GAZTEBERRI #139 UZTAILA 2018

Page 1

Gazteberri Aldizkaria | 139. Zbk | 2018 Uztaila |

Gero eta ergelagoak gara

#139


ARGITARATZAILEA:

© Shareak Kultur Elkartea Lege Gordailua: Bi-1151-04 Tlf: 94 424 75 94 eposta: gazteberri@gazteberri.eus http://www.gazteberri.eus ERREDAKZIOA Iparragirre, 17, 1.esk. 48009-Bilbao. KOORDINATZAILEA: Jon Mikel Zabalegi TESTUAK: Shareak Kultur Elkartea DISEINUA: José Poza LAGUNTZAILEAK: Nerea Segura, Lohizune Loroño, Maialen Olabe eta UNICEF-Euskadi.

PUBLIZITATERAKO-ESPAZIOA. NAHITA UTZI DUGU HUTSIK.

ARGAZKIAK: Sergio Cotos, Markel Redondo, Alejandro Boyero, Artxiboa PUBLIZITATEA: 94 424 75 94 | 616 50 50 82 INPRIMATZAILEA: Zeroa Multimedia

Shareak Kultur Elkarteak ez du Gazteberri Aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik derrigor bere gain hartzen

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILAREN, BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN, ETA EUSKARABIDEAREN LAGUNTZA JASO DU

DEITU 94 4247594 ZENBAKIRA ESPAZIO HAU BETETZEKO


Aurkibidea 04 Gazteberriak z Oinarrizko trebakuntza duten gazteek enplegua aurkitzeko arazoak izango dituzte z Bilbok gazteen 30 proiektu sozial sustatuko ditu

08

Erreportajea: Gero eta ergelagoak gara

z Novia Salcedok sei sari banatuko ditu gazteen enplegua sustatzeagatik

14 Zientzia z Lurra ikutu gabe nabiga daitekeen lerro zuzen luzeena

22 Euskara z Hizkuntza gutxituen inguruko hausnarketa Gasteizen

16

Erreportajea Immigrazioak Munduko Txapelketa konkistatu du

26

Erreportajea: Bidaiatu seguru

z Udalerri euskaldunetako gazteen udalekuak UEMAren eskutik

32 Sexua z Zergatik ikusten dugu pornografia? z Genitalen kirurgia estetikoa

34 Teknologia berriak z Jarduera digital osasungarria gazteentzat NAHIkt programaren eskutik z 317 artikulu berri Euskarazko Wikipedian z Aspaldiko partez Mario dugu gehien saldu diren jokoen sailkapenaren buruan

42 Agenda GAZTEBERRI #139 | 2018 Uztaila

3


Gazteberriak Š Gasteizko Udala

ORDU ALDAKETA BETIRAKO DESAGERTZEA NAHI? Urtean zehar, bitan aldatu behar izaten dugu ordua. Martxoaren 25ean gure erlojuak ordubete aurreratu behar izan genituen eta urriaren 28an, berriz, ordubete atzeratu behar izango ditugu. Baina agian, ez dugu prozesu hori berriz errepikatzeko beharrik izango. Izan ere, Europar Batasuna ordu-aldaketa horien egokitasuna aztertzen ari da eta, horretarako, europar hiritarrei galdetu nahi die. EBk online galdetegi publiko bat prestatu du hizkuntza ofizial guztietan. Galdetegia zabalik izango da abuztuaren 16ra arte. https://ec.europa.eu/ eusurvey/runner/2018summertime-arrangements

Oinarrizko trebakuntza duten gazteek enplegua aurkitzeko arazoak izango dituzte

ARABAKO GAZTERIAREN FORU ERAKUNDEA LANGILEEN BILA

Epe laburrean empresa gehienek soilik unibertsitate mailako trebakuntza duten gazteak kontratatuko dituzte

Arabako Gazteriaren Foru Erakundeak 20 langile kontratatzeko deialdia zabaldu du. Gaur egun, aipatu erakundean 58 langile daude. Aurten bertan, 12 langile kontratatuko dira eta beste zortziak, datorren urtean. Eskaintzen diren lanpostuak era askotakoak dira eta gehienak Araban diren aterpetxeetan lan egiteko dira: Zuazan, Barrian eta Espejon.

Reina Sofia Zentroak ezagutzera eman dituen datuen arabera, hurrengo bost urteetan gazteen langabezia-tasa jaitsi egingo da, baina gazteen arteko arraila nabarmen haziko da. Izan ere, txosten horrek azpimarratzen duenez, oinarrizko trebakuntza-maila duten gazteek zailtasun handiak izango dituzte lanmerkatuan barneratzeko. Horrela, gehien eskatuko den trebakuntzamaila graduondoa izango da. Giza Baliabideetako arduradunen ustez, egungo gazteak prest dira goimailako postuetan aritzeko, baina

4

zerbait hobetzekotan, gaitasun digitalak eta hizkuntzak hobetu beharko lituzkete. Txostenak azaltzen duenez, gazteek lanpostu okerrenak izango dituzte euren esperientzia falta dela eta. Gainera, behin-behinekotasunak lan-merkatuan sartzeko bide nagusia izaten jarraituko du eta lanaldi partzialeko kontratuak hazi egingo dira gazteen artean. Testuinguru horretan Lanbide Heziketak aintzatespena lortuko du lan-merkatuan barneratzeko eskainiko dituen aukerengatik.

GAZTEBERRI #139 | 2018 Uztaila


HEZKUNTZATIK LAN ARLORA IGAROTZEKO BEKAK UPV/EHUko 510 ikaslek hezkuntza-esparrutik lan-arlora igarotzeko aukera ematen duen bekaprograma batean parte hartu ahal izango dute. 2018/2019 ikasturtean Gradu baten azken ikasturteko ikasleei edo 2017/2018 ikasturteko unibertsitateko Gradu ofizial baten tituludunei zuzenduta dago. Programak hainbat enpresa eta erakundetan hiru hilabeteko egonaldia jasotzen du, eta amaitu ondoren, partaideek 1.500 euroko laguntza jasoko dute.

EUSKARAZKO IKUS-ENTZUNEZKO EDUKIAK SORTZEKO LABORATEGIA 2019ko martxotik aurrera Donostiako Tabakalera euskarazko ikus-entzunezko edukiak sortuko dituen 2deo laborategiaren egoitza izango da. Egitasmoa abian jartzeko Gipuzkoako Aldundiak ia milioi bat euro bideratuko ditu. UPV/EHUk egin duen ikerketa baten arabera, euskal gazteek erdarazko edukiak kontsumitzen dituzte euskarazkoak ez dituztelako. Proiektua ezartzeko arduraduna Iban Arantzabal izango da.

Pasa den urtean, 17.076 haur jaio ziren Euskal Autonomia Erkidegoan. Aurreko urtearekin alderatuta, kopuru hori % 6,4 baxuagoa dela azpimarratu behar da. Jatorria Estatuan duten emakumeen artean beherakada are nabarmenagoa da (% 7,5). Haur gehienak Bizkaian jaio ziren (8.522). Gipuzkoan, berriz, 5.593 haur jaio ziren. Bi herrialde horietan beherakada % 7 ingurukoa izan da. Araban, 2.961 haurrekin, beherakada % 3,7koa izan da.

“Zenbait zaurik, azala ireki beharrean, begiak irekitzen dizkigute”

IKD GAZTE 2018: PROIEKTU SOZIALAK IKASKUNTZAREN MESEDERAKO IKD GAZtE proiektuaren xedea da curriculuma garatzeko, Ikaskuntza Kooperatibo eta Dinamikoaren ereduaren esparruan UPV/ EHUn modu aktiboan ikasteko metodologiak ezartzeko prozesuan, ikasleak ahalduntzea sustatzea. Aurtengo edizioan 11 lagunek osatutako taldeak 44 ikasleren proiektuak koordinatu ditu. Ikasleak gradu desberdinetakoak dira eta elkarlanean aritu behar izan dute egitasmoak garatzeko. Aurtengoa egitasmoaren zazpigarren edizioa izan da.

2017AN EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN IZAN ZIREN JAIOTZEEN KOPURUA

PABLO NERUDA (1904-1973). Txiletar olerkaria eta XX. mendeko idazlerik onenetakoa. Bere benetako izena Ricardo Eliécer Neftalí Reyes Basoalto zen.

DONOSTIA ETA BERGEN ARTEKO GAZTE-TRUKEA. Iraila eta urria bitartean Donostiako 18 eta 25 urte bitarteko hamar bat gaztek Norvegiako Bergen hiriko beste hamar gazterekin bi asteko egonaldia egiteko abagunea izango dute. Proiektuan parte hartu nahi izan duten gazteek Udalaren web gunean izena emateko aukera izan dute.

GAZTEBERRI #139 | 2018 Uztaila

26 MILIOI EUROKO UNIBERTSITATE BEKAPROGRAMA. Eusko Jaurlaritzak gazteen unibertsitate-prestakuntza sustatzeko 26 milioi euroko gastua onetsi du. Kopuru horren bidez, unibertsitate-ikasketak burutzen ari diren ikasleei lagundu nahi zaie euren matrikula, material didaktikoa, egoitza edo hiriarteko garraio gastuak ordaintzen. Aurten, adibidez, 11.800 unibertsitariok izan dute horrelako bekaren bat. Beka horiez gain, beste bi laguntza-lerro ere zabalduko dira: mugikortasun-arazoak dituzten ikasleentzat lehena, eta bikaintasun akademikoa erdiesten duten ikasleentzat, bigarrena.

5


EAEko ENPRESEN % 71k EZ DITU BEHAR DITUEN LANGILEAK AURKITZEN

Bilbok gazteen 30 proiektu sozial sustatuko ditu Bilboko Udalak ‘Bilbao Gazte Balioak Martxan’ sariko proposamen irabazleak aukeratu ditu Bilbo balioen hiria bilakatu nahian, Bilboko Udalak Bilbao Gazte balioak Martxan lehiaketaren lehen edizioa antolatu zuen urte hasieran. 14 eta 35 urte bitarteko gazteek aurkeztu dituzten proposamen guztiak aztertu ondoren, Udalak 30 irabazle aukeratu ditu. Saritutako proiektu guztiak balio jakin batzuei lotutako eskaera sozialetan daude oinarrituta. Balioen artean, besteak beste, hauexek daude: elkartasuna, partaidetza, sormena, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna, ingurumenaren arloko jasangarritasuna, justizia soziala eta aniztasuna. Saritutako 30 proposamenak hiru kategoriatan daude banatuta: ikastetxeak; unibertsitate graduko, goi-mailako graduko edo masterreko ikasleak; eta, gazteen kolektiboak eta gazteak. Ideia irabazleetako seik –bi kategoria bakoitzeko- bosna mila euroko saria jasoko dute eta gainerako hogeita lauek hiruna mila eurokoa. Aurrekontua 102.000 eurokoa da.

6

Confebaskek egin duen ikerketa baten arabera, euskal enpresen ia hiru laurdenek (% 71) zailtasunak dituzte eskaintzen dituzten lanpostuetarako hautagaiak aurkitzeko. Confebaskek azaldu duenez, hainbat kasutan, hautagaiek trebakuntza, esperientzia eta/edo jarrera falta dute. Ikerlan horren arabera, gaur egun euskal enpresa gehienek, nagusiki, Lanbide Heziketako goimailan trebatutako langileak behar dituzte (% 55) eta, bigarren maila batean, unibertsitatemailako ikasketak burutu dituztenak (% 33). Lanbideheziketako ikasketen barruan, arrakasta gehien dituztenak honako hauek izango lirateke: mekanika, elektrizitatea eta elektronika eta instalakuntza eta mantenua.

VIII. edizioa Novia Salcedok sei sari banatuko ditu gazteen enplegua sustatzeagatik Novia Salcedo Fundazioak gazteen enplegua sustatzen duten erakundeak saritzen ditu urtero. Aurten, sari horren zortzigarren edizioa ospatzen da eta Fundazioak ezagutzera eman duenez, epaimahaiak jada aurtengo irabazleak zeintzuk izango diren erabaki du. Guztira sei dira Novia Salcedo Fundazioak sarituko dituen pertsonak edo erakundeak. Ad Honorem kategorian sariduna Sabino Ayestaran izango da eta Gazteria kategorian, berriz, irabazlea Diego Echegoyen izango da. Beste irabazleak honako hauek dira: George Belinga Pertsonak kategorian, Egile enpresa handien kategorian, Tuprimerapega ETE kategorian eta Braval erakundeen kategorian. Saridunek euren saria urrian ospatuko den ekitaldian jasotzeko aukera izango dute. Bertan, Urkullu Lehendakaria eta Espainiako Errege Felipe VI.a izango direla iragarri da.

GAZTEBERRI #139 | 2018 Uztaila


Erasmusera joan nahi eta zure ingeles-maila egiaztatu behar duzu?

Irakaslea zara eta zure ingeles-maila egiaztatu behar duzu?

