Gazteberri #141 Iraila2018

Page 1

Gazteberri Aldizkaria | 141. Zbk | 2018 Iraila |

Alokairu gaztearentzako laguntza

#141


ARGITARATZAILEA:

© Shareak Kultur Elkartea Lege Gordailua: Bi-1151-04 Tlf: 94 424 75 94 eposta: gazteberri@gazteberri.eus http://www.gazteberri.eus ERREDAKZIOA Iparragirre, 17, 1.esk. 48009-Bilbao. KOORDINATZAILEA: Jon Mikel Zabalegi TESTUAK: Shareak Kultur Elkartea DISEINUA: José Poza LAGUNTZAILEAK: Nerea Segura, Lohizune Loroño, Maialen Olabe eta UNICEF-Euskadi.

PUBLIZITATERAKO-ESPAZIOA. NAHITA UTZI DUGU HUTSIK.

ARGAZKIAK: Sergio Cotos, Markel Redondo, Alejandro Boyero, Artxiboa PUBLIZITATEA: 94 424 75 94 | 616 50 50 82 INPRIMATZAILEA: Zeroa Multimedia

Shareak Kultur Elkarteak ez du Gazteberri Aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik derrigor bere gain hartzen

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILAREN, BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN, ETA EUSKARABIDEAREN LAGUNTZA JASO DU

DEITU 94 4247594 ZENBAKIRA ESPAZIO HAU BETETZEKO


Aurkibidea 04 Gazteberriak

08

Erreportajea: Atzerrira joaten bazara eraman zure bankua sakelako telefonoan

z Garraiobide jasangarriak nagusi euskal gazteen artean z Inoiz baino parte-hartze handiagoa ZINEBIn z Bilbon ikasten ari diren kanpoko ikasleentzako espazio berria

14 Zientzia z Lurrean den tokirik hotzena aurkitu dute: -100ºC

22 Euskara z ‘Oxigenoa euskarari 6.000 metrotan ere bai’ z Abian da euskaltegietan izena-emateko epea

16

Elkarrizketa Noemi Peña eta Patricia Draghici

32 Sexua z Pornografiak gazteon ohitura sexualak eraldatu ditu z ‘Sexua praktikatzen lesionatu naiz’

34 Teknologia berriak

26

Erreportajea: Eusko Jaurlaritzak alokairuaren % 50a ordainduko die gazteei GAZTEBERRI #141 | 2018 Iraila

z Internet erabiltzaileen % 90k ez du pasahitz seguruak erabiltzen z Gazteek ez omen dute Facebook gustuko z Bilboko Udalak youtuber gazte bi aukeratuko ditu bere ‘Bilbao Gazte’ kanalerako

42 Agenda 3


Gazteberriak GASTEIZKO UDALAK EKINTZAILETZA USTATZEKO KANPAINA JARRI DU MARTXAN Gasteizko Udalak gazteen artean ekintzailetza sustatzeko kanpaina bat jarriko du abian. Kanpainaren xedea ekintzaileei udalak eskaintzen dizkien baliabideak ezagutzera ematea izango da. Kanpaina gazteen emantzipazioa helburu duen IV. Gazte Planaren barruan kokatzen da. Irailean hasi eta urriaren amaierara arte luzatuko den kanpaina iraupen laburreko bideoetan eta karteletan oinarrituko da eta, nagusiki, hiriko autobusetan (TUVISA) eta udal-pantailetan gauzatuko da.

#GIPUZKOAKO ETORKIZUNA ARGAZKI LEHIAKETA Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldearen inguruan hiritarrek duten ikuspegia jasotzea helburu duen argazki lehiaketa antolatu du. Bidalitako argazki guztien artean epaimahaiak hamahiru argazki aukeratuko ditu eta horiekin Orain Gipuzkoa 2019 egutegia diseinatuko da. Irudi irabazlearen egileak 1.000 euroko saria jasoko du eta bere irudia egutegiaren portada izango da. Beste hamabi argazkien egileek 250 euroko sariak eskuratuko dituzte.

4

Garraiobide jasangarriak nagusi euskal gazteen artean Mugikortasunaren Europako Astea dela eta Gazteen Euskal Behatokiak ezagutzera eman dituen datuen arabera Irailaren 16 eta 22 bitartean Mugikortasunaren Europako Astea ospatu da gure artean “Konbinatu eta mugi zaitez!� lelopean. Aurten, helburu nagusia izan da garraio publikoa edo bizikleta bezalako garraio jasangarrien erabilera sustatzea. Izan ere, jasangarriak ez diren garraiobideetan egiten diren bidaiek oso eragin negatiboa dute ingurumenean. Hori dela eta, Gazteen Euskal Behatokiak euskal gazteriaren garraio ohituren inguruko datuak eman ditu ezagutzera. Aipatu datu horien arabera, EAEko gazteen % 81,9 oinez mugitzen ohi da bere eguneroko joan-etorrietan.

Garraio-publikoa nagusiki erabiltzen duten gazteen kopurua, ia % 40raino heltzen da eta bizikleta erabiltzen dutenen kopurua, berriz, % 8,1ekoa da. Horrela, egunero garraiobide jasangarriren bat erabiltzen dutenen kopurua % 88,9koa izango litzateke. GEBek emandako datuen arabera, gazteek garraiobide jasangarriak erabiltzeko ohitura handiagoa dute. Horrela, garraiobide jasangarriak erabiltzen dituztenen artean 15 eta 19 urte bitarteko gazteak dira nagusi. Adinak aurrera egin ahala, horrelako garraiobideak erabiltzeko joera txikiagoa izaten da.

GAZTEBERRI #141 | 2018 Iraila


GAZTE KLIK KLAK LEHIAKETA GASTEIZEN Gasteizko Udaleko Gazteria Sailak antolatzen duen Argazki eta Bideodigitalaren Gazte Klik Klak lehiaketa “Kultura eta hiria” lelopean ospatuko da. Lehiaketa hirian bizi diren 14 eta 25 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta urriaren 16ra arte izango dute euren lanak aurkezteko epea. Lehiaketaren oinarriak www.vitoria-gasteiz.org/ gazteria estekan kontsulta daitezke eta zalantzak, berriz, gazteklikklak@gmail. com helbidera idatziz argi daitezke.

33.000 IKASLE BAINO GEHIAGO IZANGO DIRA UPV/EHU-N GRADU IKASKETAK EGITEN Euskal Herriko Unibertsitateak ezagutzera eman dituen datuen arabera, guztira, 33.000 ikasle baino gehiago izango dira hasi berria den ikasturtean graduko ikasketak egingo dituztenak. Horietatik guztietatik, % 52 euskarazko taldeetan matrikulatu da. Ikasle gehienek Bizkaiko Campusean eman dute izena (% 55). Gipuzkoako Campusean eta Arabako Campusean arituko direnak, berriz, % 25 eta % 20 izango dira, hurrenez hurren.

2017AN 6,3 MILIOI HAUR HIL ZIREN MUNDU OSOAN EKIDIN ZITEZKEEN ARRAZOIENGATIK

Nazio Batuak Erakundeak eta Munduko Bankuak ezagutzera eman dituzten datuen arabera, pasa den urtean, 6,3 milioi haur inguru hil ziren mundu osoan ekidin zitezkeen arrazoiak direla eta. Kopuru hori aintzat hartuta, bost segundotan behin haur bat hiltzen da. Kopuru horretatik, ia gehienak (5,4 milioi) bost urtetik beherako haurrak izango lirateke. Kasu gehienak Afrikan ematen dira; bertan, 13 haurretatik bat bost urte bete aurretik hiltzen da.

“Helburua ez da betiko bizitzea; helburua betiko mantenduko den zerbait sortzea da ”

“BETAURREKO MOREAK” GIDA Gaztematikak, Arremanitzekin elkarlanean, Gipuzkoako haurtzaro eta nerabetasun zerbitzuetarako hezkidetzaren garapenerako gida bat prestatu du. Betaurreko moreak izenburua duen gidaren xedea haurtzaro eta nerabetasun zerbitzuetan berdintasuna bermatzea da. Gidak ezagutza teorikoa eta alderdi praktikoak uztartzen ditu eta, besteak beste, honako gaia hauek jorratzen ditu: hezkidetza, hezitzaileei bideratutako irizpideak, ebaluazio sistemen diseinurako jarraibideak edota zenbait jarduera garatzen lagun dezaketen eranskinak.

6.300.000

ANDY WARHOL (1928-1987). AEB margolari, idazle eta zinema-zuzendaria. Pop Art mugimenduaren sortzaileetako bat izategatik ezaguna.

KOLDO MITXELENA XIV. IKERKETA BEKA. Errenteriako Udal-artxiboak Koldo Mitxelena Ikerketa bekaren deialdi berria zabaldu du. Aipatu bekaren xedea euskal kulturaren inguruko ikerketa sustatzea da eta literatura, hizkuntzalaritza eta antropologia esparruak hartuko ditu aintzat. Lanak aurkezteko epea urriaren 31n amaituko da.

GAZTEBERRI #141 | 2018 Iraila

‘MATXIKAKOKO HEROIAK’ DOKUMENTALA. Matxitxako Elkartea Gerra Zibilean ontzidi frankistaren aurka borrokatu zuten euskal arrantzaleen historia jasoko duen dokumental bat prestatzen ari da. 1937ko martxoaren 5ean izan zen borrokaldiaren nondik norakoak jasoko dituen dokumentalaren gastuen finantzaketarako Matxitxako Elkarteak crowfunding kanpaina bat jarri du martxan goteo.org web-orrian. Guztira, 19.000 euro inguru lortu nahi dira eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lortutako euro bakoitzeko beste bat jarriko du. Ekarpenak egiteko azken eguna datorren urriaren 28a izango da.

5


© Bilboko Udala

ZURRUMURRUEN AURKAKO III. GAZTE TOPAKETA IRUÑEAN

Inoiz baino parte-hartze handiagoa ZINEBIn Azaroaren 9tik 16ra bitartean ospatuko den edizioan 3.770 film laburrak hartuko dute parte Bilboko Udalak antolatzen duen Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak (ZINEBI) 124 herrialdetatik etorritako 3.770 film laburren erakusleihoa izango da. Aurtengoa aipatu jaialdiaren 60. edizioa izango da eta azaroaren 9 eta 16 bitartean ospatuko da. Jaialdia hiru atal edo kategoria nagusitan banatuta dago: fikzioa, dokumentalak eta animazioa. Atal bakoitzeko Mikeldi Saria bana banatuko da eta filmik onenak Bilboko Jaialdiko Sari Nagusia jasoko du. Sari horiez gain, Euskal Zinearen Sari Nagusia (6.000 €) eta Zine Espainiarraren Sari Nagusia ere azpimarra daitezke banatuko diren sari garrantzitsuenen artean. ZINEBI, Film laburraren eta dokumentalaren kategorian Estatuan A Klasea duen nazioarteko jaialdi bakarra da.

6

Pasa den irailaren 6 eta 9 bitartean Zurrumurruen aurkako III. Topaketa ospatu da Iruñeako Fuerte del Príncipe gazteen egoitzan. Bertan, Iruñeako, Donostiako, Bilboko, Getxoko, Barakaldoko, Cartagenako eta Tenerifeko hainbat gaztek hartu du parte. Topaguneak Europako Batzordearen babesa du eta helburu nagusia, esperientziak eta ideiak elkartrukatuz, udalerrietan elkarbizitza oztopa dezaketen zurrumurruei aurre egitea da. Zurrumurruen aurkako estrategiak zurrumurruak hautematea eta desegitea du helburu. 2010ean eman zituen lehen urratsak Bartzelonan arrazakeria eta xenofobiaren kontra garatutako ekimen batekin. Antolatzaileek azaldu dutenez, Iruñean egingo den zurrumurruen kontrako lana ez da topaketa horretara mugatuko eta, datozen asteetan, beste hainbat jarduera burutuko dira.

Udalaren eskutik Bilbon ikasten ari diren kanpoko ikasleentzako espazio berria Bilboko Udalak ‘Bilbao unibertsitate hiri’ izeneko espazioa sortu du bilbaogazte webgunearen barruan. Espazio berri horren helburua da beste hirietatik Bilbora ikastera etorri diren edo etorri nahi duten ikasleei informazio gune bat eskaintzea. Eskaintzen den informazioaren barruan, adibidez, Bilbon ikas daitezkeen ikasketak (graduak, graduondoak, doktoregotzak...), ostatuaukerak, kultur eta aisialdi eskaintza edo hiriaren inguruari buruzko informazioa azpimarra daiteke. Ekimenak Bilbok unibertsitate-hiri eta gazteen hiri izateko duen asmoaren barruan kokatzen da. Aldi berean, erronka Bilbo gazteek bizitzeko proiektua garatzeko hiri egoki bihurtzea da; hots, gazteek hiria bizitzeko eta elkarbizitzarako aukeratzeko orduan are erakargarriago bihurtzea.

