GAZTEBERRI #140 ABUZTUA 2018

Page 1

Gazteberri Aldizkaria | 140. Zbk | 2018 Abuztua |

Gazteen osasunean generoak garrantzi handia du

#140


ARGITARATZAILEA:

© Shareak Kultur Elkartea Lege Gordailua: Bi-1151-04 Tlf: 94 424 75 94 eposta: gazteberri@gazteberri.eus http://www.gazteberri.eus ERREDAKZIOA Iparragirre, 17, 1.esk. 48009-Bilbao. KOORDINATZAILEA: Jon Mikel Zabalegi TESTUAK: Shareak Kultur Elkartea DISEINUA: José Poza LAGUNTZAILEAK: Nerea Segura, Lohizune Loroño, Maialen Olabe eta UNICEF-Euskadi.

PUBLIZITATERAKO-ESPAZIOA. NAHITA UTZI DUGU HUTSIK.

ARGAZKIAK: Sergio Cotos, Markel Redondo, Alejandro Boyero, Artxiboa PUBLIZITATEA: 94 424 75 94 | 616 50 50 82 INPRIMATZAILEA: Zeroa Multimedia

Shareak Kultur Elkarteak ez du Gazteberri Aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik derrigor bere gain hartzen

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILAREN, BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN, ETA EUSKARABIDEAREN LAGUNTZA JASO DU

DEITU 94 4247594 ZENBAKIRA ESPAZIO HAU BETETZEKO


Aurkibidea 04 Gazteberriak z EAEko 16 eta 29 urte bitarteko gazteen langabezia-tasa %15etik behera kokatu da z Bost estreinaldi aurtengo BADen z Langile gazteen itzulera eztabaidagai

08

Erreportajea: Gazteen osasunean generoak garrantzi handia du

EHUko Uda Ikastaroetan

14 Zientzia z Pikorta madarikatuak

22 Euskara z Gazteak protagonista aurtengo Euskal Zine Bileran z Euskaraz egin daitekeena, euskaraz egin

16

Erreportajea Zein langile mota bilatzen dute enpresek?

32 Sexua z Nolakoa da bagina ‘normal’ bat? z Harreman sexualen maiztasuna

34 Teknologia berriak z Doako bideo-jokoek ere dirua irabazteko aukera eman dezakete z 15 urte barru Internet gabe gera gintezke

26

Erreportajea: Bero-bolada zirkulu polarrean GAZTEBERRI #140 | 2018 Abuztua

z Bilboko Udalak eraso sexistak ekiditeko aplikazio bat garatu du

42 Agenda 3


Gazteberriak BILBAO HIRIA POPROCK LEHIAKETA Bilboko Udalak antolatzen duen Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketaren aurtengo edizioa irailaren 13an hasi eta urriaren 20an amaituko da. Aurtengoa XXX. edizioa izango da eta jada bertan parte hartuko duten 32 taldeak aukeratu dira: 16 pop-rock modalitatean, 8 metal modalitatean eta, beste 8 Urban kategorian. Talde horien guztien kontzertuak Bilborocken izango dira. Kategoria bakoitzeko irabazleak aukeratzeko, epaimahaiak emandako botoez gain, ikus-entzuleen botoa ere kontuan hartuko da, botoen %15 izanik. Bozketan parte hartzen duten pertsonak jaialdi handietarako sarreren zozketan sartuko dira.

DATORREN IKASTURTERAKO IKASTAROAK DONOSTIA KULTURAREN ESKUTIK Donostia Kulturak 2018-19 ikasturterako prestakuntzaikastaroen programa aurkeztu du. Guztira, 613 ikastaro izango dira eta, horietatik guztietatik, 64 bereziki haur eta gazteei zuzenduta daude. 318 ikastaro euskaraz irakatsiko dira. Izena emateko epea irailaren 11 eta 25 bitartean izango da zabalik. Matrikula Donostiako kultur-etxeetan edo online egin daiteke.

4

EAEko 16 eta 29 urte bitarteko gazteen langabezia-tasa % 15etik behera kokatu da 2018ko bigarren hiruhilekoan gazteen langabezia-tasa % 14,9koa izan da, azken urteetako tasarik baxuena Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren gazteen egoera, arinki bada ere, hobetuz doa. Berriki ezagutzera eman diren datuen arabera, Euskadiko 16 eta 29 urte bitarteko gazteen langabezia-tasa, aspaldiko partez, % 15eko langatik behera kokatu da, % 14,9an hain zuzen ere. Aurtengo lehen hiruhilekoan aipatu tasa % 16,4koa zen eta, beraz, 1,5 puntuko jaitsiera eman da. Iazko hiruhileko berarekin alderatuta, jaitsiera ere eman da, orduan, gazteen langabezia-tasa % 15,9koa baitzen.

Gazteen langabezia-tasan izan den jaitsierak bat egiten du biztanleria orokorraren langabezia-tasak izan duen joerarekin. Hala ere, gazteen langabezia-tasa ia bost puntu altuagoa da, 14,9 eta 10,1, hurrenez hurren. Gazteen artean, oraindik ere, emakumeen egoera gizonezkoena baino okerragoa da. Horrela, gizon gazteen langabezia-tasa % 14koa den bitartean, emakume gazteena % 15,6raino hazten da. Herrialdeka, Bizkaia da (% 16,8) tasarik altuena duena eta Gipuzkoa (% 11,8), berriz, baxuena. Arabakoa % 14,5ekoa da.

GAZTEBERRI #140 | 2018 Abuztua


UPV/EHU MUNDUKO 400 UNIBERTSITATE ONENEN ARTEAN

ILUSTRAZIOAREN IRUDIKA 2018 TOPAKETA

Shanghaiko rankingaren arabera, UPV/EHU munduko 400 unibertsitate onenen artean kokatu da. Ingeniaritza kimikoaren arloan, adibidez, munduko 75 unibertsitate onenen artean dago. Munduko 500 unibertsitate onenak biltzen dituen aipatu rankingean bakarrik estatuko zazpi unibertsitate aurkitzen dira. Harvard, Stanford eta Cambridgeko Unibertsitatea dira, ordena honetan, rankingeko lehen hiru erakundeak.

Gasteiz Irudika 2018 nazioarteko ilustrazioaren II. topaketa profesionalaren egoitza izango da. Aurtengo edizioa urriaren 18an hasiko da eta hiru egunez luzatuko da. Irudika topaketa euskal ilustratzaileen erakusleiho nagusia bilakatu zen iaz. Aurten, bertako ilustratzaileekin batera, gainera, nazioarteko ilustratzaileak ere izango dira. Ekimen honek Eusko Jaurlaritzaren, Gasteizko Udalaren eta Vital Kutxaren babesa du.

GASTEIZKO NAZIOARTEKO ANTZERKI JAIALDIAREN XLIII. EDIZIOA Urriaren 5ean 32 ikuskizun eskainiko dituen Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren XLIII. edizioa hasiko da. Antzezlan horietatik guztietatik, hiru erabateko estreinaldiak izango dira eta bederatzi estreinaldiak Espainian. Zortzi astez, antzerki munduko aktore ospetsuak pasatuko dira Gasteizko agertokietatik: Isabella Rosellini, Javier Gutiérrez, Eusebio Poncela, Josep María Pou, Ariadna Gil eta Natalia Verbeke izango dira plater nagusiak. Sarrerak irailean jarriko dira salgai.

ADITUEN USTEZ AURTEN MEDITERRANEOA GURUTZATU NAHIAN HIL DIREN IMMIGRANTEAK

Abuztura arte 1.500 immigrante inguru hil dira Mediterraneoan. Adituek azaldu dutenez, Libia eta Italia arteko ibilbidea da hilgarriena: ibilbide hori egiten duten 20 immigranteetatik bat hiltzen da. Migrazioen Nazioarteko Erakundeak azaldu duenez, aurten jada 55.000 immigrante inguru iritsi dira Europako kostaldeetara.

“Oztoporik gabeko garaipena, loriarik gabeko garaipena da ” PIERRE CORNEILLE (1606-1684). Frantziar antzerkigilea. Antzerki klasikoaren aitzindaria.

GAZTERIAREN NAZIOARTEKO EGUNA. Pasa den abuztuaren 12an Gazteriaren Nazioarteko Eguna ospatu zen. Urtero gai bat jorratzen da eta aurtengoa gazteentzako gune seguruak izan da. Munduan Youthday izenarekin ezagutzen den ospakizuna 1995an ezarri zuen Nazio Batuak erakundeak.

GAZTEBERRI #140 | 2018 Abuztua

GAZTELAGUN 2018-20121 PROGRAMA. Eusko Orrialde hauetan jada azaldu dugunez, Eusko Jaurlaritzak 23 eta 35 urte bitarteko gazteen emantzipazioa sustatzea helburu duen Gaztelagun izeneko programa garatu du. Ekimen horrek gazteei hiru urteko alokairurako laguntza eskaintzen die Programaren alderdi nagusienak gazteekin alderatzeko bi eztabaida-foro eta inkesta bat garatu dira. Informazio gehiago: http://etxebizitza.blog. euskadi.eus/

5


© BAD

EUSKADIKO BPG EB-15EKOA BAINO % 14 ALTUAGOA DA

Bost estreinaldi aurtengo BADen Aurtengo edizioaren kartela Marian Gerrikabeitiak egin du Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiaren (BAD) aurtengo edizioa urriaren 18an izan go den Bárbara Bañuelosen “Mi padre no era un famoso escritor ruso” dokumental eszenikoarekin hasiko da. Hamaika egunez luzatuko den edizio honetan, guztira eszena garaikideko artista eta konpainia garrantzitsuenetako batzuen bost estreinaldi eskainiko dira. Estreinaldi horiez gain, BADek prestakuntza eskaintza zabala izango du aurtengo edizioan. Prestakuntza eskaintza horri esker, artista eta teknikari profesionalek trebatzeko aukera izango dute. Aurtengo edizioaren kartela Marian Gerrikabeitia ikus-entzunezko sortzailearen irudi batean oinarritzen da. Moldeak eta genero mugak apurtu nahi dituen irudia da, dantza eta antzerkia, bereizketa gabe, irudikatzen dituzten gizona eta emakumea, mugarik ez duen Arte Eszenikoaren mundukoak.

6

Eusko Jaurlaritzak ezagutzera eman dituen 2017. urteari dagozkion datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko pertsona bakoitzeko Barne Produktu Gordina 28 kideko Europar Batasunaren batez bestekoa baino % 23 altuagoa izan zen. Europar Batasuna osatzen duten 15 herrialde aberatsenak bakarrik aintzat hartzen badira, Euskadiko BPG % 14 altuagoa izango litzateke. Ogasun eta Ekonomia Sailak azaldutako datuen arabera, euskal ekonomiaren suspertzea finkatzen ari da. Horren adibide garbia dugu, adibidez, lanpostu kopuruaren eta Gizarte Segurantzaren afiliazioen inguruko datuak. Lehenengoari dagokionez, % 2,1eko igoera izan zela azpimarratu behar da. Horri esker, 2008-2013 epealdian galdu ziren 119.000 lanpostuetatik dagoeneko 56.000 inguru berreskuratu dira. Hala ere, gaur egun 2008an baino 63.000 lanpostu gutxiago daude oraindik.

4.000 inguru Langile gazteen itzulera eztabaidagai EHUko Uda Ikastaroetan Pasa den hilean, eta UPV/ EHUk antolatzen dituen Uda Ikastaroen programazioaren barruan, “Migrazioa eta mugikortasuna kanpoan den Euskal Komunitatean” izenburuko ikastaroa ospatu zen Azkoitiko Insausti Jauregian. Bertan, besteak beste, atzerrian lanean ari diren euskal gazteriaren egoera aztertu zen. Gazteen Euskal Behatokiaren datuen arabera, atzerrian diren gazteen kopurua 4.000 ingurukoa da. Euskal gazteek gustukoen dituzten helmugak Erresuma Batua, Frantzia eta Alemania izango lirateke. Ikastaroan Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gazteriako sailburu Marcos Murok hartu zuen parte. Murok positibotzat jo du euskal gazteak atzerrian trebatzea, baina, aldi berean, erakunde publikoek gazte horien itzulera errazteko ekimenak garatu behar dituztela azpimarratu du. Zentzu horretan, Murok Gazte Itzulera Programaren nondik norakoak azaldu zituen.

GAZTEBERRI #140 | 2018 Abuztua


Erasmusera joan nahi eta zure ingeles-maila egiaztatu behar duzu?

Irakaslea zara eta zure ingeles-maila egiaztatu behar duzu?

Lehenengoz IruĂąean. Irailaren 1ean

Egiaztatu zure ingeles-maila 72 ordutan Fast. Reliable. Affordable. www.britishcouncil.es/eu/azterketak/aptis/datak-prezioak-tokiak


Gazteen osasunean generoak garrantzi handia du 8

GAZTEBERRI #140 | 2018 Abuztua


FADek estatuko gazteriaren osasunaren inguruan egin duen azterlan baten arabera, emakume gazteen osasuna, hainbat adierazletan, gizon gazteena baino zertxobait okerragoa da. Oro har, gazteriaren osasuna ona da, baina osasun mentalaren eta elikadura-ohituren kasuan aurrera pausoak eman behar direla azpimarratzen du txostenak.

