proiektuek finantzaketa lortzeko aukera izan dezakete. Programan, hitzaldiak, mahai-inguruak eta proiektu desberdinen aurkezpenak izango dira. Gainera, tailer praktikoak eta Networking saioak ere izango dira.

EUROPAKO GAZTEAK 2016. Europako Parlamentuak argitaratu duen eurobarometroak azpimarratzen duenez, krisiaren eraginez 16tik 30 urtera bitarteko adina duten Europako gazteen erdia baino gehiago baztertuta sentitzen da bere herrialdean. Azterketaren arabera, atzerrira joan nahi duten gazteak gutxi diren arren, ia gazte guztientzat garrantzitsua da Europar Batasunaren eta bere erakundearen funtzionamendua ezagutzea.

5


© Javi Colmenero | Noticias de Gipuzkoa

GAZTEAK ETA MENPEKOTASUNAK Menpekotasunen bat duten pertsonekin lan egiten duen Unad GKE-ak ezagutzera eman duenez, tratatzen dituzten hamar pertsonetatik bat 16 urtetik beherakoa da. Droga menpekotasunak ez ezik, Unad-ek sustantzia gabeko menpekotasunak ere tratatzen ditu: joko patologikoa, gizarte sareen erabileraren abusua, sakelako telefonoarekiko menpekotasuna...

Gazteriaren inklusioaren aldeko martxa

GAUEKOAK AURKEZTEKO JAIA ARTIUM-EN

Hondarribia eta Cap de Creus artean

Alderdi Popularra gobernuan zenean izan ziren murrizketak zirela eta Gauekoak programa bertan behera geratu zen. Orain, gobernu aldaketarekin batera, Gauekoak berraktibatu da. Aurtengo programak 300 000 euroko aurrekontua izango du (2017ko abendura bitartean). Gauekoak programaren ezaugarri nagusienetako bat gazteriaren parte-hartze aktiboa da. Izan ere, programa erakunde publiko eta elkarte desberdinen arteko lankidetzan oinarritzen da.

Pasa den ekainaren 11an, 300 gazte inguru Hondarribitik abiatu eta 42 egunetako ibilbidea hasi zuten Piriniotan zehar. Guztira, 800 kilometro inguru burutuko dituzte Kataluniako Cap de Creus-eraino iristeko. Martxa Transpirenaica Social Solidaria delakoaren barruan kokatzen da eta xedea gazteriaren inklusioa bultzatzea da. Martxa horren antolatzailea Fundació Formació i Treball elkartea da. Ibilbidean zehar, gazteek sektore desberdinetako profesional eta enpresa-gizonekin izateko aukera dute eta, modu horretan, gizarteratzeko aukera zabaltzen zaie. Aurtengo edizioan gai nagusia errefuxiatuena izango da eta hori dela eta, Hondarribia eta Bera artean burutu zen lehen etapan parte hartu zuten gazte gehienek Lesboseko txalekoak eraman zituzten jantzita. Martxan parte hartzen duten gazteek bere gaitasunak eta talentua hobetzeko aukera izango dute. Izan ere, gazteekin batera, erakunde publiko zein enpresa pribatuko 200 lagun inguru izango dira. Gazteak elkarte desberdinetako kide dira. Euskal ordezkariak Ellacuría fundazioko kideak dira.

6

Cyberprogram 2.0

Jazarpenaren aurka, prebentzioa eta esku hartzea UPV/EHUko Ebaluazio Psikologikoko katedradun Maite Garaigordobilek eta bere taldeak jazarpena saihesteko eta murrizteko programa garatu dute. Ikastetxeetan ezartzeko diseinatuta dagoen Cyberprogram 2.0 programaren xedea jazarpena zer den azaltzea, horren ondorioak aztertzea eta arazo horri aurre egiteko estrategiak irakastea da. Programa Gipuzkoako hiru ikastetxetan ezarri da amaitzear den ikasturte honetan. Guztira DBHko 176 nerabek hartu dute parte. Programaren eragina ebaluatzeko egin den kontrol lanaren arabera, programa hori eraginkorra izan daiteke berdinen arteko edozein indarkeria mota saihesteko eta murrizteko. Horrela, programan parte hartu duten gazteen artean jazarpena murrizteaz gain, jokabide sozial positiboak ere areagotu egin dira (enpatia, autoestimua edota gatazkak era konstruktiboan konpontzeko gaitasuna, besteak beste). Datu horiek guztiak ‘Frontiers in Psychology’ aldizkarian jaso dira. Programaren helburuen barruan ez bazen ere, ondorioetan ikusi ahal izan denez, programari esker irakasleekiko oldarkortasuna ere murriztu egin da.

GAZTEBERRI #114| 2016 Ekaina



Gazteen Euskal Behatokiak Euskadin gazteok bizi dugun lan baldintzen inguruko datuak aztertu ditu. Langabezia-tasa eta lanbaldintzak dira kezka nagusienak.

8

GAZTEBERRI #114| 2016 Ekaina


Gazteon erronka: lan duin bat aurkitzea

GAZTEBERRI #114| 2016 Ekaina

9


G

azteen kezka nagusienetako bat enplegua da. Krisia dela eta gazte-langabezia tasa azken urteetan izan duen bere mailarik altuenean kokatu da. Azken hilabeteetan egoera hobera egin duen dirudien arren, gazte batentzat lan bat aurkitzeak zaila izaten jarraitzen du, eta are gehiago baldintza onenetan. Gazteen Euskal Behatokiak gazteen enplegu eta emantzipazioaren inguruko ikerketa sakona burutu du. Momentuz, datuen aurrerapen bat besterik ez du eman baina informazio guztia laster argitaratuko dute ‘Enplegu eta emantzipazioa 2015’ ikerketaren txostenean. Emandako datuen arabera, 2015. urtean bere okupazio nagusia lana zela adierazi zuten gazteen kopurua % 34,8a da. Krisia hasi aurretik, ehuneko hori zortzi puntu altuagoa zen baina kontuan hartu behar da 2013. urtean ia lau puntu baxuagoa zela. GEB-ek azpimarratzen dutenez, ehuneko horretan ez dira kontuan hartzen, adibidez, bere zeregin nagusia ikastea izanik bestelako lan gehigarri bat burutzen duten gazteak. Datuen arabera, EAEko 16 eta 29 urte bitarteko gazteen zeregin nagusia ikastea da (%46,8). Langabezian daudenak, berriz, % 15,4 izango lirateke. Gazteon lana, sarritan, prekarietatearekin edo duinak ez diren baldintzekin lotu izan da. Zentzu horretan, ikerketa horrek antzinatasuna eta kontratu motak aztertu ditu. Antzinatasunari dagokionez, bere lanpostuan urtebete baino gutxiago daramaten gazteen proportzioa % 44koa da, aurreko urteetan baino gehiago. Krisiarekin batera, eta antzinatasunari dagokionez, bi joera kontrajarri nagusitu direla ikus daiteke. Alde batetik, krisiaren erasoei eutsi eta

10

16 eta 29 urte bitarteko gazte okupatuek enpleguan daramaten aintzinatasunaren bilakaera (%)

100

80

37,7

41,4

32,9 44,0

60 32,6 40

37,8

20 24,0 0

2008

27,6

23,8

30,8

34,3

31,6

2011

2013

2015

lanpostuan hiru urte baino gehiagoko antzinatasuna duten gazteen kopurua berean mantendu da eta krisi aurreko urteetan baino altuagoa da. Bestetik, esan dugun moduan, aldi baterako lanak soilik eskuratu eta oraingo lanpostuan urtebete baino gutxiagoko antzinatasuna duten gazteen kopuruak gora egin du. Kontratu motari dagokionez, kontratu mugagabeak (%41,6), aldizkako finkoak (% 1,6) eta

GAZTEBERRI #114| 2016 Ekaina


Euskadiko 16 eta 29 urte bitarteko gazteen okupazio nagusiaren bilakaera (%)

60 50

48,5

40

42,8

50,0

46,9

37,2

30 20

0

44,4

47,8

46,8

42,8 38,3

10

45,3

15,5 7,6

9,1

7,9

1,3

2,5

2,4

2,0

2000

2004

2008

2011

kooperatibistak (% 0,3) kontuan hartzen badira, lanean jarraitasuna bermatuta duten gazteen kopurua % 43,5ekoa litzateke. Gehiago dira, hala ere, aldi baterako kontratua duten gazteak (% 44,2). Zentzu horretan, Euskadi Europar Batasunean den aldizkako kontratuen batez bestetik gora kokatzen da, 44,2 eta 32,6 hurrenez hurren. Historikoki Euskadin kontratu mugagabeen eta aldizkakoen kopuruak oso antzekoak

GAZTEBERRI #114| 2016 Ekaina

33,3

30,9

18,7

18,1

3,4

3,2

2012

2013

izan dira. Bestalde, autonomo edo enpresarien kopurua % 6,1ekoa da eta kontraturik gabe lan egiten dutenak, % 5,9. Autonomoen kasuan, Europan den bataz bestekoaren antzekoa da. Gazte batentzat lana aurkitzea zaila bada, emakumeen kasuan arazo hori areagotu egiten da eta, lana aurkitzekotan, baldintzak ere okerragoak izaten dira. Horrela, adibidez, lanaldi partziala duten gazte

34,8

15,4

3,1

2015

gehienak emakumeak dira eta, gizon gazteen artean lan egiten dutenen % 77,9k lanaldi osoa duten bitartean, emakumeen artean portzentaje hori % 50,9ra murrizten da. Emakume gazte okupatuen artean ia erdiak (% 48,9) lanaldi laburra du. 2013tik 2015era pixka bat gehitu dira lanaldi osoa duten gizon gazteak, baina ez da gauza bera gertatu emakumeen artean; aitzitik, lanaldi partziala duten emakumeen portzentajea hamar

11


Euskadiko 16 eta 29 urte bitarteko gazte okupatuen kontratu motaren bilakaera (%)

60 50 40

42,7

44,7 44,4

44,4

40,3

41,5

9,9

10,1

46,7

41,6

44,0 40,6

44,2 43,5

30 20 10 0

6,5 5,0 2000

2,4 2004

puntu igo da. Kasu honetan ere Europan den lanaldi partzialean diren gazte okupatuen batez bestekoa askoz baxuagoa da (%23,2). Langabeziaren kontrako neurririk onena trebakuntza izaten jarraitzen du; trebakuntza maila altua duten gazteen artean langabezia tasa baxuagoa da. Hala ere, ikerketa honen arabera, jasotako trebakuntzaren artean eta egiten den lanaren artean ez da beti erlazio zuzena

12

7,2

3,7 2008

10,2 3,3

4,0 2011

ematen. Horrela, bere lana jasotako formazioari oso edo nahikoa lotuta dagoela dioten gazteen kopurua % 52,7 den bitartean, lana eta formazioa pixka bat bakarrik edo ez daudela batere lotuta adierazi dutenak % 46,7 dira. Heren batek, gainera bere lana eta trebakuntzaren artean ez dela inolako erlaziorik uste du. Azkenik, soldataren inguruko analisia egin da. Pasa den urtean, gazte batez, batez beste, jasotzen

2013

6,1 5,9 2015

zuen soldata 996 eurotakoa zen. Kasu horretan, lanaldi osoa (1195€) eta lanaldi partziala (605€) dutenen arteko bereizketa egin behar da. Hemen ere, datu oso kezkagarria azaltzen da: batez beste, gizonek (1125€) emakumeek (867€) baino gehiago irabazten dute (emakume asko lanaldi partzialean) baina, baldintza berberetan (lanaldi osoan) ere, 1242€ eta 1119€, hurrenez hurren.

GAZTEBERRI #114| 2016 Ekaina


etorkizuna.eus Âą18 Presta Ezazu Zure Etorkizuna aldizkaria


Elkarrizketa Iñigo Arandia. kaixomaitia.eus

“Gizonak eta emakumeak sexualki nahiko berdintsuak dira”

Kaixomaitia.eus-eko kideek egin duten azterlan osoa esteka honetan ikus dezakezue.