GAZTEBERRI #141 | 2018 Iraila


Gazteber eberri aldizk izkaria

5500.0000 000 ale hilero

Euskkkal Heerrriiikko herri guztietan gazteberri.eus

Zabalkunde handiena duen gazteentzako aldizkaria Zure aldizkaria!!


Atzerrira joaten bazara eraman zure bankua sakelako telefonoan Gero eta gehiago dira atzerrira lan egitera edo ikastera bidaiatzen duten gazteak. Maletak egin baino lehen, komeni da bidaia ondo planifikatzea, asko baitira kontuan hartu beharko diren aldagaiak. Horietako bat, zure dirua kudeatzeko zein aukera dituzun ezagutzea da.

8

GAZTEBERRI #141 | 2018 Iraila


GAZTEBERRI #141 | 2018 Iraila

9


Erreportajea

E

usko Jaurlaritzaren datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen heren bat inguru atzerrira joan da noizbait egonaldi bat egitera. Unibertsitate-mailako ikasketak atzerrian burutzea edo atzerrira lan egitera joatea erabaki garrantzitsua da edozein gazterentzat. Izan ere, horrelako erabaki batek aldaketa sakonak ekar ditzake norberaren bizitzan. Lehenik eta behin, etxetik kanpo izango zara, zure familiatik eta lagunetik urrun. Gainera, seguruenik, kultura eta ohitura desberdinak dituzten pertsonetara ohitu beharko duzu. Atzerrira bidaiatzen denean asko dira kontuan hartu behar diren aldagaiak: etxebizitza, non ikasi, non lan egin‌ Bada, oso garrantzitsua izan arren, hain ezaguna ez den beste aldagai bat: nola kudeatu zure dirua. Atzerrian garen bitartean izan daitezkeen diru-sarrerak eta gastuak kudeatzeko alternatiba bat izan beharko dugu. Printzipioz, Europar Batasuneko herrialde batera bidaiatzen baduzu, hango banketxe batean oinarrizko kontu korronte bat zabaltzeko aukera izango duzu. Oinarrizko kontu korronteek gordailuak egiteko, dirua ateratzeko eta ordainketak jasotzeko eta egiteko aukera ematen dute. Hala ere, teknologia berrien garapenarekin lehen ezinbestekoa zena jada ez da beharrezkoa: zure banketxea telefonoan izan ahal duzu eta!

Diruaren digitalizazioa

Adituek iragarri dutenez, hemendik urte gutxira diru fisikoa desagertuko da. Gaur

10

egun, Europako hegoaldeko herrialdeetan salerosketen % 80 inguru oraindik eskudirutan ordaintzen bada ere, joera garbia da: dirua digitalizatu egingo da. Horren adibide garbia Suedia dugu non salerosketen % 5 inguru besterik ez da eskudirutan ordaintzen. Atzerrira joaten garenean gure dirua kudeatzeko modurik erosoena kreditu txartela dugu.

Txartelak (hobe kreditu-txartela zordunketa-txartela baino) zure diru guztia kudeatzeko aukera emango dizu eta, modu horretan, ez duzu zertan kopurua handiak gainean eraman behar izango. Legearen arabera, gainera, kapitalen zuriketa dela eta, edozein kopuru handi susmagarri suerta daiteke. Printzipioz, onartzen den gehienezko kopurua 10.000 eurokoa da.

GAZTEBERRI #141 | 2018 Iraila


Mikel Arriaran. Laboral Kutxa

ADI ATZERRIAN KUTXAZAINETAN DIRUA ATERA BEHAR DUZUNEAN. Kutxazainetan dirua ateratzen duzun bakoitzean, seguruenik, komisio bat ordaindu beharko duzu eta, ondorioz, zenbat eta gehiago errepikatu eragiketa hori, orduan eta garestiagoa aterako zaizu bidaia.

Atzerrira bidaiatzen dugunean zein izango litzateke gure dirua kudeatzeko modurik egokiena? Gure ustez modurik egokiena txartela eta sakelako telefonoetako aplikazioa erabiltzea da. Funtsean biak gauza bera lirateke, baina modu horretan zure dirua kudeatzeko aukera bikoiztuta duzu. Sakelakoa, pantaila eta teklatudun txartela dela esan daiteke. Bankuarekin berehalako kontaktua ahalbidetzen duena. Funts gabe geldituz gero muga erabilgarria handitu edo ordainketak geroratzeko aukera ematen duena. Eta txartela galduz gero blokeatzea posible egiten duena. Hala ere, eskudiru kopuru txiki bat eramatea ere ez legoke gaizki. Txartelaren kasuan ba al da alderik kreditu-txartelaren eta zordunketatxartelaren artean? Kreditu-txartelek zordunketa-txartelek

GAZTEBERRI #141 | 2018 Iraila

baino askoz zerbitzu gehiago eskaini ohi dituzte eta, zentzu horretan, hobe kreditu-txartela eramaten bada. Adibidez, kreditu-txartelekin bidaiaasegurua edo erosketak atzeratzeko aukera duzu. Bestalde, kotxeak edo hotelak erreserbatzeko kreditu-txartela exijitu ohi da berme gisa. Telefono bidezko ordainketa-sistema dela eta, badirudi, oraindik ere, nahiko jende mesfidati azaltzen dela. Modu segurua al da? Bai noski! Metodo guztiz segurua da edo, behintzat, beste edozein modu bezain segurua. Kontuan izan behar da telefonoarekin ordaindu ahal izateko, lehenik eta behin gailua desblokeatu behar dela. Zentzu horretan, nahiz eta telefonoa galdu, nekez egin ahal izango da ordainketaren bat. Bestalde, 20 eurotik gorako ordainketetarako PINa sartu behar da.

11


Europar Batasuneko herrialde gehienetan euroa erabiltzen bada ere, beste hainbat herrialdetan (Erresuma Batua, Danimarka, Suedia, Suitza...) bertako moneta erabili beharko duzu nagusiki eta horrek trukea egitera behartuko zaitu. Trukea egiteko gomendagarria da zure banketxean bertan egitea eta, ahal izanez gero, saihestu helmuga den herrialdeko aireportuetan izaten diren truke-bulegoak. Bestalde, kontuan hartu beharko

12

duzu kutxazainetan dirua ateratzen duzun bakoitzean, seguruenik, komisio bat ordaindu beharko duzula eta, ondorioz, zenbat eta gehiago errepikatu eragiketa hori, orduan eta garestiagoa aterako zaizula bidaia.

ZURE DIRU GUZTIA TELEFONOAN. Esparru horretan izan den garapen teknologikoari esker sakelako telefonoak ordaintzeko bide ere bilakatu dira. Jende asko mesfidati azaltzen bada ere, printzipioz, telefono bidezko ordainketa-sistema beste edozein ordainketa-sistema bezain segurua da.

Telefonoa zure diru-zorroa izango da

Teknologiaren garapenari esker, txartelaren alternatiba sakelako telefonoa dugu. Gero eta gehiago dira zure kreditu

GAZTEBERRI #141 | 2018 Iraila


txartelaren kopia telefonoan eramateko aukera ematen duten aplikazioak. Telefonoarekin ordaindu ahal izateko NFC (Near Field Communication) konektagarritasuna duen telefono bat behar dugu (2014. urtez geroztik ekoiztutako ia telefono gehienek teknologia hori dute). Horri esker, ordainketa egin ahal izango dugu gure telefonoa salmenta-puntuko terminalera gerturatuz. Kreditu txartelarekin egingo genukeen antzeko eragiketa izango litzateke, baina, kasu honetan, telefonoarekin. Aipatu konektagarritasuna ez ezik, transakzioa kudeatuko duen aplikazio bat ere deskargatuta izan beharko duzu zure telefonoan. Normalean, aplikazio hori zure banketxearen aplikazio bat izango da. Jende askorentzat arraro egiten zaio telefonoarekin ordaintzeko aukera izatea eta telefonoa galduz gero, dirua lapurtu ahal izango diotela uste du. Printzipioz, telefono bidezko ordainketa-sistema beste edozein ordainketasistema bezain segurua da. Lehenik eta behin, ordainketak egin ahal izateko telefonoa desblokeatu behar delako eta 20 euroko muga gainditzen duten salerosketetan, gainera, kreditu txartelarekin gertatzen ohi den bezala, PIN zenbakia jartzea ezinbestekoa delako. Atzerrira joaten garenean komenigarria da kreditu-txartela eramatea eta telefonoaren bidez ordaintzeko aukera prest izatea. Modu horretan, adibidez, txartela galdu edo ahaztuko bagenu, alternatiba bat izango genuke.

GAZTEBERRI #141 | 2018 Iraila

Atzerrira bidaiatzen duzunean zure dirua kudeatzeko modu nagusiak ESKUDIRUA Atzerrira bidaiatzen dugunean komeni izaten da kopuru txiki bat eskudirutan eramatea. Bidaiatu behar dugun herrialde horretan euroa moneta nagusia ez bada, hobe da trukea zure ohiko banketxean egitea.

KREDITU-TXARTELA Modurik ohikoena. Kutxazainetan dirua ateratzeko eta zuzeneko ordainketak egiteko balio du. Hobe da kreditu-txartela eramatea zordunketa-txartela baino, lehenengoak zerbitzu gehiago eskaintzen dituelako. Kontuan izan kutxazaineatn dirua ateratzen duzunean komisioa kobratu ahal izango dizutela.

SAKELAKO TELEFONOA Funtsean kreditu-txartel baten funtzio berberak betetzen ditu, horren ‘kopia’ baita. Sistema hau erabiltzeko honako hau behar duzu: NFC teknologia duen sakelako telefono bat Transakzioak kudeatzeko zure banketxearen aplikazioa Telefonoaren bidez egiten den ordainketa-sistema segurua da. Ordainketa egin ahal izateko lehenik eta behin telefonoa desblokeatu behar da. Kreditu-txartelekin gertatzen den bezala, 20 eurotik gorako ordainketak egiteko PIN zenbakia sartu behar da.

13


14

GAZTEBERRI #141 | 2018 Iraila


Zientzia Lurrean den tokirik hotzena aurkitu dute: -100ยบC Estazio meteorologiko batek inoiz neurtu duen airearen tenperaturarik hotzena (-89 gradu Celsius), 1983. urteko uztailean erregistratu zen Errusiako Vostok estazioan. Orain, berriz, marka berri bat erregistratu da. Izan ere, Geophysical Research Letters aldizkarian argiratu berri den ikerketa baten arabera, Antartikako izotz geruzaren goialdean diren bailara txikietan ia -100ยบC-eko tenperaturak erregistratu dira. Aurreko ikerketa batean adituek hain tenperatura baxuetara iristeko beharrezkoak diren baldintzak azaldu zituzten. Horien arabera, haize arinak eta zeru oskarbiak izango lirateke faktore nagusi bakarrak; aldi berean, oso lehorrak diren haizeek ere rol garrantzitsua joka dezakete, baina, horretarako, zenbait egunez mantendu beharko lukete. Aipatu ikerketa berri horretan 2004 eta 2016 bitartean hego hemisferioan eta neguan sateliteek jasotako datuak aztertu dira eta horietan, zenbait puntutan, -98ยบ Celsiuseko tenperaturak eman direla ikusi da. Tenperatura horiek gauean erregistratzen dira, bereziki, uztaila eta abuztuan zehar. Ingurune horretako atmosferan, hainbat kasutan, prezipita daitekeen ura 0,2 mm baino gutxiagokoa izan daiteke. Baldintza horietan ere, hain lehorra eta hotza izanik, aireak dagoen berotasun apurra harrapatu eta lurrazalera bueltan bidaltzen du. Emaitza berrietara iristeko, adituek Antartikako izotz-geruzan diren sakonera gutxiko zokogune edo zuloak aztertu dituzte. Horietan, airea hotzagoa eta dentsoagoa da eta hainbat egunez manten daiteke bertan. Ondorioz, bertan den lurrazala eta airea bera errazago hozten dira. Aipatu baldintza horiek mantentzen diren bitartean airea oso tenperatura hotzetan mantenduko da. -98ยบC-eko marka berria ez dela behin betikoa izango uste dute adituek. Hain tenperatura hotzetarako beharrezkoak diren baldintza atmosferikoak zenbait astez egonkor mantenduko balira -100ยบ Celsiuseko langa erraz gaindi daitekeela uste dute.

GAZTEBERRI #141 | 2018 Iraila

15


Elkarrizketa

16

GAZTEBERRI #141 | 2018 Iraila


NOEMI PEÑA eta PATRICIA DRAGHICI Biscay Bay Startup Campuseko antolatzaileak.

