Gazteberri 138 ekaina 2018

Page 1

Gazteberri Aldizkaria | 138. Zbk | 2018 Ekaina |

#BiluztuEzazuFruta

#138


ARGITARATZAILEA:

© Shareak Kultur Elkartea Lege Gordailua: Bi-1151-04 Tlf: 94 424 75 94 eposta: gazteberri@gazteberri.eus http://www.gazteberri.eus ERREDAKZIOA Iparragirre, 17, 1.esk. 48009-Bilbao. KOORDINATZAILEA: Jon Mikel Zabalegi TESTUAK: Shareak Kultur Elkartea DISEINUA: José Poza LAGUNTZAILEAK: Nerea Segura, Lohizune Loroño, Maialen Olabe eta UNICEF-Euskadi.

PUBLIZITATERAKO-ESPAZIOA. NAHITA UTZI DUGU HUTSIK.

ARGAZKIAK: Sergio Cotos, Markel Redondo, Alejandro Boyero, Artxiboa PUBLIZITATEA: 94 424 75 94 | 616 50 50 82 INPRIMATZAILEA: Zeroa Multimedia

Shareak Kultur Elkarteak ez du Gazteberri Aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik derrigor bere gain hartzen

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILAREN, BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN, ETA EUSKARABIDEAREN LAGUNTZA JASO DU

DEITU 94 4247594 ZENBAKIRA ESPAZIO HAU BETETZEKO


Aurkibidea 04 Gazteberriak z Europako hegoaldean haurrak lodiagoak dira z Laboral Kutxak 10 gazte bidaliko ditu Kolonbiara

08

Erreportajea: #BiluztuEzazuFruta

14

Elkarrizketa Álvaro Campos

z 2017an 143 gorroto-gorabehera erregistratu ziren EAEn

20 Zientzia z Jende gehiago, lur gutxiago

22 Euskara z Hego Euskal Herriko hiriburuek bat egin dute Euskaraldiarekin z ‘Euskara Eskura Txartela’ deskontu-bonua euskara ikasteko

32 Sexua z Sexua exijitzen duen misoginia z Amets erotikoak

34 Teknologia berriak z Kontuz erabili ohi dituzun gailu elektronikoekin

26

Erreportajea: Gazteek erlijioaz paso egiten dute GAZTEBERRI #138 | 2018 Ekaina

z Facebook da sare sozial nagusia Espainian z Albiste faltsuek kezkatzen zaituzte?

42 Agenda 3


Gazteberriak 8 MILIOI EURO GAZTEEN TALENTUA SUSTATZEKO Lanbidek 8,2 milioi euro bideratuko ditu gazteen talentua eta lanmerkaturatzea sustatzeko. Aurrekontua lau ildotan banatuta dago: Lehen Aukera (gazteei lehen lanesperientzia eskaintzeko) Gazte Itzulera (EAEtik kanpo lanean diren gazteen itzulera errazteko), Txandakontratua (erretiro partziala hartzen duten langileak gazte batek ordezkatzeko) eta atzerrian egoitzak dituzten euskal enpresen kontratazioa. Laguntza horien berri emateko Lanbidek “Zure enpresan talentu berria sartzeko unea da� lema izango duen zabalkunde-kanpaina abiaraziko du.

KIROL EGOKITURAKO BIKAINTASUNEZKO KIROL PROIEKTUA Basque Team Fundazioak eta Kirol Egokituaren Euskal Federazioak datozen Olinpiar Jokoetan euskal kirolarien partehartzea sustatzea helburu duen proiektua aurkeztu dute. Kirol egokituaz gain, surfak, eskaladak, karateak, atletismoak, judoak, arraunak errugbiak, eskubaloiak, badmintonak, mahai-tenisak eta piraguismoak ere bikaintasunezko proiektua izango dute.

4

Europako hegoaldean haurrak lodiagoak dira OMEk ezagutzera eman dituen datuen arabera, Europako hegoaldeko herrialdeetako haurren % 20 inguruk gehiegizko pisua du Osasunaren Mundu Erakundearen Haurren Obesitatearen Zaintzarako Ekimenak ezagutzera eman dituen datuen arabera, Italia, Zipre, Espainia, Grezia eta Malta dira, Europa-mailan, haurren obesitatetasa altuena duten Estatuak. Batez beste, aipatu herrialde horietan, bost haurretatik batek gehiegizko pisua du. Txanponaren beste aldean, berriz, Frantzia, Norvegia, Irlanda, Letonia eta Danimarka aurkituko lirateke, % 5 eta % 9 bitarteko tasekin. Europako hegoaldean jasotako datuak kezkagarriak diren arren, azken

urteetan haurren obesitate-tasak behera egin duela azpimarratu behar da. Ikerketa horretan 38 herrialdek hartu dute parte eta, hainbat urtez, 6 eta 9 urte bitarteko 250 000 haurrei pisua eta altuera kontrolatu zaie. Hainbat herrialdetan, gainera, elikadura-ohiturak ere aztertu dira. Horrela, fruta egunero jaten duten haurrek obesitate-maila baxuagoa dutela ikusi da. Ostera, pizza, patata frijituak, hanburgesak edo saltxitxak jaten dituzten horiek, gehiegizko pisua izateko joera dute.

GAZTEBERRI #138 | 2018 Ekaina


ZURRUMURRUEN AURKAKO GAZTEEN III. TOPAKETA Irailaren 6 eta 9 bitartean zurrumurruen aurkako gazteen topaketaren hirugarren edizioa ospatuko da Iruñean. Bertan, sei hiritako (Donostia, Bilbo, Cartagena, Getxo, Tenerife eta Iruña) 13 eta 17 urte bitarteko 55 gazte elkartuko dira. Topaketaren xedea da udalerrietan zurrumurruen aurka ariko diren gazteen sare parte-hartzaile eta aktibo bat sortzea. Topaketan jasoko dute trebakuntza eta, gero, gazteek proiektuak aurkeztuko dizkiete udal bakoitzeko arduradunei.

MARTX UP! 2018 IDEIA GAZTEAK MARTXAN Donostiako Udaleko Gazteria Bulegoak hiriko gazteen ideiak, erronkak eta proiektuak abian jartzeko ‘MartxUp!’ izeneko egitasmoaren bigarren edizioa jarri du martxan. Ekimen horren xedea Donostiako gazteak hiriko gizarte, kultura eta ekonomian, era aktiboan eta hiritar oso gisa eragin eta ekitera bultzatzea da. Deialdian proiektu bat abian jarri duten eta jarrera aktibo eta parte-hartzailea duten 18 eta 30 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal dute. Argibide guztiak www.martxup.eus web-orrian ikus daitezke.

Aurten Kultura Ondarearen Europar urtea ospatzen da eta, hori dela eta, Europako Batzordeak Europar Batasuneko 18 urteko gazteei Interraileko doako 15 000 txartel eskaini dizkie #DiscoverEU ekimenaren barruan. Txartela lortu duten gazteek uztailaren 9tik irailaren 30era bitarteko aldian egin beharko dute bidaia. Partehartzaileak gutxienez Europar Batasuneko herrialde bat eta gehienez lau bisitatu beharko ditu.

“Masturbatzea gehien maite duzun pertsonarekin sexu-harremanak izatea da”

#GAZTEKLUBA UDA PROGRAMAK 60 JARDUERA IZANGO DITU Bilboko Udalak #GazteKluba Uda izeneko programa prestatu du 12 eta 18 urte bitarteko nerabeentzat. Programa ekainaren 25etik uztailaren 6ra bitartean garatuko da eta bertan, kirola eta abenturazko jarduerak egiteko 60 jarduera baino gehiago izango dira. Programa 32 neska-mutilekin batera diseinatu da. Gainera, Euskalduna Jauregiaren ondoko saskibaloi kantxetan aisiarako espazio bat ere izango da. Informazio gehiago http://bilbaogazte.bilbao. eus/ helbidean

DISCOVEREUk EKIMENAK INTERRAILEKO DOAKO 15 000 TXARTEL ESKAINI DIZKIE 18 URTEKO EUROPAR GAZTEEI

WOODY ALLEN (1935-). Estatubatuar zinema zuzendari, gidoilari eta aktorea. Oscar Saria lautan irabazi du. Bere benetako izena Allan Stewart Königsberg da.

GLOBAL TRAINING BEKAK. Zabalik da Eusko Jaurlaritzak kudeatzen dituen Global Training beken izen-emate epea. Beka horiei esker, 30 urtetik beherako gazteek atzerrian lan-esperientzia izateko aukera izan dezakete. Izena emateko epea uztailaren 16an amaituko da. Guztira 400 beka banatuko dira.

GAZTEBERRI #138 | 2018 Ekaina

UNIBERTSITATEKO SARBIDE PROBARA AURKEZTU DIREN IKASLEEN % 98,19k PROBA GAINDITU DU. Aurten, 10.379 izan dira Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioko Sarbide probara aurkeztu diren ikasleak eta horietatik guztietatik, 10.192k gainditu dute, hots, aurkeztutakoen % 98,19k. Batez besteko nota 6,71 puntukoa izan da, iazkoa baino 0,03 puntu altuagoa. Proba euskaraz egin duten ikasleak 7.292 izan dira. Horietatik, % 98,98k proba gainditzea lortu du. Ebaluazio horren ezohiko deialdia uztailaren 4an, 5ean eta 6an izango da.

5


GENERO INDARKERIAREN AURKAKO PROTOKOLO BERRIA UPV/EHUn

Laboral Kutxak 10 gazte bidaliko ditu Kolonbiara 20 eguneko egonaldia egin ondoren, gazteek jorratu dituzten gaien inguruko ikus-entzunezko lanak prestatu beharko dituzte Laboral Kutxak, Mundukide GKEarekin eta Suyusama kolonbiar elkartearekin elkarlanean, 23 eta 30 urte bitarteko hamar gazte bidaliko ditu Kolonbiako NariĂąo nekazal eskualdera lehen eskutik bertan garatzen ari den Landa Garapen Integraleko esperientzia ezagutu dezaten. Egitasmoa Laboral Kutxako bezero gazteei zuzenduta dago eta izena emateko epea datorren ekainaren 30ean amaituko da. Izena ematen duten horien guztien artean bidaia egingo duten 10 gazteak hautatuko dira. Gazte horietako bakoitzak gai zehatz bat jorratu beharko du (generoa, ingurumena, ekonomia soziala, giza eskubideak eta parte-hartzea) eta Euskal Herrira bueltatzean, bikoteka, aipatu gai horien inguruko ikusentzunezko sentsibilizazio material bat prestatu beharko dute. Azken fase batean, material hori hainbat udalerritan partekatzea aurreikusita dago.

6

Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) genero indarkeriaren kontrako protokolo berria onartu berri du. Protokolo berriak duela sei urte indarrean jarri zena ordezkatuko du eta helburu nagusi bezala unibertsitateak kide guztientzat ingurune seguru bat eraikitzea eta mantentzea ezarri du. Protokolo berriaren baitan, gainera, unibertsitatearen barruan eman daitezkeen genero indarkeria kasuez arduratuko den batzorde bat eratu da. Protokolo berriaren lanketan UPV/ EHUko 350 lagunek baino gehiagok hartu dute parte eta jada beste zenbait unibertsitatetan eta EAEko eta Nafarroako administrazioetan indarrean diren protokoloetan oinarritzen da.

Joera mantentzen da 2017an 143 gorrotogorabehera erregistratu ziren EAEn Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ezagutzera eman duenez, pasa den urtean, gorrotoarekin zerikusia duten 143 gorabehera erregistratu ziren (129 delitu eta 14 arau-hauste administratibo). Aurreko urtearekin alderatuta, jaitsiera txikia eman da (146 gorabehera). Tipologien analisiari erreparatuta, arrazismoarekin/ xenofobiarekin harremana duten 71 gorabeherak izan dira nagusi. Jarraian, orientazio/nortasun sexualarekin harremana dutenak (32) eta orientazio politikoarekin/ ideologikoarekin harremana dutenak (17) aurkituko lirateke. Delitu-gorabeheren artean lesioak dira ugarienak eta, ondoren, mehatxuak eta gorrotoaren diskurtsoa. Herrialdeka, Bizkaia da kasu gehien jaso dituena (88). Gipuzkoan eta Araban antzeko kopuruak jaso dira, 15 eta 12, hurrenez hurren.