14

GAZTEBERRI #114| 2016 Ekaina


ARGAZKIAK: Sergio Cotos

Burutu duzuen azterlanak harreman afektibo eta sexualetan sakontzea izan du helburu. Zein nolako ardatzetan oinarritu da? Sexuak garrantzi handi du gure artean; asko hitz egiten da horren inguruan baina, aldi berean, horren inguruko datu zehatz gutxi daude. Gure xedea ikerketa serio eta potente bat egitea izan da. Guztira 1500 erantzun inguru jaso ditugu online. Gainera, oso azterlan sakona egin nahi izan dugu eta, horregatik, 73 galderetako galdetegia prestatu genuen. Azterlanak lau gai nagusi aztertu nahi izan ditu: bizitza afektiboa, bizitza sexuala, Internet bidezko harremanak eta leialtasuna. Horrelako ikerketa bat abian jarri aurretik, seguruenik, nolabaiteko emaitzak lortuko zenituztela esperoko zenuten. Ba al da ikerlan horretan harridura sortu dizuen ondorioren bat? Horrelako ikerketetan ondorioek zure aurreikuspena justifikatzeko balio izaten dute eta bada hor nolabaiteko auto-engainua. Hala ere, egia da lortutako emaitzek ez digutela harridura handirik sortu. Zerbait azpimarratzekotan, emakume eta gizonezkoen arteko oreka azpimarratuko nuke. Izan ere, beti entzun izan dugu gizonezkoek izaki sexualagoak garela eta sexuaren behar handiagoa omen dugula. Gure ikerketan, berriz, ez da halako alderik azaltzen eta sexualki nahikoa berdintsuak garela ondoriozta daiteke. Onerako harritu gaitu, adibidez, sexu bereko harremanekiko azaldu den irekidura, batez ere, gazte eta emakumezkoen artean. Horrela, bere burua heterosexualtzat jotzen dituztenen artean % 14k sexu bereko pertsona batekin

GAZTEBERRI #114| 2016 Ekaina

harremanak izango lituzkeela adierazi du. Nola burutu duzue azterlana? Zein nolako pertsonek hartu dute parte bertan? Inkesta Internet bidez burutu da eta hala nahi izan duten guztiek parte hartu ahal izan dute. Guk jarri dugun muga bakarra adinarena izan da eta, zentzu horretan, bakarrik 18 urtetik gorakoek parte hartzea eskatu dugu. Bestalde, Internetek berak bere mugak edo ohiturak dituenez, 60 urtetik gorako jende gutxik hartu du parte. Aztiker izan da lanaren inguruko aholkularitza teknikoa eman diguna eta, aldi berean, lortutako emaitza guztien haztapena ere egin du. Behin erantzunak jasota, Aztikerrek zehaztutako unibertsoa 18 eta 64 urte bitarteko hego Euskal Herriko euskaldunak lirateke. Hasieran unibertsoa zabalagoa izatea nahi genuen baina horixe izan da erantzunetan oinarrituta atera dena. Horrela, bestelako profilen erantzunak jaso ditugun arren, kopuruz adierazgarriak ez zirenez (adibidez, persona erdaldunak edota Iparraldekoak) kanpoan utzi behar izan ditugu. Gaineran, datuon balorazioan Euskal Herriko bilgune Feministak, Gehitu Elkarteak, Harremanak sexologia zerbitzuak eta Mikel Otxotorena Genero eta maskulinitate aholkulariak ere parte hartu dutela azpimarratu behar da. Ba al da aurretik egin den antzeko ikerketarik gure artean? Ba al da datuak alderatzeko aukera ematen duen bestelako ikerketarik? Guk dakigunez hauxe izan da Euskal Herrian ezaugarri horiekin egin den lehen azterlana. Egia da sexualitatearen inguruan hamaika ikerketa egin izan direla baina gure

15


asmoa ez da horiek erreferentziatzat hartzea edota lortutako datuak alderatzea. Horretarako, etorkizunean inkesta hau errepikatu nahiko genuke eta, orduan bai, datu horiek guztiak alderatzeko aukera izango dugu. Zuek ezagutzera eman dituzuen datuen arabera, batez beste, euskaldunok gure lehen harreman sexuala 18,9 urterekin izaten dugu. Gainera, lehen esperientzia hori gero eta lehenago izateko joera antzeman daitekeela ere adierazi duzue‌ Emaitzak aztertzerakoan zenbait faktore hartu behar ditugu kontuan. Adibidez, terminologiari dagokionez, guk terminologia apropos utzi genuen irekia; hau da, lehen esperientzia sexuala esaten dugunean normalean jendeak koitoaz hitz egiten badu ere, parte-hartzaileen esku utzi dugu termino horren interpretazioa. Adinari dagokionez, berriz, baten batek pentsa dezake 18,9 urte oso adin altua dela lehen harreman sexuala izateko baina, kasu horretan, lehen aipatu dudan azterlanaren unibertsoa hartu behar dugu kontuan. Izan ere, ikerketa honetan oso adin desberdinetako pertsonek hartu dute parte eta, ikusi ahal izan dugunez, pertsona helduetan normalagoa zen lehen harreman hori beranduago izatea. Ikerketan jasotako datuen arabera, garbi dago lehen harreman hori gero eta lehenago izateko joera nagusitzen ari dela. Adibidez,18 eta 29 urte bitarteko gazteen % 38k bere lehen harremana 16 urte bete aurretik izan duela adierazi du. Adin tarte altuagoetan ehuneko hori erdira murrizten da. Ikerketaren arabera, harreman irekiekiko ere gero eta joera handiagoa omen dago‌ Ikerketan jaso ditugun erantzunen arabera parte-hartzaileen artean harreman ireki bat izateko aukera zabaltzen ari da. Harreman irekien

16

kontua, batez ere, gazteengan ikusten den kontua da, seguruenik, adin horietan harremanak ez direlako hain itxiak. Gazteria esperimentazio garai omen dela esan ohi da eta, horregatik, ‘behin betiko’ bikotekidea izan arte, harreman irekiak izaten ohi dira. 30 urtetik aurrera, berriz, harremanak itxiagoak edo egonkorragoak dira. 40 urtetik aurrera, eta nahiz eta harreman egonkor batean izan, nabariagoa da harreman ireki bat izateko desira. Baina, beste behin, datu horiek kontu handiz interpretatu behar dira gazteek, kasu gehienetan, etorkizunean harreman itxi bat izatea nahiago dutela azaltzen baitute. Ikerketan masturbazioaren inguruko datuak ere jaso dituzue. Oro har, bai gizonezkoen artean zein emakumezkoen artean, nahikoa

ehuneko handiak azaldu dira... Gure artean, adibidez, hori ez da harridura sortu duen gai bat. Egia da kasu bietan ehunekoak nahikoa altuak direla eta, gainera, gizonezkoen kasuan, maiztasuna emakumeena baino handiagoa dela. Adina ere masturbazioan eragiten duen faktore garrantzitsua da eta, datuen arabera, zenbat eta helduago orduan eta masturbazio gutxiago. Azkenik, bikote itxia dutenak gutxiago masturbatzen direla ere esan daiteke. Ikerketaren ardatzetako bat leialtasuna izan da. Oro har, euskaldunak leialak gara? Hemen ere leialtasunaren definizioa irekia da eta jakin badakigu termino horrek karga moral handia duela. Oro har, euskaldunak leialak dira. Jasotako datuen arabera euskaldunen % 14a

GAZTEBERRI #114| 2016 Ekaina


GAZTEBERRI #114| 2016 Ekaina

17


izan zaio desleiala egun duen bikoteari eta % 28a aurretik zuen beste bikote bati. Guztira, beraz, %42a izan da noizbait desleiala. Kopuru handia dela? Bada, agian bai, baina beste % 58a, berriz, leiala izan dela ere azpimarra daiteke. Alor horretan, gainera, bada datu interesgarri bat. Izan ere, bikotekidearekin adostuta izanez gero, euskaldunon % 51k harremanak izango lituzke hirugarren pertsona batekin. Horrek, nolabait aniztasunaren aldeko desira bat islatzen du. Era berean, bikotekidea jabetuko ez zela jakinez gero desleiala izango liratekeenen kopurua % 40 ingurukoa litzateke eta zalantzan edo ziur ez daudenak % 13. Txostenean azaldu duzuenez gazteek, kasu ia gehienetan, nahiago dute izan daitezkeen desleialkeria edo desleialtasunen berri izatea... Egia da gazteek desleialtasunen berri izateko interes handiagoa azaldu dutela, % 90 inguru, hain zuzen ere. Nola azaldu fenomeno hori? Gazterian, harremanak izaten hasten garenean, bada, inplizituki edo, harremanak itxiak izan behar dutenaren ideia eta horren inguruan paktu antzeko bat eraikitzen da. Agian, gazteek nahiago dute desleialtasunen

18

berri izan paktu hori bertan behera utzi ahal izateko. Inkestan harreman afektiboarekiko eta harreman sexualekiko gogobetetze edo asebetetze mailaren inguruan galdetu duzue. Jasotako datuetan, bi horien artean desdoitze bat dagoela ikus daiteke. Posible da afektiboki bikotearekin ondo izatea baina sexualki, ordea, ez? Hori da ikerlan honetan nabarmentzen den ondorioetako bat. Ikerketaren arabera euskaldunok gusturago gaude gure bizitza afektiboarekin (6,9/10) gure bizitza sexualarekin baino (5,79/10). Ikerketaren arabera, gainera, maiteminduta daudela adierazten duten horiek asebetetze sexual handiagoa ere azaltzen dute (asebetetze maila altua dutenen artean % 70ak maiteminduta dagoela adierazten du). Azkenik, asebetetze edo zoriontasun sexuala harreman kopuruari ere lotuta azaltzen da; hots, zenbat eta sexu harreman gehiago izan orduan eta asebetetze maila altuagoa. Kaixomaitia.eus euskaraz den harremanetarako webgunea da. Zein izango litzateke zuen kasuan euskarak zerbitzu horri ematen

dion balio erantsia? Gu euskaldunak gara eta euskaraz bizi nahi dugu. Zerbitzu hau 2007an jarri genuen martxan eta une horretan euskaraz ez zela halako zerbitzurik ikusi genuen. Hala nahi izanez gero, zerbitzua elebiduna eskaintzeko aukera genuen baina euskara hutsez atera nahi genuen. Garbi dugu elebiduna eginez gero gaztelania nagusituko zaiola euskarari eta, hain justu, hori da nahi ez duguna. Gainera, gure kasuan, euskarak zerbitzuari halako balio erantsia ematen diola uste dugu. Bada halako ideia identitario bat eta, batez ere, epe luzerako harremanak bilatzen dituzten horientzat jende euskalduna aurkitzea plus bat da. Zein nolako zerbitzuak eskaintzen dituzue? Gure webgunea hiru atal nagusitan banatzen da. Alde batetik, online harremanetarako atala legoke. Atal hori, aldi berean, beste lau azpiataletan banatzen da. Lehenik eta behin, Kaixomaitia izeneko atala genuke. Bertan, amodio erromantiko ideal horren bila dabiltzanak ematen dute izena eta, gure kasuan, lagun gehien dituen atala da. Bada LGBT atal bat joera sexual horren barruan dauden lagunentzat eta beste bat 55 urtetik gorako lagunentzat. Eta azkenik, Maitalea izeneko atala genuke harreman sexual edo harreman irekien bila diren horientzat. Bigarren atal bat blogarena dugu; hausnarketarako eta informazioa zabaltzeko atala izango litzateke hori. Eta azkenik, Kaixomaitia ekintzak delakoa dugu. Azken horretan, pertsonen arteko harreman afektibo/ sexualak sustatu nahi ditugu topaketa desberdinen bidez: sagardotegi, mendi irteerak, hitzaldiak, tailerrak‌ Jarduera horiek guztiak zabalik daude gure erabiltzaile zein kanpoko jendearentzat.