“Ekintzailetzan ikasten duzuna ez duzu beste inon ikasten” Urriaren lehena eta zazpia bitartean ospatuko den Biscay Bay Startup Campus (BBSC) izeneko jarduera antolatu duzue. Zertan datza eta zeintzuk dira topaketa horren helburu nagusiak? Noemi Peña: Bai, hala da. BBSCren helburu nagusia gure ingurunean diren ekintzaileentzako topagune bat sortzea da. Izan ere, ekintzailetza-esparruan bada halako nahaste-borraste bat eta hainbat erakunde aritzen dira lan hori jorratzen: unibertsitateak, erakunde publikoak, Lanbide Heziketa… Zoritxarrez, ez dago horiek guztiak uztartzen dituen erakunderik eta, ondorioz, ekintzaileen topaketa hau antolatzea bururatu zitzaigun ekintzaileek elkarren berri izan dezaten. Patricia Draghici: BBSCrekin gazteen artean, eta bereziki, emakume gazteen artean, ekintzailetza sustatu nahi dugu. Ekiteko bokazioa bada, baina ez da gauza erraza. Horregatik, gure

GAZTEBERRI #141 | 2018 Iraila

asmoa ekintzailetzarekiko irrika duten pertsona horiei guztiei laguntza eskaintzea da. BBSCren lehenengo edizioa da eta emakume ekintzaileak topaketaren ardatz izango dira. Maskulinizatuegia dagoen esparrua al da ekintzailetzarena? N.P: Zoritxarrez, ekintzaileen inguruan pentsatzen dugunean beti gizon baten irudia etortzen zaigu burura; erreferente femenino baten falta dago. Ondo diozun bezala, sektorea maskulinizatuegia dago, bereziki, sektore teknologikoetan. Emakumeok arriskua ez dugula gustuko esaten ohi da eta horrek eragin zuzena du finantzaketa lortu nahi denean. Hainbat azterlanak azaltzen dutenez, emakumeak eraginkorragoak gara eta emaitza hobeak lortzen ditugu, baina hori ez da errealitatean islatzen eta, gizonezkoekin alderatuta, gutxi dira lidergo postuetara iristen diren

17


emakumeak. Finantzaketa dela eta, emakumeren bat buruan duten startupek finantzaketa gutxiago lortzen dute eta hori ez da zuzena. P.D: Arreta berezia eskaini nahi izan diegu emakumeei eta programazioan bada protagonismo berezia izango duten egun bat. Gure artean izango dira, adibidez, Antonella Broglia, Lupina Iturriaga, Fabia Silva edo Zaloa Urrutikoetxea. Guztiak dira ekintzaile esanguratsuak eta emakumeontzat erreferente izan daitezke. Emakume ekintzaile arrakastatsuak badira eta horien berri eman nahi dugu. Horiek arrakasta lortu badute, ikasten ari direnek ere aukera izan dezakete. Campusaren antolaketan lau erakundek hartu duzue parte: UPV/EHU, Zitek, Walden eta Bilbao Valley. Ekintzailetzaren inguruko ekitaldia izanik, lankidetza ezinbestekoa da‌ P.D: Ekintzailetzan sartzen zarenean argi izan behar duzu lankidetza ezinbesteko kontua dela. Normalean, ideia on bat garatzeko beste pertsonen laguntza behar da. Gure artean esaten ohi dugun moduan, “zerbait handia nahi baduzu, bakarrik ezinezkoa daâ€?. N.P: UPV/EHUren eta Ziteken kasuan, campus honen bidez gizarteari balio erantsi bat eman ahal dioten ideiak sustatu nahi ditugu. Gure xedea ez da ohiko enpresen sorrera sustatzea, horretarako badira beste erakunde batzuk. Gure kasuan, prestakuntza eta jakintza-maila altua duten ikasleak direnez, taldeak sortzea dugu helburu, ekintzaileen sareak. Zentzu horretan, ekintzailetza kultura bat sustatu nahi dugu, jendea ekitera

18

eta porrotaren ideia alde batera uztera animatu. Ekintzaileen ekosistema aipatu duzue. Nolakoa litzateke euskal ekintzailetzaren egoera, adibidez beste eskualdeekin alderatuta? P.D: Euskadin baliabide asko bideratu dira ekintzailetza sustatzeko. Garbi dago oraindik ez gaudela Berlin edo Londres bezalako hiri handien maila berean, baina epe motzean edo ertainean, garbi dago lurralde guztiz ekintzailea izango garela. N.P: Erakunde publikoetan apustu garbia egin da ekintzailetzaren, berrikuntzaren eta sormenaren alde. UPV/EHUri dagokionez, ideia berritzaile bat duten ikasleei zerbitzu bat eskaintzen diegu, gure kasuan, Bizkaiko campusean, Zitek bidez. Bertan, ideiak jaso eta negozio-plan bat garatzen laguntzen zaie ekintzaileei. Etorkizuna izan dezaketen ideien kasuan, gainera, finantzaketa lortzen ere laguntzen zaie, bai erakunde publikoen bidez bai inbertsore pribatuen bidez. Errepasa dezagun prestatu duzuen programazioa. Lehen begirada bat emanez, agerian geratzen da gaian aditua ez den norbaitentzat halako terminologia berezia: startup, speed networking, speed mentoring, elevator pitch‌ Horien berri eman ahal diguzue? P.D: Ekintzailetzarena nagusiki ingelesa ama-hizkuntza duten herrialdetan garatu da eta, ondorioz, anglizismo pila aurkitzen dira sektore honetan nagusi den terminologian. Adibidez, Startup bat enpresa berritzaile bat litzateke, oso bizkorra eta epe

motzean bere negozio-eredua hainbat lekutan eta testuingurutan errepika daitekeena. Campusari dagokionez, astebeteko programazioa prestatu dugu eta bertan hainbat jarduera garatuko

GAZTEBERRI #141 | 2018 Iraila


dira. Horietako bat, adibidez, zuk aipatzen duzun speed networking dugu. Funtsean, speed dating formatua jarraitzen da, baina kasu horretan, amodio harremana lortu beharrean, ekintzaileen arteko

GAZTEBERRI #141 | 2018 Iraila

PATRICIA DRAGHICI ETA NOEMI PEĂ‘A. Patricia Draghici ekintzaile gaztea dugu. hainbat egitasmotan aritu ostean, egun Waldeneko buru dugu. Patriciak sortu duen enpresak beste ekintzaileei euren ideiak garatzeko beharrezkoak dituzten tresnak edo pertsonak aurkitzen laguntzen die. Noemi PeĂąa UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko Kanpo Harremanetarako zuzendaria eta ZITEKen ere aritzen da. Azken horren helburua ikerkuntza taldeen I+G+b-ko emaitzak zein oraingo edo aurretiko Bizkaiko Campusarekin lotura izan duen edozein ekintzailetik sortutako ideia lehiatsuak oinarritzat hartuta enpresa-ehuna eratzearen bultzapena da.

19


harreman bat ezartzeko izango litzateke. Ostegunean, urriak 4, egun potoloena izango litzateke eta ideia berritzaileen lehiaketan zentratuko da. BBSC Awards delako horretan, early stage edo lehen urratsak ematen diren ideiek parte har dezakete. Guztira hiru sari banatuko dira, 10.000, 5.000 eta 2.500 eurokoak hiru ideia onenentzat, hurrenez hurrez. Gainera, aholkularitza eta euren proiektua garatu ahal izateko bulego bat erabiltzeko aukera ere irabaziko dute. Patricia, zu zeu ekintzailea zara. Nolakoa izan da zure esperientzia? P.D: Nire kasuan, kasualitatez izan zen. Nik publizitate ikasketak burutu ditut eta nire fakultatean ikaskide batzuk enpresa junior bat sortzeko erabakia hartu zuten. Urtebete eman nuen haiekin eta ondoren egitasmo propio bat garatzen hasi nintzen. Pertsonalki, unibertsitatean ikasketak burutzen ari zaren bitartean ekintzailetza egin ahal duzun gauzarik onena dela uste dut. Bezeroekin harremanak izaten, zure kabuz lan egiten‌ hori guztia egiten ikasten duzu eta gainera, oso ingurune seguruan. Nire esperientzian oinarrituta ikusi dudanez, ekintzailetza ekosisteman sartzen diren ikasleek gero ez dute bertatik atera nahi. Zure ideia garatzearen prozesu horretan, seguruenik, momentu onak eta momentu txarrak pasatu dituzu. Zein da zure bizipen horietatik guztietatik gauzarik onena? Eta okerrena? Ekiten ikasten duzuna ez duzu beste inon ikasten. Zalantzarik gabe, hori litzateke gauzarik

20

onena. Ekiten duzunean dena da esperimentazioa; akatsak egiten ikasten duzu eta horrek, etorkizunera begira balio handia du. Ekitea arrisku bat da, baina gauzak ondo ateratzen direnean

lortzen den asetze-maila izugarria da. Alderik txarrena, berriz, ziurgabetasuna litzateke. Ideia bat garatzen hasten zenean badakizu non hasten duzun, baina ez non edo nola amaituko duzun.

GAZTEBERRI #141 | 2018 Iraila


GAZTEBERRI #141 | 2018 Iraila

etorkizuna.eus Âą18 Presta Ezazu Zure Etorkizuna aldizkaria 21


Euskara ‘Oxigenoa euskarari 6.000 metrotan ere bai’ Felipe Uriarte mendigoizalearen egitasmoak munduko mendikaterik altuenera eramango du euskara Urrian, Euskal Herriko 15 gaztek hilabeteko trekking-a egingo dute Everest inguruan. Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Oñatiko Udalak sustatu duten proiektuaren izena ‘Oxigenoa euskarari 6.000 metrotan ere bai’ da eta, izenak berak dioen bezala, euskararen erabilera eta mendizaletasuna uztartzea du helburu. Proiektuaren sortzailea eta Himalaian mendi gidari lanak burutuko duena Felipe Uriarte da. Euskal Herriko hamabost gazterekin batera Nepalgo hamar sherpak ere parte hartuko dute egitasmoan. Euskal gazteen eta sherpen arteko zubiak eraikitzeko, gainera, egitasmoaren barruan euskaraxerpa-ingelesa hiztegia sortzea aurreikusita dago. Bestalde, bertan grabatuko diren irudiekin ETBk bi saio prestatuko ekimen horren berri emateko. Himalaiara egingo den espedizioaz gain, egitasmoa irailaren 16an Oñatiko San Miguel parrokian ospatu den kontzertu batekin osatu da.

22

Egitasmoak, euskararen erabilera eta mendizaletasuna sustatzeaz gain, herrien arteko elkartasuna bultzatzea eta hizkuntza gutxituei babesa ematea du helburu

Kontzertuak helburu bikoitza izan du. Alde batetik, espedizioan parte hartuko duten gazteei agur esatea eta, bestalde, egitasmoa aurrera eramaten lagundu duten erakunde zein pertsona guztiei eskerrak ematea. Izan ere, aipatu hiru erakundeez gain, egitasmoak EAEko beste bi foru aldundien, Nafarroako Gobernuaren, Iparraldeko Elkargoaren eta Euroeskualdearen babesa ere jaso du.

GAZTEBERRI #141 | 2018 Iraila


© Gipuzkoa.eus

© irekia.eus

FONTES LINGUAE VASCONUM ALDIZKARI ZIENTIFIKOAREN 50. URTEURRENA

AURKEZPENA GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAN. Egitasmoaren aurkezpen ekitaldian Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendari Estibaliz Alkorta, Gipuzkoako Hizkuntza Berdintasuneko zuzendari Garbiñe Mendizabal, ekimenaren sortzaile Felipe Uriarte, Orona Fundazioaren Garapen zuzendari Iñigo Marquet eta Maddi Oyhagaray eta Enaitz Ibarguren espediziokideak izan dira.

Fontes Linguae Vasconum aldizkaria 1969an sortu zen euskal filologia eta hizkuntzalaritza arloko ikerketa zientifikoa ezagutzera emateko. Datorren urtean, aldizkariaren 50. urteurrena ospatuko da eta, horren ildora, Nafarroako Gobernuak, Euskarabidearen bidez, martxoaren 7an eta 8an izango den “FLV, 50 urte: metodo eta joera berriak (euskal) hizkuntzalaritzan” biltzarra antolatu du. Bertan, euskalaritzaren alorreko azken aurrerapenez gain, nazioarteko hizkuntzalaritzak euskararen gaineko ikasketei egindako ekarpen teorikometodologikoak bildu nahi dira. Biltzarrean, bost ikerlariren lanak aurkeztuko dira eta programazioa hamar tailerrekin osatuko da. Gainera, hiru hizkuntzalari handien parte-hartzea ere aurreikusita dago: Lyle Campbell, Lola Pons eta Joaquin Gorrochategui.