Lehenengoz IruĂąean. Irailaren 1ean

Egiaztatu zure ingeles-maila 72 ordutan Fast. Reliable. Affordable. www.britishcouncil.es/eu/azterketak/aptis/datak-prezioak-tokiak


8

GAZTEBERRI #139 | 2018 Uztaila


Gero eta ergelagoak gara Norvegiako Ragnar Frisch Ikerketa Ekonomikorako Zentroko ikertzaile talde batek ondorioztatu duenez, gizakion adimena gain behera doa eta 1975. urtetik hona jaiotakoen adimenkozientea maldan behera joan da.

GAZTEBERRI #139 | 2018 Uztaila

9


Erreportajea

M

undua aurrera egin beharrean atzera doala uste duen horietako bat bazara, agian arrazoia duzu. Izan ere, badirudi gero eta adimen gutxiago dugula edo, modu gordinago batean esanda, gero eta ergelagoak garela. Norvegiar ikertzaile talde batek azaldu duenez, gazteen batez besteko adimena zazpi puntutan gutxitzen ari da belaunaldi bakoitzeko. Beherakada hori 1975. urtean jaiotakoekin hasi zen, hots, pasa den mendeko 90eko hamarkadan heldutasunera heldu ziren horiekin. “Proceedings of the National Academy of Sciences (PNAS)� aldizkarian argitaratu den ikerlanaren egileek azaldu dutenez, fenomeno hori azaltzeko ez da arrazoi genetikoetara jo behar. Ostera, arrazoia gure ingurunean bilatu beharko litzateke eta, zehazki, hezkuntzan edo irakurketaohituretan izan diren aldaketetan. Kasu bietan izendatzaile komun bat azalduko litzateke: ordenagailuak eta pantailak. Norvegiako Ragnar Frisch Ikerketa Ekonomikorako Zentroko taldeak 1970. eta 2009. urteen artean derrigorrezko soldadutzara joan behar izan zuten herrialde horretako gazteen adimenkozienterako azterketen emaitzak aztertu ditu. Guztira, 730.000 proba inguru aztertu dira eta horietan lortutako emaitzak aztertzerakoan, belaunaldi bakoitzeko, batez beste, zazpi puntuko beherakada ematen zela ohartu ziren. Horrela, 1991. urtean jaiotakoek 1975ean jaiotakoek baino bost puntu inguru gutxiago lortu zituzten eta azken horiek, berriz, 1962an jaiotakoek baino hiru puntu gutxiago.

10

Aurreko zenbait txostenen arabera, adimen gutxiago duten pertsonek seme-alaba gehiago izateko joera dute eta, ondorioz, mesedegarri ez diren haien geneak gehiago

zabaltzen dira. Hala ere, norvegiar ikertzaileen ustez, adimenkozientean eman den beherakada honek genetikarekin baino, ingurunearekin harremana duten faktoreekin du erlazioa.

GAZTEBERRI #139 | 2018 Uztaila


aurrean jartzeko joera aurki daitezke adimen-kozientean izan den beherakadaren atzean.

Flynn efektua

PANTAILAREN AURREAN DENBORA ASKO EMATEAK ADIMEN-KOZIENTEAN ERAGITEN OMEN DU. Aro teknologikoa dela eta egun jarraitzen ditugun ohiturek ez omen diote mesede egiten gure adimenari.

GAZTEBERRI #139 | 2018 Uztaila

Behin betiko arrazoi bat eman gabe, ikertzaile horiek matematikak edo hizkuntza irakasteko moduetan izan diren aldaketak edo liburuak irakurri beharrean telebista edo ordenagailuaren

Beherako joera hori Flynn efektuaren bihurtze bat izango litzateke. Efektu horrek XX. mendean munduko hainbat tokitan adimen-kozientean izan den hobekuntza azaltzen du. 1932. eta 1978. urteen artean James R. Flynnek hainbat herrialdetako nerabeen adimenkozientea aztertu zuen eta, hainbat kasutan, oso hazkunde azkarrak eman zirela nabarmendu zuen: batez beste, hiru puntu baino gehiago hamarkada bakoitzeko. Flynnen ustez, hobekuntza hori, beste zenbait aldagaien artean, elikaduran, osasunean eta hezkuntzan izandako garapenaren ondorioa izango litzateke. Zoritxarrez, emaitza berriek Flynnen efektuan inflexio-puntu bat suposatuko lukete 1975. urtetik hona jaiotakoen artean. Ikerketa berriek agerian uzten dutenez, adimen-kozientean izandako hazkundea desagertzear da. Ez da giza-adimenaren beherakadaz zientzialariek ematen duten lehen oharra. Adibidez, Britainia Handian egin ziren beste bi lanen arabera, adimen-kozientea, batez beste, 2,5 eta 4,3 puntu bitartean murriztu da azken hamarkadetan. Norvegiako ikerketak Danimarkan, Frantzian, Herbehereetan, Finlandian edo Estonian jasotako datuak berresten ditu. Flynnek azaltzen zuenez, “badirudi britainiar nerabeen artean badela nolabaiteko trakestasuna. Egia da nerabetasunera heldu aurretik haurren ingurune kognitiboa

11


indartu dugula, baina nerabeen inguru kognitiboa ez da aberastu”. Norvegiar ikerlanak azaltzen duen ondorio kezkagarrienetako bat, agian, honako hau da: adimenkozientean eman den beherakada ingurune-aldagaien ondorioa da eta ez genetikoa. Funtsean, esaldi horrek honako baieztapena izkutatzen du: gero eta ergelagoak bagara gure hautu baten ondorioa da.

Hezkuntza eta aldaketak elikaduran

Norvegiako txostenak agerian uzten duenez, adimen-kozientean ematen diren beherakadak familia berberaren barruan ematen dira, anaien eta seme-alaben artean eta, ondorioz, beherakada ezin zaie aldakorrak diren aldagai demografikoei egotzi. Aldagairen batzuk izatekotan, horiek ingurunearekin erlazionatutakoak izango lirateke eta bizitza-estiloan izan diren aldaketetan izango lukete jatorria. Hainbat urtez, pertsona baten adimenean eragin handiena duen faktorea faktore genetikoa dela azaldu dute hainbat teoriek. Horrela, adimen-koziente altua duten gurasoen seme-alabek ere koziente handia izango dutela uste izan da. Ragnar Frisch Centrek egin duen txostenaren arabera hori ez da guztiz zuzena eta anai-arreben adimen-kozienteen arteko alde nabarmenak aurkitu dituzte. Ingurumen-faktoreen artean adibidez, gazteak hezitzeko moduak, Internetera konektatuta egoteko denboraren hazkundea, elikaduran izan diren aldaketak eta irakurketa, orokorrean, aipatzen dira. “Historian zehar izan den adimenkozientearen hazkundea eta

12

oraingo beherakada ingurumenfaktoreen ondorioa da, familia beraren barruan alde berberak ikusi ditugulako” azaldu du Ragnar Frisch Ikerketa Ekonomikorako Zentroko ikertzaile Ole Rogebergek CNN telebista-katean. “Adimen txikiagoa duten pertsonek adimen handiagoa dutenek baino semealaba gehiago izateak ez du zer ikusirik. Hainbat faktore hartu beharko lirateke kontuan, adibidez, hezkuntza-sisteman izan diren aldaketak, elikadura, gero eta gutxiago irakurtzea eta gero eta denbora gehiago online egotea, bizitza-estilo berriak, sare sozialak eta bideo-jokoak. Azken finean, ingurumen-faktoreez ari gara.

Azterketa ez dago adimen modernora egokituta

Txostena prestatu duten zientzialariek itxaropenerako ate bat utzi dute zabalik. Izan ere, egileek azaldu dutenez “seguruenik gazteak ez dira euren gurasoak baino ergelagoak. Kontua da adimenaren definizioa ere aldatu

dela aro digital berrian”. Horrela, adimen-kozientean izan den beherakada azaltzeko, adimena neurtzeko erabili ohi diren azterketak zaharkituta ez ote dauden galdetzen du batek baino gehiagok. Azterketa horiek egungo sistemetan nagusi ez diren arrazoiketa-metodoetan eta egungo bizitza-estiloetan aurkitzen ez diren alderdietan oinarritzen dira. Londreseko Kings Collegeko psikologia irakasle Robin Morrisek azaltzen duenez, asko dira adimenaren garapenean eragiten duten faktoreak eta egun bizi dugun mundu teknologikoan adimen-kozientea neurtzeko metodo berriak behar dira. Morrisen ustez, urteak aurrera egin ahala, adimena adierazteko moduak ere aldatzen dira. Modu horretan, aro digitalean adimena deitzen duguna agian ez da aurreko urteetan adimen bezala ulertzen genuena. Horregatik, adimen-eredu berri hori ezin da behar bezala neurtu ohiko azterketekin.

GAZTEBERRI #139 | 2018 Uztaila


GAZTEBERRI #139 | 2018 Uztaila

etorkizuna.eus Âą18 Presta Ezazu Zure Etorkizuna aldizkaria 13


2012an AURKEZTU ZEN IRTENBIDEA ZUZENA ZELA EGIAZTATU DA. Chabskswarek eta Mukherjeek algoritmo batean oinarrituta aurkitu duten soluzioa jada 2012an aurkeztu zena da, hots, Pakistanen den Sonmiani eta Errusian den Krai herriak lotzen dituena. Ibilbide horrek, guztira, 32.089,7 kilometroko luzera du. Lurretik egin daitekeen ibilbiderik luzeena, berriz, Txinan den Jinjiang herrian hasi eta Portugalen den Sagres inguruan amaituko litzateke. Guztira, 11.241,1 kilometro lirateke.

14

GAZTEBERRI #139 | 2018 Uztaila


Zientzia Lurra ikutu gabe nabiga daitekeen lerro zuzen luzeena 2012. urtean, Kepleronlyknows izeneko erabiltzaile batek lurra ukitu gabe nabiga zitekeen lerro zuzen luzeena azaltzen zuen mapa bat argitaratu zuen Reddit webgunean. Mapa horretan, ibilbidea Pakistanen hasi, mendebaldera jo, Afrikako eta Amerikako hegoaldetik igaro eta Errusiako ekialdean amaitzen zen. Mapa horrek eztabaida handia eragin zuen eta hainbat erabiltzailek bere desadostasuna azaldu zuten. Eztabaida horren ondorioz lurra ukitu gabe nabiga daitekeen lerro zuzen luzeena zehazteko erronka hasi zen. Sei urte beranduago, Rohan Chabskswarek eta Kushal Mukherjeek, algoritmo batean oinarrituta, galdera horri behin betiko erantzuna eman diote. Eta bide batez, itsasoa ukitu gabe lurretik egin daitekeen bide zuzen luzeena ere aurkitu dute. Printzipioz, garbi dago lerro zuzen horrek zirkunferentzia handi bat jarraitu beharko lukeela. Kurba, hain zuzen ere, planeta baten barruan diren bi puntuen arteko distantziarik motzena jarraitzen dute beti. Baina horien artean zein da lurra ukitzen ez duena edo, ukitu arte, distantziarik luzeena egiten duena? Problema horren ebazpena modu gordinean egin daiteke, hots, planetari buelta ematen dioten zirkunferentzia guztiak aztertuz. Baina horrek nahiko luze joko zukeen, 230.000 milioi zirkunferentzia baino gehiago baitaude. Zirkunferentzia horietako bakoitzak 21.600 puntu baino gehiago dituela kontuan hartzen bada, bost bilioi puntu baino gehiago aztertu beharko lirateke. Lana errazteko, Chabskswarek eta Mukherjeek adarkatze eta inausketa izenarekin ezagutzen den teknika erabili dute. Horren arabera, izan daitezkeen soluzio guztiak zuhaitz baten adarrak izango balira bezala aztertzen dira. Adar bakoitzak izan daitezkeen erantzun egokien azpimultzo bat duenez, algoritmoak horiek aurkitu beharko lituzke. Modu horretan, lana dezente laburtzen da.