GAZTEBERRI #114| 2016 Ekaina


GAZTEBERRI #114| 2016 Ekaina

19


20

GAZTEBERRI #114| 2016 Ekaina


ZIENTZIA

MUNDUKO ORDENAGAILURIK AHALTSUENA TXINATARRA DA Ordenagailurik azkarrena eraikitzeko lasterketa bere garaian izan zen espazioko lasterketaren antzekoa da

M

unduko ordenagailurik ahaltsuena eta azkarrena eraikitzea ez da gauza erraza. Esfortzu ekonomiko itzela ez ezik, hainbat urtetako ikerketa programa behar izaten da. Lasterketa horretan, munduko herrialderik garrantzitsuenak murgilduta daude eta, momentuz, ordenagailurik ahaltsuena txinatarrek eraiki dute. Egia esan, puntu honetara helduta, txinatarrak izatea meritu horren jabe ez da albiste; izan ere, zazpigarren urtez jarraian txinatarrak izan dira ohore hori eskuratu dutenak. Hala ere, aurtengo edizioan bada albiste garrantzitsu bat. Aurreko urteetan ez bezala, txinatarrek bere teknologia propioa erabili dute ordenagailutzar hori eraikitzeko. Kasu hau Txinak teknologia mailan hartu duen garrantziaren beste adibide bat da. Egun den ordenagailurik azkarrena Sunwy TaihuLight izena du eta Shangai-n kokatuta dago. Ingeniaritza diseinuak eta ingurumen ikerketak egiteko erabiltzen da eta bere potentzia 93 petaflop-etakoa da. Super-ordenagailuen sailkapenean lehenengo bi ordenagailuak txinatarrak dira eta hirugarrena, berriz, estatubatuarra. Txina da, gainera, 500 ordenagailu ahaltsuenen sailkapenean makina gehien kokatzea lortu duen herrialdea, 167 hain zuzen ere. Duela hamar urte eskas Txinak soilik 28 ordenagailu zituen sailkapen horretan.Bi gutxiagorekin orain arte areriorik izan ez duen Estatu Batuak aurkitzen da. Hirugarrena Japonia izango litzateke baina nahiko urruti (29 makina). Europa zertxobait atzerago aurkitzen da. Europako herrialde guztien artean 105 ordenagailu kokatu dituzte 500 ahaltsuenen artean (Alemaniak 26, Frantziak 18 eta Erresuma Batuak 12). Aipatu sailkapenean espainiar ordenagailu bakarra dago, 105. postuan hain zuzen ere. Ordenagailu hori Bartzelonako Super-konputazio Zentroan aurkitzen da.

GAZTEBERRI #114| 2016 Ekaina

21


Euskara Euskaltegiek euskara udan ikasteko eskaintza aurkeztu dute Ekitaldian Euskararen Txantxangorriaren abestia ere aurkeztu du HAKOBAk Pasa den ekainaren 16an, euskaltegiek (Udal Euskaltegiak, Batuz, IKA, AEK eta Elkarlan) eta barnetegiek (Maizpide eta Zornotza) bere udako eskaintza aurkeztu zuten Donostiako Miramar Jauregian burututako ekitaldian. Euskaltegi sareko ordezkariek azaldu dutenez, uda garai ezin hobea da euskara ikasteko, bai euskaltegietan diren ikastaro trinko zein laburren bidez bai barnetegien bidez. Azken horiek udako protagonista izaten dira eta ohiko eskaintzaz gain, aurten barnetegi ibiltariak ere izango dira. Horrela, euskara trekking eginez ikasteko aukera izango da. Udako eskaintzaren aurkezpen ekitaldia, gainera, HAKOBAk (hizkuntza politika gaietarako Herri Administrazioen Koordinazio Batzordeak) kudeatzen duen Euskararen Txantxangorria egitasmoaren abestia aurkezteko balio izan du. Abesti horren egileak Sorotan Bele musika taldearen kide izandako Urbil Artola eta Gorka Sarriegi izan dira, Dani Venegas musikariarekin batera. Abestia entzungai dago www. euskararentxantxangorria.eus web orrialdean.

22

Uda euskara ikasteko edo hobetzeko garai ezin hobea da. Euskaltegietan eskaintzen diren ikastaro trinko eta laburrez gain, barnetegien aukera ere oso interesgarria da.

Ekitaldian, besteak beste, Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrika, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura diputatu Lorea Bilbao eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasunerako zuzendari Mikel Irizar izan dira. Gainera, Athletic futbol taldeko Amaia Olabarrietak eta Real Sociedad futbol taldeko Leyre Fernandezek euskara ikasterakoan bizitakoak kontatu dituzte eta Radio Euskadiko Dani Ă lvarezek ere bere mezua utzi zuen: “Ni ere euskalduntze prozesuan erabat murgilduta nago eta oso pozik, egia esan. Nik ere euskara z bizi nahi dut. Gora Txantxangorria!â€?.

GAZTEBERRI #114| 2016 Ekaina


HIZKUNTZA ESKUBIDEEN PROTOKOLOA BIDE ONETIK DOA

EUSKARAREN TXANTXANGORRIA EUSKALTEGIEKIN. Euskaltegiek bere udako eskaintza aurkeztu dute. Ekitaldi berean, Euskararen txantxangorriaren abestia aurkeztu da.

GAZTEBERRI #114| 2016 Ekaina

Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura Sailak ‘Euskara Eskura Txartela’ programa jarri du martxan HABE eta Bizkaiko euskaltegiekin batera. Programa horren bidez, datorren ikasturtean euskaltegietan ikasten duten ikasleek deskontuak lortu ahal izango dituzte. Ekimenak 480 000 euroko aurrekontua du. Bizkaian erroldatuta dauden pertsona guztiek dute programa horretan parte hartzeko aukera baldin eta ikasturte honetan euskaltegiren batean euskara ikasten izan diren. Deskontuak, gehienez, 150 eta 300 euro bitartekoak izango dira.

GAZTEEN ARTEAN EUSKARAREN ERABILERA SUSTATZEKO EKIMENA Antzuolako Udalak, herriko gazteen artean euskararen erabilerak behera egin duela ikusita, erabilera sustatzeko ekimen bat garatuko du. Antzuola euskararen arnasguneetako bat da baina erabilera gero eta txikiagoa da.

© etxepare.eus

© irekia.eus

Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloaren talde eragilea Donostiako Tabakaleran izan da jasotako ekarpenak aztertzeko. Taldeko kideek azaldu dutenez, eragile desberdinek egin dituzte ekarpenak eta, oro har, maila handikoak direla azpimarratu dute.

Euskara ikasteko deskontuak Bizkaian

Euskararen historia laburra EKE-k eta Etxepare Institutuak Iván Igartua eta Xabier Zabaltzak idatzitako ‘Euskararen historia laburra’ liburua argitaratu dute. Lana bertsio numeriko hirueledun batean argitaratu da, euskaraz, frantsesez eta ingelesez. Honekin jada sei dira Euskal Kultur Erakundeak eta Etxepare Institutuak elkarlanean argitaratu dituzten dibulgazio lanak. “Euskararen historia laburra” liburua doan deskarga daiteke PDF formatuan Etxepare Institutuaren webgunean eta baita EKEren webgunean ere.

23


Zer jan, hura izan

NEREA SEGURA

Zurito-Tour Euskadin indarrean sartu den Mendekotasun Lege berriaren baitan ezin da alkohola saldu kirol-ekitaldietan baina kirola eta alkoholaren arteko lotura haratago doa Antolatutako kiroletan parte hartzen duten gazteek, alkohola eta droga sozial gutxiago erabiltzeko joera omen dute. Hala ere, helduaroan, kirol-batean parte-hartzeak alkohol-irenste handiagoa sustatzen du. Kontraesana? Ez! Dirudienez, edateak garrantzitsua da taldearekiko lotura garatzeko. Ondorioz, askok lehiaketaren ondoren, gehiegikerian kontsumitzen dute. Zergatik gertatzen da? Horretan, futbola “es la caña”. Esadazu zein taldekoa zaren, eta edaten duzun garagardoa esango dizut !! Eta futbolean, euskaldunok noski “primerakoak” gara. −Zorionak guztioi−. Baina beste kirolak ez dira atzean geratzen; iragarkiak ikustea besterik ez dago. Bigarren postuan, xanpaina: eguberriko urrezkoburbuiletatik, gimnasta eta igerilariengatik ordezkatuak; Moto GP-en lasterketa irabazten duten bakoitzean, isurtzen den hartaraino. Baina… edaten baduzu, ez gidatu !! Harrigarriena, eskalatzaile ospetsu batek whiskia iragarriz: “egun bakarra eskalatu gabe egoteak, nire arriskurik handiena izango litzateke” dio. −Bere efektuen azpian ez dezala egin espero dut, hori bai arriskutsua !!− Kirolariek alkoholdun edaririk iragarri beharko lituzkete? Gazteek babes berezia behar dute, ez sustapenik. Azkenaldian, kirola egin ondoren “garagardoa berriz hidratatzeko propio dela”, gehiegi entzuten dut. BehobiaDonostia bukatu ondoren, zurito batzuk hartuz hasi zena; herri askotan “Beer-Runners” lasterketan bilakatu da. Antolatzaileek diotenez, korrika egitea baino askoz gehiago da. Yoga mundura ere iritsi da. Moda honek ez du ezer onik ekartzen, alkoholak errendimendua okertzen du: deshidratazioa dakar (diuretikoa da), potasio, magnesio eta

24

kaltzioa galduz; etanolak, gorputzeko gihar-masa gutxitzen du (% 30-60an); eta lesioen errekuperazioa atzeratzen du −hain zuzen, ez da malta zukua askok sinesten duten bezala−.Baina, ohartarazten zaituzte: era arduratsuan kontsumitu!! Eta hori, zenbat da? Gutxien, hobe ezer. Eta nola? Karbohidratoen ondoan, bere xurgapena moteldu dezaten. Horrexegatik, Eusko Legebiltzarrak Mendekotasunen Legea duela aste batzuk berritu du: “Euskadin jada ezin izango da erre, ez alkoholik saldu kirolekitaldietan”; publiko zein pribatuetan (jada ez dira ezta VIP-ak libratzen ere). Futbol-estadioak, frontoiak, saskibaloipistak edota kiroldegiak, % 0,0 izango dira; osasuna sustatzeko eta adingabeei beren eraginez babesteko. Nahiz eta lehiaketa kanpoan ospatu ezin izango da saldu. Hainbeste zabalduko da hemendik aurrera? Zer iragarriko dute orain kirolariek? Freskagarriak, hanburgesak… − hori beste egunerako utziko dugu−. Beste duda-muda: Kilometroak, ez da kirolekitaldi bat izango. Ezta?! −LOL−. Jakina! Barrutietan ospatutako kultura-ekitaldiak, kontzertuak esaterako, salbuespen dira. Kaleak aske ere bai, baimen munizipala aurrez eskatzen bada. Hala ere, orokorrean, kontsumoa ez dago debekatuta kirolari profesionalentzako. Arlo gutxi batzuk dute debekua lehian: zehaztasuna eskatzen dutenak (arkuteria), ibilgailuak erabiltzen dituztenak (F1) eta kontaktu-kirolak (karatea), adibidez. Arnasan edota odolean aztertzen da eta 0,10 g/L baina gehiago emanda, dopina da. Apur bat ironikoa, gaur alkoholik gabeko jaiak modan daudela “Rave”-ak eta kirola munduan, kontrakoa gertatzea. Non dugu osasuna? “Primeran”.