GAZTEBERRI #141 | 2018 Iraila

Abian da euskaltegietan izena-emateko epea Hastear den ikasturtean EAEko 103 euskaltegietan 35.000 ikasle inguru izango direla espero da Udaren amaierarekin batera ikasturte berria hasten ohi da, baita euskaltegietan ere. Matrikulazio kanpainari hasiera emateko hainbat erakundeetako ordezkariak Barakaldoko Udal Euskaltegian izan dira, EAEn den euskaltegirik handienean, hain zuzen ere. Bertan azaldutakoaren arabera, 35.000 inguru izango dira Euskadiko 103 euskaltegietan izena emango duten helduak (iaz, 34.225 izan ziren). Gainera, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak azaldu duenez, ikasle horiei inoizko diru-laguntzarik handienak eskainiko zaizkie. Eusko Jaurlaritzaren kasuan, adibidez, 1,8 milioi euro bideratuko dira ikasleentzako diru-laguntzetara, iaz baino % 44 gehiago. Beste erakunde guztien laguntzak gehituz gero, “B2 mailara arteko euskararen ikaskuntza epe laburrean doakoa egiteko apustua lortzetik gertu gaudela” azpimarratu du Zupiriak. Euskaltegiek jasoko duten ekarpena ere nabarmen hazi da. Guztira, euskaltegien sareak 2018-2019 ikasturterako jasoko duen ekarpena 32.817.000 eurokoa izango da (20.752.000 euskaltegi pribatuentzat eta 12.065.000 euro udal euskaltegientzat). HABEk emandako datuen arabera, azken 30 urteetan 450.000 hiritar baino gehiago izan dira euskaltegietan euskara ikasten.

23


Zer jan, hura izan

NEREA SEGURA

Udazkeneko elikadura aldaketak Urteko bigarren ekinokzioa iritsi da. Animaliek bere ilea edo larrua aldatzen dute, eta kaloriaz hornitzen dira hibernatzeko. Gu ez gara atzean gelditzen! Azala lehortuz doa, ilea eroriz eta ez, ez da bat-batean gertatzen. Egia da udazkenak aldaketak dakarrela, baina ez ahaztu udaran bizitutakoak ondorioak dituela. Eguzkiak larruazalari kalte egiten dio; igerilekuko kloroak eta hondartzako gatzak, gure gorputza lehortzen dute bustitzen garen bakoitzean; eta lagunekin hartutako kañak, tapak eta izozkiak faktura pasatzen digute. Azkenengo hilabetetan pixkanaka-pixkanaka lehortutakoa, ahuldutakoa, azkenean erori egiten da. Gure gorputzean gertatutakoaren sintoma besterik ez da, organismoaren osasun-isla. Hala ere, udazkenak bere garrantzia du. Ez dut polemika berriro zabaltzea nahi baina ordu-aldaketak argitasun ordu gutxiago dakar. Kronobiologiak erritmo biologikoak aztertzen ditu, barne-erlojua deritzoguna. Neguan gu lozorrotzeko erruduna melatonina da. Batetik, logura, nekea eta interesik eza eragiten ditu; bestetik, gorputzaren tenperatura gutxitu. Hotzak eta sortutako egonezinak gosea eragiten dute, oso zehatza den gosea: karbohidrato finduak, azukreak eta koipekiak. Hortaz, zerk bereizten gaitu animaliengandik? Udazkenean, armairu- eta elikaduraaldaketak garrantzi handia dute. Txankletak boten truke aldatzen ditugun bezala, entsaladak trukatu beharko ditugu ere bai –jan izan badituzu!–. Udan ordutegiak uzten ditugu, lasaitzen gara. Baina errealitatera bueltan, ikasketara, lanera, ordutegi erregularrak berreskuratzea komeni da. Esaterako, gauean karbohidratoen tolerantzia lau aldiz txikiagotzen da– janda lo ta potolo–. Beraz eguerdiko 3:00ak eta gaueko 9:00ak baino lehen bazkaltzea eta afaltzea

24

hobesten da, hesteak gabean atseden hartzea gomendatzen delako. “Fronte hotz batek, zaparrada giroa eta tenperaturaren beherakada dakar”. Nola egingo diogu aurre enbatari? Ohiko akatsa da elikagarririk ematen ez duten eta oso energetikoak diren janak kontsumitzea, kaloria hutsak deitutakoak. Egia da bai, karbohidratoak eta grasak energia pizten dutela, ordea, ez ditugu behar kaloriak gehitzea baizik eta elikagaiak berotzea. Beroaldiarekin jarraituz, izerdiak, ura edatera bultzatzen gaitu – nahiz eta edaten dena beti hori ez izan–; tenperatura baxuak, ordea, ez. Baina kontsumoak antzekoa izaten jarraitzen du: gorputzak berotzeko ura erabiltzen du eta arnasterakoan lurrun eran xahutzen du. Hortaz, lehortu ez gaitezen, noizean behin trago bat hartu behar da. Eguraldi txarrarekin lotzen diren gaitz tipikoak aurrez ikusteko, immunitate sistema sendoa izatea mesedegarri zaizu. Osagai gakoen artean: zuntza disolbagarriak (purrustadak eragiten duenak), zink eta B bitaminak daude. Hauek guztiak giro perfektua osatzen dute, heste-flora arrastoan sartuta edukitzeko. Lekuaz hitz eginez, urtaro-aldaketaren koloreei arretarik jarri al duzu noizbait? Dena ez da orlegia, hain zuzen ere, naturak eskainitako janak, sasoiko begetalak, ortzadarra betetzen dute: gorrixka (piku, tomate), laranja (azenario, kuia), txuria (aza), berdea (mahatsa, piper), urdina (ahabi), morea (arana, erremolatxa)… erabili itzazu! Dena den, elikadura osasungarrian dena ez da fruta eta barazkia jatea. Gaurkoan nabarmenduko ditut fruitu lehorrak (hur, intxaur), lekaleak (babarrunak, ilarrak), gaztainak eta onddoak. Beste batzuekin batera, gure Kantauri-dieta osatzen dituztenak. Itsas korronteak zure elikadura-ohiturak astindu ditzala!

GAZTEBERRI #141 | 2018 Iraila



26

GAZTEBERRI #141 | 2018 Iraila


Eusko Jaurlaritzak alokairuaren % 50a ordainduko die gazteei Etxebizitzaren alokairua ezin izango da 600-750 euro baino gehiagokoa izan eta gehienezko iraupena hiru urtekoa izango da

GAZTEBERRI #141 | 2018 Iraila

27


Erreportajea

E

uskal Herriko gazteriak bizitza proiektu autonomo bat bermeekin aurrera eramateko zailtasun handiak ditu. Horretarako, beste zenbait gauzen artean, etxebizitza bat behar da, baina gure kasuan, gazte batek nekez aurki dezake bere poltsikora egokituko den aukeraren bat. Kasu horretan, alokairuaz ari gara; etxebizitza erostea utopia hutsa da Euskal Herriko gazte gehienentzat. Idealista atariaren arabera, pasa den urteko ekaina eta aurtengo ekaina bitartean, alokairuzko etxebizitzaren prezioa hazi da Euskal Autonomia Erkidegoan (% 11,5) eta Nafarroako Foru Erkidegoan (% 12,3). Donostia da alokairu garestienak dituen hiriburua; batez beste, 15,2 euro ordaindu behar dira metro koadroko. Gipuzkoako hiriburuaren ondoren Bilbo aurkitzen da (11,8 euro/m2) eta jarraian Gasteiz (9,2 euro/m2) eta Iruñea (8,4 euro/m2) aurkituko lirateke. 60 metro koadroko etxebizitza bat eredutzat hartuko bagenu, alokairuen prezioa 912€, 708€, 552€ edo 504€ eurokoa izango litzateke, hurrenez hurren. Gazteen emantzipazioa errazteko edo, gutxienez, jasangarriagoa egiteko, Eusko Jaurlaritzak 2018-2020 Etxebizitzaren Plan Zuzendaria diseinatu du eta, bertan, 23 eta 35 urte bitarteko gazteentzako laguntzak aurreikusten dira. Gehienez hiru urtez luza daitezkeen laguntza horiekin gazteei alokairuaren erdia ordaintzen lagunduko zaie. Aipatu plangintza aurtengo udaberrian aurkeztu zuen Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburu Iñaki

28

Arriolak eta 1.119 milioi euroko aurrekontua izango du datozen hiru urtetarako. Plangintzaren xede nagusia etxebizitzaren funtzio soziala eta hiritarrok etxebizitzarako dugun eskubide subjektiboa bermatzea da. Horretarako, nagusiki, alokairua, birgaikuntza, hiriberroneratzea eta hutsik dauden etxebizitzen erabilera sustatuko da. Era berean, plangintzak gizarte-kohesioa eta etxebizitzapolitiken eta gainerako gizartepolitiken arteko lotura handiagoa sustatzeko neurriak planteatzen ditu. Horrez gain, arreta berezia eman nahi zaio gazteen beharrei beren emantzipazio-prozesuan. Plangintzak ez du soilik gazteriaz arduratzen; bere xedeen artean, eraikinen irisgarritasunaren eta eraginkortasun energetikoaren bidez, adinekoen bizi-kalitatea hobetzea ere aurreikusten da. Indarraldiko hiru urtean aurreikusitako konpromiso horiek guztiak aurrera eramateko, esan bezala, Etxebizitzaren Plan Zuzendariak 1.119 milioi euroko aurrekontu bateratua izango du. Planak jomuga duen lehentasunezko kolektiboa da gazteria da. Horretarako, besteak beste, honako neurri hauek hartzea aurreikusten da: zuzkidura-bizitokiak sustatzea, Gaztelagun programa berria abian jartzea, gazteen emantzipazioa bultzatzeko, alokairua ordaintzeko zuzeneko laguntzen bitartez.

Gaztelagun gazteen alokairu-programa

Datorren urtearekin batera “Gaztelagun” programa jarriko da martxan. Alokabidek kudeatuko

duen programa hori gazteei zuzenduta dago eta gazteen artean alokairua sustatzea du helburu. Gainera, programak jasotzen duenez, gazteez ez dute zertan kontratuaren titular izan behar eta, beraz, pisua partekatzea baimenduko da.

GAZTEBERRI #141 | 2018 Iraila


Programaren xede nagusia egun gazteek bizitza-proiektu autonomo bat eraikitzeko dituzten zailtasunei aurre egitea da, “Lehenik eta behin, baliabide nahikorik ez dutelako; izan ere, ez dute errenta metaturik, eta, lana dutenean, hura ezegonkorra delako edo

GAZTEBERRI #141 | 2018 Iraila

ordainsaria nahikoa ez delako. Gainera, enplegua daukaten kasuetan, gizarte-alokairurako aukeratik kanpo gera daitezke, diru-sarreren maila gainditzen dutelako edo familia-kargarik ez dutelako� azaldu du Arriola sailburuak.

Programa ohiko etxebizitzatzat alokatutako pisu bat duten 23 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzentzen zaie nahiz eta alokairu kontratuaren titularrak ez ezin. Modu horretan, atea zabaltzen zaie pisua partekatzen duten gazteei ere. Aldi berean, diru-

29


sarrera erregularra izatea eskatzen da. Eskatzaileen diru-sarrerak Dirusarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) kobratzeko muga gainditu beharko du (7.734 euro aurten), baina ezin izango du 12.000 euroko langa gainditu eskatzaile bakarraren kasuan, 15.000 eurokoa bi eskatzaileren kasuan edo 18.000 eurokoa hiru badira eskatzaileak. Kategoria bereziko familia ugarien kasuan edo desgaitasun maila altuak dituzten pertsonen kasuan, diru-ataria 20.000 eta 22.000 eurokoa izango da, hurrenez hurren. Laguntza eskatzen duten gazteek lanean aritu ahal izango dute, baina trebakuntzan diren ikertzaileak edo bekaren bat jasotzen ari diren gazteak ere izan daitezke, betiere, sei hilabeteko lan-bizitza gertatuberria badute edo, gutxienez, sei hilabetez diru-sarrera egonkorra izango dutela aurreikusita badute. Alokairu-kontratuaren helburu den etxebizitzaren errentak ezingo ditu hilean 600 euro gainditu, oro har, eta 750 euro Euskadiko hiru hiriburuen eta beren arlo funtzionalen kasuan. Laguntza onuradunak bere ohiko eta etengabeko etxebizitzaren alokairuagatik ordaindu beharreko hileko errentaren % 50 artekoa izango da. Etxebizitza formalki eratutako bi bizikidetza-unitatek partekatzen dutenean, laguntza alokairuaren % 60 artekoa izango da. Emantzipaziorako laguntza denez, bizitza autonomorako proiektuaren hasieran, gazteentzako alokairurako laguntza gehienez hiru urteko epez emango da. Laguntza Alokabidek kudeatuko du.