GAZTEBERRI #138 | 2018 Ekaina



8

GAZTEBERRI #138 | 2018 Ekaina


#BiluztuEzazuFruta Kanpaina batek gehiegizko ontziratzea duten produktuei argazkiak ateratzeko eta horiek sare sozialetan partekatzeko eskatzen du

GAZTEBERRI #138 | 2018 Ekaina

9


Erreportajea

T

ipula baten irudiak porexpan azpil batean plastikoz inguraturik ez du kontsumitzaileen negarra eragin, zerbait eragitekotan haserrea eragin du. Tipula bakar baten irudia plastikozko bilgarri handi batekin bilduta plastikozko gehiegizko ontzi eta enbalajeak kritikatzen dituzten horien guztien sinbolo bilakatu da. #BiluztuEzazuFruta ekimenak (#DesnudaLaFruta gaztelaniaz) frutaren eta barazkien industrian funtsezkoa ez den plastikoaren erabilerarekin amaitzea eskatzen du. Horretarako, erabilera hori salatzen du sare sozialetan fruta eta barazki horien argazkiak partekatuz. Modu horretan, abusu horrek ingurumenean duen inpaktuaren gainean kontsumitzaileak eta supermerkatuak kontzientziatu nahi dira. Plastikoz inguratutako tipularen irudia sare sozialetan partekatu da merkatuan elikagaiak aurkezteko erabiltzen den neurrigabeko enbalaje xahutzailearen adibide bezala. Baina dozenaka adibide aurki daitezke. Supermerkatura joatea besterik ez dugu. Bizpahiru mandarina azpil batean plastikoz inguraturik eta jada pisatuta; zuritutako eta moztutako frutak ontzietan irentsiak izateko prest, edo zapore tropikalak bananduak edo aleetan behin erabiltzeko azpiletan bilduta dira supermerkatuetako apaletako protagonista berriak. Aipatu kanpaina horren atzean jasangarritasuna eta ingurumena jorratzen dituen La Hipรณtesis Gaia bloga kudeatzen duen Isabel Vicente ingeniari agronomoa eta Vivir Sin Plรกstico web-orrialdea

10

kudeatzen duten Fernando Gรณmez eta Patricia Reina aurkitzen dira. Behin kanpaina abiatuta, arrakasta handia lortu du oso denbora laburrean eta sare sozialak neurrigabekeria hori salatzen duten irudiekin bete dira

#DesnudaLaFruta traolaren bidez elkartuta.

Kanpainaren fronte bikoitza

#BiluztuEzazuFruta kanpainaren xedea da, alde batetik, kontsumitzaileak kontzientziatzea

GAZTEBERRI #138 | 2018 Ekaina


gogorra, moldagarria eta merkea da. Kanpainak, esan bezala, plastikoari eman nahi zaizkion erabilera ez beharrezkoak, hutsalak, kritikatzen ditu. Horiekin, bat-batean zaborra bilakatzera kondenatuta dauden erabili eta botatzeko salerosgaien kopurua biderkatzen da eta horrek etxeko zaborraren kudeaketa ere eragozten du. Hainbat urtez, enpresek erabilera bakarreko plastikozko produktuen ekoizpen masiboa biderkatu dute inolako oztoporik gabe eta, horrekin batera, horien kontsumo neurrigabea ere sustatu da. Gaur egun, enpresek ez dute saltzen dituzten produktuen gaineko ardura hartzen eta ardura hori kontsumitzaileek bereganatzen dute. Hala ere, gero eta gutxiago dira erabili eta botatzeko plastikoen erabilera ezinbestekoa dela defendatzen dutenak eta zoritxarrez, ikusi ahal izan den bezala, birziklapenak ezin du plastikoek eragindako kutsadura geldiarazi. Behin birziklapen-maila baxua egiaztatuta, egungo zaborkudeaketaren eraginez sortutako kostu ekonomiko estra hori kontsumitzaileek ordaintzen dute, ez produktuaren bidez, baizik eta zabor-kudeaketaren ondorioz ordaintzen diren zergen bidez eta bestelako deskontaminazioekintzen bidez. horrelako ontziratzeak ekiditeko eta, bestetik, supermerkatuei ontziratu gabeko produktu freskoen salmenta sustatzeko eskatzea. Kanpainak ez du plastikoa kritikatzen, kasu zehatz horretan

GAZTEBERRI #138 | 2018 Ekaina

egiten den neurrigabeko erabilera baizik. Izan ere, plastikoa hainbat ezaugarri eta abantaila dituen material bat da, oso erabilgarria, adibidez, medikuntzan edo ingeniaritzan, beste hainbat sektoreren artean. Iraunkorra,

Ingurumen-inpaktua

Lehengaien erauzketagatik eta horien garraiotik sortutako arazoez gain (baliabide naturalen agortzea, berotegi-efektua duten gasen emisioak edo airearen kutsadura), plastikoek duten inguruneinpaktu larriena biodegradagarri

11


ez izatearen ondorioa da. Hau da, ez da plastikoa kontsumitzen edo jaten duen izakirik (mikroorganismoak eta onddoak) eta, ondorioz, ez dira elementu kimiko natural bilakatzen. Plastikoa mikroplastikoetan banatzen da: sarritan, ozeanoetara iristen da eta bertan bizi diren animaliengan arazo fisiologikoak eragiten ditu. Izaki horietatik gugana igarotzen da. Gaur egun, planetaren edozein txokotan barreiatutako plastikoa aurki daiteke. Historian ekoiztutako plastiko guztiaren erdia baino gehiago azken hamahiru urteetan ekoiztu da. Adituen kalkuluen arabera, urtero 12 milioi tona plastiko botatzen ditugu itsasora. Ondorioz, hainbat ekosistema suntsitzen dira, bertako fauna kaltetuz eta elikakatean eraginez. Badira kalkulu gehiago: segundo bakoitzeko, adibidez, 160.000 pertsonak plastikozko poltsaren bat erabiltzen dute eta, joera mantentzen bada, 2050. urtean, pisua aintzat hartuta, plastikoa arrainak baino ugariagoa izango da. Nafarroan, Katalunian eta Balear Uharteetan hartu diren zenbait neurriren salbuespenarekin, Estatuan ez da ezer egin azken hamarkadan biderkatu den erabili eta botatzeko produktuen hazkundea oztopatzeko.

Birziklapen-emaitza kaxkarrak

2016. urtean Eurostatek jasotako datuen arabera, Espainiako udalerrietan jasotako zaborraren % 29,7 ez da birziklatzen. Europar Batasuneko batezbestekoa % 45,9koa izan

12

zen. Zaborraren erdia baino gehiago (% 57) zabortegietara bidaltzen da. Horrek, zaborraren tratamendurako beharrezkoak diren azpiegituren garapen eskasa azaltzen du (materia organikoaren konpostajea, materialen birziklapena‌). Estrategia de Economía Circularrek eman dituen datuen arabera, Espainian bakarrik ontzien % 40 inguru birziklatzen da. Adituen ustez, neurrigabekeria hori gelditzeko neurririk hartzen ez bada, ezinezkoa izango da Europak

ezarritako helburuetara iristea. Kontuan izan behar dugu Europako Parlamentuak 2030. urterako hiriko zaborraren birziklapen-tasa % 65ean jarri duela (% 75 ontzien kasuan) eta zabortegietara bakarrik zaborraren % 10 bidali ahal izango dela. Horregatik, legeak ekoizlearen ardura ere aintzat hartzea eskatzen da. Modu horretan, ontzien eta bestelako produktuen bilketa eta tratamendua berme handiagoarekin egin ahal izango da.

GAZTEBERRI #138 | 2018 Ekaina


BIRZIKLATZEAGATIK KOBRATU. Alemanian den ontziak itzultzeko sistema.

Nafarroak ontziak itzultzeko sistema bat ezarriko du Nafarroako Parlamentuak erabilera bakarreko produktuekin amaitzeko eta berriz erabiltzeko produktuetara bueltatzeko Lege bat onartu du

PLASTIKOAREN ERABILERA NEURRIGABEA. Segundo bakoitzeko, 160.000 pertsonak plastikozko poltsaren bat erabiltzen dute eta, joera mantentzen bada, 2050. urtean, pisua aintzat hartuta, itsasoan plastikoa arrainak baino ugariagoa izango da.

GAZTEBERRI #138 | 2018 Ekaina

Ekainaren 7an, Nafarroako Parlamentuak Hondakinen Lege berria onartu du eta, horrela, erabilera bakarreko produktuekin amaitzeko erreferente bihurtu da. Lege berriaren helburuak dira hondakinak sortzea prebenitzea, kudeaketa hobetzea, eta ekonomia zirkularrean eta klima aldaketaren aurkako borrokan aurrera egitea. Izan ere, lege berriak bi urteko epea ezarri du ontziak itzultzeko sistema baten ezarpena sustatzeko. Neurri horri esker, Nafarroan edariak deposituarekin saltzen hasteko aukera izango da eta, horrela, 300.000 ontzi (botila eta lata) baino gehiago

zabortegietan amaitzea ekidituko da. Legeak anbizio handiko helburuak ezarri ditu edari-ontzien berrerabilerarako. Horrela, 2028. urterako, taberna eta jatetxeetan kontsumitzen den garagardoaren % 80, freskagarrien % 70 eta uraren % 40 berrerabil daitezkeen ontzietan zerbitzatu beharko dira. Aldi berean, eta lehen aldiz Estatu mailan, supermerkatuetan kontsumitzen diren edarientzako ere gutxieneko bat ezarri da: 2028. urterako supermerkatuetan erosten diren edari-ontzien % 15ek berrerabilgarriak izan beharko dute.

13


Elkarrizketa

14

GAZTEBERRI #138 | 2018 Ekaina


Ă LVARO CAMPOS UPV/EHUko Irakasle eta Ikertzailea

“Europan den energiadependentzia mailarik altuenetakoa dugu Euskal Herrian� Hainbat urtez erregai fosiletan oinarritutako energia-iturriak ordezkatzearen beharraz hitz egin da. Etorkizunean gero eta handiagoa den energia-eskaerari energia berriztagarriekin bakarrik erantzuteko gai izango garela uste duzu? Azken 200 urteetan izan den garapen industriala oso prezio baxuetan eskura izan den energia fosil ugariari esker eman da. Testuinguru horretan, lehen aldiz, bi muga oso garbiei egin behar diegu aurre. Lehena, fisikoa da eta erreserba fosilen edukiera mugatuari lotuta dago. Bigarrenak ingurumenarekin du harremana: ezin dugu planeta berotzen jarraitu. Energia berriztagarriak beharrezko alternatiba badira ere, muga garrantzitsuak dituzte eta egun den eskaerari nekez erantzun ahal diote. Mugen artean, adibidez, dentsitate energetiko txikiagoa eta iturri horien aldizkako izaera azpimarratu behar dira. Gainera, kontuan izan behar dugu ordezkapen teknologiko

GAZTEBERRI #138 | 2018 Ekaina

baterako eskatzen diren mailetara iristeko, energia fosilen kopuru handiak behar direla eta, horrek topo egiten du kontsumoa gutxitu beharrarekin eta mugatua den planeta baten erreserba materialekin. Horregatik, egun diren kontsumo-mailak ezin direla mantendu eta planetak dituen muga biofisikoetara egokitzen den eredu sozioekonomiko bat garatu behar dela ulertu behar dugu. Azken urteetan gas naturalaren aldeko apustu garbia egin da petrolio eta berriztagarrien arteko energia-iturri iragankor gisa. Energia-iturri garbia da? Gas naturala, funtsean, metanoa da, eta metanoa da karbono kopuru gutxien duen hidrokarburoa. Zentzu horretan, karbono dioxidoaren emisioan eragin txikiagoa du. Hori horrela izanda, garbi dago hobe dela gas naturala erretzea petrolioa edo ikatza erretzea baino. Hala ere, kontuan izan behar dugu metanoa bera berotegi-efektua

15


duen gasa dela eta 20 urteko epearen barruan horren eragina karbono dioxidoaren eragina baino 86 aldiz handiagoa dela. Hornidura-katean hautematen oso zailak diren ihesak ematen direla aintzat hartzen badugu, gas naturalaren erabilerak ingurunean duen eragina ez da hain garbia eta hainbat alderdiren baitan geratzen da: gasaren jatorria, garraiatzeko sistema, azpiegituraren egoera, etab. Horrela, egin berri diren ikerketek azaldu dutenez, Errusiatik inportatutako gasak ingurunean duen eragina ikatza erretzearena baino handiagoa da. Euskal Herrian, beste hainbat lekutan bezala, fracking prozesuaren bidez gasa erauzteko aukera aztertu da. Ideia horren alde daudenak diotenez horrelako tokiko-erauzketak energia-independentzia handiagoa emango liguke. Zein da zure iritzia horren inguruan? Jada azaldu dudan bezala, frackinga bezalako tekniken agerpena energia merkearen amaieraren sintoma garbia da. Prezio altuko testuinguru batean, frackinga energia fosilen negozio-eredua bizirik mantentzeko saiakera bat bezala ulertu behar da. 2015. urtean Nature aldizkarian argitaratutako ikerketa batean azaltzen zenez, petrolio-erreserben heren bat, gas naturalaren erreserben erdia eta ikatz-erreserben % 80 lur azpian utzi beharko lirateke Parisko Hitzarmenaren ondorioz adostutako planetaren tenperatura-mugak ez gainditzeko. Erreserba berriak aurkitzeko egiten den edozein inbertsiok egin behar dugunaren aurka egingo luke. Hori

16

GAZTEBERRI #138 | 2018 Ekaina


guztia teknika horrek lurraldean eta bertan diren biztanleengan dituen ondorio hondatzaileak kontuan hartu gabe. Hain industrializatuta dagoen eta ia baliabide energetiko fosilak ez dituen Europa bezalako lurralde batean energiaren gaiak garrantzi handia du. Zer egin daiteke Errusia bezalako herrialde erauzleekiko menpekotasuna ekiditeko? Bai, hala da eta, Euskal Herriaren kasuan, egoera are eta larriagoa da. Europan den energia-dependentzia mailarik altuenetakoa dugu, alde batetik, industria-kontzentrazioa handia dugulako eta, bestetik, biztanleria-dentsitate handia dugulako. Horrek oso posizio ahulean kokatzen gaitu datozen hamarkadetan izan daitezkeen aldaketen aurrean. Subiranotasun handiago bat, halabeharrez, berriztagarrien garapenetik eta prozesuen eraginkortasun energetikoetatik etorriko da, sozialak zein industrialak. Hala ere, epe ertainean ez dut uste subiranotasun energetikorik lortzeko aukera izango dugunik. Epe luzera, gure baliabideekin bateragarri diren egitura sozialetara jo beharko dugu eta horrek aldaketa sakonak eskatuko ditu. Zein puntutaraino baldintzatzen dituzte politika publikoek egun nagusi diren energia-iturriak? Gas naturalaren gaian, adibidez, inbertsio oso garrantzitsuak egiten ari dira eta berriztagarrien kasuan, berriz, ‘Eguzkiaren zerga’ izan dugu Estatuan.