GAZTEBERRI #139 | 2018 Uztaila

15


Polykastro, Grezia, 2016ko otsailaren 7a: Errefuxiatuak futbolera jolasten Polykastroko gasolendi baten ondoan Mazedoniako muga igarotzeko itxaroten duten bitartean

Immigrazioak Munduko Txapelketa konkistatu du Finalerdietara iritsi diren lau taldeetatik hirutan jokalarien % 47 baino gehiago immigranteen semeak dira

16

GAZTEBERRI #139 | 2018 Uztaila


GAZTEBERRI #139 | 2018 Uztaila

17


Erreportajea

E

uropar Batasuneko hiritarrak eta herrialdeak gehien banatzen dituen eztabaidetako bat immigranteen eta asiloeskatzaileen etorrera nola kudeatu behar denaren ingurukoa da. Migrazioaren gaia funtsezkoa izan zen Brexiteko emaitzan, Marine Le Peni Frantziako Errepublikako presidentetza lehiatzeko aukera eman zion, Bost Izar Mugimenduak eta Matteo Salviniren La Liga osatzen duten gobernua mantentzen duen kola da eta hainbat buruhauste eragin dizkio Alemaniako kantziler Angela Merkeli. Merkelek berak berriki azaldu duenez, “migrazioak Europar Batasunaren etorkizuna baldintza lezake�. Eta Batasunean gero eta indar handiagoa duen atzera-egite nazionalistaren aurrean, kantzilerrak multilateralismoa babestu du honakoa argudiatuz: “Afrikan eta bestelako tokietan gure baloreetan oinarrituta jokatzen dugula ikusi behar dute eta unilateralismoaren aurrean multilateralismoan sinesten dugula ikusi behar dute. Bestela, inork ez du hain indartsu egin gaituen balore-sisteman sinetsiko�. Kuriosoki, kontinentean mugimendu populista, nazionalista eta xenofoboek indarra hartzen ari diren une honetan, Munduko Futbol Txapelketak agerian utzi du Europak immigrazioari zenbat zor dion. Eta Frantziak lortutako garaipena horren adibide garbia dugu. Frantziar taldean aritu diren 23 jokalarietatik 16k, gutxienez, Frantziatik kanpo jaiotako gurasoren bat dute. Frantzia ez ezik, finalerdietara iritsi diren Ingalaterrako eta Belgikako selekzioak ere migrazio-

18

fenomenoaz baliatu dira eta euren jokalarien artean beste herrialde edo kontinentetan jatorria duten jokalariekin jokatu dute. Belgikaren kasuan, hamaika izan dira horrelako jokalariak eta Ingalaterraren kasuan, berriz, sei jokalari immigranteen semeak dira eta beste lauk jatorri afro-karibearra dute. Munduko Txapelketa duela hainbat mende munduan bizi den errealitatearen ispilua da, baina, azken hamarkadan, garrantzia berezia hartu du. Gerrek, krisiak, jazarpenek, hondamendi naturalek edo aukera berrien bilaketak gizakiak mugitzera behartzen ditu, hots, euren jaioterria utzi eta nazionalitate berri bat eskuratzera.

Berria ez den fenomenoa

Azken urteetan selekzioetan atzerriko jatorria duten jokalariak ikustea gero eta arruntagoa bada, aurtengo Txapelketaren ezaugarri nagusietako bat kulturaniztasuna izan da, bereziki, nagusi izan diren europar taldeen artean. Urruti geratzen da Ingalaterran ospatu zen 1966ko Txapelketa. Bertan, Mozambiken jaiotako Eusebiok bederatzi gol sartu zituen Portugalerako eta Urrezko Bota irabazi zuen. Eusebio izan zen Afrikak eman zuen puntako lehen aurrelaria. Denboran hain urruti joan gabe, Frantziak berak 1998an antolatu zuen Txapelketa irabaztea lortu zuen. Talde horretan, besteak beste, Algerian jatorria duen Zinedine Zidanek, Ghanako Marcel Desaillyk edo senegaldar jatorria duen Patrick Vieriak jokatu zuten. Garaipen hura herrialde batean eman daitekeen gizarteratze eredutzat jo zen; kulturen arteko bizikidetzaren emaitza naturala

nazio komun baten pean. Talde horretan, 23 jokalarietatik 17k atzerrian zuten jatorria. Hala ere, Marinen aita den Jean Marie Le Pen ultraeskuindarrak ez zen hobea izan eta jatorri arabiarra edo afrikarra zuten jokalari horiek Frantziak eskaintzen zizkien onurez aprobetxatzen ari zirela adierazi zuen.

GAZTEBERRI #139 | 2018 Uztaila


kasua: Jeromek Alemaniarentzat jokatzen duen bitartean, bere anaia Kevin-Prince Boatengek Ghanarentzat jokatzen du.

Kulturaniztasunaren arrakasta

Beste kasu bitxi bat. 2014. urtean Brasilen ospatu zen Munduko Futbol Txapelketan Alemania izan zen garaile. Talde horretan ere, atzerrian jatorria zuten hainbat jokalarik jokatzen zuten. Garaipen hori hainbat urtez eskoletan eta oinarrizko taldeetan egindako lanaren gailurra izan zen. Lan horri esker, jatorri arabiarra, asiarra

GAZTEBERRI #139 | 2018 Uztaila

edo afrikarra zuten jokalariak trebatu ziren. Alemaniarentzat laugarren izarra irabazi zuen talde horretan, adibidez, turkiar jatorria duen Mesut Ozil, Sami Khedira tunisiarra, ghanatar aita eta ama alemaniarra duen Jerome Boateng, edo Lukas Podolski eta Miroslav Klose poloniarrak ziren. Deigarria, adibidez, Boateng anaien

Badirudi kulturaniztasuna arrakastatsua dela jokalekuan. The Times of India egunkariak argitaratu duen erreportaje baten arabera, aurtengo Munduko Txapelketan europar taldeak ordezkatzen izan diren izan diren 230 jokalarietatik 83 immigranteak dira. Esan bezala, finalerdietara iritsi diren lau taldeetako jokalarien % 47 immigranteak dira. Txapeldun atera den Frantzia dugu aniztasun etniko horren adibiderik garbiena. Taldean izan diren zenbait jokalari kolonia horietan jaio ziren eta beste batzuk, berriz, etorkinen ondorengoak dira. Horrela, Frantziako selekzioan izan diren jokalarien % 78,3 “atzerritarrak� lirateke eta immigranteak, berriz, % 6,8. Belgikaren kasuan, jokalarien % 47,8 immigrante izango lirateke. Biztanleria osoaren kasuan % 12,1 besterik ez da Belgikako mugetatik kanpo jaio. Herrialde horretan, immigrazioaren gaiak eztabaida sozial handia piztu du, bereziki, Molembeekeko atentatuak eta bertan izan diren hainbat zelula jihadista direla eta. Belgikako hiri nagusietako periferietan paisaia demografikoa mestizoa, Saharaz hegoaldekoa edo rifekoa da. Futbolean, antzeko zerbait gertatzen da. Ingalaterraren kasuan, berriz, taldeko jokalarien % 47,8 immigrantetzat jo daiteke eta % 9,2 atzerritartzat. Ingalaterrako entrenatzaile Gareth Southgatek azaldu duenez, taldeak

19


Iturria: The Times of India.

Ingalaterrako nortasun berria islatzen du. Taldearen barruan atzerrian jatorria duten jokalari asko dituzten taldeak dauden bezala, badira propiotzat jo daitezkeen jokalariekin soilik jokatzen dutenak ere: Errusia, Brasil, Serbia, Hego Korea, Iran edo Saudi Arabia, besteak beste.

%78,3

%65,2

%47,8

%6,8

%24

%12,1

Frantzia

Suitza

Belgika

Eta Kroazia?

Finalera iritsi den Kroaziaren kasuan ere, taldean Kroaziako mugetatik kanpo jaio diren hainbat jokalari aurkituko ditugu. Kroazia Jugoslaviatik banandu zen 1991. urtean gerra baten ostean. Ondorioz, egun taldean jokatzen duten hainbat jokalari atzerrian jaio ziren. Adibidez, Dejan Lovren eta Vedran Corluka gaur egun BosniaHerzegovina den lurraldean jaio ziren. Bertakoa da Zlatko Dalic entranatzailea ere. Kroazian aritu diren jokalari ‘atzerritarrak’ honako bi hauek ditugu: Suitzan jaio zen Ivan Rakitic eta Austrian jaio zen Mateo Kovacic. Danijel Subasic atezaina, berriz, Kroazian bertan jaio zen, baina bere gurasoak serbiar immigranteak dira. Beste 18 jokalariak kroaziarrak dira, euren gurasoak bezala.

Alderantzizko immigrazioa

Ikusi dugun moduan, Europako hainbat jokalari beste lurraldeetako jokalariekin hornitu dira. Baina kontrakoa ere ematen da, hots, Europan jaiotako jokalariak beste selekzioetan jokatzea. Benditofútbol atariaren arabera, Frantzia izan da azken Txapelketan jokalari gehien eman dituen herrialdea. Frantziarekin jokatu duten jokalariak aintzat hartu gabe, 29 frantziar izango

20

%47,8 %9,2

Immigranteen eragina Europako futbolean

Ingalaterra

%30,4 %3,8

%39,1 %11,3

Alemania Inmigranteak Selekzioan

%17,4

Herrialdean den immigranteen ehunekoa

Portugal

%10

Espainia

%17,4

%13

%4,3

%8

%8,2

%8

Suedia

Danimarka

Islandia

lirateke bestelako taldeetan jokatzen. Horietatik, 17k Tunisia eta Senegalen jokatu dute. Herbehereetako 7 jokalarik beste talderen batean jokatu dute. Brasilgoak bost izan dira eta

Espainiak eta Bosniak launa jokalari ‘utzi’ dituzte. Kontrakoa pentsa badaiteke ere, Marokoko selekzioan aritu diren jokalarien hiru laurdenek beste herrialderen batean dute jatorria.

GAZTEBERRI #139 | 2018 Uztaila


Xenofobiaren kontraesanak Xenofobiak bere alderdirik kontraesankorrena azaldu digu amaitu berri den Munduko Futbol Txapelketan, baina baita beste hainbat kiroletan ere. Horrela, immigranteak Europara etortzea nahi ez duten askok bere herrialdearen izenean lortutako kirol-garaipenak ospatzen dituzte. Manchester United taldean jokatzen duen Romalu Lukakuk azaltzen duen bezala, “gauzak ondo doazenean Belgikako selekzioaren aurrelaria naiz, baina gauzak ondo ateratzen ez direnean, kongoar jatorria duen jokalaria naiz”. Antzeko zerbait jazo zaio turkiar eta libanoar jatorria duen Jimmy Durmaz suediar jokalariari. Jokalari horrek irainak eta herio-mehatxuak jaso zituen Alemaniari garaipena lortzea ahalbidetu zion falta egin ondoren. Seguruenik, falta hori egin beharrean, Durmazek gol bat sartu izan balu, mehatxu horiek laudorio bilakatuko ziren. Futboletik kanpo, pasa den hilabetean Tarragonan ospatu diren Mediterraneoko Jokoetan, 4x400 erreleboetako emakumezkoen Italiako taldeak urrezko domina irabazi zuen eta, bide batez, italiar gobernuaren izaera xenofoboa utzi zuen agerian. Taldea osatzen zuten lau emakumeak beltzak dira: Raphaela Lukudo, Maria Benedicta Chigbolu, Libania Grenot eta Ayomide Folorunso. Lukudo Casertan (Campania) jaio zen eta sudandar jatorria du; Chigbolu erromatarra da (ama

GAZTEBERRI #139 | 2018 Uztaila

italiarra eta aita nigeriarra); Grenot Kuban jaio zen eta hiritartasuna lortu zuen bertako batekin ezkondu ostean; eta Folorunso Nigerian jaio zen, baina zazpi urterekin Italiara joan zen. Goialdean ikusten den argazkia Chigboluk berak bere Instagram kontura igotakoa da. Oso denbora laburrean birala bilakatu zen eta erabiltzaile askok argazkia erabili zuten Italiaren izaera kulturanitza aldarrikatzeko. Gainera, euren kritika azpimarratzeko, gaur egun Italiako barne-ministro den Matteo Salviniren Liga alderdi xenofoboak hauteskundeetan erabilitako lelo bera erabili zuten: “Italiarrak lehenengo”.

Sare sozialetan #PrimeLeItaliane traola (italiarrak lehengo) birala egin zen. Salvinik diskurtso xenofobo bat defendatzen du eta, hala ere, azken hauteskundeetan bigarren geratzea lortu du. Hala ere, inolako lotsarik gabe lau emakume horien garaipena berea egin zuen eta mezu hau argitaratu zuen Twittereko bere kontuan: “Arazoa milaka inolako gerratik ihesi egiten ez duten eta gerra gurera ekartzen duten immigrante ilegalen presentzia da. Euren azalaren kolorea edozein izanda ere, gure herrialdearen garapenean laguntzen duten horiek ez dira arazoa”.

21


Euskara Hizkuntza gutxituen inguruko hausnarketa Gasteizen Mundu osoko 31 hizkuntza komunitateko gazteek HIGA! topaketan hartu dute parte Uztailaren 16 eta 19 bitartean Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen Topaketaren bigarren edizioa ospatu da Gasteizen. HIGA! lelopean, guztira 31 hizkuntza-komunitatetako 75 gazte inguruk hartu dute parte aurtengo edizioan eta, beste hainbat gairen artean, hizkuntza-politikak ulertzeko gakoen eta hizkuntzen biziberritze prozesuen inguruan hausnartu dute. Topaketa bi ardatz nagusitan banatu da. Alde batetik, goizetan arlo akademikoa jorratu da hitzaldien eta dinamika partehartzaileen bidez. Arratsaldeetan, berriz, harrera-dinamikak, kontzertuak eta hainbat bisita egin dira. Higa! Topaketarekin batera, Erasmus+ programaren barruan garatu den Hizkuntza-Aniztasun Digitalaren Proiektuak bere azken zabalkunde-ekitaldiaren berri eman du. Bertan, hizkuntza-komunitateak ahalduntzeko eta presentzia zein erabilera digitala sendotzeko zenbait tresna eta baliabide aurkeztu dira. Topaketa UPV/EHUko Uda Ikastaroen programazioaren

22

Hizkuntza gutxituen biziraupenerako, Gobernuen politikez gain, herri-ekimenaren beharra azpimarratu da

barruan gauzatu da eta hiru helburu nagusi izan ditu: Gasteizko eta Euskal Herriko hizkuntza-ekintzaile gazteei aukera eskaintzea munduko hizkuntza-aktibistak ezagutzeko eta etorkizunerako harremanak eratzeko, euskara munduko beste hizkuntza gutxituekin eta hiztunen komunitateekin lotzeko saiakera eta gazteria aktibatzeko programa berezia, hizkuntza gutxituen biziberritzean sakontzeko.