30

GAZTELAGUN

Program

Sartzeko baldintzak 23 urte

Onu 35 urte

Urteko GUTXIENEKO diru-sarrera gordinak

7.734 € Urteko GEHIENEKO diru-sarrera gordinak

1 pertsona etxebizitzan: 12.000 €

2 pertsona etxebizitzan: 15.000 €

3 pertsona etxebizitzan: 18.000 €

Familia ugariak eta desgaitasuna: Gehienez 22.000

GAZTEBERRI #141 | 2018 Iraila

Etxeb honak


ma • 2018-2021

uradun izateko baldintzak Etxebizitza bat jabetzan edo usufruktuan izatea (salbu eta etxebizitza hori eskuratzea ezinezkoa dela frogatzen bada) Pertsona edo erakunde alokatzailearekin ahaidetasun-lotura edo harremana izatea 75.000 eurotik gorako ondasunak edo eskubideak izatea

bizitzen errenten zenbatekoak, ko hauek baino gehiagokoak izatea: 750 €/hil EAEko 3 hiriburuetan 600 €/hil gainontzeko udalerrietan

GAZTEBERRI #141 | 2018 Iraila

650 €/hil Bilbo eta Donostiako eremu metropoliarren udalerrietan eta 10.000 biztanle baino gehiagoko udalerrietan

Laguntza 1 bizikidetza-unitate alokairuaren errentaren: % 50

2 bizikidetza-unitate alokairuaren errentaren: % 60

Gehieneko denbora-tartea 3 urte

Diru-sarrerak urtean behin berrikustea, laguntzaren onuradun izateko baldintzak betetzen jarraitzen direla bermatzeko

31


Sexua Pornografiak gazteon ohitura sexualak eraldatu ditu ‘Mainstream’ pornografian islatzen diren jarrerak nagusitzen ari dira: dominazioa eta falozentrismoa Eduki pornografikoak nonahi aurki daitezke sarean. Eduki horien kontsumoa masiboa da eta adintarte guztietako kontsumitzaileak daude, bereziki, gazteak. Covenant Eyesek urte honen hasieran ezagutzera eman zuen ikerketa baten arabera, batez beste, gazteak hamabi urterekin hasiko lirateke pornografia kontsumitzen, batez ere, telefonoaren bidez. Gaur egun, gazte gehienek sexua pornografiaren bidez ezagutzen dute eta horrek eragina du. Funtsean, pornografiak harreman sexualen eredu bat ezartzen du. Eredu horrek, kasu gehienetan, topo egiten du errealitatearekin: izan ere, benetako harreman sexualek ez dute pantailan ikusitakoarekin harreman handirik. Tamaina handiko zakilak edo bularrak, iraupen luzeko harremanak, eiakulazio itzelak‌ horiek guztiak (bereziki) mutil gazteen irudikerian geratzen dira, baina horietara iristea ezinezkoa egiten zaie eta horrek, hainbat kasutan, frustrazioa eragiten die.

32

Pornografiaren gehiegizko kontsumoa egiten duten gazteek benetako sexuharremanekiko interesa galtzen ohi dute pantailan euren gogoa asetxeko modu azkarra aurkitzen dutelako

Aipatu irudikeria ez ezik, mainstream pornografiak sexismoa ere sustatzen du. Eduki horietan emakumea gizonen ametsak asetzeko objektuak bilakatzen dira. Horrela, film horien ardatza gizonezkoen sexu-organoa da eta, sarritan emakumeenganako dominazioa nagusitzen da. Hainbat ikerketek azaldu dutenez, pornografiaren kontsumoak gazteon sexu-ohituak eraldatu ditu. Eduki horiek kontsumitzen dituztenen sexu-ohiturak guztiz desberdinak dira eta, kasu gehienetan, film horietan ikusitakoa imitatzen saiatzen dira.

GAZTEBERRI #141 | 2018 Iraila


“SEXUA PRAKTIKATZEN LESIONATU NAIZ” Hala da. Sexuharremanak mantentzerakoan posible da lesioren bat izatea. Gainera, badira txortan ari garen unean komunagoak diren zenbait lesio. Meetville atariaren arabera, lesio horiek uste baino ohikoagoak dira eta helduen heren batek, gutxi gora behera, horrelako lesioren bat izan duela azpimarratzen du. Lesio gehienak arinak izaten dira: hematomak eta altzarien aurka hartutako kolpeak edo maindireekin izaten den marruskadura dela eta egiten diren PORNOGRAFIAREN KONTSUMOA. Zenbait ikerketen arabera, sarean diren edukien guztien % 30 inguru eduki pornografikoak dira. Bisita gehien dituen atari pornografiakoak (PornHub), adibidez, hilero 4 bilioi bisita baino gehiago ditu.

azaleko erredurak. Bestelako lesioak zaintiratuak, karranpak edota bihurrituak izan daitezke. Emakumeen kasuan, gerri inguruan diren giharretan arazoak izaten ohi dira, bereziki, hankak denbora luzez

SEXUAREN TXOKOA

Coitus interruptus Gazte askok coitus interruptus edo atzera-martxa erabiltzen dute antisorgailu gisa euren sexuharremanetan. Izenak berak dioen bezala, prozedura eiakulazioa aurretik zakila baginatik ateratzean datza. Lehenik eta behin, kontuan hartu behar da atzeramartxa ez dela antisorgailua. Bestelako antisorgailurik erabiltzen ez bada teknika horrek ez du nahi gabeko haurduntza eragozten eta, gainera, ez du sexutransmisiozko gaixotasunen aurkako inolako eraginik. Kontzeptu bi horiek nahiko argiak diren arren, gazte askok atzera-martxa erabiltzen jarraitzen dute. Zenbait ikerketaren arabera, teknika hori erabiltzen diren kasuen % 25ean nahi gabeko haurduntza ematen da. Beste antisorgailuekin alderatuta, atzeramartxaren eraginkortasuna oso mugatua da. Adibidez, UBG (Umetoki Barneko Gailua) erabiltzen denean nahi gabeko haurduntzen kopurua % 0,6koa besterik ez da eta kondoiaren kasuan, % 2. Atzera-martxa eraginkorra izateko zakila baginatik atera behar da eiakulazioa eman aurretik. Sarritan, gizon askok horretarako gai direla uste dute, baina, kasu gehienetan, arazoa ez da eiakulazioarekin ematen, eiakulazio aurretik izaten den likido aurreseminalarekin baizik. Eiakulazioa eman aurretik zakilak likido bat isurtzen du; likido hori kitzikapenarekin azaltzen da eta bere funtzioa zakila lubrifikatzea da. Likido horretan, printzipioz, ez lirateke espermatozoiderik aurkitu behar, baina gerta liteke, kopuru txikiren bat egotea eta, ondorioz, haurdun geratzeko arriskua dago. Gizonek ez dute isurketa hori kontrolatzeko modurik. Oro har, ezjakintasun handia dago teknika horren inguruan. Zoritxarrez, oraindik ere, beste antisorgailu baten faltan, asko dira teknika horretara jotzen duten bikoteak. Ikerketa baten arabera, mundu osoko biztanleriaren % 3 inguruk teknika hori antisorgailu nagusitzat erabiltzen du.

zabalik izaten badira. Gezurra badirudi ere, misiolariaren postura egokia da horrelako lesioak eragiteko.

GAZTEBERRI #141 | 2018 Iraila

LOHIZUNE LOROÑO Mi Psicólogo Getxo 33


Teknologia berriak YOUTUBE GAMING-EK EZ DU 2019AN JARRAITUKO Bi urteko ibilbidea bakarrik izan duen YouTube Gaming-ek bere ateak itxiko ditu datorren urtean, nahiz eta, egunero, 200 miloi zale baino gehiagok bertara jotzen duen. Bideo-jokoen streaming emankizunerako atarian diren eduki guztiak plataforma nagusira pasatuko dira. Bertan, eduki horietarako erlaitz berezi bat prestatuko da. YouTube Gaming jada horrelako edukiak partekatzen zituen Twitch plataformari aurre egiteko sortu zen 2015ean.

GAZTEAK ETA ARRISKU HANDIKO WEB-ORRIAK Centro Reina Sofíak eta Fundación Mapfrek egin duten “Jóvenes en el mundo virtual. Usos, prácticas y riesgos” txostenaren arabera, Estatuko 14 eta 24 urte bitarteko gazteen % 20 inguruk eduki arriskutsuak dituzten web-orriak bisitatu ditu azkeneko hamabi hilabetetan. Web-orri horietan, adibidez, nork bere burua zauritzeko, beste lagunak zauritzeko edota oso argal egoteko moduak azalduko lirateke. Txostenaren arabera, gazteen % 22k Internetera jotzen du apustuak egiteko eta % 34 ziber-jazarpena jasan duela aitortzen du.

34

Internet erabiltzaileen % 90k ez du pasahitz seguruak erabiltzen Pasahitz seguru batek zortzi karaktere baino gehiago izan behar ditu eta letra larriak, xeheak, zenbakiak eta sinboloak nahasi behar ditu Azken hilabeteetan gero eta gehiago dira datu filtrazio masiboen berri ematen dituzten albisteak. Interneten hackerren mehatxua bertan dagoela jakinik adituek gure datuak babesteko pasahitz seguruen garrantzia azpimarratzen dute. Hala ere, urte honetan bertan acierto.com aseguru-atariak egin duen azterlan baten arabera, Estatuko Internet erabiltzaileen % 89k ez daki pasahitz seguru bat sortzen eta % 40 inguruk ez du bere ordenagailua babesteko beharrezkoak diren eguneraketak egin. Adituek behin eta berriz azpimarratzen dutenez, pasahitz

seguru batek zortzi karaktere baino gehiago izan beharko lituzke (zenbat eta karaktere gehiago orduan eta seguruagoa). Pasahitza segurua izan dadin, letra larriak eta xeheak nahasteaz gain, zenbakiak eta sinboloak ere izan beharko lituzke. Aipatu ikerketaren arabera, erabiltzaileek zerbitzu desberdinetarako pasahitz bera erabiltzeko joera dute. Hori ekiditeko pasahitz kudeatzaile bat erabiltzea gomendatzen da. Programa horiek pasahitz seguruak sortzeaz gain horiek gogoratzeko aukera ematen digute.

GAZTEBERRI #141 | 2018 Iraila


Konamiren PES 2019k eman du lehen kolpea Gazteek ez omen dute Facebook gustuko

PES 2019

GTA V

TELEFONORIK GABEKO LEHEN IKASTURTEA FRANTZIAN Frantzian onartu duten lege baten arabera, hamabost urtetik beherako haur eta nerabeek (Lehen eta bigarren hezkuntzakoak) ezin izango dute sakelako telefonoa erabili ikastorduetan. 15 urtetik gorakoentzan ikastetxearen erabakia izango da telefonoen erabilera baimentzea ala ez.

WORLD OF WARCRAFT

© Bilbao.eus

Pew Researchek egin duen azterketa baten arabera AEBko 18 eta 29 urte bitarteko gazteen % 44k Facebook aplikazioa ezabatu du bere sakelako telefonotik. Facebooken beherakada ez da soilik erabiltzaile gazteetara mugatzen eta, horrela, erabiltzaileen % 40 inguruk aplikazioa gero eta gutxiago erabiltzen duela adierazi du. Guztira, erabiltzaileen % 74k Facebook erabilera murrizteko erabakiren bat hartu du. Antza denez, Cambridge Analyticarekin izan den datuen filtrazioak oso eragin negatiboa izan du erabiltzaileen artean. Gazteei dagokionez, eta beti ere aipatu azterketaren arabera, erabiltzaile gazteen ia bi herenak Facebookeko pribatutasun ezarpenak aldatu ditu. Erabiltzaile helduen artean, berriz, pribatutasun ezarpenak aldatu dituzte erabiltzaileak ez dira % 33ra iristen. Datu horiek guztiek bat egiten dute aurreko azterketek azaldutako joerarekin.

Munduko futbol txapelketaren ostean izan den etenaldia amaitu ostean, futbol txapelketa nagusienak martxan jarri dira eta, horiekin batera, baita futbol-simulagailuen esparruan Konamiren PES eta EA Sportsen FIFA bideo-jokoen arteko lehia. Azken hori irailaren 28ra arte merkaturatuko ez denez, Konamik aurre egin dio salmentetan eta PES 2019 abuztuan gehien saldu diren bideo-jokoen sailkapenaren gailurrean kokatu da. Aipatzekoa, beste behin, GTAk lortutako bigarren postua.

BILBOKO UDALAK YOUTUBER GAZTE BI AUKERATUKO DITU BERE ‘BILBAO GAZTE’ KANALERAKO Bilboko Udalak gazteentzako hirian diren aisialdi planik onenak YouTube bidez azalduko dituzten youtuber bi aukeratuko ditu. Hil honetan egin den lehiaketan hiriko 18 eta 25 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izan dute. Sarituek hilero bideo bi grabatu beharko dituzte, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz. Bideoak bidaltzeko epea hil honen 23an amaitu da. Jasotako bideo guztien artean epaimahaiak hamar finalista aukeratuko ditu eta horien artean bi irabazleak aterako dira.

GAZTEBERRI #141 | 2018 Iraila

IRUZURREZKO 6.400 MILIOI EMAIL EGUNERO Iruzurrezko emailen bidalketa da, oraindik ere, hackerrek gehien erabiltzen duten sistema. Azterlan baten arabera, egunero, horrelako 6.400 milioi mezu inguru bidaltzen dira eta, gehienek, phising teknika jarraitzen dute. Txosten horren arabera, mezu horien jatorria, nagusiki Estatu Batuetan aurkitzen da.