GAZTEBERRI #138 | 2018 Ekaina

Merkatu energetikoen ustezko liberalizazioa eta teknologien arteko lehia eman bada ere, politika eta inbertsio publikoek oso paper garrantzitsua jokatzen dute energiaesparruaren konfigurazioan. Eusko Jaurlaritzak gasaren azpiegitura sustatzeko egin dituen ahaleginak edo Madrilgo Gobernuak ezarri zuen ‘Eguzkiaren zerga’ errealitate horren adibide bi ditugu. Gaur egun ikusi ahal den moduan, segurtasun energetikoaren eta Errusiarekiko menpekotasunaren aitzakiarekin, Europan gas eta elektrizitatearen inguruko azpiegitura erraldoi pribatuak sustatzen ari dira, partzialki, europar fondo publikoekin finantzatzen ari direnak. Horren adibide garbia dugu, adibidez, Gatika eta Cubnezais (Frantzia) artean egin nahi den goi-tentsioko itsaspeko interkonexioa. Proiektu horren aurrekontua 1.700 milioi euro ingurukoa da eta heren bat Europako Inbertsio Bankuak finantzatuko du. Erabaki politiko horiek agertoki energetikoa baldintzatzen dute eta deszentralizatutako modelo berriztagarri batentzako mehatxu bat dira. Energia berriztagarriekiko trantsizio-bide horretan energia nuklearrak protagonismoa hartzea zentzuzkoa litzateke? Berotze globalaren arazoa ezin da arrisku nuklearra erlatibizatzeko erabili. Zentral nuklearrak apustu arduragabeak dira, ez bakarrik horien historia laburrean, zoritxarrez, ezagutu ditugun istripuengatik, baita horietatik eratortzen den zaborra kudeatzeko dugun ezintasunagatik ere. Gizarte

17


bezala, kontsentsu handia izan behar dugu energia nuklearraren bideraezintasun sozial, ekonomiko eta ekologikoaren inguruan; arazo energetikoaren analisi ekonomiko soil batek egun martxan diren zentralen bizitza luzatzera eraman gaitzake eta horrek, istripuren bat ematen bada, oso eragin kaltegarriak izan ditzake. Baliabide fosilen ustiapena energia lortzeko klimaaldaketaren jatorri nagusietako bat da. Egun indarrean den modeloa ahalik eta lasterren aldatu behar da ala jada beranduegi da?

18

Une honetan esan dezakegun gauza bakarra da bihar jada beranduegi izango dela. Ulertu behar dugu atzera bueltarik ez duen gurutzebide batean gaudela eta gizarte bezala egoera horri buelta emateko beharrezkoak diren erabaki sendoak hartu behar direla. Karbonoan baxuak diren gizarteetara iristeko izaera teknologikoa eta soziala duen trantsizio bat hasteko unean gaude. Egun dugun informazio guztia izanik, eta aipatu trantsizio hori abian jartzeko aukera izanik, bihar ulergaitza egingo zaigu lehen pausu hori egiteko erabakiak lehenago hartu ez izana.

GAS NATURALA ENERGIA ITURRI BAT BAINO GEHIAGO DA. Europar Batasunak Errusiako gas naturalaren beharra du. Menpekotasun horrek eskualdeko geopolitika osoa baldintzatzen du eta horrekin amaitzeko Europa inbertsio handiak egiten ari da azpiegitura berriak sustatzeko.

GAZTEBERRI #138 | 2018 Ekaina



20

GAZTEBERRI #138 | 2018 Ekaina


Zientzia Jende gehiago, lur gutxiago Itsas-mailaren gorakadak 2.000 milioi errefuxiatu utz lezake Gizadiak hainbat erronkei egin behar die aurre. Horien artean, nagusietako bat klima-aldaketa dugu. Berotze globalaren ondorioz itsas-maila etengabe hazten ari da eta epe motzean edo ertainean asko dira euren kostaldea galduko duten hiriak. Horrek (eta klima-aldaketaren ondorioz izango diren muturreko fenomeno meteorologikoen frekuentziaren hazkundeak) milioika pertsonen migrazioa behartuko du. Pertsona horiek guztiak errefuxiatu klimatikoak izango dira. Azken urteetan kaltetuak izan daitezkeen eskualdeak azaltzen dituzten hainbat aplikazio garatu dira. Horietatik guztietatik, garatuena Climate Centraleko zientzialari eta kazetariek garatu duten Surging SeasMapping Choices proiektua dugu. Bertan, neurriak hartzen ez badira, 30 eta 70 urte barru itsasoak zein eskualde hartuko dituen ikus daiteke. Gai horren inguruan egin diren zenbait ikerlanen ustez, mende honen amaieran 2.000 milioi errefuxiatu klimatiko izan daitezke. Bereziki, egun kostaldean bizi dira horiek izango dira kaltetuenak eta barnealdera jo beharko dute. Horrelako migrazio handiek suposatzen duten drama sozialaz gain, lurraren jabegoaren inguruan hainbat gatazka ere sor daitezkeela aurreikusten da. Gure kasuan, mende honen amaierarako itsasmaila 49 zentimetrotan haziko dela aurreikusten da. Horrek, eragin zuzena izango luke Gipuzkoako kostaldeko 110 hektareatan eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbako 12 hektareatan. Adibidez, urak erraz gainditu ahal izango lituzke Zumaiako edo Ondarroako portuak edo Zarautzeko hondartza.

GAZTEBERRI #138 | 2018 Ekaina

21


Euskara Hego Euskal Herriko hiriburuek bat egin dute Euskaraldiarekin Lau hiriburuetako alkateek hiztunen aktibaziorako hiriek duten garrantzia azpimarratu dute Hego Euskal Herriko lau hiriburuetako alkateek bat egin dute datorren azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte ospatuko den “Euskaraldia: 11 Egun Euskaraz” ekimenarekin. Iparraldeko hiriburuek ere (Baiona, Donibane Garazi eta Maule) bat egin dute Euskaraldiarekin. Ezaguna den bezala, ekimen horren xedea da hizkuntza-ohituretan eragitea euskararen erabilera eta hiztunen aktibazioa bultzatzeko. Horrela, hamaika egunez euskara era aktiboagoan erabiltzera animatu nahi da jendea, etorkizunean ere hala jarrai dezaten. Euskaraldia azken urteotan hainbat herritan izandako aktibazio-esperientzia arrakastatsuetan oinarritzen da. Donostiako Miramar Jauregian egin den ekitaldian, Juan Mari Aburtok, Eneko Goiak, Gorka Urtaranek eta Joseba Asironek azpimarratu dute Euskaraldia lagungarria izango dela hiriburuek erabilera sustatzeko eta hiztunak aktibatzeko egiten duten lana irmotzeko.

22

Baiona, Donibane Garazi eta Maule ere “Euskaraldia: 11 Egun Euskaraz” ekimenaren alde azaldu dira

Euskaraldia abian jartzeko bost hilabete baino zertxobait gehiago falta den arren, jada 350 udalerri baino gehiagok egin dute bat Euskaraldiarekin. Donostiako agerraldian, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiria, Hizkuntza Politikako sailburuorde Miren Dobaran, Euskaltzaleen Topaguneko presidente Elena Laka eta Euskaraldiko koordinatzaile Arrate Illaro ere izan dira.

GAZTEBERRI #138 | 2018 Ekaina


Š Irekia.eus

HIZKUNTZA POLITIKAK ELKARLANEAN GARATZEKO KONPROMISOA

EKITALDIA DONOSTIAKO MIRAMAR JAUREGIAN. Eneko Goiak, Joseba Asironek, Gorka Urtaranek eta Juan Mari Aburtok Donostiako ekitaldian Euskaraldia ekimena hiztunen aktibazioan lagungarria izango dela aldarrikatu dute.

Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoak hizkuntzapolitikako gaietan pasa den urtean hartu zuten konpromisoa berretsi berri dute. Azken hamabi hilabeteetan, nagusiki, bost izan dira elkarlanean landu diren gaiak: hezkuntza eta helduen euskalduntzea; euskararen sustapena aisialdian, Interneten eta arlo sozioekonomikoan; Euskararen aldeko sentsibilizazioa; ikerketa soziolinguistikoa eta hizkuntzaren corpusa; eta, lankidetza Europako markoan. Etorkizunera begira, aipatu bost esparru horiez gain, beste zenbait proiektu berri ere bultzatuko dira. Izan ere, hiru erakundeek azaldu dutenez elkarlan horren xedea denboran irautea da. Hiru erakundeen arteko lankidetza islatzeko Hiruko Ituna izeneko marka eratu da. Etorkizunean garatuko diren egitasmoek marka hori eramango dute.

GAZTEBERRI #138 | 2018 Ekaina

‘Euskara Eskura Txartela’ deskontu-bonua euskara ikasteko Hirugarren urtez, Bizkaiko Foru Aldundiak euskara ikasi nahi duten horiei zuzendutako deskontu-bonuak abiarazi ditu. Euskara Eskura Txartela izena duten bonu horiek 2018-2019 ikasturtean programari atxikitako euskaltegietan eta autoikaskuntzarako zentro homologatuetan matrikula ordaintzeko erabili ahal izango dira. Ekimenaren aurrekontua ia milioi erdi eurokoa da eta HABErekin eta Bizkaiko euskaltegiekin batera gauzatu da. Deskontu-bonu horien bidez euskararen ikaskuntza sustatu nahi da. Bonuak eskuratu ahal izateko Bizkaiko udalerriren batean erroldatuta egon behar da. Gainera, 2016/2017 ikasturteko bigarren deialdian edo 2017/2018ko lehen deialdian hizkuntzaren A1, A2, B1 eta/edo B2 mailak gaindituak izan beharko dira. Lau bonu mota daude: A1, A2, B1 eta B2. Bonuaren arabera, deskontua 150 eta 400 euro bitartekoa izan daiteke. 2018-2019 ikasturtean matrikula egiteko EET bonuak aurkeztu ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiak deskontuen ordainketak zuzenean izapidetuko ditu euskaltegiarekin edo autoikaskuntzarako zentro homologatuarekin. Euskara Eskura Txartela programan izena emateko epea 2018ko uztailaren 2an irekiko da.

23


Zer jan, hura izan

NEREA SEGURA

Fur-bola Errusiako Mundiala hasi da. Estreinaldiko sarrerak denbora eskasean agortu ziren. Baina perutar batek, 25 kilo lodituta, bere selekzioaren debuta ikustea lortu zuen. Miguel, 24 urteko gaztea, txartelik gabe geratu zen; eta bere azken itxaropena sarbide bereziko sarrera lortzea izan zen. FIFAk higikortasun txikia edo aniztasun funtzionala duten pertsonentzat lekua gordetzen du; gizentasun morbidoa (IMC = 35 kg/m2), esaterako. Beraz, hiru hilabetetan, gutxi gorabehera, soberako 175.000 kaloria jan zituen helburua lortzeko, hain zuzen ere partida bakarra ikusteko. Dioenez, sasoian mantendu zen egunero igeri eginez. Baina bat-bateko pisu igoera ondorio larriak dakar, gaixotasun kronikoak bitarteko, askotan itzulezinak direnak. Sindrome metabolikoa, hipertentsioa, diabetesa, gaixotasun kardiobaskularra, apneak… Ez dut uste haren ekintza gogoangarriak zekartzana benetan zekienik, baina bere osasuna zaharberritzea pentsa dezala espero dut. Furfuriak noraino eraman diezazukeen, furbolaren bitxikeriak. Egia esan, berriak jokoz kanpo utzi ninduen. Futbolzalea bazara adi! Munduko txapelketa jarraitzeak zure osasuna kalte dezake eta kilotxo batzuk gizentzea, gehiago axola zaizula. Ondo pentsa ezazu. Lagunekin etxean edo tabernan batzen zarete. Patata minak eta garagardoa eskatu. Partida hastera doa, jokalariak zelairatzen dira. Barruan daramazun entrenatzailea azaleratzen da; gosea ere bai. Afaritako pizza edo burgerra? Eta beste garagardo bat. Arbitroari errurik ez bota. Pase eta pase bitartean oliba batzuk, eta… garagardoa, noski. Alboko sakea, zelako sarrera egin dion. Falta. Jokalariak aldaketa eskatzen du. Pipa batzuk, mesedez! Aurkako taldearen defentsa, sasoian da. Kornerra. Prest! Bota, erdiratu eta goool. Goool-goool-goool. Honek tragoa merezi du. ¡Viva Rusia! Oihuka genezake; ez da izango guarrindongadak faltagatik. Eskerrak partida

24

amaitu den. Nerbioak direla eta, estutasunagatik edo sabelkeriagatik, baina 2000 kaloria jan dituzu 90 minututan. Egia da iragarkiek jan eta edatera bultzatzen zaituztela –babesle ofizialak aztertu besterik ez duzu: freskagarri tipikoa, garagardo famatua eta salduen burgerrak dira–; baina borondaterik ezak, hilabetean lauzpabost kilo hartzea dute emaitzatzat. Euskal Selekzioaren hautatzaile berria nauzue –bai, ni neu izendatuta–, bertakoak aukeratzea bere oinarria duelako. Gure hasierako hamaikakoa argi izan: barazkiak eta frutak aurrelari; ale integralak, haziak, lekaleak eta fruitu lehorrak erdilari; jogurtak defentsan; arrautzak, arrainak eta oliba-olioa hegaleko; eta ura atezain. Haragiak aulkira bidaliko ditugu, noizbehinka parte izaten utziz; eta lesionatuen zerrenda luzeegia da: alkohola, litxarreriak… betikoak. Aurrekontu ona izanda, denboraldia biribildu dezakegu ekologikoak fitxatuz. Dena den, garrantzitsua da aldaketak egitea sasoi bakoitzean: neguan energetikoagoak hautatuz eta udan urtsuagoak. Ekipamenduaren koloreak, ortzadarrarenak. Eta funtsezkoa, elikadura egunero ondo entrenatzea. “Futbola horrela da, batzuetan irabazten da, beste batzuetan galtzen da eta beste batzuetan berdindu”.