GAZTEBERRI #114| 2016 Ekaina


Trebakuntza + Ikastek

GoAz Orientatzen zaituen aplikazioa Atik Zra Orientazio gida: heziketa, enplegua eta bekak

Eska ezazu GoAz ikasketarako beka bat, 3.000 eta 6.000 euro bitartekoa, kontakturako formularioa beteaz, gure app-n Deskarga ezazu G o A z


Euskararen etorkizuna gazteon esku

26

GAZTEBERRI #114| 2016 Ekaina


GAZTEBERRI #114| 2016 Ekaina

27


E

uskararen hazkundea azken hamarkadetan gazteriaren eskutik etorri da eta datozen urteetan ere gazteria protagonista izango da euskararen etorkizunean. Horiek dira Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak ‘Gu Gazteok’ txostenaren aurkezpen ekitaldian esandako hitzak. Euskararen Aholku Batzordeak landutako azterlan horretan 12 eta 14 urte bitarteko nerabeek euskararekiko dituzten ohitura, jarrera eta praktikak aztertu dira. Ikerketa pasa den urtearen amaiera eta urte honen hasiera bitartean burutu da eta ehun bat gaztek hartu dute parte. Zehazki, ikerketa Gipuzkoako hiru herritako ‘Kuadrillategi’ egitasmoan gauzatu da: Lasarte-Oria, Pasaia eta Lezon eta, guztira, 12 eta 14 urte arteko 105 gaztek parte hartu dute. Txostenak azpimarratzen duenez, azken bi hamarkadetan euskararen ezagutza biderkatu egin da 25 urtetik beherako gazteen artean. Horrela, 1991. urteko datuen arabera, euskaraz hitz egiteko gai ziren gazteen ehunekoa % 33 ingurukoa zen bitartean, 2011. urtean portzentaje hori % 79koa zen. Azterlanaren arabera, hurrengo urteetan joera mantenduko balitz, hogei urte barru, hots 2036. urtean, euskararen ezagutza gazteen artean % 83,4koa izango litzateke. Txostenean azpimarratzen denez, hala ere, ezagutza eta erabilaren garapenak ez dira parekoak izan nahiz eta erabileraren kasuan ere joera positiboa izan. Duela urtebete, Euskararen Aholku Batzordeko Gazteriaren Batzorde-atalari gazteek euskararen gainean eta hizkuntza aniztasunari buruz dituzten pertzepzio, identitate edo

28

identifikazio, bizipen, jarrera eta jokamoldeei buruzko gogoeta eta azterketa egiteko eskatu zitzaion. Gogoeta hori, berriki aurkeztu den ‘Eta hemendik aurrera zer?’ txostenaren barruan kokatuko litzateke. Aurreko zenbakian azaldu genuen bezala, dokumentu horrek datozen 20 urteei begirako lehentasunak finkatzen ditu euskarari dagokionez.

HEZKUNTZA. Hezkuntzan egindako lanari esker azken hamarkadetan euskara ezagutzen duten gazteen kopurua biderkatu egin da. Zoritxarrez, ezagutzan eman den aurrerapauso horrek ez du erabileran isla izan.

GAZTEBERRI #114| 2016 Ekaina


‘Gu Gazteok’ ikerketaren helburu nagusia gazteek beraiek euren inguruko hizkuntza ohiturak, jarrerak eta praktikak ezagutzea, aztertzea eta aurkeztea izan da. Horrekin batera, honako helburu zehatz hauek formulatu dira: gazteen testuingurua ezagutzea, gazte izatearen irudia, bizipenak eta identitateak jasotzea, gazteen egunerokotasuneko praktiketara hurbiltzea, gazteen

GAZTEBERRI #114| 2016 Ekaina

hizkuntza kartografia egitea (hizkuntza-praktikak, hizkuntzaguneak, hizkuntza eragileak‌) eta hizkuntzaren inguruko gazteen diskurtsoak jasotzea. Txostenaren aurkezpen ekitaldian Baztarrika sailburuak azpimarratu duenez, datozen urteko hizkuntza politikaren erronka nagusia euskara gazteentzat erakargarri egitea izango da. Horretarako, euskara

esparru ez formaletara hedatzearen beharra adierazi du Baztarrikak, bereziki, teknologia berrietara, kirol jardueretara eta bestelako aisialdi jardueretara. Izan ere, euskara helduen hizkuntza bat izatetik gazteen hizkuntza izatera pasa dela ondorioztatzen du txostenak. Ezagutza maila handia izan arren, hala ere, gaztelania nagusi da gazteen esparru informaletan eta,

29


Euskara helduen hizkuntza izatetik gazteon hizkuntza izatera pasa da. Hiztun berrien belaunaldia sortu da, euskara ikasi eta euren bizitzan eta egunerokotasunean txertatu dute Baina ezagupenarekin batera ez da euskararen kultura garatu. Garapenean asko egin da eta eskolak protagonismoa hartu du, baina arau kutsuarekin. Erabiltzeko bi helduleku: ohitura eta diskurtsoa. Euskaldun sentitzen dira. Gaztelaniak pisu handia du oraindik. Hizkuntza-aldaketa eta gaztelaniarekin nahastea oso ohikoak dira, baita esaldi berean ere; praktika arrunta da eta normalizatuta dago. 30

AURKEZPENA. Gu Gazteok ikerketaren emaitzen txostena aurkezteko egin den ekitaldian Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) presidente Itsaso Andueza, Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrika eta Euskararen Aholku Batzordeko (EAB) Gazteriaren Batzordeatalaren zuzendariak, Jone Miren Hernandez izan ziren.

hainbat kasutan, bi hizkuntzen arteko nahasketa ere ematen da. Txostenean jasotako ikerketaren emaitzak eztabaida eta hausnarketarako abiapuntu gisa planteatu dira euskararen normalizazio sozialaren bidean. Norabide horretan, Euskara Aholku Batzordeko Gazteriaren Batzorde-atal Bereziak aurrera begirako proposamen orokor batzuk zerrendatu ditu: gazteen eta euskararen arteko harremanetan sakontzen jarraitzea; kirol, kultura eta aisialdirako hizkuntza-plangintza sendoak ezartzea; eskolaren lana indartzea;

aurreko bi atalen garapenean, bereziki arreta jartzea gazteekin harremanetan ari diren profesional eta eragileengan (irakasleak, kultura sustatzaileak, aisialdi begiraleak, kirol monitoreak‌), horretarako ikerketa sustatuz, programa bereziak sortuz, prestakuntza eskainiz eta sentsibilizazioa sustatuz; gazteen euskarazko sorkuntza propioa aktibatzeko eta egiteko baliabideak (egoerak, ekimenak, diskurtsoak‌) zabaldu, sendotu, sortu eta jakinaraztea; eta, azkenik, euskararen prestigioa indartzeko ahaleginak egitea.

GAZTEBERRI #114| 2016 Ekaina


Gazteberri.eus

Gazteek gustoko dituzten gai guztiak zure esku. Nonahi. Noiznahi.


Sexua Gazteek ez omen dituzte generoestereotipoak antzematen

Batez beste, 8 minutu eta lau segunduko kontsumoa egiten da

Porno kontsumitzaileen %51k 34 urte baino gutxiago ditu

Espainia da munduan porno gehien kontsumitzen duen 13. estatua

Sakelako telefonoaren bidez egiten den kontsumoa jaitsi da

Goi-mailako ikasketak hautatzeko orduan Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak berriki ezagutzera eman duen azterlan baten arabera, euskal gazteek ez omen dituzte goi-mailako ikasketen aukeraketan generoestereotipoek duten eragina eta ezta euren garapen profesionalean dituzten ondorioak. Aipatu ikerketaren arabera, goimailako ikasketak, nagusiki, gustuen arabera aukeratzen dira. Hala ere, Emakunderen azterlanak generoaren araberako banaketa nagusi izaten jarraitzen duela utzi du agerian. Horrela, oraindik ere, lanbide batzuk emakumeentzat direla (andereĂąo, erizain...) eta beste batzuk, aldiz, gizonentzat (teknikaria, ingeniaria...) direla uste dute gazte askok. Horrela, emakumeek Osasun zientziak, Arte eta Giza zientziak eta Gizarte eta Zuzenbide zientziak aukeratzeko joera handiagoa duten bitartean, gizonek Ingeniaritza eta Arkitektura alorreko ikasketak aukeratzeko joera dute. Azterlan horrek, gainera, lan-arloan ematen diren desberdintasunak ere agerian uzten ditu. Horrela, neskek mutilek baino gehiago bistaratzen dituzte lan-arloko oztopoak. Emakundeko zuzendari Izaskun Landaidak ikasketa-hautuan eragin beharra azpimarratu du. Landaidaren ustez, lan hori gizon eta emakumeen artean alor desberdinetan diren desberdintasunak gutxitzeko

32

lagungarri izan daiteke. Emakundeko zuzendariaren iritziz “nesken heziketan, enplegua izan behar da muina eta eskubide eta betekizun indibidual gisa aurkeztu behar zaie; burujabetza ekonomikoa eskaintzen du, eta hori funtsezkoa da burujabetza pertsonalerako�. EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VI. Planaren baitan egin da azterlana. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko gida-planari lotutako azterlana ere bada, izan ere, plan horren helburuetarik bat da ikasleei orientazioa ematea generobaldintzatzailerik gabe hauta ditzaten ikasketak.

GAZTEBERRI #114| 2016 Ekaina


Pornoa kontsumitzen duen emakume bakoitzeko hiru gizon kontsumitzaile daude

Nacho Vidal, Mia Khalifa eta Lisa Ann dira bilaketa gehien dituzten aktoreak

32 ikastetxetako Batxilergoko 2. mailako 1 303 ikaslek, 105 irakaslek eta 140 gurasok hartu dute parte goimailako prestakuntza hautatzeko orduan emakume eta gizonen berdintasunak duen eragina aztertzen duen azterlanean.

GAZTEBERRI #114| 2016 Ekaina

AITZAKIA BERRIAK BILATU BEHAR Buruko mina da, seguruenik, harreman sexualak ez izateko gehien erabiltzen den aitzakia. Hala ere, berriki burutu diren ikerketa desberdinen arabera, harreman sexualak izatea ona da buruko mina sendatzeko. Izan ere, sexua gure sistema guztiekin erlazionatuta dago: neuronala, baskularra, endokrinoa... Sexua dugunean gure gorputzak ongizate eta plazer sentsazioa sortzen duten neurotransmisoreak (dopamina, endorfinak, oxitozina...) askatzen ditu eta, ondorioz, izan dezakegun edozein gaitz arindu egiten da. Aipatu ikerketen arabera, buruko mina, giltzaduretako mina edota fibromialgia bezalako gaixotasunak izara artean arintzen dira.

SEXUAREN TXOKOA

Polimaitasuna Polimaitasuna gero eta gehiago entzuten dugun terminoa da. Terminoak, berez, ez du azalpen handirik behar, jakingo duzuen bezala, ‘poli’ atzizkiak aniztasuna adierazten baitu. Harreman monogamo itxiak nagusi diren gure gizarte honetan, aldi berean harreman sexual bat baino gehiago izateak eta gure kideek horren berri izateak (eta onartzea) bereizten du polimaitasuna. Zenbaki honetan jorratzen dugun kaixomaitia. eus-eko lagunek burutu duten azterlanean ikusten den bezala, euskaldunok gero eta joera irekiagoa dugu orain arte nagusi izan den harreman eredua ez den beste harreman ereduekiko. Hala ere, errealitate eta desiraren artean, zenbait kasutan, alde nabarmena izaten da eta, horrelako harreman bat erakargarri izan ahal badugu ere, horiek eraikitzeko konfiantza, leialtasuna, mugen negoziazioa eta ulermena bezalako balioak ezin bestekoak bihurtzen dira. Polimaitasunarena azken boladan azaldu den joera dugu, eta gizartean ematen diren aldaketen ondoriotzat jo daiteke. Horrela, gazteok harreman afektibo zein sexualak beste modu batera ikusteko joera azaltzen dugu; harremanak ez dute pertsona bakar batekin eta ez dute zertan betirako izan behar. Modu horretan, erlijiotik eta gure gizartean nagusi den eredu patriarkaletik urrunduko ginateke. Gaur egun erlazioak gozatzeko erabiltzen dira eta askotan erlazio asko eta oso jarraituak izaten dituzte gazteek, baina joera honen jarraitzaileek ikuspen etiko batean oinarritzen dira zeren eta guztiek daude ados erlazio mota honekin. Nahiz eta zerbait berri iruditu, Estatu Batuetan hainbat polimaitasun komunitate agertu dira. Hala ere, Euskal Herrian oraindik betiko familia eredua ezarrita dago eta urte batzuk hartuko du harreman mota berri hau guztiz onartuta izateko.