35


MAIALEN OLABE Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Presidentea

Zergatik izan boluntario? Ezjakintasun edo informazio faltagatik aurreiritzi asko sor daitezke. Eta boluntariotzarekin ez da salbuespena. Askotan uste dugu ez dugula gaitasun edo formakuntza nahikorik besteei laguntzeko; batzuetan banaka gure gizarte globalizatu honetan aldaketak egitea zaila dela botatzen dugu; besteetan gutxi irabazten dela pentsatzen dugu –eta ez, ez da horrela–; sarritan denbora falta argudiatzen dugu egitasmoren batean ez murgiltzeko. Bakoitzaren errealitatea onartuta, boluntariotza bakoitzak nahi eta ahal duenean egiten dela ahaztu gabe eta norberak bere inplikazio-maila erabakitzen duela argi izanda, esandakoetatik asko argitu edo ñabartu nahiko nituzke. Horregatik, 2016an Bizkaiko Foru Aldundiarekin indarrak batuz #IzanZuAldaketa kanpaina sortu genuen, Bizkaiko eta Euskal Autonomia Erkidegoko gazteon artean ideia ahalik eta gehien zabaltzeko. Eraldaketa zure (eta gure) esku dagoela, hain zuzen ere. Bakoitzak ahal duen neurritik, txikitik eragiten. Borondatea besterik ez da behar. Batetik, ez da beharrezkoa aditua izatea boluntario lana egiteko. Beti dago non lagundu eta, gainera, gaur egungo gizartean bakoitzak duen egoerara, errealitate eta interesetara egokitutako egitasmo eta elkarteak daude. Bestetik, egia da ekonomikoki irabaziak bilatzen dituenaren lekua ez dela boluntariotza, baina ezer irabazten dela esatea gezurra esatea litzateke: lagun mordoa egiten da, laguntzeak eramaten duen asetze eta gogobetetzea zurekin doa, egindako lanak ekarritako mesedea lehen eskutik ikus daiteke, gero bizitzako beste hainbat esparrutan oso baliagarria den esperientzia mordoa lortzen da eta segurtasuna irabazten da –bai zure buruarengan bai egiten duzunarengan–. Era berean, denbora aipatzen denean kontuan izan behar da #IzanZuAldaketa kanpainak zioen bezala bakoitzak egin dezakeen gutxi hori asko delako eta egoera aldatzeko balio duelako, boluntario-lana eginda asko irabazten delako (lagunak, gaitasun sozialak,

36

esperientzia edo segurtasuna), eta, batez ere, bakoitzaren errealitatera egokitutako proiektuak daudelako. Egun puntualetan, aste bukaeretan, oporraldietan, udaran ala egunerokoan. Bakoitzaren egoera pertsonal eta inguruabarrak aintzat hartuta, bakoitzak ahal duen neurrian eta moduan lagunduz. Horixe da boluntario bezala ibili den edonork esango lizukeena eta, nire ustetan, balioan jarri behar dena. Ez egiten duenak nahi duelako —pausua ematen duenak ez du etorriko diren txalo edo dominengatik egiten—, gizarte bezala horrelako lanek aitorpena merezi dutelako baizik. Esan bezala, ez egun puntualetako aintzatespen edo esker onarekin, baizik eta boluntarioek egiten duten lanari ikusgarritasuna emanez eta benetako aitorpen bat eginez. Abenduaren 5ean Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna da eta ohikoa da aurreko egunetan gaiak oihartzun handia lortzea: traolak sareetan; albiste elkarrizketa edo erreportajeak hedabideetan; aitortza ekitaldiak administrazioetatik, etab. Argi gera dadila, hori oso beharrezkoa da. Baina hobe litzateke horixe berbera egitea gure egunerokoan. Egindako lana balorean jartzea, erakunde eta boluntario gazteek urtean zehar duten konpromisoaz kontziente izatea, gure auzo eta herrietan burubelarri lanean ari direnen jarduna gizarteratzea. Aipatutako aurreiritzi eta ezjakintasun horrekin amaitzeko modurik onena boluntariotza esperientziaren bat lehen eskutik ezagutzea da. Bakoitzak nahi duen arlo edo gaian. Gainera, aurrez esan bezala, norberaren egoera, errealitate eta interesetara egokitutako proiektuak daude gaur egun. Nahi izanez gero, bihar Bilboko Bolunta eraikineko Ekitaldi Aretoan gazte boluntarioen topaketa bat duzu. Zehazki, boluntario eta boluntario ohien esperientzia eta testigantzak batu nahi ditugu boluntariotzaren iragana, orainaldia eta etorkizuna aztertzeko. Gure helburua, egindako lana balioesteaz gain, gazte gehiago boluntariotzara animatzea eta boluntariotzaren erronka berriak identifikatzea izango da.

GAZTEBERRI #141 | 2018 Iraila



Euskadiko gazteak emakumeen aurkako edozein indarkeria motaren aurka daude Gero eta gehiago dira emakumeen aurkako indarkeria fisikoa zein psikologikoa oso larritzat jotzen duten gazteak Gazteen Euskal Behatokiak emakumeen aurkako hainbat indarkeriaren inguruan 15 eta 29 urte bitarteko gazteek dituzten iritziak jaso ostean, azken urteetan gazteek indarkeria horren espresio desberninekiko gero eta tolerantzia gutxiago daudela ondorioztatu du. Horrela, duela hogei urteko datuekin alderatuta, indarkeria fisikoekiko zein psikologikoekiko gaitzespena nabarmen hasi da. Gaitzespen hori antzekoa da neska eta mutilen artean ageriko indarkeria kasuetan (adibidez, sexu-harremanak izatera behartu); hain agerikoak ez direnean (irainak, mespretxuak...), berriz, gaitzespen-maila handiagoa da nesken artean mutilen artean baino. Bestalde, zenbat eta nagusiagoa izan orduan eta handiagoa da indarkeria mota bakoitza oso larria dela uste dutenen portzentajea.

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA Gazteria Zuzendaritza

38

AURKEZTUTAKO TRATU TXAR MOTA BAKOITZA OSO LARRITZAT JOTZEN DUTEN GAZTEEN EHUNEKOAREN EBOLUZIOA (%) Sexu bereko pertsonen arteko ezkontza

97

82

Etxetik irtetzen debekatzea

91

46

Mehatxatzea

91

51

Mespretsuak egitea

74

11

Gauzak erabakitzen ez uztea

69

31

2016 Iraintzea

60

14 0

20

40

60

1997* 80

100

* 1997ko datuak 18 urtetik 29 urtera bitarteko gazteei dagozkie

Iturria: Iturria: Gazteen Euskal Behatokia (Euskadiko gazteak 2016, 2016ko datuei dagokienean) eta Prospekzio Soziologikoen Kabinetea (Tratu txarrak bikote barruan, 1997ko datuak direnean).

DEPARTAMENTO DE EMPLEO Y ASUNTOS SOCIALES Direcciรณn de Juventud

GAZTEBERRI #141 | 2018 Iraila


Araba Eusko Gazteen Informazio eta Dokumentazio Zentro Koordinatzailea. Donostia kalea, 1 01010 Gasteiz. • 945 019539 • www.gazteinformazioa. eus •gazteinformazioa@euskadi.eus • gazteinfoeuskadi@gmail.com Arabako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Jesusen Zerbitzariak, 5, behea. • 01001 Gasteiz • 945 181700 • www.alava. net/ifj • www.gazteinformazioa.net • www.facebook/infogaztea.araba • informazioa@ifj.alava.net Gasteizko Udala. Gazte Informazioko Udal Bulegoa. Espainia plaza behea. 01001 Gasteiz • 945 161330 • www. vitoria-gasteiz.org/omij • www.vitoriagasteiz.org/gazteria • coordinaomij@ vitoria-gasteiz.org Arabako Campuseko Gazteentzako Informaziorako Gunea. Apraiztarrak 1- Unibertsitate-Pabiloia • 01006 Gasteiz • 945 014336 • www.ehu.eus • www. gazteinformazioa.net • oij-ar@ehu.eus

Bizkaia Bizkaiko Gazteriaren Informaziorako Lurralde-Zentrua. Rekalde Zumarkalea, 30 - 1. • 48009 Bilbao • 94 4068000 • www.gaztebizz.eus • gaztebizz@bizkaia.net Abanto -Zierbenako Gazte Informazio Bulegoa. Bizkaia Plaza, 3 (Atzealdea) • 48500 Abanto-Zierbena • 94 6363769 • gazteria@abanto-zierbena.org Zornotzako Gazte Informazio Bulegoa. Zelaieta Parkea, z/g. • 48340 AmorebietaEtxano • 94 6300649/50 • www. ametxgazteria.net • gazteinfo@ametx.net Arrigorriagako Gazte Informazio Bulegoa. Gaztegune. Ugertza bidea, 1. • 48480 Arrigorriaga • 94 6001876 • www.arrigorriaga.eus • gaztegunea@ arrigorriaga.eus Artzentaleseko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Aguirre, 53 • 48870 Artzentales • 638 050762 • gazteplana@ enkarterrialde.org Gaztezer Balmasedako Gazte Informazio Gunea. Pio Bermejillo, 19 • 48800 Balmaseda • 94 6800240 • http://balmaz.org/ • info@ balmaz.org Barakaldoko Gazte Informazio Zentrua. San Juan, 17. • 48901 Barakaldo • 94 4789596 / 94 4789599 •www. gaztebulegoa.net • gaztebulegoa@ barakaldo.org Zirtzart Gazte Informazioko UdalBulegoa. Basozelai, 11. • 48970 Basauri • 94 4666430 • http://www.facebook.com/ zirtzartbasauri • zirtzart@basauri.net Bermeoko Gazte Informazio Bulegoa. Gizarte-Kultura Etxea Irakaskintza, 14-16. • 48370 Bermeo • 94 6179158 •www.giz. bermeo.org • giz@bermeo.org EDEko Gazte Informazio Bulegoa. Simón Bolívar, 8 B –behea 48010 Bilbao • 94 4029090 • www.fundacionede.org • gazteinformazioa@fundacionede.org Txorierriko Gazte Informazio Bulegoa. Txorierri etorbidea, 9, behea 48160 Derio • 688 629965 • www.txorierrikogazteak. com • oij@e-txorierri.com

Durangoko Gazte Informazio Bulegoa. Pinondo Plaza, 1 48200 Durango • 94 6030030 • informazioa@durango-udala. net Erandioko Gazte Informazioa Bulegoa. Irailaren 23 enparantza 48950 Erandio • 94 6025891 • gazteinfo@erandiokoudala.net Ermuako Gazte Informazio Bulegoa. Lobiano Kultur Gunea. Goienkale, 10 48260 Ermua • 943 708700 • oij-gib@ udalermua.net Mugarri Gazte Informazio Gunea. Mugarri Gazte Etxea. Elizarako Sarbidearen Kalea, 2 48450 Etxebarri • 94 4261861 • www.mugarri.net • mugarri@ mugarri.net, mugarri.gazte@gmail.com Galdameseko Gazte Informazio Gunea. San Pedro, 6 48191 Galdames • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gernika-Lumoko Gazte Informazio Bulegoa. Foru Plaza, nº 2 48300 GernikaLumo • 94 6270215 • gazteger@sarenet. es Getxoko Gazte Informazio Bulegoa. Tangora Etxea. Algortako Etorbidea, 98 48991 Getxo • 944 660 353 • gaztebulegoa@getxo.net Gordexolako Gazte Informazio Gunea. Molinar Plaza, 11 48192 Gordexola • 638 050 762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Gorlizko Gazte Informazio Gunea. Krutzeta, 5 48630 Gorliz • 94 6774000 • gazteria@gorliz.net Gueñeseko Gazte Informazio Gunea. Enkarterri, 2 48840 Güeñes • 94 6690877• www.gugaz.org • info@gugaz.org Arratiako Gazte Informazio Bulegoa. Igorreko Kultur Etxea. Elexalde, 8 48140 Igorre • 639 018133 • gib-arratia@ gorbeialdea.com Karrantzako Gazte Informazio Gunea. Concha Enparantza, 1 48895 Karrantza • 638 050762 • gazteplana1@ enkarterrialde.org Lanestosako Gazte Informazio Gunea. Manuela Sainz de Rozas, 1 48895 Lanestosa • 618 645690 • gazteplana@ enkarterrialde.org Aterpe Leioa Gazte Informazio Zentroa. Aldapabarrena, 2 48940 Leioa • 94 4055850 • gazte@leioa.net Lekeitioko Gazte Informazio Bulegoa. Eliz Atea, 12 48280 Lekeitio • 94 6243591 • gazte-bulegoa@lekeitio.com Mañariko Gazte Informazio Gunea. Herriko plaza, z/g 48212 Mañaria • 94 6818998 • kultura.manaria@bizkaia.org Mungiako Gazte Informazio Bulegoa. Arana Goiri’tar Sabin, 13 48100 Mungia • 94 6553353 • mungia.gib-oij@astiune. com Muskizko Gaztegune. Meatzari Plaza, 2 48550 Muskiz • 94 6708037 • www. muskizkogaztegunea.blogspot.com • gaztebulegoa@muskiz.com Busturialdeko Gazte Bulegoa. Zubietaerrota Eraikina, Kurtzero auzoa 48392 Muxika • 670 509752 • www.busturialdekogazteplana.com • gaztebulegoa@busturialdekogazteplana. com Induma Informazio Bulegoa. Zubieta, 16 48410 Orozko • 94 6339945 • infoinduma@yahoo.es