GAZTEBERRI #138 | 2018 Ekaina



Š Stefan Kunze

Zabor elektronikoa edo GEEZ (Gailu Elektriko eta Elektronikoen Zaborra) ingurumenerako erronka handienetarikoa bilakatu da. Big Dataren Aroan bete betean sartuta gaudenez, modu geldiezinean hazten ari den arazoa da. Zabor Elektronikoaren Munduko Begiralea 2017aren arabera, 2016. urtean zabor elektronikoko 44,7 milioi tona metriko (MT) sortu ziren mundu osoan, hots, urte bakar batean 6,1 kilo biztanle bakoitzeko. 2014. urtean sortutako zabor elektronikoa biztanleko 5,8 kilokoa izan zen. Zabor horrekin guztiarekin urte bakar batean 4.500 Eiffel Dorre eraiki daitezke. Aurreikuspenek ez dute baikor izateko arrazoirik ematen. Izan ere, 2021. urtean zabor elektronikoaren kopurua 52,2 milioi tona metrikora iritsiko dela espero da, hots, 6,8 kilo biztanle bakoitzeko. Zabor elektronikoaren hazkunde hori hainbat joeren emaitza da. Informazio-gizartearen zabalkunde azkarraren ezaugarri nagusietako bat erabiltzaile kopuruaren hazkundea da. Gainera, garapen bidean diren hainbat herrialdetan izan den errenta hazkundearekin, gero eta gehiago dira gailu elektronikoak erosteko gaitasuna duten pertsonak eta, ondorioz, zabor elektroniko gehiago sortzen da. 2017. urtean, munduko biztanleriaren erdiak Internet erabiltzen zuen eta munduko biztanleriaren ehuneko handi

26

GAZTEBERRI #138 | 2018 Ekaina


Gazteek erlijioaz paso egiten dute Entitate jainkotiar nagusi batean sinestea, mezara joatea edo kongregazio baten parte izatea, poliki-poliki, iraganeko kontua izaten hasi da Euskadin, Europan eta mundu osoan

GAZTEBERRI #138 | 2018 Ekaina

27


H

ainbat ezaugarri kultural, ekonomiko, demografiko eta sozial bereizten badituzte ere, mundu osoko gazteek badute zerbait komunean: erlijioa alde batera uzten ari dira. Pew Research Center-ek egin berri duen inkesta batek berresten duenez, mundu osoko gazte gehienak euren gurasoak baino fedegabeagoak dira. Ildo berean, Londreseko St.Mary Unibertsitateak egin duen Europako gazteak eta erlijioa ikerlanaren arabera, erlijioa hilzorian da Europan. Horrela, entitate jainkotiar nagusi batean sinestea, mezara joatea edo kongregazio baten parte izatea, poliki bada ere, iraganeko kontua izaten hasi da. St.Mary unibertsitateko txostenaren arabera, 16 eta 29 urte bitarteko espainiar gazteen % 55ek ez du inolako erlijioarekin bat egiten; % 60 ez da, arrazoi bereziengatik ez bada, inolako elizkizunetara joaten; eta, % 64k ez duela inoiz otoi egiten baieztatzen du. Euskal gazterian joera berbera antzematen da. Euskal Gazteriaren Behatokiak Euskal Gazteen Panoramika 2016 txostenean bildutako datuen arabera, euskal gazteen erdia baino gehiago (% 58) erlijiotik urruntzen ari da. Horrela, gazteen % 46k fedegabetzat edo ateotzat jotzen du bere burua eta % 12k agnostikotzat. Euskal Autonomia Erkidegoan erlijioaren gaia da belaunaldien arteko arrailaren adibiderik garbienetako bat. Euskal Gazteen Panoramika 2016 txostenean azaltzen diren datuak 60. Euskal

28

Soziometroa: euskal iritzi publikoaren 20 urte txostenean jasotzen diren Euskadiko biztanleria osoko datuekin alderatuta, 18 urtetik gorako biztanleen artean euren burua katolikotzat jotzen duten pertsonen kopurua % 55ekoa

dela ikus daiteke eta 15 eta 29 urte bitartekoen artean, berriz, kopuru hori % 27raino jaitsiko litzateke. Bere burua katoliko elizkoitzat jotzen duten gazteen kopurua Euskadin 1998. urteko % 14tik 2016ko % 4raino jaitsi da.

GAZTEBERRI #138 | 2018 Ekaina


% 2 joaten da elizara edo gurtzazentroren batera astean behin baino gehiagotan eta % 5 astean behin.

Europako elizak husten ari dira

Era berean, modu nabarmenean jaitsi da euren burua katoliko ezelizkoitzat jotzen duten gazteen kopurua: 1998. urtean % 45 ziren eta 2016. urtean, berriz, %23. Txanponaren beste aldean, euren burua fedegabetzat, agnostikotzat

GAZTEBERRI #138 | 2018 Ekaina

edo ateotzat jotzen duten pertsonen kopurua etengabe hazi da, 1998ko % 31tik egungo % 58raino pasatu delarik. Euskal Gazteen Panoramika 2016 txostenak azaltzen duenez, Euskadiko gazteen artean bakarrik

Paraleloki, Europako 12 herrialdetako 16 eta 29 urte bitarteko gazteen gehiengo batek fedegabe dela eta inoiz edo oso gutxitan joaten dela elizara edo otoi egiten duela onartzen du. Zentzu horretan, Txekiar Errepublika litzateke Europako herrialderik fedegabeena, bertako gazteen % 91k ez baitu inolako erlijio-filiaziorik. Jarraian, Estonia, Suedia eta Herbehereak azalduko lirateke, kasu guztietan, bere burua fedegabetzat jotzen duten gazteen kopurua % 80 eta % 70 artean kokatzen delarik. Sailkapenaren beste aldean, berriz, Polonia aurkitzen da. Kasu horretan, gazte fededunen kopurua oso altua da eta bere burua fedegabetzat jotzen dutenen kopurua % 17koa besterik ez da. Antzeko kopuruak dituen beste herrialde bat Lituania da. Kurioski, fededun gazte gehien dituzte bi herrialde horiek dira sistema komunistarekin hautsi zuten lehenak. Frantzian, adibidez, euren burua fedegabetzat jotzen duten 16 eta 29 urte bitarteko gazteak % 64 dira eta Alemanian % 45. Erresuma Batuan ematen den egoera oso berezia da. Inkestan parte hartu duten gazteen % 7k bakarrik bere burua anglikanotzat jotzen du; %10ek bere burua katolikotzat jo du eta %6k islamiartzat. Kasu horretan, immigrazioaren eragina nabaria da. Bakarrik Polonian, Portugalen eta Irlandan inkestan parte hartu

29


duten gazteen % 10 baino gehiago joaten da elizara gutxienez astean behin. Erresuma Batuan, Frantzian, Belgikan eta Espainian gazteen % 56k eta % 60k bitarte azaldu du ez dela inoiz elizara joaten eta % 6366k ez duela inoiz otoi egiten onartu du. Kasu horretan, eta logikoa den bezala, Txekiar errepublikan lortzen dira tasarik altuenak: % 70 ez da inoiz elizkizun batera joaten eta % 80k ez du otoi egiten.

Joera globala

Sekularizazio-prozesua aski ezaguna da Mendebaldean, baina arraroagoa da munduko beste hainbat eskualdetan. Hala ere, eta apurka-apurka bada ere, oso fededunak izan ohi diren Iran, Nigeria, Aljeria, Polonia edo Brasil bezalako herrialdeetako belaunaldi gazteek gero eta garrantzia gutxiago ematen diote erlijioari. Nahikoa fenomeno berezia da herrialde horiek oso kultura anitzak dituztelako. Zenbait kasutan, eredu edo patroi bat azaltzen da: bertako gizarteen garapen ekonomikoa. Europan eta Amerikan izan diren sekularizazio prozesuak eredu ekonomiko moderno baten eskutik iritsi ziren. Eredu berri horietan elizaren eta erlijio-identitatearen rola bigarren plano batera pasatu zen. Globalizazioaren eta teknologia berrien efektua ere ezagutza ardatz duen gizarte modernoetan sekularizazio-prozesu horiek ulertzeko aldagaiak izan daitezke (gazteak gehiago konektatzen ohi dira Internetera). Pew Research Center-ek egin duen ikerketaren arabera, arrail handienak Europan eta Amerikan ematen dira. Kanadan, Danimarkan, Australian eta

30

Hego Korean, adibidez, adintalde bakoitzak erlijioari ematen dion garrantzian 20 puntu baino gehiagoko aldeak aurki daitezke. Latinoamerikako herrialdeen % 70ean eta Europako % 50ean gazteak aurreko belaunaldiko helduak baino nabarmen fedegabeagoak dira. Horiek dira kasurik bistakoenak.

Afrikan eta Asian, berriz, aldeak ez dira hain nabariak eta hainbat kasutan, ez dago alderik. Erlijioaren arabera kopuruak aldatzen dira: islamiar herrialdeen laurden batean bakarrik ematen da belaunaldien arteko arraila; herrialde kristauetan, berriz, kopurua erdira hazten da. Honek guztiak ez du esan nahi erlijioa

GAZTEBERRI #138 | 2018 Ekaina


GAZTEEK ETA 18 URTEKO ETA GEHIAGOKO BIZTANLERIAK ERLIJIO-GAIETAN BEREN BURUA NOLA AITORTZEN DUTEN (%) 18

Katoliko praktikantea

4 37

Katoliko ez praktikantea

23 6

Beste erlijio bateko sinestuna

8

15-29 urte bitarteko gazteak

10 12

Indiferentea, agnostikoa

24

Ez sinestuna, ateoa Ed/Ee

18 urteko eta gehiagoko biztanleria

4 4

Jainkoarengan sinestuna, ez erlijioetan

46

0 3 0 10 20 30 40 50

ERLIJIO KATOLIKOA EDO BESTE ERLIJIO BATZUK PRAKTIKATZEN DITUZTELA DIOTEN GAZTEAK ELIZARA EDO GURTZA-ZENTRORA JOATEN DIREN MAIZTASUNA (%)* Astean behin baino gehiagotan

15

Astean behin

27

Astean behin baino gutxiagotan

44

Ed/Ee

14 0 10 20 30 40 50

* Oinarria: Katoliko praktikantetzat definitzen diren edo beste erlijio batzuk praktikatzen dituzten gazteak (% 12). Iturria: Euskal Gazteen Panoramika 2016

desagertzen ari denik. Izan ere, gazteak gero eta fedegabeagoak badira ere, hazkunde demografiko handiena duten herrialdeetan fededunen kopurua mantentzen da. Beraz, biztanleria-hazkunde nabarmenak dituzten herrialdeek oso fededunak izaten jarraitzen dute: Pakistan, Niger, Txad, Ghana edo Etiopia, besteak

GAZTEBERRI #138 | 2018 Ekaina

beste. Herrialde horiek guztiak maila globalean den batez besteko aberastasun-mailaren azpian daude. Erlijioaren gai honetan zenbait fenomeno bateratzen dira: alde batetik, ateismoaren hazkundea mundu mailan erlijioaren hazkunde demografikoaren barruan; bestetik, sekularizazio-prozesuaren lehen

pauso gisa gazteek erlijioarekiko duten interes falta; eta, azkenik, fededun gehien dituzten herrialdeetan ematen ari den hazkunde demografikoa. Hau da, erlijioa indartsuago egiten den agertoki baten aurrean gaude, baina baita ahulagoa garapen ekonomikoa handiagoa den herrialdeetan eta gazteen artean ere.