LOHIZUNE LOROĂ‘O Mi PsicĂłlogo Getxo 33


Teknologia berriak PANTAILA MALGUKO SAKELEKO TELEFONOAK DATORREN URTERAKO Samsung-ek ezagutzera eman duenez, datorren urtean pantaila malgua duen sakelako telefono bat merkaturatzeko gaitasuna du. Modu horretan, erabiltzaileek telefonoa tolestu eta espazio txikiagoa hartuko luke. Jakin ahal izan denez, korearrek bi aukera dituzte: bandak dituen telefono bat edota biribilka daitekeen gailua. OLED xaflen teknologian eman diren aurrepausoei esker, duela urte batzuk pentsaezinak ziren pantaila malguak errealitate bilaka daitezke epe motzean. Apple-k ere bide bera har dezakeela uste da.

Internet erabiltzeko aukera dutenen kopurua egonkortu da 2016, ANNUS HORRIBILIS TELEFONO ADIMENTSUENTZAT Adituen ustez 2016 oso urte txarra izango da telĂŠfono adimentsuen ekoizleentzat. Izan ere, urte amaierarako merkatua soilik % 5,6an haziko dela aurreikusten da. Beste edozein merkatutan oso datu positiboa izango zena hemen negatibotzat jotzen da aurreko urteetan merkatu hori digitu bikoitzetan hazi baita. Urte honetan 1480 milioi telefono adimentsu salduko direla aurreikusten du IDC aholkularitza enpresak. Japonia eta Kanadan, adibidez, hazkundea negatiboa izatea espero da. Txinan ere merkatu horren hazkundeak dezelerazio garrantzitsua izango du.

34

Konektatu gabe gelditzen den biztanleria konektatzea gero eta zailagoa eta garestiagoa izango da KPCB enpresak urtero Interneteko joeren inguruko txostena lantzen du. Azken edizioaren arabera, 3000 milioi pertsona baino gehiago dira gaur egun Internetera konektatzeko aukera dutenak. Oso kopuru altua bada ere (ia biztanleria osoaren erdia), aurreko urteetako datuekin alderatuta, joera kezkagarria soma daiteke. Izan ere, azken bi urteetan erabiltzaile kopuruaren hazkundea berean mantendu da, hots, % 9 inguruan. Erabiltzaile kopuruaren hazkundea, beraz, moteltzen ari da eta, KPCBko adituek azaldu dutenez, gero eta zailagoa eta garestiagoa izango da konektatu gabe daude pertsona horiek guztiak konektatzea. Herrialdeka, erabiltzaile gehien dituen herrialdea Txina da. Jarraian, India

kokatu da, Estatu Batuak aurreratu baitu. Joerei dagokionez, KPCBek epe motzean irudiek garrantzi handiagoa izango dutela aurreikusten dute. Iaz, adibidez, egunero 3000 milioi argazki baino gehiago partekatu ziren. Horietatik, ehuneko handi bat Facebook-en esku dauden WhatsApp edo Instagram bidez partekatu ziren. Txostenean egun indarrean diren bestelako joeretan ere sakontzen da, hala nola: marka berriak online sortzeko aukera, edukiak blokeatzen dituzten (Adblockers) aplikazioen gorakada, gero eta garrantzitsuagoa den online publizitatea (Google eta Facebook-ek kudeatzen dute publizitate horren % 76a) edota Uber bezalako fenomenoak.

GAZTEBERRI #114| 2016 Ekaina


Historian gehien saldu diren bideo-jokoak Anonymousek 5000 polizien datuak jakinarazi ditu Anonymousek Polizia nazionaleko 5400 agenteen datu pertsonalak (izen-abizenak, posta elektronikoko helbideak, NAN zenbakiak…) jakinarazi ditu. Datu horiek la Mutualidad de Previsión Social de la Policía erakundearen web gunetik lapurtu omen dituzte. Gogoratu behar da une honetan Anonymous taldearen Espainiako buruak auzipetuta daudela. Anonymouseko lagunek eraso hori ‘Mozal Legea’ izenarekin ezagutzen den legea dela eta egin dutela adierazi dute.

Bideo-jokoena nahikoa berria den sektorea da baina hiruzpalau hamarkadetan nahikotxo aldatu da. Dibertimenduzko aretoetan ziren makina horietatik puntako teknologia erabiltzen duten gailuetara iritsi gara. Zer esanik ez, jokoen kalitatea izugarri hobetu da baina garai horietako jokoek ere bere xarma zuten. Jarraian, historian gehien saldu diren bideo-jokoen zerrenda aurkezten dizuegu. Ikusiko duzuen moduan, hamarkada desberdinetako jokoak azaltzen dira. Batzuk oso ezagunak dira (Grand Theft Auto, Call of Duty...) baina pentsa daitekeenaren kontra, arrakastatsuenak berez sinpleak direnak dira.

Tetris

Wii Sports

Minecraft

CLASH OF CLANS JOKO ARRAKASTATSUAK JABE BERRIAK IZANGO DITU WeChat aplikazioaren jabe den Tencent enpresak 9000 milioi dolar ordaindu ditu Clash of Clans edota Clash Royal bezalako mugikorretarako joko arrakastatsuak sortu dituen Supercell enpresa erosteko. Aipatu bi joko horiekin bakarrik Supercell-ek 100 milioi erabiltzaile baino gehiago erakarri ditu. Supercell enpresa SoftBank enpresa japoniarraren esku zegoen baina enpresa horrek 80 mila milioiko zorra omen du eta kontuak orekatzeko bere ondasun errentagarrienetako bat saldu behar izan du. Kontuan hartu behar da, duela hiru urte eskas SofBank-ek Supercell-en %51 erosi zuela 1500 milioi dolarren truke.

GOOGLE-EN ITZULTZAILEA WHATSAPP-EN Google-k bere itzulpen zerbitzua WhatsAppen barneratu du. Momentuz, aukera hori bakarrik Android sistema eragilea duten gailuetan erabili ahal izango da. Zerbitzua erabili ahal izateko Google Translate aplikazioa instalatua izan behar da.

GOOGLE CHROME Microsoftek bere Edge nabigatzaile berria energetikoki eraginkorragoa dela frogatu nahi izan du eta, aldi berean, Google Chrome nabigatzaileak ordenagailu eramangarrien bateria azkarrago xahutzen duela frogatu du.


TELEFONOA ALA LAGUNAK?

Android da Estatuan gehien erabiltzen den telefonoetarako sistema eragilea Nagusitasun horrek arazo legalak ekarri dizkio Europan Kantar Worldpanel-ek emandako datuen arabera pasa den apirilean Estatuan saldu ziren telefono adimentsuen % 93,9k Google-n sistema eragilea zuten telefonoak ziren. Apple-n iOS sistema, berriz, % 5,5ean geratu zen eta Windows Phone % 0,6an. Kantar-ek azaldu duenez, telefono adimentsuen barneratzea estatuan % 92koa da. Gehien saltzen diren markak Samsung (% 27,3) eta Huawei (% 22,3) dira. Korearrak lider diren arren gero eta kuota txikiagoa dute. Bi horien atzetik BQ (% 14,6), LG (% 6,1) eta Apple (%5,5) aurkituko lirateke. Android sistema eragilearen nagusitasuna ez da Espainian soilik ematen. Horrela, Europa mailan sistema eragile hori duten telefono berriak % 76 dira, Estatu Batuetan % 67,6 eta Txinan %78,8. Nagusitasun horrek, hala ere, arazoak sor diezazkioke Google-i. Europar Batasunak kargu-orria aurkeztu du eta bere nagusitasunaz baliatzen ari dela salatu du.

36

Kaspersky Lab-ek egindako azterlan baten arabera gazteen heren batek (% 37) balio handiagoa ematen dio bere telefono adimentsuari bere lagunei baino. Ikerketa horren arabera, gainera, telefonoa bere gurasoen aurretik jartzen duten gazteen kopurua %29,4koa da eta bere bikotekidearen aurretik jartzen dutena, berriz, % 21. Ikerketa burutu duen WĂźrzburg unibertsitateko Astrid Carolus psikologoak azaldu duenez, objektu bizigabe bat gertuen ditugun pertsonen aurrean kokatzeak egun teknologiak gure bizitzan hartu duen garrantziaren seinale da. Ikerketak, gainera, agerian utzi du gazteek nahiago dituztela telefono adimentsuak bezalako gailu eramangarriak ia zerbitzu bera eman dezaketen ordenagailuak baino. Kaspersky Lab segurtasunean lan egiten duen enpresa da eta ikerketa horretan gazteek ez dituztela gutxieneko segurtasun neurriak jarraitzen frogatu dute. Ikerketan parte hartu zutenen % 93 bere PIN zenbakia partekatu zuen horren inguruan galdetu zitzaionean.

LinkedIn Microsoften esku Microsoft-ek LinkedIn gizartesarea erosiko du 23 000 milioi euroren truke. Modu horretan, Internet esparruan inoiz eman den erosketarik garrantzitsuenetarikoa bilakatuko da operazio hori. Microsoftek azaldu duenez, erosketa horren bidez munduan lan egiten den modua aldatu nahi dute. Erosketa urte amaieran gauzatuko dela espero da, lehenago zenbait arazo legal konpondu behar baitira. LinkedIn gizarte-sare profesional nagusiena da eta 433 milioi erabiltzaile inguru ditu. Azken urtean %19an hazi da eta hilero 100 milioi erabiltzaile aktibo baino gehiago izaten ditu. Hainbat lekutan, LinkedIn enplegua bilatzeko ezinbesteko tresna bilakatu da. Izan ere, horixe da sare horren indargune nagusiena; orain arte 7000 milioi lan eskaintza baino gehiago eskaini dira plataforma honen bidez.

GAZTEBERRI #114| 2016 Ekaina


GAZTEBERRI #114| 2016 Ekaina

37


Gazteek politikarekiko gero eta interes handiagoa dute Azken hamabost urteetan politikarekiko izan den interes mailarik handiena lortu da aurten gazteen artean (% 39) Aurtengoa urte garrantzitsua da politikari dagokionez. Hil honetan errepikatuko diren Hauteskunde Orokorren ondoren, udazkenean Jaurlaritzarako hauteskundeak ere burutuko dira. Hainbeste hauteskundeekin biztanleria politikarekin gogaituta egon daitekeenaren sentsazioa dagoen une honetan, hala ere, gazteek inoiz baino politikarekiko interes handiagoa dutela ezagutzera eman du Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak. Horrela, gazteek politikarekiko azaltzen duten interesa hamar puntutan gainditzen du biztanleriaren batez besteko interesa. Ideologiari dagokionez, gazte gehienen ezkertiartzat jotzen dute bere burua. Datu horiek guztiak Gazteen Euskal Behatokiak burututako inkesta baten emaitza dira. Datuak laster argitaratuko den ‘Euskadiko gazteak 2016’ txostenean azalduko dira.

hezkuntza, hizkuntza politika eta kultura saila Gazteria Zuzendaritza

38

POLITIKAREKIKO INTERESAREN BILAKAERA (2000-16) EAE-ko 15 ETA 29 URTE BITARTEKO GAZTEEN ARTEAN 100 80

Txikia + Batere ez 78 65

66

35

33

78

71

75

71

63

59

60 40

35

36 28 20

20 0

21

23

29

Handia + Nahikoa 2000

2002

2004

2006

2008

2010

2012

2014 2016

ITURRIA: Gazteen Euskal Behatokia

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA Dirección de Juventud

GAZTEBERRI #114| 2016 Ekaina


Araba Eusko Gazteen Informazio eta Dokumentazio Zentro Koordinatzailea.

Durangoko Gazte Informazio Bulegoa. Pinondo Plaza, 1 48200 Durango • 94 6030030 • informazioa@durango-udala.net Erandioko Gazte Informazioa Bulegoa.

Donostia kalea, 1 01010 Gasteiz. • 945 019539 • www.gazteinformazioa. eus •gazteinformazioa@euskadi.eus • gazteinfoeuskadi@gmail.com

Irailaren 23 enparantza 48950 Erandio • 94 6025891 • gazteinfo@erandioko-udala.net

Arabako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa.

Lobiano Kultur Gunea. Goienkale, 10 48260 Ermua • 943 708700 • oij-gib@udalermua. net

Jesusen Zerbitzariak, 5, behea. • 01001 Gasteiz • 945 181700 • www.alava.net/ifj • www.gazteinformazioa.net • www.facebook/ infogaztea.araba • informazioa@ifj.alava.net Gasteizko Udala. Gazte Informazioko Udal Bulegoa. Espainia plaza behea. 01001 Gasteiz • 945 161330 • www.vitoria-gasteiz.org/ omij • www.vitoria-gasteiz.org/gazteria • coordinaomij@vitoria-gasteiz.org

Ermuako Gazte Informazio Bulegoa.