GAZTEBERRI #140 | 2018 Abuztua

9


Erreportajea

F

ADek, Fundación Mutua Madrileñarekin elkarlanean, estatuko gazteriaren bizitzaren eta osasunaren inguruko txostena prestatu du. Txosten horrek ondorio bitxi bat utzi du: emakume gazteek gizon gazteek baino emaitza kaxkarragoak lortzen dituzte osasun-adierazle gehienetan. Adibidez, emakumeek gaixotasun kroniko gehiago izaten dituzte eta osasun mentalari dagokionez, depresioak izateko joera handiagoa omen dute. Txostena “Barómetro juvenil de vida y salud” izenburuarekin aurkeztu da eta bere helburua estatuko gazteriaren osasun fisiko zein mentalaren inguruko argazki bat lortzea izan da. Horretarako 15 eta 29 urte bitarteko 1.200 gazte inkestatu dira. Asko dira ikerketak jorratu dituen osasun–alderdiak. Horietatik guztietatik, kezka gehien sortu duena osasun mentalaren inguruko datuak izan dira. Txostenaren arabera, azken hamabi hilabeteetan estatuko gazteriaren ia heren batek osasun mentalarekin harremana duen gaitzen bat izan du. Kasu horretan, emakume gazteek (% 33) mutil gazteek (% 23) baino joera handiagoa izan dute horrelako gaitzak izateko. Gehien errepikatzen diren sintomak honako hauek lirateke: nekea eta energia falta (% 29), lo egiteko arazoak (% 26), elikaduradesorekak (% 23) eta porrot sentimendua (% 19,3). Horrelako sintomaren bat izan duten gazteen kopurua nahikoa altua bada ere, horietatik bakarrik erdiak laguntza profesionala eskatu zuen eta, hainbat kasutan, familia-medikura mugatu zen.

10

Txostenak kezkarako zenbait datu utzi dituen arren, orokorrean, eta bereziki oinarrizko adierazleei dagokionez, nahiko emaitza onak eman ditu. Horrela, hainbat adierazleen kasuan estatuko gazteriak Europar Batasuneko gazteriak baino emaitza hobeak lortzen ditu. Adierazle positibo horien artean, esaterako, biziitxaropena (EB altuenetakoa) eta hilkortasun-tasa azpimarra daitezke. Gazteen hilkortasun-tasari dagokionez, istripuak dira heriotzarako arrazoi nagusia gazteen artean. Horrela errepideko istripuak dira gazteen artean heriotza-kausa nagusia, bereziki gizonen artean. Errepidean hiltzen den emakume gazte bakoitzeko bost gizon gazte hiltzen dira. Dena den, txostenean azaltzen den moduan, heriotza-kausa nagusia izan arren, istripuen indizea inguruko herrialdeetakoa baino baxuagoa da (3,9 hildako 100.000 biztanleko).

Elikadura eta pisua

Elikadura osasuntsuaren eta gehiegizko pisuak ekar litzakeen ondorioen inguruan asko hitz egin den sasoi honetan, FADek prestatu duen txostenak datu bitxi bat utzi du. Izan ere, estatuko 15 eta 17 urte bitarteko nerabeen ia erdia egokia den pisutik behera aurkitzen baita. Ostera, obesitate arazoak dituzten adin-tarte horretako nerabeen kopurua % 5 ingurukoa besterik ez omen da; % 4,3 mutilen kasuan eta % 4,8 nesken kasuan. Kurioski, 18 eta 29 urte bitarteko gazteen artean obesitate arazoak dituzten gazteen kopurua nabarmen hazten da: % 15,2raino mutilen

GAZTEBERRI #140 | 2018 Abuztua


OSASUN MENTALA ETA GAIXOTASUN KRONIKOAK. Estatuko gazteriaren osasuna ona bada ere, FADeren txostenak emakume gazteen osasuna, hainbat adierazletan, gizon gazteena baino okerragoa dela azpimarratzen du. Adierazle horien artean, adibidez, depresiorako edo gaixotasun kronikoetarako joera handiagoa aipatzen da.

GAZTEBERRI #140 | 2018 Abuztua

11


GAZTEENTZAT NORBERAREN ITXURA OSO GARRANTZITSUA DA. Estatuko gazteen % 86 bere itxuraz kezkatzen da. Ia kopuru berberak azaltzen du euren gorputzaren zatiren bat edo gehiago aldatuko lukeela bere itxura hobetzeko.

kasuan eta % 9,4raino nesken kasuan. Esan bezala, eta erreferentzia gisa gorputz-masaren indizea erabiltzen bada, 15 eta 17 urte bitarteko nerabeen % 38,6 bere adinerako egokia litzatekeen pisuaren azpitik aurkitzen da. Kasu horretan ere alde handiak daude neska eta mutilen artean. Horrela, teorian egokia den pisutik behera aurkitzen diren mutilen kopurua % 15ekoa besterik ez den bitartean, nesken kasuan ia % 50era iristen da. Kasu honetan ere, adinarekin kopuruak dezente aldatzen dira; 18 eta 29 urte

12

bitarteko nesken % 64 pisu egokitik behera aurkitzen da eta mutilen kasuan % 50. Pisuaren kontuak harreman zuzena du gazteek eman nahi duten irudiarekin. Horrela, gazteen % 86k bere itxuraz kezkatzen dela onartzen du. Ia kopuru berberak azaltzen du euren gorputzaren zatiren bat edo gehiago aldatuko lukeela bere itxura hobetzeko. Itxura ona izateko, gainera, asko dira argaltze-dietaren bat jarraitzen dutenak (% 37 nesken kasuan eta % 32 mutilen kasuan). Gazte gehienek argaltasuna itxura onarekin erlazionatzen dute eta ez

hainbeste osasunarekin. Dietaren bat jarraitu duten gazteen ia erdiak (% 43) pisua galtzea lortu du, baina, aldi berean, % 18k dieta uztea erabaki du bilatzen zen helburua lortu gabe. Azkenik, txostenak jasotzen duenez, bada elikadura-ohituretan zer hobetzerik. Inkestatutako gazteen heren batek gutxitan jaten du arraina. Astero bitan baino gehiagotan fruta freskoa jaten duten gazteen kopurua ere nahiko baxua da eta, ostera, egunero gozokiak edo pastelak jaten dituztenak % 45 izango lirateke.

GAZTEBERRI #140 | 2018 Abuztua


ITURRIA: FAD

GAZTEEN BIZITZA ETA OSASUNAREN INGURUKO BAROMETROA GAZTEEN OSASUNA: EMAKUME GAZTEEK, ORO HAR, GIZON GAZTEEK BAINO OSASUN OKERRAGOA DUTE HAINBAT ADIERAZLEREN ARABERA Arazo kronikoak dituzte?

Medikuarengana joaten dira?

Gazteen % 23k gaixotasun kronikoren bat du. Horrelako ondoezak ugariagoak dira emakumeen artean gizonen artean baino, % 27 eta % 18, hurrenez hurren

Gazteen % 78, gutxienez behin, medikuarengana joan da azken 12 hilabeteetan. Emakumeak (% 83) gizonak (% 73) baino gehiago joaten dira

GUZTIRA

Sendagaiak hartzen dituzte bere kabuz? % 58k bai. Emakumeen kasuan % 63k eta gizonen kasuan, % 52k

GUZTIRA

% 23

GUZTIRA

% 78

EMAKUMEAK

% 58

EMAKUMEAK

% 27

EMAKUMEAK

% 83

GIZONAK

% 63

GIZONAK

% 18

GIZONAK

% 73

% 53

GAZTERIAREN OSASUN MENTALA Estatuko gazteriaren % 30 inguruk osasun mentalarekin harremana duen arazoren bat izan duela dio.

Arazo psikologikoak dituzten gazteek laguntza eskatu zuten?

Depresioa, antsietate-nahasmenduak eta loaren nahasmenduak dira gazteen artean arazo psikologikoen diagnostikorik ohikoenak

Arazo psikologikoren bat duen gazteriaren erdiak ez du inolako laguntzarik eskatu.

Azken hamabi hilabeteetan horrelako arazoak izan dituztenen artean emakumeak dira nagusi (% 33). Gizonen kasuan, hamar puntu gutxiago.

DEPRESIOA % 11,4

EZ

ANTSIETATE-NAHASMENDUAK

% 50,6

% 11,2

BAI. PSIKOLOGOA

LOAREN NAHASMENDUAK

% 29

% 7,1

BAI. ETXE-MEDIKUA

BESTELAKOAK

% 20,4

% 9,5

BAI. PSIKIATRA % 13,6 BESTELAKO PROFESIONALAK % 3,9

GAZTERIAREN OSASUN MENTALA Dietak Gazteriaren ia % 40k argaltze-dietaren bat jarraitu edo jarraitzen du.

Pisua EMAKUMEAK GUTXIAGO % 64 PISATU NAHIKO NUKE % 50

Elikadura-ohiturak GIZONAK

EGUNERO

45

% 37 GIZONAK % 32

GAZTEBERRI #140 | 2018 Abuztua

GEHIAGO % 8 PISATU NAHIKO NUKE % 16

24 61

GUSTURA NAGO % 26 NIRE PISUAREKIN % 33 EMAKUMEAK

INOIZ

ASTEAN BEHIN

12

67 36

31 29 17

16 31 87

33 85

13


14

GAZTEBERRI #140 | 2018 Abuztua


Zientzia Pikorta madarikatuak Nerabetasunarekin batera, asko dira aknea duten gazteak Nerabetasunarekin batera hainbat aldaketa hormonal izaten dira gure gorputzean. Aldaketa horien ondorioz, gure bilgor-guruinek ohi baino bilgor gehiago jariatzen dute. Bilgor horrek azaleko poroak narritatzen ditu eta poro horiek bilgorrarekin eta hildako zelulekin betetzen dira, hain ezagunak diren puntu beltzak sortuz. Dermatologian, puntu beltz horiek zaldar edo komedoi izenarekin ezagutzen dira. Zaldar horiek handitzen badira pikortak azaltzen dira. Pikorta horiek tamaina askotakoak izan daitezke eta, sarritan, zornea izango dute barruan. Nerabetasunean azaldu ohi den arazo dermatologikoa izan arren, zenbait kasutan, heldutasunean ere azal daiteke. Emakumeen kasuan, gainera, posible da hilerokoa jaitsi aurretik ere pikortaren bat azaltzea. Esan bezala, aknea aldaketa hormonalen ondorioa da. Hala ere, pikorta horien inguruan hainbat mito eraiki dira. Adibidez, hainbat pertsonak uste dute zenbait elikagaik aknea eragin dezaketela (txokolatea, txorizoa, esnekiak‌) Printzipioz, eta aipatu elikagai horiek neurriz kontsumitzen badira, ez da halakorik gertatzen. Era berean, masturbazioaren eta aknearen arteko harremana ere eraiki da. Masturbazioarekin testosterona maila nabarmen hazten bada ere, igoera hori oso denbora laburrean ematen da eta, ondorioz, ez du harreman eragin zuzenik aknearen edo pikorten agerpenarekin. Normalean nerabetasunean masturbatzen hasten garenez, askok aknearen agerpena eta masturbazioa erlazionatu dituzte. Printzipioz eraginik ez duen arazo dermatologikoa izan arren, komenigarria da dermatologoarengana joatea pikorten eragina ahalik eta txikiena izan dadin. Tratamendu egoki batekin, pikorten eragin estetikoa txikiagoa izango da eta etorkizunean orbainak edo arrastoak izatea saihestuko dugu.

GAZTEBERRI #140 | 2018 Abuztua

15


Zein langile mota bilatzen dute enpresek?

Euskal Autonomia Erkidegoko zein Nafarroako enpresek zailtasunak omen dituzte IT, automobilgintza, metalgintza, logistika, elikagaigintza eta salmenta esparruetako profesionalak aurkitzeko

16

GAZTEBERRI #140 | 2018 Abuztua


GAZTEBERRI #140 | 2018 Abuztua

17


Erreportajea

G

ure inguruko lanmerkatuan paradoxa bat ematen da. Estatu-mailan hiru milioi langabetu baino gehiago dauden arren, beharrezkoak diren lanpostuen % 10 inguru hutsik geratzen dira eta hainbat enpresak zailtasunak dituzte trebakuntza egokia duten langile gazteak aurkitzeko, bereziki, teknologia berriak eta digitalizazioa bezalako sektoreetan. Hori da, hain zuzen ere, berriki Adeccok eta PwC aholkularitzak argitaratu dituzten bi txostenetatik atera daitekeen ondoriorik nabarmenena. PwC-k prestatu duen European Private Business Survey izeneko txostenak, adibidez, Europar Batasuneko ia 2.500 enpresa ertainen (10 eta 100 milioi euro inguru fakturatzen duten horiek) iritziak jaso ditu (131 estatukoak). Bertan azaltzen denez, talentu falta Europar Batasuneko enpresa ertainen kezka nagusietako bat bilakatu da. Talentu falta horrek bat egiten du Europar Batasuneko enplegua nabarmen suspertzen ari den une betekin. Urte honen lehen hiruhilekoan EBko batez besteko langabezia % 7,1ekoa besterik ez zen. Ikerketaren arabera, enpresek zailtasun handiak dituzte gazteen artean trebakuntza egokia duten langileak aurkitzeko. Zailtasun horiek nabarmenagoak dira, adibidez, enpresen behar berriak asetzeko beharrezkoak diren teknologia berrien eta digitalizazioaren esparruetan. Ikerketa berean azpimarratzen denez, talentu faltak ondorio ekonomiko zuzenak ditu: enpresa ertainek 300 mila milioi euro baino gehiago fakturatzeari uzten diote,

18

hots EB-31ren (Europar Batasuna gehi Norvegia, Suitza eta Turkia) BPGaren % 2 inguru. Espainian, adibidez, fakturatu gabe geratu den kopurua 14.500 milioi ingurukoa izango litzateke (BPGaren % 1,3); Alemanian, 64.600 milioi (% 2,2);

Erresuma Batuan, 39.300 (% 1,7) eta Frantzian, 30.400 (% 1,4).