GAZTEBERRI #139 | 2018 Uztaila


Š Gasteizko Udala

Š UEMA

ELEBIDEK 346 INTZIDENTZIA ERREGISTRATU ZITUEN IAZ

TOPAKETA LUDIKOAKADEMIKOA. HIGA! Topaketan jatorri ezberdinetako 75 gazte inguru izan dira. Hiru egunetan zehar, hizkuntza gutxituen inguruan hausnartzeko aukera izan dute.

Elebide-Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Zerbitzuak 346 intzidentzia erregistratu zituen pasa den urtean. 2016ko datuekin alderatuta, iaz 230 intzidentzia gutxiago jaso ziren. Intzidentzia horietatik guztietatik, 289 kexak izan ziren, nagusiki, euskara erabiltzeko eskubide-urraketarekin harremana zutenak. Sei kasutan, eskubide-urraketa gaztelaniarekin lotuta izan zen. Kexa horien % 83 esparru publikoan izan diren urraketen ingurukoak dira. Osakidetzaren aurka jarritako kexak 64 izan dira eta Lanbideren aurka jarritakoak, 10. Kexak jaso dituzten beste entitate batzuk, adibidez, honako hauek dira: Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa, BEC eta Metro Bilbao. Jasotako kexa horietatik guztietatik 328 jada itxita daude. Elebide 2007an jarri zen abian herritarrei beren hizkuntzaeskubideak babesten laguntzeko. 2015ean eta 2016an izan ezik, intzidentzia kopurua egonkor mantendu da.

GAZTEBERRI #139 | 2018 Uztaila

Udalerri euskaldunetako gazteen udalekuak UEMAren eskutik Pasa den uztailaren 10ean UEMAk antolatu dituen Salto! udalekuak hasi ziren Zestoako Sastarrain aterpetxean. Astebetez, UEMAko kide diren 87 herrietatik heldutako 15 eta 18 urte bitarteko gazte euskaldunek elkarren artean eragiteko eta soziolinguistikarekin lotutako zenbait gai jorratzeko aukera izan dute. Orrialde hauetan bertan azaldu dugunez, udaleku horien xedea da gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta eragile aktibo bihurtzea. Astebeteko egonaldian, hizkuntza ekologian eta soziolinguistikan berariaz trebatu diren begiraleak izan dituzte lagun gazteek. Udaleku hauek prozesu luze baten emaitza dira. Pasa den urtean, eta euskararen arnasguneei buruzko hezkuntzaproiektua sortu ondoren, Salto! Gazte Topaketen lehen edizioa ospatu zen. 15 eta 18 urte arteko gazteak bildu ziren topaketa horretan, eta hiru egunetan hainbat ekimen eta ekitalditan hartu zuten parte lagunartean. Jorratutako gai eta eduki horiek guztiak sakonago lantzeko udaleku batzuk prestatzea erabaki zen eta horiek dira, hain zuzen ere, hil honetan burutu direnak. Euskaraz bizi diren gazteek inertziatik kontzientziarako saltoa ematea eta horrekin efektu biderkatzailea sortzea da helburua. Horretarako, udalekuetan parte hartu duten gazteentzako aisialdiarekin eta euskal kulturarekin lotutako egitarau erakargarri bat prestatu da.

23


Zer jan, hura izan

NEREA SEGURA

Janariaren gaineko monopolioa Ez da lehenengo aldia izan eta ez da bakarra izango. FACUA Euskadik, BBK Live jaialdiaren antolatzailea salatu du berriz ere. 2016an cashless eskumuturrekoen xahutu gabeko dirua ez zielako itzuli bi euro baino gutxiago zutenei, eta euro bat kobratu zietelako beste guztiei –inposatutako zerbitzuaren kudeaketa-gastuengatik–. Aurten, berriz, salaketa kanpoko janaririk eta edaririk ezin zelako sartu jaso dute. Esan bezala, ez da arazo puntuala! Jaialdi gehienek abusuzko klausulak dituzte: hau da, eskubide eta betebeharren arteko desoreka sortzen da. Bidezkoa al da? Informazio orokorra > Click > Jaialdiko arauak > Click > Maiz egiten diren galderak: Janari begetarianoa/beganoa egongo al da? Glutenik gabeko janaria egongo al da? “Saiatuko gara baietz! Guztiak! Glutenik gabeko elikagaiak baita. Fruta freskoa”. Serio! 2-3 egun emango dituzu festibalean eta hauxe da antolatzailearen erantzukizuna: saiatuko gara! Eta unea iristerako, zaplastekoa jasotzen duzu: sandwich begetalak arrautza eta hegalaburra dituela ikusterakoan; glutenik gabeko ogia aurkitzerakoan, urre prezioan eta gordinik (aurreegositako ogia delako). Begetarianoa izatea ez da haragia eta arraina jateari uztea bakarrik, bizimodu bat da: ingurumena errespetatzen duten produktuak kontsumituz, adibidez. Glutenik gabeko produktuak eskaintzeak, oso cool den arren, ez du esan nahi glutenik gabeko menua dagoenik edota beste alergeno gabeko eskaintza bermatuta dagoenik. Zenbat aldiz irakurri duzu tabernan: “alergenoen gaineko informazioa duzu eskuragarri”; eta galdetzerakoan, plater guztiek ezarritako alergeno guztiak dituztela jasotzea –puede contener trazas de…–. Giro oneko erantzukizunak alde batera utzita… saiatu

24

eta lor dezazuela espero dut! Askoren onuragatik! Diabetikoek, esate baterako, sendagaiak sartu ditzakete segurtasun-kontrolean euren burua aurkeztuta eta errezeta medikoak aurkeztuta; lotuta dauden gailu medikuak, janariak ere eraman ditzakete. Baina datu-babes-legearekin bateragarria al da eskakizuna? Nire zalantzak ditut, argibidea eskertuko nuke. Gainera, artikulu bat sartu aurretik, jaialdian eskuragarri ez dagoen azaltzen duen dokumentua aurkeztu beharra dago. Lortu ezean, hipogluzemia izatekotan, ilaran jarri beharko zara indize gluzemiko ezezaguna duen produkturen bat cashless eskumuturrekoarekin erosteko. Eta konpondu zaitez intsulinarekin! Jaialdi askoko berritasunetako bat, edoskitze-aretoak dira. Zorionak! Ekimen ona da. Umetxo txikiak amaren titiarekin nahikoa du, baldin eta amatxo jaialdiren babeslea alde batera utzita mantentzen bada: garagardoa, garagardoa eta garagardoa. Baina elikagairik ezin bada sartu, osasungarria eta egokia den zeozer salduko dute beretzat? Kontsumitzaileen defentsarako elkarteak prezioan oinarritzen du bere azkeneko salaketa, antolatzaileak monopolioa lortzen duelako: konpetentziarik gabe prezioaren erregularizazioa ez delako suertatzen. Zinema-aretoak gogora dakarzkigu, eta inposatutako krispetak. Batean edo bestean, bere jarduera bakarra balitz (janariaren inguruan), logikoa liteke galaraztea; baina beste diru iturria besterik ez da haientzat! Gainera, ez dezagun ahantz esparruetako eskaintza oso mugatua dela, eta ez dituela kontsumitzaile guztien beharrak betetzen. Kanpoko produktuen kontsumoa baimendu beharko litzateke? Zer uste duzu? EZ / BAI

GAZTEBERRI #139 | 2018 Uztaila



26

GAZTEBERRI #139 | 2018 Uztaila


Bidaiatu seguru Opor garaian gaude. Hainbat hilabetez une horren zain izan zara, baina zure ametsetako bidaia amesgaizto bilaka daiteke bidaia-aseguru egokia ez baduzu

GAZTEBERRI #139 | 2018 Uztaila

27


Erreportajea

B

idaia bat planifikatzen dugunean ezinbestekoa da izan daitezkeen arriskuak aintzat hartzea eta horiek barne hartuko dituen aseguru bat izatea. Euskal Herrian bertan geratzen bazara edota Espainiara edo Europar Batasuneko beste herrialde batera bidaiatzen baduzu, gomendagarria da laguntzaaseguru bat izatea ustekabeko fakturak ez jasotzeko. Bidaiatzen dugunean gehien izaten diren ezbeharrak osasunarekin erlazionatuta daude. Unespak (aseguru-etxeen ugazaberiak) egin duen ikerlan baten arabera, bidaietako laguntzaaseguruei ematen zaizkien ezbehar-jakinarazpenen % 40 inguru gaixotasunen ondorio dira. Baina gaixotasunena ez da oporretan izan dezakegun arazo bakarra. Aseguru on batek gure oporretan arazoak sor ditzaketen bestelako ezbeharrak ere hartzen ditu bere gain. Adibidez, bidaia bertan behera utzi behar badugu ezerezte-gastuei lotutako estaldura kontuan hartu beharko dugun zerbait da. Hainbat estaldura kontrata daitezke aseguruarekin batera. Beharren arabera aukeratu beharko ditugu horiek, baina badira kontuan hartzeko bi: aldez aurretik bueltatu behar izateagatik erator daitezkeen gastuak eta bagajea galdu edo lapurtu izan digutelako izan ditzakegun arazoak estaltzen dituztenak.

Zergatik kontratatu bidaiaaseguru bat

Lehenik eta behin, ulertu behar dugu bidaia-aseguru bat kontratatzea, hotela edo hegaldiak

28

bezala, ezinbesteko premisa dela bidaia bat hasi aurretik. Espainiara (Gizarte Segurantzaren bidez) edo Europar Batasuneko beste herrialde batera (Europar Osasun Txartelaren bidez) bidaiatzen baduzu, printzipioz, gutxieneko laguntza bermatuta izango duzu, baina, zenbait kasutan, ez da

nahikoa izango. Kasu horretan, osasun-laguntza lortuko dugu (ez beti), baina ez bagaje edo kirol materialaren galera edo hausturak. Aseguru batek, beraz, osasunestaldura soila baino estaldura gehiago eskainiko dizkizu. Beste hainbat herrialdetan (Errusia edo Iran kasu), berriz,

GAZTEBERRI #139 | 2018 Uztaila


CHARI CAMPOS. Aseguru Produktuen teknikaria Bidaia-aseguru bat kontratatzerakoan zeintzuk lirateke aintzat hartu beharko genituzkeen alderdiak? Lehenik eta behin, kontuan hartu behar dugu nora joan nahi dugun eta zein nolako bidaia egingo dugun. Helmugaren arabera eta bertan egin nahi dugunaren arabera aseguru bat edo beste kontratatu beharko genuke.

EZBEHARRAK OPORRETAN. Hainbat hilabetez itxaroten izan garen unea dira oporrak. Hala ere, zenbait kasutan, gauzak ez dira guk espero genuen bezala ateratzen.Ezbehar horien ondorioak ahalik eta larrienak izan daitezen, komenigarria da bidaiaaseguru egoki bat izatea.

Demagun Espainian bertan geratuko garela. Aseguru bat kontratatu beharko genuke? Printzipioz, Gizarte Segurantzak gutxieneko osasun-estaldura bermatzen dizu. Hala ere, oporretan egin nahi dugunaren arabera, agian estaldura gehiagoren beharra izan daiteke. Adibidez, arrisku kirolen bat egin nahi badugu, komenigarria litzateke horretara egokitutako aseguru bat kontratatzea. Laboral Kutxan, adibidez,

GAZTEBERRI #139 | 2018 Uztaila

neguko kiroletarako, arrisku kiroletarako edota Santiagoko Biderako berariazko aseguruak eskaintzen ditugu. Europara bidaiatzen badugu, nahikoa da Europar Osasun Txartelarekin? Europar Osasun Txartelak ere gutxieneko laguntza-medikoa eskaintzen dizu, baina, kontuz, zenbait herrialdetan dirua aurreratu behar baita eta. Gainera, EOTak ez du aberriratze edo bestelako estaldurarik. Laguntza medikoa estaldura garrantzitsuena da, baina ez bakarra. Munduan zehar bidaiatzeko, berriz, asegurua ezinbestekoa izan da... Hala da, bai. Zenbait kasutan, bisa lortzeko ezinbesteko eskakizuna delako eta beste hainbat kasutan, ezbeharren bat gertatzekotan gastu medikoak oso altuak direlako.

29


sarrera-bisarekin batera bidaiaaseguru bat izatea eskatuko dizute.