GAZTEBERRI #141 | 2018 Iraila

Plentziako Gazte Informazio Gunea. Goenkale, 25n 48620 Plentzia • 94 6770989 • gazteinfo.plentzia@bizkaia.org Gazte Informazio Zentroa. Santa Clara Kultura Zentroa. Martín Fernández Villarán, z/g 48920 Portugalete • 94 4729313 • www.juventudportugalete. org • juventud@portugalete.org • gaztegela@gmail.com Portugaleteko Gazte Informazio Gunea Gazte Gela. Zubeldia Maisua, z/g 48920 Portugalete • 94 4616638 • www. juventudportugalete.org • aulajoven@ portugalete.org Santurtziko Gazte Bulegoa (Gaztebox). Santurtzi Parkea, z/g 48980 Santurtzi • 94 4836110 • gaztebox@santurtzi.eus Sopelanako Gazte Bulegoa. Kurtzio Kultur Etxea, Mendieta, 11 48600 Sopelana • 94 4065505 • www. sopelanagaztea.blogspot.com • www. sopelana.net • oij@sopelana.net Turtziozko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Agirre, 61 48880 Turtzioz • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gazte Info Gazte Informazio Bulegoa. Udiarraga, 39 48490 Ugao-Miraballes • 94 6322014 • gazteinfo.ugao@ortzadar.es Urduñako Gazte Informazio Gunea. Kultur Etxea. Andra Mari, z/g 48460 Urduña • 945 384884 • xarteaga@urduna. com Sestaoko Gazte Informazio Zentroa. La Iberia, z/g 48910 Sestao • 94 4956127 • cijsestao@sestao.eus Zallako Gazte Informazio Bulegoa. Madres Irlandesas, 4 48860 Zalla • 94 6391396 • www.ibilimunduan.com • oij@ zalla.org • infogazte@zalla.org

Gipuzkoa Andoaingo Gazte Informazio Bulegoa. Ambrosia Olabide Egoitza. Pio Baroja, 1. • 20140 Andoain • 943 593911 • www.gaztelokala.com • gibandoain@ gaztelokala.com Arrasateko Gazte Informazio Bulegoa. Garibai Etxea. Biteri etorbidea, 3. • 20500 Arrasate • 943 252065 • www. gaztebulegoa.com • gaztebulegoa@ arrasate.eus Astigarragako Gazte Informazio Puntua. Tomas Alba, 13. • 20115 Astigarraga • 616 599334 • www.astigarraga.net • www. astigarraga.net • gazteinfor@astigarraga. net Azkoitiako Gazte Informazio Bulegoa. Aita Madinabeitia plaza z/g • 20720 Azkoitia • 943 026027 • www.artxamendi. net • gib@euskalnet.net Azpeitiako Gazte Informazio Bulegoa. Plaza Txikia z/g • 20730 Azpeitia • 943 157160 • www.azpeitia.net • gib@azpeitia. net Gipuzkoako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Gaztegunea. Anoeta, 28 • 20014 DonostiaSan Sebastián • 900 110111 / 943 472617 • www.gipuzkoangazte.info • ctij1@ gipuzkoa.net Gipuzkoako Campuseko Gazte Informazio Bulegoa. Ignacio M. Barriola eraikina. Elhuyar enparantza, z/g 20018 Donostia • 943 018135 / 943 018138 • svrgazte@sv.ehu. es. svrbegaz@sv.ehu.es

Koldo Mitxelena kulturunea. Infoteka. Gazte Informazio Gunea. Koldo Mitxelena Kulturunea. Urdaneta kalea, 9 • 20006 Donostia • 900 110 111 • www.gipuzkoangazte.info • ctij1@ gipuzkoa.net Donostiako Gazte Informazio Zerbitzua Online eta Hitzordu bidez. Goikoa jauregia. Mari kalea, 1. • 20003 Donostia • 943 481435 • www. donostiagaztea.org/gazteinfo • gazteinfo@donostia.eus Eibarko Gazte Informazio Bulegoa. Portalea Kultur Etxea, Bista Eder 10. • 20600 Eibar • 943 708435 • infojuven.ei@ eibar.net Elgoibarreko Gazte Informazio Bulegoa. Gabriel Kurutzelaegi,10. • 20870 Elgoibar • 943 531319 • www. elgoibarkogazteinformazioa.info • gazteinformazioa@elgoibar.net Errenteriako Gazte Informazio Bulegoa. Merkatuzar. Pablo Iglesias, 3.• 20100 Errenteria • 943 449640 • www. gaztebulegoa.errenteria.net •gazteria@ errenteria.net Hernaniko Gazte Informazio Bulegoa. Hernaniko Udal Kiroldegia, Elkano z/g.• 20120 Hernani • 943 552185 • www. hernani.net • kirola@hernani.net Hondarribiako Gazte Informazio Bulegoa. Javier Ugarte 6. • 20280 Hondarribia • 943 644752 • gip@ hondarribia.org Irungo Gazte Informazio Bulegoa. Foruen Karrika, 2 behea. • 20302 Irun • 943 505440 / 943 505444 • www.irun.org/ igazte • infojuvenil@irun.org Lasarte-Oriako Gazte Informazio Bulegoa. Lasarte-Oriako Gaztelekua. Jaizkibel Plaza, 14.• 20160 Lasarte-Oria • 943 376181 • www.lasarte-oria.org • gaztelekua@lasarteoriasarean.eu Legazpiko Gazte Informazio Bulegoa. Kultur Etxea, Latxartegi, 3. • 20230 Legazpi • 943 737203 • www. gipuzkoangazte.info/legazpi • gazteria@ legazpi.eus Oñatiko Gazte Informazio Puntua. Foruen Enparantza, 4. • 20560 Oñati • 943 718257 • www.oinati.org • gazteinformazioa@oinati.net Ordiziako Gazte Informazio Puntua. Barrena Jauregia Kultur Etxea, 2 - 3 • 20240 Ordizia • 943 805634 • www. gipuzkoangazte.info/ordizia • gazteria@ ordizia.eus Tolosako Gazte Informazio Bulegoa. Antonio Maria Labaien Kultur Etxea, Triángulo 1.• 20400 Tolosa • 943 670383 • gazteria@tolosakoudala.net Urnietako Gazte Informazio Bulegoa. Idiazabal 13 20130 Urnieta • 943 333973 • www.urnieta.eus • gazteinformazioa@ urnieta.eus Villabonako Gazte Informazio Bulegoa. Katea Etxea. Kale Nagusia, 79. • 20150 Villabona • 943 694787 • www. kateaetxea.net/gazte-informazioa • gazteria@villabona.net Zarautzeko Gazte Informazio Bulegoa. Zinema Pilotalekua. Zigordia Kalea, 34. • 20800 Zarautz • 943 005122 • www. zarautzgazte.net • gazteinformazioa@ zarautz.org

39


Helduen euskalduntzea sustatzeko kanpaina berria Ikasturte honetan, lehen aldiz, diru-laguntzak izango dira euren burua euskalduntzea erabakitzen duten horientzat Euskaltegietan izena emateko epea jada zabalik da. Helduen euskalduntzea sustatzeko asmoz, Nafarroako Gobernuak “Eman like euskarari” izeneko kanpaina jarri du abian Nafarroako helduak euskara ikastera edo euren euskalduntze prozesuarekin jarraitzera animatzeko. Guztira 40.000 euro bideratu dira aipatu kanpaina garatzeko. Kanpainaren aurkezpen ekitaldian Euskarabideako zuzendari Mikel Arregik aipatu duenez, “Nafarroako gizarteak onartua du gure hizkuntza, euskara, ezagutzeko eskubidea, eta Euskarabidearen konpromisoa testuinguru horretan biltzen da, gure erkidego guztian eskubide hori bermatzeko beharrezkoak diren neurri guztiak hartuz: eskaintza publikoaren gehitzea, gizarte ekimeneko euskaltegien ekimen goraipagarria lagunduz eta euskara ikasi nahi dutenei laguntza ekonomikoak eskainiz”. Izan ere, ikasturte honetan, Nafarroako Gobernuak ere diruz lagunduko ditu euren burua euskalduntzen saiatzen diren horiei guztiei. Laguntza horiek orain arte tokiko erakundeek eman izan dituzten laguntzei gehituko zaizkie. Nafarroan helduen euskalduntzean lan egiten duten 35 ikaskuntza zentro daude, zentro publikoak (Hizkuntza Eskola Ofiziala -Iruñea, Tutera eta urrutiko ikaskuntzaZubiarte euskaltegia eta Euskarabidea) eta baita gizarte ekimeneko euskaltegiak (AEK,

40

IKA eta Bai&By) ere. Pasa den ikasturtean, 5.931 pertsonak eman zuten izena Nafarroako euskaltegietan. Kanpainak www.euskaraikasi.

nafarroa.eus webgunean ikus daitezkeen bideo nagusia eta hiru gehigarri ditu. Webgunean gainera euskara ikasteko dauden zentroen eskaintza jasotzen da.

GAZTEBERRI #141 | 2018 Iraila


Emakume gazteen aurkako indarkeria ekiditeko trebakuntza Nafarroako Berdintasunerako Institutuak antolatu dituen ikastaroetan gazteria arloko 70 profesionalak trebakuntza berezia jaso dute Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren bidez eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuarekin elkarlanean, emakume gazteen aurkako indarkeria saihesteko trebakuntza eta gaikuntza programa bat jarri du martxan. Irailean zehar burutu den ikastaroari esker, gazteria arloan lan egiten duten hainbat teknikarik

euren ezagutzak eta gaitasunak hobetzeko aukera izan dute. Trebakuntza horri esker, teknikari horiek euren esparruetan emakume gazteen aurka eman daitezkeen indarkeria egoerak antzemateko eta saihesteko aukera izango dute. Ikastaroan Nafarroako hainbat eskualdeetako teknikariak izan dira (Altsasu, Lizarra, IruĂąa, Tafalla eta Tutera). Metodologiari

dagokionez, metodologia partehartzailea erabili da eta, besteak beste, proiektuak eta jardunbide egokiak aztertu dira. Aldi berean, gazteen artean indarkeria egoerak saihesteko, errespetu jarrerak sustatu nahi izan dira. Ikastaroa bost saiotan banatu da eta zuzendaria genero gaietan aditua den Ana Beaumont psikologoa izan da.

ATAL HAU NAFARROAKO GOBERNUAREN EUSKARAREN NAFAR INSTITUTUAREN LAGUNTZAREKIN BURUTZEN DA GAZTEBERRI #141 | 2018 Iraila

41


Agenda Urriak 3

Urriak 7

Urriak 4

Urriak 8

• THE SKATALITES. Jimmy Jazz Aretoa. Gasteiz. 20:00.

• MARTA SOTO. Kutxa Kultur Kluba. Donostia. 20:00. • MG BANDA + CHALWA BAND. Bilboko Kafe Antzokia. Bilbo. 21:30. • AGORAPHOBIA. Bilboko Kafe Antzokia. Bilbo. 20:00. • DONOSTIKLUBA FESTIBALA 2018. Intxaurrondo Kultur Etxea. Donostia. Urriaren 4tik - 6ra.

Urriak 5

• MIKEL GAZTELURRUTIA. Coliseo Antzokia. Eibar. 20:30. • SONAKAY. Convent Garden. Donostia. 20:00. • EZIN ETA + FIZT & FURIUZ + TORHEIT. Le Magnéto. Baiona. 21:30. • EL ÚLTIMO KE ZIERRE. Jimmy Jazz Aretoa. Gasteiz. 21:30. • THE BELLRAYS + GRANDE ROYALE. Bilboko Kafe Antzokia. Bilbo. 22:00. • BERET. Bataplán Aretoa. Donostia. 20:30.

Urriak 6

• IZARO. Torrezabal Kultur Etxea. Galdakao. 21:00. • BILAU. San Fausto baseliza. Berriz. 20:30. • SOUL 4 REAL #25: DAN PENN + THE MASQUERADERS (WITH FULL BACKING BAND) + AFTERPARTY. Bilboko Kafe Antzokia. Bilbo. 20:30. • MELENDI. BEC. Bilbao Exhibition Centre. Barakaldo. 21:00. • ALOS QUARTET. Igartubeiti Baserri Museoa. Ezkio-Itsaso. 18:00. • REVOLVER. Gayarre Antzokia. Iruña. 21:00. • SWINGARAIA. Falerina lorategia. Gasteiz. 13:30. • IRATXO. Helldorado. Gasteiz. 22:00.