Prestakuntza egokia duten profesionalen eskasia Bestalde, Adeccoren txostenak Espainian den talentu faltan

GAZTEBERRI #140 | 2018 Abuztua


eta eskasian diren profil profesionaletan sakondu du. Bi faktore horiek direla eta, asko dira euren enpresetarako talentua biltzeko zailtasun handiak dituzten giza-baliabideetako arduradunak. Ondorioz, lan-eskaintzen bosten bat birdefinitu behar izan dira hautagai egokia aurkitzeko. Adeccoren ustez, trebatutako talentuaren eskasia, nagusiki, hizkuntzak menperatzen dituzten, IT esparruan adituak diren eta industriarekin harremana duten lanbideetako profesionalen eskasiarengatik ematen da. Txostenak azpimarratzen duenez, eskaintzen baldintza prekarioek eta zenbait eskualdeetan eskaintzen diren soldata ez-lehiakorrek ere eragin zuzena dute.

IT eta industria

ATZERRIKO HIZKUNTZEN GARRANTZIA. Goi-mailako lanpostuetan atzerriko hizkuntzen ezagutza altua ezinbesteko baldintza bilakatu da. Adeccok ezagutzera eman dituen datuen arabera, 2013. urteaz geroztik, urtero, lanpostu bat lortzeko atzerriko hizkuntzen eskaera handitu da. Gehien eskatzen den hizkuntza ingelesa da; atzerriko hizkuntzaren bat eskatzen duten lan-eskaintzen % 92,3 hizkuntza hori eskatzen dute.

GAZTEBERRI #140 | 2018 Abuztua

Euskadi eta Nafarroa dira, Estatu mailan, soldatarik altuenak dituzten bigarren eta hirugarren autonomia erkidegoak. Era berean, langabezia-tasarik baxuenak dituzten lurraldeak dira. Hala ere, kasu bietan, talentu eskasia ere arazo bilakatu da, bereziki, IT (Informazioaren Teknologiak), automobilgintza, metalgintza, logistika, elikagaigintza eta komertzial esparruetan. Adeccoren ustez, Euskal Autonomia Erkidegoan zein Nafarroako Foru Erkidegoan, IT sektoreko enpresa bateko giza-baliabideetako sailarentzat zaila da honako profil hauek betetzea: erabiltzaileen arretarako zerbitzuetarako profesionalak, sistemetako teknikariak, programatzaileak, analistak eta sistemetako salmenta aurreko saltzaileak.

19


Aipatu profil horiek gero eta eskaera handiagoa dute prozesuen automatizazioa dela eta, baina ez dira asko lan-merkatura iristen direnak. Enplegu horietan soldatak 16.500 euro (erabiltzaileen arretarako zerbitzuak) eta 36.000 euro (sistema aurreko saltzaileak) bitartekoak izan daitezke. Automobilgintzan nekez betetzen dira erraztaile 4.0, mekanikari ofizial, mekatronikako goigraduak eta ingeniari mekaniko eta elektrikoak. Sektore horretan, aipatu profilen kasuan, eskaintza eskaria baino handiagoa da eta enpresek zailtasunak dituzte langileak aurkitzeko langabeziatasa oso baxua delako. Metalgintzaren kasuan, honakoak dira zailtasun gehien ematen dituzten lanpostuak: tornulariak, fresatzaileak, prentsistak, orgagidariak, burdinoletako profilak eta, batez ere, makineriaren mantenurako teknikariak. Hainbat kasutan, enpresek euren langileak trebatzeko aukerara jo dute. Adibidez, trokelistaren profila ia ez da merkatuan existitzen eta, horregatik, enpresak dira lanpostu horietarako langileak trebatzen dituztenak. Burdiola batean lan egiten duen langile batek 20 eta 22 mila euro bitarteko soldata irabaz dezake eta beste sektoreetan soldata prentsista batek irabazten dituen 18.000 eurotatik trokelista aditu batek irabaz ditzakeen 45.000 eurotara irits daiteke. Elikagaigintzan, mantenu teknikariak falta dira eta sasoi garrantzitsuenetan baita ekoizpen teknikariak ere.

Hizkuntzen ezjakintasuna

Adeccoren txostenak agerian uzten

20

duenez, Estatuko autonomiaerkidego guztietan atzerriko hizkuntzen ezagutza altua duten profesionalak falta dira. Hori dela eta, Adeccoko idazkari orokorra den Santiago Solerrek langileei zein langabetuei honako gomendio hau ematen die: “trebakuntzaren aldeko apustua egin behar dute, ez bakarrik unibertsitate-mailakoa, baita defizitario diren adar horietan ere. Lanbide Heziketa Dualak enplegagarritasun handia du

eta, noski, atzerriko hizkuntzen ezagutza ezinbestekoa da�. 2013. urteaz geroztik, urtero, lanpostu bat lortzeko atzerriko hizkuntzen eskaera handitu da. 2013an, lan-eskaintzen heren batek atzerriko hizkuntza baten ezagutza eskatzen zuen; aurten, berriz, % 34,7k. Kasu gehienetan (% 92,3) ingelesa da eskatzen den hizkuntza. Jarraian, alemana (% 7,4), frantsesa (% 7,2), portugalera (% 1,26) eta italiera (% 0,8) aurkituko lirateke.

GAZTEBERRI #140 | 2018 Abuztua


GAZTEBERRI #140 | 2018 Abuztua

etorkizuna.eus Âą18 Presta Ezazu Zure Etorkizuna aldizkaria 21


Euskara Gazteak protagonista aurtengo Euskal Zine Bileran Bilera Kameratoia izeneko ikus-entzunezko rallye batekin hasiko da. 24 orduz, gazteek Lekeitio euren kamerekin hartuko dute Lekeitioko Euskal Zine Bilerak bere XLI. edizioa ospatuko du urriaren 6 eta 12 bitartean. Antolatzaileek azaldu dutenez, guztira, 49 izango dira lehiaketara aurkeztu diren euskarazko filmak. Lanak aurkezteko epea hil honen 3an amaitu zen. Aurtengoa edizio berezia da, antolatzaileen esanetan, aurrera pauso nabarmenak eman direlako eta zinemaldiaren zein lehiaketan parte hartzen dutenen beharretara egokitzeko oinarriak berritu direlako. Horrela, adibidez, aurtengo edizioan ez da lan profesional eta amateurren arteko bereizketarik egingo. Aurtengo zine bilerari hasiera emateko, eta Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean, ‘Kameratoia’ izeneko ikusentzunezko rallye-a antolatu da. Bertan, gazteak izango dira protagonista nagusi eta 24 orduz Lekeitio euren kamerekin hartzeko aukera izango dute. Bertan parte hartzeko epea irailean zabalduko da. Parte-hartzaileek sari potoloak irabazteko aukera izango dute: 2.600 euro hiru saritan banatuta.

22

Euskal Zine Bilerak euskarazko filmenganako apustu sendoa egiten jarraitzen du: euskara izango da bilerara aurkezten diren lanetan erabili beharreko hizkuntza

Euskal Zine Bilerari dagokionez, hautatuak izan diren film labur bakoitzaren egile guztiek 200 euro jasoko dituzte. Zinema-jaialdiak lau sari banatuko ditu: zuzendari onena, gidoi onena, film onena eta ikusleen saria. Azken hori aurtengo edizioaren berrikuntza nagusietako bat da. Guztira ia 6.000 euro banatuko dira sarietan.

GAZTEBERRI #140 | 2018 Abuztua


© zinebilera.com

© Gipuzkoa.eus

AMEZTI.EUS, AGERKARI DIGITAL BERRIA ULTZAMALDEAN

GAZTEAK ETA EUSKARA PROTAGONISTA. Lekeitioko Euskal Zine Bilerak protagonismo berezia ematen die gazteei eta euskarari. Argazkian, pasa den urteko edizioko sari banaketa ekitaldiaren une bat.

Tokikomek sortua eta Codesyntaxek garatua, Nafarroako Ultzamaldeak (Anue, Atetz, Basaburua, Imotz, Lantz, Odieta eta Ultzama) badu agerkari digital berria. Bere izena Amezti.eus da eta eskualdeko berriak ez ezik, bestelako gaiak ere jorratuko ditu (gizartea, hezkuntza, ingurumena, kirola, kultura, nekazaritza, osasuna, politika eta udalak). Agerkari digital berriak jada eskualdean lanean ziren Pulunpe aldizkariarekin eta Esan Erran irratiarekin egingo du bat. Modu horretan, agerkari digital berrian aipatu bi hedabide horiek irakurtzeko edota entzuteko aukera izango da. Tokikomek sortua denez, agerkari berriak euskarazko tokiko hedabideen sareak eskaintzen dituen aholkularitza, bitartekaritza eta publizitatea zerbitzuez baliatzeko aukera izango du. Ultzamaldekoa Tokikomen barruan garatu den hamazazpigarren agerkaria da.

GAZTEBERRI #140 | 2018 Abuztua

Euskaraz egin daitekeena, euskaraz egin Gipuzkoak Euskararen Erabilera Normalizatzeko VI. Plangintza onartu du Gipuzkoako Foru Aldundiak datorren lau urteetan erakundearen jardun linguistikoa arautuko duen plangintza onartu berri du. Plangintzaren helburu nagusia, betiere hizkuntza berdintasunaren bidean, lanhizkuntzan aurrera pausoak ematea izango da, nolabait, herritarrei eskaintzen zaien euskarazko zerbitzua % 100ean bermatuta baitago. Horrela, plangintza berriak hiru printzipio uztartzen dituela azaldu du Ahaldun Nagusi Markel Olanok: hizkuntza hautuaren askatasuna, hizkuntza berdintasuna eta justizia soziala. Aldundiak berak egin duen neurketa baten arabera, bertako langileen % 80 inguruk euskara ongi edo oso ongi daki. Etorkizunean, gainera, kopuru hori handiagoa izango dela aurreikusten da, langile gazte berriek, batez beste, ezagutza-maila altuagoa dutelako. Hala ere, gizartean gertatzen den bezala, erailera datuek ez dute erabilera datuekin bat egiten. Olanok berak azaldu duenez, “euskara lan-hizkuntza bilakatzeko beharrezkoak diren urratsak emango dira. Euskaraz egin daitekeena euskaraz egitea; bilerak, dokumentuak euskaraz sortzea; prestakuntza euskaraz ematea...” Gipuzkoako Aldundiak azpimarratu duenez, plangintza berria partaidetza prozesu berri baten ondorioa da. Prozesu horretan, aldundiko ehun bat langilek, politikariak eta ordezkari sindikalek hartu dute parte.

23


Zer jan, hura izan

NEREA SEGURA

Malaletxean Zeri deritzogu esnea? Erantzuna hizkuntza edo erakundearen araberakoa da. Elikadura-kodeak dioenez: etxeko eme ugaztun osasuntsu eta ondo elikatutakoen jezte higieniko, erregular, oso eta etengabeko bete-beteko produktua, ez aldatua, ez aizundua eta oritzik gabea da. Beraz, edari begetalak ezin dira legalki «esne» deitu; salbuespena da arbendolekin prestatutakoa Europako Batzordeak erabakita (RG 1234/2007). Euskaltzaindiak, Real Academia Españolak, Académie françaisek eta Cambridge Academic Dictionaryk, ostera, onartzen dituzte: ama-esnea; eme ugaztunen ugatzek jariatzen duten likidoa (ahuntz-, ardi-, behi-esnea…); eta edari begetalak, hau da, landare, fruitu edo hazietatik lortutako zuku zuria, bere antzekotasunagatik. Baina itxurek askotan engainatzen dute! Egia esan, nutrizionalki ez dute antzik, beraz, ez dira haren ordezkoak. Ondo pentsa ezazu: fruitu lehor (arbendol, hurra), lekale (soja), tuberkulu (bedaur) edota zerealetatik (arroza, oloa) ateratako urek, ezberdina izan behar dute nahitaez; eta, esan beharrik ez, esne-esnearekin alderatzen baditugu. Laktosa izateak, gantz motek eta zuntza kopuruak bereizten ditu bereiziki: animaliena laktosa (esnearen azukrea) eta kolesterola baitute eta zuntzik ez. Esne haterrek diotenez: edoskitzearen ondoren, beste ugaztun batzuen esnea edaten dugun bakarrak gara; naturaren aurkako jarrera dugula argudiatzen dute. Ez dutena azaltzen da edari begetal gehiengoak aberastuta datorrela — kimikoki erantsita—. Kaltzioa eta D bitaminak, esaterako. Ez zaizu arraroa iruditzen? Esnea hain txarra bada, zergatik nahi dute hain berdin izan? Bitxia benetan.