Nola aukeratu bidaiaasegurua

Bidaia-aseguru bat kontratatzerakoan, bereziki atzerrira joaten bazara, hiru dira kontuan izan beharko dituzun estaldura motak: osasun-estaldura, aberriratze-estaldura eta ezerezteestaldura. Bidaia-aseguru bat kontratatzeko arrazoi nagusia helmugan kalitatezko laguntza mediko bat bermatzea da. Modu horretan, ezbeharren bat izatekotan, diru asko aurrezteko aukera izan dezakezu. Aseguruaren arabera, osasun-estaldura ezberdina izan daiteke. Horregatik, funtsezkoa da zehatz mehatz jakitea gure aseguruak zein nolako estaldura eskaintzen digun. Esan bezala, Estatuaren barruan egiten den edozein bidaiarako, printzipioz, osasun-estaldura Gizarte Segurantzaren esku dago. Gauza bera Europar Batasunaren barruan bidaiatzen badugu eta Europar Osasun Txartela (EOT) badugu. Kasu horretan, eta herrialdearen arabera, kontuan izan beharko dugu hainbat kasutan jasotzen dugun laguntza medikoa gure poltsikotik ordaindu beharko dugula eta, ondoren, beharrezkoak diren gestioak egin beharko ditugula diru hori berreskuratzeko. Kontuan hartu beharko dugu EOTa soilik larrialdi medikoetarako dela eta ez dituela bere gain hartzen aberriratzea edo bestelako estaldurarik (osasun garraioa, egonaldi luzeak‌) EOTa onartzen ez duen herrialderen batera bidaiatzen baduzu, bidaia-asegurua

30

ezinbestekoa izango duzu laguntza medikoa jaso ahal izateko. Estatu Batuetan, adibidez, berma-hezurra eta peronea hausten badituzu ebakuntza egiteagatik 240.000 euro inguru ordaindu beharko zenituzke. Hainbat herrialdetan gastu medikuak oso altuak izan daitezke nahiz eta ezbehar txikiak izan eta, horregatik, osasunestaldura duen aseguru bat

kontratatzeak lasaitasuna emango dizu. Baina ezbeharrak batzuetan larriagoak izan daitezke eta, zenbait kasutan, aberriratzea ere eskatzen dute. Aberriratze gastu horiek oso altuak izan ohi dira eta, horregatik, horiek bere gain hartuko dituen aseguru bat izatea gomendagarria da, bereziki, adibidez, arrisku kirolen bat egitea planifikatuta baduzu.

GAZTEBERRI #139 | 2018 Uztaila


behartu zaitzaketen arrazoiak. Bidaiarako datak finkatuta badituzu gomendagarria da horrelako estaldura kontratatzea. Beste aukera bat joan eta etorriko bidaietarako datak zabalik uztea da.

Zure bidaiara egokitutako asegurua

Estaldura horrek larrialdi kasuetan edo zure kabuz mugitu ezin bazara etxera bueltatzerakoan erator daitezkeen gastu guztiak hartuko lituzke bere gain. Azkenik, gerta liteke azken momentuan bidaia bertan behera utzi behar izatea. Azken momentuko gaixotasun bat, senide edo ezagun baten heriotza‌ asko dira bidaia bertan behera uztera

GAZTEBERRI #139 | 2018 Uztaila

Bidaiatzeko aseguru bat behar duzula ezinbesteko premisa dela ikusirik, aseguru hori gure bidaiara ahalik eta gehien egokitzea lortu behar dugu. Ikusiko dugun bezala, ez da gauza bera oporretan Landetako kanpin batera joatea edo Estatu Batuetara arrisku kirol bat egitera joatea. Azken kasu horretan, berariazko estaldurak kontratatu behar izango ditugu ahalik eta lasaien egoteko. Asegurua kontratatzerakoan, ezinbestekoa da bidaiaren ezaugarri berezietara egokituko diren estaldurak kontratatzea. Era berean, estaldura ekonomikoa bidaiatzen duzun herrialdearen bizitza-mailara egokituta izan beharko du. Ez da gauza bera Estatu Batuetara edo Argentinara bidaiatzea. Bidaia bat erosterakoan, kasu gehienetan, kreditu-txartelarekin ordainduko dugu. Kreditu-txartelen onuradunek bidaiarako zenbait estaldura lor ditzakete eta, egin behar den bidaiaren arabera, agian nahikoa izan daiteke. Komenigarria da txartelak ematen dizun estaldura ezagutzea eta zure bidaiarako nahikoa izango den ala ez alderatzea. Kreditu-txartelek eskaintzen dituzten estaldurak txartelaren arabera alda daitezke. Horrela maila altuko txartelek estaldura handiagoak eskaintzen dituzte.

AINTZAT HARTU BEHARKO DITUZUN ALDERDIAK Bidaia-aseguru bat kontratatzea ezinbestekoa da zure oporraren helmugaren arabera. Jarraian, aintzat izan beharko zenituzkeen alderdiak laburtzen dizkizugu: z Nola bidaiatu eta nora. Helmugaren arabera gutxieneko osasun-estaldura izango duzu. Estatuan Gizarte Segurantzaren bidez eta Europar Batasunean Europar Osasun Txartelaren bidez. z Estaldurak. Oinarrizko laguntza medikoa estaldura garrantzitsuena da, baina ez bakarra. Aberriratze edo ezerezte-estaldurak merezi dizun ala ez erabaki beharko duzu. Horiek gabe, bereziki Europatik kanpo, gastuak oso altuak izan daitezke. z Bikoiztasunak. Kreditutxartel baten jabe bazara estaldura batzuk lortu ahal dituzu. Begiratu horiek nahikoak diren edo kontratatzen duzun aseguruarekin bikoiztasunak ematen diren ala ez. z Letra txikia. Berariazko asegurua kontratatzen ez baduzu, ondo irakurri letra txikia. Sarritan segurutzat ematen ditugu zenbait estaldura eta letra txikian bestelakoa jar dezake, bereziki, arrisku kirol edo jardueraren bat egitea planifikatuta baduzu.

31


Sexua Zergatik ikusten dugu pornografia? AEBan egin den ikerlan batek gizonen eta emakumeen pronografia-kontsumo ohiturak aztertu ditu Nevadako Unibertsitateko Tara Emmer-Sommer ikerlariak eduki pornografikoak ikusteko arrazoiak aztertu ditu. Azterlan horretan lortutako emaitzetatik ondorioztatzen denez, pornografia, nagusiki, bakarka ikusten da eta xede nagusia masturbatzea da. Datu hori oso nabaria da gizonezkoen kasuan. Masturbatzeaz gain, kuriositatea eta kitzikapena lortzeko beharra dira aipatzen diren beste arrazoi nagusiak. Emakumezkoen kasuan, berriz, sarritan euren bikotekidearekin batera kontsumitzen dute pornografia horiei atsegina emateko. Pornografiaren onuraren inguruan galdetuta, emakumeak eta gizonak bat datoz: plazer fisikoa lortzen da nagusiki. Ikerketak gizonek eta emakumeek egiten duten pornografiaren kontsumoan sakondu du eta horietan alde nabariak daudela frogatu du. Adibidez, maiztasuna kontuan hartzen bada, gizonek askoz eduki pornografiko gehiago ikusten dutela frogatu du ikerketak. Era berean, gizonek, oro har, ez dute pornografia kontsumitzen dutela

32

Sexuality & Culture aldizkarian argitaratu den ikerketaren arabera, gizon gehienek ez dute pornografia kontsumitzen dutela onartzeko arazorik. Emakumeen kasuan errezelo gehiago azaltzen dira.

onartzeko arazorik. Emakumeen kasuan, berriz, errezelo gehiago ikusten dira. Alderik nabarmenena eta, era berean, kezkagarriena, bortxaketaren mitoarekiko azaltzen den tolerantzia-mailan ikus daiteke. Gezurra badirudi ere, pornografia kontsumitzen duten gizonek, nagusiki sexuarekiko izaera kontserbadorea izaten dute. Gainera, gizon horiek emakumeak aurkakotzat definitzeko joera izaten dute. Pornografia kontsumitzen duten emakumeen artean ez da halako ideiarik azaltzen.

GAZTEBERRI #139 | 2018 Uztaila


EMAKUMEEN AURKAKO MEZUAK SAN FERMINETAN Iruñeako Udaltzaingoak emakumeen aurkako mezu oldarkorrak zituzten 200 txapa inguru atzeman ditu San Fermin jaietan. Horietan azaltzen ziren mezu matxisten artean honakoak zeuden: “I love tetas”, “Mi polla tiene sabor”, “Hoy follo estés o no estés” edo “Puta sin dinero”. Udaltzaingoak pasa den hilabetean Udalak onartutako bandoa jarraituz atzeman ditu txapa horiek guztiak. Udalbando horren baitan debekatuta geratu zen GUTXI IKERTU DEN ESPARRUA. Pornografiaren industriak 83.000 milioi euro inguru mugitzen ditu urtero. Sektore ekonomiko garrantzitsua izan arren, gutxi izan dira gai horren inguruan egin diren ikerketa zientifikoak eta, horregatik, gai tabua izaten jarraitzen duela esaten da.

mezu sexistak dituzten objektuak saltzea. Gogoratu behar da pasa den urtean jada eztabaida handia izan zela San Ferminetan horrelako txapak zirela eta. Udaltzaingoak

SEXUAREN TXOKOA

Genitalen kirurgia estetikoa Duela zenbait urte praktikatzen hasi bazen ere, genitalen kirurgia estetikoak indar handia hartu du azken urteetan eta gero eta gehiago dira horretara jotzen duten lagunak. Izan ere, estetikoa adjektiboa erabiltzen bada ere, kasu gehienetan, horrelako kirurgia genitalen itxura hobetzeko baino, bertan izan daitezkeen arazoak edo asaldurak konpontzeko erabiltzen da. Hori esanda, badira genitalen itxura hobetzeko kirurgiara jotzen dutenak. Kasu horretan, kirurgiarik ohikoenak honako hauek lirateke: bagina-ezpainen tamaina zuzentzea (labioplastia), bagina-giharrak sendotzea (baginoplastia) edota zakilaren tendoi suspentsorearen mozketa. Azken horrekin, zakilaren tamaina haztea lortuko litzateke. Horrelako kirurgiara jotzeko arrazoiak gizartean nagusitu den perfekzioaren ideian bilatu behar dira. Genitalen kasuan, kanona pornografiak ezartzen duela azpimarratu behar da, hots, helburua film pornografikoetan azaltzen diren aktoreen antzeko genitalak lortzea da. Kirurgia horiek, normalean, ez dute zailtasun handirik. Estetikoki hobekuntza nabaria izan badaiteke ere, harremanetan izango den eragina eskasa izango da. Horregatik, horrelako kirurgia bat egin aurretik komenigarria da lor daitezkeen emaitzak ezagutzea. Azkenik, artikulu honen xedearekin bat ez datorren arren, ezin ahaztu pertsona trans-generoek maiz jotzen dutela genitalen kirurgiara. Kasu horretan, estetikoa izan beharrean genitalak berregokitzeko ebakuntzaz ari gara, hots, genitalak generoarekin bat egiteko egiten den kirurgia izango litzateke.

mezu sexistak zituzten txapak atzeman zituen eta baita salaketa jarri ere. Hala ere, fiskaltzak salaketa hori artxibatzea erabaki zuen.

GAZTEBERRI #139 | 2018 Uztaila

LOHIZUNE LOROÑO Mi Psicólogo Getxo 33


Teknologia berriak KIDY: GOOGLEk HAURRENTZAKO NAHI DUEN BILATZAILE SEGURUA Internet hainbat aukera ematen duen eremua da, baina arriskutsua ere izan daiteke, bereziki, txikientzat. Horregatik, Googlek seguruak ez diren edukiak blokeatuko dituen bilatzaile bat garatu du. Bere izena Kidy da eta bilaketa bat egiten denean haurrentzako egokiak izan daitezkeen eduki hezigarriak lehenetsiko ditu.

ASPALDIKO PARTEZ, ORDENAGAILUEN SALMENTEK GORA EGIN DUTE Hainbat urtez beherazko joera izan ondoren, ordenagailu pertsonalen salmentek gora egin dute urte honetako lehen seihilekoan. Horrela, jada 62 milioi ordenagailu saldu dira 2018aren lehen erdian, iazko epe berean baino % 1,4 gehiago. Antza denez, salmentak, nagusiki, enpresaeremuan eman dira, eta ez hainbeste, kontsumoan. Ekoizleei dagokionez, LenovoFujitsu dugu salmentetan nagusi (% 22). Jarraian, HP eta Dell aurkituko lirateke. Apple laugarren azaltzen da % 7,1eko merkatu-kuotarekin.