42

• THE POSIES. Sanagustin Kulturgunea. Azpeitia. 22:00.

• HAWKWIND. BBK Aretoa. Bilbo. 20:00.

Urriak 9

• THE WAVE PICTURES. Bilboko Kafe Antzokia. Bilbo. 20:30.

Urriak 11

• CAPSULA. Bilboko Kafe Antzokia. Bilbo. 22:00. • BOMBINO. Helldorado. Gasteiz. 21:30.

Urriak 12

• MIKE FARRIS. Bilboko Kafe Antzokia. Bilbo. 21:30. • MADELEINE. Le Magnéto. Baiona . Arratsean. • VUELACRUZ. Cotton Club. Bilbo. 20:30. • DEPEDRO. Donostiako Principal Antzokia (Antzoki Zaharra). Donostia. 20:00. • THE BABOON SHOW + THE CAPACES. Zentral Kafe Antzokia. Iruña. 21:00. • MORGAN. Jimmy Jazz Aretoa. Gasteiz. 21:00. • ABEL PINTOS. Subsuelo. Iruña. 21:00.

Urriak 13

• RUPATRUPA. Cotton Club. Bilbo. 20:30. • HENRI HERBERT & THE FURY + STACIE COLLINS. Helldorado. Gasteiz. 22:00. • THE BABOON SHOW + THE CAPACES. Jimmy Jazz Aretoa. Gasteiz. 21:00. • PINK TONES: “PINK FLOYD SHOW”. Bilboko Kafe Antzokia. Bilbo. 21:30.

Urriak 14

• DEWOLFF. Bilboko Kafe Antzokia. Bilbo. 19:30. Urriak 14. • BEN POOLE. Zentral Kafe Antzokia. Iruña. 20:00.

Urriak 16

• ALA.NI. Victoria Eugenia Antzokia. Donostia. 20:00.

Urriak 17

• ALEJANDRO ESCOVEDO & BAND + DON ANTONIO. Bilboko Kafe Antzokia. Bilbo. 20:30.

Urriak 18

• SONAKAY. Cotton Club. Bilbo. 20:30. • MARLANGO. Bilboko Kafe Antzokia. Bilbo. 21:30.

Urriak 19

• NIL MOLINER. Convent Garden Donostia. Donostia. 20:00. • MARUJA LIMÓN. Cotton Club. Bilbo. 20:30 • LA BANDA TRAPERA DEL RIO. Zentral Kafe Antzokia. Iruña. 21:00. • SFDK. Jimmy Jazz Aretoa. Gasteiz. Ateak 20:30.

Urriak 20

• THE BELLRAYS. Helldorado. Gasteiz. 22:00. • THE LIMIÑANAS. Jimmy Jazz Aretoa. Gasteiz. Ateak 20:30. • ROCK-SURF KONTZERTUA. Txema Blasco Auditorioa. Alegría-Dulantzi. • OLD GLASSES + EN TOL SARMIENTO. San Severino plaza. Balmaseda. 22:00. • GRANDE DAYS + MADELEINE. Sarobe Arte Eszenikoen Gunea. Urnieta. • DANI MARTÍN. BEC. Bilbao Exhibition Centre. Barakaldo. 21:00. • ROSENDO. Navarra Arena. Iruña. 21:30.

GAZTEBERRI #141 | 2018 Iraila


Finantzaketaren bilaketan lagunduko zaitugu PROGRAMEN ETA PROIEKTUEN KUDEAKETA Prozesuen ikuspegi integrala eskaintzen dizugu.

Hausnarketa estrategiko batetik abiatuta, zerbitzu integral eraginkorra eta efikaza eskaintzen dugu.

PROGRAMAK ETA PROIEKTUAK Inbertsio proiektu publiko zein pribatuak diseinatzen eta kudeatzen ditugu.

DIRU-LAGUNTZAK Diru-laguntza programen eta finantzaketa-lerroen inguruan aholkatzen dugu.

EUROPAR FUNTSEN KUDEAKETA Europako gaietan aditua den enpresa gara.

POLITIKA PUBLIKOAK Toki-, eskualde- eta enpresa-garapena sustatzen dugu europar esparruan.

Iparragirre, 17. 1. esk. Bilbo | (+34) 944 70 22 94 | info@gestoreseuropeos.com


Erakusketak Bilboarte • Entre cantar y hablar. María Benito Pírizen. Urriaren 19ra arte.

Bilboko Arte Ederren Museoa • ABC. Bilboko Museoaren alfabetoa. 2018ko urriaren 6tik 2019ko ekainaren 2ra arte.

Guggenheim Bilbao Museoa • Van Goghetik Picassora. Thannhauser Legatua. Irailaren 21etik - 2019ko martxoaren 24ra arte. • Javier Téllez: Itzal-antzerkia. 2018ko azaroaren 18ra arte. • Joana Vasconcelos. Zure Ispilua Naiz. 2018ko azaroaren 11ra arte. • Alberto Giacometti. Atzera Begirakoa. 2018ko Urriaren 19tik, 2019ko otsailaren 24ra.

Azkuna Zentroa. Bilbo • Homeless, Ángela de la Cruz. 2018ko urriaren 25etik - 2019ko urtarrilaren 20ra.

Gernikako Bakearen Museoa • Arteak bala bat geldi dezake? William Kellyren mural handia. 2018ko irailaren 21etik - 2019ko martxoaren 17ra. • Bakeraikileak. 2018ko irailaren 21etik - 2019ko martxoaren 17ra.

Euskararen Etxea. Bilbo • Emakumeak hitza eta bizitza. 2019ko urtarrilaren 7ra arte.

Rekalde Aretoa. Bilbo • Glutinum mundi. 2018ko uztailaren 12tik urriaren 14ra arte.

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa • Autobide bat entzufearen atzean. 2019ko otsailaren 28ra arte.

Santa Clara Kultur Zentroa. Portugalete • Exhumando Fosas, Recuperando Dignidades. Urriaren 1etik, urriaren 15era.

Bizkaiko Foru Liburutegia. Bilbo • Argitalpen Esperimentalak Juanje Sanz Morerak Komisariatutako Erakusketa. Urriaren 31ra arte.

San Telmo Museoa • Pradoko Jainkoak. Artea Eta Mitoa. Urriaren 28ra arte.

Cristóbal Balenciaga Museoa. Getaria • Cristóbal Balenciaga. Moda eta Ondarea. 2019ko urtarrilaren 27ra.

Tolosako Topiz Museoa • Búho Maravillas. 2018ko urriaren 7ra arte.

Lugaritz K.E. • Sri Lanka. Tsunamiak suntsitutako herrixka baten berreraiketa. 2018ko urriaren 26ra arte.

Okendo K.E. • Artestura feministak. 2018ko urriaren 11ra arte. • Forever Toys. 2018ko urriaren 20ra arte.

Loiola K.E. Donostia • Berta latsaria. 2018ko urriaren 10era arte. • Labios/Ezpainak/Lips. Eneko Etxebeste. 2018ko azaroaren 30era arte.

Artium Museoa. Gasteiz. • Kolore Nomadak. Menchu Lamasen. 2018ko Urriaren 11tik 2019 otsailaren 11ra.

Montehermoso Kulturunea. Gasteiz. • World Press Photo 2018. Urriaren 19tik, azaroaren 18ra.

Iruñeko Erresumaren Museo Etnografikoa • Emakume Modaren 100 Urte. Abenduaren 3ra arte.

Oteiza Museoa • “Macla, mamua, bismuto, vicario”. Karlos Martínez B. eta Javier Arbizu. 2018ko azaroaren 30era arte.

Nafoarroako UnibertsitateMuseoa • Menhires. Elena Asins. 2019ko martxoaren 4ra arte.


Bullying-az haratago

Biolentziaren klika

Gurera etorrita, UNICEF Euskal Herriko Batzordeak 2017an ezagutzera emandako txosteneko datuen arabera, 2014/2015 ikasturtean ikastetxe publikoetako 12-16 urte bitarteko ikasleen %6,3 jazarpena jaso izana aitortu zuen eta %4,5 ziberjazarpena jasan izana

GAZTEBERRI #141 | 2018 Iraila

©UN0218794

Munduko 13 eta 15 urte bitarteko nerabeen erdiak jasaten du biolentzia gela-kideen aldetik, bai ikastetxeetan bai eskola inguruan. Hau da, 150 milioi haurren hezkuntza prozesua kolokan dago biolentziaren ondorioz. Datu latzak UNICEFen azken txostenak ezagutzera emandakoak irailako eskola bueltarekin bat eginik. Izan ere, biolentzia mundu mailan gertatzen den zerbait da, baina desberdintasunak egon badaude herrialdeen artean eta garrantzitsua da berauek kontutan izatea biolentzia aztertzerako orduan: Yemen, Siria, edo Kongoko Errepublika Demokratikoan eskolak bonbardaketen helburu dira, xede armatu bihurtu dira azken urteotan (azken 27 urteetan gutxienez 70 ikastetxe tirokatu dituzte 14 herrialdetan); India edo Hego Sudanen, esaterako, eskolara bidean bortxaketak jasaten dituzte haur askok eta ibilbide arriskutsuak egin behar izaten dituzte egunero. Beste herrialde askotan, eskolan zigor fisikoak ez daude guztiz debekatuta eta honek 720 milioi haur arriskuan uzten ditu. Errealitateak errealitate, munduko haur gehiegirentzat ikastetxeak toki arriskutsuegiak dira gaur egun. Biolentzia mota asko dago eta aipatzekoa da neskatoek biolentzia psikologiko gehiago jasaten dutela orokorrean, eta mutikoek mehatxu eta biolentzia fisiko gehiago. Bestalde, edozein biolentzia mota deusezteko lanean dihardugun erakundea gara eta esan beharra dago biolentzia mota asko daudela: haur eta nerabeen arteko borrokak, biolentzia armatua gerran dauden herrialdeetan, jazarpen sexualak, intimidazioak, presioak, azken aldian mahai gainean dauden bullying eta ziberbullying-a… Biolentziak haurren ikasketa prozesuan eta ongizatean asko eragiten du eta ondorio larriak izan ditzake epe erdi baita luzera ere. Nerabeen etorkizunean eragiten du, uste baino gehiago. Biolentziaren aurka ez ekiteak oso koste altua dauka biktima eta erasotzaileen familiengan, ikastetxearentzat eta gizartearentzat. Haurren eta nerabeen autoestimuak behera egiten du, klasera joateko indizeek ere behera egiten dute eskola-absentismoa dela eta, eskola porrotak gora egiten du… eta, muturreko egoeretan, suizidioak gertatzen dira haur eta nerabeen aldetik.

(“Haurren eta nerabeen egoera Euskadin. Euskal Itun baterantz”). Biolentzia gure ikastetxeetan ere badago eta beroni aurre egiteko gida eta protokoloak ere badaude, baita haur eta nerabeei laguntzeko Zeuk Esan telefonoa (116111) moduko erremintak ere. Erabili beharreko tresnak kasu bakar bat ere gertatu ez dadin. Eta are gehiago gaur egungo mundu digitalean, zeinetan klik erraz eta arin batekin biolentzia asteko zazpi egunetara eta 24 orduan hedatu daitekeen. Izan ere, teknologia berriek aukera asko eskaini bai baina arriskuak ere badituztelako; berauen erabilera egokia ziurtatu beharra dago biolentziaren lekuko izan ez daitezen. Eskolan biolentzia kasu bakar bat egotea nahikoa da arazo honi aurre egiteko. UNICEFetik planteatzen ditugun neurrien artean, aipatzekoak dira alde batetik inbertsio gehiago eta hobeto bideratuta egotea, prebentzio eta erantzun neurriak eta ikastetxeetako segurtasun neurriak indartuz, irakasleei formazioa eskainiz, geletan ematen den biolentziaz jabetzeko programak martxan jarriz; bestalde, garrantzitsua da gela barruetako kultura aldatzea, gizarteko agente guztien parte-hartzearekin (irakasle, enpresa, instituzio, ikasle, gizartea orokorrean…), eta horretarako ezinbestekoa da datuak eta informazio eguneratua izatea eta emaitza onak izan dituzten esperientziak partekatzea. Garapen Iraunkorrerako Helburuek (GIH 4 – GIH 16) eta Nazio Batuen 2030 Agendak ere beronen gain hartzen duten gaia da ikastetxeetako biolentzia, mundu mailako erronka. Haur eta nerabe guztiek baitaukate kalitatezko hezkuntza jaso eta eskoletan babestuta egoteko eskubidea. Biolentziarekiko tolerantzia zero eskatzen dugu. UNICEF - Euskal Herriko Batzordea

45


46

GAZTEBERRI #141 | 2018 Iraila




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.