24

Bestelako esneek ere ez dute antzik haien artean: osoa eta gaingabetua; fresko eta esne-hauts; gordiña, VAT eta UHT. Gaur esne gantzari lotutako bi elikagarri azpimarratu nahi ditut (abere zoriontsuetan): D bitamina eta azido linoleiko konjugatua (CLA), osagai bioaktibo nahiko ezezagunak. Dietistanutrizionistek ez dugu koipeez arnegatzen beti, arriskutsuak, soingaineko, industrial jatorrikoak baitira. Bata eta bestea, elkarrekin, edari berreskuratzailean bihurtzen dute erresistentziaariketetarako. CLA mantenugai klabea izango da aurrerantzean; bermatzeko, animalien elikadurak (zuhaina berdea) eta ukuilutik kanpoko artzaintzak, eragin handia dute, kopurua bikoiztuz edo hirukoiztuz. Elikagarri hauek gantzei lotuta daude, hau da, esne osoak ditu. Urteak daramatzagu esnea defendatzen, baina gezurrak bi alboetan daude. Malaletxean jartzen nau, beraz, goazen harira: esnea gordiñik ez da gomendagarria. Esneak tratamendu termikoa jasaten du mikroorganismo patogenoez garbitzeko: e-coli, listeria edota salmonella, ez dira txantxetan ibiltzeko. UHTk segundo gutxi tenperatura altuetara jartzen du eta oso iraunkorra bilakatzen du. Pasteurizatuta edo esne freskoa deritzoguna (kaleko makinak) neurrizko tenperaturan denbora luzeago ematen du, beraz, 2-3 egunetan kontsumitu beharra dago; hala ere, bere abantailak ditu, hobeto digeritzen da, elikagarriak bermatzen ditu eta zaporetsuagoa da. Elikadura lobbya, bi aldeetara aurkitu ditzakegu. Argi izan, edari begetalak ez direla ordezko, baina aukera ona izan daitezkeela zure dieta osatzeko. Eta esnea ez dela beharrezkoa, baina elikagarriz betetako edaria dela. –Orain ez ezazu izorratu kolakaoa gehituz!

GAZTEBERRI #140 | 2018 Abuztua



26

GAZTEBERRI #140 | 2018 Abuztua


Bero-bolada zirkulu polarrean Meteorologiaren Mundu Erakundeak azaldu duenez, berealdiko eguraldiaren ondorioz, tenperatura errekorrak, bero-boladak, lehorteak eta uholde-prezipitazioak barne, sute suntsitzaileak eratorri dira. Berotegi-efektuko gasek eragindako klima-aldaketaren ondorioak dira. Bitartean, Donald Trumpek azaldu duenez, basosuteak ekiditeko modurik egokiena zuhaitzak moztea da. GAZTEBERRI #140 | 2018 Abuztua

27


Erreportajea

A

urten, Europan eta, oro har, ipar-hemisferio osoan, ohiz kanpoko uda izaten ari gara, baina, apika, horrelako udak izatera ohitzen hasi beharko dugu. Iberiar penintsulan udako lehen bero-bolada hil honen hasieran izan bada ere, Europako iparraldeko herrialdeetan hainbat astez tenperatura altuen gogortasuna pairatu behar izan dute ohikoak baino askoz altuagoak diren tenperaturekin. Bero-boladekin batera, gainera, baso-sute suntsitzaileak ere jasan behar izan dituzte eta, horien ondorioz, hainbat pertsona hilik suertatu dira: Suedia, Japonia, Letonia, Grezia, Kalifornia edo Kanada ditugu, adibidez, horien adibide esanguratsuenak. Greenpeace erakundeak salatu duenez, “fenomeno global baten aurrean gaude”. Muturreko fenomeno meteorologikoen zabalkundeak “klima-aldaketa global baten inguruko aurreikuspenak benetakoak direla egiaztatzen du” azaldu du Greenpeaceko nazioarteko zuzendari Bunny McMaidek. Pasa den urtean beroboladak, lehorteak eta baso-sute suntsitzaileen ugaritzea, nagusiki, iberiar penintsulan eman baziren ere (Portugal, Galiza…), aurten, Europari dagokionez behintzat, kontinentearen iparraldean eta ekialdean kokatu behar da arreta. Izan ere, han aurkituko ditugu, Meteorologiaren Mundu Erakundeak (MME) azaldu duen moduan, luzaroko bero-bolada baten ondorioz sortutako suterik garrantzitsuenak. “Bero-bolada suntsitzaile horien barreiatze globalaren

28

faktore nagusia klima-aldaketa dugu eta, gainera, kontuan hartu behar dugu, berotze-maila ez dela bere puntu nagusira iritsi” baieztatu du McMaidek. Klimaaldaketaren inguruko Adituen Gobernuarteko Taldeak jakinarazi duenez, aurten Grezian edo Kalifornian izan diren edo iaz Portugalen izan ziren proportzio handiko suteak luzaroko berobolada zorrotzen ondorio dira. Tenperaturek Parisko Hitzarmenean zehaztutako 1,5 edo 2 gradutako helburutik gora egingo balute, bero-boladak, lehorteak, suteak eta uholde-euriak areagotuko lirateke. Horregatik, Greenpeacek azpimarratzen duenez, ezinbestekoa da, inoiz baino gehiago, klima-aldaketa kontrolatzea suteek eragindako heriotzak eta etorkizunean izan daitezkeen muturreko fenomeno meteorologikoak ekiditeko. Ekologisten ustez, irtenbidea, nahi eta nahi ez, erregai fosilen erabilerari iraungitze-data jartzetik pasatuko litzateke. Horretarako, noski, % 100ean berriztagarria den sistema energetiko bat garatu beharko litzateke. Hala ere, AEBko presidente Donald Trumpek badu bestelako teoria bat. Bere ustez, Kalifornia erraustu duten baso-suteak Estatu horretan diren ingurumen legeen ondorio lirateke. Ohi duen bezala, Trumpek Twitter erabili zuen honako hau azaltzeko: “Kaliforniako baso-suteak handiesten eta okerreratzen ari dira bertan diren lege desegokien ondorioz. Lege horiek ez dute baimentzen ur kantitate handien erabilera zuzena. Ozeano Barera desbideratzen ari dira ura. Aldi berean, suteen zabalkundea ekiditeko, zuhaitz

GAZTEBERRI #140 | 2018 Abuztua


BRITAINIA HANDIA EZ DA HAIN BERDEA. Erresuma Batuan ere bero-boladaren ondorioak pairatzen ari dira. Erresuma Batuko Meteorologia Zerbitzu Nazionalak zabaldu dituen argazkietan ikus daitekeen bezala, Britainia Handiko ohiko kolore berdea desagertu da azken hilabeteetan izan den euri falta dela eta.

GAZTEBERRI #140 | 2018 Abuztua

29


gehiago moztu behar dira!�. Beraz, Trumpen ustez, basosuteen arazoa da zuhaitz gehiegi daudela eta horiek amatatzen ez badira, ibaietako ura ozeanoan itsasoratzen delako da.

Urte beroenetako bat

Dena den, errealitatea nahiko burugogorra izaten da eta MMEak behin eta berriro azaldu duenez, muturreko eguraldiaren ondorioz, tenperatura errekorrak, bero-boladak, lehorteak eta uholde-prezipitazioak barne, sute suntsitzaileak eratorri dira. Kontuan izan behar da aurtengo maiatza oso lehorra eta beroa izan dela. Horrela, 2018 erregistratuta dauden urte beroenetako bat izaten ari da, betiere, MMEren datuen arabera. Erakunde horretako idazkariorde orokorra den Elenea Manaenkovak azaldu duenez, egoera hori “berotegi-efektuko gasen ondorioz ematen ari den klima-aldaketaren eraginez espero zitezkeen emaitzekin bat dator. Ez gara etorkizunean izango den egoeraz ari; orain gertatzen ari da�. New Yorken den NASAren Espazioaren Ikerketarako Goddard Institutuak azaldu duenez, maila globalean, pasa den ekaina azken 138 urteetako hirugarren ekainik beroena izan da. Lehen bi postuetan, 2015eko eta 2016eko ekainak aurkituko lirateke. Era berean, aurtengo maiatza erregistraturik dagoen maiatzik beroena izan da Europan. Erresuma Batuko Oxford Unibertsitateko ikerketa talde batek ere anomalia horiek guztiak klima-aldaketaren ondorio direla azaltzen du. Europako iparraldeko herrialdeetan ekainean eta

30

uztailean izan den berobolada dela eta, eskandinaviar herrialdeetan urteko sasoi honetan ohikoak diren tenperaturak hamar gradutan gainditu dituzte. Zirkulu polar artikoan, adibidez, 30 gradutik gorako tenperaturak erregistratu dira eta Siberian, berriz, 40 gradutik gorakoak. Laponia bezalako lurralde

hotz eta elurtuan, adibidez, 33 graduko tenperaturara iritsi dira eta Norvegiako iparraldean ere 30 graduko langa gainditu dute. Horrela, pasa den uztailaren 18 gauean, Norvegiako iparraldean gutxieneko tenperatura ez zen 25 gradutatik behera jaitsi. Iparraldeko herrialdeek pairatu duten muturreko tenperaturak

GAZTEBERRI #140 | 2018 Abuztua


Momentuz, erregistratuta dauden prezipitazioak ohikoak baino zazpi aldiz baxuagoak dira eta ibaietako zein lakuetako emariak ahultzen hasiak dira. Erresuma Batuan ere bero-boladaren ondorioak pairatzen ari dira. Erresuma Batuko Meteorologia Zerbitzu Nazionalak zabaldu dituen argazkietan ikus daitekeen moduan, Britainia Handiko ohiko kolore berdea desagertu da azken hilabeteetan izan den euri falta dela eta. Europatik kanpo, Japonian eta Hego-Korean ere muturreko tenperaturak pairatzen ari dira. Japonian bakarrik 80 baino gehiago dira uztaileko tenperatura altuen eraginez hil diren pertsonak. Tokiotik 65 kilometrora dagoen Kumagaya hirian 41 gradutik gorako tenperaturak erregistratu dituzte.

Suteak zirkulu polarrean

direla eta, maiatzean hasi zen lehortea luzatuko da eta horrek eragin zuzena izango du nekazaritzan eta etorkizunean izan daitezkeen suteetan. Suediako Meteorologia eta Hidrologia Institutuak baieztatu duenez, aurtengoa izan da azken ehun urteetan herrialdeak izan duen urterik lehorrena.

GAZTEBERRI #140 | 2018 Abuztua

Ikus daitekeen bezala, badirudi klima-aldaketa dela eta orain arte ezezagunak ziren fenomenoak gertatzen ari direla. Adibidez, eta Meteorologia Mundu Erakundeak ezagutzera eman duenez, uda honetan Suedia erraustu duten suteek eragindako kea espaziotik ikus zitekeen. Suedia bezalako herrialde batean ez daude ohituta horrelako suteak izatera, baina aurten 70 sute baino gehiago izan dituzte eta, ondorioz, beste hainbat herrialderen laguntza eskatu behar izan dute. Suterik handienek 20.000 hektarea baino gehiago erraustu dituzte. Bartzelonako Unibertsitateak egin duen ikerketa baten arabera (pasa den urteko martxoko Scientific Reports aldizkarian

argitaratu zena) planetaren berotzeak udako lehorteak ugaritu ditu eta, ondorioz, gero eta arruntagoak izango dira sasoi horretan izango diren baso-suteak. Horren adibide garbia dugu, adibidez, iaz Portugalen jazotakoa edo aurten bertan Grezian gertatutakoa. Ikerketa horrek ondorioztatzen duenez, harreman estatistiko zuzena dago lehorte eta suteen artean, hots, lehortea pairatzen duten eskualdeetan sute gehiago izan ohi dira. Orain arte, harreman hori ez zen hain garbia. Gauzak horrela, badirudi udako baso-suteen arriskua nabarmen haziko dela datozen urteetan. Klima-baldintzek sute horiek ekiditeko esfortzuak gaindituko dituzte eta egun sute horiek kudeatzeko diren egiturak motz gera daitezke.

Eta itsasoan zer?