34

Jarduera digital osasungarria gazteentzat NAHIkt programaren eskutik Bilboko ia 2.300 ikaslek parte hartu dute Bilboko Udalak Interneten erabilera arduratsua sustatzeko antolatu dituen tailerretan Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak, Drogamenpekotasunen Prebentziorako Taldearen bidez, eskolan eta familian jarduera digital segurua eta osasungarria sustatzea helburu duen NAHIkt programa (Neurria Adimenarekin Hartu IKT-ei) garatu du. Aurten, 53 ikastetxe publikoko zein pribatuko 2.279 ikaslek eta 158 gurasok hartu dute parte. Ikasleak, gehienbat, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak izan dira, baina Lehen Hezkuntzako 5. mailako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen

mailako zenbait ikaslek ere parte hartu dute. Programan ikasleei Internet, eskuko gailuak eta sare sozialak arriskurik gabe eta gehiegizko erabilerarik gabe erabiltzen irakatsi zaie. Gurasoentzat, berriz, hainbat tailer eskaini dira, betiere, familia-eremuetan sareko jarduera segurua eta osasungarria sustatzeko. Ikasleek jorratu dituzten gaien artean, adibidez, honako hauek azpimarra daitezke: sareko segurtasunari, Interneteko legez kanpoko ohiko ekintzei eta horien ondorioei buruzkoak, ziberbullying-a eta prebentzioa.

GAZTEBERRI #139 | 2018 Uztaila


Aspaldiko partez Mario dugu gehien saldu diren jokoen sailkapenaren buruan 317 artikulu berri Euskarazko Wikipedian Pasa den urtean, Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak eta Eusko Jaurlaritzak hitzarmen bat sinatu zuten euskarazko Wikipediari bultzada bat emateko. Akordio horren emaitzak jada agerian dira. Izan ere, hitzarmen horri esker EAEko 829 unibertsitateikaslek 317 artikulu berri gehitu eta beste 716 artikulu hobetu ahal izan dituzte. Hori guztia gutxi balitz, Txikipedia izeneko ekimena ere sortu da 8 eta 13 urte bitarteko gaztetxoei bideratuta. Une honetan 1.000 artikulu baino gehiago daude Txikipedian. Ezagutzera eman diren datuen arabera, egunero euskarazko 70 mila artikulu inguru bisitatzen dira Wikipedian. Hitzarmenaren baitan, gutxienez 2019. urteko abendura arte artikuluak sortzen jarraituko da. Xedea da aurreko hilabeteetan osatu den 1.710 artikuluko zerrenda amaitzea. Horretarako, egiteke dauden 264 gai jorratu beharko dira.

Hainbat hilabetez PS4 plataformarako bideo-jokoak izan ditugu gehien saldu direnen sailkapenaren buruan. Baina, ekainean, Nintendorako Mario Tennis Aces jokoak sailkapen horren lehen postua lortu du. Jarraian aurreko hilabetean sailkapenaren goialdean ziren FIFA 18 eta God of War aurkitzen dira. Mariok lortutako arrakasta ez da soilik Tennis Aces jokora mugatzen. Super Mario Odissey laugarren postuan kokatu da eta Mario Kart 8, seigarrenean.

MARIO TENNIS ACES

FIFA 18

GOD OF WAR

ALZHEIMERRA DUTEN ERIEI LAGUNTZEKO APLIKAZIOA Emma Yang, 14 urteko nerabe estatubatuarra, alzheimerra duten eriei laguntzeko aplikazio bat garatzen ari da. Adimen Artifizialean oinarrituta, aplikazio horri esker eriek telefonoan agertzen diren pertsonen aurpegiak identifikatzeko aukera izango dute.

MEZULARITZA ZERBITZUEK KOMUNIKAZIOA OZTOPATZEN DUTE

DOAKOA IZAN ARREN, FORNITEK BESTE EDOZEIN BIDEOJOKO BAINO DIRU GEHIAGO IRABAZTEN DU Fornite modan dagoen bideo-jokoa da. Arrakastarako gako bat, agian, doakoa izatea izan daiteke. Jokalariek doan deskarga dezakete jokoa eta zentimorik gastatu gabe jolasten hasi. Hala ere, SuperData Researchek ezagutzera eman dituen datuen arabera Fornite da, gaur egun, diru gehien lortzen duen bideo-jokoa. Maiatzean soilik, 320 milioi dolar lortu zituen. Non da trukoa? Doan jolastu ahal bada ere behin barruan hainbat gauza erosteko aukera dago. Une honetan 125 milioi jokalari inguru jolasten dira Fornitera eta horietako gehienek erosketaren bat egin dute.

GAZTEBERRI #139 | 2018 Uztaila

Komunikazioaren aroan bizi gara. Inoiz baino gehiago komunikatzen gara, bereziki, WhatsApp edo SMS bezalako zerbitzuen bidez. Hala ere, horrelako zerbitzuek haurrak komunikatzaile kaxkarrak bihurtzen dituela ondorioztatu du MITeko Sherry Turkle psikologoak egin duen ikerketa batek.

35


MAIALEN OLABE Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Presidentea

Emakume eta gizonen arteko berdintasun errealean oinarritutako gizartearen unea da Egungo gizartea matxista al da? Galdera oso potoloa da eta ematen den erantzuna ematen dela ere, ziur polemika piztuko dela. Ez dut nik hain galdera zailaren erantzuna emango bat-batean. Egia da duela hamarkada batzuetako gizartearekin alderatuta pausuak eman direla eta egoera hobea dela, baina era berean ezin da ukatu emakume eta gizonen arteko berdintasun errealean oinarritutako gizartea lortzeko aurretik lan handia dagoela egiteko. Indarkeria Matxista icebergaren punta soilik da. Horrek, noski, ez du esan nahi arazo txikia denik. Baina irtenbideak bilatzerakoan eta proposamenak egiterakoan ezin dugu soilik hori izan buruan. Oinarrira jo behar dugu eta arazoari erroko erantzuna eman. Izan ere emakumeen aurkako indarkeriak hamaika forma har ditzake. Zorionez, eta aurrez esan bezala, azken hiletako mobilizazioetan ikusi den bezala, gizartean kontzientziazioa duela urte batzuk baino askoz ere altuagoa da. Bide onean goazenaren seinale. Hala ere ezin dugu pentsatu orain arte egin denarekin edo egiten ari garenarekin nahikoa denik. Inondik inora ere ez. Zer egin daiteke? Eragile edo norbanako bakoitzak, dituen eskumen eta ahalmenen arabera, eragin-eremu handiagoa izango du. Hasteko, norbanako bakoitzak bere egunerokoan dituen jokabideekiko jarrera autokritikoa izan behar du. Honek ez du esan nahi epaitu behar garenik, baina eraldaketa-prozesu bat egin behar dugu, berrikasi, berrantolatu eta berdintze-konpromisoa hartu. Era berean, bakoitzak gure inguruan ditugun jarrerekiko hausnartu eta matxistekiko 0 tolerantzia erakutsi behar dugu: erasoen testigu izatean, ez isildu eta luzatu laguntza biktimari; Indarkeria Matxista edota honen ideologiarekin harremana duten Indarkeriei aurre egin (LGTBI+fobikoa, maitasun erromantikoan oinarritutako bikoteen artean emandakoa...), etab. Horretaz gain, emakume eta gizonen berdintasun errealean oinarritutako gizarte bat badugu jomugan, ikuskaritza-lana egin behar dugu, administrazio publiko eta arduradun politikoek egindako lanaren jarraipena.

36

Ekainean zehar hainbat ikerketa atera dira eta beste hainbeste datu sozioekonomiko jarri dira mahai gainean. Enegarrenez islatu da gazteon egoera ez dela nahi eta merezi duguna. Are gehiago emakume gazteon kasuan. Esaterako, Etxebizitzaren Euskal Behatokiak jakinarazi du emakume gazteek errentaren %73a bideratu beharko luketela alokairu librera (2013an baino 9 puntu gehiago eta gizonezkoek baino 13 gehiago). Egoera horren aurrean, ez al da beharrezko ikusten generoikuspegia txertatzea politika publikoetan? Honekin batera, 2016an kaleratu genuen “Ibilbide Moreakâ€? txostenean kontatu genuen batez beste emakume gazteek 266â‚Ź gutxiago kobratzen dituztela. Honen aurrean irtenbideak bilatu behar dira. Lehenik eta behin, azken lan hauek ireki duten bidea jorratuz eta datu zehatzak lortuz. Egungo egoeraren azterketa sakon bat egin behar da, errealitatera ahalik eta gehien hurbiltzen den diagnostikoa lortzeko. Soilik horrela izango baikara gai benetako erantzuna emateko. Nola? Bi ideia izanda uneoro buruan: batetik, politika publiko eta gainerako neurrien diseinuan genero-ikuspegia txertatzea beharrezkoa da, Berdintasuna eta Aniztasuna zeharkako balore direla ziurtatzeko eta, gainera, modu baikorrean azpimarratzen direla bermatzeko; eta, bestetik, ikuskaritza eta jarraipena handituz, bai administrazioak eta bai gizarteak, asmo onak eta neurri zehatzak paperean geratuko baitira bestela. Bide horretan Berdintasun Planek aurrerapena ekarri dute, baina aipatutako jarraipen eta ebaluaziokontrolik gabe bertan biltzen diren neurriak askotan ez dira praktikara eramango. Era honetara lortuko dugu emakume eta gizonen arteko soldata-arrakalari edo segregazio horizontalari amaiera ematea, lan-osasunean eta negoziazio kolektiboetan genero-ikuspegia txertatzea, erabakitze-esparruetan emakumearen presentzia bermatzea edo egunerokoan ematen diren hainbat jokabide matxista zalantzan jartzea eta normaltzat ez jotzea. Orduan, eta soilik orduan, egongo gara emakume eta gizonen arteko berdintasun errealean oinarritutako gizarte batetik gertu.

GAZTEBERRI #139 | 2018 Uztaila



Euskadiko emakume gazteak gero eta beranduago dira ama Batez beste, EAEko emakumeak 31,8 urterekin dira ama lehen aldiz. Bertan jaiotakoen artean adin hori 32,4 urtetaraino igotzen da “Euskadiko gazteen egoeraren diagnostikoa 2017” txostenaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren emakumeak, batez beste, 31,8 urterekin dira ama lehen aldiz. Azken 20 urteetan ama lehen aldiz izateko batez besteko adina 30 urtetik gora kokatzen da. Euskadin bertan jaio diren emakumeak bakarrik aintzat hartzen badira, batez besteko adin hori 32,4 urtekoa izango litzateke. Atzerrian jaiotako emakumeen artean, beraz, adin hori zertxobait baxuagoa da (27,7). Kasu bietan, hots, bertakoen zein atzerritarren kasuan, ama izateko adina handitu da azken urteetan. Txostenak azaltzen duenez, EAEko 15 eta 29 urte bitarteko emakumeen ugalkortasun tasa 26,3koa da. Tasa horrek urtebetean 1.000 emakumeko zenbat haur jaiotzen diren azaltzen du. Europar Batasunean, adibidez, adin tarte horretarako ugalkortasun-tasa ia bikoitza da (51,3).

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA Gazteria Zuzendaritza

38

EUSKADIKO 15-29 URTEKO EMAKUMEEN UGALKORTASUN-TASA, ADIN-TARTE HORRETAKO 1.000 EMAKUMEKO 60 51,3 50

40 32,7 30

26,3

20

10

0 Euskadi

Espainia

EB 28

Iturria: EUSTAT (Biztanleen udal-estatistika)

DEPARTAMENTO DE EMPLEO Y ASUNTOS SOCIALES Dirección de Juventud

GAZTEBERRI #139 | 2018 Uztaila


Araba Eusko Gazteen Informazio eta Dokumentazio Zentro Koordinatzailea. Donostia kalea, 1 01010 Gasteiz. • 945 019539 • www.gazteinformazioa. eus •gazteinformazioa@euskadi.eus • gazteinfoeuskadi@gmail.com Arabako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Jesusen Zerbitzariak, 5, behea. • 01001 Gasteiz • 945 181700 • www.alava. net/ifj • www.gazteinformazioa.net • www.facebook/infogaztea.araba • informazioa@ifj.alava.net Gasteizko Udala. Gazte Informazioko Udal Bulegoa. Espainia plaza behea. 01001 Gasteiz • 945 161330 • www. vitoria-gasteiz.org/omij • www.vitoriagasteiz.org/gazteria • coordinaomij@ vitoria-gasteiz.org Arabako Campuseko Gazteentzako Informaziorako Gunea. Apraiztarrak 1- Unibertsitate-Pabiloia • 01006 Gasteiz • 945 014336 • www.ehu.eus • www. gazteinformazioa.net • oij-ar@ehu.eus