Mugarri Gazte Informazio Gunea. Mugarri Gazte Etxea. Elizarako Sarbidearen Kalea, 2 48450 Etxebarri • 94 4261861 • www.mugarri.net • mugarri@mugarri.net, mugarri.gazte@gmail.com Galdameseko Gazte Informazio Gunea. San Pedro, 6 48191 Galdames • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gernika-Lumoko Gazte Informazio Bulegoa.

Arabako Campuseko Gazteentzako Informaziorako Gunea.

Foru Plaza, nº 2 48300 Gernika-Lumo • 94 6270215 • gazteger@sarenet.es

Apraiztarrak 1- Unibertsitate-Pabiloia • 01006 Gasteiz • 945 014336 • www.ehu. eus • www.gazteinformazioa.net • oij-ar@ ehu.eus

Getxoko Gazte Informazio Bulegoa.

Bizkaia

Gordexolako Gazte Informazio Gunea.

Bizkaiko Gazteriaren Informaziorako Lurralde-Zentrua.

Tangora Etxea. Algortako Etorbidea, 98 48991 Getxo • 944 660 353 • gaztebulegoa@ getxo.net Molinar Plaza, 11 48192 Gordexola • 638 050 762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Gorlizko Gazte Informazio Gunea.

Rekalde Zumarkalea, 30 - 1. • 48009 Bilbao • 94 4068000 • www.gaztebizz.eus • gaztebizz@bizkaia.net

Krutzeta, 5 48630 Gorliz • 94 6774000 • gazteria@gorliz.net

Abanto -Zierbenako Gazte Informazio Bulegoa.Bizkaia Plaza, 3 (Atzealdea) • 48500 Abanto-Zierbena • 94 6363769 • gazteria@ abanto-zierbena.org

Enkarterri, 2 48840 Güeñes • 94 6690877• www.gugaz.org • info@gugaz.org

Zornotzako Gazte Informazio Bulegoa. Zelaieta Parkea, z/g. • 48340 AmorebietaEtxano • 94 6300649/50 • www. ametxgazteria.net • gazteinfo@ametx.net Arrigorriagako Gazte Informazio Bulegoa. Gaztegune. Ugertza bidea, 1. • 48480 Arrigorriaga • 94 6001876 • www. arrigorriagagaztea.info • gaztegunea@ arrigokultura.org Artzentaleseko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Aguirre, 53 • 48870 Artzentales • 638 050762 • gazteplana@enkarterrialde.org Gaztezer Balmasedako Gazte Informazio Gunea. Pio Bermejillo, 19 • 48800 Balmaseda • 94 6800240 • http://balmaz.org/ • info@ balmaz.org Barakaldoko Gazte Informazio Zentrua. San Juan, 17. • 48901 Barakaldo • 94 4789596 / 94 4789599 •www.gaztebulegoa. net • gaztebulegoa@barakaldo.org Zirtzart Gazte Informazioko Udal-Bulegoa. Basozelai, 11. • 48970 Basauri • 94 4666430 • http://www.facebook.com/zirtzartbasauri • zirtzart@basauri.net Bermeoko Gazte Informazio Bulegoa. Gizarte-Kultura Etxea Irakaskintza, 14-16. • 48370 Bermeo • 94 6179158 •www.giz. bermeo.org • giz@bermeo.org EDEko Gazte Informazio Bulegoa. Simón Bolívar, 8 B –behea 48010 Bilbao • 94 4029090 • www.fundacionede.org • gazteinformazioa@fundacionede.org Txorierriko Gazte Informazio Bulegoa. Txorierri etorbidea, 9, behea 48160 Derio • 688 629965 • www.txorierrikogazteak.com • oij@e-txorierri.com

Gueñeseko Gazte Informazio Gunea.

Arratiako Gazte Informazio Bulegoa. Igorreko Kultur Etxea. Elexalde, 8 48140 Igorre • 639 018133 • gib-arratia@ gorbeialdea.com Karrantzako Gazte Informazio Gunea. Concha Enparantza, 1 48895 Karrantza • 638 050762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Lanestosako Gazte Informazio Gunea. Manuela Sainz de Rozas, 1 48895 Lanestosa • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde. org

• gazteinfo.plentzia@bizkaia.org Gazte Informazio Zentroa. Santa Clara Kultura Zentroa. Martín Fernández Villarán, z/g 48920 Portugalete • 94 4729313 • www.juventudportugalete.org • juventud@portugalete.org • gaztegela@ gmail.com Portugaleteko Gazte Informazio Gunea Gazte Gela. Zubeldia Maisua, z/g 48920 Portugalete • 94 4616638 • www.juventudportugalete.org • aulajoven@portugalete.org Gaztebox Santurtziko Gazte Informazio Bulegoa. Santurtzi Parkea, z/g 48980 Santurtzi • 94 4836110 • gib-oij@santurtzi.net Sopelanako Gazte Bulegoa. Kurtzio Kultur Etxea, Mendieta, 11 48600 Sopelana • 94 4065505 • www. sopelanagaztea.blogspot.com • www. sopelana.net • oij@sopelana.net Turtziozko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Agirre, 61 48880 Turtzioz • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gazte Info Gazte Informazio Bulegoa.

Koldo Mitxelena Kulturunea. Urdaneta kalea, 9 • 20006 Donostia • 900 110 111 • www. gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa.net Donostiako Gazte Informazio Zerbitzua Online eta Hitzordu bidez. Goikoa jauregia. Mari kalea, 1. • 20003 Donostia • 943 481435 • www. donostiagaztea.org/gazteinfo • gazteinfo@ donostia.eus Eibarko Gazte Informazio Bulegoa. Portalea Kultur Etxea, Bista Eder 10. • 20600 Eibar • 943 708435 • infojuven.ei@eibar.net Elgoibarreko Gazte Informazio Bulegoa. Gabriel Kurutzelaegi,10. • 20870 Elgoibar • 943 531319 • www. elgoibarkogazteinformazioa.info • gazteinformazioa@elgoibar.net Errenteriako Gazte Informazio Bulegoa. Merkatuzar. Pablo Iglesias, 3.• 20100 Errenteria • 943 449640 • www. gaztebulegoa.errenteria.net •gazteria@ errenteria.net Hernaniko Gazte Informazio Bulegoa.

Udiarraga, 39 48490 Ugao-Miraballes • 94 6322014 • gazteinfo.ugao@ortzadar.es

Hernaniko Udal Kiroldegia, Elkano z/g.• 20120 Hernani • 943 552185 • www.hernani. net • kirola@hernani.net

Urduñako Gazte Informazio Gunea.

Hondarribiako Gazte Informazio Bulegoa.

Kultur Etxea. Andra Mari, z/g 48460 Urduña • 945 384884 • xarteaga@urduna.com

Javier Ugarte 6. • 20280 Hondarribia • 943 644752 • gip@hondarribia.org

Sestaoko Gazte Informazio Zentroa.

Irungo Gazte Informazio Bulegoa.

La Iberia, z/g 48910 Sestao • 94 4956127 • cijsestao@infonegocio.com Zallako Gazte Informazio Bulegoa. Madres Irlandesas, 4 48860 Zalla • 94 6391396 • www.ibilimunduan.com • oij@ zalla.org • infogazte@zalla.org

Foruen Karrika, 2 behea. • 20302 Irun • 943 505440 / 943 505444 • www.irun.org/igazte • infojuvenil@irun.org

Gipuzkoa

Lasarte-Oriako Gazte Informazio Bulegoa. Lasarte-Oriako Gaztelekua. Jaizkibel Plaza, 14.• 20160 Lasarte-Oria • 943 376181 • www.lasarte-oria.org • gaztelekua@ lasarteoriasarean.eu

Andoaingo Gazte Informazio Bulegoa.

Legazpiko Gazte Informazio Bulegoa.

Ambrosia Olabide Egoitza. Pio Baroja, 1. • 20140 Andoain • 943 593911 • www. gaztelokala.com • gibandoain@gaztelokala. com

Kultur Etxea, Latxartegi, 3. • 20230 Legazpi • 943 737203 • www.gipuzkoangazte.info/ legazpi • gazteria@legazpi.eus

Arrasateko Gazte Informazio Bulegoa.

Oñatiko Gazte Informazio Puntua.

Aterpe Leioa Gazte Informazio Zentroa. Aldapabarrena, 2 48940 Leioa • 94 4055850 • gazte@leioa.net

Garibai Etxea. Biteri etorbidea, 3. • 20500 Arrasate • 943 252065 • www.gaztebulegoa. com • gaztebulegoa@arrasate.eus

Foruen Enparantza, 4. • 20560 Oñati • 943 718257 • www.oinati.org • gazteinformazioa@oinati.net

Lekeitioko Gazte Informazio Bulegoa.

Astigarragako Gazte Informazio Puntua.

Ordiziako Gazte Informazio Puntua.

Eliz Atea, 12 48280 Lekeitio • 94 6243591 • gazte-bulegoa@lekeitio.com

Tomas Alba, 13. • 20115 Astigarraga • 616 599334 • www.astigarraga.net • www. astigarraga.net • gazteinfor@astigarraga.net

Barrena Jauregia Kultur Etxea, 2 - 3 • 20240 Ordizia • 943 805634 • www. gipuzkoangazte.info/ordizia • gazteria@ ordizia.eus

Mañariko Gazte Informazio Gunea. Herriko plaza, z/g 48212 Mañaria • 94 6818998 • kultura.manaria@bizkaia.org Mungiako Gazte Informazio Bulegoa. Arana Goiri´tar Sabin, 13 48100 Mungia • 94 6553353 • mungia.gib-oij@astiune.com

Azkoitiako Gazte Informazio Bulegoa. Aita Madinabeitia plaza z/g • 20720 Azkoitia • 943 026027 • www.artxamendi.net • gib@ euskalnet.net Azpeitiako Gazte Informazio Bulegoa.

Muskizko Gaztegune.

Plaza Txikia z/g • 20730 Azpeitia • 943 157160 • www.azpeitia.net • gib@azpeitia.net

Meatzari Plaza, 2 48550 Muskiz • 94 6708037 • www.muskizkogaztegunea. blogspot.com • gaztebulegoa@muskiz.com

Gipuzkoako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa.

Busturialdeko Gazte Bulegoa. Zubietaerrota Eraikina, Kurtzero auzoa 48392 Muxika • 670 509752 • www.busturialdekogazteplana.com • gaztebulegoa@busturialdekogazteplana.com

Gaztegunea. Anoeta, 28 • 20014 Donostia-San Sebastián • 900 110111 / 943 472617 • www. gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa.net Gipuzkoako Campuseko Gazte Informazio Bulegoa.

Zubieta, 16 48410 Orozko • 94 6339945 • infoinduma@yahoo.es

Ignacio M. Barriola eraikina. Elhuyar enparantza, z/g 20018 Donostia • 943 018135 / 943 018138 • svrgazte@sv.ehu.es. svrbegaz@sv.ehu.es

Plentziako Gazte Informazio Gunea. Goenkale, 25n 48620 Plentzia • 94 6770989

Koldo Mitxelena kulturunea. Infoteka. Gazte Informazio Gunea.

Induma Informazio Bulegoa.