MMEren arabera, tenperaturen hazkundeak ondorio hondatzaileak ditu ozeanoetan eta eragin zuzena ekaitz tropikaletan. Horrela, tenperatura igoera idorrean nabaritzen badugu ere, kalteak nabarmenagoak dira itsasoan. Izan ere, ozeanoek berotegi-efektuko gasek eragindako gehiegizko tenperaturaren % 90 inguru hartzen dute bere gain. Aldi berean, atmosferara isurtzen den karbono dioxidoaren laurden bat xurgatzen du. Tenperatura igoera dela eta, ekaitz tropikalen intentsitatea areagotu da, besteak beste, itsasoak metatzen duen beroak energia gehiago ematen dielako ekaitz horiei. Beraz, uda ondoren, iaz ziren ekaitz eta urakan izugarriak errepikatuko direla aurre ikusten dute adituek.

31


Sexua Nolakoa da bagina ‘normal’ bat? Ikerketa baten arabera ez da eredutzat har daitekeen baginarik Ez omen dago bagina ‘normalik’. Baginak hainbat itxura eta tamainakoak izan daitezke. Hori da, behintzat, Suitzako Lucerne Cantonal ospitaleko ikertzaileek 15 eta 84 urte bitarteko 657 emakumeen baginak aztertu ondoren ondorioztatu dutena. Ikerketa zuzena bada, beraz, emakumezkoen kanpogenitalen inguruan hitz egiten denean ‘normala’ adjektiboa erabiltzeak ez luke zentzurik. Suitzarrek ikerketaren inguruko hainbat xehetasun eman dituzte ezagutzera. Ikerketa egiteko, adibidez, besteak beste, ezpain handiak, ezpain txikiak, klitoria, irekitze-baginala eta perineoa neurtu dituzte. Ikerketan parte hartu duen Anne Kreklauk azaldu duenez, era guztietako baginak aurkitu dituzte. Ondorioz, batez besteko tamaina bat zehaztea edo bagina eredu bat zehaztea alferrikakoa izango litzatekeela onartu du. Gainera, kontuan hartu behar da ikerketan parte hartu duten emakume guztiak kaukasoarrak direla. Beste talde etnikoetako emakumeen baginak aztertuko balira, seguruenik, bariazioa handiagoa izango litzatekeela onartu dute ikerketa burutu duten adituek.

32

Ikerketak hainbat urtez adituek azpimarratu duten ideia berresten du: emakume osasuntsu guztien baginak normalak dira

Ikertzaileek aurkitu dituzten joera bakarrak honako hauek izango lirateke: alde batetik, zenbat eta helduago orduan eta ezpain txiki eta perineo laburragoak eta, bestetik, gorputz-masa indize handiagoa duten emakumeek ezpain handi handiagoak dituztela. Ikerketaren emaitzek hankaz gora botatzen dute hainbat emakumeren ideia. Izan ere, azken urteetan baginoplastien kopurua biderkatu da, bereziki, nerabeen artean. Printzipioz mina ekiditeko ebakuntza den arren, gero eta gehiago dira bere baginari itxura ‘hobea’ eman nahi dioten emakumeak.

GAZTEBERRI #140 | 2018 Abuztua


MOMO: GAZTEEI XANTAIA SEXUALA EGITEKO EREDU BERRIA Japonian sortu eta jada gure artera iritsi da. Bere izena Momo da eta izaera sexuala duten gazteen irudiak lortzeko modu berri bat da. Bale urdina jokoarekin parekatu bada ere, funtsean ezaugarri gutxi dituzte komunean. Momok ziber-jazarpenarekin, phising-arekin eta iruzurrarekin du harremana. WhatsApp eta Facebook bidez zabaltzen omen da eta beti ordu berean: goizeko hiruretan. Lehen mezu horretan, Momo izeneko japoniar arte-lana azaltzen da. KEZKA ADITUEN ARTEAN. Gero eta gehiago dira euren baginari bestelako itxura emateko baginoplastia edo labioplastia izeneko ebakuntzara jotzen duten emakumeak. Emakume gazteen artean, adibidez, ezpain handien zein txikien tamaina murrizteko joera nagusitzen ari da. Erresuma Batuan, adibidez, horrelako ebakuntza egin duten emakumeen kopurua bost aldiz biderkatu da azken urteetan.

Bale urdinaren kasuan bezala, gazteek zenbait proba gainditu behar dituzte, baina nagusiki, izaera sexuala duten argazkiak bidaltzea eskatzen da. Behin argazkiak bidalita,

SEXUAREN TXOKOA

Harreman sexualen maiztasuna Seguruenik, behin baino gehiagotan galdetu diozu zure buruari zein den ‘normaltzat’ hartzen den harreman sexualen maiztasuna. Bikoteetan sarritan azaltzen den galdera dugu hori, baita lagunen artean ere. Zorionez (edo zoritxarrez) ez da galdera horri erantzuteko erantzun zuzenik edo, behintzat, ez da erantzun zuzen bakarra. Izan ere, maiztasunarena guztiz subjektiboa den kontua dugu eta, ondorioz, batentzat gutxi dena beste batentzat gehiegi izan liteke. Azkenaldian nire esperientzia profesionalean ikusi ahal izan dudanez, gero eta gehiago dira, bikotekidea izanik, sexu-harreman gutxi dutela uste duten pertsonak. Lana, haurrak, estresa, denbora falta… egunerokotasunak denbora kentzen dio bikoteari eta horrek eragin zuzena du mantentzen diren sexuharremanen kopuruan. Zenbait kasutan, harreman falta hori arazo bilaka daiteke eta, horregatik, komeni da, noizean behin bada ere, sexuarekiko errutina bat ezartzea. Hainbat ikerketek azaldu dutenez, 30 urtetik beherako gazteek, batez beste, bi egunean behin izaten dute sexu-harremanen bat. Adinak gora egiten duen heinean, kopuru horrek behera egingo luke: 30 eta 50 urte bitartekoen arteko harremanen kasuan astean bira eta hortik gora, hilean laura. Hemen aipatzen diren kopuruek, noski, ez dute egokia zer den eta zer ez den azaltzen. Bizitza sexual osasuntsua izan daiteke kopuru horietatik gora zein behera. Beraz, noiz esan genezake arazo bat dagoela? Kopurua edo maiztasuna alde batera utzita, gai horrek nolabaiteko kezka sortzen badu, komenigarria litzateke profesional baten aholkua eskatzea.

xantaia hasiko litzateke. Horien berri ez emateko, gazteei dirua bidaltzeko edo izaera pornografikoa duten irudiak bidaltzeko eskatzen zaie.

GAZTEBERRI #140 | 2018 Abuztua

LOHIZUNE LOROÑO Mi Psicólogo Getxo 33


Teknologia berriak PUBLIZITATEA WHATSAPPEN DATORREN URTETIK AURRERA Wall Street Journal egunkariak aurreratu duenez, datorren urtean publizitatea jasotzen hasiko gara WhatsaApp bidez. Antza denez, publizitatea ikusteko aukera ez da derrigorrezkoa izango eta, jada Instagramen gertatzen den moduan, Egoeren pantailan soilik azalduko litzateke. Neurri horrekin, erabiltzaileek zerbitzua erabiltzeagatik ez dutela ordaindu behar izango iragarri da.

GAILURRERA IRITSI DA NETFLIX? Aurtengoa ez da urte hona streaming plataformen artean nagusi den Netflixentzat. Bigarren hiruhilekoz jarraian, Netflixek ezin izan du aurreikusitako bazkide berrien kopurura iritsi. Horrela, AEBn 1,23 milioi bazkide berri espero ziren bitartean, bakarrik 0,67 lortu ditu. Mundu mailan joera bera errepikatu da: 5,1 milioi kide berri espero ziren eta 4,5ean geratu da. Joera horrek ondorio ekonomikoak izan ditu konpainiarentzat: datuak ezagutzera eman ondoren konpainiaren akzioen balioa % 13an jaitsi dira.

34

Doako bideo-jokoek ere dirua irabazteko aukera eman dezakete Free-to-play bideo-jokoak aztergai izango dira urrira arte Gasteizen F2P Campusaren eskutik Bideo-jokoen industriak gero eta garrantzi handiagoa du. Puntako bideo-joko batek 70 euro inguru balio ditu, baina azken boladan, doako jokoek ere diru kopuru itzelak irabazteko aukera ematen dutela frogatu da. Hor ditugu, esaterako, Candy Crush edo Fornite. Freeto-play izenarekin ezagutzen diren bideo-joko horiek dira, hain zuzen ere, Gasteizko Artium Museoan burutzen ari den F2P Campusaren ardatza. Ekimen horren xedea Gasteiz freeto-play bideo-jokoen garapenean munduko hiriburuetako bat bilakatzea

da. Horretarako, hiru hilabetez luzatuko den aurtengo edizioan, aipatu jokoetako adituak (Candy Crush Sagako Kim Krogh edota Assassins Creed jokoetako sortzaileetako bat den Stephane Assadourian) eta F2P jokoak garatzen dituzten sei talde izango dira (deialdira 21 talde aurkeztu ziren). Campuseko zuzendariak Jon BeltrĂĄn de Heredia eta RaĂşl Herrero dira, sektorean esperientzia handia duten euskaldunak. Garatzaile eta adituen arteko bilerak ez ezik, campusean hitzaldi irekiak ere izango dira.

GAZTEBERRI #140 | 2018 Abuztua


Nintendo Switcherako jokoak nagusi uztaileko salmentetan 15 urte barru Internet gabe gera gintezke

OCTOPATH TRAVELLER

FIFA 18

Konpainia txinatarrak 54,2 milioi telefono saldu ditu aurtengo bigarren hiruhilekoan. Kopuru horrekin, Apple gainditu eta merkatuan lider den Samsung hego-korearraren atzean kokatu da. Apple-k 41,3 milioi iPhone saldu ditu epe berean eta hirugarren geratu da.

MARIO TENNIS ACES

© Bilbao.eus

Oregon eta Wisconsin-Madison unibertsitateetako ikertzaileek klima-aldaketak Interneten zein nolako eragina izan dezakeen aztertu dute. Azterlan horren arabera, hamabost urte barru Internet gabe gera gintezke klimaaldaketaren eraginez. Izan ere, itsas mailak igotzen jarraitzen badu, hainbat kable eta datulantegi urperatuta gera daitezke eta, ondorioz, eten masiboak emango lirateke. Ikerketak zehazten duenez, egun den joera mantentzen bada, 2033. urterako zuntz optikozko 6.500 kilometro kable baino gehiago urperatuta gera daitezke AEBko kostaldean. Era berean, bideratzaileak eta zerbitzariak gordetzen dituzten 1.000 datulantegi baino gehiago ere kaltetuta geratuko lirateke. Internet posible egiten duten sare horiek mende honen hasieran eraiki ziren. Garai horretan, ez zegoen klima-aldaketaren inguruko hainbeste informaziorik eta ez zen aukera hau kontuan hartu.

HUAWEI-K APPLE-K BAINO TELEFONO GEHIAGO SALTZEN DITU

Azken hilabeteetan PS4 plataformarako jokoak izan dira salmenten zerrendetan nagusi. Hala ere, azken boladan Nintendo Switcherako jokoek protagonistoa hartu dute. Ekainean Mario Tennis Aces jokoak salmeneten lehen postua lortu ondoren, uztailean plataforma horretako Octopath Traveller jokoaren txanda izan da. Mario hirugarren postura jaitsi da eta tartean PS4rako FIFA 18 sartu da.

BILBOKO UDALAK ERASO SEXISTAK EKIDITEKO APLIKAZIO BAT GARATU DU Zoritxarrez, gero eta gehiago dira emakumeek pairatu behar dituzten eraso sexistak. Horiek, ahal den neurrian ekiditeko, Bilboko Udalak “AgreStop/ EraEtop” izeneko aplikazio mugikor bat garatu du. Funtsean, aplikazioa erabiltzailearen geolokalizazioan oinarritzen da. Eraso baten aurrean, erabiltzaileak botoia sakatu, eta abisua jasoko da Udaltzaingoaren koordinazio zentroan. Aplikazioa hilabete honetan bertan izango da eskuragarri Android eta iOS sistema eragileetarako.

GAZTEBERRI #140 | 2018 Abuztua

EUROPAR BATASUNAK 4.343 MILIOI EUROKO ISUNA JARRI DIO GOOGLEI Europar Batasunak, orain arte ezarri duen isunik handiena jarri dio Googlei lehiaren inguruko arauak urratzeagatik. Arazoa Googleen Android sistema eragilean aurkitzen da. Aipatu sistema duten gailuetan Chrome nabigatzailea eta Googleen bilatzailea lehenesten dira.