31


Sexua Sexua exijitzen duen misoginia Kanadan izan den atentatu batek Incel izeneko mugimendua jendaurrera ekarri du Pasa den apirilaren 21ean, Alek Minassian gazteak 10 pertsona hil zituen furgoneta batekin Toronton. Hasiera batean atentatu jihadista bat zela uste izan bazen ere, ordu gutxira motibazioa guztiz desberdina izan zela jakin zen. Izan ere, Minassian Incel izenarekin (Involuntary Celibate edo Nahi gabeko Zelibatua) ezagutzen den mugimenduaren kide zen. Mugimendu matxista horrek emakumeen kontra egiten du gizonek sexu-harremanak izateko duten ‘eskubidea’ asetzen ez dutelako. Denbora luzez sexuharremanak izan ez dituzten gizonak (euren izaerarengatik edo itxura fisikoarengatik) Interneteko foroetan elkartzen hasi dira (4chan, Voat, Reddit edo incels.me) eta bertan, emakumeekiko gorroto-mezuak botatzen dituzte. Adituek adierazi dutenez, ez dira gutxi foro horietan parte hartzen duten gizonak; Redditek, adibidez, 40.000 kide baino gehiago zituen itxi aurretik. Minassianek ere foro horietan parte hartzen zuen eta hitzetatik ekintzetara pasatu zen. Baina Minassian ez da ekintzetara pasatu den lehena izan. Duela lau urte, Elliot Rodger gazteak 6 pertsona hil zituen Kalifornian.

32

Incel mugimenduak emakumeen errefusarengatik harreman sexualak izatea lortzen ez duten gizonak biltzen ditu

Rodger-ek bideo bat grabatu zuen sarraskia justifikatzeko eta bertan esandakoa mugimendu horren manifestu nagusia bilakatu da. Bideoan, euren itxura fisikoarengatik harremanak izateko zailtasunik ez dituztenen kontra egiten zuen (Chads-ak mutilen kasuan eta Stacyak nesken kasuan). Incel mugimendua aztertu duen David Futrelle kazetariaren aburuz, Incel mugimendua bereziki arriskutsua da gazteentzat. Izan ere, mugimendu horrek harreman sexualak izateko zailtasunak ditugunean sentitzen dugun frustazioa bizimodu bihurtzen du.

GAZTEBERRI #138 | 2018 Ekaina


AEBn DEBEKATUTA DAUDE HAURREN ITXURA DUTEN ROBOT SEXULAK

INCEL TERMINOA EMAKUME BATEK ASMATU ZUEN 1993an. Gezurra badirudi ere, gizonezkoen gailentasuna aldarrikatzen duen mugimendu horren izena emakume batek asmatu zuen. Unibertsitatea amaitu eta inolako sexu esperientziarik gabe jarraitzen zuenez, bere egoera azaltzeko asmatu zuen.

Haurren itxura duten robot sexualen salmenta legez debekatuta dago Estatu Batuetan. Aho batez onartu den CREEPER Act (Curbing Realistic Explosiva Electronic Pedophilic Robots) legea ideia ona dirudien arren, hainbat zalantza eragin ditu. Izan ere, legeak bakarrik haurren itxura duten roboten inguruan hitz egiten du eta ez haurren itxura duen beste edozein panpin sexualen inguruan. Gainera, legearen barruan arriskutsu izan daitezkeen zenbait baieztapen egiten dira. Adibidez, robot horien erabileraren eta adingabeen bortxaketaren arteko harreman zuzena ezartzen du. Adituek salatu dutenez, legearen prestaketan ez da gai horren inguruan egin diren ikerketak aintzat hartu. Antzeko lege bat duen herrialde bakarra Erresuma Batua da. Bertan, debekatuta dago horrelako robotak inportatzea, baina ez horrelako robot bat izatea.

GAZTEBERRI #138 | 2018 Ekaina

SEXUAREN TXOKOA

Amets erotikoak Hainbat kasutan lotsarazi ahal gaituen arren, amets erotikoak izatea uste duguna baino arruntagoa da. Izan ere, amesten duguna kontrolatu al dezakegu? Erantzuna ezezko borobila da. Lo egitea ezinbestekoa den bezala, amets egitea ere beharrezkoa da. Hainbat kasutan amestu dugun hori gogoratzen ez dugun arren, gauero amesten dugu eta, gainera, amets bat baino gehiago izaten dugu. Lo egiten dugunean fase ezberdinetatik igarotzen dugu eta REM izenarekin ezagutzen den fasean da, hain zuzen ere, amesten dugunean. Amesten dugun hori oso anitza izan daiteke eta gure inkontzientearen parte da. Amets erotikoen kasuan, kasu gehienetan atseginez bizitzen dira eta, kasuak kasu, orgasmora ere eraman ditzakete. Hala ere, zenbait pertsonak, arrazoi ezberdinengatik, amets horiek desatseginez ikusten dituzte. Garunean jazotzen den guztia kontrolatu nahiko bagenu ere, ametsak inkontzientearen parte dira eta, ondorioz, nahi gabekoak. Printzipioz, ez dugu horiek aldatzeko aukerarik, baina terapeuta profesionalen laguntzarekin amets horien atzean zer den ezagutzeko aukera izan daiteke: beldurraren bat? Pentsamenduaren distortsioren bat? Amets horien maiztasunari dagokionez, badirudi gizonek amets erotikoak izateko joera handiagoa dutela. Hala ere, datu horiek tentuz irakurri behar dira, azken finean, gizonek gai horien inguruan askatasun handiagoz hitz egiten dute. Edukiei dagokienez, berriz, normalean, ezohiko pertsonak eta lekuak azaltzen direla azpimarratu behar da. Izan ere, ametsetan kontzienteki pentsatzen ez dugun hori azaltzen da. Beraz, ohikoa da ezagutzen ez ditugun pertsonekin, leku arraroekin, edota gustatzen ez zaizun zerbaitekin amestea. Dena delakoa, amesten duzun horrekin gozatu eta ez zaitez beldur izan!

LOHIZUNE LOROĂ‘O Mi PsicĂłlogo Getxo 33


Teknologia berriak eSPORTS: IRABAZI HANDIAK EMATEN DITUEN NEGOZIOA MarketsandMarketsek egin duen duen ikerlan baten arabera, eSportsek ia mila milioi dolar fakturatuko dituzte aurten. Kopuru horretan, online harpidetzak, publizitatea, sarrerak eta merchandisinga sartuko lirateke. Adituek aurreratu dutenez, epe motzean negozio horrek oso hazkunde azkarra izango du eta, horrela, bost urte barru 2.000 milioi dolarreko langa gainditzea espero da.

INSTAGRAMEK IRAUPEN LUZEAGOKO BIDEOAK ONARTUKO DITU Aldaketa garrantzitsuak izango dira Instagramen. Datozen egunetan, posible izango da bereizmen handiko bideoak (4K) eta 60 segundo baino gehiagoko bideoak igotzea. Horretarako bideoek formatu berria izango dute (IGTV edo Instagram Television). Neurri horrekin, sare sozialak ‘influencer’ak erakarri nahi ditu. Instagramek YouTubek gaur egun duen nagusitasuna zalantzan jarri nahi du. Berriki jakin izan denez, jada mila milioi Instagram erabiltzaile baino gehiago daude mundu osoan.

34

Kontuz erabili ohi dituzun gailu elektronikoekin 300 000 hacker inguru omen daude, gehienak, Errusian, Txinan, Ipar Korean eta Europako Ekialdean Adituek egin dituzten kalkuluen arabera, urtero, hackerren jarduerak bilioi erdi euroko galerak eragiten ditu. Kalkulu horien arabera, gaur egun, 300 000 hacker inguru daude nazioarte mailan lanean. Horietako gehienak, Errusian, Txinan, Ipar Korean eta Europako Ekialdean. Gainera, antza denez, kopuruak gorantz egiteko joera du. Ziber-segurtasunarena lehen mailako arazoa bilakatu da. Hasiera batean, hackerren jarduera espioitza industrialera mugatzen bazen ere, gaur egun, nazioarteko politikan eragiteko aukera ere badu, bai hausteskundeetan nahastuz, bai gatazka armatuen bukaeran eraginez. Hackerren jarduera mugatzeko ziber-segurtasuneko profesionalen jarduera ezinbestekoa bilakatu da.

Horixe da, hain zuzen ere, UPV/EHUk antolatzen dituen Uda Ikastaroetan hil honetan jorratu den gaietako bat eta bertan, pribatutasun- eta segurtasun-arazoen inguruan hitz egin da. Izan ere, sarritan, datu pertsonalak ematen ditugu horiekin benetan zer egingo duten jakin gabe. Arriskuen adibide garbi bat Álvaro Cárdenasek eman du, jostailu erotikoetara joz: “badira sarera konekta daitezkeen bibragailuak. Bikote bateko kideak, urrun egonik ere, distantzian konekta daitezke eta sexualki elkarri eragin diezaiokete baita mugikorraren bidez ere, gailua erabiliz. Oso datu pertsonalak lortzen dira, erabiltzaileen maiztasun eta gustu sexualak zehazteko komertzialki erabili daitezkeenak”.

GAZTEBERRI #138 | 2018 Ekaina


Facebook da sare sozial nagusia Espainian Estatu Batuetako nerabeen artean nabarmen atzera egin duen arren, Facebook da Estatu mailan gehien erabiltzen den sare soziala. Horixe da, hain zuzen ere, Elogia agentziak burutu duen Estudio Anual de Redes Sociales IAB 2018 ikerlanak dioena. Ikerlan horren arabera, Espainiako 16 eta 65 urte bitarteko Internet erabiltzaileen % 85ek sare sozialen bat erabiltzen du, hots, 25,5 milioi pertsona inguru. Batez beste, espainiarrek 4 sare sozial erabiltzen dituzte eta, horietatik, Facebook nagusitzen da. Jarraian, WhatsApp, YouTube eta Instagram azalduko lirateke. Datu horiek adinaren arabera aldatzen dira. Horrela, Z Belaunaldiko gazteen artean, hots, mende honen lehen hamarkadan jaiotakoen artean, sare sozialen erabilera handiagoa da eta gustuko dituzten sareak ere bestelakoak dira. Kasu horretan, Instagram eta WhatsApp lirateke sare nagusiak.

‘God of War’ bideo-jokoak salmentetan nagusi izaten jarraitzen du Aurreko hilabetean bezala PS4 plataformarako God of War bideo-jokoa izan da gehien saldu den bideojokoa. Sailkapen horren bigarren postuan Switch plataformarako Donkey Kong Country Tropical Freeze jokoa dugu eta hirugarrenean, berriz, PS4rako FIFA18. PS4rako eta Switcherako jokoak dira nagusi sailkapen horretan, baina hamargarren postuan PCrako Overwatch – Game Of The Year Edition sartu da.

GOD OF WAR

DK COUNTRY TROPICAL FREEZE

FIFA 18

8.400 WEBGUNEK DUTE .EUS DOMEINUA .eus domeinuak bost urte bete ditu. Internet Corporation for Assigned Names and Numbers erakundeak 2013ko ekainaren 14an onartu zuen .eus domeinua. Lehen .eus domeinuak 2014an sareratu ziren eta une honetan 8.400 dira domeinu hori duten webguneak. 2020. urterako 10.000ra heldu nahi da.

EMAKUMEEK DIRU GUTXIAGO LORTZEN DUTE

ALBISTE FALTSUEK KEZKATZEN ZAITUZTE? Reuters Institutek nazioarte mailan egin duen inkesta baten arabera, Estatuko biztanleen % 70 oso kezkatuta azaldu da fake news edo albiste faltsuekin. Azken urteetan sare sozialak (nagusiki, Facebook eta Twitter) hainbat hiritarren informazio-iturri nagusia bihurtu dira. Aldi berean, albiste faltsuen zabalkundea ere biderkatu da eta, ondorioz, gero eta gehiago dira albisteekin fidatzen ez diren hiritarrak. Horregatik, jendea beste informazio iturri batzuetara jotzen hasi da. Horien artean, bereziki, ohiko hedabideak eta WhatsApp nabarmentzen ari dira.

GAZTEBERRI #138 | 2018 Ekaina

Bideo-jokoen streamingek gero eta zale gehiago dituzte. Baina sektorean ez da genero berdintasun izpirik. Izan ere, bideo horien bidez emakumeek gizonek baino askoz diru gutxiago lortzen dute. PayPalek eman dituen datuen arabera, horrelako bideoak grabatzen dituzten emakumeen % 43k ez du inolako sarrerarik lortu.