GAZTEBERRI #114| 2016 Ekaina

Tolosako Gazte Informazio Bulegoa. Antonio Maria Labaien Kultur Etxea, Triángulo 1.• 20400 Tolosa • 943 670383 • gazteria@tolosakoudala.net Urnietako Gazte Informazio Bulegoa. Idiazabal 13 20130 Urnieta • 943 333973 • www.urnieta.eus • gazteinformazioa@ urnieta.eus Villabonako Gazte Informazio Bulegoa. Katea Etxea. Kale Nagusia, 79. • 20150 Villabona • 943 694787 • www.kateaetxea. net/gazte-informazioa • gazteria@villabona. net Zarautzeko Gazte Informazio Bulegoa. Zinema Pilotalekua. Zigordia Kalea, 34. • 20800 Zarautz • 943 005122 • www. zarautzgazte.net • gazteinformazioa@ zarautz.org

39


Nafar gazteriaren heren batek ez du nahikoa kirol egiten 14 eta 29 urte bitarteko nafar gazteen % 35ak ez du egunean gomendatuta dagoen ordubeteko jarduera-fisikoa egiten Gazteria eta Osasuna 2013-14 Inkestan jasotako datuen arabera, 14 eta 29 urte bitarteko nafar gazteen heren batek baino gehiagok ez du behar adina kirol egiten. Iturri beraren arabera, gainera, nafar gazteen % 58k egunean zehar denbora gehiegi eserita ematen duela onartzen du. Datu horien aurrean, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak jarduerafisikoa sustatu behar dela azpimarratu du, ez soilik gazteen artean, baita gizarte osoan ere. Aipatu inkestak nafar biztanleen osasun ohiturak aztertu nahi izan ditu. Osasun Publikoaren Institututik azpimarratu dutenez,

40

inkestak oso emaitza interesgarri eta heterogeneoak eman ditu. Ildo horretan, gazteen artean ez dela errealitate bakarra ematen azpimarratu dute eta, ondorioz, berezitasun desberdin horiek guztiak ere landu behar direla azaldu dute. Jarduera-fisikoaren inguruko datuak positiboak ez diren arren, inkestak baditu bestelako zenbait datu positibo ere. Horrela, jasotako datuen arabera, droga nagusienen kontsumoa jaitsi egin da (tabakoa, alkohola, kanabisa...) gazteen artean. Era berean, gazteek gero eta garrantzi handiagoa ematen diote bide-segurtasunari. Jarduera-fisikoarekin batera, badira

kezkarako beste zenbait datu. Izan ere, inkestan jasotako erantzunen arabera preserbatiboaren erabilera murriztu egin da. Jasotako datuak ikusita, Osasun Publikoaren Institutuak honako lehentasunak finkatu ditu hurrengo urteetarako: osasun mentalaren sustapena; legalak diren substantzia mendekotasun-sortzaileen kasuan prebentzioa indartzea; osasun arazoen detekzio goiztiarra ahalbidetu dezaketen mekanismoak garatzea; elikadura ohiturak hobetzea eta sexu-hezkuntzan eragitea, nahi gabeko haurdunaldiak ekiditzeaz gain, sexu-transmisiozko gaixotasunak ere ekiditeko.

GAZTEBERRI #114 | 2016 Ekaina


Nafarroako Euskararen Plan Estrategikoa urte amaierarako izango da prest

800 000 euro lanik gabe dauden gazte tituludunak I+G+B proiektuetan kontratatzeko Teknologia-zentro, ikerketa-erakunde eta unibertsitateek jasoko dute dirua Nafarroako Gobernuak 833 000 euroko laguntza-deialdia jarri du abian unibertsitateko titulua edo Lanbide Heziketako goi mailako gradua duten gazteak Nafarroan kokatutako teknologia-zentroek, ikerketa-erakundeek, unibertsitateek eta sozietate publikoek garatutako I+G+B proiektuetan ikerketa nahiz teknologiako langile gisa kontratatzeko. Laguntzen helburua kalitatezko enpleguaren sorrera erraztea, Nafarroako enpresa-sarearen lehiakortasuna areagotzeko berrikuntza tresna gisa sustatzea, eta talentu gaztearen garapena nahiz perfekzionamendua bultzatzea da. Laguntzak Foru Erkidegorako estrategikoak diren sektoreetan ikerketa nahiz espezializazioko jarduerak egiteko emango dira, hala nola, energia berriztagarriak, nekazaritza-elikagaiak, biomedikuntza, fabrikazio aurreratua, eta informazio eta komunikazioaren teknologiak (IKT). Kontratatzen diren pertsonak 35 urtetik beherako langabeak izan

GAZTEBERRI #114| 2016 Ekaina

beharko dute, unibertsitateko titulua edo Lanbide Heziketako goi mailako titulua dutenak. Kontratuek hamabi hilabete baino gehiago iraungo dute, lanaldi osoan eta kontratatutako pertsonaren titulazioarekin bat datorren lanpostuetan. Laguntzak kontratatutako pertsonaren soldata-kostuen ehuneko bat diruz laguntzeko erabiliko dira, Gizarte Segurantzari egindako ekarpenak barne, honako zenbateko hauekin: 11 000 eta 16 000 euro artean enpresa handietan eta 15 000 eta 20 000 euro artean gainerako erakundeetan, kontratatutako pertsonaren titulazioaren arabera. Gainera, 1000 euroko laguntza gehigarria eskuratu ahalko dute honako hauetarako neurriak hartzen dituzten erakundeek: gizon eta emakumeen arteko edozein lan-diskriminazio saihesteko, bizitza pertsonal, lan-bizitza eta familiarrarekin bateragarri egiteko, edo enpresaren edozein erantzukizun soziala ekiditeko, bai eta beraien plantillan desgaituak dituztenek ere.

Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak Euskararen Plan Estrategikoa abendurako bukaturik izango dela iragarri du. Plana zehazteko burututako lehen saioan Nafarroako Gobernuko zein gizarte erakunde desberdinetako ehun lagun baino gehiago izan ziren. Euskarabideko zuzendari Mikel Arregik azaldu duenez, akordio programatikoan jasotzen diren puntuetako bat euskararen egoeraren diagnostiko oso eta eguneratua egitea da. Horrekin batera, plan estrategiko, errealista, bideragarri eta eraginkor bat ere diseinatu nahi da legealdi honetarako. Arregik azpimarratu duenez, plana Gobernuaren departamentu guztiei eta gizarte-bizitzaren arlo guztiei zuzenduko zaie. Aipatu lehen saioa bildutako lagunak arlokako zortzi mahai teknikotan banandurik aritu ziren: politika publikoak, hezkuntza, helduen euskalduntze-alfabetatzea, euskararen ezagutza handiko eta erabilera orokorturiko guneak, hedabideak, gizarte erakundeak, arlo sozioekonomikoa eta, azkenik, kultura, kirola, aisialdia eta teknologia berriak. Plan Estrategikoaren zirriborroa irailerako apailaturik egotea aurreikusten da. Jarraian, jendeak parte hartzeko prozesua ireki eta abenduan, behin betiko bertsioa aurkezten delarik, buruturik geldituko da prozesua.

41


Agenda UZTAILAK 1, OSTIRALA • ARAIAKO GAZTE EGUNA: GATILLAZO + D TOX. Plaza, Araia. 23:00. 0€. • KOMETA + RURAL ZOMBIES + EL TXEF A. Txosnagunea, Berriz. 23:30. • FERMIN MUGURUZA & BASQUE NEW ORLEANS ORKESTRA. Kafe Antzokia, Bilbao. 22:00. 15€.

UZTAILAK 2, LARUNBATA

• TOMASZ WENDT TRIO + URI CAINE TRIO. Biotz Alai Plaza, Getxo-Algorta. 21:00. 12€.

• PETTI & ETXEKO UZTA. Aiako Plaza, Ataun. 24:00. 0€

• EL DROGAS. Ziudadela, Iruñea. 19:00. 22/25€.

• BAD SOUND SYSTEM. Orkatz Kultur Elkartea, Azpeitia. 23:00.

• EUSKADIKO IKASLEEN JAZZ ORKESTRA. Ikusgarri Aretoa, Lekeitio. 22:30. 12€.

• LA HABITACIÓN ROJA + GERENTE. Stage Live, Bilbao. 21:00. 0€.

• DISKOIRAA + KAMORRAH + HELL DIVISION + ANTIDOGAMATIKS. Putzutzulo Amets Fabrika, Zarautz. 21:30. 5€.

Modelo Zinema, Zarautz. 21:00.

• ROOKIE DJ SESSIONS. Cotton Club, Bilbao. 19:00. 0€.

• DARIO NÚÑEZ + JAVI COLINA. Santana 27, Bilbao. 24:00. 15€.

• THE HACKER. Kafe Antzokia, Bilbao. 00:00. 10€.

• ULTIMATE PAINTING + ARIES. Kafe Antzokia, Bilbao. 22:00. 12/15€.

UZTAILAK 3, IGANDEA

• EUSKADIKO IKASLEEN ORKESTRA + JONC ALEVINES. Victoria Eugenia Antzokia, Donostia. 20:00. 5€.

• EL ÚLTIMO KE ZIERRE + SKAKEITAN + HABEAS CORPUS. Errekalde auzoa, Bilbao. 22:00. 0€.

• JAZZHERRIAN 2016: SKY BEATS Andra Mari Plaza, Agurain. 13:30. 0€.

• FREEDONIA. Trini Plaza, Donostia. 21:00. 0€.

• THE LADIES. Elizondo, Berriz. 23:15.

• SONORA BUMPING FESTIVAL. Sonora Aretoa, Erandio. 22:00. 12€.

• FRANCESCO COLOMBO TRIO + HERMETO PASCOAL. Biotz Alai Plaza, Getxo-Algorta. 21:00. 15€.

• WILFRIED WILDE QUINTET + JORGE PARDO QUARTET. Biotz Alai Plaza, Getxo-Algorta. 21:00. 10€. • ARA MALIKIAN. Baluarte Auditorioa, Iruñea. 20:00. 22/25€. • PERLAK.

• BRINCADEIRA. Frontoia, Erronkari. 20:00. 0€. • DE 2 EN BLUES BAND. De las Malvas Plaza, Fitero. 21:00.

• KORRONTZI DANTZAN. Herriko Plaza, Sopela. 20:00. 0€.

Urte osoko harpidetza (12 aldizkari)

18€ 42

harpidetzak@gazteberri.eus GAZTEBERRI #114| 2016 Ekaina


UZTAILAK 4, ASTELEHENA

UZTAILAK 8, OSTIRALA

• DAAHOUD SALIM QUINTET + DEE DEE BRIDGEWATER. Biotz Alai Plaza, Getxo-Algorta. 21:00. 25€.

• MUNICIPAL WASTE + IRON FIST + CAN OF WORMS. Atabal Aretoa, Biarritz. 21:00. 10/13€.

UZTAILAK 5, ASTEARTEA

• QUILAPAYUN. Campos Eliseos Antzokia, Bilbao. 20:00.

• ESPERANZA SPALDING PRESSENTS EMILY’S D + EVOLUTION. Biotz Alai Plaza, Getxo-Algorta. 21:00. 20€.

UZTAILAK 6, ASTEAZKENA • FERMIN MUGURUZA & BASQUE NEW ORLEANS ORKESTRA + CABEZAFUEGO AND THE BROKEN BROTHERS BRASS BAND. Foru Plaza, Iruñea. 22:30. 0€.

UZTAILAK 7, OSTEGUNA • SEIREN. Txakolingunea, Bakio. 20:00. 0€. • NASHVILLE PUSSY. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:30. 18/22€.

• BBK LIVE: PIXIES + UNDERWORLD + GRIMES + LOVE OF LESBIAN + OCEAN COLOUR SCENE + JOSÉ GONZÁLEZ +JUNIOR BOYS + SLAVES + BELAKO + NUDOZURDO + WAS + C TANGANA + SOPHIE + BLOSSOMS + HANA + INHEAVEN + GREEN CLASS + EDU IMBERNON. Kobetamendi, Bilbao. 22:00. 58€. • NIMU & PRIMO + DISCOS BAMBINOS + TALABOT DJ. Portua, Donostia. 21:30.

+ EDITORS + FATHER JOHN MISTY + SOULWAX + 2MANYDJ’S + COUTNEY BARNETT + WOLF ALICE + JAGWAR + MA + TRIÁNGULO DE AMOR BIZARRO + LEÓN BENAVENTE + MC ENROE + JUVENTUD JUCHÉ + BAD BREEDING + YELLOW BIG MACHINE + BILBADINO + DEKOT + SOLEÁ MORENTE + CORREOS + SOLEDAD VÉLEZ + JAVI GREEN. Kobetamendi, Bilbao. 22:00. 58€. • JOE SATRIANI. Santana 27, Bilbao. 19:30. 40€. • COSMOSOUL. Santa Clara Kultur Zentroa, Portugalete. 21:00. Doan.