35


MAIALEN OLABE Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Presidentea

Gazteon parte-hartzeari buruz hitz egitetik bermatzera igaro behar dugu Askotan hitz egiten da gazteon parte-hartzeari buruz. Eta hori, hotzean, ona da. Hori bai, oso garrantzitsua da nola, noiz eta zertarako lantzen den gaia. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK) beti aldarrikatzen dugu gazteon ahotsa entzun behar dela. Are gehiago politika publikoen diseinuan, hauek benetako beharrei erantzun diezaieten. 2014an kaleratu genuen “Gazteak eta partehartzea” ikerketan adierazi genuen bezala, gazteon parte-hartzea oztopatzen duten trabetako askok gizarte-ereduak hartu duen norabidearekin dute zerikusia. Zoritxarrez, lau urte beranduago, egoera ez da oso ezberdina. Pertsona helduak daude erdigunean eta gizarte boterearen muinean eta gazteon arazoak bigarren plano batean uzten ditugu. Honekin estuki lotzen dugu erabakitzeguneetan gure errepresentazio eza eta foro egokiak ez direla sortzen gure ahotsa, iritzi eta proposamenak izango direla bermatzeko. Hori gutxi balitz, gazteriari buruzko ikuspuntua estereotipoz josita dago. Eta askotan kontraesankorrak dira. Alde batetik, gazteak pasota batzuk garela esan izan da urte askoan, gure parte-hartzea baxua dela eta nini edo milenial hitzak kutsu peioratiboarekin erabili izan dira. Ikuspegi horren aurrean gazteok nola sentitzen ginen aztertu genuen Berbakeita jardunaldian. Bestetik, belaunaldirik prestatuena garela errepikatu da behin eta berriro. Higiezinen burbuila eztanda egin zuenetik, krisi ekonomikoak gogor jo gaitu gazteok. Laneratzea berandutu da eta hau iristean egoera ez da merezi duguna: prekarietatea, aparteko orduak, soldata baxuak, kontratatzeko modu ezohikoak, etab. Ordutik dator paragrafo hasieran aipatutakoa: “denborarik gabeko belaunaldia”, “hiperformatua”, “hiperokupatua”, eta abar garela. Guzti honen ondorio nagusi bezala politikarekiko aldentzeaz ohartarazi genuen 2014an. Txostenean eskaria luzatu genuen

36

gazteen parte-hartze mota berriak ezagutzeko eta horietara moldatzeko, elkarte eta partehartze ekimenetara baliabideak bideratzeko, erregistroa edo diru-laguntzak bezalako gaietan gizarte mugimenduei gauzak errazteko, parte hartzen duten gazteek egindako proposamenak kontuan hartzeko eta gazteei eta parte-hartzeari buruzko ikerketak babesteko.

Autokritikaren beharra

Baina arazo guztiak ez dira kanpokoak. Mugimendu, erakunde eta gazte-elkarteok autokritika ere egin behar dugu. Aipatutako ikerketan zehazten zen bezala talde batzuen hermetismoa, eginkizunen banaketa desegokia, inplikazio-maila ezberdinak kudeatzeko ezgaitasuna, belaunaldi berrien errelebo eza eta lan egiteko modu ez eraginkorrak. Guk, EGKn, nola ez, hausnarketa-prozesua ere ireki dugu. Gazteon parte-hartzea gure izaeraren eta izatearen oinarri da. Bai lanarloetako lantaldeen bidez bai antolatzen ditugun jardunaldi, ekitaldi edo tailerren bitartez. Parte-hartzeko edo militatzeko eredua aldatu dela begi-bistakoa da eta horrek gure egunerokoan isla izan duela ezin da ukatu. Zergatik? Hor dago gakoa eta, beste behin ere, erantzuna ez dugu. Gazteok anitzak gara, ez gara talde homogeneoa. Hori dela-eta, inoiz baino beharrezkoagoa da gure iritzia plazaratzeko aukera eskainiko diguten espazio eta foroak sortzea, berdinetik berdinera hitz egiteko lekuak. Bertan proposamen, eskari eta ideiak landu eta jorratzeko eta, azken helburu bezala, politika publikoetan eragina izateko. Bide horretatik bi arazo konponduko baititugu: batetik, 2014an egindako ikerketan aipatu genuen —eta ordutik hona kaleratu diren hainbat inkestek erakutsi duten— politikarekiko gazteok dugun urruntze hori gutxitzea; eta, bestetik, gazteoi bideratuak diren politika publikoak askoz ere konpletuagoak izatea.

GAZTEBERRI #140 | 2018 Abuztua



EAEko gazteriaren heren bat hirueleduna da Azpimarratzekoa da euskal gazteriak duen ingeles hizkuntzaren jakintzamailan izan den gorakada Gazteriaren Euskal Behatokiak jaso dituen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko 15 eta 29 urte bitarteko gazteriaren heren bat hirueleduna da, hots, gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesaz ondo egiten dute. Maila horretara iristeko azimarratzekoa da euskal gazteriak ingeles hizkuntzaren jakintza-mailan izan duen gorakada. Horrela, 2004 eta 2014 bitartean hizkuntza horren ezagutza-maila % 18,5etik % 30,9ra pasatu da. Neurri txikiagoan bada ere, euskararen ezagutzan izan den gorakadak ere eragin du. Lurralde historikoen arabera, Gipuzkoak du baliorik handiena (% 43,3). Alde handia dago beste bi lurralde historikoekiko, euskararen ezagutza handiagoa delako. Izan ere, Gipuzkoan, gazteen % 74,8k dio euskaraz oso ongi edo nahiko ongi egiten duela; Araban, % 53,4k dio hori; eta Bizkaian, berriz, % 60,4k.

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA Gazteria Zuzendaritza

38

15-29 URTEKO GAZTEEN HIRUELETASUNAREN BILAKAERA, LURRALDE HISTORIKOEN ARABERA (%) 50 40 30 20 10 0 2004

2009

2014

2016

Euskadi

18,5

26,0

30,9

34,6

Araba

14,2

22,0

29,6

30,4

Bizkaia

19,9

27,1

27,7

30,2

Gipuzkoa

18,0

25,9

36,3

43,3

Iturria: EUSTAT (Bizi-baldintzen inkesta)

DEPARTAMENTO DE EMPLEO Y ASUNTOS SOCIALES Direcciรณn de Juventud

GAZTEBERRI #140 | 2018 Abuztua


Araba Eusko Gazteen Informazio eta Dokumentazio Zentro Koordinatzailea. Donostia kalea, 1 01010 Gasteiz. • 945 019539 • www.gazteinformazioa. eus •gazteinformazioa@euskadi.eus • gazteinfoeuskadi@gmail.com Arabako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Jesusen Zerbitzariak, 5, behea. • 01001 Gasteiz • 945 181700 • www.alava. net/ifj • www.gazteinformazioa.net • www.facebook/infogaztea.araba • informazioa@ifj.alava.net Gasteizko Udala. Gazte Informazioko Udal Bulegoa. Espainia plaza behea. 01001 Gasteiz • 945 161330 • www. vitoria-gasteiz.org/omij • www.vitoriagasteiz.org/gazteria • coordinaomij@ vitoria-gasteiz.org Arabako Campuseko Gazteentzako Informaziorako Gunea. Apraiztarrak 1- Unibertsitate-Pabiloia • 01006 Gasteiz • 945 014336 • www.ehu.eus • www. gazteinformazioa.net • oij-ar@ehu.eus

Bizkaia Bizkaiko Gazteriaren Informaziorako Lurralde-Zentrua. Rekalde Zumarkalea, 30 - 1. • 48009 Bilbao • 94 4068000 • www.gaztebizz.eus • gaztebizz@bizkaia.net Abanto -Zierbenako Gazte Informazio Bulegoa. Bizkaia Plaza, 3 (Atzealdea) • 48500 Abanto-Zierbena • 94 6363769 • gazteria@abanto-zierbena.org Zornotzako Gazte Informazio Bulegoa. Zelaieta Parkea, z/g. • 48340 AmorebietaEtxano • 94 6300649/50 • www. ametxgazteria.net • gazteinfo@ametx.net Arrigorriagako Gazte Informazio Bulegoa. Gaztegune. Ugertza bidea, 1. • 48480 Arrigorriaga • 94 6001876 • www.arrigorriaga.eus • gaztegunea@ arrigorriaga.eus Artzentaleseko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Aguirre, 53 • 48870 Artzentales • 638 050762 • gazteplana@ enkarterrialde.org Gaztezer Balmasedako Gazte Informazio Gunea. Pio Bermejillo, 19 • 48800 Balmaseda • 94 6800240 • http://balmaz.org/ • info@ balmaz.org Barakaldoko Gazte Informazio Zentrua. San Juan, 17. • 48901 Barakaldo • 94 4789596 / 94 4789599 •www. gaztebulegoa.net • gaztebulegoa@ barakaldo.org Zirtzart Gazte Informazioko UdalBulegoa. Basozelai, 11. • 48970 Basauri • 94 4666430 • http://www.facebook.com/ zirtzartbasauri • zirtzart@basauri.net Bermeoko Gazte Informazio Bulegoa. Gizarte-Kultura Etxea Irakaskintza, 14-16. • 48370 Bermeo • 94 6179158 •www.giz. bermeo.org • giz@bermeo.org EDEko Gazte Informazio Bulegoa. Simón Bolívar, 8 B –behea 48010 Bilbao • 94 4029090 • www.fundacionede.org • gazteinformazioa@fundacionede.org Txorierriko Gazte Informazio Bulegoa. Txorierri etorbidea, 9, behea 48160 Derio • 688 629965 • www.txorierrikogazteak. com • oij@e-txorierri.com

Durangoko Gazte Informazio Bulegoa. Pinondo Plaza, 1 48200 Durango • 94 6030030 • informazioa@durango-udala. net Erandioko Gazte Informazioa Bulegoa. Irailaren 23 enparantza 48950 Erandio • 94 6025891 • gazteinfo@erandiokoudala.net Ermuako Gazte Informazio Bulegoa. Lobiano Kultur Gunea. Goienkale, 10 48260 Ermua • 943 708700 • oij-gib@ udalermua.net Mugarri Gazte Informazio Gunea. Mugarri Gazte Etxea. Elizarako Sarbidearen Kalea, 2 48450 Etxebarri • 94 4261861 • www.mugarri.net • mugarri@ mugarri.net, mugarri.gazte@gmail.com Galdameseko Gazte Informazio Gunea. San Pedro, 6 48191 Galdames • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gernika-Lumoko Gazte Informazio Bulegoa. Foru Plaza, nº 2 48300 GernikaLumo • 94 6270215 • gazteger@sarenet. es Getxoko Gazte Informazio Bulegoa. Tangora Etxea. Algortako Etorbidea, 98 48991 Getxo • 944 660 353 • gaztebulegoa@getxo.net Gordexolako Gazte Informazio Gunea. Molinar Plaza, 11 48192 Gordexola • 638 050 762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Gorlizko Gazte Informazio Gunea. Krutzeta, 5 48630 Gorliz • 94 6774000 • gazteria@gorliz.net Gueñeseko Gazte Informazio Gunea. Enkarterri, 2 48840 Güeñes • 94 6690877• www.gugaz.org • info@gugaz.org Arratiako Gazte Informazio Bulegoa. Igorreko Kultur Etxea. Elexalde, 8 48140 Igorre • 639 018133 • gib-arratia@ gorbeialdea.com Karrantzako Gazte Informazio Gunea. Concha Enparantza, 1 48895 Karrantza • 638 050762 • gazteplana1@ enkarterrialde.org Lanestosako Gazte Informazio Gunea. Manuela Sainz de Rozas, 1 48895 Lanestosa • 618 645690 • gazteplana@ enkarterrialde.org Aterpe Leioa Gazte Informazio Zentroa. Aldapabarrena, 2 48940 Leioa • 94 4055850 • gazte@leioa.net Lekeitioko Gazte Informazio Bulegoa. Eliz Atea, 12 48280 Lekeitio • 94 6243591 • gazte-bulegoa@lekeitio.com Mañariko Gazte Informazio Gunea. Herriko plaza, z/g 48212 Mañaria • 94 6818998 • kultura.manaria@bizkaia.org Mungiako Gazte Informazio Bulegoa. Arana Goiri’tar Sabin, 13 48100 Mungia • 94 6553353 • mungia.gib-oij@astiune. com Muskizko Gaztegune. Meatzari Plaza, 2 48550 Muskiz • 94 6708037 • www. muskizkogaztegunea.blogspot.com • gaztebulegoa@muskiz.com Busturialdeko Gazte Bulegoa. Zubietaerrota Eraikina, Kurtzero auzoa 48392 Muxika • 670 509752 • www.busturialdekogazteplana.com • gaztebulegoa@busturialdekogazteplana. com Induma Informazio Bulegoa. Zubieta, 16 48410 Orozko • 94 6339945 • infoinduma@yahoo.es

GAZTEBERRI #140 | 2018 Abuztua

Plentziako Gazte Informazio Gunea. Goenkale, 25n 48620 Plentzia • 94 6770989 • gazteinfo.plentzia@bizkaia.org Gazte Informazio Zentroa. Santa Clara Kultura Zentroa. Martín Fernández Villarán, z/g 48920 Portugalete • 94 4729313 • www.juventudportugalete. org • juventud@portugalete.org • gaztegela@gmail.com Portugaleteko Gazte Informazio Gunea Gazte Gela. Zubeldia Maisua, z/g 48920 Portugalete • 94 4616638 • www. juventudportugalete.org • aulajoven@ portugalete.org Gaztebox Santurtziko Gazte Informazio Bulegoa. Santurtzi Parkea, z/g 48980 Santurtzi • 94 4836110 • gib-oij@ santurtzi.net Sopelanako Gazte Bulegoa. Kurtzio Kultur Etxea, Mendieta, 11 48600 Sopelana • 94 4065505 • www. sopelanagaztea.blogspot.com • www. sopelana.net • oij@sopelana.net Turtziozko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Agirre, 61 48880 Turtzioz • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gazte Info Gazte Informazio Bulegoa. Udiarraga, 39 48490 Ugao-Miraballes • 94 6322014 • gazteinfo.ugao@ortzadar.es Urduñako Gazte Informazio Gunea. Kultur Etxea. Andra Mari, z/g 48460 Urduña • 945 384884 • xarteaga@urduna. com Sestaoko Gazte Informazio Zentroa. La Iberia, z/g 48910 Sestao • 94 4956127 • cijsestao@sestao.eus Zallako Gazte Informazio Bulegoa. Madres Irlandesas, 4 48860 Zalla • 94 6391396 • www.ibilimunduan.com • oij@ zalla.org • infogazte@zalla.org