35


MAIALEN OLABE Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Presidentea

Aniztasuna berezko dugula azpimarratu eta onarpenetik aldekotasunerako pausua emateko ordua da Ekainaren 28a Sexu-askatasunaren nazioarteko eguna da eta Euskadin zehar hainbat eragilek eta taldek ekintzak antolatu dituzte, besteak beste: manifestazioak, hitzaldiak edo bideo-proiekzioak. Ukaezina da azken hamarkada hauetan hainbat pausu eman direla, baina beste hainbeste daude egiteko. Horietako bat, oso garrantzitsua, pasa den astean Munduko Osasun Erakundeak hartutako erabakia. Urte luzez, transexualitatea gaixotasun kontsideratu du. Zorionez, inoiz gehiago ez. Ez da gutxi bota den langa. Eta zer gehiago geratzen da egiteko? Zer egin dezakegu guk, konkretuki? LGTBI+ kolektiboa gehiegitan ahaztua izan da eta, horrek, askotan irtenbidea ematea zaildu izan du. Hemen, Euskadin, ez dago ikerketa sakonik informazioa eskuragarri izateko. Datu falta nabarmena da eta beharrezkoa da erantzun argi bat ematea. Estatu mailako StopLGTBfobia Behatokiak egiten duen gorroto delituen gaineko informazioa da eskuragarri dugun bakarra. Honen arabera, 2015ean Euskadin 27 eraso eman ziren sexu identitate edota orientazioagatik. Arduratzeko modukoa da Euskadiko hiru probintziak mota honetako delitu-salaketa gehien jasotzen dituzten Espainiako lehen zazpi probintzien artean aurkitzen direla. Hala ere, baikor izan nahiko nuke eta bide onetik goazela pentsatu. Pausuka hezkuntzan hainbat kontzeptu txertatu dira eta elkarte mordoa dabil eguneroko lana egiten, lagungarriak diren euskarri eta material teoriko-praktikoak sortzen eta gizartean kontzientziazio- eta pedagogia-lan itzela eginez. Bide horretan, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan, berdintasun lan-arloak gidatuta eta honen Gaur8 lantaldeak jorratuta, gazteon iritziak biltzen saiatzen gara, ostean beharrak identifikatuz denon artean proposamenak egiteko. Eta, azkenik, administrazio eta arduradun politikoei helarazten dizkiegu kontuan izan ditzaten politika publikoak diseinatzerakoan. Izan ere, aurrez esan bezala, hori da gabezia handienetako bat: datu falta. Erantzuna ematen saiatzeko hainbat proiektu jorratu ditugu azken bi

36

urteotan eta beste hainbeste ditugu esku artean etorkizunari begira. Aurreko artikulu batean aipatu nuen bezala, 2017an zehar Sexualitatearen Koloreak gida landu genuen Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean. Hezitzaileei bideratutako material teoriko eta praktiko horrek astialdiko gazteek identifikatutako gabezia bati irtenbidea eman nahi izan zion, diskurtsoa sortzerakoan LGTBI+ kolektiboko hainbat gazte eta eragilerekin izandako harremana oinarri izanda. Era berean, esan dugun bezala, zoritxarrez, Indarkeria LGTBI+fobikoak egun ere gure gizartearen errealitate bat izaten dirau eta, horregatik, berebiziko garrantzia du Euskadin oraindik ere ematen den egoeraz dakigun urria ezagutzera ematea. Nola egin hori, ordea, dagoen informazio faltarekin? Euskadin ez dago LGTBI+ kolektiboaren behatoki propiorik eta horrek ezinbestean errealitatea ezagutzeko ezintasuna erakartzen du. Sexu eta adinaren arabera sailkatutako datu gehiago behar dira, jarraian politika publiko zehatzagoak diseinatu eta beharrei hobeto erantzuteko. Horretaz gain, aipatutako aniztasunarekiko aldekotasuna jorratzeko, Gune Anitza zigilua sortu genuen, era positiboan erakusten eta aldarrikatzen duena. EAEko gune fisiko zein birtualei bideratua dago eta behin horren aldeko apustua egin ostean espazioak aniztasuna errealitate ukaezintzat ulertzen duela eta horren garapenerako eskubide errealen aldeko apustua egiten duela esan nahi du. Hilabete hauetan zehar Manifestura atxiki diren taldeak hainbat izan dira (Pikara Magazine, Atara Zarata antzerki taldea, Donostiako Emakumeen Etxeko Sexu eta genero aholkularitza zerbitzua, Gazte Abertzaleak, IES Balmaseda‌), eta EGKtik deialdia egiten dugu nahi duen orok bat egitera. Izan ere, proiektu horiek guztiek helburu argi bat dute. Gizarteak berezko duen Aniztasuna balorean jarri, dituen alor positiboak azpimarratu eta, batez ere, onarpenetik aldekotasunerako pausua ematea zeharkako balore bezala txertatu arte.

GAZTEBERRI #138 | 2018 Ekaina


Gazteber eberri aldizk izkaria

5500.0000 000 ale hilero

Euskkkal Heerrriiikko herri guztietan gazteberri.eus

Zabalkunde handiena duen gazteentzako aldizkaria Zure aldizkaria!!


Euskadiko gazteak gero eta fedegabeagoak eta gero eta aurrerakoiagoak Euskal gazteek balio progresistak azaltzen dituzte izaera sozialeko gaietan. Aldi berean, gero eta gehiago dira erlijioetatik urruntzen diren gazteak Erlijioek ez omen dute etorkizun handirik EAEn. Gazteriaren Euskal Behatokiak jasotako datuen arabera, euskal gazteen artean gero eta gehiago dira euren burua agnostikotzat edo ateotzat jotzen duten gazteak. Sinesmen erlijiosoaren beherakadarekin batera, balio aurrerakoiek gora egin dute. Horrela, euskal gazte gehienak abortua, eutanasia, sexu bereko pertsonen arteko ezkontza edo sexu-aldaketa bezalako gaiak begi onez ikusten dituzte. Balio aurrerakoiak nagusi badira ere, etorkin eta errefuxiatuen gaiaren inguruan kontraesan nabarmenak azaltzen dira. Horrela, gazteen ia erdiak, beste herrialde batzuetako etorkinen etorrera nola kudeatu galdetutakoan, lan-kontratua dutenei bakarrik sartzen utzi beharko litzaiekeela erantzun du. Aldi berean, gazte gehienak errefuxiatuei etxebizitza eta laguntzak eskaintzearen alde azaltzen dira.

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA Gazteria Zuzendaritza

38

IZAERA SOZIALEKO ZENBAIT GAIREN ALDEKO JARREREN EBOLUZIOA (%) Sexu bereko pertsonen arteko ezkontza

86 87 91 78 81

Sexu-aldaketa

76 79

Abortu libre eta borondatezkoa Eutanasia

73

Kanabisaren legalizazioa*

56

Ikastetxeetan erlijioa irakastea

29

Ideia politiko edo erlijiosoak indarraren bidez defendatzea

15 16 0

20

86

84

82 79

61

40 38

2008 2012

26

2016 40

60

80

100

* 2008an ez zen kanabisaren legalizazioari buruz galdetu. Iturria: Gazteen Euskal Behatokia (Euskadiko Gazteak seriea).

DEPARTAMENTO DE EMPLEO Y ASUNTOS SOCIALES Direcciรณn de Juventud

GAZTEBERRI #138 | 2018 Ekaina


Araba Eusko Gazteen Informazio eta Dokumentazio Zentro Koordinatzailea. Donostia kalea, 1 01010 Gasteiz. • 945 019539 • www.gazteinformazioa. eus •gazteinformazioa@euskadi.eus • gazteinfoeuskadi@gmail.com Arabako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Jesusen Zerbitzariak, 5, behea. • 01001 Gasteiz • 945 181700 • www.alava. net/ifj • www.gazteinformazioa.net • www.facebook/infogaztea.araba • informazioa@ifj.alava.net Gasteizko Udala. Gazte Informazioko Udal Bulegoa. Espainia plaza behea. 01001 Gasteiz • 945 161330 • www. vitoria-gasteiz.org/omij • www.vitoriagasteiz.org/gazteria • coordinaomij@ vitoria-gasteiz.org Arabako Campuseko Gazteentzako Informaziorako Gunea. Apraiztarrak 1- Unibertsitate-Pabiloia • 01006 Gasteiz • 945 014336 • www.ehu.eus • www. gazteinformazioa.net • oij-ar@ehu.eus

Bizkaia Bizkaiko Gazteriaren Informaziorako Lurralde-Zentrua. Rekalde Zumarkalea, 30 - 1. • 48009 Bilbao • 94 4068000 • www.gaztebizz.eus • gaztebizz@bizkaia.net Abanto -Zierbenako Gazte Informazio Bulegoa. Bizkaia Plaza, 3 (Atzealdea) • 48500 Abanto-Zierbena • 94 6363769 • gazteria@abanto-zierbena.org Zornotzako Gazte Informazio Bulegoa. Zelaieta Parkea, z/g. • 48340 AmorebietaEtxano • 94 6300649/50 • www. ametxgazteria.net • gazteinfo@ametx.net Arrigorriagako Gazte Informazio Bulegoa. Gaztegune. Ugertza bidea, 1. • 48480 Arrigorriaga • 94 6001876 • www.arrigorriaga.eus • gaztegunea@ arrigorriaga.eus Artzentaleseko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Aguirre, 53 • 48870 Artzentales • 638 050762 • gazteplana@ enkarterrialde.org Gaztezer Balmasedako Gazte Informazio Gunea. Pio Bermejillo, 19 • 48800 Balmaseda • 94 6800240 • http://balmaz.org/ • info@ balmaz.org Barakaldoko Gazte Informazio Zentrua. San Juan, 17. • 48901 Barakaldo • 94 4789596 / 94 4789599 •www. gaztebulegoa.net • gaztebulegoa@ barakaldo.org Zirtzart Gazte Informazioko UdalBulegoa. Basozelai, 11. • 48970 Basauri • 94 4666430 • http://www.facebook.com/ zirtzartbasauri • zirtzart@basauri.net Bermeoko Gazte Informazio Bulegoa. Gizarte-Kultura Etxea Irakaskintza, 14-16. • 48370 Bermeo • 94 6179158 •www.giz. bermeo.org • giz@bermeo.org EDEko Gazte Informazio Bulegoa. Simón Bolívar, 8 B –behea 48010 Bilbao • 94 4029090 • www.fundacionede.org • gazteinformazioa@fundacionede.org Txorierriko Gazte Informazio Bulegoa. Txorierri etorbidea, 9, behea 48160 Derio • 688 629965 • www.txorierrikogazteak. com • oij@e-txorierri.com

Durangoko Gazte Informazio Bulegoa. Pinondo Plaza, 1 48200 Durango • 94 6030030 • informazioa@durango-udala. net Erandioko Gazte Informazioa Bulegoa. Irailaren 23 enparantza 48950 Erandio • 94 6025891 • gazteinfo@erandiokoudala.net Ermuako Gazte Informazio Bulegoa. Lobiano Kultur Gunea. Goienkale, 10 48260 Ermua • 943 708700 • oij-gib@ udalermua.net Mugarri Gazte Informazio Gunea. Mugarri Gazte Etxea. Elizarako Sarbidearen Kalea, 2 48450 Etxebarri • 94 4261861 • www.mugarri.net • mugarri@ mugarri.net, mugarri.gazte@gmail.com Galdameseko Gazte Informazio Gunea. San Pedro, 6 48191 Galdames • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gernika-Lumoko Gazte Informazio Bulegoa. Foru Plaza, nº 2 48300 GernikaLumo • 94 6270215 • gazteger@sarenet. es Getxoko Gazte Informazio Bulegoa. Tangora Etxea. Algortako Etorbidea, 98 48991 Getxo • 944 660 353 • gaztebulegoa@getxo.net Gordexolako Gazte Informazio Gunea. Molinar Plaza, 11 48192 Gordexola • 638 050 762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Gorlizko Gazte Informazio Gunea. Krutzeta, 5 48630 Gorliz • 94 6774000 • gazteria@gorliz.net Gueñeseko Gazte Informazio Gunea. Enkarterri, 2 48840 Güeñes • 94 6690877• www.gugaz.org • info@gugaz.org Arratiako Gazte Informazio Bulegoa. Igorreko Kultur Etxea. Elexalde, 8 48140 Igorre • 639 018133 • gib-arratia@ gorbeialdea.com Karrantzako Gazte Informazio Gunea. Concha Enparantza, 1 48895 Karrantza • 638 050762 • gazteplana1@ enkarterrialde.org Lanestosako Gazte Informazio Gunea. Manuela Sainz de Rozas, 1 48895 Lanestosa • 618 645690 • gazteplana@ enkarterrialde.org Aterpe Leioa Gazte Informazio Zentroa. Aldapabarrena, 2 48940 Leioa • 94 4055850 • gazte@leioa.net Lekeitioko Gazte Informazio Bulegoa. Eliz Atea, 12 48280 Lekeitio • 94 6243591 • gazte-bulegoa@lekeitio.com Mañariko Gazte Informazio Gunea. Herriko plaza, z/g 48212 Mañaria • 94 6818998 • kultura.manaria@bizkaia.org Mungiako Gazte Informazio Bulegoa. Arana Goiri’tar Sabin, 13 48100 Mungia • 94 6553353 • mungia.gib-oij@astiune. com Muskizko Gaztegune. Meatzari Plaza, 2 48550 Muskiz • 94 6708037 • www. muskizkogaztegunea.blogspot.com • gaztebulegoa@muskiz.com Busturialdeko Gazte Bulegoa. Zubietaerrota Eraikina, Kurtzero auzoa 48392 Muxika • 670 509752 • www.busturialdekogazteplana.com • gaztebulegoa@busturialdekogazteplana. com Induma Informazio Bulegoa. Zubieta, 16 48410 Orozko • 94 6339945 • infoinduma@yahoo.es