Bizkaia Bizkaiko Gazteriaren Informaziorako Lurralde-Zentrua. Rekalde Zumarkalea, 30 - 1. • 48009 Bilbao • 94 4068000 • www.gaztebizz.eus • gaztebizz@bizkaia.net Abanto -Zierbenako Gazte Informazio Bulegoa. Bizkaia Plaza, 3 (Atzealdea) • 48500 Abanto-Zierbena • 94 6363769 • gazteria@abanto-zierbena.org Zornotzako Gazte Informazio Bulegoa. Zelaieta Parkea, z/g. • 48340 AmorebietaEtxano • 94 6300649/50 • www. ametxgazteria.net • gazteinfo@ametx.net Arrigorriagako Gazte Informazio Bulegoa. Gaztegune. Ugertza bidea, 1. • 48480 Arrigorriaga • 94 6001876 • www.arrigorriaga.eus • gaztegunea@ arrigorriaga.eus Artzentaleseko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Aguirre, 53 • 48870 Artzentales • 638 050762 • gazteplana@ enkarterrialde.org Gaztezer Balmasedako Gazte Informazio Gunea. Pio Bermejillo, 19 • 48800 Balmaseda • 94 6800240 • http://balmaz.org/ • info@ balmaz.org Barakaldoko Gazte Informazio Zentrua. San Juan, 17. • 48901 Barakaldo • 94 4789596 / 94 4789599 •www. gaztebulegoa.net • gaztebulegoa@ barakaldo.org Zirtzart Gazte Informazioko UdalBulegoa. Basozelai, 11. • 48970 Basauri • 94 4666430 • http://www.facebook.com/ zirtzartbasauri • zirtzart@basauri.net Bermeoko Gazte Informazio Bulegoa. Gizarte-Kultura Etxea Irakaskintza, 14-16. • 48370 Bermeo • 94 6179158 •www.giz. bermeo.org • giz@bermeo.org EDEko Gazte Informazio Bulegoa. Simón Bolívar, 8 B –behea 48010 Bilbao • 94 4029090 • www.fundacionede.org • gazteinformazioa@fundacionede.org Txorierriko Gazte Informazio Bulegoa. Txorierri etorbidea, 9, behea 48160 Derio • 688 629965 • www.txorierrikogazteak. com • oij@e-txorierri.com

Durangoko Gazte Informazio Bulegoa. Pinondo Plaza, 1 48200 Durango • 94 6030030 • informazioa@durango-udala. net Erandioko Gazte Informazioa Bulegoa. Irailaren 23 enparantza 48950 Erandio • 94 6025891 • gazteinfo@erandiokoudala.net Ermuako Gazte Informazio Bulegoa. Lobiano Kultur Gunea. Goienkale, 10 48260 Ermua • 943 708700 • oij-gib@ udalermua.net Mugarri Gazte Informazio Gunea. Mugarri Gazte Etxea. Elizarako Sarbidearen Kalea, 2 48450 Etxebarri • 94 4261861 • www.mugarri.net • mugarri@ mugarri.net, mugarri.gazte@gmail.com Galdameseko Gazte Informazio Gunea. San Pedro, 6 48191 Galdames • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gernika-Lumoko Gazte Informazio Bulegoa. Foru Plaza, nº 2 48300 GernikaLumo • 94 6270215 • gazteger@sarenet. es Getxoko Gazte Informazio Bulegoa. Tangora Etxea. Algortako Etorbidea, 98 48991 Getxo • 944 660 353 • gaztebulegoa@getxo.net Gordexolako Gazte Informazio Gunea. Molinar Plaza, 11 48192 Gordexola • 638 050 762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Gorlizko Gazte Informazio Gunea. Krutzeta, 5 48630 Gorliz • 94 6774000 • gazteria@gorliz.net Gueñeseko Gazte Informazio Gunea. Enkarterri, 2 48840 Güeñes • 94 6690877• www.gugaz.org • info@gugaz.org Arratiako Gazte Informazio Bulegoa. Igorreko Kultur Etxea. Elexalde, 8 48140 Igorre • 639 018133 • gib-arratia@ gorbeialdea.com Karrantzako Gazte Informazio Gunea. Concha Enparantza, 1 48895 Karrantza • 638 050762 • gazteplana1@ enkarterrialde.org Lanestosako Gazte Informazio Gunea. Manuela Sainz de Rozas, 1 48895 Lanestosa • 618 645690 • gazteplana@ enkarterrialde.org Aterpe Leioa Gazte Informazio Zentroa. Aldapabarrena, 2 48940 Leioa • 94 4055850 • gazte@leioa.net Lekeitioko Gazte Informazio Bulegoa. Eliz Atea, 12 48280 Lekeitio • 94 6243591 • gazte-bulegoa@lekeitio.com Mañariko Gazte Informazio Gunea. Herriko plaza, z/g 48212 Mañaria • 94 6818998 • kultura.manaria@bizkaia.org Mungiako Gazte Informazio Bulegoa. Arana Goiri’tar Sabin, 13 48100 Mungia • 94 6553353 • mungia.gib-oij@astiune. com Muskizko Gaztegune. Meatzari Plaza, 2 48550 Muskiz • 94 6708037 • www. muskizkogaztegunea.blogspot.com • gaztebulegoa@muskiz.com Busturialdeko Gazte Bulegoa. Zubietaerrota Eraikina, Kurtzero auzoa 48392 Muxika • 670 509752 • www.busturialdekogazteplana.com • gaztebulegoa@busturialdekogazteplana. com Induma Informazio Bulegoa. Zubieta, 16 48410 Orozko • 94 6339945 • infoinduma@yahoo.es

GAZTEBERRI #139 | 2018 Uztaila

Plentziako Gazte Informazio Gunea. Goenkale, 25n 48620 Plentzia • 94 6770989 • gazteinfo.plentzia@bizkaia.org Gazte Informazio Zentroa. Santa Clara Kultura Zentroa. Martín Fernández Villarán, z/g 48920 Portugalete • 94 4729313 • www.juventudportugalete. org • juventud@portugalete.org • gaztegela@gmail.com Portugaleteko Gazte Informazio Gunea Gazte Gela. Zubeldia Maisua, z/g 48920 Portugalete • 94 4616638 • www. juventudportugalete.org • aulajoven@ portugalete.org Gaztebox Santurtziko Gazte Informazio Bulegoa. Santurtzi Parkea, z/g 48980 Santurtzi • 94 4836110 • gib-oij@ santurtzi.net Sopelanako Gazte Bulegoa. Kurtzio Kultur Etxea, Mendieta, 11 48600 Sopelana • 94 4065505 • www. sopelanagaztea.blogspot.com • www. sopelana.net • oij@sopelana.net Turtziozko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Agirre, 61 48880 Turtzioz • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gazte Info Gazte Informazio Bulegoa. Udiarraga, 39 48490 Ugao-Miraballes • 94 6322014 • gazteinfo.ugao@ortzadar.es Urduñako Gazte Informazio Gunea. Kultur Etxea. Andra Mari, z/g 48460 Urduña • 945 384884 • xarteaga@urduna. com Sestaoko Gazte Informazio Zentroa. La Iberia, z/g 48910 Sestao • 94 4956127 • cijsestao@sestao.eus Zallako Gazte Informazio Bulegoa. Madres Irlandesas, 4 48860 Zalla • 94 6391396 • www.ibilimunduan.com • oij@ zalla.org • infogazte@zalla.org

Gipuzkoa Andoaingo Gazte Informazio Bulegoa. Ambrosia Olabide Egoitza. Pio Baroja, 1. • 20140 Andoain • 943 593911 • www.gaztelokala.com • gibandoain@ gaztelokala.com Arrasateko Gazte Informazio Bulegoa. Garibai Etxea. Biteri etorbidea, 3. • 20500 Arrasate • 943 252065 • www. gaztebulegoa.com • gaztebulegoa@ arrasate.eus Astigarragako Gazte Informazio Puntua. Tomas Alba, 13. • 20115 Astigarraga • 616 599334 • www.astigarraga.net • www. astigarraga.net • gazteinfor@astigarraga. net Azkoitiako Gazte Informazio Bulegoa. Aita Madinabeitia plaza z/g • 20720 Azkoitia • 943 026027 • www.artxamendi. net • gib@euskalnet.net Azpeitiako Gazte Informazio Bulegoa. Plaza Txikia z/g • 20730 Azpeitia • 943 157160 • www.azpeitia.net • gib@azpeitia. net Gipuzkoako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Gaztegunea. Anoeta, 28 • 20014 DonostiaSan Sebastián • 900 110111 / 943 472617 • www.gipuzkoangazte.info • ctij1@ gipuzkoa.net Gipuzkoako Campuseko Gazte Informazio Bulegoa. Ignacio M. Barriola eraikina. Elhuyar enparantza, z/g 20018 Donostia • 943 018135 / 943 018138 • svrgazte@sv.ehu. es. svrbegaz@sv.ehu.es

Koldo Mitxelena kulturunea. Infoteka. Gazte Informazio Gunea. Koldo Mitxelena Kulturunea. Urdaneta kalea, 9 • 20006 Donostia • 900 110 111 • www.gipuzkoangazte.info • ctij1@ gipuzkoa.net Donostiako Gazte Informazio Zerbitzua Online eta Hitzordu bidez. Goikoa jauregia. Mari kalea, 1. • 20003 Donostia • 943 481435 • www. donostiagaztea.org/gazteinfo • gazteinfo@donostia.eus Eibarko Gazte Informazio Bulegoa. Portalea Kultur Etxea, Bista Eder 10. • 20600 Eibar • 943 708435 • infojuven.ei@ eibar.net Elgoibarreko Gazte Informazio Bulegoa. Gabriel Kurutzelaegi,10. • 20870 Elgoibar • 943 531319 • www. elgoibarkogazteinformazioa.info • gazteinformazioa@elgoibar.net Errenteriako Gazte Informazio Bulegoa. Merkatuzar. Pablo Iglesias, 3.• 20100 Errenteria • 943 449640 • www. gaztebulegoa.errenteria.net •gazteria@ errenteria.net Hernaniko Gazte Informazio Bulegoa. Hernaniko Udal Kiroldegia, Elkano z/g.• 20120 Hernani • 943 552185 • www. hernani.net • kirola@hernani.net Hondarribiako Gazte Informazio Bulegoa. Javier Ugarte 6. • 20280 Hondarribia • 943 644752 • gip@ hondarribia.org Irungo Gazte Informazio Bulegoa. Foruen Karrika, 2 behea. • 20302 Irun • 943 505440 / 943 505444 • www.irun.org/ igazte • infojuvenil@irun.org Lasarte-Oriako Gazte Informazio Bulegoa. Lasarte-Oriako Gaztelekua. Jaizkibel Plaza, 14.• 20160 Lasarte-Oria • 943 376181 • www.lasarte-oria.org • gaztelekua@lasarteoriasarean.eu Legazpiko Gazte Informazio Bulegoa. Kultur Etxea, Latxartegi, 3. • 20230 Legazpi • 943 737203 • www. gipuzkoangazte.info/legazpi • gazteria@ legazpi.eus Oñatiko Gazte Informazio Puntua. Foruen Enparantza, 4. • 20560 Oñati • 943 718257 • www.oinati.org • gazteinformazioa@oinati.net Ordiziako Gazte Informazio Puntua. Barrena Jauregia Kultur Etxea, 2 - 3 • 20240 Ordizia • 943 805634 • www. gipuzkoangazte.info/ordizia • gazteria@ ordizia.eus Tolosako Gazte Informazio Bulegoa. Antonio Maria Labaien Kultur Etxea, Triángulo 1.• 20400 Tolosa • 943 670383 • gazteria@tolosakoudala.net Urnietako Gazte Informazio Bulegoa. Idiazabal 13 20130 Urnieta • 943 333973 • www.urnieta.eus • gazteinformazioa@ urnieta.eus Villabonako Gazte Informazio Bulegoa. Katea Etxea. Kale Nagusia, 79. • 20150 Villabona • 943 694787 • www. kateaetxea.net/gazte-informazioa • gazteria@villabona.net Zarautzeko Gazte Informazio Bulegoa. Zinema Pilotalekua. Zigordia Kalea, 34. • 20800 Zarautz • 943 005122 • www. zarautzgazte.net • gazteinformazioa@ zarautz.org

39


123 gazte uda honetarako NKGIk antolatu dituen auzolandegietan

15 eta 30 urte bitarteko 123 gazte izango dira urte honetan Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak (NKGI) uztailerako zein abuzturako antolatu dituen auzolandegietan. Uztailean jada abian jarri diren auzolandegietan 50 gazte inguruk hartuko dute parte eta abuztuan izango diren beste hirutan, berriz, 73 gazte izango dira. Auzolandegiak Lizarran, Bertizko Jaurerria Parke Naturalean, Urbasa-Andia Parke Naturalean, Igalen eta Ezkaban izango dira. Auzolandegietarako aurrekontua 144.000 eurokoa izango da. Auzolandegien xedea gazteen mugikortasuna eta kultur ezberdinetako gazteen hartuemana sustatzea da. Nafarroan izango diren gazteen jatorria anitza da: Euskal Autonomia Erkidegoa, Andaluzia, Errioxa, Galizia, Murtzia, Asturias, Aragoi, Kantabria, Gaztela-Leon, GaztelaMantxa, Katalunia, Valentzia, Extremadura, Madril, Turkia, Frantzia, Italia, Mexiko, Alemania, Japonia edo Errusia.

Lizarrako auzolandegia

Uztailean abian jarri den auzolandegietako bat Lizarran burutzen ari da. Guztira, 25 dira bertan parte hartzen ari diren gazteak. Hiru dira bertako auzolandegian jorratuko diren

40

Š Navarra.es

Abian dira jada Lizarrakoa eta Bertizko Jaurerria Parke Naturalekoak

lan-ildoak: zientifikoa (arkeologiaindusketak), ingurunearen garbiketa eta judutar-ondarearen sustapena. Estella-Lizarrako Udalak lan horietan guztietan lagunduko du eta, gazteekin batera, hiru arkeologo ere izango dira.