UZTAILAK 10, IGANDEA • LUMI + PELAX & TELMO TRENOR. Gaztetxea, Bergara. 19:00. 4€.

• CW STONEKING + GHOST NUMBER & HIS TIPSY GYPSIES. Dabadaba, Donostia. 21:00. 15€.

• ROBERT PLANT. Bilbao Arena, Bilbao. 21:00.

• JIMMY BARNATAN & THE COCOONERS. San Agustin Kultur Gunea, Durango. 21:00. Doan.

UZTAILAK 12, ASTEARTEA • GOGOL BORDELLO + ZPEIZ MUKAKI. Atabal Aretoa, Biarritz. 21:00. 16/22€.

• BBK LIVE: ARCADE FIRE + NEW ORDER + M83 + CHVRCHES + HOT CHIP + YEARS&YEARS + BLOOD RED SHOES + HOLA A TODO EL MUNDO + HIDROGENESSE + FRENCH FILMS + HINDS + LITTLE SCREAM + DMA’S + GALLANT + RURAL ZOMBIES + BEGIZ BEGI + KXP. Kobetamendi, Bilbao. 22:00. 58€.

• EUSKAL ROCK: HITZEZ HUTS + TRAGO BAKOITZEAN. The End Aretoa, Gasteiz. 20:30.

• KELTIAR. Frontoia, Orbaitzeta. 19:30.

• BRYANT JONEZ & THE VICTORY GOSPEL SINGERS. Mendizorrozako Kiroldegia, Gasteiz. 21:00. 15€.

• MARINO E MARINI. Andra Mari Elizpea, Durango. 21:30. 0€.

UZTAILAK 9, LARUNBATA

• XALCO + HAMLET. Txosnagunea, Santurtzi. 22:00. 0€.

• IZARRAK. Sorginen Leizea, Zugarramurdi. 18:00.

GAZTEBERRI #114| 2016 Ekaina

• PETTI & ETXEKO UZTA + REAL KIDS. Urdanibia Plaza, Irun. 22:00. 0€.

• FUNDACIÓN DE RAPEROS ATÍPICOS DE CÁDIZ + ALSALALATA SOUND. Kafe Antzokia, Bilbao. 22:00. 10€. • BBK LIVE: FOALS + TAME IMPALA

• KONEXIOA: PABLO M.CAMINERO + CHRIS CHEEK. Principal Antzokia, Gasteiz. 18:00. 15€.

UZTAILAK 13, ASTEAZKENA • RUTHIE FOSTER + TAJ MAHAL TRIO. Mendizorrozako Kiroldegia, Gasteiz.

43


21:00. 25€. • XIMO TEBAR: “THE NEW SON MEDITARREO”. Principal Antzokia, Gasteiz. 18:00. 15€.

UZTAILAK 14, OSTEGUNA • SUGAR RAY RAYFORD & THE TRAVELLING BROTHERS. Biotz Alai Plaza, Algorta-Getxo. 20:00. 8€. • AMAIA URZAINKI. Kurutzesantu Museoa, Durango. 20:00. 0€. • TOM HARRELL TRIP + JOSHUA REDMAN QUARTET. Mendizorrozako Kiroldegia, Gasteiz. 21:00. 30€. • GOGO PENGUIN. Principal Antzokia, Gasteiz. 18:00. 15€. • SOFA + VIVA BAZOOKA. Arrano taberna, Zarautz. 20:00.

BIBAT. Arkeologia eta Fournier Karta Museoa:

Donostiako San Telmo Museoa:

• “Harri Bakartiak. Arabako Menhirrak”. Ekainaren 30ra arte.

• “1516-2016. Bake-Itunak” Urriaren 9ra arte.

Bilboko Guggenheim Museoa: • “Andy Warhol. Itzalak”. Urriaren 02ra arte. • “Alex Katz, hemen eta orain”. Urriaren 07ra arte. • “Louise Bourgeois. Izatearen egiturak”. Irailaren 3ra arte.

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa: • “#Burdinkolorea zikloa: ‘Metalezko argia’ ”. Uztailaren 17ra arte.

Bilboko Arte Ederren Museoa:

UZTAILAK 15, OSTIRALA

• “Eskultura Hiperrealista 19732016”. Irailaren 16ra arte.

• LOS CHIKOS DEL MAÍZ.. Jai gunea, Barakaldo. 21:00.

• “1937. Gernikari buruz. Gerra eta civitas”. Urtarrilaren 9ra arte.

• TUTAN COME ON + AZKAITER PELOX + BI BALA. Añorga, Donostia. 22:00. 0€. • HABEAS CORPUS. Gros, Donostia. 21:00. 0€. • KENNY BARRON 6 DAVE HOLLAND + JAMIE CULLUM. Mendizorrozako Kiroldegia, Gasteiz. 21:00. 40€. • YARON HERMAN. Principal Antzokia, Gasteiz. 18:00. 15€. • POPA CHUBBY. Zentral Kafe Antzokia, Iruñea. 20:30. 18/25€.

44

Bilboko Azkuna Zentroa: • “Herrikoitasunaren ideal infinituki aldakorra. Jeremy Deller artistaren erakusketa”. Urriaren 9ra arte.

Bizkaiko Foru Liburutegia: • “Gerra Zibila Euskadin: Berregite historikoaren argazkiak”. Abustuaren 31ra arte.

Donostiako Untzi Museoa:

• “Nilo ibaiaren ertzetan”. Ekainaren 5era arte. • “Modernitate berezia. Abangoardiaren erretratua Donostian 1928-1936” Otsailaren 31ra arte. • “Hondar artean”. Uztailaren 3ra arte.

Donostiako Tabakalera: • “Vasco Picassiano y Postimpresionismo”. Ekainaren 17ra arte.

Gasteizko Artium Museoa: • “Iñigo Royo. Barre Dagiena”. Urriaren 29ra arte. • “1987. Argeleko elkarrizketen ondoren. Bake Atzeratua”. Urriaren 29ra arte. • “Kirola artearen ikuspuntutik”. Urriaren 29ra arte. • “Irribarrearen Segada. Artium Bilduma”. Abuztuaren 28ra arte.

Getariako Balenciaga Museoa: • “Balenciaga parpailan barrena”. Irailaren 18ra arte.

Nafarroako Unibertsitateko Museoa: • “Camouflages. Joan Fontcubert”. Urriaren 21era arte. • “De Laboris. Pierre Gonnorderen argazki-erakusketa”. Urriaren 21era arte.

• “Emakumeak eta Itsasoa”. Azaroaren 19ra arte.

GAZTEBERRI #114| 2016 Ekaina


z Balenciaga parpailan barrena 2016-03-22tik aurrera | Balenciaga Museoa. Getaria. Tradizio historiko luzeko ehuna da parpaila. Klase dirudunek soilik eskura zezaketen hasieran, mekanizatzen hasi zen arte. Adibide ezin hobea dugu erakusketa hau, ikusteko nola egin zuten bat Balenciagaren sormenak eta teknologia industrialak halako materiala indartzeko, eta aplikazio berriak eta silueta iraultzaileak sortzeko. Parpailaren bidez, hiru elementu batean biltzen ditu Cristรณbal Balenciagak: gorputza, airea eta oihala. Hiru aretoetan barna, 70 pieza baino gehiago ikusiko ditugu: jantziak, ehunak, irudiak, agiriak, baliabide didaktikoak... Horien bidez, ulertuko dugu Balenciagak berrinterpretatu egin zuela material tradizionala, eta ohorezko lekua itzuli ziola moda garaikidearen testuinguruan.

z Muskerraren bidea.

z 1516-2016. Bake-Itunak

2016-11-29ra arte | Asteasu.

2017-01-15era arte |

Toki zehaztugabea da Obaba, eta bertan daude kokatuta Bernardo Atxaga idazlearen narrazio ezagunetako zenbait, hala nola Sugeak txoriari begiratzen dionean (1984), Bi anai (1985) eta, bereziki, Obabakoak (1988). Asteasutik abiatuta, Obabako lurralde horretan barrena murgiltzen den bi kilometroko pasealekua da Muskerraren bidea. Bidean zehar, hainbat panel eta grabaziok (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez entzungai) Bernardo Atxagaren obran ardatz diren testu, pertsonaia eta tokien berri emango diote ibiltariari. Hala, pausorik pauso, Bernardo Atxagaren lana eta Asteasuko paisaia ezagutzeko aukera ematen du Muskerraren bideak. Jarduera hau DSS2016EUren Elkarrizketak lerroaren baitan kokatzen da; hain zuzen ere, Donostia 2016 eta inguruko kultur agenda harremanetan jartzen dituen programazio-ildoaren baitan.

Bake-ituna proiektuak bakeak artearen historian, kulturan eta zuzenbidean izan dituen irudikapenak lantzen ditu. Proiektuaren epizentroa Donostian badago ere, 10 herrialde eta hiri baino gehiagora hedatuko da maiatzaren 26tik 2017ko urtarrilaren 15 arte. Bake-itunak bakeak izandako forma eta irudikapen konplexuak esploratzen ditu, eta haren irudikapenen eta esanahien bidez bidaiatzen da historian zehar. Nazioarteko proiektu gisa planteatzen da; bertan, tokiko zein Europako eragile eta erakunde esanguratsuek parte hartzen dute, hasi Louvre Museotik Jorge Oteiza Fundazio Museora. 1516-2016. Bake Itunak erakusketa nagusiaz gain, proiektuak gertaera historikoei buruzko zazpi erakusketa (ikerketa-kasuak), ikerketa monografiko bat eta artista garaikideen zazpi ekoizpen (Aldiriak) hartuko ditu barne.

Unibertsitatea Berrikuntza Europa Kultura


• KATAPULTA TOUR 20/000: NOTHING BOX + LOS BRACCO + CAPITAN ELEFANTE. Motz, Urretxu. 20:30. 18/25€.

UZTAILAK 16, LARUNBATA

Gasteiz.

UZTAILAK 22, OSTIRALA • LAZY DAISY BAND. Fuente Dos Caños, Agurain. 19:30. 0€.

• MARCOS SENDARRUBIAS + MUD CANDIES. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:30. 12/15€.

• ANIMAL BLUES. Udaletxe Plaza, Bera. 21:00.

• RUDRESH MAHANTHAPPA. Principal Antzokia, Gasteiz. 18:00. 15€.

UZTAILAK 23, LARUNBATA

UZTAILAK 17, IGANDEA • BOCINEGRO DOWN. Musika Eskola parkea, Durango. 20:00.

UZTAILAK 21, OSTEGUNA • THE CLAIMS. Foru Plaza, Corella. 21:30. • BAKELITE. Martxoaren 8 plaza, Ermua. 22:30. 0€.

• THE CRAZY WHEELS BAND. Dulantzi Plaza, Agurain. 19:30. 0€. • THE KENNETH BRYAN BAND. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 12€. • ANAUT. Foru Plaza, Mendigorria. 21:00. • XABI ABURRUZAGA BAND. La Canilla Pasealekua, Portugalete. 22:00.

UZTAILAK 25, ASTELEHENA

UZTAILAK 26, ASTEARTEA • STEVE VAI. Santana 27, Bilbao. 19:00. 28€.

UZTAILAK 28, OSTEGUNA • JOSU BERGARA. Txakolingunea, Bakio. 20:00. 0€. • THE WATERBOYS + ST.PAUL & THE BROKEN BONES + LOS ENEMIGOS + AURORA & THE BETRAYERS + HIGHLIGHTS + KOMETA + MOCKER’S. Santa Katalina, Mundaka. 21:00. 60€. • LA REINA FLOWER. Caballeros Templarios, Ribaforada. 22:00.

UZTAILAK 30, LARUNBATA • KODIGO NORTE. Matxete Plaza, Gasteiz. 22:00. • LOS CHIKOS DEL MAIZ. Jai Gunea, Gopegi. 21:00.

• LA HABITACIÓN ROJA + GERENTE. Stage Live, Bilbao. 21:00.

• EL CLAVECÍN DE BENDAÑA. BIBAT Fournier Karta Museoa,

46

GAZTEBERRI #114| 2016 Ekaina




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.