GAZTEBERRI #138 | 2018 Ekaina

Plentziako Gazte Informazio Gunea. Goenkale, 25n 48620 Plentzia • 94 6770989 • gazteinfo.plentzia@bizkaia.org Gazte Informazio Zentroa. Santa Clara Kultura Zentroa. Martín Fernández Villarán, z/g 48920 Portugalete • 94 4729313 • www.juventudportugalete. org • juventud@portugalete.org • gaztegela@gmail.com Portugaleteko Gazte Informazio Gunea Gazte Gela. Zubeldia Maisua, z/g 48920 Portugalete • 94 4616638 • www. juventudportugalete.org • aulajoven@ portugalete.org Gaztebox Santurtziko Gazte Informazio Bulegoa. Santurtzi Parkea, z/g 48980 Santurtzi • 94 4836110 • gib-oij@ santurtzi.net Sopelanako Gazte Bulegoa. Kurtzio Kultur Etxea, Mendieta, 11 48600 Sopelana • 94 4065505 • www. sopelanagaztea.blogspot.com • www. sopelana.net • oij@sopelana.net Turtziozko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Agirre, 61 48880 Turtzioz • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gazte Info Gazte Informazio Bulegoa. Udiarraga, 39 48490 Ugao-Miraballes • 94 6322014 • gazteinfo.ugao@ortzadar.es Urduñako Gazte Informazio Gunea. Kultur Etxea. Andra Mari, z/g 48460 Urduña • 945 384884 • xarteaga@urduna. com Sestaoko Gazte Informazio Zentroa. La Iberia, z/g 48910 Sestao • 94 4956127 • cijsestao@sestao.eus Zallako Gazte Informazio Bulegoa. Madres Irlandesas, 4 48860 Zalla • 94 6391396 • www.ibilimunduan.com • oij@ zalla.org • infogazte@zalla.org

Gipuzkoa Andoaingo Gazte Informazio Bulegoa. Ambrosia Olabide Egoitza. Pio Baroja, 1. • 20140 Andoain • 943 593911 • www.gaztelokala.com • gibandoain@ gaztelokala.com Arrasateko Gazte Informazio Bulegoa. Garibai Etxea. Biteri etorbidea, 3. • 20500 Arrasate • 943 252065 • www. gaztebulegoa.com • gaztebulegoa@ arrasate.eus Astigarragako Gazte Informazio Puntua. Tomas Alba, 13. • 20115 Astigarraga • 616 599334 • www.astigarraga.net • www. astigarraga.net • gazteinfor@astigarraga. net Azkoitiako Gazte Informazio Bulegoa. Aita Madinabeitia plaza z/g • 20720 Azkoitia • 943 026027 • www.artxamendi. net • gib@euskalnet.net Azpeitiako Gazte Informazio Bulegoa. Plaza Txikia z/g • 20730 Azpeitia • 943 157160 • www.azpeitia.net • gib@azpeitia. net Gipuzkoako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Gaztegunea. Anoeta, 28 • 20014 DonostiaSan Sebastián • 900 110111 / 943 472617 • www.gipuzkoangazte.info • ctij1@ gipuzkoa.net Gipuzkoako Campuseko Gazte Informazio Bulegoa. Ignacio M. Barriola eraikina. Elhuyar enparantza, z/g 20018 Donostia • 943 018135 / 943 018138 • svrgazte@sv.ehu. es. svrbegaz@sv.ehu.es

Koldo Mitxelena kulturunea. Infoteka. Gazte Informazio Gunea. Koldo Mitxelena Kulturunea. Urdaneta kalea, 9 • 20006 Donostia • 900 110 111 • www.gipuzkoangazte.info • ctij1@ gipuzkoa.net Donostiako Gazte Informazio Zerbitzua Online eta Hitzordu bidez. Goikoa jauregia. Mari kalea, 1. • 20003 Donostia • 943 481435 • www. donostiagaztea.org/gazteinfo • gazteinfo@donostia.eus Eibarko Gazte Informazio Bulegoa. Portalea Kultur Etxea, Bista Eder 10. • 20600 Eibar • 943 708435 • infojuven.ei@ eibar.net Elgoibarreko Gazte Informazio Bulegoa. Gabriel Kurutzelaegi,10. • 20870 Elgoibar • 943 531319 • www. elgoibarkogazteinformazioa.info • gazteinformazioa@elgoibar.net Errenteriako Gazte Informazio Bulegoa. Merkatuzar. Pablo Iglesias, 3.• 20100 Errenteria • 943 449640 • www. gaztebulegoa.errenteria.net •gazteria@ errenteria.net Hernaniko Gazte Informazio Bulegoa. Hernaniko Udal Kiroldegia, Elkano z/g.• 20120 Hernani • 943 552185 • www. hernani.net • kirola@hernani.net Hondarribiako Gazte Informazio Bulegoa. Javier Ugarte 6. • 20280 Hondarribia • 943 644752 • gip@ hondarribia.org Irungo Gazte Informazio Bulegoa. Foruen Karrika, 2 behea. • 20302 Irun • 943 505440 / 943 505444 • www.irun.org/ igazte • infojuvenil@irun.org Lasarte-Oriako Gazte Informazio Bulegoa. Lasarte-Oriako Gaztelekua. Jaizkibel Plaza, 14.• 20160 Lasarte-Oria • 943 376181 • www.lasarte-oria.org • gaztelekua@lasarteoriasarean.eu Legazpiko Gazte Informazio Bulegoa. Kultur Etxea, Latxartegi, 3. • 20230 Legazpi • 943 737203 • www. gipuzkoangazte.info/legazpi • gazteria@ legazpi.eus Oñatiko Gazte Informazio Puntua. Foruen Enparantza, 4. • 20560 Oñati • 943 718257 • www.oinati.org • gazteinformazioa@oinati.net Ordiziako Gazte Informazio Puntua. Barrena Jauregia Kultur Etxea, 2 - 3 • 20240 Ordizia • 943 805634 • www. gipuzkoangazte.info/ordizia • gazteria@ ordizia.eus Tolosako Gazte Informazio Bulegoa. Antonio Maria Labaien Kultur Etxea, Triángulo 1.• 20400 Tolosa • 943 670383 • gazteria@tolosakoudala.net Urnietako Gazte Informazio Bulegoa. Idiazabal 13 20130 Urnieta • 943 333973 • www.urnieta.eus • gazteinformazioa@ urnieta.eus Villabonako Gazte Informazio Bulegoa. Katea Etxea. Kale Nagusia, 79. • 20150 Villabona • 943 694787 • www. kateaetxea.net/gazte-informazioa • gazteria@villabona.net Zarautzeko Gazte Informazio Bulegoa. Zinema Pilotalekua. Zigordia Kalea, 34. • 20800 Zarautz • 943 005122 • www. zarautzgazte.net • gazteinformazioa@ zarautz.org

39


SKOLAE Erreferenteak... bidea irekitzen duten emakumeak

SKOLAE programaren aurkezpen ekitaldia pasa den irailean egin zen. ©Navarra.es

SKOLAEk emakumeen lana eta ikastetxeen jardunbide egokiak saritu ditu Bizikidetza eta berdintasuna sustatzea helburu duen programa Nafarroako ikastetxe guztietara zabaldu nahi da hiru urteko epean Ikasturte amaierarekin batera SKOLAE 2017-2020 Hezkidetza Planaren lehen urtea bete da. Momentuz, 16 izan dira programan parte hartu duten ikastetxeak eta horien lana saritzeko II. SKOLAE jardunaldia burutu da Baluarten. Bertan, bi jarduera nagusi izan dira. Alde batetik, “SKOLAE erreferenteak… bidea irekitzen duten emakumeak” proiektua aurkeztu da. Proiektu horren xedea hainbat emakumeren lana omentzea da eta, lehen edizio honetan, Uxua Lopez, Amparo Tomé eta Teresa Zabaleguiren lana eta konpromisoa saritu dira. Bestalde, SKOLAE Sariak ere banatu dira. Sari horien xedea da hezkidetza-identitateari begira ikastetxeek egiten duten lana saritzea eta, aurtengoan, lau izan dira saritutako ikastetxeak.

40

SKOLAE Hezkidetza Planak hezkidetzarako ibilbide bat proposatzen du. Berdintasuna lau ikaskuntza eta lau gaitasun nagusiren bitartez jorratzeko: kritika eta erantzukizuna desberdintasunaren aurrean; autonomia, zaintza eta independentzia pertsonala; lidergoa, jabekuntza eta partehartze soziala; eta sexualitatea eta tratu onak. Aurten, klaustroan trebatutako 707 profesionalek hartu dute parte, eta etapa guztietako 16 ikastetxe pilotutako geletan aplikatzen inplikatutako 417 pertsonek. Gainera, prestakuntzaplana eskaini da; 200 orientazio didaktiko baino gehiago. Programa Nafarroako ikastetxe guztietara hedatzea aurreikusten da hiru urtetan.

z Uxua Lopez: saritua izango da emakume gazteen, zientifikoen eta teknologoen ordezkari gisa. Emakume ingeniaria, zientifikoa eta ekologista, beste hainbat bezalaxe ibilbide profesional eta pertsonaletan bideak irekitzen eta konfiantzazko mapak ebakitzen doazenak, neskatoei zientziaren, teknologiaren, matematiken edo ingeniaritzaren mundua erakusteko. Aurten, Carlos III. aren Gurutzea eta Gurutze Gorriaren urrezko domina eskuratu ditu. z Amparo Tomé: saria jasoko du emakume akademikoen, idazleen eta ikertzaileen izenean, berdintasunean ikasteko, hazteko eta bizitzeko eskola eraikitzen ahalegindu diren emakumeen izenean. Hezkidetza, hark adierazi moduan, “haren bizitza ehundu duen zilarrezko haria izan da, eta, batez ere, bidea markatu eta aztarna utzi duena haren zehaztasuna, inspirazioa eta berdintasunarekiko eta hezkidetzarekiko konpromisoa eskertzen duten milaka irakaslerengan”. z Teresa Zabalegui: saria emango diote aktibismo feminista eta generoindarkeriaren aurkako borroka bere bizimodu, lanbide eta partekaturiko borroka egin duten emakumeen izenean. Feminismoaren erreferentea da Nafarroan, indarkeria sexistaren aurkako borrokan egin duen ekarpenarengatik nahiz egiteko moduagatik, saiatua, umila eta adeitsua izanik. Ibilbide militante feminista borrokaren, indarraren, irmotasunaren eta jakinduriaren adibidea da.

GAZTEBERRI #138 | 2018 Ekaina


© Gozategi

Musika, dantza eta antzerkia Nafarroan zehar Kultur 2018 programaren eskutik Guztira 36 dira programatutako jarduerak. Programa ekainaren 22an hasi da eta irailaren 8ra arte luzatuko da Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirola eta Gazteria Sailak antolatuta, Kultur 2018 programak 36 kultur jarduera programatu ditu Nafarroan zehar. Programa ekainaren 22an hasi da Eñaut Elorrietak Tafallan emandako kontzertu batekin eta datorren irailaren 8ra arte luzatuko da. Aurtengo edizioak 251.000 euroko aurrekontua du eta, aurreko edizioetan bezala, musika izango da nagusi.

Musikarekin batera, gainera, dantza-ekitaldiak eta antzezlanak ere izango dira. Kultur programa 1996an jarri zen abian eta bere helburu nagusia da Nafarroako hainbat udalerritara kalitatezko kulturprogramazio bat eramatea. Aurreko edizioetan bezala jarduera guztiak ostegunetan, ostiraletan eta larunbatetan izango dira. Jarduera turistikoak bakarrik larunbatetan izango dira. Programa udalerri eta

kokaleku hauetan garatuko da: Agoitz, Altsasua, Arguedas, Arbizu, Artaxoa, Bera, Corella, Donamaria, Elizondo, Etxarri Aranatz, Faltzes, Fitero, Gares, Irantzuko Monasterioa, Izaba, Leireko Monasterioa, Leitza, Lekunberri, Lizarra, Lodosa, Los Arcos, Martzilla, Mendigorria, Olibako Monasterioa, Otsagabia, Orbaizeta, Orreaga, Ribaforada, Roncal, San Adrián, Tafalla, Tutera, Uxue, Viana, Xabier, Zangoza eta Zugarramurdi.

ATAL HAU NAFARROAKO GOBERNUAREN EUSKARAREN NAFAR INSTITUTUAREN LAGUNTZAREKIN BURUTZEN DA GAZTEBERRI #138 | 2018 Ekaina

41


Agenda Uztailak 1

• TOSTA BANDA. Udaletxeko plaza. Sopela. 21:30 • SONAKAY + LA PULGA. Elizondo plaza. Berriz. 21:00.

Uztailak 3

• TEXAS. Kursaal. Donostia. 21:00.

Uztailak 4

• M.A.P. (MARCO MEZQUIDA, ERNESTO AURIGNAC, RAMÓN PTARS). Algortako Geltokia Plaza. Getxo. 19:00. • CHARENÉE WADE + PEPE ZARAGOZA QUINTET. Algortako Biotz Alai Plaza. Getxo. 21:00. • ANDER GARCÍA. Plateruena Kafe Antzokia. Durango. 21:00.