Gipuzkoa Andoaingo Gazte Informazio Bulegoa. Ambrosia Olabide Egoitza. Pio Baroja, 1. • 20140 Andoain • 943 593911 • www.gaztelokala.com • gibandoain@ gaztelokala.com Arrasateko Gazte Informazio Bulegoa. Garibai Etxea. Biteri etorbidea, 3. • 20500 Arrasate • 943 252065 • www. gaztebulegoa.com • gaztebulegoa@ arrasate.eus Astigarragako Gazte Informazio Puntua. Tomas Alba, 13. • 20115 Astigarraga • 616 599334 • www.astigarraga.net • www. astigarraga.net • gazteinfor@astigarraga. net Azkoitiako Gazte Informazio Bulegoa. Aita Madinabeitia plaza z/g • 20720 Azkoitia • 943 026027 • www.artxamendi. net • gib@euskalnet.net Azpeitiako Gazte Informazio Bulegoa. Plaza Txikia z/g • 20730 Azpeitia • 943 157160 • www.azpeitia.net • gib@azpeitia. net Gipuzkoako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Gaztegunea. Anoeta, 28 • 20014 DonostiaSan Sebastián • 900 110111 / 943 472617 • www.gipuzkoangazte.info • ctij1@ gipuzkoa.net Gipuzkoako Campuseko Gazte Informazio Bulegoa. Ignacio M. Barriola eraikina. Elhuyar enparantza, z/g 20018 Donostia • 943 018135 / 943 018138 • svrgazte@sv.ehu. es. svrbegaz@sv.ehu.es

Koldo Mitxelena kulturunea. Infoteka. Gazte Informazio Gunea. Koldo Mitxelena Kulturunea. Urdaneta kalea, 9 • 20006 Donostia • 900 110 111 • www.gipuzkoangazte.info • ctij1@ gipuzkoa.net Donostiako Gazte Informazio Zerbitzua Online eta Hitzordu bidez. Goikoa jauregia. Mari kalea, 1. • 20003 Donostia • 943 481435 • www. donostiagaztea.org/gazteinfo • gazteinfo@donostia.eus Eibarko Gazte Informazio Bulegoa. Portalea Kultur Etxea, Bista Eder 10. • 20600 Eibar • 943 708435 • infojuven.ei@ eibar.net Elgoibarreko Gazte Informazio Bulegoa. Gabriel Kurutzelaegi,10. • 20870 Elgoibar • 943 531319 • www. elgoibarkogazteinformazioa.info • gazteinformazioa@elgoibar.net Errenteriako Gazte Informazio Bulegoa. Merkatuzar. Pablo Iglesias, 3.• 20100 Errenteria • 943 449640 • www. gaztebulegoa.errenteria.net •gazteria@ errenteria.net Hernaniko Gazte Informazio Bulegoa. Hernaniko Udal Kiroldegia, Elkano z/g.• 20120 Hernani • 943 552185 • www. hernani.net • kirola@hernani.net Hondarribiako Gazte Informazio Bulegoa. Javier Ugarte 6. • 20280 Hondarribia • 943 644752 • gip@ hondarribia.org Irungo Gazte Informazio Bulegoa. Foruen Karrika, 2 behea. • 20302 Irun • 943 505440 / 943 505444 • www.irun.org/ igazte • infojuvenil@irun.org Lasarte-Oriako Gazte Informazio Bulegoa. Lasarte-Oriako Gaztelekua. Jaizkibel Plaza, 14.• 20160 Lasarte-Oria • 943 376181 • www.lasarte-oria.org • gaztelekua@lasarteoriasarean.eu Legazpiko Gazte Informazio Bulegoa. Kultur Etxea, Latxartegi, 3. • 20230 Legazpi • 943 737203 • www. gipuzkoangazte.info/legazpi • gazteria@ legazpi.eus Oñatiko Gazte Informazio Puntua. Foruen Enparantza, 4. • 20560 Oñati • 943 718257 • www.oinati.org • gazteinformazioa@oinati.net Ordiziako Gazte Informazio Puntua. Barrena Jauregia Kultur Etxea, 2 - 3 • 20240 Ordizia • 943 805634 • www. gipuzkoangazte.info/ordizia • gazteria@ ordizia.eus Tolosako Gazte Informazio Bulegoa. Antonio Maria Labaien Kultur Etxea, Triángulo 1.• 20400 Tolosa • 943 670383 • gazteria@tolosakoudala.net Urnietako Gazte Informazio Bulegoa. Idiazabal 13 20130 Urnieta • 943 333973 • www.urnieta.eus • gazteinformazioa@ urnieta.eus Villabonako Gazte Informazio Bulegoa. Katea Etxea. Kale Nagusia, 79. • 20150 Villabona • 943 694787 • www. kateaetxea.net/gazte-informazioa • gazteria@villabona.net Zarautzeko Gazte Informazio Bulegoa. Zinema Pilotalekua. Zigordia Kalea, 34. • 20800 Zarautz • 943 005122 • www. zarautzgazte.net • gazteinformazioa@ zarautz.org

39


Hamahiru finalista elkartasuna saritzen duen ‘Nafarroa’ Nazioarteko Sarien XVI. edizioan Nafarroako Gobernuak eta Laboral Kutxak antolatuta Nafarroa Sariek Garapen Iraunkorreko Helburuak lortzeko egindako lanarengatik nabarmentzen diren pertsonak, GKEak edo erakundeak saritzen ditu Elkartasuna saritzen duten Nafarroa Sarien XVI. edizioa ospatzen da aurten. Nafarroako Gobernuak eta Laboral Kutxak antolatuta, irabazleak 25.000 euroko saria jasotzeko aukera izango du. Nafarroa Sariek Garapen Iraunkorreko Helburuak lortzeko egindako lanarengatik edo ibilbidearengatik nabarmentzen diren pertsonak, GKEak edo erakundeak saritzen ditu. Epaimahaiaren erabakia iraileko bileraren ondoren emango da ezagutzera. Aurreko edizioetan bezala, saria ekitaldi ospetsuan entregatuko da, Nafarroako Gobernuko Lehendakaria eta Laboral Kutxako lehendakaria buru dituela, eta hori urrian izango da. Aurtengo ediziorako hamahiru dira finalera iritsi diren hautagaiak: z Garapen Ekonomiko Sozialaren Elkartea: El Salvadorren giza eskubideen garapenean egindako lanarengatik eta elikaduraburujabetza sustatzeagatik. z ASMUJERES: El Salvadorren feminismoen eta jabekuntzaren inguruan egindako lanarengatik. z Manabi Elkartea: Sustapen eta giza eskubideen eta hezkuntzaren arloan egindako lanarengatik. z Movimiento Sin Tierra Brasil: Elikadura-burujabetzan eta

40

Nafarroako Gobernuko Gema Mañuk eta Laboral Kutxako Javier Kortajarenak Nafarroako Sarien XVI. edizioaren deialdirako hitzarmena sinatzen. © Navarra.es

elikagai osasungarrien ekoizpen garbian egindako lanarengatik. z Kolonbian Indarkeria Biktimak Artatzeko Asturiasko Programa: Kolonbiako indarkeria-biktimak herrialde horretan hartzeko egiten duen lanarengatik. z The Halo Trust: Kolonbian, gatazka-zonan berreraikitze-lanetako ekintza humanitarioarengatik. z Sao Pauloko Uren eta Energia Elektrikoaren Departamentua: Garapen ekonomikoan eta iraunkorrean egindako lanarengatik. z Agua de Coco Fundazioa: Camboyan eta Madagaskarren gazteekin burutzen duten jarduerarengatik. z Emakume afrikarrak eta Giza

Eskubideak: Afrikan emakumeen eta haurtzaroaren eskubideen eta gatazken aurreko bakearen inguruan. z Solidaritatearen Eskualdeko Batzordea: Bakearen aldeko Emakumeen artean, Senegaleko Casamancen, bakearen eta giza eskubideen alde egiten duten lanarengatik. z Nasser Zefzafi: Rifen desberdintasunen kontra eta hobekuntza sozialen alde egiten duen borrokarengatik. z Tun Khin: Nazioarteko errefuxiatuekin eta Myanmarekoekin egiten duen lanarengatik. z Professional Emergency Aid: kostetan larrialdi-jarduerak eta laguntza humanitariokoak burutzeagatik.

GAZTEBERRI #140 | 2018 Abuztua


Š Navarra.es

Memoria historikoari buruzko auzolandegiak Ezkaban eta Igalen Auzolandegi biak Ezkaba proiektuaren barnean daude eta Estatu osoko Memoria elkarteez sostengatuta daude Abuztuan zehar bi izan dira Nafarroako Foru Erkidegoan memoria historikoa ardatz izan duten auzolandegiak. Guztira, berrogeita hamar gazte inguruk hartu dute parte Kultura, Kirol eta Gazteria Sailak Hiritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako Sailaren laguntzarekin antolatu dituen auzolandegietan. Lehenengo auzolandegia Ezkaban kokaturik dago, San Kristobal gotorleku ospetsuaren ondoan. Gerra Zibilean eta

ondorengo urteetan 131 preso lurperatu zituzten Ezkaba iparraldeko mendi-hegalean kokatuta dagoen Botila hilerrian. Hilerriak izen hau hartu zuen Francoren diktadura garaian gorputzen beheko atalen artean botila bat zutelako, jatorriz barruan heriotzaren akta gordeta zutela. Auzolandegiaren helburua izan da aipatu hilerria berreskuratzea eta finkatzea. Proiektua Aranzadi Zientzia Elkarteak koordinatu du eta bertan 25 gaztek hartu dute parte.

Bigarren auzolandegia, berriz, Igal herrian burutu da. Kasu horretan, auzolandegiaren xedea izan da Gerra Zibilaren ostean errepublikar presoek Pirinioetako haran desberdinak lotzeko errepideen eraikuntzan erabilitako zenbait eraikinen berreskurapena. Berreskuratze lan horiekin batera, gazteek garai hartako gertaeren berri izateko aukera ere izan dute. Auzolandegi bietan Espainiako hainbat autonomia-erkidegoko eta atzerriko gazteek parte hartu dute.

ATAL HAU NAFARROAKO GOBERNUAREN EUSKARAREN NAFAR INSTITUTUAREN LAGUNTZAREKIN BURUTZEN DA GAZTEBERRI #140 | 2018 Abuztua

41


Agenda Irailak 1

• THE BROADCAST. Bilboko Kafe Antzokia. Bilbo. 21:30.

• SHANNON & THE CLAMS. Dabadaba Aretoa. Donostia. 20:30. 12/15€. • HAXOTZ. Bilboko Kafe Antzokia. Bilbo. 22:00. • YAWNING MAN. Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa. Bilbo.

Irailak 7

Irailak 14

• KULTUR 2018: SMOKING STONES. Foruen Plaza. Altsasu. 20:00.

Irailak 6

• “TUBULAR TRIBUTE: LIVE PERFORMANCE OF MIKE OLDFIELD’S MUSIC”. Zentral Kafe Antzokia. Iruña. 21:30. • VI. BOGA BOGA METAL FEST: KRAIT + AD ETERNUM + BLACK CAT. Doka Kafe Antzokia. Donostia. 19:30. • FULL. La Cripta. Convent Garden. Donostia. 12 €. • KO ETILIKO + GATILLAZO. Herriko enparantza. Dulantzi. 00:00. • KULTUR 2018: KEPA JUNKERA & SORGINAK: “MALETAK”. Plaza. Leitza. 20:00. • SEX MUSEUM. Bilboko Kafe Antzokia. Bilbo. 22:00.

Irailak 8

• KULTUR 2018: THE CLAMS. Alfonso I. Plaza. Tutera. 20:30. • STILL RIVER BAND. Falerina lorategia. Gasteiz. 13:30. • WILLIS DRUMMOND. Plaza. Sara. Arratsean. • BIGOTT + LA PLATA. Bilboko Kafe Antzokia. Bilbo. 22:00. • LAO RA. La Cripta. Convent Garden, Donostia. 20:00. 12,00 €.

Irailak 12

• HEART OF A COWARD + DONUTS HOLE + HOLY TXALA. Mendigo Aretoa. Barakaldo. 19:30. 12€ / 15€. • JOSH HOYER & SOUL COLOSSAL. Bilboko Kafe Antzokia. Bilbo. 20:30.