Ingurumena protagonista Bertizen

Lizarran bezala, Bertizko Jaurerria Parke Naturalean ere 25 gazte izango dira uztailaren

25 GAZTE BERTIZKO JAURERRIA PARKE NATURALEAN. 25 gazte Bertizko Jaurerrian diren zenbait azpiegituren eraberritzea eta mantenua egingo dute bertako langileekin batera.

30era bitartean. Kasu horretan, auzolandegia Nafarroako Ingurumenerako eta Lurralde Antolaketarako Zuzendaritza Orokorrarekin batera antolatu dira. Bertan diren gazteek Bertizko Jaurerrian diren zenbait azpiegituren eraberritzea eta mantenua egingo dute bertako langileekin batera.

GAZTEBERRI #139 | 2018 Uztaila


© Navarra.es

Nafarroako Lanbide Heziketako 140 ikaslek Erasmus+ diplomak lortu dituzte Lanbide-heziketako goi eta erdi mailako zikloetako Ikasle horiek praktikak burutu dituzte Europako hainbat hiritan Atzerrian euren prestakuntza osatu ostean, Nafarroako lanbide-heziketako 140 ikaslek euren Erasmus+ diploma jaso dute Hezkuntza kontseilari Maria Solanaren eskutik. Ekitaldia Hezkuntza Sailean bertan ospatu da eta bertan, kontseilariarekin batera, Caja Ruraleko Ricardo Goñi izan da, erakunde horrek, ikasle horien egonaldiak diruz lagundu baititu. Ikasle nafarrek bi edo hiru hilabeteko egonaldiak egin dituzte Europako hainbat herrialdetan (Bulgaria, Finlandia,

Frantzia, Holanda, Irlanda, Italia, Letonia, Malta, Portugal eta Erresuma Batuan). Hala, 93 ikasle Lanerako Prestakuntza Zentroetan aritu dira eta beste 47k lanbide-heziketako trebakuntza osatu ahal izan dute. 140 ikasleetatik 69 aritu dira erdi mailako zikloetan eta gainerakoak, 71, goi mailako zikloetan. Erasmus+ programaren bitartez, Lanbide Heziketako ikasleek aukera izaten dute Europako herrialdeetan zehar praktikak egiteko, ezagutza teknikoekin batera hizkuntza-

gaitasunak ere hobetuz. Era berean, profesional gisa ere gaitasunak hobetzeko aukera izan dute eta, batez ere, laneratzeko aukerak biderkatu, bai Foru Erkidegoan, bai praktikaldiaren herrialdean. Maria Solana hezkuntza kontseilariak azaldu duenez, “esku artean daukagun erronketako bat da, hain justu, lanbide-heziketaren alde egiten duten gazteen kopurua gehitzea, eskaintza erakargarria eginez eta ikustaraziz, eta Erasmus+ bezalako programek horretan laguntzen digute”.

ATAL HAU NAFARROAKO GOBERNUAREN EUSKARAREN NAFAR INSTITUTUAREN LAGUNTZAREKIN BURUTZEN DA GAZTEBERRI #139 | 2018 Uztaila

41


Agenda Abuztuak 2

• BRIGANTHYA. Bideluze plaza. Beasain. 19:30 • FREEDONIA. Espainia Plaza. Gazteiz. 22:00.

Abuztuak 3

• BLUE JAM. Urban Rock Concept. Gasteiz. 22:00 • THE BLUES FREAKS & JOHN DUER. Ondargain Taberna. Deba. 20:00 • PATXUKO NICE & OCTAVIO NIEVSKY. Arantzako Aterpeko tabernan. Arantza. 19:30

Abuztuak 4

• FLITTER. Txosnas. Lizarra. • TXARANGO. Foruen Plaza. Gazteiz. 23:59. • ATOM RHUMBA. Altzateko plaza. Bera. 21:30

Abuztuak 5

• ANE LEUX. Tabakalera. Donostia. 20:00. • THE OLD TIMEY STRING BAND. Elexalde. Berango. 21:00. • GOZATEGI. Matxete Plaza. Gazteiz. 23:30. • ROSARIO FLORES. Foruen Plaza. Gasteiz. 23:59.

Abuztuak 6

• LIHER. Matxete Plaza. Gasteiz. 23:30. • JOSELU ANAIAK. Arka Plaza. Gasteiz. 23:55. • MARKY RAMONE + THE SOULBREAKER COMPANY. Foruen Plaza. Gasteiz. 23:59.

Abuztuak 7

• GOVERNORS. Matxete Plaza. Gasteiz. 23:30. • LISKER TALDEA. Arka Plaza. Gasteiz. 23:55. • LOS 40 WORLD DANCE MUSIC. Foruen Plaza. Gasteiz. 23:59.

42

Abuztuak 8

• NOA VOLL DAMN & THE HELL DRINKERS. Falerina lorategia. Gasteiz. 13:30.

Abuztuak 9

• DOCTOR DESEO. Txosnagunea. Gasteiz. 01:00. • RANDOM THINKING. San Pedroko Hondakinak. Viana. 21:00.

Abuztuak 10

• ZAZKEL. Ondargain Taberna. Deba. 20:00.

• DISTORSIÓN + ELORTEGI ANAYAK. Bilboko Kafe Antzokia. Bilbo. 23:00. • WILLIS DRUMMOND. Herriko Bestak. Itsasu. Arratsean. • ROSENDO. Malekoia (Dama). Zarautz. 23:00. • THE BARDULIANS. Falerina lorategia. Gasteiz. 13:30. • GATIBU. Abandoibarra. Bilbo. 23:30 • PUTILATEX + LA PUNKA PAKA. Pinpilinpauxa Txosna. Bilbo. 00:30.

Abuztuak 19

• AMAIA MONTERO. Sagüés. 23:45.

• DOCTOR DESEO + BILBOKO UDAL BANDA. Abandoibarra. Bilbo. 23:30 • KIKA LORACE & ALLEN KING. Pinpilinpauxa Txosna. Bilbo. 00:30.

Abuztuak 12

Abuztuak 20

Abuztuak 11

• ZEA MAYS. Sagüés. 23:45.

Abuztuak 13

• DVICIO. Sagüés. 23:45.

• GLITCH GYALS + KAHLO RIAS. Pinpilinpauxa Txosna. Bilbo. 00:30.

Abuztuak 21

• ISEO & DODOSOUND WITH THE MOUSEHUNTERS. Sagüés. 23:45.

• MAYTE MARTÍN + BELÉN MAYA. Baluarte Auditorioa. Iruña. 21:00. • KYRA SHIMAI. Pinpilinpauxa Txosna. Bilbo. 00:30.

Abuztuak 15

Abuztuak 22

Abuztuak 14

• ALVARO SOLER. Sagüés. 23:45.

Abuztuak 16

• INUN. Amorebieta-Etxano. 22:00. • VENDETTA. Sagüés. 23:45.

Abuztuak 17

• ESTRELLA MORENTE. Baluarte Auditorioa. Iruña. 21:00. • ANGELITA LA PERVERSA. Pinpilinpauxa Txosna. Bilbo. 00:30.

Abuztuak 23

• MARKY RAMONE. Sagüés. 23:45. • DEF CON DOS. Langraiz Oka Jaiak. Langraiz Oka. • GATIBU. Malekoia (Dama). Zarautz. 23:00. • PACHAWA SOUND. Arcadas Plaza. Zangoza. 23:00.

• RAT-ZINGER + SVETLANAS. Bilboko Kafe Antzokia. Bilbo. 23:00. • MARA. Kobazuloak. Zugarramurdi. 18:00. • OLÉ OLÉ 2.0. Pinpilinpauxa Txosna. Bilbo. 00:30. • LA PEGATINA. Abandoibarra. Bilbo. 23:30.

Abuztuak 18

Abuztuak 24

• YSI KALIMA. Las Malvas Plaza. Fitero. 21:00. • JARABE DE PALO. Sagüés. 23:45.

• GOVERNORS. Txosnas. Laudio. • SANTIAGO AUSERON + SEXY SADIE. Abandoibarra. Bilbo. 23:30.

GAZTEBERRI #139 | 2018 Uztaila


Finantzaketaren bilaketan lagunduko zaitugu PROGRAMEN ETA PROIEKTUEN KUDEAKETA Prozesuen ikuspegi integrala eskaintzen dizugu.

Hausnarketa estrategiko batetik abiatuta, zerbitzu integral eraginkorra eta efikaza eskaintzen dugu.

PROGRAMAK ETA PROIEKTUAK Inbertsio proiektu publiko zein pribatuak diseinatzen eta kudeatzen ditugu.

DIRU-LAGUNTZAK Diru-laguntza programen eta finantzaketa-lerroen inguruan aholkatzen dugu.

EUROPAR FUNTSEN KUDEAKETA Europako gaietan aditua den enpresa gara.

POLITIKA PUBLIKOAK Toki-, eskualde- eta enpresa-garapena sustatzen dugu europar esparruan.

Iparragirre, 17. 1. esk. Bilbo | (+34) 944 70 22 94 | info@gestoreseuropeos.com


Erakusketak Bilboarte • Estado Líquido, Beatriz Sanchezen Erakusketa. Irailaren 14ra arte.

Bilboko Arte Ederren Museoa • 110 Maisulan. 2018ko irailaren 17ra arte.

Euskal Museoa. Bilbao • Fu La Spagna! Espainiako Gerra Zibilari Buruzko Begirada Faxista. 2018ko ekainaren 17tik - 2018ko Irailaren 2ra arte.

Guggenheim Bilbao Museoa • Artea Eta Txina 1989 Ondoren: Munduko Antzerkia. 2018ko irailaren 23ra arte. • Chagall. Urte Erabakigarriak, 1911-1919. Irailaren 2ra arte. • Mundu Bat Ihesean. Uztailaren 12tik urriaren 21era arte.

Azkuna Zentroa. Bilbo • ... Eta egiten ditugun gauzak. 2018ko irailaren 16ra arte.

Rekalde Aretoa. Bilbo • Glutinum mundi. 2018ko uztailaren 12tik urriaren 14ra arte.

Gernikako Bakearen Museoa • Harrizko eta altzairuzko oroimenak. Gerra Zibilak eta frankismoak Euskadin utzitako biktimen omenezko monumentuak. 2018ko irailaren 16ra arte.

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa • Autobide bat entzufearen atzean. 2019ko otsailaren 28ra arte.

Euskararen Etxea. Bilbo • Emakumea eta Euskal Pilota. Irailaren 30era arte.

Bizkaiko Foru Liburutegia. Bilbo • Argitalpen Esperimentalak Juanje Sanz Morerak Komisariatutako Erakusketa. Urriaren 31ra arte.

San Telmo Museoa • Pradoko Jainkoak. Artea Eta Mitoa. Uztailaren 6tik urriaren 28ra arte. • Black Is Beltza: Fermin Muguruzaren Erakusketa-Proiektua Izen Bereko Eleberri Grafikoaren Inguruan. 2018ko irailaren 30era arte. • Hau: Euskal Herriko Objektu tradizionalen Diseinu Lehiaketa. 2018ko Ekainaren 21etik Irailaren 30era arte.

Okendo K.E. Donostia • Zeure mugikorrak ezkutatzen duena. 2018ko abuztuaren 10era arte. • Kartelgintza ilustratua. 2018ko abuztuaren 25era arte.

Untzi Museoa. Donostia • Zoriontasunaren bilaketa. Euskal ekarpena AEBko independentziari. 2018ko irailaren 30era arte.

Menchu Gal Erakustaldi Aretoa. Irun • The Time Is Now. Irailaren 2ra arte.

Oiasso Museoa • Mulieres, Emakumeak Augusta Emeritan. 2018ko irailaren 30ra arte.

Tolosako Topiz Museoa • Búho Maravillas. 2018ko urriaren 7ra arte.

Artium Museoa. Gasteiz. • Artres. Museo Bat Nolakoa Izan Behar Den. 2018ko abuztuaren 26ra arte. • Broosa Poesia. Maiatzaren 29tik irailaren 23ra arte.

Iruñeko Erresumaren Museo Etnografikoa • Emakume Modaren 100 Urte. Abenduaren 3ra arte.

Nafarroako Museoa • José Latova. Cuarenta años de fotografía arqueológica en España. 1975-2014. 2018ko irailaren 23ra arte.

Oteiza Museoa • Arma isilak gerra lasaietarako. Imanol Marrodan. 2018ko irailaren 30era arte.

Nafoarroako UnibertsitateMuseoa • Geografía del tiempo. Bleda eta Rosa. 2018ko irailaren 30ra arte.


Gazteber eberri aldizk izkaria

5500.0000 000 ale hilero

Euskkkal Heerrriiikko herri guztietan gazteberri.eus

Zabalkunde handiena duen gazteentzako aldizkaria Zure aldizkaria!!


46

GAZTEBERRI #139 | 2018 Uztaila




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.