Uztailak 5

• KENNY GARRETT QUINTET + ANDERS FJELDSTED SEXTET. Algortako Biotz Alai Plaza. Getxo. 21:00. • INUN. Intxaurre. Durango. 21:00.

Uztailak 6

• BILLY HART QT. FEATURING JOSHUA REDMAN + BILDERBAND. Algortako Biotz Alai Plaza. Getxo. 21:00. • ZEA MAYS. Txosnagunea. Mungia. 24:00. • TRIZAK (JON PIRIS, HASIER OLEAGA, JULEN IZARRA). Algortako Geltokia Plaza. Getxo. 19:00. • ARRAGA. Kanbo. 21:00. • ZORONGO. Foruen Plaza. Falces. 22:00.

Uztailak 7

• LOS MIRLOS. Ticket Aretoa. Bilbo. 20:30. 10 €. • PATSI’S RATS. Bilboko Kafe Antzokia. Bilbao. 22:00. • MARTIN SALEMI TRIO. Algortako Geltokia Plaza. Getxo. 19:00.

42

• CHANO DOMÍNGUEZ SEXTET + ROSTOV JAZZ QUARTET. Algortako Biotz Alai Plaza. Getxo. 21:00. • LADINAMO: “MUSIC ON CYCLES”. Villa Mundatik abiatuta. Zarautz. 21:00 eta 23:30 • BENITO LERTXUNDI. Zeberio. 22:00. • REVOLTA PERMANENT. Txosngunea. Mungia. 24:00. • ESENCIA JAZZ. Plaza. Erronkari. 20:00. • LULA. Convent Garden, La Cripta Aretoa. Donostia. 19:00. 10€.

Uztailak 15

Uztailak 8

• LUCÍA REY TRÍO. Algortako Geltokia Plaza. Getxo. 19:00. • MICHEL CAMILO & TOMATITO. Algortako Biotz Alai Plaza. Getxo. 21:00.

• HERMANOS CUBERO + TÉCANELA. Zezen Plaza. Fitero. 18:00. • CRAZY WHEELS BAND. Ondargain Taberna. Deba. 20:00. • GOZATEGI. Plaza. Etxarri-Aranatz. 20:30

Uztailak 10

Uztailak 21

• FLEET FOXES. Kursaal. Donostia. 20:00.

Uztailak 11

• BUFFALO. Plateruena Kafe Antzokia. Durango. 21:00.

Uztailak 12

• DIOSES. San Severino plaza. Balmaseda. 19:30

Uztailak 18

• THE CHERRY BOPPERS. Plateruena Kafe Antzokia. Durango. 21:00.

Uztailak 19

• MANEZ ETA KOBREAK. Zubimuzu plaza. Beasain. 19:30 • CHRISTINA ROSENVIGE. Fructuoso Muerza Plaza. San Adrián. 22:00.

Uztailak 20

• MUJERES, CAROLINE ROSE, RURAL ZOMBIES, THE REPENTE JONS. Zezen Plaza. Fitero. 18:00 h. • GARI ETA BIDELAPURRAK. Eusebio Gurrutxaga Plaza. Zumaia. 22:00. • MELANGE. Kafe Antzokia Aretoa. Bilbo. 21:00. 5.00 €.

• DIABULUS IN MUSICA. Plaza de San Miguel. Arguedas. 20:00. • STAR BLUES. Zubimuzu plaza Beasain. 19:30

Uztailak 24

Uztailak 13

• DONNY BENÉT. Nave 9 Aretoa. Bilbo 19:30. 10€.

• JELLO BIAFRA + LA BANDA TRAPERA DEL RIO. Jimmy Jazz Aretoa. Gasteiz. 20:00. 20 €. • IDDWAC. Olaztea Terraza. Arbizu. 21:00.

Uztailak 14

• TXAPEL REGGAE 2018. Armintza Lemoiz. 21:00. • ILARGI BELTZA+ EXTREMOPURO. San Severino plaza. Balmaseda. 23:30.

• NEW YORK SKA JAZZ ENSEMBLE. Jimmy Jazz Aretoa. Gasteiz. 21:00. 10 €.

Uztailak 25

Uztailak 26

• WILLIS DRUMMOND. Patxa plaza. Baiona. • LOS CHARROS+URRATS. Santa Ana. Berango. 23:00.

Uztailak 27

• BRAD MEHLDAU TRÍO. Kursaal. Donostia. 18:00.

GAZTEBERRI #138 | 2018 Ekaina


GAZTEOK GUTXI IRAKURTZEN DUGULA ESAN OHI DA. EZ DA DIRU KONTUAGATIK IZANGO. 18 EUROREN TRUKE 2018KO GAZTEBERRI GUZTIAK ZURE ETXEAN

harpidetzak@gazteberri.eus


Erakusketak Bilboarte • Estado Líquido, Beatriz Sanchezen Erakusketa. Irailaren 14ra arte.

Bilboko Arte Ederren Museoa • 110 Maisulan. 2018ko irailaren 17ra arte.

Euskal Museoa. Bilbao • Fu La Spagna! Espainiako Gerra Zibilari Buruzko Begirada Faxista. 2018ko ekainaren 17tik - 2018ko Irailaren 2ra arte.

Guggenheim Bilbao Museoa • Artea Eta Txina 1989 Ondoren: Munduko Antzerkia. 2018ko irailaren 23ra arte. • Michael Snow. ‘Zirkuitu Itxia’. 2018ko uztailak 1era arte. • Chagall. Urte Erabakigarriak, 19111919. Ekainaren 1etik irailaren 2ra arte. • Mundu Bat Ihesean. Uztailaren 12tik urriaren 21era arte.

Rekalde Aretoa. Bilbo • Ertibil 2018. 2018ko uztailaren 1era arte.

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa • Autobide bat entzufearen atzean. 2019ko otsailaren 28ra arte.

Euskararen Etxea. Bilbo • Emakumea eta Euskal Pilota. Ekainaren 1etik irailaren 30era arte.

Bizkaiko Foru Liburutegia. Bilbo • Ikusiago, Ikasiago. Ekainaren 11tik uztailaren 21era arte. • Argitalpen Esperimentalak Juanje Sanz Morerak Komisariatutako Erakusketa. Urriaren 31ra arte.

Gernikako Bakearen Museoa • Harrizko eta altzairuzko oroimenak. Gerra Zibilak eta frankismoak Euskadin utzitako biktimen omenezko monumentuak. 2018ko irailaren 16ra arte.

Kultur Leioa • Arte, Artisautza eta Sorkuntza Tailerren Lanen Erakusketa. Uztailaren 22ra arte.

San Telmo Museoa • Pradoko Jainkoak. Artea Eta Mitoa. Uztailaren 6tik urriaren 28ra arte. • Black Is Beltza: Fermin Muguruzaren Erakusketa-Proiektua Izen Bereko Eleberri Grafikoaren Inguruan. 2018ko irailaren 30era arte.

Untzi Museoa. Donostia • Zoriontasunaren bilaketa. Euskal ekarpena AEBko independentziari. 2018ko irailaren 30era arte.

Basque Culinary Center. Donostia • 50 Miradas: Un Recorrido Creativo Por La Gastronomía Contemporánea. Uztailaren 13ra arte.

Menchu Gal Erakustaldi Aretoa. Irun • The Time Is Now. Irailaren 2ra arte.

Oiasso Museoa • Mulieres, Emakumeak Augusta Emeritan. 2018ko irailaren 30ra arte.

Tolosako Topiz Museoa • Búho Maravillas. 2018ko urriaren 7ra arte.

Egia K.E. Donostia • 10 berdin10, hainbat egile. Nafar artisten erakusketa kolektiboa. 2018ko uztailaren 30era arte.

Artium Museoa. Gasteiz. • Artres. Museo Bat Nolakoa Izan Behar Den. 2018ko abuztuaren 26ra arte. • Broosa Poesia. Maiatzaren 29tik irailaren 23ra arte.

Iruñeko Erresumaren Museo Etnografikoa • Emakume Modaren 100 Urte. Abenduaren 3ra arte.

Nafarroako Museoa • José Latova. Cuarenta años de fotografía arqueológica en España. 1975-2014. 2018ko irailaren 23ra arte.

Oteiza Museoa • Arma isilak gerra lasaietarako. Imanol Marrodan. 2018ko irailaren 30era arte.


Baztertutako heroiak Gezurra badirudi ere, beste behin, uda iritsi da. Laster, hegaldiak antolatzen, pasaporteak indarrean jarraitzen dutela egiaztatzen eta zenbat denboraz kanpoan izango naizen kezkatzen izango naiz. Hamar egun? Bi aste? Denbora gehiago? “Etxera� noa Erresuma Batura, beti bezala. Baina kontua da Erresuma Batua jada ez dela nire etxea. Euskal Herria da nire etxea eta, hemen 25 urte eman ondoren, euskalduna bezain britainiarra sentitzen naiz, gehiago ez bada. Erresuma Batura bueltatzen naizenean asko dira faltan botatzen ditudan gauzak. Faltan botatzen dut hiru hizkuntzek ematen duten hitz aukera. Faltan botatzen dut aniztasun zoragarria. Ingurune elebakar batean bizitzea zeruertza hutsik duen leku batean bizitzea bezain aspergarria da. Ni natorren tokian ez daude mendi berderik sabaiko lerrotik haratago, ez dago lasaitasunez bailara zaintzen duen Oiz mendirik. Agian, nire jaioterriaren inguruko gauzarik tristeena da ez daudela plazarik. Ezaugarri arkitektoniko hori da, zalantzarik gabe, edozein herriren edo hiriren bihotza eta arima. Adin guztietako pertsonei elkartzeko tokia eskaintzeaz gain, belaunaldiz belaunaldi, pertsonak bertan elkartzen dira haientzat garrantzitsuak diren gertakizunak ospatzeko eta oroitzeko. Partekatutako espazio horren jarraipenak partaide izatearen sentsazioa sortzen laguntzen du eta ni partaide naizela sentitzen dut. Duela hamaika urte, Urdaibain dagoen nire herrian, emakume oso berezi batek ongietorria egin zigun, Maite. Bisitatu gintuen, besoak zabalik eta argiarekin bere begietan. Janaria oparitu eta gu bertan izatearekin pozik zegoela esan zigun. Lehen egun horretatik ez dio inoiz ni harritzeari utzi. Nire etxeko leihotik bere lorategi zoragarria ikus dezaket eta, sarritan, bertatik pasatzen diren pertsonak ikusten ditut

GAZTEBERRI #138 | 2018 Ekaina

bertan gelditzen berarekin hitz egitera bere lore eta barazkien inguruan. Aitzurrarekin lanpeturik jarraitzen badu ere, emakume zoragarri hori duela ia 100 urte jaio zen Oiz mendiaren magalean. Aurten, Erresuma Batura joateko bidaia prestatzen ari naizela, Maitek bere gaztetasunari buruz kontatu zidan istorio bat etortzen zait burura behin eta berriro. Larunbatero, bera eta bere ahizpak oinez joaten ziren euren herrixkatik Zornotzako merkatura arrautzak saltzera. Goiz osoa bertan eman ondoren, etxerako bidaiari ekin behar zioten. Bidaia luzea zen. Iritsi bezain pronto, goizean irabazitako diru guztia nebari ematen zioten herriko tabernara edatera joan zedin. Istorioa oroitzen dut, suposatzen zuen bidegabekeriaz gain baita ahizpek merkatura joateko egin behar izaten zuten bidaiaren irudiagatik ere. Emakume indartsuak. Euren familiak sostengatzen dituzten emakumeak. Emakumeak lanean. Bizitza sostengatzen duten emakumeak. 1937an, horrelakoak izan ziren Gernikako bonbardaketan hil ziren emakumeak. Aurten, Erresuma Batura joateko bidaia prestatzen ari naizela emakume horiek guztiak ditut buruan. Nire buruan daude haien oroimenez ez daudelako oroigarririk plazetan, oroituak izan beharko luketen tokietan. Hirigunean jada diren gizonezkoen hamaika estatuei eskultura berri bat gehitu zaie. Gerra Zibileko bi euskal gudari irudikatzen dira bertan. Ausardia osoz borrokatu ziren gizonezkoek merezi duten errespetu osoarekin, irudia egokia ez dela uste dut. Bi gizon armak eskuetan dituztela irudi bortitza eta oldarkorra da. Deseroso eta gogaikarri sentiarazten nau. Horrelako irudiek ez dute lekurik gune publikoetan. Ikastetxeetan, gure seme-alabek gatazkak elkarrizketaren bidez konpontzen eta inklusioaren eta berdintasunaren garrantzia ikasten dute. Gerra Zibilean gertatu zena oroitzea ezinbestekoa bada ere, hori egiteko hainbat modu daudela uste dut. Merkatura bidean ziren hiru emakume euskaldunen eskultura Gerra Zibila oroitzeko modu askoz positiboagoa eta modernoagoa izango litzateke. Hiru emakume indartsu bizitza sostengatzen. Hiru emakume indartsu argiarekin euren begietan, besoak zabalik eta abegikor. Ba al da Euskal Herria hobeto irudikatzeko modurik? Rowan Hardman Urdaibaiko bizilaguna

45


46

GAZTEBERRI #138 | 2018 Ekaina




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.