Irailak 13

• KORRONTZI: “BASQUE SELFIE”. Areetako Geltokia plaza. Getxo. 20:30

42

• LUNA. Kafe Antzokia Bilbo. 22:00. 18,00 €. • DONOSTIA FESTIBALA. KASE.O + C. TANGANA + CAROLINA DURANTE. Donostiako Hipodromoa. Bonua: 52€ +gastuak. Egunetarako sarrera: 28€ +gastuak. • TXARANGO. Areetako Geltokia plaza. Getxo. 20:30. • SKUNK DF + V3RTIGO RISING. Zentral Kafe Antzokia. Iruña. 20:30.

Irailak 15

• LAST INFUSION. Falerina lorategia. Gasteiz. 13:30. • SKUNK D.F. Tunk Aretoa. Irun. 21:00. 10,00 €. • DONOSTIA FESTIBALA. BERRI TXARRAK + PUSSY RIOT + LA M.O.D.A. Donostiako Hipodromoa. Bonua: 52€ +gastuak. Egunetarako sarrera: 28€ +gastuak. • AYAX. Zentral Kafe Antzokia. Iruña. 21:30. • LOS ZOPILOTES TXIRRIAOS. Atxorrotx Mendiko Festa. Eskoriatza. • CYCLE + OLIMPIA. Jimmy Jazz Aretoa. Gasteiz. 21:00. • ANESTESIA. Kafe Antzokia Bilbao. 22:00. 10,00 €.

• DYLAN LE BLANC + NICOLE ATKINS. Bilboko Kafe Antzokia. Bilbo. 20:30.

Irailak 20

• ASTEROID. Kafe Antzokia Bilbao. 20:00. 10,00 €. • AINARA LEGARDON. Bilboko Kafe Antzokia. Bilbao. 21:30.

Irailak 21

• AMERIAN ROCK-PUNK TRIBUTE FEST: NIRVANA + THE OFFSPRING + GREEN DAY. Jimmy Jazz Aretoa. Gasteiz. 20:00. • ASHBURY. Groove, Portugalete. 20:00. 17,21 €. • THE LIMBOOS. Kafe Antzokia. Bilbo. 22:00. 10,00 € • LYTOS. Cotton Club. Bilbo. 20:30.

Irailak 22

• WOODEN SHJIPS. Dabadaba Aretoa. Donostia. 20:30. 19/23€. • SOLDIER. Mogambo Aretoa. Donostia. 21:00. 8,00 €. • HABITACIÓN ROJA. Convent Garden. Donostia. 20:00. 18,00 €. • THE BONNEVILLES. Shake Bilbo. Bilbao. 21:00. 7,50 €. • MIGUEL CAMPELLO. Jimmy Jazz Aretoa. Gasteiz. 21:00. • WILLIS DRUMMOND. Akotz. Donibane Lohizune. Arratsean. • NIÑO INDIGO. Cotton Club. Bilbo. 20:30.

Irailak 23

• FAIRPORT CONVENTION. Areetako Geltokia plaza. Getxo. 20:30.

• “ROCKIN’ BIZI: PLATERO Y TÚ-REN MUNDUAN”. BBK Aretoa. Bilbo. 12:30. • IBAI MARÍN Y LA VIEJA GUARDIA + JABI IZURIETA. Convent Garden. Donostia. 10€.

Irailak 19

Irailak 25

Irailak 16

• JEFF ROSENSTOCK. Dabadaba. Donostia. 21:00. 10,00 €

• MOLLY BURCH. Convent Garden. Donostia. 10€

GAZTEBERRI #140 | 2018 Abuztua


Finantzaketaren bilaketan lagunduko zaitugu PROGRAMEN ETA PROIEKTUEN KUDEAKETA Prozesuen ikuspegi integrala eskaintzen dizugu.

Hausnarketa estrategiko batetik abiatuta, zerbitzu integral eraginkorra eta efikaza eskaintzen dugu.

PROGRAMAK ETA PROIEKTUAK Inbertsio proiektu publiko zein pribatuak diseinatzen eta kudeatzen ditugu.

DIRU-LAGUNTZAK Diru-laguntza programen eta finantzaketa-lerroen inguruan aholkatzen dugu.

EUROPAR FUNTSEN KUDEAKETA Europako gaietan aditua den enpresa gara.

POLITIKA PUBLIKOAK Toki-, eskualde- eta enpresa-garapena sustatzen dugu europar esparruan.

Iparragirre, 17. 1. esk. Bilbo | (+34) 944 70 22 94 | info@gestoreseuropeos.com


Erakusketak Bilboarte • Estado Líquido, Beatriz Sanchezen Erakusketa. Irailaren 14ra arte.

Bilboko Arte Ederren Museoa • 110 Maisulan. 2018ko irailaren 17ra arte.

Euskal Museoa. Bilbao • Fu La Spagna! Espainiako Gerra Zibilari Buruzko Begirada Faxista. 2018ko ekainaren 17tik - 2018ko Irailaren 2ra arte.

Guggenheim Bilbao Museoa • Artea Eta Txina 1989 Ondoren: Munduko Antzerkia. 2018ko irailaren 23ra arte. • Chagall. Urte Erabakigarriak, 1911-1919. Irailaren 2ra arte. • Mundu Bat Ihesean. Uztailaren 12tik urriaren 21era arte.

Azkuna Zentroa. Bilbo • ... Eta egiten ditugun gauzak. 2018ko irailaren 16ra arte.

Rekalde Aretoa. Bilbo • Glutinum mundi. 2018ko uztailaren 12tik urriaren 14ra arte.

Gernikako Bakearen Museoa • Harrizko eta altzairuzko oroimenak. Gerra Zibilak eta frankismoak Euskadin utzitako biktimen omenezko monumentuak. 2018ko irailaren 16ra arte.

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa • Autobide bat entzufearen atzean. 2019ko otsailaren 28ra arte.

Euskararen Etxea. Bilbo • Emakumea eta Euskal Pilota. Irailaren 30era arte.

Bizkaiko Foru Liburutegia. Bilbo • Argitalpen Esperimentalak Juanje Sanz Morerak Komisariatutako Erakusketa. Urriaren 31ra arte.

San Telmo Museoa • Pradoko Jainkoak. Artea Eta Mitoa. Uztailaren 6tik urriaren 28ra arte. • Black Is Beltza: Fermin Muguruzaren Erakusketa-Proiektua Izen Bereko Eleberri Grafikoaren Inguruan. 2018ko irailaren 30era arte. • Hau: Euskal Herriko Objektu tradizionalen Diseinu Lehiaketa. 2018ko Ekainaren 21etik Irailaren 30era arte.

Okendo K.E. Donostia • Zeure mugikorrak ezkutatzen duena. 2018ko abuztuaren 10era arte. • Kartelgintza ilustratua. 2018ko abuztuaren 25era arte.

Untzi Museoa. Donostia • Zoriontasunaren bilaketa. Euskal ekarpena AEBko independentziari. 2018ko irailaren 30era arte.

Menchu Gal Erakustaldi Aretoa. Irun • The Time Is Now. Irailaren 2ra arte.

Oiasso Museoa • Mulieres, Emakumeak Augusta Emeritan. 2018ko irailaren 30ra arte.

Tolosako Topiz Museoa • Búho Maravillas. 2018ko urriaren 7ra arte.

Artium Museoa. Gasteiz. • Artres. Museo Bat Nolakoa Izan Behar Den. 2018ko abuztuaren 26ra arte. • Broosa Poesia. Maiatzaren 29tik irailaren 23ra arte.

Iruñeko Erresumaren Museo Etnografikoa • Emakume Modaren 100 Urte. Abenduaren 3ra arte.

Nafarroako Museoa • José Latova. Cuarenta años de fotografía arqueológica en España. 1975-2014. 2018ko irailaren 23ra arte.

Oteiza Museoa • Arma isilak gerra lasaietarako. Imanol Marrodan. 2018ko irailaren 30era arte.

Nafoarroako UnibertsitateMuseoa • Geografía del tiempo. Bleda eta Rosa. 2018ko irailaren 30ra arte.


Erantzun krisia

Babes eta harrera sistemak

Zer gertatzen da estatu espainiarrera bakarrik heltzen diren haurrekin? Nola egiten zaie harrera? Zein babes juridiko daukate? Nork laguntzen die? Zein harrera eta ondorengo babes eta integrazio prozesu daukate? Nork hartzen du euren tutoretza eta zenbat denboraz? Galdera gehiegi hazten dabilen arazo bati aurre egiteko. Haurrentzako babes sistema gainezka dago eta arazo honek berehalako erantzuna eskatzen du, bai autoritate eta agintarien aldetik, baita gizartearen aldetik ere. Haurrez ari garenean denbora faktorea funtsezkoa da, egunak aurrera joan eta erantzun eta babes egokirik ez izateak etorkizunean ondorio latzak izan ditzakeelako bakarrik dauden umeengan. Horregatik, UNICEFen uste dugu baliabide, koordinazio eta eskuzabaltasun gehiago beharrezkoak direla.

GAZTEBERRI #140 | 2018 Abuztua

ŠUN0161148

Errefuxiatu eta migratzaileena beronekin zifra asko daramatzan krisia da. Zenbaki latzak, haur eta familia askoren egoera agerian uzten dutenak. Azken asteetan gure artean, berriz ere, komunikabideen lehen orrialdeetako albiste bilakatu den krisia da. Baina ez da pertsona errefuxiatu eta migratzaileen krisia soilik, agintari, harrera eta babes-sistemen eta gizartearen aldetiko erantzun krisia ere bada. Estatu espainiarra, Italia eta Greziarekin batera, Europara sartzeko ate nagusietako bat bilakatu da azken hilabeteotan, baita arriskutsuenetariko bat ere: Afrikako iparraldea eta estatu espainiarra batzen dituen ibilbidea hilgarrienetariko bat da egun; izan ere, aurtengo urtarrila eta ekaina bitartean ia 300 pertsona hil dira kostalde horretan. Hala ere, gaur egun, estatu espainiarrean eta Europan dauden haur migratzaileen kopurua nahiko baxua da munduko egoerarekin alderatzen badugu, baina ez horregatik garrantzi gutxiagokoa: mehatxu askori aurre egin behar diote eta asko bakarrik daude, guraso eta pertsona heldu baten laguntza barik. Italian, adibidez, 2017an herrialdera heldu ziren haurren % 92 bakarrik zeuden. Bakarrik dauden haur atzerritarren egoera, migraziokrisiarekin zerikusia duen gai larrienetariko bat da. Estatu espainiarren euren guraso edo babesten dituzten beste pertsona heldu barik dauden umeak dira. 2015 eta 2017 urte bitartean % 62 hazi da bakarrik iristen diren haur atzerritarren kopurua estatu espainiarrean. Halere, datu zehatzak jakiterik ez dago, itsasotik heltzen direnen kopurua baino ez baita zenbatzen. Hau kontutan izanik, estatu espainiarrera bakarrik iristen diren haurren kopuruak nabarmen egin du gora.

Estatu espainiarrera heltzerakoan, labirinto juridiko bati aurre egin behar izaten diote; lege askok eragiten diete, askotan gehiegik: pertsona atzerritarrei dagozkienak, haurrei dagozkienak, asilo eskubideari dagozkienak‌ horrek guztiak eta eskumenak banatuta egoteak prozesuak asko geldiarazten ditu. Gainera, babes sistemak ez dira gai bakarrik dauden haur horietako bakoitzak dituen beharrizanei erantzuna emateko. Hori dela eta, nahitaezkoa da autonomiaerkidegoen arteko koordinazio eta kooperazio gehiago egotea, datu-sistema bateratu baten bitartez, baita baliabide gehiago bideratuz eta atentzio lanetan dauden pertsonak modu egokienean hezituz. Erantzukizunak partekatu egin behar dira autonomia erkidegoen artean, bakarrik dauden haurrak nora iritsi diren alde batera utziz eta euren iritzi eta banakako egoerak kontuan hartuta. Prozesu juridiko guztietan haurren interes gorenak eta haurrak haur izateak duen garratzia azpimarratu behar delakoan gaude UNICEFen, pertsona atzerritzar edo migratzaileak izatearen gainetik. Eta Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenak dioenez, estatuak behartuta daude harrera eta babes egokia ematera, beraz bete dezagun. Ahaztu gabe gizarteak bete beharreko papera, gutariko bakoitzak bakarrik dauden ume atzerritarren integrazio-prozesuetan gure esku dagoena egiteko prest egotea. Munduan errorik ez duten 50 milioi haur daude, euren etxebizitza eta herrialdeetatik ihesi, biolentzia, pobrezia edo aukera faltak bultzatuta, bizitzeko toki seguruago baten bila alde egin dutenak. Iaz Europara 32.000 haur iritsi ziren, batez ere, Siria, irak, Nigeria, Maroko, Bangladesh eta Gineatik. Europara iritsi diren pertsonen laurdena haurrak dira. Eta hauetariko asko bakarrik. Eman diezaiegun babes egokia. Eman diezaiegun merezi duten erantzuna. Ez dadin erantzun krisia izan. UNICEF - Euskal Herriko Batzordea

45


46

GAZTEBERRI #140 | 2018 Abuztua




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.